Jarduera Memoria 2022

Page 1

2022 Jarduera Memoria

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

AURKEZPENA

SIIS (Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua) erakundeak gizarte-politiken eta gizarte-zerbitzuen esparruan dihardu 1972tik, Eguía-Careaga Fundazioaren baitan, irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea dena. Hasierahasieratik eta gaur egun arte ezagutzaren inguruan jardun du, gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak eraikitzeko eta hobetzeko tresna gisa.

Talde balioaniztuna eta diziplinartekoa gara eta gizarte-zerbitzuetan, gizartepolitiketan eta horiekin lotutako hainbat ezagutza-eremutatik gatozenak, hala nola soziologiatik, gizarte-langintzatik, zuzenbidetik, ekonomiatik, antropologiatik, komunikaziotik eta dokumentaziotik.

Gure misioa gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak aztertzen, eztabaidatzen eta diseinatzen aktiboki laguntzea da, gure gizartearen premien bilakaerara egokituta; pertsonen inklusioa eta bizi-kalitatea sustatzeko gai izan daitezen eta pertsona ardatz duen arreta komunitarioko eredu baten garapena bultzatzeko gai izan daitezen. Hori guztia ikuspegi zorrotz eta aurrerakoi batetik eta nazioarteko ikuspegi batetik, eta baliabideen plangintzaren eta aprobetxamenduaren eraginkortasunaren ikuspegitik gidatua; horrela, egungo premien araberako erantzun unibertsal eta birbanatzaileena etorkizuneko belaunaldientzako gizarte-politiken iraunkortasuna bermatzeko.

Gure ikuspegia gizarte-zerbitzuen arloko plangintzan, erregulazioan, prestazioan, ebaluazioan eta ikerketan esku hartzen duten eragile guztientzat erreferentziazko zentroa eta tresna erabilgarria izatea da. Arlo horretako ezagutza espezializatua sortzen, detektatzen eta zabaltzen aditu den pertsona-taldea izatea, beharrak identifikatzeko, lehentasunak zehazteko eta konponbideak proposatzeko gai dena, zorroztasun teknikoarekin eta sektorean esku hartzen duten gainerako eragileekin lankidetza estuan.

Gure balioak dira: zorroztasun teknikoa, independentzia, lankidetza publiko/ pribatua, sare-lana, sormena eta jakin-nahia.

SIISeko bulegoen planoa eta ikuspegia.

Egilea: Joaquín Montero

HISTORIA

1972an, orduko Gipuzkoako Subnormalen aldeko Elkartea izenekoak eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren San Miguel Patronatuak Adimen urritasunaren arazoa Gipuzkoan argitaratu zuten, Gaur ikerketa soziologikoko taldeari enkargatu ziotena. Ramon Saizarbitoria soziologoak funtsezko zeregina izan zuen txostenak adimen-urritasunaren gaia kokatzen zuen eta, aldi berean, urritasun horri aurre egiteko behar ziren zerbitzuak zehazten eta kuantifikatzen zituen, Europako beste herrialde batzuetan hedatzen ziren oinarri teoriko eta filosofikoei jarraituta. Lanaren erredakzioak, gainera, gaiari buruzko informazio tekniko/zientifikoaren beharrezko fluxuan gabezia handia zegoela baieztatzeko balio izan zuen.

Gabezia hori zen txosten haren sustatzaile nagusietako baten kezka nagusia, José I. Eguía-Careagarena; Euskadiko eta Espainiako elkarte-mugimenduaren lehen bultzatzailea. Izan ere, elkarte horrek, bere gune erredaktorean oinarrituta, nazioarteko informazio-zerbitzu espezializatu bat sortzea erabaki zuen, gabezien esparruan espezializatua. Zerbitzu horrek lotura estua zuen garai hartako mugimendu asoziatiboarekin, eta arlo horretan lan egiten zutenek gero eta dokumentazio eta informazio gehiago eskuratzeko zuten beharrari erantzun nahi zitzaion; izan ere, hasieran, adimen-urritasunera mugatua –modu isolatuan ezin tratatzea agerikoa zen, batez ere alderdi sozialari dagokionean–, eta, ondoren, ezgaitasunen multzora, eta azkenik gizarte-zerbitzuetara zabaldu zen. 1978an, SIIS Eguía-Careaga Fundazioan sartu zen.

Orduz geroztik, SIIS garatzen joan da, eta, gaur egun, gizarte-zerbitzuen arloko ikerketa eta dokumentazioaren funtsezko erreferente bihurtu da. Gizartepolitikei eta gizarte-zerbitzuei egindako ekarpen nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ezgaitasunen bat duten pertsonen lan- eta hezkuntzaintegrazioa, zaintzaileen arreta, arretaren indibidualizazioa, erabiltzaileen eskubideak eta zerbitzuen arretaren kalitatea. Gaur egun begi-bistakoak dirudite, baina, bere garaian, oso konbentzituta azaldu eta defendatu behar izan ziren.

LAN ILDOAK

Gure funtzioak eta jarduerak elementu dinamikoak dira, eboluzioan daudenak, eta egokitu eta bideratu egin behar dira, garaietako errealitatearekin, premia berriekin eta aukera berriekin bat etorriz; betiere gizarte-politikak hobetzen laguntzeko dugun misioa ahalik eta ondoen betetzera bideratuta.

Gure lan-ildo guztiak ezagutza garatzera bideratuta daude: ezagutza detektatzera, sortzera eta hedatzera. Hauek dira:

IKERKETAK

• Diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak gizarte-zerbitzuen arloko premiei buruz eta zerbitzu-sarearen irismenari eta funtzionamenduari buruz.

• Ikerketa epidemiologikoak.

• Gizarte-politikei, arreta-ereduei eta zerbitzuen diseinuari buruzko nazioarteko azterlan konparatiboak.

AHOLKULARITZA ETA IDAZKARITZA TEKNIKOA

• Gizarte-zerbitzuak planifikatzeko eta antolatzeko aholkularitza teknikoa, planak, mapak eta bestelako antolamendu-tresnak egiten.

• Arau-testuak artikulatzeko aholkularitza tekniko eta juridikoa.

• Arreta-ereduen diseinua.

• Arretaren kalitatea eta prestakuntza parte-hartzailea hobetzeko prozesuak diseinatzea eta dinamizatzea.

• Planen eta zerbitzuen ebaluazioa.

• Literatura-berrikusketak.

PRODUKTU ETA ZERBITZU DOKUMENTALAK

• Gizarte-zerbitzuen esparruan sortzen den literatura hautatzea, katalogatzea eta kualitatiboki zabaltzea, gaian espezializatutako bibliografia-funts bat mantenduta.

• Dokumentu-zerbitzu pertsonalizatuak (dokumentu-analisiak, bibliografiabilaketak, aldizkako alertak, bibliografia tematikoak).

• Joerak eta jardunbide egokiak gaikako aldizkari elektronikoen, datu-bankuen eta sare sozialen bitartez aztertzea eta gaika zabaltzea.

BEHATOKIAK, DIREKTORIOAK ETA WEBGUNEAK

• Gaikako behatokiak diseinatzea eta eguneratzea.

• Zerbitzu eta prestazioen direktorio, katalogoak eta mapak disenatu eta eguneratzea.

PUBLIKAZIO ESPEZIALIZATUAK

• Buletin dokumentalak.

• Gaurkotasunari buruzko buletinak.

• Aldizkari zientifikoak.

• Jarduera egokietako gidaliburuak.

• Literatura-berrikuspenak.

EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA

Fundazioaren egoitza nagusia Donostian dago, eta, gainera, egoitza bat du Madrilen, Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren instalazioetan.

Hauek dira Fundazioaren Patronatuko kideak:

Fundatzaile eta Presidentea: José Ignacio Eguía-Careaga

Presidenteordea: Jesús Antonio Pérez de Arróspide

Idazkaria eta diruzaina: Jorge Luis Díez

Batzordekideak: Juan José Álvarez

Itziar García

Ignacio Iragorri

Natxo Martínez

Adriana Martínez

María Rubio

Cristina Ruiz

Javier Ruiz

José María Segura

Eva Silvan

Joseba Zalakain

Imanol Zubero

José Luis Zubizarreta

Gure finantzazioa, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoko —Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak— eta Estatuko —Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua, Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioa— hainbat administrazio publikorekin egindako hitzarmen eta kontratuetatik dator.

SIIS beste administrazio autonomiko batzuekin ere lankidetzan aritzen da, hala nola Nafarroako Gobernuarekin edo Errioxako Gobernuarekin, Euskadiko hainbat udalekin eta Hirugarren Sektoreko erakundeekin.

IKERKETAK

Premia sozialen inguruko diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak

• Etxerik gabeko pertsonen VI. zenbaketa garatzeko laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

• Bizkaiko pertsona adinduen premia sozialen inguruko ikerketa. Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitatea. Bizkaiko Foru Aldundia.

• Bizkaiko 50 urteko eta gehiagoko pertsonen egoerari eta premiei buruzko adierazle-sistema baten diseinua eta proposamen grafikoa. Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitatea. Bizkaiko Foru Aldundia.

• Bizkaian genero-ikuspegitik etxez etxeko zaintzari buruzko azterlana. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Bizkaiko Foru Aldundia.

• Gipuzkoako zainketen gizarte-antolamenduari buruzko azterketa egiteko laguntza teknikoa. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen egoerari buruzko adierazle sorta bat egiteko laguntza teknikoa. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko premien diagnostikoaren eskualde-mailako lanketa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Pobrezia energetikoaren adierazleei buruzko dossier baten lanketa. Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• COVID-19ak Gipuzkoan eragindako premia sozial berriei buruzko ikerketa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Inteligentzia Aurreratuko Sistema kudeatzeko eta mantentzeko laguntza teknikoa. Adinberri Fundazioa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• 2034an Debako zahartzaroaren aurreikuspen- eta arreta-ereduari buruzko prospekzio-azterlana. Debako Udala.

• Donostiako adinekoentzako tutoretzapeko ostatu-zerbitzuari buruzko azterlan diagnostikoa. Donostiako Udala.

• COVID-19ak Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan duen eraginari buruzko azterlana. Gizarte Eskubideen Departamentua. Nafarroako Gobernua.

• EAEko ezgaitasunari eta enpleguari buruzko datu-bankuaren eguneratzea. Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea (EHLABE).

• Espainiako gizarte-bazterkeriari buruzko datu-bankuaren eguneratzea. FOESSA Fundazioa/Cáritas.

• Bartzelonako Caritasen datu-bankuaren diseinua eta eguneratzea. Cáritas Barcelona.

• Etxerik Gabeko Pertsonentzako 2023-2030 II. Estrategia Nazionalaren hasierako diagnostikoa egiteko laguntza teknikoa. Fresno Consulting.

Ikerketa konparatiboak

• Ezgaitasuna duten pertsonentzako diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoei buruzko azterlana. Elkartean-Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea.

Ikerketa epidemiologikoak

• COVID-19aren ondoriozko hilkortasunak Euskadiko adineko ezinduentzako egoitzetan duen eraginari buruzko azterketa estatistikoa. Estatistika Organo Espezifikoa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

Aholkularitza eta idazkaritza teknikoa

Aholkularitza tekniko juridikoa

• Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea erreformatzeko laguntza teknikoa. Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

• Gazteen Emantzipazio Zerbitzua definitzeko laguntza teknikoa. Lehendakaritzako Gazteria Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

• Aholkularitza tekniko-juridikoa, dibertsitate funtzionala duten pertsonek bizimodu independentea egiteko behar dituzten laguntzak eskuratzeko prozedura arautzen duen eta bizitza independentea laguntzeko laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzen dituen dekretua egiteko. Gizarte Politiketako Saila. Arabako Foru Aldundia.

• Etxean Dekretuaren berrikuspena, dekretu horren bitartez, Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko Ingurune

Fisikoari Laguntzeko eta Egokitzeko Produktuetarako Zerbitzua eta Laguntza

Ekonomikoak nola eskuratu arautzen duena.

Arta-ereduak diseinatu eta arta hobetzeko prozesuak dinamizatzea

• Gizarte-zerbitzuetanko kalitatearen prestakuntza-prozesurako sostengua. Gizarte Politiketako Saila. Arabako Foru Aldundia.

• Arabako adinekoen egoitzetako arretaren kalitate-adierazleen sistema bat egiteko laguntza teknikoa (abian). Gizarte Politiketako Saila. Arabako Foru Aldundia.

• Harremanetan Oinarritutako Arreta Ereduaren diseinua (abian). Gizarte Politiketako Saila. Arabako Foru Aldundia.

• Arabako Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatearen Webgunean (ifbscalidad. eus) edukiak etengabe sartzea, gomendioak eta dokumentazio espezializatua barne. Gizarte Politiketako Saila. Arabako Foru Aldundia.

Plangintza eta ebaluazioa

• Gizarteratzeko V. Euskal Plana (2022-2026) egiteko laguntza teknikoa. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Gizarteratzeko ibilbide mistoak diseinatzeko eta jarraitzeko laguntza teknikoa. Lanbide. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Familien eta Haurren aldeko Euskal Itunaren jarraipena egiteko laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Haurren Bermerako Euskal Estrategia lantzeko laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Haur eta nerabeengan arau-eraginari buruzko aurretiazko txostenak egiteko tresna metodologikoa lantzeko laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Etxerik Gabeko Pertsonen II. Estrategia lantzeko laguntza teknikoa (abian). Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Gizarte Zerbitzuen II. Mapa eta II. Plan Estrategikoaren lanketarako laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazte Estrategia ebaluatzeko laguntza teknikoa. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Bizkaiko Foru Aldundia.

• Gipuzkoako etxez etxeko zainketen estrategia prestatzeko aholkularitza. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Hariak (Bakardadeen aurreko Gipuzkoako Estrategia) diseinatzeko laguntza teknikoa. Adinberri. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Gipuzkoako Haur eta Nerabeentzako Ekintza Plana osatzeko laguntza teknikoa (2023-2028). Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Gipuzkoako Gizarteratzeko Elkarrekin II. Plana egiteko laguntza teknikoa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Gipuzkoako gizarte-zerbitzuak eta -politikak ebaluatzeko egiturei, prozesuei, tresnei eta adierazleei buruzko azterlana. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Gipuzkoako gizarte-bazterketa baloratzeko tresnaren emaitzei buruzko azterlana. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Udako kanpamenduei buruzko gogobetetze-galdetegiak ustiatzea. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Sistemaren ebaluazio-txostenean parte hartzea, Alcalako Unibertsitatearekin lankidetzan. IMSERSO.

Prestakuntza eta irakaskuntza

• Gizarteratzeari buruzko II. Jardunaldiak antolatzeko laguntza teknikoa. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari buruzko Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen esparruan ikastaro bat antolatzeko laguntza teknikoa. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Adikzioen plangintzako joerei buruzko lan-mintegi bat antolatzea. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei arreta emateko gizartezerbitzuen sareko profesionalak etengabe prestatzeko ikastaroan irakastea. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Bizkaiko Foru Aldundia.

• Desberdintasunari, fiskalitateari eta produkzio-ereduari buruzko EHUren udako ikastaroa antolatzeko laguntza teknikoa. Ogasun eta Finantza Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko eta Gizarteratzeko Zerbitzuko profesionalentzako prestakuntza espezializatuko programa kudeatzeko laguntza teknikoa. Gizarte Politiketako Departamentua.

Gipuzkoako Foru Aldundia.

• Hezkuntzan, arreta goiztiarrean eta desinstituzionalizazioan irisgarritasuna zabaltzeko mintegi zientifikoen ziklo bat antolatzeko laguntza teknikoa.

Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua.

• Etxez etxeko arretako gizarte-zerbitzuak ematean berrikuntza sozial eta estrategikorako mintegien ziklo bat antolatzea eta bertan parte hartzea. Bartzelonako Diputazioa.

• Irakaskuntza Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak sustatutako Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako Unibertsitate Espezializazioko ikastaroan. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU.

• EAEko gizarte-politikei buruzko eskuliburuan laguntzea, Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak sustatua. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/ EHU.

Literatura-berrikuspenak

• Kontziliazioaren arloko enpresa-jardunbide egokiak berrikustea. Familia eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Europan kontziliazio-programa berritzaileak berrikustea. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Adikzio-prebentzioaren ebidentziari buruzko literatura zientifikoa berrikustea. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

• Autonomia-erkidegoko araudia berrikustea, adinekoen egoitzetako zehapenaraubideari dagokionean. Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia.

• Erronka demografikoei politika publikoetatik heltzeko egiturei buruzko berrikusketa autonomikoa eta nazioartekoa. Gizarte Eskubideen Departamentua. Nafarroako Gobernua.

• Harremanetan oinarritutako arretari buruzko dokumentuen berrikuspena. Gizarte Eskubideen Departamentua. Nafarroako Gobernua.

• Eraldaketa digitala bultzatzeko jardunbide egokiei buruzko nazioarteko berrikuspena. Gizarte Eskubideen Departamentua. Nafarroako Gobernua.

• Gizarte-zerbitzuen adierazle estrategikoen aginte-taula bat egiteko berrikuspena. Gizarte Eskubideen Departamentua. Nafarroako Gobernua.

• Familia-harrerako sistemen ezaugarriei buruzko nazioarteko berrikuspena. Gizarte Zerbitzuen eta Gobernantza Publikoaren Saila. Errioxako Gobernua.

• Harrera espezializatuko sistemen ezaugarri nagusiei buruzko nazioarteko berrikuspena. Agintzari Elkartea.

• Gizon zaintzaileen berrikustea eta genero-rolak aldatzea mendekotasuna duten pertsonen zaintza ez-profesionalen eremuan. Aubixa Fundazioa.

• Emakume migratzaileei eta adinekoen zaintza-lanei buruzko berrikuspena: lanbaldintzak eta diskriminazio-elementu nagusiak. Aubixa Fundazioa.

• Haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta babesteko nazioarteko, estatuko eta autonomia-erkidegoko araudi-testuingurua berrikustea. EAPN.

• Eskolak espazio inklusibo eta irisgarri bihurtzeari buruzko azterlana. Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua.

• Irisgarritasun unibertsalaren arloko Espainiako araudia giza eskubideen sistemara egokitzeari buruzko azterlana. Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua.

• Espainian pobreziaren aurkako politika publikoak hobetzeko orientabideak. Oxfam Intermón.

2022 urtean, SIISek lankidetza-jarduerak erakunde hauekin burutu ditu: OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SALUD BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES LAN ETA ENPLEGU SAILA DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO

ZERBITZU ETA PRODUKTU DOKUMENTALAK

Datu-base bibliografikoa: gizarte-politikan eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentu-funtsa da eta egun 230.000 erreferentzia baino gehiago ditu autonomia-, estatu- eta nazioarte-mailakoak. 2022n 3.000 erregistro bibliografiko berri sartu ziren datu-base dokumentalean.

Aldizkako argitalpen espezializatuei dagokienez, gaur egun, zentroak 1.700 aldizkaritik gorako bilduma du. Halaber, dokumentuen %90 formatu elektronikoan eskura daude edo eskaneatu egin dira; beraz, online zuzenean deskargatu edo unean bertan posta elektronikoz jaso daitezke.

Legegintza datu-basea: Europar Batasuneko, Estatuko, autonomiaerkidegoetako eta lurralde historikoetako gizarte-politikaren eta gizartezerbitzuen arloko araudia biltzen da, arau-maila guztietakoak eta 39.000 erreferentzia biltzen dira. Gaur egun, indarrean dagoen arau-funts osoa digitalizatuta dago, eta horrek formatu elektronikoko testu guztietara online sarbidea ematen du.

Hemeroteka: 2022an, Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako prentsaren eguneroko hustuketarekin jarraitu da, eta SIISen webgunean 6.000 prentsaalbiste sartu dira; betiere gizarte-zerbitzuekin eta gizarte-politikarekin zerikusia dutenak. Gaur egun, baseak 104.000 prentsa-albiste biltzen ditu.

Bestelako zerbitzu dokumentalak: dokumentazio-zentroak balio erantsiko bestelako zerbitzu pertsonalizatu batzuk eskaintzen ditu, hala nola gaurkotasuneko aldizkari elektronikoak, kontsulta-arreta pertsonalizatuko zerbitzua, eskariaren araberako analisi dokumentalak edo bibliografia tematikoak.

WEBGUNEAK, BEHATOKIAK ETA DIREKTORIOAK

SIISen ezagutza-ataria - www.siis.net

Atariak Europako gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentazio- eta ikerketa-zentro nagusienetarako sarbidea eskaintzen du.

Drogomedia • www.drogomedia.com

Adikzioetan espezializatutako ataria da eta drogei buruzko dokumentazio eta datu estatistiko ugari ditu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak sustatua.

Observatorio Vasco de Servicios Sociales – Behatuz • behatuz.eus

El Portal Behatuz, promovido por el Gobierno Vasco, tiene por finalidad promover la garantía y la mejora de la calidad de los servicios sociales en Euskadi

Ikusmirak Gizarte Politiken Behatokiak • ikusmirak.eus

Eusko Jaurlaritzak babestutako Familia, Haur eta Nerabeen, Gizarte Zerbitzuen eta Immigrazioaren Behatokiak biltzen ditu.

Ezgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroa (CEDD) • www.cedid.es

Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan, SIISek CEDD eta ezgaitasunean espezializatutako haren ataria kudeatzen du.

Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia • observatoriorealidadsocial.es

Ataria Nafarroako Gobernuak sustatzen du, eta datu-banku, azterlan, argitalpen eta gizarte-arloan espezializatutako dokumentazio-zentro baterako sarbidea eskaintzen du.

Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia • dataraba.eus

Ataria Arabako Foru Aldundiarekin batera kudeatzen da, eta Arabako premiei eta gizarte-zerbitzuei buruzko datu estatistikoen gunea eta dokumentuen hautaketa eskaintzen ditu.

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatea • ifbscalidad.eus

Hainbat gomendio ematen ditu gizarte-zerbitzuen esparru nagusi bakoitzari buruzko arretaren oinarrizko alderdiei buruz. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) sustatua.

Gipuzkoako Gizarte Behatokia • behagi.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera kudeatzen da, eta adierazle tematikoak, udalerri-mailako datuak, zentroen direktorioa eta lurraldeko bizi-baldintzei eta gizartezerbitzuei buruzko txostenetarako sarbidea da.

Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia • pobreziaenergetikoa.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, eta

Gipuzkoako pobrezia energetikoaren arazoari buruzko informazio sistematizatua eta eguneratua eskaintzen du, baita arazo hori arintzen laguntzeko garatutako neurri nagusiak ere.

Ezgaitasunari buruzko Iberoamerikako Gordailua • riberdis.cedd.net

Eremu iberoamerikarrean, ezgaitasunei lotutako gaiei inguruan sortzen den ekoizpen zientifikoa bildu eta zabaltzen du.

Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen

Direktorioa • https://www.behatuz.eus/es/directorioentidades/

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Direktorioaren xedea EAEn gizarte-arloan diharduten erakunde eta zentroei buruzko informazioa zentralizatzea da.

MemoriAZ • memoriaz.org

Zahartzeari, alzheimerrari eta beste dementzia batzuei buruzko web plataforma, Aubixa Fundazioak sustatua. Adierazleak, liburutegi birtuala, hemeroteka, legedia eta agenda eskaintzen ditu.

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES

Errioxako dokumentazio sozialeko zentroa • www.larioja.org/servicios-sociales/es/centrodocumentacion-virtual Errioxako Gobernuaren dokumentazio sozialeko zentroak gizarte-premietan eta haiek asetzera bideratutako politika publikoetan espezializatutako funts baterako sarbidea eskaintzen du.

LTC responses to COVID-19 • LTCCcovid.org

SIISek iraupen luzeko zainketetan COVID-19 kudeatzeko laguntza-baliabideei buruzko liburutegi birtual bat diseinatzen eta mantentzen laguntzen du, International Long-Term care Policy Network sarearen esparruan.

Berrituz • berrituz.eus

Eusko Jaurlaritzak babestutako ataria da, EAEko lehenmailako arretako gizarte-zerbitzuen esparruan jardunbide egokiak zabaltzeko eta ezagutza trukatzeko.

Zerbitzuan

zerbitzuan.net

ARGITALPEN ESPEZIALIZATUAK 78

Gizarte-zerbitzuetan eta gizarte-politiketan espezializatutako aldizkaria, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan argitaratua. Lau hilez behin paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen da, eta doan banatu.

Ezgaitasunei buruzko Espainiako

Aldizkaria (Redis)

www.cedd.net/redis

Diziplina anitzeko aldizkari zientifikoa da, ezgaitasunari buruzko ikerketa- edo hausnarketa-artikuluek osatzen dutena. Sarbide irekiko argitalpen elektronikoa da, sei hilekoa eta parekoek berrikusia. Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan egiten da.

Gizarteratuz Monografiko eta Analisiak

www.gizarteratuz.eus

Gizarteratuz, Gizarte Informazio eta Ikerketa

Zerbitzuak (SIIS) Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean argitaratzen duen gizarte arloko analisi eta gaurkotasuneko argitalpen digitala da.

Drogomedia Monografikoak

www.drogomedia.com/eu/monograficos/ Gizarte-zerbitzuei eta interbentzio sozialari buruzko buletin dokumentala, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailarekin lankidetzan argitaratzen dena. Paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen da.

CREATIVIDAD INNOVACIÓNTECNOLÓGICAENELSISTEMA DESERVICIOSSOCIALES 21 SUFICIENCIA, ADECUACIÓN Y GESTIÓN DE CALIDAD EN EL MARCO SISTEMA ESPAÑOL ATENCIÓN A 51 UNIDADES CONVIVENCIA MAYORES DEL PROCESO DESINSTITUCIONALIZACIÓN ETXEAN BIZI: POSIBLE VIVIR EN CASA CUANDO SE NECESITAN APOYOS? REFORMULANDOELMODELO DEPROVISIÓNDE CUIDADOSENELDOMICILIO 87 JUSTICIA, CUIDADOS COMUNIDAD: POR VOLUNTARIADO SOCIAL TRANSFORMADOR 99 EXCLUSIÓN RESIDENCIAL: ANÁLISIS DE LA REALIDAD GUIPUZCOANA 127 MIGRATZAILEAK: ARAZOAK AMAREN SEME-ALABEN ARTEKO DUEN ZERBITZUETAKO ALDIZKARIA SERVICIOS DICIEMBRE
REVISTA ESPAÑOLA DE DISCAPACIDAD vol. 10, 2, diciembre 2022 ISSN: 2340-510410.5569/2340-5104.10.02 10
GIZARTERATUZ monografikoak 2022 AZAROA
Haurren
bermea: desabantailen zikloa haustea

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

KONTAKTUA

SiiS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

Etxague Jenerala, 10 20003 Donostia-San Sebastián Tel. 943 423 656 www.siis.net

Jendearentzako arreta

Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara

Posta elektronikoa

documentacion@siis.net estudios@siis.net

Sare sozialak

www.facebook.com/siis.net twitter.com/siis doc

URUMEA ITSASADARRA KURSAALZUBIA VICTORIA EUGENIA ANTZERKIA KURSAAL
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.