2020 Jarduera Memoria SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Page 1

2020 Jarduera Memoria

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua


AURKEZPENA SIIS (Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua) erakundeak gizarte-politiken eta gizarte-zerbitzuen esparruan dihardu 1972tik, Eguía-Careaga Fundazioaren baitan, irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea dena. Hasiera-hasieratik eta gaur egun arte ezagutzaren inguruan jardun du, gizarte-politikak eta gizartezerbitzuak eraikitzeko eta hobetzeko tresna gisa. Talde balioaniztuna eta diziplinartekoa gara eta gizartezerbitzuetan, gizarte-politiketan eta horiekin lotutako hainbat ezagutza-eremutatik gatozenak, hala nola soziologiatik, gizarte-langintzatik, zuzenbidetik, ekonomiatik, antropologiatik, komunikaziotik eta dokumentaziotik. Gure misioa gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak aztertzen, eztabaidatzen eta diseinatzen aktiboki laguntzea da, gure gizartearen premien bilakaerara egokituta; pertsonen inklusioa eta bizi-kalitatea sustatzeko gai izan daitezen eta pertsona ardatz duen arreta komunitarioko eredu baten garapena bultzatzeko gai izan daitezen. Hori guztia ikuspegi zorrotz eta aurrerakoi batetik eta nazioarteko ikuspegi batetik, eta baliabideen plangintzaren eta aprobetxamenduaren eraginkortasunaren ikuspegitik gidatua; horrela, egungo premien araberako erantzun unibertsal eta birbanatzaileena etorkizuneko belaunaldientzako gizarte-politiken iraunkortasuna bermatzeko. Gure ikuspegia gizarte-zerbitzuen arloko plangintzan, erregulazioan, prestazioan, ebaluazioan eta ikerketan esku hartzen duten eragile guztientzat erreferentziazko zentroa eta tresna erabilgarria izatea da. Arlo horretako ezagutza espezializatua sortzen, detektatzen eta zabaltzen aditu den pertsona-taldea izatea, beharrak identifikatzeko, lehentasunak zehazteko eta konponbideak proposatzeko gai dena, zorroztasun teknikoarekin eta sektorean esku hartzen duten gainerako eragileekin lankidetza estuan. Hauek dira gure balioak: • • • • •

Zorroztasun teknikoa. Independentzia. Lankidetza publiko/pribatua eta sare-lana. Sormena. Jakin-nahia.


HISTORIA 1972an, orduko Gipuzkoako Subnormalen aldeko Elkartea izenekoak eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren San Miguel Patronatuak Adimen urritasunaren arazoa Gipuzkoan argitaratu zuten, Gaur ikerketa soziologikoko taldeari enkargatu ziotena. Ramon Saizarbitoria soziologoak funtsezko zeregina izan zuen txostenak adimen-urritasunaren gaia kokatzen zuen eta, aldi berean, urritasun horri aurre egiteko behar ziren zerbitzuak zehazten eta kuantifikatzen zituen, Europako beste herrialde batzuetan hedatzen ziren oinarri teoriko eta filosofikoei jarraituta. Lanaren erredakzioak, gainera, gaiari buruzko informazio tekniko/ zientifikoaren beharrezko fluxuan gabezia handia zegoela baieztatzeko balio izan zuen. Gabezia hori zen txosten haren sustatzaile nagusietako baten kezka nagusia, José I. Eguía-Careagarena; Euskadiko eta Espainiako elkarte-mugimenduaren bultzatzaileetako bat. Izan ere, elkarte horrek, bere gune erredaktorean oinarrituta, nazioarteko informazio-zerbitzu espezializatu bat bultzatzea erabaki zuen, gabezien esparruan espezializatua. Zerbitzu horrek lotura estua zuen garai hartako mugimendu asoziatiboarekin, eta arlo horretan lan egiten zutenek gero eta dokumentazio eta informazio gehiago eskuratzeko zuten beharrari erantzun nahi zitzaion; izan ere, hasieran, adimen-urritasunera mugatua —modu isolatuan ezin tratatzea agerikoa zen, batez ere alderdi sozialari dagokionean—, eta, ondoren, ezgaitasunen multzora, eta azkenik gizartezerbitzuetara zabaldu zen. 1978an, SIIS Eguía-Careaga Fundazioan sartu zen. Orduz geroztik, SIIS garatzen joan da, eta, gaur egun, gizartezerbitzuen arloko ikerketa eta dokumentazioaren funtsezko erreferente bihurtu da. Gizarte-politikei eta gizarte-zerbitzuei egindako ekarpen nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ezgaitasunen bat duten pertsonen lan- eta hezkuntzaintegrazioa, zaintzaileen arreta, arretaren indibidualizazioa, erabiltzaileen eskubideak eta zerbitzuen arretaren kalitatea. Gaur egun begi-bistakoak dirudite, baina, bere garaian, oso konbentzituta azaldu eta defendatu behar izan ziren.


SIISeko bulegoen planoa eta ikuspegia. Egilea: Joaquín Montero


LAN ILDOAK Gure funtzioak eta jarduerak elementu dinamikoak dira, eboluzioan daudenak, eta egokitu eta bideratu egin behar dira, garaietako errealitatearekin, premia berriekin eta aukera berriekin bat etorriz; betiere gizarte-politikak hobetzen laguntzeko dugun misioa ahalik eta ondoen betetzera bideratuta. Gure lan-ildo guztiak ezagutza garatzera bideratuta daude: ezagutza detektatzera, sortzera eta hedatzera. Hauek dira:

IKERKETAK • Diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak gizarte-zerbitzuen arloko premiei buruz eta zerbitzu-sarearen irismenari eta funtzionamenduari buruz. • Ikerketa epidemiologikoak. • Gizarte-politikei, arreta-ereduei eta zerbitzuen diseinuari buruzko nazioarteko azterlan konparatiboak. AHOLKULARITZA ETA IDAZKARITZA TEKNIKOA • Gizarte-zerbitzuak planifikatzeko eta antolatzeko aholkularitza teknikoa, planak, mapak eta bestelako antolamendu-tresnak egiten. • Arau-testuak artikulatzeko aholkularitza tekniko eta juridikoa. • Arreta-ereduen diseinua. • Arretaren kalitatea eta prestakuntza parte-hartzailea hobetzeko prozesuak diseinatzea eta dinamizatzea. • Planen eta zerbitzuen ebaluazioa. • Literatura-berrikusketak. PRODUKTU ETA ZERBITZU DOKUMENTALAK • Gizarte-zerbitzuen esparruan sortzen den literatura zientifikoa hautatzea, katalogatzea eta kualitatiboki zabaltzea, gaian espezializatutako bibliografia-funts bat mantenduta. • Dokumentu-zerbitzu pertsonalizatuak (dokumentu-analisiak, bibliografia-bilaketak, aldizkako alertak, bibliografia tematikoak).


• Joerak eta jardunbide egokiak gaikako aldizkari elektronikoen, datu-bankuen eta sare sozialen bitartez aztertzea eta gaika zabaltzea. BEHATOKIAK, DIREKTORIOAK ETA WEBGUNEAK • Gaikako behatokiak diseinatzea eta eguneratzea. • Direktorioen, katalogoen eta prestazioen diseinatzea eta eguneratzea.

PUBLIKAZIO ESPEZIALIZATUAK • • • •

Buletin dokumentalak. Gaurkotasunari buruzko buletinak. Aldizkari zientifikoak. Jarduera egokietako gidaliburuak.


EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA Fundazioaren egoitza nagusia Donostian dago, eta, gainera, egoitza bat du Madrilen, Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren instalazioetan. Hauek dira Fundazioaren Patronatuko kideak: Fundatzaile eta Presidentea: José Ignacio Eguía Careaga Presidenteordea: Jesús Antonio Pérez de Arróspide Idazkaria eta diruzaina: Jorge Díez Batzordekideak: Juan José Álvarez Itziar García Ignacio Iragorri María Rubio Javier Ruiz María Magdalena Sambeat José María Segura Helena Sotelo Joseba Zalakain José Luis Zubizarreta Gure finantzazioa, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoko —Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak— eta Estatuko —Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua— hainbat administrazio publikorekin egindako hitzarmen eta kontratuetatik dator. SIIS beste administrazio autonomiko batzuekin ere lankidetzan aritzen da, hala nola Nafarroako Gobernuarekin, Errioxako Gobernuarekin edo Gaztela eta Leongo Juntarekin, Euskadiko hainbat udalekin eta Hirugarren Sektoreko erakundeekin.


IKERKETAK Diagnostiko kuantitatiboak eta kualitatiboak gizartezerbitzuen arloko premiei buruz eta zerbitzu-sarearen irismenari eta funtzionamenduari buruz • Etxerik gabeko pertsonen zenbaketak egiteko metodologia komuna garatzeko laguntza teknikoa. Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioa. • UPNAko unibertsitate-komunitatearen arteko osasunari eta desberdintasunari buruzko azterlan kuantitatibo bat diseinatzeko laguntza teknikoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. • Azpeitiko adinekoen beharrak. Analisi prospektiboa 2031. Azpeitiko Udala. • COVID-19k Euskadin duen eragina eta horrek Adikzioen eremuan dituen ondorioak. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. • COVID-19ren eragina AECCeko Gipuzkoako bazkideetan. Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea. Gipuzkoako ordezkaritza. • COVID-19k EAEko egoitzetan duen eraginari buruzko azterlana. Ararteko. • Euskadiko Gizarte Zerbitzuen finantzaketari eta iraunkortasunari buruzko azterlana. Gipuzkoako Foru Aldundia. • Haur eta nerabeek eta haien familiek Gipuzkoako 2019ko egoitza-harrerako zerbitzuarekin duten gogobetetasunari buruzko azterlana. Gipuzkoako Foru Aldundia. • COVID-19k ezgaitasuna duten pertsonengan duen eraginari eta ondorio sozioekonomikoei buruzko txostena. Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatua. • Gizarte-bazterketa Espainian, lurralde-ikuspegitik. Dimentsio anitzeko hurbilketa Espainian eta herrialdeko lurraldeetan. FOESSA Fundazioa. • Pobrezia energetikoaren intzidentzia Errenterian. Eremu txikietarako estimazio-tekniketan oinarritutako azterketa. Errenteriako Udala. • Bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen V. zenbaketa Euskadin. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza.


Ikerketa epidemiologikoak • Gazteen joko problematikoaren prebalentziari buruzko azterlana. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. • Adikzioei buruzko inkesta Euskadin 2017. Legez kanpoko drogen kontsumoari buruzko monografikoa. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Gizarte-politikei, arreta-ereduei eta zerbitzu-diseinuei buruzko azterlan konparatiboak • ELGAko herrialdeetan familia-kontziliazioari laguntzeko prestazioei buruzko txostena. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza. Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza. • ELGAko herrialdeetan seme-alabak dituzten familiei laguntzeko prestazioei buruzko txostena. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza. Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza. • Euskadin kontziliazioari laguntzeko prestazioei buruzko txostena. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza. Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza. • COVID-19 birusaren ondoriozko egoitza-zentroetako hilkortasunari buruzko autonomia-erkidegoen eta nazioarteko berrikuspena. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Autonomia Erkidegoetan 2020an indarrean zeuden oinarrizko errenten konparazio-berrikuspena. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza. • Europa mailan 2020an indarrean zeuden oinarrizko errenten konparazio-berrikuspena. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza. • Egoitza-arretako ereduei buruzko nazioarteko berrikuspena. Gaztela eta Leongo Junta. • Premia-egoeran dauden pertsonei elikagaiak emateko eredu berriei buruzko berrikuspena. Bilboko Udala. • Zahartzea eta mendekotasunarekiko arreta Euskal Herriko lurraldeetan. Eusko Ikaskuntza. • Mendekotasunaren arretaren arloko ezagutza kudeatzeko eta kalitatea bermatzeko egiturei buruzko txostena. Gizarte Zerbitzuen Gerentzia. Gaztela eta Leongo Junta.


AHOLKULARITZA ETA IDAZKARITZA TEKNIKOA Arau-testuak artikulatzeko aholkularitza tekniko eta juridikoa • Euskal Autonomia Erkidegoan Haurrak eta Nerabeak Sustatzeko, Prebenitzeko, Zaintzeko eta Babesteko Legea egiteko aholkularitza teknikoa. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza, Justizia, Berdintasun eta Gizarte politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza. • Gaixotasun Mentala duten Pertsonentzako Egoitza, Eguneko eta Arreta Okupazionaleko Zentroen Estatutua egiteko aholkularitza tekniko eta juridikoa. Gizarte Zerbitzuetako Saila. Arabako Foru Aldundia. • Aniztasun Funtzionaleko Pertsonentzako Egoitza, Eguneko eta Zentro Okupazionalen Erregelamenduak diseinatzeko aholkularitza teknikoa eta juridikoa. Gizarte Zerbitzuetako Saila. Arabako Foru Aldundia. • Etxeko Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zentroen Estatutua egiteko aholkularitza teknikoa eta juridikoa. Gizarte Zerbitzuetako Saila. Arabako Foru Aldundia. • Bizkaiko Lurralde Historikoan Laguntza Txakurrei, Terapiako Animaliei eta Laguntza Animaliei buruzko Dekreturako laguntza teknikoa. Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia. • Gipuzkoako Lurralde Historikoan Egoitza Unitate Soziosanitarioetan sartzeko araubidea arautzen duen Foru Dekretua egiteko aholkularitza teknikoa eta juridikoa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. • Gizarte-zerbitzuen sarearen irismenetik eta aukeretatik kanpoko osasun-arta espezializatua eta/edo iraunkorra zehazteko eta ezaugarritzeko irizpideak zehazten dituen eta unitate psikogeriatrikoetara bideratzeko irizpideak ezartzen dituen Foru Agindua egiteko aholkularitza teknikoa eta juridikoa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.


Arreta-ereduen diseinua • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arta-eredua definitzeko laguntza teknikoa. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. Bizkaiko Foru Aldundia. • Kanarietako Gizarteratzeko Prestazioa birmoldatzeko laguntza teknikoa. Kanarietako Gobernua. • Vitoria-Gasteizko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako orientazioak. Vitoria-Gasteizko Udala. Arretaren kalitatea eta prestakuntza parte-hartzailea hobetzeko prozesuak diseinatzea eta dinamizatzea • Adikzioen arloko jardunbide egokiak aitortzeko sistema bat ezartzeko aholkularitza. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. • Ezgaitasunen bat duten pertsonen arloko prestakuntza- eta kalitate-prozesua garatzea, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Arreta Kalitateari buruzko webguneko Jardunbide Egokien Gomendioen Bankurako edukiak lantzea. Arabako Foru Aldundia. Planen eta zerbitzuen ebaluazioa • Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren jarraipena egiteko laguntza teknikoa. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza. Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza. • Elkar Ekin I. Plana ebaluatzeko laguntza teknikoa. Gizarte Politiketako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. • EAEko Gizarte Zerbitzuen I. Plan Estrategikoa eta Gizarte Zerbitzuen Mapa ebaluatzeko laguntza teknikoa. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza. • Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko IV. Planaren tarteko ebaluazioa. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza. Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritza. • Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoaren (2018-2021) tarteko ebaluazioa egiteko laguntza teknikoa. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua.


Prestakuntza eta irakaskuntza • Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako Unibertsitate Espezializazioko ikastaroan irakastea. Euskal Herriko Unibertsitatea. • Kalteberatasun eta Gizarte Bazterkeria Egoeran dauden Pertsonekin Esku-hartzeari buruzko Master Unibertsitarioan irakastea. Deustuko Unibertsitatea. • Adikzioen arloko profesionalentzako tailer bat antolatzea, osasun mentalaren arloko adierazleei buruzkoa. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. • Berdintasunik ezari, lan-merkatuari eta gizarte-babesari buruzko udako ikastaroa antolatzeko laguntza teknikoa, EHUren Udako Ikastaroen esparruan. Ogasun Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. • Bizimodu Independentea izateko Arabako Laguntza Ereduaren inguruko prestakuntza-saioak. Gizarte Politiken Saila. Arabako Foru Aldundia. Literatura-berrikusketak • Autonomia-erkidegoetan gizarte-historia bakarra sortzeko prozesuen azterketa konparatiboa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Lagundu gabeko adingabe atzerritarren arta-esperientzien nazioarteko azterketa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Egoitza-zentroetako COVID-19 krisiaren testuinguruko deseskalatze-neurrien nazioarteko azterketa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Cohousing seniorreko ereduen berrikuspen autonomikoa eta nazioartekoa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Gurasobakarreko unitateentzat dauden prestazio eta tonuren autonomia-mailako berrikuspena. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua.


• Landa-eremuetako mugikortasuna hobetzeko esperientziaberrikusketa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • COVID-19k adinekoentzako egoitzetan duen eragina eta prebentziorako eta kontrolerako hartutako neurrien berrikusketa. Aubixa Fundazioa. • COVID-19k adinekoentzako egoitza-zentroetan duen eraginari buruzko nazioarteko eta autonomia-erkidegoko berrikuspena. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Kirolaren eta asoziazionismoaren inguruko berrikusketa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Belaunaldien arteko kontratuaren berrikusketa. Aubixa Fundazioa. • Gizarte-zerbitzuetako erretiro aktiboko esperientzien berrikusketa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua. • Egoitza-zentroen tamainak egoiliarren ongizatean duen eraginari buruzko ebidentzia-berrikusketa. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Eskubide Sozialetako Departamentua. Nafarroako Gobernua.


2020 urtean, SIISek lankidetza-jarduerak erakunde hauekin burutu ditu:

OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SALUD

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES

LAN ETA ENPLEGU SAILA DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO


ZERBITZU ETA PRODUKTU DOKUMENTALAK Datu-base bibliografikoa Gizarte-politikan eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentu-funtsa da eta egun 223.000 erreferentzia baino gehiago ditu autonomia-, estatu- eta nazioarte-mailakoak. 2020an 3.800 erregistro bibliografiko berri sartu ziren datu-base dokumentalean. Monografiak 69.492 dira. Aldizkako argitalpen espezializatuei dagokienez, gaur egun, zentroak 1.700 aldizkaritik gorako bilduma du. Halaber, dokumentuen %90 formatu elektronikoan eskura daude edo eskaneatu egin dira; beraz, Internetetik zuzenean deskargatu edo unean bertan posta elektronikoz jaso daitezke. Legegintza datu-basea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta lurralde historikoetako gizarte-politikaren eta gizarte-zerbitzuen arloko araudia biltzen da, arau-maila guztietakoak eta 36.332 erreferentzia biltzen dira. Gaur egun, indarrean dagoen arau-funts osoa digitalizatuta dago, eta horrek formatu elektronikoko testu guztietara berehalako sarbidea ematen du. Hemeroteka 2020an, estatuko eta autonomia-erkidegoetako prentsaren eguneroko hustuketarekin jarraitu da, eta SIISen webgunean 6.650 prentsa-albiste sartu, testu osoan eta goizean goiz; betiere gizartezerbitzuekin eta gizarte-politikarekin zerikusia dutenak. Gaur egun, baseak 91.500 prentsa-albiste biltzen ditu. Bestelako zerbitzu dokumentalak Dokumentazio-zentroak balio erantsiko bestelako zerbitzu pertsonalizatu batzuk eskaintzen ditu, hala nola gaurkotasuneko aldizkari elektronikoak, kontsulta-arreta pertsonalizatuko zerbitzua, eskariaren araberako analisi dokumentalak edo bibliografia tematikoak.


WEBGUNEAK, BEHATOKIAK ETA DIREKTORIOAK SIISen ezagutza-ataria • www.siis.net Atariak Europako gizarte-zerbitzuetan espezializatutako dokumentazio- eta ikerketa-zentro nagusienetarako sarbidea eskaintzen du. Drogomedia • www.drogomedia.com Adikzioetan espezializatutako ataria da eta drogei buruzko dokumentazio eta datu estatistiko ugari ditu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak sustatua. Ikusmirak Gizarte Politiken Behatokiak • ikusmirak.eus Eusko Jaurlaritzak babestutako Familia, Haur eta Nerabeen, Gizarte Zerbitzuen eta Immigrazioaren Behatokiak biltzen ditu. Ezgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroa (CEDD) • www.cedd.net Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan, SIISek CEDD eta ezgaitasunean espezializatutako haren ataria kudeatzen du. Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia • observatoriorealidadsocial.es Ataria Nafarroako Gobernuak sustatzen du, eta datu-banku, azterlan, argitalpen eta gizarte-arloan espezializatutako dokumentazio-zentro baterako sarbidea eskaintzen du. Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia • www.dataraba.eus Ataria Arabako Foru Aldundiarekin batera kudeatzen da, eta Arabako premiei eta gizarte-zerbitzuei buruzko datu estatistikoen gunea eta dokumentuen hautaketa eskaintzen ditu.

Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua


Arabako Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatea

Gizarte Zerbitzuetako Arretaren Kalitatea • www.ifbscalidad.eus Hainbat gomendio ematen ditu gizartezerbitzuen esparru nagusi bakoitzari buruzko arretaren oinarrizko alderdiei buruz. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) sustatua. Gipuzkoako Gizarte Behatokia • www.behagi.eus Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera kudeatzen da, eta adierazle tematikoak, udalerri-mailako datuak, zentroen direktorioa eta lurraldeko bizi-baldintzei eta gizarte-zerbitzuei buruzko txostenetarako sarbidea da. Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia • pobreziaenergetikoa.eus Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, eta Gipuzkoako pobrezia energetikoaren arazoari buruzko informazio sistematizatua eta eguneratua eskaintzen du, baita arazo hori arintzen laguntzeko garatutako neurri nagusiak ere. Ezgaitasunari buruzko Iberoamerikako Gordailua (Riberdis) • riberdis.cedd.net Eremu iberoamerikarrean, ezgaitasunei lotutako gaiei inguruan sortzen den ekoizpen zientifikoa bildu eta zabaltzen du.

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES

Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa • direktorioa.net Eusko Jaurlaritzak sustatutako Direktorioaren xedea EAEn gizarte-arloan diharduten erakunde eta zentroei buruzko informazioa zentralizatzea da. MemoriAZ • memoriaz.org Zahartzeari, alzheimerrari eta beste dementzia batzuei buruzko web plataforma, Aubixa Fundazioak sustatua. Adierazleak, liburutegi birtuala, hemeroteka, legedia eta agenda eskaintzen ditu.


Errioxako dokumentazio sozialeko zentroa • www.larioja.org/serviciossociales/es/centro-documentacionvirtual Errioxako Gobernuaren dokumentazio sozialeko zentroak gizarte-premietan eta haiek asetzera bideratutako politika publikoetan espezializatutako funts baterako sarbidea eskaintzen du. LTC responses to COVID-19 • ltccovid.org SIISek iraupen luzeko zainketetan COVID-19 kudeatzeko laguntza-baliabideei buruzko liburutegi birtual bat diseinatzen eta mantentzen laguntzen du, International Long-Term care Policy Network sarearen esparruan. Berrituz • www.berrituz.eus Eusko Jaurlaritzak babestutako ataria da, EAEko lehen-mailako arretako gizartezerbitzuen esparruan jardunbide egokiak zabaltzeko eta ezagutza trukatzeko. Covid19laguntzak • www.covid19laguntzak.eus COVID-19k Euskadin dituen ondorioei aurre egiteko aktibatu diren gizarte-laguntzak eta prestazio ekonomikoak kontsultatzeko aplikazioa.


ARGITALPEN ESPEZIALIZATUAK Zerbitzuan • zerbitzuan.net Gizarte-zerbitzuetan eta gizarte-politiketan espezializatutako aldizkaria, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan argitaratua. Lau hilez behin paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen da, eta doan banatu. Ezgaitasunei buruzko Espainiako Aldizkaria (REDIS) • www.cedd.net/redis Diziplina anitzeko aldizkari zientifikoa da, ezgaitasunari buruzko ikerketa- edo hausnarketaartikuluek osatzen dutena. Sarbide irekiko argitalpen elektronikoa da, sei hilekoa eta parekoek berrikusia. Ezgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan egiten da. Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei eta esku-hartze sozialari buruzko buletin dokumentala da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan argitaratua. Paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen da. Drogomedia Monografikoak • www. drogomedia.com/es/monograficos Gizarte-zerbitzuei eta interbentzio sozialari buruzko buletin dokumentala, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailarekin lankidetzan argitaratzen dena. Paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen da. 2020an, zahartzeari eta adikzioei buruzko monografiko bat eta emakumeen psikofarmakoen erabilerari buruzko monografiko bat argitaratu ziren. Blog del SIIS SIISen garatzen diren ikerkuntza-, azterketa- eta hausnarketa-lanak zabaltzeko plataforma da. Hilero eguneratzen da, eta berariazko intereseko gaiak jorratzen dira.


Servicio de Información e Investigación Social Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua

KONTAKTUA SIIS Gizarte Infomazio eta Ikerketa Zerbitzua Etxague Jenerala 10 behea 20003 Donostia-San Sebastián Tel. 943 423 656 www.siis.net

Jendearentzako arreta Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara

Posta elektronikoa documentacion@siis.net estudios@siis.net

Sare sozialak

www.facebook.com/siis.net

twitter.com/siis_doc

KURSAAL

AA

LZ

UB

IA

UM

K

S UR

UR

SiiS

EA IT S AS AR AD

VICTORIA EUGENIA ANTZERKIA

RA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.