2020rako plan estrategikoa

Page 1

2020rako PLAN ESTRATEGIKOA 2020rako Plan Estrategikoa Plan de Gestiรณn 2017-2018

2017-2018ko Kudeaketa Plana

1


Š Udalsarea21, Jasangarritasunerako udalerrian euskal sarea Argitalpena: 2017ko uztaila Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa Urquixo Zumarkalea 36, 6 -48011 Bilbo Tel.: 94 423 07 43 www.udalsarea21.net Itzulpena: TISA S.A. Edukia: dokumentu hau Edenway, S. L. enpresaren kolaborazioarekin egin da

2


Aurkibidea

1.

Aurkezpena ........................................................................................................................... 4

2.

2020rako Plan Estrategikoa lantzeko prozesua ............................................................. 5

3.

Egoeraren azterketa .......................................................................................................... 6

4.

Plangintza parte-hartzaileko prozesua ............................................................................ 7

5.

Diagnostiko estrategikoa ..................................................................................................... 10

6.

Eremu tematikoak ............................................................................................................ 12

7.

Plan Estrategikoa ................................................................................................................ 13 6.1

Eginkizuna ................................................................................................................. 13

6.2

Ikuspegia ................................................................................................................... 14

6.3

Balioak ....................................................................................................................... 14

6.4

Helburu estrategikoak, helburu operatiboa eta ekintzak .................................. 14

6.4.1

Helburu Estrategikoak (HE) ................................................................................ 14

6.4.2

Helburu operatiboak (HO) eta ekintzak ............................................................. 15

6.5 8.

Jarraipena eta ebaluazioa....................................................................................... 17

Eranskina: 2017-2018rako Kudeaketa Plana ..................................................................... 22

3


Udalsarea 21en 2020rako Plan Estrategikoa

1. Aurkezpena Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea da. Sare ireki eta integratzaile bat da, jasangarritasunaren alde EAEn lan egiten duten eragileak biltzen dituena; izan ere, eragile horiek sarearen baitan koordinatzen dira eta kooperatzen dute, euskal udalerrien jasangarritasun integrala bultzatzeko xedez. Udalsarea 21 2002 urtean eratu zen, euren Tokiko Agenda 21en diseinu-fasea gainditu ondoren tokiko jasangarritasun-prozesuak abiatzeko prest zeuden 16 udalerriei laguntzeko. Garai hartan ezarri ziren Sarearen eginkizuna, helburu estrategikoak eta funtzionamendu-eredua; handik hona, indarrean egon diren Plan Estrategikoen bitartez, eginkizun, helburu eta eredu horiek finkatuz joan dira eta barneko zein kanpoko zirkunstantziei egokitu zaizkie, eta eboluzionatu egin dute oraingo egoerara iritsi arte. Gaur egun, Udalsarea 21ek 175 udalerri biltzen ditu, eta baita gero eta handiagoa den ordezkaritza instituzional bat, honako hauek barne hartzen dituena: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Uraren Euskal Agentziaren (URA) eta Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez ordezkatuta; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez ordezkatuta; eta Garraio Saila eta Osasun Saila. Halaber, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere ordezkatuta daude Sarean. Udalsarea 21 bere Batzorde Exekutiboak 2016an onartu zuen dokumentu honen bidez gidatzen da: “Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Jasangarritasunaren aldeko Konpromisoa Berritzeko Akordioa: Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea”. Akordio hori Sarea Arautzeko Esparru berria da, eta bere asmoa da malgutasun handiagoa eskaintzea udalerrien tokiko jasangarritasunerako planen planteamenduan, eta, horri lotuta, Sarea kudeatzeko sistemari jarraipena ematea eta Euskadik jasangarritasunaren alorrean ezarrita dituen helburuak betetzearen alde aritzea. Bada, testuinguru horretan sortu da 2020rako Plan Estrategikoa, orain arte egindako laugarrena. Bere helburuak dira, alde batetik, Sarean arrakastaz funtzionatzen duten tresnak eta erremintak sendotzea eta hobetzea; eta, bestetik, erronka berriak bultzatzea, hots, “Euskal Adierazpena. Hiri eta herri jasangarrientzako bide-orri berria” deritzan adierazpenak eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikorako jasotzen dituen ekintzetan inspiratutako erronka berriak bultzatzea. Erronka horiek, gainera, bat datoz Nazio Batuen Erakundeak bultzatzen dituen Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioarekin (2015). Erronka horien bidez lortu nahi dena da Udalsarea 21 plataforma moldagarri eta berritzaile bat izatea eta EAEko udalerriei jasangarritasun integralerako bidean ibiltzen laguntzea, ekintzaren bidez, sarean lan eginez –hori ezinbestekoa baita-, inplikatutako politika eta eragileen arteko komunikazio, erantzunkidetasun eta koordinazioaren bitartez.

4


2. 2020rako Plan Estrategikoa lantzeko prozesua 2020rako Plan Estrategikoa lantzearen helburua izan da Sareak datorren urteetan izango duen estrategia modu konpartitu eta adostuan itxuratzea, inplikatutako eragileen parte-hartzearekin. Horretarako, EAEko udalerriei jasangarritasunaren bidean sortzen zaizkien errealitateak, beharrak eta arazoak jorratzen dira, lankidetzan, eta plangintza parte-hartzaileko prozesu zabal bat planteatzen da; bertan, lekua eta ahotsa eman zaizkie hainbat eragileri, hau da, bai Udalsarea 21eko kideei eta bai garapen jasangarriarekin zerikusia duten probintzia, erkidego, estatu eta nazioarteko kanpo-eragileei. Lanak aurrera jarraitzen du azterketa-jarduera batekin, Plan Estrategikoaren definizioarekin bukatzeko. Plana bide-orri bat da, zeren ezartzen baitu norantz joan nahi dugun datozen urteetan; halaber, hori lortzeko ekintzak zehazten ditu, eta baita hori bermatzeko beharrezkoa diren jarraipen- eta ebaluaziomekanismoak ere, horiek ere parte-hartzaileak izanik.

1.- Irudia: 2020rako Plan Estrategikoa lantzeko prozesua

3. Egoeraren azterketa Udalsarea 21eko Idazkaritza Tekniko gisa Ihobek ekarri dituen informazio eta dokumentuez bailatuz, oraingo egoera orokorra aztertu da, eta hortik abiatuta hasi da 2020rako Plan Estrategikoa definitzeko prozesua, PEST tresna erabiliz. Izan ere, tresna horrek ahalbidetzen du Sarearen inguruneko faktoreak identifikatzea, lau ikuspuntutatik: politikoa eta legala; ekonomikoa; sozial eta kulturala; eta teknologikoa.

P – Politiko eta legala

5


Ikuspuntu honetan sartzen dira jarduera politikoarekin eta arauekin zerikusia duten faktoreak, hau da, zehazki, Udalsarea 21en jardunean datozen urteetan eragina izan dezaketen edo izango duten faktoreak.

E–

Ekonomikoa

Ikuspuntu honen ardatza da bere estrategia gauzatzean Sarean eragina izan dezaketen oraingo eta etorkizuneko gai ekonomikoak aztertzea, hausnartzea eta aztertzea.

S–

Sozial eta kulturala

Gizartearen eta Udalsarea 21eko kideen aldetik proiektuan eragina izan dezaketen elementuak identifikatzen dira, horiek nola aldatzen ari diren ikusteaz batera.

T-

Teknologikoa

Teknologia berriei buruzko hausnarketa bat egin da, Udalsarea 21en funtzionamendurako nola erabil daitezkeen ikusteko eta erabilera hori etorkizunean nola aldatu litekeen aztertzeko. Bereziki interesgarria da funtzionamendu horretarako probetxu gehien eman dezaketen faktoreak aztertzea.

1.- Koadroa: Egoeraren azterketa PEST tresnarekin

6


4. Plangintza parte-hartzaileko prozesua Plan Estrategikoa lantzeko, plangintza parte-hartzaileko prozesu zabal bat gauzatu da. Bada, prozesu hori ohitura eta estilo berrietara zuzendutako urrats bat izan da, Udalsarea 21en barruan, eta, zalantzarik gabe, lagungarria izan da kide guztien inplikazioa eta konpromisoa bultzatzeko. Hala, 2020rako Plan Estrategiko berria parte-hartzerako programa zabal batetik elikatu da; bertan, udalerrien jasangarritasun integralaren alde lanean ari diren eta Udalsarea 21ekin zuzeneko edo zeharkako loturak dituzten hainbat eragilek –Udalsarea 21ekin zuzeneko zein zeharkako lotura duten eragilek- beren ekarpenak egin dituzte eta Sarearentzat interesgarriak diren gaien inguruko iritzia eman dute. Horren bidez sortu da, hain zuzen ere, Planak jasotzen duen definizio estrategikoa. Online inkesten, elkarrizketa presentzial eta telefonikoen eta eztabaida-taldeen bitartez, askotariko eragileak sartu dira Plana sortzeko prozesura, alegia, Sareko udalerrietako ordezkari politikoak eta pertsonal teknikoa, Foru Aldundiak, EAEn baina Saretik kanpo jasangarritasunaren alde diharduten eragileak, eta Udalsarea 21en antzekoak diren sare estatalak eta nazioartekoak.

2. Irudia: plangintza parte-hartzaileko prozesuan erabili diren tresnak eta esku hartu duten eragileak

Online inkestak: Online inkesta pertsonalizatuak egin dira identifikatutako interes-talde bakoitzarentzat: Udalsarea 21eko udalerrietako pertsonal teknikoa eta ordezkari politikoak, eta jasangarritasunaren alde Euskadin lan

7


egiten duten kanpo-eragileak. Inkesta horietan, gaur egun garrantzi handiena duten gaiak jorratu dira, eta aukera eskaini da iritzia emateko eta eskariak zein proposamenak egiteko.

Interneten bidezko inkesta formatu horri esker, Udalsarea 21 osatzen duten udalerrietako ordezkari politiko eta arduradun tekniko guztiak gonbidatu ahal izan ditugu Plana lantzeko prozesuan parte hartzera. Horren emaitza izan da informazio baliagarria eskuratu dela hainbat udalerrik Sarea ikusteko eta bizitzeko dituzten formez, kontuan hartuta udalerri horiek askotarikoak direla tamaina eta kokapen geografikoaren aldetik, heldutasun maila desberdina dutela jasangarritasun-prozesuari dagokionez, eta inplikazio maila desberdinak ere badituztela Sarean. Orobat, inkesten bidez Udalsarea 21etik kanpoko eragileak ere aritu dira prozesu parte-hartzailean. Haien ekarpenek ikuspegi fresko eta independentea eskaini dute Sarearekin zerikusia duten gaiei buruz, eta Udalsarea 21ekin kooperatzeko eta koordinatzeko gogoa eta borondatea jaso ahal izan dira haien aldetik.

Elkarrizketak: Elkarrizketa pertsonalak egin dira, modu presentzialean eta/edo telefonoz, Foru Aldundiekin eta zenbait udalerritako ordezkari politiko eta arduradun teknikoekin. Udalerri horiek aukeratu dira geografikoki duten garrantziagatik, euren tamainagatik, jasangarritasunera zuzendutako prozesuan duten heldutasun mailagatik eta Sarearekin duten loturagatik. Halaber, Udalsarea 21en antza duten beste sare batzuk elkarrizketatu dira, estatuan zein nazioartean. Formatu horrek ahalbidetu du Udalsarea 21entzat interesgarriak diren gaietan sakontzea eta balio handiko informazioa jasotzea, elkarrizketatuek jasangarritasunaren aldeko lanean duten esperientziari esker. Foru Aldundien kasuan, elkarrizketek erakutsi dute beharrezkoa dela Udalsarea 21en barruan duten rola elkarren artean definitzea. Ordezkari politikoei dagokienez, berriz, udalerriaren tamaina zeinahi delarik ere, Sarean modu aktiboagoan parte hartzeko borondatea jaso da, alde batetik; eta, bestetik, iritzi kontrajarriak adierazi dira ordezkari politikoek udal jasangarritasunaren alorrean duten kontzientziazio eta apustu maila baloratzerakoan. Hala, batzuek uste dute maila hori handia edo nahikoa dela, eta beste batzuek txikia dela uste dute. Bukatzeko, sareei egindako elkarrizketek erakutsi dute badirela arazo komunak, hala nola arduradun politikoen kontzientziazio edo apustu maila handitzeko zailtasuna, edo instituzioen arteko koordinazioa hobetzeko beharra, tokiko jasangarritasunari buruzko politikak definitu eta gauzatzerakoan; bada, orain arte ez gara gai izan arazo horiei erantzun egokia emateko, eta, hortaz, datozen urteetan irtenbide berritzaile eta eraginkorrak bilatu beharko dira hori konpontzeko. Bestalde, elkarrizketatutako sare

8


guztiek aitortu egin dute Udalsarea 21en ibilbidea, eta baita udal jasangarritasunaren aldeko lanari egin dion ekarpena ere. Izan ere, Europa mailako erreferente gisa identifikatu dute sareko lanaren ikuspuntutik. Gainera, inkestatutako eta elkarrizketatutako eragileek lehenetsi egin dituzte udalerrien jarduera-eremu tematikoak, datozen urteetarako, eta proposatutako zerrenda osatzeko proposamen berriak egiteko aukera izan dute.

9


Eztabaida-taldeak: Bi talde-dinamika egin dira: Lehengo taldearen partaideak honako hauek izan ziren: zenbait udalerritako pertsonal teknikoa; jasangarritasunaren alde EAEn lan egiten duten kanpo-erakundeetako ordezkariak; eta Ihobeko ordezkariak, erakunde hau Idazkaritza Teknikoaz arduratzen baita. Talde honek Sarearentzat oso interes handia duten alderdiak eztabaidatu zituen, eta proposamenak egin zituen identifikatutako erronkak eta arazoak bideratzeko eta konpontzeko. Protagonismo berezia hartu zuen Udalsarea 21en Arautze Esparru berrian aurreikusitako malgutasunak, jasangarritasuna lantzeko erabil daitezkeen estrategia eta tresnei dagokienez; halaber, beharrezkotzat jo zen administrazioaren mailen arteko koordinazioa hobetzea, eta, ildo horretatik, oso interesgarritzat jo zen Foru Aldundiek rol aktiboa hartzea Sarearen baitan. Bigarren eztabaida-taldearen partaideak, berriz, honako hauek izan ziren: Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa eta Ihoberen Atal bakoitzeko ordezkariak: Airea, Lurzoruak, Hondakinak, Natura-ingurunea eta Ekoeraginkortasuna eta ekodiseinua. Proposamenak egin ziren Planaren ildo estrategiko bakoitzerako, eta Sarearen eta Ihoberen artean egon daitezkeen lan-esparru konbergenteak eta sinergiak identifikatu ziren.

5. Diagnostiko estrategikoa Egoerari buruzko azterketan eta prozesu parte-hartzailean bildutako informazioa abiapuntutzat hartuta, AMIA azterketa bat egin zen, Sarearen ezaugarriak zein diren ezagutzeko, bai barne-ezaugarriak Ahuleziak eta Indarrak- eta bai kanpo-ezaugarriak –Mehatxuak eta Aukerak-. Tresna horren helburua da Udalsarea 21en errealitatea ezagutu ahal izatea eta Sarearen eginkizuna betetzen laguntzen eta oztopatzen duten indarrak identifikatzea, horren ostean definitzeko zer estrategia jarraitu behar den datozen urteetan eginkizun hori betetzeko.

10


2. Koadroa: Azterketa estrategikoa AMIA tresnarekin: Indarrak eta Ahuleziak

3. Koadroa: Azterketa estrategikoa AMIA tresnarekin: Aukerak eta Mehatxuak

6. Eremu tematikoak Udalsarea 21en oraingo lana eta lan historikoa kontuan hartuta, eta Euskal Adierazpena. Hiri eta herri jasangarrientzako bide-orri berria dokumentua erreferentziatzat hartuta, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioak (2015)

11


lortzeko inspirazio-iturri gisa, adierazpen hori osatzen duten 10 agendekin eta horien lorpenera zuzendutako 15 jarraibideekin, 2020rako Plan Estrategiko berriaren bidez udalerrietan landu behar diren hamaika eremu tematiko definitu dira, zerrenda batean. Proposatutako hamaika eremu tematikoak eragileek berek lehenetsi dituzte plangintza parte-hartzaileko prozesuaren baitan, eta emaitza sailkapen hau izan da:

3. Irudia: Prozesu parte-hartzailean definitu eta lehenetsitako eremu tematikoak

Halaber, prozesuan parte hartu duten eragileei beste gai tematiko batzuk proposatzeko aukera eskaini zaie, eta horren ondorioz hiru lan-arlo berri proposatu dira:

12


4. Irudia: Prozesu parte-hartzailean esku hartu duten eragileek gehitutako eremu tematikoak

7. Plan Estrategikoa Jasotako eta aztertutako informazio guztiarekin, eta Sarearen ibilbidea eta jasangarritasunera zuzendutako prozesuaren joera orokorrak kontuan hartuta, 2020rako Plan Estrategikoa erredaktatu da, atal hauekin: Udalsarea 21en Eginkizuna, Ikuspegia eta Balioak, Plan Berriaren Helburu Estrategikoak, Helburu Operatiboak eta horiek lortzeko Ekintzak. Halaber, Planak jarraipen- eta ebaluazio-sistema bat aurreikusten du, bere garapen egoki eta eraginkorra bermatzeko xedez.

5. Irudia: Plan Estrategikoaren aurkibidea

6.1

Eginkizuna

Udalsarea 21 administrazio publikoen zenbait maila biltzen dituen sare bat da, hauxe egiten duena: -

EAEko udalerrien jasangarritasunaren alde lan egiten du, modu koordinatuan.

-

Bere kideen erantzunkidetasuna sustatzen du.

-

Jasangarritasuna udal politiketan txertatzearen alde egiten du, ikuspegi integral batez; eta pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eraldatzaileak sustatzen dituzten plangintza- eta kudeaketa-metodologiak garatzen ditu. .

13


6.2

Ikuspegia

Udalsarea 21 sendo finkatutako sare dinamiko eta berritzaile bat da, administrazio publikoen partetik EAEko tokiko jasangarritasunaren alde lan egiten duten pertsona konprometituak biltzen dituena. Udalsarea 21ek modu aktiboan kolaboratzen du eragile pribatuekin, eta Europa mailako erreferente bat da bere sareko lanagatik eta bere kideen ekintza eraldatzaileagatik.

6.3

Balioak

Udalsarea 21 balio hauetan oinarritzen da: 1.-

Jasangarritasun integrala, bere ekimen guztien orientazio eta ebaluaziorako irizpide gisa.

2.-

Bere kideen konpromisoa prozesuen kalitatearekin eta Sarearen garapenarekin.

3.-

Helburuen araberako plangintzara eta emaitzen jarraipen eta ebaluaziora orientatzen da, gobernantza sustatuz, horren bidez gizartearen parte-hartzea bermatzen baita erabakiak hartzeko prozesuetan, herritarren erantzunkidetasuna bultzatzeaz batera.

4.-

Euskal udalerrien errealitate eta profiletara kasuz kasu egokitutako metodologia, baliabide tekniko, ezagutza eta informazioa modu konpartitutan garatzea.

5.-

Sarean lan egiteko kultura, bere kideen aniztasunetik.

6.-

Berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarako bokazioa.

7.-

Esfortzuaren eta bikaintasunaren aitortza.

8.-

Jasangarritasunaren alde gizartean lan egiten duten eragileei irekitako sarea integratzailea izatea.

9.-

Nazioarteko lankidetza, ezagutza eta garatutako metodologiak gizarteratzeko eta konpartitzeko ardura betetzearren, eta gisa bereko beste nazioarteko sare eta eragile batzuek egindako lanetik ikastearren ere bai.

6.4

Helburu estrategikoak, helburu operatiboak eta ekintzak

Bere Eginkizuna betetzeko eta bere Ikuspegira iristeko, ondoren adierazitako helburu estrategiko eta operatiboak identifikatu dira, eta baita horiei lotutako ekintzak ere. Horretarako, prozesuan kontaktatutako eragileen eskariak hartu dira abiapuntutzat, Udalsarea 21en ibilbidearekin eta jasangarritasunerako joera orokorrekin bat etorrita.

6.4.1

Helburu Estrategikoak (HE)

1.HE

Aurrera egitea lan konpartitu eta koordinaturako sare ireki baten bidean, jasangarritasun integraleko politikak EAEko udalerrietan bultzatu eta garatzen dituzten eragileen artean.

14


2.HE

Sareak eta udalerriek tokiko jasangarritasunaren alde egindako lana komunikatzea eta haren balioa nabarmentzea.

3.HE

Herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoak bultzatzea, toki mailan.

6.4.2

Helburu operatiboak (HO) eta ekintzak

1.HO

Udalsarea 21eko kideen kohesioa eta erantzunkidetasuna bultzatzea 1.1.HO Udalsarea 21en Arautze Esparru berria jakinaraztea, bai Sarearen barruan eta bai kanpoan, eta ahalik eta udalerri eta administrazio publiko gehienen atxikimendua lortzen saiatzea. 1.2.HO Udalsarea 21 osatzen duten udalerrien erantzunkidetasuna sustatzea, rol berriak, lidergo forma berriak eta ardura konpartituak bultzatuz, udalerrien errealitateak desberdinak direla kontuan hartuta. 1.3.HO Udalaz gaindiko kideek Sarearen barruan jokatu behar duten rola modu konpartituan definitzea eta haien inplikazioa aktibatzea, batez ere Foru Aldundien kasuan. 1.4.HO Sarean finkatuta dauden topaketa presentzialeko esparruak dinamizatzea eta indartzea, formatu erakargarriekin (Batzorde Exekutiboak eta Teknikoak, lantaldeak‌), udalerrien behar tematiko espezifikoak eta errealitate geografikoen desberdintasunak kontuan hartuta, herri txikiei arreta berezia zuzenduz. 1.5.HO Ordezkari politikoen parte-hartze eta inplikazioa bultzatzea Sarean, formatu eta espazio berriak aztertuz eta sortuz.

2.HO

Maila administratiboen eta haien politiken arteko koordinazioa hobetzea 2.1.HO Maila instituzionalen arteko topaguneak ezartzea, lurraldez lurralde, informazioa, prestakuntza eta eztabaida konpartitzeko. 2.2.HO Sarea kontrasterako plataforma gisa indartzea eta politika sektorialak abiatzeko foroak sustatzea maila instituzionalen artean. 2.3.HO Eskualde-erakundeen

parte-hartzea

sustatzea

eta

erraztea

Sarean,

tokiko

jasangarritasunari buruzko politiken garapenean jokatzen duten rolagatik.

3.HO

Udalsarea 21en eta helburu berdintsu edo osagarriak dituzten kanpo-eragileen arteko lankidetza sustatzea 3.1.HO Udalsarea 21ek jasangarritasunaren alde lan egiten duten beste eragile, sare edo erakunde batzuekin duen lankidetza bultzatzea eta sendotzea, eta haien ikuspegia eta esperientzia txertatzea.

15


3.2.HO Topaketarako foroak sortzea eta interes konpartituko proiektuak sustatzea sektore publiko eta pribatuaren artean. 3.3.HO Alerta-sistema egokiak definitzea eta bermatzea, bai berrikuntza sustatu ahal izateko eta bai Udalsarea 21ek bultzatzen duen lana nazioarteko jasangarritasunaren politiken ildo beretik eramateko.

4.HO

Komunikazio- eta ikaskuntza-bide berriak indartzea, sustatzea eta garatzea Udalsarea 21 osatzen duten kideen artean. 4.1.HO Teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak esploratzea, bai oraingo kanalak hobetu ditzaketen komunikazio-forma berriak gehitzeko eta bai informazioaren trukea eta sareko lana bultzatzeko. 4.2.HO Jasangarritasunari buruzko informazioa eta prestakuntza ikuspegi integral batez garatzea udal pertsonalarentzat; eta erreferentziazko pertsona adituen profilak identifikatzea, udalaren alorrean, lehentasunezko alderdi tematikoetarako. 4.3.HO Ezagutzaren kudeaketa ahalbidetu eta interes espezifikoko gaiak (eremu tematikoa, udalerri mota edo zona geografikoa) jorratzen dituzten lantaldeak antolatzea. 4.4.HO Tokiko jasangarritasunari buruzko politiken ebaluazioa eta koordinazioa sustatzea, gardentasun printzipioekin bat etorrita.

5.HO

Udalsarea 21ek eta bere udalerriek egindako lana hedatzea eta gizarteratzea 5.1.HO Aitortzarako

foroak

eta

topaketa

ireki

eta

parte-hartzaileak

antolatzea,

jasangarritasunaren alorrean lortutakoa gehiago hedatu ahal izateko. 5.2.HO Udalsarea 21en webgunea egokitzea, Sarea eta udalerriak kanporantz komunikatzeko tresna izan dadin (jasangarritasunaren alde lan egiten duten beste sare, udalerri eta eragile batzuk). 5.3.HO jasangarritasunaren errealitatea islatu eta etengabeko hobekuntza aurrera eramaten laguntzen duten kalitatezko datuak sortzea eta hedatzea. 5.4.HO Udalerriek sektore eta lurralde mailako politikei egiten dieten ekarpena sostengatzea, informazio objektibo eta eguneratuarekin.

6.HO

Euskal Adierazpena Sarearen erreferentzia- eta inspirazio-esparru bihurtzea, eta Udalsarea 21 nazioartean posizionatzea 6.1.HO. Euskal Adierazpena ezagutzera ematea eta beraren aldeko atxikimendua bultzatzea, batez ere udalerrien eta bestelako administrazio publikoen aldetik.

16


6.2.HO Euskal

Adierazpenean

jasotako

aldaketa

soziokultural,

sozioekonomiko

eta

teknologikoak bultzatzen dituzten ekintza eraldatzaileak identifikatzea, sustatzea eta bistaratzea, jasangarritasun integrala lortzeari begira. 6.3.HO Bide berriak esploratzea Sarea eta beraren kideak finantzatzeko eta proiektu konpartituetan parte hartzeko. 6.4.HO Estatuko eta nazioarteko erakundeekin dauden aliantzak indartzea, beste erakunde eta udalerri batzuen esperientziatik ikasiz.

6.5

Jarraipena eta ebaluazioa

2020rako Plan Estrategikoaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko, Aginte Koadro Integral bat diseinatu da berariaz, adierazle kuantitatibo eta kualitatibo soilekin, horien bidez Planaren estrategien inpaktu, bilakaera eta garapenaren jarraipena egin ahal izateko (kontrolatzea eta neurtzea), denbora errealean. Horri esker, lortutako emaitzetatik abiatuta, ekintzak egokitu eta helburuak birdefinitu ahal izango dira, beharrezkoa izanez gero.

Planean bildutako helburu eta ekintzen jarraipen eta ebaluazioaren eraginkortasuna bermatzeko xedez, ikuspegi parte-hartzaile bat planteatzen da jarraipen eta ebaluazio horietarako. Izan ere, plangintza parte-hartzaileko prozesu baten bidez itxuratu den plan batek inplikatutako eragileen parte-hartzerako bideak ere behar ditu bere eboluzioaren jarraipena egiteko, plana garatu eta ezartzen den bitartean. Ikuspegi parte-hartzaile horrek ahalbidetuko du errealitatean gertatzen dena ezagutzea, planaren xede diren eragileen pertzepzioa jasotzea, eta aldaketak egiteko komenigarritasunari buruz modu kolektiboan hausnartzea.

Eredu horrek, 2020rako Plan Estrategikoaren jarraipen eta eboluzioa errazteaz gain, Sareko kideen inplikazioa, kohesioa, erantzunkidetasuna eta koordinazioa erraztuko ditu.

Sarean inplikatutako eragileek jarraipen eta ebaluaziorako zereginetan parte hartzeko bideari dagokionez, hori Ihobek –Udalsarea 21en Idazkaritza Tekniko gisa- gidatutako prozesu gisa konfiguratuko da, Sarearen Batzorde Exekutiboaren koordinazioarekin.

Aginte Koadro Integrala

Aginte Koadro Integralak Helburu Operatiboak hartzen ditu barne, eta ondoren ageri diren adierazleak ezartzen ditu –horien balioak urtekoak dira, (*) ikurra dutenak izan ezik, horiek metatuak baitira-:

17


18


19


20


21


8. Eranskina: 2017-2018rako Kudeaketa Plana Jarraian, 2017-2018 urteei dagokien jarduera-programa aurkezten da; 2020ra arte indarrean egongo den formulazio estrategikotik abiatuta landu da, jardueren gauzapena seihilekoen arabera antolatuz.

22


23


24


25


26


27


28


29


30


31


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.