2 minute read

AURKEZPENA

SIIS (Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua) erakundeak gizarte-politiken eta gizarte-zerbitzuen esparruan dihardu 1972tik, Eguía-Careaga Fundazioaren baitan, irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea dena. Hasierahasieratik eta gaur egun arte ezagutzaren inguruan jardun du, gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak eraikitzeko eta hobetzeko tresna gisa.

Talde balioaniztuna eta diziplinartekoa gara eta gizarte-zerbitzuetan, gizartepolitiketan eta horiekin lotutako hainbat ezagutza-eremutatik gatozenak, hala nola soziologiatik, gizarte-langintzatik, zuzenbidetik, ekonomiatik, antropologiatik, komunikaziotik eta dokumentaziotik.

Gure misioa gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak aztertzen, eztabaidatzen eta diseinatzen aktiboki laguntzea da, gure gizartearen premien bilakaerara egokituta; pertsonen inklusioa eta bizi-kalitatea sustatzeko gai izan daitezen eta pertsona ardatz duen arreta komunitarioko eredu baten garapena bultzatzeko gai izan daitezen. Hori guztia ikuspegi zorrotz eta aurrerakoi batetik eta nazioarteko ikuspegi batetik, eta baliabideen plangintzaren eta aprobetxamenduaren eraginkortasunaren ikuspegitik gidatua; horrela, egungo premien araberako erantzun unibertsal eta birbanatzaileena etorkizuneko belaunaldientzako gizarte-politiken iraunkortasuna bermatzeko.

Gure ikuspegia gizarte-zerbitzuen arloko plangintzan, erregulazioan, prestazioan, ebaluazioan eta ikerketan esku hartzen duten eragile guztientzat erreferentziazko zentroa eta tresna erabilgarria izatea da. Arlo horretako ezagutza espezializatua sortzen, detektatzen eta zabaltzen aditu den pertsona-taldea izatea, beharrak identifikatzeko, lehentasunak zehazteko eta konponbideak proposatzeko gai dena, zorroztasun teknikoarekin eta sektorean esku hartzen duten gainerako eragileekin lankidetza estuan.

Gure balioak dira: zorroztasun teknikoa, independentzia, lankidetza publiko/ pribatua, sare-lana, sormena eta jakin-nahia.

SIISeko bulegoen planoa eta ikuspegia.

Egilea: Joaquín Montero

Historia

1972an, orduko Gipuzkoako Subnormalen aldeko Elkartea izenekoak eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren San Miguel Patronatuak Adimen urritasunaren arazoa Gipuzkoan argitaratu zuten, Gaur ikerketa soziologikoko taldeari enkargatu ziotena. Ramon Saizarbitoria soziologoak funtsezko zeregina izan zuen txostenak adimen-urritasunaren gaia kokatzen zuen eta, aldi berean, urritasun horri aurre egiteko behar ziren zerbitzuak zehazten eta kuantifikatzen zituen, Europako beste herrialde batzuetan hedatzen ziren oinarri teoriko eta filosofikoei jarraituta. Lanaren erredakzioak, gainera, gaiari buruzko informazio tekniko/zientifikoaren beharrezko fluxuan gabezia handia zegoela baieztatzeko balio izan zuen.

Gabezia hori zen txosten haren sustatzaile nagusietako baten kezka nagusia, José I. Eguía-Careagarena; Euskadiko eta Espainiako elkarte-mugimenduaren lehen bultzatzailea. Izan ere, elkarte horrek, bere gune erredaktorean oinarrituta, nazioarteko informazio-zerbitzu espezializatu bat sortzea erabaki zuen, gabezien esparruan espezializatua. Zerbitzu horrek lotura estua zuen garai hartako mugimendu asoziatiboarekin, eta arlo horretan lan egiten zutenek gero eta dokumentazio eta informazio gehiago eskuratzeko zuten beharrari erantzun nahi zitzaion; izan ere, hasieran, adimen-urritasunera mugatua –modu isolatuan ezin tratatzea agerikoa zen, batez ere alderdi sozialari dagokionean–, eta, ondoren, ezgaitasunen multzora, eta azkenik gizarte-zerbitzuetara zabaldu zen. 1978an, SIIS Eguía-Careaga Fundazioan sartu zen.

Orduz geroztik, SIIS garatzen joan da, eta, gaur egun, gizarte-zerbitzuen arloko ikerketa eta dokumentazioaren funtsezko erreferente bihurtu da. Gizartepolitikei eta gizarte-zerbitzuei egindako ekarpen nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ezgaitasunen bat duten pertsonen lan- eta hezkuntzaintegrazioa, zaintzaileen arreta, arretaren indibidualizazioa, erabiltzaileen eskubideak eta zerbitzuen arretaren kalitatea. Gaur egun begi-bistakoak dirudite, baina, bere garaian, oso konbentzituta azaldu eta defendatu behar izan ziren.

Lan Ildoak

Gure funtzioak eta jarduerak elementu dinamikoak dira, eboluzioan daudenak, eta egokitu eta bideratu egin behar dira, garaietako errealitatearekin, premia berriekin eta aukera berriekin bat etorriz; betiere gizarte-politikak hobetzen laguntzeko dugun misioa ahalik eta ondoen betetzera bideratuta.

Gure lan-ildo guztiak ezagutza garatzera bideratuta daude: ezagutza detektatzera, sortzera eta hedatzera. Hauek dira:

Ikerketak

• Diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak gizarte-zerbitzuen arloko premiei buruz eta zerbitzu-sarearen irismenari eta funtzionamenduari buruz.

• Ikerketa epidemiologikoak.

• Gizarte-politikei, arreta-ereduei eta zerbitzuen diseinuari buruzko nazioarteko azterlan konparatiboak.

Aholkularitza Eta Idazkaritza Teknikoa

• Gizarte-zerbitzuak planifikatzeko eta antolatzeko aholkularitza teknikoa, planak, mapak eta bestelako antolamendu-tresnak egiten.

• Arau-testuak artikulatzeko aholkularitza tekniko eta juridikoa.

• Arreta-ereduen diseinua.

• Arretaren kalitatea eta prestakuntza parte-hartzailea hobetzeko prozesuak diseinatzea eta dinamizatzea.

• Planen eta zerbitzuen ebaluazioa.

• Literatura-berrikusketak.

Produktu Eta Zerbitzu Dokumentalak

• Gizarte-zerbitzuen esparruan sortzen den literatura hautatzea, katalogatzea eta kualitatiboki zabaltzea, gaian espezializatutako bibliografia-funts bat mantenduta.

• Dokumentu-zerbitzu pertsonalizatuak (dokumentu-analisiak, bibliografiabilaketak, aldizkako alertak, bibliografia tematikoak).

• Joerak eta jardunbide egokiak gaikako aldizkari elektronikoen, datu-bankuen eta sare sozialen bitartez aztertzea eta gaika zabaltzea.

BEHATOKIAK, DIREKTORIOAK ETA WEBGUNEAK

• Gaikako behatokiak diseinatzea eta eguneratzea.

• Zerbitzu eta prestazioen direktorio, katalogoak eta mapak disenatu eta eguneratzea.

PUBLIKAZIO ESPEZIALIZATUAK

• Buletin dokumentalak.

• Gaurkotasunari buruzko buletinak.

• Aldizkari zientifikoak.

• Jarduera egokietako gidaliburuak.

• Literatura-berrikuspenak.