Berrittu 231. zenb

Page 1

231 2017 ABENDUA DICIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

Hondakinak ondo sailkatzeak onura mordoa dakar


2

BILKETA SISTEMA BERRIA

231

ABENDUA DICIEMBRE // 2017

Zaborren bilketa sistema berriak ekarriko dituen onura anitzak Zaborren bilketa sistema berriarekin Urnietak hainbat onura izango ditu ingurumenaren zein ekonomiaren alorrean. Hori posible izan dadin, ezinbestekoa da herritaren inplikazioa, eta beraz, erronka handi eta garrantzitsu baten aurrean aurkitzen dira. Izan ere, errefusaren edukiontzia egunero ireki ahal izatetik astean bi egunetara mugatu izanak aldaketa nabarmen bat suposatuko du urnietarren ohituretan. Udala jakitun da aldaketa horretara egokitzeak, hasie-

ra batean familiei eragingo dien zailtasunaz, baina era berean, uste du funtsezkoa dela herriko hondakinen bilketan beste urrats bat ematea, bilketa selektiboaren tasak igotzeko, eta plenoan adosturiko %65era iristeko. Bilketa selektiboaren tasak igotzeak ekarriko dituen onuren artean garrantzitsuenak ingurumenarekiko errespetuari eta zaintzari dagozkionak dira. Eta hain zuzen, hori da zaborren bilketa sitema berriaren helburu nagusia.

Los numerosos beneficios del nuevo sistema de recogida Con el cambio de sistema de recogida de residuos Urnieta tendrá beneficios tanto medio ambientales como económicos. Para que eso sea posible es necesaria la implicación de la ciudadanía que tiene un reto importante en las próximas fechas, ya que el tránsito de la apertura del contenedor de rechazo de todos los días de la semana a dos únicamente supone un cambio considerable en las costumbres de los y las urnietarras. El Ayuntamiento es consciente de la dificultad que inicialmente supondrá para las familias el

adaptarse a esta medida, pero al mismo tiempo entiende que era necesario dar un paso más en la gestión de los residuos urbanos, y así, poder alcanzar mejores tasas de recogida selectiva, y llegar a la tasa del 65% acordada en pleno. Los beneficios fundamentales de una mayor tasa de recogida selectiva se derivan hacia una mejor conservación y respeto del medio ambiente, y en un cuidado mayor de nuestro entorno. Mediante este nuevo sistema de recogida se pretende mejorar esas tasas.

Kg hondakin / Kg de residuo

2014

2015

2016

2017*

Organikoa / Orgánico

262.360

318.380

315.660

330.640*

Plastikoa / Plástico

163.639

158.501

149.787

165.947*

Papera-Kartoia / Papel-Cartón

264.190

395.305

404.752

427.021*

Beira / Vidrio

211.394

220.352

210.583

224.580*

402

583

698

595*

1.313.720

1.570.330

Kg biztanleko / Kg por habitante 2014

Pilak / Pilas Errefusa / Rechazo

1.555.317 1.540.161*

2015

2016

2017*

Organikoa / Orgánico

42,2

51,4

50,6

52,9*

Plastikoa / Plástico

26,3

25,6

24,0

26,5*

Papera-Kartoia / Papel-Cartón

42,5

63,8

64,9

68,4*

Beira / Vidrio

34,0

35,6

33,8

36,0*

0,1

0,1

0,1

0,1*

Errefusa / Rechazo

211,4

253,4

249,3

246,3*

Kg Urria / Kg Octubre

2014

2015

2016

2017

Organikoa / Orgánico

22.980

26.170

27.220

36.770

Plastikoa / Plástico

14.958

13.042

12.390

15.520

Papera-Kartoia / Papel-Cartón

22.305

32.070

31.691

41.934

Beira / Vidrio

21.204

22.053

19.330

20.258

29

32

27

45

115.080

141.910

132.517

97.803

Pilak / Pilas

Pilak / Pilas Errefusa / Rechazo

BILKETA DATUAK DATOS RECOGIDA Azken urteetan Urnietan bilketa tasa hauek izan ditugu: Estos últimos años en Urnieta hemos tenido las siguientes tasas de recogida:

* Estrapolazioa irailera bitarteko datu errealekin gauzatu da. * Extrapolación realizada con datos reales hasta septiembre.

Urriaren erdian jarri zen sistema berria martxan. Azken urteetan, hilabete horretan hauek izan dira datuak. A mediados del mes de octubre se produjo el cambio de sistema. Durante ese mes, estos últimos años los datos de recogida han sido los siguientes.


231

2017 // ABENDUA DICIEMBRE

BILKETA SISTEMA BERRIA 3

Argi dago, zifra horiek oraindik ez direla adierazgarriak, baina bai ordea, itxaropentsuak, izan ere, garapen positibo bat islatzen dute. Dena den, ikusi egin beharko da zein den bilakaera hurrengo hilabeteetan. Aipatu moduan helburu nagusia ingurugiroari dagokiona izanagatik, ezin da ahaztu bilketa selektiboaren tasak igotzeak gure diru-kutxari eta gure poltsikoei eragingo dien onura. Azpimarra ikusputu horretan jarrita azaldu behar da Urnietan hondakinen kudeaketak, Udalak ordaintzen duenak, taulan ikusten den kostua duela. Aurten, urnietarrek hondakinen kudeaketagatik 327.000 euro (aurreikusitako aurrekontua) ordainduko dugu fakturan. Gastua eta diru-sarreraren arteko diferentzia Udaleko gainerako

aurrekontu orokorrean onartzen da. Udalak urteko kanona ordaintzen dio San Markori hondakinen tratamenduarengatik (95.679 euro aurten), eta aparte, organikoaren eta errefusaren tona bakoitzeko ordaintzen da. Berez, organikoaren tratamenduaren prezioa da garestiena, baina Diputazioaren laguntzari esker merkeago ateratzen da. Hala, ondorengo prezioak eskuratzen dira tona bakoitzeko. Jasotzen diren hondakinen eta haien kopuruen arabera aldatu egiten da kostua. Errefusaren tona bakoitza 173,12 euro kostatzen dela jakinik, eta organikoarena berriz, 138,49 euro, argi eta garbi ikusten da hondakinak ondo sailkatzeak dakartzan onura ekonomikoak.

Evidentemente estas cifras de momento no son representativas, pero si esperanzadoras, ya que evidencian una evolución positiva. De todas formas, habrá que ir viendo cómo evolucionamos en los meses venideros. Si bien, tal y como se ha mencionado anteriormente, el objetivo fundamental que se persigue es el medioambiental, tampoco hay que perder de vista el beneficio económico que supone el aumentar la tasa de recogida selectiva para nuestras arcas, y por consiguiente para nuestros bolsillos. Enfocándolo desde este último punto de vista cabe reseñar que el coste de la ges-

tión de los residuos en Urnieta, lo que paga el Ayuntamiento, tiene el coste anual que se ve en la tabla. Este año los urnietarras pagaremos directamente en la factura por la gestión de los residuos 327.000 euros (presupuesto estimado), la diferencia entre gasto e ingreso se asume en el resto del presupuesto municipal anual. El Ayuntamiento paga un canon anual a la Mancomunidad de San Marko por el tratamiento de los residuos (95.679 euros este año), y a parte también se paga por tonelada de bioresiduo (orgánico) y de rechazo. El precio del orgánico es la fracción cu-

Taxi geltokiaren kokapen berria

Urtea eta zuzeneko Gastua Ejercicio y Gasto directo 2014: 342.244 € 2015: 344.984 € 2016: 412.455 € 2017: 422.455 € * 2017ko gastuaren aurreikuspena urtea amaitu gabe * Previsión de gasto de 2017 a falta de cerrar el ejercicio.

Hondakina eta tona baten prezioa Residuo y precio de 1 tonelada Oraganikoa / Orgánico: 138,49 € Errefusa / Rechazo: 173,12 €

yo coste de tratamiento por tonelada es mayor, pero gracias a la ayuda en la financiación de la Diputación foral de Gipuzkoa sale más económico. Así se obtienen los siguientes precios por tonelada. Al ser el coste de recogida de residuos diferente en función de que residuo se recoge y sabiendo que una tonelada de rechazo cuesta 173,12 euros y por el contrario una de orgánico 138,49 euros, se ve claramente la repercusión directa de los beneficios económicos de hacer bien la separación de residuos.

Taxi geltokiaren kokalekua aldatu egin da. Orain, Idiazabal 15aren parean aurkitzen da. Aldaketa hori Udalak 2017ko aurrekontuan barneraturiko 100.000 euro inguru zertan gastatu erabakitzeko burutu zuen parte hartze prozesuan herritarrek egindako eskaeretako bati erantzunez gauzatu da.

Nueva ubicación de la parada de taxi

© Udala

Se ha cambiado la ubicación de la parada de taxi. Ahora, se encuentra enfrente de Idiazabal 15. Este cambio se ha hecho atendiendo a una de las peticiones que realizó la ciudadanía en el proceso participativo que hizo el Ayuntamiento para decidir en qué gastar alrededor de 100.000 euros que van incorporados en el presupuesto de 2017.


4

HEZKUNTZA PROIEKTUA

231

ABENDUA DICIEMBRE // 2017

Gurasoen bilkura. © Udala

Hezkuntza hobetzeko proiektuaren barruan ikasleek egindako lanak ikusgai Lekaion abenduaren 14-29 bitartean “Hezkuntza hobetu: jakin, partekatu eta elkarrizketatu” lelopean Euskadiko Eskola Kontseiluak eta Urnietako Udalak sustaturiko proiektuan lanean dihardute herriko lau ikastetxeek. Helburua hezkuntzari buruzko eztabaida zorrotz eta sakon bat sortzea da egungo hezkuntza sisteman funtzionatzen ez duten gauzak hautemateko eta aldatzeko. Proiektu berritzaile bat da, non 3 udalerri soilik ari diren parte hartzen: Santurtzi, Laguardia eta Urnieta. Proiektua 2018ko urtarrilean amaituko da. Alde batetik, egindako lan guztiarekin ateratako ondorioak Udal bilkura batean aurkeztuko dira. Bestetik, Eusko Legebiltzarrean agerraldi bat aurreikusten da, bertan ikastetxe guztietako ordezakariek hartuko dute parte. Urnietan, lehen hitzordu garrantzitsua azaroaren 8an izan zen. Herriko lau ikastetxeetako 60 irakasle baino gehiago elkartu ziren aldez aurretik beraiek adosturiko zortzi gai modu sakonean aztertzeko. Hala nola, irakaslearen garrantzia, giza mailako heziketa, elkarrekin bizitzeko hezkuntza, aniztasuna, euskara, aldaketa metodologikoak, ebaluazioa, eta eskola eta familien arteko harremanak. Saio hartan ateratako ondorioekin proiektuaren bukaeran Eusko Legebiltzarrean azalduko den manifestua osatu da. Bigarren hitzordua gurasoekin izan zen azaroaren 21ean, eta erantzuna aparta izan zen beste behin. Udaletxeko areto nagusian 40 guraso bildu ziren gaur egungo hezkuntza ereduaren inguruan eztabaidatzeko.

Irakasleen bilkura. © Udala

Hezkuntzaren berriztapenean adituak diren Marisol Uriak eta Lourdes Iriartek zuzendu zuten saioa. Bildutako gurasoak 5 taldeetan banatu zituzten lanketa egiteko. Talde bakoitzak oinarrizko zehar-konpetentzia bana aztertu zuen: komunikatzen jakitea, izaten jakitea, ikasten jakitea, egiten eta ekiten jakitea, eta elkarrekin bizitzen jakitea. Aipatutako konpetentzia horiek aintzat hartuta, guraso talde bakoitzak gaurko hezkuntza sistemaren balorazioa egin zuen, eta baita, bera hobetzeko proposamenak planteatu ere, beraientzat, semealabentzat, irakasleentzat eta erakundeentzat konpromiso zehatzak adieraziz. Gurasoeek ere emaitzekin manifestu bat idatzi dute proiektuaren bukaeran familien izenean Eusko Legebiltzarrean egingo

den saio berezian aurkeztuko dena.

Ikasleen txanda orain Proiektuak eskola komunitateko eragile guztiak batzen ditu, eta noski, ikasleak dira guztiaren oinarria. Eurak ere parte hartzen dute. Ikastxeetan proiektuarekin lotuta dauden lanak egin dituzte, eta lan horiek guztiak ikusgai jarriko dira abenduaren 14tik 29ra Lekaio kultur etxean. Gerturatu nahi duen orok izango du ikasleen lanak ikusteko aukera. Halaber, bisita gidatuak antolatuko dira ikasleentzat, besteek egindako lanak ikus ditzaten. Izan ere, lan horiek baloratu egin beharko dituzte, ondoren gehien gustatu zaizkienak hautatzeko. Hain zuzen, ikasleek aukeratzen dituzten lan horiek izango dira Legebiltzarrera eramango direnak.


231

2017 // ABENDUA DICIEMBRE

EUSKALTEGIA

© Udala

Euskara ikasteko ilusioz Udalaren eta AEKren arteko akordioari esker Euskaltegia jarri da martxan ikasturte honetan Urnietan herritarren euskalduntzea ahalbidetzeko pauso handi bat emanez. Jendearen erantzuna aparta izan da. Horren erakusle da 52 pertsonak euskara ikasteko izena eman izana. Ikasle horiek haien mailaren arabera sortu diren 5 taldeetan banatu dira. Gu hastapen mailako klasera joaten diren ikasle batzuekin elkartu gara lehen bi hilabete hauetan izan duten esperientzia gertutik ezagutzeko. Lehenengo begiratuan atentzioa ematen du ikasleen aniztasunak, izan ere, besteak beste, Suitzatik, Mexikotik eta Alemaniatik Urnietara iritsitako pertsonak daude. Gure hizkuntza ikasteko eta integratzeko egiten duten esfortzuaren erakusle. Bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina denek helburu berdina dute, euskara ikastea. Monica Lacarra esaterako, Cintruenigokoa da eta 15 urte daramatza Urnietan bizitzen: “Umeei etxeko lanak egiten laguntzeko ikasi nahi nuke euskara. Baita beraiekin zinemara edo antzerkira joaten naizenean ulertu ahal izateko ere. Halaber, kalean jendearekin euskaraz komunikatu ahal izatea gustatuko litzaidake” kontatu du. Antzekoa da Desire Navarreteren kasua ere, duela 16 urte iritsi baitzen Sevillatik eta ume txikiak baititu. Dena den, hausnarketa interesgarri bat gehitu du: “nire

familia politikoa euskalduna da eta amorrua ematen dit familiako afarietan denak gaztelaniaz hitz egin behar izatea nik euskara ulertzen ez dudalako. Lagun euskaldunekin ere gauza berbera gertatzen zait eta ez zait erosoa egiten. Urte dezente daramatzat Urnietan eta denbora izan dut ikasteko. Beraz, bada garaia”. Felisa Hernandez mexikarra da. Bere alaba hemen bizi delako hainbat aldiz etorria zen bisitan eta duela 3 urte bizitzen geratzeko erabakia hartu zuen: “Nire ustez leku berri batera joandakoan funtsezkoa da integratzea eta horretarako oso garrantzitsua da hizkuntza jakitea” azaldu du. Gainera, gehitu du psikologiako ikasketak egiten ari dela, eta uste du, etorkizunean baliagarria suerta dakiokeela lanbiderako. Orain arte euskara ikasteko pausoa zergatik eman ez duten galdetuta, horretarako beste herri batera joan behar zutela da batzuen arrazoia. Ondorioz, oso eskertuta daude Udalak eman dien aukerarekin: “Hona iritsitakoan galdetu nuen non ikas nezakeen euskara eta Hernanira joan behar nuela esan zidaten. Nik lan asko egiten nuen eta ez nuen hara joateko denborarik ezta gogorik. Orain berriz, herrian izanda aukera paregabea dugu eta pentsatu gabe izena eman nuen” kontatu du Navarretek. Oraindik hasi baino ez dira egin, baina jada ikasi dituzte gauza batzuk: hilabeteak, asteko egunak, lanbideak, animaliak

eta etxeko altzariak, besteak beste. Hori bai, argi dute hizkuntza bat ikasteko hitz egin behar dela: “klaseetan etengabe entzuten dugu euskara, hitz egin ere dezentetan eta pixkanaka hobetzen goaz” azaldu du Luis Labat tafallarrak. Hori oso ondo daki bizitza erdia Urnietan daraman Angela Spycher suitzarrak: “Lehen Azpeitian lanean aritu nintzen eta orduan gehiago ulertzen nuen, han asko hitz egiten zelako. Gero ostera, Zumaian aritu nintzen lanean, han gutxiago hitz egiten zen eta galdu egin nuen. Hizkuntzak ez badira erabiltzen eta entzuten ahaztu egiten dira”. Gauzak horrela, ahal duen egoeretan euskaraz egiten saiatzen da kalean: “harategira edo zigarroak erostera joaten naizenean euskaraz egiten diet dendariei. Akatsak egiten ditut eta beraiek zuzendu egiten didate, eta hori oso ondo dago”. Navarretek ere antzeko esperientzia baten berri eman du farrez: “Harakinak badaki euskara ikasten ari naizela, eta orain, euskaraz hitz egiten dit. Aurrekoan erosketa osoa euskaraz egin nuen”. Ilusio handia antzematen zaie. Astean 3 egunetan elkartzen dira 2 orduko klaseak jasotzeko eta segituan pasatzen zaizkiela eta primeran pasatzen dutela diote. Hortaz, buru belarri jarraituko dute euskara ikasten, eta oraindik pauso hori eman ez dutenak animatzen dituzte: “%100ean gomendatuko nieke” esanez amaitu du Lacarrak.

5


6

GABONAK URNIETAN

Gabonetan ekintza mordoaz gozatzeko aukera

231

ABENDUA DICIEMBRE // 2017

Urtero legez Gabonetarako ekintza mordoa antolatu du Udalak. Izan ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra arte haur, gazte eta helduentzako jarduerak izango dira herriko toki desberdinetan. Abenduaren erdialdean banatuko da informazio osoa eskainiko duen diptikoa, baina bitartean, bertan duzue jarduera batzuen aurrerapena.

T Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an etorriko dira; Errege Magoak ostera, urtarrilaren 5ean Abenduaren 23an, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da, Berrasoeta parketik San Joan plazara Egape dantza taldeak antolatua. Hurrengo egunean, 12:00etan, gabon-kantak izango dira herrigunean; 16:00etan, berriz, Gabon abesbatza irtengo da Lekaio kultur etxetik (baserritarrez jantzita joatea eskatzen da). Urtarrilaren 5ean Errege Magoen txanda iritsiko da. Harrera San Migel elizan izango da (16:00-17:30) eta, bertan, haurrekin argazkiak egin eta gutunak jasotzeko aukera egongo da. Desfilea Lobera baserritik 18:00etan abiatuko da; beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte arteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete, udaletxe azpiko arkupeetan. Hau 19:00ak aldera hasiko da.

© Aiurri

T Gaztelekuko ekintzak Gaztelekuan nerabeentzako ekintza ugari antolatu dira: taloak eta txistorra Santo Tomas egunean, opari tailerra, multikirola, eta sukaldaritza. Baita irteerak ere: zinemara eta Adarrara. Hitzorduak ondorengo egunetan izan-

go dira: abenduak 20, 21, 26, 27 eta 28, eta urtarrilak 2, 3 eta 4. Izen emateak abenduaren 14tik 19ra Gaztelekuan ohiko ordutegian. Zozketa behar izanez gero abenduaren 20an arratsaldeko 16:30ean egingo da.

T San Silbestre lasterketa Abenduaren 31n, urtea osasuntsu bukatzeko, azken urteotan indarra hartu duen San Silbestre lasterketa ospatuko da Poxta Zahar elkarteak antolatuta. San Juan plazatik 16:00etan irtengo da. Ohiko moduan lehia egongo da, baina giroa eta umorea ere ez dira faltako.

El 31 de diciembre tendremos la ya tradicional carrera organizada por la asociación Poxta Zahar. Partirá de la plaza San Juan a las 16:00 horas. Como es habitual, habrá competición, ambiente, disfraces y buen humor.

© Aiurri


231

GABONAK URNIETAN 7

2017 // ABENDUA DICIEMBRE

T Musika ikuskizunak

T Haur eta familientzako ikuskizunak

TUBA CHRISTMAS

Gari, Montxo eta Joselontxo Pailasoak: “Din, dan, don”

Abenduaren 16an, 18:00etatik aurrera Saroben. Sarrera doan izango da.

GABONETAKO KONTZERTUAK Abenduaren 18an, 19an, 20an, eta 21ean Lourdes Iriondo musika eskolako kontzertuak izango dira Saroben. Los días 18, 19, 20 y 21 de diciembre habrá conciertos de la escuela de música Lourdes Iriondo en Sarobe.

Abenduaren 23an, 17:00etan Saroben El 23 de diciembre a las 17:00 en Sarobe Sarrera / Entrada: 3 €

“Ez hemengo, ez hango” antzerkia Orratx Taldearen eskutik Abenduaren 26ean, 19:00etan Saroben El 26 de diciembre a las 19:00 en Sarobe Doan / Gratis

GOSPEL: “MOON FIELDS”

Dantza: “Aukeran 20 urte”

Abenduaren 27an, elizan 19:00etan. El 27 de diciembre a las 19:00 en la iglesia.

Abenduaren 29an, 20:00etan Saroben El 29 de diciembre, a las 20:00 en Sarobe Sarrera / Entrada: 5 €

Hodei Magoa: “Ilusioaren indarra” Urtarrilaren 2an, 17:30ean Saroben El 2 de enero, a las 17:30 en Sarobe Sarrera / Entrada: 3 €

Ikasgela zerbitzua Lekaion ekainaren 30era bitarte Udalak ikasgela zerbitzua eskaintzen du Lekaio kultur etxean beste behin, baina oraingo honetan askoz ere epe zabalagoan, izan ere, azaroaren 20an zabaldu zen eta ekainaren 30era arte egongo da irekita. Erabaki hau batxilergoko ikasleen eta oposaketak prestatzen dituzten pertsonen eskaerak kontuan edukita hartu da. 2016. urtean zerbitzua abian jarri zenean, unibertsitateko azterketa egutegian

oinarrituta diseinatu zen, baina batxilergoko ikasleek azterketa garaiak ikasturte osoan zehar sakabanaturik dituzte, eta gauza bera gertatzen da oposaketekin. Beraz, zerbitzua urnietar guztien beharretara egokitzeko zabaldu da. Horrenbestez, Lekaio kultur etxeko beheko solairuan dagoen gela ekainaren 30era bitarte izango da erabilgarri. Hala, ikasleek azterketak prestatzeko eta lasai

ikasteko baliabide egokiagoak izango dituzte. Gela 13:00etatik 19:30era dago irekita astelehenetik ostiralera. Asteburuetan eta jai egunetan berriz, itxita egongo da.

Hobekuntzak ikasgelan Gelaren soinu kalitatea egokitzeko intsonorizazio xaflak jarri dira sabaian. Bestalde, wifiaren kalitatea hobetu da.

Servicio de aula de estudio en Lekaio hasta el 30 de junio El Ayuntamiento ofrece de nuevo el servicio de aula de estudio en Lekaio, pero en esta ocasión lo hará en un periodo mucho más amplio, ya que se puso en marcha el pasado 20 de noviembre y estará abierta hasta el 30 de junio con. Esta decisión se ha tomado atendiendo las peticiones de los y las estudiantes de bachiler y de las personas que preparan oposiciones. Cuando se puso el servicio en marcha, en el año 2016, se diseñó en base al calen-

dario de exámenes de la universidad, pero el alumnado de bachillerato tiene otros plazos de exámenes dispersos durante todo el año, y sucede lo mismo con las oposiciones. Por tanto, se ha ampliado el servicio para adecuarlo a las necesidades de todas las personas urnietarras. Así, se ha puesto a disposición de todas las personas que lo necesiten un aula que se encuentra en la planta de abajo de la casa de cultura Lekaio. De este modo, el

alumnado dispondrá de un espacio tranquilo y adecuado, para preparar los exámenes. El aula estará abierta desde las 13:00 hasta las 19:30 horas de lunes a viernes. Durante los fines de semana y los días festivos en cambio, permanecerá cerrada. Se han instalado placas de insonorización en el techo para adaptar la calidad acústica del aula. A su vez, se ha mejorado la calidad del wifi.


8

GIZARTEA

231

ABENDUA DICIEMBRE // 2017

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

“Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” Azaroaren 25a dela eta, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, berriz azpimarratzen dugu indarkeria mota honen izaera estrukturala eta gure konpromisoa agertzen dugu emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Beraz, emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, honakoa agertzen dugu:

bultzatzeko, hartara herri-erakundeak, komunikabideak, lan-, kultura-, gizarte- eta ekonomia-esparruko eragileak zein gizarte osoarenak inplikatu daitezen. • Eta gure ardura, indar politiko guztien eta erakundeen adostasunaren bitartez, beharrezkoak diren baliabideak eskura izan daitezen, xedea izanik emakumeen aurkako indarkeria gure gizartetik desagerrarazten aurrera egitea.

• Gure konpromisoa agenda politikoan indarkeriak eragindako emakume biktimekiko erreparazio-eskubidearen aitortza eta horri buruzko hausnarketa sartzeko, guztiz osatu daitezen eta indarkeriarik gabeko bizitza-eskubidea gauzatu ahal dezaten. • Gure konpromisoa udalean plan eta neurri estrukturalak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko edo, hala badagokio, abian jartzeko, indarkeria matxistari aurre egitea xede, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin batera, bai halaber gizarte zibilarekin eta herritarrekin oro har. • Gure konpromisoa gizartean aldaketa estrukturala

El curso “Mindfulness: desde la consciencia aprender a manejar situaciones en el presente” de la mano de Pepa Bojo El curso se ofrecerá desde el 10 de enero hasta el 14 de marzo. Las clases serán una vez a la semana, los miércoles de 15:00 a 17:00 horas. El plazo de inscripción está abierto y finalizará el 15 de diciembre. Para ello hay que ir a la oficina Bertan. Las mujeres que están empadronadas en Urnieta tendrán preferencia. Mindfulness es un término que puede entenderse como atención y conciencia plena, presencia atenta y reflexiva. El taller servirá para adquirir herramientas para una salud y equilibrio emocional basado en aprender a vivir el instante presente y ge-

nerar una mente saludable y positiva. Por medio de prácticas de relajación, ejercicios corporales y meditativos poco a poco se centrarán en la experiencia presente, calmando la mente, no interpretando la realidad si no aceptándola como es, y desarrollando la habilidad de no juzgar, suponer e interpretar la realidad con el fin de vivir mas plenamente y gozar de mayor salud. El taller será fundamentalmente práctico y se trabajarán técnicas de relajación, respiración y conciencia corporal, estiramientos suaves y prácticas de concentración con el objetivo de desarrollar herra-

mientas de autorregulación emocional, para tratar de conseguir el equilibrio físico y psíquico, y en definitiva, mejorar el nivel de salud en general. Urtarrilaren 10etik martxoaren 14ra bitarte eskainiko da ikastaroa. Klaseak astean behin izango dira, asteazkenetan 15:00-17:00 bitartean. Izena emateko epea abenduaren 15era bitarte da Bertanen. Urnietan erroldaturiko emakumeek lehentasuna izango dute.


231

GIZARTEA 9

2017 // ABENDUA DICIEMBRE

El Ayuntamiento ofrecerá servicio de atención diurna para personas mayores

© Udala

Eguneko arreta zerbitzua eskainiko du Udalak adineko pertsonentzat Mendekotasun-arriskuan edo mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonei haien autonomiari eusten eta ohiko biziingurunean jarraitzen lagunduko dien eremu bat eskaintzeko helburuz eguneko arreta zerbitzua martxan jarriko du Urnietako Udalak. Zentroa Zaharren Egoitzaren barruan kokatuko da. Bertan, eremu kognitiboa, fisikoa, harremanak, gizarteratzea eta aisialdia landuko dira besteak beste, metodologia aktibo eta parte-hartzailearen bitartez adinekoen gaitasunak estimulatzeko: ariketa fisikoa, jolasak, memoria lantzeko ariketak, herriko ekintza komunita-

rioetan parte hartu, kultur jarduerak eta esku-lanak.

Con el objetivo de ofrecer a las personas mayores que se encuentren en riesgo o en situación de dependencia un marco apropiado para desarrollar relaciones y actividades sociales, y para que continúen con su entorno de vida habitual, el Ayuntamiento les va a ofrecer un servicio de atención diurna. El centro se ubicará dentro del edificio del Hogar del Jubilado y allí trabajarán el aspecto cognitivo, físico, relacional, socializador y de ocio, mediante una metodología activa y participativa para estimular sus capacidades: ejercicio físico, juegos, ejercicios para trabajar la memoria, participación en las actividades comunitarias locales, actividades culturales y manualidades, entre otras cosas.

Urte hasieran jarriko da martxan

Se pondrá en marcha a principios de año

Zerbitzua egunean 3 ordutan eskainiko da eta 2018.urtearen hasieran izango da erabilgarri. Aurrerago zehaztuko da irekiera data ofíziala. Halaber, jakinaraziko da interesa duten pertsonek non eta noiz eman beharko duten izena. Hori bai, pertsona hartzaileek 65 urtertik gorako pertsonak izan beharko dute eta Urnietan erroldatuta egon beharko dute. Dena den, beste mota bateko kasuistikaren bat agertzen bada aztertuko da.

El servicio se ofrecerá durante 3 horas al día y estará disponible a principios de 2018. Más adelante se confirmará la fecha oficial de su apertura y se informará sobre donde y cuando se podrán inscribir las personas interesadas. Eso sí, las personas receptoras deberán de tener 65 años o más, y tendrán que estar empadronadas en Urnieta. De todas formas, también se estudiarán otro tipo de casuísticas si es que las hay.

Ur-horniduraren, saneamendua eta zaborren bilketaren tasak ordaintzeko laguntza eskaerak aurkezteko epea abenduaren 7an amaituko da Udalak 2017ko Ur-horniduraren, saneamendua eta zaborren bilketaren tasa ordainketa ordaintzen laguntzeko oinarri arautzaileak onartu ditu. Hori dela eta, beren beharrizanak betetzeko behar besteko diru-sarrerarik ez duten pentsiodun, langabe edota familiei jakinarazten die zabalik dagoela eskaerak aurkezteko epea abenduaren 7ko 13:00ak arte. Interesdunek eskaera orrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte Urnietako Udaleko BERTAN bulegoan. Eskaera orria eskuragarri dute Urnietako udaletxeko BERTAN bulegoan eta Udalaren webgunean (www.urnieta.eus).

El plazo para solicitar subvenciones para el pago de las tasas por suministro de agua, saneamiento y recogida de residuos finalizará el 7 de diciembre Aprobadas las bases reguladoras de la concesión de subvenciones para el pago de las tasas por suministro de agua, saneamiento y recogida de residuos del año 2017, se pone en conocimiento a pensionistas, las y los parados y/o familias cuyos ingresos sean insuficientes para cubrir sus necesidades que está abierto el periodo de presentación de solicitudes hasta el 7 de diciembre a las 13:00 horas, teniendo que presentar en la oficina BERTAN del Ayuntamiento de Urnieta la documentación señalada en la misma hoja de solicitud. La hoja de solicitud está a disposición de las y los interesados en la oficina de BERTAN del Ayuntamiento de Urnieta y en la página web municipal (www.urnieta.eus).


10

IKASTETXEAK

231

ABENDUA DICIEMBRE // 2017

IEgape Ikastola

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Urtero bezala, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen dugu euskaldunok. Egun horretan, 1522an, Frantzisko Xabierkoa zendu zen. Diotenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau Euskararen Nazioarteko egun gisara. 1995an Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak, bat eginik, Euskararen nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Egape Ikastola sortu zenetik, jada 51 urte, euskara eta euskal kulturaren sustapen eta zabalkundea izan zuen abiapuntu eta helmuga. Euskara gure eguneroko harremanetarako eta hezkuntza prozesurako erabiltzen dugun hizkuntza da; eta hortxe dugu erronka, lana…eta, baita ere, goza-

tzeko, ondo pasatzeko, eta egun berezi bat partekatzeko aitzakia. Abenduaren 3aren ospakizunek gogorarazten digute nondik gatoz eta noruntz bideratu behar ditugu gure ahaleginak. Gure ikastolan partekatze hori benetakoa da gure ikasle nagusi eta ez hain nagusi direnek arratsaldeko jolasak partekatzen dituztelako. Goizeko ekintzen ondoren arratsalde honetan DBHko ikasleak, ikastolako irakasleekin batera, LHko ikasleen “maisu-maistra” bihurtzen dira beraiek baitira arratsaldeko jokuak zuzentzen dituztenak. Gure ospakizun honetan, ikasle eta irakasleaz gain, gurasoek, ere, badute parte hartze garrantzitsua; beraiek prestatuko dute jai amaieran dastatuko dugun txokolate gozoa.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Imanol Agirretxe, Presentación de María ikastetxean Ikasleek aurrelari txuri-urdinarekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten Azaroaren 10ean, Urnietako Presentación de María Ikastetxeak bisitari berezi bat izan zuen: Imanol Agirretxe, Errealeko futbolaria. Aurrelari usurbildarra Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleekin egon zen lehenik eta Lehen Hezkuntzako handienekin ondoren. Imanol superazio pertsonalaren, taldearen garrantziaren eta Errealeko mutilen lehe-

nengo taldean euskarak duen garrantziaren inguruan aritu zen, besteak beste. Hitzaldiaren ostean, ikastetxeak Imanolen omenez burututako bideo gogoangarri bat ikusi genuen eta ondoren, ikasleek, gelaka, Errealeko aurrelariarekin argazki bat ateratzeko aukera izan zuten. Presentación de María ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkio Imanoli eta zorterik onena opa dio.


AISIA

231

2017 // ABENDUA DICIEMBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

BONO 5: 18 €

4€

11

BONO 10: 30 €

RICHARD ZIKOINA

HANDIA

LA BELLA Y LA BESTIA

SPARK

MONSTER TRUCKS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

ABENDUAK 3 3 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 3 3 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 10 10 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 17 17 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 30 30 DE DICIEMBRE

17:00

19:00 DOHAN / GRATIS

17:00

17:00

17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA ABENDUKO ORDUTEGIA HORARIO DE DICIEMBRE 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Erosketak seguruak interneten Compras seguras por internet 21-22 16:00-18:00 Euskaraz Aplikazio onenak jaitsi Descarga las mejores aplicaciones 28-29 16:00-18:00 Euskaraz Zure gailutik argazkiak antolatu Organiza las fotos de tus dispositivos 26-27 16:00-18:00 Euskaraz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Ofimatika aurreratua Ofimática avanzado 12/04-01/03 Castellano Wordpress: Zure webguneak sortu Wordpress: Crea tu sitio web 11-27 Euskaraz Skype eta Hangout bitartez bideokonferentziak egin Realiza videoconferencias con Skype y Hangouts 18-27 Castellano


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA IKASTETXEEN ABESBATZAK ABENDUAK 13, ASTEAZKENA 15:00 / 15:45, San Migel elizan Gonbidapenarekin

IPUIN KONTAKETA LIBURUTEGIAN ABENDUAK 15, OSTIRALA 17:30, Lekaio Kontalaria: Marisa Tabernero +4 urteko haurrentzat.

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

ABENDUA / DICIEMBRE MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUAK ABENDUAK 18-22

ABENDUAK 15, OSTIRALA 19:30, Sarobe

MUSIKA KONTZERTUA: “TUBA CHRISTMAS”

+ 7. ORRIALDEA

SANTO TOMAS EGUNA, NEGUKO LURRUNA ABENDUAK 21, ASTEAZKENA Antolatzailea: Iñistorra Urnietako Euskalzaleen Biltzarra.

MENDIA: GAUEKO MARTXA ABENDUAK 22, OSTIRALA Antolatzailea: Zanpatuz Mendi Elkartea. Eguraldiak laguntzen badu, bestela, abenduaren 29an egingo da.

18:00, Sarobe AEG + 7. ORRIALDEA

ABENDUAK 23, LARUNBATA

DOKUMENTALA: “NACIDO EN SIRIA” ABENDUAK 17, IGANDEA 19:00, Sarobe AEG SOS arrazakeria elkartea. Doan.

12:00, Herriko ikastetxeak

GABON ABESBATZA ABENDUAK 24, IGANDEA 16:00, Lekaiotik Baserritarrez jantzita joatea eskatzen da.

ANTZERKIA: “EZ HEMENGO, EZ HANGO” ABENDUAK 26, ASTEARTEA 19:00, Sarobe + 7. ORRIALDEA

GOSPEL: MOON FIELDS ABENDUAK 27, ASTEAZKENA 19:00, San Migel Eliza

GARI, LONTXO ETA JOSELONTXO: “DIN, DAN, DON”

ABENDUAK 16, LARUNBATA

ABENDUAK 24, IGANDEA

18:00, Sarobe

San Joan plaza

IRAKURKETA DRAMATIZATUA: “DUBLINDARRAK” ADOS TEATROA

GABON KANTAK HERRI-GUNEAN

17:00, Sarobe + 7. ORRIALDEA

+ 7. ORRIALDEA

MUSIKA: ILUNBE AKORDEOI ORKESTRA ABENDUAK 28, OSTEGUNA 19:30, San Migel Eliza Doan (edukiera bete arte)

“OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BADATOZ…” ABENDUAK 23, LARUNBATA

DANTZA: “AUKERAN 20 URTE” ABENDUAK 29, OSTIRALA

18:00, Berrasoeta parketik

20:00, Sarobe

+ 6. ORRIALDEA

+ 7. ORRIALDEA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.