Mugikortasun jasangarriko udal-planak egiteko gida praktikoa

Page 78

5. I I I. F

A S E A

:

E

K I N T Z A

-

P L A N A

izango da MIUPari buruz behar adina informazio jaso duen eta plan horren helburuak bere egiten dituen biztanleen ehunekoa, guztizko biztanle-kopuruarekin alderatzen badugu. MIUPak ordea biztanle guztiengan izango du eragina, ez behar adina informazio jaso duen biztanleen ehuneko txikiarengan bakarrik. Horrenbestez, MIUPa osatzeko prozesuan informazioa emateko egin diren ahaleginak gorabehera, nahitaezkoa da planaren garapenarekin batera aurrera egingo duen komunikazioplan berezi bat osatzea, udalbatzak dokumentua onesten duen unean bertan hasi eta planean aurreikusitako ekintza eta neurri guztiak martxan jartzen diren arte. Komunikazio-programak hiru zutabe nagusi izan behar ditu: A. Ekintza-plana eta MIUPa azaldu eta hedatzea. B. Hartuko den neurri bakoitza iragartzea eta nola jarriko den martxan azaltzea. C. Mugikortasun iraunkorragoaren beharrari eta abantailei buruzko etengabeko informazioa ematea eta hausnarketa egitea. Plana eta MIUPa azaltzeko eta hedatzeko, ordena honetan egin behar dira komunikazio-ekintzak: • MIUPa onartu bezain laster, argitaratu egin behar da (osorik nahiz bertsio laburtua) eta herritarrei aurkeztu auzoz auzo, erakusketa publikoa antolatu eta abar. MIUParen irudi korporatiboaren diseinua eta logotipoa ere barne har daitezke. Planaren helburuak laburbilduko dituen irudia zabaltzea da helburua, mugikortasuna soilik aipatu ordez, hiriko bizi-kalitatea hobetzeko dituen abantailak azpimarratuz. • Aldizka, planaren aplikazioaren berri emango zaie herritarrei, planaren erakunde arduradunek egiten dituzten kontrolekin batera (urteko txostenak). Horretarako, adibidez, prentsa-oharrak zabalduko dira tokiko komunikabideentzat (egunkariak, irratiak eta abar). • Aldi berean, gaiari buruzko web orri elkarreragilea izango da une oro Interneten, informazio-taulak jarriko dira leku jakinetan eta Espainiako nahiz nazioarteko foroetan aurkeztuko da MIUPa. Adibide gisa, ekintza hauek egin daitezke neurri bakoitzarekin: • Proiektua onetsi dela eta lanak hasi direla iragartzea; neurri bakoitza martxan jartzeko interesa duten elkarteek parte har dezakete. • Informazioa eskaintzea etengabe herritarrei, lanak egiten ari diren lekuan jarritako informaziotaulen bidez (lanen helburua, egiteko epeak eta abar). Halaber, Interneteko web orrian ere eskaini behar da informazio hori. Gainera, kontratistek eta diseinatzaileek komunikazio-lan horiek direla-eta dituzten betebeharrak zehaztu behar ditu

76

komunikazio–programak, eta kontratuetan jaso behar dira zehaztapen horiek. • Inaugurazio-ekitaldia antolatzea; elkarteek eta erakundeek parte hartuko dute. Mugikortasun iraunkorrari buruzko hausnarketari eusteko eta dituen abantailak ulertarazteko, ekintza positiboak antolatu behar dira aldizka; esate baterako, mintegiak eta hitzaldiak, gaiari buruzko heziketa-programak eta abar. Udalerriaren tamainaren eta eskura dauden baliabideen arabera, aipatutako komunikazio-ekintzak, beste ekintza hauekin osa daitezke: web orri bat prestatzea Interneten (baliabide gutxi behar dira horretarako), aldizkako buletina argitaratzea merkataritza-eremuetan edo –zentroetan, eskoletan eta enpresetan banatu eta lanaren hiru mailen berri emateko. Azkenik, Europako Batzordearen ekimenez “Mugikortasun Astea. Nire autorik gabeko hiria” kanpaina irailero ospatzea (helburua da hiriek aste horretako egun bakoitza mugikortasunarekin loturiko gai bati eskaintzea: oinezkoak, bizikletak, haurrak eta abar) aukera paregabea da MIUPak dagoeneko martxan jarri dituen eta laster abiaraziko dituen ekintzen berri emateko. Euskadin IHOBEk koordinatzen du aste hori (ikus 2003ko emaitzen argitalpenaren erreferentzia aurreko ataleko koadroan). Halaber, Europako Batzordeak gai honi buruzko informazio ugari eskaintzen du helbide honetan: http://www.22september.org/.

5.3. Finantziazioa eta programazioa Ekintza-plana martxan jartzeko, baliabide ekonomikoak, administratiboak eta teknikoak behar dira. Baliabide horiek guztiak ebaluatu behar dira, plana bideragarria den eta, batik bat, zer-nolako denbora-epean aplikatu ahal izango den jakiteko. Gida honetan, behin eta berriz esan dugu mugikortasunaren inguruan aldaketa nabarmenak lortzeko beharrezkoa dela garraio-azpiegituren sistema aldatzea, hau da, joan-etorriak egiteko garraiobide iraunkorragoak sustatzea. Baina horretaz gain, ahalegin handia egin behar da neurri berriei buruzko informazioa eman eta neurri horiek sustatzeko, bestela plana hutsean gera baitaiteke. Komunikazio-ahalegin horren lehen pausoa da biztanleek MIUPa osatzeko lanetan parte hartzea. Baina plana indarrean dagoen urteetan ere ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea. Bi ekintza-mota horien artean, errazena azpiegituren ebaluazio ekonomikoa eta programazioa egitea da. Baina neurri horiek aplikatzeko esperientzia ugari egin da dagoeneko eta, beraz, teknikari edo enpresa espezializatuek erraz emango dituzte neurri bakoitzaren kostu unitarioen datuak edo moduluak, eta aurreikusi


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.