Arazo bat lakuan

Page 1

EGILEAK: AITANA AMORROSTA XENIA FERREテ前 AITOR UMEREZ


1-Eskoziako herrixka batean bizi zara zure aitonarekin,aitonak 70 urte ditu, begi berdeak eta ile txuria. Zuk bezala, arrantza egitea gustoko du.Gaur goizean, igandero bezala, zure laguna bila etorri da. Aitonaren txalupa hartu eta Ness lakurantz abiatu zara arrantza egiteko.Ness lakua oso ederra da, ura garbi-garbia dago beti.Esaten dutenez monstru bat bizi da, baina inork ez du inoiz ikusi.Liburuetan ipintzen duenez monstrua handia, berdea eta oso nazkagarria da, baina zuk oso gustoko duzu horra arrantza egitera joatea igandero, ez duzu sinezten liburuetan ipintzen duena. Bi ordu pasa ondoren, soinu arraro eta beldurgarri bat entzuten duzu eta bat-batean itzal handi-handi bat ikusten duzu txaluparen azpian.Lagunak dio hegazkin baten itzala dela, aldiz, zure ustez Ness lakuko monstruoa izan daiteke.

Munstro bat dela uste baduzu 5. orrialdera joen zaitez, aldiz, hegazkin bat izan daitekela pentsatu nahi baduzu joan zaitez 2. orrialdera.


2-Zure lagunari kasu egiten diozu eta hegazkin baten zarata dela sinesten duzue biok. Orduan, arrantzan jarraitzen duzue eta ordu erdi pasa ondoren, ez duzue ezer arrantzatu eta oso arraroa iruditzen zaizue, normalean asko arrantzatzen duzuelako lakuan arrain mordoa dagoelako. Minutu batzuk pasa ondoren,

zarata

arraro hori berriro ere entzuten duzue. Baina oraingoan, ez duzue itzalik ikusten. Laguna eta biok ez duzue oso argi zer egin,lagunak dio onena izango dela zure aitonari deitzea, eta hark esango dizue zer egin, baina, zure ustez onena izango da zarata zeuen kabuz aztertzen hastea.

Zarta zuen kabuz aztertzea hobeto iruditzen bazaizu, joan zaitez 3. orrialdera, baina nahiago baduzu aitona Josebari deitzea, joan zaitez 9. orrialdera.


3-Zuk esaten duzuna hobea iruditzen zaizue eta zarataren egileari buruzko pistak bilatzen aritzen zarete denbora batez. Pare bat aldiz entzuten duzue zarata , baina oraingoan bai ikusten duzue munstroaren itzala.Pentsatzen duzue onena izango dela norbait abisatzea.Lagunak esaten du sorosleek lan ona egiten dutela deitzen dietenean. Orduan sorosleei deitzea erabakitzen duzue.Haiek zuen deia hartu eta bi aukera ematen dizkizuete, bat, lakutik lehen bai lehen ateratzea edo haiek zuengana heldu arte itxarotea.

Lakutik ihes egitea hobea iruditzen bazaizu 4. orrialdeko bidea jarraitu ezazu, bestela, haiei itxarotea erabakitzen baduzu joan zaitez zuzenean 8. orrialdera.


4-Lakutik ahal den eta azkarren alde egitea zuzenena iruditzen zaizue, eta sorosleek telefono deia moztu bezain pronto, lakutik ihes

egiten

duzue

ahal

izan

duzuen

azkarren.

Ia

ertzean

zaudetenean zarata arraroa berriro ere entzuten duzue, baina oraingoan lehengoetan baino askoz altu eta ozenago. Itzal erraldoi bat agertzen da bat-batean eta munstro erraldoi batek jan egiten zaituzte.

AMAIERA


5-Laguna eta biok asko ikaratu zarete monstruo bat dela ikustean. Izugarrizkoa iruditzen du, 5-6 metrokoa eta azala berde ilun kolorekoa. Begi bakarra da, mihi gorri eta oso luzea dauka eta musker baten buztana, baina ehun aldiz handiagoa. Beldur zarete eta ezin duzue argi pentsatu,

erabaki bat hartu behar duzue:

zaratarik egin gabe lekutik alde egitea edo izakia ehizatzen saiatzea.

Lekutik alde egieta zuzenena iruditzen bazaizu, joan zaitez 10. orrialdera, aldiz, piztia zuen kabuz ehizatzea onena izango dela iruditzen bazaizu, joan zaitez 6. orrialdera.


6-Piztia

ehizatzea

erabaki

duzue.

Arpoi

batekin

saiatzea

pentsatzen duzue baina oso pisutsua da, pare bat kilo edukiko ditu, beraz, ezin duzue altxatu. Zuen kanaberarik hoberena hartu eta uretara botatzen duzue. Eskutokian Euskal Herriko ikurrin bat marraztuta du eta beste guztia marroia da. Bat-batean zerbaitek tira egiten du. Beldurra duzue eta ez zarete ausartzen arrantza egiteko tresna altxatzen. Lagunak aholkatzen dizu ateratzeko baina zu beldur zara. Zer egingo duzue: Kanabera jaso edo bertan utzi eta joan.

Kanabera jasotzeko irrikitan bazaude, aukera ezazu 11.orrialdetik jarraitzen duen ibilbidea, baina beldurtuta bazaude eta nahiago baduzu ez altxatzea eta bertan behera uztea, jo ezazu 7. orrialdera.


7-Arrantza egiteko tresna bertan utzi duzu eta ez da ezer ere ez gertatzen, orduan altxatzea erabakitzen duzu baina bat-batean apurtu egiten da eta bizkor-bizkor bertatik ihes egiten duzue. Itsasertzera

iristen

zaretenean

munstroa

ikusten

duzue

kanaberaren makila irensten. Zorte oso ona eduki duzue ez zaituztelako jan. Oso

nekatuta

zaudete

eta

aitonari

deitzea

erabaki

duzue.Ordu laurden bat pasatu ondoren.Aitona azaldu egiten da. Range Rover 4X4 batean dator. Gorri kolorekoa da, foku oso handiak eta errobera erraldoiak ditu. Oso pozik itzultzen zarete etxera eta itzultzeko izugarrizko gogoa duzue.

AMAIERA


8-Sorosleak heldu arte itxaroten duzue laguna eta biok, beldurtuta zaudete, baina munstro erraldoi bat ez da egunero ikusten. Haiek oso

azkar

heltzen

dira

zuek

zaudeten

lekuraino.Sorosleak

bi

emakume eta hiru gizon dira, denek bainujantzi gorria daramate, nahiko altuak dira, bietako neska bat txiki xamarra da eta bestea oso argala, hiru mutikoak oso gogorrak dirudite eta haiekin txakur zuri-beltz bat daramate, denbora osoan zaunka dabilena. Animalia ehizatzeko

materiala ateratzen dute kutxa handi

xamar batetik, zarata berriro ere entzun eta munstroa agertzen da. Sorosleak hainbeste beldurtzen dira armagintza guztia erortzen zaiela.Orduan, ezin izaten dute munstroa harrapatu eta hark jaten ditu. Laguna eta biok hainbeste beldurtzen zarete, ihes egitea erabakitzen duzuela.Ur-ertzera sano eta salbu heltzen zarete eta etxera bueltatzen zarete. Heldu bezain pronto, aitona Josebaren bila joaten zarete, herri osotik bilatzen duzue, baina ez duzue topatzen. Azkenean, gogoratzen

duzu

mendira

joango

zela

esan

zizula

aurreko

egunean.Beraz, mendirantz jotzen duzue laguna eta biok. Orduan, ia mendi tontorreraino igotzen zarete eta han topatzen duzue aitona Joseba perretxikoak biltzen. Dena kontatzen diozue eta hark ezin sinetsian dago .Lakuko ertzeraino eramaten duzue eta han zaratak eta itzalak ikusten dituzue, aitonak sinesten zaituzte eta etxera iristen zarete afaltzera. Gero, zure laguna haren


etxera bueltatzen laguntzen duzue eta lotara joaten zarete aitona eta biok.

AMAIERA


9-Aitonari deitzea erabakitzen duzue, eta berak esaten dizue ahal den eta azkarren hortik ihes egiteko. Telefonoa eskegi bezain pronto lakutik ateratzen zara. Eta ziztu bizian etxera abiatzen zara aitonari dena kontatzeko. Aitonari hori kontatzerakoan aholkatzen dizu ez bueltatzeko laku eder horretara, oso arriskutsua delako. Oso triste ipintzen zara baina aitonak agindutakoa bete nahi duzu, bestela haserretuko da.Laguna eta zu pentsatzen ari zarete zer egin igande horretan, eta erabakitzen duzue gertu dagoen beste laku batera joatea arrantza egitera.

AMAIERA


10-Oso arriskutsua dela iruditu zaizu eta etxera bueltatzen ari zara eta bat-batean ehiztari bat ikusi duzu, beso azpian eskopeta handi bat du. 40 urte gutxi gora behera duela pentsatzen duzu, begi beltzak, argala eta oso altua da.Konturatu gabe tiro bat jotzen dizu, eta momentuan hiltzen zara. Aitona oso triste ipini da, poliziari deitu eta poliziak ehiztaria kartzelan sartu du.Baina ehiztariak gertatu dena kontatu eta bi egun igaro ondoren kartzelatik irtetzen laga diote.Aitona familiarik gabe gelditu da.

AMAIERA


11-Kanabera

gora

jasotzea

erabaki

duzue,

baina

ez

duzue

monstruoa ehizatu baizik eta legatz handi bat. Zoritxarrez alergia diozu legatzari baina oso pozik zaude arrantzatu duzuenagaitik. Horrenbestez piztirik ez dagoela sinestu eta etxera pozik itzultzen

zarete

asko

arrantzatu

duzuelako.

Etxerako

bidean

basotik pasatu behar zarete. Basoa oso handia da, pinuz beteta dago,

denak

erraldoiak.

Oso

zabala

da

eta

oso

erraza

da

zeharkatzeko, baina gauez egiten denean oso arriskutsua bihurtzen da. Zeharkatzen zaudetenean gaua egiten zaizue eta galdu egiten zarete. Otso baten ulua entzuten duzue, oso gertu dagoela dirudi eta buelta ematerakoan ikusten duzue. Ile txuri-beltza du eta begi gorriak. Hortzak oso zorrotzak ditu, eta gosea duela somatzen duzue. Bat-batean salto egiten du eta zure laguna eta bioi hozka egiten dizue.

AMAIERA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.