ados_aldizkaria_2012_2013

Page 1

Leitzako Amazabal institutuko ADOSTUZ bitartekaritza taldearen aldizkaria. 2012/2013 ikasturtea

2013ko martxoa

Kareto lehiaketako irabazlea

Elkarrizketak hainbat ikasleei Institutoaren egoera bitxikeriak denborapasak

Kareto lehiaketako partaideak

Feminismoari buruzko elakrrizketa,

Gaztea parody Irteeren laburpenak (anekdotak, iritziak, egindako ekintzak, argazkiak‌) Parez pare


SARRERA Aurten urtero bezala, Aldizkari bat egitea bururatu zaigu. Aldizkari honetan denetik aurkitu ahal izango duzue, eskolako kontuetatik hasita Leitzako kirolari ospetsuenen entrebistetaraino. “Koordinadore� bezala Pello Cestau aritu da eta gu, IKT-ko ikasleak, izan gara lan arduratsu hau egiteaz arduratu garenak. Aldizkari hau IKT-ko ikasgaiean Adostuzen izenean egindako aldizkaria da. Honen bitartez lan honetan parte hartu dutenei eskertu nahi diegu, batez ere kanpotik parte hartu dutenei entrebisten bitartez. Beraien laguntza gabe lan hau ez litzatekeelako posible izanen. Eskerrik asko: Abel Barriola, Oinatz Bengoetxea, Patxi Etxeberria, Jon Ander Bengoetxea, Ainara Sarelegi, Saioa Iraola, Joseba Oreja, Maider Saralegi, Edurne Zabaleta, Xabier Jaunarena, Mari Zeballos eta ikastetxe honetatik parte hartu duten ikasle eta irakasleei. Bide batez, Kareto lehiaketako irabazlea eta ondorioz, bi lagunentzako bazkariaren irabazlea Alain Bernabeu da. Zorionak!


AURKIBIDEA: •

• • • • •

• • • • • • • •

Institutuko kirolariak o Olaia Zabaleta o Ibai Azurmendi o Alain Bernabeu eta Olatz Martirena o Ane Zabala o Ane Saigos Abel& Oinatz:Parez-pare Ingelera atzerrian o Mikel Sagastibeltza Lasarte o Saioa Alustiza Musika: Akier Tollar Gaztea Parody Adostuzeko lehengo bitartekariak: zer egiten dute orain? o Ainara Saralegi o Maider Saralegi o Jon Ander Bengoetxea o Joseba Oreja o Edurne Zabaleta o Xabier Jaunarena o Patxi Etxeberria Emakumeekiko indarkeriaren kontrako eguna o Saioa Iraolari elkarrizketa Txontxongiloen proiektua Ikasturteko hainbat ekintza o Mallorca o Erroma Batxilergoen gustuak Galdetegia Mariri Bitxikeriak Irudi bitxiak Irakasleen txikitako argazkien lehiaketa

2-3

4 5

6 7 8-9

10-12 13 14-15

16-17 18 19 20 21

Egileak: Naroa Oiartzun, Olaia Zabaleta, Ana Saigos, Ane Zabala, Ane Vazquez, Markel Barriola, Unai Uraga eta Iñaki Saralegi. “Koordinatzailea”: Pello Cestau.

1


E

Amazabal BHIko kirolariak

skolan ia jende guztiak kirola egiten du, esan daiteke institutu kirolari bat dela. Hona emen konpetizio mailan ibiltzen diren ikasle batzuei egindako elkarrizketa.

Ibai Azurmendi Zein da egiten duzun kirola? Txirrindularitza Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten? 7-8 urterekin Nola sentitzen zara hau praktikatzean? Kirol hau beste kirol askorekin konparatuta oso kirol gogorra dela esan beharra dago. Ni oso gustura sentitzen nahiz kirol hau praktikatzen. Txirrindularitzak gauza asko ematen dizkit baina gauza asko ere kentzen dizkit. Izan ere denbora aldetik asko exijitzen dizu, lagunekin egoteko ez daukazu gustatu bezain besteko denbora... Zenbat ordu praktikatzen dituzu astean? Ez daukat ordutegi finkorik, izan ere nire anaiak jartzen dizkit entrenamenduak baina zifra bat jartzekotan, orain denboralditik kanpo egonik astean zehar 11-13 ordu bitarte sartzen ditut.

Ane Zabala Zein da egiten duzun kirola? Ekitazioa Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten? Gutxi gorabera zazpi urterekin hasi nitzen kirol hau egiten. Nola sentitzen zara hau praktikatzean? Kirol hau egitean gustura sentitzen naiz, ni naizela bezela, libre. Zenbat ordu praktikatzen dituzu astean? Neguan enaiz ibiltzen eguraldia dela eta, baina udan ia egunero parebat ordu. Udazken eta Udaberrian, eskola garaian astebururo parebat ordu.

Alain Benabeu Zein da egiten duzun kirola? Judo Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten? 8 Nola sentitzen zara hau praktikatzean? Oso ongi sentitzen naiz, benetan gustatzen zaidan kirol bat da, borrokaldian teknika bat egitean sortzen den energia eztanda ikaragarria da. Edozeini gomendatzen diodan kirola da. Zenbat ordu praktikatzen dituzu astean? 3 ordu

2


Ana Saigos Zein da egiten duzun kirola? Atletismoa Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten? Aurreko udan hasi nintzen. Nola sentitzen zara hau praktikatzean? Hasieran, batzuetan, ez dut gogorik izaten korrika ibiltzera joateko eta ordua luzea egingo zaitela iruditze zait. Baina, 5 minututxo egin behar ditudala pentxatzen dut eta, azkenerako, 50 minutuak laister pasatzen zaizkit. Korrika egiteak esfortzua eskatzen du baina gero gauza on asko ekartzen dizkizu. Adibidez, umore txarrez nagoenean korrika egiteak asko animatzen nau. Zenbat ordu praktikatzen dituzu astean? Hasieran egunero ordu erdi ateratzen nintzen korrika egitera. Orain, 50 minutu 3 aldiz astean.

Olaia Zabaleta Zein da egiten duzun kirola? Futbola Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten? Ume bat nintzenetik ibiltzen naiz futbolean baina konpetitzen 11 urterekin hasi nintzen leitzako Aurrera K.E taldean Nola sentitzen zara hau praktikatzean? Beti esan izan dut nire bizitzan oinarrizkoa den zerbait dela. Pentsatzen jartzen bazara ematen du hainbeste denbora inbertitzea kirola egiten nekagarria eta aspergarria dela baina neri kontrakoa iruditzen zait, energia eta zoriontsuagoa naiz entrenamentu baten ondoren. Beste alde batetik bizitzan dituzun preokupazio guztietaz ahazten zara. Zenbat ordu praktikatzen dituzu astean? Hasieran egunero ordu erdi ateratzen nintzen korrika egitera. Orain, 50 minutu 3 aldiz astean.Neguan enaiz ibiltzen eguraldia dela eta, baina udan ia egunero parebat ordu. Udazken eta Udaberrian, eskola garaian astebururo parebat ordu.3 ordu. Ez daukat ordutegi finkorik, izan ere nire anaiak jartzen dizkit entrenamenduak baina zifra bat jartzekotan, orain denboralditik kanpo egonik astean zehar 11-13 ordu bitarte sartzen ditut. 3 entrenamentu eta partidu 1 edukitzen ditut astean. Beraz, nire bizian denbora asko hartzen didan gauza bat da.

Olatz Martirena Zein da egiten duzun kirola? Judo. Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten? 8-9 urterekin hasi nintzen. Nola sentitzen zara hau praktikatzean? Adrenalina asko duzun sentsazio duzu. Libre sentitzen zara, aske. Zenbat ordu praktikatzen dituzu astean? 3 ordu praktikatzen ditut astean.

3


Oinatz eta Abel parezparez-pare Aurtengo aldizkarian ideia ona iruditu zaigu Leitzako klirolari handien artean bi pilotari famatu hauei elkarrizketa bat egitea. Beraiek, pilotaz kanpo dituzten hobbi eta gustuetaz gehiago jakin ahal izango dugu OINATZ Zenbat urterekin hasi zinen pilotan? 5 urtekin hasi nitzen pilotan ibiltzen, Leitzeko plazan. Zein da zuretzat garrantzi gehien eduki duen partida? Txapela lortu nun partidue izan zen, Abelen kontra. Lortu doten txapel bakarra da ta ilusio haundie in zin. Zein da errezen irabazi eta galdu duzun partida? Ez dot ideaike jajaja bitatik iñe dauket. Pasa al zitzaizun burutik gaztetan pilotaria izango zinela? Bai. Umetan ala izan nahi nun nahiz ta kirol guzik in. Halare pillota berezie zen. Zein da zure janari gustokoena? Oso jale ona naiz, denetik gustatzen zait, baño bat aukeratu beharko banu amonan tortilla patata aukeratuko nun. Zein da zure pelikula gustokoena? El señor de los anillos. Zein da zure leku gustokoena? Nere baserrie. Ze musika klase entzuten duzu? Ta zein talde? Musika guzie gustatzen zait, baño, “dance comerciala” ta etzaizkit gustatzen. Zein da zure aktore eta aktriz gustokoena? Sharon Stone eta Antonio Oinatz eta Abel parez -pare Banderas Nora joango zinateke bizitzera? Euskal Herrin barrenen Hondarribia eta Euskal Herritik kanpo Costa Rica. Joaten al zara janari azkarreko lekuetara? Gustatzen zait baño oso gutxi joaten naiz, kapritxo bezala. Nahiago dot etxeko janarie. Pelotarie ezbazina zer izango zinateke? Alpinista. Mendia asko gustatzen zait. Neska jarraitzaile asko dituzula uste duzu? Ba egie esan eztakit. Bai badauzketela amonak eta seitzen diteanak. Lotsarik pasatzen al duzu telebistan ikusten zarenean? Pixkoat bai. Entrebistatan lotsa pixkoat pasatzen dot baño ia oittue nau. Internet mailan. Bai al duzu sare sozialik? Zein? Ez, ez dot sare sozialik. Interneten gutxi ibiltzen naiz; kotxek, mendik... ikusteko. Euskal Herritik kanpo jendeak ezagutzen al zaitu? Bueno... Euskal Herri ingurun ta ezautu izan ditea baño bestela... Bai al duzu idolorik? Alberto Iñurrategi. Irla batera joango bazina, zer hiru gauza eramango zenituzke? Buff... Musika, Koltxobe bat ta metxero bat.

4

ABEL Zenbat urterekin hasi zinen pilotan? Zortzi urtekin hasi nintzen, bateze kuadrillekin Zein da zuretzat garrantzi gehien eduki duen partida? Mano manokoa. Azken fiñen ilusio geihen in diten txapela da ta... nere ametsa egi bihurtu zen. Zein da errezena irabazi eta galdu duzun partida? Aixena irabazten dozon partidutaz etza akordatzen, baño bai aixena galtzen dozonataz. Nere kasue Aimarren kontra izan zen 22-2 galdu nuna ta beti gelditzen zaizo or. Pasa al zitzaizun burutik pilotaria izango zinela? Bai. Afizio haundie nun jokatzeko ta 16 urtekin ya ikusten nun zerbatte izatea aiatu nittekela. Zein da zure janari gustokoena? Txipironak. Zein da zure pelikula gustokoena? Kadena perpetua. Zein da zure leku gustokoena? Leitzalarrea. Ze musika klase entzuten duzu? Zein talde? Ba... Denetiken pixkoat, Heavy metal-etik hasi ta Mikel Laboaraño. Baño grupo gustokoena Dire Straight. Zein da zure aktore eta aktriz gustokoena? Tim Robins ta Halle Berry. Nora joango zinateke bizitzera? Bizitzeko hobena Leitze da, beño kanpoa joatezkeotan Errusiako Siberiara. Mendi alde hortara. Joaten al zara janari azkarreko lekuetara? Leno gehio joaten nitzen. Oain noizbeinka gustoa joaten naiz, pizza jatea. Pilotaria ez bazina zer izango zinateke? Naturakin erlazionatue daun zerbatte. Jarraitzen al duzu telesaieren bat? Ez, pelikulatakoa naiz. Pelikulero bat naiz jajaja. Neska jarraietzaile asko dituzula uste duzu? Zein da esperientzia arraroena? Ez, ez dot uste. Eonen die batzuk. Esperientzi arraroena? Ba... Behin jito bat etorri zitzien ta alaba oso guapa bat zeukela esan zin ta aber interesatzen zitzaien. Lotsarik pasatzen al duzu telebistan ikusten zarenean? Batzutan bai. Ikusten o entzuten ganen arraro ikustenga. Euskal Herritik kanpo jendeak ezagutzen al zaitu? Batzutan urrutire joan ta ezautzen dizue baño Iruñetik bera “kasi nada”. Bai al duzu idolorik? Arretxe, Mateo Garralda ta Indurain. Irla batera joan bazina, zer hiru gauza eramango zenituzke? Ba... Eskopeta, txakurre ta kartutxoak jajajajaja.


Pasa den urtean Amazabal Institututoko bi ikaslek ingelesa praktikatzera joateko aukera izan zuten Nafar Gobernuak emandako beka bati esker. Programa honek Nafarroako ikastetxe guztiak hartzen haintzat, eta zentro bakoitzetik (ikasle kopuruaren arabera beti ere) notarik onenak zituzten ikasleak izan dira aukeratuak. Hori dela eta, elkarrizketa motz bat egiteko aprobetxatu dugu.

SAIOA ALUSTIZA

MIKEL SAGASTIBELTZA

Non eta noiz egon zara uda honetan? Ontario, Kanadan. Irailean, hilabete osoan zehar. Non bizi zinen han egon zinenean? Odessa izeneko herri txiki baten, familia batekin. Eskolara joan zara bertan? Lagunak egin dituzu? Bai. Asko Zer leku bisitatu dituzu? Toronto, Ontario lakue ta bere inguruk, Kingston, laku ondoko camping bat… Zure familiaren bitxikeri bat Ba egia esan ez zeukaten bestelako gauzik…jaja Kanadan askok zuten bezala karabana bat ta Harley moto bat zuten. Eta asko gustatzen zitzaien horiek ibiltzea… astez ez bazen asteburuetan ibiltzen zituzten. Nik ez nituen bi gauza horiek inoiz probatu eta oso ongi egon zen. Horrez gain, jateko garaian hemengoaren oso desberdina zen, baina hori ere ez zen nere familiarena bakarra..bazkaltzeko orduan sandwich bat bakarrik jaten zuten fruta batekin…eta gero seiak aldean apaltzen zuten. Hor iada guk bazkaltzerakoan jaten dugun bezala jaten dute baina ez hemengo janari berdina. Nere familiak barbakoa asko erabiltzen zuen, baina uda garaian gehiago zeren eta kanpoan zeukaten eta neguan ezin da ibili. Kontaktuan jarraitzen duzu? Bai, noizbehinka hitz egiten dut facebook-etik. Bidaia egitea edozeineri aholkatuko zenioke? Bai, oso ongi pasatzen da eta gauza eta leku asko ezagutzen dira.

Noiz non egon zara uda honetan? Hanover-en, Boston ondoko herri batean. 2012ko uztailean Non bizi zinen han egon zinenean? Historin ikusiten txaletik haundinan Zenbat denbora egon zara? Hilabete bat Lagunak egin dituzu? Eskolara joan zara bertan? Bai. Uztailean egon nitzenez, ez. Zer leku bisitatu dituzu? Boston hirie bisitatu duck-tour baten (kotxe-bote bat uretan ta karreteran ibiltzen zena), NYen Empire State, Ground Zero, Times Square...tipikoak. Bertako anekdotaren bat... Egun batean nire adineko “anaia” eta ni laku batera buelta bat ematera joan ginen barkuan. Lakuaren erdi-erdian ginela, bapatean barkua gelditu zitzaigun, gasolina gabe. Anaiak mobileko bateria ia-ia gastatua zeukan, baina gelditzen zitzaion gutxia anai zaharrenari deitzeko erabili zuen, eta hori beste barku batean berehala etorri zen gugana gasolinarekin. Eskerrak! Kontaktuan jarraitzen duzu? Bai, ia-ia astero idatziz g-mailetik. Aurten berriz noa Bidaia egitea edozeineri aholkatuko zenioke? Dudik gabe

5


A

kier Tollar, 2. Batxillergoko ikaslea, Ukatu taldeko bateria da. Gainera, Adostuz taldean ere aritzen da. Galdera batzuk proposatu dizkiogu...

1. Nola eta zergaitik hasi zineten talde proiektuarekin? Duela pare bat urteko asuntoa da. Lagun artean musikari ugari egonda taldetxo bat egitea bururatu zitzaigun eta prontzipioz ez genekien nolakoa izanen zen ezta zeintzuk izango zen gure helburu edo bidea.

2. Nork osatzen duzue Ukatu eta zer egiten du bakoitzak? Taldetik pertsona ugari pasa dira, baina denborarekin taldea finkatu eta oraintxe: Xabi Lasarte (guitarra), Xabi Zabaleta (guitarra), Aroia Burgete (Saxofoia), Ane Bañasko (trompeta), Julen Ceballos (Bajua) eta ni (Akier Tollar, bateria).

3. Kontzertu asko izaten al dituzue? Daramatzagun bi urteetan aldaketa ugari nabaritzen dira uda edo negua izan, neguan beti abesti berriak ateratzeko eta errepertorioa aldatzeko baliatzen dugu, beti ere kontzerturen bat ateratzen delarik. Uda da garai potenteena. Eta ez gara kexatzen.

4. Non jo zenuten lehenengo kontzertua?eta azkena? Lehenengo kontzertua Lekunberrin jo genuen eta jo dugun azkena Gasteizko gaztetxean izan da.

Zein da zure libururik gustukoena? “El Hobbit” Zein da zure pelikularik gustukoena? “V de Vendetta” Zein bidaia egingo zenuke? Irlandara Zein hiru gauza eramango zenituzke irla bakarti batera? Musika ekipoa, lagunak eta edaria Zein da zure hobbia? Euskal dantzak

5. Zer musika mota jotzen duzue? Orain arte ska, punk eta rock-a jo ditugu, baina orain ska-ra bideratzen dugu gure estiloa, bestea gutxituz baina inoiz osotara kendu gabe.

6. Zuen kantak ala beste talde batzuenak jotzen dituzue? Gure errepertorioa oraingoz beste taldeen abestiez osatuta dago, bi-hiru abesti kenduta, horiek bai, gureak dira.

7. Zenbat kobratzen duzute kontzertuko? Printzipioz ez dugu dirurik eskatzen, afariarengatik eta ekipoarengatik joaten gara, baina dirurik eskatu ez arren ia beti ematen dute zerbait kontzertua jotzeagatik.

8. Zergatik hasi zinen bateria jotzen?

Txikitan akordeoia jotzen nuen baina ez nuen oso gustoko. Musika utzi eta duela hiru urte talde bat izatea polita izanen zela eta bateriarekin hasi nitzen. Urte bat pasa eta taldea egin genuen. Prozesu azkarra, baina lehenengo udan egunero 23 ordu entsaiatuz aurrera atera ginen.

9. Nola sentitu zinen lehenengo kontzertuan? Oraingoz pertsonalki niretzat esperientziarik hoberena izan da eta izaten jarraitzen du. Kontzertu bat jo eta jendea dantzatzen ikustea guk egiten dugun zerbaitengatik “Kristona” da.

“Kontzertu bat jo eta jendea dantzatzen ikustea guk egiten dugun zerbaitengatik “Kristona” da”

10. Ongi kantatzen duzula uste duzu? Eta zer esaten dizute zuk kantatzeari buruz? Ez dut pentsatzen ongi kantatzen dudanik. Kantatzen dut taldean, nik uste, kantatzeko lotsa gutxien dudana naizelako eta bestealde asko gustatzen zaidalako kantatzea...baina ez dut uste ongi kantatzen dudanik. Bestealde, ni ez naiz kantatzen duen bakarra, ia denek abesten dugu taldean. Taldean ados daude, baina kanpoko jendea harritu egiten da bateria jo eta kantatzen dudala ikusita.

11. Non ikusten duzu taldea bost urte barru? Ez dut epe luzera begiratu nahi, egunez egun goaz egunero lan egiten, ideia berriak proposatzen eta lantzen. Gure helburua, ongi pasatzea da, gustuko duguna egitea. Gure karrera musikala, baldin badago, etorkizuneko gauza da eta nik ez dut hori nolakoa den pentsatzen, baizik eta lan egiten dut dena delako hori eraikitzeko.

6


Gaztea Parody LEHIAKETA:

A

urten Ikasbidaira joan behar diren ikasleak asko dira, hori dela eta, diru asko behar dute bidaia kudeatzeko. Horregatik, hainbat ekintza ezberdin antolatu dituzte dirua ateratzeko, besteak beste, mihiluze telesaiora publiko eran joan, bonboiak eta boletoak erosi... Era berean, eGazteak antolatu zuen lehiaketa batean hartu zuten parte. Gaztea Parody lehiaketan parte hartuz gero, bideoklip ezagun baten imitazioa edo parodia egin behar zen. Nahiko lehiaketa librea zen, irabazlea ez baitzen izango gehien hurbiltzen zena egaizko bideokliopera. Ez zuten sari nagusiena irabazi, dena den, ez ziren atzera geratu eta epaimailaren saria irabazi zuten. 1000 euro. Egia esan, lan handia izan zen eta azkenerako oso polita geratu zen. Gorka irakaslea izan zen ekitaldi honen koordinatzaile eta maketagilea. Berak antolatu zituen grabaketak eta ikasleen zereginak. Plastikako irakasleak, Gorkak, lan handia egin arren, Amazabal institutuko gazteen lana ez da gutxietsi behar. Gehienbat DBH-ko 2, 3 eta 4.mailako taldeak agertzen dira 3 minutuko bideoan. Psy koreano ezagunaren “Gan Gnam Style” abestiaren bideoklipa parodiatu zuten. Bertan, Psy-ren bideoklipa eta Leitzako afizio nagusiak nahastu zituzten, Leitza Style izenburua ipiniz. Hau da, bideoan ehizari buruzko zatiak eta eskola batean gauzatzen diren ekintzen puskak ere agertzen ziren. Baita polikiroldegian eginiko atalak. Gorkaren hitzetan: “ikasleek gogoa bazuten baina, egia esan, grabatzeko orduan lotsatu egiten ziren”. 2 hilabetez aritu ziren lanean, asteak gora asteak behera. Grabaketan anekdotaren bati buruz galdetuta, honako hau azpimarratu digu: “Egun batean polikiroldegian bi gela elkartu ginen talde haundian zerbait grabatzeko, ikasleek aurrez ideia batzuekin etorri ziren, edo suposatzen zen behintzat koreografia edo mugimenduren batzuk prestatuak zituztela. Grabaketa egiteko unean gure ikasleei “panico eszenikoa” edo etorri zitzaien, “Hollywoodeko” aktore haundien modura. Bi taldeak, lotsaturik, ez ziren elkartzen ausartzen, ni bitartean bi enamoraturen arteko mezulari modura alde batetik bestera mezuak ematen...ordu osoa bi taldeak batean biltzen saiatzen pasa nuen! Iñor ez zen ezer egitera ausartzen...eta azken momentuan Alain agertu zen: “nik hau dakit egiten” eskerrak berari, Leitza estiloa definitu zuen! jendea animatu egin zen eta azkenean toma polit bat ateratzea lortu genuen”. Honako web orrian sartuz gero,bideoklipa ikus dezakezue: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/982913/gaztea-parody--leitza-style/

7


A

dostuz Bitartekaritza taldean kide ugari daude. Eta egon dira. Horietako batzuei galdera batzuk bota dizkiegu ea baliagarria izan den talde honetan ikasitakoa beraien eguneroko bizitzan. AINARA SARALEGI Zer ari zara ikasten eta non? Medikuntza Madrilen, “Alfonso X El Sabio” unibertsitatean.

Balio izan dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure bizitzan) Adostuzen ikasitakoak, hasieran ez dizula balioko ematen du, baino gero, baietz ikusten da. Batez ere Adostuzen besteen emozioak ikusten eta ulertzen saiatzen garelako, eta jendearekin tratatzen ikasten delako: horren ongi erortzen ez zaizkizunak soportatzen, neutrala izaten...

Gomendatuko al zenuke? Bai, baino kotun hartu behar da konpromiso haundie dela.

Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Pfffffffff. Bai zaile... Talde lanarekin.

MAIDER SARALEGI Zer ari zara ikasten eta non? Oraintxe bertan "Diseño y Desarrollo de Videojuegos" ari naiz ikasten "Escuela Navarra de Diseño"(ESNE) Universitate Pribatuan, lehenengo kurtsoan.

Balio izan dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure bizitzan) Bueno, bai eta ez. Beti ongi etortzen da zerbait berria ikastea eta klase horietan gauza asko ikasi nituen, baina oraindik ez ditut praktikan jarri, modu formalea, hau da.

Argazki ez utzia

Gomendatuko al zenuke? Bitartekaritza ikastea? Bai, gustukoa duen jendeari gomendatuko nioke.

Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Ezingo nuke esan.

JON ANDER BENGOETXEA Zer ari zara ikasten eta non? Ingenieria aeroespaziala ikasten ari naiz, Madrilgo politeknikoan, UPM. Hirugarren urtea dut hemen jada.

unibertsitate

Balio izan al dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure bizitzan) Azken aldian behar askorik ez izateko zortea izan dut, baina noizean behin besteen arazoetan laguntza emateko prest egon behar da, eta adostuzen ikasitakoa erabilgarria izan daiteke

Gomendatuko al zenuke? Gogo pixka batekin hartuz gero bai, experientzia polita izan daiteke

Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Talde lana

8


EDURNE ZABALETA

Zer ari zara ikasten eta non? Lehen Hezkuntza, Donostia

Balio izan al dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure bizitzan) Bai. Eguneroko bizitzan enpatikoagoa izateko balio izan didalakoan nago, besteen lekuan gehiago jartzen saiatzen naiz orain. Irakasle izango naizen heinean ere gatazkei buruz ikasitakoa baliagarri izango zait. Esaterako, gatazkako partaideen artean bitartekari bezala jardun eta haientzat irtenbide aproposena aurkitzeko balioko didala uste dut.

Gomendatuko al zenuke? Bai. Esperientzia aberasgarria izan da. Nahiz eta askok baliorik gabeko taldea dela uste, nire ustez, oso tresna baliagarria da institutuarentzat.

Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Talde sinple bezain baliagarria institutuarentzat, bertako giroari bultzada positibo bat eman diezaiokeena. XABIER JAUNARENA

Zer ari zara ikasten eta non? Elektromekania Iru単ean, Donapean

Balio izan al dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure bizitzan) Behin praktika bat izan nuen Leitzeko eskolan eta ongi joan zen...bestela gutxi gehio

Gomendatuko al zenuke? Bai bai, ongi dago.

Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Giro oneko taldea, ongi pasatzen da. JOSEBA OREJA OREJA

Zer ari zara ikasten eta non? Robotika eta automatizazio industriala, goi-mailako zikloa Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxean. 2. Balio izan al dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure

bizitzan) Bai, baliogarri izan zait. 3. Gomendatuko al zenuke? Gomendatuko nieke institutoko ikasleei parte hartzea. 4. Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Baliogarria eta beharrezkoa instituto baterako horretara aplikatzen diren taldeak. PATXI ETXEBERRIA

Zer ari zara ikasten eta non? Lehen Hezkuntzako magisteritza ikasten ari naiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Balio izan al dizu Adostuz taldean ikasitakoak? (praktikan edo zure bizitzan) Praktikara eramatea ez zait suertatu, baina gatazkak ulertzerako orduan eta nik ditudan gatazketarako baliagarria suertatu zait.

Gomendatuko al zenuke? Bai, ikasle guztiekin lantzea interesgarria iruditzen zait. Izan ere, aurretik aipatu dudan bezala gure bizitzan izan ditzazkegun arazoei aurre egiteko oso baliagarria da

Zein hitz/esaldirekin definituko zenuke Adostuz taldea? Ondo pasatuz arazoei aurre egiteko lagun taldea.

9


Edonori kalte egin diezaiokeen ekintza fisiko nahiz ahozkoari indarkeria deritzogu. Ekintza hauek modu jarraian gertatzen badira, tratu txarretan oinarritutako harremanei buruz ari gara. Batzuetan, indarkeria leuna eta ikuezina izan daiteke. Harremanetan meatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denan, lagunenegandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonaren aurrean barregarri uzten denean gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean. Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute bere autoestiman eraginez. Indarkeria psikologikoa da hau. Bestalde, badira indarkeritzat hartzen ez diren ekintzak baina ondoeza edo ezerosotasuna sentiarazten dutenak pertsonaren sentsibilitatea urratuz: generoaren estereotipoekin bat etortzeagatik esamesaka aritzea, txiste sexistak, keinu lizunak,...

Azaroaren 25aren inguruko astean indarkeriaren balio sinbolikoa erakutsi nahi izan genuen. Institutoko eragileak hausnarketa bat egitera gonbidatu nahi izan genituen. Konturatu gabe, mendeetean zehar transmititutako ohiturak inkontzienteki transmititzeko arriskua oso handia baita. Modu honetan, indarkeria sexistaren prebentzioan eta desagerpenean gure aportazio txikia eginez. Alde batetik ADOSTUZ taldeko ikasle batzuk DBH 1go, 2., 3. eta 4. mailetan kontzientziazio kanpaina bat egin zute eta institutoa indarkeria sexistaren aurkako mezuez josi zituzten. Beste aldetik Susana Manzanedoren hitzaldia eduki genuen: “Sarean korapilatua�. Azkar aldatzen den gizarte honetan teknologia berriak oso lagungarri dira bai Giza sareak, geroz eta informazio, komunikazio, ezagutza eta aisialdirako. Hala ere, gehiago neska eta mutilek teknologia hauen arriskuak sozializatzeko eta azpimarratu nahi izan genituen, Gehienetan batez ere neskentzat arriskutsuak komunikatzeko bide gisa sakelakoek bideo eta izan daitezken jarrera edo balore erabiltzen dituzte. sexista eta bortitzen transmisiorako argazki kamerak izaten dituzte eta tresna bihur daitezkelako. Giza sareak, geroz eta gehiago neska eta mutilek sozializatzeko eta hauek beste komunikatzeko bide gisa erabiltzen dituzte. Beraien kontra erabilgarriak pertsonen ekintzak izan daitezkeen informazioa eta argazkiak jarri ditzakegu, inozenteki grabatzeko erabiltzen gehieneatan. Sakelako telefonoa bikote harremanetan kontroleko tresna bezala dira, askotan baimenik erabili daiteke. Batzuetan gabe. jazarpenerako erabiltzen da eta bortizkeria psikologikoa pairatzen dugunik ez gara konturatzen, guk ere kontrolerako tresna moduan erabiltzen dugulako. Gehienetan sakelakoek bideo eta argazki kamerak izaten dituzte eta hauek beste pertsonen ekintzak grabatzeko erabiltzen dira, askotan baimenik gabe. Horietako asko bortizkeria ekintzak izaten dira. Beranduago sare sozialen bidez zabaltzen dituzte grabatutakoak. Ohikoan bortizkeria modu hau gizonezkoek burutzen dute, bai emakumeengan bai balore hegemonekoetatik urrun dauden gizonezkoengan ere.

10


Saioa Iraola-ri elkarrizketa

“S

aioa naiz, leitzarra; alaia, langilea, goxoa eta inkorformista moduan definituko nuke neure burua�. Horrela aurkezten du bere burua Saioa Iraolak ehu-ko web gunean. Gaztetxotatik jardun du jendarte hau feminismotik eraldatzeko jardunean; kazetaritza ikasi zuen Bilbon eta Galizan, eta ondoren, feminismoaren inguruko masterra egin zuen.

Nolako jarrera ikusten duzu gaiaren inguruan Leitzako gazteriaren artean? Nik erresistentzia haundiak daudela sentitzen ditut aldaketa ororen aurrean. Feminismoek, bizi baldintza duinen alde, sistema patriarkal kapitalistak ezarritako botere harremanen aurrean, pertsonen arteko harreman berrien aldeko defentsa eta jarduna egiten saiatzen da. Eta honek dudarik gabe, denok, gure inguruaren, harremanen, kulturaren, tradizioaren, ohituren zein ditugun jarreren inguruan hausnartu eta aldaketak egitea dakar. Batzuek, dituzten pribilegioei uko egin eta harreman, parte hartzera politikorako, bizi eredu duin baterako baldintzak berdinak izan ditzagun denon erantzunkizuna beharrezkoa da.

Gazteok zer egin dezakegula uste duzu egoera hobetzeko? Euskal Herriaren aldaketa sozial eta politikoan gazteak subjektu ezinbestekoak garela uste dut; etorkizuna gaurdanik eraikitzen denez, ezinbesteko kolektiboa dela pentsatzen dut eta aldaketa honetan gakoa. Horregatik, kontzientziazioa lantzea, zuen artean elkartzea eta gaiaz hitz egiteko espazioak sortzea, neska gazteenak propioko izango diren espazioak aurkitzea eta antolatzea, elkartzea ezinbesteko klabeak dira.

Gizon ugari ikusten al dituzu boroka feminista honetan parte hartzen? Ez, nahiz eta pixkana pixkanaka gero eta gizon gehiagok hartzen dute parte mobilizazio edo ekimen batzuetan, baina hala ere, oarainidk erresistentzia haundiak daude feminismoaren borroka eragile edota talde mixtoetan integratzeako.

Nola iruditzen zaizu indarkeria jasaten duen emkume batek jokatu beharko zuela? Emakume oro izan gara erasotuak sistema patriarkal honen baitan. Indarkeria sexista kasuak, ez dira kasu isolatuak, egiturazko zapalkuntza batek ahalbidetzen duen egitura sozial, ekonomiko, politiko, kultural oso batek eusten ditu egunero emakumeak erasotzea. Publizitatean irudi estetiko estereotipatuaren gainbalioa eta presioa, parrandan ipurdia “Indarkeria sexista kasuak, ikutzea, emakumea izateagatik enplegu batzuetarako sarbidea mugatua edukitzea, lan berdina egiteagatik gutxiago ez dira kasu isolatuak, kobratzea; egoera guzti horiek, indarkeria egoerak dira, egiturazko zapalkuntza batek emakume izategatik soilik jasatzen dugun egiturazko ahalbidetzen duen egitura indarkeria. Eta indarkeria sexista, bizi garen sistema patriarkal sozial, ekonomiko, politiko, kapitalistaren tresna garrantzitsuena da emakume eta gizonen artean dauden botere harremanak bizirauteko eta indartzeko. kultural oso batek eusten ditu Honen aurrean zer egin behar dugu? Guk, Bilgune egunero emakumeak Feministatik, garrantzitsua iruditzen zaigu emakumeok erasotzea� elkartzea, ikara nola bizi dugun konpartitzea, espazio desberdinetan (kalean, tabernan, etxean...) nola sentitzen garen elkar trukatzea, elkartasuna oinarri duten harreman zubiak eraikitzea emakumeen artean. Autodefentsa feministaren aldeko jardunari lotzea, honela, emakumeok elkartuta, kolektiboki, erantzutea. Emakume bati erasotzen diotenean, guztioei erasotzen digutela argi adieraztea.

11


Ongi iruditzen zaizu hezkuntzak ematen duen garantzia honi? Asko edo gutxi ematen diola iruditzen zaizu? Hezkuntza sistema, bizi dugun jendarte ereduaren biziraupenera bideratuta dagoen egitura oso bat da. Ez dago ikusi besterik, nola botere guneetatik, hezkuntzan aldaketak planteatzen ari diren, LOMCE kasu. Botere guneetatik jakin badakite herri baten etorkizuna hezkuntzaren bitartez konfiguratzen dela, eskolan, etxean... Hala atzera pauso nabariak eman nahi ditu PPk ere zentzu honetan. Eta hezkidetzari dagokionean, hezkuntza sistemak ez du apustu garbi bat egiten, egiten diren saiakerak indibidualak dira, hau da, ikastetxe bateko irakasle batzuen, edo herriko berdintasun teknikariaren borondate politikoaren arabera lantzen da hezkidetza.

6-Heziketak mutilei bai neskei eragiten diola iruditzen zaizu? Bai noski, nahiz eta ez dien modu berdinean eragiten. Emakumeok mila urtetako apaizen, gizonen; kontrolak, aginduak daramatzagu bizkarrean, eta mutilek urtetako pribilegio sorta. Beraz, garrantzitsua da, deseraikitzea orain arte ikasi eta barneratutakoa eta berriro eraikitzen joatea, balio justu eta humanogoetan oinarrituta.

7-Telebistak ba al du eraginik? Neurririk hartu beharko zela iruditzen zaizu? Gaur egun, ikus-entzunezkoak indar ikaragarria duten jendartean bizi gara. Komunikazioaren aroan, edo inkomunikazioarenean, dagoen gain komunikazioa ikaragarria izanik. Baina, egia da, interneten, telebistan... transmititzen diren baloreek guztiz erantzuten dietela eredu patriarkalaren sakontzeari. Inoiz baino gehiago markatzen da, nolako neskak izan behar dugun: politak, lirainak, abegikorrak... eta nolako mutilak izan behar duten: indartsuak, ausartak... Sistema patriakalak, bi aukera ematen dizkigu emakume izateko era bakarra saltzen digute eta mutilak izateko era “Baina, egia da, interneten, bakarra. Gure ustez binomio horrekin puskatu beharra dago, eta guzti hau hetero arauak zeharkatzen du. telebistan... transmititzen diren Sexualitatea bizitzeko era bakarra planteatzen du bizi baloreek guztiz erantzuten dietela garen jendarteak eta da heterosexualitatearen, ezkontza, eredu patriarkalaren sakontzeari� familiaren eraketa... Uste dugu ikus-entzunezkoek guzti honen erreprodukzioan tresna garrantzitsua direla. Baina, aldiz, internetak ere ahal bidetu du kontra boterea egiteko aukera eskaini dizkigu feministoi. Eta horiek baliatzeko ahalegina etengabea da.

8-Azkenik, zer egin beharko genuke egoera honekin bukatzeko? Zer esango nizueke, ba pentsatu behar dugula, hausnartzea beharrezkoa dela gure herrian, Leitzan, ikastetxean, etxean, kalean, gaztetxean... zer nolako harremanak ditugun, nolako parte hartzea sustatzen den, zer nolako herritarrez osatutako Leitza nahi dugun. Askotan hitz egiten dugu gure herriak, Leitzak, eta Euskal Herriak orohar aldaketa politiko bat behar duela, baina, aldaketa hori ezaugarritu beharra dugu. Euskal Herriaren aldaketa, ezinbestean feminista izango da edo ez da izango, guk argi dugu. Eta horretarako, borondate politikoa behar dela uste dut, gauzak aldatzeko, hitz egiteko, eztabaidatzeko borondatea behar da, jendarte justuago bat eraikitzeko borondatea eta nahia dira lenenengo elementuak eta horetarako, lortuko dugu kontzientziazioa eta benetako aldaketa. Beraz, bide honetan pausuak ematea, bakoitza bere esparruan lan eginez, eta eragiten. Eta neska gazteei animatuko nizueke borroka feministara batzeko!

12


2

012/2013 ikasturte honetan TXONTXONGILOEN proiektua eraman da aurerra ikastetxeko irakasle batzuen artean. Proiektuaren koordinatzailea den Aitor Larrañagari galdera batzuk eginen dizkiogu Zer helburu du proiektu honek? Proiektu honek helburu ezberdinak ditu baina bakar batean laburbilduta, talde lanaren garrantziaz jabetzea izango litzateke. Proiektu hau aurrera ateratzeko denon lana behar da. Bakoitzari dagokiona, baina denok gara proiektuaren partaide. Panpiñak egiterakoan, teatrinoa egiterakoan, gidoiak egokitzerakoan, istorioak bilatzerakoan, ipuinak itzultzerakoan, soinuak edo musika bilatzerakoan, etabar. Zer esanik ez antzezten ari garenean lortu behar den konpenetrazioa eta elkar ulertzea. Bueno, parte hartzen ari direnak hobeto kontatuko “Proiektu honek dizuete… Aldi berean, aipatzekoa da, irakasleok ere, ikasleak bezala, helburu talde lanaren talde lanean gabiltzala, bakoitzari dagokiona egiten. Besteak beste, garrantziaz jabetzea plastika, euskara, gaztelania, ingelera, frantsesa, musika, teknologia izango litzateke” eta latineko irakasleak gaude proiektu honetan. Zenbat denboran egin duzue? Proiektu hau ikasturte osorako pentsatuta dago. Kontutan hartu behar da txotxongilo baten osagai guztiak egiten ditugula. Hau da, istorioak aukeratu, egokitu, gidoia egin, teatrinoa egin, fondoak, soinuak, musika, itzulpenak ( euskaraz aparte ingeleraz, gaztelaniaz eta frantsesez egiten da) eta behin dena “lapikoan” sartuta, antzeztu egin behar da. Eta horretarako, jakina, asko entsaiatu behar da gero ikuslego bati eskaintzeko. Zer da txotxongilo proiektua? Txotxongilo proiektua da Leitzako institutuan duela hiru urte martxan jarri genuen proiektu bat. Zergatik txotxongiloa? Hasteko, orain “modan” dauden oinarrizko gaitasunak lantzen ditugulako. Txontxongiloaren bidez ikasleek esparru ezberdinak jorratzen dituzte: esparru artistikoa, autonomia, trebetasun soziala, teknologia berriak, komunikatzeko gaitasun linguistikoa, ikasten ikasi, ingurune fisikoa ezagutu, matematika… Beste aldetik, txotxongiloen bidez gure ikasleei interesa dakizkiekeen edo landu behar diren zehargaiak modu ludiko batean jorratu daitezkelako: ohitura zaharrak,berdintasuna, erasoak, garbitasuna, kutsadura, gazteen zalantzak … Txotxongiloa beti “jende” txikiarekin lotzen da eta ez da horrela izan behar. Txotxongiloa ikuskizun zaharra da eta publiko guztientzat egin izan da. Txotxongiloaren “Gazte garaian, bidez, eta beraien ikuspuntutik, gazteengana hurbil gaitezke.

gutxi bazen ere, txotxongiloekin Nola bururatu zitzizun proiektu hau egitea? Hasteko, niri txotxongiloa betidanik gustatu izan zait. Gazte garaian, ibili nintzen”

gutxi bazen ere, txotxongiloekin ibili nintzen eta hezkuntzan oso tresna baliagarria dela iruditzen zait. Gainera, ezer gutxi dago egina bigarren hezkuntzan. Eta badakizue musikakooi zuzenean egiteko gauzak gustatzen zaizkigula eta nola ez, txotxongiloa horretarako primeran dago.

13


MALLORCA

E

z ohikoa den bezala, lehenengo eta bigarren batxilergoko ikasleak “rutas cientificas� izeneko proiektuan parte hartzeko aukera izan genuen. Guztira hogeita lau ikasle joan ginen: gehienak zientzietakoak, era berean, letretako ikaskide batzuk ere etorri ziren. Bi irakaslek gurekin Batera egiten genituen jarduera bidaiatu zuten, Itziar Amonarriz eta Joxe Mari Matxain. Eskertu behar diegu gurekin izan zuten guztiak eta astea pasa zenerako gure pazientzia, gauetan ez baikenuen behar bezain hartean harremanik ez izatetik lagun beste lo egiten. Hainbat ekintza ezberdin egin onak izatera iritsi ginen genituen. Besteak beste,Palma de Mallorca bisitatu genuen, irlaren kultura berezia ezagutu genuen, klima mediterraneoaz gozatu genuen, instituzio ezberdin asko ezagutu genituen eta horiei buruz asko eta asko ezagutu genuen. Esate baterako, AEMET (Espainiako meteorologia zentrua), Poseidonia landarearen meteorologia zentrua... Hori guztiaz gain, denbora librea ere izaten genuen,eta nahiko probetxu atera genion hondartzan futbolean ibiliz eta afalosteko paseoak eta bainuak emanez.gurekin batera Jaen probintziako Linares hiriko hogeita lau gaztek ere Mallorcara joateko aukera izan zuten. Gau batean, Andaluziako kultura erakutsi ziguten eta guk haiei Leitza eta inguruko herrietako euskal kultura (aurreskua dantzatu genien...). Batera egiten genituen jarduera guztiak eta astea pasa zenerako gure hartean harremanik ez izatetik lagun onak izatera iritsi ginen. Laburbilduz, irteera oso interesgarria izan zen.

14


ERROMA

2

012ko Azaroak 30etik Abenduak 5era Erromarako bidaia bat egin genuen 2. batxilergoko ikasleak. Irakasle monitore bezala Makelex Lizarraga, Gorka Alberdi eta Josune Alza joan ziren. Egun osoa iraun zuen bidaia luze baten ondoren, azkenenan Ryanair hegazkinean Erromako aireportura iritsi ginen. Ikasle baten maletarekin arazo handiak eduki ondoren (bi gurpil hautsi baitzizkioten) autobusa hartu eta gure hotelaren ondoan zegoen geltokian utzi gintuen. Apaltzerako momentuan, behin

Azken aurreko egunean Vatikanora joan ginen eta harrituta geratu ginen bertako aberastasunarekin. Italiara joanda aprobetxatuz, egunero pizza jaten genuen. Hotela nahiz eta ez izan oso erakargarria, asko gustatu zitzaigun. Orokorrean esanda, Erromako leku tipiko guztiak bisitatu genituen: Coliseoa, Fontana di trevi eta batez ere katedralak. Beste egun batean, eguraldi aprobetxatuz Florentziara joan ginen

Leitzako ikasleak Koliseoan

trenean. Bertan, katedral gotikoa eta denetan ederrena izan zen Ponte Vecchio ikusi genituen. Egun osoa bertan pasa, eguberrietako argi ederrak ikusi eta denda guztietan sartu ondoren, berriro Erromara itzuli ginen. Azken aurreko egunean Vatikano-ra joan ginen eta harrituta geratu ginen bertako aberastasunarekin. Iluntzerarte egon ginen bertan eta gero berriro Erromara itzuli ginen. Behin iritsita, denda guztiak rebisatu eta Plaza De Espa単ara joan ginen. Gehien gustatu zitzaiguna orokorrean Florencia eta Fontana Di trevi izan ziren. Florencia leku desberdin bat zen, nahiz eta txikia izan, lasaia eta oso ederra iruditu zitzaigun. Fontana di trevi hitz batean esateko, harrigarria. Baina dena ez zen izan ematen zuena bezain ederra. Bertan ikusi genuen pobrezia ikaragarria izan baitzen. Arraza guztietako jendea ikusi genuen kalean eskean. Ez genuen espero. Kuriosidadea: Italian, modu batera esateko, Italianoak baino Txinatar gehiago zeuden.

15


Batxiller 1 eta batxiller 2-ko ikasleak gure ikastetxeko beteranoak direnez, galdetegi bat egitea pentsatu genuen. Hauen gustuak, bizitza, egitekoak‌ hobekiago ezagutu al izateko. Bertan ateratako emaitzen grafiko batzuk uzten dizkizuegu hemen. Ikasleen bizilekua

Batxillergoko ikasleen generoa Neskak 48% Mutilak 52%

Araitz-betelu 15%

Goizuta 10%

Lekunberrilarraun 18% Leitza 47%

Areso 10%

Ikasleen etorkizuna

Zure kanpo itxurarekin gustura zaude? Ez 25%

Bai 75%

16

Goi mailako zikloa 33%

Unibertsitatea 67%


Irakasleekin erlazioa Oso txarra 5%

Ikasleen arteko erlazioa Normala, batzuekin ongi moldatzen naiz eta beste batzuekin ez hain ongi 48%

Ezin obea 5%

Txarra 2%

Ez hain ona 22%

Ona, denekin ongi moldatzen naiz. 52% Ona 66%

Juergaro gastatzen duten diru kopurua 10-25€ 40%

25-50€ 42%

80€ baino gehiago 5%

50-80€ 10%

Ikasten pasatzen dituzten ordu kopurua

3 ordu gutxi gora behera 23%

10€ gutxiago 3%

Ikasgai gustukoenak

Ingelesa 19% Historia 6%

Erdera 30%

Mate 28%

3 baino gutxiago 39%

Ez dut egunero ikusten 33%

Ikasgai ez hain gustukoak Filosofia 17%

3 baino gehiago 5%

Fi-Ki 10% IKT 21%

Soinketa 35%

Latin-Greko 34%

17


ELKARRIZKETA GARBITZAILEARI

G

ure goizeko ordutegia bukatzen denean eta etxealdera abiatzen garenean, badago pertsona bat momentu horretan ikastetxera sartzen dena: Ikastetxeko garbitzailea den Mari Zeballos. Garbiak al gara? Nola uzten dugu ikastetxea etxera joatean? Ba‌oraintxe enteratuko gara!

Zenbat urte daramatzazkizu ikastetxean? Hilabete honetan 15 urte bete ditut ikastetxean Zer da garbitu behar izan duzun gauzarik arraroena? Buff, arraroena, ba egia esan deneTatik garbitzea tokatu bururatzen. Beno, anekdota moduan esango dut duela urte batzuk, mintegi batean, ordenagailuaren mahaian, hainbat puntu beltz ikusi nituela. Hurrengo egunean gauza bera gertatu zen, baita hirugarren egunean ere, eta orduan konturatu nintzen ez zela zabor arrunta, sagu baten kaka baizik. Eskerrak arrapatu genuela eta ez zitzaiola irakasle bati azaldu, bestela... Zein da garbitzeko lanik handiena ematen dizun ikasgela? Aurtengo ikasturtean, nagusiki bi dira gela zikinenak, 1.DBH-koa eta 1.Batxilergokoa, biak berdintsu.

zait, baina arraroa den gauza bat ez zait GALDERA LABURRAK MARIRI Zein da zure libururik gustukoena? Los pilares de la tierra (Ken Follett) Pelikula..? Zinea oso gustoko dut eta ezinezkoa egiten zait batekin geratzea Zein bidaia egingo zenuke? Une honetan edozein bidai (ezinezkoa baitut joatea) baina aukera izango banu, dudarik gabe Done Jakue bidea Zer hiru gauza eramango zenituzke irla batera? Liburu bat, sua eta laban bat

Orokorrean gelak garbi egoten dira? Galdera orokorrean denez, ezezko borobila esango dut, izan ere ikasleak ez dute gela gehiegi zaintzen, Zein da zure hobbia? paperak eta zaborrak lurrera botatzen dituzte, mahaiak Mendira irten eta ibiltzea, nuturak ematen didan lasaitasun hori sentitzea, buruan margotzen dituzte eta materiala ez dute gehiegi ditudan kezka eta arazoak une batez zaintzen (hiztegiak txikituta daude....). Askotan nere desagertzen baitzaizkit. buruari galdera hau egiten diot: “Etxean beraien gelak eta gauzak horrela edukitzen dituzte?�. Ez dut uste ala izanen denik. Hala ere, aipatuko dut dena ez dela berdin egoten, aurtengoan, 5. gela eta 9. gela nahiko garbi eta txukun egoten dira salbuespenak-salbuespen. Jendeak birtziklatzen al du? Irakasleek bai, normalean papera eta zaborrak bereizten dituzte, baina ikasleei dagokionez, tamalez orain ere ezezko borobila esan behar dut. Paperontziak bereiztuta daude (papera eta hondakinak botatzeko) baina ez dira errespetatzen, izan ere papera egon behar duen tokian bokata puskak, poltsak, eta beste gauza asko botatzen baitituzte. Pena bat da, ikastetxean papera asko birtziklatu ahal da eta.

18


BITXIKERIAK

Bangladesh-en (India), 15 urteko ikasleak gartzelan sartzen ahal dira azterketetan “tranpa� egiten badute.

Naturak sortu duen materialik erresisteena armiarma-sarea da.

Leoia da aziendetan sexualki aktiboena: egun berean estaltzen ahal du ehun aldiz eme bera.

Mingaina da gorputzeko muskulurik potenteena.

Vincent Van Gogh pintoreak, koadro bat bakarrik saldu zuen bizi zela: Red Vineyard at Arles

1997an, Ameriketako airelinea enpresek 40.000 dolar aurreztu zituzten entsalada bakoitzean oliba bat kentzearekin

19


IRUDI BITXIAK

20


X

arma pixka bat emateko, argazki lehiaketa bat egitea pentsatu dugu. Beheko argazkiak, Ikastetxeko irakasleenak dira. Badakizu nor diren? Ba, baldin badakizu, jarri zenbaki bakoitza zein irakasleri dagokion, aldizkarian bertan duzuen orritxoan. Ez da beharrezkoa denak jakitea, baizik eta ahal den gehienak asmatzea. Sariak hauxek dira: Gehienak asmatzen duenarentzat: 30 euroko bonoa 2.arentzat: 20 euroko bonoa 3.arentzat: 10 euroko bonoa

2

1

6

5

9

10

13

14

3

4

7

8

11

12

15

21



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.