Berrittu 222. zenb

Page 1

222 2017 MARTXOA MARZO

Urnietako Udalaren aldizkaria


2

PARTE HARTZEA

222 MARTXOA MARZO // 2017

201 galdetegi jaso dira parte hartze prozesuan Udalak parte hartze prozesu bat jarri zuen martxan urtarrilean 2017ko aurrekontuan barneraturiko 100.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 24tik otsailaren 12ra bitarte. Bada, epe horretan, 201 galdetegi jaso ziren. Horietatik 107 herrian zehar ipinitako buzoi eta kutxetan, 74

webgunean eta gainerako 20ak berriz, informazio karpetan. Dena den, galdetegiak beteriko pertsonen datuak aztertu ondoren, 197 galdetegi eman dira ontzat. Orain, Udaleko teknikariek herritarrek buruturiko proposamen guztiak aztertuko dituzte prozesuaren hasieran zehazturiko baldintzak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren, jasotako proposamenetatik zein-

tzuk egingo diren erabakiko da, eta, azkenik, bilera ireki bat egingo da herritarrei hartutako erabakien berri emateko.

Mikel Pagola: “herritarrei hitza emateko apustua egin genuen eta erantzuten ari dira” Zein balorazio egiten duzu lehen datuak ezagututa?

Herritarrek eskertzen al dute haien iritzia emateko aukera izatea?

Momentuz balorazioa oso positiboa da. Herritarrei hitza emateko apustua egin genuen eta ikusten ari gara erantzuten ari direla, izan ere, proposamen eta ekarpen mordoa jaso dugu.

Batzuek bai, baina beste batzuek aldiz, esaten dute hori ez dela beraien ardura eta hori guk egin beharreko lan bat dela. Halere, guk argi daukagu bide honi jarraipena emango diogula eta herritarrei iritzia eskatzen jarraituko dugula. Herritarren ahotsa entzutea eta haien beharrak ezagutzea funtsezkoa da guretzat. Hau da, parte hartzeak ez du izan behar salbuespen bat, gure egituraren parte baizik.

Hori bai, horrenbeste proposamen jasota orain komeria eskaera guztiei erantzuna ematea izango da. Erronka baten aurrean gaude, baina hori seinale ona da. Egia da, proposamen gutxiago izan bagenitu prozesu honetara bideratuko ditugun 100.000 euro ingururekin erantzun errealago bat emateko aukera izango genukeela. Dena den, oraindik ikusteke dago 197 proposamen horietatik zeintzuk betetzen dituzten prozesuaren hasieran zehazturiko irizpideak. Bestalde, esan behar da, baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak ere aztertuko ditugula, eta Udalak dituen beste hainbat partida erabiliz eskaera horiei erantzun bat ematen saiatuko garela.

Norbaitek aurtengo emaitzak aurreko urteko prozesuarekin konparatzeko ariketa egin dezake. Aurreko urtean burutu genuen seguruenik legegintzaldi honetako parte hartze prozesurik garrantzitsuena, izan ere, in-

bertsio estrategikoak eta 4 milioi euro inguru zeuden jokoan. Orduko hartan, parte hartze emaitzak ikaragarriak izan ziren, eta norbaitek pentsa dezake alderaketa eginda oraingoan txikia izan dela, baina gauzak testuinguruan jarri behar dira, eta prozesu honek zuen dimentsiorako 201 proposamen jaso izana oso zifra ona da.

Parte hartze kultura errotu nahi zenuten eta lortzen ari zarete. Parte hartze kultura sustatu egin behar da eta jendeak ikasi egin behar du. Hori bai, abian jarriko ditugun parte hartze prozesu guztiak ez dira berdinak izango, eta agian, batzuek ez diete herritar guztiei eragingo, multzo jakin batzuei edo adin tarte jakin batzuei baizik. Hau da, parte hartze selektiboak ere egon daitezke. Esate baterako, udalak bere zerbitzu kartan dituen zerbitzuak ebaluatuko ditu laister, eta seguruenik, kasu horretan, zerbitzu horiek zuzenean edo zeharka eragiten dieten pertsonek hartuko dutela parte.

El alcalde Mikel Pagola hace una valoración muy positiva de los primeros datos que ha dejado el proceso participativo. Remarca que hicieron una apuesta clara para dar voz a la ciudadanía y que los y las urnietarras están respondiendo ejemplarmente. Las cosas así, afirma que poco a poco están consiguiendo implantar la cultura participativa en el municipio, y que seguirán dando continuidad a esa línea de trabajo, dado que el objetivo es que se convierta en algo estructural. Asimismo, subraya que para el Ayuntamiento es esencial conocer de primera mano las necesidades de todos y todas.


LANAK

222 2017 // MARTXOA MARZO

17 zuhaitz berri landatuko dira San Joan plazan Zuhaitz Egunean “Acer negundo” izeneko 26 zuhaitz zeuden orain arte San Joan plazan, baina zuhaitz horiek gaixorik zeuden. Izan ere, adar asko ustelduta zituzten, zain ingurua kaltetuta zuten dezentek, eta barrutik hutsik zeuden beste batzuk. Ondorioz, denak kentzeko eta landaketa berria egiteko erabakia hartu zen. Hori bai, ez dira landatuko beste 26 zuhaitz, 17 baizik. Zehazki, Udaletxearen parean zeuden 9 zuhaitzak izango dira berriro landatuko ez direnak. Modu horretan, urtean zehar plazan egiten diren ekintzetarako espazio zabalago bat edukitzea lortuko da. Dagoeneko kendu dira zaharrak, eta berriro jarriko ez direnen lekuko hutsuneak tapatuko dira plazako zoru mota berdinarekin.

Martxoaren 2an Zuhaitz Eguna Ostegun honetan ospatuko da aurtengo Zuhaitz Eguna eta zita hori aprobetxatuko da zuhaitz berriak landatzeko. Egape ikastolako eta Presentacion de Mariako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak jardungo dute zeregin horretan goizeko 11:00etatik 12:30era. Landatuko diren zuhaitzak “Burni-arbola (parrotia persica)” deiturikoak izango dira. Erdi mailako hazkundea duten zuhaitzak dira, 10 metroko altuera izatera irits daitezkeenak. Haien ezaugarri garrantzitsuena hiri barruko landaketetarako oso aproposak eta egokiak direla da. Bestalde, udazkenean kolore aldaketa sakonak izan ohi dituzte, batez ere gorri kolorera eraldatuz. Negurako berriz, hostoak erori egiten zaizkie.

El 2 de marzo el Día del Árbol

Sarobe ondoko eskailerak konponduko dira eta bertako argiteria aldatuko da Sarobe ondoko eskailerak egoera kaskarrean daude, eta, horrenbestez, konpondu eta zabaldu egingo dira bertatik igarotzea errazteko. Gainera, esku-barandak ipiniko dira zailtasunak izan ditzakeen edonork helduleku bat izan dezan. Bestalde, zonalde horretan dagoen argiteria aldatu egingo da LED sistemara igaroz. Hala, argindarraren kontsumoa murriztuko da, eta, era berean, hobeto argiztatuko da puntu hori. “Eskola Agenda 21” programaren barruan Egape ikastolako eta Prensentacion de Mariako ikasleek egindako eskaerari erantzunez egingo da azken aldaketa hori. Izan ere, hori da burututako azterketan hauteman zuten herriko puntu beltzetako bat.

3


4

LANAK

222 MARTXOA MARZO // 2017

Egape ikastolan egindako obrak ofizialki inauguratu dituzte Udaleko eta Hezkuntza saileko ordezkariek Otsailaren 22an inauguratu zituzten ofizialki Egape ikastolan egindako lanak. Egindako obrarekin gimnasioa eta bertako zein jangelako aldagelak irisgarritasun, suteetarako segurtasun eta erabilerarako segurtasun araudi berrietara egokitu dira. Gimnasioan beroa berreskuratzen duen aire erauzketa eta bultzadarako sistema berria ipini da, eta bertako aldageletan pertsona elbarrituentzako aldagela bat gehitu da. Bestalde, jangelako aldageletan sukaldeko langileentzako aldagela egokitu bat eta aire erauzketa sistema berria ipini dira. Bukatzeko, ikastetxeko bi eraikinak komunikatzen dituen eremuan markesina bat jarri da, eguraldi txarrarekin ikasleak eta gainerako erabiltzaileak babesteko Inaugurazio ekitaldian izan ziren, Mikel Pagola alkatea, Gema Gonzalez de Txabarri Hezkuntza saileko delegatua, Nekane Agirre Hezkuntza proiektuko zuzendaria , Juanjo Agirrezabala Hezkuntza berrizta-

tzeko zuzendaria, Jorge Segurado, Mikel Izagirre eta Consuelo Frutos zinegotziak, eta Egapeko zuzendari diren Manu Marias eta Itsaso Gomez. Denek bat egin zuten erakundeen arteko lankidetzak fruituak eman dituela adieraztean eta gustura agertu ziren azken emaitzarekin. Halaber, bat etorri ziren hurrengo erronka nagusia Urnietan DBHko eraikin berria eraikitzea izango dela baieztatzerakoan. Eraikin berria Babiloniko eremuan garatuko litzateke.

Hiritartasun digitala landuko da Gaztelekuan Gizartea etengabeko eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, eta azken urteetan ezagutu den garapen esanguratsuenetariko batek sarearen eta teknologia berrien arloarekin du zerikusia. Aro digitalean bizi gara, eta testuinguru berriak eskaintzen dituen aukerak eta abantailak ugariak diren arren, erabilera desegoki bat eginez gero, arriskuak ere egon badaude. Hortaz, funtsezkoa da nola jokatu behar den ikastea. Hain zuzen, horri egiten dio erreferentzia Hiritartasun Digitalak, teknologiaren erabilerari dagozkien portaera eta jarrerei. Iragan urtean landu zen gaia Gaztelekuan, baina aurten, modu sakonago batean jorratu nahi da, eta horretarako, hainbat ekintza antolatuko dira martxoan zehar. Izan ere, funtsezkoa da gogoeta sustatzea eta irizpide kritikoa lantzea.

Dinamika desberdinak sare sozialen inguruan Helburua nerabeen artean iritzi kritikoa sustatzea eta sare sozialek dituzten arriskuak azaleratzea da. Laburmetraien emanaldiak egingo dira eztabaidak pizteko. Saioak hezitzaile taldeak bideratuko ditu eta herriko nerabe guztientzat irekiak izango dira.

Argazkilaritza tailerra Ion Markel argazkilari profesionalak emango du tailerra. Ardatza Instagram sare soziala izango da, eta Hiritartasun Digitalaren gaiaren eta “Instant1ean” lehiaketaren arteko lotura zuzena egingo da.

“Sare Sozialak eta praktika onak” solasaldia pertsona ezagunekin Nerabeentzat erreferente diren pertsonekin solasaldiak egingo dira. Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Glaukomako abeslari den Juantxo Arakama izango dira Urnietan, besteak beste. Saioen helburua nerabeek haientzat eredu diren pertsonengandik sare sozialen erabileraren eredu onak zein mezu positiboak ikusi eta entzutea izango da.

“Instant1ean” lehiaketa Egitasmoa Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta Gipuzkoako gaztelekuek bultzatzen dute eta 13-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Instagran sare sozialaren bitartez har dezakete parte lehiaketan haien bizitzako Istant bat argazki edo bideo baten bidez azalduz. Lehiaketaren xedea ikus-entzunezko produkzioen bidez gazteek teknologia ondo erabiltzen badakitela erakustea da. Halaber, parte har-

tzea, originaltasuna eta balio onak bultzatzea bilatzen da. Aurten gainera, lehiaketan parte hartzen duten urnietarren artean aipamen berezi bat banatuko da, horren saria “tablet” bat izango delarik. Bestalde, lehiaketa amaitu ostean, ekainaren 3an sari banaketa eta topaketa bat gauzatuko dira eta Gaztelekutik joateko asmoa dago.


222 2017 // MARTXOA MARZO

BERDINTASUNA

Oporrak Bakean programa bueltan da Oporrak Bakean programak, uztaila eta abuztua bitartean haur saharar bat etxean hartzeko aukera eskaintzen du. Hilabete horietan basamortuko berotik ihes egiteko, urteroko mediku azterketa pasatzeko, beharrezko botika eta elikagaiak eskura izateko, eta bertako klimaz gozatzeko aukera izaten dute umeek. Interesa duten familiek apirilaren 1era arte dute Bertanen edo Gizarte Zerbitzuetan eskaera egiteko epea Helburua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 100 harrera familia berri lortzea da. Izan ere, hori lortuz gero, 2016ko programan gurera etorritako haur kopuru berbera etorriko litzateke aurten ere. Beraz, zifra horretara iristeko urnietarrak programan parte hartzera animatzen ditugu.

El programa Vacaciones en Paz está de vuelta El programa Vacaciones en Paz ofrece la posibilidad de acoger en casa a un niño o una niña saharaui en los meses de julio y

agosto. Durante ese periodo se les da la oportunidad de escapar del calor del desierto, de realizar la pertinente revisión médica anual, de tener a mano tanto los medicamentos como los alimentos necesarios, y también, de poder disfrutar de nuestro clima. Las familias interesadas pueden realizar la petición en la oficina Bertan o en el edi-

ficio de Servicios sociales hasta el 1 de abril El objetivo es conseguir a un total de 100 familias acogedoras nuevas en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, ya que si se consigue eso, podrán venir la misma cantidad de niños y niñas saharauis que vino el año pasado. Por tanto, animamos a la ciudadanía a participar en el programa para llegar a esa cifra.

Berdintasunerako II. Planaren eraketan parte hartzeko lan saio irekia martxoaren 3an, 18:00etan Lekaion 2016an, I. Berdintasun Planaren iraunaldiaren azken urtean, hura ebaluatzeko lanari ekin zion Urnietako Udalak helburu bikoitz batekin. Alde batetik, neurrien ezarpen maila eta lortutako emaitzak ezagutzea, eta, bestetik, Plana, kudeaketa eta jarraipen prozesurako tresna gisa baloratzea, betiere, II. Berdintasun Plana lantzeko xedez.

Jadanik II. Berdintasun Planaren eraketan lanean dihardute Udaleko teknikari eta politikoek. Lan saio desberdinen bitartez, Planak zein lehentasun izango dituen aztertzen ari dira, ondoren, helburu horiek lortzeko beharko diren ekintzak eta baliabideak zehazteko. II. Berdintasun Planak Urnietako herritarrei eragingo die, eta, gauzak horrela,

herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditu Udalak. Horretarako, lan saio ireki bat antolatu da martxoaren 3an, 18:00etan Lekaion, eta Urnietako elkarteak eta herritarrak bertan parte hartzera animatzen dira. Izan ere, herritarrrek zer nolako berdintasun politikak nahi dituzten ezagutu nahi du Udalak lehen eskutik.

Sesión de trabajo abierta el 3 de marzo a las 18:00 horas en Lekaio para participar en la creación del II Plan de Igualdad Durante el año 2016, el último de duración del I Plan de Igualdad, el Ayuntamiento comenzó la evaluación del mismo con un doble objetivo. Por un lado, conocer el nivel de implantación de las medidas establecidas y los resultados obtenidos, y por otro, valorar el Plan como herramienta de gestión y continuidad del proceso, siempre con el fin de elaborar el II Plan de Igualdad.

Tanto técnicos como políticos, ya están trabajando en la creación del II Plan de Igualdad mediante diferentes sesiones para analizar que prioridades tiene que tener dicho Plan. Después, se concretarán las acciones y los recursos necesarios para conseguir los objetivos establecidos. El II Plan de Igualdad afectará a toda la

ciudadanía por lo que el Ayuntamiento quiere conocer su opinión al respecto. Para ello, ha organizado una sesión de trabajo abierta el día 3 de marzo a las 18:00 horas en Lekaio, y anima tanto a las asociaciones del pueblo como a la ciudadanía a participar. De hecho, quiere conocer de primera mano que tipo de políticas de igualdad desean.

5


6

MARTXOAK 8

222 MARTXOA MARZO // 2017

Ekintza mordoa Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, Urnietako Udalak egitarau oparoa antolatu du: elkarretaratzea, pelikula, ipuin kontalaria, hitzaldia, antzerkia eta diaporama, besteak beste. Beraz, denetarik izango da eta ekintza guztietan emakumea izango da protagonista.

Horretaz gain, herriko Marimore elkarteak ere hainbat gauza prestatu ditu martxoaren 11rako. Goizeko 11:00etan Zumba-dantza Egapen. 13:00etan berriz, trikipoteoak hartuko du lekukoa. Segidan, 14:30ean indarrak berritzeko bazkaria Egape ikastolan. Arratsaldean ostera, la-

burdokua eta tertulia izango dira Lekaion, eta, amaitzeko, Learrek kontzertu akustikoa eskainiko du 19.30ean. Halaber, egun berean Emakumeen afaria egingo da Oianumen 21:30etik aurrera. Halere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan ez ezik, Udalak urte osoan zehar dihardu berdintasunaren alde lanean. Horren adibide da II Berdintasun planaren eraketan murgilduta dagoela momentu honetan.

Diversas actividades en torno al Día Internacional de la Mujer El Ayuntamiento de Urnieta ha organizado un amplio programa de actividades con motivo del Día Internacional de la Mujer: concentración, película, cuenta cuentos, charla, teatro y diaporama, entre otros. En todas esas actividades la mujer será la protagonista. Aparte de todo eso, la asociación Marimore ha preparado un programa para el día 11 de marzo. A las 11:00 de la mañana Zumba-danza en la ikastola Egape. A las 13.00 horas comenzará el trikipoteo, y una hora y media después, tendrá lugar la comida en la ikastola Egape para renovar las fuerzas. A la tarde habrá cortometraje y tertulia en Lekaio, y el día finalizará con el concierto acústico que ofrecerá Lear a partir de las 19.30 horas. Asimismo, el mismo día, habrá cena de mujeres en Oianume, la cual comenzará a las 21:30 horas. Sin embargo, el Ayuntamiento de Urnieta, no sólo se compromete con los derechos de las mujeres en su Día Internacional, si no que a lo largo de todo el año trabaja a favor de la igualdad entre mujeres y hombres. Muestra de ello es que ahora mismo está sumergido en la creación del II Plan de Igualdad.


MARTXOAK 8

222 2017 // MARTXOA MARZO

Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala Emakumeen nazioarteko eguna Erabakiak hartzeko guneetan emakume eta gizonen arteko parte-hartze orekatua edozein gizarte demokratikoren aurretiko baldintza da. Emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunean horrelaxe baieztatzen da. Dena den, errealitatea ez da hori, eta emakume gutxi daude ordezkatuta udal mailan erabakiak hartzeko guneetan. Egoera horren jakitun, Urnietako Udalak txosten europarreko gomendioak eta Emakumeek eta Gizonek Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunetik eratorritako konpromisoak onartzen ditu, baita emakume eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betebeharrak ere, honako honetarako konpromisoa hartzeaz gain: 1. Kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua eta tokiko edozein organotarako izendapenak bermatzea, betiere, sexu batek ere ez dezan izan %40tik beherako ordezkaritza (emaku-

2.

3.

4.

5.

meen parte-hartzea sustatzeko egitura espezifikoetan izan ezik). Zenbait mekanismo ezartzea, hautatutako emakume ordezkariak eskumenbanaketa edo funtzio-esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazioedo jazarpen-moduen eraginpean izatea eragozteko. Parte-hartzea eta bizitza pertsonal eta familiarra uztartzea ahalbidetzen duten neurriak hartzea, ordutegien eta lan-metodoen eta herritarrei laguntzeko sistemen bidez. Sexuaren arabera bereizitako estatistikak jaso, bideratu eta publiko egitea, itxura sistematikoa emateko, tokiko esparruan emakumeen parte-hartzearen bilakaeraren jarraipena egin eta analisi horren araberako neurri zuzentzaileak ezartzeko. Emakumeen parte-hartzea indartuko duten espazioak eta sareak sendotzea, hala nola, emakumeen etxeak, jabekuntza eskolak eta/edo udal berdinta-

suneko kontseiluak, eta, besteak beste, emakume hautetsientzako ‘Virginia Woolf Basqueskola’ jabekuntza-eskolako programan parte har dezaten ahalbidetzea. 6. Udalerriko emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoaren sustapena ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartzea modu inklusiboan, batez ere, gutxiengoen taldeko kideak diren emakumeei dagokienez. 7. Udalerrian gauzatzen diren parte-hartze prozesuek genero ikuspegia kontuan hartzen dutela bermatzea. 8. Udaletako berdintasun sailetan eta gainerako udal sailetan neurri horiek gauzatu ahal izateko baliabide nahikoak jartzea. Horrez gain, Urnietako Udala lantzen ari den II. Berdintasun plana amaitzen duenean, konpromisoa hartzen du, emakumeen inguruan herrian egon daitezkeen eragile desberdinekin harremana eduki behar duen udal langilea izendatuko duela.

Declaración institucional del 8 de marzo Día Internacional de las mujeres La participación equilibrada de mujeres y hombres en la toma de decisiones es un requisito previo de cualquier sociedad democrática. Así se afirma en la Carta Europea para la Igualdad de mujeres y hombres en la vida local. Sin embargo, la realidad es que las mujeres están infrarrepresentadas en la toma de decisiones políticas a nivel municipal. Consciente de esta situación, el Ayuntamiento de Urnieta asume las recomendaciones del Informe europeo y los compromisos derivados de la Carta Europea para la Igualdad de Mujeres y Hombres en la Vida Local y las obligaciones establecidas en la Ley 4/2005 para la Igualdad de mujeres y hombres y se compromete a: 1. Garantizar la representación equilibrada de mujeres y hombres en sus órganos consultivos y de toma de decisiones, así como en sus nombramientos para cualquier organismo local, de forma que ninguno de los sexos esté representado por menos de un 40% (a excepción de las estructuras específicas

2.

3.

4.

5.

de fomento de la participación de las mujeres). Establecer mecanismos para evitar que las representantes elegidas se vean afectadas por formas estereotipadas en el reparto de competencias o atribución de funciones, o por cualquier otra forma de discriminación o acoso. Introducir medidas que permitan conciliar la participación con la vida personal y familiar tanto a través de sistemas de horarios y métodos de trabajo como a través de sistemas de apoyo al cuidado. Recoger, procesar y hacer públicas estadísticas desagregadas por sexo, de forma sistemática, para dar seguimiento a la evolución de la participación de las mujeres a nivel local y desarrollar medidas correctoras en base a este análisis. Fortalecer espacios y redes que fortalezcan la participación de las mujeres tales como Casas de las Mujeres, Escuelas de Empoderamiento y/o Consejos

de Igualdad Municipales; y facilitar el acceso a programas como la escuela de empoderamiento para mujeres electas ‘Virginia Woolf Basqueskola’. 6. Implementar acciones específicas que faciliten el empoderamiento y el fomento de la participación sociopolítica de las mujeres del municipio, en particular de aquellas pertenecientes a grupos minoritarios de forma inclusiva. 7. Garantizar que los procesos de participación ciudadana desarrollados en el municipio incorporen la perspectiva de género. 8. Dotar de los recursos necesarios a las áreas de igualdad y resto de áreas municipales para poder llevar a cabo estas medidas. Además, el Ayuntamiento de Urnieta, una vez finalice la elaboración del II Plan de Igualdad, adquiere el compromiso de nombrar a el/la trabajador/a municipal que asumirá la tarea de trabajar con los distintos agentes o grupos de mujeres que pudiera haber en Urnieta.

7


8

GURASOTASUNA

222 MARTXOA MARZO // 2017

Paquita Mateos: “tratamos de que las familias se sientan más seguras con el trabajo educativo que realizan y de que adquieran mejores estrategias” Este es el tercer año que el Ayuntamiento oferta cursos para que los padres y las madres refuercen su papel como educadores. Paquita Mateos es una de las profesionales que imparte los cursos. Es psicóloga y terapeuta de familia y lleva 30 años trabajando en dichas formaciones. Uno de los aspectos que intentáis interiorizar en los cursos es la parentalidad positiva. ¿Qué es? Esta basada en el respeto, en las necesidades de las niñas y de los niños, y de la puesta en marcha de acciones que van a favorecer el desarrollo psicoafectivo de ellos y ellas de una manera sana. Es un estilo educativo que intenta trabajar la autoestima positiva de las criaturas con el fin de que las personas se quieran más y de que tengan un mejor concepto de ellas, dado que así son más felices.

Para ello es necesaria la implicación de los padres y de las madres. Efectivamente. Es necesaria la implicación de ambos. Pero la realidad es que a estos cursos suelen acudir mayoritariamente las madres. Este año, aquí en Urnieta tan solo viene un padre con su mujer. De todas maneras, esto no solo sucede en Urnieta, sino que en todos los municipios los porcentajes de padres son muy bajos

Eso generará carencias. Su implicación es básica en la parentalidad positiva. Además, estos grupos serían mucho más enriquecedores con ellos, ya que aportarían una perspectiva diferente. Sin ellos solo obtenemos una visión parcial.

¿Es normal semejante desequilibrio? Es lo que esta sucediendo, pero no es para nada positivo. Todavía en el 2017 la aportación de la figura masculina en determinados temas es menor. Digamos que las mujeres hemos salido de casa pero no se hasta que punto el hombre ha entrado a compartir todas las tareas que tienen que ver con la educación de sus hijos e hijas. La labor educativa y la relación con el centro escolar parece que sigue siendo algo femenino, y no debería de ser así. Es verdad que hemos dado pasos pero estamos lejos de un reparto igualitario. Sin embargo, la figura paterna suele aparecer cuando los niños van a terminar secundaria y aparecen ya temas más serios como su futuro.

¿Qué se trabaja aparte de la parentalidad positiva?

La comunicación, el control de emociones, la expresión de emociones… una serie de aspectos que están feminizados por nuestra propia educación.

¿Que finalidad tienen los cursos? La finalidad de estos cursos es preventiva y promotora. Se trata de dar apoyo a las familias que están en proceso de crianza. Tratamos de que las familias se sientan más seguras con el trabajo que están haciendo y de que adquieran mayores y mejores estrategias para ello.

¿A quién están dirigidos los cursos? A todos los padres y madres que están involucrados en esa tarea educativa. Muchas personas creen que por que las cosas les van bien este tipo de cursos no les sirven. Pero se trata de compartir reflexiones y experiencias, aprendiendo juntos.

¿Que metodología se utiliza? Una metodología totalmente participativa y organizada en base a las necesidades de cada grupo. No hay dos talleres iguales. Es decir, se intenta dar respuesta a las necesidades específicas que plantea cada grupo, teniendo en cuenta que cada uno de ellos es diferente.

Los profesionales tendréis un papel fundamental en todo esto. No somos el oráculo del saber, pero tenemos un conocimiento y una experiencia, pe-

ro lo más importante desde mi perspectiva es saber dar respuesta a las inquietudes y situaciones que se van dando en el grupo.

¿En que se ha puesto el foco durante estos 3 cursos? Hemos tratado de situar a las familias en saber que funciones tienen, y después, en que momento evolutivo están, y que necesidades tienen sus hijos e hijas. El primer día suelo hacer una dinámica para determinar en que se sienten más seguros y en que quieren mejorar, y en base a ello creamos el temario, pero los temas se suelen repetir: normas y límites, autoestima de los niños, la coherencia educativa en la pareja, resolución de conflictos, relación entre hermanos…

Impartís estos cursos en diferentes municipios, y por tanto, conocéis la realidad de cada uno de ellos. ¿Que fotografía haces de Urnieta? Urnieta esta haciendo un trabajo interesante y está en un momento bueno. Yo creo que los padres y las madres tienen confianza en los colegios del municipio. A su vez, el Ayuntamiento mediante el departamento Servicios Sociales trata de crear servicios y programas de apoyo a la familia con carácter general, que promuevan la prevención y la promoción de las personas y de las familias. Precisamente en ese contexto se hacen estos cursos. Y realizar ese trabajo es importantísimo.


ZERBITZUAK

222 2017 // MARTXOA MARZO

Atera zerbitzua ostegun arratsaldeetara zabalduko da Atera zerbitzua mugikortasun arazoak dituzten pertsonak etxetik atera ahal izateko abian jarritako egitasmo bat da, eta bere baitan zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu. Alde batetik, garrio egokitua udalerri barruko puntu desberdinetara joateko. Hala nola, medikuarenera, Jubilatuen Hegoitzara, erosketak egitera edo senitartekoak bisitatzera. Bestetik, igogailurik ez duten etxeetatik jaisteko laguntza espezializatua eskaintzen da. Orain arte bi zerbitzu horiek astearte eta ostiral goizetan eskaintzen ziren, 10:00etatik 13:00etara. Aurrerantzean ordea, zerbitzua ostegun arratsaldeetan ere izango da, 16:00etatik 20:00etara. Izan ere, zerbitzua batik bat medikuarenera joateko eta erosketak egiteko baliatzen da, eta horretaz gain, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen artean aisialdia sustatu nahi da.

El servicio Atera se va a ampliar a los jueves a la tarde para fomentar el ocio entre las personas con dificultad de movilidad El servicio Atera se puso en marcha con el objetivo de que las personas con dificultades de movilidad pudieran salir de casa, y ofrece diferentes servicios. Por un lado, transporte adaptado para ir a diversos puntos del municipio: al médico, al Hogar del Jubilado, a la compra y a visitar a los familiares, entre otros. Por otro lado, ayuda especializada para bajar de las casas que no disponen de ascensor. Hasta ahora, eso dos servicios se ofrecían los martes y viernes de 10:00 a 13.00 horas. En adelante sin embargo, los servicios también estarán disponibles los jueves de 16:00 a 20:00 horas. Con esa ampliación se pretende fomentar el ocio entre las personas con dificultad de movilidad, y es que normalmente Atera se utiliza para ir al médico o hacer las compras.

Zerbitzuaren asebetetze maila ezagutzeko galdeketa

Cuestionario para medir el grado de satisfacción

Atera zerbitzuaren erabiltzaile direnek ohiko formularekin jarraitu beharko dute eskaerak egiten. Erabiltzaile berriren batek izena eman nahiko balu berriz, Bertanera deitu beharko luke. Halaber, zerbitzuaren gaineko azterketa bat egiteko galdeketak egingo zaizkie erabiltzaileei. Galdeketak aurrez aurre, zerbitzua erabiltzen denean, edo telefonoz egingo dira.

Las personas usuarios que hacen uso del servicio tendrán que continuar con la dinámica habitual para realizar las peticiones. Y en caso de que alguna otra quisiera dar el nombre, tendría que llamar o acudir a Bertan. Asimismo, se va a realizar un cuestionario a las personas usuarias para medir su grado de satisfacción. Para ello, el método será cara a cara cuando se utilice el servicio, o bien mediante llamada telefónica.

ADINEKOAK Formazioa:

Formación:

Etengabeko ikaskuntza interesatzen bazaizu, aukera ona duzu Denda Berri jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatutako ikaskuntza tailerretan parte hartzeko.

Si te interesa el aprendizaje permanente, tienes una buena oportunidad en los talleres formativos organizados por la Asociación de Jubilados y Pensionistas Denda Berri.

Tailer horietan, adineko pertsonen garapen eta sustapen soziokulturala xede duten irakasgaiak ematen dira eta jarduerak garatzen dira.

Estos talleres son espacios en los que se imparten enseñanzas y se desarrollan actividades para la promoción y el desarrollo sociocultural de las personas mayores

Formazio tailerrak:

Talleres formativos:

Legedia, mugikorren erabilera eta memoria tailerra

Legislación, manejo del movil y taller de memoria

Noiz: 2017 urtean zehar

Cuando: Durante el año 2017

Non: Denda Berri elkartean

Dónde: Asociacion Denda Berri

INFORMAZIO GEHIAGO: Denda Berri Jubilatu Elkartea 943 00 98 28

MÁS INFORMACIÓN: Hogar del jubilado Denda Berri 943 00 98 28

9


10

IKASTETXEAK

222 MARTXOA MARZO // 2017

IEgape Ikastola

Egapek bere 50 urteak ospatzen jarraitzen du Lekaioko argazki erakusketak arrakasta handia izan zuen Otsailaren 16tik 24ra Lekaio Kultur Etxeko areto nagusia Egapeko historiari gainbegirada emateko gune bihurtu zen. Urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan ia 1.000 argazki ikusgai jarri ziren. Erakusketari hasiera emateko, jende mordoa bildu zuen ekitaldia antolatu zen. Bertan, Urnietako alkateak eta udaletxeko alderdi politiko ezberdinen ordezkariek, urteurrenaren aldizkariaren egilea den Aitziber Salinasek, Ikastolako irakasleek eta irakasleohiek, gurasoek, guraso izandakoek, ikasleek, eta baita ikasleohiek ere parte hartu zuten. Ekitaldian, Aitziber Salinasek aldizkaria idazterakoan ikasleohi bezala izandako sentsazioak azaldu zituen eta, jarraian, Ikastolaren historian zehar egon diren zu-

zendari ezberdinek bere garaiko bizipenak eta anekdotak kontatu zituzten. Bukatzeko, alkateak erakusketa inauguratutzat eman zuen. Ondorengo egunetan Lekaiotik pasatu ziren guztiek une politak gogoratzeko aukera izan zuten. Erakusketak izandako arrakasta ikusita hiru egunetan luzatzea erabaki zen. Aurrerantzean eta ikasturtea bukatu arte jarduera ezberdinak aurrera eramango dira, aldez aurretik jakinaraziko diren datetan. Hauen artean, ekainaren 2an, ostirala, mendeurreraren afaria antolatu da Oianume jatetxean. Laster izena emateko prozedura zabalduko da hedabideen bitartez.

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Urnietako Salestarrak Europako berrikuntza proiektu baten buru

Berrikuntzaren bidea jarraituz, Urnietako Salestarrak hurrengo bi urteetan Erasmus+-ek finantzatutako “Learning For Life” proiektuaren buru izango da. Proiektu honetan parte hartuko duten beste bazkideak Portugal, Italia, Polonia, Errumania eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira. Esan beharra dago Urnietako Ikastetxea dela Euskal Herrian Berrikuntzarako Aliantza Estrategikoetan proiektu buru izango den bigarren hezkuntzako ikastetxe bakarra. Proiektu honen helburua Arazoetan Oinarritutako Ikasketa eta Adimen Anitzen teoria kontutan hartuta material berritzaileak sortzea da. Diziplina arteko Proiektu hauen bitartez sortutako materialekin, ikasleek matematikak, zientziak eta hizkuntzak landuko dituzte. Proiektuen bitartez bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak lortzea da helburu nagusietako bat, ezagutzekin batera: ikasten ikasi, autonomia, gaitasun kritikoa, hausnarketarako gaitasuna, talde lana eta beste hainbat.


AISIA

222 2017 // MARTXOA MARZO

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

www.sarobe.info

4€

BONO 5: 18 €

BONO 10: 30 €

EL LIBRO DE LA SELVA

BIG EYES

PETER Y EL DRAGÓN

ANGRY BIRDS

GUZTIENTZAT / TODOS

DOHAINIK / ENTRADA LIBRE

GUZTIENTZAT / TODOS

GUZTIENTZAT / TODOS

MARTXOAK 5 5 DE MARZO

MARTXOAK 8 8 DE MARZO

MARTXOAK 12 12 DE MARZO

MARTXOAK 19 19 DE MARZO

16:00 + 18:30

19:00

16:00 + 18:30

16:00 + 18:30

IURNIETAKO KZ-GUNEA

MARTXOKO ORDUTEGIA HORARIO DE MARZO 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES Komunitate birtualak: Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu. IT Txartela: Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena. IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA): Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, nabigazioa, posta elektronikoa... eta gehiago. Ofimatika - Software librea: Ofimatika mundua, software librearen baldintzak, baimenak... Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz. Google Apps: zure eta zure enpresaren antolakuntza errazteko tresnak.

Comunidades virtuales: Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación. IT Txartela: Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías. CURSOS (DE LUNES A VIERNES): Internet básico: entra en el mundo de Internet, qué es un PC, el correo electrónico... y mucho más. Ofimática - Software libre: Ofimática, características del software libre, tipos de licencias... Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales. Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto. Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa.

943 023 682 · www.kzgunea.net

IKASTAROAK / CURSOS

IKASTAROAK CURSOS Google Apps. Google Aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako 01-10 16:00-18:00 Euskera Software Librea 13-24 16:00-18:00 Euskera Oinarrizko Interneta. Lehen urratsak informatika munduan 27-31 16:00-18:00 Euskera

URRUNEKO FORMAZIOA FORMACIÓN A DISTANCIA · · · · · · · · · · ·

Instagram Dropbox Marca personal y Linkedin Twitter Internet Básico Software Libre Redes Sociales 2.0 Imagen Google Apps Smartphones y Tablets Programación y Desarrollo

11


16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa– komunikazioa@urnieta.eus www.urnieta.eus

AGENDA ELKARRETARATZEA EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA MARTXOAK 8, ASTEAZKENA San Juan Plazan / 18:30

PELIKULA: BIG EYES MARTXOAK 8, ASTEAZKENA Sarobe / 19:00

IPUIN KONTALARIA MARTXOAK 9, OSTEGUNA Lekaio / 17:30

PAPER EKOLOGIKOA PAPEL ECOLÓGICO

MARTXOA / MARZO DANTZA IKUSKIZUNA: HORMEK DIOTE MARTXOAK 11, LARUNBATA Sarobe 19:30 SARRERAK: 5 euro

MARIMOREREN EKINTZAK MARTXOAK 11, LARUNBATA 11:00 13:00 14:30 17:30 19:30

Zumba dantza Trikipoteoa Bazkaria Egapen Laburdokua eta tertulia Lekaion Learren kontzertu akustikoa Lekaion

EMAKUMEEN AFARIA MARTXOAK 11, LARUNBATA

DIAPORAMA: ¿POR QUÉ SOLA Y SIN BILLETE DE VUELTA? MARTXOAK 15, ASTEAZKENA Sarobe, 19:00 Patricia Jimenez.: Escritora, bloguera y viajera. Soñadora. Navarrica del 87, escritora, bloguera, viajera, conferenciante y fotógrafa. Amante de la libertad, la felicidad y de las pasiones. Sus viajes se caracterizan por ser lentos, largos, hacerlos sola y con bajo presupuesto..

CLAUSURA CURSO DE EMPODERAMIENTO MARTXOAK 15, ASTEAZKENA Lekaio, 17:00

Oianume 21:30

CHARLA: “MUJERES DE ANUNCIO. SEXISMO Y ESTEREOTIPOS EN LA PUBLICIDAD” MARTXOAK 10, OSTIRALA Lekaio / 18:30 MARIA CASTEJON: Doctora en Historia por la Universidad de Salamanca con la Tesis “Feminidades y masculinidades en el cine español de la democracia (19752000). Rupturas confictos y resistencias. También es Licenciada en Humanidades por la Universidad de La Rioja, y un Doctorado en Historia Contemporánea en la Universidad de Salamanca. Especialista en representaciones de género en el audiovisual, cine, tv, publicidad y en historia de mujeres y género.

ANTZERKIA: “SEXIJENTZIAK ASKATUZ” Martxoak 12, Igandea Sarobe 19:30 Dohainik SINOPSIA: Pituxak larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da, bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoen inguruan hitz egiterakoan. Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Amarengana joko du lehenik. Bere kabuz ere pornoan laguntza bilatuko du. Lagun pare bat ere azalduko dira, eta nola ez, bikotea. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologarengana jotzea erabakiko du. Publikoaren parte-hartzea ere eskatuko du, deskubrituko duen bide berrian laguntza bila.

DONOSTIAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA MARTXOAK 19

IKUSKIZUNA “PUPU ETA LORE: HAIZEAREN HERRIRA” MARTXOAK 26, IGANDEA Sarobe


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.