Haur lapurreta

Page 1

Haur lapurreta

IKER AZKARATE ENDIKA GARCIA DE AMEZAGA MONIKA SARASKETA

1


Bea deitzen zara. Fededuna zara eta haurdun zaudenez, zure semea lekaimetxe batean jaiotzea nahi duzu. Leku hura, Santa Virgen izeneko, lekaimetxe oso zaharra da eta haren barruan ez da bero asko nabaritzen. Alboetan lau dorre handi daude, eta haien gainean beste lau gurutze daude. Erdialdean dorre handiaren goialdean kanpai batzuk daude.Atearen aurrean lorategi txiki bat dago, baina etxe honen atzealdean, beste bat dago, askoz handiagoa. Barruan ez daude logela asko, orduan gehienak beste pertsona batekin partekatu behar dituzu.

Egun batean, kontrakzioak dituzu, korriketan joaten zara mojen etxera eta haurra, erraz jaiotzen da. Orduak pasa eta gero, azkenean moja bat logelan sartu haurra hartu eta arnasa hartzeko arazoak dituela esaten dizute. Bat batean, mediku mozkor eta zahar bat sartzen da, zure semea eramandako mojarekin batera. Biok aurpegi txarra daramate.Gelan sartzerakoan hau esaten dizute:�Barkatu, ezin izan dugu ezer egin zure semea laguntzeko�. Hori entzutean, negarrez hasten zara, sinetsi gabe zer gertatu den. Moja hori gezurti hutsa da, egia esanez, umea oraindik bizirik dago, baina beste guraso batzuen eskuetan. Guraso hoiek diru kantitate 2


handia eman dute haur hori hartzeko. George Alonso eta Ines Sanchez dute izenak, biok gazteak direla dirudite eta baita oso aberatsak ere, diru kantitate hain handia ordaindu ahal dutelako. Hospitaleko zuzendariarekin hitz egin eta gero, umea hartu bezain azkar, gauaren ilunpean desagertzen dira. Bitartean zu gelan zaude, negarrez eta oihuka. Beste moja bat bertan sartzen da odol mantxak garbitzeko nahian. Zu ikustean besarkada bat ematera joaten da eta alboan duzula “ ez egin negar� xuxurlatzen dizu. 3 egun ondoren maletak egiterakoan, lehen eguneko moja berdina agertzen da atetik. Hark agurtzen zaitu eta zuk agurra bueltatzen diozu. “20minutu falta dira autobusa hartzeko�. Komunikatzen du gizon batek bozgorailutik. Zuk gelara begiratzen duzu berriro, zerbait ahaztu ez zaizula ziurtatzeko.

Zure seme ezagutu nahi baduzu zoaz hurrengo orrialdera. Zure semea ezagutzearen aukera nahi ez baduzu zoaz 6 orrialdera. 3


Amorru handia eman zizun zure semea kendu zizutenean. Baina arraroa zirudien, zeren eta, ume batek jaiotzerakoan arnasketan arazoak baditu, ezin izaten du negar egin, eta zure semea negar asko eta ozenki egiten ari zen. Geroago pentsatzen hasi zara: “ Nola demontre hilko zen, negar egiten entzun banion. “ Ez zidaten nire semearen hilotza erakutsi…” Zure gurasoen etxean zaude. Etxerik ez duzulako, Haiek eta zure lagunek pesamea ematen dizute. “Egunerokoan murgildu, betiko bizimodua egiten jarraitzea eta orria pasatzea “ gomendatzen dizute. Egunak negarrez pasa eta gero, ohetik jaikitzea erabakitzen duzu. Zure gurasoak egun onak esaten dizute, baina zuk ez duzu hitzik esaten. Gosaltzen zaudenean aitak aldizkariak ekartzen ditu amarentzako.

Jarraitu hurrengo orrrialdean 4


Zuk egunkaria ikusi bezain azkar, hau irakurtzen duzu: Lehenengo orrialdeko izenburua irakurri eta gero, txundituta geratzen zara. Egunkariak hau esaten du: “15 urte geroago poliziak kasu garrantzitsu bat ebatzi du. Orain dela urte asko lekaimetxeetan haur asko lapurtzen ziren, beste guraso batzuei emanez eta benetako gurasoei hilda zeudela esanez...� Hori irakurtzean, segidan burua altxatzen duzu, zerbait aurkitu duzula nabaritzen duzu. Dirudienez, zure semea ez zen hil, lapurtu zizuten. Hori pentsatzerakoan zure aitaren kafe edalontzia lurrera botatzen duzu. Zure amak izututa buelta ematen du eta korriketan zabiltzala ikusten du. Atean zaudela, zure berokia hartu eta atea ireki duzu kalera irteteko asmotan. Bat batean esku bat nabaritzen duzu zure sorbaldan, zure aitarena da. Nora zoaz hain azkar?- galdetzen dizu ezer ulertu gabe- . Buelta eman, eta besarkada txiki bat ematen diozu, musu bat eman eta gero kalera irteten zara korrika,beroki marroi ilun eta ponpox hori eskutik zintzilik daramazula. Orduan zure aitak zuri jarraitzea erabakitzen du baina oso berandu da, kale gurutzetik desagertu egin zara. Azkenean, zure aitak etxera sartzen da. Nora joango zara hain azkar? Zergatik zaude hain urduri?Segi irakurtzen eta dena ulertuko duzu.

Zoaz 8 orrialdera. 5


Zuk zure semea hilda jaio dela sinesten diozu eta negarrez hasten zara bi egunetan gauerarte. Hurrengo egunean, pixkat lasaiago jaikitzen zara eta eguneroko bizitza jarraitzen duzu: esnatu, lanera joan, lanekoekin aurreko egunean gertatutakoa kontatu bazkaltzen duzun bitartean(egun hartan gauza dexente), etxera joan, etxeko lanak egin, lagunekin atera tabernetara, eta ohera joan afaldu ondoren.

Urte bat beranduago, ume bat adoptatzea erabakitzen duzu. Interneten bilatzen hasten zara baina, ez dakizu non bilatu. Bi ordu bilatzen egon ondoren, txinatar bat aukeratzen duzu. Hark, urte bat du eta oso berezia da: ile horia du eta begiak nahiko zabalduak ditu. horretaz gain, oso argala eta altua da 85cm neurtu eta 10kg pisatzen ditu.

Harentzako eskola bat bilatzen ari zara eta zure etxe ondoan bat aurkitzen duzu hurrengo urtean joan ahal izateko. Bilatzen ari zaren bitartean, bere semearentzako beste eskola bat bilatzen ari den aita bat ikusten duzu. Harekin hitz egiten hasi zara eta maitemindu egiten zara. Bere izena Asier da.

Jarraitu hurrengo orrrialdean 6


Urte bat harekin egon ondoren, ezkontzea erabaki duzue zuen semeak eskola hasi baino lehen. Ezkontza egunean, dena oso ondo atera da umeak bere zaintzailearekin geratu dira eta ezkontzan ez da ezer arraroa gertatu.

Hurrengo egunean, zuen semeak eskolan hasi behar dute. Haiekin zoazte eta ume pila bat ikusten dituzue eta beldurra duzu zeozer gertatuko zaion. Azkenean, Asierrek lasaitu zaitu eta etxera joan zarete. Amaia.

7


Mojak ezetz esan arren, azkenik sartzen zara lekaimetxean. Handia da, beraz gela ugari daude alboetan. Honez gain, goian pisu gehiago daude, bi edo hiru. Logela horiek ez dira oso politak. Zuriak dira, eta goian, sabaian, hezetasuna dago. Emakumea beste arrebei zu sartu zarela jakinarazten ari den bitartean, aztertzen hasten zara aurkitzen dituzun dokumentu guztiak. Hamabost urte lehenago, zuk ustez baino haur lapurreten kasu askoz gehiago gertatu ziren.Irakurtzen dituzu izen mordo bat, eta konturatzen zara hor datu eta informazio pila bat dagoela. Minutuak igaro eta sorren ahotsak entzuten dituzu, beraz, ondoko logeletan sartzen zara eta lortzen duzu ahizpak desorientatzea beste denboraldi txiki batean. Gero eta seguruago zaude Mikel bizirik dagoela, baina beste familia batekin. Logelak eta hauekin, tiradoreak amaitzen ari dira korridore horretan, eta arriskutsua da goiko pasilloetara joatea. Otoitz egiten duzu behin eta berriro eta azkenean, kajoi baten azpian, ezkutatuta egongo balitz bezala, aurkitzen duzu: Izena: Mikel Garmendia Fernandez. Ama biologikoa: Bea Fernandez. Familia “faltsua�: Ines Sanchez eta George Alonso.Horrez gain, helbide eta telefonoak ere badaude. Dokumentu hori hartu eta korriketan ihes egiten duzu toki horretatik.

Zuk zeuk nahi baduzu Mikel aurkitu, zoaz 9 orrialdera Poliziari laga nahi badiozu kasua, zoaz 11 orrialdera 8


Bi aldiz pentsatu gabe, dokumentuan jartzen duen helbidera joaten zara.Ailegatzean, berehala konturatzen zara George eta Ines aberatsak direla. Etxe handia daukate, eta lorategi handiagoa oraindik. Esparrura sartu baino lehen, kanpotik aztertzea erabakitzen duzu.Lilitegian daude, hirurak. Mikel ikusi eta malkoak ateratzen zaizkizu. Hain handia dago, eta hain ederra‌ damutzen zara ez duzulako lehenago ikertu. 10 minutu pasatu eta sartzen zara. Espero zenuen bezala, senar-emazteak harrituta galdetzen dizute ea nor zaren. Zuk, gertatutakoa azaltzen diezu eta beraiek txoroa zaudela eta haien etxetik joateko eskatzen dizute. Zuk ez zarela joango, eta guraso “faltsueiâ€? Mikel etxera sartzeko eskatzen diezu . Lehenik, dena ezeztatzen dute, baina gero dokumentuak ikusita, George urduri jartzen da. Ines nahasia dago. Bere senarrari erabat sinesten dio baina ez daki zergatik dagoen hain artega. Azkenik, Georgek aitortzen du: 15 urte atzera, Ines haurdun zegoela. Zoritxarrez, haurra hilda jaio zen. Gizonak bazekien zelako nahigabea hartuko zuen bere emazteak. Beraz, dirua zutenez, harremanetan jarri zen lekaimetxearekin eta eskatu zuten haur bat eramateko. Horregatik,Inesek usten du Mikel bere benetako semea dela eta alderantziz. Hau entzun eta gero, emakumeak ez daki nola erreakzionatu. Etxera sartzen da dokumentuekin, hitzik esan gabe. 10 minutu eta gero, ateratzen da Mikelekin. Mutikoa zuri-zuri dago. Zu poliki poliki hurreratzen zara, eta bera besarkatzen duzu. Malkoak ateratzen zaizkizu. Zure semeari esaten diozu non bizi zaren eta bere gauzak jaso ondoren, etxera abiatzen zarete. Han lagatzen dituzu George eta Ines. Eztabaidatzen. Gau horretan,ezin duzu lorik egin. Jarraitu hurrengo orrialdean

9


Hurrengo egunean etxeko tinbrea jotzen du norbaitek. Galdetzen duzu eta “amaaaaaaa� entzuten da. Asko pozten zara eta berriro ere negar egiten duzu. Azkenean, zure semea aurkitu duzu. AMAIERA.

10


Poliziarengana joaten zara eta gertatutakoa kontatzen diezu. Dokumentuak erakusten dizkiezu, baita NAN-a ere. Poliziakide batzuk lekaimetxera doaz eta beste batzuk guraso “faltsuen� etxera. Zuri esaten dizute etxera joateko eta erlaxatzeko, hurrengo egunean, dena ondo ateratzen bada, zure semearekin egongo zarela. Gau hartan ezin duzu lorik egin. 15 urte eta gero zure Mikeltxo kuttuna ezagutuko duzu.

Goizeko zazpiretan esnatzen zara, oso urduri zaude. Tinbrea entzutea da itxaroten ari zarena. Hainbat aldiz jo du, baina postaria izan da, edo Jehovaren Lekukoak. Azkenean, arratsaldeko 4:30etan, polizia Mikelekin igotzen da. Semea besarkatzen duzu, eta gero, mutikoa, poliziak eta zu esertzen zarete. Gertatu zena azalduko dizute: 15 urte lehenago, lekaimetxean, Mikel bizirik zegoen. Baina zuri hilda zegoela esan zizuten arrazoi bategatik; George izeneko gizon batek diru asko ordaindu zuelako ume batengatik, Ines izeneko bere emazteari emateko, . Emakume honek bere semea galdu zuen erditzean, baina bere senarrak beste ume bat, Mikel kasu honetan, eman zion berea zela esanez. Gizonak bazekien zenbat sufritu zuen bere emazteak haurdunaldian, eta ez zion esan nahi haurra hilda jaio zela, beraz, lekaimetxera deitu eta lixto. Hau entzun eta gero, aho zabalik gelditzen zara. Ezer esan gabe. Poliziak joan eta gero, Mikelekin hitz-egiten hasten zara. Azkenean zure semea berreskuratu duzu. AMAIERA. 11


12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.