Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia

Page 1

basquecountry2016.eu

LEHENENGO IRAGARPENA

EUROPAKO HIRI ETA HERRI JASANGARRIEN 8. KONFERENTZIA EKINTZA ERALDATZAILEA: EUROPARENTZAKO POTENTZIALA Euskadi, Bilbo, 2016ko apirilaren 27tik 29ra


Ongietorria

Helburuak

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziara «Ekintza Eraldatzailea: Europarentzako potentziala» gaiarekin. Euskadi ekitaldiaren egoitza izango da, 2016ko apirilaren 27tik 29ra. Antolatzaileak ICLEI - Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Nazioarteko Sarea, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira, Udalsarea 21 - Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen lankidetzarekin.

• Plataforma bat eskaintzea tokiko buruzagiei hiri-garapen jasangarriarekin zerikusia duten ideiak, esperientziak eta itxaropenak adierazteko;

Konferentzia tokiko jasangarritasunari buruzko politiken nazioarteko hitzordu nagusitzat hartzen da, eta Aalborg (1994 eta 2004), Lisboa (1996), Hannover (2000), Sevilla (2007), Dunkerque (2010) eta Genevan (2013) aurretik egindako konferentzien jarraipena da. 2016ko konferentziak erakutsiko du noraino den premiazkoa tokiko jasangarritasunaren alorrean aurrera egitea, Europako etorkizuna itxuratzeari begira. Konferentzia garrantzi handiko une batean egingo da, hau da, 2015aren osteko Garapen Agenda hartzeko NBEren goi bileraren eta Klimari buruzko Alderdien Konferentziaren ostean (COP 21, Paris); izan ere, hortik Kyotoren osteko egitura bat sortu beharko litzateke, klima-aldaketari aurre egiteko. Erronka globalei aurre egin behar izateaz batera, tokiko eta eskualdeetako gobernuek ingurumen-, finantza- eta gizarte-gaiei ere aurre egin behar diete Europan. Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia arreta pizteko deia izango da, erronka horiei ekintza eraldatzailearen bidez heltzeko.

2 Irudi: Eusko Jaurlaritza_Mikel Arrazola

• Tokiko gobernuen, sektore pribatuaren, gizarte zibilaren eta finantza-sektorearen arteko lankidetzaren funtsezko rola aztertzea, ekintza integralak inplementatzeari begira; • Esploratzea nola uztartu daitezkeen hiri-garapen jasangarrirako estrategia eta neurriak ikuspegi ekonomiko berriekin eta berrikuntza sozialarekin, toki mailan, balioa eta enplegua maila horretan sortzeko eta erresilientzia ekonomikoa hobetzeko; • Hiri-garapen jasangarriaren aldeko neurriak hartzeko konpromiso bateratu formal bat hartzeko aukera eskaintzea tokiko buruzagiei, europar gobernantzari buruzko itxaropenak helarazteaz batera, konpromiso horri eusteari begira; • Tokiko gobernuak informatzea eta konprometitzea garapen jasangarriarekin zerikusia duten tresnen inguruan, Europa mailan eta nazioartean, hala nola Garapen Jasangarriaren Helburuen edo EBko Hiri Agendaren inguruan; eta, horri lotuta, esploratzea nola lagundu eta sustatu ditzaketen tresna horiek tokiko ekimenak; • Aztertzea nola lagundu ote dezakeen ekonomia zibikoak krisi ekonomiko eta finantzarioari aurre egiten eta Europa bateratu eta inklusiboaren aldeko konfiantza berreskuratzen, behetik gorako ikuspegi batez.

Irudi: Basquetour


Konfirmatu berriak

Corina CreĹŁu Komisarioa Eskualde Politika Europako Batzordea

IĂąigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza Euskadi

Jeb Brugmann Aditua, Plangintza eta Hiri Berrikuntza

Ligia Noronha Teknologia, Industria eta Ekonomiaren Zuzendaria, PNUMA

100 txostengile baino gehiago

Programaren laburpena

Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziaren hiru eguneko programak barne hartuko ditu osoko bilkurak, Alkateen Saioa, gaikako saioak, sarean lan egiteko aukerak eta Euskadi ezagutzeko bisita teknikoak. Ekitaldiaren ondorioa bai gaurko erronkak eta bai ekintza eraldatzaileak tokiko mailan inplementatzeko premia islatzen dituen Adierazpen bat izango da.

26 April

27

Apirilak

28

Apirilak

29

Apirilak

26

Apirilak

Ekitaldia hasteko osoko bilkura

1. Osoko bilkura Ekintza eraldatzaileen gobernantzatestuingurua

2. Osoko bilkura Eztabaida

3. Osoko bilkura Adierazpena

4. Osoko bilkura Hiri produktiboa: ekintza eraldatzailearen kontzeptua

5. Osoko bilkura Berrikuntzaren merkatua

6. Osoko bilkura Europako hirien potentziala

7. Osoko bilkura Europar izaera tokiko mailan bizkortzea. Ondorioak

Izen-ematea

Gaikako saioak Alkateen Saioa

Osoko bilkuren aurreko saioak

Ongietorriko Saioa

Harrera eta koktela

Tailer mugikorrak eta ekintza sozialak Euskadin

Amaiera emateko bazkaria

Izen-ematea 2015eko urrian egin daiteke!

1000 partehartzaile baino gehiago

Eskualdeetako gobernuen ordezkariak, Europako zein nazioarteko instituzioak, erakunde aldeaniztunak, komunitate ikertzailearen kideak, sektore pribatua eta gizarte zibila.

3 Irudi: Basquetour


Konferentziaren egoitza Euskalduna Jauregia Abandoibarra etorb., 4. zkia 48011 Bilbo, Euskadi www.euskalduna.net

Jarri zaitez harremanetan! ICLEI - Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuak Europako Idazkaritza Leopolding 3 79098 Friburgo Alemania Telf.: +49 (0) 761 – 368 92 0 Faxa: +49 (0) 761 – 368 92 19

Irudi: Euskalduna Jauregia

E-mail: basque2016@iclei.org Website: www. basquecountry2016.eu

Batzorde Antolatzailea ICLEI – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuak sare global bat da, 1.000 tokiko gobernu baino gehiago biltzen dituena. Europan, ICLEIk tokiko gobernuak ordezkatzen ditu EBko jasangarritasunaren aldeko politikaren prozesu garrantzitsu guztietan, eta elkarrekin lan egiten du Europako sareekin, Europako Batzordearekin, Eskualdeen Batzordearekin eta beste erakunde askorekin. Euskadik garbi islatzen du Europako eskualdeen eraldatze-ahalmena, zeren industrian kontzentratzetik zerbitzuetan oinarritutako ekonomia moderno batera pasatu baita. Orain dela gutxi onartu duen 2020rako Ingurumen Programarekin, Eusko Jaurlaritzak ingurumena hobetzeko konpromiso irmoa erakusten du, eta bat dator Europako eta nazioarteko estrategiekin, enplegua sortzeari, bizi-estandarrak hobetzeari eta karbono gutxiko ekonomia bat eraikitzeari begira. Euskadi tokiko jasangarritasunaren kontuetako erreferenteen artean kokatu da, Udalsarea 21 - Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareari esker, zeren honek iblibide luzea egin baitu euskal udalerrien Tokiko Agenda 21ak koordinatzen eta dinamizatzen. Bizkaiko Foru Aldundia garapen jasangarriaren alde toki mailan diharduen europar mugimenduaren liderren artean dago, Aalborgeko Konpromisoak sinatu eta “Bizkaia 21 Programa” – eskualdeko ingurumen-, kultura-, ekonomia-, eta gizarte-erronkei erantzutera zuzendutako estrategia global bat -diseinatu ondoren. Bilboko Udalak tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromiso sendoa erakusten du, eta Tokiko Agenda 21eko prozesu luze bati esker hainbat ekintza inplementatu ditu udalerrian, bere ingurumen-hobekuntza segurtatzeko.

Facebook “f ” Logo

basquecountry2016.eu 4

CMYK / .ai

Facebook “f ” Logo

CMYK / .ai

#Basque2016 Jarraitu azken berriak Twitter-en: @sustain_cities


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.