103. Udala Informatzen

Page 1

MEMORIA HISTORIKOA ZAINTZEN DUEN HERRIA

26
Oiartzungo 103. zenbakia 2024ko urtarrila www.oiartzun.eus
udalainformatzen

Kaixo bidelagun, Udal gobernuko zinegotzien sailetatik, beharbada, ekonomia soziala eta burujabetza, berria denez, ezezaguna egingo zaizu eta beraz berau sortu beharraren zergatiak argitzen saiatuko natzaizu.

Arazo sakon baten aurrean gaudelako. Lehenik eta behin arazoaren kontzientzia hartu beharra daukagu eta irakurketa komun bat egin, murgilduta gauden zibilizazio krisiak duen dimentsio multisistemikoaz eta jatorriaz. Irauteko, ad infinitum, hazi behar den sistema eraiki eta bertan bizitzen ikasi dugu, paradoxikoki, muga biofisikoak dituen planeta batean eta gainera bizitzeko oinarrizkoak diren baliabideez desjabeturik. Honen adierazle dira, gutxienez, etxea berotzeko gas nigeriarra erabiltzea gure berogailuetan edota negu gorrian merkataritza-gune handietan erositako Almeriako tomate borobilekin elikatzea. Gehienok gaude, derrigor, globalizazioaren kontsumo sare horretan kateaturik eta bihoa aurretik inor ez dela hemen pekatari alternatibarik egon ezean. Beraz, alternatiba gauzatzen hasteko garaian gaude eta ikasitakoa desikasten ikasteko, guztiok elkarrekin.

Boteretsuek, sistemak, badute arazoarentzako beren interesen araberako “konponbidea”. Zuriketa berdearen aitzakiaz, betikoa eginez aurrera egitea, baina datuek erakusten dute bide hori antzua dela eta Einsteinek esan bezala, “emaitza ezberdinak bilatzen badituzu, ez ezazu beti berdina egin”.

Arazoaren soluzio bideak, partzialki, lokala behar duelako. Aurrekoari kontrajarrian, emaitza ezberdinak emango dituzten soluzio bide alternatiboetan aurrera egiteko, ez gara hutsetik hasten. Badaukagu gutxienez eragileen ehun kooperatibo komunitarioa, ekoizleak batzen dituen HemenGuk bezalako ekimena, Itturriren inguruan herriari bizia ematen dioten 25 komertzio, Argitturri Energia Berriztagarrien Komunitate kooperatiba herrikoia edo lehen sektorearen jakintza mantentzen duten abeltzain eta nekazarien taldeak. Oinarri hauekin, gure soluzio bideetara igarotzeko garaia da, bizitza eta natura erdigunean jarriko duen ekonomia bat eraikitzeko, burujabea, oiartzuarrei egunerokotasunean oinarrizko beharrak asetuko dizkiena. Hau lorgarria izateko beharrezkoa da eragile ekonomiko, herritar eta udalaren arteko elkarlana, epe luzerako estrategia batean adostuz, koordinatuz eta planifikatuz. Laburbilduz, elkarlanerako proposamen berrizale bat da hau, gaur estrategikoak diren arloak, elikadura eta energia elkarrekin planifikatzeko, legegintzaldi honetatik haratago. Arlo estrategikoetan, etorkizuneko Oiartzun nolakoa nahi dugun erabaki ondoren, horretara iristeko beharko diren baliabide ekonomiko, material eta denborak elkarrekin planifikatzea proposatzen dizuegu. Bide honek ez dizkigu behar guztiak asetuko, joango gara arrakastaren arabera arlo gehiagotan sakontzen, baina guztion hobe beharrez gertuko ekonomiaren presentzia handitu behar denaren konbentzimendua daukagu etorkizun jasangarri bat bermatu ahal izateko.

Arazoari kooperatiboki egin behar diogulako aurre, azkenik, kontutxo eta eskaera bat. Elon Musk eta enparauek, lurra agortutzat eman dutelarik, badaezpada ere espazioa konkistatu eta suntsitzeari ekin diotenean, gure bidean ez dago ez B planik ezta planetarik ere ez. Badugu ordea, merkeago, sinpleago, errealista eta egingarriagoa den soluzio bidea. Udalak, bidean elkar gaitezen galtza bete lan egingo du

es

Puedes pedir la revista en castellano

Aunque la revista Udala Informatzen se reparte en euskera, también existe la versión en castellano. Puedes pedir que te la enviemos en el ayuntamiento, llamando al 943 49 01 42 o mandando un email a komunikazio@oiartzun.eus.

oiartzungoudalainformatzen 2

udal albisteak

Nekazari eta abeltzainen deskantsurako doako ordezkapen

zerbitzua martxan da

Herriko lehen sektoreko ustiategiak lagundu eta berriak sustatu nahi ditu Udalak.

Herriko lehen sektorea babestu eta indartzeko zerbitzu aitzindari berria jarri du abian Udalak. Baserri lanetan trebatutako langile bat kontratatu du Behemendi Landa Garapen Elkartearen bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako doako ordezkapen zerbitzua eskaintzeko. Laguntza behar duten herriko ustiategietara joango da, hainbat egunez bertako eginkizunak egitera.

Lehen sektorea indartzeko proiektua

Lehen sektorean lanean aritzen direnek nekez izaten dute deskantsurako aukera. Igandea, astelehena edo ostirala izan, uda zein negu, egunero-egunero zaindu behar izaten dituzte ganadua, baratza, soroa eta larreak. Lotura estu honen ondorioz ez da erraza izaten opor egunez gozatu edo gaixotutakoan osatzeko tartea hartzea. Udalaren ekimen berriarekin lan-karga ahal den neurrian arindu eta ustiategietan laguntza emango dien pertsona bat izango dute aurrerantzean.

Lehen sektorean martxan dauden proiektuak zein sektore honetara hurbiltzeko gogoz leudekeen ekoizle berriak laguntzeko helburuarekin jarri da martxan proiektua. Hemen kontsumitzen ditugun elikagaiak bertan sortzeko, burujabe izateko, ezinbestekoa da sektorearen iraunkortasuna, bai dauden ustiategiak mantenduz zein berriak sortuz, eta horretarako oinarrizkoa da lan egiteko baldintzak erakargarri izatea. Askotan sektore honek eskatzen duen dedikazioa muga izaten da proiektu berriak martxan jartzerakoan, ez baita erraza izaten lana eta norberaren bizitza uztatzea. Horregatik, egoera hau aldatzeko neurriak hartu nahi izan ditu Udalak, sektoreak dituen erronka espezifikoei erantzun eta tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ustiategien iraunkortasuna bermatzeko. Sektorea eta langileak zaintzeko helburuarekin jaio da zerbitzua.

Oporrak, bajak edo lan handiko momentuetarako

Zerbitzu berriak lehen sektoreko 0,5 Nekazaritzako

Lan Unitate baino gehiagoko ustiategietan (34 daude Oiartzunen) langileak aldi baterako ez egoteko irtenbide

praktikoa eskaintzen du. Doakoa da, Udalak bere gain hartzen baititu zerbitzuak sortutako gastuak.

Oporraldietarako, ospakizunengatik egun libreak hartzeko eta bajaren bat dagoenean ustiategiak martxan jarraitzeko eskatu ahal izango dute ordezkapena. Gainera eskulan gehigarria behar dutenetan ere laguntza eskainiko du kontratatutako langileak (kasu horretan ustiategiko titularrarekin elkarlanean aritzeko).

10 egun urtean

Ustiategi bakoitzak urtean hamar egunez izango du zerbitzua erabiltzeko aukera. Gaixotasun batek eragindako bajen kasuan kopurua luzatzeko aukera ere aztertuko dute. Gehienez sei egunez jarraian eta egunean zortzi orduz eskainiko da zerbitzua. Zalantzaren bat edo informazio gehiago nahi izanez gero Behemendi elkartearekin jarri daiteke harremanetan (943 49 02 19).

Tokiko nekazarien presioa eta lan-karga arintzeaz gain, guztiontzat ingurune iraunkorragoa eta oparoagoa sortzen lagunduko du doako zerbitzu berriak.

3 oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus
Herriko nekazari eta abeltzainak, udal ordezkariekin

udal albisteak

Herri hobea eraikitzen jarraitzeko 21,2 milioi €

Oiartzuarren bizi kalitatea handitu eta komunitatea indartzeko proiektuak jaso dituzte 2024ko udal aurrekontuan.

21.267.244 euroko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak 2024an, oiartzuarren bizitzak hobetu eta komunitatea indartzeko.

Elkarlanean osatu dute aurten ere aurrekontu berria. 2023ko ekainean abiatu zuen gobernu taldeak prozesu partehartzailea, oiartzuarren lehentasunak eta herriko erronka estrategikoak uztartzeko. Legealdirako osatutako kudeaketa plana eta ildo estrategikoak oinarri hartuta, irailera bitarte udaleko sailetako zinegotzi eta teknikariek arlo bakoitzeko beharrak antzeman eta aurrekontu proposamena prestatu zuten. Urrian zehar auzoz auzo egindako bileretan aurkeztu zuten zirriborroa, herritarren ekarpenak jaso eta txertatzeko. Azaroan oposizioarekin eta herriko hainbat eragilerekin partekatu eta borobildu dute oiartzuarren eta Oiartzungo beharrak erdigunean dituen aurrekontua.

21 milioitik gora

21,2 milioi pasako aurrekontua izango du udalak 2024an. Aurrekontu orekatua osatu dute. Oreka kalitatezko zerbitzuak eman eta proiektu berrietarako diru-sarrerak eskuratzeko bidean, eta aldi berean, herritarrei zergak ahalik eta gutxien igota. Horregatik, KPIa %3,8 igo den arren, 1,5 puntu besterik ez dituzte igo zergak (egoera

ekonomiko zailean dauden herritarrentzat hobariak aurreikusi dituzte).

Oiartzungo Udalak ez du banketxeekin zorrik eta 2024ko proiektu denak aurrera eramateko ere ez da mailegurik eskatu beharko.

Aurrekontuaren erdia oiartzuarren ongizatea hobetzera

Diru-sarrera gehiago izateak aukera emango du udaletxeko sailen aurrekontua igotzeko. Igoera nabarmenena oiartzuarren ongizatearekin lotutako sailetan izango da: aurrekontu osoaren erdia baino gehiago (10,8 milioi €) herritarren ongizatearekin eta bizi-kalitatearekin lotutako sail eta proiektuetara bideratuko dute (ongizatea, etxez etxeko zerbitzua, kultura, kirola, hezkuntza, euskara, feminismoa, gazteria eta hirugarren adina, besteak beste). Aurrekontuaren herena (7,3 milioi €) Oiartzungo ekonomia iraunkorra sustatu, ingurumena eta mendiak zaindu, mugikortasun jasangarria bultzatu, azpiegiturak mantendu eta ur eta hondakin zerbitzuak emateko izango da.

Zerbitzu eta proiektu hauek eman ahal izateko beharrezkoa den udal antolaketarako izango da aurrekontuaren beste %14a (3 milioi €).

Herri berdinzalea, bizia, jasangarria eta euskalduna Oiartzun hobea lortzeko herri bezala ditugun sei erronka nagusiri erantzun nahi dio aurrekontu honekin udalak:

%51 Herritarrak

%35 Lurraldea

%14 Antolaketa

oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 4

1. Herritarren osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu: Gizarte Zerbitzuen berrantolaketa izango da 2024ko proiektu nagusia. Saila Fermiñene etxera, herriko plazaren zentrora pasatzeko lanak bukatu eta zerbitzu berriak martxan jartzeko baliabideak gorde dituzte (jubilatuen egoitzan aisialdiaren inguruko zerbitzua eta gizarte hezkuntzako esku-hartze zerbitzua, besteak beste). Zaintzadi proiektuarekin ere jarraituko dute. Feminismo sailaren aurrekontua indartu eta %11 igoko dute.

2. Energia trantsizioa hauspotu, aldaketa klimatikoari aurre egiteko: Energia efizientzia hobetzeko partidak indartuko dira, energia berriztagarriko instalakuntza berriak egingo dituzte eta herritarrekin batera energia komunitateak sortzeko bidea egingo da.

3. Mugikortasun jasangarria bultzatu: Xorrola eta Taxibusa mantendu eta hobetzeko pausoak emango dira. Gainera, autoa gutxiago erabiltzeko eta oinez edo bizikletan mugitzea sustatzeko bidegorria luzatu, bizikletak aparkatzeko gune egokiak egin eta

Azpiegitura atseginak:

2.492.000 €

Herri berdinzalea:

2.384.000 €

Herri hezitzailea:

2.380.000 €

Herri osasuntsua:

2.358.000 €

Herri kultur zalea:

1.626.000 €

Herri jasangarria:

975.000 €

Ekonomia iraunkorra:

706.000 €

Herri euskalduna:

539.000 €

Oarsoalderako alokairuzko bizikleta sistema jarri nahi dute martxan.

4. Herri kultur zalea, sortzailea eta bizia sustatu: Landetxe kultur areto berria izango da kultur eskaintzaren bihotza baina herriko eragileekin eta sortzaileekin elkarlanean kultura Oiartzungo txoko guztietara zabaltzen jarraitu nahi dute. Kultur programazioa indartzeko eta sorkuntzarako baliabideak eskaintzeko proiektuak eta diru-partidak jaso dituzte.

5. Oiartzun euskalduna lortu: Euskara ez dakitenek ikasteko eta dakitenek erabiltzeko proiektuak egingo dituzte. B2 mailara arteko ikastaroen kostu osoa udalak hartuko du beregain eta, gainera, apustu sendoa egingo da haur etorkin berriei euskara errefortzuak eskaintzeko.

6. Udala herritarrei hurbildu: Udal zerbitzuak optimizatu, modernizatu eta herritarrei prozedurak arintzeko, herritarrentzako arreta gune berria sortuko da plazan.

Ugaldetxoko futbol zelaia berritzea: 350.000 €

Rafael Pikabea hiribidea urbanizatzea: 300.000 €

Poligonoen biziberritzea: 160.000 €

Etxez etxeko laguntza zerbitzua: 828.000 €

Arazo ekonomikoan dauden herritarrei laguntza: 215.000 €

Gizarte eta hezkuntza esparruko esku hartzea: 96.000 €

Urmendi haur eskola: 1.062.635 €

Ikastetxeak: 984.000 €

Elorsoro kiroldegia: 1.530.000 €

Kirola sustatzeko egitasmoak eta dirulaguntzak: 278.000 €

Landetxe kultur aretoko programazio eta kudeaketa: 145.000 €

Herriko eragileen kultur programazioa eta sorkuntza: 75.000 €

Biblioteka hobetzeko proiektua: 80.000 €

Xorrola: 250.000 €

Energia azpiegiturak hobetu: 120.000 €

Taxibusa: 55.000 €

Altzibarko gune estalia: 150.000 €

Auzoetako mantenu lanak: 40.000 €

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen zentroa: 90.000 €

Zaintzadi: 60.700 €

Herriko jubilatuen aisialdi eskaintza: 28.000 €

Ludoteka eta udalekuak: 148.700 €

Topalekua eta kuadrillategi: 109.000 €

Ondarea: 36.000 €

Bizikleten aparkaleku estaliak eta bizikleta sarea: 55.000 €

Lehen sektorea laguntzeko Lurbizi egitasmoa: 50.000 €

Argitturri energia berriztagarriak bultzatzeko egitasmoa: 50.000 €

Enpresen garapena eta enpleguaren sustapena: 217.000 €

Merkataritza txikia: 25.000 €

Oiartzun Irratia eta Ttur-Ttur: 137.000 €

Lan mundua euskaldundu eta euskara ikasteko bekak: 74.000 €

www.oiartzun.eus 5 oiartzungoudalainformatzen

Bere memoria historikoa zaintzen duen herria

Oiartzungo hainbat eragilek eta Udalak urte luzez egindako lanari esker aitaren hezurrak berreskuratu ditu azkenik Pepi Berasategik.

Altxamendu frankistaren beste hiru biktima identifikatu zituen azaroa amaieran Aranzadi Zientzia Elkarteak. Tartean, Oiartzungo herriak hainbeste urtez konpromiso eta maitasun handiz gorde dituen gorpuzkietako bat. Hipolito Berasategi Alcalde donostiarra zen kanposantuko Oroimenaren frontoia hilobi monumentuan 1977tik zaindu eta oroitu dugun biktimetako bat.

Briviescan (Burgos, Espainia) jaio zen Berasategi. Donostian bizi zen eta 1936ko urrian atxilotu zuten. Egunero-egunero joaten zitzaion emaztea Ondarretako espetxera arropa eta janaria eramatera. Azaroaren 7ko bisitan libre utzi zutela esan zioten poliziek baina Hipolito ez zen etxera itzuli. Orain jakin dute Oiartzunen fusilatu zutela.

Oiartzun, pertsona gehien fusilatu zituzten Gipuzkoako bigarren herria

Berasategi Hernanin fusilatu zutela pentsatu izan du beti bere familiak. Hain zuzen Hernani izan zen fusilamendu gehien izan zituen Gipuzkoako herria. Bigarrena, Oiartzun. 1936ko uztailaren 27an sartu ziren militar frankistak herrian eta demokratikoki aukeratutako udalbatza desegin zuten. Alkatea eta zazpi zinegotzi abertzaleak atxilotu edo atxilotzeko agindu zuten eta horietako bi, Leontzio Aranburu Agirre eta Manuel Irigoien Mitxelena, fusilatu egin zituzten. Baita Segundo Berrondo Retegi zinegotziaren 18 urteko Joxe Mari semea ere, aita ez zutelako aurkitu.

Ehundik gora lagun hil zituzten herrian. Asko kanposantuko hormaren kontra fusilatu zituzten. Beste asko Iragorriko hilerrian. Trabajadoreen batailoiak ere egon ziren Arritxulo edo Babilonian, eta gutxienez zazpi trabajadore fusilatu zituztela uste da. Horien hezurrak ere hilerrian egon daitezke identifikatzeke. Urte luzez aritu dira Oiartzungo hainbat eragile, herritar eta udala bide bazterrean zeuden gorpuak eta haien duintasuna erreskatatzen. 1976an Euskal Herriaren askatasunaren alde hildakoei omen egiteko monumentua enkargatu zion Iñaki Aristizabal Oiartzungo alkateak Peña Ganchegui arkitektoari. 1977ko azaroaren 1ean inauguratu zuten eta Oroimenaren frontoia hilobian bildu eta duinki lur eman zaie orain arte aurkitutako gorpuzkiei.

Memoriaren aitzindari

Herri aitzindaria izan da Oiartzun memoria historikoa berreskuratzeko lanketan. Francisco Franco diktadorea hil berritan hasi ziren oiartzuarrak eta udala gertatu zenaren egia, justizia eta erreparazioaren bila. 2007an onartu zuen Espainiako gobernuak Memoria Historikoaren Legea eta ondoren hasi ziren toki gehienetan biktimen eskubideak lantzen. Ordurako 30 urteko bidea egina zuen gure herriak. 1977an hilobi monumentua inauguratu eta gorpuzkiei bertan lur eman ondoren esparru asko landu eta ekintza ugari egin dira herritarren eta udalaren elkarlanari esker. 2005ean memoria historikoa lantzen duen Kattin Txiki elkartearen sorrerak aire freskoa ekarri zuen. Egin zituzten

udal albisteak oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 6

ikerketei esker gorpu gehiago aurkitu zituzten Iragorriko kanposantuan. Beste hainbat ekimen ere egin dira: gertaera bortitzak pasa ziren tokiak memoriarako leku bihurtu (Iragorriko kanposantua bera edo Arkalen berreraiki berri duten trabajadoreen barrakoia kasu), omenaldiak egin, gertatutakoa ahaztu ez dadin dokumentaletan jaso (Oiartzungo gerra umeena, trabajadoreen testigantzak)… 2021ean Kattin Txiki eta udalaren iniziatibaz hilobian gordeta zeuden hezurrak katalogatzeko proiektua martxan jarri zen, bertan dauden gorpuak identifikatzeko saiakera berria egiteko. Jakina da, oraindik ere, oiartzuar familia asko daudela euren senitarteko errepresaliatuak non dauden jakin gabe eta horretarako Aranzadirekin jarri ziren harremanetan eta lan horretan ibili da elkartea azken bi urteetan. Prozesu konplikatua eta zaila izan da hainbeste urte dituzten hezurretatik DNA ateratzea. Baina zorionez lortu da biktimetako bati izen-abizenak jartzea.

87 urte aitaren bila

Urte bete besterik ez zuen Pepi Berasategik Hipolito fusilatu zutenean. 87 urte pasa ditu aitaren bila. Oiartzungo herriaren izenean abenduaren 1ean eman zioten Hipolitoren gorpuzkiaren kutxa Joana Mendiburu alkateak eta Joxan Mitxelena eta Ramon Gaztelumendi Kattin Txikiko kideek Aranzadiko ikerlariei, Pepi alabari entregatzeko. Emozioz betetako omenaldia izan zen eta bertan parte hartu zuten udal taldeko kideek, alkate eta zinegotzi ohiek, Kattin Txiki eta herriko beste hainbat eragilek eta hamarnaka oiartzuarrek.

1977tik gordetako gorpuetako bat identifikatzea lortu zela jakitean bi emozio gailendu zitzaizkiela esan zuten Mendiburuk eta Gaztelumendik, “poza eta hunkidura, bizi osoa aitaren bila pasa duen alabak azkenik topatu duelako eta behar den bezala lurperatzeko aukera izango duelako”. “Letra larriz idatzitako harrotasuna” sentitzen zutela ere aitortu zuten, “herri bezala jakin dugulako memoria historikoari behar duen garrantzia ematen, urtez urte desagertutako pertsonak bilatzen, urtez urte beraien hezurrak zaintzen, haien oroimena gorde eta zabaltzen eta gure esku dagoen neurrian senitartekoak oraindik desagertuta dituzten familiei non dauden aurkitzen laguntzen”.

“Egindako lanak Hipolitoren familian zauria ixteko balioko duela desio dugu. Eta asko poztuko ginateke beste gorpuzki batzuk ere identifikatzea lortuko balitz eta beste familia batzuetan dagoen bilaketa ariketa hau ixteko aukera izango balute”. Oraindik oiartzuar asko daudela desagertuak gogorarazi zuten, identifikatu ez direnak. “Hemen, hilobian, beste 27 gorpuzki ditugu jakin gabe nortzuk diren”. “Orain arte bezala” laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuten: ”Gure eskuetan dagoena egingo dugu beste hezur batzuk ere identifikatzea lortzeko”. Ekitaldi egunean bertan egon ziren Aranzadiko ikerlariak Oiartzunen gordetako hezurren lagin berriak ateratzen DNA probak egiteko.

Oroimenaren frontoia bisitatu du Pepik

Abenduaren 9an Donostian egindako ekitaldian eman zioten kutxa Pepiri. Pozik eta oso emozionatuta jaso zuen. Oiartzungo

Oroimenaren frontoia bisitatzen ere izan da familiarekin batera. Kattin Txikiko kideek eta udal ordezkariek azaldu zioten urte hauetan gorpuak aurkitu, zaindu, identifikatu eta omentzeko herrian burututako lan guztia.

Aita aurkitzeko esperantza galduta zuela aitortu zuen Pepik eta bihotz-bihotzez eskertu zuen Oiartzunen egindako esfortzua. “Izugarria izan da eduki duzuen konpromisoa eta txalotzekoa da zuen jarrera. Mila esker borroka honetan bidelagun izateagatik”. Oiartzunen egindako bideak balio dezala Hipolitoren familiaren zauria itxi eta mina goxatzeko.

Ikusi hemen abenduak 1eko omenaldi ekitaldia

www.oiartzun.eus 7 oiartzungoudalainformatzen

Ez dugu AHTrik nahi

Abiadura Handiko Trenaren proiektua bertan behera uzteko alegazio berriak aurkeztu ditu Udalak.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren aurka alegazio berria aurkeztuko du Udalak. AHTn aditua den ingeniari talde bati enkargatu dion estudio berriak beste behin berretsi du AHTren proiektua zentzugabekeria ekonomikoa eta ekologikoa dela.

EH Bilduko eta EAJ-PNVko hautetsiek aho batez onartu zituzten AHTren aurkako alegazio berriak azaroko udalbatzarrean. Trenaren proiektua bertan behera uzteko eskatu zuten Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatian bideragarritasun juridiko, tekniko eta ekonomiko ezagatik.

20 urtetik gorako ibilbidea 2001ean hasi zuen Espainiako Sustapen Ministerioak (ADIFen bitartez) Abiadura Handiko Trena Oiartzundik pasatzeko prozesua. Proiektuari buruzko estudio informatiboa bidali zuen Udalera eta kontrako txostena idatzi zuen Oiartzungo Udalak.

Urte hauetan zehar proposamen eta estudio informatibo ezberdinak bidali ditu Sustapen Ministerioak Udalera eta alegazioak eta kontrako txosten sendoak prestatu ditu beti Udalak, proiektuaren bideragarritasuna erabat zalantzan jarriz eta trenak eragingo lituzkeen kalte izugarriak azaldu eta proiektua geldiarazten saiatzeko.

2011an Donostiak bidaiarientzako tren geltokia edukitzea aurreikustearekin batera, merkantziak hiriburutik ez pasatzeko bigarren trazadura bat onartu zuten, Oiartzun zeharkatuaz. Hortaz, gaur egun mahai gainean dagoen proiektua merkantziak garraiatzeko trenbidea litzateke. Gure herriari zuzen-zuzenean eragingo lioke trenak: trazaduran dauden enpresa eta etxe batzuk botatzea jasotzen du eta herriaren interes orokorrarekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko erabat desegokia da.

Zentzugabekeria ekonomikoa eta ekologikoa 2020ko udaran aurkeztu zuen Oiartzungo Udalak AHTren aurkako azken alegazioa. Bertan azpiegitura horren aurkako erabateko desadostasuna azaltzen zen:

• Udalerriko planeamenduarekiko kontra doalako. Hiri Antolamendurako Plan orokorrak jasota duen trazatua ez da gaur egun lehenesten den hori.

• Herriko interes orokorrarekiko eta tokiko ekonomiarekiko desegokia delako. Besteak bestea, industriaguneetan eta Mamut merkataritzagunean duen eragin kaltegarriagatik. Era berean, ingurumenean kalte nabarmenak eragiten dituelako harizti eder bat erabat desegiten baitu. Azkenik, herritarren bizi kalitateari kalte nabarmenak egingo lizkiokeelako, besteak beste, zenbait etxebizitzetatik oso gertu pasako litzatekeelako eta obrak iraungo lukeen hilabete luzeetan zarata, lur-mugimendu eta trafiko eragozpen nabarmenak sortuko lituzkeelako.

• Bideragarritasun ekonomikorik ez duelako. Proiektua justifikatzeko erabiltzen diren trenbide bidezko garraioaren datuak zaharkituak eta desegokiak dira. Gainera, txostenean ez da jasotzen AHTaren obrek %39ko gainkostua izan dutela. Bestalde, ez dira estimatu ere egiten azpiegiturak deuseztatuko lituzkeen enpresa eta etxebizitzak desjabetzeak sortuko lituzkeen gastuak.

albisteak oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 8
udal

Proiektua bertan behera utz dezaten eskatzeko txosten berria

2020an aurkeztutako alegazioen erantzuna jaso zuen urrian Udalak. Oiartzungo Udalak ez du inolaz ere ontzat ematen, besteak beste, ez delako benetako erantzunik ematen ezta azterketa sakonagorik aurkezten ere. Esan dena da hurrengo fasean, obretako proiektuak idazterakoan baloratuko direla Udalak aurkeztutako argumentuak.

Gauzak horrela, Oiartzungo Udalak kontrako txosten berri bat prestatu du. Desadostasun arrazoiak berresten ditu, eta gainera gehitzen du gaur egungo trenbidean inbertitzea izan daitekeela aukera bat, ekonomikoki bideragarriagoa delako, lurzoru-baliabideak aurreztuko liratekeelako eta ekonomia- eta ingurumen-arloko ziurgabetasunei aurre egitea saihestuko lukeelako. Izan ere, planteatzen den obra oso konplexua da eta zailtasunak aurreikusten dira. Alegazio berrian eskatzen da ere estimatzeko zein izango liratekeen garraiatuko liratekeen merkantziak eta istripuren bat gertatuz gero zein arrisku izan dezaketen industriaguneetan eta herritarrengan.

Herri oso baten borroka 2001etik behin eta berriz adierazi du Oiartzungo herriak eta Udalak ez dugula AHTrik nahi, astakeria honen kontra gaudela.

Alegazio berriak aurkeztu aurretik herritarrekin bilera irekia egin zuen Udalak, txostena azaltzeko. Trenbideak zuzenean kaltetuko lituzkeen bizilagun eta enpresetako arduradunekin ere bildu zen eta erabateko babesa jaso zuen proposamenak. Inguruko hainbat udalek ere babestu dute Oiartzungo Udalak prestatutako helegite berria.

Udaleko bi alderdi politikoak ere aho batez onartu dute AHTren aurkako alegazioa txostena. EH Bilduko eta EAJPNVko zinegotziek Abiadura Handiko Trenaren proiektua bertan behera uztea eskatu dute bideragarritasunik ez duelako. Eta egingo badute, udalerriko ekonomiari, ingurumenari eta paisaiari ahalik eta kalte gutxien egiteko trazadura alternatiboak aztertzeko eskatu dute, udala gai izan baita hilabeteko epean askoz kalte txikiagoa eragingo lukeen trazadura berri bat proposatzeko.

Alegazioak aurkezteko azken aukera denez, ingeniari taldeak tokiko interesak aintzat hartuta egindako ibilbide alternatibo bat ere erantsi da, autopistako bidearen ondotik doana. Ibilbide horretan industria ez da kaltetzen, ingurumena gehiago babesten da eta etxebizitzetatik urruntzen da. Horrek erakusten du ADIFen proposamena teknikoki oso ahula dela eta egon daitezkeela kalte txikiagoak eragiten dituzten aukerak.

www.oiartzun.eus 9 oiartzungoudalainformatzen

Kirolean ere berdintasuna lortzeko badugu zer egina

Ariketa fisikoa egiten duten emakume eta gizonen artean alde nabarmena dagoela berretsi du ikuspegi feministatik egindako kirol diagnostikoak.

Kirola gizonen eremu izan da tradizioz, indarra, ausardia, abiadura, ziurtasuna eta haiei egotzitako beste hainbat estereotipo garatzeko gotorlekua. Arlo honetan parte hartzeko hamaika oztopo jarri zaizkie emakumeei, “gizonezkotzat” hartu diren kiroletan bereziki. Gorputz jabekuntzarako eta ahalduntzeko tresna paregabea izanda ere, emakumeei jarduera fisikoa egiteko mugak jarri zaizkie beti.

Proiektu guztietan lan egiteko modua eraldatu nahi du Oiartzungo Udalak, berdintasun politikak arlo guztietan zehar lerro bezala txertatuz, baita kirolean ere. Aurretik ere egin izan ditu kirol arloan genero ikuspegia txertatzeko ekintzak; eskola kirolean hezkidetza sustatzeko edota emakume kirolariak eta profesionalak ikusgai egiteko, Kirol Astean egiten diren ekintza ezberdinen bidez. 2023an pauso bat gehiago eman du Udalak eta Oiartzungo kirol arlo guztiaren diagnostikoa egin du ikuspegi feministatik.

Duela hilabete aurkeztu zituzten emaitzak Oiartzungo kirol taldeetako partaide eta zuzendaritzetako kideekin eta

beste hainbat herritarrekin egindako saioan. Nora Velez del Burgo feminismo zinegotziak eta Edorta Fernandez kiroletakoak adierazi zutenez, Udalak ematen dituen zerbitzuen artean kirola “oso atal garrantzitsua” da, kirol instalazio ugari kudeatu, herrian dauden kirol elkarte ugariren lana diruz lagundu eta Eskola Kirola bezalako programekin oiartzuarren kirol praktikaren oinarriak jartzen baititu. Horregatik ikuspegi feministatik herriko kirolaren diagnostikoa egin nahi izan dute, “zertan ari garen ongi jakin eta zertan hobetu” ezagutzeko. “Datuak falta genituen eta ikerketa honekin indargune eta ahulguneak detektatu ditugu, kirolean ere emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko egiten ari garen bidean aurrerapauso berriak zehazteko”.

Oztopoak antzeman eta zuzendu Oiartzun ezaguna da zenbait esparrutan emakumezkoen kirolagatik, baina benetan, zein da kirola egiten duten Oiartzungo emakumeen egoera? Eta kirola egiten ez duten emakumeek, zergatik ez dute kirola egiten? Zerk baldintzatzen du haien kirol jarduera?

udal albisteak oiartzungoudalainformatzen 10

Herriko kirol eskaintza integrala eta udal kirol azpiegiturak genero ikuspegitik aztertu dira, emakume eta gizonen artean zein desberdintasun dauden behatzeko, emakumeenganako diskriminazio egoerak baldin badaude antzeman eta zuzentzeko proposamenak jasotzeko. Horretarako kirol arloko azpi-eremu ezberdinak aztertu dituzte: Udaleko kirol saila, partaidetza kirola, kirol federatua, eskola kirola eta azpiegiturak.

Federatutako kirolean aritzen den gizon eta emakume kopuru eta egiten duten kirol mota, klubetako zuzendaritzen osaera, eskola kirolako partaideak, kiroldegiko bazkideak, ikastaroetako abonatuak, espazioen erabilera eta Udaleko Kirol Sailetik egiten diren egitasmo eta hitzarmenak aztertu dituzte besteak beste, emakumeek kirola egiteko dituzten oztopoak detektatzeko.

Kanpoko aditu batek burutu duten ikerketa kuantitatiboaz gain, 7 hilabeteko prozesuan egindako galdetegi, talde dinamika eta elkarrizketetan parte hartu duten 31 eragile, teknikari eta herritarrekin osatu dute Oiartzungo kirol esparruaren egoeraren argazkia.

Emakume eta gizonen kirol praktikan arrakalak Ezberdintasun nabarmenak antzeman dituzte kirola egiten duten emakumeen eta gizonen kopuruetan, kirol federatuan eta eskola kirolan bereziki.

Oiartzunen dauden kirol federatuko lizentzien laurdena baino gutxiago dira emakumeenak: 980 lizentzietatik 240 bakarrik (%24). Gizonek federatutako 12 kirol ezberdinetan

parte hartzen dute; emakumeek aldiz, 8 kiroletan. Herriko 5 klubetako zuzendaritzetan %19a besterik ez da emakumezkoa. Eskola kirolan ere bistakoa da aldea: 275 haurrek egiten dute eskola kirola herrian. Horietatik 107 dira neskak (%39) eta 168 mutilak (%61).

Ezberdintasunak kuantifikatzeaz gain, arrakala horren atzean dauden faktoreak ere detektatu dituzte elkarrizketa eta talde dinamiketan, eta horiek iraultzeko proposamenak jaso dituzte: udal barruan hartu beharreko neurriak, kirol elkarteei laguntzea emakumeen parte hartzea errazteko, ikastetxeekin eskola kirolaren gaineko hausnarketa egitea eta beste hainbat ekintza.

Hasitako bidean jarraitzeko ekintza plana

Azken urteetan kirolean genero ikuspegia egindako lanari esker aurrerapauso garrantzitsuak lortu direla ere nabarmendu du ikerketak; kontratazioak egiterakoan berdintasun klausulak txertatzea, dirulaguntzak ematerakoan genero ikuspegia kontuan izatea eta udaleko kirol eta feminismo sailen arteko elkarlana, besteak beste.

Hasitako bidean pauso gehiago eman behar direla argi utzi du hala ere azterketak. Ahulguneak zuzentzeko neurri ezberdinak landu eta lehentasunak zehaztuko ditu orain Udalak. Herriko kirol elkarteekin egingo du lanketa, elkarlana ezinbestekoa izango baita kirolean ere emakume eta gizonen parekidetasuna lortzeko.

Diagnostikoaren emaitza guztiak udalaren webgunean daude ikusgai.

www.oiartzun.eus 11 oiartzungoudalainformatzen
Nora Velez del Burgo eta Edorta Fernandez feminismo eta kirol zinegotziak.

Klima eta Energia plana herri jasangarriagoa eta arduratsuagoa izateko

Klima aldaketari elkarlanean erantzuteko eta egokitzeko gai den herria lortu nahi dute.

Berotegi Efektuko Gasak dira klima-aldaketaren erantzule nagusiak. Gaur egun bizitzeko dugun moduaren eta eguneroko praktika eta ohituren ondorioz geroz eta CO2 tona gehiago isurtzen ditugu atmosferara. 85.676 tona CO2 baliokide igorri zituen Oiartzunek 2019an, 2010ean baino 3.000 gehiago. Joena hau mantenduko bagenu, 2030ean 90.000 CO2 tonatik gora isuriko lirateke herrian.

Azken 40 urteetan 1,2º igo da Oiartzungo batez besteko tenperatura eta prezipitazio kopuruak behera egin du (eguneko metro koadroko 5,5 litrotik 4,6ra). Bizi eta kontsumo ohiturak mantendu eta neurririk hartuko ez bagenu mende amaierarako 4,5º igoko litzateke tenperatura. Bero boladak, lehorteak eta gau tropikala ere ugaritu egingo lirateke. Urtean 22,2 euri egun gutxiago izango genituzke eta prezipitazio oso handiko egun gehiago eta uholde arrisku handiagoa izango genuke.

Mugikortasun-ereduan aldaketa sakonak bultzatzea eta energia-trantsizioan eta elikadura burujabetzan pauso sendoak ematea ezinbestekoa dugu ondorio hauek gutxitzeko. Oiartzungo Udala ari da klima-aldaketaren aurka lanean eta Klima eta Energia Plana egin du.

Autoek eta beste garraiobide kutsakorrek sortzen dute CO2 gehien

2030. urterako energia eta kliman herri bezala lortu beharreko erronkak zehaztu eta horretarako martxan jartzeko ekintzak jaso ditu. Abiapuntua ezagutzeko Oiartzungo egoeraren diagnosia egin zuen lehenengo.

%13 igo da herriko energia kontsumoa 2010etik eta udalerriak sortutako gasak %3 handitu dira. Sektorez sektore egin dute azterketa eta berotegi efektuko gasen isurketaren erantzule nagusia mugitzen garen modua dela ikusi dute. Garraiobide kutsakorrak eta bereziki autoak erabiltzeagatik 53.000 tona CO2 isurtzen ditugu urtean Oiartzunen, kopuru osoaren %61. Emisioen %16 zerbitzuen sektoreak sortzen du, etxebizitzetako gas eta elektrizitate

kontsumoak %9, industriak %6 eta lehen sektoreak %5.

4 ardatzeko elkarlanerako plana

Energia burujabetzan aurrerapausoak eman eta klima larrialdiari aurre egiteko proposamenak jaso dituzte planean. 2030erako berotegi efektuko gas isurketak %40 murriztea sortzen den hondakin kopurua %15 jaistea lortu nahi dute, besteak beste.

4 ardatz estrategikotan banatu dituzte herri jasangarria eta arduratsua lortzeko 64 ekintzak: Oiartzungo sektore ezberdinetan energia eraginkortasuna bultzatu eta berriztagarrien erabilpena sustatu; klima-aldaketa arintzen laguntzen duen herria lortu; klima-aldaketaren inpaktuen jarraipetan egiten duen eta beharrezko konpromiso klimatikoa erakusten duen herri erresilientea erdietsi; eta energia trantsizioan udal eredugarria izan. www.oiartzun. eus webgunean ikusi daitezke proiektu eta ekimen denak.

Diagnostikoa egin eta ekintza proposamenak jasotzeko herriko hainbat eragile eta bizilagunekin elkartu da Udala eta bidea elkarlanean egiten jarraitu nahi du, herritar guztion artean egingo baitiegu aurre klima aldaketak jartzen dizkigun erronkei.

udal albisteak oiartzungoudalainformatzen 12

Herrirako aurreikusitako planek eta proiektuek euskararen erabileran izan dezaketen eragina ebaluatuko du Udalak

Hizkuntzaren normalizazioan kalterik sortuko duen aztertzeko eta neurriak hartzeko ordenantza onartu du.

Oiartzunen aurreikusitako proiektu eta plan pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen eragina ebaluatzeko ordenantza arautu du Udalak. Proiektu hauek onartzeko prozeduretan eta baimena ematerakoan egoera soziolinguistikoan izango duten eragina neurtuko dute, euskararen erabileran kalterik sortzen ez dutela ziurtatzeko eta eragin negatiborik sortzen badute, zuzentzeko neurriak hartzeko.

Lurralde-antolaketak hizkuntza-normalizazioan duen eragina berebizikoa da. Norbanakoak euskalduntzeaz gain, espazioak euskalduntzea ere ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako. Lurraldearen antolaketamailan garatutako politikek eta garapenek eremu horietako hizkuntza-politikatzat hartu diren erabakiek baino eragin handiagoa izaten dute euskararen ezagutzan eta erabileran. Horregatik, hainbat proiektu berrik herriko trafikoan, ekonomian, azpiegituretan, naturguneetan eta beste hainbat arlotan izan dezaketen eragina neurtzeko egiten den moduan, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) ere egingo du aurrerantzean Udalak, hizkuntzaren bilakaeran izango duen inpaktua aztertzeko.

Euskararen erabilera sustatzeko tresna

Euskararen erabilera sustatzeko tresna izango da ordenantza berri hau. Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak azaldu duenez, egitasmo publikoek eta jarduera pribatuek “euskararen sustapenari kalterik ez egiteko” sortu dute araudia. “Hizkuntza batek, biziko bada, bera nagusi den lur eremuak behar ditu, arnasguneak behar ditu. Bere funtzio guztiak mugarik gabe, askatasunez, bete eta garatzeko lekuak behar ditu. Eta espazio hauek zaintzeko ezinbestekoa da egoera soziolinguistikoan eragin dezaketen faktoreak aztertu eta neurriak hartzea”.

Hiri-antolamenduko plan orokorrak, etxebizitza promozio

berriak, industrialdeak, merkataritza guneak, turismo planak, zerbitzu ekipamenduak edota aisialdirako espazio berriak egiterakoan oiartzuarren edo bisitarien hizkuntzagaitasunean eta erabileran izan dezaketen inpaktua neurtuko dute eta dagokion kasuetan neurri zuzentzaileak proposatuko dituzte.

ELE batzordea

Plan eta proiektuen eragin linguistikoaren ebaluazioaz arduratuko den ELE batzordea sortu du Udalak, hizkuntzainpaktuaren gaineko erabakiak hartzeko. Proiektua garatzen hasi aurretik, organo sustatzaileari euskararentzat mesedegarriak diren funtsezko alderdiak eta hartu beharreko neurriak zein diren zehaztuko du taldeak.

Euskara zinegotziak, teknikariak, idazkariak eta ebaluatzen den egitasmoaren inguruko arloko udal teknikariak osatuko dute batzordea, besteak beste.

www.oiartzun.eus
13 oiartzungoudalainformatzen
udal albisteak
Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz Normalizaziorako zinegotzia.

Alex Bargalló judokarentzat izan da 2023ko Kirol Saria

Oiartzunen judoa irakasteko eta zaletasuna zabaltzeko egindako lana eskertu nahi izan dute.

Alex Bargalló judo irakasleak jaso du Oiartzungo VIII. Kirol Saria. 2016an hasi zen Udala kirol arloan egindako ibilbidearengatik, lortutako emaitzengatik edo herrian kirola sustatzen egindako lanarengatik nabarmendu diren oiartzuarrak eskertzen. Saria jasotzeko 23 hautagai ezberdin proposatu dituzte aurten herritarrek eta horien artean Bargalló omentzea erabaki du UKABek (herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak), azken 40 urteetan Oiartzunen judioa irakasteko eta zaletasuna zabaltzeko egindako lanagatik.

40 urte judoarekiko pasioa kutsatzen

Duela 4 hamarkada hasi zen Bargalló Oiartzunen judoa eskolaz kanpoko jarduera gisa irakasten. 1983an sortu zuen Elizaldetarrak Judo Elkartea. Hasieratik oso ongi funtzionatu zuen eta 50 haurrek eman zuten izena lehen urtean. Ordutik urtero-urtero handituz joan da judoa praktikatzen duten ikasle kopurua. Orain arteko bide luzean 2.250 ikasle izan ditu eta 160 kide ditu gaur egun Elizaldetarrak-ek.

Judoaren bidez hezkuntza fisikoan eragitea izan da bere helburua. Ehundaka izan dira 40 urte hauetan zehar bere lanari esker judoa ikasi duten oiartzuarrak eta jakin du judoarekiko duen pasioa denei kutsatzen. Bere ibilbidean egindako lan honengatik guztiagatik omendu nahi izan dute Oiartzungo Udalak eta herriko kirol elkarteek Bargalló.

Merezitako omenaldia

Merezitako omenaldia egiteko Landetxe kultur aretoan

elkartu ziren azken 40 urteetan ondoan izan dituen ikasle eta taldekideak, Oiartzungo kirol elkarteetako kideak, Udal ordezkariak, senideak eta lagunak.

Oiartzungo herriaren izenean eskerrak eman zizkion Edorta Fernandez Kirol zinegotziak, “judoaren bitartez oiartzuarrak kirolean eta baloreetan hezteagatik, inor atzean utzi gabe”. Judoarekiko pasioa “kutsatzen” jakin duela nabarmendu zuen Fernandezek. “Lehen ikasle zirenak guraso dira orain. Kasu batean 3 generazio ere pasa dira zure eskuetatik. Judoaren beste familia bat sortu duzu”.

Joana Mendiburu alkateak eman zion saria. 40 urteko ibilbidean Oiartzungo hainbat eta hainbat etxetan hiztegi berri bat sartu izanaren “erruduna” Alex dela esan zuen udalburuak. “Haurrek beregan sentitzen dute babesa lehiatzera joaten direnean eta bere eskuetatik pasa zareten oiartzuarrek Alexek eskainitako oroitzapen onak eta berekiko maitasuna besterik ez dizkidazue aipatu”. Eskerrak eman zizkion alkateak, “kirol disziplina batean horrelako miresmena irabazteko gogotik eta bokazioz” lan egiteagatik.

Hunkituta jaso zuen Bargallók Oiartzungo VIII. Kirol Saria. Kirol klubean 40 urteko ibilbide luzea egin duen arren “erraza” izan dela aitortu zuen. “Ez dakit merezimendu handirik duen, gustatzen zaidan zerbait egin dudalako eta gainera, jende bikainez inguratuta. Nolanahi ere, mila-mila esker”.

udal albisteak oiartzungoudalainformatzen 14

Lihoa hari bihurtuz

Lihoa ehungintzan erabili zen lehenengo landare zuntza izan zen. Lanketa luzea, zaila eta gogorra izaten zen, eta normalean baserriko emakumeek egiten zuten prozesu guztia. Belaunaldiz belaunaldi ibili ziren zuntz honekin lanean. Duela 30 urte baino gehiago hasi ziren Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilleta senar-emazteak lihoaren lanketa ikertzen eta erabiltzen ziren tresna ezberdinak biltzen. 80 piezatik gora jaso dituzte. Ezin hobeto azaldu zuten hazitik hasi eta oihala bihurtu arteko prozesua aurtengo Ondare Jardunaldietan.

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzen

Maskulinitate eta feminitate sexista hegemonikoak esparru guztietan du isla: harremanetan, lan esparruan, ekonomian, familian, aisialdian, zaintzan… Ikasi eta jaso dugun maskulinitate eta feminitate sexista deseraikitzea ezinbestekoa da berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko jendartea lortzeko. Gizon izateaz, maskulinitate eredu ezberdinez, maskulinitate hegemonikoak dituen ondorioez, botere harremanez eta pribilegioez hausnartu eta lanketa egiteko 10 orduko trebakuntza jasotzen ari dira Udaleko gizonezko langile eta zinegotziak.

Ongi etorri!

Azken 12 hilabeteetan Oiartzunera bizitzera etorritako 291 pertsonei harrera beroa egin zieten azaroaren 26an. Otordutxo baten bueltan Abaraxka ludotekan elkartu ziren urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako auzokide berriak, betitik edo aspalditik Oiartzungo herritarrak direnak, haurrak, helduak, gurasoak… Bertako eta urrutiko jakiak eta doinuak izan ziren protagonista. 2015ean hasi zen Udala herriko eragileekin batera bizilagun berriei harrera egiten, Oiartzun nola den kontatu eta elkar ezagutzeko.

www.oiartzun.eus
albisteak 15 oiartzungoudalainformatzen
udal

Haurren partaidetzarako kanal iraunkorrak diseinatzen hasi dira

Haurtzaroaren kulturatik birpentsatutako parte hartzea praktikara eramateko proiektu polituan parte hartzen ari dira Udala eta herrian haurrekin lan egiten duten eragileak. Oiartzungo haurren parte hartzerako kanal iraunkorrak sortu nahi dituzte, haien garapen integralean sakontzen jarraitzeko, ahalduntzeko, subjektu moduan auto-antolatzen hasteko baldintzak sortzeko eta aniztasunari ahotsa emango dion parte hartzearen kultura berri bat sortzeko. Oinherrik bultzatutako ekimena da.

Xabier Lete XXXVI. Prosa eta Poesia Lehiaketak baditu saridunak

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin zuten abenduaren 4an, poeta oiartzuarraren heriotzaren hamahirugarren urteurren egunean. Euskarazko literaturaz gozatzeko, euskaraz irakurtzeko ohitura hartzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko helburuarekin jarri zen martxan lehiaketa hau. Hogeita hamaseigarrenez poesia eta kontakizun ederrak idatzi dizkigute herriko haur eta gazteek. Idazkien atzean dagoen sormen lan handia nabarmendu zuen Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz Normalizaziorako zinegotziak.

Elkarlanean sortu dituzte gabonetako apaingarriak

Oiartzungo kaleak elkarlanean edertzeko ekimena egingo dute lehen aldiz Udalak, herriko sortzaileek, ikastetxeek eta Abaraxkak. Sormena eta irudimena erabiliaz dekorazio originala, polita eta jasangarriagoa sortu dute elkarlanean, argi gutxiago erabili eta egunez ere gabon giroaz gozatzeko. Materiala eta dekorazioa bildu eta sortzeko saioak antolatu dituzte eta burubelarri ibili dira lanean azaroan eta abenduan.

udal albisteak oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 16

plenoak

2023/10/24.

Palestinar herriari elkartasuna adierazi zioten urriko udalbatzarrean.

EH Bildu eta EAJko zinegotzien adostasunarekin onartu zituzten urriko udalbatzarreko gai zerrendako puntu guztiak.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren 179/2019

Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko emandako epaia dela eta bi alderdiek adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuen Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz Normalizaziorako zinegotziak.

Urtarrileko udalbatzarrean, 2023an Urmendi haur eskolari udalak 798.000 euroko ekarpena egingo ziola adostu zuten, zerbitzuaren gastuen erdia ordaintzeko. Beste erdia Eusko Jaurlaritzak eta familiek ordaintzea aurreikusi zen. Maiatzean 0-3 urte bitarteko haurren heziketa doakoa izatea erabaki zuen Udalak eta gurasoek ordaintzen zuten irakaskuntzari dagokion kuota beregain hartzea. Gurasoek ordaintzen zuten kuota bere gain hartzeko, Urmendiri 43.094 euroko ordainketa gehigarria egitea adostu zuten zinegotziek. 2023ko azken lau hilabeteetako desorekari dagokion zenbatekoa da. 2023an guztira 841.094 euro bideratuko ditu beraz Udalak Urmendi haur eskola zerbitzua eskaintzeko.

Eskari-galderetan Palestinako egoera izan zuten hizpide. Talde bakoitzak irakurketa propioa egin zuen. Palestinako egoeragatik udal ordezkarien kezka agertu zuen Jexux Olaziregi EH Bilduko zinegotziak. Gazako sarraskia “onartezina” dela adierazi zuen. “Ia 20 urteko blokeoaren ondoren, Gazan bizi diren pertsonak zigor kolektibo baten biktima izaten ari dira. Genozidio baten aurrean gaude, nazioarteko zuzenbidearen urraketa onartezina da, nazioarteko komunitateak onartu behar ez duena”. 75 urteko gatazka dela esan zuen eta bakea lortzeko, “nahitaez” Palestinaren okupazioarekin amaitu eta haren eskubide nazionalak aitortu behar direla, “estatu independente eta bideragarria eratzeko eskubidea barne”.

Janire Mitxelena EAJ-PNV taldeko bozeramaileak azken hilabetean Israel eta Palestinaren arteko gatazkan egon diren “bortizkeria guztiak” gaitzesten dituztela adierazi zuen, “alde batekoak zein bestekoak”. “Kezka handiz ikusten dugu bortizkeriak gora egin duela”. Horregatik “gatazka honetan berehalako eskuhartzea” eskatu zioten Nazio batuen Erakundeari, Europako Batasunari eta orohar nazioarteko komunitatea osoari eta “erabakimenez eta deskantsurik gabe” jardun dezatela egoera hau geldiarazteko, bakearen alde lan egiteko eta sarraski honi amaiera emateko.

Urriko protokolo gastuak 422,58 € izan ziren inprenta, diseinu, garaikur eta harpidetzetan.

2023/11/29.

1080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu du Udalak.

EH Bilduko eta EAJ-PNVko hautetsiek aho batez onartu zituzten AHTren aurkako alegazio berriak. Trenaren proiektua bertan behera uzteko eskatu zuten Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatian bideragarritasun juridiko, tekniko eta ekonomiko ezagatik.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako gutxieneko pentsioari buruzko mozioa ere izan zuten hizketagai azaroko udal osoko bilkuran. Duintasuna taldeko Joxe Iriarte Bikila-k aurkeztu zuen kopuru minimoa 1080 eurotan zehazteko haien eskaera, “premia sozial urgentea eta justiziazkoa” delako. Gaur egun EAEn 167.718 pentsiodunek 1080 eurotik beherako diru-sarrerak dituztela azaldu zuen, emakumeak gehienak.

“Gaur egungo bizi-kostuaren hazkunde esponentzialaren ondorioz, pentsiodun askok ez dute oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa diru-sarrera. Horregatik, beraien beharretara egokitutako etxebizitza, elikadura osasuntsua edo haien osasuna edota mendekotasuna artatzeko zerbitzuak eskuratzeko aukerarik ez dute”. Horregatik, bi eskaera egin zituzten: Espainiako Estatuari lehenengoa, 1080 euroko gutxieneko pentsioa berehala ezar dezan eta EAEko eta Nafarroako gobernuei bigarrena, Estatuak bere partea egin bitartean beraien eskumenak baliatu eta 783 eurotan dagoen gutxieneko pentsioa 1080 eurora arte osa dezaten.

EH Bilduko zinegotzien botoekin onartu zen mozioa. EAJk kontra bozkatu zuen. “Gizarte Segurantza da egokitzapenak gauzatu behar dituena eta hori Estatuaren eskumena” dela esan zuen Janire Mitxelena taldeko bozeramaileak eta horregatik “mozio honen bidez ardura eta eskaera euskal instituzioetan ipintzea zertara datorren” galdetu zuen. Kotizatu ez dutenei 1080 euroko pentsioa ezartzea kotizatu dutenentzat bidezkoa izango al litzatekeen ere galdegin zuen.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala onartu eta bi konpromiso hartu zituzten talde politikoek. Batetik, euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu eta bide urratzaile izateko konpromisoa. Bestetik, euskarak ezinbestekoa duen lege babesa lortzeko lanean gainerako erakundeen eta eragileen bidelagun izatekoa. “Dagokigun arduratik, gaur egungo atakari aurre egiteko benetako lege orubea eta aurre egiteko egiturazko neurri sendoak lortzeko” elkarlanean jarraituko dutela adierazi zuten.

Azaroko protokolo eta ordezkaritzari gastuak 743,49 € izan ziren lore, eskela, jardunaldi eta luntxetan.

www.oiartzun.eus 17 oiartzungoudalainformatzen

iruditan

oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 18
Kirol astea Kirol astea Kirol astea Joakina Artolak 100 urte Itturri Eguna Gau Beltza Gau Beltza Azaroak 1eko lore-eskaintza Zai, Zoi, Ele! Gari eta Iñigo Astiz Oiartzuarock Ondare Jardunaldiak Ondare Jardunaldiak Hitzen Lihoa Hitzen Lihoa Auzoen arteko desafioa

iruditan

www.oiartzun.eus 19 oiartzungoudalainformatzen
Auzoen arteko desafioa ‘L-UR’ emanaldia Oiartzungo jubilatuen eguna Arditurriko murala elkarlanean sortzen Musika Festa Txikia Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna Munduko arrozen eguna Greba feminista orokorra Oarsoarrak sari banaketa HemenGuk neguko azoka Euskararen astea Euskararen astea Prosa eta Poesia lehiaketako sari banaketa Txerri Eguna Txerri Eguna
Argitaratzailea: Oiartzungo Udala Diseinua eta maketazioa: Dixidu Diseinu Grafikoa Inprimaketa: Antza Komunikazio Grafikoa Lege Gordailua: Donostia-1216/91
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.