Berrittu 226. zenb

Page 1

226 2017 UZTAILA JULIO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Sabai Arkitektoak S.L.-k idatziko du kiroldegiaren erreformarako proiektua


2

KIROLDEGIA

226

UZTAILA JULIO // 2017

Sabai Arkitektoak S.L.-ren proposamena aukeratu da kiroldegiaren erreformarako Udalak kiroldegia birmoldatzeko pausoak ematen jarraitzen du. Hain zuzen, kiroldegiaren erreforma izan zen iragan urtean legegintzaldiko inbertsio estrategikoak zehazteko burutu zen parte hartze prozesuan herritarrengandik bozka gehien jaso zituen proiektua. Lehenik, kiroldegia birmoldatzeko proiektua egiteko baldintza-agiria aurkeztu zuen Udalak 2016. urtearen amaieran, eta enpresei bi hilabeteko epea eman zien haien proiektuak aurkezteko. Orotara, 15 proposamen jaso ziren. Udal teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten ondoren, eta, azkenean, Sabai Arkitektoak S.L.-k egindakoa hautatu da. Herritarrek proposamen garailea ezagutu zezaten, eta kontuan izanda oraindik proiektua garatzeke dagoela, Udalak aurkezpen publiko bat antolatu zuen ekainaren 22an Lekaion, proiektuaren egileek herritarrei haien proposamena aurkez ziezaieten.

Hurrengo faseak Behin proiektu garailea erabakita, Sabai Arkitektoak S.L.-k 5-6 hilabete izango ditu proiektua osotasunean idazteko. Oraindik aldaketa batzuk txertatu daitezke promosamenean, eta, hortaz, Udalak epe bat ireki zuen ekainaren 23tik uztailaren 7ra bitarte herritarrek proiektua hobetzeko ekarpenak egin ditzaten. Horretarako, Bertan bulegora joan eta eskaera orria bete beharko dute. Halaber, proposamena herriko kirol elkarteekin aztertuko da haien iritziak jasotzeko eta proposamena optimizatzen saiatzeko. Proiektua idatzi ostean, obra egiteko lehiaketa aterako da. Lehiaketa irabazten duen enpresak, lanak 2018ko udaberrian hasiko dituela aurreikusten da, ustekabekorik ez bada. Obrek 2 urteko iraupena izango dute, eta, beraz, 2020. urteko udaberritik aurrera izango dute urnietarrek instalazio berri eta modernoak izango dituen kiroldegiaz gozatzeko aukera.

Kiroldegian eskaintzen diren ikastaro guztiak mantentzen saiatuko da Obrek irauten duten epean kiroldegian gaur egun eskaintzen diren ikastaro guztiak mantentzen saiatuko da Urnietako Udala. Horretarako, futbol zelaiaren inguruan dagoen atletismoko pistan modulu aurrefabrikatu batzuk ezarriko dira. Modulu horiek egungo aretoen neurri antzekoak izango dituzte, eta, beraz, ikastaroak normaltasun osoz jarraituko dute aurrera. Horrenbestez, jarduerak oraingo leku berean mantenduko dira eta berauen kalitatea ia berbera izango da. Hala, kiroldegiko erabiltzaileak ikastaroak egiteko herriko beste leku batzuetara joan behar izatea edota ikastaroak eten behar izatea saihestuko da.


226

KIROLDEGIA 3

2017 // UZTAILA JULIO

Se ha seleccionado la propuesta de Sabai Arkitekoak S.L. para la reforma del polideportivo El Ayuntamiento sigue dando pasos para reformar el polideportivo, que precisamente, fue la propuesta que más votos recibió por parte de la ciudadanía en el proceso participativo que se realizó el año pasado para decidir las inversiones estrátegicas de esta legislatura. Tras presentar el pliego de condiciones para la elaboración del proyecto de remodelación al termino del año 2016, el consistorio abrió un espacio de dos meses para que las empresas interesadas presentaran sus propuestas. Se recibieron un total de 15, las cuales fueron analizadas por los técnicos del Ayuntamiento. Finalmente, ha sido seleccionada la realizada por Sabai Arkitektoak S.L.. Con el fin de que la ciudadanía conociera la propuesta ganadora, y teniendo en cuenta que aún está pendiente el desarrollo del proyecto, el Ayuntamiento organizó una presentación pública el día 22 de junio en Lekaio para que los autores expusieran su propuesta a los y las urnietarras.

Las siguientes fases Una vez decidido el proyecto ganador, Sabai Arkitektoak S.L. dispondrá de 5-6 meses para realizar la redacción. Todavía se pueden introducir algunas modificaciones en la propuesta, y por tanto, el Ayuntamiento abrió un plazo desde el 23 de junio hasta el 7 de julio para que la ciudadania pueda realizar aportaciones de mejora. Para ello tendrán que ir a Bertan y rellenar una hoja de solicitud. Asimismo, se contrastará la propuesta con los entes deportivos del municipio para recoger sus impresiones e intentar optimizar la propuesta. Después de redactar el proyecto, se sacará a concurso la obra del mismo. Si no hay contratiempos, se calcula que la empresa ganadora comenzará con la obra en la primavera de 2018. Los trabajos tendrán una duración estimada de unos 2 años, por lo que será en la primavera de 2020 cuando los y las urnietarras podrán empezar a disfrutar del nuevo polideportivo que contará con unas instalaciones renovadas y modernas.

Se intentará mantener todos los cursos que se ofrecen en el polideportivo En el periodo que duren las obras el Ayuntamiento tratará de mantener todos los cursos que se ofrecen en la actualidad. Para ello, pondrá unos módulos prefabricados en la pista de atletismo que está alrededor del campo de fútbol. Los módulos prefabricados tendrán dimensiones similares a las salas de hoy en día, por lo que los cursos se impartirían con total normalidad. De esta forma, se mantendrían las actividades en el mismo punto que hasta ahora, y la calidad sería prácticamente la misma. Así, se evitará que las personas usuarias tengan que desplazarse a otros lugares del municipio para desarrollar sus cursos, o que tengan que interrumpir los mismos.


4

UDALA

226

UZTAILA JULIO // 2017

4 langile kontratatu ditu Udalak udararako Urnietako Udalak udaleko zerbitzuetako langileekin batera lan egiteko pintore eta igeltseroen kontratazioak egin ditu udalerrian hobekuntza eta mantenu lanak gauzatu ditzaten. Orotara lau langile kontratatu dira 3 hilabetez (uztailetik hasita) jardunaldi osoan jarduteko: pintore ofiziala, pintore peoi laguntzailea, igeltsero ofiziala eta igeltsero peoia. Langile horiek Udalak aurretik eginiko lan-poltsatik hautatu dira.

Egin beharreko lanak

Irrimarrak margotuko du Idiazabal eta Arantzubi kaleen arteko bidegurutzean dagoen lokala Urnietako Udalak herriko kaleak bizitzeko eta bertako merkataritza sustatzeko “Herriko guneak eraldatzeko esku hartze artistikoa-Guztion Urnieta 2017” lehiaketa jarri zuen abian. Irrimarra moduan ezagutzen diren Karmele Gorroño Idirin eta Irene Gutierrez Irureta izan ziren Maximo Yurramendi kaleko parkeko irabazleak. Duela aste batzuk amaitu zuten horma margotzen eta emai-

tza bikaina izan da, parkea zoragarri geratu da eta. Idiazabal eta Arantzubi kaleen arteko bidegurutzean dagoen lokalerako saria berriz, ez zen eman, eta Udalak Irrimarrari eskatu dio lokal horren pintaketa egitea Yurramendiko parkeko emaitza ona aintzat hartuta. Hauxe da aurkeztu duten diseinua. Diseinuak aldaketa txikiren bat jasan dezake, baina horrelako zerbait gauzatuko dute.

Irrimarra pintará el local que hace esquina entre las calles Idiazabal y Aranzubi El Ayuntamiento puso en marcha el concurso “Intervención artística para la transformación de espacios-Guztion Urnieta 2017” para animar las calles del pueblo y para fomentar los comercios locales. Karmele Gorroño Idirin e Irene Gutierrez Irureta, conocidas artísticamente como Irrimarra fueron las ganadoras del parque infantil de la calle Máximo Yurramendi. Terminaron de pintar la pared hace unas semanas y el resultado ha sido fantástico,

ya que el parque ha quedado muy bonito. El premio para el local que hace esquina entre las calles Idiazabal y Aranzubi por su parte, no se repartió, y el Ayuntamiento ha pedido a Irrimarra que se encargue también de pintar ese local, teniendo en cuenta el buen trabajo que realizó en el parque Yurramendi. Este es el diseño que ha presentado. El diseño puede tener alguna modificación pero será algo similar lo que llevarán a cabo.

Pintaketa lanak: udal eraikinak, hiri altzariak eta lurreko kale seinalizazioa. Igeltsero lanak: herrian konponketak egin (espaloietako baldosak aldatu, arketak konpondu, brigadaren lanetan lagundu), udal eraikinetan konponketak egin eta uraren azpiegituren konponketetan lagundu.

El Ayuntamiento ha contratado a 4 trabajadores para verano El Ayuntamiento de Urnieta ha acordado la contratación de 4 trabajadores para realizar varios trabajos de mejora y de mantenimiento en el municipio. En total se han contratado 4 trabajadores para 3 meses (a partir de julio) a jornada completa: un oficial de pintor, un ayudante peón de pintor, un oficial de albañil y un peón de albañil. Esos trabajadores han sido elegidos de la bolsa de trabajo de la que dispone el consistorio.

Los trabajos a realizar Trabajos de pintado: edificios municipales, mobiliario urbano y señalización. Trabajos de albañilería: diversas reparaciones (cambiar las baldosas de las aceras, arreglar las arquetas, ayudar a la brigada), arreglos en los edificios municipales y ayudar en los arreglos de las infraestructuras del agua.


LGTB

226

2017 // UZTAILA JULIO

© Udala

Ostadarra margotu da dibertsitate sexualaren eta berdintasunaren aldeko mezua urte osoan zehar presente egon dadin Plazido Muxika plazako harmailetan ostadarra margotu zuten ekainaren 20ean eta 21ean hainbat herritarrek. Urnietako Udalak LGTB kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu zuen ekintzetako bat izan zen, eta irudi horren bidez urte osoan zehar ikusaraziko da dibertsitate sexualaren eta berdintasunaren aldeko mezua. Izan ere, Udalak tratu berdintasuna aldarrikatu nahi du pertsona guztientzat, ez baita bidezkoa jendea bere orientazio sexualarengatik diskriminatzea. Horrenbestez, jarrera horiek erabat gaitzesten ditu eta jarrera integratzaileak edukitzearen al-

darri egiten du orientazio sexual guztiak normaltasunez ikusiz. Muralaren diseinua Arantzazu Iturbek egin zuen eta hau da irudiaren gainean eman zuen azalpena: “Horma-irudia hirukiz osatuta dago, 7 pieza geometrikoz osatutako antzinako Tamgan txinatar jolasa gogora ekartzen diguna, eta irudi desberdinak egiteko dena. Horma-irudi honetan piezak bata bestearekin lotzen dira, ostadar batetik ateratzen den herensugea osatuz. Ostadarrak gure gizartea irudikatzen du. Denok gara pieza bat eta denok dugu gure tokia, baita heterosexualak ez direnak ere. Herensugeak mendebaldean kon-

notazio negatiboa duen arren, ezkutuko altxorren zaintzailea da eta hari egin behar diogu aurre bertara iritsi ahal izateko. Herensugeak gure itzal aldea ezkutatzen du, onartu nahi ez dugun hori. Horregatik izaten zaio beldurra. Herensugea gainditzen dugunean, sentimendu eta pentsamendu ez dualaren purutasuna lortzen dugu (gizona-emakumea, maitasuna-gorrotoa, etab.) bizitzari beste ikuspegi askotatik aurre eginez. Laburbilduz, gizarteari egindako deia da, herensuge horri ateratzen utz dakion, eta pertsona guztiak errespeta ditzagun, edozein delarik ere beren sexu orientazioa”.

Se ha pintado el arco iris para que el mensaje a favor de la diversidad sexual y de la igualdad esté presente durante todo el año Varios urnietarras se acercaron el los días 20 y 21 de junio a la plaza Placido Muxika para colaborar en el pintado del arco iris. Fue una de las actividades del programa que organizó el Ayuntamiento al hilo del Día Internacional del colectivo LGTB. Mediante este dibujo se pretende que esté presente durante todo el año el mensaje a favor de la diversidad sexual y de la igualdad. De hecho, el Ayuntamiento quiere reivindicar la igualdad de trato para todos y todas independientemente de su orientación sexual, ya que eso no puede ser motivo de discriminación, y a su vez, se muestra totalmente en contra de quienes adoptan todo tipo de actitudes discriminatorias, haciendo un llamamiento a tener una actitud totalmente integradora. A su vez quiere visibilizar con normalidad todo tipo de orientaciones sexuales y la libre expresión de género.

5


6

KULTURA

226

UZTAILA JULIO // 2017

Edu Muruamendiaraz: “Urnieta talde moduan erreferente bat izatea lortu dezakegula iruditzen zait, sinistea falta zaigu� Edu Muruamendiaraz Egape eta Aukeran dantza taldeetako zuzendaria da. Dantza da bere pasio, ofizio eta bizia. Gozatu egiten du dantzarekin eta gai horren inguruko edozer aipatu orduko distira berezia pizten zaio begietan. Aurten gainera, aparteko ilusioarekin dabil, izan ere, bi taldeak urteurrenak ospatzen ari da. Lehenak, 10 urte bete ditu, eta bigarrenak ostera 20. Testuinguru horretan zerbait berezia egin nahi zuen, eta horregatik proposatu zuen dantzaren inguruko asteburu bat antolatzea, herrian dantzaren gainean egiten den lan guztia erakustarazteko. Emaitza bikaina izan dela eta oso gustura geratu dela kontatu digu. Ekainaren 16an eta 17an Egape eta Aukeran dantza taldeen ikuskizunez gozatzeko aukera izan zuten urnietarrek. Nire helburua dantzaren inguruan asteburu bat antolatzea zen, dantzari merezi duen protagonismoa emateko eta Urnietan dantzaren inguruan egiten den lana ezagutarazteko. Uste dut hazia bota dugula eta ea hurrengo urtean jarraipena duen.

Hazia ondo bota duzue, jendearen erantzuna ikarragarria izan zen eta. Erronka handia zen bai Egaperentzat, eta baita, Aukeranentzat ere. Aukeranek urte osoa pasatzen du Saroben entrenatzen eta aurrestreinaldiak ere bertan egiten ditugu, baina aspaldi ginen Urnietan kalera atera gabe eta sentsazioak desberdinak dira. Gainera, dantzariak hemen sekulako motibazioarekin ikusi nituen. Izan ere, Aukeran erreferente bat da herrian, eta gauzak ondo egin nahi zituzten. Egaperen kasuan ere zerbait berezia egin nahi nuen dantza kalera atereaz. Normalean dantzarien familiako kideak etortzen dira Sarobeko urte amaierako ikuskizunera, baina oraingo honetan dantza jarraitzen ez duen jende mordoa ere gerturatu zen. 1.000 pertsona inguru batu ziren Plazido Muxika plazan eta oso hunkigarria izan zen.

Š Udala

2 taldeen urteurrenak dira. Egapek esaterako, 10 urte bete ditu, nahiz eta dezente lehenago hasi zen dantzaren alorrean lan egiten.

egindako lana Urnietan bakarrik geratzen da eta kanpora ateratzeko gai izan behar dugu.

Hasieran Edurne Arzelusek ematen zituen dantza klaseak Egapen eta berak utzitakoan sartu nintzen ni. Pixkana dantzari garrantzi handiagoa ematea lortu genuen eta nire ikasleen amek proposatuta Egape dantza taldea elkarte bihurtu zen 2007. urtean. Guraso haiek laguntza mordoa eskaini zidaten eta dena ni bakarrik egitetik estruktura bat izatera pasa ginen momentu hartan, hori handia izan zen. Horrela, gero eta gauza gehiago egiten hasi ginen eta burbuila potolo bat sortu zen. Jende askok lan ikaragarria egin du eta oso eskertua nago.

Maila aipatzen hasita, koxka bat gorago dago Aukeran.

Dantza errotu da Urnietan epe horretan?

Sarobe sorreratik izan da erreferente bat arte eszenikoen munduan. Horrelako prestakuntzak zituen Euskal Herriko lehen zentrua izan zen Sarobe. Konpainiari asko ematen dio eta bere garaian eman zidaten aukerarengatik oso eskertua nago. 6-7 urte daramatzagu hemen lanean eta hori guretzako pasada bat da. Lehen Donostian lokalak alokatu behar izaten genituen eta, bat-batean egoitza bat izatera igarotzea jauzi handia da. Honek lasaitasun handia ematen du lan egiteko eta emaitzak ere hobeak dira.

Poliki-poliki bagoaz. Uste dut Urnietan dantza munduan altxor bat dagoela. Urnieta talde moduan erreferente bat izatea lortu dezakegula iruditzen zait. Agian falta zaiguna sinistea da. Ekainaren 17ko ikuskizuna ikusita argi dago hemen zerbait berezia dagoela eta oraindik gauza asko egin daitezke.

Zein da Egape dantza taldearen maila? Dantza taldeak maila ikaragarria du orain, eta heldutasun handia lortu du. Halere,

Aukeran dantza talde profesionala da, nahiz eta tamalez, bertako dantzariek ezin duten dantza egitetik bizi. Nik uste dut bai dantzari gazteentzat, eta, baita herriarentzat ere garrantzitsua dela Aukeran bezalako konpainia bat Urnietan izatea. Jendeak baloratzen gaituela uste dut, eta guk joaten garen tokietan beti esaten dugu Urnietan egiten dugula lan.

Sarobe erreferente bat da arte eszenikoen munduan eta horren adibide da zuek bertan lan egitea.


226

KULTURA 7

2017 // UZTAILA JULIO

Nongo dantzariak daude Aukeranen? Dantzariak Euskal Herriko txoko desberdinetatik hautatuak dira: Orio, Billabona, Amasa, Zumarraga, Oiartzun, Tolosa, Donostia‌ Aukeranen sartzen diren guztiei konpromisoa eskatzen diet entrenamendu, entsegu eta emanaldietarako.

Aukeran bezalako talde batean egoteak exijentzi maila handia eskatuko du entrenamendu aldetik. Normalean astean 3 egunetan entrenatzen dugu, eta gero, zerbait berezia edo ikuskizunen bat gerturatzen den heinean gehiago. Beraz, lan handia egiten dute egunerokoan.

Askotan aipatzen da kirola egitearen garrantzia, baina kirolaz gain sustatu behar dena ariketa egitea da, jarduera fisikoa alegia, eta hori dantzarekin ere lortzen da. Dantza ondo eginez gero oso jarduera konpletoa da. Gorputz osoa kontrolatzen ikasten duzu eta gorputzeko atal guztiak lantzen dira. Gainera dantza talde lan bat da eta gauza asko ikasten dira egunerokoan, baita oso garrantzitsuak diren baloreak ere. Gauzak denon artean egiten eta elkarbizitzen ikasten da, besteak beste.

Sexuei dagokienez oraindik neska eta mutilen arteko desoreka handia da? Emakumeak dira gehiengo diferentzia handiarekin. Hori da gure erronketako bat, mutilak dantzara erakartzea. Gaur egun aktibitate pilo bat daude eta kosta egiten zaigu. Txikitan dezente hasten dira, baina gero uzten joaten dira. Pena ematen dit baina hori da egungo errealitatea.

Aldiz erreferenteak nortzuk dira? Normalean mutilek arreta handiago lortzen dute. Agian gutxiago daudelako da eta errazago nabarmentzen direlako. Emakumeen artean berriz, asko daudenez, sekulako lehiakortasuna dago eta zailagoa da nabarmentzea.

Erreferenteak aipatuta imajinatzen dut urnietar gazteentzat motibazio iturri litzatekeela herriko dantzariren bat Aukeran bezalako talde batean ikustea. Gainera lehen esan didazu maila altua dagoela Egapen. Bertako dantzariren batek ba al du pauso hori emateko aukera? Beti buruan ibili dudan kontu bat da eta badaude Egapeko 3 edo 4 dantzari Aukeran bezalako talde batean aritzeko gaitasuna dutenak. Kontua da beste ikuspegi batetik begiratzen ditudala eta agian exijenteagoa naiz beraiekin beste batzuekin baino, eta, ondorioz, beste lekuetako dantzariak errazago sartzen ditut. Beste ho-

rrenbeste gertatzen zait nire alabarekin. Pauso hori ematea falta zait. Hori nik nire buruan aldatu beharreko gauza bat da, arantzatxo hori barruan dut eta pena handia ematen dit. Lortu beharko nuke urnietarren bat Aukeranen sartzea.

Zein erronka dituzu bi taldeentzat etorkizunera begira? Egaperi dagokionez egindako bideari jarraipena ematea eta ez geratzea ekainaren 17an egin genuenarekin. Dinamika honetara gero eta jende gehiago erakartzea

gustatuko litzaidake. Aukeran taldeari dagokionez bestalde, bi erronka ditut. Alde batetik, 20. urteurrena prestatzen ari gara orain, eta azaroaren 4an Victoria Eugenia antzokian egingo dugun aurrestreinaldian denetarik egongo da: dantza, musika zuzenean‌ Bestalde, lehen aipatu moduan Aukeranek egiten duen lana profesionala da, baina dantzariek ezin dute hortatik bizi. Beraz, hori da nire erronkarik handiena, taldea profesionalizatzea, bertatik bizi daitezen. Hau maratoi bat da eta bidea egiten jarraitu behar dugu.


8

ZERBITZUAK

226

UZTAILA JULIO // 2017

Liburu, ipuin, aldizkari eta komikiak erabiltzaileen eskura Udal igerilekuan Urnietako Udalak igerilekuko erabiltzaileen irakurzaletasuna bultzatu eta aisialdia hobetze aldera liburu, ipuin, aldizkari eta komikiak jarri ditu haien eskura iragan urtean zerbitzuak harrera ona izan zuela kontuan edukita Hala, aurten ere, solariumean dauden bitartean eskaintza horretaz gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Liburuak apalategitik edozein momentutan hartu ahalko dira, eta, ondoren, harturiko lekuan utzi beharko dira bueltan. Bertan, adin guztiei zuzendutako liburuak topatu daitezke. Umeei zuzendutakoetatik hasi eta helduei zuzendutakoetaraino. Halaber, euskarazko eskaintza zabala dago. Zerbitzua igerileku garaia amaitu harte egongo da erabilgarri.

© Udala

Libros, cuentos, revistas y comics a disposición de los y las usuarias de la piscina El Ayuntamiento de Urnieta ha puesto libros, cuentos, revistas y comics a disposición de los y las usuarias de la piscina en aras de fomentar la lectura y de mejorar el ocio. Es una iniciativa que se puso en marcha el año pasado y viendo la buena acogida que tuvo se ha decidido darle continuidad. De este modo, este año también podrán disfrutar de este servicio mientras estén en el solárium. Los libros se podrán coger de las estanterías en cualquier momento, y después, se tendrán que dejar en el mismo lugar. Hay libros para todas las edades. Comenzando por los que están dirigidos a los más pequeños, y terminando con los dirigidos a las personas adultas. Asimismo, hay una amplia oferta en euskera. El servicio estará disponible durante toda la temporada de piscina.

Bake-epaitegia astearte eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita aurrerantzean Bake-epaitegiak, justizia-administrazio konplexuaren barruan zerbitzurik errazena eskaintzen dio herritarrari eta “Justizia Jauregia” deritzogun eraikinik ez duten udalerri guztietan egon ohi da. Izan ere, “Justizia Jauregiak” lurralde-eremu zabala duten lekuetan egoten dira: hala nola, Donostian eta Bilbon. Urnietan Errekalde kaleko 1. zenbakian aurkitzen da Bake Epaitegia. Orain arte, astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten

zuen jendearentzako arreta zebitzua, baina aurrerantzean astearte eta ostegunetan egongo da 9:00etatik 14:00etara. Gainerako egunetan berriz, Astigarragako Bake-epaitegia egongo da irekita. Aldaketa, gaur egun, Astigarragakoak lan karga dezente handigoa duelako burutu da. Hori bai, etorkizun batean Urnietan bi egunekin zerbitzua urri geratzen dela ikusiz gero, berriro ere hiru egunetara zabaltzeko aukera aztertuko da.

© Udala

El Juzgado de Paz estará abierto los martes y los jueves de 9:00 a 14:00 horas El Juzgado de Paz presta al ciudadano el servicio más sencillo dentro de la compleja administración de justicia y se encuentra en todos aquellos municipios donde no existe un juzgado de 1ª instancia e instrucción. Es decir, en los municipios en los que no existe un edificio al que todos conocemos como “Palacio de Justicia” que suele estar ubicado en lugares con una superfi-

cie territorial más amplia: Donostia y Bilbao, entre otros. El Juzgado de Paz de Urnieta se encuentra en el número 1 de la calle Errekalde. Hasta ahora, ofrecía servicio a la ciudadanía los lunes, miércoles y viernes, pero en adelante, estará abierto los martes y jueves de 9:00 a 14:00 horas. Los otros tres días de la semana, estará abierto el de As-

tigarraga. El cambio se ha realizado teniendo en cuenta que actualmente Astigarraga cuenta con un volumen de trabajo bastante más grande que Urnieta. Eso sí, en caso de que en un futuro la demanda aumente y se vea que el servicio de dos días es insuficiente, se analizara la opción de ampliar el servicio a tres días nuevamente.


GIZARTEA

226

2017 // UZTAILA JULIO

Zaintzaileak zaintzeko Sendian laguntza taldea sortuko da irailean Badira hainbat familia mendekotasuna duten senideak etxean zaintzea erabaki dutenak. Horrek suposatzen duen arreta eta erantzukizunak, askotan, zaintzaileek eurek ere beste behar batzuk izatea eragiten du. Egoera horiek behar bezala bideratzen ez badira, larritasuna eta estresa bezalako ondorioak sortu ditzakete eurengan. Sendian programa, familia horien beharrak asebetetzeko sortuko da eta beste zer-

bitzuen artean laguntza taldeak sortuko ditu. · Norentzat: etxean zaintzearen erronkarekin aurrera egiten dutenentzat. · Zertarako: egoera antzekoan diren beste batzuekin bizipenak konpartitzeko. Elkarren arteko ulermena sentituz; zaintzaren egunerokoa hobeto eramateko. Eta gainera, beste esperientzia eta bizipenetatik ikasteko ere.

· Non: Urnietan · Noiz: irailetik aurrera hilean ostegun batean (15:00-16:15, gutxi gora behera). · Gidari modura, Karmele Gurrutxaga psikologoa izango da, Matia Fundazioko kolaboratzailea, eta zaintzaileen beste Laguntza Taldeetako arduraduna. · Informazioa: Bertanen (Udaletxean) txanda eskatu Gizarte Langilearekin elkartzeko: 943 00 80 00 zenbakian.

En septiembre se creará el grupo de apoyo Sendian para cuidar a quien cuida Un gran número de familias ha optado por atender a sus familiares dependientes en el domicilio. Y a menudo la responsabilidad y la dedicación que requiere, hace que las personas que cuidan, tengan otras necesidades, que si no se canalizan debidamente, pueden derivar en situaciones de stress y angustia. El programa Sendian nace para atender las necesidades de estas familias. Entre otros recursos, crea el espacio de los Grupos de Ayuda. · Para quién: las personas que abordan el reto de cuidar en casa.

· Para qué: poder compartir experiencias con otras personas en situación similar y aprender de otras experiencias, vivencias etc. · Dónde y cuándo: en Urnieta, a partir de septiembre, un jueves al mes; de 15:00 a 16:15 –aproximadamente–. · El grupo lo dirigirá Karmele Gurrutxaga, psicóloga colaboradora de la Fundación Matía, y con experiencia en otros grupos de apoyo de cuidadoras/es. · Información: Pedir cita en BERTAN (Ayuntamiento) con la trabajadora social, llamando al 943 00 80 00.

Diru-laguntza handiagoak emango zaizkie desgaitasun aitortua duten adin txikikoen familiei Udalak aldatu egin du desgaitasun aitortua duten adin txikikoen familiei diru-laguntzak emateko araudia, laguntza handiagoak emateko helburuz. Zehazki, dagokion profesionalak preskribaturiko eta haurren edo nerabeen inguru familiarrean eta sozialean helduagotzea eta integratzea lagunduko duten tratamenduen diru-laguntzak arautzen dituen araudia aldatu da. Aldaketa horrek ematen den diru-laguntza handitzen du, urteko 500 eurotik 1.000 eurora. Eskaria urteko edozein momentutan aurkeztu ahal izango da, eta diru-laguntza, erabakia aldekoa baldin bada, aurkezten den egunaren biharamunetik sartuko da indarrean. Diru-laguntza hori eskatzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aldez aurreko hitzordua eskatu beharko da, Bertan zerbitzura joanez, edo Udaleko telefonora deituz: 943008000.

Recibirán mayores ayudas económicas los familiares de menores con discapacidad reconocida El Ayuntamiento ha modificado la normativa que regula la concesión de ayudas económicas a familiares de menores con discapacidad reconocida con el fin de aumentar dichas ayudas. Concretamente, las ayudas económicas para aquellos tratamientos qué, prescritos por el o la profesional pertinente, favorezcan la maduración y la integración en el entorno familiar y social de los niños y de las niñas o adolescentes. Dicha modificación supone un aumento de la cantidad económica a conceder, de 500 euros a 1.000 euros anuales. La solicitud se podrá presentar en cualquier momento del año y la subvención, en caso de resolución favorable, tendrá efecto a partir del día siguiente de su presentación. Para solicitar la ayuda económica será necesario solicitar cita previa en los Servicios Sociales municipales, acudiendo al servicio Bertan o llamando al teléfono del Ayuntamiento 943 008000.

9


10

IKASTETXEAK

226

UZTAILA JULIO // 2017

IEgape Ikastola

Festa handia ikasturteari bukaera emateko Aurreko egunetan, ikasleekin prestatutako kultura ekitaldiak garatu ziren Saroben: antzerki saioak, gitarra, txalaparta eta laburmetraien lehiaketaren sari banaketa. Aipagarria izan zen Urnietako elizan antolatutako kontzertu arrakastatsua 50. urteurreneko ospakizunen testuinguruan. Larunbateko jaialdiak eskola elkarteko estamentu guztiak bildu zituen giro ezin hobean. Eguraldiak ere bere aldetik jarri zuen. Mota ezberdinetako ekitaldiak garatu ziren goizez eta arratsaldez ikasleen protagonismo bereziarekin. Goizeko programaren barruan aipatuto ditugu pilota eta xake partidak, ikasleek egindako lanen erakusketa eta ikasleen koreografiak.

Distintos momentos del intenso último mes del curso: las actuaciones del alumnado en la fiesta de la Ikastola y la extraordinaria actuación de Egape Dantza Taldea para celebrar su décimo aniversario.

Goizeko ekitaldiaren amaieran ikastetxean urte asko pasa ondoren jubilatzera doazen hiru irakasleri omenaldia eskaini zitzaien, hauen artean DBHko zuzendaria aurkitzen zelarik. Ekitaldian Egape Dantza Taldeak parte hartu zuen: lehenengo, taldekide batzuek omenduei agurra dantzatu zieten, eta jarraian talde osoak zuzendariaren omenez egoera horretarako prestatutako koreografia dotore eta hunkigarri bat dantzatu zuen. Jubilatuen izenean Bigarren Hezkuntzako zuzendariak eskertu zuen eskola komunitateak izandako adeitasuna. Arratsaldea gurasoen laguntzarekin prestatutako bazkariarekin hasi zen, mahaien inguruan berrehun pertsona baino

gehiago eseri zirelarik. Ikasturtero bezala berezia izan zen ikasketak Ikastolan bukatu dituzten ikasleei agurra egiteko unea. Ikasleek bertso batzuk abestu zituzten beren tutoreen ohorez. Ikastolako jaiak aurten luzapena izan zuen Plazido Muxika plazan. Bertan, Egape Dantza Taldeak ikuskizun aparta eskaini zuen bere 10. urteurrena ospatzeko. Edu Muruamendiarazek zuzendutako taldeak liluratuta utzi zituen plazara bertaratu ziren guztiak. Dantzariek hemezortzi koreografia etengabe aurkeztu zituzten, zein baino zein ikusgarriagoa. Modu honetan Ikastolaren egun handiak ezin izan zuen amaiera hobeagorik izan.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Jan eta Izan Proiektua Gure proiektuaren abiapuntua, merkatuan edozein urtarotan barazki eta mota guztietako fruituak daudenaren inguruko hausnarketa batetik hasi zen. Nola da posible urte guztian zehar barazki eta fruitu guztiak eskura izatea? Barazki eta fruitu hauek gure lurrak garai bakoitzean ematen dituenak bezain osasungarriak al dira? Eta zein dira gure lurrak hilabete bakoitzean eta urtaro bakoitzean ematen dituenak? Galdera guzti hauei erantzun bat eman nahirik eta gure ikasleak jatea eta elikatzea berdinak ez direla konturatu daitezen “Jan eta Izan” liburuxka sortu genuen. Bertako edukia DBH1koek landu dute, honen maketazioa Oinarrizko Lanbide Heziketakoek egin eta inprimaketaz Erdi mailakoak arduratu dira. Liburuxka hau esku artean izanik eta Urnietako Udalak emandako diru laguntzari esker 500 ale argitaratzeko aukera izan dugu. Ondorengo helburua honen plazaratzea izan da; horretarako, Karlos Ar-

giñano sukaldaria, Inma Diez medikua eta Julia Arraiza erizainari gure liburuxka erakusteko aukera izan genuen, hauen iritziak jasoz. Hernaniko, Donostiako eta, nola ez, Urnietako azoketan eta kaleetan zehar ere ibili dira gure ikasleak lan handiz sortu duten liburuxka kuttuna zabaltzen. Proiektu honi esker ikasleak gaitasun ezberdinak landu dituzte eta badago bereziki barneratu duten ikasi bat, jatea eta elikatzea ez direla gauza bera eta barazki eta fruitu gehiago jan behar ditugula osasuntsu egoteko.

“Jan eta Izan” DBH1eko ikasleek landu, OLHkoek maketatu eta Erdi Mailako Inprimaketa grafikokoek inprimitu duten liburuxka da.


AISIA

226

2017 // UZTAILA JULIO

Ur festak kiroldegiko igerilekuan Udara honetan hainbat ur festa egingo dira kiroldegiko igerilekuan. Lehenengoa uztailaren 29an izango da; bigarrena abuztuaren 26an; eta hirugarren eta azkena irailaren 9an. Hiru egunetan puzgarri handi bat ipiniko da igerileku handian eta ordutegia 10:30etik 14:30era izango da. Arratsaldeetan, berriz, ipuin-kontalariak egongo dira.

IURNIETAKO KZ-GUNEA UZTAILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE JULIO 16:00-20:00

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS

ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

GOOGLE APPS Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako Aplicaciones Google para tu gestión personal 2-12 16:00-18:00 Euskaraz

SOFTWARE LIBREA SOFTWARE LIBRE Ofimatika tresnak - LibreOffice Herramientas Ofimáticas - LibreOffice 13-28 16:00-18:00 Euskaraz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Ofimatika orokorra Ofimática general 3-31 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

EGUZKITAN BLAI! UDALEKU IREKIAK EKAINAK 26-UZTAILAK 28 Arantzubi eraikina

KIROL UDALEKUAK EKAINAK 26-UZTAILAK 28 Kiroldegia

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

UZTAILA / JULIO GAZTELEKUA UDAKO JARDUERA BEREZIAK

UDAKO IKASTAROAK KIROLDEGIAN

EKAINAK 27-UZTAILAK 21

EKAINAK 19-ABUZTUAK 14

Ekainak 27, 16:00 Eskulanak Ekainak 28, 16:00 Zikin eguna Ekainak 29, 16:00 Herri kirolak Ekainak 30, 16:00 Ur jolasak Uztailak 3, 15:00 Leitzaranera bizikletan. Uztailak 4 Aqualand Arcachonera irteera. Uztailak 5, 15:00 Zinea Errenterian. Uztailak 6, 15:00 Paintball (2002-2001 jaiotakoak) Uztailak 7, 10:00 Egun pasa Santa Clara irlara. Uztailak 10, 9:00 Stand up paddle Uztailak 11, 16:00 Zaldian ibiltzera Lasartera. Uztailak 12, 9:30 Piraguan ibiltzera Urumeara (bizikleta behar da) Uztailak 13, 9:00 Mendi martxa Zurriola mendira. Uztailak 14 Zarauzko hordartzara egun pasa: ginkana eta parkour. Uztailak 17, 17:00 Jolasak patin gainean Uztailak 18, 10:00 Igerilekuara Hernanira. Uztailak 19, 16:00 Futbol eta eskubaloi txapelketak Uztailak 20, 10:00 Igeldoko baserrira egun pasa. Uztailak 21, 10:00 Sukaldaritza: pizzak eta bazkaria gaztelekuan.

Igeriketa ikastaroak I-II-III maila Tenis (+6) Spinning (+14) Zumba (+14) Patinajea (+6) Plaza libreak udal kiroldegian kontsultatu.

UDAKO IKASTAROAK SAROBEN EKAINAK 26-UZTAILAK 27 Pilates (Jarraipena) Pilates (Hastapena) Gazte funky (+16) Gazte Funky (12-15) Plaza libreak Saroben kontsultatu.

UR FESTA KIROLDEGIAN UZTAILAK 29, LARUNBATA Kiroldegia Ipuin kontaketa arratsaldean.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.