Berrittu 228. zenb

Page 1

228 2017 IRAILA SEPTIEMBRE

Urnietako Udalaren aldizkaria

Urnieta eskura jarriko duen APP-a laster!


2

UDALAREN APP-A

228

IRAILA SEPTIEMBRE // 2017

El Ayuntamiento lanzará una App para móviles a mediados de septiembre

© Udala

Udalak mugikorretarako aplikazioa estreinatuko du irail erdialdean Gizartea gero eta abiadura handiagoan eraldatzen da. Teknologiaren aroan bizi gara, zeinean, internetek inflexio puntu bat suposatu zuen dena erabat eraldatuz. Ordudanik ez dago atzera bueltarik eta aurrerapausoak gero eta azkarrago gauzatzen dira. Trantsiziorik esanguratsuenetarikoa ordenagailuetatik smartphonetara ematen ari da, azken teknologia duten mugikorretara, hain zuzen. Izan ere, smartphonek sarera edozein momentutan eta edozein lekutatik konektatzea ahalbidetzen digute, beste hainbat zerbitzu eta abantaila eskaintzeaz gain. Hau da, klik gutxi batzuekin dena eskuragarri izatea posible egiten dute.

Aplikazioa doan Urnietari buruzko informazio guztiarekin Urnietako Udalak ez du atzean geratu nahi eta kontuan edukita gero eta jende gehiagok mugikorrak erabiltzen dituela eguneroko zenbait jarduera egiteko, egunkaria irakurtzeko, banketxeko kontuak begiratzeko edo sarrerak erosteko, besteak beste, mugikorretan doan deskargatu ahalko den aplikazio bat garatzen ari da. Aplikazioak informazio baliagarri asko eskainiko die herritarrei, izan ere, helburua herritarrek dena eskura izatea da modu zuzen, argi eta erraz batean.

Aplikazioak hainbat atal izango ditu. Alde batetik, albisteak, Udalak egiten dituen gauza guztien berri izateko. Agenda, egun bakoitzean eskaintzen diren ekintzak ezagutzeko baliatuko da. Halaber, kulturak, kirolak, garraioak eta osasun zerbitzuek haien lekua izango dute. Bestalde, aplikazioa parte hartzeko tresna bat ere izango da. Intzidentzien alorraren bidez herrian hobetzeko ikusten diren gauzen berri emateko aukera eskainiko da. Horretarako, argazki bat, azalpen labur bat eta hobekuntza proposatzen den lekuaren kokapen zehatza bidaltzeko aukera egongo da. Herritarren parte hartzea deituriko atala berriz, kontsultak egiteko erabiliko da. Aplikazioa urnietarrei begira egina dago batik bat. Halere, lotarako lekuei, eta jateko eta ikusteko lekuei dagokienean eskaintza zabala duen herria dela aintzat hartuta, alor horiek ere erakusleihoan jartzeko aprobetxatuko da. Nabarmendu baita, Sanmiel jaien programaren esklusiba bertan joango dela. Azken finean, aplikazio osoa eta baliagarria izango da. Irailaren erdialdetik aurrera deskargatzeko aukera egongo da doan gainerako aplikazioak bezala. Beraz, adi egon eta jaitsi!

Vivimos en la era de la tecnología y una de las transiciones más significativas se está produciendo de los ordenadores a los móviles de última tecnología, los smartphones, los cuales nos permiten conectarnos a la red desde cualquier punto y en cualquier momento, además de ofrecernos otros muchos servicios y ventajas. Es decir, permiten tener todo a mano en unos pocos clics. El Ayuntamiento de Urnieta no se quiere quedar atrás y teniendo en cuenta que cada vez más gente utiliza los móviles para realizar diferentes actividades del día a día como leer el periódico, revisar la cuentas bancarias o comprar entradas, está terminando de desarrollar una App que se podrá descargar gratuitamente y que ofrecerá la información más relevante sobre el municipio a toda la ciudadanía. El objetivo es que los y las urnietarras tengan toda la información necesaria a mano, de una forma directa, clara y sencilla. La App contará con diversos apartados. Por un lado, estarán las noticias, que servirán para estar al tanto de todo lo que hace el consistorio. La agenda servirá para saber qué actividades se ofrecen cada día. Asimismo, la cultura, el deporte, el transporte y los servicios sociosanitarios tendrán su espacio. Por otro lado, la aplicación será una herramienta participativa, ya que mediante el apartado de incidencias se podrá notificar directamente al Ayuntamiento de todo lo que se estime mejorable. Para ello, se podrá introducir, una foto, una pequeña descripción y la ubicación exacta de las mejoras propuestas. Otro apartado será el de la participación ciudadana que se utilizará para hacer consultas. Urnieta dispone de una oferta atractiva para los turistas en cuanto a alojamiento, gastronomía y sitios para visitar, y también se aprovechará para poner de relieve dichas cuestiones. Destacar también, que en ella irá la exclusiva del programa de las fiestas de San Miguel de este año. En definitiva, será una herramienta útil y completa. Se podrá descargar a partir de mediados de septiembre de forma gratuita al igual que cualquier otra aplicación.


BIRZIKLAPENA

228

2017 // IRAILA SEPTIEMBRE

Zaborren edukiontziak irekitzeko derrigorrezkoak izango diren txartelen banaketak Udal Artxiboan jarraituko du Urnietako Udalak hondakinen kudeaketa ahalik eta egokiena lortzeko helburuz hainbat aldaketa gauzatuko ditu bilketa sisteman. Nabarmenena organikoaren eta errefuxaren edukiontzien aldaketa izango da. Edukiontzi berriek sarraila elektronikoa izango dute eta erabiltzaile bakoitzak txartel elektronikoa izan beharko du edukiontziak ireki ahal izateko. Txartelik gabe ezin izango dira ireki edukiontziak.

Txartelak artxiboan jasotzeko aukera irailaren 11tik irailaren 28ra Udalak Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsona guztiei banatuko die txartela. Txartela eskuratzeko lehen aukera kiroldegiko ofizinetan eskaini zen. Han izan ziren Udal langileak abuztuaren 21etik irai-

© Udala

laren 8ra bitarte eta jende dezente gertutaru zen epe horretan. Irailaren 5erako 1.500 txartel baino gehiago banatu ziren. Beraz, erritmo onean doa banaketa eta Udala gustura dago herritarrak ematen ari diren erantzunarekin. Dena den, oraindik txartelaren bila joan ez diren herritarrei lehenbailehen joatea eskatzen die azken orduko kola eta itxaronaldi luzeak saihesteko. Hurrengo aukera Udal artxiboan (Etxeberri plazan) izango da irailaren 11tik irailaren 28ra bitarte. Ordutegia 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 izango da astelehenetik ostiralera. Gogoratu nortasun agiria eraman behar dela.

Erabilera anitzeko txartela Zaborren edukiontziak ireki ahal izateko

baliatuko den txartel elektronikoak beste erabilera batzuk ere barneratuko ditu: • B@kQ: sinadura elektronikoko zerbitzua eskaintzen du. Lehen bertaratuta egin behar ziren tramite administratiboak internet bidez egin ahal izatea ahalbidetzen du eskuzko sinadura ordezkatuz. • Kiroldegia: bazkide diren pertsonei automatikoki aktibatuko zaie txartela hartzean. • Liburutegia: liburutegira joan beharko da txartelarekin zerbitzua aktibatzeko. Bestalde, Udalak kanpaina hau aprobetxatu nahi du baimena ematen duten herritarren helbide elektronikoak jasotzeko. Izan ere, helbide elektroniko horiek baliatuko ditu intereseko hainbat kanpainetarako.

El reparto de las tarjetas que serán obligatorias para poder abrir los contenedores de basura continuará en el archivo municipal El Ayuntamiento de Urnieta quiere mejorar y optimizar la gestión de los residuos y para ello, va a realizar varios cambios en el sistema de recogida. El principal será el cambio de los contenedores de orgánico y de rechazo. Los nuevos contenedores tendrán cerradura electrónica, y por tanto, todas las personas usuarias deberán de disponer de una tarjeta electrónica para poder abrirlas. Sin la tarjeta los contenedores no se podrán abrir.

Se podrán recoger las tarjetas en el archivo desde el 11 hasta el 28 de septiembre El Ayuntamiento de Urnieta va a repartir la tarjeta a todos y todas las urnietarras mayores de 16 años empadronadas en el municipio. La primera oportunidad para obtener la tarjeta se ofreció en las oficinas del polideportivo. Allí estuvieron los trabaja-

dores del consistorio desde el 21 de agosto hasta el 8 de septiembre, y acudió bastante gente en ese periodo. Para el 5 de septiembre se habían repartido más de 1.500 tarjetas, por lo que el reparto se está desarrollando a buen ritmo y el Ayuntamiento está contento con la respuesta de los vecinos y de las vecinas. De todas maneras, recomienda ir cuanto antes a todas aquellas personas que todavía no han recogido la tarjeta para evitar grandes aglomeraciones y largas colas de última hora. La próxima oportunidad será en el archivo municipal (plaza Etxeberri) desde el 11 de septiembre hasta el 28. El horario será de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00 de lunes a viernes. Recordar que se requerirá el DNI.

Tarjeta multifuncional La tarjeta electrónica que se utilizará para

abrir los contenedores también integrará otros servicios, dándole más versatilidad a la tarjeta: • B@kQ: proporciona servicio de firma electrónica. Permite realizar a través de internet trámites con la administración que antes debían hacerse de forma presencial sustituyendo la firma manual convencional. • Polideportivo: a las personas que son socias se les activará automáticamente este servicio cuando recojan la tarjeta. • Biblioteca: habrá que ir a la biblioteca con la tarjeta para activar el servicio. Por otro lado, el consistorio quiere aprovechar esta campaña para la recogida de direcciones de correo electrónico de aquellos urnietarras que tengan interés y den la autorización, ya que pretende utilizar estas direcciones para campañas de interés municipal.

3


4

LANAK

228

IRAILA SEPTIEMBRE // 2017

El Ayuntamiento continúa realizando las peticiones que hizo la ciudadanía en el proceso participativo

© Udala

Herritarrek parte hartze prozesuan eskaturiko hobekuntzekin aurrera darrai Udalak Udalak parte hartze prozesu bat gauzatu zuen urte hasieran aurrekontuan barneraturiko 100.000 euro inguru zertan gastatu erabakitzeko. Bada, diru kantitate hori 12 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen. Gauzaturiko lehen lana Etxeberri plazan eskailera bat eraikitzea izan zen, Ikasmin akademiaren alboan, izan ere, jende mordoa jaisten edo igotzen baitzen hango jardinetik. Eskailerez gain, jolasteko leku txiki bat eta egoteko beste bat egin dira gune horretan. Uztailetik dago erabilgarri.

zabaldu dira, izan ere, oso estuak ziren eta kotxeak ez ziren ondo sartzen. Bestalde, Presentación de Maria ikastetxera sartzeko atean zegoen areka kendu da. Halaber, zebra-bide berriak egin dira eta zahar batzuk berriro margotu dira. Riojanos tabernaren ondokoa, Geltoki kalea eta Isidro setien lotzen dituena eta San Juan kaleko hasierako kurban egin dena dira margotu diren zebra-bide berrietako batzuk. Pintaketak arrabolarekin burutu dira, hala eremuak zimurtasun handiagoa eskuratzen duelako eta irristaketak saihesteko aproposagoa delako.

Zebra-bideak margotu dira eta Etenetako aparkalekuak zabaldu dira

Irailean beste batzuk

Abuztuan lanean jardun zuten Udaleko langileek eta falta ziren 11 hobekuntza horietatik hainbat egin dira. Alde batetik, Eteneta elkartearen atzekaldeko eremuko aparkaleku bat kendu da eta gainerakoak

Zebra-bide batzuei beheratzea egingo zaie irisgarritasuna bermatzeko. Horretaz gain Txoritagain auzoko espaloiak txukunduko dira eta taxi geltokia lekuz aldatuko dira, besteak beste.

El Ayuntamiento realizó un proceso participativo a comienzos de año para decidir en qué gastar alrededor de 100.000 euros que van incorporados en el presupuesto de 2017, y se decidió destinar ese dinero a realizar 12 mejoras. La primera que se efectuó fue la construcción de la escalera de la plaza Etxeberri, al lado de la academia Ikasmin, dado que mucha gente bajaba o subía por ese jardín. Aparte de la escalera, se ha creado un pequeño espacio para jugar y otro para estar. Está a disposición de la ciudadanía desde julio.

Se han pintado varios pasos de cebra y se han ampliado los aparcamientos de Eteneta Durante el mes de agosto los trabajadores del Ayuntamiento han estado trabajando para dar respuesta a algunas de las 11 mejoras restantes. Por un lado, se ha quitado un aparcamiento de la zona trasera de la sociedad Eteneta para ampliar los demás debido a que eran muy estrechos y los coches no entraban bien. Por otro lado, se ha quitado la zanja que se encontraba en la entrada del colegio Presentación de María. Asimismo, se han hecho nuevos pasos de cebra y se han vuelto a pintar algunos existentes. El de al lado del bar Riojano, el que une la calle Estación con la calle Isidro Setien y la realizada en la curva que se encuentra al comienzo de la calle San Juan son algunos de ellos. Los pintados se han realizado con rodillo ya que así se obtiene mayor rugosidad, lo cual ayuda a evitar los resbalones.

En septiembre más Se van a rebajar algunos pasos de cebra para mejorar la accesibilidad. Además, se van a adecentar las aceras del barrio Txoritagain y se va a cambiar la ubicación de la parada de taxis, entre otras cosas.


228

LANAK 5

2017 // IRAILA SEPTIEMBRE

Udal frontoia itxuraberritu da

Urnietako frontoiak beste itxura batekin hasiko du denboraldi berria. Pilotalekua osorik pintatu da. Gainera, lurra garbitu da jokatzeko modurik aproposenean egon dadin. Bestalde, pilotalekua eta harmaila bereizten dituen sarea garbitu da.

El frontón municipal con aspecto renovado

© Udala

El frontón municipal estrenará la nueva temporada con un aspecto renovado. Se ha pintado completamente el frontón. Asimismo, se ha limpiado el suelo para que este en las mejores concisiones para la practica de las diferentes modalidades. También se ha limpiado la red que divide la cancha del graderío.

Egapeko eraikin desberdinetan konponketak egin dira Udako oporraldia aprobetxatu da Egape ikastolako eraikin desberdinetan hainbat konponketa egiteko, ikasturtea hasterako instalazioak modu egoki batean egon daitezen. Lizardiko eraikinean zenbait korridore eta gela margotu dira. Halaber, gela batzuk egokitu dira arbela digitalak jartzeko. Horretaz gain, mantenu eta berrikuste lanak burutu dira, baita, harmailen garbiketa eta txukunketa ere. Azkorteko eraikinean berriz, gela bat eta korridoreak margotu dira. Eta, haurreskolan azkenik, 4 gela margotu dira eta mantenu eta berrikuste lanak gauzatu dira.

Arreglos en los edificios de Egape Se ha aprovechado el periodo estival para realizar diferentes arreglos en los edificios de Egape para que las instalaciones estén en las mejores condiciones cuando comience el curso. En el edificio de Lizardi se han pintado varios pasillos y aulas. Además, se han adecuado algunas clases para poder poner pizarras digitales, y se han realizado trabajos de revisión y de mantenimiento. Asimismo, se han limpiado las gradas. En Azkorte en cambio, se han pintado algunos pasillos y un aula. Y por último, en la haurreskola se han pintado 4 clases y se han hecho trabajos de revisión y de mantenimiento.

© Udala

© Udala


6

EUSKARA

228

IRAILA SEPTIEMBRE // 2017

Urnieta cuenta con un euskaltegi gracias al acuerdo firmado entre el Ayuntamiento y AEK

© Udala

Euskaltegia ireki da Urnietan Udalaren eta AEKren arteko akordioari esker Euskara ikasten hasi edo haien maila hobetu nahi duten herritarrek jada ez dute beste leku batzuetako euskaltegietara joan beharrik, izan ere, Urnietak bere euskaltegi propioa du Udalak eta AEK-k sinatu duten akordioari esker. Horrenbestez, Udalak bere hizkuntz politikan duen funtsezko irizpideetako bati erantzungo dio, herritarren euskalduntzeari, alegia. Proiektua gauzatzeko 12.000 euroko diru-laguntza emango dio AEKri.

Matrikulazio kanpaina abian Irailaren 4an ireki zituen ateak euskaltegi berriak, eta, orain, matrikulazio kanpainan murgilduta aurkitzen da bete-betean. Beraz, interesa dutenek izena emateko aukera dute hilabetearen bukaerara bitarte. Klaseak ostera, urriaren 2an hasiko dira eta ekainaren amaierara bitarte iraungo dute. Euskaltegiak 0,1,2 eta 3 mailetako klaseak eskaintzen ditu, hau da, maila guztiak. Sortuko diren taldeetako klaseen egu-

nak eta ordutegiak berriz, ikasleen artean aukeratuko dira, helburua haiei hobekin datorkien ordutegira egokitzea da eta. Matrikulazioa gauzatu nahi dutenek edo informazio gehigarria eskuratu nahi dutenek euskaltegira bertara joateko aukera dute (Errekalde kaleko 1 zenbakia, bake epaitegiko eraikina). Bestela, ondorengo telefono zenbakietara deitu edo helbide elektroniko hauetara idatz dezakete: · 607592864 / 607610687 · astigarraga@aek.eus / hernani@aek.eus (Urnietarako helbide propioak laster sortuko dituzte). Bakoitzak bere mailan hainbat gauzetarako aprobetxatuko ditu klaseak: euskara maila hobetzeko, hitz egiten askatasuna lortzeko, testuak egoki idazten ikasteko eta zalantza gramatikalak argitzeko, besteak beste. Udalak herritar guztiak animatzen ditu euskara ikasteko eta hobetzeko pausoa ematera.

Los y las urnietarras que quieren aprender euskera o que pretenden mejorar su nivel ya no tendrán que ir a euskaltegis de otros municipios, y es que Urnieta ya cuenta con su propio euskaltegi gracias al acuerdo alcanzado entre el consistorio y AEK. De este modo, el Ayuntamiento da respuesta a una línea estratégica dentro de su política lingüística, la de facilitar y fomentar la enseñanza del euskera. Para desarrollar el proyecto le proporcionará una ayuda de 12.000 euros a AEK.

La campaña de matriculación en marcha El nuevo euskaltegi abrió sus puertas el 4 de septiembre y se encuentra en plena campaña de matriculación. Por tanto, las personas interesadas tienen la oportunidad de inscribirse hasta finales de mes. Las clases por su parte, comenzarán el 2 de octubre y terminarán a finales de junio. El euskaltegi ofrecerá los niveles 0,1,2 y 3, es decir, todos. Los horarios y los días de clase de los grupos que se formen se decidirán entre los y las alumnas de cada grupo, ya que el objetivo es adecuarse al horario que más le convenga a la gente. Las personas que deseen formalizar la matrícula o quieran obtener más información pueden acudir al euskaltegi (calle Errekalde número 1, edificio del juzgado de paz). También pueden llamar a los siguientes teléfonos o escribir a estos correos: · 607592864 / 607610687 · astigarraga@aek.eus / hernani@aek.eus (las direcciones concretas para Urnieta se habilitarán pronto). Cada cual en su nivel aprovechará las clases para mejorar el nivel de euskera, lograr fluidez a la hora de hablar, aprender a escribir textos correctamente y aclarar las dudas gramaticales, entre otras cosas. El Ayuntamiento anima a toda la ciudadanía a dar el paso de aprender o de mejorar el euskera.


JAIAK

228

2017 // IRAILA SEPTIEMBRE

Sanmielak iristear! Aurtengo Sanmielak irailaren 27tik urriaren 1era arte ospatuko dira. Hau da, 5 egunez Urnieta jai giroan murgilduko da eta ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango da. Hala ere, aurreko asteburuan hainbat kultur ekintza izango dira: III.Super H festa; “Plazara Plazerez” Egape dantza taldearen 10.urteurrena ospatzeko sortutako ikuskizuna Saroben; bertso afaria Oianumen Eli Pagola eta Igor Elortza bertsolariekin; pintura lehiaketa; eta Extremadurako produktuen dastaketa, besteak bete. Jaiei hasiera irailaren 27an, asteazken arratsaldean, emango zaie. Txupineroak 33 urtez jarraian odol emaileetan bolondres lana burutu duten Izaskun Miner eta Manoli Sorondo izango dira, baita haien egungo laguntzaile diren Catalina Lopez eta Carmen Senin ere. Txupinazoaren ostean, Udalak eta herriko elkarteek prestatutako ekintzek kaleak eta jaietako karpa alaituko dituzte. Ostegunean haurren eguna izango da. Arratsaldeko 17:30ean “Mr Pichichi” kale ikuskizuna eskainiko da, zeinak, Euskadiko Kale ikuskizunik onenaren saria eskuratu zuen 2016an Leioan ospatu zen umore azokan. Ostiralean, hilaren 29an, Sanmiel eguna ospatuko da. Pilpil erako bakailao lehiaketaz, pilota jaialdiaz eta kontzertuez goza-

tzeko parada egongo da. Larunbata berriz, koadrilen eguna izango da. Egun horretan, herri bazkaria, IV. Txirrindularitza kritreriuma, kontzertuak eta bestelakoak izango dira. Bukatzeko, igandean, Errosarioko Ama ospatuko da, Baserritarren eguna. Goizean, kaleetan, haurren danborradak izango dira ikusgai; eguerdian bazkari herrikoia; arratsaldean, Egape ikastolako 10 irakasle aitzindari Urnietar prestu izendatuko dira eta San Joan plazan, ohiko sagardo dastaketa eta txekor jate solidarioa “Perurekin” elkartearen alde, Aizkibel harrobiak babestuta. Azkenik, 21:00etan Miela agurtuko da. Behin herriko jaiak amaituta, Xoxoka auzokoak hasiko dira urriaren 2an, eta hurrengo asteburuan izango dute jarraipena. Informazio guztia eskura izango duzue egitaraua aurkeztu eta banatzen denean. Baita Udalak mugikorretarako sorturiko App berrian ere. Bestalde, gogoratu Kristina Arozenak diseinatutako kartela izan dela aurtengo kartel lehiaketako irabazlea.

Trafiko mozketak eta oharrak Jaietako ekintzen antolaketagatik Idiazabal kalean hainbat trafiko mozketa izango dira: ostiralean, arratsaldeko 18:00etatik goizeko ordu txikietara, eta larunbatean,

arratsaldeko 15:30etik goizeko ordu txikietara. Errepide mozketa horiek dirauten bitartean, autobus zerbitzuek geltoki bakarra izango dute, anbulatorio zaharraren aurreko biribilgunean. Urnietako Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du eragozpen guztiengatik, eta jaien alde jarrera ulerkor eta irekia izatea espero du. Bestalde, jai alaiak izan ditzagun, zintzotasunez jaiez gozatzera eta parte hartzera animatzen du. Eta noski, jaietan jarrera eta eraso sexistak baztertzeko deia egiten du, berdintasunean gozatuz.

Estrainekoz Etxeberriko jaiak Asteburu honetan, irailaren 9an, Etxeberri auzoko jaiak ospatuko dira lehenengo aldiz. Egun horretarako programazio mardula antolatu da. Jaiari goizeko 11:00etan emango zaio hasiera txupinazoarekin. Ordu erdi beranduago ginkana izango da familientzako joko desberdinekin. Segidan, indarrak berritzeko bazkari herrikoia egingo da. Tiketa eskuratu duten pertsonek izango dute paella gozoa dastatzeko aukera. Arratsaldean eskulanekin bueltatuko dira ekintzak. Segidan bingoak hartuko du lekukoa eta 18:30ean karaokea ospatuko da. 20:00etan tortilla lehiaketa, eta, gero, afaria. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du. Eta eguna amaitzeko, diskofesta 22:30etik aurrera.

© Udala

7


8

KULTURA

228

IRAILA SEPTIEMBRE // 2017

Denetariko eta denentzako ikastaroak Saroben eta Udal Kiroldegian Denboraldi berria hastera doa Urnietako udal instalazioetan. Matrikulazio epeak irailean zehar zabaltzen dira, baita Udal Kiroldegiko ikastaroak ere. Saroben aldiz, urrian hasiko dira.

Bi dira berritasun nagusiak: • Bizkar eskola: Bizkarra gorputzaren ardatza da. Honek, gorputzaren beste ataletan izan daitezkeen arazoetan eragin handia izan dezake. Ariketa globalen bitartez bizkarraren jarrera birgaituko da helburua bizkar osasuntsua lortzea izanik. • Bodypump: Gainkargaren bitartez eta musikari jarraituz, gorputzeko gihar-talde ezberdinak landu eta indartuko dira sasoi fisikoa hobetzeko.

Bertan eskaintza guztiaren zerrenda eta izen-emateei buruzko informazioa. SAROBE A.E.G. • YOGA • BIZKAR ESKOLA BERRIA! • PILATES • GIMNASIA HIPOPRESIBOA • STRETCHING • GAZTE FUNKY • BALLETA (2006-2010) • SORMEN DANTZA (2011-2013) • Matrikulazioa: irailaren 5etik 19ra (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai irailaren 26tik aurrera) • Ikasturtearen hasiera eta amaiera:

· Helduak: urriak 2 - ekainak 21 · Haur eta gazteak: urriak 2 – ekainak 1 ANTZERKI TAILERRA Matrikulazioa: irailak 5 – urriak 6 Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 20 – ekainak 15 UDAL KIROLDEGIA • SPINNING • BODYPUMP BERRIA! • TONIFIKAZIOA • 3. ADINA • ZUMBA • FITNESS AHOLKULARITZA • Ikasle berrien matrikulazioa: irailaren 13ra arte • Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 18 - ekainak 15

Informazioa eta izen-emateak: Bertan bulegoa · 010 / 943 00 80 00 · Astelehenetik ostiralera: 07:30-14:30 Sarobe AEG · 943 00 80 42 · Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 / 16:00-18:00 Udal Kiroldegia · 943 00 83 28 · Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 / 14:30-21:00

Diru-laguntzak 2016-17 ikasturtean aisialdi begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz egin dituztenentzat 2016-17 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duten Urnietan erroldaturiko pertsonek ordaindutako matrikularako diru-laguntzak

eskatzeko aukera dute irailaren 30era arte. Horretarako aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: eskaera orria, NANaren fotokopia, matrikularen gastua-

ren justifikazioa, ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituen eta bertan matrikulatu izanaren agiria, eta atal teorikoa gainditu izanaren agiria (Aisialdi Eskolak egina).


HERRI KIROLAK

228

2017 // IRAILA SEPTIEMBRE

Julen Gabirondo: “hasitakoan ez nuen espero lortzen ari naizen guztia lortzea” Kasualitatez hasi zen segan duela 5 urte Julen Gabirondo. Mikel Garaialde lagun minak Xoxokako festetako sega desafioan Suharri Irazustabarrena eta Mikel Zumetaren aurka lehiatzeko bikotea behar eta berari hots egin zion. “Aurretikan sekula segarik hartu gabea nintzen, baina esan nion probatuko nuela eta saiatuko nintzela”. Ordu mordoa sartuta eta gogor entrenatuta mimoz prestatu ziren zitarako. Lanak fruituak eman zituen, garaile izan ziren eta: “Gustatu egin zitzaidan, gainera garaipenak haize pixka bat ematen du eta hurrengo urtean txapelketa ofizialetan parte hartzea erabaki nuen”. Ordudanik aurreikuspen guztiak apurtu ditu. Dagoeneko 6 txapel jantzi ditu eta herri kirolen munduko erreferente bat bihurtu da.

Segan hasitakoan espero al zenuen kirol horretako erreferente bilakatzea? Beti izaten dira ametsak, baina hasitakoan ez nuen espero lortzen ari naizen guztia lortzea.

Zerk erakarri zintuen? Oso kirol gogorra da baina ere berean polita. Ez da 10 aldiz arituta dena ikasten duzun kirol bat. Beti ikasten da beste zerbait. Kolpea modu batean edo bestean sartzeak asko aldatzen ditu gauzak, teknika oso garrantzitsua da kirol honetan.

Gauzak abiadura bizian joan dira. Txapelketetan parte hartu nuen lehen urtean Eukal Herriko eta Gipuzkoako finaletatik kanpo geratu nintzen. Hirugarren urtean, 2015ean, hasi nintzen lehen emaitzak lortzen. Gipuzkoako finalerako sailkatu nintzen, baina azkena geratu nintzen gorputzaldi txarra izan nuelako. Euskal Herrikoan ostera, nire lehen txapela irabazi nuen modalitate luzean. 2016an Gipuzkoako bi txapelketak irabazi nituen, bai luzea, eta, baita azkarra ere. Eta 2017a urte biribila izan da. Euskal Herriko bi txapelak eta Gipuzkoako azkartasunekoa irabazi ditut.

Zer sentitzen da txapelak irabaztean? Kriston poza, eromena da. Entrenamenduetako pena guztiak, sufrimendu guztiak eta dena ahaztu egiten da. Nire prestatzaile fisikoak esan ohi duen moduan lan berdina eginda baina lehenengo edo bigarren geratuta sentsazioak erabat desberdinak

dira. Bigarren izanez gero, gaizki ibili zaren sentsazioa geratzen zaizu eta irabaziz gero aldiz, dena ondo.

Herri kirolen erronketako bat jende gaztea erakartzea da. Beraz, zu bezalako kirolariak iritsi izana haize freskoa izango zen segarentzat. Gu hasi aurretik Gipuzkoan 5-6 pertsona zebiltzan. Ni eta Mikel Garaialderekin beste bi batu ginen. Hurrengo urtean Suharri Irazustabarrena eta Iñigo Mercader hasi ziren, eta, orain, Jon Otegi oiartzuarra ere hasi da. Beraz, jende gaztea animatzen ari da eta hori positiboa da. Aurten Euskal Herri mailan ibili garen guztietatik 2 ziren 40 urtetik gorakoak.

Hori bai, urtean zehar ez dituzue txapelketa asko izaten. Bi txapelketa nagusi ditugu. Gipuzkoako eta Euskal Herriko proba luzeak. Beraz, urte osoko prestaketa horretara bideratzen da eta presio dezente izaten dugu. Gero modalitate laburreko beste froga batzuk ere izaten dira.

Nola daramazu zuk presio hori? Presioa eramaten ikasten da. Hasieran oso urduri jartzen nintzen. Oraindik ere eguna iristean tximeletak sentitu ohi ditut sabelean. Dena den, gero gorputzak erantzun egiten dit normalean. Urte osoa gogor entrenatu ostean egun txarra izanez gero buruak buelta asko ematen ditu, baina kirola horrelakoa da. Momentu txarrei ahalik eta azkarren buelta ematen ikasi behar da eta momentu onez gozatzen.

Nola prestatzen zarete segalariak? Neguan belarrak mozteko tamaina txikia izaten du eta hazi arte gimnasioan, mendian, bizikletan eta korrika ibiltzen naiz. Astean 5 egunez edo entrenatzen dut. Gero martxoa-apirilean belarra mozteko dagoenean 3-4 egunez segarekin aritzen naiz eta beste bi egun, gimnasioan, korrika edo bizikletan.

Beraz, Messi eta Cristianok adina lan egingo duzue baina gero bueltan jasotzen duzuenean badago aldea. Kar, kar, kar. Diferentzia ikaragarria da. Guk ez daukagu segatik bizitzerik. Gustatzen zaigulako aritzen gara. Guk lanera joan behar dugu.

Zein modalitate duzu gustokoen, luzea edo laburra? Garrantzi gehiago froga luzeei ematen diegu, batik bat horretarako prestatzen garelako. Baina modalitate motza ere gero eta gehiago gustatzen zait eta hori da Europan egiten dena.

Europa aipatu duzu eta Europako txapelketetan ere izan zara Euskal Herriko selekzioarekin. Duela 4 urte Hego Tirolen izan ginen, eta aurten berriz, Suitzara joan gara. Seigarren postua eskuratu nuen bertan eta oso gustura geratu naiz.

Askotan esaten da zailena ez dela iristea izaten baizik eta mantentzea. Orain helburua goian segitzea. Bi txapel nagusietatik bat behintzat ateratzea gustatuko litzaidake, bestela atzerapauso bat izango litzateke. Dena den, gainerako guztiak ere hori dute helburu, oso ondo prestatzen dira eta badakit ez dudala erraza izango, baina borrokatuko dugu.

9


10

IKASTETXEAK

228

IRAILA SEPTIEMBRE // 2017

IEgape Ikastola

IKASTURTE BERRIAREN ATARIAN INICIO DEL CURSO 2017-18 HAUR HEZKUNTZA / EDUCACIÓN INFANTIL

BIGARREN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN SECUNDARIA

GURASO BILERAK / REUNIONES DE PADRES • 2 URTEKO GELA: Irailak 4, astelehena, 16:00etan, ETXEBERRI PLAZAko eraikinean. • 3 URTEKO GELA: Irailak 5, asteartea, 16:00etan, LIZARDI 7ko Haur Hezkuntzako eraikinean. IKASLEENTZAT / ALUMNADO • IKASTURTE HASIERA / INICIO DE CURSO: Irailak 7, osteguna, 9:00etan. • ORDUTEGIA IRAILEAN / HORARIO SEPTIEMBRE: · 2 URTEKOAK: EGOKITUA / ADAPTADO. · 3, 4 eta 5 URTEKOAK: 9:00-12:30.

• AURKEZPEN EGUNA / PRESENTACIÓN: Irailak 7, osteguna, 11:00etatik aurrera. • ORDUTEGIA IRAILEAN / HORARIO SEPTIEMBRE: 8:30-14:00.

LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA • IKASTURTE HASIERA / INICIO DE CURSO: Irailak 7, osteguna, 9:00etan. • ORDUTEGIA IRAILEAN / HORARIO SEPTIEMBRE: 9:00-12:30.

IKASTOLAREN ZERBITZUAK • GARRAIO eta JANGELA / TRANSPORTE y COMEDOR: HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN, irailaren 7tik aurrera. DBHn / ESO, irailaren 8tik aurrera. • GOIZEKO ZAINTZA ZERBITZUA HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN, irailaren 7tik, 7:30-9:00 bitartean. • ARRATSALDEKO ZAINTZA ZERBITZUA HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN, irailaren 7tik, 14:30-16:30 bitartean. ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRI HONETARA eta EMANKORRA IZAN DADILA GUZTIONTZAT!!!

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Ongi etorriak 2017/18 ikasturtera! Salesiar eta Presentación de Maria Ikastetxeetako hainbat datu garrantzitsu SALESIAR IKASTETXEA: 1.- IKASTURTE BERRIAREN AURKEZPENA ETA HASIERA: Irailaren 7an izango da. · DBH: goizeko 10:00etan. · OLH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa: goizeko 11:00etan. 2.- ORDUTEGIA: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): • Irailaren 8tik 28ra biak barne: jardunaldi jarraia 08:05etik 14:10era • Ikasturtean zehar maiatzak 31 arte: Jardunaldi zatitua · Goizean: 9:00-13:15 · Arratsaldean: 15:00-16:50 · Osteguna eta ostiraletan 8:05-14:10 • Ekainaren 4tik 22ra arte: Jardunaldi jarraia 8:05- 4:10 Batxilergoa (Ikasturte osoan): • 1. maila: Astelehenetik ostegunera: 8:05-15:00 Ostirala: 8:05-14:00 • 2. maila: Astelehena eta ostirala: 8:05-14:10 Asteartea, asteaz. eta osteguna: 8:05-15:00 OLH eta Heziketa Zikloak (Ikasturte osoan): 08.05-14:10 3.- JANGELA ZERBITZUA: Urriaren 2an hasiko da.

PRESENTACIÓN DE MARIA IKASTETXEA: 1. IKASTURTE BERRIAREN HASIERA: • Irailaren 4ean: Haur Hezkuntza 1. Zikloa 0-2 urte. Familiarizazio garaia irailaren 19 arte. • Irailaren 7an: Haur Hezkuntza 3-6 urte eta Lehen Hezkuntza 612 urte. 2.- ORDUTEGIA: • 7tik 15era biak barne: HAUR H. 2. zikloa: 09:00etatik 12:30era. LEHEN H.: 09:00etatik 12:45era. • 18tik aurrera: Jardunaldi osoa. 3.- ZERBITZUAK: Goizekoa: • 7tik aurrera: Haur Hezkuntza 2. Zikloa eta Lehen Hezkuntza. • 20tik aurrera: 2 urte. JANGELA: • HAUR H. 2. ZIKLOA ETA L.H. irailaren 7tik aurrera • HAUR ESKOLA 0-2 URTE 20tik aurrera.


AISIA

228

2017 // IRAILA SEPTIEMBRE

“Hambre”, un espectáculo que mezcla música, teatro y gastronomía “Hambre” es un maravilloso viaje cargado de humor para confirmar eso de que la risa es el alimento del alma y que la cultura es lo único que nos puede salvar. El espectáculo se ofrecerá el día 8 de octubre en Sarobe a partir de las 20:00 horas. Las entradas se pondrán a la venta el 25 de septiembre y se podrán obtener hasta el 4 de octubre.

Sinopsis: Tras el enorme éxito de crítica y público de su primer espectáculo OH VINO, Cía. La Líquida y David García-Intriago presentan HAMBRE: una divertidísima y sorprendente propuesta multidisciplinar de Teatro,

“Hambre” 8 de octubre, domingo / 20:00 (castellano) Entrada: 8 €

Música y Gastronomía por las necesidades más primitivas del ser humano. Por suerte y por desgracia somos la tierra del HAMBRE. No hay otro lugar en el mundo... solamente aquí se podría haber escrito la biblia de lo que somos, metáfora y espejo de nuestro empo: El Quijote. Ahí está todo, ahí está la vida. Ahí está el HAMBRE y las hambres. Somos hijos de las necesidades, las escaseces, los apetitos, las pasiones y los deseos, virtudes y defectos que nos definen desde aquel Siglo de Oro –y Siglo del HAMBRE– donde los cómicos de la legua tocaban música y contaban historias mientras el público comía y bebía durante la representación. No hemos cambiado tanto.

IURNIETAKO KZ-GUNEA IRAILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE SEPTIEMBRE 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS

OINARRIZKO INTERNET INTERNET BÁSICO Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi Navegación y correo electrónico 4-15 09:00-11:00 Castellano

SARE SOZIALAK 2.0 REDES SOCIALES 2.0 Twiter 7-8

09:00-11:00

Castellano

IRUDIA / IMAGEN Irudi tratamendua GIMPekin Tratamiento de imagen con GIMP 18-27 09:00-11:00 Castellano Kizoa. Collage sortu eta partekatu Kizoa. Crea y comparte tus collages 28 09:00-11:00 Castellano

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Internet Basikoa; Ofimatika Aurreratua; Sare Sozialak; Google Aplikazioak; Android sistema operatiboa; Ofimatica Orokorra; Twiter; Facebook; Pinterest.

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA GAZTELEKUAREN IREKIERA IRAILAK 6 Ohiko ordutegian

ETXEBERRI PLAZAKO JAIAK IRAILAK 9, LARUNBATA 11:00-22:30, Etxeberri plazan IKUSI 7. ORRIALDEA

PAUSOKA ELKARTEKO II. MARTXA EGOKITUA IRAILAK 9, LARUNBATA 16:00-18:30, San Joan plazan

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

IRAILA / SEPTIEMBRE URETAKO PUZGARRIAK + IPUIN KONTALARIA

SANMIELAK 2017

IRAILAK 9, LARUNBATA

IKUSI 7. ORRIALDEA

Marisa Tabernero ipuin kontalariarekin.

III. SUPER H FESTA IRAILAK 23, LARUNBATA 17:00, San Joan plazan

DANTZA: “PLAZARA PLAZEREZ” IKUSKIZUNA

“MR. PITXITXI” KALE-IKUSKIZUNA

IRAILAK 23, LARUNBATA

17:30, San Joan plazan

18:30, Sarobe AEGn

Leioako Umore azoka 2016an Euskadiko Kale Ikuskizunik onenaren saria lortu zuen antzezlana.

URNIETAKO XXI. PINTURA LEHIAKETA

XOXOKAKO JAIAK

IRAILAK 24, IGANDEA

Goiburu auzoan

EXTREMADURA JARDUNALDIA IRAILAK 24, IGANDEA

Udal Kiroldegian

IRAILAK 28, OSTEGUNA

Egape Dantza Taldearen eskutik.

Ikusi oinarriak www.urnieta.eus web gunean.

IRAILAK 9 ETA 10

Herrigunean

10:30-14:30 / 18:00, Udal Kiroldegian

09:00-10:00 (izen ematea) / 19:00 (sari banaketa), Sarobe AEGn

BURUNTZALDEKO 7. FUTBOL TOPAKETAK

IRAILAK 27 - URRIAK 1

San Joan plazan 10:00-14:00 Extremadurako produktuen dastaketa kontzejupean. 12:00 Donostiako Virgen de Guadalupe koru eta dantza taldearen emanaldia.

URRIAK 2-8

ANTZERKIA: “HAMBRE” URRIAK 8, IGANDEA 20:00, Sarobe AEG 8 € (Sarrerak salgai irailaren 25etik urriaren 4 arte Saroben). Musika, antzerkia eta gastronomiaren bitartez izpirituak, sabelak eta kontzientziak asetzeko ikuskizun multidisziplinar dibertigarria. “La líquida” antzerki konpainiaren eskutik. IKUSI 11. ORRIALDEA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.