Aldizkaria_2013_2014

Page 1

Leitzako Amazabal institutuko ADOSTUZ bitartekaritza taldearen aldizkaria 2013-2014 ikasturtea 2014ko martxoa

Argazki lehiaketako txapelduna: Itxaro Zabaleta (BATX 1)

2.Batxiler Erroman.. Musikariak eskolan!

Ezhoiko afizioak.. Elkarrizketak! Argazki eta bertso lehiaketak

Denborapasak.. Argazki lehiaketako txapeldun ordea: Ane Zabala (BATX 2)

Bitxikeriak!


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

AURKIBIDEA - Irurtzungo irteera

2

- DBH1ekoek aurpegia ematen

3

- Ikasle ohiei galderak

5

- Bertso lehiaketa

9

- 2. Batxilergoa Erroman

10

- Indarkeria sexista

11

- Institutuko musikariak

13

- Urduritasuna eta antsietatea

15

- Birus informatikoak

17

- Larraungo bailara

18

- Ruandakoei laguntzen

19

- Ezhoiko afizioak

21

- Parez-pare: Jorge AbadĂ­as-Gorka Urbizu

22

- Perurena aita-semeak parez-pare

23

- Bitxikeriak

25

- Gustavo-ri elkarrizketa

26

- Jon Jaunarenari elkarrizketa

27

- Denborapasak

28

- Komikia

30

- Publizitatea

31

1


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

IRURTZUNGO IRTEERA Aurreko urtean bezala, aurten ere Irurtzunera joan gara ikasturteko plana antolatzeko asmoarekin. Egitaraua, hau izandu zen: 1- Taldea girotzeko bi dinamika egin ziren: telefono eroa eta olagarroaren dinamikak. 2- Atsedenaldia: gosaria. 3- Taldeen eraketa. Aurreko urteko taldeak mantentzea egokia zela iruditu zen, eta hori errespetatuko dugu. Talde bakoitzerako kideak hauek izanen dira: Garbiketa: Alain, Lucía, Itxaro eta Mattie. Indarkeria: Izar, Alain, Olatz eta Irati Bitartekaritza: Uxue, Itsaso, Andrea eta Aitziber Jaiak: Ander, Aitor, Iker, Amets eta Mikel Aldizkaria: Irati, Itsaso, Aitziber, Andrea eta Ana. Euskara: Yuli, Lucía, Mattie eta Iraitz Lehen Hezkuntzarako saioa: Andrea, Itsaso, Yuli, Itxaro, Iraitz eta Olatz. Egin ziren ere, beste proposamen batzuk: Indarkeria sexistaren aurkako asterako: DBH 1-2koek kartelak egitea; tutoritzan bideoa ikustea eta debatitzea; egunean (25ean) morez jantzita etortzea; kontzentrazioa egitea errekreoan; LIP DUB egitea; ikasle/irakasle guztiei orri morea eman zerbait idazteko eta gero mosaikoa egin‌ Jaiak: eguberrietan kaxeritoz jantzita etortzea proposatzen da. Aldizkaria: Pellok bideratuko du. Garbiketa: kanpaina bat egin beharko da frontoia garbi mantentzeko. Lehen Hezkuntzakoekin batera zerbait egitea proposatzen da, eremu amankomunak badira eta. Euskara: kontzienziazio kanpaina egingo da. Nafarroako konkistaren inguruko hitzaldia... LH-ko saioa: 6. mailako ikasleentzako zerbait prestatuko dugu.

2


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

DBH 1-eko ikasleek aurten lehen aldiz institutuan ikasten hasi dira. Horren ondorioz, inkesta bat pasatzea erabaki dugu eta ikasle guztien erantzunak jasota, ondorengo bataz besteko emaitzak atera dira:

2. Aldaketa handia dagoela iruditu zaizu eskolatik institutora?

3. Gustura zaude zure irakasleekin?

3


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

4. Nolako konfidantza trasmititzen dizute? Neurria: 1-Oso txarra 10- Bikaina

5. Nola ematen dituzte klaseak?

6. Nolakoak izaten dira klaseak?

7. Nolako azterketak egiten dizkizuete? Neurria: 1 oso errazak, 5 oso zailak

4


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Ikasle ohiei galderak Iaz bukatu zituzten ikasketak Amazabal BHIn eta…zer egiten ari dira orain? Zer ikasten ari dira? Non daude? Gustora al daude? Espero zuten baino hobekiago…okerrago…nola daude?. Hori aztertzeko, beraiekin harremanetan jarri gara eta galdera batzuk egin dizkiegu: 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Iaz letretako batxilergoa ikasi nuen. Aukerako ikasgaitzat Latina, Grekera eta Artearen Historia hartu nituen. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Orain Irakasle Graduko Ikasketak egiten ari naiz, Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 3-Gustora ari al zara? Bai, oso gustora. Lehengo urtearekin alderatuz gero, aurtengoa askoz ere presio gutxiagoko urtea da, eta hori asko nabaritzen da ikasterako orduan. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Bai, gutxi gorabehera bai. Hasieran gogorragoa ematen du, baina egunero lan pixka bat eginda ikasgaiak aurrera ateratzen dira. Mikel Hernandorena 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Zailtasun asko ez ditut eduki. Beti dago ikasgairen bat zailagoa dena, baina hura ere gainditzea lortu dut. Giroari eta klase kideei dagokienez, jendea oso jatorra da eta erraz egiten dira lagunak. Unibertsitatean oso giro ona dagoela esan dezaket. 1-Zer batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Iaz giza zientziak modalitatea aukeratu nuen; latina eta artearen historia neuzkan ikasgai modalak, eta hautazkoak, berriz, grekera eta nafarroako geografia eta historia aukeratu nituen. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Orain euskal ikasketak egiten ari naiz, Gasteizen. 3-Gustora ari al zara? Bai, oso gustora nabil, ikasgai gehienak gogoko ditut eta nahiko kurtso arina egiten ari zait. Gainera, nahiko ongi egokitu naiz nire bizimodu berrira eta benetan pozgarria da ongi hastea, honek ematen dizun lasaitasuna eta motibazioagatik.

Enara Lasarte 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Bai, oso argi neukan zer ikasi nahi nuen eta oraingoz, bete-betean asmatu dut. Ikasgai gehienetan, gramatika, literatura, ahozko nahiz idatzizko adierazpena… lantzen da eta ikaragarri gustatzen zait. 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Ikasgai batzuk oso gustagarriak eta errazak iruditzen zaizkit, eta beste batzuk ez hain politak. 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Gizarte Zientzien batxilergoa egin nuen aurreko urtean. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua Nafarroako unibertsitate publikoan 3-Gustora ari al zara? Oraingoz oso gustora nabil. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Egia esan, batxilergoko ekonomiaren antza gutxi dauka. Hala ere, lehenago, lagun batek esan zidan horrela izango zela.

Ibai Barberena 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Orokorrean ez ditut eduki. Baten bat aipatzekotan, lan guztiak gure kabuz egin beharra direla da. Egunean, 3 ordu bakarrik ematen ditugu klasean eta ez da beharrezkoa bertara azaltzea. Horregatik, lan gehienak etxean egin beharra dira. Baina denbora gutxian ohitzen zara.

5


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Iaz letrak ikasi nituen eta nahiz eta asignatura batzuk behartuta ez nituen oso gustora ikasi,gehienekin gustora geratu nitzen. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea, tolosaldean. 3-Gustora ari al zara? Giroa desberdina da, asignaturak eta hauek emateko modua ere bai.Irakasle nahiko onak tokatu zaizkit eta ez nago kejatzeko. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Gutxigorabehera espero nuen giroa dago eta ikasgaia ere pentsatzen nuen bezelakoa.Zoritxarrez tolosan ere geroz eta gehiago entzuten da gurea ez den hizkuntza(gaztelania)eta batzuetan nere honetik ateratzen nau jendeak euskera jakinda ere ez erabiltzeak. Iñaki Zabaleta 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Asignatura bat besteak baino zailagoa egin zait hasieran baina buelta ematen hasi nahiz eta momentuz ez dut arazo larririk erritmoarekin jarraitzeko. 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Zientzietatik joan nitzen, zehazki osasun zientzietatik 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Erizaintza ikasten ari naiz Gironako unibertsitatean (UdG) 3-Gustora ari al zara? Egia esan oso gustora ari naiz. Betidanik gustatu izan zait mundu hau. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Ikasketa aldetik, lehen urtea dela eta erizainen lanarekin zer ikusi askorik ez duten ikasgaiak daude(historia..). Oinarri bat hartzea beharrezkoa da gero gauza sakonagoak ikasteko. Ikasterakoan ez ditugu irakasleak atzetik eta organizatzen jakin behar da.

Ane Vazquez

5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Hasieran oso galdua nenbilen. Kataluñan katalana dute hizkuntza ofizial, eta erderaren oso antzekoa den arren kostatzen da hartzea. Gainera, lehendabiziko egunetik klaseak, den-dena katalanez zen. Hala ere, azkenean denera bezala ohitu eta pare bat hilabetera moldatzen nitzen. 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Osasun Zientziak. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Mantenimiento de Instalaciones térmicas y Fluidos ikasten ari naiz Imarcoainen,. 3-Gustora ari al zara? Bai, azkar integratu naiz ta laun asko in dittot, ta maixuk eta (beti dao batenbat okerragoa dena jajaja) oso majoak die. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Praktiko gehio espero nun baño bueno, oso entretenittuk itten die ta ikasitakoak zerbattetako balio omen do…jajaja Markel Barriola 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Ez. Nik uste zailtasune euki badezaket ez dela asignatura zaiek dielako, zailtasunen do, batxillerren askoze azterketa gehio dielako eta aurten ordea, azterketak dittotenen kostatu itten zait ikasten jartzea jeje

6


Amazabal BHI 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Batxilergoko giza eta gizarte zientziak modalitatea egin nuen. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Orain Tolosaldea Lanbide Heziketa eskolan nabil, administrazioko goi mailako ziklo bat egiten. 3-Gustora ari al zara? Oso gustura nago, hainbeste urte Leitzan egon eta gero eskolaz aldatzeko premia ikusten nuen. Esperientzia berria da, gauza eta jende berria ezagutzen baitira Gainera azkar hasi ginen elkarrekin hizketan, klase txikia baigara eta oso giro ona dago. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Alde batetik bai baina bestetik ez. Interesa sortzen dizun modulo batera zoazenean badakizu zer egingo den baina den dena ere ez. Etorkizun batean enpresa batean lan egin ezkero, oso prestatuta ateratzen zarela iruditzen zait oso praktikoa baita.

ados? aldizkaria

Onintza Sestorain

5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Zailtasunak alde guztietan bezala hasieran.. Gauza batzuetan hobeto moldatzen naiz bestetan baino, martxa hartzea ez baita errexa. Zailtasun gehiena informatikarekin daukat, gauza asko direlako. Hala ere, momentuz oso gustura nago lortutako emaitzekin. 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Iaz, zientzia eta teknologia modalitatea ikasi nuen. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Orain Arkitekturaren Oinarrietako Gradua ikasten ari naiz Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan 3-Gustora ari al zara? Bai, oso gustura nabil. Nahiz eta, lan asko egin behar den, gustuko lana beti gogoz hartzen duzu. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Alde batetik, lan asko izango genuela uste nuen eta hala da, baina beste alde batetik, edukiak zailtasun handiagokoak izango zirela uste nuen eta Uxue Mutuberria ez da horrela. 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Esan bezela, zailtasun askorik ez, eguneroko lana gehienbat. 1-Ze batxilergo modalitate ikasi zenuen iaz? Giza zientzien modalitatearen inguruko ikasketak egin nituen iaz. 2-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Haur hezkuntzako goi moduloa Donostiko Easo politekniko ikastetxean. 3-Gustora ari al zara? Bai uste baino interesgarriagoa iruditzen zait. Lanaren inguruan asko zentratzen dira eta gradua bukatzerako haurrak nola hezi behar diren ongi erakutsia izango naiz. 4-Espero zenuen bezalakoa al da? Batxilergoa bukatzean ez nuen oso argi ze bide hartu; baina nire zaletasuna edo gaitasunak haurrekin nituela ohartarazi zidaten etxean. Azken Eneritz Otamendi momentuan haur hezkuntza gradua egitea erabaki nuen. 5-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Hasiera batean oso arraroa egin eta kostatu egin zitzaidan, teoria baino gehiago praktika baita. Orain arte teoria eman nuen eta irakasleen funtzionamenduak eskatzen zuen irudimena eta sormena erabiltzea.

7


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

DBH4-ko ikasle ohiak 1-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Hosteleria ikasten hari naiz horain, Burladan ikasten hari naiz Ibaialden. 2-Gustora ari al zara? Ba egia esan oso gustora hari naiz ikasten, hasieran ez, eznuelako inor ezagutzen bakarrik nengoen.. baina azkenerako lagunak egiten dituzu eta oso gustora egia esan. 3-Espero zenuen bezalakoa al da? Ba egia esan ez, uste nuen ez zela izanen orren zaila izanen egia esan baina azkenean artzen duzu erritmoa. 4-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan?Ba hasieran bai, ez nuen inor ezagutzen bakarrik nengoen... beste alde batetik aurten arte euskeraz ikasten nuen dena eta aurten berriz dena erderaz eta oso zaila egiten zait egia esan.

Eustakio Mindegia

1-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Erdi maillako administrazioa ikasten ai naiz Iruñen donapean. 2-Gustora ari al zara? Oso gustoa nau egie esan, ikaskidekin re oso ongi eramaten naiz ta giro politte du. 3-Espero zenuen bezalakoa al da? Egie esan ez, bastante zaille da baño martxa hartu ezkeo dena ongi. 4-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Ba eztot asko euki, praktikatzen bazo bastante ongi ibiltzen za. Zailtasun handina ematen ditena tesorerian da, dena formulak ta diela baño azkeneako ariketak itten martxa hartzezo. Maialen Perurena

1-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Ba administraritza ikasten ai naiz donapean Iruñen. 2-Gustora ari al zara? Bai oso gustoa 3-Espero zenuen bezalakoa al da? Ez pentsatzen nuna baño zaiegoa da. 4-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Ba egie esan ez, zaiena tesoreriako formulak itten zaizkit baiño azkeneako martxa hartzen zo ta beste ikasgaiek ongi eramaten dittot. Leire Zabalo 1-Ze ikasketa egiten ari zara orain? Non? Grado medio de Atención a personas en situación de dependencia. Escuela Politecnica de Navarra, Iruñen. 2-Gustora ari al zara? Bai oso gustora nago. Jendea oso jatorra da. 3-Espero zenuen bezalakoa al da? Bai. 4-Zailtasun asko eduki al dituzu? Zertan? Bai, gehiena azterketetan zeatik azterketak ebaluaketako azkeneko 2 astetan izaten die. Ta ezbazue aprobatzen azterketak ekainera dijoazte. Gabriela Gonçalves

8


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

BERTSO LEHIAKETA Amazabalen naula Sei urte badira Zaintzak, liskarrak eta Beste hainbat pira Zuzendariarekin Zenbat tirabira Halare urte onak izan dira tira Politikoek in zuten Lengoan bisita Garbiketa izan zen Benetan polita Baina ez dugu etsiko Ez gaude geldi ta Kendua egon arte Berriro jarrita Eskola honek iparra Galdua du egun Sotanapean klasen Maji単a bat lagun Nahi ez badugu ere Onartu dezagun Hemendik joateko Ze pena daukagun

Orain dela lau urte ni hona etorri dena aldatu zela nion nik igarri irakasle asko ta zenbat jende berri bertan hasteko gogoz aurkitzen nintzen ni Lehenengo egunetan lotsa zen nagusi urteak pasa ahala gainditu dut noski! Lagunak egin ditut eta ezta gutxi pena handiarekin joan behar naiz ni Ikastetxe hontatik banoa belaxe esperientzi asko bizittuk hementxe momentu zailek ere igaroak hortxe denak gainditu eta aurrera bai hoixe!

TXAPELDUNA: IRAITZ ASTIBIA

TXAPELDUN ORDEA: MAIDER BARANDARAIN

Orain bibertso botatzeko ba Nola nuen nik gogoa Eztu inporta denbora eta Eztu inporta ordua Bertsoa dugu euskaldunontzat Kultura eta mundua Ta bertsoa da hitz batzuekin Jolas itteko modua

Bertsok pentsatzen ematen dut nik Asko ta sobran denbora Ez ideia onen bat edo Etortzen zaidan gogora Nahiz ta bakiten bertsoekin ni Enijoala inora Seuro bertsotan ibiltze horrek Poztuko naula gerora

Bigarren bertso honetan orain Esan behar dut horrela Bertsotarako bete behar da Hitz ta doinuz ikasgela Bertsolari bat aipatuko dut Bertsolari bat itzela Gustora asko izanen nintzen Lazkao txiki bezela

Bertsoa zer den erabiltzen dut Egun askotan buruan Bakit jendean definitzeula Bakoitzan bere moduan Gutxinez asko ta asko jartzen ga Honexengatik kantuan Bertsoa dela bakarra eta Espeziala munduan

1go. Zikloko txapelduna: XABAT ILARREGI

1go. Zikloko txapeldun ordea: OIHER ALTZELAI

9


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

2.BATXILERGOA ERROMAN Aurtengo ikasturtean, lehen ebaluaketa amaitu eta 2.batxilergoko letretako nahiz zientzietako ikasleak Erromara joan ginen bidaian, azaroaren 29tik abenduaren 4ra. Erroma, dakizuen bezala, Italiako hiriburua da eta 2.796.102 biztanle ditu. Historiari dagokionez oso hiri aberatsa da, horregatik urtean zehar 6 milioi turista baino gehiagok bisitatzen dute. Irakasle eta ikasleok egondako sei egun hauetan Erromaren erdian kokatzen den “Acropoliâ€? hotelean egon ginen lotan, eta egunero goizetik hasi eta iluntzera arte kanpoan egoten ginen, hiriburuko leku garrantzitsuenetako batzuk bisitatuz. Lehen egunean, goizean goiz Santanderrerako autobusa hartu genuen Leitzakin, gero han Bidaia polita eta Erromarako hegazkina hartzeko. laburra egin Erromara iritsi ginenean, maletak utzi eta Fontana di Trevi ikustera joan ginen. Gero denbora librea utzi zitzaigun, eta asko ziguten ingurua pixka bat ezagutzeko. ibili ondoren Hurrengo egunetan beste hainbat leku bisitatu genituen: Foroa, Koliseoa, Panteoia, Trastevere nekatuta bueltatu auzoa eta bertako feria, hiriko hainbat plaza (Piazza ginen. del popolo, piazza navona, piazza di spagna‌), eliza batzuk eta nola ez Vatikanoa ere bai. Eguraldiari dagokionez, egun bakar batean egin zuen euria. Gainerako egunetan beti eguzkia ateratzen zuen eta tenperatura ere hemegoa baino epelagoa zen. Gainera Erroman, hemen Euskal Herrian baino lehenago iluntzen zuen, arratsaldeko 17:00 alderako jada eguzkia sartzen hasten baitzen. Janari aldetik pasta da elikagai ospetsuena. Egunero lagunekin afaltzen genuen nahi genuen tokian, eta azken gauean denok batera elkartu ginen afaldu eta bidaiari amaiera emateko. Bidaia polita eta laburra egin zitzaigun, eta asko ibili ondoren nekatuta bueltatu ginen arren oso esperientzia polita izan zen, opariz beteta eta penaz bueltatu ginen etxera.

10


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Indarkeria Sexista Denok

dakigun bezela, azaroaren 25ean indarkeria sexistaren aurkako eguna ospatu zen Amazabal BHIn. Horregatik, hiru egunetan zehar ekintza ezberdinak antolatu ziren; kontzentrazioak, hitzaldiak... Hitzaldia ematera Idoia Arraiza etorri zen, bilgune feministako neska gazte bat, aurretik ezaguna duguna Heziketa tailerretan egon izan delako institutuan bertan. Horrela, berari galdera batzuk egitea pentsatu dugu gai honi buruz iritzia emateko. 1. Informazio pertsonala: Ni Idoia Arraiza Zabalegi naiz, Iruñan bizi den 26 urteko neska gaztea. Psikologia Gestalt eta Ikerketa Feministen ikasketak egin ditut. Lanari dagokionez musika nahiz kitarra irakasle naiz eta hezkidetza, indarkeria, autodefentsa feminista…tailerren dinamizatzaile. Egoera sentimentalari dagokionez, munduaz maiteMINDUTA nagoela esan behar dut. Nire burua bi hitzetan definitzekotan, gazte feminista naizela esango nuke. Nire ezaugarriei dagokienez, lasaia naiz eta barne indar handia dut; eta nire bi akats nagusiei begira, izenak ikastea eta puntualitate falta direla esan behar dut. 2. Sarritan, Emagin hitza gure belarrietara iristen da… zer da? "...munduaz Alde batetik, feminismoaren inguruko dokumentazio zentro bat da, eta maiteMINDUTA bestetik, zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituen elkarte bat da: mugimendu feministaren historia, hezkidetza 4 haizetara proiektua, nagoela esan Autodefentsa Feminista tailerrak, Sexualitatea, Instituzioekin behar dut." formakuntzak, emakumeen partehartzea….. 3. Gaztetatik sartu al zinen “saltsa” honetan? Zerk bultzatuta? Barneko ezinegonak asko eraman ninduen feminismoa ezagutzera. Galdera, zalantzek eta ustuak ez ziren egoera ezberdinak bizitzeak erantzunak bilatzera, eta horrela topatu nituen mundua ikusteko betaurreko moreak eta bihotzean ditudan hainbat eta hainbat bidelagun. Jabekuntzarako askapen prozesu etengabe batean nagoela esan dezaket. Emaginen egiten dudan lanaz gain, egunero 24 orduz naiz feminista,munduan egoteko jarrera bat delako. Nik jendartea eraldatzeko grina daukat, baina hausnarketa norberaren barrenetik eta gertuko harremanetatik hasi behar da. 4. Gaur egungo egoera ikusita, zer balorazio emango zenioke bizi dugun egoerari berdintasunari dagokionez? Nire belaunaldia eta ondorengoak berdintasun faltsu batean jaio eta hezi gara. Emakumeak jada nahi duguna ikasi dezakegu, lan bat eduki, independizatu, nahi dugun bezala jantzi…Baina badaude oraindik berdintasunean bizi ez garenaren seinale nabarmenak: emakumea lan mundura atera da, baina gizona etxean sartu ote da? Zergatik emakumeak bortxatuak izaten dira eta gizonezkoak ez? Zergatik enfermeritzan edo haur-hezkuntzan gehienak neskak dira eta ingenieritzetan mutilak? Mutilez osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzu eta zenbat neskez osatuak? 5. Nolako jarrera ikusten duzu gaiaren inguruan Iruñerriko gazteriaren artean? Eta leitzakoen artean? Ba al dago desberdintasunik? Iruñerriko gazteriaren artean denetarik dagoela esango nuke. Batzuk kontzientzia handia daukate, beste batzuk interesa eta fomakuntza eskatzen dute, baina beste askok uste dute berdintasunean bizi garela edo matxismoaren kontrakoa dela. Batzuk beraien burua feministatzat daukate... Leitzako gazteria ez dut oso sakonki ezagutzen, baina ikusi dugunaren arabera, ez da asko aldatzen. Maskulinitate eredu hegemonikoa argi eta garbi nagusitzen da, gizon izateko eredu tradizional eta hertsia. Aurkitu ditugu ageriko jokaera matxistak azaldu dituztenak ere. 6. Zer egin dezakegu gazteok egoera hobetzeko? Lehenik kontzientzia hartu behar dugu ni neu naizenaz, hau da, nola eragiten dit edo zer da neska edo mutila izatea? Askea naiz eta benetan nahi dudana egin dezaket? Nola jokatzen dut mutilekin?

11


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Eta neskekin? Nola maitatzen dut? Eta ligatu? Zer espero da nitaz? Kontzientzia jendarteaz, ikustea emakumeok zapalkuntza bat jasaten dugula, indarkeria jasaten dugula, gure eskubideak ez direla bermatzen eta ez ditugula aukera berdinak. Eta bigarren pausoa praktikara eramatea da. 7. Gizon ugari ikusten al dira borroka feministan parte hartzen? Nik uste gero eta gehiago direla adibidez azaroak 25eko edo martxoak 8ko manifan ikusten ditugun gizonak edota interesa adierazten dutenak. Askotan ez dakite zer egin edo nola lagundu borroka honetan. Argi dago gizonek ez dutela emakumeek sentitzen duten beharra sentitzen, inkontzienteki bada ere, toki pribilegioduna tokatu zaielako. Emakumeok, mugitzera eta borrokatzera eramaten gaituen behar eta zapalkuntza bat sentitzen dugu. Eta antolatzen garen bitartean, espazioak sortzen ditugun bitartean, oso gutxi dira maskulinitate tailerretan edo gizon taldeetan parte hartzera animatzen direnak. Askok borrokan lagundu nahi gaituzte, baina lanketa eta deseraikuntza bat egin behar dutela barneratu gabe. 8.- Nola iruditzen zaizu jokatu behar lukeela indarkeria jasaten duen "Argi dago emakume batek? gizonek ez Indarkeria hitza entzuten dugunean bikote baten barruan ematen den dutela indarkeria fisikoa etortzen zaigu burura. Kasu hauek konplexuak dira eta esparru ezberdinetatik egin behar da interbentzioa. Baina indarkeria kolpe emakumeek sentitzen duten horiek baino askoz zabalagoa da: emakumeok gizonezkoek baino gutxiago kobratzea, pobreziara kondenatzea indarkeria estrukturala da; telebistan beharra edo markesinetan ikusten dugun publizitate sexista indarkeria sinbolikoa da; sentitzen" gure egunerokotasunean ere eraso mota anitzak jasaten ditugu parrandan, piropo ez onartuak, bileretan begirada batekin edota isilune bat ere eraso bat izan daiteke. Askotan kostatzen zaigu eraso hauek identifikatzea eta asko naturaltzat hartzen ditugu. Horregatik, indarkeriari aurre egiteko berme nagusiena gure arteko elkartasuna, aliantzak josi eta babesa ematen diguten espazioak sortu, eta gure esperientzien bitartez erasoei aurre egiten ikasi eta praktikara eraman erasoei erantzun bat emanez. Horrela, guk Autodefentsa Feminista aldarrikatzen dugu, gu geu gai garelako eta ez dugulako salbatzailerik behar. 9. Zer moduzkoa iruditzen zaizu hezkuntzak gai honi emandako garrantzia? Asko edo gutxi aukeran? Oso eskasa da. Indarkeriaren prebentzioaren gakoa hezkuntzan dago, eta arazoa ez da konponduko zigorra ezartzen duen lege bat egitearekin. Hala ere, instituzioek ez dute hezkuntza hezkidetzaile batengatik apusturik egiten. Ikastetxe batzuk borondate ona dute eta Emagin bezalako elkarteak deitzen dituzte saio batzuk emateko, baina dugun denbora eskasarekin zaila da hain handia den erronkari eustea. 10. Heziketak mutilei eta neskei berdin eragiten al die? Ez. Adibide garbienak jostailu eta ipuinetan ditugu. Egun jostailu denda handietara joaten bagara, oraindik dugu pasillo arrosa eta pasillo urdina edo kolore ilunekoa. Jostailu batzuk neskentzako pentsatuak dira, gehien bat zaintza edo edertasunarekin erlazionatutakoak eta beti neskak daude iragarkietan, eta beste batzuk mutilentzat pentsatuak daude. Ipuinetan agertzen diren ereduak ere ez dira asko aldatu, eta mutilak ausartak, bihurriak edo heroiak diren bitartean, neskek printzesaren erreferentzia dute. Etxean ditugun ereduek baita ere eragina daukate guregan, aita eta ama direlarik ditugun erreferente eta ispilu nagusienak.

12


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

XANTI SAIGOS. (1. Batx.) 1.- Ze instrumentu jotzen duzu? Pianoa 2.- Zure instrumentu propioa duzu? Non? Bai, saloain 3.- Zenbat denbora daramazu instrumentua jotzen? 10 urte 4.- Zergatik hautatu zenuen instrumentu hori? Eztakit txikitatik gustatu izan zait 5.- Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzu? Gutxi jaja 6.- Talderen batean jotzen duzu? Zeinetan? Ez 7.- Luzaroan jarraitzeko asmotan al zaude? Ba oraingoz bai MANEX MORENO. (1. Batx.) 1.- Ze instrumentu jotzen duzu? Pianoa eta gitarra 2.- Zure instrumentu propioa duzu? Non? Bai, pianoa eta gitarrak etxen. 3.- Zenbat denbora daramazu instrumentua jotzen? Pianoa zortzigarren urtea ta gitarran bigarrena 4.- Zergatik hautatu zenuen instrumentu hori? Pianoa gaztetan lengusuk eta osabak jotzen zuelako ta gitarra beti ikasi nahi izan dotelako 5.- Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzu? Pianoa batez eta gitarra denbora libren eta launekin lokalen 6.- Talderen batea jotzen duzu? Zeinetan? Bai, "Katez" izena don talde bat osatu gi単un lengurten. 7.- Luzaroan jarraitzeko asmotan al zaude? Pianoak ezdo asko aguantatuko be単o gitarran jarraittukot urte batzuk.

GORKA ALBERDI (Irakaslea) 1.- Ze instrumentu jotzen duzu? Gitarra 2.- Zure instrumentu propioa duzu? Non? Bai. Lokalean eta etxean. 3.- Zenbat denbora daramazu instrumentua jotzen? Urte asko, 25 bat? 4.- Zergatik hautatu zenuen instrumentu hori? Nire etxean kitarra zahar bat zegoen... 5.- Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzu? Ez dut ensaiatzen. 6.- Talderen batea jotzen duzu? Zeinetan? Talde dexentetan,baina duela pare bat urte dena utzi nuen. 7.- Luzaroan jarraitzeko asmotan al zaude? Ez, dagoeneko "jubilatuta" nagoela esango nuke. Gaur egun, lagun artean(afariren batetan edo), gabonetan familiakin eta horrelakoetarako bakarrik jotzen dut. Gabon hauetan behatzetako mi単arekin bukatu nuen...praktika falta!

13


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

OINATZ MARIEZKURRENA. (2. Batx.) 1.- Ze instrumentu jotzen duzu? Bateria. 2.- Zure instrumentu propioa duzu? Non? Bai, herriko lokal batean. 3.- Zenbat denbora daramazu instrumentua jotzen? 8 urte. 4.- Zergatik hautatu zenuen instrumentu hori? Ttiki-ttikitatik gustatu izandu zait eta... 5.- Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzu? Pare bat aldiz. 6.- Talderen batea jotzen duzu? Zeinetan? Bai, talde bat osatu giñun lengo urten. “Katez”. 7.- Luzaroan jarraitzeko asmotan al zaude? Bai, aldoten denbo guzin.

JOANES OSKOZ. (1. Batx.) 1.- Ze instrumentu jotzen duzu? Saxofoia 2.- Zure instrumentu propioa duzu? Non? Bai nirea da. Etxean. 3.- Zenbat denbora daramazu instrumentua jotzen? 4 urte. 4.- Zergatik hautatu zenuen instrumentu hori? Pianotaz aspertu nintzelako. 5.- Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzu? 2-3 aldiz. 6.- Talderen batea jotzen duzu? Zeinetan? Ez. 7.- Luzaroan jarraitzeko asmotan al zaude? Bueno bi urte edo gutxiago.

ANDER ELIZALDE. (2. Batx.) 1.- Ze instrumentu jotzen duzu? Bateria eta lehen saxofoia 2.- Zure instrumentu propioa duzu? Non? Bateria eta saxofoia daukat, baita txirula ere. 3.- Zenbat denbora daramazu instrumentua jotzen? Saxofoiakin 7 urte eta bateriakin 2 urte in nittun. 4.- Zergatik hautatu zenuen instrumentu hori? Saxofoia, etzeolako beste aukeraik; eta baterie gustatzen zitzaitelako. 5.- Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzu? Saxofoia ezer ez eta baterie ba al deten guztitan, astean 3 o 4 aldiz. 6.- Talderen batea jotzen duzu? Zeinetan? Bai, slipknot jajajaja. Nahi bai... 7.- Luzaroan jarraitzeko asmotan al zaude? Baterikin al badet bai, elegante dau.

14


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Urduritasunak eta antsietateak menderatzen zaituzte? Ez utzi! Zer da antsietatea? Antsietatea ez da gaixotasun bat, emozio natural bat baizik, (pozaren, tristuraren, beldurraren, maitasunaren...antzera) baino hau emozio negatiboa da eta arazo baten edo zailtasun handiko egoeretan sortzen da. Hauen aurrean gure sistema aktibatu egiten da eta alertan egoten da. Adibidez edozein istripu larriren aurrean hobeto erreakzionatzen dute antsietatea duten pertsonak, sistema aktibatua baitago eta gutxiago kostatzen da egoera horri aurre egitea.

Nola jakin antsietatearen biktimak garen ala ez? Antsietateak sintoma asko eta asko ditu baino horietatik garrantzitsuenak aukeratu ditut nik: 1.Gure buruarekiko inseguritatea 2.Zerbait erabakitzerako orduan zailtasunak. 3.Pentsatzeko, kontzentratzeko eta ikasteko zailtasuna. 4.Tensio muskularra. 5.Asko izerditzea. 6.Bihotz taupada azeleratuak. 7.Dardaren maiztasuna haunditu egiten da. 8.Zorabioak. 9.Gehiegi jatea. 10.Erretzen hastea. 11.Shock-eran geratu. 12.Negar egiteko joera. 13.Hitz egiterako orduan “tartamudeatzea�.

15


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Alde onak eta txarrak Gauza guztiek bezala antsietateak ere alde onak eta txarrak ditu. Alde onak:

1- Antsietatea duen pertsona alarma egoeran dagoenez, edozein gauza gertatuz gero, haren abiadura-erreazkzioa handiagoa edo azkarragoa da antsietaterik ez duen pertsona batena baino, hau da, lehenago erreakzionatzen du egoera zail baten aurrean. 2- Antsietatearen ondorioz sortzen de urduritasun horrek nekea eta logalea kentzen du. Beraz, nahiz eta antsietatearen ondorioz lo ez oso ongi egin nekea ez da nabaritzen. Alde txarrak: 1-Egun guztian daramazun urduritasun horrek tristezia sentimendu bat sortzen du eta horrek depresioa dakar. 2-Azterketa garaietan urduritasun horrek ondoriak izan ditzake, txarrak gehienetan. 3-Gutxiegi edo gehiegi jatea ekar lezake. Horrek ondorio larriak sor ditzazke gure osasunean eta baita gure bizi kalitatean ere. 4-Antsietatea duen pertsona depresio egoeran dagoenez negar egiteko joera handia izaten du eta oso sensible egoten da, horregatik ez harritu pertsona horren umore aldaketekin. 5-Pertsona hauek ez dute nahi izaten bere kezkak azaleratzerik eta beraien barrurako gordetzen dute dena.

Antsietatearen maila jeisteko teknikak Antsietatearen maila jeistea ez da oso erreza, pazientzia asko eskatzen du eta baita denbora dexente ere. Hala ere, teknika asko daude. Teknika hauek landuz gero gure burua eta antsietatea kontrola ditzazkegu. Jarraian gehien laguntzen duten teknikak azalduko ditut: 1-Yogak kontzentrazioa, arnasketa sakona, ariketa fisikoa eta lasaitasuna biltzen ditu. Honen bitartez, gure burua kontrolatzen ikasten dugu eta urduritasun maila jeisten. 2-Sozializatzeak gure burua deskonektatzen laguntzen du eta horrek asko laguntzen du beste gauza batzuetan kontzentratzen baikara. 3-Arnasketa sakonak egiteak ere asko laguntzen du, zure burua arnasketa egitean kontzentratzen delako. 4-Kirola egitea oso osasuntsua izateaz gain muskuloak erlaxatzen laguntzen digu eta horrek lasaitasun puntura eramaten digu.

16


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

BIRUS INFORMATIKOAK Zer dira birus informatikoak? Birusa erabiltzailearen baimenik gabe eta automatikoki, konputagailuaren funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da. Birusa fitxategi egikarigarrietan eransten da, hauen programazio-kodea aldatuz. Nahita honda dezakete konputagailuaren datuak, baina badaude gogaikarriak direnak bakarrik. Hauen helburu nagusia birusa zabaltzea da, haien burua kopiatuz, baina batzuek ekintza kaltegarriak burutzen dituzte, txantxa batetik konputagailuan kalte handiak eragin arte edo konputagailu-sarea blokeatuta Lehen birusa 360. utzirik. Hauek detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa serieko IBM batean dituzten programak ere badaude, "antibirus" agertu zen. Creeper izenekoak.

Noiz agertu zen lehen birusa?

izendatua izan zen, 1972an sortua.

Lehen birusa 360. serieko IBM batean agertu zen. Creeper izendatua izan zen, 1972an sortua. Mezu hau periodikoki igortzen zuen ordenagailuko monitorean: “I’m a creeper, catch me if you can!”, erderaz esana “¡Soy una enredadera, agárrame si puedes!”. Ondorioz, hau ezabatzeko “Reaper” lehen antibirusa sortu zen, "Cortadora" izenekoa.

Funtzionamendua Kutsatuta dagoen programa egikaritzen da, honela laneko memorian (RAM) birusa egoiliar geratzen da, nahiz eta birusa eduki zuen programaren exekuzioa bukatu den. Sistema eragilearen oinarrizko zerbitzuen agintea hartzen du birusak, ondoren exekutatzen diren programak kutsatuz ere. Azkenean Disko gogorrean gordetzen da kutsatutako programa, birusaren ugaltze prozesua osotuz. Laburbilduz birus batek hiru fase ditu: 1. Sisteman sartu. 2. Kopiatu edo ugaldu. ...erabilpen gehiena 3. Kalteak egin. Birus informatikoek gaur egun sistema eragile Windows sistema guztiei eragiten diete. Bakoitzak diseinatua izan zen eragilean eramaten da. sistema eragilean soilik funtzionatzen du, eta gutxi Segurtasun oso batzuk sistema eragile guztietan funtzionatu. Hala ere, erabilpen gehiena Windows sistema baxuko sistema eragilean eramaten da. Segurtasun oso baxuko sistema eragilea dela aprobetxatzen dute birus eragilea dela garatzaileek, eta hau erabiltzen dutenak “amateurrak” aprobetxatzen dute direla gehienak esaten da, birusek informazioa birus garatzaileek lapurtzeko aprobetxatuz. Kasu honetan dago Linux sistema eragilea, mota honetako eraso informatikoak ez dira ia existitzen. Kausa nagusiak dira, batetik, sistema eragile honen erabileak Windows-enak baino erabiltzaile esperimentatugoak dituela; erasoei buruz informazio gehiago dute Windows eko erabiltzaileek baino; eta horrez gain, oso jende gutxik erabiltzen duenez Windows-ekin alderatuz, ez dago ia birusik sistema eragile honetan.

Nola egin aurre arazo honi? Aurre egitea baino errazagoa da aurreikustea, baina bi prozesu hauek antibirusei esker lor daitezke. Honez gain, gomendagarria da ordenagailuko fitxategiei filtruak jartzea. Gainera, programik erabili gabe ere aurre egiten ikasi behar da, hau lortzeko kontuz nabigatzen ikasiz, adibidez software piratez deskonfiatuz, edota korreo elekroniko ezezagunak ez irekiz.

17


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Urteak igaro ahala, Larraun eta Lekunberriko ikasle gehiago ageri zaizkigu Amazabal Institutuan, horren ondorioz, Larrauni buruzko erreportai txiki bat egitea erabaki dugu. Aurtengoan, gutako askorentzat ezezaguna den eta ondo ondoan dugun bailara bat ezagutzera ekarriko dugu, Larraun. Bailara hau Nafarroako iparraldean kokatuta dago, Aralar mendilerroaren magalean. Hamazazpi herriz osatuta dagoen arren, haietako bat, Lekunberri, administratiboki Larraundik banatu eta bere udal propioa sortu zuen eta beste bi kontzeju (Azpirotz eta Lezaeta) bakarrean elkartu ziren (biztanleriaren gainberaren ondorioz). Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean. Larraungo ekonomian, betidanik nekazaritza eta abeltzaintza izan dira protagonista, nahiz eta azken urteetan beherakada handia jasan, industriak lekua hartu zuenetik. Hala ere industrializazioak beste ondorio bat ere ekarri du: biztanleriaren jaitsiera; izan ere, 1900. urtean 3.500 biztanle ziren eta gaur egun nekez iristen dira 1.000ra (kontutan hartzekoa da tarte horretan Lekunberri Larraundik banandu dela). Turismoa ere nahiko garrantzitsua da gaur egungo Larraunen; herri gehienetan daude landetxeak edo aterpeak. Bertara gerturatzekotan, naturak eskaintzen dizkigun ekintzak egitea gomendatzen da: inguruko mendietako hamaika xendetan edo Plazaolako bide berdean zehar ibiltzea (zaldiz, bizikletaz edo oinez), Mendukiloko kobak edo Iribasko iturburua bisitatzea, abentura parkean zuhaitzetik zuhaitzera aritzea‌ Nahiz eta biztanle gutxiko herriak izan, ia herri guztietan ospatzen dituzte pestak uda partean. Hauez gain ere badira beste ekitaldi batzuk urtean zehar, adibidez, ihotek Uitzin (Euskal Herriko lehenengoak), Aldatzen eta Arruitzen. Azken honetan, pertsonai propioa dute, Attezarko.

Larraungo ekonomian, betidanik nekazaritza eta abeltzaintza izan dira protagonista

Eta orain, Larrauni buruz gehiago dakigula, Larraun aldera joan gaitezke bertako herrixkez eta parajeez gozatzera.

18


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

RUANDAKOEI LAGUNTZEN Jose Javier Etxeberria eta Maria Angeles Aranaz Afrikan egon ziren duela hainbat urte, GKE baten bitartez. Orain, Goizuetan bizi dira eta lau seme-alaba dituzte: Patxi, Martín, Iñaki eta Lucía. Lauak, Leitzako Amazabal institutuan aritu dira ikasten azken urteotan. Hango xehetasun eta esperientziari buruz gehiago jakiteko, hainbat galdera egin dizkiegu biei 1Zein tokitan egon zineten? Ruandan egon ginen, Nembako ospitalean.

Ruanda

Noiz egon zineten? 1988tik 1993 arte egon giñen. Nola bururatu zitzaizuen hara joatea? Arrazoi askorengatik; lan-esperientzia berria bizitzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeagatik, batik bat. Zenbat denbora egon zineten han? 5 urte Zein erakunderekin lan zenuten? Nafarroako Medicus Mundirekin.

Argazkian, Jose jendearen artean

Javier

Etxeberria

bertako

egin

Hangoei lagundu zenietela uste al duzue? Bai, joan ginen unean beharra zegoen eta garai nahasi haietan gure laguntza emateko aukera izan genuen.

Zer egiten zenuten han egun arrunt batean? Goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte ospitalean egiten genuen lan, mediku eta emagin bezela. Eguerdian atsadenaldia genuen eta etxera itzultzen ginen bazkaltzera. Lanetik itzultzean, beste ...Goizeko 8etatik koperatzaileekin etxean elkartu edo paseo bat ematen genuen. Kontuan izan behar da arratsaldeko 5ak arte ilunabarreko 6etako iluntzen zuela eta 9etako ospitalean egiten oheratzen ginen. Guardian geunden egunetan 24 genuen lan, mediku eta orduz larrialdien zain egoten ginen.

emagin bezala“

Itzuliko al zinatekete hara berriz? Bai, dudarik gabe, markatu gaituzten urteak izan baitira.

Gomendatuko al zeniokete beste norbaiti esperientzia hori? Bai, gomendagarria da atzerrian lan-esperientzia izatea eta kultura ezberdinak ezagutzea. 19


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Ba al da arrazoirik hara ez itzultzeko? Hau da, zergatik ez zinatekete itzuliko? Egon ginen azken bi urteetan gerra izan zen eta gerra garaian ez genuke inora joatea gomendatuko.

Ekarriko al zenukete hango norbait hona? Bai, 20 urteko mutil bat ekarri genuen, baina ekartzeak ere baditu hainbat zailtasun. Argazkian, Maria Angeles bere semea Patxi bizkarrean daukala

â€œâ€ŚPatxiren ile horiak atentzioa deitzen zien eta emakume eta haurrei ilea ukitzea gustatzen zitzaien.â€?

Lau seme-alaba dituzue. Haietakorenbat jaio al da Afrikan? Bai, seme zaharrena, Patxi. 13-Zer moduzko esperientzia izan zen? Lanetik aparte, umea zaintzeko zaindaria genuen eta ongi moldatu ginen. Baina adibidez, pixoihalak eskuz garbitu behar genituen eta elikagaien aniztasuna murritzagoa zen. Patxiren ile horiak atentzioa deitzen zien eta emakume eta haurrei ilea ukitzea gustatzen zitzaien.

Joango al zinatekete Afrika ez den beste toki pobre batera, laguntzeko asmoz? Bai, berdin zitzaigun nora joan, kontua esperientzia aberasgarria bizitzea zen. Baina gure asmoa urte batzuk pasa eta itzultzea zen.

Nembako ospitalea

20


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Amazabal instututuan badago ezhoiko afizioa duen ikasleren bat. Horietakoren bat ez da oso ezhoikoa baina tira‌ikusten da afizio batzuk oso txikitatik datozela. ALAI AROZENA (1.DBH) Zer afizio duzu? Artzaintza daukat afiziotzat. Noiztik duzu afizio hori? Duela lau urtetatik, hau da, 8-9 urtetan hasi zitzaidan afizio hori sortzen. Zer dela eta sortu zitzaizun afizio hori? Nire osabak betidanik maite izan ditu ardiak eta beraiekin lan egiten du; horren ondorioz, niri afizio hau sortu zitzaidan. Noiz praktikatzen duzu eta zenbat denboraz? Asteburuetan egoten naiz ardiekin, eta 4 bat ordu igarotzen ditut egun horietan. Nora joaten zara praktikatzera? Leitzako artegi batera joaten naiz. YONI SALABERRIA (4.DBH) Zer afizio duzu? Marrazketa da nire afizioa. Noiztik duzu afizio hori? Betidanik izan dut marrazketarako afizioa. Zer dela eta sortu zitzaizun afizio hori? Sin mas aspertzen nintzen eta orduan denboa azkarrago pasatzeko marrazten hasi nitzen. Azkenen gustatu in zitzaien. Noiz praktikatzen duzu eta zenbat denboraz? Aspertzen naizenen marrazten dot, eta al dotenen denbora guztin. Nora joaten zara praktikatzera? Ez naiz joaten, aspertzen naizen lekun marraztet. LORENA HUIZI (4.DBH) Zer afizio duzu? Boleibola gustatzen zait. Noiztik duzu afizio hori? Oain dela bost urte hasi zitzaien. Zer dela eta sortu zitzaizun afizio hori? Ba nere ahizpe ibiltzen hasi zen ta horreatik. Noiz praktikatzen duzu eta zenbat denboraz? Asten 4 aldiz entrenatzet, ta bakoitzen 2 ordun gutxi gora bera. Nora joaten zara praktikatzera? Zubirira joaten naiz. IKER ZABALETA (3.D) Zer afizio duzu? Ehize. Noiztik duzu afizio hori? Txikitatik daukat afizioa. Zer dela eta sortu zitzaizun afizio hori? Familiko gehienak ehize itten duelako ta animalik gustatzen zaizkitelako. Noiz praktikatzen duzu eta zenbat denboraz? Osteunetan atxalden ta gero asteburun goiz ta atxalden. Nora joaten zara praktikatzera? Leitzeko menditan, baùo normalen Erasoten, Leitzelarren. 21


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

PAREZ-PARE: Jorge Abadías/Gorka Urbizu Jorge Abadías zaragozarra musika talde askotan aritzen da gitarjole gisa. Horretaz gain, Aralar Musika Eskolako irakasle ere bada. La primera vez que agarré una guitarra tenia 11 años. Luego empezé en serio a los 17 y hasta hoy, por lo que creo que llevo tocando como 20 años. Pues videos musicales que veia en Tocata, programa de TVE1 de los q80... Me molaba el rollo de montar un grupo. No hay un único modelo. Son mis modelos los compañeros con los que toco, escucho y que me inspiran en todo momento. Trato de captar la esencia de ellos e incorporar a mi estado su inspiración. Dejar la música? Pero es que hay algo mejor? Estais locos?Sin la música dejaría de existir. Me aporta alegria , extasis.. cualquier sentimiento, una extensión de mi estado de animo. Formar parte de un grupo es bello pero complejo, pero al final se obtiene un balance positivo. Me da la impresión de que no he rascado ni siquiera la superficie.Estar en grupos de música es un sueño hecho realidad y vivir de ello ni te cuento. Una fortuna. No tengo especial anhelo de pertenecer a este u otro, solo pienso en lo que estoy en el presente y concentrarme para aportar lo mejor de mi. He tocado en bandas con músicos que se dormian en directo , pero seguian tocando a tiempo real, acojonante…. Con ilusión de acabar y editar nuevos proyectos que llevo procesando.

Gorka Urbizu Berri Txarrak taldearen kide nagusienetako bat da. Beste talde askotako kide ere izan da, Katamalon, adibidez, bere arrebarekin batera. Zenbat urte daramatzazu gitarra jotzen? Nolatan hasi zinen? Zeinek edo zerk bultzatu zintuen hortara?

Hogei bat urte daramatzat. Aurreko taldean saltseatzen hasi eta gero Berri Txarrak sortu genuen musika bortitzagoa jotzeko. Ordura artekoa baino musika gogorragoa egin nahi nuen. Metal asko entzuten nuen eta soinu horiek beti maite izan ditut.

Zer aportatzen dizu gitarra jotzeak eta talde batean aritzeak?

Taldea sortzean Su Ta Gar miresten genituen. Beti gustatu izan zaizkit gehiago oinarria modu inteligentean jotzen jakin izan dutenak. Nire kuttunak Kurt Cobain, Rivers Cuomo, James Heatfield, David Bazan.. Jo eta abestu batera egiten dakitenak. Taldea uztea askotan,baina orain arte tentazioari eutsi diot eta horri esker oso momentu onak pasa izan ditut taldearekin. Niretzako musika dena da, nire barruak ateratzeko bidea eta aldi berean mundua zertxobait ulertzen laguntzen didan iturri agortezina.

Inoiz pentsatu al zenuen talde batean bukatuko zenuela?

14 urterekin sortu nuen lehen taldea eta ordutik eszenatokian aritu naiz. Ez nuen uste hontaz biziko nintzenik, ez da sekula nire helburuen zerrendan egon.

Zein izan duzu eredu zure esperientzian zehar?

Inoiz pentsatu al duzu uztea? Zergatik?

Zein taldetan gustatuko litzaizuke jotzea eta zein talde miresten duzu? Zergatik? Kontaiguzu zure esperientziaren inguruko anekdota bat edo beste mesedez! Nola datorkizu 2014?

Gorago aipatu ditudan musikari horien taldeak asko maite ditut, baina ni gabe ederki dabiltza, beraz hobe pakean utzi :)

Ez dakit ba, kuriosoa da adibidez sekula ez dudala gitarra klaserik jaso eta hori dela orain nire ogibidea. Lanez eta ilusioz lepo. Berri Txarrak-en 20. urteurrena da.

LABUR-LABUR Los dos y juntos a ser posible. El rio de la vida de Robert Redford. The Lydian Chromatic Concept. He ido una vez en barco y poté mucho, así que por mi nunca más. Avión. Ninguno, me lo prohibe mi religión. Sashimi Lo siento, aupa Real!

22

Hondartza edo mendia? Pelikula gustokoena? Liburu gustokoena? Itsasontzia edo hegazkina? Cola Cao edo Nesquick? Plater gustokoena? Barça edo Madrid?

Itsasoa, hondartzarik gabe. Woody Allen-en ia edozein. Carveren Katedral edo Jon Benitoren Bulkada. Bulkada Hegazkina sarriago hartu behar izan dut.

Kafea, litroka. Zer dakit ba, kaneloiak adibidez. Woody Allen : )


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Perurena aita-semeak parez-pare... Gutxitan ikusi ditugu bi aita-seme parez-pare. Guk lortu dugu: Iñaki eta bere seme Inaxiori galdera batzuk egin dizkiegu -Zenbat urterekin jaso zenuen zure lehen harria? Esperientzia gogorra izan zen? 5 urtekin leitzeko plazan. Azkeneko momentun karrapen kasketoso jarri nitzen enula atea nahi, kostata baño azkenen atea nitzen. Plaza jendez betea zeoan ta oso nerbioso. -Beste ze afizio dittozo? Gazte guzik bezela motor asuntoa, kotxekin eroana ittea.. Baño allatzen zanen nibel batea urte batzuk dittozola ta gauz horta bakarra dedikatu beharra zana naiz ta beste gauzek gustatu marjenen eon beharra zaude. Ta pillota ta re bai seitzeittot. -Harro altzaude harri jasotzaile izatekin? Bai bai, harro nau, oan lesionatue naula ikustet eztela gustatzen zaiten gauze bat bakarra, behar doten gauze bat da. Inaxio Perurena -Harro altzaude harri jasotzaile izatekin? Bai bai, harro nau, oan lesionatue naula ikustet eztela gustatzen zaiten gauze bat bakarra, behar doten gauze bat da. -Anekdotaren bat? Aurreko udan tokatu zitzallen kotxea re illotzen etzen sarako mendi baten. Bertan zeon todo terreno bat bera jetsi harrik pasatu maleterora, deskargatu ta harri guzik banaka eraman genittun; lekuik zelaiena biyatu ta al nuna in nun. Azkenen leku guzik diferentek die ta bakoitzek bere historie izaten do. -Ze sentitzen da marka personal berri bat jartzen dozonen? Ezta errexa esplikatzen, horrek atzetik denbo askoko lan bat dauke, entrenamentu onakin, beste batzuk desastrekin, miñekin ta etsi hartzeko puntureño ta... Halare segi ta jasoaldi onak etxen eman ondoren, plaza joan eta urduritasunekin ibiltzen naiz, baño ya bizkarretik harrie botatzen dozonen pisu latza kentzen dozo gañetiken, baita mentalki re. Marka berrie lortzea gozada bat da, euforia orrekin beste marka bat jartzen saiatzeza, baño zalle da. -Harri jasotzeak futuro baten seittuko dola pentsatzen dozo? Beti esan izandu du gutxi daola, baño nik uste okerrera diela; ezbaitau iñongo diru launtzaik ta daun diru-sarrera bakarra erakustaldik die. Len negun demostratzen zunak udan erakustaldi gehio itten zittun, bñ oan gauze aldatu da ta ya representantekin ta itten die erakustaldi hoik. -Zein izaten da harri jasotzaietan lesioik normalana? Gehiena sufritzen duenak belaunek eta gerrie die. Besoakin eztozo indarrik itten, harrie altxatzeko engantxe bat die. -Playa edo mendie? Mendie dudik gabe! -Haragie edo arraie? Haragie. Guk harategie izatez aparte ni karniboroa naiz. -Kotxe marka bat? BMW -Gustuko dozon leku bat? Leitze. -Non biziko ziñeke gustoago, baserrin o herrin? Herrin herrin! Komodidadea re gauze earra da. Baserrie gauze lasaie da baño... -Pillota o futbola? Beti esan izandu dot futbolai alerjie ta dena diotela, eztakizkit futbolisten ezta %10-a re oseake.. Pillota pillota!

23


Amazabal BHI

ados? aldizkaria Zenbat urterekin jaso zenuen zure lehen harria? Esperientzi gogorra izandu zen? Mutiko kozkorra nitzenen, ta txapelketa baten 17 urtekin. Hasi nitzenen hemen etzen harri jasotzaileik, etxen etzuen nahi, ixilean ibiltzen giñen, mendin.. Neretzako oso garai berezie izandu zen. Beste ze afizio dittozo? Harrikin ibiltze horrek haibeste denbora hartu ditenez horrekin ibili naiz. Azkenaldi hontan “Peru-Harri” museoa itten ta ibili naiz, ta gustora. Harro altzaude harri jasotzaile izatekin? Oso pozik nau, nere ilusioa izandu baita ta bizi osoan nahi nun gauz bat itten ibiltzea oso politte izan da.

Iñaki Perurena Anekdotaren bat? Bilbon harrie altxatzen ai nitzela, bertako gizon batek baztarretik esaten zun, “Perurena hau ze artista den, harri hoik kartonezkoak die, eta egiazkoak direla bezala itxure egiten du.” Gero hoi aittuzun gizon bat diximuloan harringana joan ta ukitzen ikusi zuen. Ze sentitzen da marka personal berri bat jartzen dozonen? Lorpen bat da. Saiatzen za, entrenamentuk itten dittozo... Azkenen azterketa bat bezala da, prestaketa baten ondorioz gaindittu dozona. Eta horrek berrize aurrea seitzeko animoa ematen dizo. Harri jasotzeak futuro baten seittuko dola pentsatzen dozo? Askotan galdetu izandu ditea ze etorkizun don herri-kirolak... Nik uste Euskal Herrik seitzen bado, herri-kirolak ere seittu beharko lukela; kulturan, kirolan, historian eta gauzetan asko influittu dolako. Zein izaten da harri jasotzaietan lesioik normalana? Harri-jasotzeko bi mota daude, batetik harri ariña askotan jasotzea eta bestetik harri haundi bat altxatzea. Gauzek ongi in ezkero, ez litzeke lesioik beharko, baño gehiena kastigatzen dena gerrialdea ta belaunek die. Nondik nora hasi ziñen harri jasotzen? Garai hartan nere attunakin harreman asko izaten nun mutiko koxkorra nitzela, eta berak kontatzen zizkin historioak entzunez, umetan sumatu nun harrikin indarra probatzeko gogo hori. Playa edo mendie? Biek. Gu mendi aldekoak galako playak gehio tiratzen diu. Mendie aberatsagoa da, gauze gehio ditto; hor re aurkittu dezakezo hainbat toki, itzala, iturri-txoko bat.. Haragie edo arraie? Etxen harategie izatekin, haragi asko jan izandu du baño noizbeinka arraie re bai. Danacol-ek funtzionatzen al du? Anuntzioan ala esaten do. Aurreko baten nere seme-alabak mutil batzuri gauzek erakusten ta ikusi ziteanen mutil haik esan zuen: “Hara hara, funtziona funtziona!” Non biziko ziñeke gustoago, baserrin o herrin? Gustoana baserrire buelta iñez eta herrire etorriz. Nondik atea ziñun “Peru-harri”-n idea? Harriri zerbatte eskaini nahi nion esker gisen ta abentura baten hasi nitzen. Garai hartan irakurri ta gauzek ikusi nittun; baserrik gauze polittek eman zizkiun, kobazuloa, harrizko aizkora bat aurkitu giñun... Harrin historik kontatzeko eszenatoki bat ittea politte izanen zela. Oandik zerbatte gehio jartzeko ilusioa badauket, mitolojiai buruzko gauza batzuk eta... Idea beintzat hor dao ta martxan. Gustukoa dozon leku bat? Bazkal ondoren kafetxo bat artuz tabernan eotea. Azken fiñen urtek izandu da presaka ibiltzeko ta oan patxada gehiokin gauzek disfrutatzeko momentue da. Pillota edo futbola? Pillota asko gustatzen zait, ta futbola berriz batez.

24


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

123456 bihurtu da hitz-ezkuturik erabiliena password-eri urrea hartu ondoren.

Monja batek ume eduki du berak jakin gabe haurdun zegoela. Italian gertatu da albiste hau, monja ospitalera joan zen bere ustetan “koliko� baten ondorioz eta 3 kilo baino gehiagoko ume batekin atera zen bertatik.

2007-az geroztik, Mexikon takoiekin egiten dute korrika laisterketa bat. Laisterketan parte hartzeko bete behar den gauza bakarra 7 cm takoiak eramatea da.

Imaginatu dezakezu zer den hipoa edukitzea urteetan? Ba,Charles Osborne izeneko batek bai, 69 urtez izan du hipoa. Hainbat mediku eta espezialistarengana joan zen baina ez zuten kentzea lortu.

Doministiku edo "atxis" egiten dugunean, bihotza milisegundo batez geratu egiten da. Noizbait hau ez egiteagatik gogoei eusten badiegu, lepoko edo buruko odol-hodi bat hautsi dezakegu, eta honen ondorioz, hil.

25


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

1-Noiz hasi zinen Leitzako kaleak garbitzen? 1996 ean hasi nintzen Leitzako kaleak garbitzen. 2-Zein herramienta erabiltzen dituzu zaborraren bilketarako? Eskoba, pala, zepilua, gurdia, haizegailua, maskarilla, aurikularak, betaurrekoak... 3-Zenbat lan-ordu egiten dituzu egunean? Egun bakoitzean 6 ordu eta asteko lan egun batean 7 ordu 4-Zein da normalean zakar gehien izaten duen kalea? Zennbat denbora ematen duzu garbitzeko? Erdigunea. Bi ordu gutxi gorabehera. 5-Zein da gurdia ibiltzeko zailtasun gehiena dituen kalea? Ez dut izaten zailtasunik, kale guztiak ondo daude egokituta gurdia mugitzeko. 6-Normalean ibilaldi funko bat izaten duzu? Ez, egun bakoitzean ibilbide ezberdin bat izaten dut. 7-Egunean zenbat zabor poltsa betetzen dituzu? Normalean bi edo hiru zabor poltsa, garbitzen nabilen zonaren arabera aldatzen da. 8-Ba al duzu lankiderik zurekin lana egiten duenik? Normalean bakarrik egiten dut lan baina egun berezietan izaten dut laguntza: festak... 9-Lan honetan hasi zinenetik, asko aldatu da? Bai, dezente. Herria geroz eta handiagoa egiten da denborarekin, mantxo-mantxo, urteen poderioz eta zailagoa egiten da kale guztiak garbitzea denboraren barruan. 10-Urtean zenbat jai egun izaten dituzu? 34 egun eta jai-egunak, egutegian gorriz agertzen direnak. 11-Zein izan da lanean izan duzun egoera zailena: Elurra, Euria, Hizotza‌? Euria eta izotza dira egoera zailena, ikaragarri baldintzatzen dute lan egiteko modua. 12-Leitzan badabiltza kamioiarekin zabor biltzaileak baita ere, baina beraien garbitzeko metodoa ezberdina da eta kaleak garbi mantentzen dituena zu zara. Zein da zuen garbitzeko eraren ezberdintasuna? Zein iruditzen zaizu zailena? Nik eskuz garbitzen ditut kaleak eta gurdiarekin ibiltzen naiz. Kamioiekin dabiltzanak makinak erabili eta zabor hontzietan soilik geratzen diren bitartean; hori da ezberdintasun nagusia gure garbitzeko eran. Eskuz garbitzeko, denbora gehiago behar da eta zonalde handiagoak garbitu behar dira. 13-Zure lana behar den bezala baloratzen dela uste duzu? Batzuetan ez, baina batzuetan herritar batzuk sari moduko batzuk ematen dizkidate kaleak garbi mantentzen ditudalako. 14-Beste lanen bat egitea gustatuko zitzaizun? Ez, oso kontentu nago lanpostu honekin eta horrela jarraitu nahiko nuke oraingoz.

26


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

1-Zenbat urterekin hasi zinen pilotan ibiltzen? 6-7 urtekin hasi nitzen etxe azpiko portxen ta gero pelota eskola 9 urtekin. 2-Inoiz pentsatu al zenuen pilotari profesionala izaten amaituko zenuela? Ez, umetan beti izaten da amets hori baño iñoiz ezta pentxatzen egi bihurtuko zenik. 3-Familiak izan al zuen eraginik zure pilota zaletasunean? Bai, familiri eta asko gustatzen zaie pelota ta asko seitzen due. 4-Neska askok jarraitzen al zaituzte? Neskak ere badaude seitzen diteanak baño ez asko...normalen mutillek gehio izaten die...jajaja 5-Zer sentitu zenuen maila handiko pilotari baten aurka ibili zinen lehenengo aldian? Beti telebistatik jarraitu izan dittot ta gero zure ondoan takoak jartzen ta partidue kontra jokatzea gauz oso politte ta berezie izan zen. 6-Non eta nola ikusten zara 10 urte barru? Espero pelotan jarraitzea ta lehenengo mailan eotea, hori señale gauzek ongi joan diela izango zen. 7-Zure bizia utzi eta berritik hasi beharko bazenu, non hasiko zinateke? Gauza bakarra eraman alko bazenu, zer eramango zenuke? Al bazen ez nitzeke euskal herritik ateako, asko gustatzen zaitelako hemen bizitzea, gauz bat eramateko… janaria izango zen. 8. Pilotari ezingo bazenu izan, zer izango zinateke? Beste kirolen batean saiatuko nintzateke… Futbolen, tenisen...

27


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Sudoku erraza

Sudoku zaila

Eroglifikoak

7 desberdintasunak

28


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Non dago Wally?

Aurkitu 10 musika tresnak

29


Amazabal BHI

30

ados? aldizkaria


Amazabal BHI

ados? aldizkaria

Publizitatea

31


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.