BIZKAIA
.
Barbadun ibaia Valdibian-La Olla tartean .
Udalerria: Sopuerta. Hurbileko herria: Arenao. Ibaia: Barbadun. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo
Ingurumen-garrantzia. Ibilbidea kontserbazio egoera onean dago. Ibarrean haltzak dira nagusi; izan ere, haiek dira ezinbestekoak ibai-ekosistema behar bezala kontserbatzeko, elikagaia eta babesa ematen baitizkiete lur eta uretan bizi diren animaliei. Haltzen ondoan bestelako landareak ere baditugu: lizarrak (Fraxinus excelsior), sahats hauskarak (Salix atrocinerea), haritz kankudunak (Quercus
robur), hurritzak (Corylus avellana), basaerramuak (Euonymus europaeus), zumalakarra (Frangula alnus), sasiak (Rubus ulmifolius) eta aihenzuriak (Clematis vitalba), bestek beste. Bertan honako arrainak nabarmendu ditzakegu: amuarraina (Salmo trutta), aingira (Anguilla anguilla), loina (Parachondrostoma miegii) eta ezkailua (Phoxinus bigerri). Hegaztiak ere urte osoan edo zenbait
urtarotan ikus daitezke, neguan, adibidez, migrazio-bidaietan pausaleku eginez: urtxori gorria (Alcedo atthis), koartza hauskara (Alcedo atthis), eta ur-zozoa (Cinclus cinclus). Harkaitzetan, hau ere aurki daiteke: buztanikara horia (Motacilla cinerea) haren buztan luzea dantzari. Oso noizean behi aurki daitekeen limikola bat kuliska txikia (Actitis hypoleucos) da, ertzetan elikagai bila.
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
BARBADUN IBAIA VALDIBIAN-LA OLLA TARTEAN