Nor izan da?

Page 1

Nor izan da?

Egileak: -Ane Larreategui -Gorka Rodriguez -Markel Cendoya -Goretti Abascal


Zu, Washingtoneko unibertsitate pribatu bateko ikaslea zara eta oso detektibe famatua. Eli da zure lagun minenetako bat, eta bere amonarena zen denda txiki eta polit bat heredatu du. Egun batean deitu egiten dizu bere dendan lapurtu dutela esanez. Zu, presaka bere dendara abiatzen zara, eta Eli lurrean eserita eta negarrez aurkitzen duzu, bitxi pila falta direla konturatzen zaren aldi berean. Lur jota dago. Oraindik ez du argi zeintzuk diren falta diren bitxiak, baina oso garrantzitsuak ez izatea espero du‌ Ezer egiteko oso gaizki egon arren, Eli-k, zer gertatu den ikertzeko asmoa du, ez delako etsi egiten duten haietako pertsona. Denbora luze bat igaro ondoren mezu bat bidaltzen dizu hau bera adieraziz: -Zerbait aurkitu dudala uste dut! Gera gaitezen bihar ordu bietan nire dendaren pareko plazan, eta dena azalduko dizut.- Esan bezala, zu, bere dendako pareko plazan eserita zaude asper-asper eginda beraren zain. Ordu bete igaro ondoren zerbait gertatu zaiola susmatzen duzu, eta bere dendara zoaz oso urduri. Sartzerakoan, lurra odolez estalita dagoela konturatzen zara, eta odol gehien dagoen tokira hurbiltzerakoan, Eli hilda dagoela ikusten duzu! Zure aitari eta anbulantziari deitzen diezu korrika, Eli bizirik dagoen esperantzaz. Baina anbulantzia etortzerakoan, Eli hilda dagoela esaten dizute beraiek.

(Jarraitu ondorengo orrian) **** 1 ****


Zu bai ez zarela atzera itzultzen, eta Eliren ordez, bere hilketa eta lapurreta ikertzeko asmoa duzu. Baina gauza bat ez duzu oso garbi: Zure aitarekin batera ikertu, detektibe onenetariko batekin batera, edota bakarrik ikertu, zure aitari gaizki irudituko zaion kezkarekin.

Zure aitarekin batera ikertzea erabaki baduzu joan zaitez 9. orrialdera Zure kabuz lan egin nahi baduzu joan zaitez 11. orrialdera

**** 2 ****


Zure aitarekin batera aurkitu duzun lokatz aztarna, oso aztarna bitxia da. Inoiz ikusi ez duzuen zapatarik arraroenaren eta handienaren arrastoa da! Egia esan, ez da dirudien bezain erraza mota honetako aztarnak jarraitzea… baina zer egingo diogu, ez duzue beste irtenbiderik. Duzuen guztiarekin lan egin behar duzue, beraz, Ikerketa gelara abiatzen zarete, gela txuri-txuria da, metalezko tresna eta tramankulu pilaz beteta. Bertan, auzitegiko medikuak, aurkitu zenuten lokatzak substantzia kimiko ezagutu gabeak dituela esaten dizue. -Herrialde honetan behintzat, substantzia hau ezezaguna da. Errusiarra den mediku bati eskatu diot laguntza, substantzia hau nondik datorren jakin zezakeelako, agian.- Diotsue mediku forenseak. -Ongi da- erantzuten du aitak -Ondo iruditzen zait- ondoren zuk. Hurrengo egunean, Mediku Errusiarrak deitu egiten dizu. Ikerketa gelara zoaztenean, zapatak duen lokatz aztarnaren substantzia bitxi hori Errusia ekialdetik datorrela argitzen du berak.”Kleriondeaprest” deitzen den substantzia bat dela esaten du, hango fabrika bakar batean sortzen den substantzia berezia dela. Zure aita eta zu ordenagailuan hasten zarete ikertzen, fabrika hartan nork egiten duen lan begiratzen, eta bere antzinako lagun batek han egiten duela lan ikusten duzue. Gizonak, Ramon Perez izena du, eta badirudi Elik diru pila zor ziola, hil aurretik. Bere denda txikia zabaltzeko Ramoni (bizitza guztiko lagun bati) 10.000 euro eskatu zizkion eta ez zion dirua itzuli, beraz, tratu batera iritsi beharrean… Ramiro dendara joan eta hiltzea erabaki zuen.

(Jarraitu ondorengo orrian)


**** 3 **** Hala ere, ez duzue ezer hori guztia probatzeko, beraz Ramonen helbidea hartu, eta bere etxera abiatzea erabaki duzue, erantzunen baten eske. Denbora luze baten ostean‌ Ramonek hilketa onartzen du! -Lortu dugu aita! zerri hori harrapatu dugu behingoz!- esaten duzu zuk. -Bai, lortu dugu laztana, eta orain, goazen etxera amarekin batera, txokolate beroa prestatuko dizut, merezi duzu egun gogor honen ostean eta. Orain, aitak besoaz inguratzen zaitu, eta elkarrekin zoazte etxera, lasai eta pozik. AMAIERA


**** 4 **** Elik aurkitutako aztarna ez jarraitzea erabaki duzue, ez baita batere fidagarria. Hala ere, zuk ideia hobeago bat duzu. Hilketa izandako tokira itzuli, hau da, Eliren dendara, eta ikertzen hasten zara berriro ere. Aitari ondo deritzo. Dendatik zehar pila bat buelta eman ondoren, zure aitak gauza bitxi bat aurkitzen du: -Laztana! Etorri azkar! Begiraiozu mahai azpian dagoen behatz aztarna honi! -Bikain aita! Aztarna hau auzitegira eraman beharra dugu. -Bai, baina nola? Hau behatz aztarna bat da, ez edonora eraman daitekeen objektu bat. -Egia da‌ Ez dakizue zer egin, baina aztarna hori ezin da ikertu gabe utzi, ez horixe. Bat-batean ideia zoragarri bat datorkizu burura. Auzitegiko medikuari deitu, eta dendara etortzeko agintzen diozu. Medikua segituan dator. -Begira! Hemen aztarna bat dago baina ez dakigu nola aztertu. -Esaten duzu zuk. -Lasai, nik hemen bertan egin dezaket lan. Orduan, auzitegiko medikuak argazki bereziak ateratzeko makina arraro bat ateratzen du, eta ordu bete itxaron ondoren erantzunak lortzen ditu. -Gure pertsona susmagarriak Pablo Cendoya du izena, haren behatz aztarnak dira hauek. -Oso ondo, mila esker, harekin hitzegitera goaz -Adierazten dio aitak.

(Jarraitu ondorengo orrian)


**** 5 **** Harekin hitz-egin ondoren, dena onartzen du. Antzinako Eliren mutil-lagun bat dela azaltzen du, eta mendekua hartzeko asmoan lapurtu ei zuen denda. Baina gauzak okertu ondoren, Eli hil egin behar izan zuen.

AMAIERA

**** 6 ****


Elik aurkitu duen aztarna, oso ondo ikertzea lortu duzu, bi hilabetetako lan handia izan da, baina azkenean Elik aurkitu zuen aztarna ikertzea lortu duzu eta oso pozik zaude. Oinatz aztarnaren arrastoa jarraituz zapataren egilearengana joan zarete ait a eta biok. Ez zekien oso ongi nor zen zapataren egilea, baina bai zapataren modeloa, Adidas baitzen. Horrek, pista asko eman dizkizu, baina oraindik ez duzu gauza handirik. Beraz ikerketari lan gehiago dedikatu beharko diozu. Egun batzuk pasata, aztarna laborategira eramatea erabakitzen duzu eta zure aitarekin aztarna ikertzen hasten zara. Ordu batzuk igaro ondoren, zure aitarekin hitzegiten zaudela, lan guzti honek merezi duela aitortzen diozu eta berak arrazoia duzula erantzuten dizu. Baina oraindik ez duzu nahiko pista, beraz gehiago ikertu beharko duzu. Azkenik, Adidas horren egilea lokalizatzen duzue, eta badirudi Italian egindako zapata dela eta egilea Federico Tardelli dela. Harekin hitzegin nahi duzue, baina Italiaraino iritsi beharra duzue. Ez du axola, lan hau guztia, Elirengatik egiten duzu, beraz Italiaraino bidaiatzen duzue Aitak eta zuk. Egileak ,orain dela asko, Pedro izeneko Eliren antzinako eskolako kide bati saldu zizkiola zapatilak adierazten du , eta zuk, Pedroren fitxategia ondo ikertu ondoren, denborarekin zoroa bilakatu dela ikusten duzu. Egun batzuen ostean, bera izan dela hiltzailea konturatzen zara. Inolako arrazoirik ez zuen arren.

AMAIERA

**** 7 ****


Ikerketa jarraitzea erabaki duzu eta hurrengo egunean, lur-jota zaude, buelta asko eman dizkiozulako buruari. Baina bat-batean, behin Eliren mutillaguna izan zenaz gogoratzen zara. Bai! Koldo zen! Dirua horrenbeste gustatzen zitzaion mutila! Agian bera izan dela datorkizu burura... oraintxe bertan oso urduri zaude eta zure aitarekin hitz egiten duzu. Zure aitak ideia hau guztia frogatzea ez dela erraza argitzen dizu. -Edozein modutan, ahal dudan guztia egingo dut, laztana -diotsu berak. Zure aitak pentsatua duen guztia alde batera utziz, zu, aurreratu egiten zara. Koldo mehatxatzea erabakitzen duzu. Kaleko telefono batetik Koldori deitzen diozu eta zure ahotsa aldatuz esaten diozu: -Badakit zu izan zarela Eli hil duzuna eta besokoa lapurtu duzuna. Beraz, poliziarengana joango naiz. Izenpetu gabeko gutuna ere,bidaltzea erabakitzen duzu. “Badakit zu izan zarela” jartzen zuen aldizkarien ebakiekin. Koldok deia eta gutuna jaso ondoren, poliziarengana entregatu egiten da eta bitxia bueltatzen du. -Zer gertatu ote zaio bat-batean entregatzeko? -galdetzen dizu aitak. -Ez dakit… agian gaizki sentitu da egindakoagatik eta… utz ezazu aita, amaitu da dena eta.

AMAIERA

**** 8 ****


Zure aitarekin ikertzea nahi duzu eta berari galdetzen ari zara: -Aita, mesedez, Ikertu dezaket zurekin batera Eliren hilketa? Berak onartu egin du. Egun batean dendara hurbiltzen zarete eta Elik aurkitu zuen aztarna aurkitzen duzue. -Aita, ikusi zer aurkitu dudan! Dendan, kristal apurtuen artean, zapatila batek utzi duen lokatza aurkitzen duzue, hori baita Elik aurkitutako aztarna. -Norena izango ote da? Zer egingo dugu? –Galdetzen diozu. -Ez dakit, baina zerbait egin behar dugu. Momentuz utzi egingo dugu. Zu oso triste zaude eta zure aitak aztarna gehiago aurkitzeko animatzen zaitu. - Lasai, zin egiten dizut Eliren hiltzailea aurkituko dugula eta poliziarengana eramango dugula kartzelan sartzeko. Dendatik irteteko zaudetenean, zure aitak beste pista bat aurkitzen du. -Ikusi, beste aztarna bat aurkitu dugu! -Zer da? -Beste lokatz aztarna bat da, eta honen atzetik, aztarna gehiago daude. Aztarnak, toki berdin batera doaz; dendaren atzeko atera. Orain, zuk aukeratu behar duzu aztarna horiekin zer egin. Aztarna ikertzen jarraitu nahi baduzu, joan zaitez 3. edo nahiago baduzu 7. orrialdera Baina , ez badituzu lokatz aztarnak ikertzen jarraitu nahi 5. orrialdera abiatu beharko zara.

**** 9 ****


Zu Eliren dendara zoaz, denda hankaz-gora dago. Nahiko txoratuta zaude kasu honekin baina ikertu beharra duzu. Nahiz eta lur jota egon. Denda ikertzen hasten zara eta erakusleihora korrika zoaz, zerbait berezia ikusi duzunaren susmoan. Bertan, behatz aztarna eta ile batzuk daude. Bi aztarna horiek hartu eta ikerketa gelara eramaten dituzu. Ikerketa gela bitxia da, tramankulu arraroz betetakoa. Kristalezko kupula batean sartzen dituzu eta ADN-a aurkitzen duzu ordu batzuk pasa eta gero. Hurrengo pausoa zein izango den pentsatzen duzu, eta agian, ADN-a norena den jakitea izango dela hoberena uste duzu, baina noski, hori nola egin? Zuk bakarrik ezin duzu, beraz poliziarengana joatea erabaki duzu. Hau, FBI-aren lana da. Bai horixe, eta etxera itzultzen zara. -Laztana, zertan zabiltza? -galdetzen dizu aitak. Orduan, zuk arnasa sakon hartu ondoren, irribarre batekin, hau erantzuten diozu: -Orain ezer aita, ezer. Amaitu da dena. -Ongi da, baina maitea, amaitu al dituzu etxerako lanak?! -Aita!!!

AMAIERA

**** 10 ****


Zure kabuz ikertzea erabaki duzu, nahiz eta zure aitak oso arriskutsua dela esan. Dendara iristerakoan, mostradorearen kolorearengatik, besoko bat falta dela iruditzen zaizu. Elik, bitxiak Internetetik saltzen zituela jakinda, bere web orria bisitatzen duzu. Orduan konturatzen zara besoko bat falta dela, hura dela lapurtu zutena, kasualitatez garestiena eta ederrena. Ez dakizu zer egin eta pentsatzen egon zara momentu batez. -Ene bada, zer egingo dut nik orain? desesperatuta nago kasu honekin. Zure esku dago. Lur- jota zaude eta lo egiteko gogoa duzu, beraz ohera zoaz pentsatzera eta lo egiten saiatzera.

Bitxia bilatzen saiatu nahi baduzu, joan 12. orrialdera Ikerketa jarraitu nahi baduzu abiatu zaitez 10.orrialdera, edo nahiago baduzu 8.orrialdera.

**** 11 ****


Bitxia bilatzea erabaki duzu eta Washingtoneko bazter guztietan bilatu duzu, baina arrastorik ez. Orduan ea bitxi hori ikusi duen galdetzen hasten zara kalean zebiltzan jende guztiari baina inork ez daki ezer horri buruz. Oso urduri zaude, dendako bitxi politena, garestiena, jendearen gustukoena zen‌ Ez dakizu zer egin. Etxera joatea erabakitzen duzu. Behin etxean zaudela bitxiari buruz pentsatzen hasten zara baina gero eta urduriago zaude, eta sukaldera joaten zara afaria prestatzera. Denbora bat afaltzen eman ondoren, ohera sartzen zara ea bihar bitxia aurkituko duzun galdetuz zeure buruari. Hurrengo goizean dendara joaten zara zerbait gehiago lapurtu duten begiratzera, baina zorte onez ez dute ezer gehiago lapurtu. Orduan berriz etxera bueltatzen zara lasai egotera. Arratsaldean, kalera buelta bat ematera irtetea erabakitzen duzu, eta portalean, atetik irteten zeundela ,aldamenekoarekin elkartzen zara. Denbora asko ikusi gabe zeundetenez hitz egiten hasten zarete‌ Eta bapatean besoan, dendan falta den bitxia ikusten diozu, oso harrituta geratzen zara baina badaezpada ez diozu ezer esaten. Hurrengo egunean berriz ikusten duzu eta ea bitxi hori berea den galdetzen diozu. Berak baietz esaten dizu baina zu ez zaude oso ziur beraz bitxi hori Eliren dendakoa zela esaten diozu, berak ukatzen jarraitzen du.Orduan gatazka txiki bat sortzen duzue eta ordu erdi luze baten ondoren onartu egiten du. (Jarraitu hurrengo orrialdean) **** 12 ****


-Orduan zergatik egin duzu?- galdetzen diozu zuk. -Bitxi hori aurreko urtean nire hildako amarena da, eta Elik kendu zidan! Nik hura berreskuratzeko asmoa nuen, baina‌ gauzak okertu egin zitzaizkidan‌ Azkenean, bakoitza bere etxera bueltatzen da oso haserre, eta aldamenekoa atxilotzea lortzen dute, egun batzuen ostean.

AMAIERA

**** 13 ****


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.