2023 Jarduera Memoria

Page 1

2023

Jarduera Memoria

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

AURKEZPENA

SIIS (Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua) erakundeak gizarte-politiken eta gizarte-zerbitzuen esparruan dihardu 1972tik, Eguía-Careaga Fundazioaren baitan, irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea dena. Hasierahasieratik eta gaur egun arte ezagutzaren inguruan jardun du, gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak eraikitzeko eta hobetzeko tresna gisa.

Talde balioaniztuna eta diziplinartekoa gara eta gizarte-zerbitzuetan, gizarte-politiketan eta horiekin lotutako hainbat ezagutza-eremutatik gatozenak, hala nola soziologiatik, gizarte-langintzatik, zuzenbidetik, ekonomiatik, antropologiatik, komunikaziotik eta dokumentaziotik.

Gure misioa gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak aztertzen, eztabaidatzen eta diseinatzen aktiboki laguntzea da, gure gizartearen premien bilakaerara egokituta; pertsonen inklusioa eta bizi-kalitatea sustatzeko gai izan daitezen eta pertsona ardatz duen arreta komunitarioko eredu baten garapena bultzatzeko gai izan daitezen. Hori guztia ikuspegi zorrotz eta aurrerakoi batetik eta nazioarteko ikuspegi batetik, eta baliabideen plangintzaren eta aprobetxamenduaren eraginkortasunaren ikuspegitik gidatua; horrela, egungo premien araberako erantzun unibertsal eta birbanatzaileena etorkizuneko belaunaldientzako gizarte-politiken iraunkortasuna bermatzeko.

Gure ikuspegia gizarte-zerbitzuen arloko plangintzan, erregulazioan, prestazioan, ebaluazioan eta ikerketan esku hartzen duten eragile guztientzat erreferentziazko zentroa eta tresna erabilgarria izatea da. Arlo horretako ezagutza espezializatua sortzen, detektatzen eta zabaltzen aditu den pertsona-taldea izatea, beharrak identifikatzeko, lehentasunak zehazteko eta konponbideak proposatzeko gai dena, zorroztasun teknikoarekin eta sektorean esku hartzen duten gainerako eragileekin lankidetza estuan.

Gure balioak dira: zorroztasun teknikoa, independentzia, lankidetza publiko/ pribatua, sare-lana, sormena eta jakin-nahia.

SIISeko bulegoen planoa eta ikuspegia.

Egilea: Joaquín Montero

HISTORIA

1972an, orduko Gipuzkoako Subnormalen aldeko Elkartea izenekoak eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren San Miguel Patronatuak Adimen urritasunaren arazoa Gipuzkoan argitaratu zuten, Gaur ikerketa soziologikoko taldeari enkargatu ziotena. Ramon Saizarbitoria soziologoak funtsezko zeregina izan zuen txostenak adimen-urritasunaren gaia kokatzen zuen eta, aldi berean, urritasun horri aurre egiteko behar ziren zerbitzuak zehazten eta kuantifikatzen zituen, Europako beste herrialde batzuetan hedatzen ziren oinarri teoriko eta filosofikoei jarraituta. Lanaren erredakzioak, gainera, gaiari buruzko informazio tekniko/zientifikoaren beharrezko fluxuan gabezia handia zegoela baieztatzeko balio izan zuen.

Gabezia hori zen txosten haren sustatzaile nagusietako baten kezka nagusia, José I. Eguía-Careagarena; Euskadiko eta Espainiako elkarte-mugimenduaren lehen bultzatzailea. Izan ere, elkarte horrek, bere gune erredaktorean oinarrituta, nazioarteko informazio-zerbitzu espezializatu bat sortzea erabaki zuen, gabezien esparruan espezializatua. Zerbitzu horrek lotura estua zuen garai hartako mugimendu asoziatiboarekin, eta arlo horretan lan egiten zutenek gero eta dokumentazio eta informazio gehiago eskuratzeko zuten beharrari erantzun nahi zitzaion; izan ere, hasieran, adimen-urritasunera mugatua —modu isolatuan ezin tratatzea agerikoa zen, batez ere alderdi sozialari dagokionean—, eta, ondoren, ezgaitasunen multzora, eta azkenik gizarte-zerbitzuetara zabaldu zen. 1978an, SIIS Eguía-Careaga Fundazioan sartu zen.

Orduz geroztik, SIIS garatzen joan da, eta, gaur egun, gizarte-zerbitzuen arloko ikerketa eta dokumentazioaren funtsezko erreferente bihurtu da. Gizartepolitikei eta gizarte-zerbitzuei egindako ekarpen nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ezgaitasunen bat duten pertsonen lan- eta hezkuntzaintegrazioa, zaintzaileen arreta, arretaren indibidualizazioa, erabiltzaileen eskubideak eta zerbitzuen arretaren kalitatea. Gaur egun begi-bistakoak dirudite, baina, bere garaian, oso konbentzituta azaldu eta defendatu behar izan ziren.

LAN ILDOAK

Gure funtzioak eta jarduerak elementu dinamikoak dira, eboluzioan daudenak, eta egokitu eta bideratu egin behar dira, garaietako errealitatearekin, premia berriekin eta aukera berriekin bat etorriz; betiere gizarte-politikak hobetzen laguntzeko dugun misioa ahalik eta ondoen betetzera bideratuta.

Gure lan-ildo guztiak ezagutza garatzera bideratuta daude: ezagutza detektatzera, sortzera eta hedatzera. Hauek dira:

IKERKETAK

• Diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak gizarte-zerbitzuen arloko premiei buruz eta zerbitzu-sarearen irismenari eta funtzionamenduari buruz.

• Ikerketa epidemiologikoak.

• Gizarte-politikei, arreta-ereduei eta zerbitzuen diseinuari buruzko nazioarteko azterlan konparatiboak.

AHOLKULARITZA ETA IDAZKARITZA TEKNIKOA

• Gizarte-zerbitzuak planifikatzeko eta antolatzeko aholkularitza teknikoa, planak, mapak eta bestelako antolamendu-tresnak egiten.

• Arau-testuak artikulatzeko aholkularitza tekniko eta juridikoa.

• Arreta-ereduen diseinua.

• Arretaren kalitatea eta prestakuntza parte-hartzailea hobetzeko prozesuak diseinatzea eta dinamizatzea.

• Planen eta zerbitzuen ebaluazioa.

• Literatura-berrikuspenak.

• Topaketak eta jardunaldiak antolatzeko aholkularitza eta idazkaritza teknikoa.

PRODUKTU ETA ZERBITZU DOKUMENTALAK

• Gizarte-zerbitzuen esparruan sortzen den literatura espezializatua eta informazioa hautatzea, katalogatzea eta kualitatiboki zabaltzea, gaian espezializatutako bibliografia-funts bat mantenduta.

• Dokumentu-zerbitzu pertsonalizatuak (dokumentu-analisiak, bibliografiabilaketak, aldizkako alertak, bibliografia tematikoak)

• Joerak eta jardunbide egokiak gaikako aldizkari elektronikoen eta sare sozialen bitartez aztertzea eta gaika zabaltzea.

BEHATOKIAK, DIREKTORIOAK ETA WEBGUNEAK

• Gaikako behatokiak diseinatzea eta eguneratzea.

• Zerbitzu eta prestazioen direktorio, katalogoak eta mapak diseinatu eta eguneratzea

• Datu-bankuak diseinatzea eta eguneratzea.

• Gaikako liburutegi birtualak diseinatzea eta eguneratzea.

• Informazio kualitatiboko bankuak diseinatzea eta eguneratzea: jardunbide egokiak, profesionalentzako tresnak.

PUBLIKAZIO ESPEZIALIZATUAK

• Buletin dokumentalak.

• Aldizkari zientifikoak.

• Jarduera egokietako gidaliburuak.

EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA

Fundazioaren egoitza nagusia Donostian dago, eta, gainera, egoitza bat du Madrilen, Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren instalazioetan.

Hauek dira Fundazioaren Patronatuko kideak:

Fundatzaile eta Presidentea: José Ignacio Eguía-Careaga

Presidenteordea: Jesús Antonio Pérez de Arróspide

Idazkaria eta diruzaina: Jorge Luis Díez

Batzordekideak: Juan José Álvarez

Itziar García

Ignacio Iragorri

Natxo Martínez

Adriana Martínez

María Rubio

Cristina Ruiz

Javier Ruiz

José María Segura

Eva Silvan

Joseba Zalakain

Imanol Zubero

José Luis Zubizarreta

Gure finantzazioa, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoko —Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak— eta Estatuko —Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua, Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa— hainbat administrazio publikorekin egindako hitzarmen eta kontratuetatik dator.

SIIS beste administrazio autonomiko batzuekin ere lankidetzan aritzen da, hala nola Nafarroako Gobernuarekin edo Errioxako Gobernuarekin, Euskadiko hainbat udalekin eta Hirugarren Sektoreko erakundeekin.

IKERKETAK

Premia sozialen inguruko diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak

• 2023ko Euskadiko Adikzioen Inkesta ustiatzea eta aztertzea. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

• Bizi-baldintzei buruzko inkesta birdiseinatzeko laguntza teknikoa. Eustat. Euskal Estatistika Erakundea. Eusko Jaurlaritza

• Diru-sarrerak bermatzeko prestazioek Euskadiko 65 urte eta gehiagoko emakumeengan duten eraginari buruzko azterlana. Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea. Eusko Jaurlaritza

• Gipuzkoako 2022ko Pobreziari eta Gizarte Bazterkeriari buruzko Inkesta ustiatzea eta aztertzea. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari eta haurrak eta nerabeak hazteari buruz Gipuzkoako herritarrek duten pertzepzioa eta iritzia aztertzeko azterlana. Berdintasunerako Organoa. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Komunitatearen eremuan garatutako jardunbide egokien, jardueren eta zaintza-esperientzien azterketa. Berdintasunerako Organoa. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Egoera bereziki ahulean dauden pertsonen, kolektiboen edo familien egoerari eta beharrei buruzko azterlana. Berdintasunerako Organoa. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gipuzkoako Pobrezia Energetikoari buruzko III. Azterlana (2023). Ingurumen Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Inteligentzia Aurreratuko Sistema kudeatzeko eta mantentzeko laguntza teknikoa. Adinberri Fundazioa. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Bizkaiko 50 urteko eta gehiagoko pertsonen egoerari eta premiei buruzko adierazle-sistema bat diseinatzea eta grafikoki proposatzea. Nagusi Intelligence Center. Bizkaiko Foru Aldundia

• Estatuko 27 herritan etxerik gabeko pertsonen gaueko zenbaketak antolatzeko laguntza teknikoa eta emaitzen azken txostena egitea. Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa

• Vitoria-Gasteizko 2023ko haurren eta nerabeen egoerari buruzko azterlan diagnostikoa eguneratzea. Gasteizko Udala

• Nafarrorako diagnostiko bat eta eskualdeko ibilbide-orri bat egiteko laguntza teknikoa, NEAR programaren esparruan. Gizarte Eskubideen Saila. Nafarroako Gobernua

• Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak Bizkaian dituen erronkei buruzko txostena egiten parte hartzea. BBK Fundazioa

• Eskolak espazio inklusibo eta irisgarri bihurtzeari buruzko azterlana. Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa

• Irisgarritasun unibertsalaren arloko Espainiako araudia giza eskubideen sistemara egokitzeari buruzko azterlan zabal eta integrala. Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa

Ikerketa konparatiboak

• NAEN euroeskualdeko politika soziosanitarioei buruzko azterketa konparatua. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Soldata baxuak eta diru-sarreren bermea: soldata-osagarrien diseinua eta inpaktua. Intermon Oxfam

• Erresuma Batuan zaintza-zerbitzuetarako sarbidea pertsonalizatzea. Laguntza autogidatua, zuzeneko ordainketak eta aurrekontu pertsonalak. Gizarte Eskubideen Departamentua. Kataluniako Generalitatea.

AHOLKULARITZA ETA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Arreta-ereduak diseinatzea eta arreta hobetzeko prozesuak dinamizatzea

• Arabako pertsona adinduentzako egoitzetan Kalitate Adierazleen Sistema ezartzeko proiektu pilotua. Gizarte Politiken Saila. Arabako Foru Aldundia

• Harremanetan Oinarritutako Arretari buruzko Eskuliburua egitea: Arreta Eredu baten hurbilketa teorikoa eta diseinua. Gizarte Politiken Saila. Arabako Foru Aldundia

• Aholkularitza teknikoa ematea dibertsitate funtzionala duten pertsonek bizimodu independentea egiteko behar dituzten laguntzak eskuratzeko prozedura arautzeko Dekretu bat egiteko, eta bizitza independentea errazteko laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea. Gizarte Politiken Saila. Arabako Foru Aldundia

• Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatearen Webgunea etengabe eguneratzea (https://www.ifbscalidad.eus /): Tresna Teknikoen Bankua, GOFEren Ekimenen Bankua, Liburutegi Birtuala, Twitter (X). Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila.

• Kalitateko webguneko Gomendioen Bankurako berariazko edukiak lantzea. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila.

• Gizarteratzeko ibilbide mistoak abian jartzeko eta dinamizatzeko laguntza teknikoa. Lanbide. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza

Plangintza eta ebaluazioa

• Gizarteratzeko Plan Operatiboa (2023-2024) egiten laguntzea. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza

• 2022-2026 Gizarteratzeko V. Euskal Planaren jarraipen-txostena egitea. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza

• EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa eta Mapa egiten partaidetza. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Zorroari buruzko Dekretuaren ebaluazioan parte hartzea. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko

Jaurlaritza

• Haurtzaroan eta Nerabezaroan arau-eraginari buruzko Aurretiazko Txostenak egiteko Tresna Metodologikoa diseinatzea eta idaztea. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko

Jaurlaritza

• Haur Bermearen Euskal Estrategia lantzeko laguntza teknikoa. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Familiei eta Haurrei Laguntzeko IV. Plana ebaluatzeko laguntza teknikoa. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Familien eta haurren aldeko II. Euskal Ituna definitzeko laguntza teknikoa. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Familia eta Haur eta Nerabeen Behatokiak diseinatzeko eta etorkizunean berrantolatzeko oinarrien dokumentua egitea. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Gipuzkoako etxez etxeko laguntza eta zainketen estrategia lantzeko aholkularitza. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen III. Maparen diagnostikoa egiteko laguntza teknikoa. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gipuzkoako Osasun Mentaleko Plana birmoldatzeko laguntza teknikoa. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gizarteratzeko Elkarrekin Estrategiaren I Plan Operatiboa egiteko laguntza teknikoa. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Gipuzkoako Haur eta Nerabeentzako 2023-2028 Ekintza Plana egiteko laguntza teknikoa. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Haurrak Babesteko Zerbitzuaren 2023-24 Plan Operatiboa egiteko laguntza teknikoa, Gipuzkoan 2023-2028 aldirako Haur eta Nerabeentzako Ekintza Plana ezartzeko. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Bakardadeen aurkako Gipuzkoa Estrategia hedatzeko laguntza teknikoko zerbitzua. Adinberri Fundazioa. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Udako kanpamenduei buruzko gogobetetze-galdetegiak ustiatzea. Gipuzkoa, Bizkaia y Arabako Foru Aldundiak

• Nafarroako Gizarteratze Plana ebaluatzeko laguntza teknikoa. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua

• Nafarroan etxegabetasuna prebenitzeko eta jorratzeko politikei buruzko erakunde arteko ibilbide-orria egiteko laguntza teknikoa. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua

• Bilboko etxegabeko pertsonen arretarako Udal Plana egiteko laguntza teknikoa (2023-2027). Bilboko Udala

• Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzak bultzatutako Desinstituzionalizazioari buruzko Estrategiaren Aholku Batzordean partaidetza. Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa

Prestakuntza eta irakaskuntza

• Etxegabeko Pertsonen VI. Jardunaldiak antolatzeko laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Azaroaren 15-16an Tabakaleran egindako Zainketen Kongresuaren Batzorde

Antolatzailearen Idazkaritza Teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Behatuz Topaketak Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiaren topaketak antolatzea. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• III. Gizarteratze Jardunaldiak antolatzeko laguntza teknikoa, ekainaren 28an Gasteizen buruturikoa. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza

• Gizarteratzeko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko Zerbitzuen sareko profesionalentzako oinarrizko prestakuntzaprograma kudeatzea. Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia

• Etxez etxeko arretako gizarte-zerbitzuetan berrikuntzako bi gune programatzeko eta kudeatzeko laguntza teknikoa. Berdintasun eta Gizarte Iraunkortasuneko Arloa. Bartzelonako Diputazioa

• Mintegi zientifikoen ziklo bat antolatzea, hezkuntzan, arreta goiztiarrean eta desinstituzionalizazioan irisgarritasuna zabaltzeko. Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa

• Baheketa-tresnei buruzko prestakuntza-programa bat garatzea Donostiako adinekoentzako ostatu-zerbitzuko teknikarientzat. Donostiako Udala

Literatura-berrikuspenak

• Haur-pobrezia prebenitzeko eta horri heltzeko joerei buruzko dokumentuen berrikuspena. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Seme-alabak hazten eta mantentzen laguntzeko neurriak berrikustea, estatuan eta autonomia-erkidegoan. Familien eta Haurren Zuzendaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza

• Eskolako mugikorrei, araudi-panoramari eta ebaluatutako murrizketei buruzko dokumentuen berrikuspena. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

• Gizarte Historia Bakarrari buruzko tresna informatikoen garapenari buruzko estatuko eta nazioarteko berrikuspena. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua

• Inoren kargura ez dauden gazte atzerritarrei laguntzeko programei buruzko esperientziak berrikustea autonomia-erkidegoan. Eskubide Sozialetako

Departamentua. Nafarroako Gobernua

• Profesionalek eta adingabeek bitartekaritza- eta itzulpen-zerbitzuari buruz duten pertzepzioari buruzko berrikuspen bibliografikoa. Eskubide Sozialetako

Departamentua. Nafarroako Gobernua

• Autonomia-erkidegoko eta nazioarteko literatura eta esperientziak berrikustea landa-inguruneko adinekoentzako zerbitzu komunitarioetan. Osasun eta Gizarte Politiketako Saila. Errioxako Gobernua

• Taldeko esku-hartze psikosozialen eta sozioedukatiboen eraginkortasunari buruzko berrikuspena egitea alderdi pertsonalak, harreman-alderdiak eta bizitzarekiko gogobetetze-alderdiak hobetzeko. Osasun eta Gizarte Politiketako Saila. Errioxako Gobernua

• Bizitegi-bazterkeriako edo kalteberatasuneko egoeran dauden emakumeei zuzendutako zerbitzuetan edo programetan jardunbide egokiak eta berrikuntzak berrikustea nazioartean eta estatuan. EAPN Euskadi

• EBren esparruan desinstituzionalizazioaren arloko joerak eta esperientziak berrikustea. Fresno Consulting

2023an, SIISek erakunde hauekin lan egin du:

OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SALUD BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES LAN ETA ENPLEGU SAILA DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO Exemples de composició d’identificació bàsica de la Generalitat de Catalunya en disposició caixa a l’esquerra centrada, Helvetica Bold, cos 30. Per realitzar aplicacions amb les diferents formes del logotip de la Generalitat de Catalunya, cal seguir les normes indicades als apartats “Elements d’identitat”, “Programa d’imatge gràfica”, “Normes gràfiques de composició” “Color” de la normativa del Programa d’identificació visual. Podeu consultar la normativa en el manual, disponible en línia a http://identitatcorporativa.gencat.cat

ZERBITZU ETA PRODUKTU DOKUMENTALAK

Datu-base bibliografikoa: gizarte-politikan eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentu-funtsa da eta egun 235.000 erreferentzia baino gehiago ditu autonomia-, estatu- eta nazioarte-mailakoak. 2023an 3.800 erregistro bibliografiko berri sartu ziren datu-base dokumentalean.

Aldizkako argitalpen espezializatuei dagokienez, gaur egun, zentroak 1.735 aldizkaritik gorako bilduma du. Halaber, dokumentuen %90 formatu elektronikoan eskura daude edo eskaneatu egin dira; beraz, online zuzenean deskargatu edo unean bertan posta elektronikoz jaso daitezke.

Legegintza datu-basea: Europar Batasuneko, Estatuko, autonomiaerkidegoetako eta lurralde historikoetako gizarte-politikaren eta gizartezerbitzuen arloko araudia biltzen da, arau-maila guztietakoak eta 40.000 erreferentzia biltzen dira. Gaur egun, indarrean dagoen arau-funts osoa digitalizatuta dago, eta horrek formatu elektronikoko testu guztietara online sarbidea ematen du.

Hemeroteka: 2023an, Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako prentsaren eguneroko hustuketarekin jarraitu da, eta SIISen webgunean 3.000 prentsaalbiste sartu dira; betiere gizarte-zerbitzuekin eta gizarte-politikarekin zerikusia dutenak. Gaur egun, baseak 103.000 prentsa-albiste biltzen ditu.

Bestelako zerbitzu dokumentalak: dokumentazio-zentroak balio erantsiko bestelako zerbitzu pertsonalizatu batzuk eskaintzen ditu, hala nola gaurkotasuneko aldizkari elektronikoak, kontsulta-arreta pertsonalizatuko zerbitzua, eskariaren araberako analisi dokumentalak edo bibliografia tematikoak.

WEBGUNEAK, BEHATOKIAK ETA DIREKTORIOAK

SIISen ezagutza-ataria - www.siis.net Atariak Europako gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentazio- eta ikerketa-zentro nagusienetarako sarbidea eskaintzen du.

Drogomedia • www.drogomedia.com

Adikzioetan espezializatutako ataria da eta drogei buruzko dokumentazio eta datu estatistiko ugari ditu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak sustatua.

Observatorio Vasco de Servicios Sociales – Behatuz • behatuz.eus

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Behatuz atariaren helburua da Euskadiko gizarte-zerbitzuen kalitatea bermatzea eta hobetzea.

Ikusmirak Gizarte Politiken Behatokiak • ikusmirak.eus

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Familia, Haur eta Nerabeen, Gizarte Zerbitzuen eta Immigrazioaren Behatokiak biltzen ditu.

Ezgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa (CEDID) • www.cedid.es

Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan, SIISek CEDID eta ezgaitasunean espezializatutako haren ataria kudeatzen du.

Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia • observatoriorealidadsocial.es

Ataria Nafarroako Gobernuak sustatzen du, eta datu-banku, azterlan, argitalpen eta gizarte-arloan espezializatutako dokumentazio-zentro baterako sarbidea eskaintzen du.

ADINBERRI SIA (Adimen Aurreratuko Sistema) • sia.adinberri.eus

Fundazioaren erreferentziazko plataforma da, ezagutza trukatzeko, joerak identifikatzeko eta Gipuzkoako zahartzearen erronka nagusiei lotutako etorkizunak diseinatzeko.

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia • dataraba.eus Arabako Foru Aldundiak sustatua, eta Arabako premiei eta gizarte-zerbitzuei buruzko datu estatistikoen gunea eta dokumentuen hautaketa eskaintzen ditu.

Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatea • ifbscalidad.eus

Hainbat gomendio ematen ditu gizarte-zerbitzuen esparru nagusi bakoitzari buruzko arretaren oinarrizko alderdiei buruz. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) sustatua.

Gipuzkoako Gizarte Behatokia • behagi.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta adierazle tematikoak, udalerri-mailako datuak, zentroen direktorioa eta lurraldeko bizi-baldintzei eta gizarte-zerbitzuei buruzko txostenetarako sarbidea da.

Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia • pobreziaenergetikoa.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, eta Gipuzkoako pobrezia energetikoaren arazoari buruzko informazio sistematizatua eta eguneratua eskaintzen du, baita arazo hori arintzen laguntzeko garatutako neurri nagusiak ere.

Ezgaitasunari buruzko Iberoamerikako Gordailua • riberdis.cedid.es

Eremu iberoamerikarrean, ezgaitasunei lotutako gaiei inguruan sortzen den ekoizpen zientifikoa bildu eta zabaltzen du.

Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa • www.behatuz.eus/es/directorioentidades/

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Direktorioaren xedea EAEn gizarte-arloan diharduten erakunde eta zentroei buruzko

informazioa zentralizatzea da.

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES

MemoriAZ • memoriaz.org

Zahartzeari, alzheimerrari eta beste dementzia batzuei buruzko web plataforma, Aubixa Fundazioak sustatua. Adierazleak, liburutegi birtuala, hemeroteka, legedia eta agenda eskaintzen ditu.

Errioxako dokumentazio sozialeko zentroa • www.larioja.org/servicios-sociales/es/centrodocumentacion-virtual

Errioxako Gobernuaren dokumentazio sozialeko zentroak gizarte-premietan eta haiek asetzera bideratutako politika publikoetan espezializatutako funts baterako sarbidea eskaintzen du.

LTC responses to COVID-19 • LTCCcovid.org

SIISek iraupen luzeko zainketetan COVID-19 kudeatzeko laguntza-baliabideei buruzko liburutegi birtual bat diseinatzen eta mantentzen laguntzen du, International Long-Term care Policy Network sarearen esparruan.

Berrituz • berrituz.eus

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ataria da, EAEko lehenmailako arretako gizarte-zerbitzuen esparruan jardunbide egokiak zabaltzeko eta ezagutza trukatzeko.

Biblioteca virtual del Centro Español sobre Trastorno del Espectro Autista • centroautista.es Autismoari buruzko ebidentzia zientifikoa duen dokumentazioa dauka: aldizkari zientifikoetako artikuluak, liburu espezializatuak edo gomendio-gidak.

ARGITALPEN ESPEZIALIZATUAK

Zerbitzuan

zerbitzuan.net

Gizarte-zerbitzuetan eta gizarte-politiketan espezializatutako aldizkaria, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan argitaratua. Lau hilez behin paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen da, eta doan banatu. 2023 urtean zehar 79, 80 eta 81. aleak argitaratu dira.

Ezgaitasunei buruzko Espainiako

Aldizkaria (Redis)

www.cedid.es/redis

Diziplina anitzeko aldizkari zientifikoa da, ezgaitasunari buruzko ikerketa- edo hausnarketa-artikuluek osatzen

dutena. Sarbide irekiko argitalpen elektronikoa da, sei hilekoa eta parekoek berrikusia. Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan egiten da. 2023an 11. bolumenaren 1. eta 2. zenbakiak argitaratu dira.

Gizarteratuz Monografiko eta Analisiak

www.gizarteratuz.eus

Gizarteratuz, Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuak (SIIS) Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean argitaratzen duen gizarte arloko analisi eta gaurkotasuneko argitalpen digitala da.

Drogomedia Monografikoak

www.drogomedia.com/eu/monograficos/ Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun

Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin batera

argitaratutako dokumentu-buletina. 2023an 9. zenbakia argitaratu da Estigma eta generoari buruz.

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

KONTAKTUA

SiiS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua Etxague Jenerala, 10 20003 Donostia-San Sebastián Tel. 943 423 656 www.siis.net

Jendearentzako arreta

Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara

Posta elektronikoa

documentacion@siis.net estudios@siis.net

Sare sozialak

www.facebook.com/siis.net twitter.com/siis doc

URUMEA ITSASADARRA KURSAALZUBIA VICTORIA EUGENIA ANTZERKIA KURSAAL
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.