Berrittu 225. zenb

Page 1

225 2017 EKAINA JUNIO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Maximo Yurramendi parkea

biziberrituta


2

LANAK

225

EKAINA JUNIO // 2017

Abierto el concurso para adjudicar la obra del ascensor del barrio de Urraca

© Udala

Urraka auzoko igogailuaren obra gauzatzeko lehiaketa ireki da Udalak Santa Leokadia eta Azkorte kaleak lotuko dituen igogailua eraikitzeko urratsak ematen jarraitzen du. Igogailuarekin, Urraka auzoan bizi diren bizilagunei herriko erdigunera iristeko erraztasunak emango zaizkie eta irisgarritasuna nabarmen hobetuko da. Imarak burutu zuen eraikiko den igogailuaren proiektua, zeinak 5 metroko diferentzia salbatuko duen. Igogailuak estruktura metalikoa izango du eta itxitura ostera, kristalezkoa izango da. Bi sarrera-irteeren goikaldeetan estalkiak jarriko dira euria egiten duenean babesa eskaintzeko.

Bestalde, igogailua Azkorte kalearekin lotzeko arrapala bat ipiniko da, tarte horretan ere irisgarritasuna bermatuz.

Lehiaketa zabalik Behin proiektua zehaztuta, obraren esleipena gauzatzeko lehiaketa zabaldu da. Proposamenak aurkezteko epea ixten denean, Udaleko teknikariek proposamen guztiak aztertuko dituzte eta obra zein enpresak egingo duen erabakiko dute. Igogailua eraikitzeaz gain, irisgarritasuna hobetzeko beste neurri batzuk ere hartuko dira Azkorte kalean.

Sarobe ondoko eskailerak konpondu dira Sarobe ondoko eskailerak egoera kaskarrean zeuden, eta, horrenbestez, konpondu eta zabaldu egin dira bertatik igarotzea errazteko. Gainera, esku-barandak ipiniko dira zailtasunak izan ditzakeen edonork helduleku bat izan dezan. Bestalde, zonalde horretan dagoen argiteria aldatu egingo da LED sistemara igaroz. Hala, argindarraren kontsumoa murriztuko da, eta, era berean, hobeto argiztatuko da puntu hori. “Eskola Agenda 21” programaren barruan Egape ikastolako eta Prensentacion de Mariako ikasleek egindako eskaerari erantzunez egingo da azken aldaketa hori. Izan ere, hori da aurreko urtean burututako azterketan hauteman zuten herriko puntu beltzetako bat.

© Udala

El Ayuntamiento sigue dando pasos para construir el ascensor que unirá Santa Leokadia con Azkorte. Con este ascensor se va a mejorar sustancialmente la accesibilidad del barrio y los vecinos y las vecinas de Urraca tendrán un acceso mucho más sencillo y cómodo al centro del pueblo. Imara realizó el proyecto del ascensor que salvará una diferencia de 5 metros. La estructura del ascensor será metálica y el cercado en cambio, de cristal. En las partes superiores de las dos entradassalidas se pondrán cubiertas para ofrecer protección en los días de lluvia. Por otra parte, el desembarco del ascensor se unirá con la calle Azkorte mediante una rampa, garantizando la accesibilidad, también en ese tramo. Una vez definido el proyecto, se ha abierto el concurso para adjudicar la realización de la obra. En cuanto finalice el plazo para presentar las propuestas, serán analizadas por los técnicos del Ayuntamiento, y decidirán que empresa la va a realizar. Además de construir el ascensor, se van a hacer otras actuaciones en la calle Azkorte para mejorar la accesibilidad.


UDALA

225

2017 // EKAINA JUNIO

Elkargune berria Besadegin Besadegin jendearentzat elkargune bat izateko egiten ari den plazatxo txikia amaitzear da. Zonaldea txukundu eta egokitu egin da bertan lasai egoteko eserleku batzuk ipinita. Halaber, iturri bat jarri da. Orain, lanak bukatzeko, egurrezko baranda batzuk jarriko dira plazatxora igotzeko lekuan jendeak helduleku bat izan dezan, eta, baita plazaren inguruan ere eremua babesteko. Bestalde, mendiko bideen gaineko informazioa ematen duen panel bat kokatuko da.

© Udala

Edukiontziak ireki ahal izateko erabiliko diren txartel elektronikoek beste erabilera batzuk ere izango dituzte Urnietako Udalak bilketa selektiboaren aldeko pausoak ematen jarraitu nahi du helburua %65era iristea izanik, eta hainbat aldaketa ezarriko ditu laster. Alde batetik, errefusa biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu, zeinak astean bi egunetan ireki ahal izango diren. Edukiontzi berri horiek sarraila elektronikoa izango dute eta erabiltzaile bakoitzak txartel elektronikoa izango du edukiontziak ireki ahal izateko. Txartelik gabe ezin izango dira ireki edukiontziak. Bestalde, errefuxaren eta bolumen handikoen bilketaren kudeaketa San Marko

Mankomunitatearen esku utziko da. Organikoaren edukiontziek ere sarraila elektronikoa izango dute, errefusaren bilketarako prestatutako sarrailekin bateragarria izango dena. Materia organikoko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira.

Erabilera anitzeko txartela Udalaren helburua da edukiontziak ireki ahal izateko baliatuko diren txartel elektronikoek beste erabilera batzuk ere izatea, eta horretarako lanean ari da. Hau da, txartel horretan Udalak eskaintzen dituen

beste zerbitzu batzuk ere integratzea da xedea, erabiltzaileen erosotasunerako.

Aldaketak irailean Aipaturiko aldaketa horiek guztiak irailean jarriko dira martxan ziurrenik, eta ez uztailean, hasiera batean komunikatu zen moduan, izan ere, udako datek banaketa eta lanketa zailtzen dute. Garaia iristen denean, zerbitzua martxan jarri aurretik, informazio kanpaina zabala egingo du Udalak herritarrak behar bezala informatzeko.

Las tarjetas electrónicas que se utilizarán para abrir los contenedores también integrarán otros servicios El Ayuntamiento de Urnieta quiere seguir dando pasos a favor de la recogida selectiva teniendo como objetivo llegar hasta el 65%, y para ello implementará varios cambios próximamente. Por un lado, pondrá nuevos contenedores para el rechazo, los cuales se podrán abrir dos días a la semana. Dichos contenedores tendrán cerradura electrónica y todas las personas usuarias dispondrán de una tarjeta electrónica para poder abrirlas. Sin la tarjeta los contenedores no se podrán abrir.

Por otro lado, se dejará en manos de San Marcos la recogida de la fracción rechazo y voluminosos del municipio. Los contenedores para el orgánico también tendrán cerradura electrónica, la cual será compatible con la del rechazo. Los contenedores de materia orgánica se podrán abrir todos los días. El consistorio está trabajando para que la tarjeta electrónica también integre otros servicios que ofrece el Ayuntamiento. Así se pretende dar más versatilidad a la tarjeta integrando diversos usos en un solo dis-

positivo para mayor comodidad de los y las urnietarras. Lo más probable es que los cambios mencionados se pongan en marcha a partir del mes de septiembre, y no en julio como se comunicó en un principio, ya que las fechas estivales dificultan el reparto y la optimización del servicio. Cuando llegue el momento, antes de la puesta en marcha del servicio, el Ayuntamiento realizará una amplia campaña divulgativa para informar debidamente a la ciudadanía.

3


4

JOLAS PARKEA

225

EKAINA JUNIO // 2017

© Udala

Zoragarri geratu da Maximo Yurramendi kaleko jolas parkea Urnietako Udalak herriko kaleak bizitzeko eta bertako merkataritza sustatzeko “Herriko guneak eraldatzeko esku hartze artistikoa-Guztion Urnieta 2017” lehiaketa jarri zuen abian. Bada, Irrimarra moduan ezagutzen diren Karmele Gorroño Idirin eta Irene Gutierrez Irureta izan ziren Maximo Yurra-

mendi kaleko parkeko irabazleak. Jada amaitu dute horma margotzen eta emaitza bikaina izan da, parkea zoragarri geratu da eta. Idiazabal eta Arantzubi kaleen arteko bidegurutzean dagoen lokalerako saria berriz, ez zen eman, eta Udala zer egin baloratzen ari da.

El parque de la calle Máximo Yurramendi ha quedado precioso El Ayuntamiento puso en marcha el concurso “Intervención artística para la transformación de espacios-Guztion Urnieta 2017” para animar las calles del pueblo y para fomentar los comercios locales. Karmele Gorroño Idirin e Irene Gutiérrez Irureta, conocidas artísticamente como Irrimarra fueron las ganadoras del parque infantil de la calle Máximo Yurramendi. Ya han terminado de pintar la pared y el resultado ha sido fantástico, ya que el parque ha quedado muy bonito El premio para el local que hace esquina entre las calles Idiazabal y Aranzubi por su parte, no se repartió y el Ayuntamiento está valorando que hacer.


UDA

225

2017 // EKAINA JUNIO

Sarobeko udako ikastaroak

© SLL

Kiroldegiko udako kanpaina ekainaren 10ean hasiko da Igeriketa, tenis, spinning, zunba eta patinajeko ikastaroak eskainiko dira Urnietako udal kiroldegian dena prest dago 2017ko udako denboraldiari hasiera emateko. Kanpainak hiru hilabete iraungo ditu, ekainaren 10etik irailaren 10era bitartean (biak barne). Aurten 5 ikastaro eskainiko dira: igeriketa, tenisa, spinning-a, zunba eta patinajea. Ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 29tik ekainaren 16ra bitarte zabalik izango da, Bertan bulegoan eta udal kiroldegian (Pintore kalea, 1 / 943 00 83 28). Ikastaroen prezioak eta informazio gehia-

go udal kiroldegian eta udaleko webgunean (www.urnieta.eus).

Uda osorako balio duten igerilekuetarako bonoak eskuragarri Ikastaroez gain, udal kiroldegiak bere igerilekuetaz gozatzeko bonoak ere eskaintzen ditu. Kanpaina osorako balio dute eta bi eskaintza mota daude: banakako bonoa, 51 eurotan, eta familia bonoa, 102 eurotan. Txartel horiek udal kiroldegian es-

Gazteguneak WhatsApp zerbitzua estreinatu du Gazteguneak abian jarri duen WhatsApp zerbitzuaren bitartez jendearekin komunikazioa erraztea bilatzen da. Halaber, Gazte Informazio Puntuko ohiko ordutegitik kanpo sortzen diren zalantza eta iradokizunen berri emateko aukera eskainiko du. Hauxe da Gaztegunearekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko zenbakia: 650250356. Bestalde, gogorarazi betiko bideak ere mantentzen direla: • Telefonoa: 943 333 973 • E-maila: gazteinformazioa@urnieta.eus • Twitter: @Gazteinfurnieta

Sarobe guneak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako. Izena bertako bulegoetan eman daiteke (943 008 042 / sarobe@urnieta.eus). Hona ikastaro eskaintzaren ordutegia: • Pilates Jarraipena: astearte eta ostegunetan (9:15-10:15 / 19:00-20:00). • Pilates Hastapena: astearte eta ostegunetan (10:15-11:15 / 18:0019:00). • Gazte Funky +16: astehelen eta asteazkenetan (10:00-11:00) • Gazte Funky 12-15: astehelen eta asteazkenetan (11:00-12:00)

kuratu daitezke, eta Urnietako igerilekuetan bakarrik erabili daitezke; hau da, ezin dira Buruntzaldeko beste igerilekuetan erabili. Era berean, igerilekura sartzeko bakarrik balio dute, ez kiroldegiko beste guneetara.

Kiroldegiko udako ordutegia Astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik 22:00etara egongo da irekita. Larunbat, igande eta jai egunetan ostera, 9:00etatik 21:00etara.

El Gaztegune ha estrenado servicio de WhatsApp Mediante el servicio de WhatsApp que ha puesto en marcha el Gaztegune se pretende facilitar la comunicación con la gente. Asimismo, ofrecerá la oportunidad de trasladar dudas o propuestas que se generan fuera del horario habitual del Punto de Información Juvenil. Este es el número para ponerse en contacto con el Gaztegune mediante WhatsApp: 650250356. Por otro lado, recordar que los canales habituales también se mantienen: • Teléfono: 943 333 973 • E-mail: gazteinformazioa@urnieta.eus • Twitter: @Gazteinfurnieta

5


6

KULTURA

225

EKAINA JUNIO // 2017

© Udala

Karmele Mitxelena, Arixen Unanue eta Maialen Gonzalezentzat Antia literatur lehiaketako sari nagusiak Antia literatur lehiaketako sariak banatu zituen Udalak maiatzaren 24an Saroben. Hauek izan dira aurtengo saritu guztiak:

Helduen kategorian 1. saria (1.800 euro): Karmele Mitxelena Etxebestek “Hil egingo zaitut” lanarengatik. 2. saria (1.000 euro): Igor Mercado Azcuenagak “Dirua ez zen arazo” lanarengatik.

Gazteen kategorian 1. saria (600 euro): Arixen Unanue Usabiagak “Amara” lanarengatik. 2. saria (360 euro): Ainara Isasti Aranburuk “Opari guztietan ederrena” lanarengatik. 3. saria (200 euro) Maria Muro Vaquerok “Ezer gertatuko ez balitz bezala” lanarengatik.

Haurren kategorian 1. saria (tablet bat): Maialen Gonzalez Garciak “Antzerki gelako misterioa” lanarengatik. 2. saria (ebook bat): Maria Sanchez Guardadok “Itsaslaminaren istorioa” lanarengatik. 3. saria (ebook bat): Mikel Urdampilleta Gomezek ”Martinen bidaia” lanarengatik.

“IN-FUSIOAK” ekainaren 16an Aukeran Dantza konpainiak 20 urte betetzen ditu aurten eta Udalak haien ospakizunekin bat egin du. Hala, ekainaren 16rako dantza saio desberdinak antolatu ditu eta ikusgai izango dira herriko plaza eta kaleetan. Egun berezi horretarako Judith Argomaniz dantzaria ere gonbidatu da ilunabarrean bi ikuskizun eskeini ditzan (Lauesku eta Hooked).

Gauean berriz, Aukeran konpainiak “Fusioak” ikuskizuna dantzatuko du San Joan plazan. Dantzaren bidez, euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak uztartuz, aparteko ikuskizun garaikide eta berritzailea izango da. Zortzi dantzarik osatuko dute ikuskizuna eta ordubete inguru iraungo du. Publiko guztiari zuzenduta egongo da eta emanaldiaren ezaugarrien artean, aipagarria da, ikuskizunaren kalitate plastikoa.


225

2017 // EKAINA JUNIO

WORLD MASTER GAMES

Txaro Tomasena: “Esperientzia harrigarria izan da eta emaitza hauek lortzea ez nuen pentsatzen nire ametsik onenetan ere� Zeelanda Berrian jokatu berri diren World Master Games-etan balentria ikaragarri bat lortuta bueltatu da etxera Txaro Tomasena urnietarra, izan ere, zilarrezko domina bat eta brontzezko hiru kolkoratu ditu igeriketako probetan. World Masters Games-ak 4 urtetik behin jokatzen dira eta 30 urtetik gorako kirolarientzat Olinpiar Jokoen baliokideak dira. Tomasenaren kasua gainera, guztiz berezia da. 50 urte zituen arte igerileku batera igeri egitera sartu gabea zen, eta ordutik hona munduko onenen artean leku bat egitera igaro da. Olinpiar Jokoetan parte hartzea izaten da kirolari ororen ametsa eta zuk lortu duzu. Esperientzia harrigarria izan da. Auckland oso hiri polita da eta hango jendeak izaera ikaragarria du. Ikustekoa da nola zaintzen duten garbitasuna eta nolako edukazioa duten. Gune olinpikoa hiriaren erdi-erdian zegoen, kaiaren ondoan eta zoragarria zen. Gainera jende interesgarri asko ezagutu dut. Ni aurretik bi aldiz egona nintzen munduko txapelketetan (Kanadan eta Errusian), baina hau beste mundu bat da. 25.000 atleta baino gehiago batu ginen modalitate guztiak aintzat hartuta eta han zeuden munduko onenak.

Munduko onenak aipatu dituzu eta horien artean zaude zu, a zer nolako emaitzak lortu dituzun. Joan aurretik katarroa harrapatu nuen eta ez nekien gorputzak nola erantzungo zuen, baina horri ere ahal zen moduan aurre egin nion eta oso emaitza onak lortu ditut. Emaitza hauek lortzea ez nuen pentsatzen nire ametsik onenetan ere. Nire helburua 10 onenetan sartzea zen.

70-74 urte bitarteko adin tartean lehiatu zenuen 7 probatan. Hala da. Igerilekuan izan ziren lehenengo bostak. 800 metro libreetan 5.postuan sailkatu nintzen. 200 metro estiloetan berriz, nire lehen domina eskuratu nuen hirugarren sailkatuta. Gainera, niretzako igerilekuko probarik zailena eta garrantzitsuena zen eta sekulako ilusioa egin zidan. Senarrari eskaini nion domina. 400 metro libreetan ere brontzea lortu nuen, baita, 50 metro tximeletan ere. Hau da probarik esplosiboena. Azken txanpa arnasa hartu gabe egin nuen barruan nuen guztia emanda. Azkenik, 50 metro bularrean 11.postuan geratu nintzen. Triatloiko proba ostera, oso

gogorra izan zen. Sekulako haizea eta euria egin zituen, eta, ondorioz, bizikletako ibilbidea aldatu egin behar izan zuten. Itsasoa ere oso haserre zegoen eta katarroarekin indargabe nengoenez ia ezin nuen arnasik hartu. Gauzak horrela, ohiko estiloa albo batera utzi eta bizkarrez, goruntz begira igeri egitea erabaki nuen. Gero, bizikletan jende pilo bat erori zen haizearengatik eta nire helburua hori ekiditea zen. Korrika ere lan txukun bat burutu nuen, baina 2 minuturengatik ez nuen dominarik lortu, laugarren sailkatu nintzen. Azken proba itsasoan 1.500 metro egitea zen. 33 minutuko markarekin zilarrezko domina irabazi nuen.

Emaitza horiek katarroarekin lortzeak meritu handiagoa du. Katarroarekin horrelako emaitzak lortu izanak sekulako motibazioa eman dit. Hurrengo jokoak 4 urte barru Japonian jokatuko dira eta emaitzak hobetzeko gogoa izango dut.

Zure kasua benetan deigarria da 50 urtera arte igeri egin gabea zinen eta. Egia da. Nire inguruan ez dago horren berandu hasi den inor. Kirolean serio ere berandu hasi nintzen, 65 urterekin. Aurretik mendian asko ibili izan naiz, baina ordura arte sekula ez nuen lehiaketetan parte hartu. Txapelketetako aurkari guztiak gaztetan kirola egindakoak dira eta asko eta asko goi-mailan gainera.

Zergatik hasi zinen adin horrekin igeri? Kotxearekin istripu txiki bat izan nuen, atzetik kolpe bat eman zidaten eta bi bertebra pitzatu zizkidaten. Orduan hasi nintzen medikuen gomendioz. Igeri nenbilenez Getaria-Zarautz zeharkaldian parte hartu nuen Hernaniko igerilekuko lagun batzuekin batera, itsasoaz ezer jakin gabe. Gero, Zurriolakoarekin hasi nintzen, baina 64 urterekin

Š Udala

orientazioa galdu nuen proba hartan eta behar baino 20 minutu gehiago pasa nituen amaitzeko. Uretatik irten nintzenean nire senarra zuri-zuri zegoen, zerbait gertatu zitzaidala pentsatuz. Orduan jabetu nintzen bi aukeren artean erabaki behar nuela: itsasoa uztea edo igeri egiten ondo ikastea. Bigarrenaren alde egin nuen eta Donostiako Kairoscore Eskolan sartu nintzen.

Ikasi baino gehiago egin zenuen. Entrenatzaileek erronkak jarri zizkidaten eta 2012ko uztailean Valentzian jokatu zen Espainiako txapelketan parte hartu nuen 3 domina eskuratuz. Horrek jarraitzera animatu ninduen.

Bizikletarekin ere ez zinen umetan hasi. Ezkondu ginenean, 1971.urtean, gizonak bizikleta bat oparitu zidan erregetan. Ni sekula ibili gabea nintzen eta berak erakutsi zidan. Baina garai hartan oso lanpetuta nenbilen eta bizikleta garajean utzi nuen. Han egon zen 50 urtez, orain dela bi urte eta erdira arte. Igeriketan dudan gabezietako bat zangoak behar bezala ez mugitzea da, eta zangoak indartzeko gomendatu zidaten entrenatzaileek bizikletan hastea. Hasi eta asko gustatu zitzaidan, eta ni gehiago saiatzeko helburu bat jartzea erabaki genuen. Donostiako emakumeen triatloian parte hartu nuen, eta nire adin tartean bigarren geratu nintzen. Hori ikusita urtean behin triatloi bat egitea erabaki genuen.

Argi dago erronkak eta helburuak zure onena ematen laguntzen dizutela. Asko motibatzen naute eta niretzat zerbait lortzeko prestatzea da gakoa. Esaten dute adin batetik gora pertsona jaisten hasten dela, baina hori gezurra da. Gure adineko jendeak ilusioa galtzen du sarritan eta hori ez da egin behar. Osasunak laguntzen badu gauza asko lor daitezke adin honekin.

7


8

LGTB

225

EKAINA JUNIO // 2017

Egitarau polita antolatu da LGTB kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira Ekainaren 28a da LGTB kolektiboaren Nazioarteko Eguna eta horren harira Udalak mota desberdinetako ekintzekin osaturiko egitarau oparoa osatu du dibertsitate sexualaren aldeko jarrera erakutsiz. Ekintzak ekainaren 17tik 29ra bitarte izango dira: ikastaroak, laburmetraiak eta tailerrak, besteak beste.

Se ha organizado un interesante programa al hilo del Día Internacional del colectivo LGTB

Ekainaren 17an autodefentsa ikastaroa kiroldegian

El curso que será impartido por Emagin tendrá una duración de 8 horas: de 9:00 a 13:00 horas y de 15:00 a 19:00 horas. Podrán participar las personas mayores de 14 años. Los y las interesadas se pueden apuntar hasta el 9 de junio en Bertan o escribiendo a la siguiente dirección: berdintasuna@urnieta.eus

Emaginek emango du ikastaroa eta 8 ordu iraungo ditu: goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. 14 urtetik gorako pertsonek izango dute parte hartzeko aukera. Interesa dutenek ekainaren 9ra arte dut izena emateko epea Bertanen edo berdintasuna@urnieta.eus helbidera idatzita.

Ekainak 20: Ostadarra margotuko da Plazido Muxika plazan 18:00etan Plazako harmailetan margotuko da ostadarra.

Ekainak 21: “Zer dakigu sexu aniztasunari buruz”, Gaztelekuan 17:30ean Muxu Goxo elkarteak eskainiko du tailer hau. Egunean bertan azaltzearekin nahikoa izango da.

Ekainak 28: laburmetrai emanaldia Saroben 18:00etan 4 laburmetrai eskainiko dira Zinegok antolaturiko ekitaldian (ondoko zutabean). Sarrera librea izango da.

Ekainak 29: “Transexualitatea lehen pertsonan eta sexualitatearen ikuspuntutik” hitzaldia Lekaion 18:30ean Chrysallisek sexologiaren aldetik hitz egingo du. Bestalde, Errespetuzeko transexual batek bere esperientziaren berri emango du. Sarrera librea izango da.

Liburutegian txoko berezia Aniztasun sexulari buruzko liburuak bilduko dituen txoko bat sortuko da udal liburutegian.

El 17 de junio curso de autodefensa en el polideportivo

CORTOS EN SAROBE • OH-BE-JOYFUL: Rita está a punto de estirar la pata, pero antes de irse le queda un último trabajo por hacer: arrastrar a su nieta fuera del armario. • DIVERSXS: 50 jóvenes residentes en España participaron en un encuentro de 5 días, visibilizando su secreto más preciado a voces, aprendiendo a trabajar y respetar otras realidades y ayudando a entender la diversidad que les hace diferentes. • PINK BOY: BJ, una lesbiana de actitud masculina, siempre ha evitado con éxito los vestidos hasta que con su pareja Sherrie adoptan a Jeffrey que, para su sorpresa, empieza a bailar y actuar con vestidos de niña delante de ellas. • VICTOR XX: ¿Qué pasaría si no te sintieras a gusto con el cuerpo en el que vives? ¿Qué pasaría si decides jugar con tu género? Y si tu pareja decide TRANSitar, ¿cómo reaccionarías?

Laburmetraiak kenduta gainerako ekintza guztiak euskaraz izango dira. Todas las actividades excepto los cortos serán en euskera.

El 20 de junio se pintará el arco iris en la plaza Placido Muxika a las 18:00 El arco iris se pintará en las gradas de la plaza.

El 21 de junio “¿Qué sabemos sobre la diversidad sexual?” en el Gazteleku a las 17:30 La asociación Muxu Goxo ofrecerá este taller. Será suficiente con acudir el mismo día.

El 28 de junio proyección de cortos en Sarobe a las 18:00 Se proyectarán 4 cortos en el acto organizado por Zinego. La entrada será gratuita.

El 29 de junio la charla “Transexualidad en primera persona y desde la sexología” en Lekaio a las 18:30 Chrysallis hablará desde el punto de vista de la sexología. Por otro lado, un transexual de Errespetuz contará su historia. La entrada será gratuita.

Apartado especial en la biblioteca Se creará un rincón especial en la biblioteca con varios libros sobre la diversidad sexual.


INSTANT1EAN

225

2017 // EKAINA JUNIO

Imanol Fernandezek bideo onenaren saria irabazi du “Instant1ean” lehiaketan “Instant1ean” lehiaketa Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta Gipuzkoako gaztelekuek bultzatzen dute gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barnera ditzaten, interneten nola jokatu ikas dezaten, eta sarean haien eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren argitzeko. Lehiaketa honetan 13-17 urte bitarteko Gipuzkoako gazteek zuten parte hartzeko aukera eta urnietarrek oso emaitza onak

lortu dituzte. Imanol Fernandezek bideo onenaren saria eraman du eta 250 euroko txartela irabazi du gailuetan gastatzeko. Aipatzekoa da baita ere, Amaia Mellado eta Amaia Lorenzo 10 onenen artean hautatuak izan direla argazkien kategorian (hirurak, hurrenez hurren, ondoko argazkietan). Bestalde, esan Amaia Lorenzok eraman duela Urnietako argazki onenaren saria. Udalak zoriondu egiten ditu burutu duten lan bikainarengatik.

“Nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean” hitzaldia ekainaren 8an, Lekaion Teknologia digitalen erabilera egoki batek hainbat onura dakartza, baina erabilera desegoki bat eginez gero aldiz, zenbait arrisku ere izan ditzake: Ciberbullying-a, Sexting-a eta Grooming-a, besteak beste. Teknologiaren erabilera desegokien gainean buruturiko zenbait ikerkuntzek diote nerabeak arrisku horietan erortzeko aukera gehigo dituztela, izan ere, sarritan, arauei edo gomendioei jaramonik egin gabe jarduten dute. Horrenbestez, funtsezkoa da guraso eta hezitzaileek esku hartzea nerabeek internetan eta sare sozialen erabilera egoki bat egin dezaten. Arkaitz Laregi eta Jon Altuna UPV-EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia taldeko kideak dira eta horretaz guztiaz hitz egingo dute ekainaren 8an, 18:30etik aurrera Lekaion. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Charla “Adolescentes y tecnologías digitales: hacia un uso responsable” el 8 de junio en Lekaio La utilización de las tecnologías digitales, además de generar múltiples beneficios, conlleva inevitablemente la exposición a una serie de riesgos como son el Ciberbullying, el Sexting, o el Grooming, entre otros. Diversos estudios realizados sobre acciones inadecuadas de uso de la tecnología dicen que existe un sector de la población adolescente que es especialmente vulnerable a estos riesgos ya que en ocasiones actúa sin atender las normas y las recomendaciones de uso. Por ello, resulta necesario que padres, madres y educadores intervengan educativamente para conseguir que los jóvenes y adolescentes hagan un uso responsable de Internet y de las redes sociales. Arkaitz Laregi y Jon Altuna componentes del Grupo Fishernet HezkuntzaTeknologia de la UPV-EHU hablarán sobre todas esas cosas el 8 de junio a partir de las 18:30 horas en Lekaio. La charla será en castellano.

9


10

IKASTETXEAK

225

EKAINA JUNIO // 2017

IEgape Ikastola

Ipuinen munduan murgildurik Egape Ikastolak bere helburuetako bat irakurzaletasuna sustatzea izanik, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza burutu zituen apirilaren 28an. Lehen Hezkuntzan esate baterako, liburu trukaketak eta irakurketa saioak egin zituzten parkean. Bestalde, txiki-txikitatik liburuekiko interesa piztea funtsezkoa dela aintzat hartuta, Haur Hezkuntzan ere tarte berezia es-

kaini genion ospakizunari, eta ipuinen munduan murgildurik ibili ginen egunean zehar. Goizean, eskolako liburutegia bisitatu genuen eta bertako ipuinak ikusi genituen. Horretaz gain, ipuin kontalari moduan jardun zuten guraso batzuen bisita jaso genuen. Ikastolako txikiek jakin-minaren jakin-minez eta begiak zabal-zabalik zituztela entzun zituzten haiek kontatutako istorio guztiak.

Guraso, irakasle eta ikasleen arteko topaketa benetan aberasgarria suertatu zen denontzat eta oso ondo pasa genuen.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Ion Galarraga handbiker-a, Presentación de Marían Martxoaren 31ean, Urnietako Presentación de María Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek Ion Galarraga handbiker-arekin egoteko aukera ezin hobea izan zuten. Bertan, Bidania-Goiatzeko kirolariak bere esperientzia

elkarbanatu eta bizitzarekiko lezio izugarria erakutsi zien ikasleei. Azken hauek kirolariaren inguruko miresmena erakutsi zuten, alde batetik adi-adi berari entzunez eta, bestetik, galderak eginez. Gainera, bukaeran, berarekin gertuago izateko au-

kera polita izan zuten. Sinadurak eskatu zizkioten eta berarekin argazki mordoa atera zituzten. Urnietako Presentación de María Ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkio Ion Galarragari eta etorkizun oparoa desiatzen dio.


AISIA

225

2017 // EKAINA JUNIO

Udalekuetan plaza libreak daude oraindik Eguzkitan blai! udaleku irekietan plaza batzuk libre geratu dira eta epe berri bat irekiko da izena emateko. Interesa dutenek ekainaren 5etik 9ra bitarte dute izena emateko aukera Lekaion edo Bertanen. Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 28ra arte (5 aste) izango dira eta ordutegia goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da. Eguzkintan blai! udalekuetan 2005-2013 bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Plazas en las colonias abiertas Han quedado algunas plazas libres en las colonias abiertas por lo que se va a abrir un nuevo periodo para poder inscribirse. Las personas interesadas tendrán la oportunidad de dar el nombre desde 5 hasta el 9 de junio en Bertan o en Lekaio. Las colonias serán desde el 26 de junio hasta el 28 de julio (5 semanas) y el horario de 10:00 a 13:00 horas. En las colonias abiertas podrán participar los niños y niñas nacidas entre 2005-2013.

IURNIETAKO KZ-GUNEA EKAINEKO ORDUTEGIA HORARIO DE JUNIO 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Software librea: ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak eta abar. Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak. Smartphoneak eta tabletak: zure gailuak eta aplikazio ospetsuenak erabiltzen ikasi. Programazioa eta garapena: programazio tresnak erabiltzen ikasi.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet; qué es un PC, correo electrónico... y mucho más. Software libre: ofimática, características del software libre, tipos de licencias, etc. Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa. Smartphones y tablets: aprende a utilizar tus dispositivos y las aplicaciones más populares. Programación y desarrollo: aprende a utilizar herramientas de programación.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS

OINARRIZKO INTERNET INTERNET BÁSICO Internet erosketa seguruak Compras seguras por Internet 1-2 09:00-11:00 Castellano

SOFTWARE LIBREA SOFTWARE LIBRE Ofimatika tresnak - LibreOffice Herramientas Ofimáticas - LibreOffice 12-23 09:00-11:00 Castellano

SARE SOZIALAK 2.0 REDES SOCIALES 2.0 Facebook. Erabiltzaile gehien dituen sare soziala Facebook. La red social con más usuarios 26-29 09:00-11:00 Castellano

OINARRIZKO INTERNET INTERNET BÁSICO Lehen urratsak informatica munduan Primeros pasos en el mundo de la informática 26-30 11:00-13:00 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

EKAINA / JUNIO

LOURDES IRIONDO MUSIKA ESKOLAKO IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUAK

XXIV. ARGAZKI DIGITAL RALLYA

OSTADARRA MARGOTU

EKAINAK 13-30

EKAINAK 20, ASTEARTEA

Lekaio

18:00, Plazido Muxika plazan

EKAINAK 5-9

EKAINAK 14

Sarobe, Lekaio eta Elizan

19:00, Lekaio

Erakusketa.

Sari banaketa.

CHARLA: “ADOLESCENTES Y TECNOLOGÍAS: HACIA UN USO RESPONSABLE” EKAINAK 8, OSTEGUNA 18:30, Lekaio UPV-EHU-ko Fishernet taldeak emana.

KIROLDEGIKO UDAKO KANPAINAREN HASIERA EKAINAK 10

TAILERRA: “UDARA IRITSI DA! MALETA IREKI ETA… NORA GOAZ?”

TAILERRA: “ZER DAKIGU ANIZTASUN SEXUALARI BURUZ?”

DANTZA EMANALDIA: FUSIOAK

EKAINAK 21, ASTEAZKENA

EKAINAK 16

SAN JOAN SUA ETA AKELARREA

Aukeran Dantza konpainia eta Lasala konpainia.

AUTODEFENTSA IKASTAROA EKAINAK 17, LARUNBATA 9:00-13:00 / 15:00-19:00, Kiroldegia

DANTZA EMANALDIAK EKAINAK 17, LARUNBATA 10:00, Plazido Muxika plaza Antolatzailea: Egape Dantza Taldea.

EKAINAK 12, ASTELEHENA

AUTO KLASIKOEN IBILALDIA

17:30, Gazte Informazio Bulegoa (Idiazabal kalea 13)

EKAINAK 18, IGANDEA 12:00, Idiazabal kalea Antolatzailea: Xoxoka Motor Kirol Klub.

17:30, Gaztelekua Muxu Goxo elkarteak emana.

EKAINAK 23, OSTIRALA 22:00, Plazido Muxika plaza

HOMOFOBIA ETA TRANSFOBIAREN KONTRAKO EGUNA EKAINAK 28, ASTEAZKENA 18:30, Sarobe Laburmetraiak: “Diversxs”, “Victor XX”, “Pink boy”, “Oh be joyfull”.

HITZALDIA: “TRANSEXUALITATEA LEHEN PERTSONAN, SEXOLOGIAREN IKUSPUNTUTIK” EKAINAK 29, OSTEGUNA 18:30, Lekaio Chrisallysek eta Errespetuzek emana.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.