Berrittu 224. zenb

Page 1

224 2017 MAIATZA MAYO

Urnietako Udalaren aldizkaria

Udalak bilketa selektiboaren tasa hobetzeko neurriak hartuko ditu


2

ZABOR-BILKETA

224

MAIATZA MAYO // 2017

Aldaketak egingo dira uztail inguruan bilketa selektiboaren tasa hobetzeko Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ingurumena zaintzea, eta, ondorioz, bilketa selektiboaren aldeko pausoak ematen eta sistema hori indartzen jarraitu nahi du. 2016ko bilketa selektiboaren batez bestekoa %48,6koa izan zen. 2017ko otsailean berriz, tasa %52ra igo da. Beraz, hobetuz doa pixkanaka. Dena den, Udala ez da konformatzen hobekuntza horrekin eta %65era iristeko helburua izanik, hainbat aldaketa ezarriko ditu uztail ingurutik aurrera. Alde batetik, errefusa biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu, zeinak astean bi egunetan irekiko diren. Edukiontzi berri horiek sarraila elektronikoa izango dute eta erabiltzaile bakoitzak txartel elektronikoa izango du edukiontziak ireki ahal izateko. Txartelik gabe ezin izango dira ireki edukiontziak. Bestalde, errefuxaren eta bolumen handikoen bilketaren kudeaketa San Marko Mankomunitatearen esku utziko da. Horrek hainbat onura ekarrizko dizkio Udalari, izan ere, egungo diru ekarpena handitu gabe edukiontzien mantentze lana San Markok egingo du, udal brigadako langileak lan hori egitetik libre geratuz. Halaber, San Marko arduratuko da zerbitzuaren kudeaketa osoaz, besteak beste, berrezarpen lanaz eta garbiketaz.

© Udala

Materia organikoa biltzeko edukiontzi berriak jartzea ere San Markoren gain geratuko da. Edukiontzi horiek ere sarraila elektronikoa izango dute, errefusaren bilketarako prestatutako sarrailekin bateragarria izango dena. Horrenbestez, Urnietako erabiltzaile bakoitzak txartel bakar batekin errefusa eta organikoko edukiontziak ireki ahal izango ditu. Materia organikoko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira.

Informazio kanpaina zabala egingo da aurretik Aipaturiko aldaketak uztail inguruan jarriko dira abian, San Markok zerbitzuaren lehiaketa amaitzen eta adjudikatzen duenean, hain zuzen. Halere, aurretik, horren guztiaren berri emateko informazio kan-

paina indartsu bat gauzatuko du Udalak, herritarrak behar bezala informatzeko, eta, baita, bilketa selektiboaren garrantziaz kontzientziatzeko. Hasteko eta behin, diptikoak banatuko dira herriko etxe guztietan. Bertan zehaztuko dira martxan jarriko diren aldaketa guztiak. Gero, informazio bulego bat jarriko da Lekaion hainbat egunez, herritarrak txartel elektronikoen bila joan daitezen eta sortzen zaizkien zalantza guztiak argi ditzatzen. Eta, azkenik, behin sistema berria martxan jarrita, auzoz auzo azalpen praktikoak emango dira. Hortaz, Udalak erraztasun guztiak emango dizkie herritarrei aldaketak barneratzeko eta sistema berria behar bezala erabiltzeko.

Cambios para mejorar la tasa de recogida selectiva

Se realizará una potente campaña informativa de antemano

Para el Ayuntamiento de Urnieta es fundamental cuidar el medio ambiente, y por tanto, quiere seguir dando pasos a favor de la recogida selectiva fortaleciendo y fomentando dicho sistema. La media de recogida selectiva del año 2016 fue del 48,6%. En febrero del 2017 en cambio, la tasa subió al 52%. Así pues, poco a poco va mejorando. Sin embargo, el Ayuntamiento no se conforma con esa cifra y teniendo como objetivo llegar hasta el 65%, implementará varios cambios alrededor del mes de julio. Por un lado, pondrá nuevos contenedores para el rechazo, los cuales se abrirán dos días a la semana. Dichos contenedores tendrán cerradura electrónica y todas las personas usuarias dispondrán de una tarjeta electrónica para poder abrirlas. Sin la tarjeta los contenedores no se podrán abrir.

Los cambios mencionados entrarán en vigor alrededor del mes de julio, cuando San Marcos finalice la licitación y adjudicación del servicio. De todas maneras, previamente, el Ayuntamiento hará una potente campaña informativa para informar debidamente a la ciudadanía, y también para concienciarla de la importancia que tiene la recogida selectiva. Primeramente, se repartirán dípticos a todas las casas del municipio. Allí se especificarán todos los cambios que se van a realizar detalladamente. Después, se pondrá una oficina de información en Lekaio durante varios días para que la ciudadanía vaya a recoger las tarjetas electrónicas, y a su vez, solvente todas las dudas que le hayan surgido. Y por último, una vez que el nuevo sistema esté en marcha, se realizarán exposiciones prácticas barrio por barrio.

Por otro lado, se dejará en manos de San Marcos la recogida de la fracción rechazo y voluminosos del municipio. Esta medida traerá consigo ciertos beneficios al Ayuntamiento, y es que sin superar el coste económico actual, el mantenimiento de los contenedores correrá a cargo de San Marcos, liberando de ese trabajo al personal de la brigada municipal. Asimismo, San Marcos se encargará de la gestión integral del servicio, como por ejemplo, la reposición y la limpieza. También deberá de poner los nuevos contenedores para la recogida de la materia orgánica. Estos últimos también tendrán cerradura electrónica, la cual será compatible con la del rechazo, de manera que cada usuario solo deberá de utilizar una única tarjeta para ambos contenedores. Los contenedores de materia orgánica se podrán abrir todos los días.


224

2017 // MAIATZA MAYO

LANAK

Elkargune bat egingo da Besadegin Besadegin jendearentzat elkargune bat izateko sortuko den plazatxo txikia egiteko lanak abian dira jada. Hasteko, zonaldea txukundu eta egokituko da. Ondoren, eserleku batzuk ipiniko dira bertan lasai egon ahal izateko. Eremuak iturri bat ere izango du, baita, mendiko bideen gaineko informazio panel bat ere. Lanak Oiartzun Berrrikuntzak S.L-k egingo ditu eta 12.000 euroko kostua izango dute.

Š Udala

Ikasgela zerbitzua Lekaion azterketa garaian Udalak ikasgela zerbitzua eskainiko du berriro bigarren lauhileko azterketa garaian aurreko aldietan izan zuen arrakasta ikusita. Horretarako Lekaio kultur etxeko beheko solairuan dagoen gela bat irekiko du uztailaren 14ra bitarte. Hala, ikasleek azterketa garaian lasai ikastea, baliabide egokiagoak izatea eta ordutegi zabalago bat izatea ahalbidetuko da. Gela hori goizeko 8:00etatik 21:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera. Asteburuetan eta jai egunetan berriz, itxita egongo da.

Hobekuntzak ikasgelan Ikasgela horretan oihartzun handia sortzen zen eta hori konpontzeko panel batzuk jarri dira sabaian sonoritatea hobetuz. Bestalde, argiztapena hobetu da eta margoketa lanak ere burutu dira.

Š Udala

3


4

GAZTE FESTAK

224

MAIATZA MAYO // 2017

Badatoz Gazte Festak! Ostiraletik igandera, maiatzaren 26tik 28ra, Gazte Festak ospatuko dira Urnietan. Jai-batzordeak jardueraz betetako programa bat osatu du, non ez diren faltako musika, dantza, kirola, farrea eta algara. Jaiak maiatzaren 26an hasiko dira. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldia eskainiko dute 17:30ean Egape ikastolako pilotalekuan, Iñistorrak antolatuta. Ordu berean, Poxta Zaharrek antolaturiko jokoak eta gynkana egingo dira herrian zehar. 19:00etan berriz, XXIII. Antia literatura lehiaketaren sari banaketa izango da Saroben, eta 20:00etan, jaiei hasiera ofíziala emango zaie txupinazoarekin. Segidan erraldoiak, Bosko Anitz txarangaren kalejira eta Egape Dantza taldearen emankizunak izango dira. Larunbat goizean ospatuko da XXIV. Argazki rallya. Izen-ematea Lekaio kultur etxeko harreran egingo da 9:30-10:00 bitartean. Umeentzat ostera, puzgarriak eta jokoak egongo dira Egape ikastolako jolaslekuan 10:00etatik 13:00etara. Dantza gustuko dutenentzat “Urnieta Dantzan XI” jaialdia ospatuko da Egape dantza taldeak antolatuta. Dantzarien topagunea Egape ikastolan egingo da 11:00etan, eta, ondoren, dantza saioak eskainiko dituzte herriko plaza eta kaleetan. Emanaldi bere-

© Udala

zia Plazido Muxika plazan izango da. Eguerdiko 12:00etan poteatzeko aukera egongo da eta 14:00etan Idiazabal kalean egingo den bazkariak hartuko du lekukoa. Arratsaldean ostera, Jon Zabal magoak ikuskizuna eskainiko du eta gauean kontzertuak izango dira. Igandean, azkenik, Txanbolin txistulari taldeak joko du diana goizeko 10:00etan. Arratsaldean erromeria izango da San Juan plazan 18:30etik aurrera, eta gaueko 21:00etan jaiei amaiera emango zaie.

© Udala

Aurreko astebururako ere hainbat jarduera antolatu dira Maiatzaren 20ko goizerako Eskola Kirola festa antolatu da udal kiroldegian, eta arratsaldean, txirrindularitza lasterketa eta judo eta gimnasiako erakustaldiak egingo dira.


KULTURA

224

2017 // MAIATZA MAYO

Urnietako antzerki tailerrak “Pentagrama Enea” ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 7an Antton Jauregik umeei solfeoa modu errazago batean erakusteko sortu zuen proiektu batean oinarriturik, Aizpea Goenagak idatzitako antzerki musikala da “Pentagrama Enea”. Urnietako antzerki tailerrak ikasturte honetan ikasitakoa ezagutaraziko du obra honen bitartez maiatzaren 7an, 17:30ean Saroben. Pentagrama Eneak, pentagrama eta etxe baten artean dagoen paralelismoa du abiapuntu, eta bertan bizi diren nota musikalak (Do, Re, Mi, Fa...). Domingo Gorringo, Repe Rokeroa, Mikel Minali, Fatali Fantasma, Solferino Alkatea, Maisol Alkatesa, Laxaro Aitona, Simon Sirenajolea, Kortxea, Beltza, Txuria eta Biribila dira ipuin horren pertsonaiak.

Fitxa artistikoa · Antzezleak: Conchi Gonzalez, Esther Modia, Gentzane Unanue, Isidro Salinas, Juankar Erasun, Koro Berasategi, Lupe Herrero, Madalen Pradera, Mª Belen Merino, Patricia Cobos, Pili Brandariz eta Xabier Odriozola. · Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta · Jatorrizko ideia: Antton Jauregi · Gidoia: Aizpea Goenaga · Argiztapen diseinua: Pablo Lusarreta · Koreografiak: Ana Moreno · Jantziak: Angela Sanchez eta Enkarni Cuesta · Argazkiak: Kali

Sarrera: 3 euro. Salgai daude Sarobeko bulegoetan eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago ere txarteldegian erosteko aukera izango da.

© Kali

San Isidro eguna ospatuko da maiatzaren 15ean Urtero bezala, maiatzaren 15ean ospatuko da San Isidro eguna, baserritarren eguna, Urnietan. Hauek dira egun horretarako antolatu diren ekitaldiak: • Meza goizeko 11:00etan. • Meza amaitutakoan hamaiketakoa egingo da Lekaion Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin. • Bazkaria Oianumen.

Día de San Isidro Como todos los años, el día 15 de mayo se celebrará el día de San Isidro, el día de los y las baserritarras en Urnieta. Esto es lo que se ha organizado para ese día: • Misa a las 11:00 horas. • Después de la misa habrá almuerzo en Lekaio con los bertsolaris Unai Agirre y Agin Laburu. • Comida en Oianume.

© Udala

5


6

UDALEKUAK

224

MAIATZA MAYO // 2017

Udalekuetan izena emateko azken egunak Urtero bezala udalekuak antolatu ditu Udalak haurrentzat. Eguzkitan Blai! eta Kirol Udalekuetan izena emateko epea apirilaren 24ean ireki zen eta maiatzaren 5ean amaituko da. Bertan bulegoan eta Lekaio kultur etxean eman daiteke izena, inskripzio orria eta ordainketa ziurtagiria entregatuta. Izena ematerakoan, Urnietako neskamutilek izango dute lehentasuna, eta Txusakako taldean berriz, auzokideek. Plaza mugatuak izango dira eta behar izanez gero zozketa egingo da. Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 28ra arte (5 aste) izango dira eta ordutegia goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da. Eguzkitan Blai! udalekuetan 2005-2013 bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Kirol udalekuetan berriz, 2005-2008 bitartean jaiotakoek.

Berrikuntzak Aurten aste ezberdinetan izena eman daiteke, hau da, aldizkako asteetan parte hartu daiteke udalekuetan. Horrez gain, Eguzkitan blai!-n bezala, Kirol udalekuetan ere zaintza zerbitzua eskainiko da ondorengo txandetan: 08:30etik 10:00etara 09:00etatik 10:00etara 09:30etik 10:00etara 13:00etatik 13:30era

Últimos días para apuntarse en las colonias municipales El Ayuntamiento ha organizado colonias para las niñas y los niños como cada año. el plazo de inscripción se abrió el 24 de abril y finalizará el 5 de mayo. La inscripción se podrá realizar tanto en la oficina Bertan como en la casa de cultura Lekaio, presentando la hoja de inscripción y el justificante de pago. En la inscripción tendrán preferencia las niñas y niños de Urnieta, y en el grupo de

Txusaka en cambio, los y las vecinas del barrio. Las plazas serán limitadas y en caso necesario se realizará sorteo. Las colonias serán desde el 26 de junio hasta el 28 de julio (5 semanas) y el horario de 10:00 a 13:00 horas. En las colonias abiertas podrán participar los niños y niñas nacidas entre 20052013, y en las colonias deportivas por su parte, las nacidas entre 2005-2008.

Novedades Este año se podrá inscribirse en semanas diferentes, es decir, se podrá participar en semanas alternas en las colonias. Además, al igual que en las colonias abiertas, en las colonias deportivas también habrá servicio de guardería en los siguientes turnos: de 08:30 a 10:00 horas, de 09:00 a 10:00 horas, de 09:30 a 10:00 horas y de 13:00 a 13:30 horas.


ESKUBALOIA

224

2017 // MAIATZA MAYO

Jokin Jimenez: “Igotzeko aukerak ditugu eta borrokatu egingo dugu� Duela 3 urte utopia zirudiena errealitate bihurtzeko eta balentria handi bat lortzeko atarian da Urnietako eskubaloi talde nagusia. Ia urte osoan partida bakar bat aurrera atera ezin izatetik, Gipuzkoako txapeldunorde izatera eta 2.nazional mailara igotzeko play off-a jokatzera igaro da epe horretan. Igoera faseko Ligaxka jokatzen ari da orain beste 5 talderekin batera. 4 talde onenak sailkatuko dira finalaurrekoak jokatzeko, eta finalaurreko horietako garaileak izango dira igoera preziatua eskuratuko dutenak. Momentuz, jokaturiko 2 partidetatik bat irabazi du Jokin Jimenez entrenatzaileak gidatzen duen taldeak eta sailkapeneko 4. postuan dago. Imajinatzen al zenuen denboraldi honetan igoera fasea jokatzea? Gure helburua maila mantentzea zen, eta ez genuen imajinatzen honaino iristea, sorpresa bat izan da.

Orain olatuaren aparretan zaudete, baina duela 3 urte taldearen aginte makila hartutakoan egoera oso bestelakoa zen. Senior taldeko kapitaina eta jokalari bat etorri zitzaizkidan gustura ez zeudela eta seriotasun pixka bat nahi zutela esanez. Nire entrenamenduak ikusi omen zituzten eta haiek entrenatzea proposatu zidaten. Nik baldintza batzuk jarrita proposamena onartu nuen. Garai hartan taldeak urte dezente zeramatzan lagun kuadrila baten moduan funtzionatzen, baina nik serio entrenatzea eta lehiatzea nahi nuen.

Halere, lan dinamika hori aldatzea ez zen erraza izan.

unea dela esaten diet. Guk ez daukagu presiorik, honaino iristen garen lehen aldia da eta. Dena den, igotzeko aukerak ditugu eta borrokatu egingo dugu, taldea oso ondo dago.

Igoera faseko lehen partida etxean jokatu zenuten Egiaren aurka eta 23 eta 21 irabazi zenuten. Garaipenaz gain nabarmentzekoa da harmailak bete egin zirela.

Urnietak 6.000 biztanle inguru ditu eta horrelako herri batek horrelako gauza bat lortzea handia litzateke. Gainera, lortuz gero, Arabako eta Bizkaiako taldeak etorriko lirateke eta eskubaloiko beste maila batez gozatzeko aukera izango genuke.

Ikaragarria izan zen. Nik 35 urtean ez dut ikusi horrelako girorik. Harmailak oso txiki geratu ziren. Dena bete zen, batzuk lurrean eseri behar izan zuten, pentsa. Gainera irabazi egin genuen eta festa handi bat izan zen.

Lehen urtean Gipuzkoako bigarren mailan jokatu behar genuen baina lehen mailan jokatzeko gonbita egin ziguten eta onartu egin genuen. Halere, urte hartan azken jardunaldian jaitsi egin ginen eta maila galdu genuen. Dena den, jaitsiagatik, ostera, lehen mailan jokatzeko gonbita jaso genuen eta urte hartan 6. postuan amaitu genuen liga. Pixkanaka egoera aldatzen hasi ginen.

Bestela, herrian somatzen duzue mugimendurik?

Aurtengo jauzia ordea, askoz handiago izan da.

Ereintzak talde sendoa dauka eta gainera konfidantzaz beteta iritsiko da, izan ere, jokaturiko bi partidak irabazi ditu. Hala ere, Ligan emaitza onak eskuratu genituen haien aurka, partida bat irabazi eta bestea berdinduta. Beraz, larunbatean irabaztea oso garrantzitsua da guretzat.

Aurten, fitxaketa garrantzitsu bat izan dugu, Egoitz Karracedo etxera bueltatu baita Usurbilen urte mordoa maila altu batean jokatu ostean. Eskarmentu eta esperientzia handia ditu, eta ekarpen handia egin digu. Bera da taldeko kapitaina. Halere, nabarmendu behar da ororen gainetik talde bat garela.

Gainerakoan zeintzuk dira taldearen ezaugarriak?

Š Udala

Defentsa sendo bat dugu eta erasoan jokaldi landuak egiten ditugu. Gero bi atezain oso on eta orekatu ditugu, Iosu eta Bittor. Bestalde, behetik iritsi diren jokalariek freskotasuna eman digute. Lana egiteko gogo handia dute eta fisikoki oso indartsuak dira. Gaztetasuna eta esperientzia uztartu ditugu. Halaber, oso giro ona dugu taldean eta hori ere funtsezkoa da.

Bai, nabaritzen da. Eskubaloia jarraitzen ez duen jendeak ere galdetzen digu nola goazen eta noiz jokatzen dugun, eta hori polita da.

Larunbatean Ereintzaren aurka jokatuko duzue Errenterian eta funtsezkoa da garaipena lortzea.

Zer suposatuko luke igoera lortzeak?

Gazteentzat lehen taldea da ispilu eta zentzu horretan ere garrantzitsua litzateke. Hori da garrantzitsuena. Horrek jende gehiago gerturatuko luke eskubaloira eta gazteek motibazio handiagoa izango lukete goiko taldean jokatzeko. Zentzu horretan nabarmendu behar da oso denboraldi ona egiten ari direla infantil mailako neskak.

Askotan futbolean jartzen da azpimarra, baina eskubaloia osasuntsu dago Urnietan. 9 talde ditugu denera eta jokalari pilo bat. Aste Santuan talde batzuk Portugalera joaten dira, Gabonetan torneoa antolatzen da, eta, beraz, gauza dezente egiten dira.

Zein mezu bidaltzen diezu jokalariei?

Amaitzeko, apostu egitea eskatuko dizut. Finalaurrekoa jokatzeko sailkatzen diren 4 taldeek, neurketa erabakiorra Gazte Festetan jokatuko dutela kontuan edukita, asteburu horretan festak ospatzeaz gain beste zerbait ospatuko dugu?

Lasaitasuna. Disfrutatzeko esaten diet. Jokalari batzuk 10-11 urte daramatzate talde nagusian, gauza asko pasa dituzte eta asko sufritu dute. Beraz, orain, gozatzeko

Nik uste dut finalaurrekoa jokatzeko sailkatuko garela. Gero zer gertatuko den ez dakit, baina apostu egitekotan pauso hori behintzat emango dugula uste dut.

7


8

MERKATARITZA

224

MAIATZA MAYO // 2017

Izaro Garmendia: “Proiektuaren helburua herriko komertzio txikia eta ostalaritza bultzatzea eta indartzea da� Herriko merkataritza sustatu asmoz, Udalak eta herriko elkarteek ekimen bat jarri dute martxan Weif ekintzale taldearekin elkarlanean. Asmoa, egoeraren diagnostikoa egitea da, ondoren, ekintza plan bat diseinatu eta aurrera eramateko. Izaro Garmendia Weif taldeko kideetako bat da. Aste gutxiren buruan hasiko dira herritarrei galdeketak egiten egoeraren diagnostikoa egin ahal izateko. Zer da Weif eta nortzuk osatzen duzue? Weif 2014ean sortu genuen ekintzaile talde bat da. Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergoa Ekintzailetza eta Berrikuntza) gradua dela medio elkartu ginen 14 gazte, eta, gaur egun, 11 gara bertako partaideak. Euskal Herriko txoko ezberdinetako 20 eta 25 urte bitarteko gazteek osatzen dugu. Bi arabar, nafar bat, bost bizkaitar eta hiru gipuzkoarrek. Hiru urte hauetan hainbat alor ezberdinetan jardun dugu lanean eta ikaskuntza ugariren ondoren jadanik lau negozio bideetan zentratu gara: teknologian, gastronomia eta bertako produktuen esportazioan, hezkuntzan, eta marketing eta komunikazioan. Azken atal honen barruan dago Stay proiektua.

Stay proiektua da hain zuzen Urnietan garatuko duzuena. Zein da helburua? Komertzio handiak merkataritza txikiari eta ostalaritzari merkatua eta bezeroak jaten ari zaizkiolako hasi ginen. Izan ere, kideetako baten amak haurrentzako arropa denda bat zuen bere herrian eta zerbait egin beharra zegoela aipatu zigun. Orduan sortu zen Stay. Stay proiektuaren helburua da herrietako komertzio txikia eta ostalaritza bultzatzea eta indartzea da. Horretarako, herri bakoitzeko beharrak zeintzuk diren aztertu eta konponbide bat bilatzen saiatzen gara.

Beste herriren batean gauzatu al duzue proiektu hau? Eta gauzatu baduzue zein izan da emaitza? Bi urte daramatzagu proiektu hau aurrera eramaten. Lehenengoz Ermuan hasi ginen, lehen aipatu dudan moduan, gure kideetako baten amaren eskaera betetzeko asmoz. Bertan emaitza positiboak izan genituen eta oraindik lanean dihardugu. Herriko denda txikietan erosketak egiteko ohitura handitzea lortu dugu. Durangon saiakera pare bat ere egin genituen. Urtebetez jardun ginen han lanean eta urte ho-

Š Udala

rretan ere Ermuan adinakoak izan ez ziren arren, positiboak izan ziren emaitzak. Herri gehiagotan aritu gara, baina arrakastatsuenak Ermua eta Durango izan dira.

Zenbat pertsona arituko zarete zeregin horretan?

Zergatik da garrantzitsua herriko komertzio txikiek indarra edukitzea?

Zenbat egunetan jardungo duzue zeregin horretan zein egunetan zehazki?

Herria bizirik mantentzeko. Herriko komertzioek eta taberna naiz jatetxeek bizia ematen diote herriari, hauek hiltzen utziko balira herri txikiak mamuak bihurtuko lirateke, hau da, jendeak herria lotarako bakarrik erabiliko luke, herriko ekonomia txikituko litzateke, ekonomiarekin batera lan-poltsa eta ogibide ezberdinak ere galtzen joango lirateke, ohiturak eta dena.

Bi asteren buruan galdeketa guztiak pasata edukitzea espero dugu, bai merkatariei eta baita herritarrei ere. Oraindik zehaztu gabe dago, baina maiatzaren 15aren eta ekainaren 2aren arteko bi asteetan jardungo dugu Urnietan.

Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuen egoeraren diagnostikoa egiteko galdeketak egingo dizkiezue herritarrei. Zenbat herritar elkarrizketatuko dituzue? 600 herritar elkarrizketatuko ditugu, beti ere adin tarteak eta sexua kontuan hartuta.

Herritarren partaidetza ezinbestekoa da beraz. Gainera haien onurarako ere bada hau guztia. Bai noski, gu ez gara bertakoak, eta elkarlanean ari garen On Bizi elkartekoek ere ez dute herri osoaren ikuspunturik. Herri osoaren ikuspuntua jakin nahi dugu. Komertzioak eta ostalariak herria bizirik mantentzeko ezinbestekoak dira, eta saltzaileak eroslearen ikuspuntua ezagutu behar du hobetu ahal izateko.

Zein metodologia eta baliabide erabiliko dituzue elkarrizketak egiteko? Prozesu hau aurrera eramateko On Bizi-rekin lantzen dugun elkarlana izango dugu ardatz. Galdeketak prestatzerako garaian bi aldeen ikuspuntua jarri genien galdeketei eta analisiak egiteko garaian ere bai. Galdera gehienak a),b),c) formatuan izango dira eta baten bat librea ere bai.

Hiru eta bost lagun bitartean arituko gara galdeketak egiten.

Herritarrenez gain, merkatarien iritziak ere jasoko dituzue ezta? Bai, On Bizi indartu nahi dugu. Gaur egun On Bizi-k partaide gutxi ditu, eta elkarte indartsu bat izatea nahi dugu, elkarrekin errazagoa delako gauzak aurrera ateratzea. Horretarako elkartean naiz elkartetik at daudenen zergatiak jaso nahi ditugu, merkatari eta ostalari guztiak ondo eta parte sentituko diren proiektu bat bermatzeko.

Behin galdeketak amaituta zeintzuk izango dira hurrengo pausoak? Galdeketak amaitzean hausnarketarako garaia izango da. Lehenik eta behin emaitzak pilatu, eta, gero, On Bizi-ko kideen eta gure artean hausnartuko dugu. Behin egoera zein den jakitea lortzen dugunean helburu bat jarri beharko dugu, nora iritsi nahi dugun, hain zuzen. Hori jakin ostean, nola iritsi pentsatuko dugu.

Ekintza plana noizko diseinatuko da eta noiz hasiko da gauzatzen? Ekainean hasiko gara ekintza plana prestatzen, eta orduan erabakiko dugu noiz hasi ekintzekin. Gure helburuetako bat uztailean zehar ekintzaren bat egitea da.

Emaitzak noiz hasiko gara ikusten? Ibilbide luzeko prozesua dela kontuan eduki behar da, baina irailetik aurrera poliki-poliki hasiko gara ikusten.


GIZARTEA

224

2017 // MAIATZA MAYO

© Udala

Diru-laguntzak hainbat elkarteei Udalak hitzarmenak sinatu ditu hainbat elkarteekin haien ekintzak aurrera eraman ditzaten diru-laguntzak emateko: Denda Berri Jubilatu eta Pentsiodunen elkartea, Odol Emaileak, Gazteak eta Garapena, Gurutze Gorria eta Misioen Batzordea dira elkarte horiek. Ekarpen ekonomiko handiena Denda Berrik jasoko du, 21.000 euro, hain zuzen. Elkartearen helburua adineko pertsonen elkargunea izatea da haien parte hartzea modu aktibo batean bultzatzeko. Dirua urtean zehar antolatzen dituzten ekintza desberdinak aurrera eramateko balia-

tuko du. Ekarpen ekonomikoaz gain, San Juan 42ko lokala ere uzten dio Udalak. Misioen Batzordeari berriz, 9.000 euro eman zaizkio garatzeko bidean dauden herrialdeetan egiten duen lanarekin jarraitzeko. Gurutze Gorriak bere aldetik, jatorri naturala edo giza jatorria duten hondamendiekin kaltetutako herrialdeei presazko beharrak asetzeko laguntza eskaintzen die. Hala nola, osasun arloko oinarrizko zaintza eta ura eta saneamendua. 3.000 euro jaso ditu Gurutze Gorriak. Odol Emaileen elkartea odola emate-

ko kanpainak antolatzeaz eta aurrera eramateaz arduratzen da. Udalak argi du osasun eta gizarte arloan lan garrantzitsua egiten duela, eta, horrenbestez, 1.300 euro bideratu dizkio. Azkenik, Gazteak eta Garapenak Beningo hiriburu den Porto Novon herria garatzeko proiektuak laguntzen ditu, eta 500 euro jaso ditu zeregin horretarako. Hitzarmen horiek guztiak 3 urtetarako sinatu dira. Hori bai, elkarte bakoitzari urte horietako bakoitzean emango zaion kantitatea urtero adostuko da. Hau da, ez du zertan kantitate berdina izan behar.

Ayudas económicas a varias asociaciones El Ayuntamiento ha firmado convenios con varias asociaciones para ayudarles económicamente para que puedan llevar a cabo sus acciones: asociación de Pensionistas y Jubilados Denda Berri, Donantes de Sangre, Gazteak eta Garapena, Cruz Roja y Comisión de Misiones. La mayor aportación económica se destinará a la asociación Denda Berri que recibirá 21.000 euros. El objetivo de la asociación es ser un punto de encuentro para las personas mayores y fomentar su participación en la sociedad de una manera activa. El dinero lo utilizará para organizar las

diferentes actividades que desarrollan a lo largo del año. Además de la aportación económica, el Ayuntamiento le cede el local de San Juan 42. A la Comisión de Misiones se le han dado 9.000 euros para que siga realizando su aportación en los paises que están en vías de desarrollo. La Cruz Roja por su parte, se encarga de ofrecer ayuda en paises en situaciones de emergencia o que han sufrido catástrofes internacionales, y se le proporcionan 3.000 euros. Los Donantes de Sangre tienen como

finalidad organizar y llevar a cabo las campañas para donar sangre. El Ayuntamiento tiene claro que realizan un gran trabajo tanto en el ámbito social como en el de la salud y les ha dado 1.300 euros. Por último, el objetivo Gazteak eta Garapena es ayudar en proyectos de desarrollo en Porto Novo, capital de Benin. La ayuda en este caso es de 500 euros. Todos esos convenios se han firmado para 3 años. Eso sí, la ayuda que se le destinará a cada asociación en cada uno de esos 3 años puede variar. Es decir, no tiene por que ser la misma cantidad.

9


10

IKASTETXEAK

224

MAIATZA MAYO // 2017

IEgape Ikastola

Italian barna, ikasbidaia ahaztezina 4. DBHKO IKASLEAK Urnieta atzean utzita, lau urte momentu honen zai egon ondoren... BAGO!az. Cinque Terren hasi genuen bidaia. Pizza mundiala eta izozki ezin hobea bazkalduta, eskaileretan gora, ibilaldi neketsuari ekin genion. Gainera izugarrizko beroa egiten zuen. Gora iritsita ordea, ordainetan, bista benetan zoragarriak! Ur gardenetan bainatzeko aukera izan genuen. Paradisu mediterranearra! Florentzian ere izan genuen zer ikusia. Santa Maria del Fiore katedrala iruditu zitzaigun txundigarriena. San Lorenzo merkatuan bazkaldu eta Ponte Vecchio ikusgarria zeharkatu genuen. Boboli lorategietan zehar ibili ondoren, Michelangelo plazara igo ginen Florentzia osoa miresteko. Val d'Orcian barna, Toskanako paisaiak ezagutu genituen eta iturri termaletan oi-

nak bustitzeko aukera izan genuen. Handik Erromako kanpinera joan ginen eta bertan Balmasedako gazte batzuk ezagutu ondoren, denak batera diskotekara! Erromako bisita Batikanoan hasi genuen, Roberta gidaren laguntzaz. Bisita luzea egin zitzaigun batzuoi, baina bertako arkitekturak eta oparotasunak zur eta lur utzi gintuen. Kapilla Sixtina eta San Pedro basilika ere ezagutu genituen. No photos, no videos, silence please...” Hor geundela Ixiar irakaslea ondoezik sentitu zen eta bidaiako ustegabea eman zigun. Dena den aurreikusitako plangintzarekin jarraitu genuen Ixiarren omenez. Horrela, arratsaldean Panteoia bisitatu ondoren, Plaza Navonatik pasa eta Fontana di Trevira iritsi ginen. Ur gardena eta eskulturak liluraga-

rriak ziren. Hori bai, kontuz ibili ginen, behin baino gehiagotan eskuak gure motxiletan lardaskan topatu baigenituen. Erromako bigarren egunean, Victorio Emmanuelle II palazio erraldoiak txunditu gintuen eta ondoren, Transteveren benetako karbonara eta rabioliak (11 euro bost rabioli ziztrin!) dastatu genituen. Bertako sukaldaritzaz maitemindu ginen. Robertarekin Koliseoa eta Erromatar hondareak bisitatu genituen. Bertako historiak harrituta utzi gintuen. Orohar bidaia zoragarria izan da, esperientzia berriz betea eta benetan dibertigarria! Pena gure Ixiar Erroman geratu behar izan zela errekuperatzen! Oraintxe bertan joango ginateke berriz bertara, baina, hori bai, denok batera bueltatzeko!

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Erasmus bekak Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako programa bat da. Honi esker bigarren kurtso bukaeran ikasleek egin beharreko praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera ematen zaie. Hamabi astetako egonaldia izan ohi da eta besteak beste hurrengo helburuak lortu nahi izaten dira: konpetentziak lortzeko laguntza, garapen pertsonala hobetzea eta lanerako aukerak zabaltzea; atzerriko hizkuntzen dominioa hobetzea; beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzea, eta atzerrian egondako denboran konpetentziak lortu direla ziurtatzea. Aurtengoan Goi eta Erdi mailako zikloetako sei ikasle atzerrira joan dira zikloa amaitzeko beharrezkoak diren praktikak egitera. Automatizazioa eta Robotika In-

dustriala ikasten ari diren, Ivan Herrero eta Kasper Styrczula Masniak; lehenengoa Kokemäki-ra (Finlandia) eta bigarrena berriz Cracovia-ra (Polonia) joango dira. Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioa ikasten ari den Jose Luis Pozo berriz Varsobia-ra (Polonia) joan da. Erdi mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak ikasten ari diren Josu Serrano eta Unai Agudok Txekiar Errepublikarako bidea hartu dute, Pragara joan dira hain zuzen ere eta azkenik Aitor Pagola, Mantentze-lan elektromekanikoko ikaslea Italiako Boloniara. Guztiak ekainean bueltatuko dira, espero dugu, hilabete horietan esperientzia positiboak bizi ditzatela, hori da behintzat guk beraientzak nahi genukeena.

Ezkerrean, ikasleak. Goian Aitor Pagola, Italian.


AISIA

224

2017 // MAIATZA MAYO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

OZZY GUZTIENTZAT / TODOS

MAIATZAK 14 14 DE MAYO 16:00 + 18:30

IURNIETAKO KZ-GUNEA MAIATZEKO ORDUTEGIA HORARIO DE MAYO 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Ofimatika - Software librea: Ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak... Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet, qué es un PC, el correo electrónico... y mucho más. Ofimática - Software libre: Ofimática, características del software libre, tipos de licencias... Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS

GOOGLE APPS Google aplikazioak Aplicaciones Google 2-12 16:00-18:00

Euskaraz

OINARRIZKO INTERNET INTERNET BÁSICO Lehen urratsak informatica munduan Primeros pasos en el mundo de la informática 15-19 16:00-18:00 Euskaraz

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako Aplicaciones Google para la gestión personal 2-31 16:00-18:00 Castellano Marka pertsonala eta Linkedin Marca personal y Linkedin 2-17 16:00-18:00 Castellano Gimp 2-31 16:00-18:00 Castellano

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA KONTZERTU DIDAKTIKOA MAIATZAK 5, OSTIRALA Sarobe / 9:00 Lourdes Iriondo Musika Eskolako irakasleak eta Maite Franko ipuin kontalaria.

GIPUZKOA ACTIVE HACKING. “JOLAS GAITEZEN BERRIZ KALEAN” MAIATZAK 6, LARUNBATA San Joan plaza / 10:30 Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako proiektua, Urnietako Eskola Kiroleko saioa San Joan plazan burutuko da.

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

MAIATZA / MAYO “BIDEZKO MERKATARITZA EREITEN”. URNIETAKO GAZTELEKUA MAIATZAK 19, OSTIRALA Plazido Muxika plaza Tarpuy rol-jolasa: Jolas honen helburua, parte hartzaileak Andeetako artoa ereiten duten nekazarien tokian jartzea da, egindako lana eta esfortzuarengatik lortutako emaitza duina den ala ez azter dezaten. Parte hartzaileek jolasean zehar erabaki ezberdinak hartu behar dituzte, hala nola, seme-alabak eskolatzea edo ez, zein ongarri mota erabiliko dituzten… Hala ere, ez da guztia erabakien menpe izango, zoriaren esku dauden bestelako faktoreak ere aurkituko dituzte, eguraldia, izurriteak, bitartekari manipulatzaileak… (www.mundukobaratza.org).

JUDO ETA GIMNASIA ARTISTIKO ERAKUSTALDIAK “PENTAGRAMA ENEA” IKUSKIZUNA MAIATZAK 7, IGANDEA Saroben / 17:30 + 5. ORRIALDEA

SAN ISIDRO, BASERRITARREN EGUNA MAIATZAK 15, ASTELEHENA + 5. ORRIALDEA

MAIATZAK 20, LARUNBATA 15:30-19:30 / Udal kiroldegia Antolatzaileak: Izurde Gimasia elkartea eta Adarra Judo Taldea.

ALEBIN ETA INFANTIL KATEGORIETAKO TXIRRINDULARITZA LASTERKETA MAIATZAK 20, LARUNBATA

MUSIKA ZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA MAIATZAK 21, IGANDEA Sarobe / 19:00 Musikari eta taldeak: Mice, Olatz Salvador, Etxe, Pelax, Iker Lauroba, Lear, Tristtan Mourguy, Inun, Nire, Kintsukoroi eta Libe. Sarrera: 10 € (aldez aurretik 8 €)

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS: “TIPI-TAPA KORRIKA” MAIATZAK 26, OSTIRALA Egape ikastola / 17:30 Sarrerak: 7 € (Bikain eta Xauxar tabernan). Antolatzailea: Iñistorra euskaltzaleen biltzarra.

URNIETAKO XXIV. ARGAZKI DIGITAL RALLYA MAIATZAK 27, LARUNBATA Izen-ematea 9:30etik 10:00etara Lekaio kultur etxean. Helduak 5 € eta 14 urte azpikoak doan. Oinarriak: www.urnieta.eus.

GAZTE FESTAK 2017

Idiazabal kalea / 16:30

MAIATZAK 26-27-28

Antolatzailea: Andoaingo Txirrindularitza Eskola.

+ 4. ORRIALDEA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.