ARABA
.
Herrerias ibaiaren iturburua eta ur-jauzia
Laguntzailea:
Udalerria: Ayala / Aiara Hurbileko herria: Añes .
.
Ibaia: Herrerías
.
Arrisku faktore bat baino gehiago dago. Ez da komeni eurite-garaian edo eguraldi txarra dagoenean haitzulora sartzea. Kontu handiz ibili behar da, ibilbide osoan eta, bereziki, amildegiaren ondoan.
Ingurumen-garrantzia. San Migel Zaharra haitzuloan dago Herrerias ibaiaren iturburua; Gorobel mendilerroko iturburu garrantzitsuenetako bat da, eta handik gutxira ur-jauzi ikusgarri batean isurtzen da (eurite eta izotz garaian). Burgos (Gaztela eta Leon), Araba eta Bizkaiko Urduñaren (Euskal Autonomia Erkidegoa) artean dagoen mendilerro honek iragazkortasun ertaineko sistema karstiko garrantzitsua du, isurialde
kantauriarraren eta mediterraneoaren arteko uren banalerroan: Nerbioi eta Kadagua ibaiek biltzen dituzten urak alde batetik, eta Jerea eta Omecillo ibaiek drainatutako urak beste aldetik. Txoko natural pribilegiatu horretan, arrainen, anfibioen, narrastien, ugaztunen eta hegaztien berrehun eta hogeita lau espezie dabiltza, baita landare-espezie ugari ere; horietako asko espezie mehatxatuen euskal katalogoan jasota daudenak. Otsoa, hontz
handia (Europako gaueko harrapari handiena), sai arrea eta belatz handia nagusi dira hemen, haien lurraldea da. Baina beste espezie berezi batzuk ere badaude, besteak beste, nabarmenetakoa Lopinga achine tximeleta, hemen eta Picos de Europa-n besterik ez dagoena; eta beste espezie kaltebera batzuk ere bai, esaterako, uhandre alpetar eta baso-igel arin gutxi batzuk.
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
HERRERIAS IBAIAREN ITURBURUA ETA UR-JAUZIA