Van Goghen biografia 2D

Page 1

Vincent Van Goghen biografia

DBH 2.D Plastika arloa 2020-2021 ikasturtea


plastikagela argitaletxea
 Argitalpen hau 2020ko urrian bukatu dugu.


Hitzaurrea Vincent Van Goghen biografia DBHko 2. mailako Plastika arloan 2020-2021 ikasturtean egin dugun lehenengo lana da. Ikasturtean landuko dugun lehenengo proiektua artisten irudiak aztertu eta eraldatzearena da. DBHko 2.D taldean Vincent Van Gogh aukeratu dugu gure proiektua burutzeko. Artistaren biografia egitea proiektuaren abiapuntua da. Biografia egiteko taldea osatzen dugunon artean lana banandu dugu; bakoitzak Van Goghen bizitzako atal, garai edo artelan batzuk ikertu eta azaldu ditugularik. Espero dugu argitalpena zuen gustukoa izatea.

DBHko 2.D taldea 2020ko urria


Vincent Van Gogh 1853ko martxoaren 29an jaio zen Zunderten, Herbeheretan. Jaiotzeko izena Vincent Willem Van Gogh izan zen.

Van Gogh bere hiru arrebekin, Anna, Elizabeth eta Guillaumetterekin, bere bi anaia Theo eta Corneillerekin eta bere gurasoekin, Teodorus eta Anna Corneliarekin bizi zen. Van Gogh txikia zenean ez zeukan marrazketaren inguruan interes handirik. Theo, bere anaia, bere lagunmina izan zen.


1864an bere gurasoek Zevenbergeneko barnetegian sartu zuten eta bertan alemana eta frantsesa ikasi zituen. Bi urte geroago, 1866an, Tilburgeko HBS Koning Willem eskolan matrikulatu zuten, eta han ikasten egon zen 15 urte bete arte. Tilburgen, Hannik familiarekin bizi izan zen, Sint Annaplein kalean.

Sint Annaplein kalea Tilburgen.


1868tik 1869ra, Zunderten, bere jaioterrian, urtebete igaro zuen. 1869an La Hayako Goupil & Co arte galerian lan egiten hasi zen. 1873an, Goupilek, galeriako nagusiak, Vincent Londresera bidali zuen, eta 1875eko maiatzean, Parisera. Bizileku aldaketa horien ondorioz, Van Goghek arte saltzaile izateko gogoa galdu zuen.

Ubidea. Vincent Van Gogh. 1872. Arkatzaz egindako marrazkia.


1877an Amsterdamera joan zen, eta 1879. urtean, 26 urterekin, Belgikako Monseko eskualdera joan zen misiolari bezala lan egitera. Han, bere komunitateko jendearen irudiak egin zituen. 1880an, Monsetik Bruselasera joan zen eta Arte Ederren akademian marrazketa eta perspektiba ikasten hasi zen.

Les bĂŞcheurs. Vincent Van Gogh. 1880.


1881eko apirilaren 12an Ettenera joan zen bere anaia Theo bisitatzera. 1881. urtean margotzeari buru-belarri ekin zion, eta geroztik, pinturara dedikatu zen. Van Goghen margotze estiloa postinpresionismo bezala sailkatzen da. Estilo honetako margolariek haien eguneroko bizitza hartzen dute gai nagusi bezala. Hazia landatzen. Vincent Van Gogh. 1881. Lumaz egindako marrazkia. 48 x 36,5 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.

Hazia landatzen. Vincent Van Gogh. 1881. Arkatzez eta lumaz egindako marrazkia.


Van Gogh oso konstantea izan zen bi gauzatan, bere anaia Theorekin izan zuen harremanean eta pinturarekiko maitasunean. Hogeita zazpi urterekin margolaria izatea erabaki zuenean, miresten zuen margolariaren irudiak kopiatzen hasi zen: Jean-François Millet.

La MÊridienne. Jean François Millet. 1866. Pastel margoa. 29,2 x 41,9 cm. Arte Ederren museoa, Boston.

Atsedena eguerdian (Milleten ondorengoa). Vincent Van Gogh. 1890. Olio pintura mihisearen gainean. 73 x 91 cm. Orsay museoa, Paris.


1882. urtean leku askotara mugitu zen koadroak margotzera, Amsterdamera, Amberesera edo La Hayara. Beheko irudia, Txiroak eta dirua, La Hayan egindakoa da.

Txiroak eta dirua. Vincent Van Gogh.1882. Klarionaz eta akuarelaz egindako marrazkia. 31 x 48 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


1883an Drentera joan zen, eta urte horretako abenduan, bere aitak Nuenen zuen etxera aldatu zen. 1885eko martxoaren 12an bere aita hil zen, eta familian herentziarekin arazoak izan zirenez, etxetik alde egin eta Amsterdamera abiatu zen. Jarraian, sifilisa hartu zuen eta hortz gehienak galdu zituen. 1885ean Patatajaleak koadroa margotu zuen, garai horretako bere lanik aipagarrienetakoa.

Patatajaleak. Vincent van Gogh. 1885. Olio pintura mihisearen gainean. 82 x 114 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


1886an Parisera joan zen Theo bere anaiarekin bizitzera. Montmartren instalatu zen, eta Gauguin, Seurat, Monet, Pissarro eta beste artista inpresionista askorekin harremantzen hasi zen. Inpresionismoa lehenengo pintura abangoardia izan zen.

Pissarro

Gauguin

Monet


Margolari inpresionista hauen eraginez bere koadroetan kolore argiagoak erabiltzen hasi zen. Van Goghen artelanak, gehienbat, paisaiak, natura hilak, erretratuak eta autorretratuak izan ziren, kolore indartsu eta pintzelkada adiezgarriak eta ausartak izateagatik ezagutuak.

Montmartre: errotak eta barazki lorategiak. Vincent van Gogh. 1887. Olio pintura mihisearen gainean. 74 x 94 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


Van Goghek abangoardiekin zerikusi handia izan zuen, artista gazteek arte tradizionalarekiko zuten neke sentsazio berbera adieraziz. Van Goghek garatu zuen estilo postinpresionista artista askok adibide gisa hartu zuten abstrakzioaren, fauvismoaren eta espresionismoaren ondorengo garapenean.

Saint-Paul-de-Mausoleko eliza. Vincent Van Gogh. 1889. Olio pintura mihisearen gainean. 44,5 x 60 cm. Bilduma pribatua.


Besteekin komunikatzea ez zitzaionez erraza egiten, artearen bidea aukeratu zuen bere sentimenduak adierazteko. Garai hartan landu zituen gaiak meatzari eta nekazariekin lotutakoak ziren, eurenganako sinpatia handia sentitzen baitzuen, jende langilea eta sufrimenduz beterikoa zen eta.

Hazia landatzen ilunabarrean. Vincent Van Gogh. 1888. Pastel margoa. 64 x 80,5 cm. KrĂśller-MĂźller museoa, Otterlo.


Urte gutxitan, Van Goghek hainbat artelan egin zuen, gehiengoak olio pinturak izan zirelarik. Bere lanik ospetsuenak bere azken urteetan egin zituen. Van Goghen irudiak marratxoz osatuta daude, eta gehienetan, kolore horia agertzen da.

Mahasti gorria Arlesen. Vincent Van Gogh. 1888. Olio pintura mihisearen gainean. 75 x 93 cm. Pushkin museoa, Mosku.


1887an, Vincentek bere anaia Theoren erretratua margotu zuen. Koadroan bi anaien arteko antza nabari daiteke. Irudiari begiratzen diogunean, Van Goghen autorretratu baten aurrean gaudela dirudi.

Theoren erretratua. Vincent Van Gogh. 1887. Olio pintura mihisearen gainean. Van Gogh museoa, Amsterdam.


1888ko otsailaren 21ean Arlesera, Frantziara, joan zen. Bertan artisten egoitza bat eraiki nahi izan zuen, eta horretan laguntzeko, Vincentek Gauguin bere laguna Arlesera gonbidatu zuen.

Etxe horia. Vincent Van Gogh. 1888. Olio pintura mihisearen gainean. 72 x 91,5 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


1888. urtean, Vincent Van Goghek bere lanik ospetsuenak margotu zituen, hala nola, Eguzkiloreak, Logela Arlesen, Kafe terraza gauez, La MousmĂŠ eta beste asko.

Eguzkiloreak. Vincent Van Gogh. 1888. Olio pintura mihisearen gainean. 73 x 93 cm. The National Gallery, Londres.

La MousmĂŠ. Vincent Van Gogh. 1888. Olio pintura mihisearen gainean. 73 x 60 cm. Arte galeria nazionala, Washington.


Logela Arlesen. Vincent Van Gogh. 1888. Olio pintura mihisearen gainean. 74 x 92 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


Kafe terraza gauez. Vincent Van Gogh. 1888. Olio pintura mihisearen gainean. 81 x 65,5 cm. KrĂśller-MĂźller museoa, Otterlo.


Van Goghek buruko gaitzak zituen, eta horren eraginez bere ingurukoekin zituen harremanak konplikatuak ziren. Van Goghek eta Gauguinek izandako hainbat tirabiren ondorioz, Gauguinek Arlesetik alde egin zuen, Van Gogh bakarrik eta lur jota utziz.

Van Gogh eguzkiloreak margotzen. Paul Gauguin. 1888. Olio pintura yutearen gainean. 73 x 91 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


Gauguinekin izandako eztabaidek bere krisialdiak areagotu zituen, eta horren ondorioz, ziur aski, 1888ko abenduaren 23an bere ezkerreko belarria ebaki zuen. Poliziak inkontziente aurkitu zuen eta Arleseko HĂ´tel-Dieu ospitalera eraman zuen, bertan bi aste eman zituelarik.

Autorretratua belarri bandatuarekin. Vincent Van Gogh. 1889ko urtarrila. Olio pintura mihisearen gainean. 60 x 49 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


1889ko maiatzean, belarria mozteagatik eta izandako krisialdi ugarien ondorioz, Van Goghek Saint Paul de Mousle ospitalean ingresatzea erabaki zuen. Ospitalea Arlesen zegoen, SaintRémy inguruan. Saint-Rémyko argiaz eta inguruko paisaiez liluratuta, urtebetean, Van Goghek 150 koadro eta hainbat marrazki egin zituen.

Saint-Rémy eroetxearen aurrean. Vincent Van Gogh. 1889. Olio pintura mihisearen gainean. 58 x 45 cm. Orsay museoa, Paris.


Gau izartsua. Vincent Van Gogh. 1889. Olio pintura mihisearen gainean. 73 x 92 cm. MoMA, New York.


1889an, Van Goghek, Saint-RĂŠmyn zegoela, bere azken autorretratua margotu zuen.

Autorretratua bizarrik gabe. Vincent Van Gogh. 1889. Olio pintura mihisearen gainean. 40 x 31 cm. Bilduma pribatua.


Medikuen ustez, absentaren kontsumoak Van Goghen gaixotasuna areagotu zuen, epilepsia eraginez. 1890. urtean, Van Gogh Auvers-sur-Oisen instalatu zen, eta hor Gachet doktorea ezagutu zuen. Gachet Vincenten medikua izan zen, eta honek ematen zion medikamentuak Van Goghek gauzak kolore horiz ikustea eragiten zuen, hortik etor daiteke Van Goghek kolore horiarekiko zuen zaletasuna.

Gachet doktorearen erretratua. Vincent Van Gogh. 1890. Olio pintura mihisearen gainean. 68 x 57 cm. Bilduma pribatua, Tokio.


1890eko otsailaren 22an, Vincentek krisialdi berri bat izan zuen.

Auvers-sur-Oiseko eliza. Vincent Van Gogh. 1890. Olio pintura mihisearen gainean. 74 x 94 cm. Orsay museoa, Paris.


Van Goghek margotu zuen azken koadroa Galsoroa beleekin izan zen. Koadroa bere tristura eta bakardadea adierazteko margotu zuela idatzi zuen artistak berak.

Galsoroa beleekin. Vincent Van Gogh. 1890eko uztaila. Olio pintura mihisearen gainean. 50,2 x 103 cm. Van Gogh museoa, Amsterdam.


1890eko uztailaren 27an, Vincent Van Gogh Auberge Ravouxeko zelaietatik ibiltzen zihoala bularrean tiro bat jo zuen, eta bi egun geroago, uztailaren 29an, zauriaren ondorioz, hil egin zen, 37 urte zituela. Hori da Van Goghen heriotzaren bertsiorik hedatuena, baina azken ikerketen arabera, badirudi Auberge Ravouxeko zelaietatik zebiltzan bi gaztek Van Gogh tirokatu zutela gaizki zebilen arma bat erabiltzen ari zirenean.

Van Gogh ohean, hiltzear zegoela. Bere medikua zen Paul Gachetek egindako marrazkia.


1891ko urtarrilaren 25ean, Theo Van Gogh, Vincenten anaia, Utrechten hil zen, Herbeheretan. Theo Auvers-sur-Oiseko hilerrian ehortzi zuten, Vincenten ondoan.

Vincent eta Theo Van Goghen hilobiak Auvers-sur-Oiseko hilerrian.


https://www.plastikagela.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.