NON OTE DA JON?

Page 1

NON OTE DA JON?

Egileak: -Alberto Echevarria. -Andoni Vaquero. -Ainhara Etxabe. -Laura Valverde. -Julene GuillĂŠn.

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Galdarami単oko baserri batean bizi zara, zure ama Rut-ekin. Zure amak 9 hilabete darama haurdun.

Neguko gau batean, ama Rutekin tximiniaren ondoan zaudete. Erdi lo zaudela, lurra bustita dagoela konturatzen zara. Amak, min aurpegiarekin , baino pozik, momentua iritsi dela esaten dizu. Oso urduri zaude, oraindik txikia zara eta ez dakizu momentu horretan zer egin. Rut-eri egongelako sofa batean esertzeko eskatzen diozu. Korriketan, oso urduri, zure bizikletaren bila zoaz eta jarraian zure alboko bizilagunaren baserrira abiatzen zara. Atea jotzen duzu ,baino etxean ez dago inor.Ez dakizu zer egin eta ziztu bizian zure amarengana bueltatzen zara.Heltzen zarenean, zure ama oso gaizki dago eta ez dakizu zer egin;anbulantziari deitu edo zure amak etxean erditzea. -Anbulantziari deitu nahi badiozu ,jarraitu hurrengo orrialdean. -Zure amak etxean erditzea egokiena iruditzen bazaizu, 11.orrialdera abiatu.

1 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Anbulantziari deitzen diozu, zure amaren bila etortzeko eta erizaindegian erditzeko. Ordu-erdi bat oso txarto pasata, anbulantzia baserrira iristen da. Bi sendagilek, zure ama, ohe mugikor batean anbulantziara eramaten dute. Bidean zaudetela untxi bat harrapatzen duzue eta horren ondorioz motorra apurtzen da. Ez duzue ez mugikorrik ez ezer. Bi neskek ohe mugikorra hartu, zure ama gainean zegoela,eta korriketan joaten dira aurrerantz jarraituz. Zu atzetik zoaz esprint bat egiten, ezin duzu gehiago eta bidean gelditzen zara. Kotxeak begiratuz, behatz potoloarekin zure ama eraman duten bidera seinalatuz, kotxe bat gelditzen saiatuz. Zure ama eraman duen neska bat, zure bila etortzen da kotxez eta berarekin erizaindegira joaten zara.Zure amak oraindik ez du erditu. Berarekin joan eta lasaitzen duzu. Ordu bat oso urduri pasa ondoren, zure anaia jaiotzen da. Ez duzue oraindik bere izena erabaki.Izen batzuen zerrenda egin ondoren, zuen logelako zenbakien batura egiten duzue eta alfabetoaren (145 eta batura 10) 10. hizkia hartzen duzue(alfabetoaren 10.zenbakia J).Zuen zerrendan begiratu eta bakarrik izen bat aurkitzen duzue J hizkiaz hasten dena, Jon.

2 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Sendagilea zuen logelara sartzen da. Ez zaio oso aurpegi alaia ikusten. Jon hil dela esaten dizue. Negarrez hasten zarete ama eta biok. Ez dakizue zer egin, epaitegira joatea edo hileta bat egitea. -Epaitegira joatea nahi ba duzu, joan 4.orrira -Hileta bat egin nahi ba duzu, joan 6.orrira.

3 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Etxera iristen zarete.Hitz egiten hasi eta zure ama bat-batean, negarrez hasten da.Zu besarkada bat ematera hurbiltzen zara. Zure amak umea bizirik dagoela,esaten dizu bihozkada bat duelako.Zuk ere hori pentsatzen duzu eta abokatuari deitzen diozue.Oso nekatuta zaudenez, lo egitera zoaz, baina Rutek jarraitzen du zure abokatuarekin hitz egiten. Hurrengo egunean esnatzen zarenean, ikusten duzu zure ama esnatuta, badirudi horrela egon dela gau osoan zehar. Arratsaldean, epaitegira zoazte, abokatuarekin.Poliziek kasua ikertuko dutela baieztatzen dizuete. 3 egun pasa ondoren, polizia umea hil den ospitalera joaten da.Medikuari galdetzen dio non dagoen hil den umearen gorpua.Berak ez dakiala erantzuten dio. Erizaindegi guztia ikertzen dute, baina zure anaia Jon ez dute aurkitzen.3 ordu pasa ondoren, polizia jaiotako umeen paperak begiratzen dagoela, aztarna bat aurkitzen du. Beste poliziengana joaten da eta han dioena irakurtzen du batek.Paper horretan jartzen du bizirik dagoela,baina ez du jartzen non dagoen, ezta zein familiarekin ere. Zu eta zure ama etxean zaudete oso urduri.Rutek telefonoa du eskuetan, deia itxaroten.Bat- batean telefonoaren zarata entzuten duzue. Zure amak oso azkar hartzen du.

4 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Poliziak esaten dizu aztarna bat aurkitu dutela Jon bizirik dagoela baina ez duela jartzen non dagoen. Zalantza duzue zer egin: -Denuntzia bat jartzea nahi ba duzu, kartzelara bidaltzeko joan 7.orrira -Zure anaia bilatzera joan nahi ba duzu, joan 9.orrialdera.

5 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Zu eta zure ama etxera iristen zarete.Rutek pentsatzen du zure anaia Joni hileta bat antolatzea.Familia guztia gonbidatzen duzue. 3 egun pasa ondoren, hileta eguna heldu da. Senide guztiak daude.Zelai handi batean antolatu duzue. Oso egun eguzkitsua da.Aulki guztiak zintaz beltzez inguratuta daude eta zuhaitzak baita. Erdi erdian zure anaiaren errautsak eta ondoan apaiza. Senide guztiak heldu dira eta hileta hasten da, Zu hitz batzuk esaten ari zarenean bat - batean zure aita Mikel ikusten duzu,korriketan joaten zara ia negarrez eta besarkada handi bat ematen diozu.Denbora batean besarkatuta egoten zarete, baina aulkietara hurbiltzen zarete biok elkarrekin.Oso pozik zaude zure aita lehen aldiz ikusten duzulako baina baita oso triste ere, Jon hilda dagoelako. Senide guztiek hitz batzuk esan ondoren, apaizak bukaera ematen dio hiletari. Azkenean zure ama negarrez bere umearen errautsak botatzen ditu esanez: “Beti egongo zara nire bihotzean� Alde batetik pozik eta bestetik oso triste zure anaia hilda dagoelako, baina, zure bizitzak jarraitu behar dela pentsatzen duzu. AMAIERA

6 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Zure kontuz ikertzera joaten zara, eta ez dakizu non begiratu. Orduan, hantxe bertan , sendagile bat ikusten duzu, momentu horretan jarraitzea idei txarra dela pentsatzen duzu. Ez zaude oso ziur egin nahi duzunaz, baina azkenean jarraitzen diozu. Ez da hain erreza, ez zaitu ikusi behar eta zarata egiten baduzu ikusiko zaitu. Jarraitzerakoan ohartzen zara dokumentu batzuk dituela eskuan. Ia zu konturatu gabe igogailuan sartzen da eta 5.pisuko botoia sakatzen du; bitartean eskaileratik igotzen zara 5. pisura ikusia ez izateko. Heltzerakoan txartel bat poltsikotik jausten zaio eta, aurrera jarraitzen duenean, txartela hartzen duzu. Txartela irakurtzerakoan, 5.pisuko biltegia zabaltzen dela ikusten duzu. Momentu horretan, sendagilea konturatzen da txartela falta zaiola eta bueltatzen da bidetik. Hantxe berton, geratzen zara eta zure albotik pasatzerakoan biltegira zoaz. Orduan atea zabaltzen duzu eta bertara sartzen zara. Biltegian, dokumentuak alfabetikoki ordenatuta daude eta “J� letran bilatzen duzu, baina ez duzu ezer aurkitzen. Ez dakizu non begiratu eta pentsatzen duzu behar bada txarto idatzi zutela izena eta Jon ipini beharrean Yon ipini zutela.

7 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Begiratzerakoan ez duzu ezer aurkitu eta uste duzu “s” multzoan dagoela eta bilatzerakoan, aurkitzen duzu “sekretuak” ipintzen duen karpeta. Begiratzerakoan Jonen fitxa hartzen duzu, eta alde egiten duzu. Polizia etortzen da eta zure irtenbide bakarra leihotik salto egitea da, salto egiterakoan bost garren pisutik, ondo jausten zara. Epaitegira korriketan abiatzen zara eta epaileari erakusten diozu.Epaileak ikusterakoan ospitaleari 120.000 Euroko isuna jartzen dio eta argitzen dizute non dagoen JON. AMAIERA

8

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Erizaindegira joaten zara eta fitxa ematerakoan helbide bat aurkitzen duzu eta bertara hurbiltzean, etxe zahar bat aurkitzen duzu.Kanpotik ikusi eta etxera hurbiltzen zara eta barruan sartzerakoan ,han pertsona batzuk ikusten dituzu eta momentu horretan ezkutatu egiten zara. Ezkutatzen zarenean ume bat aurkitzen duzu eta isiltzen duzunean ume hori, ume gehiago entzuten dituzu; orduan pentsatzen duzu salbatu egin behar dituzula.Hango lagunek zu ikusi barik, umeak hartzen dituzu.Momentu batean telebista baten atzean ezkutatzen zara eta telebista baten barruan ume bat aurkitzen duzu. Jarraitzerakoan, bat upel baten barruan zegoen eta azkenean Jon ohe baten azpian aurkitzen duzu. Suhiltzaileen alarma jotzen duzu eta etxe barruan dauden guztiak korriketan kanpora doaz sua dagoela uste dutelako. Leihotik kalera salto egiten duzu eta Jon zure amarengana eramaten duzu.

9 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Oso pozik zaudete Jon aurkitu duzuelako. 3 egun pasa ondoren, zure aita Mikel etortzen da zure anaia ezagutzera.Familia osoa berrio elkarrekin dagoenez, Alemaniara bizitzera zoazte, bizitza berri bat hasteko.

AMAIERA

10 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Azkenean zure amak etxean erditzea erabakitzen duzue. Ordu batzuk pasata zure anaia jaiotzen da eta Jon izena jartzea erabakitzen duzue. Oso pozik zaudete ,zure ama dutxa bat hartzera joan eta zu bitartean, Jonekin bion logelan gelditzen zara bera besarkatzen. Rutek arropa jantzi orduko, Jon hartu eta, egongelara joaten da titia ematera. Zu zure logelan gelditzen zara. Bat-batean tiro batzuk entzuten dituzu. korriketan zure amarengana zoaz, baino iritsi baino lehen, bi gizon ikusten dituzu egongelan eta zure logelara zoaz ezkutatzera. 10 minutu igaro ondoren, atea ixten entzuten duzu.Korriketan egongelara zoaz eta han urrunean‌ zure ama hilda dago, eta Jon nun ote da? ez dago inon. korriketan baserriaren sarreran daukazuen eserleku batera zoaz eta negarrez hasten zara. Oso urduri zaude eta ez dakizu zer egin, gainera zu bakarrik‌ Izarrak begiratzen gelditzen zara ordu erdi batez, zure amaren itxurako irudi bat aurkitu naian, baino ez duzu aurkitzen.

11 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Lasaitu egiten zara, eta aztarnak jarraitzera zoaz mendi ilun eta beldurgarrietatik zehar. Lurrean zapata handi baten marka aurkitzen duzu lokatzezko putzu batean. Geroago, zuhaizti batean sartzen zara.Beldur asko sentitzen duzu eta zure amaz oroitzen zara. Triste zaude baina jarraitzea erabakitzen duzu. Aurrerago, zuhaitz handi batean Jonen sehaskaren mantaren zati bat aurkitzen duzu. Urrunean, ume baten negarra entzuten duzu, hurbildu eta zure anaia Jon dela ohartzen zara, besoaldean bihotz formako marka bat duelako. Etxera bueltatzen zarete, dutxa bat hartzen duzu pixka bat lasaitzeko, bitartean haurra lo dago. Zerbait afaldu ondoren poliziarengana zoaz. Poliziei zuen istorioa kontatzen diezu eta familia berri bat bilatzen ahaleginduko direla zin egiten dizute. Bitartean, umezurztegi batera eramaten zaituztete. Lagun gazte asko egiten dituzu, bereziki, bi neska, Maria eta Jone izenekoak. Aste batzuren ostean, familia berri bat aurkitu dizuetela jakinarazten dizute. Oso pozik zaude, baina ez duzu Jone eta Mariarengandik banandu nahi. Ondo agurtzeko festa handi bat antolatzen dizute eta bertara eskolako lagun asko doaz. Oso ondo 12

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


pasatzen duzue eta opari batzuk ekartzen dizkizute. Mariak, oso eraztun polit bat oparitzen dizu eta beti jarrita eramango duzula hitz ematen diozu. Gau osoa dantzatzen egon ondoren, maletak prestatu eta bazkaldu ondoren, Londresera zoazte kotxez. Etxe handi batera heltzen zarete, bertan gizon eta emakume irribarretsu batzuk daude, haien aurrean gelditzen zarete. Zure guraso berriak izango direla azaltzen dizute eta logelak erakusten dizkizuete. Oso pozik zaude zure familia berriarekin oso atseginak direlako baina, zure ama faltan botatzen duzu. Familiak, Hori gainditzen laguntzen dizu eta zure anaiak, bikain hasten du bere bizitza berria. Eskola berri batera eramaten zaituzte eta lagun piloa egiten dituzu. Primeran pasatzen duzu beraiekin. Etxean ere oso ondo zaude.

AMAIERA

13 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Zer egin ez dakizunez, izozkailuan itsatsita dagoen telefonora deitzea pentsatzen duzu. Behin eta berriro amak txikia zinenean, zure aita Mikelen telefonoa zela eta bakarrik larrialdietan deitu ahal zeniola gogoratzen zizun Deitzea beharrezkoa zela iruditu zaizunez, sukaldeko telefonoa hartu eta ziztu- bizian zenbakiak markatzen dituzu. Gizon baten ahotsak erantzuten dizu, urduri dagoela dirudi. Bere alaba zarela eta berehala Galdarami単ora bueltatu behar dela argitzen diozu. Bi ordu pasa ondoren, baserriaren aurrean kotxe beltz bat agertzen da. Mikel dela suposatzen duzu. Etxera gonbidatu eta besarkada handi bat ematen diozu, ondo aurkeztu eta hitz egiten duzue. Ama nun dagoen galdetzen duenean, gertatutakoa kontatzeko momentu egokiena dela pentsatzen duzu. Gauza guztiak kontatzen dizkiozu, ezer ahaztu gabe. Mikel oso triste jartzen da, bere emaztea hilda eta bere semea desagertuta daudelako. Urduri dago, izerdia kopetatik dario, zer egin ez dakiela dirudi.

14 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Lasaitu eta te bat prestatzen diozu hobeto sentitzeko. Rut lurrean botata jarraitzen du, zure aitarekin gorpua hartu eta kanpora ateratzen duzue. Sute bat prestatu eta bertara botatzen duzue zure ama. Negar asko egiten duzue eta jainkoari otoitz egiten diozu, zure amaren zeruko bizitza ona izateko eta zutaz inoiz ez banantzeko. -Merkatura joatea nahi baduzu zoaz hurrengo orrialdera. -Poliziari deitzea egokiena dela uzte baduzu joan 17. orrialdera.

15 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Merkatua herriko plazan dago, eta hara joatea erabakitzen duzue. Heldu eta lehenengo gauza ikusten duzuna, txabola bat da. Barrutik, trajedun gizon bat ateratzen da. Altua eta zaharra da, hirurogeitahamar urte dituela dirudi, baina urte gutxiago ditu. Sorbalda okertuta dauka, izaera txarra dauka. Espainiako umezurtztegien buru dela eta ume asko daudela adoptatzeko esaten dizue. Bat batean, polizia kotxe bat ailegatzen dela konturatzen zarete. Agentea hurbiltzen da, eta txabolaren paperak eskatzen dizkio merkatariari. Honek hemen ez dituela erantzuten dio. Agentea, haserretzen da. Txabolara sartuko dela agintzen dio, merkatariak agentea gidatzen du. Han barruan, gelatxo txiki batean umeen soinu txiki bat entzuten da. Agentea, gelara sartzen da. Hango umeak kalera ateratzen ditu. Eta ume asko ateratzen ditu. Mutiltxo bat, Jon dela konturatzen zara, besoan bihotz formako marka txiki bat duelako. Aitak agenteari bere semea lapurtu zutela eta ume hori dela esplikatzen dio. Poliziak gizona atxilotzen du txabolako paperak ez edukitzeagatik eta umeak lapurtzeagatik. Honek beste polizia agenteei deitzen die umeak umezurztegi batera eramateko. Hirurok pozik zaudete. Denok elkarrekin etxera bueltatzen zarete. Aitak Joni zer egin duten bera bilatzeko esplikatzen dio. Orain bizitza normala egiteko prest zaudete.

AMAIERA

16 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Poliziaren Bulegora joaten zarete, harrera-lekuan poliziei dana esplikatzen diezu. Ordu erdi bat pasatzen da eta oraindik han zaudete beraiei gertatutakoa azaltzen. Azkenean, inspektorearekin hitz egitera joateko eskatzen dizuete. Gela txiki batera hurbiltzen zarete. Han Juan inspektorea dago zuei itxaroten, aita gelara sartzen da baina zu kanpoan geratzen zara, mugikorra ateratzen duzu ez aspertzeko. Hamabost minutu pasa eta gero, aita eta inspektorea ateratzen dira. Honek ez diodala sinesten erantzuten dizu eta poliziak ezin dizuete honetan lagundu. Bat-batean, negarrez hasten zara. Aitak onartu behar duzula xuxurlatzen dizu belarrira. Etxerantz bueltatu eta negarrez jarraitzen duzu egun osoa. Egunak pasatzen dira, baina oraindik Jon ez duzu ahazten.

AMAIERA

17 -_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_Non ote da Jon?-_--_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.