Gramtan irla galduan

Page 1

Gramtan irla galduan


plastikagela argitaletxea
 Argitalpen hau 2020ko ekainean bukatu dugu.


HITZAURREA Ipuin hau Lauro Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek, 2019-2020 ikasturtean, Marrazketa Teknikoa arloan sortua izan da.

Tangram-ipuina Tangram proiektuaren atal bat da. 2019-2020 ikasturtean, Tangram gaian oinarritu gara eduki desberdinak lantzeko. Proiektuak hiru atal izan ditu:

1. atala: TANGRAM JOKOA EZAGUTZEN. Atal honetan, Tangram jokoaren egitura, jokoa osatzen duten forma geometrikoen ezaugarriak eta geometriaren oinarrizko trazadurak ulertu, interpretatu eta landu ditugu Tangram irudiak bitarteko desberdinen bitartez era egokian adierazteko.

2. atala: TANGRAM-IPUINA SORTZEN. LHko 3. mailako ikasleentzat ipuin bat asmatu dugu, ipuina diseinatzearen planifikazioa burutuz eta ipuina Tangram irudien bitartez ilustratuz gure Tangram-ipuina argitaratzeko.

3. atala: TANGRAM JARDUERAK LHko IKASLEEKIN. Tangram jokoaz baliatuz eta sortutako ipuinean oinarrituta, LHko 3. mailako ikasleekin jarduerak antolatu nahi genituen gure ipuinaren aplikazio didaktikoak ikasle gaztetxoekin frogatzeko eta lantzeko.

Zoritxarrez, 2020ko martxoaren 13tik aurrera, COVID-19 birusak eragindako konfinamendua dela eta, hirugarren atal hau ezin izan dugu burutu, beraz, ezin izan ditugu LHko ikasleekin Tangram jarduerak egin.


MT3 taldeko kideok Tangram gaia etxetik lantzen jarraitu genuen, hasiera batean, pandemiak eragindako egoera EtxeanGeratuTangram proiektuaren bitartez adierazten, eta asteak aurrera joan ahala, Tamgram-ipuina berreskuratzen eta bukatzen.

Ondorioz, 3. atala era honetan geratu da: TANGRAM-IPUINA ARGITARATZEN. Konfinamenduaren hasieran, EtxeanGeratuTangram proiektuarekin hasi ondoren, MT3 taldekook Tangram jokoaren inguruan ikasitakoan, landutakoan eta diseinatutako testuetan eta irudietan oinarrituta, lanean jarraitu dugu gure Tangram-ipuina argitaratzeko.

Hauek izan dira proiektuaren atal bakoitzean egindakoak:

PROIEKTUAREN 1. atala: TANGRAM JOKOA EZAGUTZEN Tangram irudiak diseinatzeko, lehenbizi, Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak eta forma geometrikoak aztertu eta era egokian marrazten ikasi genituen. Hauek dira Tangram proiektua prestatzeko landu genituen edukiak:

• •

Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak eta paralelogramoak. Forma geometriko hauek marrazten ikasi genuenean, hauetatik abiatuz, Tangram jokoaren piezak eta figurak diseinatu, marraztu eta eraiki genituen, Tangram jokoan oinarritutako sormen prozesu aberats bati hasiera emanez.


PROIEKTUAREN 2. atala: TANGRAM-IPUINA SORTZEN Tangram-ipuina diseinatzeko, Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen jarduera talde osoko bileran burutu genuen. Beheko argazkietan jardueran adostutakoak ikusgai ditugu:


Zirriborroak egin bezain laster, ideia berriak bururatzen zitzaizkigun, eta horrela, gure lana aurrera zihoan.


Tangram jokoa digitalki lantzeko, Keynote-Tangram jokoa asmatu genuen. Tangram jokoaren zazpi piezak Keynote aplikazioan sortu genituen jokoan oinarritutako irudi digitalak egiteko. Keynote aplikazioak koloreak eta elementu gehigarriak erabiltzeko dituen aukerak aprobetxatuz, gure irudiak figuratiboagoak bilakatu genituen.


Ipuina asmatu ondoren, taldekideen artean ipuna ilustratzeko irudiak banandu genituen. Behean irudien banaketaren zerrenda eta eredu batzuk ditugu:


Kide batzuk ipuinerako elementuak diseinatzen zituzten bitartean, beste batzuk ipuinaren istorioa idatzi zuten. Ondoren, istorioa zati desberdinetan banandu genuen, zati bakoitzari testu bat eta ilustrazio bat egokitzeko eta ipuinaren orri desberdinak lortzeko.

Ipuinaren ilustrazioak diseinatzea planifikazioaren urrats garrantzitsua izan zen. Horretarako, digitalki sortutako pertsonaien eta bestelako elementuen irudietan oinarritu ginen. Testuen arabera irudi desberdinak konbinatuz, ipuina osatzen duten ilustrazioak diseinatu genituen.


PROIEKTUAREN 3. atala: TANGRAM-IPUINA ARGITARATZEN

Konfinamendua hasi zenean, ipuinerako lehenengo hogeita zortzi ilustrazioen diseinua paperean marraztuta genuen, eta digitalki, lehenengo sei ilustrazioak. Hau dela eta, proiektuaren azken atala konfinamenduak eragindako egoerara egokitu genuen, eta nahiz eta elkarrengandik urrun egon eta lan handia egin behar genuela jakin, bukatuko genuela erabaki genuen eta lanari ekin genion.

Ipuina digitalki egiteko eta argitaratzeko, Keynote-Tangram eredua inplementatu dugu ilustrazioak bi eratara eginez; alde batetik, Tangram jokoaren piezak erakusten dituzten ilustrazioak zuri-beltzean, eta bestetik, ipuinaren azken emaitzarako ilustrazioak, kolorez eta elementu gehigarriekin. Beheko irudietan, ipuinaren lehenengo bost orriak bi eratara ilustratuta:


iPada izan da proiektuan zehar erabili dugun tresna nagusia. Proiektuari buruzko informazioa, jarraitu beharreko urratsak eta sortutako irudiak eta ilustrazioak arloko webgunearen eta Showbie aplikazioaren bitartez partekatu ditugu. Irudiak Keynote aplikazioarekin sortu ditugu Keynote-Tangram eredua erabiliz. Konfinamenduan zehar, gure artean komunikazioa mantentzeko Showbie aplikazioa erabili dugu.


Ikastolan, irudi digitalak iPadetan eta Mac ordenagailuetan egin genituen. Konfinamenduan, iPada erabili dugu nagusiki, eta batzuk, MacBooka edo Mac ordenagailua ere erabili ahal izan dugu.


MT3 taldea Anton Arriola, Gorka Arteche, Iraia Atristain, Kerman Azkarraga, Nahia Bengoetxea, Iñigo Díaz, Asier Díez-Alustiza, Unai Fernández, Unai García, Jonan Gomez, Hugo León, Javier Olalquiaga, Peio Olaortua, Eder Tato eta Gotzon Telletxea gara.


ESKERRAK Eskerrak eman nahi dizkiogu euskarako irakaslea den Amaia Zeberiori testuen zuzenketak egiteagatik, laguntzeko aldez aurretiko jarreragatik eta proiektuarekiko adierazitako interesagatik.

Eskerrak ere Ikastolako LHko 3. mailako Gotzon Arrasate irakasleari, proiektu hau bere ikasleei egokitzeko emandako aholkuak oso baliagarriak izan direlako. Eskerrik asko LHko Tangram jokoak uzteagatik, proiektuaren haiseran, Tangram jokoa ezagutzeko eta frogatzeko guretzako ezinbetsekoak izan baitira.

Jonan Gomez Barrenetxea

MT3 taldeko kidea


Gramtan irla galduan MT3 taldearen ipuin bat


Udako arratsalde batean, Gramtan bere txalupan arrantza egitera atera zen itsasora.


Bat-batean, zerua ilundu eta curia hasi zen.


Euriak, tximistek eta izugarrizko ekaitza batek mutila harrapatu zuten.


Gramtan zutik jarri zen txalupa menperatzeko‌


‌baina irrist egin, buruarekin txaluparen aurka jo eta konortea galdu zuen.


Ekaitza pasa eta gero, Gramtan pixka bat zorabiatuta esnatu zen. Itsaso zabalean zegoela konturatu zen.


Zorionez, txalupatik lur zati bat ikusi ahal izan zuen urrunean. Beraz, txaluparekin lur zati horretara abiatu zen.


Hurbiltzen ari zenean, lur zatia irla bat zela konturatu zen.


Gramtanek txalupa uharteko hondartzan utzi zuen eta irlan barneratu zen.


Bat-batean, tigre basati batekin topo egin zuen.


Tigrea, mutila ikusi bezain laster, bere atzetik korrika hasi zen eta mutila berarengandik ihes egiten saiatu zen.


Gramtanek oihanetik korrika jarraitu zuen eta tigreak bere atzetik. Biak korrika eten gabe. Mutila oso beldurtuta zegoen.


Azkenik, ihes egitea lortu zuen, tigrearengandik ezkutatuz.


Oihanetik zihoala, Gramtanek lehoi bat aurkitu zuen.


Lehoiak ere eraso egingo ziola pentsatuz, mutilak ihes egin zuen.


Lehoiak lasai egoteko esan zion, ez ziolako minik egingo.


Umeak tigrearekin gertatutakoa lehoiari kontatu zion eta lehoiak bere laguntza eskaini zion.


Gramtanek eskerrak eman eta, lehoiarekin batera, bere abenturarekin jarraitu zuen.


Umea egarri zenez ur bila joan ziren.


Oihanean zegoen erreka batean ura edaten hasi zen mutila eta mota desberdinetako arrainak hurbildu zitzaizkion.


Ura edan ondoren, Gramtanek lehoiaren atzetik jarraitu zuen bere gordelekura joateko.


Gordelekura bidean, gamelu bat aurkitu zuten. Gamelua agurtu eta berarekin hitz egiten hasi ziren.


Lehoiak gameluari mutilari gertatutakoa azaldu zion. Gamelua oso triste sentitu zen eta mutila laguntzea erabaki zuen.


Gamelua ere gose zenez, lehoiaren gordelekura joatea ideia ona iruditu zitzaion.


Aurrera jarraitu zuten, baina bidea oztopatzen zuen amildegi bat zegoen. Lehoiak alde batetik bestera pasatzeko egurrezko zubi bat zegoela azaldu zien, baina apurtuta zegoela ikusi zuten.


Gameluak hegan egiten igaro ziren hegazti batzuei laguntza eskatu zien. Hegaztiek mutilaren istorioa entzun eta gero laguntza eskaini zioten hirukoteari.


Hegaztiek hirukotea gorputzetatik hartu eta amildegia hegan egiten igaro zuten.


Hegaztien laguntzari esker, umea, lehoia eta gamelua beste aldean ziren.


Hegaztiak ere gose ziren, beraz, lehoiak bere gordelekura gonbidatu zituen.


Gordelekura ailegatzeko gutxi falta zitzaienean negarhotsak entzun zituzten. BUA BUA BUA

BUA BUA


Negar-hotsei jarraituz elefante bat eta aker bat ikusi zituzten.

BUA BUA BUA

BUA BUA

BUA B UA

BUA

BUA BUA


A U B A U B

A U B BUA

BUA

BUA

Negarrez ari ziren janaririk ez zutelako.

BUA


Lehoiak hau entzun eta gero, elefantea eta akerra bere gordelekura zerbait jatera gonbidatu zituen.


Gordelekura ailegatu zirenean denak gose ziren. Zorionez, janari asko zegoen denentzat.


Denak oso pozik zeuden jaten eta hitz egiten, baina batbatean, tigrea gordelekuan agertu zen.


Hasieran, animalia guztiak bere aurka joateko prestatu ziren, eta leku hartatik ihes egiteko esan zioten.


Hasieran, Tigreak hitz animalia egiteko guztiak aukera eskatu bere aurka zuen. joateko Denekprestatu zekiten tigreak ziren, beti intentzio eta lekutxarrak hartatik zituela, ihes egiteko beraz,esan ez zioten zioten. hitz egiten utzi nahi.


Hasieran, Baina mutilak animalia tigrea guztiak damututa bere zegoela aurka joateko ikusi zuen prestatu eta hitz ziren, eta egiten utzileku zion. hartatik ihes egiteko esan zioten.


Hasieran, Tigreak esan animalia zien gauzak guztiak txarto bere aurka egiten joateko zituela prestatu konturatu zela, ziren, eta, egun eta hartatik leku hartatik aurrera, ihesdenekin egiteko esan ona eta zioten. jatorra izango zela.


Ez bazuten bere laguna izan nahi ulertuko zuela, baina, hala ere, denei barkamena eskatzera etorri zela esan zien.


Animaliek tigrea aldatzeko prest zegoela ikusi zuten eta mundu guztiak bigarren aukera bat merezi duela pentsatu zuten.


Ondorioz, tigrea barkatu zuten eta denek elkarrekin jan eta ospatu zuten.


https://www.plastikagela.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.