Berrittu 230. zenb

Page 1

230 2017 AZAROA NOVIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

91 aparkaleku publiko egingo dira Txoritagainen


2

LANAK

230

AZAROA NOVIEMBRE // 2017

Se harán 91 nuevos aparcamientos públicos en Txoritagain

© Udala

Udalak akordioa sinatu du Txoritagain auzoko lurzatiaren jabeekin 91 aparkaleku publiko eraikitzeko Herrian aparkatzeko dauden zailtasunei irtenbide bat emateko 91 aparkaleku publiko egingo ditu Udalak Txoritagain auzoan. Horretarako, Txoritagain auzoko hegoaldean kokatzen den lurzatiaren jabeekin alokairurako akordio batera iritsi behar zuen lehenik eta lortu du jada. Izan ere, kontratua iragan urriaren 31n ospatu zen bilkuran onartu ostean gauzatu du sinaketa jabe guztiekin. Hasierako urrats hori eman ostean, proiektua garatzen jarraitu nahi du Udalak aparkalekuak ahalik eta azkarren errealitate izan daitezen. Orain, proiektuaren obraren lehiaketa atera behar da eta adjudikatu bezain pronto emango zaie hasiera lanei. 15 urteko iraupena du jabeekin sinatu den kontratuak. Hori bai, errentan emandako lurzatien jabeek horiek urbanizatzeko eskubidea mantentzen dute. Ondorioz, errentan emandako lurzatiak dauden hirigintza esku-hartze eremuaren urbanizazioa kontratu honen amaierarako aurreikusita data baino lehen hasiko balitz, kontratua aldebakarrez eta era aurreratuan baliogabetu ahal izango dute jabeek. Dena den, ez da horrelakorik aurreikusten epe motzean. Bestalde, behin 15 urteko epe hori igarota, kontratua automatikoki urtebeteko epez luzatuko da. Alokairuaren prezioa urteko 8.000 eurokoa gehi dagokion BEZ-a izango da. Aparkalekuak egiteaz gain, bertara joateko arrapalak eta eskailerak egingo dira oinezkoentzat.

“Arkabe” deituko da Etxeberri plazako biribilgunetik San Juan kalea hasten den kurbaraino doan eremua Urnietan egiten ari diren azken bi eraikuntzak azken txanpan murgilduta daude eta Udalak eremu horri “Arkabe” izen toponimikoa jarriko dio, Etxeberri plazako biribilgunetik San Juan kalea hasten den kurbaraino doana, hain zuzen. “Arkabe” eta “Akarbe”-ren artean zalantza izan zen baina, Luis Mari Zaldua filologo urnietarraren gomendioei jarraiki egin da lehenaren alde. Izan ere, idatzizko tradizioa luzegoa du. Gainera, etimoaren aldetik ere egiantz handiagokoa da.

© Udala

Teniendo en cuenta la dificultad de espacio que existe para aparcar en el municipio el Ayuntamiento va a hacer 91 aparcamientos públicos en el barrio Txoritagain. Para ello, el primer paso consistía en llegar a un acuerdo con los propietarios de la parcela que está ubicada en la zona sur del barrio Txoritagain para su alquiler, y ya se ha conseguido. Tras aprobar el contrato en el pleno que se celebró el pasado 31 de octubre se ha firmado el acuerdo con todos ellos. Ahora toca seguir avanzando para que los aparcamientos sean una realidad lo antes posible. Próximamente se sacará a concurso la obra y una vez adjudicada comenzarán los trabajos. El contrato firmado con los propietarios tiene una duración de 15 años. Eso sí, los propietarios de los terrenos comprendidos en las fincas arrendadas conservan los derechos de urbanización de los mismos. Por ello, si la urbanización del ámbito de intervención urbanística en que se encuentran las fincas arrendadas comenzase antes de la fecha prevista inicial para el fin del contrato, podrán anular de forma anticipada y unilateral el contrato. De todas formas, no se prevé ese escenario a corto plazo. Por otro lado, una vez finalizado ese periodo de 15 años, el contrato se prorrogará de forma automática anualmente. El precio por el alquiler será de 8.000 € más el correspondiente IVA cada año. Además de hacer los aparcamientos se pondrán rampas y escaleras para los y las viandantes en los accesos.


230

LANAK 3

2017 // AZAROA NOVIEMBRE

Trabajos de renovación en el cementerio © Udala

Berrizte lanak kanposatuan Hainbat berrizte lan gauzatzen ari dira kanposantuan. Alde batetik, bigarren pabilioiko eraikinean teilatua konpondu eta hormak margotuko dira. Teilatuan tela asfaltiko berria jarriko da zaharra kendu ostean, eta hango urak biltzeko hodiak ere berritu egingo dira. Halaber, eraikin osoa margotu eta saneatuko da. Bestalde, hilerriko kanpoko hormako zati baten gailurra ere berrituko da, Garmendiko aldapa bezala ezagutzen den aldekoa. Lan horiek urrian hasi ziren eta azaroan amaituko dira. Eldotz Eraikuntzak S.L ari da lanak gauzatzen eta 20.946 euroko kostua izango dute.

Se están realizando varios trabajos de renovación en el cementerio. Por un lado, se van a pintar el tejado y las paredes del edificio del segundo pabellón. Se pondrá una nueva tela asfáltica tras quitar la existente, y se cambiarán los tubos que sirven para recoger las aguas de allí. Asimismo, se pintará y se saneará el edificio por completo. Por otro lado, se renovará la parte de arriba de la pared de fuera, del lado de la cuesta conocida como Garmendi. Esos trabajos comenzaron en octubre y finalizarán en noviembre. Los está llevando a cabo la empresa Eldotz Eraikuntzak S.L y tendrán un coste de 20.946 euros.

Barandak jarri dira Zaharren Egoitzako biribilgunearen inguruko espaloietan oinezkoen segurtasuna bermatzeko Oinezkoak zebra-bideetatik pasatzera bideratzeko eta azken finean haien segurtasuna bermatzeko barandak ipini dira Zaharren Egoitzako biribilgunearen inguruko espaloietan. Aurretik biribilgunearen alde batean ipini zen baranda, eta, orain, eremu hori zabaldu egin da. Nicron enpresak burutu du 12.545 euroko kostua izan duen lana.

Se han puesto barandillas alrededor de las aceras de la rotonda del Hogar del Jubilado para garantizar la seguridad de las personas viandantes Con el objetivo de dirigir a las personas viandantes a pasas por los pasos de cebra y en definitiva garantizar su seguridad se han puesto barandillas alrededor de las aceras de la rotonda del Hogar del Jubilado. Anteriormente se habían colocado en un lado de la rotonda y ahora, se ha ampliado la zona. El trabajo lo ha realizado la empresa Nicron y ha tenido un coste de 12.545 euros.

© Udala


4

HEZKUNTZA PROIEKTUA

230

AZAROA NOVIEMBRE // 2017

© Udala

Urnietako 4 ikastetxeak hezkuntza sistema hobetzeko proiektu berritzaile batean murgilduta “Hezkuntza hobetu: jakin, partekatu eta elkarrizketatu” lelopean Euskadiko Eskola Kontseiluak eta Urnietako Udalak sustaturiko proiektuan lanean dihardute herriko lau ikastetxeek. Proiektu berritzaile bat da, non 3 udalerrik soilik hartzen duten parte: Santurtzik, Laguardiak eta Urnietak. Helburua berriz, hezkuntzari buruzko eztabaida zorrotz eta sakon bat sortzea egungo sisteman funtzionatzen ez duten gauzak hautemateko eta aldatzeko. Azken finean, hezkuntza sistema hobetzea eta egungo testuingurura eta beharretara egokitzea. Horretarako eragile guztiak barneratu nahi dira proiektuan: irakasleak, ikasleak eta baita guraso eta familiak ere.

Eusko Legebiltzarrean agerraldia proiektuaren amaieran Proiektua bideratzeko ondorengo kideez osaturiko talde bultzatzailea osatu zuten Urnietan: Neli Zaitegi Euskadiko Eskola Kontseiluko zuzendaria, Mikel Pagola Urnietako alkatea eta herriko lau ikastetxetako zuzendaritzak. Aurreko ikasturtearen amaieratik dihardute lanean eta laster hasiko da proiektua argia ikusten, izan ere,

lehen hiruhilekoan eramango da aurrera. Hiru fase desberdinetan gauzatuko da, irakasleentzat, ikasleentzat eta familientzat bideraturiko ekintzak egongo direlarik. Horietako lehena azaroaren 8an ospatuko da eta ikastetxeetako irakasleei zuzenduta egongo da. Hezkuntzako gai desberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dute: elkarbizitza, euskara, aniztasuna eta ebaluazioa, besteak beste. Gai garrantzitsu asko daude, baina “kezka gehien eragiten diguten gaiak direlako” hautatu dituztela diote ikastetxeetako ordezkariek. Izan ere, euskararen erabilera gero eta txikiagoa da eta aniztasuna gero eta anitzagoa, esaterako. Proiektua 2018ko urtarrilean amaituko da. Alde batetik egindako lan guztiarekin ateratako ondorioak Udal bilkura batean aurkeztuko dira. Bestetik, Eusko Legebiltzarrean agerraldi bat aurreikusten da, bertan ikastetxe guztietako ordezakariek hartuko dute parte. Agerraldi hori hezkuntza sistemaren gainean buruturiko hausnarketaren ondorioak eta hobetzeko proposamenak Euskadiko ordezkari politiko gorenei helarazteko baliatuko da.

Ikastetxeei ahotsa emango zaie Lau ikastetxeetako ordezkariak eskertuta daude emandako aukerarekin eta proiektu interesgarria dela iritzi dute: “Urnieta aukeratua izan da Gipuzkoa osoan proiektu berritzaile honetan parte hartzeko eta guretzat aukera erakargarria da” adierazi du Juan Luis Alkorta Egape HH-LH-ko zuzendariak. Dena den, aitortzen dute lan karga gehigarri bat suposatzen diela, izan ere, egunerokoarekin oso lanpetuta ibiltzen dira. Halere, Zaitegik proiektua aurkeztutakoan adierazi zien moduan “hau ez da gastu bat, inbertsio bat baizik”. Halaber, ikastetxeek gogorazi dute gizartea etengabeko eraldaketa batean dagoenez, beraiek ere momentuoro behar eta errealitate berrietara egokitu behar dutela eta horretarako hausnarketak egiten dituztela: “Iaz hezkuntza proiektua gauzatu genuenean hausnarketa sakon bat burutu genuen, hizkuntza proiektuarekin ere beste horrenbeste egin genuen. Beraz, etengabe hausnartzen dugu” kontatu du Amaia Amutxastegi Egape ikastola BHI-ko zuzendariak. Hori bai, Salesiar ikastetxeko zuzendari Pedagogikoak Agustin Urretabizkaiak adierazi


230

HEZKUNTZA PROIEKTUA 5

2017 // AZAROA NOVIEMBRE

duen moduan “egia da hausnarketak egitera ohituta gaudela, baina hausnarketa horiek gure ikastetxe barruan geratzen dira, Oraingoan aldiz, parlamentura joango dira eta horrek ematen dio garrantzi bat”. Halaber, badago beste alderdi interesgarri bat Martin Iztueta Prensentacion de Maria ikastetxeko arduradunaren ustez: “oraingo honetan partekatua izango da hausnarketa eta hori izango da berritasun nagusia. Ikastetxe desberdinetako irakasleok hausnarketa eta ezagutza partekatuko ditugulako. Izan ere, oso gauza gutxi egin ditugu herrian lau ikastetxeak batera. Gainera, familiak sartzea ere garrantzitsua da, askotan prozesu hauetatik kanpo geratzen dira eta”. Urretabizkaiak ondorengoa gehitu du: “horrelako foroetan gurasoek egiten dituzten ekarpenak izaten dira onak eta ez isilean egiten dituztenak. Horiek ez direlako ondo bideratzen eta horretarako jardunaldi hauek mesedegarriak dira. Beraz parte hartzera eta ekapenak egitera animatzen ditugu”. Bide beretik mintzatu da Alkorta ere: “aitzaki bat izan da herriko ikastetxeak norabide batean elkartzeko. Proiektu pilotua denez etengabe aldaketak eta egokitzapenak egin behar dira, baina horrela ere ikasten da. Honek momentu batez geratzeko eta pentsatzeko aukera ematen digu eta hori positiboa da. Guretzat baliagarria izango da eta horrekin geratu behar dugu”. Urretabizkaiak lehen aipatu moduan legebiltzarrera joateak badu bere garrantzia, izan ere, hezkuntzako eragileei ahotsa emango zaiela esan nahi du. Eta hori da hain zuzen, Zaitegiren beste helburuetako bat, ohiko piramidearen ordena iraultzea eta irakasleak entzutea, Iztuetak dioen moduan “erabakiak goitik behera hartzen dira eta ez behetik gora”. Horretaz aparte, irakasleei merezi duten aitortza soziala ematea ere bilatzen du ekimenak. Haatik, “modu orokorrean egia da irakasleak ez gaudela oso baloratuta” baina “harreman hurbilean, gurasoengandik oso balorazio ona jasotzen dugu” zehaztu du Amutxas-

tegik. Hitz horiekin ados dago Alkorta ere: “Urnietan urte asko daramatzagu denok eta jendearengandik berotasun handia jasotzen dugu eta horrek asko balio du niretzat. Gero entzungo duzu irakaslearen irudia txarra dela, baina ez da guk jasotzen duguna”. Bestalde, argi dago ikasketa prozesuko protagonista nagusiak ikasleak direla eta haiek ere izango dute merezi duten lekua proiektuan. Oraindik gaia aurreratu baino ez diete egin, baina ziur daude ondo erantzungo dutela: “askotan sorpresa hartzen da gazteei gauzak egiteko eta proposatzeko askatasuna emandakoan egiten duten ekarpen pilarekin. Normalean parte hartzen dute eta oso ondo moldatzen dira” kontatu du Urretabizkaiak. Alkortak ostera, ikasleek egiten dituzten eskaera txukun horiek ondoren irakasleek bideratu beharko dituztela jarri du mahai gainean: “guk politikoei eskatzen diegun moduan ikasleek guri eskatutakoari erantzun egoki bat eman beharko diogu”.

Egape Ikastola.

Emaitzak baliagarriak izatea espero da Proiektu pilotua izaki, zalantzak dituzte benetan izango duen eraginaren gainean, nahiz eta jakin badakiten legebiltzarrera joango direla. “Gera daiteke zerbait folklorikoan, parlamentuan. Akaso izan dezake errekorrido handiagoa. Urnietan ibilbidea egitea ere ez litzateke gutxi. Dena den, hori ez dago gure esku. Guk gure lana ondo egingo dugu eta gero ikusiko da” dio Alkortak. Hori da Zaitegik goraipatu duena, Urnietako Udala eta ikastetxeak egiten ari diren lana eta erakusten ari diren jarrera. Mikel Pagolak ere esker oneko hitzak baino ez ditu lau ikastetxeetzat egiten ari diren esfortzu guztiarengatik eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratuz amaitu du: “hezkuntza da gizarte demokratiko, aurreratu, justu eta kohesionatu bat sortzeko oinarria, eta ezinbestekoak dira horrelako prozesuak pixkanaka hezkuntza hobetzeko eta egungo beharretara egokitzeko”.

“Mejorar la educación: saber, dialogar y aportar” es el lema del proyecto promovido por el Consejo Escolar de Euskadi y el Ayuntamiento de Urnieta en el que ya trabajan de forma conjunta los 4 centros educativos de Urnieta. El objetivo es generar un debate sereno, riguroso y profundo sobre la situación actual de la educación para detectar las cosas que no funcionan y tratar mejorarlas y adaptarlas a las necesidades de hoy en día. El proyecto se trabajará en el primer trimestre del curso y se desarrolla por fases. Tiene previstas actividades para el alumnado, el profesorado y las familias, ya que se pretende involucrar a toda la comunidad escolar del municipio. El trabajo culminará en enero con la presentación de las conclusiones del trabajo realizado en un Pleno municipal convocado al efecto. Posteriormente está prevista una comparecencia en el Parlamento Vasco con representantes de todos los centros que participan en el proyecto. El objeto de la misma será hacer llegar a los máximos representantes institucionales de Euskadi el resultado de la reflexión llevada a cabo. En el proyecto también participan los municipios de Santurtzi y Laguardia.

Presentacion de Maria ikastetxea.

Egape Ikastola.

Salesiarrak ikastetxea.


6

KULTURA

230

AZAROA NOVIEMBRE // 2017

Ekintza desberdinak antolatu ditu Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Udalak, urtero bezala hainbat ekintza antolatu ditu:

Autodefentsa feminista tailerra azaroaren 11n Emagin elkarteak antolatuta Saroben eskainiko da ondorengo ordutegian: 9:0013:00 eta 15:00-17:00. Interesa duten emakumeek azaroaren 9a baino lehen eman beharko dute izena Bertanen. Urnietan erroldaturiko emakumeek lehentasuna izango dute.

“La habitación” pelikula azaroaren 24ean, 19:00etan Saroben Pelikula 12 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago. Sarrera doakoa izango da. Hizkuntza: gaztelania. Sinopsia: Jackentzat, 5 urteko mutiko batentzat, gela mundu osoa da, jaio zen lekua, jaten eta jolasten duen lekua, eta bere amarekin ikasten duena. Gauean, armairuan sartzen du, Nick zaharra etorriko den beldur. Gela da Jacken etxea, bere amarentzat berriz, 7 urte giltzapetuta daramatzan gela, 19 urte zituenetik bahitua. Adore eta irudimen handiarekin, eremu

mugatu horretan bizitza bat sortu du bere umearentzat, eta semearekiko maitasuna da jasanezina dena jasanarazteko indarra ematen diona. Halere, Jacken jakin-nahia handituz doa, bere amaren desesperazioaren pare. Berak badaki gelak ezingo dituela jasan bi sentimendu horiek denbora luzez.

“MINDFULNESS: desde la consciencia aprender a manejar situaciones en el presente” ikastaroa Pepa Bojoren eskutik Urtarrilaren 10etik martxoaren 14ra bitarte eskainiko da ikastaroa. Klaseak astean behin izango dira, asteazkenetan 15:0017:00 bitartean. Izena emateko epea azaroaren 20tik abenduaren 15era bitarte Bertanen. Kasu honetan ere Urnietan erroldaturiko emakumeek lehentasuna izango dute. Bestalde, azaroaren 25ean bertan elkarretaratzea egingo da.

Argazkian, 2016an egindako elkarretaratzea.

El teatro “La casa de la llave” el 19 de noviembre en Sarobe Tanttaka Teatroa preestrenará la obra “La casa de la llave” el 19 de noviembre en Sarobe. Las entradas se pondrán a la venta a partir del 13 de noviembre en la oficina de Sarobe y también se podrán adquirir en la ventanilla media hora antes del inicio de la función. Sinopsis: en mi primer día del trabajo nuevo me han colgado un puñado de llaves del cuello y me han dejado sola. Tengo encerradas a seis mujeres, a sus hijas y a sus hijos. No es una cárcel sólo, cuido de que sus amantes no las quieran demasiado. Una insólita creación escénica dónde tres actrices, en la piel y las entrañas de trabajadoras sociales, desnudan en "instantáneas de vida" el día a día de dos refugios -una Casa de Emergencia y una Casa de

Acogida- para mujeres que eran víctimas de la violencia dónde, Mada Alderete, la autora de este implacable poemario, trabajó durante siete años como educadora. La elaborada banda sonora, en directo, de una creadora e intérprete sugerente e inconformista cómo es Ainara Legardón y las precisas -y preciosas- imágenes de Maialen Sarasua terminan de invocar un espectáculo desacorde que, sin condescendencia alguna, nos asoma, para mejor comprenderla y (re)-interpretarla, a una penosa verdad, en la que, como dice su autora, los nombres propios que utiliza, son la única mentira. El director de la obra es Fernando Bernués y las intérpretes Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo y Vito Rogado.

Azaroak 19, 19:30 / Sarobe 19 de noviembre, 19:30 / Sarobe Prezioa / Precio: 5 € Hizkuntza / Idioma: gaztelania / castellano


230

KULTURA 7

2017 // AZAROA NOVIEMBRE

Beldur Etxearen 4. edizioa Aurreko urteetako ohitura jarraituz Gaztelekuko erabiltzaile zaharrenek antolatu dute Beldur Etxearen aurtengo edizioa. 15-16 urteko 10 gaztek osatutako talde batek burutu du lanketa guztia Gaztelekuko hezitzaileen laguntzarekin. Hezitzaileek gazteen parte hartzea eta egiten duten lana goraipatzen dute: “Beraiek dira gaia erabakitzearekin batera istorioa pentsatu, idatzi eta aurrera eramaten dutenak”. Aurreko urtean 15 talde pasa zirela eta oso ondo pasa zutela gogorarazten dute, eta, beraz, parte hartzera eta Beldur Etxearekin gozatzera animatzen dituzte nerabeak: “intriga eta sustoak ez dira faltako”. · Eguna: Azaroaren 3a, ostirala. · Ordua: 18:00-20:00. · Lekua: Lekaio kultur etxea. · Izen ematea: egunean bertan, Lekaion, 17:30etik aurrera. · Adina: 10-16 urte bitarteko nerabeei zuzendua. · Oharra: txandak bete ahala joango dira sartzen parte hartzaileak. 6-8 pertsonako taldeak. “Etxeetan, familietan kaosa piztu da, herriko haurrak galdu egiten dira eskolatik etxerako bidean eta desagerturik aurkitzen dira, adin zaharreko jendea ere hilik

agertu da… Urnieta herri txikia izanik, denak ezagunak dira eta leku guztietan ez da besterik entzuten. Hala ere, azken egun hauetan jendea etxean geratzen hasi da eta gauetan soinu arraroak entzuten omen

dira. Ba omen da baserri bat herritik urruti samar dagoena eta bertako aitona aspalditik ikusi ez dena… Ausartuko al zarete ikertzen baserri horretan zer gertatzen den????”.

tak eta sokak erabiltzen ditu. Erdi magoa erdi showmana da. Ikuskizun egokia izango da bai txikientzat, eta, baita guraso eta ai-

ton-amonentzat ere. Gerturatzen denak arratsalde polit eta interesgarri batez gozatzeko aukera izango du.

Txan Magoak bere azken ikuskizuna eskainiko du azaroaren 26an, 17:30ean Saroben Miraririk badela esaten badizute… etzazula sinetsi. Gauzak bere kabuz mugitzen direla esaten badizute… etzazula sinetsi. Ametsak errealitate bihurtzen dituela esaten badizute… etzazula sinetsi. Baina magiarekiko sinesgaitz direla esaten badizute… Ez dute oraindik Txan Magoaren azken sorkuntza ikusi. “Inpernutik natorren artista bat naiz ni!” izena du bere azken lanak eta Saroben ikusgai izango da azaroaren 26an arratsaldeko 17:30etik aurrera famili osoari zuzenduriko ikuskizuna. Sarrerak 3 euro balio ditu. Bere ekitaldietan zapiak, pilotak, zigarroak, kar-


8

ESKU HARTZE ARTISTIKOA

230

AZAROA NOVIEMBRE // 2017

Kaleak biziberrituz Urnietako Udalak herriko kaleak bizitzeko eta bertako merkataritza sustatzeko “Herriko guneak eraldatzeko esku hartze artistikoa-Guztion Urnieta 2017” lehiaketa jarri zuen abian. Irrimarra moduan ezagutzen diren Karmele Gorroño Idirin eta Irene Gutierrez Irureta izan ziren Maximo Yurramendi kaleko parkeko irabazleak eta parkea zoragarri utzi zuten. Idiazabal eta Arantzubi kaleen arteko bidegurutzean dagoen lokalerako saria berriz, ez zen eman, eta Udalak azkenean, pintaketa hori ere Irrimarrari eskaintzea erabaki zuen. Bada, jada amaitu dute lana, oraingo honetan ere emaitza oso onarekin.

© Udala

Kotxeen slalom proba ikusgarria, azaroaren 5ean 10:30ean Erratzun Urnietako II. Slalom proba jokatuko da azaroaren 5ean Erratzuko industrialdean 10:30etik aurrera. Xoxoka Motor Kirol Klubak antolatu du Udalaren laguntzarekin. Zirkuitua Erratzun jarriko da, Esnelat enpresaren aurrean dagoen aparkalekuan. Goizeko 9:00etatik aurrera iritsiko dira parte-hartzaileak, eta epaileek lehenik, autoek araudia betetzen dutela ikuskatuko dute. Egiaztapena burututa, proba hasiko da; lehen parte-hartzailea 10:30ean abiatuko da. Proba horren eta mantenu lanen ondorioz, Esnelat aurreko parking-ean ezingo dira ibilgailu pertsonalak ezta kamioiak ere aparkatu azaroaren 4ko arratsaldeko 15:30etik, azaroak 8ko 09:00etara.


230

2017 // AZAROA NOVIEMBRE

MEMORIA HISTORIKOA

Urnieta memoria historikoa berreskuratzeko lanean Oraindik pertsona ugari dira Gerra Zibil eta Errepublika garaian herriak eta bereziki herritarrek bizitakoak ezagutzen ez dituztenak. Horregatik, Udalaren helburua da Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin gertakari bortitz haiek pairatu zituzten protagonisten historiari eta Urnietaren historiari ahotsa ematea. Herriko oroimen historikoa berreskuratzean oinarria duen proiektuak hainbat ekimen biltzen ditu: besteak beste, memoria historikoaren liburua, hitzaldiak eta informazioa bildu edota helarazteko Oroimenaren bulegoa. Oroimenaren bulegoa urriaren 13an zabaldu zen udaleko artxiboan eta ostiral honetan, azaroaren 3an izango du azken eguna. Bertan urnietarrek 1936 eta 1945 urteen bitartean errepresaliak jasan zituzten edo kanporatuak izan ziren senide edo pertsonen inguruko informazioa eskuratu edo eman ahal izango dute. Horrez gain, Euskal Herriko agirietan Urnieta eta urnietarrei buruz dauden datu guztiak bildu eta ahozko testigantzen grabaketak ere egingo dira. Arreta bulego hori 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

egongo da zabalik. Ordutegiz kanpo beste edozein zalantza argitzeko herritarrek aukera izango dute esanz@aranzadi.eus edo oretegi@aranzadi.eus helbide elektronikoetara idatziz edo 943 466 142 telefonora deituz. Bestalde, Lekaio Kultur Etxean bi hitzaldi eskaini dira. Urriaren 20ean, Oscar Alvarez Gila historialariak Erbesteari buruz hitz egin zuen eta urriaren 27an berriz, Eneko Sanz historialaria Errepresioaren inguruan aritu zen. Era berean, dagoeneko martxan da memoria historikoaren liburuaren idazketa. Prozesu horren baitan Aranzadik ikerketa eta dokumentazio lan sakona egingo du eta testigantzen historiaz baliatuko da, aipatu bezala, Urnietan gertatutakoen egia berreskuratu eta islatzeko. Proiektu honen bitartez Udalak helburu du Urnieta eta urnietarren memoria historikoa berreskuratu, eguneratu eta ezagutzera ematea. “Memoria historikoaren inguruan hitz egiten dugunean gure iraganari egiten diogu erreferentzia, Urnietaren historiari eta horrekin batera baita gure arbasoek bizitako gertakari eta bizimoduari ere” adierazi zuen alkateak proiektuaren

aurkezpen ekitaldian. “Guztioi dagokigu gure herriaren eta gure arbasoen memoria bizirik mantentzea eta Udalak, erakunde gisa, esfortzu berezia egingo du iragana gaurkotu eta gure herriaren historia egungo gizartera gerturatzeko” gehitu zuen Pagolak.

© Udala

Urnieta trabaja para recuperar la memoria histórica Todavía hay muchas personas que no conocen lo que tuvo que sufrir el pueblo y en especial los y las urnietarras en la Guerra Civil y en la República. Por tanto, el objetivo del Ayuntamiento es dar voz tanto a los y las protagonistas que sufrieron aquellos duros sucesos como a la historia de Urnieta, junto a la inestimable colaboración de Sociedad de Ciencias Aranzadi. El proyecto que pretende recuperar la memoria histórica de Urnieta recoge varias iniciativas: libro de la memoria histórica, charlas y la oficina de la memoria que servirá para recoger y dar información. La oficina de la memoria se abrió el 13 de octubre en el archivo municipal y el último día será este viernes, el 3 de noviembre. La oficina sirve entre otras cosas para solicitar o dar información sobre familiares o personas represaliadas durante los años 1936-1945. Asimismo, se utiliza para re-

cabar datos sobre Urnieta y su ciudadanía en los diferentes documentos de Euskal Herria y también para grabar testimonios. La oficina estará abierta de 10:00-14:00 y 16:00-19:00. Además, la ciudadanía tiene la oportunidad de aclarar cualquier tipo de duda fuera del horario mencionado escribiendo a las direcciones esanz@aranzadi.eus y oretegi@aranzadi.eus, o bien llamando al teléfono 943 466 142. Por otro lado, se han ofrecido dos charlas en la casa de cultura Lekaio. La primera fue el 20 de octubre donde el historiador Oscar Alvarez Gila habló sobre el exilio. La segunda tuvo lugar el 27 de octubre y el también historiador Eneko Sanz habló sobre la represión. Al mismo tiempo, está en marcha la redacción del libro de la memoria histórica. En ese proceso Aranzadi realizará un minucioso trabajo de investigación y de do-

cumentación, y se apoyará en los testimonios para recuperar la verdad de lo sudedido en Urnieta y para mostrarla. Mediante este proyecto el Ayuntamiento de Urnieta pretende recuperar la memoria histórica del pueblo y de su ciudadanía, a la vez que actualizarla y darla a conocer. “Cuando hablamos de memoria histórica hacemos referencia a nuestro pasado, a la historia de Urnieta y al modo de vida y las situaciones que vivieron nuestros antepasados” explicó el alcalde Mikel Pagola en la presentación. “Es responsabilidad de todos mantener viva la memoria de nuestro pueblo y de nuestros antepasados, y el Ayuntamiento como institución realizará un esfuerzo especial para actualizar el pasado y para acercar la historia de nuestro pueblo a la ciudadanía” añadió el alcalde.

9


10

IKASTETXEAK IEgape Ikastola

Aurten ere “Ongi etorri” planak guztion balorazio positiboa jaso du Irailean, beste guztiek bezala, Egape Ikastola BHI-k ere hasiera eman dio ikasturte berriari. Aurten, azken bi urtetan bezalaxe, gure ikasleek lehenengo hiru egunetan, hasierako saioetan, modu berezi batean jarduten dute elkarrekin. “Ongi etorri” plana ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen da. Bertan, elkar-ezagutza, taldearen kohesioa, talde lanaren garrantzia eta irakasleekiko ezagutza sustatzen da. Talde dinamikak eta joku kooperatiboak lantzen dira eta aldi berean, hainbat bideo baloreen hausnarketara bideratuak ikusten dira. Amaieran, bai ikasle, bai irakasleen balorazio eta proposamenetan oinarrituz, hurrengo ikasturterako plangintza moldatu eta osatzen da.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Salestarrak Mallorcan IV. Irakaskuntza kooperatiboko sinposioan Ikaskuntza kooperatiboko IV. Sinposioa urriaren 7 eta 8an Mallorkan ospatu da eta bertan izan dira gure ikastetxeko bi irakasle. Hauek eskolan egiten diren arloarteko proiektuetako bat aurkeztu dute DBHko 1go mailan burutzen den “Jan eta izan” proiektua hain zuzen. Topaketa honetan Espainiako ikastetxe ezberdinek beren esperientziak kontatu zituzten eta gai honen inguruan ideia ezberdinak partekatzeko aukera paregabea izan zuten gure irakasleek. Hauek helarazi digutenez, guztiz baieztatu dute metodologia honen ardatz nagusia inklusibitatea dela, ikasle guztien partaidetza ziurtatzen baitu. Bestalde jardunaldian hainbat hausrnarketa egin dira ondorengo urteetan egingo dugun ibilbidea zehazteko. Aipamen gisa harrigarria da zenbat profesional dauden ikaskuntza kooperatiboko metodologian barneratuak, honen adierazgarri Sinposio honetako partaidetza.

230

AZAROA NOVIEMBRE // 2017


AISIA

230

2017 // AZAROA NOVIEMBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

LA VIDA DE CALABACÍN

¡CANTA!

LA HABITACIÓN

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

AZAROAK 5 5 DE NOVIEMBRE

AZAROAK 12 12 DE NOVIEMBRE

17:00

17:00

IURNIETAKO KZ-GUNEA AZAROKO ORDUTEGIA HORARIO DE NOVIEMBRE 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

AZAROAK 24 24 DE NOVIEMBRE 19:00 DOHAN / GRATIS

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS Google Aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako Aplicaciones Google para tu gestión personal 2-13 09:00-11:00 Castellano Libre Office Impress. Presentazioak sortu Libre Office impress. Crea presentaciones 2-3 11:00-13:00

Castellano

Smartphoneak eta tabletak Smartphoneak y tablets 7-15 11:00-13:00 Castellano Zure gailutik argazkiak antolatu Organiza las fotos de tus dispositivos 14-15 09:00-11:00 Castellano Instagram 16-17 09:00-11:00

Castellano

Antibirusak doainik Antivirus gratuitos 27-28 09:00-11:00

Castellano

Interneten erosketa ziur egitea Compras seguras por internet 29-30 09:00-11:00 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

AZAROA / NOVIEMBRE

URNIETAKO BELDUR ETXEA

ANTZERKIA: “LA CASA DE LA LLAVE”

AZAROAK 3, OSTIRALA

AZAROAK 19, IGANDEA

18:00-20:00, Lekaio kultur etxea

19:30, Sarobe AEG

Urnietako Gaztelekuak antolatuta Izen ematea: 17:30etik aurrera · Adina: 10-16 urte (6-8 pertsonako taldeak)

· 5 € (Sarrerak salgai sarobeko bulegoan azaroaren 13tik aurrera eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian). · Gazteleraz TTANTTAKA TEATROA Una insólita creación escénica dónde tres actrices, en la piel y las entrañas de trabajadoras sociales, desnudan en "instantáneas de vida" el día a día de dos refugios -una Casa de Emergencia y una Casa de Acogida- para mujeres que eran víctimas de la violencia dónde, Mada Alderete, la autora de este implacable poemario, trabajó durante siete años como educadora. La elaborada banda sonora, en directo, de una creadora e intérprete sugerente e inconformista cómo es Ainara Legardón y las precisas -y preciosas- imágenes de Maialen Sarasua terminan de invocar un espectáculo desacorde que, sin condescendencia alguna, nos asoma, para mejor comprenderla y (re)-interpretarla, a una penosa verdad, en la que, como dice su autora, los nombres propios que utiliza, son la única mentira.

+ 7. ORRIALDEA

II. SLALOM URNIETA AZAROAK 5, IGANDEA 9:00-14:00, Erratzu poligonoa

+ 6. ORRIALDEA

· Antolatzailea: Xoxoka Motor Kirol Kluba · Inskripzioa eta informazioa: www.xoxokamotorklub.com

ZINEMA: “LA HABITACIÓN”

+ 8. ORRIALDEA

AZAROAK 24, OSTIRALA

AZAROAK 17, OSTIRALA 17:30, Liburutegia Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero

AZAROAK 25, LARUNBATA

FAMILIA IKUSKIZUNA: “INPERNUTIK NATORREN ARTISTA BAT NAIZ NI”. TXAN MAGOA AZAROAK 26, IGANDEA 17:30, Sarobe AEG

19:00, Sarobe AEG

IPUIN KONTAKETAK LIBURUTEGIAN

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Doan. Premios Oscar 2015: Mejor actriz (Brie Larson). 4 nominaciones, incluida mejor película.

3 € (Sarrerak salgai sarobeko bulegoan azaroaren 20tik aurrera eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian). Miraririk badela esaten badizute… etzazula sinetsi. Gauzak bere kabuz mugitzen direla esaten badizute… etzazula sinetsi. Ametsak errealitate bihurtzen dituela esaten badizute… etzazula sinetsi. Baino magiarekiko sinesgaitz direla esaten badizute… ez dute oraindik Txan Magoaren azken sorkuntza ikusi. + 7. ORRIALDEA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.