EAE-ko tokiko jasangarritasun-politiken eragin ekonomikoa

Page 1

EAE-ko tokiko jasangarritasun-politiken eragin ekonomikoa 2015ko Iraila

Udalsarea 21

ek 12 urte daramatza tokiko jasangarritasuneko politikak sustatzen, eta ibilbide horretan, ezagutzak eta metodo konpartitu bat lortu ditu, baita esperientzia arrakastatsu ugari ere, eta jasangarritasuneko udal politiken inguruan aurrerapen positiboak izan ditu, neurri handiagoan edo txikiagoan neur eta froga daitezkeen emaitzekin. Batzorde Exekutiboak 2014ko uztailaren 10ean onartu zuen Udalsarea 21en 2014-2015 Kudeaketa Planak azpimarratzen du norabide egokian aurrerapenak egiten ari diren arren oraindik bide luzea dagoela egiteke, eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zaio garrantzi berezia ematea Udalsarea 21en lanaren proiekzio publikoari eta aintzatespenari. Udalsarea 21 tokiko esparruan jasangarritasunpolitikak martxan jartzeko beharrezko plataforma gisa aintzatestea bultzatzeko eta lana herritarrei hurbiltzeko nahitaezkoa da sarearen jardueraren bidez lortu denaren inguruko informazioa eta datu sendoak, objektiboak eta trazagarriak aurkeztea. Horretarako, nahitaezkoa da Udalsarea 21en kide guztien lankidetza eta parte-hartzea, sarearekiko erantzunkidetasun-printzipioan oinarrituz, denek onartzen baitute printzipio hori sarearen parte bihurtzen direnean, eta 2015erako ikuspegian eta eginkizunean laguntzen du. Egiatan, asko dira Udalsarea 21eko kideek martxan jarri dituzten ekimenak, eta gizarte- eta ingurumenarloetan eta hainbat gairen inguruan ezarri diren tokiko jasangarritasun-politiken harira lortu diren hobekuntzak ere ugari dira.

Hala ere, jorratzeke dagoen alderdi bat tokiko erakundeek tokiko jasangarritasunaren alde gauzatzen duten jardueraren dimentsio eta eragin ekonomikoa da, eta horrek Udalsarea 21ek gizartean duen posizioa indartu behar duen argudio bat izan behar du.

Helburua: EAEko tokiko jasangarritasunaren kudeaketaren ondoriozko eragin ekonomikoa ebaluatzea. Testuinguru honetan, 2014ko otsailean lan-talde berri bat jarri zen martxan, Udalsarea 21eko kideen tokiko jasangarritasun-politikek EAEn duten eragin ekonomikoa ebaluatu eta kalkulatzeko oinarri metodologikoak adostu eta zehazteko.

Lantalde pilotua 2014aren hasieran lantaldean parte hartzeko egin zen deialdi irekian, 12 toki-erakunde aurkeztu ziren boluntarioki, herri hauetako udalak, hain zuzen: Asparrena (1.652 biz.), Balmaseda (7.829 biz.), Basauri (41.624 biz.), Berango (6.925 biz.), Durango (28.220 biz.), Elburgo (624 biz.), MaruriJatabe (945 biz.), Vitoria-Gasteiz (242.082 biz.), Iruraiz-Gauna (511 biz.) eta Aguraingo Kuadrila (12.520 biz.), Uribe Kostako Mankomunitatea (36.319 biz.), Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal (108.745 biz.) erakundearen jasangarritasun bulegoa.


Udalsarea 21 tokiko esparruan… … jasangarritasun-politikak martxan jartzeko beharrezko plataforma gisa aintzatestea bultzatzeko eta lana herritarrei hurbiltzeko nahitaezkoa da sarearen jardueraren bidez lortu denaren inguruko informazioa eta datu sendoak, objektiboak eta trazagarriak aurkeztea.

Tokiko erakunde bakoitzaren informazio ekonomikoak 18 esparru barne hartzen ditu, eta honela taldeka daitezke: • Lurralde-alderdiak: Plangintza, Mugikortasuna, Biodibertsitatea, Ingurumen-arriskua eta Erosketa eta kontratazio publiko berdea. • Ingurumen-alderdiak: Ura, Hondakinak, Energia, Ingurumenaren kalitatea eta Klima-aldaketa. • Alderdi sozialak: Parte-hartzea, Koordinazioa, Garapen ekonomikoa, Ongizatea, Kultura-kirola-euskara eta Etxebizitza. • Baita tokiko jasangarritasunarekin erlazionatutako Langileriagastuak eta Gastu arruntak ere. Emandako informazio ekonomikoa analizatzeko, eta lortu nahi diren adierazle makroekonomikoak lortu ahal izateko, antzeko azterlanetan eskarmentu luzea duen kanpoko laguntza kontratatu da eta metodo egiaztatu bat aukeratu da, Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen jarduketarako sozietate publikoak) antzeko lanetan erabili duena, EAErako eta Estatuko gainerako eremuetarako inputoutput taula simetrikoetan (TIO) oinarrituz.

Azterketaren xedea Hona hemen azterketaren helburu nagusia: “EAEko tokiko jasangarritasunaren kudeaketaren ondoriozko eragin ekonomikoa ebaluatzea”. Helburu zehatz hauekin batera: • Tokiko jasangarritasun-politikek EAEko ekonomiaren traktore gisa egin duten ekarpen ekonomikoa aintzatestea. • Funts publikoak eta pribatuak mobilizatzeko duten gaitasuna zehaztu eta balioestea. • BPGaren, enpleguaren eta itzulkin fiskalaren arloetan egin den ekarpena ebaluatzea. • Etorkizunerako jarduera-neurri edo -linea posibleak identifikatzea eta erabakiak hartzea erraztea. • Tokiko erakunde batek lortu dituen emaitzak lagin pilotuko “antzeko” beste udal-erakunde batzuen batez besteko emaitzekin eta lagin pilotuaren batez besteko emaitzekin alderatu ahal izatea. Azterlanaren irismenak hiru eragile-talde handiri egiten die erreferentzia batik bat: enpresa-sarea, herri-administrazioa eta herritarrak. Era berean, ebaluatzen den jardueraren eraginak ez dio EAEri bakarrik erreferentzia egiten, Estatuko gainerako eremuetan izan den eragina ere kontuan hartzen baita.


Proiektu pilotuaren emaitzak Atal honetan laburbiltzen dira proiektu pilotuan parte hartu duten tokiko erakundeen eragiketa-gastuaren banaketa, proiektuaren xede diren eragileen araberako gastuen banaketa, eta gastuaren xede izan diren jarduera ekonomikoko sektore nagusiak. Zuzeneko eragiketa-gastu horren banaketa honakoa izan da:

Zuzeneko eragiketa-gastua (banaketa) %18 Inbertsioak

%74 Enpresen azpi-kontratazioa

Eragin ekonomikoa

%8 Beste eragile batzuen diru-laguntzak

Bestalde, eragiketa-gastuaren xedea gastu hori jaso duten eragileen arabera analizatuz gero, honako emaitza lortzen da:

Azken xedea (zuzeneko eragiketa gastua) %12 Beste administrazio publiko batzuk k

%9

%79

Orokorra/gizartea

Enpresa

Jarraian, azterketako eragin ekonomikoaren alderdirik azpimarragarrienak azalduko ditugu: l Tokiko erakundeak zuzenean jasangarritasun-politiketan gastatu duen euro bakoitzeko, 1,1 â‚Ź eragiten dira beste eragile batzuen bitartez (zeharkako gastua). l Tokiko erakundeek gastatu duten euro bakoitzeko, 2,3 â‚Ź eragiten dira guztira ekonomian. l Lan-merkatuari dagokionez, 17 lanpostu sortzen dira inbertitutako milioi bakoitzeko.

Era berean, zuzeneko eragiketa-gastua gastu horren xede izan den jarduera-sektorearen arabera ere analiza daiteke. Horrela, jardueralerro desberdinen bitartez ikusten da honako sektore hauetan izan duela eragina: birziklapena, energia, eraikuntza, ura, beste enpresasektore batzuk, ongi pasatzeko jarduerak eta jarduera kulturalak, herri-administrazioa, merkatuaren inguruko hezkuntza eta elkarte jarduerak.

l Itzulkin fiskalari dagokionez % 51a suposatzen du. Hau da, tokiko jasangarritasunean inbertitutako 100 euro bakoitzeko 51 â‚Ź itzultzen zaizkio Ogasun Publikoari zergen bidez.


Esparru bakoitzeko eragina

• Itzulkin fiskalari dagokionez (guztira jasotako bilketa zati zuzeneko gastua): gizarte- eta lurralde-alorrek eman dituzte emaitzarik onenak. Azken horien artean, arriskuarekin eta biodibertsitatearekin lotutako jarduerek eman dituzte itzulera-tasa handienak. Ingurumenalderdiei dagokienez, energiarekin lotutakoek eman dituzte itzulera-tasarik handienak.

Esparrukako analisia ikusita ondorioztatzen da honakoak direla tokiko erakundeek gauzatu dituzten eta jarduera ekonomikoan eragin handiena izan duten jarduerak (BPGan, enpleguan eta beren diru-bilketa gaitasunean duten eraginagatik): • Errentari dagokionez (guztizko gastuaren euro bakoitzeko eragindako errenta guztira): lurraldealderdiekin, eta bakoitzaren barruko esparruak, emaitza onenak lortzen dituztenak dira. • Enpleguari dagokionez (gastatutako milioi bat euroko lanpostuak guztira): lurralde-alderdiekin erlazionatutako jarduerak dira gehien laguntzen dutenak enplegua sortzen.

Emaitzak

• Azkenik, mobilizazio-ratiotik altuenak lurraldealderdiekin daude erlazionatuta. • Biztanle bakoitzeko gastuari dagokionez, berriro ere gizarte-alderdiak dira guztizko gastu altuenak eragiten dituztenak. Ondoren, emaitzak esparruka laburtzen dituen taula erakusten da ondorengo adierazleen arabera:

Ekoizpen bid.

Errenta bid.

Enpleguak milioiko

Itzulkin fiskala

Lurralde-alderdiak

1,40

1,02

21,4

%56,9

Ingurumen-alderdiak

1,22

0,87

10,8

%38,5

Gizarte-alderdiak

1,24

1,08

19,08

%56,9

Guztira

1,31

1,01

17,1

%51,1

Emaitzak

Mobilizazio ratioa

Gastua guzt./ Biz.

Errenta guzt./ Biz.

Lurralde-alderdiak

1,7

43

44

Ingurumen-alderdiak

0,4

54

56

Gizarte-alderdiak

0,3

103

111

Guztira

1,1

210

211

Glosario l Enplegua milioiko: Guztizko gastuaren milioi bat euroko lanpostu-kopurua guztira. l Itzulkin fiskala: Lortutako dirubilketa guztia zati zuzeneko gastua. l Errenta-biderkatzailea: Guztizko gastuaren euro bakoitzeko eragindako errenta guztira.

Idazkaritza Teknikoa Udalsarea 21 Urkixo Zumarkalea 36 Zk. - 6. solairua, 48011- BILBO udalsarea21@ihobe.eus www.udalsarea21.eus

l Ekoizpen-biderkatzailea: Guztizko gastuaren euro bakoitzeko eragindako ekoizpena guztira. l Mobilizazio ratioa: Zuzeneko gastuko euro bakoitzeko mobilizatutako euroak.

l Biztanle bakoitzeko guztizko gastua: Biztanle bakoitzeko guztizko gastua eurotan. l Biztanle bakoitzeko errenta guztira: Biztanle bakoitzeko eragindako errenta guztira eurotan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.