Hemen ditugu berriz Xanistebanak, ospakizunetan murgiltzeko egun alaiak. Mimoz prestatutako ekitaldiz osatu du aurten ere jai-batzordeak festetako egitarau oparoa, mimoarekin prestatuko ditugu ospakizunetarako jan-edanak eta goxo besarkatuko inguruko lagun eta adiskideak.
Aurten ere izango dugu musikaren doinuez gozatzeko aukera, danbor hotsetan murgiltzekoa, dantzatzekoa, saltoka eta brinkoka aritzekoa, eta abar. Arrazoi batengatik edo besteagatik gure artean egongo ez direnak gogoratzeko ere egun bereziak izan ohi dira, eta halaxe gogoratuko ditugu horiek guztiak ere, mimoz.
Bakoitzak bere erara biziko ditu jaiak, baina ez ditzala inork bakardadean bizi. Horretarako dira herriko jaiak, elkartzeko, topo egiteko, gozatzeko. Hain zuzen ere horixe baita jaiek herriari egiten dioten ekarpenik handiena: alaitasun giroa nagusitzea plazara etorri eta ekitaldi baten bueltan aspaldi ikusi gabekoren batekin topatzeko. Une bereziak sortzen dira eta komunitate sentimendua indartzen da. Horregatik, jaioberriei atsolorrean ongietorria egiten diegun bezala, Oiartzunera eto-
rri berri direnei ongietorria eman nahi diegu jaien hasieran. Eskutik helduta plazara aterako ditugu, soka-dantza gurekin dantzara, Oiartzun herri zabala bezain irekia izatea nahi dugulako.
Une horretatik aurrera ez da aspertzeko tarterik izango, ez horixe! Hori da-eta garrantzitsuena: gozatzea eta ondo pasatzea, betiere, ingurukoekin errespetuz jokatuz. Bide horretan, aurten ere, eraso sexisten kontrako neurriak hartuko ditugu. Alde batetik, horiek saiheste aldera, sentsibilizazio kanpaina eta informazio puntuak jarriko dira. Bestalde, aurreko urteetan bezala, edozein dela egoera, telefono bidezko eta aurrez aurreko artatze zerbitzua egongo da.
Egun gutxi geratzen dira. Hementxe ditugu herriko jaiak! Gozatu ditzagun oiartzuarrok ongi dakigun bezala, herri honek eredu izaten jarrai dezan.
OndO pasa Xanistebanak!
Joana Mendiburu Garaiar, Oiartzungo alkatea
Xanixtebanak! Aurten ere iritsiko dira puntual-puntual, urtero legez, huts egin gabe. Eta poza zabalduko da Aiako Harriaren magalean, alaitasuna izango da nagusi herritarren artean. Bai oiartzuarrok baita kanpotik etortzen direnak ere gustura ibiliko dira propio prestaturiko egitarau oparoaz gozatzen.
OIARTZUN 2025 urtekaria ere hementxe da, 55. alea hain zuzen ere, urtero bezala ilusio handiz landua. Urtekari Batzordean aurten ere tinko lan egin dugu 1956an argitaratutako lehen zenbakiari jarraipena emateko asmoz. Irakurle zintzoak izango du nahiko mami Oiartzungo argitalpen berri honetan.
Aurtengo elkarrizketa nagusia Joseba Gurutz Ezeiza Aizpurua Kaxkari egin diogu. Ibiltari nekaezina, Oiartzungo Bertso Astearen sortzailea ere bada, besteak beste.
Harekin batera, auzoetako hainbat protagonista hobeto ezagutzeko aukera izango du irakurleak, hala nola: Feli Garaño Pikabea; Saioa Ballesteros Egiazabal; Karmele Irastorza Lekuona... Baita ere gogora ekarri nahi izan ditugu gure artetik joan diren eta auzoetako nahiz herriko bizitzan garrantzitsuak izan diren Arantxa Lete Bergaretxe eta Markel Galdos Cardeñoso.
Historia atalean, berriz, Arpideniako harmarria; Oiartzun ezagutzen; eskola ez-ofizialak Oiartzunen; Dionisio Martiarena… moduko gaiekin ez da aspertuko irakurlea. Eta kultur arloan nahiz kirolean urtean zehar egin diren jarduerak jaso dira zintzoki.
Ohiturari jarraituz, aurten ere herritar ugarik parte hartu du urtekari hau osatzen. Horrela, denon artean herriko historia osatzen jarraitzen dugu. Urtekari Batzordeko kideok oso eskertuak gaude haien lanekin.
Bukatzeko, gogoramen berezia arrazoi ezberdinak direla medio gure haranetik kanpo dauden oiartzuarrentzat.
Xanisteban zoriontsuak guztiontzat!
Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak
Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi
Josune Cousillas Aramendi
Joxan Eizmendi Garate
Izaskun Madariaga Iragorri
Haizea Saez de Egilaz Perez
Jaione Ugaldebere Sarasua
ESKERRIK ASKO “OIARTZUN”!
Aldizkari itxurarekin eta oraingoarekin alderatuta orrialdez argalagoa bazen ere, Oiartzun aldizkaria 1956an sortu zen, oraindik askok gogoan dituzten herriko seme prestu batzuen eskutik.
1959an lan hori eten egin zen eta 1975 arte ez zen berriz plazaratu.
Ordutik aurrera, urtero eta jaietako igorle, jaso ditugu belaunaldiz belaunaldi herritarrek egindako kolaborazioak.
Hasieratik gai ugari jorratu dira; lehenengo urteetan sailak egin gabe osatu ziren aleak, baina denborak aurrera egin ahala, 1980tik aurrera, artikuluak egun ezagutzen ditugun antzeko sailetan joan ziren egituratzen.
Oiartzunen 69 urte horietan zehar gertatu diren aldaketa historiko, politiko, ekonomiko, soziologiko eta kulturalen lekukoa dugu Oiartzun, bai bertan lantzen diren gaien, grafikoen eta irudien aldetik begiratuta, baita 1988tik aurrera argazki sail bereziaren edukien aldetik ere.
1992an Adolfo Leibar Axpek, bere seme Luis Carlosen ezagutza informatikoaz lagunduta, aurkibide orokorra egiteko lanari ekin zion, baita egin ere 2007 arte, eta lau aletan eman zen argitara, lehena 1956-1991 urte bitartekoa, bigarrena 1992-1997 artekoa, hirugarrena 1998-2002 artekoa eta laugarrena eta azkena 2003-2007 urteen artekoa.
2021ean Elena Zalakainek, aurkibide eta urtekari horietan guztietan jasotako informazioa bilduz, Oiartzun urtekariko artikuluen eta egileen bilatzaile digitala prestatu zuen. 2022ko urtekaria argitaratzearekin batera jarri zen ikusgai, oraindik azken urte horretako edukiak gehitzeko denbora eman ez bazuen ere.
Oiartzungo Ondarearen web orrialdean aurkituko duzue orain berrituta 1956-2025 arteko aurkibide orokorra, bertan 3.000 artikulu eta argazki baino gehiago daude zerrendatuta, sarrera bakoitzaren zenbakia, urtea, orrialdea, egilea, izenburua eta saila ahal izan den neurrian sartuz.
https://ondarea.oiartzun.eus/eu/ondarea/ argitalpenak txertatu da artxibo hori.
Urtekari Batzordeak bereziki eskertu nahi dio Elena Zalakaini bilketa lan hori egin izana, aukera ematen duena historikoan artikuluak aurkitzeko.
Bukatzeko, Elena Zalakainek 2022ko eskertzaidatzian plazaratu zuen mezua geure eginez, hauxe adierazi nahi genuke guk ere boluntario eta idazle guztien lanak eskertzeko:
Eskerrik asko, Oiartzun!
URTek ARI BATZORdeA
ELKARRIZKETA KAXKA
JOSEBA GURUTZ EZEIZA AIZPURUA 'KAXKA'
«Aitak etxean zituen bertsopaperek piztu zuten nire bertsoarekiko zaletasuna, baita nire abertzale izaera ere»
Ibiltari nekaezina, Oiartzungo Bertso Astearen sortzailea ere bada. Herriko Oroimen Historikoa azalaratzen dabil gaur egun. Gizon iaio eta mainosoa, udaletxeko brigada-buru izan da 32 urtez, makina bat proiektu eta eraberritze lanetan murgilduta ibili delarik. Aipatu gabe ezin da utzi Uztapide handiaren itsumutila ere izan zela, hainbat urtetan haren ahotsa izan baitzen Zestoako semeari egindako omenaldi ugaritan.
Hara gure galderei KaxKaK emandaKo erantzunaK.
g: denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure jaiotetxearen eta familiaren berri.
E: Bai, 1950eko ekainaren 10ean jaio nintzen, Ergoien auzoko Paloma etxean. Besoetako haurra nintzela, berriz, Iturriotz auzoko Iriarte-berri baserrira eraman ninduten, Goiko-etxe izenarekin ezagunagoa bada ere. Izan ere, han nire amabitxia, amaren ahizpa, eta aitabitxia, Joxe Krutz, bizi ziren. Haren izena alferrik jarri zidaten, baina.
Gurasoak Antonio eta Luisa nituen. Aita, Antonio Ezeiza Mitxelena, Larre Handiko baserrikoa zen, Txikierditik goiti igota dago, Errenteriako lurretan. Ama, berriz, Luisa Aizpurua Oiarbide, Intxixutarra. Ama Ergoienen bizi izan zen, Lataborda baserrian. 1939an, berriz, militarrek hartu zuten baserria eta gure amona sei umerekin (bost bereak eta beste bat jasoa) Iturriotz auzora etorri zen bizitzera, Sarasene etxeko goiko pisura.
Nire gurasoek Errenteriako Pekin fabrikan elkar ezagutu zuten eta gero ezkondu egin ziren. Amak lantegia utzi zuen, garai hartako ohiturari jarraituta.
aiton-amonak ezagutu al zenituen?
Amaren ama bakarrik ezagutu nuen, Agustina Oiarbide. Aitona ez nuen ezagutu; Simon Toribio Aizpurua Agirrezabala zen, Olaziregi baserrikoa. Birramona Garaño baserrikoa zen; birraitona, berriz, Anatxurikoa.
Aitaren gurasoak Beizamakoak ziren eta haiek ez nituen ezagutu. Aitaren aita ni besoetako umea nintzela zendu zen.
zenbat senide zarete?
Bi gara: ni zaharrena naiz eta gero jaio zen Juanita, nire arreba.
nondik dator zure izengoitia?
Iturriozko eskolan sei urterekin hasi nintzen eta han berehala egin zidaten bigarren bataioa. Goiko-etxetik jaitsi nintzenean, Kaxka deitzen hasi ziren. Kaskazuria nintzen, baina ez bakarra: Romanene-
ko kaskazuria, Garmendiko kaskazuria… horrela ezagutzen zirenak ere bazeuden. Eta kaskazuritik Kaxka izengoitiarekin gelditu nintzen. Nire ondorengoei ere hala deitzen diete gaur egun.
Maria Carmen Monika Losada maistrarekin hasi nintzen, sei urterekin arestian esan bezala. Orduan, auzoko neska-mutilak elkarrekin joaten ginen, eskolan gela bakarra zegoen eta. Sei urterekin hasi eta hamalau urte bitarte hantxe, denok elkarrekin. Harekin hamar urte arte aritu nintzen ikasten, halere. Asko maite genuen.
Gero, auzoan ume kopurua handitu zenean, beste zati bat erantsi zioten eskolari eta orduan bereizi zituzten neskak eta mutilak. Obrak egin bitartean, gaur egungo Manuel Lekuona Bibliotekako eraikinean ikasten genuen. Hara joaten ginen egunero Iturriozko ume guztiok. 1960-61 ikasturtean gertatu zen hori. Gainera, ordurako gure familia Ibarrera jaitsia zen bizitzera, nik hamar urte nituela. Hortaz, ni Zurkotik barrena joaten nintzen Elizalde auzora.
Orduantxe hasi zen gure kalbarioa, maisuak etorri zirenean; izan ere, maistrarekin euskaraz ongi moldatzen ginen. Maistra guretzat ama bezala zen.
Joxe Krutz Kaxka, eskolako argazkian, 7 urte zituela (1957-58 ikasturtea).
Gero, maisuekin dena aldatu zen. Haiek egurra banatzen zuten. Lehendabiziko maisua Don Ciriaco izan zen. Garmendi baserrian egon zen apopilo. Hark beste anaia ekartzen zuen, Don Luis, titulurik ez bazuen ere. Anaiaren bajak kubritzera etortzen zen. Don Ciriaco gero Afrikara joan zen soldadu. Gero jakin genuen baita ere polizia armadan sartu zela. Hortaz, atera kontuak zernolako mentalitateko maisuak genituen guk. Gainera, gaztelaniaz ikastera derrigortuta geunden, nahiz eta guretzat arrotza izan. Maistra euskalduna zen eta oso ongi moldatzen ginen harekin; maisuekin, berriz, ezinezkoa.
Don Gerardo Yubero izan zen hurrengo maisua. Nahiko gizon ona, edadekoa zen. Bere emaztea euskalduna zen eta eskolaren gainean zegoen etxebizitzan bizi izan ziren. Bera ez zen euskalduna.
Iturriotz eskolako ikasleak, Carmen Monica Losada maistrarekin, M. Lekuona Bibliotekako kantoian (1961-62 ikasturtea).
anekdota polita baduzu maisu horrekin, ezta? Bai, gogoan daukat oraindik. Maisu hura genuen garaian, Oiartzunen zeuden guardia zibilen sarjentoaren semea etortzen zen gure eskolara. Javier zuen izena. Gelan euskaraz hitz egiten bagenuen zigortu egiten gintuen maisuak. Egun batean, nonbait euskaraz hitz egiten sumatu ninduen eta maisuak deitu ninduen bere mahaira eta “No hablaré el vascuence mientras esté en la clase” 100 aldiz idazteko zigorra jarri zidan. Nire koadernoarekin esertzera abiatzean, gure eskolako pupitreak tapa altxatzen zen horieta-
koak ziren eta Javierrek, sarjentoaren semeak, tapa altxatu eta burla egin zidan behatzez, “izorra hadi” eginez. Orduan, nik, pasaeran, pupitrearen taparekin buruan jo nuen Javier. Eta maisuak hori ikusita deitu zidan berriro, hau esateko: “Ezeiza, ahora 200 veces, para que se te calmen los nervios”. Don Gerardok jo ez zuen egiten, baina horrela zigortzen gintuen.
don matias rego lopez maisua izan zen azkena zuretzat.
Bai, halaxe da. Gailegoa zen, gizon galanta. Hark fuerte jotzen gintuen. Erregela hartu, eskua jarri luzatuta eta indar guztiarekin jotzen zuen. Deskuiduan eskua atzea eginez gero, okerrago zen. Oso fuerte jotzen zuen.
Iturriozko mutilak, Don Ciriaco maisuarekin, auzoko eskolan, 1962ko udan.
Kantatzen al zenuten eskolan?
Bai, Carmen Losadak aginduta Frente Juventudesen kantak abesten genituen. “En pie camaradas…” zen horietako bat. Ulertu gabe kantatzen genuen. Beste bat ere ohikoa zen guretzat, “… la Falange triunfará” esanez amaitzen zena. Nolanahi ere, maistrak bukaera hori aldatu eta horrela amaitzeko agindu zigun: “… nuestra patria triunfará”.
Ama Birjinari ere kantatzen genion, maiatzean. Maistra oso fededuna baitzen.
eskolan dotrina ere ikasiko zenuten. Erdaraz ikasi genuen dotrina eskolan. Gero, sakristiara etortzen ginenean komunio txikia prestatzera, euskaraz ikasten genuen dotrina, Don Eugenio Uranga bikarioarekin. Gogoratzen naiz bikarioak nola beldurtzen gintuen infernuarekin: “A la caldera de Pedro Botero…”. Etxean aginduta, jaiero elizara joaten ginen. Hilabetero, berriz, primer viernes egunean ere komulgatzera joaten ginen. Bezperan, herriko ume guztiak aitortzera joaten ginen elizara. Ilaran jartzen ginen horretarako eta hantxe egoten zen Don Juan Francisco Ormaetxea konfiteak banatzen, makila txar bat hartuta. Zelatan beti, eta norbait hitz egiten sumatu orduko, atera eta… makila astintzen zuen. Jaungoikoa, infernua, beldurra… horiek ziren nagusi garai hartan.
elizak antolatutako desfileak ere ohikoak ziren, ezta?
Neskak Hijas de Maria kongregaziokoak ziren eta mutilok luistarrak ginen. Gudaritzak egiten ziren, peto batzuk jantzita. Eta desfilearen hasieran estandartea eramaten zen. Gure garaian, Antonio Etxeberria alkate izandakoak eramaten zuen. Guk orduan hainbeste maite genuen Don Pablo Irigoien apaiza frankista zen.
Gerra zibilaren denborako testigantzak jasotzen ibili ginenean jakin genuen Don Pablo ere frankista izan zela. Ez hori bakarrik: gerra garaian, tropa frankistak aurreratzen zuten denboran eta errepublikanoak eta abertzaleak atzeratzen, Don Pablok organoa indar handiagoz jotzen zuela elizan jakin genuen.
Eliza orduan bete egiten zen igandero. Goizeko seietan izaten zen lehen meza, eta gero ordu oro izaten zen funtzioa. Hamarretan ospatzen zen meza nagusia. Bost saio, segidan. Eta handik atera ondoren, gizonezko guztiak tabernetara joaten ziren kafea eta pattarra hartzera. Emazteak, berriz, erosketak egitera. Erramu egunean ere, izugarria zen. Nork eraman sorta
handiena, hori izaten zen guztion afana. Eliza dena erramuz beteta...
zeintzuk ziren auzoan zenituen lagunak?
Nire edadeko gazteak: Romananeko Justi eta Jesus Zapirain; Trumoieneko Pedro Mari Manterola; Saraseneko Antonito eta Jose Mari Gaztelumendi; Joxe Ansa Palaziokoa…
Denok futbolean ibiltzen ginen Soroan, arbolen artean. Gero, interbarrios txapelketa jokatzen genuenean, Beheko Plazan arbolak falta eta ez zen erraz izaten asmatzea. Fitxaketan eta zibotarekin ere asko jostatzen ginen Iturriotzen.
olentzerotan ateratzen al zineten abestera?
Bai, horixe! Olentzerotan urtero ateratzen ginen, huts egin gabe. Goiko-etxe baserrian bizi ginela, hiru lehengusu ateratzen ginen kantari: Luis, Angel eta hirurok, kidetsuak baikinen. Biren artean Olentzero eramaten genuen eta hirugarrena poltseroa zen. Garai hartan, auzoko gaztetxo gehienak ateratzen ziren abesten. Gu inguruko baserrietara joaten ginen “Hemen heldu gerade…” abestuz.
Kozkortuta, berriz, Jose Mari Sanzberrok prestatu gintuen Kontzejupean ospatzen zen txapelketan parte hartzeko, argazkian ikusten den moduan. Bigarren gelditu ginen, baina gure ustez epaileak kaletarrak zirelako gertatu zen hori. Irabaztea merezi genuela uste dut oraindik.
Iturrioztarrak Olentzero eguneko txapelketan, Kontzejupean. Ezkerretik hasita: Justi Zapirain, Joxe Gaztelumendi, Antton Mitxelena, Felipe Azpiroz, Kaxka eta Karlos Mari Azurmendi. (Frontisean, Francoren argazkia ederki ikusten da).
14 urte zenituela eskola amaitu eta zer egin zenuen?
14 urterekin bukatu zen nire karrera. Berehala hasi nintzen lanean. Gauetan, Lartaun Gau-eskolan jarraitu nuen ikasten, udaletxean zegoen lokalean. Besteak beste, marrazketa lineala ikasten nuen bertan, Errenteriako Mendibil irakaslearekin. Hark aurkitu zidan lehen lana Urezbea inprentan, 14 urte nituela.
Lanean nebilela, gutxira Saraseneko Luis Urdanpilleta eta Ibarreko Emilio Arbelaitz beren kontura igeltsero lanetan hasiak ziren, obrak egiten eta gazteak behar zituztela haiekin aritzeko jakin nuen. Ni Ibarren bizi nintzen eta Emiliok egin zidan proposamena. Urezbean zenbat irabazten nuen galdetu zidan eta adierazi nioenean nire jornala zein zen, haren laukoitza emango zidatela agindu zidan. Eta halaxe, Errenteriako lanean baja eman eta igeltserotzan hasi nintzen. Baina lan berriak bazuen bere infrentzua: Errenterian 8 orduz lan egiten nuen eta larunbat goiza. Igeltserotzan, berriz, 10 orduz eta larunbat goizetan ere lanera.
gazte garaian txikierdira joateko ohitura ba al zenuen?
Bai, bai, igandero joaten nintzen hara, Iturriotz eta Ugaldetxoko lagunekin. Dantzaldia amaitzean, berriz, Matteonera hurbiltzen ginen afari legea egitera.
Txikierdin ginela ezagutu nituen gerora nire lagun berriak izango zirenak: Manuel Intxauspe Txoko, Imanol Barrenetxea Torres… Eta haiekin hasi nintzen gero Intxixu antzerki taldean. Ni sartu nintzenerako obra batzuk antzeztuak zituzten, Lartaun esate baterako. Nik Orreaga antzezlanean parte hartu nuen. Eneko Aritzaren papera egokitu zitzaidan interpretatzea. Xuberotar estiloko obra bat zen, pastoral baten antzekoa.
Eta Intxixu taldean nenbilela etorri zen bertsoetarako zaletasuna. Izan ere, taldeari egokitu zitzaion Xanistebanetan bertso jaialdia antolatzea eta horretan murgildu nintzen buru-belarri.
Sein Otarres, Mila Bikandi. Belauniko: Gabriel Odriozola, Ane Sein, Maria Angeles Arrastua, Koro Azurmendi, Pili Makutso, Manuel Intxauspe Txoko eta Josu Makutso.
Bertsozaletasuna umetatik datorkizu, ezta? Aita oso bertsozalea genuen. Bertso asko zekizkien buruz, izugarri pila. Etxeko salan jartzen zen buruz zekizkien bertsoak kantari. Oso ongi egiten zuen, gainera. Baina jende aurrean ez zen ausartzen, lotsatia zen.
Bertsopaper asko zeuden gure etxean. Horietako bat asko maite dudana, Juan Jose Makazaga bertsozaleak bertsolaritzari buruz 1931tik 1932ra Errenterian kaleratutako aldizkariaren lehen zenbakia, Txirritaren bertsoak daude bertan.
Bertsolariya, 1931tik 1932ra Juan Jose Makazaga bertsozaleak bertsolaritzari buruz Errenterian kaleratutako aldizkariaren lehen zenbakia.
Aitak Errenteriako Faima dendan Philips markako magnetofono bat ere erosi zuen eta harekin aritzen zen grabazioak egiten, probak eginez.
Foruen gaineko bertsoak oso gustukoak zituen gure aitak eta maiz kantatzen zituen, bai Xenpelarrenak, baita Txirritarenak ere. Hortxe piztu zitzaidan bertsoarekiko harra. Ez hori bakarrik, esango nuke nire abertzale izaera ere hortxe hasi zela mamitzen, orduantxe hasi zen nire euskaltzaletasuna sustraitzen. Izan ere, garai horretan konturatzen hasi nintzen ni ez nintzela espainola eskolan esaten ziguten moduan, ni euskalduna nintzela.
Baduzu, gainera, anekdota polita bertso jaialdi batekin gogoratzen zarenean. Bai, Ibargainen (orduan Madalensoro ez genuen) egin zen jaialdiaz ari zara, 1974an ospatu zena. Aitak grabatu zituen saio hartako bertsoak magnetofono harekin eta orain dela gutxi topatu ditut. Oso ongi entzuten dira, gainera. Bertsolariak hauexek ziren: Joxe Joakin Mitxelena, Manuel Olaizola Uztapide, Jon Lopategi, Jon Azpillaga, Fernando Aire Xalbador eta Mattin Treku. Gaijartzaile, berriz, Juan Mari Lekuona zen.
Eta geroztik, lortu ditut jaialdi horretako argazkiak ere. Haurtzaro Ikastolaren aldeko jaialdia zen, sosak ateratzeko antolatu zena.
Eta jaialdiak behar zuen azpiegitura guztia muntatzera Intxixu taldeko kideok joan ginen, sasoiko gazteak ginen eta.
eta zu noiz hasi zinen gai-jartzaile lanetan?
Jaialdi horiek egin ondoren, konturatu nintzen ni ere izan nintekeela gai-jartzaile, baina ez nekien nola egiten zen. Hortaz, Uztapiderengana jo nuen hark lagun nintzan lan horretan. Baina argi esan zidan bera bertsolaria zela eta ez zekiela nola jartzen ziren gaiak. Zein bertsolariri egokitu gai xelebrea eta nori gai serioa esango zidala, baina hortik aurrera ezin zidala lagundu.
Orduan, Juan Mari Lekuonarengana jo nuen eta hark baiezkoa eman zidan, lagunduko zidala agindu zidan. Bere etxera joateko gonbidapena egin zidan eta
egunkari batzuk hartuta, gaiak nola prestatzen ziren erakutsi zidan. Nik apunteak hartu nituen eta hortik aurrera eman nuen oholtzarako pausoa.
eta gai-jartzaile moduan non estreinatu zinen?
Nik uste dut auzoetako jaietan hasi nintzela, Altzibar eta Iturriotz auzoetako festetan. Horietan, bertsolari pare bateko saioak antolatzen ziren.
Gero, 1976an, Ugaldetxoko jai-antolatzailearekin Oiartzungo bertsolarien txapelketa bat antolatu nuen. Hurrengoa, berriz, Madalensoron izan zen: Don Manuel Lekuona txapelketa antolatu genuen. Horretarako, Oiartzunen bertsotan aritzen ziren bertsolariak elkartu behar nituen: Ozentzio, Xamoa, Sailpuru, Larraxabal, Tapia… Lehendabizi konbentzitu egin behar nituen eta, gero, epaimahaia ere antolatu behar zen. Mariano Ostolaiz, Inaxio Pikabea Porttugal, Antonio Lekuona Aranburu baserrikoa, Martin Urtegi Arraguakoa, Koxme Lizaso bertsolaria eta Juan Mari Lekuona bera elkartu nituen horretarako. Jose Luis Lekuona Lexotik eman zuen bertsotan epai mahaiaren erabakia. On Manuel Lekuona ere hantxe aritu zen, saria banatzen. Ekitaldi txukuna atera zen.
On Manuel Lekuona eta Kaxka, Oiartzungo Petra Lekuona egoitzaren aurrean.
1988ko bertso saioa Aduriz-enean.
Bertsolariak: Imanol Lazkano, J. M. I. Lazkao Txiki, Joxe Agirre eta Joxe Joakin Mitxelena. Kaxka aurkezpen lanetan.
1986ko Bertso Astean, On Manuel Lekuona eta Kaxka, Aduriz-enea sagardotegian.
madalensoron antolatzen zenituzten bertso jaialdietan, bertsolariei eskura zerbait ematen zenien bertsoa kantatzeko.
Lehendabizikoz Amuriza bertsolariarekin egin nuen hori, Madalensoron. Uso bat eman nion eskura, bertsoak kanta ziezazkion. Behin kantatuta, usoa libre utzi zuen eta hantxe ibili zen Madalensoron bueltaka hegan, guztion harridurarako. Gu antzerki mundutik gentozen eta ikuskizun kutsua bilatzen genuen bertso jaialdietan. Ohitura horrek jarraitu zuen urte batzuetan baina gaur egun erabat desagertuta dago.
gaia emanda, usoa, bertso bukaeran askatzen du eskutik eta hegan joaten da (1980-10-12).
eta 1981ean mattinen aldeko jaialdia antolatu zenuen.
Arrakasta handiko jaialdia izan zen. Han bildutako dirua Mattineri eman genion. Izan ere, orduko dialisi eginez zebilen Ahetzeko bertsolaria, traktoretik erori eta hark zanpatuta giltzurrun bat lehertu zitzaiolako.
Jaialdia antolatzeko Joxe Joakin Mitxelenarengana jo nuen eta haren laguntzaz jo genuen Mattinengana eta haren baiezkoa jaso genuen. Gero, bertsolariengana jo nuen. Musu-truk etortzea nahi genuen, ahalik eta diru gehiena biltzeko. Donostian ospatu zen Bertsolarien Eguneko jaialdian Joxe Joakin Mitxelenaren laguntzaz konbentzitu
nituen bertsolariak Oiartzunen ospatuko zen jaialdira etortzeko.
Laguntzaile onak ere banituen antolaketa lanetarako: Iñaki Arbelaitz, Rafael Labandibar…
Mattin bertsolariari eskainitako omenaldian parte hartu zuten bertsolari guztiak, haren emaztea eta Kaxka.
Madalensoron, Mattin eta Uztapide bertsolariak Kaxkarekin. Atzean, Mattinen emaztea eta semea. (1981-06-07)
girizia elkartea, berriz, noiz zabaldu zenuten?
Mattinen aldeko jaialdia antolatzen ari ginen garaian Giriziako lokala erosia genuen eta igeltsero lanetan genbiltzan hura atontzen. 1982an inauguratu genuen. Eta berehala sortu genituen sail ezberdinak: Bertso saila, pilota saila, txirrindulari saila, mendi taldea…
Gure ardura bertso sailarena izan zen. Lehen aipatu ditudan Arbelaitz eta Labandibarrez gain Xabier Landa Lizarre ere oso garrantzitsua izan zen gure taldean. Izan ere, jaialdietako programa eta argazki guztiak ederki sailkatzen zituen bere garaian data eta aipamen guztiekin. Gaur egun 3.000 argazki baino gehiago ditugu eta hori guztia digitalizatzen ari dira Martzelina bertsozale elkarteko kideak. Udaletxeko artxibategian daukagu material hori guztia jasota.
Juan Mari Lekuona eta Kaxka, udaletxeko pleno areto zaharrean.
Kaxka, 1984ko Bertso Astea aurkezten, Madalensoron. Ezkerretik hasita, bertsolariak: Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Txomin Garmendia, Xabier Amuriza, Jon Azpillaga, Jon Lopategi, Imanol Lazkano eta Jon Enbeita.
eta Bertso astea antolatzen nola hasi zineten? Bururatu zitzaidan Errenterian Musikaste antolatzen zuten moduan guk Bertso Aste egin behar genuela. Eta halaxe ekin genion. Kartel guztietan, gainera, Bertso Aste jartzen genuen. Eta bizpahiru urtera Juan Mari Lekuonak esan zigun aldatzeko izen hori, Bertso Astea behar zuela izan. Guk kopiatu egin baikenuen Errenteriako izenetik hartuta.
Urte askotan antolatu genuen Bertso Astea, eta poliki-poliki bertsozale gazteagoak inguratzen hasi zirenean, hala nola, Arkaitz Goikoetxea, Karlos Aizpurua…, erreleboa eman genien eta haien eskuetan utzi genuen guk martxan jarritako proiektua.
Izan ere, gure garaitik gaur egun arte bertsogintzak aldaketa handia izan du: bai bertsoak kantatzeko moduan, bai gaietan, baita entzuleen artean ere. Gure garaiko gaiak baserritarren girokoak
izaten ziren. Gero, entzulea ere aldatu zen, karrera zuen jendea hurbiltzen hasi zen bertso jaialdietara. Bertsolarien artean ere a zer-nolako aldaketa izan den. Emakume bertsolariak ere igotzen dira oholtza gainera; gehienak unibertsitatean ibilitakoak… Hortaz, argi neukan gazteei eman behar niela erreleboa.
oiartzungo helduen bertso eskolaren sorreran ere parte hartu zenuen.
Bai, 1984an martxan jarrita genuen jadanik. Herriko hainbat bertsozalek xaxatuta eman genion hasiera. Juan Mari Lekuona gonbidatu genuen lehen saiora, ahozko bertsolaritzari buruz hitz egiteko.
zein aldaketa ikusi duzu bertsogintzan?
Lehen ahal den hitz gutxienekin jartzen zen gaia eta kantatzeko abanikoa zabalik uzten zen, nahi zen alderditik kantatzeko. Gaur egun, berriz, gai-jartzaileak hain azalpen luzeak ematen ditu gaia jartzerakoan, askotan bertsolariak zer esan behar duen ere aitatu egiten du. Akaso horrela izan behar du, baina zalantzak sortzen zaizkit.
Gainera, garai hartako bertsolariak elkar menderatzera joaten ziren, ez zitzaien axola gaizki esaka ari behar bazuten ere. Egurra ematera joaten ziren, horrelako mentalitatea zuten. Gaur egun, berriz, bertsolariek elkar lagundu egiten dute jaialdi gehienetan.
zein izan dira zure bertsolari kuttunenak?
Txirrita gustatuko litzaidake ikustea bertsotan ari dela. Uztapide ere oso laguna izan nuen eta asko estimatzen nuen. Xenpelar ere bertsolari handia zen, garai bat markatu zuelako. Gauza bera egin zuen Xabier Amurizak, beste mugarri bat jarri zuen. Bertsolaritzari iraultza ekarri zion 80ko hamarkadaren hasieran, bere trilogiarekin: Hitzaren kirol nazionala”(1981); Hiztegi errimatua (1981); I (1982). Berezkoaren mitoa hautsi zuen, bertsoa eskuragarri bihurtu zuen “zu ere bertsolari” esanez eta bertsoaren barruak azaleratuz. Bertsolaritzaren aro berria abiatu zuela esan ohi da.
Eta emakume bertsolariak ere aipatu behar ditut. Bertsolari gazteekin antolatzen genituen jaialdietan Arantzazu Loidi izan zen parte hartzen lehena, iaz Alaia Martin bertsolari oiartzuarrari Gipuzkoako txapelketako txapela jarri zion bertsolaria, hain zuzen ere. Gero, Maialen Lujanbio etorri zen, kategoria handiko bertsolaria, ezbairik gabe. Eta Alaia Martin bera ere ezin dut aipatu gabe utzi. 2024ko abenduaren 14an Donostiako finalean hantxe nintzen eta argi nuen txapela jantziko zuela. Aurrekoan ere, 2019an, berak jantzi behar zuela esaten nuen nik.
Oiartzungo Bertso Eskola. Ezkerretik hasita: Aitor Arbelaitz, Juan Luis Retegi, Jose Mari Zabala Bainketa, Jeronimo Zabala Bainketa, Iñaki Urkia, Gotzon Isasa, Joxe Mari Irastorza Larraxabal, Juan Joxe Mitxelena Otsua, Juanito Mitxelena, Kaxka, Joxe Mari Garmendia apaiza eta Juan Mari Lekuona (1984).
uztapiderekin izan zenuen harreman estu hori nola sortu zen?
Lehenagotik ibilia nintzen Uztapiderekin gaiak nola jartzen ziren eta lagunduko ote zidan eskatuz. Gero, Mattinen aldeko jaialdian parte hartuko zuela agindu zidan. Baina 64 urte zituela, Atano III.a pilotalekuan, ondoezak eman zion bertso jaialdi baten erdian eta mutu geratu zen. Handik aurrera, bertsoak idatzi egiten zituen baina ezin zituen kantatu. Hortaz, mesede hori eskatu zidan Mattinen aldeko jaialdian: berak idatzitako bertsoak nik kantatzeko. Eta halaxe egin genuen. Bertsoak prestatu zituenean, bere emaztea zen Kontxi Iturainek telefonoz deitu zidan eta bere etxera joateko eskatu. Hantxe, bere aurrean kantatu nituen Mattinentzako ziren bertsoak. Gustura geratu zen eta Madalensoron ere horrela kantatu nituen.
Uztapide eta Kaxka, bertsolariari Zegaman egindako omenaldian (1981-11-15). Atzean, panderoa jotzen, Bingen Zufiria (egungo Segurtasun sailburua), eta soinu txikiarekin, Miren Mariezkurrena.
Eta ordutik aurrera, bertsolari bati omenaldi bat egiten bazioten, nahi izaten zuen bertara joan eta hark idatziriko bertsoak nik kantatzea. Beraz, kotxez eraman eta ekartzen nuen eta haren bertsoak kantatu.
Gainera, gero Uztapideri omenaldiak egiten hasi ziren eta urte batean hiru edo antolatu zizkioten. Eta orduan deitzen zidan telefonoz eta tratua egiten genuen nik laguntzeko. Eta halaxe egiten nuen: etxean jasotzen nuen, omenaldira eraman, haren bertsoak nik kantatu eta azkenean elkarrekin bazkaldu eta etxera eraman.
Beti zuka hitz egiten zidan Uztapidek. Ni bere ondoan gazteagoa nintzen eta bazuen niri hika hitz egiteko motiborik, baina ez zuen horrela egiten. Gainerakoan, bere kideekin eta beti hika aritzen zen baina nirekin inoiz ez.
Uztapide eta Kaxka, Eneko semea besoetan duela, Atamitx jantokian, Lexoti bertsolariari egindako omenaldian (1982-05-30).
zer gertatu zen arroa goian egin zioten omenaldian?
Oraintxe azalduko dizut: deitu zidan telefonoz esanez Arroa Goian omenaldia egingo ziotela eta ea lagunduko ote nion ohikoa zen moduan. Kontua da egun horretan guk Bertso Astea genuela eta jaialdi nagusian gai-jartzaile lanetan aritu behar nuela.
Kasualitatea zen baina ezin nion ohi zen moduan lagundu. Halere, egun hartako idatzitako bertsoak jaso nizkion eta makinaz pasatuta (beti horrela egiten nuen) kopia bat eman nion eta bestea neronek artxibatu nuen. Hartara, omenaldian norbait animatzen bazen kantatzeko aukera izango zuen. Baina gero esan zidan kantatu gabe gelditu zirela bertso haiek.
eta bertso horiek kantatu gabe gelditu al ziren betiko?
Begira zer gertatu zen 40 urte geroago: Uztapideren herrian, Zestoan, udaletxeko gela nagusian Uztapideren argazki bat dago eta behin herriko mutil kozkor batzuek udaletxea bisitatzen ari zirela haietako batek esan omen zuen: Zein duk viejo hau? Eta alkatea bertan zela hori entzun zuenean gogoeta hau egin omen zuen: “nola da posible herriko umeek ez jakitea Uztapide nor zen”. Hortaz, Pako Aristi idazlearengana jo zuen bazekielako hark idatzia zuela Nire Uztapide izeneko liburua, Ikastoletan aurkezten ibili zena. Baina agortuta zegoen ordurako eta berriro argitaratu zuten eta Uztapideren omenezko astea antolatu zuten eta gonbidatu egin ninduten liburuaren aurkezpenera. Eta esan zidaten lau txapeldunekin –Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus- bertso jaialdi bat antolatuko zutela eta hantxe kantatu nituen 40 urte aurretik Uztapidek idatziriko bertso haiek. Oso hunkigarria izan zen.
uztapiderekin izandako anekdotaren bat ba al duzu kontatzeko?
Badut, bai. Behin, Ergoien auzoko Pauko Errota tabernan, Uztapide eta biok kanpoko mahaian ginela, hor inguratu zen Joakin Urdina. Hura segituan hasten zen bertsoa bota bati eta bertso bota besteri… Heldu zion bizkarretik Uztapideri eta hortxe hasi zitzaion bertsotan. Eta Uztapidek esaten dit: “Honek badu gauza bat ona bertsolari izateko!”. “A, bai, zer dut, Uztapide, zer dut, Manuel?”, galdetu zion Urdinak. “Hik, lotsarik ez!”, zapa, bota zion.
teodoro Hernandorenarekin ere izan zenuen harremana.
Bai, halaxe da. Gerra aurretik Euskal Herriko hegoaldean abiatutako egitasmoari jarraitzeko ardura bere bizkar hartu zuen Teodorok gerraostean: egoera politikoak hala agindurik (diktadura hegoaldean, euskara eta euskal kultura osoki zokoratua eta erreprimitua) Euskal Iparraldean ekin zion, eta XX. mendeko Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren sustatzaile garrantzitsuena dela esan daiteke, ezbairik gabe. Nik Hondarribian bizi izan zenean ezagutu nuen. Xalbador eta Mattin bertsolariak bere lanari esker plazaratu ziren.
Bertsolari elkartearen sorreran ere parte hartu al zenuen?
Bai, Imanol Lazkanok eta Jon Lopategik deitu zidaten elkartea sortzeko asmotan zebiltzala eta ea parte hartuko nuen. Hortaz, hasieratik eman nuen baietza. Berehala, txapelketak antolatzen hasi ginen eta horretarako epaimahaiko kideak prestatu behar ziren, gai-jartzaileak ere bai… Lan horietan Juan Mari Lekuonak lagundu zigun berriz ere. 1986an, lehenengo txapelketa nagusia antolatu genuenean, Don Manuel Lekuonak jarri zion txapela Sebastian Lizaso txapeldunari. Nik proposamena egin eta onartu zen elkartean, eta lehendabizi Juan Mari Lekuonarengana jo genuen ea zer iruditzen zitzaion haren osabak txapela jartzea. Ados zegoela esan zigun eta hark hitz egin zuen On Manuelekin eta horrela izan zen.
Haurtzaro ikastolako Kontseilu errektoreko partaidea ere izan zinen.
Ezkongai nintzela, laguntzaile moduan sartu nintzen Kontseilu Errektorean, 1977an, Jon Iñarra lehendakari zela. Ikastola aurrera ateratzeko, lan asko egiten genuen: Xanistebanetan taberna jartzen genuen; tonbola ere antolatzen genuen… Akordatzen naiz, urte batean Zulotxiki taberna
alokatu genuela lan egiteko eta, bide batez, Ikastola diruz laguntzeko. Eta azken egunean itxi egin ziguten. Udaletxetik etorri ziren Klaudio eta serenoa ixtera eta arrazoi hau eman ziguten: “Se cierra el bar por cantar canciones subversivas”. Orduan Antonio Etxeberria zen alkate.
Ikastolako lehen bi gelak egin zirenean Elorrondon, gaur egungo Haurtzaro Ttikin, igeltsero lanetan aritu nintzela ere akordatzen naiz, auzolanean. Lanetik atera ondoren, hara joaten ginen gure ordu libreetan bertan behar ziren obrak egitera, baita larunbat goizetan ere. Hamazazpi urte izango nituen orduan.
Urtebete geroago, berriz, Gipuzkoako Ikastolen elkartean Haurtzaroko ordezkari moduan ere parte hartu nuen. Nire aurretik Roman Irigoien joaten zen eta nik hura ordezkatu nuen. Garai hartan, Errenteriako Inaxio Oliveri jarri genuen lehendakari eta haren arrimuan lan egin nuen Gipuzkoako Ikastolen mugimenduaren alde. Esate baterako, Araban dagoen Barriako klausura zahar batean ere lanean aritu ginen, hainbat asteburutan. Izan ere, inguru guztia larrez beteta zegoen eta hura garbitzen ibili ginen eta barruan, igeltserotza lanak ere egin genituen, komunak jarri… Behin atondu genuenean, udalekuetarako erabili zuen Ikastolen federazioak toki hura.
Soldaduska non egin zenuen?
21 urterekin egin nuen soldaduska. Lehen hiru hilabeteak Araban, Gamarra kanpamentuan. Gero, urtebete egin nuen Irungo Bentetan. Guztira 15 hilabete. Ez zen nik nahi orduko bukatu. Akordatzen naiz Gasteizen zer astakeria egiten ziguten: larunbatero bi aldetatik banderillak jartzen zizkiguten eta gero autobusez etxera etortzen ginen, besoetako min ederrarekin. Auskalo zer sartzen ziguten! Bazen Urnietako mutil bat boluntario zegoena eta larunbatero ilaran jartzen zenean, zurbil-zurbil jartzen zen eta plast! lurrera erori egiten zen, gizarajoa!
eta intxixu antzerki taldean ezagutu zenuen zure emaztea izango zena. Bai, Mila Bikandi nire emaztea izango zena Intxixu antzerki taldean ezagutu nuen. Bera ere oiartzuarra zen eta ezkongai harremanetan hainbat urte ibili ondoren 1979ko uztailaren 14an ezkondu ginen Itziarko Andre Mari santutegian, Milaren kapritxoa beteta. Eztei-bidaian, berriz, Kanariar uharteetara joan ginen. Orduantxe hartu nuen lehen aldiz hegazkina Madrilera joateko. Han, Coro Iragorri Roteta zegoen, Milaren lagun handia. Erraketista zen eta haren pilota partida bat ikusteko ohorea izan genuen, Madrid frontoian. Haren etxean hartu genuen ostatu. Eta handik, Tenerifera joan ginen.
Kaxka eta Mila Bikandi, ezkontza egunean, Itziarko Andre Mari santutegian, 1979ko uztailaren 14an.
Handik itzulita, Mendiburu kalean genuen etxebizitzan jarri ginen bizitzen. Eta aurrerago bi seme-alaba izan genituen. Eneko, zaharrena, 1981ean jaio zen, Udaletxean lanean hasi nintzen urtean. Odei alaba, berriz, 1985ean etorri zen mundura. Zaharrenak Niessen enpresan lan egiten du. Odeik, berriz, obretako ingeniari
izateko ikasi zuen eta lanean hasi zen berehala. Baina 2008ko krisia zela-eta enpresa asko itxi egin ziren eta azkenean irakaskuntzan aritzeko prestatu zen eta gaur egun Seaskan lan egiten du, Zokoan. Eta bi iloba ditut: Hegoi, 10 urtekoa, eta Maddi, 2 urtekoa. Guztiak Oiartzunen bizi dira.
Kaxka eta Mila, Eneko eta Odei seme-alabarekin.
Familiako argazkia, ezkontza egunean: Kaxka, Juanita arreba, Mila, Luisa ama eta Antonio aita.
Familiarekin ba al zenuten bidaiatzeko ohiturarik?
Bai, kanpinetan ibiltzen ginen, uda partean. Baina seme-alabak hazi zirenean, Mila eta biok bidaiatu dugu dezente. Oso gustukoa genuen bidaiatzea, mundua ezagutzea. Urtero-urtero bidaia on bat egiten genuen. Hortaz, kontinente gehienetan ibili gara: Europan, Asian, Amerikan baita Afrikan ere. Betiere bidaia antolatuetan mugitzen ginen.
igeltserotza lanetan zenbiltzala, udaletxeko brigadan hasi zinen, 1981ean. Bai, halaxe da, 1981ean hasi nintzen, Iñaki Irigoien alkate zela. Aparejadorea ere, Periko Ikardo, hasi berria zen lanean. Lau katu ginen orduan brigadan. Ez genuen ezta arropa aldatzeko lekurik ere. Geroztik, Alhondigan, Madalensoro azpian, Ibarren, Landetxen, Ugaldetxoko Industria gunean izan dugu gure txokoa. Gaur egun, Iturriozko Gaetxe pabiloia erabiltzen dute.
zenbat lagun zineten hasiera hartan brigadan?
Orduko brigadak eta gaur egungoak ez du konparaziorik. Juanito Mitxelena, linterneroa; Pedro Salamancakoa, haren peoia; Pako Barrios eta Jose Antonio Lekuona, Aranburu baserrikoa, elektrizistak; Frantzisko Lizarralde Erretxiki, enterradorea; Agustin Pikabea, kale-garbitzailea. Fernando Muñoz eta Juan Joxe Mitxelena Otsua urtebete geroago sartu ziren. Gaur egun, berriz, bost langile arduratzen dira ur zerbitzuaz; hiru elektrikari badaude, eta bost igeltsero muntaketak, mantenu lanak… egiteko. Atera kontuak! Kale garbiketa, lorezaintza, lurperatzeak kanpoko enpresek egiten dituzte gaur egun.
guztira 32 urtez aritu zinen lanean udaletxean, hasieran igeltsero lanetan, brigadaburu ondoren.
Bai, aldaketa asko bizi izan ditut azken hogeita hamabi urte horietan. Izan ere, auzo gehienak izugarri aldatu dira; lehen ez zegoen ia jolas-parkerik… Nolanahi ere, urte horietan egindako makina bat lanez oso harro nago. Ur zerbitzuan asko hobetu dugu Oiartzunen. Hoditeria ia guztia berritu dugu, bi depuradora eta deposituak ere egin dira. Nolanahi ere, lan asko ematen eta denbora asko kentzen zigun festetako azpiegitura muntatzeak (zortzi auzo baitaude), baita aste bukaeretan zeuden ekitaldiek ere. Hala, ez genuen asti handirik izaten mantenu lanak egiteko (baldosak jarri, zuloak tapatu…), eta hori nabaritu egiten zen kalean.
Hasieran, igeltsero lanetan aritu nintzen, baina berehala, bi urte ondoren, esan ziguten arduradun bat izendatu behar zela eta brigadaburu jarri ninduten.
Sei alkate ezagutu dituzu zure jardunean. Udaletxean lanean aritu nintzen urte horietan guztietan sei alkate ezagutu ditut: Iñaki Irigoien, Jon Iñarra, Xabier Iragorri, Martin Beramendi, Aitor Etxeberria eta Aiora Perez de San Roman.
Iñaki Irigoien alkatearen garaian gogoan dut auzolanean herri-bide gehienak hormigonatu zirela. Udalak materiala jarri eta auzotarrek egiten zuten eskulana, auzolanean. Iñarrarekin, berriz, udaletxe osoa erabat berritu zen goitik beheraino, izan ere orduan udaletxea nahiko abandonatua zegoen. Udaletxearen azpiari ere eremu handia irabazi genion. Hortxe dago gaur egun artxiboa.
1986an, Kaxka igeltsero lanetan, Xabier Landa Lizarrek egindako Arrano Beltza eskultura jartzen, Txurrumurru mendian.
1990ean, Joxe Arbelaitz Ttakolo, Tomas Ugartemendia zaharberritzailea eta Kaxka, Manuel Lekuona bibliotekan, Sein Berriko harmarria jartzen.
Kanposantua ere berritu genuen. Garai hartan kanposantua negargarri zegoen, hiltzeko gogorik ematen ez zuela. Dena larrez josia, desastre gaitza. Hor ere lan dezente egin genuen.
Manuel Lekuona Liburutegia eta Elorsoro kiroldegia ere Iñarraren garaian jarri ziren martxan.
Xabier Iragorriren garaian, berriz, mendien gaiak hartu zuen garrantzia. Zuhaitz asko landatu ziren haren legealdian. Gero, Lanbarrengo industria eremua ere martxan jarri zen. Hala, gaur egungo Oiartzun herria osatzen joan zen.
ozentzioko ermita ere berreraiki al zenuten? Bai, hala egin genuen eta oso harro nago gainera, Ozentzioko ermita brigadarekin berreraiki genuelako. Dena erorita zegoen, zakarrez beteta. Gainera, han jarritako material gehiena berrerabilia zen: teilatuko egurra Arantzazutik ekarri genuen; teilak, berriz, gaur egungo liburutegiko teila zaharrak ziren; aurreko ateko burdin hesia Mendibileko hormatik hartuta; kanpaia Madalensorok berak zeukana da; Ama Birjina, Antonene dendatik eraman genuen (han baitzegoen ermitako Ama Birjina). “Adiós Virgen santa, más de cien años llevas en nuestra casa”, esanez agurtu zuen Ama Birjina Antoneneko Maritxu Iriartek. Ermita jasotzen ari ginela, eguneroko bat idatzi nuen eta oraindik etxean daukat jasota.
Historia handiko ermita izaki. Bai, XIX. mendean, Bordaberri harginak eraiki zuen, Manuel Gabino Sein erretorearen eskaeraz. Izan ere, azken Karlistaldietan Oiartzungo Done Eztebe parrokia tropa liberalek betetzen zuten, eta karlista susmagarriak mendietako baserrietan sakabanatuta zebiltzan mezetara joan ezinik. Antzina gaztainondo bat izan zen haren ondoan, baina hil egin zen eta moztu egin behar izan zuten.
Beheko Plazan dagoen garbilekua ere egokitu zenuten. Bai, gerok jarri genuen gaur egun dagoen moduan. Aurretik itxita zegoen, udaletxeko materiala gordetzeko erabiltzen zen, baita mendian harrapatutako ahuntzak jasotzeko ere.
udaleko brigadaburu eta oiartzuarra. Hori ez zen xamurra izango zuretzat?
Ez, ez zen xamurra izan niretzat. Gaur egun herritarrek asko ikasi dute, eskaerak idatzita aurkezten dituzte udaletxean. Lehen, ordea, nire etxeak udaletxeko bulegoa zirudien. Hara deitzen zuten eskaerak eginez. Bidegorrian ere ezin nuen paseatu, “ederki etorri haiz” esanez hurbiltzen baitzitzaizkidan herritarrak.
xanistebanetan azpiegitura osoaren ardura ere zuena zen.
Bai, Xanistebanak kriminalak ziren guretzat. Pentsa, garbiketaz ere gu arduratzen ginen. Kale-garbigailurik ere ez genuen, dena eskuz, erratzekin atontzen genuen. Eromena zen. Oholtza jarri… su artifizialak ere gerok botatzen genituen, Urkabetik. Xanistebanak ez ziren nik nahi orduko amaitzen.
arestian aipatu duzu bidaiatzea oso gustukoa izan duzula. gaur egun, berriz, oinez ibiltzea da zure pasioa. nola hasi zinen?
Lehendabiziko ibilaldia Donejakue Bidea izan zen. 1999an egin nuen Juan Joxe Mitxelena Otsuarekin, 49 urte nituela. Orreagatik abiatu eta Santiago de Compostelan amaitu genuen 19 egun geroago. Normalean 28-30 egunetan egiten bada ere, guk marka guztiak apurtu genituen. Hori bai, hebainduak iritsi ginen Galiziako udalerri historikora.
Hurrengo ibilaldia 2015ean osatu nuen, jubilatu ondoren. Alabarekin eta Iñaki Pikabearekin batera hasi nuen Donibane Garazin, apirilean. Garesen, Odeik ezin zuen jarraitu lanera itzuli behar zuelako. Hortaz, Iñakik eta biok ekin genion Santiagoraino eta hantxe amaitu nuen bigarren Donejakue Bidea.
Odei alaba eta Iñaki Pikabea, Donejakue bidean, 2015ean.
Kaxka eta Iñaki Pikabea, Donejakue Bidearen amaieran, Santiagoko katedraleko Aintzaren atarian, 2015ean.
Kaxka,
Kaxka eta Iñaki Pikabea, Bentarte lepoko mugarrian, 2015ean.
Eta behin gustua hartuta, hurrengo urtean, 2016an, Platako Ibilbide ezaguna egiteko plana egin nuen. Bakarrik joatekoa nintzen hasiera batean baina Teodoro Mujika ere animatu zen eta biok egin genuen. Martxoan, Bilbotik Sevillara hegazkinez eta Sevillatik Triana auzora autobusez joan ginen, eta gero oinez Sevillatik Santiagorainoko bidea osatu genuen. Han ginela, Finisterrera ere iritsi ginen oinez eta ibilbide ospetsuari Muxia herrian eman genion amaiera.
Hurrengo urteetan ere jarraitu genuen Donejakue Bidean murgildurik. 2017ko martxoan, Levanteko Bideari ekin genion, berriz ere Teodoro eta biok. Valentzia eta Platako ibilbidea lotzen ditu Zamora parean. Gaztela-Mantxako eta Gaztela eta Leongo barnealdea zeharkatzen du ibilbide luze eta bakarti horrek, garai batean Levanteko portuetara iristen ziren Erdi Aroko erromesek jarraitzen zutena.
Teodoro Mujika eta Iñaki Pikabea, Loiolako Santutegiaren
2019ko otsailean, berriz, Donejakue Bide mozarabiarra ezagutu genuen. Bide horrek Andaluzia ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen Donejakue Bide multzo bat biltzen du. Almerian hasi eta Kordobatik pasatuz Platako Ibilaldiarekin bat egiten du Merida parean eta horixe jarraitu genuen.
donejakue Bideko hainbat ibilbide urratuta, zein izan zen hurrengo erronka?
Inaziotar Bideari heldu genion. Azpeitia eta Kataluniako Manresa udalerria lotzen dituen bidea da, Loiolako Inazio zaldunak 1522an Loiolatik Manresara egin zuen bidea. Teodoro, Iñaki eta hirurok 2020ko martxoaren 1ean hasi ginen Azpeitian. Baina gure nahia COVIDak zapuztu zuen eta Zaragozako Gallur udalerrian ginela, martxoaren 13an, etxera itzuli behar izan genuen, autobusez.
Pandemia pasa berritan zer gertatu zitzaizun?
Bai, pandemia pasa berritan gaixotu egin nintzen. Bularreko angina eman zidan eta Donostiako ospitalean egon nintzen. Gero, poliki-poliki osatu nintzen, botikak hartuz eta eguneroko janaria asko aldatuta.
Horrela, bi urte ondoren animatu ginen Inaziotar Bidea amaitzera. Kontua da orduan bitarte motxila handiarekin ibiltzen ginela bide horiek guztiak zeharkatzen, baina egoera berri horretan ni ez nintzen gauza horrela jarraitzeko. Hortaz, Fermin Zabalegi ere animatu zen gurekin etortzera eta txofer lanak egitea. Bere autokarabana ekarri zuen eta gauero hantxe hartzen genuen ostatu. Horrela, motxila ttikiekin ekiten genion eguneroko etapari. Halaxe, 2022ko martxoaren 4an eman genion jarraipena eta Gallurretik Manresa bitarteko bidea osatu genuen oinez, hamahiru egun geroago, martxoaren 17an.
eta orain zein proiektutan zaude murgilduta? Azken proiektuari 2023an ekin genion: ErromaOiartzun bideari, hain zuzen. Lau urtetan osatzeko asmotan joan ginen Erromara Teodoro, Iñaki eta hirurok, autokarabana batean. Oraingoan txoferrik gabe. Horrek zailtzen zuen pixka bat gure proiektua. Hortaz, beste sistema bat bilatu genuen. Konparazio batera, Irundik Donostiara joan nahi dugu oinez. Hortaz, autokarabana Errenterian utziko genuke eta autobusez Irunera joan eta handik, ttaka-ttaka, Errenteriara. Hurrengo egunean, oinez Donostiara joan eta gero, autobusez, Donostiatik Errenteriako bidea osatu. Horrela hasi ginen Erroman eta aurreneko urtean Carrara herriraino iritsi ginen, 441 km osatuta.
Kaxka,
atarian, 2020an.
Iñaki Pikabea eta Kaxka, Manresan, Inaziotar Bidea amaituta, 2022an.
Carrara hiri ezaguna da, ezta?
Bai, Carrara Toscana eskualdeko Massa-Carrarako probintziaren mendebaldeko kostaldean dagoen hiria da. Antzinatik bertako harrobietatik atera ohi den Carrarako marmol zuriak mundu mailan ospe handia du. Adibidez, Oiartzungo Aita Sebastian Mendibururen estatua hango marmolez egina dago.
azken bi urteetan, zein zati osatu dituzue? 2024ko martxoan bigarren zatiari ekin genion. Carraratik abiatu eta Frantziako Tourbes herriraino iritsi ginen, 455 km osaturik. Italian primeran moldatu ginen, egin behar genuen bidetik gertu trenbidea zegoelako eta harekin ongi moldatzen ginelako atzera eta aurrera egiteko. Frantzian, ordea, komeria gehiago izan ditugu, eta etapak antolatzen gehiago kostatu zaigu.
Eta aurtengo martxoan 467 km osatu ditugu, Tourbesetik Okzitaniako Tolosa bitartekoa. Hor-
taz, Erroma-Oiartzun proiektua hurrengo urtean amaituko dugu Tolosatik Oiartzun bitarteko 390 kilometroak ibilita. Guztira, 1.750 km egingo ditugu, gutxi gorabehera, lau urtetan.
eta lotarako tokia ziurtatuta, nola egiten dituzue otorduak?
Ni neu aritzen naiz sukaldari lanak egiten. Autokarabanan kozinatzen dut. Aurretik erosketak egiten ditugu eta geure artean ederki moldatzen gara.
gustukoa al duzu kozinatzea?
Beharrak erakutsita ikasi dut. Gaztetan, beti amak kozinatzen zuen. Gero, Mila emaztea zen sukaldean aritzen zena. Haren faltan, ikasi egin behar izan nuen eta orain poliki moldatzen naiz. Ez dut disfrutatzen sukaldean, baina bakarrarentzat aritzea erraza da. Gainera, badakit zer komeni zaidan eta nola prestatu behar dudan, gehiena plantxan…
Iñaki Pikabea, Kaxka eta Teodoro Mugika, Vatikano Hiriko San Petri Basilikan, 2023an.
ibilaldi horiek guztiak zein helbururekin egin dituzu?
Aitortu behar dut toki berriak ezagutzea izugarri maite dudala. Hori izan da bide horiek egiteko arrazoi nagusia. Oinez ibiltzeak, gainera, patxada ematen du paisaiaz lasai gozatzeko: Jaen aldeko olibondo amaigabeak; Valentzia inguruko laranja baratzeak, hiru egunez jarraian; Gaztelako gari zelaiak; ibaiertzak; txori kantuak… Erromatik abiatu ginenean ere, Italiako hiriburua bisitatzen hiru egun eman genituen, nahiz eta aurretik ezagutzen nuen. Eta bidean, ikusi ditugun hurritzak, mahastiak… ikaragarria izan da. Gainera, uzta biltzen aritzen diren nekazariekin mintzatzeko ere baliatzen ditugu gure ibilaldiak. A! Eta hasierako ibilaldietan behin etapa amaitutakoan, tokiko janariez gozatzen genuen izugarri.
eta erroma-oiartzun proiektua nola sortu zen?
Inaziotar Bidea amaitzen ari ginela, hurrengoa zein izango zen pentsatzen hasiak ginen eta “todos los caminos llevan a Roma” esaldiaz akordatu ginen eta nik buelta eman eta esan nien “¿y por qué no a Oiartzun?”, adarra jotzen hasi nintzen. Eta halaxe, erabaki genuen hurrengo ibilbidea Erroman hasi eta Oiartzunen amaituko genuela.
oiartzungo oroimen historikoaz asko daukazu esateko. esaguzu zein izan ziren hasierako urratsak.
Andoni Lekuona soziologo oiartzuarra hasi zen lehendabizi oroimen historikoa berreskuratzen. Kontuan hartu haren bi osaba apaiz, Julian eta Martin, fusilatu egin zituztela 1936an eta hirugarrena, Manuel Lekuona, Lasarteko komentu batean ezkutatuta egon zela lau urtez.
Iñaki Aristizabal alkatearen garaian, 1977ko azaroaren 1ean Luis Peña Gantxegi arkitektoaren frontoi itxurako monumentua inauguratu zuten herriko kanposantuan. Bertan 1936ko urtean Euskadiren defentsan hildakoak omentzen dira. Han irakur daiteke Manuel Lekuonaren esaldia: “Erriari zioten gorrotoz il zinduzten. Erriaren gogoan bizi zarate” monumentuaren albo batean gogoratzen dira 1936an hildako 21 oiartzuarren izenak, “Oroipena zor. Fusilatu eta desagertuen zerrenda” izenburupean.
Andoni Hendaian bizi zen eta 1936-1939 garaiko informazioa osatzeko nirekin jartzen zen harremanetan eta nire laguntzaz lortzen zituen hainbat adierazpen edota argazki.
Kattin-txiki noiz jarri zenuten martxan?
Kattin-Txiki taldea 2005ean sortu genuen, jatorri ezberdinetatik zetozen hainbat lagunek osatuta: gerra garaian desagerrarazi zituztenen senideak, haur erbesteratuen seme-alaba eta bilobak, gertatutako gehiegikeriekin eta gerrak izandako ondorenarekin sentikorrak diren pertsonak, oroimen historikoari garrantzia ematen dioten lagunak…
Taldekidea da era berean Iragorriko Kanposantuaren lurjabe berria den Joxan Mitxelena. Lur eremu hori arakatzeko erraztasun eta laguntza handia eduki zuen taldeak. Eta partaideok izandako irmotasunak emaitzak eman zituen, hain zuzen ere, egindako ahaleginaren ondorioz, bost pertsonaren hezurrak desobiratzea lortu genuen. Mugarri izan zen gertaera garrantzitsu horren ondoren, Kattin-Txikiren ibilbidea luzatzen joan da, eta garai ilun haietan bizi izandako gehiegikerien ezagutza handituz joan da.
Bide horretan, helburu bat borobildu nahian gabiltza: jazotako gertakarien egiak herritarrei kontatzea, eta baita hurrengo belaunaldiei transmititzea ere. Oroimen historikoak ezagutzaren oina behar du, zer gertatu zen eta zergatik gertatu zen jakitea. Hauxe da Kattin-Txikiren ekarpena.
garai hartako testigantza ugari dituzue jasota. Bernardo Iparragirre Epelek kontatu zigun lehendabizi Pikoketan gertaturiko fusilamendua. Nonbait, 1936ko abuztuaren 11n, Irungo Gazteria Komunistaren goarnizio txiki bat zegoen, karabineroekin batera, Erlaitz eta Pikoketa baserriaren inguruan, arma laburrekin eta metrailadore batekin. Beorlegui teniente-koronelak, berriz, Epele hartu eta behartu zuen Pikoketaraino gidatzera. Han, goarnizioa ustekabean harrapatu zuen, behe-laino eta goizeko lehen orduaren artean. Han zeudenak gupidarik gabe fusilatu zituzten, guztira 13 pertsona.
Bestalde, Beorlegui koronelaren armadarekin bat egin zuen Ortiz de Zarate komandanteak. Zutabe berri baten buru jarri zen, zazpi errekete-konpainiak, falangista-konpainia batek eta America erregimentuko bik osatua. 1936ko abuztuaren 15ean, zutabe horrekin Irungo kanpoaldean zeuden Erlaitz eta Pagogañako gotorlekuak okupatu zituen. Ekintza horretan zauritu zuten Ortiz de Zarate, masailean lehenik eta bularrean ondoren. Ergoienera eraman zuten, eta Pauko Errotan hil zen egun gutxira. Hori guztia Epelek esplikatu zigun.
Gainera, 36ko gerrari eta gerraren ondorioei buruzko 18 gizon-emakume oiartzuarren testigantzak jasota daude eta gure web-orrian entzun daitezke guztiak. Esate baterako, Karmen Gallastegiren testigantza oso argigarria da. Bere azalpenak grabatu genituenean, izututa zegoen oraindik, zer edo zer gerta zekiokeen beldurrez. Sebastiana Kamioren azalpenak ere oso interesgarriak dira, baita Arroxa Pikabearenak ere.
Era berean, Oiartzungo haur erbesteratuei buruzko 4 gizon-emakumeren testigantzak ere entzun daitezke.
Bi liburu ere argitaratu dituzue.
Bai, halaxe da. Isiltzen ez den isiltasuna. Lurpetik berreskuratzeko memoria argitaratu genuen 2009an eta Isiltzen ez den isiltasuna. Agirien txostena, urte berean.
Dokumentalak ere garrantzitsuak dira, hala nola: Gau iluna 1936 (2003); Isiltzen ez den isiltasuna (2009); Trabajadoriak (2009) eta Haur erbesteratuak (2021).
omenaldiak ere antolatu al dituzue?
Bai, guzti-guztiak gure web-orrian ikus daitezke. Adibidez, 2019ko uztailaren 27an, 1936ko hautetsi errepresaliatuei egin genien, Oiartzungo udaletxean.
Iaz, berriz, 2024ko otsailaren 17an, Oiartzungo Udalarekin batera, Gurutzeko errepidea egin zuten trabajadore-esklabuei egin genien omenaldia. Bizi eta sufritu zutena ahaztu ez dadin berreraiki da bertan egon zen barrakoiaren erreplika bat, panel informatiboarekin batera.
Azken omenaldi hori oso hunkigarria izan zen, Extremadurako trabajadore horietako baten familiakoak ere etorri zirelako.
Bideratu dituzuen erakusketak aipatuko al zenituzke?
2009ko abuztuan, 1936-1942 erakusketa osatu genuen. Udal Areto Nagusian Kattin-Txikik eskuartean zuen material guztia ikusgai jarri genuen.
2019ko uztailean, berriz, Oroimenaren Astea antolatu genuen, herriko hainbat eragilerekin batera. Orduan ere erakusketa jarri genuen udaletxeko pleno aretoan. Lur azpitik lur azalera (San Kristobalgo gotorlekua) izeneko erakusketa, Txinparta taldeak prestatua.
ibilbideak ere antolatzen ari zarete.
Bai, QR sistemarekin ari gara horretan. Hartara, oroimen historikoarekin zerikusia duten leku esanguratsu guztiak identifikatzeko eta informazioa jasotzeko moduan ari gara prestatzen.
zeinek osatzen duzue Kattin-txiki elkartea?
Sorreran 11 lagun ginen: Iñaki Pikabea, Txema Gaztelumendi, Aiako Harria Gaztelumendi, Mikel Mendizabal, Miren Irigoien, Joxan Mitxelena, Jon eta Ramon Gaztelumendi, Olatz Retegi, Iñaki Arbelaitz eta ni neu. Geroztik, batzuek utzi egin dute taldea eta lagun berriak batu dira, hala nola Lur Gaztelumendi.
Kaxka, Kattin-Txiki elkarteak egindako lanak aurkezten.
Kattin-Txiki taldeko hasierako partaideak.
muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinaren proiektuan ere parte hartu zenuen.
Bai, halaxe da. Oiartzungo errotak gerraostean prezintatu zituzten garaiko kontuak biltzen ibili ginen Jone Ugaldebere, Iñaki Pikabea eta hirurok. Gure asmoa zen horrekin guztiarekin ipuin bat sortzea.
Hasieran, Oiartzungo Udaleko Kultur zinegotziarekin bildu ginen proiektuaren berri emateko eta Josune Cousillasek istorio hori oiartzuarrek ezagutzea oso garrantzitsua zela eta, beraz, ipuina sortzeko babesa emango zuela ziurtatu zigun.
Gero, testigantzak biltzeari ekin genion. Lehendabizi Iturriozko baserri batera jo genuen eta, hortik aurrera, bata bestearen atzetik Nafarroako errotetara joandako pertsonen gertuko gehiago ezagutzen joan ginen eta haiengandik jasotako bizipenak eta egin zituzten ibilbideen berri jasotzen joan. Gainera, San Anton, Lesaka, Goizueta eta Arantzako erroten arduradun izandakoekin edota haien gertukoekin ere bildu ginen, haien bizipenak ezagutzeko.
Behin informazio gehiena bilduta, ipuinaren idazketa eta marrazketa aurrera eramango zuten pertsonak bilatzeari ekin genion, eta bai Jokin Mitxelena Erizek eta bai Iban Apaolaza Sanchok baiezkoa eman ziguten.
ipuinaren mamia jasotzeaz gain, ibilbideak ere osatu zenituzten.
Bai, hirurok garrantzitsu jo genuen garai hartako oiartzuarrek Nafarroako errotetara egiten zituzten ibilbideak zehazki ezagutzea eta horien berri ematea. Horretarako, Goizueta, Lesaka, Arantza eta San Antongo errotetarako ibilbideak egin genituen oinez, gure arbasoek egiten zituzten ibilbideak ezagutu eta ipuinaren irakurleei horiek egiteko aukera eta erraztasunak eskaintzeko helburuz.
Hortaz, 2023an Oiartzungo 1545 argitaletxeak argitaratu zuen Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinaren amaieran dauden mapa eta erreferentzien bidez erroten kokapen zehatza zein zen jakin eta bide eta paisaia zoragarriez gozatzeko aukera du irakurleak. Hori ere herritarrekin partekatzea ederra izan da.
Behin ipuina argitaratuta, ikastetxez ikastetxe ibili zineten aurkezten.
Bai, Oiartzungo bi ikastetxeetan eta Goizuetako, Lesakako eta Arantzako ikastolan eta eskoletan ibili ginen garai bateko testigantzak partekatzen herriko ttikiekin, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinaren bitartez. A! Eta saio horietan gaiarekin loturiko bertsoak ere kantatzen nizkien gaztetxoei, gustu handiz.
Kaxka, Jone Ugaldebere eta Iñaki Pikabea, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuina eskuetan dutela.
aipaturiko lanez gain, zein dira zure zaletasunak?
Erretiroa hartu aurretik egur taillan aritzen nintzen. Lehen urratsak Heltak antolatutako tailerrean eman nituen. Errenteriara egin nuen hurrengo pausoa eta han jarraitu nuen hobetzen. Lander Urkiarekin ibili nintzen, gustura gainera. Baditut lan batzuk eginak. Baina gaur egun utzia daukat. Badut Aiako Harriaren tailla bat hasia, baina bukatu gabea oraindik. Denera ezin naiz ailegatu. Etxearen bazterreko belarrak mozten badut nahiko lan, baita armiarma sareak kentzen ere. {kar-kar-kar}
Historiako liburuak irakurtzea ere oso gustukoa dut.
Telebista ikusten ez dut denbora askorik enplegatzen, informatiboak bakarrik ditut gogoko. Tarteka, pilota partidak ere gustura ikusten ditut. A! Eta Hitzetik Hortzera ere ez dut huts egiten. Mirari Martiarena aurkezle oiartzuarrak estilo propioa eman dio eta oso gustura ikusten dut.
Egunkariak irakurtzeko ohitura ere badut, lau bat irakurtzen ditut egunero, ordenagailuaren
bitartez: Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa eta DV, eskelengatik.
Oiartzun irratia entzuteko ohitura ere badut.
zer-nolako bizimodua daramazu gaur egun? Nire bizimodua arrunta da. Goizeko zortzietan jaikitzen naiz egunero. Gosaldu ondoren, ahal dudan guztietan oinez ibiltzera joaten naiz. Egunero 10 km egiten ditut; pultsometroa eramaten dut, jakiteko maldetan-eta nola nabilen.
Astearteetan bazkaria prestatzen diet seme-alabei eta bilobei. Era berean, eguerdian Hegoi iloba Ikastolan jaso eta arratsaldean eramateaz arduratzen naiz asteartero, haren gurasoak lanean daudelako.
Landetxeko tabernara joateko ohitura ere badut. Kafetxo bat hartzen dut eta askotan lagunekin topo egiten dut eta berriketan aritzen naiz.
Familiarekin urtean behin bazkari on bat egiteko ohitura dugu. Nire urtebetetze egunean izaten da. Aurten, esate baterako, Zarautz aldera joateko asmoa dugu, Argiñanok duen jatetxera.
Kaxka, familia osoarekin.
eta bukatze aldera, esaguzu zein den zuretzat oiartzungo txokorik kuttunena?
Hainbeste txoko ditu Oiartzungo herriak! Aukeratzea ez da erraza baina mendi aldera jota, Oieleku aukeratuko nuke, ezbairik gabe. Historia handiko parajea izateaz gain, bertako ptagadia zoragarria da. Hango pago motzek ederki adierazten dute zertarako erabili ziren. Ikazkinek makina bat lan egin zuten hango pagadietan.
Eta herritik hurbil, berriz, Goiko etxe baserrian bizi izan nintzen hamar urtez ikusten nuen Oiartzun bailara aukeratuko nuke. Herriko nire lehendabiziko imajinak handik gogoratzen ditut, perspektiba berezi hartatik. Ez baita berdina handik ikusten dena edota beste lekuetatik begiz antzematen dena.
Oiartzungo bailara, Goiko etxe baserritik ikusita.
Zure ekarpenagatik mila esker, Kaxka
Eta Kaxkarekin izan dugun elkarrizketa amaitzen ari ginela, Martzelina Bertso Elkarteak merezitako omenaldia egin zion Uztapideren itsumutilari pasa den ekainaren 15ean, Landetxeko Kultur aretoan. Bertso Aste bat baino askoz gehiago izeneko ekitaldia Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak aurkeztu zuen.
Lehendabizi, Gexan Mendizabalek Oiartzungo Bertso Asteen egitasmoan oinarritutako dokumentala proiektatu zuten bertaratu ziren bertsozaleen gozamenerako. Mitxelenak argi adierazi zuen zertarako sortu den dokumental bat Oiartzungo Bertso Asteetan oinarrituta: “Bertso Astea bertso mugimendu bat izan zelako bere garaian, sekulako eragile lanak egin zituena bailara honetan, bertsolaritzaren zabalkundean, baita sustapenean ere. Horretaz gain, herriko bertsolarientzat plaza garrantzitsua izan zen, heldu nahiz gazte askorentzat izan zelako lehen aukera plaza batean kantatzeko”. Azken batean, Bertso Astea erreferente bat izan zen Oiartzungo Bertsolaritzaren bilakaeran.
Dokumentala urtez urte Girizian jaso diren argazki, bideo, egitarau… horietan oinarrituta osatu dute, Kaxkak aurkezle lanak burutzen dituelarik, maisuki. Hogeitaka urtetako lanari errepaso adierazgarria eman zaio horrela.
Dokumentala amaituta, Iraitz Mateok gidatutako bertso saioa hasi zen Alaia Martin, Miren Amuriza eta Sustrai Kolina bertsolariekin. Saioan, besteak beste, Kaxkak bere garaian modan jarritako metodoa erabili zuen oiartzuar gazteak, hau da, hainbat objektu eman zion hirukoteari bertsoak osa zitzaten.
Bertso saioa amaituta, Kaxka deitu zuten oholtzara, urteetan Oiartzungo bertsolaritzaren alde egin duen lana eskertzeko. Merezitako txalo zaparradarekin batera, Alaia Martinek lore sorta eman zion, Karmele Mitxelenak txapela jantzi eta Jon Martin bertsolariak bertso bat oparitu zion koadro batean ipinita. Horrelaxe kantatu zion Martinek Kaxkari:
Herriko memoria bada abaraska zuk eztiz bete duzu gelaxkaz gelaxka zure ekarpenagatik, mila esker Kaxka zu gogoratzen zara izan ginenaz eta zure ekarpenagatik, mila esker Kaxka gure ondarearen urrezko sehaska.
Bertsotan aritzen ziren beste zenbait emakume (oiartzuarrak eta beste), eta haien pasadizo batzuk
Garai bateko emakume bertsolari ezezagunak azaleratzen ari diren honetan, aletxo bat jarri nahi nuke Oiartzungo albiste berri batzuk direla eta. Eta ezagutzen ditugunak baino gehiago ere egongo ziren, zalantzarik gabe.
Bihoa, beraz, idatzi xume bat emakume xume batzuk omentzeko. Eta ezin asko loratu, ez baitakigu askorik haiei buruz: bizi izan ziren gizartean haien kantua ez zen gizonena adina balioesten, eta, horrela, anekdotikoaren eremuan geratu ohi zen. Familia-tartekoek jakiten zuten emakume haiek bertsotan aritzen zirela, normalki etxeko esparruan izaten zelako haien jarduna; baina hortik kanpo ez zuten oihartzun handirik izaten, aukera handirik ere ez baitzitzaien ematen, emakumeak etxetik ateratzea hain gaizki ikusia zegoen garai haietan (zer esanik ez, tabernetara joatea). Badaude salbuespenak, eta Oiartzunen nabarmenena Martzelina Lopetegi dugu, Txirrita bera etxeraino joaten baitzitzaion tentatzera, eta zenbait lekukoren arabera Artikutzan ere izaten baitzen kantatzen; baina oso kasu bakanak ziren horrelakoak, eta Martzelinak berak hitz gogorrak entzun behar izan zituen, beste nonbait adierazi dugunez1. Horrela, hor ausartu?
Azken aldian, erdi kasualitatez batzuetan, bertsotan aritzen ziren zenbait emakumeren
1 Laxaro Eskuderoren arabera, «Goizuetako Kaiku esaten ziotena aitzen zen kantari zerbatte –baño ez zen bersolaiya, e?-, ta harrek astokei batzuk esanak, gaizki esanak, puta bat izango balitz bezela, postura hortan. Ta [Martxelinak] geyo ez zela jongo esan ‘men zun, plaza(ra), ta ez ‘men zen jon geyo». Joxemiel Eskuderoren arabera ere, Martxelina ez zen tabernetara joaten kantatzera, edozer gauza entzun behar izaten baitzuen. Ikusi Hau leku aittorra, 46. or. (2017an Oiartzungo Udalak argitaratua).
berri izan dut, eta haien azalpen laburra egingo dut hemen2. Oso kontuan hartzekoa da gehiengehienak gure artean ezagutu ditugun gizonezko bertsolarien arbaso edo senideak direla. Lantxo hau irakurri ahala garbi agertuko da hori. Baina ez da hori izan haien bila hasteko nire abiapuntua: galdetzearen galdetzez etorri zaizkit, eta gerora ohartu naiz ahaidetza horietaz. Ez dakit oso ongi zein den horren arrazoia, baina besterik gabe uste dut etxe horietan gorde dutela ongien garai bateko bertsozaletasunaren eta kantazaletasunaren memoria; beraz, dakiguntxoa icebergaren tontorra besterik ez da.
Izenburuko «bertsotan aritzen ziren…» hori zintzotasunaren amorez idatzi dut. Izan ere, hain aipamen urriekin esan al liteke ziur bertsolariak zirela? Ni aditua ez naizenez, ez jakin jarraitutasun eta maila minimo batzuk eskatu behar ote diren titulu hori emateko, eta egia da oso datu gutxi dauzkagula. Baina ziur esan dezakedana da lantxo honetan ageri diren guztiez norbaitek esan didala «halako bertsolaria zen», edota entzun dutela bertsotan. Eta, dakiguna gutxi izan arren, pizar hori agerian jarri eta balioetsi beharrekoa dela uste dut, gugana iritsi ez diren guztien ordezkari eta oroigarri.
2 Ezagutzen diren hainbati buruz (ez herri honetakoak bakarrik), badaude lan ugari. Inazio Retegik ere argitaratu zuen lan bat 2016ko Oiartzun urtekarian: Emakumeak ere bertsolari (Oiartzunen), eta, neronek, 2017ko Hau leku aittorra liburuan beste zenbait emakumeren zantzuak aipatu nituen.
Oiartzuar hori: zure arbaso emakumeez galdera egitera bultzatu nahi zintuzket, ea gehiago osatu dezakegun zerrenda, bertsolariz nahiz mamiz. Goazen, bada3
Azkar kokatzearren, esan dezagun Koxme Lizaso bertsolariaren birramona zela. Haren anaia Felixek dioenez, emakume horren aita —Isasondotik etorria— eta ama —Goizuetakoa— Sarobe errekako Paraditxokora ezkondu ziren. Baserri hori berezia izan zen bertso-kontuetan, ikusiko dugunez. 1871n Manuel Albistur Olaziregirekin ezkondu zen Juana Micaela, eta Ergoiengo Berindoitz baserrian (ahozko forma, Beiñotz) bizi izan ziren biak. Jakingarria da Bekoetxia bertsolaria4 osaba zuela Manuelek, amaren anaia izaki5.
Berindoitz
3 Oharra: izen-abizen eta data gehienak Donostiako Elizbarrutiaren webgunearen arabera lortu ditut, baina ez ditut jatorrizko dokumentuetan egiaztatu.
4 Manuel Maria Olaziregi Iribarren. Ikusi Auspoa sailaren 119. zenbakia (Tolosa, 1974): Oiartzungo beste lau bertsolari
5 Ama 1811-04-29an jaioa (Donostiako Elizbarrutiaren webgunearen arabera). Jaiotza-agirian «Maria Josefa Juaquina» dioen arren (abizenak Olaziregi Iribarren), ezkontza-agirian «Vicenta Joaquina» ageri da, betiere Interneteko informazio ez-osoaren arabera.
Felixek dioenez, ama Pilarri entzundakoaren arabera, etxean aritzen zen bertsotan gure Juana Micaela. Haren izaeraz ezer gutxi dakigu: ezkerra zela, adibidez, eta «arkumea hiltzeko ere ezkerrarekin heltzen ziola». Beste pasadizo labur bat ere badakigu, Mikaelak berak auzoko lagun bati kontatu omen zion bezalaxe alajaina, erori eta min hartu ondoren: «Ardiyak meaulira eraman eta bueltan natorrela erori ‘in nan» esan omen zion auzoko neska bati (Zelaiburukoa, beharbada). Dioenez, lurrera erorita morkotsetik aterata aske geratzen den gaztaina-multzoari deitzen zaio meauliya6
2. Sebastiana Ines Albistur Jauregi (Oiartzun, 1879-04-21), bakarrik erditu zen Martzelinaren bertso-laguna
Aurrekoaren alaba izaki, arestian aipatutako Berindoitzen jaio zen eta bertara ezkondu (senarrak Bengoetxea zuen abizena, eta Morroko izengoitia); bi seme-alaba izan ondoren alargundu, eta mendi-magalean behera dagoen Berintxikira aldatu zen, Begizuri izengoitia7 eta Intziarte abizena zuen gizonarekin ezkonduta. Hori dela eta, Beintxikiko Inesa esaten zioten; horrela, ‘-a’ eta guzti. Han zela, beste lau seme-alaba izan zituen.
Garai bateko Berintxiki (iturria, Oiartzuarren Baitan-en webgunea).
Aurreko atalean aurreratu bezala, aipagarria da bertsozaletasuna etxetik zetorkiola, ama ez ezik aitaren osaba ere bertsolaria baitzuen: gorago aipatutako Bekoetxia. Bestalde, transmititu ere egin zuen zaletasuna; izan ere, esan didatenez seme bat bertsolari polita zuen, Koxme Intziarte Albistur izenekoa, izengoitiz Collao eta
6 Hitz ezezagun bezain harrigarri horren berri ere eman dit Felixen anaia Koxme zenaren alaba Pilik, deskribapena pixka bat aldatuz: «Gaztainpia lurrestali zeonin, esaten zun attak gaztaina meauliyan zeola». Bestalde, beste herriren ere erabiltzen omen da, baina ez da datu ziurra…
7 Begi argikoa izaki, nonbait.
(Beiñotz) gaur; zaharra erre egin zen.
«Ardiyak meaulira eraman eta bueltan natorrela erori 'in nan».
Arditurriko meategian lanean ibilitakoa, inguru haietako hainbat baserritarren era berean.
Añarre zaharrean sortutako Xegundo Albisturren arabera (aitonaren arreba zuen), Galtzadetako Martzelina Lopetegi entzutetsuarekin (Inesa baino 15 urtez zaharragoa) jostun-lanetan aritzen zen —ez dakigun non bilduko ziren—, eta horrelakoetan elkarrekin bertsotan aritzen ziren, aitak kontatu izan zionez 8. Martzelina bera jostuna zela bagenekien, Auspoa saileko liburu batean9 Txirritarekin izandako pasadizo bat azaltzen baita, horri lotua.
Eta datu horrek badu bere garrantzia, horri esker bai baitakigu nor zen Martzelinaren bertso-lagunetako bat; eta, beharbada, gehiago ere izango zituen jostera biltzen zirenen artean.
Bizitzari buruz ez dakigu gauza handirik. Bakarrik, orduko bizimodu gogorraren erakusgarri, pasadizo harrigarri hau: diotenez, artean Berindoitzen bizi zela, enkargutatik etxera astoarekin bidean gora zeharka-zeharka zihoala, umea izan zuen inoren laguntzarik gabe. Bera ere partera (emagina) izaki, ongi jakin zuen zer egin. Hona hemen horren kontaera Guillermo Artolaren hitzetan (beste zenbaitek ere kontatzen dute pasarte hori, zeinek bere erara):
“Harrek in zun balentiya zen enkarguta ‘torri [Ergoiengo Tolarera10], ta, enbaraza, haurra jaiotzeko punttan, ta [etxerakoan] Beintxikiko belasoko gañeko aldin harri zabal bat han do, oaiñ ‘e, han umia iñ, ta buruan otarria, ta umia besuan, itxea, Beiñotza: beak bakarrik umia in, birian otarrikin zijula, ta hola besuan hartu haurra ta buruan otarria, ta jun ‘men zen itxea. Barriyuan [Ergoiengo auzunean] izaten zin, holaxe, bi ‘ro hiru amona izaten zin [parterak], gue ama bat izaten zen, iya normala, itxetik itxea ibiltzen zena… aurrekuetatik ikasiyak (batak bestiri, aurrekon batei, ‘ro), geo txilburra itten ta, txilburra lotzen, txilburra nola lotu, ta, batak bestiri ikasita, plazenta nola kendu ta, holako zeak”.
Esan beharra dago bideko harri zabal hori Berindoiztik kilometro ingurura dagoela, maldan gora beti. Mila esker, Guillermo, tokia non den erakusteagatik!
Berindoitza joateko gurdi-bide zaharrean, Berintxikiren paretsu —haren gaineko aldean—, harri zabal hori dago oraindik, landarez lehen baino estaliagoa. Ongi ezagutzen zuen bidea Inesak, eta haraino itxoin edo agoantatu zuen, astoarekin eta buruan otarre kargatua zuela maldan goiti, bakarrik erditzeko.]
Atal honetarako informazioa eman didatenak: Martxiel Lizaso, Guillermo Artola, Maixus Intziarte eta Xegundo Albistur. Eskerrak denei.
8 Dioenez, aitaz gain Koxme Lizasok behin baino gehiagotan aipatu izan zion hori dena. Izan ere, harentzat ere amonaren ahizpa zen.
9 Aipatutako 119. zenbakia (Tolosa, 1974): Oiartzungo beste lau bertsolari
10 Taberna ez ezik, denda koxkorra ere bazen.
Berintxiki, gaur.
Ergoiendik
3. Tomasa Lekuona Albistur (Oiartzun, 1907 ing. – 1995), jostuna
Hura ere Koxme Lizaso bertsolariaren ahaidea zen; hain zuzen, amaren ahizpa eta Ugaldetxoko Igeroa baserrian (Iyeru) jaioa. Ergoiengo Eizagirreko (Eiziarre) Marcial Etxeberria Lazkanotegirekin ezkondu zen eta Errenterian (gaur egungo Foru plaza ondoan) jostundegia jarri zuen, enplegatu eta guzti. Oso alaia omen zen, eta, diotenez, jostun ona. Horra orratza eta bertsoa berriz ere hari ikusezin batez lotuta, Errenteriako Joxepa Anttoni Aranberri Xenpelar bera ere barne hartzen duena. Giro lasai eta isil hartan, jostundegiak bertso-eskola ezin hobeak izaten ziren maiz; errepertorioan, bertso zahar nahiz berri edo bat-batekoak.
Bertsolari gisa ez dugu haren berri handirik, baina badakigu jaunartze bateko bazkarian bertso bakarren batzuk bota zituela, umore ona tarteko. Horretarako joera edo ohitura al zuen edo une bateko beroaldia ote? Ezin gehiago esan, bada, baina familiatik zetorkion sena, zalantzarik gabe!
Eta horra hor, beraz, familia horretan, bertsolari-kate luzea: ezagutzen dugun zaharrena Bekoetxia, eta, haren ondotik, Berindoizko Juana Micaela, Beintxikiko Inesa eta seme Koxme Inziarte Collao, Igeroko Tomasa, eta, azkenik, Koxme Lizaso, Aldabenean jaioa . Liburuetan, berriz, lehenengoa eta azkena baizik ez dira ageri, emakumeek ez baitzuten garatzeko aukerarik izan.
Igeroaberri (Iyeruberri) gaur egun. Jatorrizkoa gerran erre egin zuten, eta, ahal izan zenean, berreraiki egin zuten.
Zuzenean artikuluaren gaia ez den arren, hitz batzuk Segundo Lekuona Albisturrez. Lapurreta egiteagatik fusilatu zutela zabaldu zuten frankistek, Gartxiteneko Domingo Belautzaranekin batera (hain zuzen, andregaiaren anaia zena), baina hori guztiz iraingarria da. Egia askoz ere gogorra-
Igeroko (Iyeru) seme-alabak, 1934an. Zutik, ezkerretik eskuinera, Pilar (Koxme, Manolo, Felix, Martxiel eta gainerakoen ama), Segundo (1936an Altzibarko plazan fusilatua) eta Juanito, gerran hila. Eserita, Tomasa (lan honetan aipatutakoa), Maria (emailearen ama) eta Ines. Lurrean, Manuel eta Nati. Eskerrak bihotzez Begoña Oiarbide Lekuonari argazkia helarazteagatik, haren ama Mariak gorde baitzuen etxean, ezkonberritan: gerran baserria erre zieten arren, etxe berrira eramana zuen ordurako.
goa da eta hiltzaileentzat zeharo lotsagarria, baina hemen azaltzeko luzeegia. Gainera, eredugarria izan zedin, auzotarrei deitu eta jendaurrean erahil zituzten biak. Gogorra joan zen. Hartaxerainoko mendeku-egarria, huskeria batzuk zirela-eta paradero hori emateko. Bestalde, oraindaino inor gutxik ezagutzen zuen gazte horren aurpegiera (Kattin-txiki taldeak egindako Isiltzen ez den isiltasuna11 liburu mardulean batere gabe ageri da); hona hemen, argazki aparta honetan.
Atal honetarako informazioa eman didatenak: Manolo eta Felix Lizaso, eta Begoña Oiarbide. Eskerrak denei.
4. Maria (Josefa) Mitxelena Agirre (1900-02-01 – 1967 ing.), etxeko sagardotegiko bertsolaria
Joxe Billaluze Legatza bertsozale amorratua dugu, eta gorago aipatutako Paraditxokon jaioa. Haren aitonaren aitaordeko izan zen Francisco Albistur, arestian aipatutako Manuel Albisturren anaia —ikusi gorago Juana Micaela Jauregi eta Inesa Albistur—. Antza denez, bi anaia haiek ere Legatza ezizena zuten, noiztik zetorren ez dakiguna.
Maria Mitxelena Joxeren aitaren ama zen, eta senideetan gazteena. Dioenez, etxean dolarea zuten, eta, etxeko giroan sagardoa dastatzeko biltzen zirenean, bertsoak botatzen zituen amonak. Mariak
11 Mugarri saila. Oiartzungo Udala, 2009.
berak kontatzen zuen hori. Zioenez, gizonezkoak hasi bai, baina, haien ondotik, ez omen zen atzean geratzen, ez horratik: «Saardoteiya eukitzen ‘men ziteken Paraditxokon, ta, bertako sagardua, txotxin edo nik etzekit nola bota izango zuten, ta, han jakiña, muturra pixkat zikintzen den garayin denak hasten gattuk kantatzen, ni aurrena nazela. Ta han gizonezkuk hasten zinin kantatzen gue amona ‘re hasten omen yun saltsan, sagardoteiyan«.
Aipagarria da Maria ere bertsolari ezagunen zaizkikoa zela: anaia Naparra bertsolari ezaguna zuen (Joaquin Maria Mitxelena Agirre); iloba, Joxe Joakin Mitxelena ospetsua; ahizpa (Joxepa Mitxelena Agirre, Lizarrekoa), plazako bertsolaria ez izan arren, aipatua dugu lehenago ere, bertso eta guzti12. Eta ezin aipatu gabe utzi Juanito Mitxelena eta haren alaba Karmele, gaur egun idaztera emana eta ongi sariztatua.
Pello Errotaren alaba Mikela Elizegik aitaren bizitza era zoragarrian kontatu zuen, eta liburu honetan ikusi zuen argia: Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua13. Bertan, hala dio, argi eta garbi, bertsolari handiaren bi anai-arrebaz (20. orria): «Gure aita ez ezik, Sabina ta Juan Krutz ere bertsolariak izan ziren».
Ikusten denez emakume bertsolari honen berri lehendik bagenuen arren, beste aipamen batzuk entzun ditut azken aldian; bi, bertsolari gisa, eta beste pare bat zirtolari gisa14. Baina, egia esan, beti «Katalintxokoa» aipatzen da, eta badirudi kontatzen den horretan Xabina bera eta alaba Manuela Josefa Beristain Elizegi (1882an jaioa) nahasten direla zenbaitetan, eta ezin direla berezi, biak Katalintxora ezkondu baitziren. Beharbada, alaba ez zen bertsolaria izango (zirtolaria baizik), baina Xabina bai, Mikela Elizegik garbi dioen moduan.
12 Hau leku aittorra liburuan (gorago aipatua), 48. eta 75. orrialdeetan.
13 Mikela Elizegi eta Antonio Zavala: Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Hauspoa saila. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2016.
14 Zirtoa: ateraldi errimaduna (ikusi aurrerago).
Maria Mitxelena Agirre (familiak helarazia).
Oso alaia izan behar zuen Xabinak, bai eta alaba Manuela Joxepak ere. Katalintxon bertan sagardoa egiten omen zuten (dolarea zuten, baita Xeberone arteko sagastia ere), eta edatera biltzen zirenean, kanta eta errepika aritzen zela diote; segur aski bertso zahar zein berriak. Hona hemen, Errotaxarren jaiotako Mariasun Lasaren hitzetan: «Koplalariya zen Katalintxoneko amona, famosua. Entzumena badut bersotan edo koplak kantatzen aitzen zela. Saardoteiya zuten Katalintxon, eta han aitzen zen, kuadrillan. Gue gurasuak biño lehenagokua da hoi; haiyek kontatzen zuten. Oso bertsolai ona zela esaten zuten». Igeroakoen etorkiko Manolo Lizasok ere Pello Errotaren arreba bertsotan aritzen zela dio, amaren esanetan.
Atal honetarako informazioa eman didatenak: Mariasun Lasa, Manolo Lizaso, Korito Azurmendi eta Xegundo Albistur. Eskerrak denei.
Zirtolari batzuk…
Bestalde, emakume zirtolariekin ere osa liteke beste atal bat (Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, zirtoa erantzun zorrotz eta errimaduna da). Bertsoaren aurreko fasea dela esango nuke.
Antonio Zavalak15, aipatu berri dugun Xabina Elizegi Maizen zirto multzo polita dakar, eta zenbaitek oraindik gogoan ditu haietako batzuk. Inazio Retegik ere ekarri zuen bat Oiartzun 2016 urtekarian, Emakumeak ere bertsolari (Oiartzunen) lanean. Baina arestian azaldu zaigun Manolo Lizasok badaki beste bat, amari ikasia eta inon jaso gabea: «Behin, bazakat nik anekdota beze-
la, [Xabina leihotik begira zegoela] pasaran beti txintxatzen aitzen zen mutilzaharren batek edo, alun batek, esan ziyola: “Xabiña, bot’ zigun bertso biña”; ta harrek bueltan eantzun: “Bakarra ‘re badun hietzako diña, mukizu zikiña”». Mutilzahar hori arotxatarra zen, antza; beharbada Panderiako honek bertsoan azaltzen dena «Arotxa kantore» haren etorkikoa, bera ez bazen.
Harrigarria da nola geratu diren jendearen oroimenean hain aspaldiko kontuak, aurrekoek adieraziak.
Bestetik, aipatu berri dugun Manuela Josefa Beristain Elizegi (1882an jaioa) ekar liteke agian.
Aurrekoen zaizkikoa zen Maximiana Martiarena Elizegi (Oiartzun, 1911 – Errenteria 2002) ere, eta zirtolari aparta hura ere, esan didatenez. Pello Errotaren anaia Juan Krutz Elizegiren biloba zen; hain zuzen, Juana Josefa Martinaren alaba16. Killirikupen jaio zen, eta mikeletea zuen aita; haurra zela, Errenteriako kalera aldatu zen familia. Oso bertsozalea eta euskaltzalea izaki, liburuetatik bertsoak irakurtzen aritzen zen, eta gogoan hartu eta noiznahi kantatzen zituen, sarritan egoeraren arabera azken puntua aldatuz. Umore ederra jartzen zuen inguruan, Larraburuko Marikarmen Etxeberriak adierazi didanez. Ezagutu ote zuen Tomasa Lekuona, gorago aipatua? Ez litzateke harritzekoa izango, elkarrengandik 50 bat metrora bizi izan baitziren Errenterian.
Aipatuko dudan azkena Madariegiko (ahozko forma, Marai) Joxepa Lekuona Aranburu da (1902 – 1986), bestalde oso ezaguna sendabelarrei buruz zuen jakinduria handia zela eta. Lexo-
16 Ikusi Antonio Zavalaren liburuan, 299. orrian.
15 Antonio Zavala: Pello Errota. Pedro Elizegi Maiz, Auspoaren Sail Nagusia, Tolosa (1992). Xabinari buruzkoa, 291-297. orrietan.
Katalintxo edo Katalintxone, gaur; balkoiaren aurreko aldean hasten zen sagastia.
Madariegi (Marai) gaur egun.
tiren (Jose Luis Lekuona Garaiar) aitaren lehengusua zen, eta, kontatzen dutenez, elkarrekin zirtoka aritzen ziren noiznahi.
Honenbestez, ez da esan beharrik bertso zaharren zale amorratuak izaten zirela aurreko belaunaldietako emakume asko, eta errepertorio luzea zekitela buruz. Kuttunenetako batzuk, hala ere, Markesaren alaba eta Genobebaren bertsoak izaten ziren, baina hauek ere kolkoan izaten zituzten: Xenpelarren Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak, Andre txarraren bentajak, Txirritarenak eta beste hainbat17. Gutxiago edo gehiago, denok entzun dugu emakume haien aipamenen bat inoiz.
Aipatu gabeko beste batzuk, Oiartzundik kanpokoak
Esan bezala, badira gaiari buruzko ikerketa ugari, aski interesgarriak, hainbat emakume bertsolariren berri ematen digutenak. Baina bada, ustez, lan horietan aipatu edo elkarrekin bildu ez den beste emakume bertsolari anonimo bat edo beste, bertso eta guzti:
- Julian Alustizaren Lihoaren penak eta nekeak liburuan (65. or.) Legazpiko neskatxa batek mutil bati emandako erantzuna ageri da, bertso zorrotz baten bidez eta aurretik txankamalo deituz, mutilak ametza deitu ziolako. Horrez gain, egilearen arabera, «… garai haietako nexkatxak, lanean eta dantzan ez-ezik, bertsolaritzan ere ez ziren amutsak izaten».
- J.J. Zubiri eta P. Perurenaren Goizueta eta Aranoko hizkerak liburuan badira zenbait aipamen, baina erabat ziurrik gutxi. Batetik, bertsotan aritzen zen amona bat aipatzen da iraizean 191. orrian (XIX. mende erdialdekoa, Hernaniko Tximistanekoa). Hurrengo orrian, andregaiak mutilari hisiaz paratutako lau bertso, benetan emakume hark jarriak izateko sinesgarri diruditenak. Eta, aurrerago, 198. orrian, Doña señorita Altamirakoaren bertsoak, lehenengo pertsonan jarriak, grazia handikoak eta oso ezagunak izan zirenak, baina osorik kantatzen ez zirenak, asko berdeak zirelako. Perurenak ez du argitzen emakume hark berak jarriak ote ziren, edo, beharbada, Asteasuko Aranburuberrik (Jose Migel Bitoria Agote).
Bestalde, Pedro Miguel Urruzunoren Euskalerritik zerura eta beste ipui batzuk laneko Andre gaztea eta neska zarra ipuina egilearena den arren, bi emakumeren arteko bertso-norgehiagoka bat da ageri da, idazlearen bertso ugariz hornitua. Gertakaria egiazkoa ez bada ere, horrelakoak izaten zirelako seinale izan daiteke.
Jostundegien (eta talde-lanen) garrantzia bertsoen transmisioan, bai eta sagardotegiena ere
Garai bateko gizartean lanarekin batera kantuan aritzeko ohitura handia zegoela gauza jakina da. Aipatutako Lihoaren penak eta nekeak liburuan, berriz ere, ageri da joskintzarekin eta hari lotutako jarduerekin oso lotua egon izan dela kantuaren eta bertsogintzaren transmisioa, bai eta horretan emakumeek jokatu duten papera ere. Baina horrelako adibide ugari daude jasoak, hor eta hemen. Kasurako, 1721eko Eibarko kopla zaharrak, anonimoak izanagatik, badirudi emakumeek idatzi zituztela eta jostundegietan zehar zabaldu zirela, botikariak neska gazteekin zuen jarrera salatu asmoz18. Beste hauek ere aipatzen dira beste lan batzuetan19: XVII. mendeko Antonia Zabala ehulea eta XVIII. mendeko iruleak. Kontua da emakumeak elkarrekin bildu izan direnean, gizarte haietan haiei zegozkien lanetarako, nabarmen, kantagintzaren eta bertsogintzaren transmisio aparta egin izan dutela mendeetan zehar. Gauza ezaguna da, baina aipatzea merezi duena.
Eta eranskin labur gisa, parrandaren garrantzia ez da gogorarazi beharrik, lan honetan azaldu diren bi sagardotegietan gorpuztuak.
Jostunaren oinarrizko lanabesak.
18 Ikusi Bertsolari aldizkaria, 114. zk., 12. or.
17 Gorago aipatutako Hau leku aittorra liburuan, jostunen errepertorioko bertso eta kanta batzuk aipatzen dira 224. orrian.
19 Mujeres vascas improvisadoras: las bertsolaris del mundo tradicional (siglos xv-xix), egile hauena: Ana Isabel Ugalde, Pilar Aristizabal, Pablo Lekue eta María Teresa Vizcarra. Hau gaineratzen dute: «entonaron los bertsos que les llevaron ante el juez mientras hilaban, tejían o cosían,…» (148. eta 159. or.).
Agustin Mendizabal
ESKOLA EZ-OFIZIALAK OIARTZUNEN
Mendialdean kokatutako sasi-eskolak
Aurreko mende hasieran analfabetismo tasarik baxuenak euskal lurraldeetakoak izanda ere, milaka ziren eskolatzen ez ziren haurrak edo denboraldietan bakarrik eskolatzen zirenak; are gehiago landa-guneetan bizi ziren haurrak.1 Eskola gutxi zeuden, eta ume askorentzat urruti. Hori zela eta, hurbilen egongo liratekeen eskolak sortzeko beharra ikusten zuten estamentu guztiek, izan erakunde politikoak (herria2 tartean), gizarte-erakundeak, etab., eta baita familiek ere. Distantziaren arazoa konpontzeko mendi-guneetan eskola txikiak sortzea bultzatu zen.
Joxe Garmendiaren “Gipuzkoako landa auzoetan Udalek eta Aldundiak garatu duten hezkuntza-jarduera”3 lanetik atera ditugu ondorengo paragrafoak, gure mendi-eskoletako nondik norakoak ulertzeko baliagarri direnak:
• XIX. mendean, herriguneko eskolak hedatzen joan ziren baina baserrietako seme-alaben hezkuntzaz ia ez zen inor arduratzen. Egoera hau gainditzeko, Udalek auzoetako apaizaren onespenarekin, oinarrizko instrukzioa zuten pertsonei, –sasi-maisu eta sasi-maistrei–, diruz laguntza ematea erabaki zuten, landa ingurunetako haurrek ere eskola jaso zezaten. Maisu-maistra hauek gehienetan titulurik gabekoak izaten ziren eta dotrina ematea izaten zen bere eginkizun nagusia.
• Auzo-eskola ez ofizial hauei dagokionez, esan genezake gehienetan auzoko baserri batetan edo baselizaren ondoko etxean kokaturik egoten zirela. Baliabide gutxiko eskolak izanik, bertako irakasleak inguruko emakume eskolatu edo sasi letratuak izaten ziren gehienetan, baita kasu batzutan auzoko apaiz edo erlijiosoak. Hauetako askok gaztelera ez zuten menderatzen eta prestakuntza gutxikoak ziren. Mendian kokaturiko eskola hauek eratzeko ezinbesteko baldintza lekua ahalik eta egokiena izatea zen, eta ondoren irakasleari ordaintzeko baliabideak izatea. Beste aukerarik ez zegoenez, eta beharrak bultzaturik, landa auzoetako eskola hauek ahal zuten moduan iraun zuten XIX. eta XX. mendean.
• Urte hauetan Lehen Hezkuntzako ikasketei dagokienez, irakaskuntza-plana dotrina ikastera
1 Archivo General de la Administración del Estado (Alcalá de Henares. Ministerio de Educación, Leg. 79.336.
2 Herria, gure zaharrek erabiltzen zuten hitza udalaz aritzeko.
3 https://core.ac.uk/download/pdf/11502088.pdf
eta trivium-era mugatzen zen; hots, dotrina buruz ikasi eta, ahal zen neurrian, irakurri, idatzi eta zenbatu.
• Ofizialak ez ziren landa-eskola txiki hauentzat diru gutxi zegoen, eta beraiei laguntzea ez zuen lehentasunezkoa ikusten Estatuko Hezkuntza Ministerio berriak, “Ministerio de Instrucción Pública y Bellas Artes” delakoak. Horrela hauen mantenua Udalen eta haurren gurasoen ardura izan zen.
Bestalde, 1876an foruak galdu ondoren gaztelaniaren ezarpena hasi zen eskoletan, sasi-eskoletako betebeharrari ere eragingo ziona. Euskara eskolatik kanpo eta familiaren eta erlijioaren esparrura bazterturik geratuko zen denean.
OIARTZUNGO EGOERA
Bereziki Ergoien eta Karrika-Iturriotzeko mugan hedatu ziren mendialdeko sasi-eskolak Oiartzunen. Han-hemenka bildu izan dira testigantzak. Oiartzuarren baitan Ane Lardik bildutako hainbat daude jasota eta Goiatz Labandibarrek ere bildu izan ditu sortutako bi lanaren bitartez.4
Oiartzuarren baitan Joxe Lasa Auzmendiri egindako elkarrizketan beste bi sasi-eskolen aipamena egiten da: Mendizar eta Txaparren zeudenena, baina datu gehiagorik gabe eta aztarnarik aurkitu gabe.
Pixkanaka gure herriko historia osatzen joango garen esperantzan, aurrekoei erantsi dizkiegu udal artxiboan arakatuz aurkitutakoak eta gaur egun bizi direnen ahotik lortu ditugun gainontzeko datuak..
4 “Aizateko sasi maistrak” (Mariasun Landa saria) eta “Xixili Pikabea” elkarrizketa (2019 urtekaria)
ARTxABALTA
URAITA
TxARONDOKO ERROTA
OLAIZOLA
SORONDO
SANTANDER
ZULATxIPIKO BORDA
PORTUBERRI
SASTARRE
MUxUNE
AÑAKI
LATABORDA
OZENTZIO TxIKI
5 Izen guztiak herrian ahoskatzen diren bezala jaso dira.
ERGOIENEN ZEUDEN SASI-ESKOLAK
• Artxabalta. Maistra lanetan Maria Pikabea Aranburu. Ikasleen artean bere ilobak: Martxelina, Arroxa, eta Joxepa Pikabea ahizpak.
• Santander. Maistra lanetan Maria Pikabea eta Martxelina Pikabea izeba ilobak. Ikasleen artean: Dolores Maya, Erramun Irazu eta Xixili Pikabea daude. Gerra garaia tokatu zen.
• Muxune. Maistra lanetan Maria Pikabea eta Dolores Maya, Dolox, ama-alabak. Ikasleak (?)
• Uraita. Maistra lanetan Maria Pikabea eta Dolores Maya, ama-alabak. Ikasleen artean Xixili Pikabea.
• Zulatxipiko borda. Maistra lanetan Dolores Maya. Ikasleak: Marai, Azkue, Iarbu, Iarbu txiki, Zulatxipi borda, Olatzene eta behe aldean zeuden beste hainbat baserritakoak.
• Olaizola. Gaueko eskola zen Maisu lanetan Fernando Rodriguez Espínola,6 (Guarda txikia). Ikasleak: Zelaiburu, Aixia, Emita, Askosti, Beinberri, Galtzata... baserrikoak.
• Sastarre. Maistra lanetan Karmen Aranburu. Ikasleak: Sastarre, Matxinda, Oiartzabal bi bizitza, Ozentzio, Altza eta Anatxuri baserrikoak, besteak beste.
• Ozentzio txiki. Maistra lanetan Karmen Aranburu. Ikasleak: Anatxuri, Oiartzabal Berri, Matxinda, Ozentzio, Sastarre, Beinberri, Arandan, Paraditxoko, Sagu-erreka... baserrikoak. 1956ko azaroaren 2ko udal akta batean agertzen denaren arabera, une horretan 17 ikasle zebiltzan eskolan.
• Sorondo. Maistra lanetan Karmen Aranburu. Emakume honek ahalegin berezia egin zuen ilunabarretan ere eskola irekita, baserriko lanengatik egunez azaldu ezin zuten ikaslerentzat. Bertara joaten ziren ikasleak: Sagu-erreka, Ozentzio, Paraditxoko... baserrikoak.
KARRIKAN ZEGOEN SASI-ESKOLA
• Azain. Maistra lanetan Joxepa Zabalegi Lazkanotegi. Ikasleak: Azain, Txarai, Pikorrene, Larrazabal, Ailuxita behekoa, Ailuxita goikoa, Arlepo eta Gorosketa baserrikoak.
AIZATE SASI-ESKOLA
• Aizate sasi-eskola Errenteriako lurretan zegoen baina Oiartzungo mugan. Horrek eragiten zuen inguruko baserrietako haur oiartzuarrak bertaratzea.Tomaxa Isasti Goñik sortu zuen eskola. Berak utzi zuenean, haren iloba Joxepa Etxeberria Sarastik jarraitu zuen ezkondu zen arte, , Oiartzungo Fondakoak, eta horrela pasa ziren bere beste bi ahizpa gehiago ere: Enkarna eta Miren. Azkenik, Miren ezkondu eta gero Maria Jesus Aranburu lehengusuak hartu zion segida 1975ean eskola itxi zen arte. Ikasleen artean zueden Prailetarrak eta Artamugarri erdikoak, besteak beste.
SASI-MAISTRA/MAISUEN PROFILA
Karrerarik gabeko maistra eta maisuak ziren. Ahal zuten moduan, batekin eta bestearekin ikasitakoak, eta garaiaren eta egoeraren arabera, eskola ofizialetan eskolatuak batzuk. Edukien aldetik exijentzia txikia zegoen, komunioa egin ahal izateko doktrina erakusteko beharrak izaten baitzuen lehentasuna. Eta horren arrimuan, irakurtzen (katonarekin la m con la a, ma…), lau erregelak eta gauza gutxi gehiago. Dena buruz eta dena erdaraz, zer ikasten zuten ulertu ere egin gabe ikasle askok.
Familiaren arteko transmisioa egitea ohikoa izaten zen. Aizate eskolan ikusi duguna gertatzen zen beste lekuetan ere. Pikabeatarren saga horren adibide. Maria hasi zen eta segidan izan zituen, alaba Dolores eta Martxelina eta Xixili ilobak. Dena den, norbaitek fitxatuta ere hasten ziren eskolak ematen, “auzoko gizonen”, “herriko apaizaren” eta gisakoen eskariz. Batzuek ezkondu edo haurrak izan arte jarraitzen zuten baina bazen haurrak izanda ere eskola ematen aritu izan zena. Dolores Mayak, adibidez, hirugarren haurra jaio zenean utzi zion eskolak emateari.
Lekualdaketak hainbat arrazoirengatik suertatzen ziren. Izan zitekeen bizileku aldaketarengatik edo, besterik gabe, maistra/maisu aldaketak horretara behartzen zuelako. Komenentziaren edo aukeraren araberakoa.
Baserriko lana eta eskolakoa uztartzen zuten eta soldata txiki baten truke jarduten zuten eskolak ematen. Xixili Pikabeak esana da 10 pezeta ordaintzen zutela gurasoek eta bere taldean asko jota 10 bat haur izaten zirela. Xixilik kontatua da beste hau ere: Emitako Juanito Irastorza eta beste batzuen gestioari esker lortu zen herriko laguntza txikiren bat jasotzea, beraz, Udalak ere laguntzen zuen, geroago ikusiko dugun bezala.
NORT IZAN ZIREN
Maria Pikabea eta Dolores Maya, ama-alabak; Martxelina eta Xixili Pikabea ahizpak eta aldi berean Maria Pikabearen ilobak; Joxepa Zabalegi; Karmen Aranburu; Tomaxa Isasti; Tomaxaren ilobak: Joxepa, Encarna eta Miren Etxeberria ahizpak; Maria Jesus Aranburu, aurrekoen lehengusua; Migel Etxarte; Fernando Rodriguez... Eta gehiago ere izango zirenak.
Maria Pikabea Aranburu (Maria beltxa) 1890eko azaroaren 17an jaio zen. Gaztetan Irunera joan zen neskame-lanak egitera eta bertako eskolan ikasi zuen, baita gazteleraz hitz egiten ere. Galtzagile edo pantalonera zen. Artxabaltara ezkondu zen Jose Francisco Mayarekin eta bertan eskola jarri eta maistra lanetan hasi zen. Geroago Santander, Muxune eta Uraitan ere aritu zen eskolak ematen. Bere alaba Dolores Mayari eman zion segida, berak zekiena erakutsi eta gero. Elkarrekin bizi izan ziren Muxunen, Arriyan eta Uraitan. 67 urte zituela hil zen, 1957ko urriaren 14ean. Bost seme-alaba izan zituen.
Migel Etxarte
Narbarte (Frailia,Trumoia)
Ergoiengo Algorri xaharrean jaio zen, 1904ko irailaren 22an eta 15-16 urte zituela fraide sartu zen. Hiru urte eman zituen fraide izateko prestatzen baina gustukoa ez nonbait eta atera egin zen. Biziki gizon erlijiosoa zen, bidaiari nekaezina eta kultura handikoa. Bidaia luzeak egiten zituen eta mundu asko korritutakoa zen. Gaztelania ere ongi menderatzen zuen. Irakurle purrakatua, kartoizko maleta bete liburu alboan izaten omen zuen beti. Maisu lanetan hasi aurretik mendian aritzen zen lanean, egurra egiten, txondorra egiten... bidaiak eta lana tartekatuz. Txarondoko errotan aritu zen maisu lanetan arratseko eskolak ematen eta gero Latabordan, 1964an Xixili Pikabeak bere taldea utzi eta gero. Lau orduz aritzen zen eskolak ematen. Inoiz faltatzen bazen, Ana Mari Izagirrek, Latabordako etxekoandreak, artatzen zituen haurrak. 1.000 pezetako soldatarekin hasi zen lanean eta laster igo zioten 1.500era. Gurasoak 700 pezeta ematen zuten eta gainontzekoa Udalak. 1966 arte iraun zuen eskolak eta handik aurrera aurreko lan motetara bueltatu zen. Epelen morroi egon ondoren, Añarbeko presa egiten ari zela iritsi zitzaion erretiroa hartzeko garaia. Laurogei urte egitear, Txaparren hil zen bere ilobaren etxean, 1984ko uztailaren 19an.
Karmen Aranburu Arbelaitz (Sastarre)
Sastarren jaio zen Karmen, 1905eko otsailaren 12an7. Gaztetan Donostian hasi zen neskame lanetan eta handik Madrilera egin zuen salto zerbitzatzen zuen familiarekin. Egonaldi horrek aukera eman zion bere burua prestatzeko, izan ere etxekoandrea irakaslea zen eta hark erakutsita ikasi zituen gero eskolan erakutsiko zituenak. Gazteleraz ere primeran ikasi omen zuen, beraz, garai haietarako ohikoa ez zen formazioa ba omen zuen Karmenek. Madriletik bueltan hasi zen eskolak ematen. Hiru lekutan aritu zen, Sastarren, Ozentzio txikin eta Sorondon. Azken bi horietan, gainera, eskola izatez gain, taberna ere jarrita. Emakume saiatua eta buru argikoa, ilunabarreko eskola eskaini izanak adierazten du bokaziozko maistra ere izango zela. 1995eko otsailaren 2an hil zen, 90 urte betetzetik gertu.
Martxelina
Pikabea Artola Portuberri baserrian jaio zen, 1912ko maiatzaren 10ean. Artxabaltan, izebarekin ikasi zuen eta ikasi zuenarekin hasi zen bera ere izebaren arrimuan maistra lanetan Santanderren. Hamar senideren artean bera zen zaharrena, eta bera baino 19 urte gutxiagorekin, gazteena Xixili (hau ere maistra lanetan urte luzez aritua). Patxi Goldararezekin ezkondu zen eta San Juan kalean jarri ziren bizitzen. Sei seme-alaba izan zituzten eta urte asko eman zituen Arbidetarren tabernako sukaldean lanean. 2000ko abenduaren 13an hil zen, 88 urte zituela.
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi 1916ko martxoaren 21ean jaio zen Joxepa, Altzibarko Martinmotzenen. Bederatzi senide izan ziren, hauetatik bat gerran galdua. Arandango Joxe Luix Beasain Lekuonarekin ezkondu zen eta Azain baserrian jarri ziren bizitzen. Bertan hazi zituzten elkarrekin izandako bi alaba, eta bertan jarri zuen Joxepak bere eskola, inguruko gurasoek hala eskatuta. Hamabi bat urtez aritu zen maistra lanetan, 1966an mendiko eskola ez-ofizial guztiak itxi ziren arte. Joxepa Karrikako eskolan ikasia zen, Iruñeko Margarita Garaioa maistra kastillanoa eta aldi berean maistra onarekin, baina baserrian dolarea zuten eta bertan lan egin behar zuenez, ezin izaten zen egunero joan eskolara.8 Bazuen ordea ikasteko afizioa eta erakusteko pazientzia eta erraz moldatu zen bere ikasleei erakutsi beharrekoak erakusteko, tartean bere bi alabari. Ohikoak ziren ikasgaiez gain, eskulanek bazuten lekua eta neskei bastidorean brodatzen erakusten zien. 1967an baserria utzi eta kalera etorri ziren bizitzera. Alaba zaharrenaren etxean hil zen 93 urterekin, 2009ko otsailaren 7an.
Dolores Maya Pikabea (Dolox) Gurutzeko Babilonia baserrian jaio zen Dolox, 1922ko uztailaren 5ean eta geroztik hamaika lekutan bizitzea tokatu zitzaion: Tomasen Bordan, Muxunen, Uraitan, Añakin, gero berriz Uraitan eta Arriyan, zahartzaroan alabaren etxean bukatu zuen arte. Maria Pikabea zuen ama, ordurako maistra lanetan aritua. Leontzio Loperenakin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Urte luzez aritu zen Dolores maistra lanetan, amak utzitako ofizioa beretzat hartuta. Amarengandik jaso zuen eskola eta amarekin ikasitakoa erakutsi zuen berak ere, ohiko ikasgaiei
7 Berak ospatu eta bere NANean agertzen den data, jaiotza agirian 11koa dela esaten duen arren.
joskintza klaseak erantsita. Donostiara joan zen eskola emateko baimena ateratzera eta amaren bazterrean hasi zen maistra lanak betetzen Muxunen. Gero Zulatxipiko bordako etxekoandreak eskatuta hasi zen bertan eskolak ematen. Bizi ere bertan bizi izan zen. Ume asko inguruan eta emakume saiatua eta eskuzabala zenez, lan asko egin zuen. Eskolak goizez, arratsaldez eta gauean ematen zituen garai hartan, gauekoa hamarretan bukatzen zuelarik. Behin ezkonduta, Añakin jarri zen bizitzen eta orduan eskola ere Añakin jarri zuen.
1954an jaio zen hirugarren semea, Doloresek 32 urte zituela eta urte horretako martxoan utzi zituen maistra lanak, testigua Xixili Pikabea ikasle ohi, lehengusu eta aldi berean koinatari pasatuta. 2016ko azaroaren 12an hil zen bere alabaren etxean, eta alabari esker ezagutu ditugu Doloresek jaso zituen hainbat koaderno esanguratsu. Aski txukun bildu zituen ikasleen zerrendak eta asistentzia, eskuz idatzitako ikasgaiak, poemak eta bertso zaharrak, iraganaren eta bere bokazioaren lekuko.
xixili Pikabea
Artola
Ergoiengo Portuberri baserriko alaba, 1931ko urtarrilaren 26an jaio zen. Sumar arteraino Martxelina ahizparekin ikasi zuen Santander sasi-eskolan. Multiplikatzen Migel Etxarte frailearekin eta dividir gizonak erakutsi zion. Praktikak Txarondoko errotan egin zituen, gelako ikasle zaharrena izanda, besteei lezioa hartzen uzten baitzion maisuak. Lesakako errepidea egiten ari ziren militarrekin ikasi zuen kastillanoz defendatzeko adina, Portuberriko tabernara etortzen zirenean. Barrioko gizonak etorri zitzaizkion eskolak emateko eskatzera: “Dakizuna erakutsi eta bale. Eta doktrina erakutsi, doktrina komunioa egiteko” izan zen eskaera. Zekien guztia erakutsi zien, baita eskulanak egiten ere. Eguneroko saioa arrosarioa errezatuz bukatzen zuten. Inoiz faltatu behar izanda, Penaiko Mari Karmen Irastortzak ordezkatzen zuen. 10 urtean izan zen sasi-maistra Portuberrin, eta Añakin beste pare bat urtez (1953tik 1965era). Urte haietan 72 ume pasatu ziren haren mahaitik, lau erregelak eta doktrina ikasita.9 Xixili Joxe Manuel Loperenakin ezkondu zen eta hiru seme-alabak izan zituzten.
Maria Jesus Aranburu Arbelaitz
1944ko ekainaren 17an jaio zen, Oiartzungo udaletxean, aitona bertako aguazila zelako. Mojen eskolan ibili zen ikasten eta 18 urte zituela hasi zen maistra lanak betetzen Oiartzunekin muga egiten zuen Errenteriako Aizate sasi-eskolan. Errenteriako Udalaren esku zegoen eskolaren kudeaketa. Inguruko 24 bat baserritako umeak biltzen ziren. Sei urterekin hasita, adin ugaritakoak ziren ikasle neska-mutilak. Oiartzungoak tartean. Oinarrizko ikasketak burutzen zituzten
09:30-14:00etara zihoan ordutegiaren barrenean. Belaztiko Tomaxa Isasi Goñik, bere amonaren ahizpa zenak sortu zuen eskola eta, txandan-txandan, familiako kide ugari iritsi ziren bertako maistra izatera, Maria Jesusekin bukatu arte. Oiartzundik oinez joaten zen ordubeteko bidean eta inoiz joan ezinik geratzen bazen, bere gain egoten zen ordezkoa jartzeko ardura. Errenteriako Udalak ordaintzen zion soldata, baina Errenteriako haurrei zegokiena. Oiartzungoak zirenak eskura ematen zioten, aparte. 1975. urtean itxi zen eskola, Maria Jesusek 32 urte zituela.
IKASLEAK ETA EGOERA
Ikasle asko familia ugarietakoak ziren, Emita, Olatzene, Bazterkalte, Ozentzio, Askosti... Hainbeste! Egoeraren arabera, 10, 15 edo 20ko ikasle taldeak osatzen ziren. Neska eta mutilen arteko proportzioa ere egoeraren araberakoa izango zen. Testigantza emandako batzuen ustez, mutilak neskak baino gehiago izaten ziren baina Dolores Mayak jasota zuen koadernoan alderantzizkoa ikusten da. 1950eko azaroko zerrendan 13 neska azaltzen dira eta 10 mutil. Eskolak goizez ematen ziren, 09:00-13:00ko bueltan. Hala ere, izan ziren arratsaldean eta ilunabarrean irekitako eskola batzuk.
Baserritik eskolarako bidea mendiz edo zelaiz egiten zuten, ordubeteko bidean askok, edo Beinberrikoek, adibidez, ordu pare bateko bidean joan behar zuten Portuberrira iristeko.
7 urterekin hasten ziren eskolan eta 11-12 urtetan bukatu: Komunio txikitik komunio handiraino. Azken urteetan, hala ere, 4-5 urterekin hasitakoak bazeuden. Batzuek lekuz aldatu beharra izaten zuten, tartean eskolaren bat ixtea gertatzen baitzen. Jaso dugun testigantzetako batean azaltzen da kasu hori, adibidez: 1958an jaiotako ikasle bat, 5 urtetik 7ra joan zen sasi-eskolara eta bitarte horretan hiru leku aldatu zituen: 3 hilabete Portuberrin (Xixilirekin); urtebete Añakin (Xixilirekin) eta beste urtebete Latabordan (Migelekin), mendiko esko-
Dolores Mayaren diktaketak eta zehar-ikasgaiak.
Dolores Mayak jasotako bertsoetako bat.
lak itxi ziren arte. Hortik aurrera eskola ofizialera, gainontzeko ikasleak bezala.
Baserriko lanek agintzen zutenez, ikasturte motxa izaten zuten hango zenbait umek. Batez beste apiril bukaeratik urriaren bukaeraraino irauten zuten baserriko eginbeharrek eta asko ziren faltatu behar izaten zutenak. Horiengan pentsatuta jarri zituzten Karmen Aranburuk, Dolores Mayak eta Fernando Rodriguezek ilunabarreko eskolak.
Ikasgai garrantzitsuena doktrina izaten zuten eta doktrinan kalabazero geratzeak ematen zien buruhausterik handiena. Goitik behera dena buruz ikasi behar izaten zuten eta apaizari azaldu. Oiartzunen Antonenen erosten zituzten eskolarako behar zituztenak. Xixili Pikabeak zioen bezala: Hasieran kartila txiki bat, gero katona eta gero entziklopedia. Gurasoek kuota ordaintzen zuten eta osagarri gisa Udalaren laguntza ere jasotzen zuten.
UDALAREN ESKU-HARTZEA
Eskola hauek ofizialak ez baziren ere, Udalaren nolabaiteko dirulaguntza jasotzen zuten maistren soldata osatzeko, nahiz eta segur aski guztiekin berdin ez jokatu. Aktetan ikusi dugunaren arabera, kopuru desberdinak zeuden. Latabordan, adibidez, gurasoek soldataren %75 jartzen zuten eta %25 Udalak, aparte sartuta Udalaren gain zihoazen eskolako hornidura eta hobekuntzak. Azain eta Ozentzio txikiren kasuan, askoz ere kopuru txikiagoa agertzen da, jakin gabe eskola horietako gurasoek zenbat ordaintzen zuten, edo bakoitzean zenbat ikasle zuten. Hauek dira aurkitu ditugun datuak:
1956ko azaroaren 2ko akta: Carmen Aranburu Ozentzio txikiko eskola partikularraren ordainsaria handitzea erabaki du, eguneko pezeta batean. Ondorioz, emakume horrek eskolak ematen jarraitzea komenigarria dela iritzita, 1957ko urtarrilaren 1etik aurrera, hilero 75 pezeta ematea onartzen da.
1959ko irailaren 29ko aktan erabakitzen da 1960an herriko eskola nazionalak zuzentzen dituzten maisu-maistrei eta landa-eskola partikularretako maisu-maistrei eskupekoak ematea, soilik 1960 urterako. Horren arabera, Udalak landa-eskola pribatuetako maisu-maistrei gaur egun ematen dien zenbatekoaren %50eko eskupekoa ematea. Honela: Portuberriko maistrari 900 pezeta, Aizegainekoari 450 pezeta, Sastarre edo Ozentzio txikikoari 450 pezeta eta Ugaldetxokoari (Luisa Berrondoren eskola ziurrenik110), 450 pezeta.
1964ko uztailaren 30eko aktan azaltzen da eskola berri baten premia, Tornola eskola (Portuberri) itxi beharko zelako, Xixili Pikabea osasunez makal eta. Ondoren leku berri bat behar da eta Lataborda alokatzeko aukera badago. Irakasle berria badute: Migel Etxarte. 1000 pezetako soldataren truke, egunean 4 orduko eskola emateko prest. Familiengandik 700 pezeta bilduko
10 Luixa Berrondo Iartzabal (Luixa maistra) maistra titulatua zen eta Ugaldetxon jarri zuen bere eskola 1940. urtean. 1966ean Ugaldetxon eskola nazionala ireki zutenean, bertara aldatzea erabaki zuen eta han eman zituen 26 urte.
Azaingo eskolan erabilitako liburua.
dira eta falta diren 300 pezetak Udalari eskatzen zaizkio, (lehen 225 pezeta. ordaintzen ditu).
1964ko abuztuaren 20ko aktan honako hauek onartzen dira: Jose Inazio Irazu udaletxeko zinegotzia denari Lataborda baserria alokatzea eskola jartzeko. Udalak 150 pezetako alokairua eta argindarra ordaintzea eta 300 pezetako soldata diferentzia Udalaren gain hartzea. Azkenik ohe bat jartzea ere onartzen da, maisuaren atsedenerako.
1964ko abenduaren 31n Udalak ematen duen soldata igotzea erabakitzen da eta estufa bat jartzea. Aurrerantzean Latabordako maisuaren soldata 1.500 pezetakoa izango da. (Familiak 700 pezeta jarrita eta gainontzekoa Udalak).
SASI-ESKOLEN BUKAERA
Aipaturiko1959ko irailaren 29ko aktari esker dakigu une horretan Oiartzunen hiru sasi-eskola zeudela: Portuberrikoa (berau itxi ondoren Latabordan irekiko zena), Azaingoa eta Ozentzio txikikoa (gero Sorondora pasatuko zena). Erabateko amaiera 1966an gertatu zen. Manuel Arbelaitz alkate zela autobusak jarri zituzten mendi aldeko eskola ez-ofizialetan zebiltzan haurrak eskola ofizialetara joateko. Batzuk Ergoiengo Aierdi eskolara, Altzibar edo Iturriozeko eskoletara besteak, edota Beheko Plazakora eraman zituzten. Beheko Plazakoentzat jantokia ere antolatu zen mutilen eskolan, sukaldari lanetan Dunis ama-alabak aritu zirelarik. Aierdiko maistra Maria Asunción Paternai zen, erdalduna eta eskola frankistaren betebeharrak ongi konplitzen zituena.
Sasi-eskola edo mendiko eskola ez-ofizial horien ibilbidea momentu horretantxe bukatu zen Oiartzunen. Iraupen luzea izan zuten eta eredu prekarioa izan arren, eskolarik gabe geratuko ziratekeen haur asko eskolatzeko eta sozializatzeko balio izan zuten, batez ere emakume saiatu askori esker.
Historia ez da hemen bukatzen. Aurreko datu bilketari beste mordoa erantsi diogun arren, ez dut uste guztiaren mapa osatzea lortu dugunik. Nork daki, agian norbaiti piztuko zaio ikertzen jarraitzeko grina... Esperantza horrekin emango diogu oraingoz amaiera.
Laguntza eman didate:
Emitako Julian eta Mañoli Irastorza anai-arrebek
Portuberriko Anttoni Elizondok
Añakiko Mari Jose Loperena Maya eta Maritxu
Loperena Etxarte lehengusuek
Artxabaltako Maria Angeles eta Mañoli Telletxea ahizpek
Zulatxipiko bordako Maritxu Ubiriak
Ozentzioko Pello Arbelaitz Aranburu eta Amalur
Arbelaitz Arbelaitz osaba-ilobek
Maraiko Maria Jesus eta Pepita Mitxelena ahizpek
Azaingo Esperantza Beasainek
Beinberriko Maria Luisa Irastorzak
Portuburuko Ramon Irazuk
Latabordako Trini Cornellanak
Jaione Ugaldeberek
Xele Etxebestek
Joxemari Mitxelena Axeiak
Inaxio Goldarazek
Iñaxi Agorrek
Oiartzabalgo Trini Mitxelenak
Eskerrik asko guzti-guztiei!
Izaskun Madariaga Iragorri
OIARTZUN EZAGUTZEN
PLAZA INGURUKO KOMERTZIOAK 50-60KO
HAMARKADAREN BUELTAN (Urdinez pisuetan zeudenak)
1. Alpargatagintza. Dorotea Zalakain.
2. Garmendia okindegia. Gerora Carmen Maritxalarrek ile-apaindegia jarri zuen. (Gaur egun ile-apaindegia).
3. Angela arrandegia. (Angela Lasa Gonzalez) Aldamenean Posta zerbitzua (Agapito Lakidain) (Gaur egun Lorza higiezinen zerbitzua).
4. Aldaia ahizpak, jostunak.
5. Zulo Txiki. Taberna eta Lartaun elkartea (Gaur egun Ezponda-Funeraria Vascongada).
6. Antonenia Burdindegia, eskolako materiala, baserriko oinetako, ontzi eta lanabesak eta txerri-hilketarako espezieak Maria Pilar Iriarte, bertako alabak galtzerdiei puntuak hartzen (Gaur egun Rural Kutxa).
7. Baraibarrenia Ardo eta likore bodega. (Gero Angelaren arrandegia. Gaur egun ere arrandegia dago).
8. Estankoa. Taberna eta jatetxea (Zapirain).
9. Estankoko jatetxea. Ondoren Arrue anai-arreben farmazia, gero Carmen Errandoneak hartuko zuena. (Gaur egun farmazia).
10. xapateronia Janari-denda, eskolako materiala, litxarreriak eta periodikuak (Joxepa eta Julian Olaizola anai-arrebak). (Gaur egun Laboral Kutxa).
11. Petrania Joskintza, oihalak, mertzeria, arropa (Petra Erauskin, senarrarekin eta Antonito semearekin). (Gaur egun Laboral Kutxa).
13. Exkerrenia harategia (Felixa Irigoien). (Oraintsu arte litxarreria denda).
San Juan kalea. Baraibarrenia eta Antonenia.
14. Balentiñenia janari-denda. (Petra eta Arantxa ama-alabak). Eta taxia (Balentin Santa Cruz).
15. Karmen Gallastegi ile-apaindegia.
16. Faustinania janari-denda (Faustina Santa Cruz) (Gaur egun estankoa).
17. Maite taberna (Maite Urkia) eta gasolindegia eta taxia (Benantxio Arbide).
Oiartzungo plaza, 1955. Eskuinetara, Maite taberna eta gasolindegia.
18. Zalakaiñenia Pastelak eta txokolatea (Martin Zalakain). Ondoren, Banco Guipuzcoano (izan dira komertzio gehiago, drogeria tarteko. Gaur egun, Zubillaga gestoria).
19. Errandonea Ardo biltegia eta okindegia. (Joxe Mari eta Antonio Errandonea).
21. Kaxinto harategia (Kaxinto Odriozola). (Gaur egun udaleko gizarte zerbitzuen zati).
22. Iñaxi Aristizabalen mertzeria eta gero Iñaxio Arbelaitzen bizartegia eta ile-apaindegia gizonentzat. (Lekualdaketa) (Gaur egun udaleko gizarte zerbitzuen zati).
23. Iñaxio Arbelaitzen bizartegia eta ile-apaindegia gizonentzat. Hasierako lekua. (Gaur egun kutxazain automatikoa).
24. Castro taberna
25. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa.
26. Harreguy gizonen bizartegi eta ile-apaindegia (Xabier eta bere aita).
Harreguy ile-apaindegia. Aurrealdean, Silvestre eta Joxe katxarreroak.
27. Sindikatua Pentsuak (Gonzalez).
28. Farmazia (Arrue anai-arrebak). Gero plazara aldatuko ziren.
29. Luixita Mitxelenaren drogeria
30. Fondako sagardotegia. (Etxeberria).
31. Fonda taberna (Xabale). Ondoren, Etxeberria hiru ahizpen artean: jostun-lanak, brodatze-lanak eta galtzerdiei puntuak hartzeko lanak. (Gaur egun taberna).
32. Joxixionia taberna, Antonio Iragorri.
33. Pepita Aduriz ile-apaindegia.
Oiartzungo plaza, 1960 inguruan.
34. Muguruzania janari-denda. Pepita eta Juanita Zalakain. (Gaur egun, Marisol janari-denda).
35. Ollokine jostunak eta joskintza eskola.
36. Ezponda anaien aroztegia. (Gaur egun Iraitz harategia).
37. xalbadora Sarasti janari-denda eta gero leku berean Pepita Elizegik harategia.
38. Egues zapata konpontzaile eta zapatariak. Bigarren lekua, aurrekoari erantsita. (Jose Maria eta Maximo aita-semeak). (Gaur egun, Urrats liburu denda).
39. Egues zapata konpontzaile eta zapatariak. Hasierako lekua. (Jose Maria eta Maximo aita-semeak).
40. Posta zerbitzua. (Dionisio Martiarena).
41. Klaudia Albisu janari-denda. (Gaur egun, Garmendi txokolategia).
42. Sesen janari-denda. Ondoren, Karmentxin Sesen, Pedro Sesen eta Rosa Iragorriren ile-apaindegia
43. xeperinonia harategia (Xeperino Irigoien).
44. Juli Bergaretxe oihal-denda. (Gaur egungo Mapfreko sototik sartuta).
45. Esperantzania janari-denda. Eta Iñaxio Adurizen taxia. (Gaur egun Caixabank).
46. Pepita Elizegi harategia. (Gaur egun Caixabank).
San Juan kalea. Ezkerretara, herriko hiltegi edo mataderoa. 1946ko argazkia.
Celestino Etxebeste Arbide (Gainbegiratzeko laguntza: Maria Jesus Aranburu Arbelaitz)
Mendiburu kalea. Elizegi harategia eta Pepita Adurizen ile-apaindegia bistan.
Dionisio Martiarena Lekuona
(1898ko urriaren 9a – 1972ko uztailaren 5a)
Gaitasun eta ofizio ugarikoa izan zen Dionisio, arlo askotan nabarmendu zena, baina, batez ere, sakristaua eta txisturlaria izateagatik izan zen ezagunagoa herrian. Pertsona xumea bezain iaioa, han-hemenka argitaratu izan dira berari buruzko istorioak. Juanito Arozenari esker eta berak modu zehatz eta txukunean bildutako informazioaz baliatuta, gaurkoan denak biltzen saiatu gara, Dionisioren historia zabala osatzeko asmoz.
Marrazkia. Oiartzun 1958.
Oiartzuarrentzat Dionixio sakristaua zena Benito Martiarena Iñarra eta Josefa Ignacia Lekuona Olanok sortutako familian jaio zen. Sei seme-alabatatik bosgarrena izan zen. Bera baino zaharragoak ziren Juana (1887), Meltxora (1890), Kontxi (1892) eta Migel (1895) eta gazteagoa Pepita (serora) (1902). Aita alpargatagilea zen.
Familia Donibane kaleko Mitxelena-enean (gerora Xixeroenea izango zena) bizi izan zen baina elizaren aurreko San Anton edo Santispiritu etxera aldatu ziren, Mendiburu kalean.
Gazte-gaztetatik eliz-mutil edo akolitoa izan zen. 1909ko parrokiako Cuentas de Fábrica deritzan liburuan azaltzen denez, 15 pezeta ordaindu
zioten Dionisiori, artean 10-11 urte zituenean. Kanpaiak jotzeagatik ere ordaintzen zioten. Liburu berean, baina 1917. eta 1918. urteetan azaltzen denez, 40 pezeta ordaindu zioten urte bakoitzean kanpaiak jotzeagatik.
Eliz-mutil soila izatetik sakristaua izatera pasatu zen eta horrela jarraitu zuen bizitza guztian. Donostiako Gotzaindegiaren Elizbarrutiko His-
toria Agiritegiko Bataioa eta Ezkontza saileko M262 bilkarian agertzen denez, 1919ko urtarrilaren 23an (21 urte zituela) lehenengo aldiz bataio batean testigu egin zuen. 1926ko abuztuaren 12ko M626 bilkarian, berriz, lehenengo aldiz ezkontza batean testigu egin zuela agertzen da, ordurako 28 urte zituela.
Gizon xumea bezain iaioa zen eta arlo askotan nabarmendu zen. Honela idatzi zuen 1965eko urtekarian Antonio Valverdek (Ayalde) Misa mayor en el pueblo artikuluan:
... van sucediéndose las ceremonias. Dionisio el sacristán- y además tañedor de ocarina, chistu y armónica, fotógrafo, escritor recopilador de viejos versos etc. etc.- el diligente Dionisio después de incensar a los monagos inciensa al pueblo...
Dionisio Martiarena sakristaua izateaz gain, ofizio eta afizio ugarikoa izan zen:
- Txistularia izan zen Lartaun txistulari taldean. Txistuaz gain, gitarra, akordeoia, aho-soinua eta okarina ere jotzen zituen.
- Musika kopia eta obra errazetan harmonizatzailea, txisturako batez ere.
- Bildumagile edo biltzaile: Abesti, bertso, izkirimiri, ipuin.
- Dantza lehiaketetako epaile: Xanistebanetan eta inguruko herrietan.
- Abeslari: Oiartzungo Schola Cantorum eta Lartaun abesbatzan.
- Antzezlari: Mendiburu taldean partaide eta zenbait saiotako zuzendari.
- Idazle: Euskal Esnalean, Oiartzungo urtekarian.
- Itzultzaile: Antzerkiak, herriko egitarauak...
- Argazkilari etxez etxe eta baserriz baserri.
- Margolari.
- Zapatagile.
- Postalari.
- Okin.
- Uretako laguntzaile udaletxean.
Dionisio Martiarena.
Hileta-segizioa,1962.
.Urtekaria, 1958.
Idazle, itzultzaile eta idazki-biltzaile
Gizon jantzia eta euskaltzale sutsua zen. Euskaraz idazten zuen, antzinako eran "r" gogorra kakotxarekin idatzita. Idatziak izenpetzeko modu desberdinak erabili zituen. “Dionisio Martiarena”, “Martiarena” eta “Martiarena t’ar Dunixi”, azken hori Euskal Esnalea aldizkarian batez ere. Euskal Esnalea aldizkariko kolaboratzailea zen1 eta bertan argitaratu zituen hainbat lan.2 Horien artean daude:
2 Euskal-Esnalea aldizkariaren ale guztiak Atzoko Prentsa Digitalean irakurgai
Eiztari bapoa. Urtekaria, 1958.
Eruak bat.Urtekaria, 1957.
Erbiduna
dako itzulpenen artean eta horretaz gain herriko egitarauak ere euskaratzen zituen. Lan horregatik udalbatzaren eskerrak jaso zituen 1933ko uztailaren 31n egindako batzarrean. (Oiartzungo Udala. Uztailaren 31ko batzarra - Seccion AA Negociado 1 Libro 17)
Musikari
Instrumentu askoko musikaria izan zen, baita musika kopia eta obra errazetan harmonizatzailea ere, txisturako batez ere.
1964. urtean Jon Oñatibiak sortu zuen Lartaun txistulari taldeko kide izan zen Juanito Arozena, Joxe Mendizabal, Manolo Goikoetxea, Manolo Oñatibia, Martin Gaztelumendi, Julian Lekuona, Joxe Arozena eta Felix Arozenarekin batera.3
Kanpai-jotzailea ere izan zen eta, solfeoko irakaslea izateaz gain, berak jotzen zekizkien instrumentu askoren irakasle izan zen: txistu, gitarra, akordeoi, aho-soinu eta kanpai-jotzaile.
Kanpai-jotzeari buruz Xabier Letek (Oiartzun 1997, 121. orr) idatzitakoa da honako hau:
“Kanpan-saioa bi kategoritakoa izan zitekeen. Igande soil eta mailla apaleko festetan, Dionixiok jardunaldi bakarreko saio ordinarioa eskeintzen zuen; festa nagusi eta igande haundietan (bazko igande, etabar) bi zatiko saioa, hau da, Oiartzunen betiko esaeraz «kanpan doblik» izenarekin ezagutzen zena. Bi denboradun concerti horrek ospakizunari nagusitasun berezi bat ezartzen zionik ezin uka. eta Martiarenak, zalantzarik gabe, horrelakoetan bere betekizuna «ofiziatu» egiten zuen”.
1967 Lartaungo buletinean idatzi zabal bat argitartu zuen Oñatibia tar Yonek “Martiarena’tar Dionixio” izenburupean. Hasieran argazki bat ageri da, kanpaiak jotzen, “Oyartzun’go kanpai otsak” doinua eta pentagraman idatzia.
Abeslari eta antzezle
1922an Oiartzungo parrokiako Schola Cantorum abesbatzaren sortzailetako bat izan zen eta bertako idazkaria. Kantarien eskola hori Elizak sortu zuen liturgia kantuak zaintzeko eta abesteko. Zuzendaria D. Pablo Irigoien apaiza izan zen eta eskolan musika dohainik erakusten zitzaien zaletasuna zuten eta Scholakoak izan nahi zuten gazteei. Schola Cantorumek iraun zuen Vatikano II. Kontzilioko eraberritzea etorri zen arte. (Oiartzun 98, 39 orr).
Mendiburu Oiartzungo batzokiko antzerki taldeko kide izan zen eta hainbat saiotan zuzendari. Antzeztutako obren artean, bi bederen egin ziren ezagun:
Oiartzungo Schola Cantorum,1933. Mendiburu antzerki taldea, 1935.
Martin eta Manuel Lekuona anaiek idatzitako Eun dukat4 antzerkiarekin lehenengo saria jaso zuten 1935eko apirilaren 28an Donostian ospaturiko II. Eusko Antzerti Egunean. Saria 500 pezetakoa izan zen. (Yakintza 14. 1935eko martxoaapirila, 158. orr. II. Eusko Antzerti Eguna 1935eko apirilaren 28a). Harrera paregabea izan zuen obrak, Gipuzkoan ez ezik Lapurdin ere5
- 1926. Irungo Udalak San Pedro eta San Martzial jaietako antolatuta lehiaketa. Olerki (Kopla zarrak. Urte zar) . Lehenengo saria 50 pezeta.
- 1926. Euskal Esnaleak antolaturiko lehiaketa Euskaltzaletasuna piztekoak sailean, Gure oroigarririk ederrena idatziarekin 2. saria (25 pezeta).
Oiartzungo Udala, 1933ko uztailaren 31ko batzarrean, 21. puntuan: “Zorionak Dionisio Martiarenari aurtengo festetako programa euskaratu duelako".
1969ko urriaren 19an. Omenaldi herrikoia Dionixio Martiarena (sakristauari). Antolatzailea: Parrokia (Jabier Lezeta eta Juan Mari Artola apaizak) eta Schola Cantorumeko zenbait kide: D. Pablo Irigoien zuzendaria eta organista, Juan Mari Lekuona apaiza, Jose Mendizabal, Inozentzio eta Antonito Irastortza anaiak, Jose Mari Gallastegi, eta abar.
Egitaraua:
- Meza Nagusia Schola Cantorumeko abeslariek abestuta. Lau bertsolari aldare nagusitik: Jose Luis Lekuona Lexoti, Manuel Olaizola Uztapide Joxe Joakin Mitxelena eta Koxme Lizaso.
Lexoti, Utapide, Mitxelena eta Lizaso herriko bertsolariekin, omenaldi egunean. 1969-10-19.
“Juanito eta Dionixiori” bertsoak Jose Joakin Mitxelenak (1979 urtekaria, 90. orr.):
Beste gizon bat ba zen erriyan zure parekua zana
orain dala urte batzuak gure erriyan illzana
Dionixio sakristaua
deitzen geniyon izena
erri guziyan serbitzurako aingerutxo bat izana inork etzuen ura esango zure anaia etzana.
Beste mundua nor gertatuko baziñazte alkarrekin
zuen asmoak zer izan laike esango nuke beñepein
goiz partetikan eliz barruko lanak beintzat zintzo egin urrengo beren dibersiyua beren txistu ta danbolin euskal erriko jende guztiya ondo dibertitu dedin.
Dionixio 74 urterekin hil zen. Bera gogoratuz agurra idatzi zion Yon Oñatibiak Txistulari aldizkarian. (1972 Txistulari aldizkaria uztaila-abuztuairaila. 71. alea 29. orr.)6
2006. urtean Montevideoko Silvia Michelenak(1969) Oiartzungo Mitxelenatarren galdera egin zion Joxe Mari Mitxelena Axeiyari. Ordu arte hemengoek ez genuen inongo berririk inoiz izan Kabiolatik joandako Juan Mari Mitxelenari buruz (1847-1926) eta gutxiago haren ondorengoez. Esan ziotenean Arissluxietan bizi izandu zela udaleko agiri batean oinarrituz, beregan sortu zuen herriminak berehala kutsatu zituen Walter aita eta familia osoa. Aldi berean, familia horrek Ruben Michelena Icasuriaga osaba eta haren familia. Narciso Michelena Uretaren bi seme bakarrak ziren Walter eta Ruben. Oiartzungo zaizkien eta bertako arrastoen bila etorriak izan dira.
Pixkanaka eta etorri ahala senide bakoitzaren berri eman diegu, ederki kostata, Oiartzundik 1869. urtean 22 urterekin Buenos Aires aldera emigratzeko asmoakin Montevideon gelditu omen zen Juan Maria Mitxelena Porturen ondorengoei. Kabiola baserriko seme zaharrena zen eta beste zazpi anaiarreba zituen. Pio seigarren anaia zuen. Gerora Mitxelena Portu(1856) bai Arissluzietara ezkondu eta bere bizimodua aurrera atera zuen Piok.
Montevideoko El Heraldo egunkarian "Vascos en Florida" izenburupean eta "La Familia Michelena" artikuluak atera ziren 1995eko uztailaren 22 eta 29an. Hauxe diote:
1841. urtetik aurrera gogortu egin zen Foruen egoera, eta 1876. urtean azken Karlistaldia bukatu ondoren, Foruak indargabetuta gelditu ziren. Bukaezinezko gerra garaia Gipuzkoan.
Oiartzungo bailarak 1842. urtean 3.557 biztanle zituela , Errenteriak 2.880 , Irunek 2.688 eta Donostiak 10.036 biztale.
Egoera horretan 1860. urtetik 1930. urte arte Europatik 6 milioi pertsonak erabaki zuten Argentinara emigratzea.
2007/09/25 Uruguaitarrak Oiartzunen
Joxe Mari Mitxelena Etxenagusia
Walter Michelena (1925) goitik behera lehen herrenkan hirugarrena, “guayabera” urdinarekin , bere emaztea Segunda Diaz “Mima” jatorrizko charrua (1928) (eskuinaldetik hirugarrena , Pio Mitxelena Porturen (1856) zaizki edo ondorengo edadetuenekin. Paulino(1918), Ixabel(1920), Lazaro(1923), Pepita(1926) eta Klaudia(1928).
JUAN MARI MITXELENA PORTU Floridan (Uruguai)
Nelson Sica Dell’ Isola 22 y 29/07/1995
VASCOS EN FLORIDA (URUGUAY)
LA FAMILIA MICHELENA
Juan María Michelena Portu nació el 22/06/1847, hijo de José Ignacio Michelena Echeveste y Josefa Ignacia Portu Michelena, bautizado al día siguiente en la Iglesia parroquial de San Esteban, patrono y mártir del Valle de Oiartzun. Juan María era el mayor de los ocho hermanos que residían en el caserío Kabiola del Barrio de Irurrioz, en Oiartzun.
El pueblo de Oiartzun tenía en 1842 poco más de 3.000 habitantes en esta época.
Por esta época decidió emigrar hacia Buenos Aires y arribó en Uruguay, concretamente en Florida (Uruguay) con 22 años embarcándose en un barco a vela tardando en la travesía tres meses. Trabajó en sus inicios en el puerto de Montevideo, trasladándose posteriormente a Rocha donde trabajó como comerciante donde conoce y se casa con Dominga Ureta Domínguez descendiente de vasco-franceses. Se radicaron cerca de “19 de abril” dedicándose a las tareas del campo, nacieron allí los siete primeros hijos de los once que tuvo el matrimonio.
Poco tiempo después de llegar Juan María al Uruguay llegaron tres hermanas Antonia, Josefa e Isabel Michelena Portu esperándolas él y alojándose en el Hotel Español de Montevideo donde conocieron a otros vasco todos de apellido Urdampilleta, con los que se casaron las tres formando tres familias Urdampilletas Michelena todas muy vinculadas al medio del país uruguayo.
En 1894 se mudaron en diligencia al departamento de Florida ocupando un campo en la zona de Carreta quemada, dedicándose a la ganadería, en especial a la cría lanares y donde nacieron otros cuatro hijos formando así una familia de once hijos; seis varones y cinco mujeres. Después de unos años se trasladaron a las cercanías de La Cruz donde se dedicaron a tareas rurales. Su actividad no fue una excepción, sino que los vascos fueron un contingente importante que impulso la explotación lanar con criterios modernos en Florida participando en el desarrollo de la producción de leche.
Cuando se retiraron en La cruz compraron una casa grande al costado de la Iglesia de la localidad. Allí festejaron sus bodas de Oro en el año 1926 junto a todos sus hijos y nietos que aparecen en la foto . Falleció en el año 1936 a los 89 años.
La familia Juan María Michelena 1847-1936 Dominga Ureta 1861-1946 tuvo once hijos, siete hijos en Rocha y cuatro en el departamento de Florida. La familia tuvo 39 nietos.
Juan Antonio., vivió en Carreta Quemada y se fue con unos familiares de parte materna a la Argentina trabajando en el comercio. Regresó y se dedicó nuevamente al campo como sus mayores, falleciendo soltero.
Elina. Se radicó en Montevideo en la época en que se desplazaron los padres de Rocha a Florida para que siguiera el Magisterio para enseñar a sus hermanos. Luego estudio Corte y confección y se dedicó a tejer. Se casó con Berto Ferreira con quien tuvo nueve hijos, falleciendo muy lúcida a los 102 años, rodeada del cariño de familiares y amigos que supo conquistar en su hermosa y larga vida.
José María, se dedicó a la Viña en Bodega “El Ancla” sobre la Ruta 5, más conocida como bodega Michelena. Con su esposa Eugenia Ferreyra y sus nueve hijos formó un caserío o “alquería”. Al casarse sus hijos edificaron y se instalaron allí.
Primitivo, estuvo también en Argentina, pero volvió a Rocha para dedicarse al campo. Se casó con Juanita Madero y no tuvo descendencia. Al retirarse de la vida activa se radicó en Montevideo.
Isabel, se dedicó como obstetra en Montevideo. Logró un puesto de partera en el hospital de Sarandí Grande durante cuarenta años, atendiendo así a dos generaciones. Se casó con Cosme Ureta. Le gustó viajar y visitó trece países en cuatro meses.
El sexto hijo, Miguel Ignacio, como sus mayores amó el campo siendo su última actividad en Sauce de Maciel en el Departamento de Flores. Se casó con Julia Martínez Ferreyra con la tuvo seis hijos viviendo bien y muy lúcido, falleciendo cuatro meses antes de cumplir los cien años en junio de 1992. Su último domicilio fue en Florida.
Miguel Ignacio celebrando sus 99 años en el centro sentado. Sentados Margarita y su hijo Miguel (el vasco) y de pie tres hijas Elina Olga y Elisenda.
Narciso y Manuel aprendieron el oficio de carpinteros en los Talleres Don Bosco de Montevideo. Se instalaron en La Cruz y posteriormente en Sarandí del Yi, fundando la Barraca Michelena Hermanos, armando carruajes para caballerías, con la que han continuado los hijos de Manuel.
Manuel se casó Blanca Craydalli con la que tuvo cinco hijos. Narciso se casó con Anita Icasuriaga con la que tuvo dos hijos.
María Josefa se casó con Pablo Varela con el que tuvo siete hijos. Primero se dedicó al campo y luego al comercio en Sarandí del Yí. Luego en Montevideo. Cuatro de sus hijos quedaron en Sarandí del Yí cada uno con un comercio.
Delia se inclinó hacia el bordado como preferencia. Se casó con Américo Boggia en la Cruz donde tuvieron una hija.
La más joven Margarita. Estudió Contabilidad y teneduría de libros en Montevideo. Se casó con Juan José Pérez Pereyro. Se instaló en el Departamento de Colón en un comercio. Al enviudar se radicó en Florida en casa de su hermana Elina desde el año 1990 hasta mayo del año 1992 en que falleció.
ARPIDENIAKO ARMARRIA
Uste genuen gaur egun sentsibilitate handiagoa zuela jendeak herrietako ondarea baloratzeko orduan, baina, esaerak esaten duen moduan, usteak erdiak ustel. Eta hori sentitu dugu herriko armarri bat berreskuratu nahian ibili garenean.
Kontua da Oiartzungo plazako Arpidenia (Xabale) etxeak armarria zuela XX. mende hasiera arte. Guk dakigula ez dago argazkirik, baina armarria Georges Carpenter margolari ingelesak Oiartzungo plazaz egin zuen litografian ikus daiteke. Carpenterrek XIX. mendearen bigarren erdialdean bolada luzea pasa zuen Gipuzkoa aldean, eta grabatu eta margo dezente utzi zizkigun, batez ere Pasaia eta Donostia aldekoak, eta ordukoa dugu Oiartzungo grabatua.
Armarriaren berri Arpidenian bizi zen Txomin Irazustak eman zigun. Tolosan zegoela esan zigun, Gernikako Arbola Lorategiko etxe moderno baten atarian, eta informazio gehiago bilaka hasita, Aita Donostiaren obretan aurkitu genuen beste aipamen bat. Armarriaren xehetasunak deskribatu ondoren, esaten zuen Tolosara eraman zutela.
Beraz, Tolosara joan ginen eta hantxe zegoen, armarriarekin zerikusirik ez duen leku batean, atariaren kanpo aldean. Han ikusita Oiartzuna ekartzeko gogoa piztu zitzaigun, ondareak jatorrizko lekuan egon beharko lukeela uste baitugu.
Horrela, bada, urtebete ibili ginen bueltaka eta Oiartzungo udalarekin eta Tolosako kultur zinegotziarekin hitz egin ondoren, zuzenean harremanetan jarri ginen Gernikako Arbola Lorategiko etxeko bizilagunekin. Armarriaren historiaren laburpena pasa genien guztiei, pentsatuz, historia irakurrita, ulertuko zutela gure eskaria, baina ezetza borobila jaso genuen eta pena handia eman zigun, berreskuratzeko itxaropena baikenuen, baina ez zen horrela izan. Beraz, oraingoz armarriaren historiarekin konformatu beharko dugu:
LAU KAPITAIN, ESKRIBAU BAT ETA ARPIDETARREN ARMARRIA
Ygnacio Maleo Urdinola itsas kapitaina (Oiartzun, 1626), Pedro Maleo eta Maria Juan Urdinolaren semea zen. Maleo Zilar kaleko Baldarena etxean jaio zen, gaur egungo Mendiburu kalean, baina amaren izeba hil zenean Urdinola jauregian bizi izan ziren, kale berean, gaur egun Landetxe kultur aretoa dagoen eremuan, eta garai hartan Urdinola jauregiari Peru Malerena (sic) deitzen zioten.
Baldarena etxeko armarria ere -Mallea foruagaitic- Pedro Maleok jarria izan behar du. Izan ere, Manuel Lekuonak esaten zuen Eibartik etorriak zirela, eta Eibarko Malleatarren armarriak ere Malleagaz foruagaitic inskripzioa du. Arma-
rri horietan zuhaitz baten adarretik zintzilik sare-begizko kota bat agertzen da eta enborrean bi otso, Oiartzungoan, berriz, otso bakarra ahoan arkume bat duela. Oiartzunen hiruzpalau belaunaldi zeramatenez, beharbada, abizena Maleatik Maleora pasako zen.
1656an, bada, Ygnacio Maleo Pasaiako portutik Cadizera abiatu zen berea zen itsasontzi batean, eta han beste hiru itsasontziren ardura hartuta, itsas eta gerra kapitain karguarekin Buenos Aires aldera itsasoratu zen. Lau urteren buruan bueltatu zen, Buenos Aires probintzian sekulako negozioak martxan jarri ondoren. Hango negozioak kontrolatzeko, berriz, Maleok lehengusu bat bidali zuen Buenos Airesera, hura ere itsas kapitaina. Lehengusua, Juan Arpide Urdinola zen (Oiartzun, 1634), Miguel Arpide Urdinola eta Ysavela Urdinola Fagoagaren semea eta Ygnacio Maleoren sozio nagusia Buenos Airesen. Juan ere ez zen Zilar kaletik urruti ibiliko, Maleoz gain kale horretan beste lehengusu bat baitzuen, Francisco Arpide eskribaua, hain zuzen ere. Baina Juan Arpide, azkenean, Buenos Airesen ezkondu zen Estefania Borda Peraltarekin, hamaika seme-alaba izan zituzten eta han hil zen, 1683an.
Maleok, gainera, itsasontziak eraiki eta saldu egiten zituen eta maileguak finantzatzen zituen Ameriketako funtzionarioentzat. Ameriketako komertzioa, berriz, Cadiz eta Sevillatik kontrolatzen zuen, baina horretarako bi iloba bidali zituen Andaluziara, Antonio Urdinola (Oiartzun, 1650) eta Juan Urdinola (Oiartzun, 1658).
Maila ekonomiko sendoa lortu ondoren, bailarara itzuli zen eta 1675ean ilobak utzi zituen negozioen buru, eta Jan Arpide lehengusua hil zenean negozio guztiak saldu zituen eta bailarako burdinoletan inbertitu zuen. 1679an, Oiartzungo alkatea zelarik, kritika zorrotzak izan zituen elizako organoaren atzean ezkutatu ziren hiru gazte atxilotu zituelako, elizak ematen zuen babesa errespetatu gabe. Maleok, ordea, esan zuen Oiartzungo eliza herriarena zela (merelega) eta berak zirela elizaren patroiak.
Ygnacio dokumentu askotan Maleo-Agirre abizenarekin agertuko zaigu. Abizen aldaketa asko ikusten dira garai hartan, maiz aitaren abizenaren ordez jaiotetxearena hartzen baitzuten. Maleoren amak esaterako, nahiz eta aita Urdinola izan, Altzibarko Agirre baserrikoak zirenez (gaur egun Agerre esaten diote), Maria Juan de Agirre izena erabiltzen zuen, eta hortik Ignacioren Maleo Agirre abizenak. Baina beste kasu batzuetan badirudi abizen konposatuak erabiltzen zituztela sortzen zituzten maiorazkoen izenekin edo. Agirre oinetxean Brigita mojentzat komentu bat eraiki nahi izan zuen, baina Lasarteko Brigitarrekin izan zuen auziaren ondorioz bertan behera geratu zen proiektua. Elizalden ere Sabaña etxe ederra erosi zuen eta han jesuiten eskola jarri nahi izan zuen herriko umeentzat, baina hori ere ez zuen lortu. Eta sasiko alaba bat besterik izan ez zuenez, diru gehiena elizara bideratu zuen, batez ere, Loiolako Santutegiko obretara.
Hirugarren kapitaina, hain zuzen ere, Antonio Urdinola da, Maleoren iloba zaharrena. Maleori esker Urdinolatarren ekonomiak gorantz egin zuen nabarmen. Izan ere, Antonio, ontzi baten kapitaina zelarik, Amerika aldera itsasoratu bazen ere, esan bezala, laster osabaren negozioen buru jarri zen. Horrela, denbora gutxian aberastasun izugarria lortu zuen, hemengo portuak Buenos Aires, Potosi eta Jujuyrekin lotzen zituen sare komertziala
kontrolatuz. Anaiak, berriz, Perun bukatu zuen Huaylaseko gobernadore karguan. XVII. mende bukaeran Antonio Urdinola negozioak saltzen hasi zen eta 1692an, Cadizetik agindua emanda, eliza aurrean abandonatuta zegoen Urdinola jauregia erosi zion osaba Ygnacio Maleori. 1694an Cathalina Zulaicarekin ezkondu zen eta Zilar kaleko jauregian bizitu ziren, Urdinolatarrei distira guztia bueltatuz. Herrian baserriak eta lurrak erosita, errentez bizitzea erabaki zuen. Lau maiorazko sortu zituen, Gipuzkoako Sarjento Nagusia izendatu zuten eta probintziako elitearen parte izan zen.
Laugarren kapitaina Ygnacio Arpide Vidarte dugu (Lezo 1658), Francisco Arpide eta Mª Perez Vidarteren semea zen eta Lezon ezkondu zen Juana Sorarrainekin 1683an. Ygnaciok Cadizen 1710eko otsailaren 26an testamentua idatzi zuen Buenos Airesera egin zuen azken bidaiaren aurretik, eta besteak beste esaten zuen itzultzen bazen bere gorpua Lezoko San Juan Bautista parrokian hilobiratzeko, bidaian hiltzen bazen gorpua itsasora botatzeko eta Buenos Airesen zenduz gero han lurperatzeko. 1720an emazteak egindako testamentuan Maria Ignacia Arpide alabari (Lezo, 1689) ezkontzan emandako dotea zehazten du. Alaba Antonio Urdinolaren semearekin ezkondu zen, Bernardo Manuelekin, aitak sortu zituen lau maiorazkoen titularrarekin. Lezoko Joseph Arpide semeari, berriz, herrian zuten etxe berria utzi zioten. Etxe hori Arpidenia da (Arpire enea); Lezoko Gurutze Santuaren plazatik Donibane aldera doan kalea hartu eta berehalaxe ikusiko duzue eskuinaldean, goiko aldean Arpideren armarri ikusgarria duelarik. Dena dela, Joseph
apaiza zenez, etxe horrek Bernardo Manuel Urdinolaren maiorazkoen parte izaten bukatu zuen.
Eskribaua Francisco Arpide-Miranda zen (Oiartzun, 1650). Berez, Arpide Chango zen, Francisco Miguel Arpide Zubero eta Cathalina Changoren semea baitzen eta Juan Arpide itsas kapitainaren lehengusua, baina badirudi Miranda oinetxea aitona Miguel Arpide Mirandarengandik iritsi zitzaiola eta dokumentu askotan Arpide-Miranda abizen konposatuarekin agertuko zaigu.
Bestalde, bistan da eskribauak ondasun dezente lortu zituela bizitzan. Izan ere, 1708ko dokumentu batean ikus daiteke Francisco Arpide eta haren emazte Mariana Isastirenak zirela Miranda oinetxea, Arralde borda, Arpide oinetxea, Perrazene etxea, Goikoetxea oinetxea, Emeta (Emita) borda, Errotaberri errotaren erdia, Lezoko Lezoandia oinetxea eta Elizalde auzoan zeuden Torrazar, Juantokorena eta Petriene etxeak Gainera, idatzi horretan zehazten da Torrazar dela Francisco Arpide-Mirandaren bizitokia: la cassa llamada Torrazar, que es de su habitación Garai hartan Torrazar izenarekin ezagutzen zen etxeak gero Arpidenia izena hartu zuen Francisco Arpideren ondorengoak ere bertan bizitu baitziren, nahiz eta gaur egun gehienek Xabale deitzen diogun, segur aski etxearen aurrean egin zioten zabaldiagatik. Eta Juantokorena, berriz, Joxixio edo Iragorritarren etxea zen. Dena dela, etxeak Torrazar izena edukitzeko, hau da, dorretzar edo dorrehandi, agian hasieran bi etxeek
osatuko zuten dorrea, alegia, Juantokorenak eta Torrazarrek, bi etxeen lau isuriko teilatuak hori erakutsi nahi duela ematen du eta.
Dokumentu horretaz gain, makina bat dokumentu ditugu eskribau horren inguruan, baina interesgarria da Elizalde auzoko baratze zati batengatik izandako auzia. Izan ere, bertan aipatzen da, 1688an Mª Miguel Bengoecheak Marimacusoene izeneko baratze zati bat eman ziola Francisco Arpideri, eta Franciscok Juantokorena etxeko baratzea, Torrazarrekoa eta Bengoetxearena pareta batekin itxi zituela goiko aldetik. Eskribaua bizi izan zen bitartean ez omen zuten inongo erreklamaziorik izan, baina berrogeita hiru urte pasa eta gero, 1731n, Maria Josefa Bengoechea azaldu zen, Miguel Urdinolaren amaginarrebakidea, baratze berea zela esanez. Eta Urdinolatarren itzala handia zenez, 1734ko otsailaren bosteko epaia Bengoechearen aldekoa izan zen. Baratze horiek Juantokorenaren atzean zeuden, eta Madalensoron zegoen baselizaraino iristen ziren. Dokumentuak ematen dituen deskribapenengatik (Juantokorenaren teilatu muturretik behe aldera 18 bat metrora), badirudi Amazkar tabernaren parean dagoen parkea eta Etxabe etxea hartzen zutela.
Epai horri esker badakigu garai hartan Torrazar, Juantokorena eta Goikoetxea, behintzat, Antonio Arpiderenak zirela (1694-1757), hau da, Francisco eskribauaren semearenak, baina geroago Juantokorena Feliz Zuaznabar koinatuari saldu zion, 1708an Antonioren arrebarekin, Joaquina Arpiderekin, ezkondu zenean.
Horrez gain, 1729ko salmentaren dokumentuak erakusten digu Antonio Arpide Torrazarren bizi zela eta Juantokorenaren hurrengo etxeari Juan Gerrarena esaten ziotela: la casa llamada de
Juantokorena con su huerta sita en el cuerpo del barrio de Elizalde de este dicho valle, que alinda por una parte con la casa llamada de Torrazar en que tiene la habitación el dicho Don Antonio y por otra con la llamada Juan Gerra
Ez dakigu Oiartzungo Arpidetarrak eta Lezoko Ygnacio Arpide senitartekoak ziren, baina Lezoko kapitainak izan behar zuen Juan Arpide kapitain oiartzuarraren berri, zaharragoa izan arren, biak Buenos Airesen izan baitzituzten negozioak. Eta zortzi urte zaharragoa zen eskribaua ere ezagutu behar zuen, besteak beste, Lezoko Lezoandi etxearen jabea zelako. Gainera, biak Arpidenia izeneko etxeetan bizi ziren eta, nahiz eta orduko dokumentuetan Ygnacioren etxeari etxe berria esaten zioten eta Oiartzungoari Torrazar, bi etxeek denborarekin Arpidenia izena hartu zuten.
Baina badago beste elementu bat Lezoko Ygnacio Arpide kapitaina eta Oiartzungo Francisco Arpide eskribaua lotzen dituena, eta elementu hori bi familia horien armarria da. Lehen esan dugu Lezoko Arpidenia etxeak goiko aldean armarri dotorea duela, ba, Oiartzungo armarria ere Lezokoaren antzekoa da, biak harpa bat baitute. Egia esan, Aita Donostiak esaten zuen musika tresna gutxi agertzen direla euskal ikonografian, eta adibide bakar batzuen artean Oiartzun eta Lezoko Arpideren armarrietako harpak aipatzen zituen. Gainera, esaten zuen Oiartzungo Arpidenia etxean, beste harpa bat agertzen dela egurrezko habe batean, eta orduan esaten du Oiartzungoa Tolosara eraman zutela.
Tolosara armarria ikustera joan ginenean jakin genuen lorategia eta etxe horiek dauden lekuan Antonio Elosegi txapel fabrikatzaile famatuaren jauregia egon zela, eta argazki zaharrak begiratzen hasita, hara non ikusi genuen Arpideniako armarria jauregiko lorategiko eraikin txiki batean. Argazkia ez da oso ona, baina argi eta garbi ikusten da armarri bera dela. Armarria eraikin
baten kanpoaldean zegoen; halere, ondoan ikusten den etxea ez dirudi Elosegiren jauregia, baina sekulako lorategia zuenez, pentsatu genuen hango eraikinaren bat izango zela.
Ez dakigu nola iritsi zen armarri hori Antonio Elosegiren jauregira, baina badakigu 1915eko apirilaren laurako ez zegoela Arpideniako fatxadan, hori erakusten baitu Miguel Urreta diputatu abertzalea Oiartzunen omendu zuten egunean ateratako argazki batek. Eta urte bereko abuztuan, Euskal Esnale Elkarteak Oiartzunen hainbat ekitaldi antolatu zituzten egunean, partai-
Editor: Polikarpo Elosegi. Fondoa: Gipuzkoa. Positiboa: 11 x 7 cm. Zuribeltzean. Euskal Esnalea
deei atera zieten argazki batean, beste batzuen artean, Antonio Elosegiren iloba agertzen da, Policarpo Elosegi tolosarra, Aita Donostiarekin. Beraz, pentsatu genuen armarria Antonio Elosegik edo haren ilobak erosiko zuela lorategiari dotorezia puntu bat emateko.
Hurrengo urratsa armarriak eta Tolosako Gernikako Arbola lorategiko etxeak zein lotura duten jakitea izan zen. Horretarako atari horretan bizi zen Etxebeste Elosegi abizeneko familiari deitu genion. Bagenekien ezinezkoa zela Antonio Elosegiren ondorengo zuzenak izatea; izan ere, seme bakarra izan zuen eta horrek eman zion biloba bakarra, hura ere Antonio izenekoa, Oiartzunen ezkondu zen Rafael Pikabearen alabarekin, Maria Pikabea Etxebarriarekin, alegia, baina ez zuten ondorengorik izan, 1936ko gerran Guadalupen fusilatu baitzuten. Izan ere, gotorlekuko milizianoek mendekua hartu nahi izan zuten Irun hirian botatzen ari ziren bonbek hiltzen zuten jendeagatik eta tradizionalista ospetsuenak fusilatzea erabaki zuten. Hamahiru fusilatuen artean Antonio Elosegi, Joaquin Solbes edo Leopoldo Matos ministro ohia zeuden. Egia esan, Melitón Manzanas ere han zegoen presoen artean, baina orduan hogeita zazpi urteko merkataritzako peritu ezezagun bat besterik ez zen.
Deitu genuen, bada, Etxebeste Elosegitarren etxera eta gurekin hitz egin zuen andreak esan zigun ez zekiela ezer armarriaz, baina Jesus Mari Azurzarekin hitz egiteko, bera izan baitzen Tolosako etxe horiek egin zituen promotoreetako bat. Beste etxe batean bizi zen Azurza jaunari deitu genionean esan zigun entzuna zuela armarria Oiartzundik ekarria zela eta aipatu zigun etxe berriak egiteko inguruko guztia bota zutenean bera izan zela armarria jaso zuena, bestela galdua zela. Baina ezusteko handia eman zigun, zera esan baitzigun, armarria ez zuela Elosegiren lorategitik jaso, ondoko txalet bateko lorategitik baizik. Izan ere, Elosegiren jauregiaren ondoan beste etxe bat zegoen, apalagoa, lorategi txikiagoa zuena, baina nahiko ederra: Azelain Txiki txaleta, Laskibar Larreta-Azelain familiarena.
Pedro Laskibar Larreta-Azelain abokatua, (1885-1952?) EAJk 1913an Gipuzkoan izan zuen lehenengo diputatua izan zen, baina 36ko gerran Ziburura atzerriratu zen familiarekin, Tolosako etxe maitea betiko abandonatuta. Miren alaba 1952an itzuli zen, baina Bilbora ezkondu zen Jose Maria Caballerorekin.
Txaleta, segur aski, Bartolome Laskibarrek egingo zuen, aitak alegia, haren emaztea Mª Josefa Larreta-Azelain Arzak baitzen eta uste izatekoa da emaztearengatik jarriko ziotela Azelain
Euskal Esnalearen bilera. Tartean, Polikarpo Elosegi, Aita Donostia, Serapio Mujika, Gregorio Mujika, Toribio Alzaga, Txomin Agirre eta Larreta.
Txiki izena etxeari. Beraz, beharbada Bartolomek erosi zuen armarria Azelain Txikin jartzeko asmoarekin, arrazoia zein den ez badakigu ere.
Baina badago beste pertsona bat, familia horri lotuta, Oiartzun ongi ezagutzen zuena: Juan Bautista Larreta-Azelain Arzak (1856-1936), Azelaingo maiorazkoa, Bartolomeren koinatua eta Pedroren osaba. Horrez gain, Euskal Esnaleko idazkaria zen eta 1915eko argazkian Aita Donostirekin batera agertzeaz gain, esan behar da Larretaren amona, Tomasa Urdinola Arbide oiartzuarra zela eta haren amona Maria Ignacia ARPIDE zela. Bihurri samarra iruditzen zaigu hori izatea armarria erosteko arrazoia, baina batek daki, horrelako familiek garrantzi handia ematen baitzieten armarri eta tituluei.
Kontua da azkenean Azelain Txikiko lorategiko etxetxora iritsi zela, baina guk gustura jarriko genukeela berriro armarri hori Arpidenian, armarri azpian arma horiek etxe horretakoak direla esaten baitu: SON DEL ANTIQUISIMO SOLAR DE ARPIDE.
Arma horiek 1670 aldera aitortuko zizkioten Oiartzungo Juan Arpide kapitainari, Maleoren lehengusuari, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean 1668ko eskaera bat baitago Oiartzungo Arpide familiaren kaparetasuna edo hidalgia onartzeko. Eskaera Juan Arpide kapitainak egin zuen, familiaren odol garbitasuna ikertzeko eskatuz, baina kapitaina Buenos Airesen hil zen gazte samar eta Francisco eskribaua familia berekoa zenez, azkenean Franciscok jarri zuen armarria Arpidenian, Laskibartar batek edo Larreta-Azelain batek XX. mende hasieran Tolosara eraman zuen arte.
Armarria berreskuratzeko saioan, Pere Irazustaren iritzia ere jakin behar genuen, hau da, Txominen semearena, armarriaren kokalekua Arpineniako lehenengo solairuko horma baitzen. Hitz egin genuen berarekin eta Perek bigarren pisukoekin hitz egin zuen, hau da, bere aitaren lehengusuekin, eta pozik hartu zuten berria; izan ere, orain dela berrogeita hamar bat urte haien osaba bat ere saiatu zen armarria ekartzen.
Aurretik Jesus Mari Azurzari pasa genion artikuluaren laburpena eta lan bikaina egin genuela aipatzeaz gain, esan zigun bere aldetik ez zuela inongo trabarik jarriko armarria Oiartzunera bueltatzeko. Hala ere, argi zegoen apaingarriren bat edo jarri beharko zela armarriaren ordez eta iruditu zitzaigun ideia ona izan zitekeela Elosegi eta Laskibarren armarriekin ordezkatzea, haien lurretan eraiki baitira armarria duen etxea eta ondokoak eta azpian plaka bat jartzea argazki batzuekin eta azalpen txiki batekin. Oiartzungo udala, berriz, bazirudien prest zegoela gastuak ordaintzeko. Hauxe da proposatu geniena:
68 aldera, Elosegitarren jauregiaren eta Laskibartarren txaletaren lurretan eraiki zituzten inguruko etxe hauek, eta Elosegitarren lorategia eta parkea berrantolatu. Argazkietan ikus daiteke Elosegi familiaren jauregia, Beotibar pilotalekuko partidak ikusteko jauregiko lorategietan jarri zuten palkoa eta, azkenik, argazkia ona ez bada ere, Laskibar familiaren txaleta eta hango etxetxo batean zeukaten armarria. Armarri hori Jesus Mari Azurza promotoreak jaso zuen eta atari honetan egon zen urte askotan, baina armarria Oiartzungo Arpide etxekoa zenez, hango udalak berreskuratu nahi izan zuen eta inguru honekin lotura handiagoa duten armarri hauek jarri.
Baina hasieran esan dugun moduan ez genuen arrakastarik izan. Urte hasieran bildu ziren etxe horretako bizilagunak, guk bidalitako informazioa irakurri ondoren, eta erantzuna izan zen ez zutela inolaz ere armarria handik mugituko.
Armarrien inguruan, ordea, bi oker nabarmen daude. Lehenengoa ez da hain larria, baina heraldista gehienek Lezoko armarria Oiartzuarrei esleitzen diete eta Oiartzungoa Lezokoei. Hau da, Lezoko armarria dago bi puskatan zatitua eta Oiartzungoa, berriz, mantelatua, hirugarren elementua zuhaitz bat delarik, eta ez alderantziz.
Bigarrena, ordea, larriagoa izan daiteke. Gogora ezazue Aita Donostiak esaten zuela euskal ikonografian musika tresna gutxi agertzen zirela eta are gutxiago armarrietan. Arpidetarren harpa hori, bada, akats baten edo kapritxo baten ondorioa dela uste dugu. Izan ere, heraldista gehienak kontsultatu ondoren, ia denek esaten dute (Alberto eta Arturo Garcia Carrafak, Endika de Mogrobejok, Jaime de Querexetak, Bernardo Estornes Lasak…) Arpide armarri guztiek daukatena sotuer bat dela, ez harpa bat. Eta zer da sotuerra heraldikan? Ba, ASPA bat. Hala ere, badago heraldista bat, Juan Carlos Guerra, Lezoko armarriari (berez Oiartzungoari), harpa esleitzen diona eta Oiartzungoari aspa. Hasieran pentsatu genuen harginaren akats bat izan zitekeela, hau da, aspa irakurri beharrean arpa irakurri zuela, baina bi armarrietan akats bera egitea ezinezkoa zen.
Horregatik, pentsatzen dugu Arpidetarrek erabaki zutela, dotoreagoa iruditu zitzaielako edo, Arpide abizena harpatik zetorrela eta haien aginduz irudikatu zutela harpa. Logikoagoa iruditu zitzaigun. Gainera, badirudi bi armarriak garai berekoak direla eta hargin berak eginak, azaltzen diren elementuak ia berdinak baitira, nahiz eta Lezokoa dotorexeagoa izan.
Eta historia borobiltzeko irudimenari eragingo diogu. Gogoan baduzue, eskribauaren semeak, Antonio Arpidek, Juantokorena koinatuari saldu zionean salmentaren dokumentuan aipatzen da etxe horrek muga egiten zuela Torrazar eta Juan Gerra izeneko etxeekin. Badakigu kasualitate hutsa izan litekeela, baina argi dago garai hartan ere bazeudela heraldikan adituak. Beraz, Juantokorenaren ondoan bizi izan zen Juan Gerra hori izan zitekeen Juan Carlos Guerra (1860-1941) heraldista ospetsuaren arbasoren bat eta, behar bada, Juan horrek sortu zuen aspa eta harparen arteko nahasteborraste guztia, eta urte batzuk geroago Juan Carlosi iritsi. Batek daki!
Joxemari Iturrioz
DON MANUEL
ETA HAURTZARO IKASTOLAKO NESKA-MUTIKOAK
Oiartzungo herrira bizitzera etorri —1974. urtean— eta bertan gertatutako gauzarik pozgarrienetakotzat jo dezaket Don Manuel Lekuonarekin (*) izandako harremana. Ohorea niretzat.
Harreman hori, 1981ean, Aurrezki Kutxa Munizipalean egin nuen pintura erakusketaren eskutik dator. Ondo gogoan daukat: etxera etorri zitzaizkidan, koadroak ikustera, D. Manuel eta Joxe Mari Sanzberro, bulegoko zuzendaria. Gero D. Manuelek idatzi zidan katalogoaren testua.
Horren ondoren, aldiro-aldiro, bisita egiten nion D. Manueli bere etxera. Hantxe egoten ginen huntaz eta hartaz solasean; nola ez, arteari buruz gehienbat.
Horietako bisita batean, lurrean pilatutako liburu eta paperen artean zegoen tamaina handiko kartazala jasotzeko eskatu zidan, har nezala, etxera eraman eta gordetzeko eskaera egin zidan D. Manuelek behin eta berriz. Nik ezetz eta ezetz; nola ba eramango nuen etxera nirea ez zen zerbait, norena eta D. Manuelena gainera; zer eta Ikastolako neska-mutikoek eskaini zioten oparia, hain zuzen! Jaso nuen azkenean lurretik kartazala —1987ko otsailaren 9koa— eta hementxe daukat geroztik etxean, arretaz gordea.
Halaxe dio testu honi erantsitako kartazal koloretsuak: «Urte askuan Manuel» (93 urte betetzen zituen apaiz oiartzuarrak). Eta barruan 63 folio aurkitzen dira, ikasleen zorion-testuez eta margoez beteta. Ez dira ikasle guztien izenak agertzen zorion-orriotan —anonimoak ere bai baitaude, baita ezin irakurrizko izen bat edo beste ere tartean—; beraz, soilik agertzen direnen eta irakur daitezkeenen zerrenda egingo dut ondoren. Hauexek, banan-banan, kartazaleko orrietan agertzen direnen izenak, folioen ordena bera mantenduz: Leire Aristizabal, Ixiar I., Izaskun, Amaia, Esther Alvarez Seijad, Larraitz Roteta, Alaitz Telletxea, Mikel, Xabier M., Beñat Kortajarena, Igor Z., Agurtzane Etxebeste Olaskoaga, Saioa Ballesteros, Aitor, Iker, Iñigo, Aimar O., Eneko, Iker Zapirain, Ainhoa, Ekaitz, Ainara Kastelruiz, Asier, Xabier Bueses, Leire Diez, Oihana Diaz de Mendibil Sarasti, Maider P., Argia, Edith, Arantxa S., Leire, Ana, Imanol Del Hierro Baleztena, Leire, Nagore E., Aimar Goldaraz, Igor Teira, Beñat Goia, Aloña Zabala, Olatz Goikoetxea, Leire U., Amaia Elizalde, Eider Otegi Portugal, Aritz Gonzalez, Aitziber Zubia, Ander, Arkaitz Lasa, Andere Altxu eta Ibon.
[11 urteko neska-mutil hauek 48 urteren jiran dabiltza gaur egun: denboraren halabeharrezko joana...]
D. Manuelen azken urtebetetzea izan zen hura, handik ia urte erdira —1987ko uztailaren 30ean— azken agurra egin baitzigun, zoritxarrez.
Kartazal honen barruan daukat gordeta, hain zuzen, Juan Mari Lekuona apaiz oiartzuarrari —D. Manuelen ilobari—, 1995eko apirilaren 5ean, bidali nion eskuz idatzitako gutuna, non, besteak beste, haren osabak oparitutako album honen berri ematen bainion. Halaxe dio gutunak:
«95-IV-5
Juan Mari:
2 eskutitzak gure etxean aurkituak izan dira, zuen osabak idatzitako «Gerrateko nere amabi kantak» izeneko liburuaren orri tartean.
Beste 2 fotokopiak, Haurtzaro Ikastolako neska-mutil talde batek zuen osabari, 93 urtebetetze egunerako, eskainitako marrazki albumari dagozkionak dira.
D. Manuelek neuri, album hau gorde nezan emandako mandatua, ahalik eta ongien betetzen saiatu naiz orain arte eta gerora ere hala saiatuko naiz.
Ondo segi
Manuel»
D. Manuelen eta Ikastolako neska-mutiko hauen arteko harremanak Ebanjelioko pasarte bat dakarkit burura (Mk 10,13-16; Lk 18,15-17; Mt 19,13-15): haurtxoak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; apostoluek, hori ikustean, haserre egiten zieten. Baina Jesusek haurtxoak beregana deitu zituen eta esan: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi...». Ziur nago D. Manueli zorionak ematera hurbildu ziren orduko neskamutil hauek —gu denok bezala— gaur egun ere oroipen ezin hobeak izaten jarraituko dutela apaiz oiartzuar ospetsuaz.
(*) Don Manuel Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, 1894-II-9; 1987-VII-30)
Imanol Irigoien (2024-II-4)
OIARTZUNEN DARÍO DE REGOYOS
Darío de Regoyos margolari ospetsua Ribadesellan jaio zen (Ribeseya asturiarrez; Asturietako Printzerria), 1857-XI-1ean, eta Bartzelonan hil, 1913-X-29an.
Estilo inpresionista berantiartzat har genezake bere pintura, non puntillismoa eta sinbolismoa nabarmentzen diren bere obran, baita, era berezian, «España negra» deituriko ikuskeraren gaia ere. Gazte denboran jaioterritik Madrilera aldatu zen bere familia. Bertan, aita1 hil zenean, Arte Ederren Errege Akademian matrikulatu zen Darío, Carlos de Haes margolari belgikarrak (Brusela, 1826-Madril, 1898) ematen zuen Introducción al paisaje (Paisaiaren hastapenak) izeneko irakasgaian. Teknika plenairisten («au plain air»: «aire zabalean») sartzailea izan zen Espainian margolari asturiarra. 1879. urtean, Bruselara egin zuen bidaldia Regoyosek, Isaac Albeniz konpositore eta pianista ospetsua (Camprodon —Girona—, 1860-Kanbo -—Cambo-les-Bains—, 1909) eta Donostiako Kasino Nagusiko Enrique Fernández Arbós (Madril, 1863-Donostia, 1939) biolinista, orkestra zuzendaria eta musikagilea bidelagun zituela.
1 Pinturazalea zen aitarekin (Darío, injeniari eta arkitekto ezaguna; 1815-1876) hasi zen marrazten ikasten, Asturiasen.
Han, Belgikako hiriburuan, modernotasun artistikoarekin jarri zen harremanetan, 1882an, L’Essor (Hegaldia) taldekoekin bat eginez. Garai honetakoa da taldeko Théo van Rysselberghek (1862-1926) egin zion erretratua, non gitarra jotzen agertzen baita Regoyos. [Talde hau askotariko artisten artean sortua izan zen, 1876an, estetika desberdinetako jarraitzaileen artean; bere helburua: neoklasizismoa eta akademizismoa ukatzea.] Eta pintore hauekin batera erakutsi zituen bere lanak hurrengo bi urtetan —1883 eta 1884an—, harik eta, desadostasun artistikoengatik, taldetik aldendu zen arte.
Le Cercle [Le Groupe] des Vingt —edo Les XX [XXak edo Hogeiak]— taldearekin2 bat egin zuen gero, 1883an: hogei taldekidez osatuta zegoen, izenak berak dioen bezala, hamaika sortzaile eta bederatzi gonbidatu. Eta ospeko artistak tartean, hala nola, James Ensor belgikarra (Ostende, 18601949), garrantzizko izen bat soilik aipatzearren.
2 Les XX taldea,1883an Bruselan sortua eta 1892ko erakusketaren ondoren —L’Essor taldeko zatiketaren ondorioz— La Libre Esthétique-k jarraitu zuena, 1893an, harik eta Lehen Mundu Gerran desagertu zen arte. (Le XX taldeko kidei «vingtistes» deitzen zieten.)
Oiartzun (Aiako Harria).
Nola entzute handikoak ere baziren, talde honen erakusketetara gonbidatuta, inpresionisten artean zebiltzan beste batzuen izenak: Paul Gauguin (1848-1903), Camille Pisarro (1830-1903) edo Toulouse-Lautrec (1864-1901). [Pariseko erakusketa batean ezagutu zuen asturiarrak C. Pisarro margolari inpresionista; hain ondo moldatzen ziren bata bestearekin ze Bretainiara joatea erabaki baitzuten hango paisaia margotzera. «Regoyos y Pisarro pintan juntos, son amigos. Camilo Pisarro en una carta a su hijo Lucien y fechada en Rouen el 19 de abril de 1895, le dice: “Je suis avec Darío de Regoyos à Rouen”. Pisarro visitó a Regoyos en San Sebastián el año 1898, siendo muy anciano el pintor francés.» (“Recuerdo y homenaje a Darío de Regoyos”, Julio Franco, Museo de San Telmo - Sn. Sn. - marzo-abril 1980)].
Esan liteke hemen hasten dela zehazten bere estilo inpresionista, oso gogoko baitzuen, pintzelkada arin eta koloretsuen bitartez, argiekin aldatzen joaten ziren paisaiak islatzea. Eta ezin dugu ahaztu, aldi berean, bere aro puntillista (edo neoinpresionista) ere izan zuela gure margolariak, Seurat-en (Paris, 1859-1891) eraginez. [Ikuslearen erretinan nahasten dira oihalean, puntuz-puntu, ezarritako kolore puruen pintzelkada ñimiño-solteak.]
1890. urtean Gipuzkoara itzultzea erabaki zuen Daríok uda igarotzera, urteak aurrera behin betiko bizileku bilakatuko zen gure probintziara3 Hemen, Ategorrietarako (Donostia) bidean zeukan etxean, hartu zuen, hain zuzen, Pío Baroja idazlea eta adiskide mina (Donostia, 1872-Madril, 1956).
Biok elkarrekin egin zuten joanaldia Córdobara, 1902an. [Pío Barojaren esanera, «En el campo del arte tenemos sólo tres de personalidad vasca: uno, Regoyos, aunque no sea vasco». Pintores Vascos; L. de Madariaga, Auñamendi, 35. o.] Aldi berean,
3 «...nació asturiano, acabó viviendo y sintiéndose vasco», baieztatu zuen Miguel de Unamunok (Bilbo, 1864-Salamanca, 1936). Eta halaxe zioen bilbotar idazleak margolariak hemen atzemandako argiaz: «...era la dulce y bendita luz de mi tierra vasca, su patria de adopción, la que le encantaba». Eta «pintor de alma franciscana» zioen Juan de la Encina (Ricardo Gutiérrez Abascal) idazle bilbotarrak margolari asturiarraz (1883-1963); emozio apal eta garbiaren sortzaileaz. Amaitzeko, Crisanto de Lasterra-ren esanetan (1899-1974), margolariaren espirituari darien xalotasuna eta bihotz garbitasuna erretratatzen omen direla bere margolanetan... [J. Ignacio Tellechea Idigoras, Los pintores vascos y Unamuno - Cincuenta cartas. Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbao, 1995.]
hezibide frantziarra zuten hainbat euskal artistekin harremanetan jarri zen bere bidaietan, hala nola, Ignacio Zuloagarekin (Eibar, 1870-Madril, 1945), “Paco” Durriorekin (Valladolid, 1868-Paris, 1940) eta Pablo Urangarekin (Gasteiz, 1861-Donostia, 1934). Eta artista hauekin batera arituko zen talde-erakusketak antolatzen, esaterako, Euskal Artisten Elkartearekin (Asociación de Artistas Vascos) Belgikan burutu zutena. [Gure herrialdera iristean, tratu estua izan zuen euskal zirkulu artistikoarekin. Hain atsegin zitzaion Euskal Herria non, esan ohi denez, euskal arbaso bat asmatzera ere iritsi omen zen bertako artisten begiko bihurtu ahal izateko... Egia izan edo ez izan, ezin uka adiskide ugari egin zituela hemen.]
Irunen kokatu zen 1901ean. Parisen aurkeztu zituen bere lanak hurrengo urtean, 1902an, Manuel Losada (1865-1949) eta Ricardo Canalsekin batera (1876-1931). Eta, 1906an, Parisen erakutsi zituen bere lanak «Impresiones de Castilla y del País Vasco» izenburuarekin.
Gizon kezkatsu eta geldiezina, etengabe ibili zen bidaiatzen Europan barrena (Espainia, Holanda, Frantzia eta Belgika), maiz beste artista lagunekin batera.
Bere lanek eragina izan zuten geroagoko hainbat artistengan —Picasso tartean—, eta munduko galeria garrantzizkoenetan aurkeztu zituzten, hala nola, Argentinan, Estatu Batuetan, Frantzian, Londresen eta Mexikon. Penintsulako hainbat museoetan ere aurki daitezke Regoyosen obrak: Bilboko Arte Ederren Museoan, Bartzelonako MNAC-an, El Prado-n eta Thyssen-Bornemisza-n.
«Espainia beltza» («España negra»)
Izen honekin deitzen zaio XIX. mendearen amaierako eta XX.aren lehen erdiko margolari talde batek margotutako edo marraztutako —neurri txikiagoan zizelkatutako— eszena tremendisten estética piktorikoari.
Horietako artista batzuek hainbat liburutan azaldu zuten Espainia beltzaren kontzeptu hau, baita bere garapena ere, hala nola Darío de Regoyosek berak eta frantsesez idazten zuen Émile Verhaeren poeta flandriarrak (modernismoaren sortzaile nagusienetarikoa; Saint Amand,
1855-Rouen, 1916)4. Adiskide egin ziren Bruselan eta bion artean idatzi zuten España negra (Espainia beltza) izeneko bidaldi-koadernoa, 1888. urtean egindako bidaia5 jasotzen zuena eta —Regoyosen irudiz hornituta— hamar urte geroago argitaratuko zena. Koaderno hori Regoyosek berak zuzendutako Luz (Argia) aldizkarian agertuko da, 1898an, bere aurkezpen, xilografia-irudi eta marrazkiekin zein Verhaeren-en testuekin batera. Bertan dokumentazio grafikoa, eskemak, marrazkiak eta etnografia gisako azalpenak daude, non Gipuzkoako (Getaria, Zarautz, Errenteria) eta penintsulako hainbat hiriburuetako (Iruñea, Ma-
4 Regoyosen hurrengo testu hau La España negra de Émile Verhaeren [Impresiones de España de Émile Verhaeren, traducidas e ilustradas por Darío de Regoyos (1888-1898) , Casimiro libros, Madrid, 2013; 1-82 o.] liburutxoan agertzen da, Émile Verhaeren-en Semblanza de Darío de Regoyos (1914); [Publicado en la revista L’Árt Moderne el 17 de mayo de 1914; 83-86 o.] testuarekin batera: «AL PÚBLICO
No es mi deseo hacer un libro ni mucho menos lanzarme a la literatura y sí únicamente presentar al público a Émile Verhaeren, gran poeta moderno nacido en Flandes, ignorado en España, que ha escrito muchos volúmenes de poesías y que el hacer un viaje, hace algunos años por nuestro país, lejos de verlo de una manera alegre como la mayor parte de los extranjeros que nos ven al través del cielo azul y de la alegría aparente de las corridas de toros, sintió una España moralmente negra.
Acompañándole en su itinerario le seguí en sus ideas dibujando algunas cosas que vimos juntos.
Allá va la traducción de sus impresiones de viaje por España empezando desde San Sebastián y siguiendo la costa de Guipúzcoa.
Que no me tomen por escritor, sino por compañero del poeta flamenco es lo que más deseo y ruego al público antes de leer estas impresiones de viaje.
Darío de Regoyos»
5 Garrantzizkoa izan zen bi gizon hauek, 1888an, Espainian zehar egin zuten bidaia. Émile-n aita hil zenean, Espainian zehar bidaiatzera gonbidatu zuen Daríok gutun batean, lagunaren nahigabea arindu nahian. Ugariak izan ziren hilerri, erlijio leku eta elizkizunetara egindako bisitak, eta, oro har, etsipenezko Espainia zahar, ezezagun eta zakar baten bila egindako ibilaldiak. Kantauri Itsasoko ertza bisitatu ondoren, Gaztela sakonean sartu ziren bi lagunak. (Donostiatik El Escorialera iritsi ziren, Tolosa, Bergara, Iruña eta Madriletik igaro ondoren.) Nabaria izan zen bidaia honek idazle flamendarrengan eragindako zirrara: Espainiaren egiazko kolorea beltza da [El verdadero color de España es el negro] idazten dio Théo Van Rysselberghe margolari eta grabatzaile belgikar lagunari (1862-1926). Eta bidaia honetan ikusitakoaz zeukan irudipena L’Art Moderne aldizkarian argitaratu zuen, Impresions d’artiste izenpean. Regoyos-i dagokionez, haren obrak laurogeiko erdialdean izandako bilakaera Espainia beltzaren estetikaren lehenengo eta oinarrizko eredutzat har daiteke. (Xilografia-irudiz hornitua agertzen da argitalpena.) Bertan krisiagatik atzeratutako herrialde baten ideia agertzen da, erlijioak eta tradizioek eragindakoa. Eta haren ikuskera ezkorra 98ko Belaunaldiak babestutakoa. Ondorioz, estilo ilun, tenebrista eta sinbolistago agertzen zaigu artista asturiarra bere margo eta grabatuetan.
dril, Avila, Burgos) ohiturak gordetzen baitira, salatzeko asmoz bilduak izan zirenak. Bidaldi hauetan jasotako inpresioen lehen emanaldia L’Art Moderne (Arte Modernoa) aldizkarian agertu zen Bruselara itzultzerakoan, «Impressions d’artiste» («Artistaren inpresioak») izenburuarekin, eta Verhaeren-en sinadurarekin soilik. Esan dezagun, bide batez, kritikoak izan zirela margolari asturiarraren ekarpenak garaiko Espainiarekin, «beltz» adjektiboarekin kalifikatzeraino. [Dena irudituko zaie giro ilun-goibeltsua —«tétrico»— poetari eta margolariari, baita —sinestekoa ez dirudien arren— euskal dantzak berak ere.] Bestalde, erlijioaren menpean zeuden espainiar herrixka tradizionalei buruzko obrak, pixkanaka, sortzear dagoen 98ko belaunaldiaren ideien atzetik joango dira. Eta, amaitzeko: Darío de Regoyos lagunari eskainitako lau kronika ere argitara eman zituen poeta flandriar adiskideak argitalpenean.
Izen horiekin batera, ezin dugu ahaztu José Gutiérrez-Solanarena (margolari, grabatzaile eta idazle espresionista, estetika tremendistaren jarraitzaile eta sortzailerik nagusiena;1886-1945), La España negra (1920) liburuaren egilearena, non «beltz» adjektiboa garaiko miseriaren, obskurantismoaren eta izugarrikeriaren zentzuetan baitarabil. Eta non errealitatea bera ere deformatzen den ezaugarri groteskoak nabarmenduz. Eta begiratu kritikoagoa edota satirikoagoa erabiliz —are esperpentikoa—, ez dira falta izan Solanaren kostunbrismoa bera ere Espainia beltz-ilunenarekin identifikatu nahi izan dutenak: herrialde gordin, gogor eta latz batekin. Era horretan, bada, amaiera ematen zion Solanak Darío de Regoyosek eta Verhaeren-ek hasitako gizarte beltz haren zirkuluari. [Aditu batzuen iritziz, lotura dute elkarrekin pintura mundu horrek eta Goyarenak (Fuendetodos, 1746-Bordele, 1828), margolari aragoiar ospetsuaren pintura beltzekin (pinturas negras) batez ere.]
Goyaren eraginik izan edo ez izan, Espainia beltzaren hainbat margolarien obra —hala nola, Regoyosena, Ignacio Zuloagarena (Eibar, 1870-Madril, 1945), José Gutiérrez-Solanarena edota Isidro Nonell-ena (1872-1911)—, XVI. eta XVIII. arteko mendeetan sorturiko Espaniako elezahar beltzaren (Leyenda negra de España) gaiaren eta estetika makabroaren proiekzio edo birsortze gisa agertzen da. Eta ez dira falta izan erlijioak menderatutako «Espainia sakona» («España profunda») horren ikuspegi partziala —eta ezkutua— 98ko Belaunaldiarekin (Generación del 98) erlazionatzen duten autoreak ere.
Regoyos paisajista
XIX. mende amaierako margolaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen Darío; bera pintura modernoa penintsulan ezarri izanaren protagonistarik nagusiena.
Hori dena, margolari paisajista bezala6, Belgikan jasotako heziketa eta prestakuntzari esker, non aire zabalean eta askatasun osoz uzten baitzioten margotzen bere irakasleek. Eta han hasi baitzen zehazten artista inpresionistaren estiloa: pintzelkada solte eta koloretsuez, argiek aldatutako paisaiak islatzen. Eta, arestian aipatu dugun bezala, ezin dugu ahaztu bere aro puntillista ere, Seurat adiskide minaren eraginez aurrera eraman zuena.
[«Ante los hechos de la naturaleza y el paisaje, poco parece importarle a Regoyos las leyes de la más pura ortodoxia y la academia, a él parece interesarle mucho más la realidad en sí misma: color, luz, ambiente.» Edorta Kortadi, Exposición homenaje a Santos Darío de Regoyos (18571913); Deia, 1980-III-29, larunbata.]
Protagonismoa paisaiarena izanik ere, askotan sartzen ditu Regoyosek giza irudiak paisaia horietan, zeinak ezin hobeki integratzen baitira oihalean. [Nabarmentzekoa da, adibide gisa, zelaian paseatzen dabilen emakumearen eguzkitako gorria Los almendros en flor koadroan; Irungo ingurua, 1902.]
Pisarro adiskideak ere izan zuen zerikusia asturiarraren ibilbidean, haren aholkuz ahalegindu baitzen paisaia-margolari izaten, teknika puntillistak probatuz eta oihaletara eramanez; hots, kolore-puntu txikien bitartez irudi osoaren inpresioa sorrarazten. Bera izan baitzen hemen teknika hau gauzatu eta aurrera eraman zuen bakarra. Esan beharra dago, dena den, denbora asko eskatzen duen pintura teknika izanik, bertan behera uztea erabaki zuela azkenean.
Horrela, bada, pintzelkada azkarretara itzuli zen Darío, eta 1900. urtea geroztik, aire librean margotzera gehienbat, Espainiko paisaia desberdinen atzetik egindako bidaia berri batean7 Eta nabarmendu beharra dago bidaia honetako margolanek areagotu egin zutela bere ospea. Garai honetakoa da, esaterako, hain ezaguna den Donostiako La Concha koadroa —1906. urte ingurukoa—, non, inpresionismo berantiar baten bidez, erabateko oreka lortzen baitu, bai koloretonu berde, okre, malba eta urdinen artean, baita konposizioan ere.
Eta, inpresionista petoari zegokion bezala, efektu atmosferikoak eta paisaiak ziren, nola ez, Euskal Herritik gehien erakartzen zutenak, baita nola trena bezalako elementu modernoak integratzen ziren naturan. [El paso del tren, 1902 ingurukoa: Donostiako Ategorrietatik gertu, trena. Artistak trenaren mugimendua islatzea lortzen du, lokomotorra bera margotu gabe, soilik darion keaz baliaturik.]
6 Paisaiaren azterketak, ostera, argia bera eta argiaren eragin iheskorra, baita kolorea bera ere, ikertzera eraman zuen. Eta gure paisaia argitzen eta itzaltzen duen argi sare bahetuan geratu zen lotua. Egunsentiak eta ilunabarrak, egun hodeitsuak eta gauak, haize gogor eta zaparradak margolariaren gai kutunak izan ziren. Nabarmentzekoa da argiari loturiko fenomenoei ematen dien garrantzia, hala nola, ostadarrei, egunezko edo gauezko argiei, gas elektrikoari, elurrari... [Bahía de Santoña, 1900; Lumière électrique, 1901; El Urumea, 1904; La Concha, nocturno, 1906; Aguacero...] [«Fue un auténtico lírico, pintor de todas las luces, de la mañana, del atardecer, de la primavera, del otoño, hasta del arco voltaico y de los faroles de gas. Persiguió la entraña del paisaje, de su luz...». Recuerdo y homenaje a Darío de Regoyos; Julio Franco, Museo de San Telmo, III-IV-1980.] Halaxe zioen, Claude Monetekin bat eginez: alegia, koadro berriak margotzeko ez zegoela lekuz aldatu beharrik, nahikoa zela eguraldiaren aldaketaren edota naturaren bilakaeraren zain egotea. Maiz agertzen dira bestelako gai berriak ere bere obran, hala nola, itsasontzi eta trenen kea eta haizea (El puente del Arenal, 1910). Aipagarriak dira, bestalde, goitik begiratuta ikus daitezkeen eszenak, sakonezko diagonalak edota zatitutako laukiratzeak (encuadres), japoniar irudien eta argazkigintzaren eraginez sortuak. Eta oso da eskasa giza irudiaren presentzia, ez, aldiz, talde eta jendetzarena (idazlan honen gaia den «OYARZUN», San Juan kalea, adibide gisa).
Hitz batean: istant bat lortzearen mendean jarrita zegoen bere pintura, oroitzapen baten edo naturaren inpresioaren agindupean8
7 Daniel Vázquez Díaz Daríoren adiskide minaren hitzak: «Vio la naturaleza con los ojos del Santo de Asís.»; «...para Regoyos, pintar era realizar una oración diaria, a la manera de los místicos.»; «Pintó el paisaje de España como pintara Angélico los santos, arrodillado.» [Hain zuzen, elkarrekin egin zuten erakusketa bat bi margolariek Donostiako El Pueblo Vasco-ren aretoan, 1908an.]
8 Halaxe zioen margolariak: «Si volviera a comenzar mi vida, volvería a utilizar una paleta clara, sin tierras, sin negros, y sólo haría paisaje, entregándome por completo a las impresiones que recibiera de la naturaleza.»
(Darío de Regoyos y Valdés, Encuesta sobre las tendencias actuales en las artes plásticas. Mercure de France, 1905).
Regoyos inpresionista
Esan dugun bezala, Regoyos izan zen mugimendu inpresionista ondoen ordezkatu zuen artista penintsulan. Zera adierazi nahi izan zuen garaiko obren bitartez: nola, alegia, gauzen itxurak, argi-efektuen iheskortasunak eta itzalen erabateko presentziak bat-bateko inpresioa sorrarazten zion ikusleari. Aipatu dugun bezala, istant baten ehizan arituko zen, eguna joan eta eguna etorri, oroitzapen edota naturaren inpresio baten atzetik. Inpresionismoa
Naturatik zuzenean lan egiten zuen helduaroan, inpresionista petoen modura, «au plein air», laster eta aurretiko bozetorik gabe; hori dela-eta, ugari dira formatu txiki eta ertaineko lanak, eramateko erosoagoak zirenak.
Argiaren eta kolorearen maisutzat joa izan da bere pintura. Hainbat margolari garaikide baino ausartagoa izan zen, adituen ustez: Sorolla edota Zuloaga bera baino aurreratuagoa.
Marrazketari dagokionez, hainbatetan, ia-ia naif dela ere esan genezake, hori bai, era horretako pintura bikainari darien xarma eta grazia guztiarekin. [Halaxe zioen Pío Baroja adiskide minak: «A pesar de la imperfección frecuente de dibujo, puede ser que Regoyos quede con el tiempo como el más original paisajista español de su tiempo.»]
Amaitzeko, hainbat erretratu, baita autorretratu bat ere [testu honekin batera erakusten dena, 1902koa] aurki daitezke bere obran.
Regoyos Oiartzunen
Eskasa da giza irudiaren banakako presentzia Regoyosen obran, ez, aldiz, talde eta jendetzarena, idazlan honekin batera irudikatzen den Oiartzungo San Juan kalea margolana lekuko. [Ez dugu koadroaren datarik aurkitu; dena den, Oarsoaldeko beste hainbat margoen datei erreparatuz, 1900 inguruan margotua izan zitekeela baiezta genezake.] Bertan zehaztugabe agertzen dira gizatalde horiek, xehetasunik gabe —solasean—, eszenari bizitasuna eta mugimendua txertatu nahian. «Artian itzalak eta sakonak egiteko, beltza erabiltzen zuten orduko pintoriak, alik-eta 1902-aldian, Regoyos inpresionista bortitzak, Paris´etik emen oyetara bueltan, itzalak
egiteko moria ausarki bere kuadruetan sartzen asi zen arte —Regoyos, pintore asturiar ori, neronek ikusiya goguan daukat, Oyartzun´en gure Goi-
San Juan Kalea (Goiko Kale), Oiartzun.
ko Kalia pintatzen—. Guk geok ezagutu genuen, contraluz´eko itzalak beltzez pintatzen, gero Regoyos´ek morez batez ere, pintatu zizkigun arte.
Gure Ayalde´k, leentxiago Kabanas Oteiza´k bezela, beti Regoyos´en bidiari jarraitu ziyon —itzalak berak ere beti koloredun pintatuaz.» Hitzok idatzita utzi zizkigun, hain zuzen, gure Don Manuel Lekuona apaiz oiartzuar ospetsuak (Oiartzun, 1894 - 1987)9. [Honela zioen Ismael Manterola Ispizuak “Regoyos” izenburuko artikuluan (Berria, 20013-XII-7a; 28. o.): «...baina batez ere herri txikien bistak dira Regoyosen gogokoenak, biztanleen irudi txikiak (idazlan honen gaiaren apaingarri den Goiko Kaleko koadroan agertzen diren «biztanleen irudi txikiak», esaterako) azaltzen dituzten herri tipikoak eta argiarekin jokatzeko aukera ematen diotenak... txoko bereziak, intimoak eta xumeak dira Regoyosen pinturetan gehien estimatzen duguna...»] Berdin esan genezake hain maitekiro margotu zituen azoka, jaialdi eta prozesioez ere.
Idazlan honi erantsita doa asturiarrak Oiartzunen margotutako beste koadro bat ere —gure ustez xumeagoa—, non, lehen planoan San Esteban eliza agertzen den eta han, atzean, Aiako Harriaren silueta berezia.
Harro egon gaitezke oiartzuarrok, nola ez, halako koadro ederrak gure artean —gure arbasoen herrian— sortu izanaz!
* * * * * *
Luze-zabala izan zen Regoyosen sormen lana, oso oparoa. [Mikel Onandia Garate arte historialari eta erakusketetako komisarioak Berria egunkariko 2013-X-12ko Kritika atalean, «Argi eta koloreen ‘inpresioak´» artikuluan dioenez, «Orotara 700 bat obra gauzatu zituela uste da...». Ez da txantxetako zifra, ez (motz geldituko dena, ziur aski...). Gizon eta margolari handia, gero, bai kopuruari eta bai kalitateari dagokienez!]
9 «...Regoyos, pintore asturiar ori, neronek ikusiya goguan daukat, Oyartzun´en gure Goiko Kalia pintatzen.» [ANTONIO VALVERDE (Errenteria, 1915-Oiartzun, 1970); katalogoa, 1974. (Hain zuzen, Donostiako «DARÍO DE REGOYOS Saria jaso zuen Antonio Valverde margolari eta idazleak, 1952ko Eguberrian, eta OHOREZKO Saria lehiaketa berean, 1953an.»)] Badugu, beraz, idazlan honen gai nagusia den Oiartzungo Goiko (San Juan) Kale margolanaren lekukotasun bat bederen: bospasei urte baino izango ez zituen oroimen oneko mutil koskor oiartzuar harena —Regoyos «pintatzen» ikusi zuenarena—, eta urteak aurrera Don Manuel Lekuona apaiz ospetsua bilakatuko zenarena, alegia.
Euskal Herrian —batez ere— margotutako koadro batzuen azalpen laburra egingo dugu jarraian (España Negra saileko baten bat tartean):
- Darío de Regoyosen erretratua gitarrarekin, Théo van Rysselberghe (1885; Madril, Museo Nacional del Prado).
- Fiesta vasca (Baile en el Antiguo. Donostia) (c. 1890) Bartzelona, MNAC.
- Errege baten haurtzaroa (1893) [Donostiako hondartza]
- Víctimas de la fiesta (España Negra) (1894) Oleo y pastel, 90x120 cm. Colección particular (Madrid)
- Paseo de Alderdi Eder (1895) Oihalaren gaineko olioa, 30x41 cm.
- Viaducto de Ormaiztegi (1896)
- Tarde de ánimas. Cementerio.(España Negra) Oihalaren gaineko olioa, 80x67 cm (1898) Colección particular. Getxo (Bizkaia)
- L’eglise de Lezo. Pays Basque. Oihalaren gaineko olioa (1898; 61,5x50,5 cm)
- San Juan kalea (Goiko kale), Oiartzun. (c. 1900) [Idazlan honen abiapuntu.]
- Paisaje de Hernani (c. 1900) [Helduaroan murgildu zen plenairismoan. Koadro hau, adibide gisa: herriaren panorama ikus daiteke arratsaldean, non urrezko argiek Adarra mendiak inguratzen dituen etxetxoak eta zub zaharra bainatzen dituzten.]
- Irún por la mañana (1900) [Helduaroko «plenairismoaren» adibidea: herriko ikupegi panoramikoa agertzen da non, urrezko argiek, Adarra mendiaren magaleko etxetxoak eta zubi zaharra bainatzen baitituzte, arratsaldez.]
- El baño en Rentería (1900) Oihalaren gaineko olioa, 76x57 cm. Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Bai koadro hau, baita Ormaiztegiko zubibide edo biaduktuarena ere, bere ibilbidearen gailurreko adibideak dira. Garai honetakoak dira goitik begiratuta moldatutako eszenak, sakoneko diagonalak eta zatikako laukiratzeak (‘encuadres ’), japoniar irudietatik zein argazkigintzatik eratorriak.]
- Fuegos artificiales en Alderdi-Eder (1900) Oihalaren gaineko olioa, 66x72 cm. Museo de San Telmo (San Sebastián)
- Bahía de Santoña (1900)
- Lluvia de otoño (1901) [“Representa una zona de Irún con el monte Jaizkibel al fondo. «Es una obra utilista y muy importante para el patrimonio guipuzcoano, al ser una obra que realizó Regoyos en su estancia en Gipuzkoa», ha explicado Carlos Olaetxea (arkeologoa, 1962), director de Gordailua (centro de Colecciones Patrimoniales de bienes muebles de Gipuzkoa), donde actualmente se encuentra la obra. Se trata de un paisaje de campos cultivados, maizales, en primer plano, con el perfil de los edificios de Irún en segundo plano y al fondo el monte Jaizkibel.”]
- Pancorbo: el tren que pasa (1901) MNAC.
- Lumiére electrique (1901)
- Self-poirtrait (c. 1902); Zuraren gaineko olioa, 46,1x37,9 cm. Oviedo, Museo de Bellas Artes de Asturias.
- Los almendros en flor; Irungo ingurua (1902) Oihalaren gaineko olioa. 46x61 cm. Museo Carmen Thyssen- Bornemisza. [Irungo inguruetako margolana, nora urte horretan bizitzera joan baitzen. Friso horizontaletan dago antolatuta koadroa, eta puntillismo puruaren bidez burutuak lur sailak. Emakumearen eguzkitako gorria nabarmentzen da hemen. Bitxikeria gisa, maiz agertzen dira eguzkitakoak Pissarro lagun minaren eta Moneten hainbat koadro inpresionistetan ere.]
- El paso del tren (c. 1902)
- Camino de Fuenterrabía (1903) Oihalaren gaineko olioa. 64x47. Museo de San Telmo (Donostia - S.S.)
- Viernes Santo en Orduña (1903; Bartzelona, MNAC)
- Romería (1903-1904), Oihalaren gaineko olioa. 59x137,2 cm. San Telmo Museoa. [Rafael Pikabearen mandatuz.]
- El Urumea (1904)
- Viernes Santo en Castilla (1904) Museo de Bellas Artes de Bilbao.
- Les Amandiers en fleur [Almendrondoak loretan] (1905) Oihalaren gaineko olioa. 46x61 cm; Museo Carmen Thyssen-Bornemisza.
- La Concha, nocturno (c. 1906) Museo Carmen Thyssen-Bornemisza.
- Ondarroa, arribada de las chalupas (1906) Zuraren gaineko olioa. 24x34 cm. Colección Kutxa-Caja Gipuzkoa, San Sebastián
- Altos hornos de Bilbao (1908) Colección Fundación Banco Santander.
- Cargadoras del muelle del Arenal (1908)
- Paisaje de Berango (c. 1909)
- El puente del Arenal (1910
- Puerto de Bilbao (1910) Colección BBVA.
- Plencia (1910)
- Cogiendo fresas (1912) Oihalaren gaineko olioa. Bilduma pribatua. Madril.
- El gallinero (c. 1912) Oihalaren gaineko olioa, 65x54 cm; beheko eskuineko angeluan sinatua: «Regoyos». [Distira handiz darabil «plenairismoa» koadro honetan. Bestalde, ez genezake «dibisionistatzat» jo obra hau.]
- Aurresku (1913) Pastela, 54x74 cm. Colección particular (Madrid)
Azken urteak
Hainbat margolan burutu zituen Bartzelonan bizi izan zen azken bi urtetan (1911-1913): Kataluniako bailara eta eskualdeko bistak, kondehiriko ikuspegiak... baita bestelako obrak, hala nola, aipatu dugun El gallinero (c. 1912) koadro bikaina.
Senar-emaztearen osasun-arazoak zirela-eta (1875ean ezkondu ziren), bion bizitza korapilatzen hasiko zen. Ordu arte estutasunik gabekoa izan zena, zailtzen hasiko zaie. Sei seme-alaben gurasoa izanik, C. Pissarro margolari adiskide zaharrari esker lortuko zuen Durand-Ruel arte salerosleak bere obra komertzializatzea.
Durangon igarotako bi egonaldien ondoren, 1905 eta 1907an —herriaren eta ingurukoen hainbat ikuspegi margotzen—, Getxora aldatu zen, 1909an, non, gero eta osasun egoera eskasarengatik, J. A. Gádiz medikuaren ardurapean jarri baitzen. Bartzelonara aldatu zen gero: mihiaren minbizia diagnostikatu zioten han, zoritxarrez. Bizitzako azken hiru urteak bertan igaro ondoren, eta mintzoa galduta zuela, 1913ko urriaren 29an hil zen, 56 urte zituela.
Bere egunen amaieraraino jarraitu zuen margotzen eta lanak erakusten. Eta La Libre Esthétique abangoardiako elkarte artistiko belgikarrak [XXak taldearen ondotik etorri zena, 1893an] eskaini zion erakusketa bat Belgikan, omenaldi gisa, hurrengo urtean, 1914an.
Ereduzko artistatzat edukiko zuten geroagoko artistek eta idazleek, bai bere errebeldiarengatik bai bere obrarengatik10, hala nola Picassok edota 98ko hainbat idazleek, Pío Baroja adiskidea tartean.
Amaitzeko, hainbat hirietan daude eskainiak kaleak bere ohoretan —baita Euskal Herrian ere, jakina—, sarean irakur daitekeenez: Ribadesellan, Oviedon, Irunen, Errenterian, Bilbon, Durangon...
* * * * * *
10 «“Kixote moduko bat”. Errebelde baten erretratua da Juan San Nicolas arte kritikariak (*) Darío de Regoyos artistaz egiten duena. “Inoiz ez zen etekin ekonomikoaren bila aritu. Beti pintatu zuen sentimenduz. Saltzen ez zena margotzen zuen berak: hilerriak, gaixo ziren pertsonak, pertsona bakartiak, tristeak... Isiltasuna, bakardadea eta tristura margotzen zituen, eta hori ez da saltzen”. Guraso dirudunen semea bazen ere, pobre eta gaixo amaitu zituen bere egunak. Minbiziak mihia erabat hartuta, keinuka baino mintzatu ezin zela, 56 urterekin , eta sos askorik gabe. “Arteagatik jo zuen erreka. Hori da egia biribila”. (...) San Nicolasek artistaren ibilbide berezia nabarmentzen du. “Normalean, inpresionistarik gehienek preinpresionismotik inpresionismora jo, hortik postinpresionismorako bidea egin, eta gerora inpresionismorako buelta egin zuten. De Regoyosek ez. Preinpresionismotik zuzenean egin zuen jauzi postinpresionismora berak, puntillismora, eta gero heldu zen inpresionismora”. Gogorregia omen zitzaion puntillismoak eskatzen zuen lana. Esklabo sentitzen zen koadroa kolore puntuei kolore puntuak lotuz osatzea. “Errebelde bat zen, eta kalera atera nahi zuen berak, bertan margotzera, azaldu du San Nikolasek. (...) ...asturiarrak Ignacio Zuloagari idatzi zizkion hitzak: “Zuk atmosfera gorroto duzu, eta nik diot hori dela margotzera naraman indarra bakarra. Niretzat, gaia ez da ezer, atmosfera da dena. Eta atmosfera horrek behartzen nau zazpietan margotzera ordu batean higuingarria zitzaidan gauza bat”. (...) “Aurreko egunean Pardon egon nintzen, eta (...) ez nituen Goyaren majak izan gogoan; ezta Velazquez eta inoiz handik ohaxketan pasatu ziren printzesak ere; Gipuzkoa edo Bizkaiko puska berde batekin gogoratu nintzen, eta baserri artean, zeru gris baten pean, behien modura bazkatzen uzten nindutela amestu nuen”. Bere paisaietariko batean, adibidez.» Iñigo Astiz Martinez (Iruñea, 1985), «Saltzeko ez direnak» artikulua (Berria, 2013-X-8a, astertea, 32. o.)
(*) [Juan San Nicolás Santamaría (Madril, 1938) arte bildumatzaile eta Darío de Regoyosen espezialistarik nagusiena.]
Irudiak:
- Darío de Regoyos y Valdés: «Autorretrato, 1895». Olioa taula gainean, 46,1 x 37,9 cm (Museo de Bellas Artes de Asturias)
- Olioa: San Juan kalea (Goiko kale), «OYARZUN». (c. 1900) Banco Guipuzcoano.
- Olioa: Oiartzun (Aiako Harria).
Bibliografia:
(I) PINTURA VASCA. Manuel Llano Gorostiza. Artes Gráficas Grijelmo, S.A. - Bilbao, 1965 [5. El gran precursor: Darío de Regoyos; 43-51 o.]
(II) PINTORES VASCOS (Vol. III). Luis de Madariaga - Colección Auñamendi, 1972. [«SOBRE LA ESCUELA VASCA». Conferencia dada por D. Antonio Valverde con motivo de la inauguración de la primera exposición de la Escuela Vasca a cargo del grupo Gaur. San Sebastián, Abril-Mayo 1966; 14-47 o.]
(III) ORIGEN Y EVOLUCION DE LA PINTURA VASCA
- EUSKAL PINTURAREN SORRERA ETA EBOLUZIOA. J. M. ALVAREZ EMPARANZA. 1973. [REGOYOS, LEHEN INPRESIONISTA; 59-80]
(IV): ANTONIO VALVERDE, 1915-1970: [exposición] Sala de Cultura de la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián. 1974.
(V) MIS ARTICULOS EN “ABC”. DANIEL VAZQUEZ DIAZ. Ibérico Europea de Ediciones S.A.; 1974 [97-100 o.]
(VI) Banco Guipuzcoano. CAMINOS EN LA PINTURA (JULIO 1975): DARÍO DE REGOYOS-en «OYARZUN» margolanaren erreprodukzioa (32 x 26 cm); «DARÍO DE REGOYOS» testuaren egilea: Joaquín de Zuazagoitia [Idazle eta arte kritikaria; Madril, 1892-Bilbo, 1971]; «DARÍO DE REGOYOS» testuaren egilea: Crisanto de Lasterra [Idazle eta arte kritikaria; Zirauki —Nafarroa—, 1899-Bilbo, 1974]
(VII) LA PINTURA VASCA CONTEMPORANEA - GAUR EGUNEKO EUSKAL PINTURA 1935/1978. J. M. ALVAREZ EMPARANZA. 1978. [Regoyos, Darío de: 20, 40, 70, 111,122,136, 176, 213 o.] Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa.
(VIII) HOMENAJE A DARÍO DE REGOYOS. MUSEO DE SAN TELMO - SAN SEBASTIAN - MARZO-ABRIL1980 (ORGANIZADO POR EL BANCO DE BILBAO)
(Ix) CATALOGO DE ARTE MODERNO Y CONTEMPORANEO. Museo de Bellas Artes de Bilbao - Banco de Vizcaya. Javier de Bengoechea. 1980 [«REGOYOS, DARIO DE», 99-103 o.]
(x) MAESTROS DE LA PINTURA VASCA. Mario Angel Marrodán. Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 1981. [DARIO DE REGOYOS, 141-150 o.]
(xI) AURREZKI-KUTXETANGO EUSKAL PINTURA (PINTURA VASCA EN LAS CAJAS DE AHORRO) EUSKAL ETXEAREN INAUGURAKETA. Madrid, Octubre 1982.
(xII) Pintura Vasca - Euskal Margolaritza (Erakusketa). Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila - Gipuzkoako Foru Aldundia - Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. [1984eko abuztuaren 11tik 31arte]
(xIII) Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Vital Kutxa. EUSKAL MARGOLARIAK (Aurrezki Kutxen Bildumetan) [3.] - PINTORES VASCOS (En las Colecciones de las Cajas de Ahorros) [3.], 1994.
(xIV) LOS PINTORES VASCOS Y UNAMUNO - CINCUENTA CARTAS. Egilea: J. IGNACIO TELLECHEA IDIGORAS (Universidad Pontificia de Salamanca). Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbao, 1995. [DARÍO DE REGOYOS, 58-67 o.]
(xV) I. Mende Aldaketa - Cambio de Siglo [18811925] Darío de Regoyos Valdés, 234-235 o. Sala KuboKutxaespacio del Arte (Donostia), 13/2/04 - 14/3/04. [Reina Sofía Arte-Zentroaren Museo Nazionaleko Bildumak.]
(xVI) Darío de Regoyosen bizitza eta obra Bidasoako arroan [Vida y obra de Darío de Regoyos en la cuenca del Bidasoa] ERAKUSKETA / 2008ko Uztailaren 12tik - Irailaren 21era. AMAIA K.Z. - IRUNGO UDALA.
(xVII) La España negra de Émile Verhaeren, Impresiones de España de Émile Verhaeren, traducidas e ilustradas por Darío de Regoyos (1888-1898) liburutxoan agertzen da [Casimiro libros, Madrid, 2013; 1-82 o.], Émile Verhaeren-en Semblanza de Darío de Regoyos (1914) [Publicado en la revista L’Árt Moderne el 17 de mayo de 1914; 83-86 o.] testuarekin batera.
(xVIII) Wikipedia
Eskertza: Mila esker Aitor Abaunz adiskideari, eskaini didan laguntza grafikoarengatik.
Imanol Irigoien (2025-IV)
DARÍO DE REGOYOsen «Romería» margolana Oiartzunen
DARÍO DE REGOYOSEN
«ROMERÍA» MARGOLANA OIARTZUNEN
Autorretrato, 1895.
Darío de Regoyos (1903-1904)
«Romeria» [«Erromeria»] Rafael Pikabea (*) kazetari eta enpresariaren enkargu bat izan zen bere Oiartzungo (Gipuzkoa) jauregiko bi areto apaindu ahal izateko. Bai pertsonalki, baita bera jabe izan zen ikus-entzutekoetan ere, adi egon zen beti Pikabea euskal artista berriztatzaileen ibilbideekin; hori dela-eta, modernitateko bi apostoluen laguntza izatera ere iritsi zen bere egoitzaren apainduran: Adolfo Guiardek [Bilbo, 1860-1916; inpresionismoaren sartzailea Euskal Herrian] beirate sinbolistarako zirriborroa burutu zuen, Darío de Regoyosek [Ribadesella, 1857-Bartzelona, 1913], aldiz, erromeria eta aurreskuaren gaiak gauzatu zituen, mosaikoaren itxura duten hemeretzi metro linealeko friso batean. Regoyosek bere pintzelkada puntillista aldatu zuen margolan honetan, kontrol handiagoa izateko eta, olio freskoaren gainean pintzel-muturrarekin trazaturiko tesela faltsuen bidez, eszenak eraiki ahal izateko. Ondoriozko geometrizazioak konposizioaren estatismoa areagotu zuen.
Darío de Regoyos (1903-1904)
«Romería» fue un encargo del periodista y empresario Rafael Picavea para decorar dos estancias de su palacio de Oiartzun (Gipuzkoa). Tanto personalmente como en los medios de los que fue propietario, Picavea estuvo siempre atento a las trayectorias de los artistas vascos renovadores, lo que le llevó a contar en el cambio de siglo con los servicios de dos apóstoles de la modernidad en el ornato de su residencia: Adolfo Guiard completó un boceto para una vidriera simbolista, mientras Darío de Regoyos desarrolló los temas de la romería y el aurresku en diecinueve metros lineales de friso que simulan un mosaico. Regoyos modificó en ellos su pincelada puntillista para ejercer un mayor control y construir las escenas mediante falsas teselas trazadas con la contera del pincel sobre el óleo fresco. La geometrización resultante determinó un mayor estatismo de la composición.
Romería, 1903-1904
Mikel Lertxundi Galiana (**)
Inbentario zenbakia: STM-001290-001
xehetasunak:
. Titulua: Romería [Erromeria]
. Sortzailea: Darío de Regoyos
. Data: 1903-1904
. Neurri fisikoak: 59 x 137 x 2 cm
. Mota: Pintura
. Kanpoko lotura: San Telmo Museoa
. Arte teknika: Oihal gaineko olioa
Mikel Lertxundi Galiana Número de inventario: STM-001290-001
Detalles:
Título: Romería
Creador: Darío de Regoyos
Fecha: 1903-1904
Dimensiones físicas: 59 x 137 x 2 cm
Tipo: Pintura
Enlace externo: Museo San Telmo Técnica artística: Óleo sobre Lienzo
(*) Rafael Pikabea Legia (Oiartzun, 1867-Paris, 1946) politikari liberala, kazetaria eta enpresaria izan zen. Euskal nazionalismoa sustraitzen lagundu zuen. Frantziara erbesteratu zen gerra zibila hasi eta gero. Euskadiko Gobernuaren ordezkaria izan zen gerrak iraun zuen bitartean. Donostian, 1903an, argitaratu zen El Pueblo Vasco egunkariaren zuzendari eta jabe izan zen.
(**) Mikel Lertxundi Galiana (Donostia, 1974) arte historialaria da, XIX. eta XX.eko lehen hamarkadetako euskal artistetan espezialista. Baita komisario ere hainbat erakusketetan [Antonio Mª Lekuona (1831-1907); Anselmo Guinea (18551906); Juan Luis Goenaga (1950-2024) (...)]
Imanol Irigoien (2025-IV)
Feli Garaño Pikabea
“Unibertsitatera ez ginen joan baina gure amak BALIOAK erakutsi zizkigun eta oinarri ona jaso dut”
Euskalduna izatea normala zen garaikoa da Feli, aparteko militantzia egin beharrik ez zen garaikoa. Hala ere, ikastolaren aldeko apustua egin zuen, bost seme-alabak bertan hezita. Beti ikasten, eremu zabaleko emakume parte-hartzaile eta ekintzailea da; kantu xaharrekin eta berak sortutako bertsoekin ingurukoak goxatzen dakiena. Familia zoragarria sortzeko zoria izan dute eta bizitzari grazia gehiago eskatzeko premiarik ez du.
Feli Garaño Pikabea zaitugu. Noiz eta non jaio zinen, Feli, eta zein familiatakoa zara?
Iturriotzen jaio nintzen, 1939ko martxoaren 6an.
Aita Kandido Garaño zen, Oiartzabal berrikoa, eta ama Kontxita Pikabea, Portugal baserrikoa. Hiru senide gara. Ni zaharrena eta gero Jeronimo eta Iñaki. Ezkondu arte Iturriotzen bertan bizi izan nintzen.
Eskola ere Iturriotzen. Edo?
Hamalau urte arte ibili nintzen Iturriozko eskolan, bai. Carmen Losada zen maistra. Euskaraz bazekien baina eskola dena gaztelaniaz izaten zen. Hala ere, ez zuen zigortzen euskaraz aritzeagatik, beste eskola batzuetan gertatzen zen bezala. Oso oroitzapen ona dut maistra hartaz, estimu handia zidan eta nik esango nuke garai haietan entzuten ziren kontuekin, maistra ona zela. Kurtso batean 83 lagun izatera iritsi ginen, pentsa zer izango zen hura! Neska eta mutil, denak batera. Eskolako gaiak goizez egiten genituen eta arratsalde osoan neskek laborea, mutilek beste gauzak. Jolasgaraian beheko soroan, huraxe genuen jolaslekua. Ez dakit nola moldatzen zen.... Beno, ni akordatzen naiz txikiagoak zirenei nola aritzen nintzen irakurtzen erakusten eta lagunduko genion pixka bat baina, pentsatzen jarrita, meritua zuen maistra hark!
Zu ere ikasle ona izango zinen Izan nuen ikasten jarraitzeko aukera. Hamahiru urte edo izango nituen, maistrak planteatu zidan ea gustatuko litzaidakeen ikasten segitzea, Oiartzungo Udalak beka bat jarri zuela eta berak preparatuko ninduela azterketa pasatzeko, ea zer iruditzen zitzaidan. Eta ni, ba, sekula auzotik atera gabea, zer izango zen ere ez nekiela... Etxekoekin hitz egin nuenean, aita zuzenean Manuel Arbelaitz alkatearengana joan zen galdetzera, ea
Aita, ama eta anaiekin.
Iñaki eta Jeronimo anaiekin.
zer zen beka kontu hori eta hark esan baietz, beka jarri zuela Udalak herriko gazte bati laguntzeko, baina medikua, abokatua edo apaiza izateko behar zuela izan. Hortxe bukatu zen nire ikasten jarraitzeko aukera, bistan zen mutil batengan pentsatuta jarri zutela beka, garai haietan ze neska sartuko zen ba mediku edo abokatua izatera?
Zer-nolako bizimodua egiten zenuen ume garaian?
Jostatu, eskolako garaian batez ere. Neskak bakarrik sokasaltoan, ttabatan, kaniketan, txingoka... Mutilekin, berriz, atxenka (bestea ukitu, ondorengoa ukitzeko ardura hari pasata), alamux (bi talde egin, bi lagun korrika atera eta batak bestea harrapatzerakoan, eliminatzen zuen), baloiarekin neskak mutilen kontra. Baloi koadratu bat genuen, gomazko gorri bat eta mutilek nahi zuten guztia egiten ziguten. Garai haietan gonarekin, ez zen galtzarik, ezta txandalik ere... Elkarren kontra jartzen ginenean neskak bi porterorekin eta hala eta guztiz irabazi egiten ziguten.
Eskolatik aterata bagenituen eguneroko eginbeharrak etxean. Arratsaldero Oiartzabal Berrira joan behar izaten genuen esne bila eta txerriarentzat edo konejuentzat bazka bila. Joan-etorri hori egin behar izaten genuen. Udara partean, nonbait hor, baina neguan agudo mugitu behar izaten genuen iluna gainean eta. Umeak izan arren, guretzat normala zen horrelako lanak hartu behar izatea. Orduan hala ziren gauzak.
Nolakoak izaten ziren igande egunak zuentzat? Igandeetan mezetara, gainerakoan ezer berezirik ez. Nerabezaroan Mariaren Alabetan sartuta, hilean behin zazpietako mezetara, Gudaritxoetan sartuta ere ibili ginen, beste ume piloarekin batera. Don Pablorekin abestiak ikasten, Corpus eguneko prozesioetan eta horrela.
Arratsalde-pasa ateratzen baginen, Oiartzabal Berrira joaten ginen eta han ibiltzen ginen jostatzen Oiartzabalekoekin-eta bilduta batzuetan. Orduan ez zen ohiturarik gurasoekin mendira edo hondartzara eta horrelako irteerak egiteko, modurik ere ez. Gehienez bizikletan mugitzen ginen.
Eta 15 urterekin lanera Errenteriara
Bai, Galerias Oarso sastrerian hasi nintzen aprendiz gisa lanean. Ordurako jostorratza ongi maneiatzen nuen; ama josten aritzen zen eta amari laguntzen, etxean
josten oso gaztetatik aritzen nintzen. Horregatik niri besteei baino gehixeago ordaintzen zidaten, hasieran 3 pezeta baldin bazen eguneko soldata, niri bost ematen zidaten. Urte asko eman nituen sastrerian josten. Ebaki sastreak egiten zuen, guk josi. Ilunabarretan sastreriatik aterata akademia batera joaten nintzen kortea ikastera. Gero Hilario Colina, gure nagusia, bere kontura jarri zen eta berarekin eraman ninduen. Garai hartan nik Errenteriako jende gehiago ezagutzen nuen Oiartzungoa baino.
Nola joaten zinen, bizikletaz?
Lehenengo hilabete batzuetan oinez. Goizean oinez joan, izebaren etxean bazkaltzen nuen eta gero bueltan berriz oinez. Bizikletarena suertez gertatu zen. Bizilagun bati Matteoneko zozketan tokatu zitzaion eta nola emakumeen bizikleta zen, goiko barra gabekoa eta atzeko gurpilean sarearekin eta horrela, berak nahi ez eta gure aitak erosi zion. Handik aurrera urteetan eta urteetan ibili nuen nik. Autobuseko aukerarik ez genuen eta horrela moldatu nintzen.
Adin horrekin igandeetan egingo zenuten zerbait berezia ba... 17 bat urterekin edo, gehienetan Altzibarko bilerara dantzara. Hori bai, dantzako lehenengo piezatik hasi eta etxera joateko ordura arte ez genuen bat bakarrik ere galtzen. Txikierdira ere joan izan ginen; Errenteriara inoiz ez. 21:30erako etxean egon behar izaten nuen, uda eta negu berdin. Udaran zerbait gehixeago behar bazen, aitari eskatu behar izaten genion baimena. Amak zintzo ibiltzeko esaten zigun.
Hogeita lau urterekin ezkondu zinen eta geroztik Arragoan bizi zara. Galtzaberriko Martin Irastorzarekin ezkondu nintzen, 1963ko maiatzaren 21ean. Guadalupen. Bazkaria Errenteriako Panier Fleurin egin genuen. Bost seme-alaba izan ditugu: Eskarne, Juan Mari, Iñaki, Andoni eta Aloña. Eta 9 biloba: Urko, Gorka, Jokin, Markel, Aiora, Araitz, Ange, Auritz eta Gexan. Arragoan jarri ginen bizitzen, senarra-
Mundakan, seme-alabekin urrezko ezteiak ospatzen.
ren familiak etxe ondoan egindako beste etxean. Urrezko ezteiak ongi ospatuak gara.
Hirurogeita bi urte Arragoan. Bertan bizitzen bakarra ez, auzoko bizitzan fuerte inplikatuta ibili zara. Eliza dela, Aldeguna elkartea dela... izango duzu zer kontatua. Erraz egokitu al zinen?
Egoera berrietara erraz egokitzen naiz. Ezkondu eta urtebetera lehenengo alaba jaio zen eta hamar urteren buruan bagenituen bost ume. Bitartean, ordea, barrioko lanak tartekatzen nituen. Aldeguna 1968an sortu zen eta komisioak eratu ziren: kulturakoa, kirolekoa, emakume taldea, lehen padres de familia deitzen zena... Ni gehienbat kultura taldean aritu naiz baina sortzen ziren beste ekimen askotan kolaboratzen ere bai, ezetz esaten ez dut jakin izan eta. Juntan askotan egon naiz, Urkabe eguna egiten zenean, hitzaldiak prestatzen, festak prestatzen... Gauza asko antolatzen genituen. Adibidez, Maite Gezalarekin batera aritzen nintzen marrazki lehiaketa, olentzero jaia, urte zaharrak, errege kabalgata eta abar antolatzen. Errenteriako Eguberritako kanta txapelketan hamaika urtez segidan hartu genuen parte eta hainbat sari jaso genituen, kantuagatik zela edo jantziengatik. Sari asko. Arropak guk josi genituen eta oraindik ere gordeak egongo dira. Gero hitzaldi eta ikastaro asko. Luis Irizar askotan etorri izan da sukaldaritza ikastaroak
ematera. Horretaz gain, puerikulturako gaiak, elikadura... Programa egiteko garaian apaizaren laguntza izaten genuen.
Arragoan gauza asko egiten dituzue. Urte horietan guztietan ez zen dena erraza izango, ala?
Iturriotz aparte, Arragoa beti joan da aurretik auzo dinamikan eta ekintzetan, nire ustez. Lan asko egin dugu auzolanean, benetako auzolana hor egin zen. Bidea arreglatu zen auzolanean, argiak jarri, auzolanean, Zubi-ondotik Eguzki-aldera zihoan bideko barandak jarri, auzolanean. Zaborrik ez zen biltzen, bertan botatzen zen dena, arratoiak... dena auzolanean garbitu zen. Jiro handia eman genion auzoari.
Arazo potoloak ere izan genituen. Drogarekin izan genuena izugarria, bereziki droga saltzailee-
Familia osoa, Felik 80 urte bete zituenean.
Bilobekin.
Gabonetan, haurrekin koroa zuzentzen.
Aldegunan festetan, sukaldean.
kin. Engantxatutako gazteak ere bagenituen auzoan. Beldur asko pasatu genuen, inpotentzia eta kezka eta horrekin ere lortu genuen bukatzea. Kanpaina gogorra egin zen eta drogaren aurka gazte asko inplikatu ziren orduan.
Gero auzoko egiturak ere eman dio kutsu berezia. Goiko eta beheko Arragoa... besteak beste, elkarteko partaidetzan eta auzo dinamikan sumatzen da desberdintasuna. Autopistak ere izan zuen eragina. Autopista egiten hasi ziren 1974an eta etxe batzuk bota ziren... aldaketa handia. Eta azkeneko beste aldaketa handia barrio zaharraren alboan sortu den etxe multzo berria izan da, horrekin ere asko aldatu baita auzoa.
Aldaketekin jarraituz. Auzoko jaiak egiteko eguna aldatu zenute. Zergatik?
Joxe Kalparsoro Aldegunako bazkidea zen eta hari otu zitzaion jaiak egin behar zirela auzoan. Inguruko jaiekin topo egingo ez zuen data aukeratu behar zen. Uztaila propio, baina 18a jai izan arren, ez zen data hori hartu nahi eta 19a aukeratu zen jaietarako egun seinalatua, San Bizente Paulekoaren eguna. Praktikan, ordea, 18an egiten ziren jaiak, egun hori jaieguna izaten baitzen. Gero Salbatore parrokiako egunera aldatzeko proposamena egin zen elkartean eta maiatzera pasatu dira jaiak. Bi asteburutan egiten dira, dugun egitarau zabala batean kabitzen ez eta. Lehengo urtean, adibidez, maiatzaren 13, 14, 15 eta 20, 21 eta 22an tokatu ziren baina txupina 20ean bota zen.
horrek goiko eskolan egin zuen jaunartzea eta horretarako apainketa eta leku moldaketak guk egin genituen. Tomasita maistrak ez zigun utzi Francoren irudia estaltzen eta hortxe geratu behar izan zuen agerian. Hurrengo urtean jada, elizako obrak bukatu gabe zirela ere, atondu genuen ingurua eta lortu genuen lehenengo jaunartzea bertan egitea. Joxe Albisu genuen apaiza eta harekin lan asko egin genuen Salbatore parrokian. Elkartetik bezala, auzorako aritzen nintzen hemendik ere, haur berberekin, batean eta bestean. Bederatzi urtez izan nintzen katekista, eta horretaz gain igandeetako meza prestatzen laguntzen, irakurgaiak, abestiak... Baita garbiketa lanak egiten ere. Orain laguntzaile gutxiago daude eta eskua botatzera joaten naiz.
Kantaria ere bazaitugu. Gaur egun Lartaun abesbatzan aritzen zara. Kantatzea beti gustatu izan zait. Acción Catolicako taldean, Maite Galarragak prestatzen zuen tal-
Lehengo maila berean jarraitzen al duzu Aldegunan orain?
Bazkidea naiz eta ahal dudanetan laguntzen jarraitzen dut baina juntako ardurak-eta hartu gabe. Ordenagailuak sartu zirenean utzi nuen, horrekin ezin dut.
Elizako dinamikan parte hartzen duzu. Betitik? Edo nola izan da hori?
Eliza egin aurretik hasia nintzen parte hartzen. Igandeetako meza Arizabaleko zalditokiko kaperan ematen zen baina alabaren jaunartzea zela eta, 72an hasi ginen katekesia ematen. Talde
dean hasi nintzen jaiotza edo naximentuarekin ateratzen. Udaletxeko aretoan egiten genituen entseguak, bertan zegoen piano zahar baten laguntzaz. Poxpolinez jantzita atera behar zen eta gogoan dut nola urte batean Garmendiko amonak utzi zidan txaleko beltz bat eta Gurdibireko Martinak gona gorria.
Gero Lartaun sortu zen, 1964. urtean, baina ni askoz geroago hasi nintzen, alaba txikiak 4 bat urte zituenean edo. Maite (Gezala) ordurako bazebilen eta elkarrekin ginen batean Periko Mitxelena eta Juanito Oñatibia etorri zitzaizkidan korora joateko animatzera. Orduan hasi eta gaur arte. En-
Lartaun.
tseguetara joateko, haurrak afaria emanda uzten nituen oheratzeko prest eta txikia lotan jarrita. Nire lanak eginda, alegia, nahiz eta ordurako alaba zaharrenaren laguntza pixka bat ere banuen. Gaur egun gauzak desberdinak dira baina orduan emakume eta gizonen lanak oso markatuak zeuden eta haurren ardura nirea izaten zen.
Ze ahotsetan kantatzen duzu?
Garai batean sopranoa nintzen baina ahotsa aldatu zitzaidan eta kontralto naiz orain. Solfeorik ez dakit; belarriz ikasten ditut kantak. Gaur egun, gainera, Martin Otazuk audio batean grabatzen dizkigu bakoitzak ikasi beharrekoak eta etxean ikasita joaten gara entseguetara. Astero biltzen gara baina entseguak egiteko modua asko aldatu da.
Hainbeste urteren buruan oroitzapen asko izango dituzu jasoak. Bereziki hunkitu zaituen bat?
2014an ospatu genuen 50. urteurrena. Horren harira ekintza asko antolatu ziren, lan asko egin genuen. Adibidez, kiroldegian aurkeztu genuen Juanito Oñatibiaren Euskal Show berritua, edo korutik pasatako jendea gonbidatuta Fortalezan egin zen bazkaria, baina ni gehien hunkitu ninduena elizan emandako kontzertua izan zen. Lartaungo koroarentzat propio sortutako abestiak kantatu genituen gure errepertorioaren barruan. Kantatu ere, kanta batzuk korutik eta besteak aldaretik eta gainera koruak izandako zuzendariak pasatu ziren banan-banan abestiak zuzentzera. Hunkigarria izan zen eta ahaztezina.
Asteroko entseguak, kontzertuak. Badituzu ardura gehiago koroan?
Arroparen ardura dut. Emakumeen arropak nik eginak dira; berrientzat moldatu behar badira moldatzen ditut eta gizonezkoenak ere egokitzen ditut, neurrira jarrita, galtzak eta alkandorak eginak erosten baitira.
Gaztetako jostun ofizioa ederki erabiltzen duzula bistan da, baina hain aktiboa izanda, seguru gauza gehiagotan sartua ibili zarela eta gauza gehiago ere ikasi dituzula zure bizitzan zehar.
Nik hobby asko izan ditut. Ikastolan laguntzea ere tokatu zitzaidan, pentsa, bost ume bertan ibilita... Tonbolan, juntan eta horrelakotan ez nintzen egoten, baina atzetik asko lagundu bai. Gero jostuna naiz, puntua egiten badakit, etxeko arropak nik egin izan ditut gehienak, nireak, hau-
rrenak... gaur egun konponketak eta horrelakoak egiten ditut. Eta gauza gehiago ikasi? Hori beti. Ateratzen zen edozertan apuntatzen nintzen. Bost seme-alaba izan arren, ikasteko prest izan naiz. Mari Karmen Labandibarrekin batera zenbat buelta ez ote genituen egin Errenteriara puntua egiten ikastera. Haur txikia besoan hartuta joaten nintzen. Zabalegi eskolan antolatzen ziren hamaika ikastaro ere egin izan nituen. Zuhaitzak kimatzen ikasten, kontserbak egiteko ikastaroak, lorezaintza, baratzea nola ongarritu... Fraisoron fito-sanitario ikastaroak karneta ateratzeko, HELTAk antolatuta patchwork-eko eskulanak egiten ere aritu nintzen eta lan aski politak ditut eginak. Tai-Chi ere egiten nuen garai batean, yoga... 39 urterekin kotxeko gidabaimena atera nuen eta segidan erosi genuen kotxea. Horrek bai aldatu zidala bizitza. Zenbat gauza erraztu zizkidan eta dizkidan oraindik ere! Autonomia galanta eman zidan. Ni kotxerik gabe hegalik gabeko txoria bezala sentitzen naiz.
Euskal Show aipatu duzu. Antzezlanean aritua zinen lehenago ere Arbasoen sua dokumentalean aritu nintzen taldeko amonaren papera hartuta. 1992an ETB eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz Mikel Mendizabalek egindako 40 minutuko dokumentala izan zen. Orduko oroitzapen oso onak ditut, talde majoa egin genuen eta barruan arrastoa uzten duten gertaera horietakoa izan zen.
Besteentzat, maila kolektiboan eragiten eskuzabal jardun duzu, Feli. Zeure burua prestatzen ere ahal izan duzun guztietan. Gaur egun hartzen al duzu tarterik zuretzat?
Bai eta behar dut. Yoga egitera joaten naiz eta yogako taldea behar dut. Koroa ere behar dut. Baratzea dut eta zelaian fruta-arbolak eta hor gustura aritzen naiz. Lagunartean gozatzen dut, abesti zaharrak duo-tabernan kantatuz. Joxe Migelen batela, Gure eliz dorreko, Itsasoa laino dago, Basoilarra, Maitia nun zira... Hainbeste kanta eder dago! Pena dut belaunaldi berriekin ezin jarraitua kantu horiek kantatzen, ez baitituzte ikasi eta gainera ohitura galtzen ari da.
Bukatzeko bada: Bizitzari zer eman diozu zuk eta bizitzak zer eman dizu zuri?
Bizitzari, egin nezakeenetik ahal izan dudan guztia ematen saiatu naiz, inongo gupidarik gabe. Unibertsitatera ez ginen joan baina gure amak balioak erakutsi zizkigun eta oinarri ona jaso dut. Ama eskuzabala zen. Nik beti ikusi izan dut nola elkarri lagunduz ibiltzen ziren gure amak, inguruko amak, eta hori jaso dut. Aldi berean bizitzak asko eman dit. Hasteko familia zoragarri bat, asko maite dudana. Eta izugarri jantzi nau hasiera batean nintzenetik. Ibili naizen lekuetan saiatu naiz iturri desberdinetatik xurgatzen. Familiaren
aldetik, lagunen aldetik, gauza askorekin, momentu askotan... bizipoza. Asko disfrutatu dut. Zenbat momentu polit, ze ondo pasatu dugun, zenbat barre egin dugun! Lan asko egin dut baina disfrutatu ere bai. Egindakoaren damurik ez dut eta berriz egin behar banu ere pentsatzen dut horrela egingo nukeela. Arrosak bere arantzekin izaten dira, nire bizitza bezala, baina txar guztiekin ere, badakit gauzak lasai hartzen.
Eskerrik asko, Feli. Bejondeizula!
Izaskun Madariaga Iragorri
MIREN MENDIZABAL MUGICA
“Jasotzen ditugun haurrEk euren jatorrizko
familiarekin lotuak jarraitzen dute. Gu bitarteko laguntzaileak
gara”
Oiartzunen lurra hartutako donostiarra dugu Miren Mendizabal Mugica. Kasualitatez sortu zitzaien Oiartzungo Legarrera bizitzera etortzeko aukera. “Etxe merke bat” salgai eta animatu ziren duela 24 urte. Hogei daramatzate bertan bizitzen, dagoeneko sustraiak ongi botata. Egokitzea kosta zitzaiola dio eta nahiz eta bertan lagunak eta familia izan, hasieran arrotz sentitzen zen eta ez zuen lortzen herriarekin atxikitzea edo lotura egitea: Donostiara bueltatu nahi zuen. Gaur da eguna geratu izanaren damurik ez duena. Haurrak jaio zirenetik estimatzen du Oiartzungo lasaitasunean bizitzea. Haurrak hazteko leku bikaina dela badaki, ezagunen artean lasai bizitzea gauza ederra baita. Hiru alaba hazi dituzte eta eurenak hazita, besteenak hazten laguntzera animatu dira, “Urgentziazko harrera-familia” proiektuarekin konprometituta. Izango dugu zer ikasia.
MIREN Mendizabal Mugica
Aurkeztu zeure burua, Miren. Nor zaitugu?
Miren Mendizabal Mugica naiz. Donostiako Egia auzoan jaio nintzen, 1973ko otsailaren 13an. Nire ama Begoña da eta Pedro Mari, aita zena. Bi ahizpa gazteagoak ditut, Alize eta Ane. Eskolan alde zaharrean ibili nintzen, Los Angeles ikastetxean eta gero Loiolako Lasalle ikastetxean. Ondoren Eusko Jaurlaritzak eratutako turismoko gradu berezia egin nuen azafata lanak eta gisakoak egiteko, baina bizitzak beste bide batetik eraman ninduen. Izebak negozio txiki bat zuen eta berarekin hasi nintzen lanean asteburuetan. Nork esango zidan bertan pasatuko nituela 26 urte! Era askotako apaingarriak saltzen genituen, bereziak eta politak.
Saltzen genituen diozu. Utzi zenuen, beraz? Bai. Iritsi zen une bat, non egoera ez zen batere erraza. Exijentzia handiko lana zen, feriak, erosketak, salmentak... denetarik egin behar zen eta merkataritzako ordutegiak ez zuen arintzen egoera. Soilik igandeetan hartzen nuen jai. Umeak bagenituen, senarraren lanbidea nirea baino exijenteagoa oraindik... Korapilo asko eta ezin nuen. Bat-bateko erabakia hartu eta utzi egin nuen lana. Kito!
Eta hobeto sentitu zinen
Ez, ez. Keba! Oso erabaki erradikala hartu nuen eta gero pagatu nuen ondorioa. Gaizki pasatu
nuen. Emakumea eta lana uztea, eta etxean geratzea... Asmatu ote nuen edo ez, mila zalantza. Jende artera azaltzeko ere lotsatua kasik. Gaizki. Gorputzak ere astinaldia eman zidan, gaixotasun bat bestearen atzetik, purifikazioa egitea lortu nuen arte. Min guztiak uxatu nituen, pentsa, arazotxo bat nuen kronifikatua eta orduz gero ez dut inongo broterik eduki. Askoz hobeto nago. Orain dendara laguntzera joaten naiz tarteka, erosketak egitera, eskaparateak jartzera, Gabonetan... Momentu puntualetan. Dendara bueltatzeak tentatzen nau, hor darabilkit belarri atzean bueltaka.
Familia sortu duzu Oiartzunen. Azaldu nor diren guk ere ezagutzeko. Senarra Jabi Ruiz de Egino Goikoetxea da, Donostiako Egiakoa bera ere. Hiru alaba ditugu: Elene zaharrenak 18 urte ditu eta jada unibertsitatean dabil ADE egiten. Nikole bigarrenak 14 urte ditu eta Amanek 10. Horiek oraindik Haurtzaro ikastolan dabiltza.
Zuen haurrak hazi dituzue eta orain haur txikiak hazten hasi zara (zarete) berriro. Gipuzkoako Diputazioko Familia-Harrera programaren barruan sartuta zaudete LAUKA zentroaren bitartez eta zuen lana gurasoengandik aldenduta dauden haur txikiei laguntza ematea da, zuekin denboraldi batean bizi daitezen. Konta iezaguzu zer den hau guztia.
Hasteko zer da Harrera-familia? Sarritan adopzioarekin nahasten dugu. Gauza bera dira?
Ez, ez dira gauza bera. Harrera-familiak jatorrizko familiarekin bizi ezin diren haurrak jasotzen ditu. Modalitatearen arabera, edozein denboratarako izan daiteke, laburra edo mugagabea, baina ez daude adoptatuak. Euren jatorrizko familiarekin lotuak jarraitzen dute.
Zein eratako harrera da zuek eskaintzen duzuena?
Gurea urgentziazko edo larrialdikoa da. Gehienez ere ume bakoitzarekin egoteko 6 hilabete aurreikusten dira eta, izenak esaten duen bezala, berehalako arreta behar duten haurrentzat da. Desanparoan dauden haurrentzat. Gurasoei haurra kentzeko arrazoi asko egon daitezke atzean: ongi zaindu ezin dituztenak badaude, umea nahi ez dutenak, gaixotasun mentalak dituztenak, adizioak... Balorazio prozesuan dauden kasuak dira. Balorazio horretan erabakitzen da familiekin itzuli ahal izango diren edo ez, eta hala ez balitz, beren beharretara hobekien egokitzen diren babes-neurriak bideratzen dira familia alternatiboak topatuta. Harrera-familiak bilatzen duena da 6 urtetik beherako haurrak famili giroan heztea. Haurraren ongizateari lehentasuna ematen zaio, nahiz batzuetan amarentzat oso-oso gogorra izan. Enpatizatu ere egiten duzu amarekin. Egoera zailak dira.
Aukera hori bakarra eskaintzen zaie edo badaude harrera modalitate gehiago?
Larrialdiko programatik aparte badaude beste bi modalitate: Aldi baterakoa. Horiek gehienez bi urtez egoten dira, epe horretan seme-alaben tutoretza berreskuratu ahal izatea espero izaten delako. Beste modalitatea iraunkorra da, eta iraupen mugagabea du. Bi urtetik beherako epean familia biologikora itzultzeko aurreikuspenik ez duten kasuetarako prestatua.
Zuek noiz hasi zineten eta zergatik eman zenuten pausoa? Edo “eman zenuen” esan behar dugu?
Nik uste faktore bat baino gehiago bildu direla. Aitortu behar dut txikitatik sumatu dudala besteei laguntzeko gogo hori. Gogoratzen naiz nola esaten nuen “misioetara joango naiz” eta horrelakoak. Gero etxetik ere eredua jaso dut, bai aitonarengandik eta baita aitarengandik ere. Gure etxeko garajean eduki dugu gizon bat bizitzen urteetan, ohea eta janaria ematen geniola eta gauza horiek guztiek eragina dute norberaren izaeran. Haurrak ere asko gustatzen zaizkit, beraz, faktore bat baino gehiago daude nire nahiaren oinarrian.
Harrera programaren berri jakin nuen ospitalean alabarekin nengoela. Ni ordurako hirugarrenarekin haurdun nengoen eta han ezagutu nuen zer zen harrera-familia. Liluratua geratu nintzen urgentziazko programarekin, baina ez zen momentua. Hirugarren alaba bidean, ni lanean... Ezinezkoa. Baina hazia hortxe geratu zen eta behin alaba txikiena koskortu zenean heldu genion ideiari. Gainera, tarte horretan nire koinatuak hartu zuen haur bat harrera-familia iraunkorraren modalitatean eta horrek ere piztu zidan grina. Garai egokia iritsi zitzaigunean senarrarekin hitz egin nuen eta hark onartuta, hurrena alaba zaharrenarekin hitz egitea izan zen. Horrela, denen onarpena jasota, aurrera egitea erabaki genuen. Hau familia proiektua da eta familia osoa dago inplikatua.
Noiztik zarete harrera-familia eta zer-nolako baldintzak bete behar izan dituzue? 2023ko urtarrilaren 10ean jaso genuen lehenengo haurra, orain dela bi urte pasatxo eta orain duguna laugarren haurra da. Astebete zuela hartu genuen. Bi jaioberri izan ditugu; honen aurrekoa bi egun zituela jaso genuen. Hiru hilabeteko beste bat eduki dugu eta baita 4 urteko beste haur bat ere, baina oso denbora gutxirako. Premiazko egoera berezia izan zen.
Eguberriak elkarrekin prestatzen.
Urgentziako harrera-familia izateko, ezinbesteko baldintza da gurasoetako batek etxean egon behar duela. Luze eta zabal azaltzen dizute programa zer den, alde eta kontra dituen guztiak eta gero balorazio psikosoziala deitzen dioten froga batzuk pasatu behar dituzu, egoera pertsonala eta familiarra aztertzen dute, etxearen baldintzak... Gure kasuan nola bost pertsona bizi garen eta etxean leku askorik ez daukagun, urgentziako zerbitzua bakarrik posible dugu eskaini eta hori da egiten duguna. Haur txikia gure gelan hartzen dugu.
Zein baldintzetan hartzen dituzue haurrak? Ez dugu inoiz jakiten zenbat denbora egongo diren gurekin. Dena izaten da ezjakintasuna. Haurra hartzen duzu eta aurrera, aurrez inongo informaziorik gabe. Gero bai, gero zuk ikusten duzunarekin, asteroko familia-bisitekin, eta abarrekin jarraipen estua egiten zaie. Horretarako dago LAUKA erakundea, Diputazioak azpikontratatutako taldea da, kasu horietaz arduratzen dena. Guk beraiekin dugu harremana, baina haur horien erantzukizuna Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Gainera, bertako Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak bi laguntza mota eskaintzen ditu harrera osoan: ekonomikoa eta teknikoa. Hilean behin ikastaroak egiten ditugu taldean eta gure arteko bilkurak oso aberatsak izaten dira.
Ba al dago harrera-familiako pertsonen profil jakin bat?
Nik sorpresa handia eraman dut, batez ere jendearen adinarekin. Orokorrean adinez aurrera doan jendea da, jubilatuak batzuk eta jubilaziotik gertu daudenak ere bai. Gu gazteenetakoak gara. Irakasle izandakoak ere badaude tartean... Ez dakit. Adinarekin geratu naiz harrituta.
Ahizpatasuna.
Haurrari agur esateko unea. Nola bizitzen da hori?
Jendeak uste duena baino askoz hobeto. Guk hartzen ditugun haurrak aurrera egin behar dute eta horretan laguntzen diegu, horretarako jasotzen ditugu. Esan nahi dut ez ditugula guretzat hartzen. Guk inguru goxo eta afektibo bat eskaintzen diegu, dugun onena ematen diegu garapen ona izateko. Ikusten duzunean hain zoriontsu eta baliabide sendoenekin aurrera egiten, eta beren aurrerapenean gure esku-hartzea ere badagoela, ba horrek asko asebetetzen zaitu. Izugarrizko errespetuarekin tratatzen ditugu, maitasun osoarekin. Gurekin bizi izandakoaren oroigarri moduko bat prestatzen diegu, propio egiten du-
gun argazki albuma eta idatzi pertsonalizatuarekin. Elkarrekin bizi izandakoaren lekuko hori eskaintzea garrantzitsua iruditzen zaigu, erreferentzia hori ematea, zeren une batean bere historia osoa lotu nahiko du eta hor egongo gara gu.
Eta, bai, agur esateko unea hor dago, baina ez da bat-batean egiten dugun zerbait,egokitzapen prozesu luze eta goxo baten ondorioz baizik. Esan behar dut egiten dugun moduarekin oso ongi asmatu dugula. Familia zoragarrietan daude eta gure arteko harremana mantentzen dugu. Haurrak oso ongi ikusten ditugu eta horrek ematen digu lasaitasuna. Hala ere, gure alabek desberdin jasan izan zuten lehen agurra, gogorragoa egin zitzaien, baina zeinen lasai geratu ziren harrera-familia berria ezagutu zutenean! Hor bukatu ziren euren pena eta kezkak.
Ze harreman duzue Beroa elkartearekin?
Beroa Gipuzkoako harrera-familien elkartea da; familien harrera prozesua errazteko baliabideak jartzen dituzte. Guk, adibidez, urtean behin egiten dituzten topaketetan parte hartzen dugu. Bestalde, haurren eta familiaren arteko bisitak Beroan egiten dira, beraz harremana bai.
Ardura hau guztia nola eramaten da? Ez al du zuen familiaren bizitzan edo ongizatean eragiten?
Hori oso kontuan hartzen dugu eta badugu plangintza bat egina, haur bakoitzarekin bukatzen dugunerako. Lehen errituala etxea jasotzea izaten da, patxadan, arropak, jostailuak, sehaska... Denak lasai, lasai bildu eta hurrengoarentzat jaso. Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigu bostok bakarrik bizitzeko tarte bat hartzea eta hori egiten dugu, opor txiki batzuk edo txango bereziren bat egin, eta abar. Behin gertatu zitzaigun gure
irteera programatu eta haurra uzteko data atzeratzea eta denak joan ginen Madrilera, baina salbuespena izan zen. Guk erabakitzen dugu zenbat denborako tartea behar dugun, LAUKAkoei adierazten diegu eta guk markatzen ditugun epeak errespetatzen dizkigute. Itxaron zerrenda handia dago harrera-familian artatzeko, beraz prestatu ordurako badugu beste txiki bat gurekin.
Elkarteak babes handia ematen digu, harrerafamilian gabiltzanon babesa izaten dugun bezala. Familia handi bat gara eta giza kalitate sendoko pertsonak aurkitzen dituzu, zoragarriak. Ikaragarri aberatsa da.
Eta zuk, Miren, zeure buruari begira zer egiten duzu? Zer gustatzen zaizu, ze afizio... Planik bai etorkizunerako?
Niri gauza asko gustatzen zaizkit, lorezaintza asko; landare mundua gustuko dut. Joskintza lanak, puntua egitea... horretan nahiko autodidakta naiz eta gustura aritzen naiz, baina gustatuko litzaidake noizbait ikastaro batzuk egitea. Irakurtzea ere asko gustatzen zait. Eta kozinatzea. Sukaldari ona naizela esaten didate familian. Betiko sukaldea egiten dut eta baita munduko sukaldea ere. Otu ahala: gaur mexikarra egingo dugu eta mexikar janaria prestatzeko gai naiz, edo beste edozein lekutakoa... Errezeten liburu asko ditut eta horiek irakurtzen disfrutatzen dut asko. Bestalde, herrian lagun asko ditut eta lagunartean ibiltzeko aukera badut. Haurrak tarteko, ezaguna naiz ikastolan, plazan...
Eta etorkizunari begira galdetzen didazu?
Agian berriro bueltatuko naiz dendara. Nork daki. Momentuz ongi nago nagoen bezala.
Bukatzeko. Elkarrizketan zehar behin baino gehiagotan esan duzu proiektu honek asebetetzen zaituela. Hitz batean: zuri zer eman dizu harrera-familiakoa izateak?
Bizipoza!!
Izaskun Madariaga Iragorri
Madrilen.
Olaia eta Eneritz Aduriz Esnaola
Baserria belaunaldi berrien esku
Ergoiengo Isatse baserrian bizi dira Olaia eta Eneritz Aduriz Esnaola ahizpak. Biak ala biak gazteak dira. Lanarekin eta ikasketekin buru-belarri ari badira ere, beren sustraietatik oso hurbil jarraitzen dute. Gurasoengandik jasotako baserriaren ardura eta ondarea egunero bizitzen eta biziberritzen dihardute. Bi munduren arteko oreka bilatzen dute: belaunaldi berriaren erritmoak eta baserriaren ziklo geldiezinak.
ETA ENERITZ
Olaia Aduriz Esnaola eta Eneritz Aduriz Esnaola. Nola aurkeztuko zenukete zeuen burua?
Olaia: Galdera zaila da erantzuteko. Isatse baserriko alabak garela esango nuke, horrela aurkezten dugu normalean geure burua. Ni naiz zaharrena (Olaia), 28 urte ditut, eta Eneritz gazteena, 24 urte. Lau urteko aldea dugu, baina kanpotik ikusita, esaten dute ez duela ematen alde handirik dugunik.
Ergoiengo Isatse baserrian egin duzue bizitza osoa. Baina Isatsez gain, ezin ahaztu genezake Zulua baserria ere. Zer dira zuentzat bi leku horiek? Txikitako oroitzapen berezirik baduzue?
O: Azkenean biak dira etxeak, nahiz eta bizi Isatsen bizi garen, bien artean bizi izan gara, lotura handia dugu biekin, eta bietan dugu familia. Bietan etxean bezala sentitzen gara.
Eneritz: Isatse etxea da, gure bizitza osoa bertan egin dugu, eta bertan dugu behar dugun guztia. Txikitan beti bizikleta
hartu eta batetik bestera ibiltzen ginen. Familiarekin denbora asko pasatzen genuen.
O: Txikitan batez ere, gurasoak lanean zeudenean, ikastolatik ateratzean, izeba-osabekin eta aitona-amonekin denbora asko egoten ginen, eta beraiekin Zulura joaten ginen, arratsalde-pasa. Hara eta hona ibili gara beti, libre, jolasean. Azkenean baserriko lanetarako ere aitak bi baserrietako lurrak erabiltzen zituenez, batera eta bestera ibiltzen ginen. Gu gazteenak ginen, Zuluko “mimatuak” izan gara.
Isatse baserria..
Olaia eta Eneritz, Josu aitarekin.
Ergoiendarrak zarete. Nola bizi duzue auzoko bizitza? Bada auzo girorik? Auzoko jaiak, ihoteak... nola bizi dituzue auzokoak elkartzen dituzten une horiek?
E: Auzoko bizitza txikitan libre gogoratzen dugu, oso libre. Bizikletak sekulako askatasuna ematen zigun hara eta hona ibiltzeko. Denbora libre gehiena hemen pasatu dugu. Askotan aitona-amonen edo Jaxoneren etxera joaten ginen bazkaltzera, eta orduan ibiltzen ginen plaza inguruan, baina bestela Isatse eta Zulu inguruan ibiltzen ginen, nahi genuen gisara: bizikletan, esperimentuak egiten.
O: Ergoien zatituta dago, plazakoak daude, kooperatiba ingurukoak eta gu bizi garen zonaldea, hau zen gure eremua. Zonalde honetan gu ginen gazteenak, eta bereziki Urbieta Behekoekin jolasten ginen; batez ere Eneritz, gazteagoak baitziren. Oihana Sein eta Iker Seinekin ere asko ibiltzen ginen, Bidarteko bere lehengusina Nagorek zaintzen gintuelako. Auzokoekin txikitan ez ginen bereziki jolasten, ikastolarako bidean, autobusean, akaso. Bestela, geure kabuz ibiltzen ginen.
E: Gaztetan hasi ginen auzokoekin gehiago erlazionatzen, orduan ezagutu nituen gehiago auzoko Aitor Jauregi, Oihana, Iker, Ane... Kuestazioa izan zen horretarako aitzakia. Oihanak (Seinek) animatu ninduen parte hartzera. Kuestazioan hasi, jendea ezagutu, bertso afaria... eta hortik aurrera auzoko jaietan antolaketan gehiago sartu nintzen. Ni aurten Karrikara joan naiz, kuadrillako guztiak bertan ateratzen dira, eta badakit urteko egunetako bat dela auzoko jendearekin egoteko aukera duzuna, baina kuadrillakoen faltan sumatzen dut, eta txandaka egiten dut. Auzo bezala, iruditzen zait bertako jendea gehien nahasten den auzoa dela.
aritu izan naiz, Aitorrek (Jauregik) ere animatu ninduen. Orain gazte gehiago animatu dira jaiak prestatzera.
Herrian ere ikusi zaituztegu Xanistebanetako sokatira txapelketan. Saltseroak al zarete herriko ekimenetan?
O: Badira urte batzuk sokatiran ateratzen garela, orain arte nesken txapelketa gehiago izan da ekipoak ahal diren modura egitea eta lehiaketa ahal den modura antolatzea. Aurten serioago jarri da kontua, auzoen kontua dela eta. Ergoiengo taldea gehixeago motibatu da, eta, gainera, Karrikarekin badago “pike” txiki bat.
E: Ergoienen, bat izan ezik beste guztiak auzokoak dira. Duela bi urte jende askok esaten zuen
O: Zaharragoa izan arren, beranduago hasi nintzen, baina ni ere kuestazioan hasi nintzen auzoko gazteekin erlazionatzen. Gaur egun, gainera, kuadrillako beste birekin batera. Kuestazioa urteko egunik seinalatuenetakoa da. Auzoko jendea ezagutzeko aukera ematen digu.
E: Ergoiengo festetan ere izaten dira auzoko gazteak elkartzeko momentuak. Antolaketan
auzoka atera behar zela. Saiakera egin genuen: excell orri bat hartu genuen, eta posizioak, pisua eta auzoa kontuan hartuta, nahiko talde orekatuak atera zirela iruditzen zait. Komentario nahiko orokorra izan zen lehia auzoka egitearena. Aurten bide horretatik jarraitzeko asmoa dagoela esango nuke.
O: Auzoka egiteak motibazioa ematen du, zure auzoa defendatzeko motibazioa sartzen zaizu. Aurrerapausoak eman direla uste dut, sokatira txukunagoa atera da talde guztietan. Gainera, Mari, entrenatzailea, oso-oso motibatua dago, eta serio hartzen du bere lana.
Olaia eta Eneritz, Xanistebanetako sokatira txapelketan.
Baserriko bizitzari lotuta bizi izan zarete familian. Gaur egun bizimodu honi eustea gero eta zailagoa dela ikusita, zerk bultzatu zaituzte zuek ere lan horietan jarraitzera? Gaur egun gizartearentzat aisialdiak zer-nolako garrantzia duen ikusita, nola bizi duzue zuek bizimodu hau?
E: Onerako eta txarrerako 2 ahizpa oso ezberdin gara, baita lanerako ere. Olaia askoz detallistagoa da ganaduarekin, beti dago adi albaitariari deitzeko, animaliak behatzen, koadernoan oharrak idazten, zelaian jartzen diren pastorrak nola jarri ongi hausnartzen. Hartu beharreko erabakiak ongi pentsatzen ditu. Nik, berriz, erabakiak nahiko erraz hartzen ditut, buelta askorik eman gabe, eta erabakitzen dudanarekin aurrera egiten dut. Beste lan mota batzuez arduratzen naiz: gauzak alde batetik bestera eraman traktorearekin, baratzea... Olaia gehiago arduratzen da ganaduaren bistarekin.
O: Nik uste baduela zerikusia nire lanarekin. Azken aldian asko pentsatzen dut horren inguruan. Erizain izanda, gela batera sartzen naizenean asko behatu behar izaten dut: ea nola dagoen pazientea, zer gertatzen den... Hemen ere lan hori asko egin behar da. Txikitatik oso behatzailea izan naiz, zaintzekoa. Gero Juan Mari, Aitor, Urbietako Aitor, Iñaki... daude, esperientzia asko dutenak eta ikaragarri laguntzen digutenak.
E: Guk ikusten ez duguna haiek segituan ikusten dute, arazo bat dagoenean irtenbidea berehala ikusteko gaitasuna dute. Asko aholkatzen digute lana nola egin. Duten lana eta esperientziarengatik ohituago daude zenbait tresna erabiltzera, esperientzia handia dute.
O: Isatsen bereziki ganaduarekin aritzen gara. Zuluan, berriz, osaba baratzearekin aritzen da, eta orain Eneritz baratzearekin saiatzen ari da. Ganaduarekin egiten duguna da egunerokotasunean jaten eman eta bizirik mantendu, hori egitea bakarrik erronka bat da.
E: Ditugun zelaiak direla-eta, horiek txukun mantentzeko ezinbestekoa da animaliak edukitzea. Txukun mantentzea traktorea pasatzea baino zerbait gehiago da. Zelaiak ez lirateke horrela mantenduko behiak edukiko ez bagenitu. Animaliak gustatzen zaizkigu, baina zelaiak horrela mantentzeko helburua ere badute.
O: Jarraitzeko arrazoi nagusia hori izan da. Ganadua edukitzea polita da, baina lan handia du. Aita hil zenean saldu genitzakeen, baina zelaiak nola mantentzen dira? Orduan helburu nagusia da zelaiak ongi egon daitezen behiak mantentzea.
E: Baserrietan dena ziklikoa da. Ganadua baduzu, gorotza zelaia ongarritzeko erabiltzen duzu, eta gero zelai horrek bazka emango dizu. Ziklo horretatik ganadua kentzeak ondorioak izango lituzke, pieza garrantzitsua dira ziklo horretan.
O: Behiak haragitarako ditugu. Lehen, aitari gaixotasuna diagnostikatu aurretik, aitak gizendu egiten zituen, eta harategi batekin hitzartua zuen haragia han saltzeko. Baina behin gaitza diagnostikatu ziotenean, lasaitasunez hartzea erabaki zuen, eta bizitarako bakarrik utzi genituen behiak. Guk ere oraingoz horrela jarraitzeko asmoa dugu. Orain jendea zuzenean etortzen da hona urrixa baten bila, esaterako. Gizentzeak lan gehixeago du, garestiagoa da, pentsua ere erosi behar izaten delako eta txekorrak hilabete gehiagoz egon behar dutenez, konplikazioren bat izateko arriskua ere handiagoa da. Oraingoz horrela egingo dugu. Aita saltsero hutsa zen, batarekin eta bestearekin egoten zen berriketan. Kamioiarekin ere alde batetik bestera ibiltzen zen, eta, horren ondorioz, jende asko ezagutzen
Isatse baserriko ukuiluan, behiak.
zuen. Erostera hurbiltzen den jendea aitaren gaitasun horri esker ere etortzen dela esango nuke.
E: Gainera, bide bazterrean bizi gara, eta jendeak ikusi egiten ditu gure behiak zelaian. Baten batek interesa badu arrazarekin adibidez, hona hurbildu eta erosteko aukera izan dezake.
O: Azken finean, gure helburua duguna mantentzea da, sobera dagoena saldu egiten dugu, eta ganadu kopurua mantendu, zelaia mantentzeko.
Baratzearekin ere hasi zaretela esan duzue... E: Lehengo urtean hasi nintzen baratzean. Aitari esan nion eta esan zidan ez nuela pazientziarik, ez zuten nigan ez esperantzarik ez konfiantza handirik... (barre egiten dute). Hurrengo egunean lau tomate eta lau marrubi ekarri zizkidan landatzeko. Proba egiteko esan zidan. Ondo atera zitzaidan, egia esan, egin zuen eguraldirako tomatea ere ongi atera zen, erremolatxa, kalabazina, marrubiak... Aurten osabarekin aritu naiz lurrari buelta ematen. Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburua ere erosi nuen, eta bertako informazioarekin moldatu naiz. Esperimentua aitaren osaba Roman zenak baratzea jartzen zuen lekuan egitea erabaki nuen, hori izan behar zen tokia.
Urtea egin du aita hil zenetik. Azken urte honetako kontua izan da inplikazioa handiagoa izatea edo lehenago hasiak zineten dagoeneko baserriko lanetan?
O: Azken urtean inplikazioa handiagoa izan da, bereziki. Egia da betidanik izan dugula laguntze-
ko joera, etxean zaudela beti laguntzen duzu, nahi duzulako, gainera. Txikitan gure erara laguntzen genuen baserriko lanetan, baina lagundu baino gehiago, lana ematen genuen. Inguruan ibiltzen ginen, baina jolasten aritzen ginen gehiago.
Gazteagotan gurasoek askotan esaten ziguten bizitza gozatzeko, gazteak ginela, eta gozatzeko. Inoiz ez ziguten esaten asteburuan gelditzeko lanen bat zegoelako, egin behar genuena egiteko esaten ziguten, beraiek moldatuko zirela. Baldin baginen lagundu egiten zenuen, baina ez digute betebehar sentsaziorik transmititu izan. Guregatik izan balitz, baserria ez zen bizirik mantenduko.
E: Guk lagundu egiten genuen. Aitak ez zuen nahi gu baserritik bizitzea edo hau mantentzeagatik ezinean ibiltzea. Beti esaten zigun ikasteko, lagunekin egoteko. Ez zuten nahi gu hain lotuak egotea.
Hain lotua den bizimodua izanik, nola gogoratzen dituzue txikitako oporrak?
O: Amaren aldetik inoiz ez da arazorik egon, lanean oporrak izaten dituelako. Aitaren aldetik baserriaz gain, bere lana ere oso lotua zen. Bere opor egun bakarrak Aste Santukoak izaten ziren. Txikitan garai horretan joaten ginen kanpora, betiere atera behar genuen egunean behiei jatena lepo jarri, eta Aitor osaba baserriko lanen kargu utzita. Aitari gustatu egiten zitzaion oporretan joatea. Opor lekurik gustukoena Landak izaten ziren, aitari aukera ematen ziolako joanetorriak egiteko.
E: Aita hil aurretik egiten genuenak eta orain egiten dugunak ez dute zerikusirik. Hala ere, ez naiz lotua sentitzen.
Olaia, zu orain kanpoan bizi zara. Eta zu, Eneritz, lanpetuta zabiltza lanarekin eta ikasketekin. Nola moldatzen zarete?
O: Eskoriatzan bizi naiz orain, eta beti buruan
Josu Aduriz, laneko kamioiarekin.
duzu asteburuan etorri ez bazara, astean zehar etorri behar duzula laguntzera. Saiatzen zara laguntzen. Hitz egiten joaten gara nola antolatu.
E: Azkeneko urte honetan lanpetuta ibili naiz ikasketetan, azterketa asko izan ditut, eta lanean ere ari naiz. Olaiari esaten nion denbora batean zehar larunbatetan ezin izango nuela lagundu gorotzak ateratzen. Aste barruan ikasteko denbora gutxi dudalako eta astelehen goizak liburutegira joateko aprobetxatzen nituelako. Larunbatak izaten dira lan gehien egiten dugun egunak. Eta bakoitzaren egoera kontuan izanik, elkarri laguntzen diogu, malguak izaten gara eta momentuan momentuko egoerarekin moldatzen gara. Ama ere hor dago egunero, osaba ere bai, Juan Mari ere, Urbietako Aitor ere beti prest dago laguntzeko. Malgutasun hori ez litzateke posible izango aipatu ditugun guztien babesa izango ez bagenu. Beraiek beti prest daude baserriko lanetan laguntzeko guk ezin dugunean. Sekulako babesa dugu atzean. Beti errepikatzen digute gazteak garela eta bizitza gozatzeko.
Gaztetasunari edo gaur egungo gizarteak duen bizitzeko moduari eragiten al dio baserriko bizitzak?
O: Nik uste dut bizimodu honek modu batean bai eragiten diola. Pisu batean biziko banintz, nire planak bestelakoak izango lirateke: egun guztia etxetik kanpo, mendian...
Beste aldetik onura handiak dituela ere iruditzen zait. Bizimodu honekin ezin duzu pentsatu asteburuero kanpoan ibiliko zarenik, gehiago antolatu behar zara. Ostirala iritsi eta ezin duzu pentsatu eguraldi ona ari duenez, kanpora joan zaitezkeenik, agian hemen geratu behar baituzu baserriko lanak egiten. Hala ere, urteko oporrak eta eskapadak egiten jarraitzen dut, ez nago kexatzeko moduan. Beraz, oraingoz, daukagun laguntzari esker, ez da gogoz kontra egiten dudan zerbait. Egia da lehenengo urtea dela eta ikasten ari garela.
E: Antolatzen bazara, denerako ematen du denborak. Nik bai nabaritu dut epe luzera egiten diren planak ezin ditudala baieztatu, egunean bertan esango dut normalean. Adibidez, Eskertza egunean kuadrillakook bazkaria genuen, eta nik ez nekien noiz iritsiko nintzen. Beranduago joan banintzen ere, joan nintzen eta izan nuen gozatzeko aukera. Ez nuke esango ezer alde batera utzi behar izan dudanik.
Zuen aitari makina bat aldiz entzuna da ikasketak edukitzea zeinen garrantzitsua den. Baserrian ikusten zaituztegu jo eta su lanean, baina aitak ongi esaten zuenari jarraiki, zuek ere dagoeneko egin duzue ibilbide bat. Zertan zabiltzate gaur egun? Zer ematen dizue maila pertsonalean aukeratu duzuen ibilbide horrek?
O: Erizaintza ikasi nuen. Erizain modura aritu naiz lanean urte batzuetan. Lanean ari nintzen bitartean, irakasle izateko masterra atera nuen, eta zaintza arloko LHn ari naiz irakasle, Gasteizen. Erizain laguntzaile izango direnei ematen dizkiet eskolak. Hasiera batean bietan aritu nintzen, erizain zein irakasle, ikasitako praktikan jartzeko. Baina jardun osoa eskaini zidaten eskolan eta baietz esan nuen. Erizaintza utzi eta badira hiru urte irakasle nabilela. Zenbaitetan erizaintza faltan ematen dut, baina ikusiko dugu etorkizunean zer egiten dugun.
Gasteizen ari zara lanean, baina ez zara hirian bizi...
O: Ikasi ere Iruñean ikasi nuen, baina asteburuero etxean izaten nintzen. Etxera ahalik eta azkarrena itzultzen saiatzen nintzen. Askotan nahiago izaten nuen ostiraletako eskoletara ez joan, eta ostegun arratsaldeetan, aitaren bueltako bidaia aprobetxatuz, kamioian etorri. Hiriak handi geratzen zaizkit, aukeran herria nahiago. Orain Eskoriatzan bizi naiz, baina ahal dudan guztietan etortzen naiz etxera. Oraingoz Eskoriatzan jarraituko dugu bizitzen, bikotekidea hangoa dut, bera ere baserrikoa da. Biok argi dugu baserria asko gustatzen zaigula. Ikusiko dugu etorkizunean zer egin.
E: Biak oso etxekoak gara, bai. Ni Zuzenbidea eta Komunikazioko gradu bikoitza ikasten ari naiz, bosgarren urtean nago. Horretaz gain, duela bi urte praktika batzuk egin nituen abokatu bulego batean, eta iaz ea bertan lan egin nahi nuen galdetu zidaten. Orain, beraz, ikasten, lanean eta baserriko lanetan nabil. Garai batzuk gogorrak izan dira azterketen ondorioz, baina, zorionez, lanean malguak dira ikasketak direla-eta. Orain berriz ere azterketak izango ditut eta laguntza beharko dut baserriko lanetan. Abokatu bulegoan oso-oso gustura nabil, asko ikasten ari naiz egiten ari naizen lanarekin. Oso argi dut hor jarraitu nahi dudala. Masterra ere egiteko dut. Unibertsitateko eskoletara derrigor joan beharra dut, baina aukera edukiko banu, distantziara egingo nituzke klaseak.
Urtebete honetan zuen bizitzan aldaketa handia egon da. Lehen aipatu didazue ez dela zuek biek bakarrak hartu duzuen erabakia, eta erreleboa ez dela izan zuena bakarrik. E: Biok hasieratik argi genuen jarraitu egin nahi genuela. Gure aita tratamenduarekin hasi zenean hasi ginen gai honi buruz hitz egiten. Aitak askotan galdetzen zigun ea zertarako eman nahi genuen pauso hori, sekulako buruhaustea zela esaten zigun. Guk baietz esaten genion, egingo genuela. Erabakia argi izateak pausoa errazago ematen laguntzen du, dudarik gabe, hasieratik hasi ginen lanean. Gainera, atzetik ama, osabak, Juan Mari eta Urbieta Behekoak laguntzeko hor daudela jakiteak sekulako babesa eman digu, edozertarako hor daude. Larunbatero etortzen da Juan Mari, eta Urbieta Beheko Aitorrek asko irakasten digu, belarretarako asko daki. Gu hiruron erabakia izan bada ere, aldi berean guztiona izan da. Ezetz esan izan baligute, zailagoa izango zen aurrera egitea. Egia da kaskagogorrak garela, baina ez zen samurra izango, eta gauzak ez zitzaizkigun atera diren bezala aterako. Lehenengo urtea da, eta lehen bezala dago guztia, esango nuke ez dela ezer aldatu. Gainera, maiatzetik aurrera garai gogorra izan zen lanari dagokionez, eta ingurukoen laguntzarik gabe, honek ez zuen aurrera egingo. Ikasteko urtea izan da, eta aurrerantzean ere hala izango da. Askotan pentsatzen dugu ausardiatik bainoago gehiegi ez pentsatzetik etorri dela hau guztia. Egia da niri motorrarekin zerikusia duten lanek atentzioa eman izan didatela beti, eta traktorea gidatzea asko gustatzen zitzaidala. Aitak beti esaten zidan karrera ateratzen ez banuen, kamioiak gidatzera bidaliko ninduela, baina niretzat ez zen aukera txarra...
O: Niretzat oraindik traktorea tentsio momentua da, ikasten ari naiz. Traktorea gidatzea probatua genuen, baina ez serio. Aitak batzuetan proposatzen zigun gidatzeko, baina jolas moduan izaten zen, barre batzuk egiteko.
Zer geratzen zaizue ikasteko?
E: Nik ganaduaren bista. Ganadua behatu, behatzen dugu, baina kosta egiten zaigu ikusi behar dena ikustea: errapeak direla, umedun daudela... elementu ugari hartu behar dira kontuan.
O: Dena dago hobetzeko. Besteek erraz ikusten dituzten gauzak ikustea geratzen zaigu, momentu bakoitzean zer tokatzen den jakitea. Belarretan, adibidez, noiz tokatzen den zelai bakoitza moztea... Besteek duten bista eta automatikoki egiten duten hori barneratzea.
Ustiapenean berrikuntzak sartzeko espektatibarik edo ametsik baduzue?
Oraingoz horrela jarraitzearekin pozik gaude. Denborarekin etorriko dira espektatibak, oraingoz horrela mantentzearekin pozik. Ahalik eta buruhauste gehiena saihesten saiatuko gara, eta etorkizunean proiektuak etorri behar badira, etorriko dira.
Nola ikusten duzue zuen etorkizuna? Baserritik bizitzeko aukerarik ikusten duzue?
E: Beste herrialde batzuetan, adibidez, lursailak askoz zabalagoak dira, eta horretarako duten makineriak ere ez du zerikusirik hemen erabiltzen dugunarekin. Ustiatze mota horrek beste errentagarritasun bat du, intentsiboagoak dira. Hemen beste baserri mota bat dugu, eta zailagoa da hortik bizitzea.
O: Gure kasuan, guk gure ohiko lanekin jarraitzen dugu, eta baserria mantendu egiten dugu. Oraingoz baserritik bizitzea zail ikusten dugu. Zaletasunetik gehiago du ogibidetik baino.
E: Baserritik bizitzea ezinezkoa dela esango nuke nik, beste eredu bat izan beharko genuke errentagarria izan dadin, eta abelburu kopuruak eta ustiapenaren tamainak ere ezberdinak izan beharko lukete. Gaur egun dugunarekin galerak ez edukitzen saiatzen gara, eta horretan oso garrantzitsua da lehen aipatu dugun ziklo hori ongi lantzea. Irabazten dugun horrekin gastuak tapa-
Zulu parean, traktorearekin lanean.
Nola ikusten duzue Oiartzunen lehenengo sektorearen egoera?
E: Bizi garen gizartean bizi garenez, esango nuke jendea ez dagoela prest haragi onarengatik gehiago ordaintzeko. Ez zait iruditzen jendea kontzientziatuagoa dagoenik, egongo da jendea prest dagoena erosten duen janariaren kalitatearengatik gehiago ordaintzeko, baina ez da jarrera orokorra. Ulertzen dut mila egoera egon daitezkeela, eta bakoitzak bere egoera bizi duela. Bestalde, ekoizleei kalitate maila bat eskatzen zaie, eta horrek kostuak ekartzen dizkie baserritarrei, eta horri gaineratzen badiogu supermerkatuek egiten duten konpetentzia indartsua, egoera ez da samurra. Aipagarria da ere salmenta ez dela zuzena eta bitartekariek zerikusi handia dutela prezioak ezartzerakoan.
O: Bertako komertzioari ere asko lagundu beharko zaio egoari honi buelta emateko. Egia da Oiartzunek herri gisa bertakoa bultzatzeko jarrera ere baduela, baina kontzientziazio lan bat egitea ere garrantzitsua da.
Epe labur-ertainera nola ikusten duzue baserriaren egoera?
E: Ni Gradu Amaierako Proiektua baserriari buruz egiten ari naiz. Elikadura burujabetzaren inguruan egitea pentsatu nuen hasiera batean, baina azkenean baserrien birgaitzera bideratu nuen gaia. Baserriak birgaitzean dagoen araudiaren zorroztasunaren inguruko ikerketa egiten ari naiz. Iruditzen zait kanpotik ezagutzen ez duzun bizimodu bat erregulatzea zaila dela eta horrek ez dizkiola onurak ekartzen erreleboa egin nahi duen pertsona bati. Bestalde, askotan lehenengo sektoreari ere lurrak kendu nahi zaizkio beste jarduera baten mesedetan (baserriko lurretan eguzki plakak modu intentsiboan ezartzea, etxebizitzak eraikitzea...), eta horrek ere ez dio mesederik egiten dagoeneko itotzen ari den sektore honen etorkizunari.
O: Baserria ahula da, eta hori da momentu honetan dugun egoera. Erakundeetatik apusturik egin ezean, baserria galduta dago. Bestalde, ez dut baserririk gabeko Gipuzkoarik irudikatzen.
Olaia eta Eneritz, Zuluko senideekin, baserria atzean dutela.
E: Gure egoera ere ezberdina da, guk zortea izan dugu dagoeneko oso pentsatuta eta eginda zegoen proiektu bat jaso dugulako gurasoengandik. Baina hasieratik hasten den batentzat oso gogorra behar du zorroztasun hauekin abiatzea. Bestalde, baserria gaur egungo bizitzara egokitzeko erraztasun handiagoak eman beharko genituzke, egokitzen ez bada, hil egingo delako. Beraz, baserria babestu egin behar da, baina ondorengo belaunaldiei bere gustura jartzen ere utzi behar zaie.
Nola irudikatzen duzue Isatse-Zulua eremu hau hemendik urte askotara?
O: Niregatik berdin mantentzen bada, ongi.
E: Gu gogoz gabiltza hemen lanean jarraitzeko. Baina nik askotan pentsatzen dut ea zer gertatuko den baserritarrek beren lurrak lantzeko gogorik ez badute edo hainbeste lursailekin ezinean badabiltza?
Zuek Ergoienen ikusten duzue zuen bizimodua?
O: Nik Ergoienen. Nik esango nuke bakoitzak bere auzoan bizi nahi duela, aukera badu, behintzat. Oiartzunen etxebizitza erostea zaila dago, eta are zailagoa zure auzoan bertan nahi baduzu, gainera.
E: Baserrien egoerari eta errehgabilitazioaren kontuari buelta bat eman behar zaio, Badaude agian baserrian bizi nahi duten gazteak, baina egin behar den obrarengatik edo dauden legeengatik pauso hori ematera ausartzen ez direnak.
O: Hala ere, baserrian bizitzeak ere badu bere lana. Askotan jendeak ez daki zer-nolako lana duen horrelako etxe batean bizitzeak. Askok nahi du baserria, baina gero ezagutzen duenean agian ez dago prest lan hori hartzeko.
E: Jendeak baserriari buruz sortzen dituen ideia oker horiek ez dute askorik laguntzen baserria ulertzeko moduan, erromantizatu egiten du. Jendeak oraindik baserriaren inguruko ikuspegi estereotipatua du, eta hori arazo bat da.
O: Gurean aita saiatzen zen ahalik eta praktikoena izaten, ahalik eta lan gutxiena eginez eraginkorrak izaten, dena ongi antolatzen zuen lana ahalik eta arinena izan zedin. Astean zehar ahalik eta lan-karga txikiena izateko asteburuan lana nola antolatu asko pentsatzen zuen.
E: Hori bai dela mentalitate aldaketa. Aitonaamonen garaitik gurasoenera aldaketa egon zen. Aitona-amonek esnea saltzen zuten, eta gurasoak gero baserrian zein etxetik kanpo hasi ziren lanean. Guk ere bide bera jarraitu dugu. Mentalitate aldaketa hori hasia zen aurreko belaunaldietan.
O: Lehen esnetarako behiak zeuden, eta Limusinetara pasatu ziren egunerokotasunean lan gutxiago ematen zutelako. Aita eta ama baserriko bizimodua aldatzeko eta egokitzeko malguak izan dira. Zegoenarekin ahalik eta ondoena egin behar zen aurrera. Bizitza kalitatea bilatu. Juan Marik askotan esaten du gazteek ikastea nahi badugu, utzi egin behar zaiela akatsak egiten.
E: egia esan, askatasun osoa dugu. Lehen traktorearekin ez (barre egiten du). Aitaren preziatua zen traktorea. Behin siestan zegoela aprobetxatuz, behera joan nintzen eta traktorea martxan jarri nuen. Konturatu orduko han zen aita balkoian zertan ari nintzen begira.
A.H: Eskerrik asko, Olaia eta Eneritz, zuen ideiak eta esperientziak partekatzeagatik eta baita baserriko bizimoduarekin aurrera jarraitzeko egin duzuen apustuaren berri emateagatik ere. Zuen hitzek argi uzten dute bidea ez dela beti erraza, baina konpromisoarekin eta elkarlanarekin aukera berriak sortzea samurragoa dela. Zorte on aurrerantzean ere.
Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi
SAIOA BALLESTEROS EGIZABAL
Altzibartarra da Saioa Ballesteros Egiazabal, Klarene Berri etxekoa. 1976ko irailaren 16an jaio zen eta bi senidetan gazteena da, hamalau hilabeteko aldea baitu Ainara ahizparekin. Iloba ere badu, Urtzi izeneko 8 urteko mutikoa. Ama, Maixabel Egiazabal, Altzibar auzoko Albistur etxean jaio zen eta aita, Antonio Ballesteros, berriz, Madril ingurutik etorri zen gaztetxo zela familiarekin Gabierrotara bizitzera. Ezkondu eta berehala eraiki berria zen Klarene Berri etxera joan ziren bizitzera, eta han sortu zuten familia, senitartekoz inguraturik.
Landetxeko AEK-ko bere bulegoan egin dugu hitzordua eta haurtzaroko oroitzapenez, euskalgintzaz, gizartearen bilakaeraz eta beste hainbat kontuz aritu gara.
SAIOA Ballesteros Egizabal
Klarene Berri etxean jaio zinen eta bertan pasatu dituzu zure bizitzako urte gehientsuenak, senitartekoz inguraturik. Haurtzaroko zein oroitzapen gordetzen dituzu?
Klarene Berri etxe ingurukoak ditut txikitako oroitzapen gehientsuenak. Gure etxe aurrean bazegoen autoeskolako ikasleek praktikak egiteko erabiltzen zuten harri txintxarrezko eremu handi bat, eta bertan aritzen ginen ume guztiak jolasean, beisbolean, futbolean, “inkan”.... Orain usteltzear dagoen zuhaitz handia dagoen horretan, autobus geltokiaren ondoan, lorategi antzeko bat zegoen, zabalditxo bat mahai borobil batekin. Aurrerago, Peñene inguruan, malda handi-handi bat zegoen eta elurra egiten zuenean bertan jolasean aritzen ginela ere gogoratzen dut. Antzeko adineko neska-mutil asko bizi ginen Klarene Berrin eta ondoko etxeetan, pentsa, etxe bakoitzean ume pare bat gutxienez, ba kristoren kuadrilla!
Uda garaiko oroitzapenak ere baditut. Gogoratzen dut traste guztiak hartu eta Hondarribira joaten ginela, Fraideen hondartzara. Termo handi-handi horietakoa hartu eta egun-pasa joaten ginen denak udako egun askotan, gurasoak, ahizpa eta familia eta lagunekin. Guk oporrak hemen pasatzen genituen, Altzibarren. Ez genuen pueblorik, baina haur pila bat ginen auzoan eta oso oroitzapen onak ditut: errekan, beheko soroan jolasean…
Aitak Pinachon eta Tornos Torren egin zuen lan, eta bertan Oiartzungo jende asko ezagutu zuen. Oroitzapenak baditut enpresan egiten zituzten grebenak eta manifenak-eta, eta tarteka anekdotaren bat ere kontatzen zigun. Horretaz gain, gogoratzen dut txikitan Nafarroa Oinez-era, Herri Urratsera, Aberri Egunetara eta horrelakoetara ere joaten ginela denak, oroitzapen horiek ere ongi gordeta dauzkat.
Familia ezaguna zarete herrian. “Anixetakoak” askorentzat…
Bai, halaxe da. Amona Anixetak lehenengo Albistur taberna ireki zuen, egun Albistur jatetxea dagoen horretan. Aurretik sagardotegia izana zen, baina urte asko zeramatzan itxita eta amonak berriro ireki zuen. Uste dut badagoela Albisturren garai hartako koadroren bat zintzilikatua. Gero, nire gurasoak ezkondu eta Klarene Berrira joan ziren bizitzera, aitona-amonak ere bertan bizi ziren eta taberna ere han ireki zuten, etxe azpiko lokalean.
Taberna Albisturren zuten garaian amona zen zerbitzari eta sukaldari, den-dena egiten zuen eta gure ama eta izeba ere aritzen ziren laguntzen beste senitarteko batzuekin. Aitona, berriz, esne-saltzailea zen, garai hartako gizon horietakoa, eta uste dut ez zizkiola amonari gauzak errazak jarri, tira.
Klarene Berri etxe aurrean, bertako eta inguruko gaztetxoak, 80ko hamarkadaren hasieran.
Klarene Berrin taberna ireki zutenean amonak jarraitu zuen, baina aurrerago pastelak-eta egiten hasi zen. Nik txikitan amona San Marko opilak-eta egiten gogoratzen dut, sukaldeko labe handi hartan. Pixkanaka amona tabernaren gidaritzatik apartatzen hasi zen, baina jarraitu zuen bertan lanean ahal zuen heinean eta ahal zuen bitartean. Hurrengo belaunaldiak jarraitu zuen tabernaren gidaritzarekin, eta nire ahizpa Ainarak ere uztartu zuen tabernako lana beste zenbait lanekin. Gure amak ere lan egin zuen tabernan. Fruta-denda ere bazuten orduan gurasoek, orain Eguzki ile-apaindegia dagoen lokalaren ondoan, eta garai batean bi tokitan aritzen zen lanean, Elorsoro kiroldegian hasi zen arte. Ni, ordea, ez naiz inoiz tabernan aritu, ostalaritzan jendaurrean lan egite hori ez dut sekula probatu.
Haurtzaro Ikastolan egin zenituen ikasketak. Zuen promozioan ikasle pila bat omen zineten.
Bai, ehundik gora ikasle ginen, uste dut promozio handienetakoa izan ginela ikastolan. Orain bagabiltza WhatsApp taldea osatzen, laster 50 urte beteko ditugula-eta. Oso oroitzapen ona dut garai hartaz. Oso lagun talde lasaia nuen, ikasle zintzoak orokorrean. Lehenengo promozioa izan ginen BUP egiten eta irakasleak oso gazteak ziren, karreratik atera berriak: Madalen Usabiaga, Ramon Gorrotxategi, Helena Santamaria... Go-
goan dut ingeleseko Edurne Iradi ere, 6, 7, eta 8. mailan asko ikasi genuen berarekin. Ziur nago gure belaunaldiko guztiak oraindik ere aditz irregularrak ongi esateko gai direla! Nire kuadrillako gehientsuenak orduko garaikoak dira, ikasturte berekoak ginen denak.
Nerabe garaietan Belutene denda inguru hartan ibiltzen hasi ginen, oso gaztaro lasaia izan nuen egia esan. Gure parrandatxoak ere egiten genituen, tira. Gehienek BUP Oiartzunen egin genuen, beste batzuk Martutenera joan ziren, baina COU egitera Oreretara joan behar izan genuen. Bertan Oreretako jendea ezagutu genuen eta dexente jaisten ginen hara: Txalaparta, Arkaitza… Zumardian egoten ginen bereziki.
Ondoren Unibertsitatera… Egia esan. garai horiek nahiko gogorrak izan ziren. Izan ere, 20 urte ingururekin kuadrillako Ainhoa Iza gaixotu eta nahiko azkar joan zizaigun. Kolpe latza izan zen. Gainera, BUPetik COUerako aldaketa ez zen erraza izan. Ikastolan oso babestuta ginen eta COU, berriz, oso ezberdina izan zen, gogorragoa. Aukeratzeko garaian, ez nekien zer ikasi, lehenengoa izan nintzen familian karrera bat ikasten, ikastera kanpora joateko aukera askorik ez genuen etxean eta, gainera, etxetik joateko gogo handirik ere ez nuen orduan. Erabakitzeko ordua iritsi zenean Pedago-
Tornos Torreko greba batean, Ballesteros-Egiazabal sendia eta Goldaraz-Huegun sendia.
gia aukeratu nuen, baina konbentzimendu handirik gabe. Unibertsitate garaiko oroitzapen oso ona dut, hala ere. Bizitza-esperientzia handia da: jende berria ezagutu, esperientzia berriak bizi… baina, egia esan, karrera bukatu eta ez nintzen batere prestatua sentitzen pedagogiaren esparruan lan egiteko.
Karrera bukatu eta gutxira hasi zinen AEKn lanean.
Karrera bukatu berritan hasi nintzen euskaltegian, 1999-2000 ikasturtean. Garai hartan AItziber Arnaiz bizilaguna AEKn lanean zebilen eta berak komentatu zidan jende bila zebiltzala. Orduan AEK orain Udaleko hirigintza saila dagoen eraikinean zegoen, plazan bertan: lehenengo solairua hirigintzarekin partekatzen genuen, gaineko solairu osoa euskaltegiarena zen eta ganbaran Oiartzun Irratia zegoen. Ane Lardi eta Arantxi Iragorri (AEKn ere irakasle zelarik) egoten ziren bertan. Urte oso-oso politak izan ziren.
Egoitza aldaketa bat baino gehiago bizi izan ditu AEK-k orduz geroztik, ezta?
Plazan egon aurretik Arraskularre kalean egon zela uste dut, bideokluba zegoen inguru hartan, goraxeago. Gero hirigintzako eraikinera pasatu
ginen eta hortik Madalensorora joan ginen. Martin Beramendi alkateak esan zigun bertan ederki egongo ginela, baina aurrefabrikatu batzuk egin zizkiguten goiko solairuko pasilloan, harmailaren ondoan, eta ez ginen batere eroso. Hiru modulu genituen: bi ikasgela, autoikaskuntza gela bat eta bulegotxo bat, oso prekarioa. Hortik, legegintzaldia bukatu eta aukera egon zenean, 2007. urte inguruan, Ferminera pasatu ginen, plaza erdi-erdian eta espazio zoragarriarekin, aldaketa ederra! Nik banuen irudipena, hala ere, behin-behineko lekua izango zela, Udalak bazituen-eta horrelako espazio baterako beste premia batzuk. Eta hortik, 2021ean, Landetxera pasatu ginen. Besteak beste, Aitziber Arnaizek sekulako ahalegina egin zuen euskalgintza osoa Landetxen biltzeko, eta neurri batean berari esker gaude hemen orain elkarrekin AEK, UEMA, Ttu-Ttur, Udaleko euskara zerbitzua eta Oiartzun Irratia. Udalak beti babestu du Oiartzungo euskalgintza, eta Aitziberrek, euskalgintzako militante ere baden heinean, lan handia egin du gure herriko euskalgintzaren alde.
Poliki-poliki gure arteko sarea ere josten ari gara. Hasi gara lankidetza batzuk egiten jubilatuekin ere, eta orain dinamika horiek azkartu eta
sendotzeko prozesu bat jarri dugu martxan. Luxua da hemen egotea, tokiak asko laguntzen du saretze horretan.
Hasierako urte haietan une gogorrak bizi izan zenituzten: Oiartzungo euskaltegiaren banaketa, talde armatuko kide izatea eta iruzurra egitea ere egotzi zion Garzon epaileak AEK-ri…
Banaketaren kontua nik ez nuen zuzenean bizi izan, baina badakit askorentzat oso zaila izan zela, prozesua mingarria izan zela, eta kontatu izan dizkidate garai hartan pasatakoak. Aldaketa garaiak izan ziren, HABErekin hitzarmena egin zuen AEK-k eta horrek, besteak beste, langileek titulazioari-eta lotutako zenbait baldintza bete behar izatea ekarri zuen homologazioa lortzeko. Batzuk ez ziren ados egon eta banaketa gertatu zen herrian, “beste” euskaltegia sortu zen, eta gero gerokoak.
Garzonen kontua, berriz, ni AEKn sartu berritan izan zen eta ez nintzen zenbait gauzaz ongi jabetzen. Isunaren zati bat ordaindu behar izan zuen AEK-k eta Euskara Kooperatiba Elkartea bihurtu zen. Hori dut orduko oroitzapenik garbiena, langabezia-saria kapitalizatu behar izan nuela kooperatibako bazkide egiteko. Ordutik aurrera AEK kooperatiba da eta langile guztiak kooperatibako bazkide gara.
Ttur-Tturren eraketa prozesua ere gertutik bizi izan zenuen. Gerora ibilbide gora-beheratsua eduki du egitasmoak, ezta?
AEK-k parte hartu zuen prozesuan, bai, baina prozesuaren sustatzaileak euskalgintzako lau kide izan ziren: Ane Lardi, Aitziber Arnaiz, Arantxa Iragorri eta Libe Ibañez. Garai hartan, eta geroago ere, euskalgintza oso aktiboa genuen herrian, Euskal Herrian Euskaraz eta hainbat norbanako oso inplikaturekin, eta Euskalgintza bildu eta saretuko zuen egitasmo bat eraiki nahi genuen: hantxe ibili ginen elkartea, bilgunea… forma egokienaren onurak eta desabantailak baloratzen, eta azkenean bilgune bat sortzea erabaki genuen. Lehenengo urteak oso emankorrak izan ziren eta gaztetxeko Euskeran Itotiyak taldea ere batu zitzaigun, baina hamargarren urteurrenean, 2012. urtean, Xanistebanetako txupinazoa botatzea egokitu zitzaigun eta, txupinak nola, halaxe hasi zuen garai hartan-edo TturTturrek ere goitik beherako bidea. Nik uste dut faktore asko daudela horren atzean: gizartea eta militantzia eredua asko aldatu dira azken ur-
teetan eta, horretaz gain, Ttur-Tturren barnean hainbat eztabaida ere (lan hitzarmenaren ingurukoak, esaterako) sortu ziren garai hartan eta horrek asko nahasi zuen giroa.
Kuadrillategi egitasmoa Ttur-Tturretik atera ondoren, bi langile baino ez daude orain. Euskal Herrian Euskaraz eta Euskeraren Itotiyak ere desagertu egin ziren bidean eta, herriko sarerik gabe, zaila da euskalgintza sendo bat egitea.
Gerora egon dira herriko euskalgintza berrindartzeko saiakerak Herritar oso euskaltzaleak baditugu, eta saiatu gara elkarrekin egiturak berregiten, baina esan bezala, garaiak asko aldatu dira. Hala ere, nik uste euskalgintza zeri deitzen diogun ere aldatzen dela herritik herrira. Ez da gauza bera euskalgintza Oreretan edo Oiartzunen. Hemen euskaraz bizi gara eta hori horrela izan dadin ahalegina egiten dugu, bai herritar askok eta bai eragileek ere. Auzoetako elkarteek edota kultur eragileek, adibidez, euskalgintza ere egiten dute nahiz eta agian horrela ez izendatu. Euskalgintza zer da Oiartzunen? Ttut-Ttur, AEK, Udaleko euskara zerbitzua eta zenbait herritar inplikatu soilik? Agian hori horrela ikusten dugu euskalgintza militantzia-eredu zehatz batekin lotzen dugulako baina, beharbada, begirada zabaldu beharra dugu.
Baina Oiartzunen ere, inguruko herrien aldean dexente egoera hobean egonda ere, euskararen egoera okertuz doa azken urteetan Oiartzunen gutxiago nabaritzen da agian, baina gero eta gaztelera gehiago entzuten dela argi dago. Asko aldatu da dena azken urtetan. Guk txikitan ikus-entzunezkoak, adibidez, gaztelerazko bizpahiru saio kenduta, V telesaila edota La Bola de Cristal, euskaraz kontsumitzen genituen. Gure mundua lehen txikiagoa zen, murritzagoa, batez ere ikus-entzunezkoei dagokienez. Telebista genuen muga fisikoetatik haratago joateko, zinema hilean behin agian, baina bestela gure mundua txikia zen, txikia eta euskalduna. Euskaraz zegoen kultur eskaintza apur hori kontsumitzen genuen. Orain, teknologia eta digitalizazioarekin, haur eta gazteen mundua asko zabaldu da. Muga fisiko horiek disolbatu egin dira eta beraien mundua handiagoa da, zabaldu egin da, baina mundu horretan euskarak oso leku gutxi du. Euskarazko oso erreferente gutxi dituzte eta zentzu horretan asko pozten nau edozein alorretako euskaldun ospetsuek euskaraz publikoki jarduteko egiten
duten hautuak. Zenbait Realeko jokalari eta entrenatzaile, esaterako, gazteentzat erreferente direnak, komunikabideetan euskaraz entzutea oso pozgarria da. Baina hori ez da askotan gertatzen eta eremu horretan EITBk duen jarrerak, adibidez, haserrarazi egiten nau. Hizkuntza kontuetan ardura eta erantzunkizun gehiagorekin jokatu beharko lukeela iruditzen zait.
Hala ere, orokorrean etorkizunak kezka sortzen dit, ez euskararekin bakarrik. Sare sozialetan gero eta diskurtso gogorragoak, erreakzionarioagoak entzuten dira. Gainera, iruditzen zait gauza askorekin komunikabideetatik beldurra sartu nahi digutela: okupazioa, biziraupen-kita… Iruditzen zait, nire politika ikuspegi xumetik, beldurrarekin jokatzen dutela gero hartzen dituzten erabakiei men egin diezaiegun: armagintzaren gorakada, zerbitzu publikoen pribatizazioak… eta geldirik gera gaitezen. Orokorrean, beraz, kezkarekin ikusten dut gizartearen bilakaera. Euskalgintzari dagokionez, lortu dira zenbait gauza, batez ere maila mikroan, baina, bestalde, euskararen kontrako oldarraldia handia da azken boladan eta herritarren erantzuna ez da tamaina berekoa izaten ari.
Euskalgintza ahulduz joanda ere, Korrika eta antzeko egitasmoek herritarren aldetik babes izugarria dute oraindik ere. Zuek, antolatzaile moduan, nola bizi izaten duzue?
Egia da Korrika diru iturri oso garrantzitsua dela guretzat, ukaezina da. Baina hori baino askoz gehiago da. Horrelako egitasmoek herria egiten dute, emoziotara jotzen dute, emozio onetara, eta horrek hizkuntzarekiko eta komunitatearekiko atxikimendu handia sortzen du. Uste dut Euskal Herriak eta euskarak Korrika behar dutela. Denok dugu txikitako oroitzapenen bat, goizeko ordu txikietan jaiki eta Korrikan parte-hartzera joaten ginenekoa-edo. Lotura emozional oso handiak sortzen ditu.
Lekukoa eramateak, adibidez, sortzen duen ilusioa, jendeak nola bizitzen duen ikustea, oso polita da. Nik uste badela, gainera, jende asko euskarara eta euskalgintzara erakartzeko oso tresna potentea. Korrikako azken egunean edo lasterketan bertan sortzen den giroa oso-oso berezia da. Festa giroa da, energia oso handia duena eta belaunaldi ezberdinak elkartzen dituena. Guk, antolaketatik ehunka euskaltzalerekin batera, lan handia egiten dugu eta Korrika aurreko hiruhilekoa oso potentea izaten da AEKideon-
tzat, baina oso polita da hori barrutik bizitzea, hainbeste ematea eta bueltan hainbeste edo gehiago jasotzea.
Oarsoaldeako AEK-k indartsu jarraitzen du, ezta? Ikasle-profila aldatuz joan dela sumatu al duzue?
Hiriburuak eta beste eskualderen bat kenduta, Hego Euskal Herrian gure eskualdea da ikasle aldetik indartsuenetarikoa gaur egun AEKn, ikasturte honetan, esaterako, 27 kidek osatzen dugu lantaldea. Aitortu behar da gure eskualdean Udalek asko laguntzen dutela: lokalaren lagapena, ikasleei ematen dizkieten dirulaguntzak… B2 arte matrikula doan dute, egia da dirua aurreratu behar izaten dutela baina, gero, baldintza batzuk betez gero, guzti-guztia itzultzen zaie.
Ikasle profila aldatu da, bai. Orain aukera duenak, lan-mundua nola dagoen ikusita, oposaketaren bat prestatzen du, lan-poltsa publikoetan egoteko-eta. Eta horretarako hizkuntza-profilak eskatzen dituzte, noski. Gu saiatzen gara hona etortzen denari hizkuntzarekiko atxikimendua ere sorrarazten. Oiartzun eta antzeko herrietan errazagoa da, euskara jakiteko “behar” bat badagoelako eta euskara jakiteak herrian ate asko zabaltzen dituelako. Hori hala da eta herritar guztiek dakite. Baina gu saiatzen gara erabileran ere indarra jartzen, Euskal Herriko beste gainerako egitasmo asko erakutsi eta euskararen aldeko sentimendu hori sortzen: Korrika, Errigora, Euskaraldia… Errigorarekin, adibidez, kanpaina egiten dugu baina era berean zonifikazioaren inguruan hitz egiteko eta errealitate horren berri emateko ere aprobetxatzen dugu. Lehen motibazioa bestelakoa zen, sentimentalagoa-edo, eta gaur egun behar instrumental bategatik etortzen dira asko.
Ikasturte honetan ardura berriak hartu dituzu AEK-n, ezta?
AEK barruan eskualde mailako ardura askotan aritu naiz: irakasle, euskaltegiko arduradun, eskualdeko idazkari, eskualdeko arduradun eta orain, Euskal Herriko barne koordinatzaile. Iaz AEK Gure Etxea prozesuan murgildu ginen, barne hausnarketa prozesu batean. Organigraman eta funtzionamenduan aldaketa batzuk egin genituen, ardura berri batzuk ere sortu ziren eta, tartean, nazio mailako barne koordinatzaile postua sortu zen. Niri ez zait inoiz burutik pasatu horrelako posturen batean egotea, baina Aize Otaño Nazio Kontseiluko Gipuzkoako kidea da eta be-
rak bultzatu ninduen. Herrialde mailako bilerak tarteko harreman handia egin genuen azken urteetan eta berak konbentzitu ninduen postu hau hartzeko. Nik uste pixka bat despistatua-edo harrapatu ninduela eta azkenean baiezkoa eman nuen. Nik ez dut inoiz ez herrialdeko eta ez nazio mailako ardurarik eduki eta ez da erraza izaten ari. Ni nahiko segurola naiz, gauzak kontrolpean edukitzea gustatzen zait, eta orain kargu berri honekin oraindik ere ikasketa prozesu luze eta handi batean nago.
Irailean hasi nintzen, urrian aitaren osasun egoera asko zaildu zen eta tira, gogor xamarra izaten ari da. Lanpostuaren nondik norakoak ezagutzen eta bidea egiten nabil orain. Erronka oso handia da eta tarte bat eman nahi diot neure buruari egoera berrira egokitzeko.
Ikasturte potenteak ari zara bizitzen, beraz. Laneko aldaketa guztiei familiaren zaintzalanak ere gehitu zaizkie. Aurreko ikasturtea bereziki mugitua izan zen, egia esan. Aita pasa den urteko otsailean hasi zen oinazeak edukitzen eta oso gogorra izan zen. Osakidetzatik ia ez ziguten kasurik egiten, pribatuan ere probatu genuen eta beste hainbeste… Azkenean urrian diagnostiko berria eman ziotenetik askoz hobeto artatzen dute. Kasu egiten diote eta mina behintzat kendu diote. Orain nahiko ongi dabil,
ikusiko dugu nola eboluzionatzen duen. Azken urtea gurasoen etxean pasatu behar izan dut, zaintza lanetan. Horretan gabiltza ama, ahizpa eta hirurok. Arraroa da egia esan, nire aita beti izan da oso gogorra-edo eta orain rolak aldatu dira nolabait. Nire oraingo bizitzak ez du duela bi urte nunenarekin zerikusirik, baina etorri bezala hartu behar.
Honi guztiari laneko egoera berria gehitzen badiozu, ba potentea izaten ari da, bai. Lanpostu berrira egokitu beharrari, Oiartzunen iaztik genuen lantaldea ere goitik behera aldatu izana elkartu zaio. Orain zortzi irakaslek osatzen dugu lantaldea, baina iaztik hiruk bakarrik jarraitzen dugu eta ni, gainera, aparteko lanetan. Aldaketa handiko ikasturtea, beraz. Bizitzako garai batzuetan idien modura aurrera begira jarri behar da, “tira aurrera!”, eta orain horrelako une batean nago. Etorriko dira garai lasaiagoak.
Auzora bueltatuz, nola aldatu da zure txikitako Altzibar?
Aldatu da, noski. Gure etxe-aurre guztia, nire oroitzapenetan dagoen Altzibar hori, asko aldatu da: Kaleberria bidea egin zuten, gerora Olalde… Nire oroitzapenak orain Kaleberria den horri lotuta daude eta hori desagertu egin da. Ez dut inoiz arreta horretan jarri, baina hala da, nire oroitzapen gehienak zonalde horren ingurukoak dira, errekari lotuak-eta. Plazaz haratago gutxi
Altzibarko festak, 2019. Lantaldeko kide batzuk, deskantsuan.
ibiltzen ginen. Bazkun Zahar elkartea zenaren inguruan bai, nire aita bazkide izan zen eta hango petrillaz-eta ongi gogoratzen naiz, baina, egia esan, nire Altzibar mugatua izan da beti.
Kaleberrira jendea etorri zen, baina iruditzen zait ez zuela aldaketa handirik sortu auzo-bizitzan. Azken urteetan Olaldera ere jende berri asko etorri da, herriko jende gazte asko, eta gehiago nabaritzen da auzoan. Batere objektibotasunik gabe, baina esan beharra dut: uste dut Altzibar bizitzeko auzorik onenetarikoa dela, denetarik baitu eroso bizitzeko: laua da lasai paseatzeko, erosketak egiteko aukera du, tabernak, parkeak, bidegorria ondoan… auzo oso bizia da.
Altzibarko jai batzordean ere betidanik aritu zara buru-belarri. Aldaketak egon dira, baina gutxi gorabehera lantalde bertsua aritu zarete auzoko festak antolatzen azken urte luzeetan. Erreleboa ez dago erraza, ezta?
Lehen esan bezala, militantzia modua asko aldatu da. Gaur egun urte guztian zeharreko militantzia-dinamikak, bilerak, antolaketa… oso jende gutxi dago prest egiteko. Auzoko festek antolaketa handia eskatzen dute aurretik, eta gero festa egunetan ere lan handia egin beharra dago: muntaketa, turno pilla bat, desmuntaketa… Urte askotan zehar auzoko talde bera, norbanako eta
familia zehatz batzuk (Puentetarrak, Badiolatarrak, gurea...) aritu izan gara guzti-guztia egiten. Baina egia da orain, azken urteetan, festa egunetarako jendea prest agertzen dela eta txosnetako txandak-eta betetzen ditugula auzotarren artean. Gauza puntualetarako jendea lortzea errazagoa da, baina konstantzia eskatzen duten lanak egiteko gero eta jende gutxiago dago prest. Gizartea aldatu egin da eta hori kontuan hartu behar dugu.
Bukatu dezagun zapore gozoarekin. Hainbeste urtetan herrigintzan aritzeak lan handia bai, baina gauza eder asko ere ekarri dizkizu, seguru.
Herrian aritu naiz beste kontu batzuetan, Txerri eguna, Sagardo eguna... baina herri mailan euskalgintza izan da nire militantzia eremua. TturTturren sorreran egon nintzen, hor jarraitu dut gerora ere, eta bereziki AEK-k asko eman dit.
AEK eta Korrikarekin ditut oroitzapen politenak. Batez ere oso baleko jendea ezagutu dudalako bidean, lankideak zein ikasleak. AEK-ri hori eskertzen diot, hainbeste jende zoragarri ezagutu izana. Izen pila bat datozkit gogora, Uxua Larretxea lankidea, esaterako: gogoratzen dut hasieratik, Oreretako Xenpelar euskaltegian hasi zenetik, nola inplikatu zen. Kristoren jarrera eta
Maixabel eta Saioa.
alaitasuna zituen, bai ikasleekin eta bai lankideekin ere. Pena izugarria izan zen hura galtzea, sekulako kolpea. Beste lankide asko ere etortzen zaizkit gogora: hasiera-hasierakoetatik Lore Astigarraga, Leire Gaztelumendi, Arantxi Iragorri edota Aurkene Isasi, esaterako. Aurkene Iruñeko AEK-n dabil, eta hara bizitzera joan zenetik urte askotan joan izan gara bere etxera Sanferminetan. Beranduago Borja eta Idoia Arbelaiztarrak, Yurima Sagastuy, Maider Lekuona, Aintzane Lertxundi, Jon Diaz de Mendibil… Lagun asko eman dizkit, eta plazera izan da eta da haiekin lan egitea. Lanera gustura joateak, sinesten duzun zerbaitetan lan egiteak eta lankideekin gustura egoteak asko balio du. Gurea lana baino zerbait gehiago badela uste dut.
Baina lankideez gain ibilbide honetan ikasleak ere ugari izan ditut eta gozamena izan da haiekin ikastea eta haien euskalduntze prozesuan bidelagun izatea. Izen pila datozkit burura: Marus, Maria, David, Manel, Isa, Pilar, Marian, Mikel, Begoña, Karmen, Mari Jose...
Asier Legorburu
Larraitz Etxebeste Lizaso
HELMUGATIK HARATAGO, BIDEA DA BENETAKO GARAIPENA
Larraitz Etxebeste Lizaso Soronea Amma taldeko kidea da eta buru-belarri ari da mendi lasterketetan. Duela 5 urte hasi bazen ere, ez da makala orain arte egindako bidea. Hala ere, ez da soilik korrika aritzen; tarteka alpargatak jantzita, elurretan eta mediku bata jantzita ere ikusiko baitugu.
Nondik datorkizu kirolerako zaletasuna?
Familia kirolzalea da eta etxetik jaso dudala esango nuke, aitarengandik batez ere. Neska mugitua naiz, txikitatik eskolaz kanpoko ugari egin izan ditut eta denetik probatu dut. Lehen Hezkuntzan dantza, balleta, gimnasia erritmikoa, solfeoa, trikitia... guztiak egiten nituen. Gogoratzen naiz iaia izotz gaineko irristaketan ere izena eman nuela. Gurasoekin eta ikastolako mendi taldearekin ere irteerak egiten genituen. Udaran lagunekin futbiton ere ibiltzen ginen, herriko txapelketan. Gero DBHn aukeratu egin behar izan nuen eta dantza eta futbolarekin jarraitu nuen.
Ereintza Elkartean aritzen zara dantzan. Zenbat urterekin hasi zinen?
Esango nuke zazpi bat urte izango nituela. Txikitxikitatik nabil bertan eta oraindik ere jarraitzen dut. Egia da azken urteetan askoz gutxiagotan joaten naizela entseguetara, baina saiatzen naiz saio eta emanaldi batzuetara behintzat joaten. Talde polita dugu eta oso gustura nago.
Ereintza Dantza taldea. Larraitz, beheko ilaran, eskuinetik hasita laugarrena.
Oiartzun Kirol Elkartean ere hainbat urte egin zenituen.
Bai, DBHn hasi nintzen eta Batxilergora arte aritu nintzen. Orduan nahiko argi nuen medikuntza ikasi nahi nuela eta, dezente ikasi beharko nuenez, futbola uztea erabaki nuen.
Eskia ere probatu duzu.
Bai, Haurtzaroko Mendi Taldearekin iraupen eskia egitera joan nintzen zenbait urtetan eta oso oroitzapen ona dut. Zalantza dut, hala ere, zenbat eskiatzen genuen, lagunekin asteburu pasa moduan gogoratzen dut gehiago. Azken bi urteetan Urdaburu Mendizale Elkartearekin animatu naiz ikastaroa egitera eta, egia esan, asko gustatu zait. Orain mendiko eskia probatu nahiko nuke, ea tarterik hartzen dudan!
Urdaburu Mendizale Elkartearekin Pont d’Espagnen egindako ikastaro batean.
Eta korrika noiz hasi zinen?
Bidegorrian korrika betidanik ibili naiz, eta baita tarteka San Silbestre edo herriko lasterketaren bat egiten ere. Baina inongo afiziorik gabe, korrika saio motxak, besterik gabe. Aldaketa handiena pandemian etorri zen, duela bost urte, bikotekideak eta biok mendian korrika egitea probatu genuenean. Bikotekako duatloietan hasi ginen, Asierrek bizikletako zatia egiten zuen eta nik korrikari zegokiona. Desnibela zuten lasterketak ziren eta ordura arte ez genuen horrelakorik egin. Asko gustatu zitzaigun, eta gaur egun arte. Gainera, mundu horretan zebilen jende asko ezagutzen hasi ginen, eta hortik lasterketa berriak ezagutu, bidaiatu…
Hasieran zure kabuz baina gero Aralar Camp Base taldean. Nolakoa izan zen aldaketa hori?
Korrika gozatzen ari nintzela ikusita, 2021ean pare bat lasterketetan eman nuen izena, San Markoko Igoeran eta gero Idiazabalen, Axari Trailen. Bietan bigarren postuan gelditu nintzen, sekulako sorpresa izan zen, ni probatzera joan bainintzen. Ez nuen inor ezagutzen, ez nekien jendeak zein maila zuen eta podiumean egon nintzen bi alditan. Mugarri nagusia, hala ere, Asturiaseko lasterketa bat izan zen, GTPE Picos de Europa, irabazi egin bainuen. Horren ondoren deitu ninduten eta taldeko parte izatea proposatu zidaten.
Eta erabakia hartzea kosta zitzaizun?
Egia esan ez, baldintza onak eskaintzen baitzizkidaten. Taldeak arropa ematen zidan, lasterketetan talde moduan ateratzen ginen eta gero nik nahi nuen lasterketetan parte hartzeko askatasuna ere banuen. Ez ninduten mugatzen edota behartzen lehiaketa batzuetan parte hartzera. Beraz, guztia zuen aldeko, eskaintzen zidatena oso erakargarria zen. Gainera, Asierrekin duatloietan ezagututako neska bat taldean zegoen, Irati Larrañaga Matxain eta berak ere animatu ninduen taldera batzera. Gaur egun oso lagunak gara.
Axari Trail lasterketan 2. postuan amaitu zuen, Irati Larrañagaren atzetik.
Orain taldeak Soronea Ammma du izena. Bai, babesleak direla-eta aldatu zuen izenez baina taldea berdina da. Oso gustura nago egia esan, giro bikaina dugu. Astean zehar geure kabuz entrenatzen gara eta gero asteburuetan elkartzen gara. Euskadiko eta Espainiako Txapelketetara joatera animatzen gaituzte, izan ere, taldeka puntuatzen da baina bestela norberak aukeratzen du zein lasterketatan izena eman, izan ibilbidea gustatzen zaigulako edota norberaren agenda eta denbora libreagatik.
Soronea Ammma taldea. Larraitz, beheko ilaran, eskuinetik hirugarrena.
Zein izan zen zure lehen garaipena? Zein oroitzapen duzu? Sekulako esperientzia izan zen. Ordura arte Euskal Herri mailan egin nituen lasterketak eta Asturiasen Europako Mendietako hartan Estatuko jende gehiago zegoen. Ni nire lasterketa egitera atera nintzen, gozatzera, inongo estrategiarik ez nuen, baina nire sorpresarako lehen postuan
Asier Riosekin egindako duatloi batean.
bukatu nuen. Ordura arte gehienez 16 km-ko lasterketak egin nituen, eta desnibel gutxiagorekin; hortaz, erronka berri bat neukan aurretik, ez nekien nire gorputzak nola erantzungo zuen. 22 km inguru zituen eta 1.400 m-ko desnibela.
Eta inoiz egin duzun lasterketa gogorrena zein da?
Lehengo urtean, Euskal selekzioarekin Espainiako selekzioen arteko txapelketara joan nintzen Paülsera, Tarragonara, Trencacism lasterketara. Sekulako beroa egiten zuen, ibilbideak 32 km zituen, eta 2.500 m-ko desnibela. Oso gogorra egin zitzaidan eguraldi baldintzengatik bereziki, baina baita zati teknikoagoak eta harritsuak zituelako ere. Gainera, apenas zegoen ikuslerik ibilbidean zehar eta horrek ere ez zuen laguntzen. Kilometro askotan bakarrik joan nintzen korrika eta neure burua animatu behar nuen etengabe.
Lau ordu eta erdi behar izan nituen helmugara iristeko, eta bai, luzea egin zitzaidan. Hil eta berpiztu egin nintzen egun horretan. Askotan pilotu automatikoa jarrita joan nintzen, pentsatu ere egin gabe, baina aldapak ez ziren bukatzen, oinez ere joan behar izan nuen…. puff gogorra.
Eta nola animatzen duzu zeure burua horrelakoetan?
Zeure burua animatzen hasten zara, batzuetan zaila da, baina mezu positibo horiek norberaren barrutik ateratzen dira horrelakoetan. Beste batzuetan estrategia aldatzen duzu, erritmoa jaitsi, pausoa moteldu… Inguruan norbait badago, ikusle zein lehiakide, horien txalo eta bultzadek ere asko lagundu izan naute. Espero baino okerrago zaudenean, psikologikoki gogorra da, zeure buruari harrika ere has zaitezkeelako. Baina odola hotz mantendu, hortzak estutu eta aurrera. Hala ere, askotan behar baino gehiago luzatu izan dut sufrimendua, eta gero ez naiz harro sentitu helmuga zeharkatzean, ez baitu merezi izan horrela sufritzea. Baina berez, teorian, badakit hobe dela erretiratzea.
Euskal Selekzioa aipatu duzu.
Bai, Enkarterri Xtrem lasterketa irabazi nuen eta horrek taldean sartzeko txartela eman zidan. Izan ere, denboraldi hasieran baldintza batzuk jartzen dituzte, Euskadiko Kopako lehen lasterketa irabaztea, adibidez, eta horrela lortzen duzu taldean egotea. Puntuak, denborak… ere begiratzen dituzte eta nik aukera izan nuen haiekin joateko.
Eta nolako esperientzia izan da?
Egia bihurtutako ametsa izan da, sekulako ilusioz bizi izan nuen. Bi lasterketa egin nituen haiekin pasa den urtean, Tarragonako hori eta Frantzian, Cote d´Azurren Skyrace Du Mercantour lasterketa. Azken hori lasterketa oso polita zen, teknikoa baina paisaia aldetik zoragarria, Alpeaurreetan geunden. Normalean korrika ari zarenean ez duzu ingurura begiratzeko aukerarik izaten, baina egun hartan liluratuta geunden ikusten genuen guztiarekin eta gozatu egin genuen.
Mendi lasterketetako lehen garaipena, Europako Mendietan, Asturiasen.
Lasterketetatik haratago, elkarrekin pasatu dugun denboraz ere oroitzapen polita dut. Han zaudenean berdin du zein postutan amaitzen duzun, ongi ala gaizki ateratzen zaizun lasterketa. Asteburua bera da esperientzia bat. Jende berria ezagutu, elkarrengandik ikasi eta elkarrekin ongi pasatu giro onean; horixe da helburua.
Korrika egitea banakako kirola dela esango genuke, baina taldekideak asko aipatzen dituzu.
Bai, bai; zalantzarik gabe. Zure taldekideak lasterketetan zure aurkariak dira, baina nik ez ditut horrela ikusten, kontrakoa, elkarri laguntzen diogu. Taldeak beste indar eta babes bat ematen dizu, neskek, gainera, beste lotura bat dugu, berezia da. Lasterketek baino gehiago, askotan dugun giro hori da benetan gustatzen zaidana eta horrek, jakina, aurrera jarraitzeko motibazioa ere ematen dit. Euskadiko Kopako hartan, esaterako, Oihana Zubillagarekin egin nuen ia lasterketa guztia eta amaieran, niri pasatzen utzi zidan, garaipen horrek Euskal Selekziorako txartela emango baitzidan. Oso momentu hunkigarria izan zen. Gure asmoa elkarrekin eskutik helduta sartzea zen, baina horrek penalizazioa zuen eta Oihanak aurrera bultza ninduen eta horregatik izan nuen aukera Selekzioarekin joateko. Berak ere aukera bera zuen baina niri utzi zidan, oso polita izan zen.
Ez taldekideena bakarrik, zure inguruan ere babes handia duzu. Bai, bai, jakina. Familiatik hasita, baina lagunak askotan etortzen dira lasterketak ikustera eta azken aldian sorpresaz gainera. Aurreko batean, adibidez, Bizkaian zen eta hantxe ikusi nituen ibilbide erdian bat-batean ni animatzen, sekulako poza eman zidan. Askotan, bultzada handia ematen dute oihu sinple batzuek.
Etxeko lasterketa, Intxixu Trail. Zer da zuretzat lasterketa hori?
Ibilbidea oso polita da, baina berezi egiten duena jendea da, zalantzarik gabe. Jende ezagun asko, etxekoak, lagunak, herritarrak… Festa handia izaten da ekainekoa eta oso gustura aritzen naiz beti, ahal dudan guztietan bertan izaten naiz.
Landarbarso Trailen ere badaramatzazu hiru urte podiumean. Bai, aurten lehia estua izan dut Maria Prieto del Campo madrildarrarekin. Urdaburura arte nire aurretik joan zen, han aurreratu eta lasterketa osoan atzetik sumatzen nuen, gertu eta adi ibili nintzen. Baina azkenean lehen postuan helmugaratu nintzen.
Dynafit Andorra Trailen parte hartu zenuen
Asierrekin batera. Nolako esperientzia izan zen etapaka korri egite hori?
Oso oroitzapen ona dut lasterketa horren inguruan, berezia izan zen, hiru eguneko abentura izan baitzen. Lehen egunekoa lasterketa motza zen 5 km eta 260 m+. Bigarrena, berriz, luzeena; 26 km eta 1.890 m+ eta azkeneko ibilbideak 17 km zituen eta 1.200 m+. Egunero leku berean hasi eta amaitzen zen eta denborak batzen ziren azken sailkapenerako. Kilometro horietan guztietan binaka korri egiteak asko errazten zuen, bai animo aldetik eta baita fisikoki ere. Normalean ohituta nengoen bakarkako estrategietara, baina kasu horretan biok erabakitzen genuen zer eta nola egin, talde bat ginen. Baten bat nekatuta bazegoen, besteak jartzen zuen erritmoa eta alderantziz. Gertutasun hori momentu guztian sentitzen genuen.
Zer-nolako aldaketak sumatzen dituzu Euskal Herriko eta estatuko edota Europako beste lasterketetan?
Aldaketa nagusia zaleengan dago. Hemen ohitura handia dugu laskerketak ikustera joateko eta aitzakia horrekin eguna antolatzeko bere sari banaketa, hamaiketako eta guzti. Gainera, ibilbidean zehar askotan egon daiteke jendea trikitiarekin, txistuarekin, mozorrotuta… Hemendik kanpo hori ikustea zaila da. Antolakuntzako kideak ikusten dituzu bidegurutzeetan edota anoa guneetan, baina bestela ez da ohikoa herritarrak ibilbidean ikusten egotea. Egia da batzuetan ibilbidea goi mendietatik bada zaila dela horra iristea, baina orokorrean hemendik kanpo korrika egin dudanean horren falta sumatu dut.
Intxixu Trail irabazi berritan, lagunen babesean.
Asfaltoan hasi baina mendian aritzen zara orokorrean. Zer dauka mendiak kaleak ez daukana?
Niretzat bi mundu ezberdin dira. Errepidean erlojuari begira zoaz, erritmoa da zure helburu nagusia. Mendian hori guztia desagertzen da. Beste bake bat sentitzen duzu, askoz entretenigarriagoa eta politagoa da. Asfaltoan korrika ari zarenean inguruak ez dizu ezer aportatzen, psikologikoki askoz gogorragoa da niretzat. Mendian ez zaude erritmoaz kezkatuta, ezinezkoa delako erritmo bera mantentzea, adibidez. Beste helburu batzuk dauzkazu. Egia da abiadura edo konstantzia gustatzen zaion jendearentzat errepidea askoz egokiagoa dela, baina nik mendia nahiago dut.
Nolakoa da zure ohiko entrenamendu bat?
Pasa den urtean entrenatzaile batekin hasi nintzen eta aurten ere horrela nabil. Azken finean lana eta entrenamenduak uztartu behar ditut eta azkenaldian kostatzen ari zitzaidan nire helburuetarako entrenamendu egokiak pentsatzea. Gainera, astero laneko txanda ezberdinak dauzkat eta hori antolatzeak ere nekatzen ninduen. Horregatik erabaki nuen pertsona batekin hastea, buruhauste bat gutxiago izateko. Astetik astera nire egutegia bidaltzen diot eta berak antolatzen dit egin behar dudana, egokitzapenak egiten dizkit, helburuak elkarrekin adosten ditugu… oso gustura nago.
Normalean astean indar saio bat izaten dut abdominalak eta hankak lantzeko eta gero besteetan iraupena lantzen dut, korrika bai, baina baita bizikleta edota eliptika ere. Korri egitean asko zaintzen dut inpaktuzkoa izan edo ez, bestela giharrak asko kargatzen baitira.
Leku kuttunik baduzu?
Aiako Harria, zein bestela? Teknikoki gauza ezberdinak lantzeko aukera ematen dizu eta, gainera, ikusmira zoragarria dago goitik. Normalean basoko bidetik joan eta 3 tontorrak egiten ditut. Sorondo inguruan ere ibiltzen naiz, Zaria eta Aldurako bidean, baina eguzkia izanez gero askoz nahiago dut Aiako Harrira joan.
Larraitz, etxeko txokorik kuttunenean.
Orain, hala ere, Iruñean bizi zara eta urruti samar gelditzen da Aiako Harria.
Kar, kar, kar. Bai, Ezkaba ingurura joaten naiz korrika egitera, astean zehar egin behar ditudan entrenamenduetarako nahikoa da. Batzuetan serieak egiten ditut eta beste batzuetan ordu eta erdi eta bi ordu artean aritzen naiz korrika. Jada asko ezagutzen dut ingurua, hantxe ibiltzen naiz bueltaka. Entrenamendu saio luzeagoak asteburuetan egiten ditut, Oiartzun eta inguruetan.
Inoiz izan al duzu lesiorik?
Ez, oraingoz ez, eta eskerrak. Egia da azken lasterketetan lokatz asko izan dugula eta kalanbreak izan ditudala. Lehengo urtean lasterketan zehar gatzak hartuta nahiko kontrolpean izan nuen, baina aurten berriz hasi zaizkit. Denetik probatu dut, prebentzioan ere lanean ari naiz, baina ez zaizkit guztiz pasatzen. Baina lesiorik momentuz ez.
Aurtengo denboraldiari dagokionez, zein da hiru hilabete hauetako balorazioa? [elkarrizketa maiatz amaierakoa da].
Martxa hartzea kostatzen ari zait. Lehengo urtean lasterketa gehiegi egin nituen, selekzioarekin ere buru-belarri aritu nintzen, ez nuen behar beste deskantsatu… eta horren ondorioak sumatzen ari naiz. Egia da joan den urteko maila
Sara Korrika Trail lasterketako helmuga zeharkatzen.
antzekoa ematen ari naizela, baina nire sentsazioak kaxkarragoak dira eta horrekin borrokan ari naiz. Entrenamenduak garrantzitsuak dira baina baita deskantsua ere, bai fisikoa baina baita mentala ere.
Eta hemendik aurrerako helburuak zein dira?
Nire asmoa askoz selektiboago izatea da, lasaiago bizitzea. Ia asteburuero lasterketa bat izatea ez da bideragarria, epe luzera horren albo-kalteak ikusten baitira. Lasterketei dagokienez, Euskadiko kopan izena eman dut eta puntuak lortzeko bost lasterketa behar zirenez, horiek egitea da nire asmoa. Hala ere, gozatzeko egin nahi dut korri; lasterketa batzuen ondoren ez banago motibatuta edo ez banaiz indartsu sentitzen, ez dut uzteko arazorik. Lehengo urtean Kopako lasterketekin itsutu egin nintzen eta aurten ez dut horrelakorik nahi. Ekainean Camille Xtrem lasterketa egingo dut Izaban eta Espainiako kluben arteko Txapelketan ere izena eman dut, Tajo Negro deitzen den lasterketan. Malagan izango da, Ojén herrian, irailean.
Joan den urteko Espainiako kluben arteko txapelketan 3. postuan amaitu zuten.
Duela egun gutxi jakin duzu Zegama-Aizkorriko dortsala izango zenuela. Zer sentitu zenuen?
Betidanik egin nahi izan dudan lasterketa da Zegama-Aizkorriko maratoia, zalantzarik gabe. Uste dut mendi lasterketetan aritzen den ia korrikalari guztien ametsa dela hori. Oso zaila da dortsala lortzea, eta aurten selekzioari esker lortu dut.
Nola laburbilduko zenuke hitz batean asteburu horretan bizi izandakoa?
Ahaztezina. Agian jende askok aukeratuko luke hitz hori baina benetan diot horrelakoa izan dela. Denek esaten zidaten “lehenengo Zegama beti gogoratuko duzu, probatzen duzunean azalean geratuko zaizu bertako esperientzia”. Eta halaxe izan da. Oraindik amets batean nagoela iruditzen zait, denbora beharko dut barneratzeko. Fisikoki ere errekuperatzeko tartea hartu behar dut orain, baina astea indartsu hasiko dut han bizi izandakoarekin; txoratzen nago!
Bertako giroa, ibilbidea, puntako kirolariekin korrika egiteko aukera… zer daramazu Zegamatik Oiartzuna?
Jendearen babesa, ilusioa, irribarreak, txaloak… Bost zentzumenak baino zerbait gehiago behar nuen han ikusten eta entzuten ari nintzen guztia jasotzeko. Munduko korrikalari onenekin batera korrika egitea ere luxu bat izan zen, eta gainera, paisaia eta eguraldi zoragarriarekin. Ia ibilbide osoan zegoen jendea, baina bereziki Sancti Spirituko eta Aizkorriko igoeran sentitu nuen ikuslearen indarra. Han sortzen den pasilloa, ikusleak zentimetro gutxitara dauzkazu eta gainera, denek zure izena oihukatzen dute. Belarrietan ere piiii entzuten nuen zegoen builarekin… Baina horri guztiari esker ia nahigabe igo nuen aldapa, izugarria izan zen! Bestalde, Euskal Selekzioa ordezkatzea ere sekulakoa izan da. Dortsala lortze hutsarekin jada pozik egongo nintzatekeen, baina gure herriko ordezkari moduan joan naiz eta horrek beste ilusio bat ere gehitu dio. Oso zorteduna sentitzen naiz. Azkenik, bertako jendea eskertzeko ere ez dut hitzik, gertuko jende pila
Zegama-Aizkorriko lasterketan.
hurbildu zen, baina ezezagunen animoak sekulakoak izan ziren. Batzuetan iruditzen zitzaidan nire ezagun baten oihuak zirela baina ez, ez ezagututa ere bultzada ikaragarria ematen zuten jendearen garrasiek. Lagunek, gainera, kamiseta bat eta guzti egin zuten iganderako, asko emozionatu nintzen haiek ikustean. Horren guztiaren nahasketa daramat nirekin. Esango nuke ezin dela mundu mailako beste lasterketa batekin konparatu, oso berezia da: Zegama, Zegama da.
Nola ikusten duzu mendi lasterketen etorkizuna?
Jakina da azken urteetan gorakada handia izan duela eta nik uste oraindik ere bide horretan dagoela. Ikusi besterik ez dago askotan dortsalak egunean bertan edota minutu gutxitan amaitzen direla. Gainera, ez bakarrik korrikalariengan, ikusleengan ere nabari da hori, jende asko joaten da lasterketak ikustera. Zerbait badu erakartzen duena, probatzen duen jende askok jarraitu baitu. Nire inguruan ere sumatzen dut hori: anaia eta lagun batzuk korrika hasi dira azken urtean, adibidez. Profesionalizatzen ari den kirola da, bere alde on eta txarrekin; eta arrisku puntu bat ere ikusten diot.
Zer-nolako arriskua?
Kirolari ororen helburua denbora edo marka onak egitea da eta askotan horrekin itsutzen garela uste dut. Errendimendu ona lortzea ez da soilik podiumean egotea edota postu onak lortzea; entrenamenduen planifikazioa, deskantsua, elikadura, osasun mentala… Guztia hartu behar da kontuan eta uste dut batzuetan balantza ez dagoela orekatua. Gaur egun kirola egiteko darabilgun intentsitateak askotan osasunaren muga gainditzen du eta esango nuke askotan ez garela horretaz jabetzen. Egia da elite mailan azkenaldian maizago hitz egiten ari dela horren guztiaren albo-kalteez. Esate baterako, entrenamendu gainkargak, anemiak, amenorreak, estresagatiko hezur hausturak… Baina elitera iritsi gabe ere, arazo hori sumatzen ari naiz nire inguruan. Azken puntako material eta zapatak erosteko ez dugu erreparorik izaten, balio dutena balio dutela ere. Baina gero, kasuan kasu eta beharren arabera, kosta egiten zaigu nutrizionista, entrenatzaile edota psikologo batengan inbertitzea. Eta ez diruz soilik, espezialista horiengana jo gabe ere horri guztiari denbora ez zaio eskaintzen, hala nola informazioa bilatzeko, entrenamenduak edota elikadura egokitzeko… Hori kirola eta errendimendu ona lortzeko bidea ere bada eta, beraz,
entzun diezaiogun gorputzari eta emaitzez haratago kezkatu gaitezen baita ere horretaz guztiaz. Izan ere, nire ustez, benetako txapelduna kirolaz modu osasungarrian denbora luzez irautea lortu duena da.
Eta emakumeen parte hartzea horietan?
Oraindik bide luzea dugu egiteko, baina azken urteetan gero eta emakume gehiago animatzen da haien kontura korrika egitera, baina baita lasterketetan parte hartzera ere, batez ere distantzia laburretakoetan. Alde horretatik pozgarria da. Gure taldean, esaterako, baldintza bat zen neska eta mutil kopuru bera izatea, eta hori eskertzekoa da. Garrantzia ematen ari zaio horri, ea etorkizunean baldintzarik gabe ere horrelako taldeak sortzen diren.
Kirolak asko ematen dizu, beraz.
Bai, bai. Kirolak pisu handia du nire bizitzan. Beti izan da deskargatzeko modua, jendearekin sozializatzeko aukera, leku eta gauza berriak ezagutzekoa…
Eta zer kendu dizu?
Ba, kendu ere gauza asko. Denbora, lagunekin eta familiarekin egoteko denbora. Egia da kirol munduko jendearekin baduzula sozializazio denbora hori, jende berri asko ezagutzen duzu eta giro polita sortzen da. Baina hortik kanpo dagoen jendearekin egoteko denbora asko ez duzu izaten. Kuadrillak egin izan dituen plan askotan ezin izan naiz egon, eta hori tarteka ez da erraza izan. Frustrantea ere izan da batzuetan eta buruari gogor egin behar izan diot. Toki guztietan egon nahi dugu aldi berean, baina ezin da.
Orain, batez ere, lasterketei begira, entrenatzeko diziplina bat beharrezkoa da eta horrek asko-
tan lagunekin egindako planak alde batera uztea dakar. Bizitza aukeraketa bat da eta zerbaiten aldeko apustua egitean, badakizu derrigorrez beste zenbait gauza alde batera uzten ari zarela. Emaitza, gainera, gerora ikusten da. Momentuan “hau galtzen ari naiz”, edo “han egon nahiko nuke” pentsa nezake, baina gero, egindako lanaren fruituak ikustean merezi duela pentsatzen dut. Oraintxe bertan hori da nahi dudana, disfrutatzen ari naiz eta, momentuz, kirolak asko ematen dit. Eman baino gehiago kentzen didanean ikusiko dut zer egin.
Medikuntza ikasketak egin zenituen eta aurten errehabilitazioko 2. urteko egoiliarra zara. Hasieratik erabaki zenuen espezialitate hori egitea?
Egia esan, ez nuen espezialitate hori ezagutzen. 6. mailako praktiketan denetik probatzen dugu eta amaieran aukeratu behar izaten dugu. Ikaskide batek gomendatu zidan errehabilitazioa, kirolarekin lotura zuelako baina baita zerbitzu txikia zelako eta giro ona zegoelako ere. Aholkuari kasu egin eta probatu egin nuen. Oso espezialitate zabala da, kirol errehabilitazioa bai baina baita haurren errehabilitazioa, neurologikoa, kardiologikoa ere… Oso gustura egon nintzen eta alde on asko ikusten nizkion, oso espezialitate positiboa iruditzen zitzaidan. Azken finean, paziente horiei zerbait gertatu zaie eta zuk eskaintzen diezuna beti hoberako zerbait izango da. Zaila da zure diagnostiko edo erabaki bategatik paziente horrek atzera egitea. Gehienez, berdin geratuko da, baina normalean zure ekarpenak onerako dira. Beraz, denetik pixka bat zuen zerbitzua iruditu zitzaidan eta animatu egin nintzen. Euskal Herri mailan Donostian eta Iruñean nuen hori egiteko aukera, formazio aldetik Iruñekoa gustatzen zitzaidan eta, gainera, MIRean nire aurretik geratu zen batek Donostia aukeratu zuen eta, hortaz, ni Iruñera joan nintzen. Aurten bigarren urtea bukatuko dut eta oso pozik nago. Beste bi gelditzen zaizkit.
Nola uztartu izan dituzu ikasketak eta kirola? Neska antolatu samarra naiz, are gehiago, uste dut hor dagoela giltza. Lehenago edo geroago, polikiago edo azkarrago denok irits gaitezke nahi dugun lekura, antolatuz gero. Hortaz, nahiko harro nagoela esango nuke, beti uztartu izan ditut ikasketak, kirola, aisialdia… Emaitzetatik haratago, osasun mentalari ere garrantzia ematen diot eta ahal izan dudan guztietan animatu naiz planetara. Batxilergoan nahiko argi nuen Medi-
kuntza ikasi nahi nuela eta, beraz, nire denbora horren baitan antolatu nuen, nota ona behar bainuen. Medikuntzako graduan ere ongi moldatu nintzen, hor ez nuen arazorik izan, baina MIReko urtea beste kontu bat izan zen, salbuespen bat. Sei hilabetetan beste guztia ahaztu behar duzu eta liburu artean murgilduta pasatzen duzu eguna, 10 orduz ikasten. Saiatu nintzen korrika jarraitzen, baina ezinezkoa zen. Bi lasterketa egin nituen eta bietan oso gaizki moldatu nintzen. Batean juxtu-juxtu amaitu nuen, gorputza lehertuta eta bestean erretiratu egin nintzen. Ez nintzen nahi adina entrenatzen, denbora asko pasatzen nuen eserita, hankak puztuta nituen, buruan medikuntzako gaiak izaten nituen korrika ari nintzela… Urte erdi hori ez zen lasterketak egiteko urtea, tarteka korrika saiotxo batzuk egin baina burua lasaitzeko eta kito.
Zure egunek 24 ordu baino gehiago dituztela dirudi.
Eta askoz gehiago nahiko nituzke, batzuetan motz geratzen zait! Kar, kar, kar. Askotan lanetik atera, bazkaldu, entrenatzera joan eta ez dut beste ezer egiteko denborarik, batez ere neguan, segituan iluntzen baitu. Gustatuko litzaidake niretzat denbora pixka bat gehiago izatea, lagunekin egoteko edota deskantsatzeko bada ere. Baina horixe da dagoena eta pozik bizi naiz!
Haizea Saez de Eguilaz Perez
BIXENTE MITXELENA ETA MARIA JESUS ARBELAITZ
Maria Jesus (1936-2024) eta Bixente senar-emazteek urte asko pasatu dituzte elkarrekin Pelu baserrian. Bertan familia ederra osatu zuten eta, beraien 7 seme-alabekin batera, lan handia eginez aurrera atera zuten bizimodua. Bizitza luze oparo horretan bizipen eta kontu asko izan dituzte, eta 2012an “Oiartzuarren baitan” ahozko ondarearen atarian egindako elkarrizketan horietako asko kontatu zituzten. Hemen duzue ahozko elkarrizketa hori idatzizkora moldatuta.
MARIA JESUS Arbelaitz
Nola da zuen izena?
Bixente Mitxelena Arbide eta Maria Jesus Arbelaitz Zapirain.
Maria Jesus, eta zu non eta noiz jaio zinen?
Ni Garmendi Txikin jaio nintzen, 1936ko apirilaren 24an.
Eta baserri hori non dago?
Baserri hori Iturriotzen dago. Garmendi baserriaren atzeko aldean dagoen baserri handi bat da Garmendi txiki.
Zu, Bixente, non eta noiz jaio zinen?
Ni Gurutzeko Feloaga “Pelu” baserrian jaio nintzen, 1927ko abenduaren 30ean.
Eta zein ziren zuen gurasoak?
Bixente: Nire aita Pelukoa zen, Joxe Krutz Mitxelena Alzugarai. Eta ama, Simona Arbide Martiarena, Aldakokoa.
Maria Jesus: Nire gurasoak Iturriozkoak ziren.
Aita Toribio Arbelaitz, Makuso Anbolazkoa, eta ama Benita Zapirain Toledo.
Eta zenbat senide zineten garai hartan?
Bixente: Gu bederatzi ginen.
Maria Jesus: Gu sei ginen.
Bixenteren senideak. 1. lerroan, ezkerretik hasita: Jose Krutz aita, Maritxu alaba, Periko semea, amona Ximona. 2. lerroan, ezkerretik hasita, semealabak: Felixa, Julian, Lucia, Inaxio, Irene, Luixa eta Bixente..
Senide asko bizi ziren baserrietan?
Bixente: Bai, garai haietan baserrietan izaten ziren sei bat seme-alaba gutxi gorabehera. Halako familia handiak ziren.
Beraz, bi seme-alaba eta horrelakoak ez ziren izaten.
Maria Jesus: Ez ez, ezta pentsatu ere.
Bixente: Pekatua izango zen hura ere.
Pekatua?
Bixente: Ez zera! Bikarioak esaten zuen ezkontzera joanez gero, "duplikau". Jesukristok hala esan omen zuen. Beraz…
Ta zuek zer bizi zineten, gurasoak eta senideak bakarrik? Edo osaba, amona edo aitonaren bat?
Bixente: Guk bagenuen osaba bat mutilzaharra, eta hura gurekin bizi zen.
Maria Jesus- Nik aitona ezagutu nuen gurekin etxean. 12 urte nituela hil zen.
Garmendi txiki baserria.
Pelu baserria.
Maria Jesusen senideak: beheko lerroan, anaia bikiak, Sebastian eta Joxe Mari, erdianJaviera alaba. Erdiko lerroan. Toribio aita, Toribio semea eta Benita ama. Goiko lerroan, ezkerretik hasita, Maria Jesus eta Inaxi.
Eta zuek zer zineten, maixterrak edo baserriko jabeak?
Maria Jesus: Bai, gu maixterrak ginen. Baserria ez zen gurea, Donostian bizi zen gure osaba batena zen. Hilabetero hutsik egin gabe etortzen zen errenta kobratzera.
Ta zuek etxeko nagusi zineten orduan. Bixente: Bai, nire aita Pelukoa zen.
Eta urik ta argirik izaten zenuten garai hartan etxean?
Mari Jesus: Argia bai, urik ez.
Eta nola moldatzen zineten ur bila joateko eta ura ekartzeko?
Maria Jesus: Ba, baldea hartuta, beheko errekatik ekartzen genuen etxera. Gero Altzibarren papelera egin zutenean, erreka zikindu egin zen. Orduan Itturraldeko iturrira joan behar izaten genuen. Joan-etorrian ordu erdi bat pasatzen genuen. Aziendak ere hara eramaten genituen edanarazteko, sokatik heldu eta kamioz kamio Iturraldera.
Eta zuek ura eta argia bazenuten Pelun? Bai, bai. Argia bai eta ura ere bai. Aitona zenak iturri bat bilatu zuen baserri inguruan, enpalmea egin zuen eta 1912an hortxe jarri zuen iturria etxeko atarian. Arropa garbitzeko labaderoa ere egin zuen. Gaur egun berak egin bezala dago etxe atarian.
Eta zuek arropa garbitzera errekara joaten zineten?
Maria Jesus: Bai. Arropa eskuetan edota buruan hartu eta hala joaten ginen errekaraino. Buruan eramateko barreino zabal batzuk erabiltzen genituen. Horiek eskuarekin helduta edo heldu gabe ere eramaten ziren. Nik ez nuen ikasi eskurik gabe eramaten eta beti esku batekin kontu egiten nuen. Horrela erraza zen eta tapa-tapa hantxe joaten nintzen.
Bixente: Baziren Oiartzundik Errenteriako plazaraino joaten zirenak barazkiak saltzera saski zabal bat buruan hartuta.
Eta zuek ere horrela ibiltzen zineten?
Bixente: Ez, ez. Plazara ez ginen joaten. Egiten zena dena etxerako. Bederatzi lagunen artean jango genuen pila ederra!
Eta garai hartan etxean zer egiten zenuten?
Maria Jesus: Etxean? Denetik egiten genuen: patata zela, illarra, artoa, babak, etxean jan behar zen guztia egiten zen. Olioa eta gatza erosten zen, besterik ez.
Eta ganadua bazenuten?
Maria Jesus: Bai. Lau behi eta txekor bat izaten genuen. Oiloak eta txerriak ere bagenituen. Urtean behin txerri bat edo bi hiltzen genituen.
Ta zuek, Bixente?
Bixente: Guk ere bai. Hemen egiten genituen lan guztiak: zelaian artoa, belarra… Baserrian behiak, txerriak, oiloak eta konejo batzuk ere bagenituen. Baserrirako jana egiten genuen.
Hartaz, goserik ez zenuten pasatu, ezta?
Bixente: Ez. Beno, aseta ere ez. Tamainan, orain bezala banketerik eta horrelakorik ez.
Maria Jesus: Bai, komunioa izaten zenean banketea bazen.
Bixente: Xanistebanetan eta Eguberrietan ere izaten ziren banketeak oilarren bat prestatuta.
Eta bestela egunerokoa, potajea?
Maria Jesus: Potajea eta gero ba… txerri puxkaren bat edo.
Bixente: Antxumeren bat edo beste ere bai.
Bixente eta Maria Jesusen bilobak, birraitonak 1912an egindako iturriaren aurrean.
Eta taloa egiten zenuten?
Maria Jesus: Bai, pila ederra bai, nik neronek egiten nituen.
Senideak, etxeko sukaldean.
Ogia bazenuten?
Maria Jesus: Ez, ez, ogirik ez. Errazionamenduan tokatzen zena, bi puska besterik ez. Oso txarra zen, pirrilla formakoa, zakarra, beltza eta gusto txarrekoa.
Bixente: Eta gainera errazionamenduan kategoriak zeuden “primerakoa eta segundakoa”. Familiaren baitan neurtzen zen errazionamendua.
Maria Jesus: Olioa eta azukrea ere errazionatua izaten zen.
Hori gerra ondoren, ezta?
Bixente: Bai.
Eta garai horretan ez zenuten goserik pasatu?
Maria Jesus: Ez, nik esateko goserik ez dut pasatu, pozik beste zerbait jango nuen, baina tripa betetzen genuen.
Bixente: Baina kalean bizi zen jendea, pentsatu nola bizi zen.
Maria Jesus: Bai, hori bai. Amak gu mojetara bidaltzen gintuen eskolara, eta hango ume kozkorrei talo puska bat ekarrita “que rico” esaten zuten. Eta guk, berriz, egunero jaten genuen taloa.
Bixente: Hemen guk zortea izan genuen. Gurutzen soldaduak egoten ziren eta horietatik beti izaten zen baten bat trukea egin nahi izaten zuena. Berak olioa eman eta guk etxeko produkturen bat ematen genion trukean.
Gerra garaiko zer-nolako bizipenak dituzue?
Bixente: Gerra garaian behartu gintuzten entregatzera ilarra 200 kilo eta artoa ere kilo mordoxka. Halako lana egin, eta soldaduek eramaten zituzten guk ekoitzitako elikagaiak.
Maria Jesus: Guri ere bai. Hainbeste kostatakoa horrela eramatea, baina aginduak aginduak dira eta isilik egon behar.
Bixente: Etxean ez zen gerraren inguruan hitz egiten. Zeozer entzuten zen, baina ez zen kasu handirik egiten eta eguneroko martxarekin jarraitzen zen.
Nola enteratu zineten gerra hasi zela?
Bixente: Mugimendua hasi zen eta batzuk alde batera eta beste batzuk beste aldera joan ziren. Batzuk eskopetak hartu eta mendi tontorretara joan ziren. Gero erreketeak etorri ziren Naparro aldetik Donostiako kuartelara joan behar zutela eta kontra egin zietenean hemen inguruan geratu ziren, batzuk hemen Gurutze aldean, beste batzuk Pikoketa aldean… Ondoren San Martzialen izan zen bataila handia eta hortik aurrera gerrako mugimendu gehiago ez genuen sumatu.
Gerra garaian fusilatuak izan al ziren? Oiartzuarrak ere fusilatuk izan al ziren?
Bixente: Bai, bai, mordoxka izan ziren. Nik banuen osaba bat fusilatua izan zena.
Eta garai horretan zer kontatzen zen gerraren inguruan?
Bixente; Ba horixe, batzuk alde batekoak zirela, beste batzuk beste aldekoak, bat bestearen inbidiatan, batzuk kontzejal egon zirela, beste batzuk beste zerbait…. izugarrizko txorakeriak. Gainera, kontrario handienak apaiz batzuk izan ziren. Gero nire osaba Eskerlekoa eta bere anaia ere eraman zituzten. Haiek PNVkoak ziren, eta anaietako bat harakina zenez, eraman zuten haragia txikitzeko. Gauetik goizera bi anaiak hartu eta Irunera eraman zituzten. Geroago bat azaldu zen baina bestea ez. Horrelako franko izan ziren.
Arangurenen bertan ere ederra pasatu zen. Aitak beldurrarekin Frantziara eskapo egin zuen eta bere etxera bila joan zirenean bera ez zegoenez, bere 18 urteko semea hartu zuten eta bertan hil zuten. Horrelako franko izan ziren Oiartzunen eta beste herrietan ere. Beldurra, inbidia eta ezin ikusia….
Maria Jesus: Nire osaba ere gerrara eraman zuten eta han galdu zen.
Eta gerrara nahi zuena joaten zen?
Maria Jesus: Ez, ez, behartu egiten zuten. Etxeko gazteak eramaten zituzten. Aita gaztea bazen, hura ere eramaten zuten. Kinta ezberdinetakoak eramaten zituzten. Igual lau edota bost kintatako gazteak joaten ziren batera.
Eta militarrak izaten ziren herrian?
Bixente: Ez. Guardia zibilak bai. Ayuntamentun egon ziren urte askotan. Geroago Altzibarrera eraman zituzten. Garai horretan denak isil-isilik egoten ginen beldurrez. Ez zen politikaz hitz egiten. Nik ikurrina zer zen jakiteko urte mordoxka pasatu ziren.
Gerra ondoren Gurutzen soldaduak baziren, ezta?
Bixente: Gerra ondoren hor egon ziren denbora puska batean. Zentral bat bazen eta bertan zortzi soldadu edo bizi ziren. Soldaduek telefonoa zuten eta horiei esker guk ere bagenuen linea etxean.
Oiartzunen herrian bazen telefonorik?
Maria Jesus: Herrian bai, izango zen telefonoa, baina baserrietan inon ez.
Bixente: Aldakon uste dut bazela bat.
Maria Jesus: Iturriotzen ez zegoen telefonorik. Abisuren bat pasatu behar bazen, korrika joaten ginen eta kito.
Eta soldaduak nongoak ziren?
Bixente: Kanpotik etorriak ziren, Espaina aldekoak: andaluzak, gallegoak, katalanak…Batzuk gazteak ziren baina aski zaharrak ere baziren. Hemengo bide batzuk beraiek egin zituzten: Arkalekoa, Pikoketakoa, Aritxulegikoa… Barrakoietan bizi ziren eta lan asko egiten zuten. Nik gogoratzen dut beraiekin hitz egiten nuela. Denborarekin lagun bezala tratatzen genituen. Hemengo emakume batzuk soldaduekin elkartu ziren. Nik badut arreba bat Santanderko soldadu batekin esposatu zena Santanderren.
Gurutze mugatik nahiko gertu egonda, jendea ibiliko zen kotrabandoan?
Bixente: Bai, bai. Kontrabandista asko zegoen Oiartzunen. Besteen artean radioak, motozikletak, motozikletako piezak, bizikletak, tabakoa eta bestelako gauzak ekartzen zituzten. Horrela, kontrabandistak diru pixka bat lortzen zuen.
Maria Jesus: Oinez ibiltzen ziren menditik barrena. Gauez abiatzen ziren paketeen bila. Kontuz
Maria Jesus, etxeko atarian.
ibili behar izaten zuten Guardia Zibilekin. Harrapatuz gero kartzelara bidaltzen zituzten.
Bixente: Kartzela baino okerrago izaten zen guardia zibilek harrapatzerakoan ematen zuten egurra. Ez zuten batere begirunerik agertzen.
Gurutzetik 1952an pasa xen lehen talgoa.
Eta zu, Maria Jesus, mojetan ibili zinela esan duzu, ezta?
Maria Jesus: Bai. Bost urtetik hamabi urte bitartean ibili nintzen. Bertan egin nituen komunio txikia eta handia ere bai.
Eta mojen eskola non zen?
Maria Jesus: Hori zera da, lehen ospitala zen tokian. Orain biblioteka dena. Bertan mojak eta zahar batzuk egoten ziren.
Eta eskolan denak neskak al zineten?
Maria Jesus: Ez, neska-mutilak ginen.
Denak batera?
Maria Jesus: Bai, txikiak ginela bai, eta gero sei bat urtetik aurrera banatu egiten gintuzten.
Eta akordatzen zara maistrak zein ziren?
Maria Jesus: Moja batzuk ziren. Txikiak ginenean Sor Maria Luixa genuen eta komunio txikia egin genuenean Sor Maria Elena. Zintzoak ziren, ez ziren oso zorrotzak.
Euskaldunak ziren?
Bai, bazekiten euskaraz hitz egiten, baina ez ziguten euskaraz egiten. Beraiek nahi zuten guk kastellanoa ikastea.
Eta euskeraz egiten bazenuten kastigua zenuten?
Maria Jesus: Ez, bazekiten euskaldun-euskaldunak ginela eta...
Eta zu, Bixente, non ibili zinen?
Bixente: Ni Gurutzen ibili nintzen. Orain falta da, baina garai horretan Gurutzeko plazako horretan eskola berri bat egin zuten eta ni hor ibili nintzen.
Eta urte askoan ibili zinen?
Bixente: Beno, urte batzuk ibili nintzen, gero gerra garaian gelditu eta gauza bat eta beste ba ez dakit hamabi, hamabost bat urte arte edo.
Eta zure maisuak zein ziren, fraideak ala?
Bixente: Ez, hor maistrak ziren. Bi maistra ziren bi toki ezberdinetan, bi pisutan bezala. Aieka batean neskak eta beste aiekan mutilak.
Eta zuenak zorrotzak al ziren?
Bixente: Ez, ez. Garai horretan oso jatorrak ginen, beharko! Haiek errieta ematen baziguten, gero etxera iritsi ordurako ”ze in tzu” galdezka, eta berriz ere errieta.
Eta garai horretan zer ikasten zen eskolan?
Doktrina eskolan ematen zen?
Bixente: Gerra aurretik, galarazi egin zuten doktrina eskolan ematea, kanpora atera behar izaten genuen, nonbaitera doktrina ikasteko. Ondoren, berriz ere eskolan ematen genuen.
Eta doktrina euskaraz edo erdaraz?
Bixente: Nahi zen bezala erakusten zen.
Maria Jesus: Bai, nahi zen bezela, ezberdinak izaten genituen: zaharra, berria….Nik euskaraz ikasi nuen. Batzuetan bat ona zela, bestetan bestea hobea zela, eta aldatuz hor ibiltzen ginen.
Eta nork erakusten zuen, apaizak edo katekistak baziren?
Maria Jesus: Apaizak ziren. Astean behin etortzen ziren bi apaiz, haiek bai zirela gaiztoak.
Eta egunero joten zineten eskolara? Hutsik egin gabe?
Bixente: Bai, txintxo bidaltzen gintuzten eskolara. Zenbaitetan etxean behien aurrean norbait behar bazen… Bestela txintxo joaten ginen.
Txikitan jostatzen ibiltzen zineten?
Bixente: Bai, igandetan batez ere. Astean zehar eskolan bertan, bestela etxera etorrita beti bazen zerbait egin beharra. Gainera, behin koxkortuta akabo jostaketak.
Eta, zertan ibiltzen zineten?
Maria Jesus: Kukutan, kaniketan eta irteketan ere.
Gariai hartan izaten ziren mutilen eta nesken jolasak?
Maria Jesus: Ez, hemen ez behintzat. Denak elkarrekin ibiltzen ginen jolasean, bai neskak eta baita mutilak ere.
Eta garai horretan oinez ibiltzen zineten, ezta?
Maria Jesus. Bai, besterik ez zegoen. Gurdi-bidetik joaten ginen kalera. Errotara joateko astoaren gainean eramaten genituen arto zakuak.
Eta artoa txikitzera nora joaten zineten?
Maria Jesus: Gu Txalakara joaten ginen.
Bixente: Gu Iurritara joaten ginen, Ergoienera ere joan izandu naiz. Garai horretan errota franko baziren Oiartzunen.
Eta gerra ondoren, errazionamendua eta hasi zenean, errotak funtzionatzen jarraitzen zuten?
Bixente Bai, baina kartillarekin. Horrenbeste pertsona hainbeste kilo izaten zen. Ez zen libre kontsumitu nahi zen guztia.
Maria Jesus: Eta gero itxi egin zituzten. Eta taloa jan nahi bazenuen, San Anton, Arantza, Lesaka edota Goizuetara joan behar izaten zen.
Eta lurra nola lantzen zenuten? Makineriarik bazenuten?
Bixente: Ez, ez, orduan ez zegoen makineriarik.Goldea esaten zitzaion katxarro bat genuen behiekin tiraka. Horrek lurra irauli egiten zuen, eta ondoren area pasa behar izaten zen.
Maria Jesus: Area ere behiei lotuta izaten zen. Goldeak iraultzen zuen lurra areak txikitzen zuen.
Garai horretan eskulana asko egiten zen, ezta?
Maria Jesus: Bai, horixe. Pila ederra bai. Beharko! Behientzat neguko jana prestatzen genuen, arbia, erremolatxa eta artoa erein egiten genuen, belarretan, egurretan, ukuilutik azpiak atera….
Bixente: Eguraldi ona egiten bazuen, artajorran ibiltzen ginen. Eguraldi txarra egiten bazuen, sega hartuta iratzetara, beti bazen zer egina.
Bixente: Belarrak eskuz egiten genituen, segarekin ebakitzen genuen. Segadora ekarri genuenerako bagenituen urte batzuk.
Maria Jesus: Sardea eta arraztelua ere erabiltzen genituen belarrak egiteko.
Txerria hiltzea libre izaten zen?
Bixente: Bai. Urtean behin 150 edo 200 kiloko bi txerri edo hiltzen ziren baserri bakoitzean. Txikia ekartzen genuen, gizendu eta abenduan hil egiten genuen.
Etxeko txakurra, zerrikumea hazten.
Bixente, etxeko ukuiluan
Pelutarrak etxeko ataria txerri festan.
Eta nork hiltzen zuen txerria?
Bixente: Gure etxekoak osaba batek hiltzen zituen, eta ondoren haren semeak jarraitu zuen.
Maria Jesus: Gero egun guztiko lana izaten zen. Odolkiak, txorizoak eta horrelakoak amak egiten zituen gure laguntzarekin.
Pelutarrak, etxeko sukaldean, txorizoak zintzilik daudelarik.
Eta txerria zikiratu egiten zen?
Bixente: Bai. Batek hanketatik zintzilik jartzen zuen, beste batek koxkorrak kentzen zizkion labana batekin. Ondoren zauria pixka bat zaindu eta kitto.
Eta zertarako zikiriatzen ziren?
Bixente: Haragiak gustu txarra ez izateko. Txerri aketzak oso gustu txarra izaten du. Eta baita txerria lasaiagoa izateko ere.
Eta garai horretan txerri puska eraman behar izaten zen albaitariarengana haragia analizatzeko?
Maria Jesus: Bai. Eraman behar izaten zen. Nik dakidala ez zen sekula txarra atera. Dena aprobetxatzeko, eta zenbat eta handiago hobe, gizena gehiago zuen eta. Gizen hori olio moduan aprobetxatzen genuen patatak frjitzeko, potajeari botatzeko…. Urdaiazpikoak, xolomoa, sahieskiak
eta abar ongi konserbatzeko, gatzetan estaltzen genituen eta egurrezko gazi-kutxa handi batzuetan sartzen genituen.
Eta txermoniak banatzen zenituzten?
Maria Jesus: Bai, ba en ohitura. Gehiena tratatzen genituen familiakoei ematen genien. Bestela, txerria agudo bukatzen zen…
Bixente: Besteren batek ekartzen bazuen, horrei bai, bestela batez.
Eta, Maria Jesus, nola egiten zenituzten odolkiak?
Maria Jesus: Odola nahasi egiten genuen tipula, porrua, perexila eta Anttonenen erosten genuen oreganoa ere bai. Ondoren hestearen muturrean enbutu moduko bat jartzen genuen eta polikipoliki eskuekin betetzen joaten ginen. Sokarekin lotu eta sorta egin ondoren egosi egiten genituen eltze handi batzuetan.
Eta zuek non ezagutu zenuten elkar?
Maria Jesus: Gu bileran ezagutu ginen. Igandeetan soinua izaten zen Txikierdin eta han elkartzen ginen gazte guztiak dantzatzeko eta hitz egiteko.
Eta oinez joaten zineten Pelutik Txikierdiraino?
Bixente: Bueno… pozik gainera. Erraz joaten ginen korrika deskantsu ederrean. San Martzielatara eta Guadalupera ere oinez joaten ginen.
Eta han dantzan sueltoan ibiltzen zineten?
Maria Jesus: Sueltoan eta baltsean ere bai.
Bixente: Apaiz batzuek galarazi zuten arrimatuta dantzatzea. Enteratzen baziren norbait baltsean ibilia zela, zigorra jartzen zioten. Konfesatzera joaten zirenean, azkenak jartzen zituen.
Maria jesus: Garai horretan elizan kongregrazioak zeuden. Emakume batzuk “Hijas de Maria” kongregraziokoak ginen eta mutil batzuk San Luistarrak ziren. Kolore ezberdinetako zintak eta medailak eramaten genituen eta zigorra ere izaten zen zintak kentzea.
Igandeetan ateratzen zineten etxetik?
Maria Jesus: Bai, goizean mezetara joateko eta arratsaldean bilerara joateko.
Bixente: Eta etxera goiz. Emakumeak iluntzerako eta gizasemeak hamabiak alderako. Oiartzunen
Maria Jesus, etxeko sukaldean, urdaia puskatzen.
zegoen serenoa ateratzen zen eta makilarekin tabernako atea jotzen zuenean taberna itxi egiten zen. Taberna itxita, etxera joaten ginen oinez.
Eta igandeetan ze arroparekin ateratzen zineten.
Bixente: Igandetako arroparekin. Dotore ateratzen ginen. “Pantalon mil rayas” eta alkandora erabiltzen genuen.
Maria Jesus: Gu ere dotorexeago. Trajerik ez genuen erabiltzen, hura bakarrik komuniorako erabiltzen genuen. Bestela, alpargatak edota zapatak janzten genituen. Garai horretan oso ongi zaintzen genituen arropak.
Eta astean, zer-nolako arropa erabiltzen zenuten?
Maria Jesus: Astean, ba petatxukin eta. Emakumeek beti gona eramaten genuen bai kalerako eta baita lanerako ere. Mendira lanera joaten baginen, anaien galtzak janzten genituen segan aritzeko eta bukatuta berriz ere gona jazten genuen.
Eta, pekatua al zen galtzekin ibiltzea?
Maria Jesus: Ez, baina ez zegoen ohiturarik. Galtzak jantzi zituzten lehenengo emakumeak denen ahotan egoten ziren. Gero ederki aldatu ziren gauzak. Emakumek ez zituzten ezpainak margotzen eta baten batek margotzen bazituen gaizki begiratuta izaten zen.
Tabernan ez zen libre emakumerik sartzea?
Bixente: Ez, ez zen ongi ikusia eta, gainera, ez zuten sosik. Gizasemeek bazuten bi baso erdi edateko adina diru. Emakumeek, berriz, batere ez.
Maria Jesus: Guri ez ziguten bilerara joateko dirurik ematen.
Eta emakumeek ez zenuten ezer hartzen?
Maria Jesus: Ez, ez. Dantzan ibili, izerditu eta etxera joaten ginen. Iturria bazen, ura edaten genuen eta kito.
Eta gizasemeak emakumeari laguntzen zion etxera?
Bixente: Horixe. Batzuetan urrutikoak ere bai. Ez dakit nongo baserriraino joan behar izaten zen, gero buelta berriz ere, eta gero jarraian etxera. Izugarrizko bidea egiten genuen alfer-alferrik. Eskerrik asko esan eta ikusi arte, edota datorren igandera arte. Ez muxurik eta ez ezer ere.
Eta nola eskatzen zen dantza egiteko?
Bixente: Bi neska elkarrekin aritzen baziren dantzan, bi lagun joan eta faborez eskatzen zen. Baietz esaten bazuten, dantza egiten zen, bestela txokora pareta kontrara itxarotera.
Eta noiz ezkondu zineten?
Maria Jesus: Bai. Nik hogeita bi urte nituen eta Bixentek hogeita hamaika urte zituen. Guadalupen ezkondu ginen, San Bizente egunean, urtarrilaren 22an.
Jesus eta Bixente, ezkontzako egunean.
Eta segituan ezkon bidaira joan zineten?
Bixente: Bai, segituan. Hondarrabian bazkaldu, lo egin, aeroplanoa hartu eta Bartzelonara joan ginen. Oiartzunen ez dakit lehendabizikoak izan ez ote ginen aeroplanoan joan ginenak. Gaur egun edozein joaten da, baina garai horretan ez zen ohikoa.
Maria
Zenbat seme-alaba dituzue?
Maria Jesus: 6 seme-alaba ditugu: Julian, Arantxa, Jose Krutz, Mielmai, Bixente, Josune eta Maite. 13 biloba ere baditugu eta bi birbiloba.
Garai hartan atsolorra egiten al zen Oiartzunen?
Maria Jesus: Bai. Haurra jaiotzen zenean, auzoko emakumeak etortzen ziren baserrira. Bakoitzak puskaren bat ekartzen zuen eta denen artean merendu ederra egiten genuen.
Bukatzeko, euskararen inguruko galdera batzuk egingo dizkizuet. Zuentzat zer da euskara?
Maria Jesus: Gure hizkuntza.
Bixente: Gure hizkuntza zaharra.
Maria Jesus: Nik errezago hitz egiten dut euskaraz.
Garai horretan berorika hitz egiten zenuten?
Maria Jesus: Ez, nik ez. Ez nuen ikasi. Entzun bai behin baino gehiagotan.
Bixente: Ez, guk etxean ez genuen berorrika hitz egiten.
Maria Jesus: Apaizari eta medikuei berorika egin behar zitzaien.
Maria Jesus eta Bixente, seme-alabekin. Eserita, Bixente eta Maria Jesus. Zutik, ezkerretik hasita, Josune, Migelmai, Arantxa, Josekrutz, Julian, Bixente eta Maite.
Maria Jesus eta Iñaxi ahizpa, Monasterio de Piedrarako ibilaldi batean.
Maria Jesus eta Bixente, paseoan.
Eta hika hitz egiten zenuten?
Maria Jesus: Guk bai, asko gainera. Senideen artean halaxe hitz egiten genuen: aldiz, gurasoei sekula ez eta gurasoak guri ezta ere.
Auzoko gure adinekoekin ere halaxe hitz egiten genuen, hika.
Bixente: Ez, sekulan ez ginen hika aritzen senideen artean. Guk beti zuka. Gainerakoan kanpoan hika asko entzuten zen. Gero seme-alabak hasi ziren hika hitz egiten, eta guk ere halaxe egiten genuen beraiekin.
Maria Jesus: Nik askotan hika egiten dut, mutilei, neskei ez. Horrelako ohitura zen garai batean eta orain ere ohitura horrekin jarraitzen dugu.
Honeraino Maria Jesusek eta Bixentek kontatutakoa. Orain dela urte bat Maria Jesus zendu zen Pelu baserrian senideen artean eta Bixentek, berriz, Pelun jarraitzen du bere jaiotetxeko atarian aitonak egindako iturriko ur emariaren soinuaz gozatzen. Mila esker, Bixente eta Maria Jesus. Zuen ibilbideak gure artean arrastoa utzi du eta iturriko emaria bezala, ez da nolanahi agortuko.
“Oiartzuarren baitan” egindako elkarrizketa.
Moldaketak eta osaketa: Iosune Cousillas Aramendi
Karmele Irastorza Lekuona
Udaberriko egun oso bero batean, freskotasun bila, Karrika errekaren bazterrean, Artaso parean, elkartu ginen Karmele eta biok elkarrizketa xume hau egiteko. Tarteka pasatzen ziren auzokide guztiek agurtzen zuten Karmele, bere izaeraren erakusle. Izan ere, Karmele Irastorza Lekuonak bizitzako hainbat esparru ukitu ditu eta horrek hainbat lagun izatea ekarri dio. Baserritarra, kirolaria, zinegotzia, erlezaina... eta orain aitaren jaiotetxean, Emieta baserrian, landetxe bat ere kudeatzen du. Karrikatarra, pixka bat parrandazalea eta lagunen laguna. Horrelakoxea dugu Karmele...
1979an Emietan sortu zinen, ezta?
Ez, Emietan ez. Emietan aita jaio zen. Emieta Ergoiengo baserria da, Epele baino pixka bat gorago. Karrika eta Ergoien arteko muga mugan dagoena, baina Ergoienen. Eta ama berriz, Maxpun jaioa. Maxburu txuri da berez, baina Maxpu bezala ezaguna, Karrikako baserria. Eta gaur egun, Maxpuko lurretan nire gurasoek eraikitako etxean bizi gara. Aita igeltseroa izan zen bere garaian, ofizioz. Batetik, bere jaiotetxea Emieta berritu zuen urteetako obra egin eta gero. Hori baino lehen, gu bizi garen etxea urteetan polikipoliki eraiki zuen.
Egia esan behar badut, honek min pixka bat ematen nau... nire bizitzako lehenengo hiru urte eta erdi, ia lau, Oreretan bizitua... Zergatik? Ba Karrikako etxea eraikitzen ari zenez bitartean alokairuan Oreretan bizitua. Izan ere, lehen esan bezala, urteetako obra izan zen, familian eraikia eta ahal zenean ahal zena eginaz. Baino aldaketa ona egin nuen, e!
Nik alderantzizkoa... txarrera... orain Oreretan bizi naiz, kar-kar. Ze auzotan bizi zinen? Animo! Ni Pontikako dorre marabilloso horietako batean bizi nintzen...
Kristoren aldea, ezta?
Bai, motel! Gaur egun gurasoekin, alaba bakarra naiz. Gurasoek adin bat daukate, eta orain zaintza lanetan pixka bat. Dena eman digute eta orain itzultzea dagokit. Zorionez, ongi daude eta holaxe. Hementxe egiten dugu bizimodua!
Nolakoa izan zen zure gaztaroa?
Haurtzaro Ikastolan ikasi nuen, ondoren Zamalbidera joan nintzen. Han sei bat urte egin nituen, Administraritza, Elektronika eta horrelako ikasketa batzuk egin nituen eta kuadrillako baten bidez sarrailagintzako lantegi batean amaitu nuen lanean. 20 urterekin hasi nintzen eta 26 urte ondoren, 46 urterekin, lantegi berdinean jarraitzen dut lanean. Gaur egun jardunaldi murriztua daukat, bestelako lan batzuk ere hartu ditudalako, beste proiektu txiki batzuk martxan jarri ditugu-
lako. Baserriko lanak direla eta, aitak berritutako Emieta baserrian landetxea jarri genuen duela hiru urte. Badaukat non entretenitua!
Hala ere, dezentetan izan dituzu bestelako lanak ere, ezta?
Bai! Egia esan izeba-osaba batzuek Lesakako bidean, Aritxulegitik pasa eta berehala, jatetxea daukate. Asteburuetan urte askoan han lan egin izan dut. Gainontzekoan, baserriko lanak eta beti sarrailagintzako lantegi horretan. Aparte asteburutan, gaztetan, bilatzen zenituen handik eta hemendik xox pixka bat izebaren tabernan. Gero erleekin ezti pixka bat egiten genuen eta horrelaxe ibiltzen nintzen...
Nondik etorri zitzaizuen Emietan landetxea jartzeko ideia?
15 urteko obraren ondoren, nire gurasoek pentsatzen zuten hara bizitzea joatea akaso, baina praktikotasunean, Karrikan, beheko etxean, egiten dugu bizitza. Eta han zegoen baserria, berriberria, hutsik... etxetresna elektrikoak ez erabil-
tzeagatik hondatzen, gertatzen diren gauzak... eta inguruan esaten zigutelako "ze aukera horrelako zeozer martxan jartzeko". Hasiera batean, gurasoei halako apuru moduko bat, guk hainbeste lan egindako jaiotetxea beste batzuentzat, badakizu...
baina bueno, azkenean erabakia hartu, animatu eta duela hiru urte martxan jarri genuen.
Egia esan, oso kontent, izan ere leku ezberdinetatik etortzen zaigu jendea. Zorionez, orain arte nahiko jende jatorra eta sanoa tokatu zaigu. Eta gurasoak orain, nahiz eta hor ez bizi, jendearekin partekatze hori, jendea ezagutzea, mundua zabaltzen zaie... Badakizu, hauek eskola zaharrekoak dira eta kanpotik jendea Emietara etortzea oso aberasgarria da. Eta holaxe animatu ginen, batez ere, eraikin bat edukitzeak dauzkan gastuak estaltze aldera. Orain bere burua mantentzen du eta zeozer ematen du.
Hasieran bertigo pixka bat emango zizuen, ezta?
Bai! Hasieran bai. Erabaki bitarte, hainbeste lan kostatu zaizun hori besteentzat izate hori... baina, gero egiten zara ideiara. Azkenean, asteburuetan edo udaran oporretan jendea dago, baina guk ere disfrutatzen dugu. Ez da erabat besteentzat geratzen, guk ere gure bazkariak, nik ere lagunekin
otordu bat edo beste... gero eta gutxiago! Baina bueno... Aprobetxatzen dugu, eta disfrutatzen dugu baserriaz. Gustura, kontentu, egia esan.
Eta bezero gehienak nondik etortzen dira?
Katalanak asko, gu hara joaten garen bezala. Udaran batez ere andaluziarrak, Madril aldetik, ingelesen batzuek ere aterrizatu dute hemen... gehienbat berotik eskapo datorrena udarako oporraldietan. Urtean zehar ingurutik bereziki, Nafarroatik... sagardotegi garaian Burgos eta Soria... Holako gazte kuadrilla batzuk, gainera urtero etortzen direnak dira, errepikatzen dutenak.
Behin gustua hartu eta berriz hona...
Bai. Egia esan, baserria non kokatua dagoen, oso leku pribilegiatua da, Aiako Harria parez pare. Nik esatea agian gaizki dago, baina Aiako Harriaren lehen plano zoragarria dauka. Hor dago, baina ematen du aparte zaudela. Gainera, Parke Naturalaren barruko eremua da eta nabaritzen da bertako bakea, lasaitasuna... Hara traktorea. Kuadrillakoa da, belarretatik, beroak akabatzen...
Hau katxarroa...
Ederra katxarroa! Hauek ongi prestatuta daude!
Eta baserriko lanetan zer moduz?
Ba hortxe aritzen naiz. Gurasoak poliki-poliki ezindu egin zaizkit eta, egia esan, badaukagu... lau behi beren kumeekin, erlauntza mordoxka bat, lursail asko... txukun mantentzeko makinarekin pasatu behar da. Bi urtetik behin sagarra bildu eta baratzea pixka bat... elkartzen da lan pixka bat. Ikasi behar da edo jakin behar dena da disfrutatzen egiten duzun lan horrekin. Azkenean, bizimodu bat da eta nekosoa da. Beti esan izan ohi da ze gogorra den baserriko bizia edo bizimodua. Ez da astegunik, berdin du igandea edo astelehena eta azkenean disfrutatuz egiten duzun lanarekin eta inguruarekin. Lehen esan dugun bezala, leku pribilegiatua da, hango bakearekin gozatuz, ba aurrea! Horixe geratzen da! Ilusioarekin, nahiz eta batzuetan dena por sako bidaliko genukeen...
Udazkenean nekatuta iristen da bat, gero neguan deskantsatzen da. Egun motzak, kanpo lan gutxiago dago. Urteak bi puska izaten ditu baserrian, udaberritik udazkena bitarte egurra a tope eta gero neguan deskantsua. Jende askok ez du ulertzen zergatik desiratzen egoten garen, ni behintzat, negua iristeko. Sutondoan goxo-goxo, lasai eta deskantsuan. Jendeak udara eta martxa nahi du, urtaro bakoitzak berea dauka. Neguan ere badaude lanak, baina beste martxa batean, erabat ezberdina da.
Erleak aipatu dituzu lehen; erlauntzekin nolatan hasi zineten?
Baserrian aritu ginen aita eta biok halako hesitura bat konpontzen, eta han azaldu zen halako harri xafla zabal bat eta beste trasteren bat edo. Esan zidan bere aita zenak, nire aitonak, Otsuak, erabiltzen zituela. Erlauntzak zituen hark ere!
Gero bikotekide bat izan nuen, Igeldokoa. Hark ere erlauntzak zituen, harekin zeozer ikasi nuen. Interesa handitzen joan zen eta ikastaro pare bat egitera animatu nintzen Fraisoron. Bi erlauntza jarri nituen, gehienak hasten garen bezala.
Bi erlauntza jarri nituen, eta gure inguruan zoragarria da erleentzat. Lore askoko tokia da, gaztaina, arkazia eta denboraldian denboraldiko lore asko legoke erleak lana ondo egiteko. Eta bueno, beti klimak eta eguraldiak ere lagundu behar du. Loreak baldintza jakin batean egon behar du
erleak manipulatu ahal izateko. Lehorra egiten baldin badu, beroa, udara. Ba lore hori ez dago egoera onean. Poliki-poliki ikusi nuen. Animatu nintzen. Urte batzuk hobeak, besteak txarragoak, betiere eguraldiaren arabera. Bueno, hori erleekin eta baratzearekin eta baserriko kontu guztiarekin. Eta horrelaxe animatu nintzen.
Gero, herrian eskaera pixka bat izaten dut, kuadrillatik ere bai, familiatik... eztia eta istorio. Eta oso-oso gustura erlezaintzan. Asiako liztor alu hori iritsi zen arte! Izan ditugu orain dela hirulau, bost urte, oso urte kaskarrak. Udazkenean lorea bukatzen denean, orduan erlauntzetara jotzen du elikadura bila liztorrak. Udaran harrapatzen du hor zehar lorea, baina lorea bukatzen denean, erlea ere erretiratzen hasten denean, hibernatzera edo, orduan bihurtzen da arazo.
Zergatik?
Orduan bihurtzen da arazo. Ze erlauntza aurrean derrepente dauzkazu 50 asiar eta erlea eraman egiten dute. Ez da eztia edo eramaten dutela, erlea bera baizik Eta erlauntzak erlez husteraino iritsi daitezke. Eta orduan ez duzu aurrera ateratzen erlauntza. Udaberrian aurkitzen zara hamabost erlauntza beharrean igual bostekin hasi behar duzula udaberri hasieran. Eta hor izan genituen orain dela lau-bost urte oso urte txarrak, baina ari gara pixka bat neurria hartzen. Berriz ere ilusionatu naiz, eta aurten bereziki gainera, asmoa dut pixka bat dedikazio pixka bat emateko erlezaintzari. Beste urteetan baino gehiago. Pixka bat frustratua egon naizelako gai horrekin eta bitxo horrekin.
Gutxiago daude, ezta?
Lehengo urtean nabaritu zen gutxiago. Gero beraiei ere klimak eragiten die. Klima euritsuak egiten dituenean paliza ematen die. Orduan, ez dakiguna da, derrepente, aurten nola izango den... urtero egon behar du pixka bat adi. Urte batean ez delako egon igual du. Agian datorren urtean eraso dezake. Esaten dute 2005ean iritsi zela Bordelera barkuan edukiontzi bat enborraz beteta, gero egur hori manipulatua izateko. Altzaritako edo enbor baten barruan etorri zela bitxo alu hori, edo habia bat, edo bi, edo zerbait. Eta Bordeletik goitik behera. Frantziatik eta hau baldin bada Frantzia eta hau penintsula, ba hartu du kosta eta gero han beheraka doa. Gero esaten dute Portugalera edo Galiziara iritsi zela, eta ez Bordelera. Teoria ezberdinak daude.
Bai... ni gogoratzen naiz 2007-2008 buelta horretan, eta gero gogoratzen naizena da, ziurrenik lehenago iritsiko zela, baina gogoratzen naizena da nola sekulako sarraskiak eragin zituen...
Bai, hala da. Bitxo alu hori kruzatua daukat. Ez dakizu ze inpotentzia den, benetan... karretilarekin erlauntza hutsak eta eztia barruan negar batean biltzen. Inpotentzia! Eta gero, garajean daukat sekulako material pila. Iritsi izan naiz 25, 26 erlauntza edukitzera eta gehiena hortxe... Dezente dira, horretara ez dedikatzeko. Potentea da kantitate hori. Orain material hori guztia, kaxa eta traste guztiak dauzkat. Lau torreta... orain aurten ateratzen ari naiz. Garbitu, txukundu, konpondu dut pixka bat materiala eta ari naiz pixka bat berrerabiltzen dena.
Gogoratzen naiz zuk komentatzen zenuela nola kanpoan egon behar zenuela sopletearekin.
Bai, batez ere goizean. Erlea ez dadin erasotua sentitu. Goizean egon lanean has dadin erle hori. Ze goizetik erasotua sentitu eta defentsiban jartzen da. Erle horrek ez du laneko inertziarik egun guztian hartzen. Ez dago janaririk etxean, eta gaixotasunak sortzen hasten dira erlauntza barruan. Eta dena da kate bat. Azkenean kate bat.
Eta orain zer asmo dauzkazue? Aurten esan duzu baietz, baina aurrera begira horrekin jarraitzeko asmoa bai, ezta?
Bai, erlezaintzarekin bai. Orain metodo berri batzuk aplikatzen ari naiz. Erlauntza batetik bi egin ditzakezu, ahulagoak. Bat potentea beharrean, bi ahulagoak. Baina badago modu bat erregina berri bat sorrarazteko. Aurten ezti gutxixeago bilduko dut, baina joango naiz ugaltzen erlauntzak.
Eta hori nola egiten da?
Erlauntzak hamar abaraska dauzka, bost goian eta bost behean. Ama batean edo bestean geldituko da, baina zuk ziurtatu behar duzu bietan dagoela gaia beraiek ama berri bat sortzeko. Nola sortu dezakete ama berri bat? Egon behar du erregina bakar horrek jarritako egun bat, bi edo hiruko arrautza edo larbatsua. Arraren metamorfosia izaten da erlearena, tximeletarena bezala. Ze hortik bai sortu dezakete. Ze baldin bada larba handitua, hamar egunekoa edo, jada ez du balio, erle langile edo erlamando bat bilakatzen da.
Lehenengo hiru egunetakoa izan behar du, erregina bat erregina jele hutsarekin elikatzen delako. Orduan izan behar du lehenengo hiru egunetako arrautza. Gaztea izan behar du. Orduan, bitan zatitu dugu. Bai? Zati batean erregina gelditu da, eta bestean ez. Baina sortuko dute! Erreginak egin behar du jaio, erreginak egin behar du ernaldu, erlamandoak estali egin behar du eta ernaldu egin behar du. Eta berriro martxan hasi behar du prozesuak. Baina, normalean, eguraldi epel samarrarekin egiten baldin baduzu, oso ondo funtzionatzen duen sistema da.
Kuriosoa egiten zait prozesua...
Biokimika! Dena da zerekin elikatzen den. Dena oso aztertua dago...
Erlauntzak nahiko hierarkizatuak daude, ezta?
Emeek agintzen dute, arrek ez dute funtziorik. Bai, erreginarekin txortan egin bakarrik eta gero hotzak, freskura hasten direnean, edo gauetan, berotasun pixka bat eman. Ez dut uste beste funtziorik daukanik. Baina agintzen dutenak emeak dira. Eme batek agintzen du. Erreginak jarri duen arrautza horretatik sortuko den ar bat, erlamando bat edo eme bat, erregina bat. Hori bai dela matriarkatua! Total, e!
Udazkenean loraldia bukatzen hasten denean, orduan hasten da asiarra ostia jotzen. Erlamandoak desterratu egiten dituzte bi edo hiru emek, arrak kanporatu eta akabatu egiten dituzte. Ez dute funtziorik eta jan egiten dute. Dagoen probisio bakarra... horrelaxe funtzionatzen dute. Puntazo bat da, eta dena ikusten duzu! Pixka bat jartzen baduzu arreta ordu erditxo bat edo udazkenean... Mundu bat da. Kristoren mundua da.
Arrek elikagaia ez dute bilatzen, ez dira lorez lorez ibiltzen, hor egoten dira, kanpora ateratzen dira, eta horrela. Potoloagoak dira, nabarmen handixeagoak dira. Soinua ere ezberdina dute, Orroa daukate...
Hainbeste lanen artean afizioetarako tartea atera duzu. Kirolean ere topera, ezta?
Bai, herri kiroletan bereziki. 20 bat urterekin, Auzolanen, hor, Astigarragako bentetan, frontoian, bazegoen mutil talde bat, eta beraiek animatu gintuzten. Ikusiz Xanistebanetan neska pila bat animatzen ginela, eskaini ziguten. "Zergatik ez zarete animatzen txapelketan?". Federatu, fitxa egin, astean entrenamendu batzuk egin eta holaxe hasi ginen. Juntatu ginen zortzi-hamar bat neska, eta hasi ginen Auzolanekin batera. Gero Girizia bezala ere oso gutxi. Ez ginen zortzi osatzen. Lau bai, orduan lau lauren aurkako txapelketa ere egiten zen, eta hor parte hartu genuen Girizia bezala.
Eta azkeneko urteak... lesakarrak ere gure egoera berdinean zeuden, zortzi neska ezin osatu... eta Aritxulegiko mugak bota genituen. Beti Gazteren izenean, baina lesakar eta oiartzuar elkarrekin osatu eta elkarrekin bukatu genuen. Nik uste dut 2011n lehiatu nintzela sokatiran azkenekoz, Beti Gazte bezala, Lesakaren izenean. Geroztik arrauna. San Juango batelerekin pixka bat. Nik arrauna egin nahi nuen, baina patroi jarri ninduten, arin samarra nintzelako eta istorio... eta arraunaren ondoren, harri-tirarekin jokatu dut pixka bat.
Gero hor, tartean, udarako jaietan, emanaldi eta erakustaldietan. Eta politena, gainera. Ni ez naiz sekula lehiakorra izan. Beti talde kirola egitea gustatu izan zait. Azkenean, beti talde kirola egin duenak badaki. Familia txiki bat sortzen da, eta egunerokotasunean haiekin konpartitu. Euskal Herriko leku pila bat ezagutzen dituzu.
Sokatiran tiraldiak han eta hemen, arraunean, estropadak kostako hainbat herritan. Kentzen dizu denbora asko, baina eman beste gauza asko.
Eta harri-tirarekin bukatu zen pixka bat. 2016an, 17an esango nuke utzi nituela Herri Kirolak. Adin bat hartzen hasi ginen, eta gorputza orain baserriko lanetarako behar dudalako.
Egia esan, Herri Kirol horietan gorputza landu dudan moduan, ondo etorri zait. Ze baserriko lana ere potentea da, eta ni ez naiz 2 m-ko neska; 1,60ra ez naiz ailegatzen, eta 55 kilo txororekin. Azkenean, lan potenteak, fisikoak dira
askotan baserrian, eta ondo etorri zait egur pixka bat edukitzeko.
Gainera, sokatiraneta ibili zineten Euskal Selekzioarekin?
Nire garaian oraindik ofizialki ez, uste dut gaur egun lortu dela. Hor Nazioarteko Federazioan zeuden direktibako karka batzuek edo zahar batzuek bakean utzi gaituzten arte. Guri tokatu zaiguna da borrokatzea gure ikurrinarekin, trikitiekin, gradetan jarri, triptiko batzuk eraman, ingelesez, frantsesez, alemanez, nazioarteko hainbat tiratzaile zein jenderi banatu. Beraiek ulertzen gintuzten, baina oso ondo, gainera. Euskaldunok soka tiratzeko daukagun teknikara joan dira egokitzen denak. Sokatira munduan bastante potenteak gara. Nik esatea edo guk esatea ez dakit oso ondo dagoen, baina maisu bezala pixka bat guregana egokitzen joan dira. Eta esaten genuen, "lan bat egin beharra daukagu, bai edo bai".
Azkenean, nazioarteko tiratzaile guztiengan sentsibilizazio hori lortu genuen, eta oniritzi bat esanez, hauek euskaldunak dira, hauek ez dira espainiarrak, ez dute Spain letraren atzetik joan behar. Eta urteetako borrokan ondoren, Sakanako tiratzaileek lortu ere zuten. Joko ez-olinpiar gisa kontsideratua zegoen, ez mundialak. Joko ez-olinpiarretako istorio batean ikurrinak atera zituzten eta kendu zizkioten, uste dut dominak. Eta deskalifikatu, ahaztuta daukat. Egia esan, ona izan zen gaia, baina hainbat sokatira talderen lana eta izerdia dago aldarrikapen kontuetan, badirudi ulertu dutela badugula hizkuntza bat eta izaera bat.
Gaiz aldatuz, orain dela 18 urte, justu garai honetan, 2007-2011ko legealdian zinegotzi izan zinen, ezta?
Hainbeste urte pasatu dira?
Bai! 18 urte sartu zinela!
Bai, bada zerbait. Euri pixka bat egin du... ez nintzen pentsatzen jarri horretan, baina legealdiak pasatu dira bai, lau. Hor ibili ginen. Lantegi oso berria. Ez dakit horretarako inor prestatu egoten den. Hor egiten da hasi eta poliki-poliki ikasten joan, dakizun pixarra aplikatzen joan, herriko ezagutzak... Gero, ba, segun ze arlo tokatzen zaizun, eta hor ere ikasi egiten da pila bat. Herriko elkarteekin eta herriko jendearekin lanean. Herriarekin eta herriarentzat. Ahal genuen txukunena egiten saiatu ginen, eta hori ere egin genuen.
Gainera, zuena garai konplexua zen... Potentea izan zen. Martin Beramendiren eta ondorengoak izan ginen. Eta hor etxea harrapatu genuen harrapatu genuen bezala. Arau subsidiarioak zeuden... Badakizu zer zegoen? Ze pototsua zegoen! Haiek denak desegin, berriak egin eta abar. Bai, hor Aitor, Enrike eta Pavel zaharrak ostion papeloia zeukaten. Guk pixka bat igual ez genuen gai horietan hainbeste parte hartu. Bueno, parte hartu bai, baina praktikotasunean hor egon behar zenean bakailaoa mozten, hor beraiek zeuden. Urte gogorrak. Gero krisia. Krisi ekonomikoa ere bai! Eta urte potenteak izan ziren. Gure legealdiko lau horiek, ostias! Gogorrak egin ziren, egia esan, gogorrak.
Ilegalizazioaren urteak izan ziren haiek ere. Ausartak izan zineten, momentu gogorrak zirelako, ezta?
Bai, azkenean, norberak bere izenean amaitu genuen legegintzaldia. EAE-ANV bezala hasi ginen, baina denak ginen toxikoak eta gaiztoak. Momentu gogorrak ziren, baina oso inportanteak ere bai. Hor irauteko eta segitzeko. Etsaia kristoren egurra ematen ari zen alde guztietatik, eta saiatu ginen ahal zen egokiena hor irauten eta iraunez, gurean lanean segitzen. Gure ideiekin eta gure herriari begira. Ba, horixe, ahal zena eginez. Baina, esan bezala, gogorra, nahiko gogorra. Urtebete pasatu genuen pixka bat kokatzen, hasteko, eta gero hasten zara kolpe segurua eta han gauzak egingarri egiten. Eta fruituak ikusten. Igual hurrengo legealdietan hasi ziren gehiago... Zenbait zentzutan edo zenbait istoriotan. Bai,
etxe handi horietako kontuak poliki joaten dira. Ez da egun batetik bestera egiten lana, baina, bueno, horixe, pila bat ikasi genuen eta ibilbideko beste etapa bat...
Otsotarra erre bazara, ezta?
Bai, Irastorzagatik. Gure iturburua Otsua eta Axeia. Eta istorio hori dena Joxe Mari Mitxelena Axeiak kontatua da niri. Ba Zaldibian dago gure iturburua. Irastorza, egia da. Zaldibian jaio zen Irastortzatar bat. Gero Baliarraina joan zen, Goierrin bertan. Eta Baliarraindik etorri omen zen hona. Arlepoko minak. Lehen minak zeuden. Diego Irastorza izeneko bat zela uste dut, eta ni izango nintzateke zazpi edo 8. belaunaldia. Arlepoko minetara etorri zen, baina ez mina barruko lanetara, baizik eta garai hartan minatik ateratzen zuten materiala idiarekin, idi eta lerarekin garraiatzen zuten. Eta gizon hori omen zen idiak maneiatzen oso artista, eta lan horretara etorri zen, minako kanpoko garraio lanetara.
Eta bueno, hemen bikotekidea botako zuen, eta seme-alabak. Eta badakit gero asentatu zirela. Hemen Azku eta Sastin pabiloia. Badakizu Arraskutik gora nola zen beste baserri bat? Erorita dago. Zabalen parean. Hor bi edo hiru baserritan, uste dut bi edo hiru anaia edo asentatu zirela. Horren ondorengoak gara gu. Ni zazpigarrengo edo zortzigarrengo belaunaldikoa naiz. Polita da jakitea zure iturburua non dagoen. Zaldibiako baserritan. Gaur egun Irastorza mantentzen da, eta saldu eta gero ere, Irastorza omen dira baserri horretan. Ez dakidana da izena, eta badut kapritxo egunen batean joateko Zaldibiara.
Otsotarra hasieran eta gero Axeiak eta Otsuak Mitxelena sartu zen tartean, baina uste dut hibridoa dela pixka bat. Berez Irastorza dela handik etorritako jatorrizko abizena uste dut. Arlepoko minetan lanean ari zirela, bi anaia haserretu, ez dakit zer, eta etxeko bidean kristoren liskarra eduki zuten. Handik etxera zetozela, minatik. Eta dirudienez “hik otsua ematen duk, eta hi axeia izango haiz orduan”. Axeiak, Otsuak
Begira, Julen Irastorza Axeia da, eta ni Otsua naiz. Eta nire aita eta Julenen aita Emitan jaioak dira. Bi bizitza dauzka Emitak, hori ez dizut esan. Alderdi bat Otsotarrena eta bestea Axeitarrena Eta total, Irastorzatarrak. Larria Baserritik etorri zen Otsua eta Axeia ez dakit nondik etorriko zen.
Mitxelenatarrena nondik atera zen?
Hor emakume bat sartu zen tarteko, Mitxelena edo ez dakit. Hori Axeriari galdetu beharko diozu. Kontatu zidan bere garaian, e! Bidali zidan zuhaitz genealogiko guztia. Ostion lana eginda dauka Joxe Marik. Flipas. Flipas. Ze informazio eta ze zera daukan, bai, baina kuriosoa da. Gure iturburua. Zaldibian, Goierriko baserri batean.
Bukatzen joateko... Oiartzunek festa dezente izaten ditu eta Karrikan edukitzen dituzue. Olentzeroak direla, ihoteak, amabirjinak... Bai! Gustatzen zait parte hartzea. Ihoteetan azkenaldian ez dut parte hartu. Ondorengo parrandatxora igual igo izan naiz. Baina bai, egia esan, jaietan kristoren ekipoa gaude, kristoren kuadrilla gaude. Lana egin behar da, baina azkenean lana festa bihurtzen dugu. Eta gazteak ere heldu zaizkigu atzetik. Zaharrak ere bai. Adin ezberdinetako jendea juntatzen gara. Oso-oso talde polita gaude, eta, egia esan, pila bat disfrutatzen dugu, familia txikia bezala sentitzen gara. Eta karrikan, egia esan, oso giro polita daukagu. Elkartearen bueltan biltzen gara asko. Pandemiaren ondorioz ere, igual gehiago erabiltzen hasi gara soziedadea, eta auzoan gelditzen.
Gaztea ez, gaztea joan egiten da, baina pixka bat gure inguruko adinekoa-eta ez. Gehiago etortzen da soziedade aldera. Egia da gurasoak zahartu zaizkidan heinean, ni ere gehiago asentatuta nagoela, lotuago nagoela. Lehenago libreago ibiltzen nintzen. Hainbat istorio egin ditut horregatik, gurasoak egin dutelako lan pila bat, orain arte dena. Ni txirin-txirin ibili naiz, eta zahartzen joan diren heinean, beharrak eskatu duelako asentatu behar izan dut. Alaba bakarra naiz. Akaso izan banitu senide batzuk, beste bide bat hartuko nuen, baina oso gustura, oso harro, pribilegiatua ere sentitzen naiz. Beste momentu batzuetan dena por saco hartzera bidaliko nuke, baina denei gertatzen zaigula uste dut, daukagun bizimoduarekin. Gorabehera asko izaten dituelako biziak. Bai, egia esan, kontentu bizi naiz. Hau oso motza da, eta kontentu bizi beharra dago!
Elkarrizketaren egilea: Jexux Olaziregi Bagües
BAZEN BEHIN liburutegi bat
Bazen behin liburutegi bat. Bazen behin liburutegi bat horma urdinekin. Bazen behin liburutegi bat horma urdinekin, eta herri batekin. Bazen behin liburutegi bat horma urdinekin, eta herri batekin, eta amets batekin edo askorekin
Ezer ez dago idatzita, idazten den arte. Lumaz idatzi nahi izan dugu liburutegiaren kapitulu hau, astiro-astiro, hizki txikiz, baina ezerk ezabatuko ez duen tinta beltzez. Ku-ku elkartetik halaxe izan behar zuela sinesten genuen, eta gure konplize egin zen Oiartzungo Udala. Liburuzainak batu zitzaizkigun abenturara, baita Juntura arkitektuen kooperatiba eta Aise taldeen bidelaguntza ere guretzat Edurne eta Garoa bezala ezaguna-
goak . Elkarrekin jarri genuen martxan "Bazen behin liburutegi bat" izeneko parte-hartze prozesua, herritarren ahotsarekin, udal liburutegia komunitatearen behar eta nahietara egokitzeko.
Irailean hasi ginen lehen hizkiak idazten, Arizmendienean, hango zuhaitzen itzalen argitan, bertan aurkeztu genuen irailetik ekainera arteko parte-hartze prozesua. Urrian ekin genion liburutegia birpentsatzeari, herritarrekin eta herritarrentzat egin genuen lehen saio parte-hartzailean. Azaroan, bizkotxo usaineko kafe tertulia dastatu genuen adineko pertsonekin, urte adina esperientzia duten pertsonekin. Abenduan, gazteen ahotsa entzuten saiatu ginen, saiatu, ez genuen
lortu zer demontre, ondo atera ez zaiguna ere kontatuko dugu . Urtarrilean, Gizarte Zerbitzuetako langileekin bildu ginen, Zaintzadirekin eta Berdintasun teknikariarekin, liburutegira iristen ez diren horiei liburutegia nola iritsarazi pentsatzeko. Ondare mahaikoekin ere elkartu ginen, eta kapera ezagutu genuen, ezagutu benetan. Otsailean, Asanblada Feministarekin eta Killirikupeko Emakumeekin bildu ginen, prozesu parte-hartzaileari ortzadarraren kolorea emateko: ahots moreak, ile urdinak eta bihotz gorri-gorriak. Martxoan, herritarrei zabaldutako bigarren saio parte-hartzailearen txanda iritsi zen, lehenengoa bezain parte-hartzaile zoragarria izan zen 3 orduko saioa motz geratu zitzaigula sentitzea Apirilean Urmendiko klaustrokideekin elkartu ginen 0-3 adinarekiko begirada zainduko duen haur gune bat imajinatzeko. Urmendiko, Elizaldeko eta Haurtzaroko haur eta gazteen ametsak biltzen ere hasi ginen, amets ametsak, benetakoak, mugarik gabeko horiek. Maiatzean egin genuen azken parte-hartze saioa, eta imajinatutako guztia ikusi, ukitu, moldatu, berregin eta miretsi ahal izan genuen. Eta ekainean bizitako guztia ospatu genuen, parte-hartze prozesuaren amaierako ospakizuna egin genuen, amaierak ere ospatu egin behar direlako; eta amets komunitario baten argazkia erakutsi genion herriari.
Ez da erraza izan ez genuen besterik espero . Saioak prestatu behar izan ditugu, dinamikak asmatu, herritarrengana iristeko estrategiak pentsatu, bideak egin, bideak desegin, informa-
zioa bildu, liburuak irakurri, lo gutxi egin, hitzaldiak entzun; jendea konbentzitu behar izan dugu, ordutegiekin eta egunekin tetrisak egin, kartelak diseinatu, saioetarako bizkotxoak kozinatu, ura irakin infusioetarako, eskerrak eman, eta barkamena eskatu, eta kontatu ezingo genituzkeen bilera asko asko asko egin.
Plastilinazko bihurtu dugu liburutegia gure ametsetan, harrizko hormak bota dizkiogu. Leihoak zabaldu eta barrura putz egin dugu arnasa emateko, eta paperezko hegoak dituen bihotz bat jarri bizitza emateko. Pentsatzeko, eztabaidatzeko eta adostasunak lortzeko espazio bihurtu dugu liburutegia, ametsen aterpe. Amestu ditugu zuhaitzak liburutegi barruan, alfonbrazko sabaiak, belarrezko zoruak, eta kristalezko hormak. Baina amestu dugun edozer gauza baino ederragoa izan da elkarrekin amestu dugula sentitzea.
Parte-hartze prozesuaren amaiera lehen kapituluaren amaiera bakarrik izan da, jarraipena duen amaiera bat, amaieren ondoren datoz hasierak. Barruan bizitza daraman eta bizitzak daramatzan liburutegia etengabe doa eraldatzen. Elkarrekin imajinatu dugun guztiaz gain, oraindik, elkarrekin imajinatzen jarraituko dugun guztia geratzen zaigu idazteko. Izan ere, bazen behin liburutegi bat…
Ku-ku haur literatur ekimena
OLARRI Dantza Taldea
2024-2025 denboraldia bizia eta emankorra izaten ari da Olarri Dantza Taldearentzat. Urtez urte bezala, gure helburu nagusia Euskal Dantzak eta gure kultur ondarea zaindu, landu eta zabaltzea izan da. Ilusioz eta gogoz aritu gara lanean, entseguetan zein emanaldietan, eta gure lana bai Oiartzunen bertan bai kanpoan ere erakusteko aukera izan dugu.
Urtean zehar hainbat ekimenetan parte hartu dugu, egun taldeak duen indarrari esker. Ondorengo orrietan 2024-2025eko denboraldian bizi izandako jarduera eta momentu nagusiak bildu ditugu.
Baionako Sanferminak (Uztailak 13, Baiona)
2024ko Sanferminetako emanaldi honek kutsu tradizionala izan du nabarmen. Baionan ospatu den ekitaldian, taldea 15 dantzarik osatu dugun arren, 3 txistulari izan ditugu lagun ordubeteko emanaldian; horien artean, Euskal Herriko txapelduna den Leire Retegi txistularia, non bere pieza bat ere eskaini duen, txistuaren eta atabalaren laguntzarekin.
Emanaldi honen bidez, gure herriko tradizioak eta dantza estiloak erakutsi ditugu, eta Gipuzkoako dantzak ez ezik, beste Euskal Herriko zenbait probintziatako dantzak ere jorratu ditugu. Fandango eta arin-arin koreografia berezi batekin amaitu genuen emanaldia, ikusleen festa giro horrekin bat egiteko.
Xanistebanak (Abuztuak 4, Oiartzun)
Urtero bezala, Oiartzungo festetan parte hartu dugu, eta aurtengoan, Iparraldeko dantza tradizionalak izan dira protagonistak; horien artean, Lapurdiko makil dantza eta Zuberoako makil dantza. Horretaz gain, Euskaldunak eta Sorginak dantza ere eskaini dugu, Nafarroa Garaiko dantza tradizionaletako bat, zehazki, Luzaidekoa;
ikusleek kultura, tradizio eta dantza ezberdinetan murgiltzeko aukera izan zezaten.
Erdi Aroko Azoka (Irailak 21, Oiartzun)
Bigarren urtez Erdi Aroko Azokan parte hartu dugu, eta aurten Ezpata Dantza izan da emanaldiaren funtsa. Azoka horretan, herriko tradizioak eta historia berpiztu nahi izan dugu dantza bidez, herriko kulturaren oinarrizko pieza tradizionalak herritarrei eskainiz.
Euskal Herriko Dantzari Eguna (Urriak 5, Karrantza)
Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna Karrantzako Haranan ospatu da aurten. Euskal Herriko kultura eta tradizioen erakusgarri izan ohi da egun hau, hainbat taldek parte hartu baikenuen bertan; dantza tradizionalak sustatzeko eta Euskal Herriko dantza taldeak elkartzeko. Horien artean, Gipuzkoan ohikoak diren zenbait dantza dantzatu genituen; hala nola, Jorrai Dantza eta Uztai Txiki. Egonaldia dantza taldeen arteko ikuskizunetik haratago doa, gure kultura indartzeko eta ospatzeko eguna ere bada eta.
Txerri Eguna (Abenduak 14, Oiartzun)
Txerri Eguna izan da 2025eko denboraldiaren hasieran Olarri taldearen indarraren erakusgarri. Bizkaiako Dantzari Dantzako hainbat pieza aurkeztu ditugu 2 taldek, guztira 16 dantzarik, eta Madalensoro Pilotalekuko plaza betearekin.
Ekintza honen bidez, dantza taldea indartsu eta bizirik dagoela erakutsi nahi izan genuen, dantza tradizionalen bitartez herriko kultura gailenduz.
Maskaradak (Martxoak 23, Urdinarbe)
Joan den urtean hasi ginen maskaradetara joateko autobusa antolatzen, eta aurten ere bertan izan gara. Egun osoko ibilaldia da, eta Haurtzaro Ikastolarekin batera atera dugu aurtengo autobusa; ikastolako eta herriko familia, guraso, haur, irakasle eta gazteak izan gara aurten Urdinarben.
Oiartzungo Dantzari Eguna (Apirilak 12, Oiartzun)
Oiartzungo Don Eztebe plaza izan da 2025eko lehenengo Dantzari Egunaren gune nagusia.
Euskal Herriko hainbat txokotako taldeak etorri dira, eta ondorengo hauek izan ditugu herrian: Eskoriatzako Gorosarri Dantza Taldea, Donostiako Goizaldi Dantza Taldea, Errenteriako Ereintza Dantza Taldea, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Berako Gure Txokoa Dantza Taldea eta Hendaiako Akelarre Dantza Taldea.
Horietaz gain, Kataluniako hiru talde ere izan ditugu gurean, besteak beste, Esbart Santa Eulàlia Dantza Taldea, Drac de Banyeres del Penedès taldea eta Ball de Bastons de l’Arboc Dantza Taldea.
Egun osoko ekintza izan da, eta goizean zehar taldeek herriko kale eta auzoak beraien ohiko dantzekin alaitzeko aukera izan ondoren, plazako ekitaldi nagusiari ekin diogu. Kattalin Arabolazak eskainitako bertsoekin jarraituz, hain ezagunak diren Agurra, Agintariarena eta Yon Oñatibia oiartzuar konpositorearen Herri Dantzak osatu dute eguerdiko zita. Amaitzeko, Kataluniako taldeek ere dantza bana eskaini dute.
Denok batera bazkaldu ondoren, Soinuenearen laguntzaz antolatutako dantzaldia izan dugu Don Eztebe plazan, Tiriki Trauki Fanfarrearen eskutik; eta gauari amaiera emateko, Gabezin taldeak ere kontzertua eskaini du.
Gure kultura indartzea zen egunaren funtsa, eta elkarrekin gozatzea!
Hernaniko Dantzari Eguna (Maiatzak 11, Hernani)
Hernaniko Dantzari Eguna urteroko hitzordua da Olarrirentzat, eta aurten ere bertan izan gara. Eguna Hernaniko kaleetan dantzatuz hasten dugu, eta herriko plazan eskainitako ekitaldi nagusiaren ondoren, bazkaldu eta arratsaldeko erromerian gozatzeko aukera izaten dugu.
Urtean zehar parte hartu dugun ekitaldi eta jaialdi guztiek Euskal Dantzaren indarra eta bizitasuna erakusten dute, eta batez ere, herriko dantza taldea den Olarriren elkarlana eta gogoa. Datorren urtean ere ilusioz eta indartsu, gure kulturaren transmisioa eta Euskal Dantzaren iraupena lehen planoan izango ditugu!
OLARRI DANTZA TALDEA
Ibargain Musika Eskola
Iaz idatzi genuen bezala, Ibargain Musika Eskolak murrizten jarraitzen du jende kopuruari dagokionez, baina lerro hauetan erakutsi nahi dugu ilusioak, musikarekiko maitasunak eta horrek sortzen duen giroak osasuntsu jarraitzen dutela Oiartzunen.
Pianoa, akordeoia, tronpeta, klarinetea, biolina eta biolontxeloa irakasten jarraitzen dugu, hainbat instrumentu eta ganbera-talde, abesbatza, musika-hizkuntza eta musika-informatikarekin batera.
Zoritxarrez, gure flauta irakasleak jakinarazi zigun ikasturte honetan ezin gintuela lagundu, eta txirula emateari uzteko erabakia hartu genuen, nahiz eta, zorionez, gure ikasle gehienek gure instrumentu taldeetan parte hartzen jarraitzen duten lortutako mailari esker, bai Udalak utzitako Karrikako aretoan, bai Aialde 8ko gure egoitzan.
Aipamen berezia merezi du Idoia Emparanek, urte askoan solfeoa, harmonia eta analisi musikaleko irakasle izan den honek. Merezitako lanerretiroaz gozatzen du, nahiz eta gure kontzertu eta jarduera guztietara joaten jarraitzen duen. Eskerrik asko, Idoia!
Azaroaren 2an Txondorra piztu zen IrriSarri Landen, Arantzan. Iaz gure Taupadak Taldea etorri bazen, aurten bakarlari moduan ausartu zen Sergio Muñoz, bai biolinarekin, bai gitarra eta ahotsarekin, testu honekin batera doan argazki bitxian ikus daitekeen bezala.
Aurten ere, Santa Zeziliak "behartu" gintuen plazara gure instrumentu eta kantuekin ateratzera. Azaroaren 21eko arratsaldeko seietan
Furra furra, Epo i ta i taie eta Kanta Kantemus eskaini genituen beste doinu batzuen artean eta jarraian Ibargain Elkarteko gure bizilagun adeitsuengana joan ginen txokolatea hartzera eta piruletak banatzera.
Gabonetako kontzertua Landetxen izan zen, abenduaren 20an, eta beste behin, zorionez, edukiera arazo txikiak izan genituen. Batzuek izugarri gozatu genuen Mesias Sarritan delakoa berreskuratzean, hainbeste urtetan kontzertu hau Elizan amaitzen genuelarik.
Nabarmendu behar da, halaber, bi guraso, bi ama, ikasle ohiak eszenatokian gonbidatuak izan zirela, eta benetan hunkigarria izan zen semealabekin atrila partekatzen ikustea.
Urtarrilaren 31n Concha Murguiari omenaldia egin zitzaion, eta bertan, beste behin, gure ikasle beteranoenek parte hartu zuten.
Otsaila da guretzat pianoaren hilabetea, 30 urte baino gehiago daramatzagulako Donostian hainbat urtez egin diren lehiaketetan parte hartzen, ondoren Andoaingo Jaialdian eta azken urteotan egoitza partekatuetan. Aurten Errenteriara joan ginen eta bertan, 22an, gure pianistak egon ziren euren artea eskaintzen. Aurretik, beti bezala, bere doinuak eskaini zizkiguten 14an Landetxen, bere prestaketa ondo bukatzeko.
Martxoa eta apirila maiatzeko kontzertuak prestatzen ematen ditugu. Aurten Landetxen izan dira berriro. Maiatzaren 28an bakarlarien eta ganbera-talde txikien kontzertua eskaini genuen. Azpimarratzekoa da guretzat, irakasleontzat, zein atsegina den urte batzuk lehenago beren ikasketengatik Eskola utzi zuten ikasleak itzultzea, musikaren zaletasunari eta ikasketari seriotasunez eustea eta gure kontzertuetan berriro parte hartzea.
Hilaren 29an eta 30ean Gaztetxoen Kontzertuak eskaini genizkien Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleei, eskola orduetan. Bertaratutakoen erantzuna bikaina izan zen, eta areto osoa "Oiartzun denon Herria" kanona abesten ari zelarik
bi kontzertuen amaierak oso ederrak izan ziren, gogoratzeko modukoak.
Hilaren 30ean, baina oraingoan arratsaldeko zazpietan, gure talde poperoenek eta rockeroenek parte hartzen duten kontzertu-jaialdia eskaini genuen. Guztioi iritsiko zaigu merezitako lan-erretiroa, eta oraingoan Juan Garmendiaren txanda izan da; oso hunkigarria izan da agertokian hainbeste urtez “dena ematen” egon den pertsonaren agurraren unea. Ondo izan, Juan!
Hilaren 30ean Landetxen eskainitakoa motz gelditu zitzaien 3, 2, Band! Taldea eta Amaitaswing Taldeari eta Irun kafetegira joan ziren ekainaren 6an, bertan zeuden entzuleak euren doinuekin alaitzera. Ziur aski bere zuzendari, moldatzaile eta animatzaile Juan Garmendiaren azken emanaldia izan zen. Denborak esango du.
IBARGAIN MUSIKA ESKOLA
LARTAUN ABESBATZA 60 urtez kantuan
2024an Lartaun Abesbatzak 60 urte bete ditu, ez da alajaina marka makala! 1964an 80 bat oiartzuar gazte elkartu zirenean lehen aldiz kantuan aritzeko Yon Oñatibia maisuaren zuzendaritzapean, inor gutxik usteko zuen taldeak horren ibilbide oparoa izango zuenik. Egun, abesbatzen mundua gainbeheran dagoen honetan, Lartaun Abesbatzako kideok mugarri hori ospatzeaz gain herriari kultura ekarpena egiten jarraitzeko asmoa ere erakutsi nahi izan genuen. Horretarako, urteko azken hiruhilekoan ekitaldi bana antolatu genuen.
IRAILA: KANTU BAZKARIA
Irailaren 21ean Karrikako Artasoro elkartean batu ginen Lartauneko kideok eta gurekin animatu ziren herritarrak, kantu bazkaria egiteko. Denei abesbatzak prestaturako zapi urdinak jantzi eta mahai bete abeslari izan ziren kanturako zaletasunak bultzatuta koruaz gain bertaratu
zirenak eta musikari talde bikaina, giroa alaitu zutenak. Arkaitz Miner eta Maiana Belaunzaran biolinarekin eta Xanet Arozena gitarrarekin zirela kantu herrikoiak kantatuz igaro genuen bazkaria eta bazkalostea.
Ekintza hain izan zen positiboa, Lartauneko kideek zein bertaratutakoek errepikatzea eskatu zutela, eta urtero egiteko modukoa zela adierazi zuten. Izango da beraz aukera gehiago elkarrekin gustura kantuan aritzeko, gure aldetik horixe egiten jarraitzeko asmoa baitugu. Mila esker bertaratu zineten guztiei eta animatu, gainontzekoei.
URRIA: BARTZELONAKO BISITA
Urriaren 20an jaso genuen Bartzelonako Lavinia abesbatzaren bisita Oiartzunen. Urtebete lehenago Katalunian beso zabalik hartu gintuzten bezala, gu ere halaxe hartzen saiatu ginen gure lagun katalanak. Landetxeko emanaldia etxekook hasi genuen eta ondoren Laviniakoek abestu zuten Elisenda Saladriguesen zuzendaritzapean eta Eneko Amundarain pianoan lagun zutela. Obra eta konpositore klasikoetatik hasi ziren, eta ondoren musika katalanera igaro ziren, baina euskal musikari ere keinua egin zioten Jose Olaizolaren Haurtxoa Sehaskan abestuz. Kontzertuari amaiera bi taldeek elkarrekin Mai-
tia Nun Zira eta El Rossinyol abestuz eman zioten. Emanaldiaren ondoren elkarrekin mokadutxoa egin eta abesten jarraitzeko aukera izan genuen. Giro ederrean aritu ziren bi taldeak eta berriro ere Bartzelonara joateko gonbita jaso genuen, bi abesbatzen arteko adiskidetasunaren seinale.
AZAROA: CANTA LAREDO ABESBATZA OIARTZUNEN
Azaroaren 17an Canta Laredo Abesbatza izan genuen gonbidatu. Samara Oruñak zuzentzen duen Laredoko abesbatza historiko honen lehen bisita zen gurera eta ilusioz prestatu zuten Landetxen eskainiko zutena, Lartaunen urteurrenaren programazioaren barne zeudela jakitun. Berriro ere Lartaun hasi zen kantuan, ondoren Kantabriako lagunei tartea uzteko. Pianoan Isabel Castillo aritu zen lagun egiten eta Marta Gomez eta Nacho Sanchez bakarlari lanetan, eta denetariko obraz osatutako egitaraua eskaini zuten. Jesus Gavito asturiarraren La Leyenda del Segadorek txalo zaparrada ugari jaso zuen, eta baita Laredoko abesbatzako aurreko zuzendari batek moldatutako Habanera Pejinak ere. Euskal Herriari keinu Javier Bustoren bi abesti abestuz egin zuten, eta amaieran eskaini zuten Don Gil de Alcalá abestiak entzule ugari jarri zituen kantuan.
Elkartruke honen buelta Lartaun Abesbatzak 2025eko maiatzean egitea adostu zuten, Laredon egiten den Primaveras Musicales Pejinas musika ziklo entzutetsuan. Bertako udalak zein Kantabriako Gobernuak laguntzen duten ziklo horretan parte hartzeko aukera eman izana ederra da zalantzarik gabe Lartaunentzat.
ABENDUA: ETXEKOEN EMANALDIA
ETA ESTREINALDI BAT
Azkenik, abenduaren 14an etxekoen emanaldi osoaren txanda iritsi zen. Lartaun Abesbatzak
Haurtzaro Ikastolako abeslari taldetxo bat gonbidatu zuen emanaldiaren tartean Gabon kanta batzuk abestera, izan ere, abesbatzak egun horretarako prestatu zuen egitaraua bi zatitan banatu zuen.
Lehen zatian Tollite Hostias eta Illuxit Nobis Hodie latinezko abestiak eta abesbatzaren 50. urteurrenerako Javier Busto konpositoreak idatzitako Argia abestu zituzten, Guridiren Hator Hator abestiarekin batera. Ondoren aritu zen Haurtzaroko ikasle taldetxo bat Din Dan Don eta antzeko Gabon kantuekin ikusleak txaloka eta dantzan jartzen. Bigarren zatia Gaur Gabon Arratsa abestiarekin hasi, Abenduko Hilaren izenekoarekin jarraitu, eta emanaldiaren amaieran pianoarekin lagundutako bi kantu eskaini ziren: The Shepherd´s Carol, Dan Forrestena, eta Gabon Hitzak, Iker Gonzalezek abesbatzaren 60. urteurren horretarako bereziki idatzitako obraren estreinaldia. Biak Eneko Amundarainek lagunduta.
Lartaunen urteurrenari eta ospakizunei itxiera emateko modu ezin hobea izan zen abenduko emanaldia eta aipatu obraren estreinaldia, izan ere, Zumaiako konpositoreak Xabier Leteren testu bat aukeratu zuen musikatu eta abesbatzari idazteko. Testuaren amaierako hitzek horrelaxe diote:
“…Begietatik begietara ixur bakea elkarri, gure barnea bihur ez dadin gizagabetuen harri”
Garaiotarako, zalantzarik gabe, testu aproposa eta Lartaunek herriari uzten dion kantu formako ekarpena, gerorrek ere kantuan jarraitzeko asmoa baitugu.
LARTAUN ABESBATZA
TXINALKA Antzerki Taldea
Txinalka Antzerki Taldeko kideok urtero bezala antzezlan berri bat aurkeztu genuen ekainaren 1ean Landetxeko kultur aretoan.
Iaz Ibiza aldean ibili ginen Lur Kortak zuzendutako Las Palmeras antzezlanaren jarraipena eskainiz eta ikusleen irribarreak eraginez. Aurten beste antzezlan bat aurkeztu dugu: Gaizkiulertuak. Izenak adierazten duen bezala, gaizkiulertu asko izan ditugu antzezlanean: amodioa, intriga, suspentsea… hori guztia umore puntuarekin.
Urtero esaten dudan moduan, ikusle finak eta leialak ditugu eta beti adierazten digute barrea eragiteko antzezlana aurkezteko, elkarrekin barre egin eta ongi pasa dezagun. Orain Landetxeko kultur etxea daukagu eta gozada bat da eszenatoki berri horretan antzezlana eskaintzea.
Gure helburu eta erronka da urtean behin antzelan berri bat aurkeztea. Gure artean oso giro ona daukagu, entseguetan oso ongi pasatzen dugu eta barre asko egiten dugu.
Karaez kaleko lokalean entseatzen dugu astean behin, eta norbait animatuko balitz, ateak irekita dauzka, lasai etorri dadin.
Espero dugu aurtengo antzezlanarekin ere asko gozatuko zenutela, guk behintzat horrela egin dugu eta. Txinalka Antzerki Taldeko partaideak iazko berdinak gara, eta urte mordo bat goaz elkarrekin. Hauek osatzen dugu taldea:
Amaia Ibarguren-Jexux Gonzalez-Joxe Migel Lopez-Maite Odriozola-Marga Maritxalar-Nati Gonzalez eta Pili Arbelaitz.
Zuzendaria: Lur Korta
Urtean zehar ere antzezlan emanaldi ugari daude Landetxeko aretoan, elkar ikusiko dugu esperantzarekin agurtzen zaituztegu.
Txinalka Antzerki Taldea / Joxe Migel Lopez
AUNTXA Trikiti Eskola
Urtero bezala idatzi honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoeneko hogeita hamahiru urte dira ELIZALDE HERRI
ESKOLAn trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guztiari: irakasle, ikasle,guraso eta abarri. Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako.
Aurtengo kurtsoari dagokionez, hainbat emanalditan parte hartuko dugu: San Tomas egunean, Gabonetan, kuestaziyuan, Euskal Herriko Trikiti egunean Agurainen, maiatzaren 10ean Irungo Sagardo Egunean, Maiatzaren 24an Irungo Zabaltza plazan erromeria bat antolatu dugu gure ikasleekin, Ekainaren 1ean Irungo Anaka auzoko festetan joko dugu eta uztailean Oiartzunen eskainiko dugun elkartrukatze jaialdia kontzejupean.
Trikiti irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:
1. Zenbakien bidez: gaur egun metodorik erabiliena eta praktikoena da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.
2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau tri-
kitia irakasteko lehenbizi erabilit zena da, garai batean horrela irakasten baitzuten trikitia jotzen.
3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa.
Bukatzeko esan beharra daukat zuetako norbaitek trikiti behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta.
Trikiti edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510 zenbakira; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, astearteetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN.
Besterik gabe, agur bero bat Oiartzuar guztioi Auntxa Trikiti Eskolaren izenean.
Iñaki Aranaga www.auntxatrikitieskola.com
INTXIXU AEK EUSKALTEGIA talde berriak sortzen
Inoiz baino izen emate gehiagorekin ekin genion ikasturteari. Izan ere, aurtengo kurtsoan jubilatuen talde bat sortzeko erronka genuen. Horretarako, Gazte Izanak elkartearekin harremanetan jarri ginen, eta beso zabalik hartu gintuzten. Gure asmoen berri eman genien, eta ideia ona zelakoan, deialdia zabaldu zuten. Eta erantzuna ezin hobea izan zen, bi talde atera baitziren: euskalduntze talde handi bat eta alfabetatze talde bat.
Eskola horiek ondo joan dira, eta ikasleak zein irakaslea pozik agertu dira. Gainera, orain arte egin ez den ekimen bat sortu da: Elizalde ikastetxeko gazte talde bat eta gure erretiratu taldea elkartu ziren elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko. Hain gustura egon ziren, non kurtsoan zehar gehiagotan errepikatu duten esperientzia hori. Oso aberasgarria dela diote, eta jakin badakigu gazteak ere primeran egon direla.
Bestelakoan, ederki joan da ikasturtea. Arestian aipatu bezala, inoiz baino izan emate handiagoa izan dugu: 120 ikasletik gora. Maila gehienetako taldeak eduki ditugu, eta, urtero bezala, eskolaz kanpoko ekintza mordoa egin dugu: taldeen arteko pintxo lehiaketa, Beloaga Gaztelura txangoa, irrati tailerra (podcasta sortu dugu Oiartzun irratiaren laguntzarekin); hitzaldia Zaporeak elkartearekin, trikikantujira Euskaraldiarekin, afrikar dantza tailerra, bikoizketa lehiaketa,...
Bukatzeko, datorren ikasturterako beste erronka bat dugu: mintzalagun egitasmoa martxan jartzea. Izan ere, Oiartzunen euskararen erabilera behera doa urtetik urtera, eta hori geldiarazi behar dugula pentsatzen dugu. Horregatik, dagoeneko martxan jartzen hasi garen egitasmoa indartzea izango dugu helburu. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren laguntza, denon artean ez bada, ez dugulako lortuko herria euskalduntzea!
HERRI HAU SORTZEN JARRAI DEZAGUN EUSKARATIK TA EUSKARAZ.
AEK Intxixu euskaltegia
OIARTZUN IRRATIA herritar guztien bozgorailu
izateko lanean
Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena aldaketa eta eraberritze urte izan da. Ibilbidean “geldialdi” bat eginez hasi genuen 2024a. Komunikazioan arituak eta adituak diren pertsonekin bildu ginen, haiekin eseri, pentsatu, partekatu, sortu eta bideari indartsu ekiteko saio batzuk egin genituen urte hasieran. Oiartzun Irratiaren proiektua ezagutarazi, indarguneak nabarmendu eta ahulguneak indartzeko ariketa aberatsa izan zen.
Hiru helburu estrategiko definitu genituen Oiartzun Irratiarentzako: lehenik, herritarren erreferente izatea; bigarrenik euskararen erabileran eragitea; eta azkenik Oiartzun Irratia kudeatzen duen Hitz Hots Kultur Taldea Elkartearen egitura indartzea. Bide-orri horretan sakonduz, autofinantzaketan eta digitalizazioan pauso garrantzitsuak emateko urtea izan da 25. urteurrenarena.
Urteurren festa
2024ko uztailaren 13an urteurren festa zoragarria ospatu genuen! Parte-hartze zabala egon zen, giro alaia, eta denetariko ekintzak: puzgarriak eta haurren txokoa; herri-kirol desafiyua gazte eta helduen artean; entzuleei omenaldi ekitaldia; herri-bazkari jendetsua; Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldia; Kopla txapelketako finala eta sari banaketa; bingoa herriko establezimenduek emandako sari mundialekin; ondoren Dantzal Sound eta Muxkerren dantzaldia eta bukatzeko, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia. Egun arrakastatsua izan zen eta balorazio oso positiboa egin genuen, bai aurre prestaketaz, baita egun berean bizitakoaz. Eta batez ere, gure esker ona adierazi nahiko genieke modu batera edo bestera urteurren jaia antolatzen laguntzen aritu zirenei eta parte-hartzaile guztiei.
Haurren txokoa.
Desafiyua, beteranoak.
Desafiyua, gazteak.
Joxe Leon-Irati.
Bazkariko langile batzuk.
Kopla txapelketaren finala.
Entzuleei omenaldia.
Kopla txapelketan, finalaz gozatzen.
Entzuleei opari banaketa. Bingoa.
Entzuleei opari banaketa. Muxk3r-soundall.
Entzuleei bertsoa kantatzen.
Tio Teronen Semeak.
Ekimen berriak
Oiartzun Irratiko ekimen berriei dagokionez, 2024 hasieran Intxixu AEK-ko ikasleekin irrati tailerrak burutu genituen. Lehenik Oiartzun Irratia ezagutzeko saio bat eskaini genien (historia, funtzionamendua...) eta ondoren ikasle talde ezberdinen artean podcast bat osatu zuten, Korrika ekimenaren testuinguruan emititu eta sare sozialetan partekatu genuena. Arrakastatsutzat jo genuenez ekimena, 2025ean ere errepikatu genuen, baina aurtengoan Euskaraldiaren testuinguruan.
Bestetik, Oiartzun Irratiaren 25 urteko ibilbidea ospatu eta 2025. urtea indartsu hasteko, aurkezpen ekitaldi berezi bat antolatu genuen urtarrilean: Oiartzun Irratia Ga-La. Zuzeneko irratsaio baten itsura izan zuen ekitaldiak, eta helburua webgune berriaren bidez programazio ezagutarazi, irratiko kolaboratzaileak aurkeztu, musikarekin alaitu eta herriko komunitatearekin tarte atsegin bat pasatzea izan zen. Lehiaketarako tartea ere izan genuen noski, eta herriko establezimenduek eskainitako sari mundialak zozketatu genituen bertaratu zirenen artean. Gainera zuzeneko musika izan genuen, lehenik
Ane Badiola eta Joxe Leon Amigorenaren eskutik, eta Lehiaketa bukatzean, Alaitz eta Maiderrek jarri zioten sorpresaz ginga ekitaldiari. Ondoren Ibargain elkartekoek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan genuen parte-hartzaile guztiok.
Honez gain, Oarso Bidasoko HITZArekin elkarlan berri bat abiatu genuen martxoan, Paperak Galdu Gabe mahai-inguru zikloari ekinez. Lehenbizikoa Feminismoa Oarsoaldean, gaur solasaldia izan zen Landetxen. Bi hedabideok zuzenean eskaini genuen sare sozialetatik emanaldia, eta herritarrek ere bertaratzeko aukera izango zuten. Mahai inguruan Uxue Barrenetxea Bruño oiartzuarra, Laia Urretabizkaia Mitxelena oreretarra, eta Eba Ibañez Rozadilla lezoarra izango ziren hizlari. Bestalde, Oiartzun Irratiko eta HITZAko kazetariok gidatu genuen hizketaldia. Aurreran-
Itsaso-Alain.
Ikusleak.
Joxe Leon-Ane.
Andriak plazara!
Liburuak hitz eta Pitz.
Alaitz eta Maider.
Paperak galdu gabe.
tzean hala ere, mahai-inguru gehiago izango dira, eskualdeko eta herrietako gai interesgarriak sakonean plazaratu, eta zabaltzeko asmoz.
Batzar orokorra
Abenduaren 12an bestalde, Oiartzun Irratiak Batzar Orokorra ospatu zuen udaletxeko pleno aretoan. Lehenbiziko aldia izan zen gisa horretako batzar irekia antolatzen genuela. Hogei lagun inguruk hartu genuen parte batzarrean: Oiartzun Irratiko entzuleak, irratsaioak egiten dituzten kolaboratzaileak, Irratia kudeatzen duen Hitz Hots Kultur Taldea Elkartearen zuzendaritzako kide berriak eta langileok bildu ginen giro lasai eta atseginean. Batzar Orokorraren helburua Oiartzun Irratiko komunitatea elkartzea zen eta kideekin 2024ean Oiartzun Irratiak aurrera emandako ekintzen berri ematea eta balantze ekonomikoa azaltzea. Honez gain, 2025eko egitasmoak eta aurrekontua partekatzea zuen xede bilerak. Batzar ireki hau, urtero abenduan ospatuko den ekimena izango da.
Irratsaio berriak
Herriko eragileekin batera askotariko gaiak jorratzen dituzten irratsaio berriak gehitu ditu Oiartzun Irratiak bere eskaintzara. Zuzeneko emisioaz gain, irratsaio guztiak nahieran entzun daitezke sare sozialetan eta www.oiartzunirratia.eus gunean.
2024Ko maiatzean adibidez, bertsolaritza ardatz duen Aitziyo irratsaioari ekin zioten Kattalin Arabolazak, Peru Alijostesek eta Egiar Otegik. Hilean behin bertsozale bati elkarrizketa egiten diote, bertso-agendaren berri ematen dute eta hileko perla ekartzen dute Oiartzun Irratira. Hileko 4. ostiralean ematen da saioa 11:45ean.
Azaroan bestalde, Zinealdia irratsaioari ekin zion Endika Loiolak. Hamabostean behin zinean ikusgai dauden filmei buruz hitz egiten du Endikak, argumentuak azalduz eta soinu banden laguntzaz. Hileko bigarren eta laugarren ostegunetan ematen da saioa, goizeko 11:30ean, eta arratsaldez 18:00etan entzun daiteke errepikapena.
Honez gain, abenduaren 20ean estreinatu zen Oiartzun Irratian Liburuak Hitz eta Pitz irratsaioa,1545 Argitaletxea eta herriko haur eta gazte irakurle taldearen ekimenez. Hileko 3. os-
tiralean emititzen da 11:45ean, eta 18:00etan entzun daiteke errepikapena.
2025eko urtarrilean, Andriak plazara! irratsaioari ekin zioten Oiartzungo Wikiemakumeok proiektuko Izaskun Madariagak, Josune Igoak eta Jaione Ugaldeberek. Hileko lehen asteartetan Andriak plazara! ekartzen dituzte, Oiartzungo emakumeen biografia txikien bidez, haien jaioteguna kontuan hartuz. Andriak plazara! goizeko 11:30ean izaten da, eta arratsaldez 18:00etan entzun daiteke errepikapena.
Poliki-poliki Oiartzun Irratian lanean segitzen dugu egunero herritar gehiagorengana iristeko eta herriari zerbitzu zabal, anitz, goxo eta gertukoa eskaintzeko.
Oiartzun Irratia, urrutira jo gabe!
Herri-musikaren transmisioa SOINUENEAN
Sorreratik izan ditugun helburuen artean ageri da herri-musikaren transmisioa, hau da, gure arbasoek sortzen edota jotzen zuten musika ezagutu eta gaur egungo gure inguruari erakustea. Berdin soinu-tresnekin, lehen egiten ziren soinu-tresnak eta haiek egiteko prozesuak ezagutu eta dokumentatzen ahalegintzen gara ezagutza hori gal ez dadin. Garai batean transmisio hori oso zuzena izatea zen ohikoena herri-musikan, gertukoen artean gertatzen zen, askotan familietan, beste ofizio batzuetan ere ohi zen bezala. Oiartzunen bertan adibide ona dugu Arozenatar txistulariena, eta urrutiraxeago joanez gero Arratiako Bilbaotar albokariena edo Lizarrako Romanotar gaiteroena, beste askorekin batera.
Etxeetan gertatzen zen transmisio hura bildu eta gordetzeko ardura hartu dute urteetan zehar
hainbat pertsonak eta horri esker ezagutzen ditugu bestela galduak izango genituzkeen makina bat abesti. Lan horietan aritutakoa genuen Manuel Lekuona oiartzuarra eta bere izena du Eusko Ikaskuntzak euskal kulturaren alde egindako lanagatik ematen duen sariak. Manuel Lekuona Sariaren 2024ko saritua Juan Mari Beltran Argiñena donostiarra izan zen, bere bizitzan herrimusika ezagutu eta ezagutzera ematen egin duen lanarengatik. Garai batean idatziz jasotzen ziren abestiak eta koreografiak (testuetan eta gutxiagotan partituretan). Ez da hain zaharra bilketa audio grabazio bidez egitea, zer esanik ez audio eta irudi grabazio bidez egitea.
Garaiak aldatu dira eta transmititzeko erak ere bai; zer esango dugu Interneten eta Tik Tok-en garaian!
Bisitak
Joan den urtean Euskal Herriko ehunka ikasle etorri dira Soinueneko erakusketan ikusgai dauden mundu zabaleko soinu-tresnei buruzko ezagutza zabaltzeko asmoz. Lehen Hezkuntzako azken urteetako edota Bigarren Hezkuntzako lehen urteetako ikasle euskaldunak izan dira gehienak. Bitrina guztietan ikusi dituzte euskal tradizioan erabili izan diren soinu-tresnak eta haien ondoan funtzionamenduari begira berdintsuak diren munduan zeharreko soinu-tresnak. Antzeko soinu-tresna izanagatik, leku batetik bestera erritmo eta doinu oso ezberdinak jotzeko erabiltzen direla ikasi dute, eta funtzio eta leku ezberdina har dezaketela.
Musikan eta bere alderdi etnikoan sakontzen ari diren ikasleak ere etorri dira Soinueneko bigarren solairura. Doktore izateko bidean egiten ari diren ikerketarako, gradu bukaeran aurkeztu behar duten lanerako edo disko bat prestatzen ari diren musikariak informazio bila etortzen dira gurera. Lanaren zati bat web-orrian partekatuta dagoen Juan Mari Beltran Argiñena Bildumako katalogoan beraiek bilatzen ari diren informazioa eduki dezaketen liburu eta grabazioak bakanduz egiten dute. Ondoren, Ergoienera etortzen dira aukeratutako liburuak irakurtzera edo grabazioak entzutera.
Musikari sardiniarren bisita izan genuen Santa Zezilia egunez. Oiartzun, 2024/11/22. (Arg.: Soinuenea)
Zuzeneko musika
Transmisioa gertatzen da zuzeneko emanaldietan ere. Urtean zehar antolatu edo lagundu ditugun emanaldiak era askotakoak izan dira. Kontzertuak Landetxen, udaletxean eta Musikenen izan dira. Garai, leku eta estilo ezberdinetako musika entzuteko aukera izan da kontzertu horietan. Entrebescant taldeak Iberiar penintsulako antzinako musika ekarri zigun, Lizarrako Gaiteroek Musikeneko ikasleentzat tailerra eman eta ondoren entzun nahi zituzten guztientzat Lizarrako musika bandarekin jo zuten, Alan Griffin-en omenezko kontzertuan euskal herri-musikaren hainbat bertsio entzun ziren, bi txistularik sortutako Harribitxi bikoteak herri-musikako forma zaharrekin eta bidaiatuz ezagutu dituzten
leku ezberdinetako musikak oinarri hartuta, doinu berriak jo zizkiguten eta Eleonore Fourniauk musika kurdu eta anatoliarra kantatu eta jo zuen. Herrian lehendik ezagutzen ditugun musikarien eskaintzari kalitatezko proposamenak gehitzen ahalegindu gara aurten ere; entzutera etorri den jendeak eskertu duena.
Aretoetatik kanpora ere entzun da musika: kalejiretan eta plazako dantzaldietan. Soinueneak antolatzen dituen Oiartzungo HM Eskolako ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek herriko kaleetan jo dute urtean zehar, ohikoena haiek igande goiz eta eguerdietan entzutea izan da, dela biolin, albokari, xirolarru edo bestelako taldeak. Biolin eta alboka ikasleek haien irakasleekin herriko plazan zuzenean jo zituzten urtarrilean plazan dantzatu diren doinuak. Apirilean, berriz, Iruñeko Ortzadar Euskal Kultur Taldearen fanfarrea izan zen dantzak jo zituena.
Lapurdiko Hiriburu, Milafranga eta Mugerren aritzen den Leinua elkartearekin elkarlanean jarraitu dugu eta beraiek antolatutako Hiruak Dantzan egitarauan parte hartu dugu Oiartzungo HM Eskolatik joan diren ikasle eta irakasleen taldeen musikarekin.
Haurrei zuzendutako emanaldiak
Transmisiorik izango bada, etorkizuneko helduek jaso behar dute oraingo helduengandik. Eta bide horretan, Soinueneak haur eta nerabeentzat propio sortutako emanaldien antolaketan parte hartu du herriko beste zenbait eragilerekin; Landetxe Kultur Aretoa, Abaraxka Ludoteka eta Oiartzungo Antzerkizaleak. Elkarrekin Haurkultur Zikloa sortu dute eta hilero izan da haurrentzat sortutako musika, antzerki edo zine emanaldi bat Landetxen. Horrela, musika eskaintzaren alorrean Entrebescantek, Juan Mari Beltran laukoteak eta Eleonore Fourniauk jo eta kantatu zuten haurrentzat.
Haurrei zuzenduta antolatu zen Karmele Mitxelenaren Erraldoi Erraldoiak ipuinaren kontaketa musikatua ere. Ipuinaren sortzailearekin batera Oiartzungo Erraldoi Txikien konpartsak eta Ibargain eta Oiartzungo HM musika eskoletako ikasleak aritu ziren musikari gehiagoren laguntzarekin.
Katebegiak
Transmisioan etenik izan ez dadin, zenbait tailer antolatu ditugu. Oinarrizko egiturei eragiten dielako, aparteko garrantzia du Sehaska kanten tailerrak. Alaitz Guridi eta Edurne Saizar izan ditugu honetan lagun. Beraiek emandako tailerretan euskal herrietan urteetan etnomusikologo eta musikariek bildu dituzten abestiak ezagutarazteaz gain, haiek zein argitalpenetan eskura daitezkeen azaldu zuten. Sehaska kantekin batera, haurrekin jolasean kantatu izan diren abestiak ere aipatu eta landu zituzten. Tailerretara gerturatu zirenekin batera abesteaz gain, abesti horiek betetzen dituzten funtzioak aztertuz haurren garapenean hobetzen dituzten alorrak gogoratu zituzten: komunikazioa, afektibitatea, ahotsa, hizkuntza, hiztegia, psikomotrizitatea,... Azken urteetan transmisio hori gutxitu egin dela adierazten dute zenbait adierazlek eta berreskuratu beharrekoa dela iruditzen zaigu. Ez dugu ahaztua herriaren ohituren transmisioa etxeko giroan gertatu dela, eta tartean abesti eta jolasena. Askotan etxeko emakumeak, amak, amonak izan dira gutxitan aitortu zaien ardura horren jabe egin direnak. Ekonomikoki neurtzen ez den baina izugarrizko balioa duen lan hori egiteari uzteak zer-nolako eraginak dituen itsua ez denak ikusi ez baditu, laster ikusiko ditu.
Etxeko goxotasunetik kanpora, zenbait elementuren transmisioan laguntzen ari gara. Soinueneak erraldoiak dantzatzeko akademia jarri du martxan, eta aldi berean, erraldoi ertainak eraikitzeko prozesuan murgilduta dago herriko gaztedia ikastetxeen laguntzarekin. Gure herriko festetan hain maiteak diren erraldoiei bizia ematen dieten dantzariak gutxitu egin dira azken urteetan eta erraldoi handiak mugituko dituzten oiartzuarrak falta dira. Haurren artean badira erraldoi txikiak dantzatzea gustuko duten haurrak eta Erraldoi Txikien Konpartsan aritzen dira. Akademian hilean behin bildu eta erraldoiak dantzatuz, festetarako prestatzen dira. Aurreikusita zegoen bezala, konpartsako haurrak handitu egin dira eta erraldoi txikiak ez. Horrek erraldoi handixeago batzuen beharra ekarri du, herriko
erraldoi handiak haientzat oraindik handiegiak baitira. Erraldoi txikietan sartzeko handiegiak diren haurrak beste egun batean elkartzen dira, momentuz egitura besterik ez duten erraldoi ertain horiekin dantzak entseatzeko. Konturatu orduko prest egongo dira erraldoi ertainak eta kalean ikusiko ditugu besteen ondoan, txistulariak, dultzaineroak eta nork daki ze soinulari gehiago beraientzat dantzak jotzen ari direla.
Bidean lagun
Urteko memoria txiki hau bukatzeko, gogorarazi nahi dugu transmisioan etenik izan ez dadin laguntzen dutenak asko direla. Salvador Martinez gaiteroa eta Alan Griffin albokaria Soinuenea hasieratik lagundu duten musikarien artean izan ditugu, Arantxa Lete proiektua bere neurrian baloratu eta bultza dutenen artean berriz. Bidean lagun izan ditugu eta hemendik, lehenago joan zaizkigun lagunekin batera, gogoan ditugula esatea besterik ez.
SOINUENEA
1545 argitaletxea literatura, jalgi hadi plazara
Liburuak argitaratzea da argitaletxe baten helburu behinena, eta gu ere bagabiltza horretan. Baina, egiari zor, bigarren asmo edo zutabe batek eusten dio 1545 argitaletxeari, eta horrek egiten gaitu berezi: kultur elkartea gara, eta literaturari lotutako ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar. Batak aberasten du bestea, eta horrela soilik du zentzua egiten dugunak.
Haurren irakurle taldeak
2021-2022 ikasturtean proposatu genion ekimena Manuel Lekuona Udal Bibliotekako liburuzainei eta Udalari berari. Oiartzun herri egokia zela pentsatuta eta helduen irakurle taldeak zuen ibilbideak lagunduta, erronkari heldu, eta liburutegiak martxan jarri zuen eskaintza berria. LH 5. eta 6. mailako ikasleekin hasi ginen, eta, LH 2., 3. eta 4. mailako ikasleekin ere taldeak osatu ondoren; 85 saio gidatu ditugu ordutik. Herriko 100 haur eta gaztetxok izan dute beren zaletasuna partekatzeko aukera hiru urte eta erdi hauetan.
Proposatutako irakurketak askotarikoak izan dira, Galtzagorri Elkarteko lagunen gomendioen zerrenda oinarri hartuta: ipuinak, eleberriak, albumak, komikiak, poesia… Eta askotarikoak izan dira saioak beraiek ere: elkarrizketa literario eta
filosofikoak, irakurraldiak, aurkezpenak, beste arte diziplina batzuekin loturak, antzerkiak, ilustrazioak, jolasak, saio bereziak… Eta, noski, sortzaileen bisitak ere izan ditugu: liburutegiko ganbaratik pasatu dira, besteak beste, Karmele Mitxelena, Uxue Alberdi, Ainara Lasa, Pello Añorga, Nerea Loiola, Amaia Egidazu, Aintzane Usandizaga…
Eta, irakurle taldeen onuren inguruan, zer esan? Ba, liburu bakoitzak mundu berri bat zabaltzen duela gaztetxoengan, eta, gainera, esperientzia hori taldean partekatzeak are interesgarriagoa egiten duela irakurketa. Saioek balio dute elkarrizketaren bidez norbere ideiak antolatu, usteak zalantzan jarri eta iritzi edo pentsamenduak argudiatzeko ere, aldamenekoarenak entzun eta errespetatzearekin batera. Mundua ulertzen eta begirada kritikoz aztertzen laguntzeaz gain, norbere burua ezagutzeko aukera ere eskaintzen du literaturak, gure barne gatazka, beldur edo ametsekin konektatzekoa.
Irakurle taldeetan irakurzaletasuna eta heziketa literarioa garatzen dira, baina, batez ere, modu kolektiboan sormena pizteko eta pentsamendua elikatzeko kalitatezko denbora eta espazioa eskaintzen dute.
Gazte Literatur Taldea
Hasierako LHko gaztetxoak DBHra iritsi zirenean, haiei ere espazio bat eskaintzen jarraitu behar genuela pentsatu genuen, eta Gazte Literatur Taldea jarri genuen martxan 1545 literatur elkartearen bidez. Talde honetan, irakurritakoa partekatzeaz gainera, sortu ere egiten dute gaz-
Ondoren, prozesua borobiltzeko, poesia errezitaldia antolatu izan dugu Iturriotzeko dorretxean, Edurne Saizarrek pianoarekin eta Pello Añorgak gidari lanekin lagunduta. Onartu behar dugu argitaletxeko proiekturik kuttunenetakoa dela aipatutakoa, gure helburuetatik hainbat ukitzen dituelako: irakurketa, sormena eta herriko beste eragile eta konplizeekin elkarlana.
teek; irakurle taldearen dinamika izateaz gain, idazketa tailerra ere bada. Herriko idazleek gidatzen dituzte saioak, etorkizuneko irakurle eta idazleen esperientzia aberasgarriagoa izan dadin. Karmele Mitxelena, Olatz Mitxelena, Goiatz Labandibar, Alaia Martin eta Oier Guillan aritu dira tailerrak ematen, eta jarraipena eman nahi genioke proiektuari.
Irakurle, idazle eta ilustratzaile, poesiarekin gozatzen
Esan bezala, irakurtzea soilik ez, sortzea ere bada talde hauen helburuetako bat, eta urtero egin diogu lekutxo bat poesiari. Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Iñigo Astiz… eta beste hainbat poeta irakurri ondoren, LH 5. eta 6. mailako gaztetxo bakoitzak poema bat sortu eta Ehuntze sormen espazioko Idoia Beratarbideri eman dizkiogu, haren ikasleek ilustratu ditzaten eta guztia liburu formatuan argitaratzeko. Aurten, gainera, alderantzizko bidea ere egin dugu: Ehuntzen sortutako irudiei hitza jarri diote Gazte Literatur Taldeko gazteek.
Liburuak hitz eta pitz, Oiartzun irratiaren uhinetan
Irakurle taldeetan gaztetxo sortzaile eta ekintzaile asko dabiltzanez, literatur irratsaio bat martxan jartzea proposatu genien ikasturte hasieran, eta, noski, animatu ziren, eta nola gainera! Saioari izena jarri (Liburuak hitz eta pitz), atalak zehaztu eta gidoia osatzeari ekin zioten. Txandaka-txandaka, herritarren ahotsa jaso dute kalean, literatur piezatxoak errezitatu dizkigute, hilabetero irakurritako liburuak iruzkindu dituzte, beste herrietako irakurleen eta herriko gazteen atalak osatu dituzte, eta, hori gutxi balitz, sortzaile bat elkarrizketatu dute saio bakoitzean: Patxi Zubizarreta, Leire Bilbao, Idoia Beratarbide, Ana Jaka eta Nerea Loiola. Oiartzun Irratiko Alain Mendizabal Txilly izan da gaztetxoen konplizea, eta berarekin asko ikasi dute gure gaztetxoek.
Gutunak eta topaketak literaturaren bueltan
Kirol, dantza edo bestelako hainbat taldek izaten dituzte jardunaldi berezi, topaketa edo esperientzia ahaztezinak; literaturak ere ematen du horretarako aukera, zergatik ez. Euskal Herri mailan saretzen hasiak ginen hainbat bitartekari elkartu eta ideia zoro bat
izan genuen: jarriko al ditugu herri guztietako gaztetxoak bikoteka, etxeetako helbideak trukatu eta elkarri gutunak idazteko? Esan eta egin. Halaxe ibili dira ikasturtean zehar hamaika
herritako 130 irakurle, elkarri gutunak idazten, beren buruak, familiak, herriak aurkezten eta literatura gomendioak edo iruzkinak egiten.
Baina, hori nahikoa ez, eta topaketa bat ere antolatu dugu, Zarautzen, gaztetxoek elkar ezagutu eta esperientzia are interesgarriagoa izan zedin. Egunpasa ederra bizi izan genuen Zarautzen, idazketa tailer, ipuin kontaketa, jolas eta beste hainbat ekintzarekin. Hurrengo ikasturtekoari begira jarrita ere bagaude; gaztetxoen beraien ideia eta proposamenekin osatuko dugu hurrengoa, eta bitartekarien artean hasitako saretzea indartzen eta zabaltzen ere jarraituko dugu.
LHkoen eran, Gazte Literatur Taldeko gazteek ere izan zuten beren topaketa: Oiartzunen elkartu ziren Oiartzungo, Errenteriako eta Zarauzko irakurleak eta, goizean zehar tailerrak egin ondoren, Olatz Salvadorren musika eta hitzez gozatzeko aukera izan zuten bazkalondoan.
Literatura Plazara, bi astez euskal literaturaren arnasgune
Literatura Plazara ekimena ere, poesia errezitaldia bezala, hiru aldiz antolatu dugu dagoeneko, eta jarraitzeko moduko harrera jaso duela uste dugu. Haur, gazte eta helduei literatura eskaintzea da helburua, hainbat formatutan eta herriko sortzaileei eta Euskal Herrikoei lekua eginez. Argitaletxeko proiektuak aurkezteko baliatu izan dugu ekimena, eta baita hitzaldiak, tailerrak, liburu aurkezpenak, emanaldiak edo pote
filosofikoak eskaintzeko ere. Aurten, gainera, I. irakurketa festa antolatu dugu herrian, Abaraxka ludotekarekin batera.
Zai, zoi, ele, Poesia egunak eta Hitzen Lihoa
Herriko beste elkarte eta eragileekin konspiratzea, elkarlanean aritzea eta, batez ere, egiten dugunarekin gozatzea maite dugu, eta horretan gabiltza. Kantagiltza elkartearekin batera antolatzen dugu Zai, zoi, ele, musika eta literatura uztartuz; Poesia egunak antolatzen gabiltza Hitzen Lihoa, Metrokoadroka eta beste hainbat norbanakorekin batera; eta, Hitzen Lihoa ekimenaren barruan, Liburu azoka txikia antolatzen laguntzen hasi ginen iaz. Argi dugu hauxe dela bidea, elkarlana, saretzea, eta horren aldeko apustua egiten jarraituko dugu.
POST-etxea, euskal kulturaren topaleku
Ametsak egia bihurtzen dira maiz, eta, pauso bat gehiago emanez, hemendik aurrera espazio bat ere izango du 1545 argitaletxeak: POSTetxea. Bertan izango ditugu bulegoa, bilera gela, liburutegia, biltegia eta kafe goxoa; baina, batez ere, bertan sortu nahi dugu literaturaren, artearen eta, oro har, euskal kulturaren topaleku berri bat, Ainara Lasa herriko sortzaile eta lagun handiarekin batera. Zuen zain egongo gara!
Hau da egiten duguna (inguruko lagun eta konplize guztiei esker, ezinezkoa litzateke bestela), eta hau da egiten jarraitu nahi genukeena. Literaturarekin gozatu eta gozarazi, saretu eta partekatu, herritar guztiei eskaini.
Eta, ez ahaztu, liburuak ere argitaratzen ditugu.
Eneko eta Xabi Salaberria 1545 argitaletxea
OARSOALDEAko
txirrindularitza eskola
OTXE ESKOLA duela 10 urte sortu zen, eskualdean txirrindularitzako eskola multidiziplinarrik ez zegoelako eta txirrindularitzak eskaintzen dituen modalitate guztiak ikasteko bidea izatea nahi genuelako. Gaur egun, eskolan mtb, errepidea, bmx, pista eta trialaz gozatzeko aukera dute gure ikasleek. Horretaz gain, kirolariei hainbat baliabide erakusten zaizkie bizitza osoan zehar kirol hau praktikatzeko modu seguru eta egokian. Eskola amaitzean ikasleei jarraipen bat emateko asmoz, lehiaketa taldea sortzea erabaki genuen. Taldearen modalitate nagusia MTB da, baina gaur egun errepidean, ziklokrosean eta pistako modalitatee-
Kirolari edo eta ikusle bezala txirrindularitzaz gozatzeko eta kirol hau kaleratzeko helburuarekin, ekitaldi eta lasterketa hauek antolatu ditugu eskualdean:
ANTOLATUTAKO EKITALDIAK
Eskualdeko haurren parte-hartzea erakartzeko eta kirol hau ezagutzeko ekitaldiak antolatzen ditugu. Bizikletarekin lehen harremana ingurune seguru batean eta lagun artean izan behar da, non neska-mutilek egunaz gozatu eta oroitzapen polita izango duten. Aurten lau ekitaldi antolatu ditugu lehiaketaren egutegitik kanpo. Jardunaldi horiek modalitate hau probatu nahi duten haur guztientzat daude zabalik.
· BTT martxa bat Lezon.
· Udako campusa Oiartzunen.
· Ginkanak eta jolasak, etab. Eskola-kirolaren egutegiaren barruko jardunaldi bat, 300 haurrek parte hartu dutena.
Jardunaldi hauek klubeko guraso eta kirolarien laguntzari esker egin daitezke.
tan ere lehiatzen gara. Laburtuz, gaur egun OTXE txirrindularitza klub multidiziplinarra da, kirol honetan hastea ahalbidetzen duena alebin eta infantil kategorietatik eskolaren bidez, eta kadete, junior, sub23 eta elite kategorietatik lehiaketa taldearen bidez. Hamar urte hauetan kluba asko handitu da, eta gaur egun eskolan 40 haur eta lehiaketa taldean beste 42 kirolari ditugu, non ikasleen %21 neskak diren. Esan beharra dago, emakumezko txirrindularitza bultzatu nahian egin den lanketarengatik, Euskadiko emakumezkoen talderik handienetakoa izatea lortu dugula.
ANTOLATUTAKO LASTERKETAK
2025an lasterketa ugari antolatuko ditugu lehiaketaren egutegiaren barruan.
Lasterketa horiekin gure eskualdeko txirrindularitzari ikusgarritasuna eman nahi diogu eta ikusleek kirol honetaz gozatzeko aukera izatea nahi dugu:
2025eko denboraldian antolatutako lasterketak
1. - GIPUZKOAKO BTT ESKOLEN TXAPELKETA
2. - GIPUZKOAKO BTT TXAPELKETA
3. - TEKNIFIKAZIOA ESKUALDEKO BESTE KLUB BATZUEKIN
4.- BTT URKABE GAZTEA LASTERKETA.
5. - ESKOLA-KIROLARI BURUZKO JARDUNALDIAK, 300 NESKA-MUTILEN PARTAIDETZAREKIN.
6.- XANISTEBAN SARIA OIARTZUNEN, errepide-lasterketa
7.- ANE SANTESTEBAN ERRENTERIAKO TXIRRINDULARI SARIA
TXIRRINDULARITZA
Eskola amaitzean ikasleei jarraipen bat emateko asmoz lehiaketa taldea sortzea erabaki genuen. Taldearen modalitate nagusia MTB da, baina gaur egun errepidean, ziklokrosean eta pistako modalitateetan ere lehiatzen gara.
Laburtuz, gaur egun OTXE txirrindularitza klub multidisziplinarra da, kirol honetan hastea ahalbidetzen duena alebin eta infantil kategorietatik eskolaren bidez, eta kadete, junior, sub23 eta elite kategorietatik lehiaketa taldearen bidez.
Hamar urte hauetan kluba esponentzialki hazi da, gaur egun eskolan 40 haur eta lehiaketa taldean beste 42 kirolari ditugularik non ikasleen %21 neskak diren.
Esan beharra dago, emakumezko txirrindularitza bultzatu nahian egin den lanketarengatik, Euskadiko emakumezkoen talderik handienetako bat izatea lortu dugula ere.
Kirolari edo eta ikusle bezala txirrindularitzaz gozatzeko eta kirol hau kaleratzeko helburuarekin, ondorengo ekitaldi eta lasterketak antolatu ditugu eskualdean:
ANTOLATUTAKO EKITALDIAK
Eskualdeko haurren parte-hartzea erakartzeko eta kirol hau ezagutzeko ekitaldiak antolatzen ditugu. Bizikletarekin lehen kontaktua ingurune seguru batean eta lagun artean izan behar da, non neska-mutilek egunaz gozatu eta oroitzapen polita izango duten. Aurten lau ekitaldi antolatu ditugu lehiaketaren egutegitik kanpo. Jardunaldi hauek modalitate hau probatu nahi duten haur guztientzat daude zabalik.
BTT martxa bat Lezon.
Udako campusa Oiartzunen.
ANTOLATUTAKO LASTERKETAK
2024-2025 PARTE HARTUTAKO LASTERKETAK
2025an ere lasterketa ugari antolatuko ditugu lehiaketaren egutegiaren barruan.
Azken denboraldi honetan OTXE klubaren lasterketa taldeak honako kirol-lehiaketa hauetan hartu du parte:
Lasterketa hauekin gure eskualdeko txirrindularitzari ikusgarritasuna eman nahi diogu eta ikusleek kirol honetaz gozatzeko aukera izatera nahi dugu:
XCO-MENDIA
ESPAINIAKO XCO TXAPELKETA
Ginkanak eta jolasak, etab.
Eskola-kirolaren egutegiaren barruko jardunaldi bat, 300 haurrek parte hartuko dutena.
ESPAINIAKO XCO KOPA
GREEN SERIES UCI C2 TXAPELKETA
Jardunaldi hauek klubeko guraso eta kirolarien laguntzari esker egin daitezke.
UCI C1 SUPERPRESTIGIO TXAPELKETA
ANTOLATUTAKO LASTERKETAK
EUSKADIKO XCO TXAPELKETA
2025an ere lasterketa ugari antolatuko ditugu lehiaketaren egutegiaren barruan.
GIPUZKOAKO XCO TXAPELKETA
Lasterketa hauekin gure eskualdeko txirrindularitzari ikusgarritasuna eman nahi diogu eta ikusleek kirol honetaz gozatzeko aukera izatera nahi dugu:
ZIKLOKROSA
2025ko DENBORALDIAN ANTOLATUTAKO LASTERKETAK
EUSKADIKO ZIKLO-KROS TXAPELKETA ERREPIDEA
1. - GIPUZKOAKO BTT ESKOLEN TXAPELKETA
2. - GIPUZKOAKO BTT TXAPELKETA
3. - TEKNIFIKAZIOA ESKUALDEKO BESTE KLUB BATZUEKIN
4.- BTT URKABE GAZTEA LASTERKETA.
5. - ESKOLA-KIROLARI BURUZKO JARDUNALDIAK, 300 NESKAMUTILEN PARTAIDETZAREKIN.
2024-2025 GARAIPENAK
6.- XANISTEBAN SARIA OIARTZUNEN, errepide-lasterketa
7.- ANE SAN TESTEBAN ERRENTERIKO TXIRRINDULARI SARIA
2025ko DENBORALDIAN ANTOLATUTAKO LASTERKETAK
ESPAINIAKO ERREPIDE TXAPELKETA
GIPUZKOAKO TXAPELKETA
1. - GIPUZKOAKO BTT ESKOLEN TXAPELKETA
2. - GIPUZKOAKO BTT TXAPELKETA
EUSKADIKO TXAPELKETA
3. - TEKNIFIKAZIOA ESKUALDEKO BESTE KLUB BATZUEKIN
4.- BTT URKABE GAZTEA LASTERKETA.
5. - ESKOLA-KIROLARI BURUZKO JARDUNALDIAK, 300 NESKAMUTILEN PARTAIDETZAREKIN.
6.- XANISTEBAN SARIA OIARTZUNEN, errepide-lasterketa
7.- ANE SAN TESTEBAN ERRENTERIKO TXIRRINDULARI SARIA
EUSKALDUN TXAPELKETA PISTA
EUSKADIKO PISTA TXAPELKETA
ESPAINIAKO PISTA TXAPELKETA
2024ko lasterketetan garaipen hauek lortu ziren, eta 2025eko denboraldia amaitu gabe egon arren, aurten ere postu oso onak egingo ditugula aurreikusten da.
ESPAINIAKO KOPA XCO 2024
1. POSTUA JUNIOR KATEGORIAN
3. POSTUA TALDEKA SAILKAPEN OROKORREAN
GREEN SERIES XCO 2024
1. POSTUA JUNIOR EMAKUMEZKOEN KATEGORIAN SAILKAPEN OROKORREAN
Bukatzeko, denboraldi honetan zehar gure kirolariek egindako ahalegina goraipatu nahi dugu. Haien dedikazioa eta etengabeko lana funtsezkoak izan dira gure klubaren emaitzak lortzeko.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu teknikariei eta boluntarioei ere, haien lana ezinbestekoa izan baita ekintza bakoitza aurrera eraman ahal izateko.
Bestetik, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiogu Udalari, emandako laguntza eta babesagatik.
Eskerrik asko guztioi talde honen parte izateagatik eta kluba aurrera eramaten laguntzeagatik.
OIARTZUN KE 2024-2025 jardunei memoria
GIZONAK
OHOREZKO ERREGIONALA
Oso talde gazte eta herrikoia. Lesioez jositako denboraldea. Igotzeko postuetan egon gara eta 6. postuan bukatu du.
1ERREGIONALA
Aurten gehienak jubeniletik pasatzen ziren. Konpetitzea zaila izan da. Kopan gure multzoko 3.ak bukatu dugu.
OHOREZKO JUBENILA
Kategoria galdu eta gero aurten izugarrizko denboraldea egin dute, eta berriz mailaz igotzea lortu dugu. Kategori honetan Gipuzkoako onenak izan gara.
GORENGOEN JUBENILA
Azken jardunaldian kategoria mantentzea lortu dugu. Larri baina ondo.
1 JUBENILA
Talde honek izugarrizko progresioa izan du eta kopan hirugarren postua lortu dugu.
OHOREZKO KADETEA
Aurten arauak aldatu egin dira eta 2 fasetan jokatu da. Lehen fasean gure multzoko liderrak izan ginen eta igoera jokatzeko sailkatu ginen.Bigarren fasean Gipuzkoako 9.ak bukatu dugu. Oso debboraldi ona.
GORENGOEN KADETEA
Joan den urtean kategori hau lortu eta gero, aurten ezin izan diogu mailari eutsi. Klub osoan galdu dugun kategori bakarra. Pena.
1 KADETE A
Lehen fasean 4. postuan gelditu eta gero, koparako sailkatu ginen. Meritu handiko denboraldia; 25 fitxako taldea izanda ez da erraza kudeatzeko.
OHOREZKO HAURRAK
Ligan 6. postuan amaitu genuen eta Kopan 5., sailkapenaren erdian.
HAURRAK C
Lehen fasean gure historian lehen aldiz lider bukatu genuen; bigarren fasean, gure jokalariak baino urte bat zaharragoak ziren en kontra zailago izan da. Meritu handiko denboraldia, 1 kadete gisa 25 jokalariko taldea kudeatu baitute.
HAURRAK, TXIKIEN TALDEA
Aurten lehen fasean ez genuen lortu txapeldun faserako sailkatzea eta balio izan digu hobeto lana egiteko etorkizunari begira.
ALEBINA
Lehen aldiz sailkatu gara txapeldunen faserako; oso joko ona egin dute eta Gipuzkoako 15.ak gelditu dira. Kontuan izanda gurekin urte hau bakarrik daramatela eta beste taldekoek 4, oso denboraldi ona egin dute.
ALEBINA ESKOLA
13 mutilentzat urte zaila izan da, emaitzen aldetik dena porrotak izan baitira.
ARETO FUTBOLA A
Berriz ere, ohitura ona, LIGAKO TXAPELDUNAK izan gara, eta 3 MAILA NAZIONALERAKO txartela lortu dugu.
ARETO FUTBOLA B
Ligan bigarren postuan gelditu dira eta igotzeko play offean, finalerdia irabazita, Lehen Mailara igotzea lortu da. Oso ona denboraldia.
EMAKUMEZKOAK
1 MAILA
Oso talde gaztearekin, denboraldi ona egin dute eta 7. postuan amaitu. Deboraldi ona.
OHOREZKO ERREGIONALA NESKAK
Oso talde gaztearekin, azken partida arte izan ditugu igotzeko aukerak; pena da, baina galdu egin genuen partida hori eta 3. postuan bukatu dute. Denboraldi ona.
LURRALDE NESKAK
Gure hirugarren taldea, neska gaztez osatua; balio izan digu ikasteko seniorren kontra lehiatzea zer den . Garaipen bakarra urteko azken partidan iritsi zen, merezita.
OHOREZKO KADETEA NESKAK
Lehen fasean 5. postuan bukatu eta TXAPELDUNEN FASERAKO SAILKATU dira. Gipuzkoako 6. postuan bukatu dute. Oso denboraldi ona.
KADETE B
Aurten ez dugu lortu txapeldunen faserako sailkatzea, baina Kopan 3. postuan bukatu dugu gure multzoan.
OHOREZKO infantila f11
Aurten ez dugu lortu txapeldunen faserako sailkatzea eta Kopan 5. postuan amaitu dugu.
HAUR NESKAK 8
Aurten ez dugu lortu txapeldunen faserako sailkatzea eta Kopan 4. postuan amaitu dugu.
ALEBINAK ESKOLA
13 neskak eman dute izena; aurten ia zerotik hasi behar izan dugu eta entrenatzaileei esker, aurreapen handia nabaritu zaie.
Haurtzaro ELKARREKIN BIZI ETA MINTZA
2015ean, Udalbiltzak gonbita egin zion Haurtzaro Ikastolari Zazpiak Bat Harreman Sarearen bitartez Oarsoaldeko Udalek eta Zuberoako ikastolek martxan zuten proiektuan parte hartzeko.
Zazpiak Bat Harreman Sarea Zuberoarekin harreman iraunkorra garatzeko helburuarekin sortu zen, gurean izan den esperientzia adibide gisa hartu eta bailarako beste ikastolak eta Iparraldekoak saretuz joateko asmoarekin.
2014ko urriaren 18an ELKARREKILAN EUSKAL HERRIA hitzarmena adostu eta lankidetza harremana lantzeko konpromisoa hartu zen, eta 2015eko maiatzean sinatu. Horren bitartez lurraldeak euskaraz lotzeko zubiak egitera gonbidatzen ziren ikastolak. ELKARREKILAN EUSKAL HERRIA lelopean, administrazio desberdinen pean dauden ikastolen arteko kohesioa, barne ezagutza eta elkartasuna bultzatu nahi ziren ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkartrukeak sustatuz, giza harremanak indartuz, euskara eta euskalkien alde eginez, eta kirola, teknologia berriak, elikadura burujabetza edo beste edozein gai landuz.
Horretarako hainbat ekintza egin ziren:
- Ikasleen arteko trukaketak. Hasiera batean gutun bitartez, eta ondoren, topaketa eginez.
- Hiru ikastoletako irakasleen arteko trukaketak.
- Hiru ikastoletako gurasoen arteko trukaketak. Haur eta gurasoen arteko egun bat martxan jarriz (Zazpiak Bat eguna).
- Hiru ikastolen artean, bi lurraldeetako geografia, historia, kultura, produktu lokalak… ezagutaraztea.
Ikastolari, hezkuntza aldetik zegokiguna, herri handiago batean euskaraz bizi zitekeela ikusaraztea zen, han kolegioetan ikasten jarraitzeko zailtasun handiak dituztelako.
Beraz, 2015ean Haurtzaro Ikastolaren, Sohutako Ikastolaren eta Eperra Ikastolaren arteko trukeak antolatzeari ekiten zaio eta 2017an gauzatzen hasten da LHko 2. zikloko ikasleekin eta familiekin.
Bien bitartean, eta Ikastolen Elkarteak DBHko 1. mailarako sortutako Euskara arloko ikasmaterialak aprobetxatuz, elkarrekin bizitzeko eta elkarrekin euskaraz mintzatzeko egitasmoaren lanketan murgildu ginen. Beste urrats bat gehiago egiteko prest geunden, oraingoan Nafarroa Beherearekin. Testuinguru horretan, hasi ziren Seaskarekin hura prestatzeko lehen harremanak, eta jarraian, lehen trukea ikasleekin: nork bere deskribapena egin, elkarri gutunak idatzi, geletan partekatu… Geroztik, DBH 1eko ikasleak Larzabaleko Manex Erdozaintzi kolegioko ikasleekin harremantzen dira, hangoak hemen eta hemengoak han, mugarik ez dagoela biziaraziz.
Elkartrukeak ez dira beti garai berean egin eta ez dute beti ibilbide bakarra izan. Esaterako, 2020ko ihoteetan, Sohutako LHko ikasleak gure artean izan genituen. Zakuak Oiartzungo ikastolako gurasoen laguntzarekin prestatu genituen eta gurekin batera, gure herriko festa handian txertatu; sorginen txapelak egiten lagundu genien eta ihote asteburuan familiak gurekin batera egon ziren. Baina 2020ko martxoan iritsitako pandemiak hurrengo urteetako LHko eta DBHko elkartrukeak zapuztu zituen.
Urte batzuen ondoren, berriz ere martxan jarri dugu DBHko Larzabalerekin harremana eta aurten, abenduaren 3an, Basaburuko ikastoletatik
Aurten ere etorri dira familiak ihoteak gurekin pasatzera, eta ospatzeaz gainera, gozatu egin dugu elkarrekin. Intxixuen etorrera, afaria, kuesta-
harremanetan jarri ziren gurekin geurean hiru egun pasatu nahi zituztela esanez. Aupa! Galdutakoa berreskuratzeko bidea egin da, beraz!
zioa, bazkaria… eta nola ez, tertuliarako aukera ere izan dugu, hiru ikastolen arteko harremana uztartzeko aukera, gurasoen antolaketaz hitz egiteko aukera, elkarrengandik ikasteko aukera…
Otsailean, 7 eta 11 urte arteko 19 neska-mutil izan genituen gurekin. Goizetan irteerak egiten zituzten, zientzia museora, Tabakalerara… eta arratsaldean, gure Gotti-betti jolastokia gozatu zuten. Elkar ulertzeko nahiko komeria izan badute ere, zoragarria izan zen elkarrekin jolastu ahal izateko bi euskalkietan egiten zituzten komunikazio saiakerak entzutea. Ostiralean eguna guztiek elkarrekin pasatu zuten, goizean geletan, arratsaldean sorginen etorreran, eta nola ez, BURRUNBAN!
Zuberoara bisitan joan eta bertako guraso batek esaten dizunean bere alabak ikastolarako egin behar zuen aurkezpena Intxisuei buruz egin zuela, edo beste batek bere semeak goizero ikastolarako bidean Intxixu dantza intzazu abestia entzun behar duela esaten dizunean zoragarria da, eta noski, baita zureak "Ho Pitxu ho!" esaten duenean ere!
Martxoan, berriz, DBHko Manex Erdozaintzi ikastolakoen txanda izan da. Gure DBHko lehen mailako familiek etxean hartu dituzte gaztetxoak eta inguruneak eskaintzen dituenak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izan dute. Elkarrekin abestu dute eta hamaika nerabe-istorio partekatu dituzte, zein bere euskara ederrenean. Ekainean, Haurtzaroko gaztetxoak izango dira Baxenabarren galduko direnak beste hiru egunetan.
Argi dago kultur trukaketak gu aberasten gaituela eta herria ere aberastu egiten duela. Izan gaitezen ZAZPIAK BAT, mugarik gabe!
Egonaldi goxo bat igan dügü. Ene gustokoena, ihauteen ospatzea izan zen, Intxixu, Basandre eta Sorginekin. Züen ikastola izigarri handi zela ikusi düt. Ikastolako txostakagünean txostakatzea gustatü zaüt. Hanko haur bat ezagütü düt, Mattin izenekoa.
EUREKA müseoan esküratü ginen roboten egiteko eta müseoaren bisitatzeko. Autobüsa arra hartü günüan Oiartzunera heltzeko. Han, gure zaküak logelan pausatü güntüan. Gure logela hen jangela zen, lürrean matelas hanitx baziren.
Eskolako deskantxa günean txostakatü ginen Oiartzuneko haurrekin, aro ederra beitzen. Ondotik dutxalat joan ginen. Dutxatik landa elkarte baten jatetxealat jateko joan ginen. Janaria hun beitzen, bakotxak hiru aldiz arrahartü günüan ! Ohealat joan eta arrunt lokartü. Biharamenean aotobüsa hartü günean müseo baten bisitatzeko. Müseoaren bisitatik landa deskantxa güne batetan jan günean. Gero ebiltez itsasolat joan ginen eta ber maneran sartü jatetxealat arte. Eta gero ohealat.
Ostiralean, iratzarri ginen, askaria hartü eta deskantxa günealat joan 10ak arte. Hor, Oiartzuneko ikastolako haurrak ezagütü güntüan eta zomorroz beztitü ginen. Hanko haurrek zütüen mozorroak egin. Joan ginen hen ikastolalat perküzio egitera denak alkarrekin. Ondotik jatera joan ginen beste jatetxe batetara (Mattinen aitarena). Aide hartzea arrabotüan egin dügü (gure ikastolakoak eta Mattin) eta ondotik perküzio erakusketa bat egin günüan (ahaide bat segitzez). Gero sorgiñak heltü zira, egin züen edari magiko bat eta dantzak eman güntüan. Ondotik izan ginen Intxixuen ikustera Oiartzuneko plazalat. Gure aitetamak momentü hortan heltü ziren eta eskolako haur zonbait autobüsarekin Xiberoalat sartü Joanarekin.
Egon zirenentako, Intxixuen besta astebürüan segitü güntüan eta parada üken günüan lotsa ( beldürra) ükeiteko ala oso erringarri atzamaiteko.
Mundua jira eta bira ari da, etengabe, eta gero eta abiadura handiagoan. Eta Elizalden, gure eskolan ere bai. Ezin dugu geldirik egon. Azken urteotan, pedagogikoki, aldaketa nabarmenak bizi izan ditugu. Alde batetik, hezkuntzaren munduak edukietatik gaitasunetara salto egin du, eta guk, era berean, gure hezkuntza proiektua berritu dugu, ikasleak erdigunean jarri eta elkarrekin abiatu gara bide honetatik. Hezkuntza proiektu berriak, metodologia eta pedagogia berriztatzaileak eskatzen dituen bezala, gune eta toki berriak ere eskatzen ditu.
Ildo honetatik HH-LHko patioa eraldatzeko proiektua 2019an abiatu zen, Transpatioa. Proiektu erakargarria eta parte-hartzailea izan da, non hezkuntza komunitate osoak parte hartu duen eta emaitzak agerikoak izan diren. Orain patio berria
ingurune berdeagoa da, goxogoa, bertan lagunekin gustura egoteko hainbat txokorekin, anitzagoa eta jolasgarriagoa, dudik gabe. Herriari irekitako espazioa ere bada, eta hori arratsaldero ikus dezakegu. Eraldaketa prozesuaren azken fasean kiroletako pista margotu da argazkian ageri denez. Koloretsu eta biziagoa da.
Eta orain DBHko patioaren txanda da, jira eta bira. Egungo DBHko ikasle batzuek LHko Transpatioa proiektuan parte hartu zuten; besteek, LHko egitura eta espazioen erabiltzaileak dira. Hau horrela izanik, DBHn lehenago sortu ez ziren behar berriak sortu dira, eta gure patioa ere gutxienez bestearen maila berdinean egotea ezinbestekoa da. Horregatik, DBHko patioaren eraldaketa prozesuan murgildu gara.
Patioa ikasteko gune bihurtuko dugu. Eguraldi goxoa denean, zergatik ez atera kanpoan irakurtzera, musika jotzera, matematika lantzera edota zientzietako esperimenturen bat egitera? Gainera, komunitate guztiarentzat leku atsegina izan behar du, hezkidetzaren eta aniztasunaren eredu, guztiok aurkitu behar dugu tokia bertan. Naturari ere tarte bat egin beharko zaio, berdeago bihurtu, nork daki zer bururatuko zaigun denon artean. Gurpil zoroa da: guk patioan interbenitzen badugu, gureagoa izanen da eta patioak berak gu hobeago sentiaraziko gaitu. Gainera, herriarentzat aisialdia-eremu erabilgarri eta gozagarria izatea gustatuko litzaiguke.
Prozesu honen lehenengo urratsak iaz egin genituen, ikasleek patioaren erabileraren diagnosia egin zuten. Emaitzek agerian utzi zutenez, espazioaren homogeneotasun eta uniformetasuna gehi aniztasun falta nabariak dira gaur egun. Porlanezko patioaren azaleraren alderik handiena futbolean edo saskibaloian ibiltzeko diseinatuta dagoen hein berean, ez dago eserita lasai egoteko gune edo txoko aproposik. Euria edo eguraldi txarra egiten duenean are okerragoa da. Ez dago
aterperik DBHko ikasleentzat eta LHkoen eremua erabiltzera behartuta gaude, askotan ikasleak pilatuz.
Ildo berari jarraituz, beste ekintza batzuk frogatu genituen joan den ikasturtean, zenbait jolasgaraitan mahai jokoak eta adierazpen artistikoen txokoa eskainiz. Arrakastatsua izan zen oso. Garrantzitsuena, gure aburuz, ikasleak konturatzea kirolez gaineko beste ekintza batzuk egin ditzaketela eta haiek izan daitezkeela beren aisialdiaren antolatzaile eta arduradun. Modu horretan, aniztasuna landu nahi dugu.
Egoera horren aurrean, ikasturte honetan ere hasiak gara ekintza berriak egiten. Alde batetik, Udalak, udaran, lehen aparkaleku gisa erabiltzen zen gunean, autoentzat lekua kendu eta ikasleentzat irabazi du, parking eremu bat kenduta eta bertan banku batzuk jarrita. Bestetik, ikastetxeko plangintzaren barruan atariko espazioa goxatzeko prozesuan ari gara. Ikasleek biziki hartu dute parte banku batzuk diseinatzen eta eraikitzen eta zenbait lorontzi jarriz. Helburua da ikasleak elkartzeko eta lasai egoteko espazioa izatea. Azkenik, badira urte batzuk Hezkuntza Sailetik patioan estalki bat egitea onartu zigutela. Gai honen inguruan, ikasturte honetan, hezkuntza komunitate osoak, Udalak barne, Hezkuntza Sailari aterpearen proiektua eta patioaren eraldaketa proiektua uztartzeko eskatu dio.
Eta hori dena lantzeko talde eraginkorra osatu dugu, ikasle, irakasle eta gurasoek osatua. Bertan gure ametsak, gogoak, asmoak eta proposamenak modu atsegin bezain eraginkorrean martxan jartzea dugu xedea. Amestu eta gero, oinak lurrean izanda, eraiki. Denon artean eta denon onerako, patioa gure lekua izan dadin.
Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutua
Elizalde KOMUNITATEAREN ALDEKO PROIEKTUAK, ELKARLANEAN
Aurtengo ikasturtean Elizalde Institutuko eta Elizalde Herri Eskolako ikasleek Komunitatearen Aldeko Proiektuak elkarrekin gauzatu dituzte.
Ikasturtean zehar DBH4 eta DBH2 mailetako ikasle kozkorrak elkarlanean aritu dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle txikiagoekin batera.
Ostiral goizetako saioak probestu dituzte zaharrenek gazteenei hainbat gauza irakasteko, eta txikienek zaharrenei are gehiago!
Besteak beste, jolasak, dantzak, ipuinak eta is torioak partekatu dituzte.
Txikienek oso pozik hartu dituzte irakasle “gaztetxoak”. Institutuko ikasleek, berriz, asko jaso dute bueltan.
Guztiontzat esperientzia aberasgarria. Datozen urteetan errepikatzekoa!
Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutua
HERRI ERAGILEAK
Hizki handiz: ARANTXA LETE BERGARETXE
Arantxa Lete Bergaretxe (Oiartzun 1945 – 2025). Hiru seme-alabaren ama, 19 urterekin hasi zen Orereta ikastolan lanean eta bertan eman zituen 42 urte irakasle.
Eremu zabaleko herri ekintzailea izan zen Arantxa, abertzale ezkertiarra, kulturazale porrokatua eta feminista konbentzitua. Bizitzari zukua ateratzen jakin izan zuen, baita beretik besteei ematen ere. Militantzian tinko.
Bereak zituen Killirikupe, Feministen Asanblada, Rosalia de Castro ekimenak, Literatura saioak, poesia errezitaldiak, Xabier anaiaren ordezkaritza, Palestina, militantzia politikoa... zeri ez ote zion heldu! Herriko zinegotzia izan zen 1991 – 1995 legealdian, Herri Batasuneko koalizioarekin.
Eskertzeko asko dugun honetan, gera bedi ondorengo bilduma Arantxaren omenaldi gisa.
"Izan zenuen mundu berri bat ereiteko adorea, uztartuz zaintza ta lur lehorra iraultzen duen goldea. Landare baten bi ertzak dira arantza eta lorea... lore bihurtu eta arantzaz bete gaituzu ordea.
Adibide bat bihurtu zinen herrigintzan, irrigintzan. Giro ederrik ez zen faltako inguruan bazenbiltzan... Ze arrastoa utzi diguzun... Nork ez luke nahi bizitzan arrats iluna argitzen duen tximista more bat izan?
"Jon Martin Etxebeste
Plaza hutsago dago zu ez zaudetenik eta herriko bileretan ideia argien ahots bat gutxiago. Hutsunetik eta penatik idatziko nizuke, Arantxa, baina nahiago dut miresmenetik idatzi.
Bizitzan zehar egindako lanei, izandako harremanei eta hartutako erabakiei esker talaia ederra irabazi zenuen. Feminismoaren talaian, konpromisoarenean eta zuzentasunarenean ezagutu zaitugu. Erreferente bat izan zara plaza publikora jauzi egin dugun emakumeentzat, ile urdindua dotore orraztu, ezpainak gorriz margotu eta ahoan bilorik gabe zure iritzia ematen entzun zaitugun bakoitzean.
Zure bizitzako azken urteetan ezagutu zintudan, Udalak deitutako parte hartze saioetan, besteak beste zahartzaroaz gogoetatzen. Bilera hasi aurreko agur adeitsuetan nabari zen ingurukoek zizuten errespetua, ez nolanahi irabazia! Aurpegi serioz jarraitzen zenituen sarrerako hitzak eta zure iritzia ematerakoan, ahotsean dardararik gabe, argi eta garbi azaltzen zenuen pentsatzen zenuena. Inori lekziorik emateko asmorik gabe, eta aldi berean, zurikeriatan erori gabe.
Emakume interesgarria eta erakargarria iruditu izan zatzaizkit beti eta aitortuko dizut, nire baitara, behin baino gehiagotan pentsatu izan dudala “ze pena emakume hau lehenago ez ezagutu izana!”. Horrelaxe gogoratuko zaitut, emakume zuzen eta konprometitua.
Eskerrak eman nahi dizkizut, oiartzuar guztien partetik, herriari egin dizkiozun ekarpen guztiengatik. Eta jakin, hutsuneak hutsune, ahaleginak egingo ditugula Oiartzungo plazak emakume konprometituz betetzen jarraitzeko.
Joana Mendiburu Garaiar Alkatea
ARANTXA LAGUN
Nire bizitzan sorpresa handi eta zoragarri bat izan zinen. Zurekin gauza asko ikasi nituen, batik bat etortzen denari aurre egiten, pertsonak diren bezala onartzen, eta momentua disfrutatzen.
Gaztaroko ilusioa piztu zenidan konpartitutako bidaia eta egonaldiekin. Miresten dut zure “egoten jakitea”, zure izaera integratzailea, taldea nola kohesionatzen zenuen... Lagun oso ona izan zara eta eredutzat zaitut. Kastro edo Kabitxoko mahai inguruan izandako hainbat eta hainbat elkarrizketatan erakutsi zenidan protesta egin aurretik jakin behar dela zeri buruz ari garen hitz egiten, ondokoari entzuten eta ulertzen. Ezin dut ahaztu militantziaren inguruko zure konpromisoa eta beste hainbat gauza. Eskerrik asko, Arantxa.
Ez dakit beste dimentsiorik dagoen, ze ez baikenuen askorik sinesten, baina baldin badago a ze bidaiak egingo dituzun! Eta horrela bada, hantxe ikusiko dugu elkar.
Asko matte zaitut.
Karina Arbelaitz
ARANTXA LETERI, ESKER ONEZ
Doinua: Habanera
"Bigarren promozioak behar zintuen lanean, une atsegin, gazi-gozo, hitz-jolas jatorrenean. Ipuin, abesti, olerki, euskera goxoenean, denak ditugu gorderik buru eta bihotzean. Ikastolan sortutako ardura sakon, sendoa, euskeran eta kulturan, gatzatzen aurrera doa. Zuregandik hartutako lekukoari eutsita, ekinez goaz, Arantxa, eskerrak zuri igorrita.
Orereta ikastolako lagunak
ARANTXARI
Batzuek txiki-txikitatik ezagutu zuten plaza inguruan, baina gehienok Killirikupe emakume taldean hurbildu ginen Arantxa Leterengana. 1990. urtean, duela 35 urte, hitzaldi bat antolatu zuen Udalak psikologiaren inguruan bi profesionalen eskutik. Hura izan zen gure taldearen lehenengo hazia, izan ere, han topo egin zuten emakume batzuk izan genituen bi psikologoekin batera ahalduntze saioak martxan jarri zituztenak. Arantxa izan zen horietako emakume bat.
Gure elkartea sortu zuten lehenengo emakumeak Killirikupen biltzen ziren haurrak plazan jolasten ziren bitartean, eta txoko horren izena hartu zuten sortutako talde berriarentzat: Killirikupe. Handik bi urtetara Arantxa Kultura zinegotzia genuen Udalean eta elkarte gisa erregistratzeko haren laguntza ezinbestekoa izan genuen. Hasiera hartan Emakundeko zuzendaria zen Txaro Arteagaren ekarpena eta aholkuak ere garrantzitsuak izan ziren.
Geroztik urtez urte eta astez aste feminismoa eta emakumeen inguruko gaiak lantzen jarraitu dugu etengabe. Eta lan hori ez da lau paretaren artean geratu, herrira ireki gara ekitaldi kultural ugari eta askotarikoak antolatuz. Arantxa bidelagun izan dugu, eta ez hori bakarrik, eredu edo erreferente izan dugu askok eta askok. Emakumeen eta feminismoaren alde lan egiten zuten eragileen eskutik sortu zen egun Oiartzungo Feministen Asanblada izenez ezagutzen dena eta Arantxa hastapen horretan partaide izan zen, Killirikupeko ordezkari eta asanbladako kide.
Betidanik izan zuen jakin-mina eta ikasteko gogo eta ilusioa, bai E. H. mailan, bai herri mailan ere, batik bat arlo hauetan: kulturan, emakumearen aldeko borrokan eta euskararen babesean. Oso militantea izateaz gain, langile aparta ere bazen: etxean, ikastolan, herrian, Killirikupen... eta non ez! Beti lanez lepo hara eta hona bilera batetik bestera edota kultur ekitaldi batetik bestera gogo biziz.
Emakume ekintzailea izan dugu eta erronka berrien aurrean ez zuen atzera egiten. Beti ekiteko eta laguntzeko prest, iniziatiba eta sormen handia agertuz. Plazandrea izan dugu eta jende aurrean hitz egiteko garaian ez zen kikiltzen.
Gure saioetan partaidetza handia izan du baina bazekien besteei entzuten. Taldean lana egiten bazekien eta giro ona sortzen ere bai.
Irakurle sutsua zen eta askotan egiten zizkigun erreferentziak irakurritako liburuei buruz. Zinema, antzerkia eta kultur ekitaldiak maite zituen.
Bere itxura serioaren atzean bagenuen lagunartean disfrutatzen zekien emakumea, txispa eta umore inteligentea zituena. Anekdota eta pasadizo zaharrak kontatzen artista genuen eta horretan bazuten antza anai-arrebek.
Arantxa zen bezalakoa zelako eta egindako ekarpenengatik, gure taldean sumatu dugu utzitako hutsunea, nabarmena oso. Hala ere, zorte handia izan dugu horrelako emakumea gure artean hainbeste urtetan izan dugulako. Besarkada bat, Arantxa!
Killirikupe Emakume Taldea eta Oiartzungo Feministen Asanblada
Oinez egiten omen da bidea, militantziaren bidea hautatu zenuen zuk, beti prest, beti eskuzabal; begirada zorrotz eta morez eman zenuen urrats bakoitzak oihartzun egiten digu egun.
Sustraiak errotuz amestu daitekeela eta bidean loratu erakutsi diguzu. Zuk urratutako bidean jarraituko dugu.
Eskerrik asko, Arantxa bidea eta herria egiteagatik.
Oiartzungo Ezker Abertzalea
ARANTXA LETE BERGARETXERI
BIHOTZEZ
Kontxa Murgiaren aitzakian
azken urteetako poesia errezitaldietan zure taldeko gintuzun gure taldeko zintugun taldekide adiskide laguna, ondorengo errezitaldietan ere gurekin izango zaituguna.
Pleno aretoko horma zaharrek betirako gorde baitute zure ahotsaren oihartzuna emanaldiz emanaldi olerkiz olerki akordez akorde behin eta berriz entzungo duguna.
Xabier Lete ttiki liburutxoa aitzaki anaiaren ttikitako kontuak kontatu zenizkidan hain ederki!
Xabierren ttikitako bizipen eta pasadizoak bihurriak zein gozoak.
Zuri esker daude album horretan hain egoki jasoak.
Eskerrik asko, Arantxa, hainbat arlotan emateagatik zure indarra eta hatsa.
Beti izango zara gure gogoan, gure bihotzean.
Errezitaldi egunak heltzean… nahiz Kabitxon kafea hartzen Karina bakarrik ikusten dugun bakoitzean.
Antton Kazabon Amigorena Txarapen, 2025eko apirilaren 6an
Lur nirea, lur nirea hazi naizen lur zoko hain maite zaitudan ortu landatu nuen pikondo.
Larre, ibai, zuhaizti haizepeko pinudi nire pozaren etxe txoriño txiokari.
Gaztainadiko errota ilargi beteko gau bertako eliza eta kanpai ozenkari hau.
Maiteari emandako hurrizti hartako hur arto arteko bidexka agur, betirako agur!
Agur lori, agur poza banoa maite auzotik banoa nonbait mundura zuek ezin kenduz ahotik!
Arrotzak lagun ordain itsasoa ibar ordain maite dudana utzita Zuek hemen nire zain
Banoa, agur, agur aita lurpean den hilerriko belartxo belartxo musukatu hazi zintuen gozo lur. Urrun, Pomar aldetik urrun kanapaiako oso. Niretzat, ai koitadua! Ez dute inoiz joko.
Agur zuri ere, maiteño, agur betirako agian!
Negarrez diotsut agur itasoaren hegian.
Ez ni ahazu hiltzen, maite, banaiz bakandadean hainbat legoa itsasoz... Etxe neurea! Sutondo neurea!
Bera gabe ezin bizi, ezin bizi pozik, edonora noala itzal trinko batek estaltzen nauela.
Hodei trinko batek estaltzen nau, ekaitzez hain betea, bakardadez hain betea, nire bizia pozoitzen duela.
Eraman nazazue, eraman nazazue haizetxo, hosto siku bat bezala, sikatu ninduen ere erretzen duen berotasunak.
Ai! Arin eramaten ez banauzu, nire lurreko haizetxo eramaten ez banauzu, haizetxo, baliteke ni ez ezagutzea, nitaz jaten duen sukarrak ni higatzen doa geldiro, eta nire bihotzatxoan traidore ere errekurik erakutsi gabe.
Eraman nazazue, eraman nazazue, haizetxo, eraman nazazue zain dauden ama batengana, nigatik negar egiten duena, ni gabe arnasten ez duen aita batengana, neba batengana, beragatik emango nuen nire zainetako odola, maite batengana, nori arima eta bizia hitzeman nion.
Arin eramaten ez banauzue ai! tristuraz hilko naiz, bakarrik, lur arrotz batean, non arrotzat hartzen nauten, non begiratzen dudan guztiak, guztiak esaten dit: Atzerritarra!
Ai! Zer arin hegaz pozaz zoratzen, egunsentiari abesteko nire lurraren landetan!
Oraintxe bertan irten, ziztu bizian irten, gaueko itzalen beldurrik gabe, gau ilunaren beldurrik gabe; euri ala haize, euri ala haize, hegan egingo zuen ikustea lortu arte.
Baina ez naiz txoritxo eta penaz hilko naiz, malkoetan bihurtua jada, hasperenetan desegina jada.
Ez onartu hemen hiltzea, nire lurreko haizetxo, hilda ere pentsatzen dut beragatik hasperendu behar dudala. Pentsatzen dut ere, haizetxo, haize, hilda egon eta gero, eta kanposantuatik, non lurperatuta naukaten, gau isilean pasatzerakoan, hosto sikuaren artean orro egiterakoan, edo beldurrez xuxurlatzean burezur zurien aurrean, hilda egon eta gero ere, nire lurreko haizetxo, oihakatuko dizuet:
Orgasmo taldeak harridura handia sortu zuen ziurrenik herrian. Zer izango ote zen? Nortzuk izango ote ziren? Nork erabiliko ote zuen izen zalapartero hori? Oiartzungo gazte sortzaileak saretzearen ondorioa izan zen Orgasmo. OGS sigletan ondo kamuflatzen zen, antza, taldearen izena eta bazuen Antzinako Greziako Antzerkian Aristotelesek izendatu zuen katarsi kontzeptuarekin halako loturarik. Arteak gizakian eragiten duen orgasmo kulturala irudikatu nahi zuen, nolabait, izenak. Baina denborak izena berari izaera eta esanahi propioa eskaini dizkio. Esan daiteke Orgasmo ondo integratu dela Oiartzunen. Edo, behintzat, integratu dela.
Gezurra dirudien arren, pandemia ostean taldea sortu zenetik 4 urte igaro dira. Oiartzungo gazte sortzaileek bazuten barruan zutena muxukoetatik haratago kanporatzeko beharra. Txarako Ogi Berriko mahai batean sortu zen lehen aldiz gazteak saretzeko ideia. Lohizune Telletxea eta Luix Mitxelenak, gosaltzen ari zirela (kakaohautsak esnearekin, ziurrenik, gazteegiak baitziren oraindik kafea hartzeko), gaur Orgasmo den oso antzeko zerbaitekin egin zuten amets eta helburu horrekin hasi ziren elkartzen, oraindik espazio propiorik ez zutela, Ibargaingo parkean 15 gazte inguruko talde polit bat Oiartzungo Gazte Sortzaileen lehen ekitaldiari forma emateko. Eman eta egin. Argi zegoen Oiartzungo Gazte Sortzaileen sareak ezin zuela bertan geratu.
Korapilatsua zen kopuru handiko taldea izanik denak bat egin eta funtzionamenduari jarraitutasun bat ematea, eta horregatik erabaki zen sarea gidatuko zuen talde motor bat sortzea. Malen Elizasu, Josu Ibarguren, Leire Ibarguren, Luix Mitxelena, Izaro Telletxea eta Lohizune Telletxea elkartu ziren makineria martxan jartzeko lehen asmo horretan. Ezinbestekoa izan zen Oiartzungo Udalak taldeari eskainitako baliabide multzoa ekimen honen iraungitze-data luzatzeko. Gaur egun, honako hauek osatzen dute talde motorra: Amaia Arrieta, Malen Etxebeste, Leire Ibarguren,
Luix Mitxelena, Irati Muñoz, Julen Perez, Lohizune Telletxea eta Izaro Telletxeak. Baina, talde motorretik at, jende askoren laguntza jaso du Orgasmok.
Orgasmok ez ditu sekula ahaztu taldearen oinarrizko helburu direla sortzaileei sortzeko erraztasunak emateaz gain euskara eta feminismoa. Sorkuntza guztiak berdintasunetik eta euskarak merezi duen espazioa eskainiz garatzea lehenesten du. Gazteek gizarte honi eman diezaioketen ikuspuntua oso beharrezkoa da, eta artea bide bikaina ikuspuntu hori islatzeko. Orgasmok Oiartzungo gazte sortzaile euskaldunak plazara gonbidatu nahi ditu, tabernan dauden gazteak ere plaza-artistikoetara erakartzeko.
Beraz, tabernako gizakiei alternatiba bat eskaintzeko Orgasmok bultzatu dituen eta bultzatzen dituen ekimenen artean, honako hauek azpimarra daitezke:
KAFEAK HOZTU
ARTE
Oiartzungo sortzaileei erakusleiho bat eskaintzeko helburuarekin sortu zen Kafiak Hoztu Arte. Hasiera udaletxeko pleno aretoan izan zuen arren, sare sozialetara ere iristeko asmoarekin ikus-entzunezko edukiak sortu eta sarera igotzen amaitu du proiektuak. Bertan, Oiartzungo sortzaile ezberdinak elkartu eta gai ezberdinen inguruan hausnartzen da.
OSTIRAL AKUSTIKOAK
Hilabeteko azkeneko ostiraletan sortzaileek banaka, bikoteka zein taldeka musikaz girotzen dituzte Oiartzungo taberna ezberdinak. Hasiera batean Orgasmo oholtzara soilik zuzendu zenez, kaleak hartzeko beharra ere ikusi zen, kaleko kulturak duen garrantziaz ez ahazteko. Horrela, Oiartzungo musikari ezberdinei plazatxo bat eskaintzen da ekimen honen bitartez.
METRAIAK
Zazpigarren artean ere murgildu nahi izan zuen Orgasmok, eta aurten ospatu da Metraiak Film Labur Lehiaketaren hirugarren edizioa. Bertan, Oiartzun eta Oiartzundik kanpoko euskaraz sortutako gazte sortzaileen film laburrak jaso eta ikusleek hautatzen dute nor den saritua. Horrez gain, herriko zinegileek ere urtero ekoizpen zinematografiko bat garatzen dute eta lehiaketan bertan proiektatzen da, lehiaketatik kanpo, herritarrei aurkezteko.
UDAKO ANTZEZLANA
Udako antzezlana ere ezinbestean aipatu beharreko proiektua da, herrian izan duen oihartzuna dela eta. Ekaina aldean hasten da lehen ideia garatzen eta, entseguz, buruhaustez eta zereginez beteriko udaren ostean, iraileko lehen egunetan taularatu ohi da. Luix Mitxelenaren zuzendaritzapean, eta betiere talde teknikoaren laguntzaz, mota guztietako aktoreak igo dira oholtza gainera obra hauetan: hasiberriak, ez hain hasiberriak
eta baita inoiz aktore izan gabekoak ere. Gaur gaurkoz, bi antzerki plazaratu dituzte: zorteari eta patuari buruzko Zorioneko, 2023an, eta ideologia oso ezberdinak dituzten familietan jaiotako bi gazteren arteko maitasun istorioa kontatzen duen Julieta ETA Romeo, 2024an.
XANISTEBAN
EGUNEKO
EKITALDIA
Eta, nola ez aipatu, Xanisteban eguneko ekitaldia. Abenduaren 26an ospatzeko asmoagatik hartu zuen izen hau emanaldiak. Baina, koronabirusaren ondorioz lehen urtean, eta egun bererako programatutako beste zenbait ekitaldirengatik bigarrenean, azkenean, urte bakar batean ospatu da zegokion egunean. Urte amaierako emanaldi hau, funtsean, Orgasmok aurrera eramaten duen diziplinarteko emanaldia da. Askotariko alorretan aritzen diren artista gazte oiartzuarren erakusleiho bat dela esan liteke. Pieza txikiz osaturik egon ohi dira ekitaldiok, hari berarekin jositako pieza txikiz. Eta, denak josten dituen hari hori, gai hori, urtetik urtera aldatzen da: Pieza Orgasmikoak izan ziren lehen urtean, Lehen Aldiak bigarrenean, eta lau elementuak uztartzen zituen Ohikune, pasa den urtean. Aurtengo emanaldia, 2024ko udan egin zen Kabaret Orgasmikoaren antzeko zerbaitekin uztartzea planteatzen ari dira.
Dena den, bizitzaren atarian dauden gazteez osatutako taldea izanik, hasiera batean ilusio hutsa ziren proiektuak zama bihurtzen dira batzuetan. Hala, baliabide gutxirekin, denbora are gutxiagorekin, eta nahi baino lan-karga handiagoarekin, beti ez da erraza izaten egitaraua aurrera eramatea. Militantziatik egindako lana
izaten da, beraz, Orgasmorena ere. Lan beharrezkoa. Beharrezkoa baino, ezinbestekoa, herriko artista gazteek euren jarduna zabal dezaten.
Militantzia ez da, ordea, behar den bakarra. Babesa ere ezinbestekoa da, elkar babestu eta zaintzea. Zeregin honetan ere izugarrizko lana egiten dute sortzaileek. Sortzaileek, baina baita gainerako herritarrek eta udalak berak ere.
Horregatik, eta tartetxo hau horretarako baliatuz, eskerrik asko. Eskerrik asko, zuzenean edo zeharka, komunitateak arnasa hartzen jarrai dezan lagundu, laguntzen eta, zergatik ez, noizbait lagunduko duzuen guztiei: sortzaile, argazkilari, kartelgile, teknikari, laguntzaile, ikusle eta gainerako guztiei. Orgasmo Txarako Ogi Berriko esne eta kakao-hauts haietatik gaur arte heldu bada, zuek guztiengatik izan delako.
Zuengandik sortua, zuentzako sortua, zuena da Orgasmo. Eta garrantzitsua da oroitzea ez dela talde itxi bat, askotan irudi hori eman dezakeen arren. Orgasmo sare bat da, Oiartzungo
gazte sortzaileak elkartzen ahalegintzen den sare bat eta, hala, haren parte izan nahi duen ororentzako zabalik dago, helburua elkar babestea eta indartzea baita, saretzen jarraitzea eta sarea zabaltzea.
Eta, amaitzen joateko. Katarsia aipatu da hasieran, orgasmo kulturala. Agian kontzeptu horiek laburbiltzen dute egokien Orgasmo, hamaika orgasmo dauden moduan, Orgasmo ere hamaika delako, hamaika direlako: hamaika diziplina, hamaika proiektu, hamaika buruhauste, hamaika artista, hamaika lagun, hamaika esperientzi. Beraz, hitz hauen bestaldetik, gonbidapena luzatu nahi dizuegu: bizitu, sentitu, baina, batez ere, izan Orgasmo!
BIYURRIENEA
Dagoeneko 3 urte igaro dira lehen Eskertza Eguna antolatu genuenetik, ilusioz, urduritasunez eta gogoz beterik hasi genuena, eta hala izaten jarraitzen duena. Eguna helburu jakin batekin sortu genuen: herriak Biyurrieneari urtean zehar ematen dioena itzultzea. Neurri handi batean, Biyurrienearen jarduna ez bailitzateke posible izango muxutruk lanean, ekintzaz ekintza, laguntzen aritzen zareten horiei esker ez balitz.
Egungo Biyurrienearen jarduna azken sei urteetako prozesuaren eta lanaren emaitza izan da, baina ezin zaituztegu aipatu gabe utzi gure aurretik herria xaxatzen aritu zaretenak. Izan ere, Kataxulo gaztetxeak eta OihartzunGuk-ek egindako eskaintza zabala Oiartzunek herrigintzarako duen ohituraren erakusle garbiak izan dira urte luzeetan. Mila esker, urteak joan eta urteak etorri, herri honi egin diozuen ekarpenagatik, gaur-gaurkoz Biyurrienea horrela bada, hein handi batean, zuengandik ikasi dugunari esker izan baita! Gure bidean une gogoangarri asko izan ditugu, baina, bereziki, urte hauetan guztietan gure bidaide izan zareten eta goizegi joan zareten kide horiekin oroitzen gara: herri hau zer egiteko gai den erakutsi diguzuelako, mapattepe zapattupuztepegupu!
Herri honek irakatsi digu elkarrekin, lanean, beste herri bat eraiki genezakeela, konpromisoz eta ilusioz borroka txiki-handiak sor genitzakeela, eta Biyurrienea horren guztiaren emaitza da, herri honek duen ekosistemaren emaitza da. Aspaldi martxan jarri zenuten errotak ur berrietatik edateko zortea izan du azken urteetan ere. Bakoitzak norbere bidetik, iraultza txikiak eginez, bestelako Oiartzun bat elkarrekin eta auzolanean eraikitzen gabiltza. Euskaratik eta euskaraz izango den herri libre eta konprometitu bat eraikitzen gabiltza, feminismotik eta arrakalak loratzetik, ertzetako biztanleentzat ere etxe izango dena eraikitzen. Izan ere, Biyurrienea zerbait izatea nahi badugu, denontzat lekua duen etxea,
sutondoa eta babeslekua izatea nahi dugu. Eta horrexegatik, eskertza eguna zuretzat ere bada, egunez egun lanean eta inolako aitortzarik gabe dabilen ororentzat da.
Urak bere bidea egiten jarrai dezan, garrantzitsua da egunero txingurri lana eginez dabilen sare bat izatea, baina hori bezain garrantzitsua da egun jakinetan ekarpena egiteko prest dagoen jendez inguratzea. Egiten duzuen lana aitortu eta baloratzea. Horregatik, mila esker ekimen txiki
zein handietan zuen alea jartzeagatik, amesten dugun herria batera eraikitzeagatik! Eskerrik asko herria gurekin batera xaxatzen duzuen guztioi, autogestioan amestu eta amets honi gurekin batera forma ematen diozuenoi! Herria astintzen eta proposamenez betetzen jarraitzeko gogotsu gaude, eta baita zuekin batera haietaz guztiez gozatzeko ere!
Eskerrik asko, Oiartzun, eta Izan Biyurri!
MARKEL GALDOS CARDEÑOSO gogoan
MARKEL GALDOS gOgOAn
Abuztuaren 21ean, zer-nolako berria zabaldu zitzaigun Oiartzun gure herrian. “Markelek eta Mikelek bizia galdu dute Mont Blanc mendian”.
Markel mendia deskubritu eta mendiarekin zaletu zen. Mendiarekiko pasioa zuen eta mendiak eman zizkion bizitzako momenturik ederrenak. Baina zenbaitetan, pasioak ere zorigaitza ekartzen du. Mendian heriotzarekin topo egin zuen.
Bera ez zen hara joan heriotzaren bila, bizitzaren bila baizik, izan ere, mendian topatzen zuen bere bizitza. Mendian aurkitu zuen bere bizitzari zentzua ematen zion grina. Markelek mendiak neurtzen zituen bere baitan sortzen zion ilusioagatik, eta, azkeneko momentu arte zoriontsu izan zen maite zuen mendiaz gozatuz.
Mendizaleaz gain, Markel bazen pertsona umila, alaia, maitakorra, eskuzabala, ekintzailea, gurutzetar saltsero eta parranderoa, lagunen lagun eta familiartekoa.
Oiartzun herriak eskainitako agurrean lagun eta senide asko bildu ginen Markel agurtzeko eta eskertzeko. Bertan nabarmendu zen herriari eskaini zion guztia, berak emandako maitasuna, berarengandik jaso eta berarekin bizi izandako momentuak eta baita bere bizi balioak ere.
Markel agurtzeko momentuan, “hegoak ebaki banizkio” abestia kantatzen ari ginela, miru bat hegaka egon zen gu guztion gainean. Markel gogoan genuelarik, miruaren hegaldiak gu guztiok bildu gintuen bat eginez. Markel eta mirua, mirua eta Markel gurekin guztiekin bat eginez.
Agurrean eskaintza mordoxka egin ziren: txalaparta, abestiak, musika, dantza, flauta joz sortutako abestiak, bere esentzia adierazten zuten elementuak, poemak eta bertsoak.
Hona hemen kantatutako bertsoak: Markel semea, lagun, anaia…
beti gure bihotzean
egunsentian, ilunsentian, goizean nahiz arratsean
Aiako_Harria jaistean edo
Gaztelura igotzean gure gidari igoko dugun mendi tontor bakoitzean
zurekin amets egin nahi dugu zure_ametsen baratzean.
Zure_ametsen baratzean.
Ama ta aita eta arreba
Ana, Felix eta Leire une hauetan zuen alboan egoteko_irrikaz gaude
zuek zarete samin ordutan gure_indar guztien jabe eta gogoan dugu, nola ez, zuen senide Ana ere aurrera egin behar dugu denok inork inor ahaztu gabe. Inork inor ahaztu gabe.
antton kazabon amigorena baratzean.
auzotarren keinua
Aurten Gurutzeko kuestazioko bukaeran keinu bat egin diogu Markeli, gure auzotarrari. Eneko Salaberriak egindako eskultura bat jarri genuen auzoan. Eskulturan Enekok irudikatu nahi izan zuen Markelen esentzia. Harria mendia da, Markel mendizalea. Harritik ateratzen den ziria da, Markel gailurretara iristen zenean adierazten zuen ilusioa, grina eta jartzen zuen bandera. Markelen auzoko, Gurutzeko, zapi berdea bertan lotu eta denon artean zainduko dugu.
Eta nola ez ba, burdinaz egindako intxixu adar bakarra, Markel Zirri-Mirri.
Eskulturaren ondoan pago bat jarri genuen, Okelarretik hartutako pago bat. Mimoz zainduko dugu pagoa eta, handitu ahala, bere edertasuna zabalduz eta Zirri-Mirriri itzala emanez, bizitzaren joana erakutsiko digu.
Bukaera emateko, Esteban Martiarenak Markel gogoan egindako bertso batzuk elkarrekin kantatu genituen.
Oroimenaren baratza.
Markel lehengusuekin auzoko festetan.
Hauexek bertsoak:
SUA PIZTU ZALIA
EZ DAGO ITZALIA
OIARTZUN OSUA DA ZURE FAMILIA
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
GURUTZEKO ZERUA
ZUREA DA MIRUA
HEGAN ZAINDU EZAZU GURE INGURUA
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
ZU ZERA ZIRRI-MIRRI
MAITAGARRI BIYURRI
ZURE ESKUTIK GOAZ BASERRIZ BASERRI
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
FURGONETA GIDARI
IRRIZ DANTZAN KANTARI
IHOTIAN KONTURA PARRANDA UGARI
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
ATARIA ITSUSI
NAHIZ ETA EZ IKUSI
ERRATZA ETA BIOK ZINATEN NAGUSI
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
GAZTETXOAK ZUZENDU
ZERA EUREN EREDU
ZU EZAGUTZEAZ POZIK TA HARRO GAUDE GU
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
BADAKIGU ZERALA
ENBORRAREN EZPALA
ATTA-SEMEEN DIZDIRAK ARGITU GAITZALA
MARKEL LAGUNA, MIRU KUTTUNA
BIHOTZEZ MATTE ZATTUGUNA
MIRUARI BEGIRA
BADOA DESPEDIDA
BIZIPOZA SARTURIK BIYOTZAN ERDIRA
MARKEL KUTTUNA, MIRU LAGUNA
ZURETZAT GURE MAITASUNA
ZURETZAT GURE MAITASUNA.
EGILEA: ESTEBAN MARTIARENA DOINUA: MENDI GOITIK HASITA
Jarraian ihote baltsa dantzatu genuen eta Galdos tabernara joan ginen azkeneko dantzak egitea.
Egun horretan auzotar asko bildu ginen Markelen oroimenez egindako eskultura eta landatutako pagoaren inguruan. Sortutako guneari Oroimenaren baratza deitu genion eta horixe auzoko erreferentzia edo ikur izatea nahi genuke. Batzuk hemen gaude, beste batzuk jadanik ez, eta bihar beste batzuk ere ez gara egongo. Izan dadila gune hori auzotar guztiok elkartzeko eta gogoratzeko Oroimenaren baratza.
ihote taldea
Oso gazte hasi zinen Ihote Taldean, gogotsu, indartsu eta ilusioz. Aitaren bideari jarraipena eman zenion Gurutzeko ordezkari gisa. Hasieratik inplikatu zinen bileretan parte hartuz, lanerako gogoz eta laguntzeko prest, batzuetan zure “bonbero” ideiak tarteko. Ordutik zenbat istorio, zenbat algara eta zenbat buruhauste bizi izan ditugun elkarrekin… Hala ere, beti egon zara bertan, irribarrea ahoan.
Aurten berdez argiztatu da plaza, Zirri-mirrik, Markelainek eta Anderregik inoiz baino indartsuago egin dute oihu, orro eta dantza. Zuk ere astindu dituzu haien gonak, larruak eta abarkak, zuk ere zirikatu dituzu herriko haurrak, gazteak eta helduak eta zuk ere haien eskutik piztu duzu sua.
Izan ere, oraindik gurekin zaude bileretan, zure irribarrea gurekin dago bazkarietan eta afarietan, zure laguntza montaje lanetan, gurekin zaude kuestazioan eta plazan, gurekin ari zara dantzan.
Zure eskuen indarra sentitzen dute intxixuek, sorginek eta basandreek udaletxera igotzeko sokari tira egitean, zurekin gogoratzen dira Kataxulotik abiatuta Learretik plazarako bidean, hor zaude plazan sua piztean, zu ikusten zaitugu suak sortzen duen kean.
Hemendik aurrera ere gurekin izango zara urteroko zitan.
Faltan botako zattugu, Markel!
Mapattepezapattupugupu!
Gora Iyotik ta gora zu!
Negua joan da, eta udako goxotasuna sentitzeaz batera zurekin bizi izandako
beste hainbat oroitzapen esnatu zaizkigu.
Ongi dakigu San Martzialetako kantuek pizten zintuztela, aitu behar genituenak! Flautina eta emakumeak lagun, Irungo kaleak alaitzen zenituen. Behin udara hasita, Sanferminetara joan behar, eta ez zinen motz geratzen, zezenak harrapatzen zintuen etxera joateko orduan. Eta hori zen gure martxa: patxaran, zerbeza, buruan putibuelta eta AIREE! Baina kirolari fina ere bazinen, mendi eta harkaitz artean pasatzen zenituen beste horrenbeste momentu. Denerako denbora zenuen!
lagunak
Hain justu, bizitza gozatzeko zenuen grinaz gain, zure konpainiaren falta sumatzen dugu gehien, bihotz handiko lagun. Inoiz ez duzu aitzakiarik izan gure ondoan egoteko, goizeko lehen orduetatik hasi eta gaueko ordu txikietara. Zure begi polit horiek, irribarre goxoa eta eskuzabaltasuna gurekin dira oraindik, eta izan ziur ez ditugula inoiz ahaztuko.
Orain, urtero bezala, iritsi da gure hitzordua: Xanistebanak hasiko dira. Irrikitan egon ohi gara noiz iritsiko, aurten, ordea, ezer ez da berdina. Aulki bat gutxiago izango dugula sentituko dugu, baina beste behin, denok elkartuko gara, eta nazkatu arte oroituko ditugu elkarrekin bizi izandako momentuak. Nola ahaztuko dugu Gurutzeko soziedadeko afaria? Eta afal ondoko dantzak? Erromeria ala perreo, zuri denak balio zizun! Hemendik aurrera, guk dantzatuko ditugu zuk erakutsitako pausoak, inoiz itxi ezineko zauriak eragiten digun mina baretzeko. Matte zattugu.
g aldoseneko losa berdeetan, bagoi bilakatutako aulkien egurrean eta g urutzeko plazan. Ezpain ertzeko azukr e hondar sekretuetan, amonak agindutako kaligrafia ariketetan, adar motzeko intxixuaren baldarkerietan, magnesioz zuritutako ahurretan, ajerik gabeko bestondo egunetan. g ogoratuko zaitugu g abon kanta edo r antxeretan, mahai jolas andanatan, soka gerrira irmo eutsirik edo eskiak oin bietan, pala eskuetan. Oroituko zaitugu abesten eta dantzan, tximu legez zuhaitzetan, San Juan bezperako sugarretan, sagar bilketan edo sagardo-kutxen ertzetan, bete ezin geratuko diren autodefinituetako hutsune zurietan. g arajeko mek aniko lanetan, pikondo eta gereziondoetan. Izen-zerrenda luzeetan, pintxoak zatikatzen ditugunetan, nekez hitzordu bilakatutako lehengusu afarietan eta igandeetan.
g ogoratuko zaitugu k afe kikara eskuetan. Belarriak adi eta begirada amultsu, oroituko ditugu zurekin berriketak, esku laztuek ostentzen zuten bihotz handiegi haren aitortzak. Ikusiko zaitugu gitarraren soketan eta haize doinuetan, atzean uberak utzita aurrera egiten duten txalupetan, urdintzen hasitako ile xerlo ilun eta, tarteka, aldrebestuetan, argizari eta kandeletan, sutarako prest diren egur-piletan. Zure begien antza duten harribitxi eta ur koloretsuetan. g urekin izango zara herrik o plazan eta Moskun, rokodromo, liburutegi, kontzertu eta frontoietan.
Sirena hotsean oroituko zaitugu, eta irudikatu egingo zaitugu suak apaltzen, liburuak itxi eta ametsak betetzen. Sentituko dugu emandako besarkada oro, eta eskua bularraldean, zauden lekutik gertu jarrita eta zuk ohi zenuen bezala, errepikatuko dizugu asko matte zattugula. Album zaharrei begiratuko diegu eta gorri izango ditugu begiak bete-bete, eta zutaz hitz egingo diegu, asmatuko dugu nola, gure balizko ondorengoei: kontatuko diegu nola hamaika garen.
g urekin izango zara aiton -amonen etxeko sukaldeko epelean. Oroituko zaitugu mendi tontor eta magaletan, eta zaintzen gaituen miruaren hegaldian. Eta betiko izango zaitugu gordeta gure gogo eta bihotzetan.
Etxekoak
Markel, Ana bere amarekin.
Markel, Leire arrebarekin.
Markel, Felix aitarekin.
2025EKO MARTXOAREN 28A
DOINUA : IKUSTEN DUZU GOIZEAN
1
goizero lehenengo orduan, azken ametsaren luan oroitzen zaitut albuan.
nahiz ta zurekin asko gozatu nahiz libre ziñen kaxkuan, nahiz lagun on batekin juan, nahiz denbora alde duan, zulo bat daukat barruan.
2
Anaren baso honetan malkoak berriz irristan lehen ta gaurko gogoetan.
Haize hegoak goxatzen ditu bazterrak leku orotan, magal eroso hauetan erreka ta belarditan ea gure bihotzetan.
3
Zelai koloretsuen txanda, txorien festa algara, udaberri alborada.
Oihan honetan oraingoz pena nagusi da beharbada.
Baina poza abian da sasia galduko da ta baso eder bat erna da.
malkoen errekak eramaten gintuenean; halako maitasun jarioa, halako zaintza xamurra eta zuetako bakoitzarekin jasotako unea eskertzekoa da.
matte zattuzteu (mapattepe zapattuzputeupu)
Etxekoak
AIA
Aska Itzank Animaliyak elkartea
AIA (Aska Itzank Animaliyak) Oiartzungo jaietan eta ospakizunetan animalien erabilera egiten duten ekintzak kentzea edo ordeztea helburu duen elkarte oiartzuarra da. 2019. urtetik, guztiontzako festa izango diren ospakizun askeak, errespetuzkoak eta parekidetasunean oinarrituak ditu helburu eta herriko jaietan alternatiba etikoak eskaini eta hainbat sentiberatze ekimen bultzatzen ditu.
Oiartzun Galdatzen ekimena
AIAren ekimenetako bat Oiartzun Galdatzen ekimena izan zen, jaietan egiten den animalien erabileraren inguruko herritarren iritzia jasotzeko sortua. Ekimen horren bidez, herritarren iritzia jasotzeaz gain, honi buruz hausnarketa bultzatu eta gizartera gaia plazaratu nahi izan zen. Horretarako, galdera sorta bat biltzen zuen eskuorri bat sortu zen, etxez etxe banatzeko. Online ere parte hartu zitekeen, eta hainbat egunetan mahai bat jarri zen plazan, herritarrek betetako galdetegiak jasotzeko.
Eskuratutako datuak
Ekimenak 415 erantzun bildu zituen. Genero eta adinaren arabera, honela banatzen dira ekimeneko parte-hartzaileak:
Parte-hartzaileak ez ziren ausaz hautatuak izan, beraz, emaitzek partaidetza-alborapena izan dezakete, hau da, ziurrenik gaiaren inguruan interesa duten herritarrek hartu zuten parte gehien. Horrek emaitzetan eragin dezake, gaian iritzi osatu bat duten eta animalien erabileraren aurka edo alde dauden herritarren iritziak jasoz.
Parte hartzaileen % 77,41ek uste du belaunaldi berriek jaietan animalien erabilera egiten duten ekintzen inguruko kontzientzia handiagoa dutela.
ASKA ITZANK ANIMALIYAK: Oiartzun galdatzen
10 parte-hartzailetatik 7k adierazi zuten jaietan animalien erabilerarik egiten ez duten ekintza alternatibak badirela. Emakumeek argiago ikusten dute hori (%79,90) gizonezkoek baino (%59,24).
Hala ere, 10 pertsonatik 3k ez dute gai honen inguruko eztabaida eta hausnarketa positibo ikusten.
Erantzunen arabera, 25 urtetik beherako eta 61 urtetik gorako pertsonen erdiek ez dute eztabaidarik eta hausnarketarik egoterik nahi. Aldiz, 25 eta 60 urte bitartekoen %75-80k ongi ikusten du eztabaida eta hausnarketa egotea.
Parte hartzaileen %56k ez dute nahi Oiartzunen animalien erabilera egiten duten jaietako ekintzak egiteari uzterik. Euskal Herrian zezenketak debekatzearen kontra dagoen ehunekoaren antzekoa da.
Gainera, herriko jaietan animaliak ez erabiltzearen alde dauden herritarren %95ek Euskal Herrian zezenketak debekatu beharko liratekeela uste dute.
Herriko jaietan animaliak erabiltzerik nahi ez dutenen artean, 10etik 8k uste dute 20 urteren buruan ez dela animaliarik erabiliko.
Ondorioak
Ekimenetik atera diren datuak oso interesgarriak izan dira eta gaur egungo Oiartzungo errealitatearen argazki orokor bat emateko balio izan dute.
Ikusi dugunez, animalien erabilerarik egiten ez duten alternatiba etikoak balioesten dituzten iritziak jaso dira, batez ere emakumeen artean. Egungo jaietan animaliekin egiten diren jarduerak genero-ikuspegitik aztertzean, parte-hartzea, espazio publikoaren okupazioa eta emakumeen rola parekatua ez dela ikus dezakegu. Gizonezkoak dira animalien erabilera egiten duten jaietako ekintzetan parte hartzaile nagusiak, beraz, logikoa iruditzen zaigu datuetan ere gizonezkoek animalien erabileraren aldeko aukeraren hautu handiagoa egin izana.
Datuek diotenez, herritarrak jaietan animalien erabileraren inguruko eztabaidaren eta hausnarketaren aldekoak dira, batez ere 25 eta 60 urte bitartekoak. Hala ere, 25 urtetik beherako eta 61 urtetik gorako herritarrek ez dute positibo ikusten gaiaren inguruko hausnarketa eta eztabaida. Elkarteari kezkagarria iruditzen zaio azken hori, dagoeneko jendartean zabalduta dagoen eztabaida eta hausnarketa baita. Dena den, herritarren ia 10etik 7k egiten dute hausnarketaren alde.
Bukatzeko, galdetegia bete duten herritarren %80k uste dute 20 urtetan Oiartzungo jaietan ez dela animaliarik erabiliko, eta azpimarratu egin nahi dugu datu hori. Elkartearentzat oso baikorra izan da emaitza eta animalien erabilera egiten duten ekintzak kentzea edo ordeztea lortu arte lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.
KILLIRIKUPE
aitona-amonak erdigunera
Gure formazio eta ahalduntze prozesua indartzeko, ikuspuntu feminista duten autore desberdinen artikulu, liburu, saiakera eta poemak irakurri eta landu ditugu kurtso honetan: Miren Agur Meabe, Anna Freixas, Aitxus Iñarra, Mari Luz Esteban, Santiago Alba Rico... Horretaz gain, askotariko jarduerak antolatuko ditugu herri mailan ahalduntze kolektiboa bultzatuz.
Oraingoan Anna Freixas katalan feministaren hausnarketa batzuk ekarri ditugu urtekari honetara.
Gure gizartean amona edo aitona izateak barneratuta dagoen eginkizun sozial garrantzitsua izatea esan nahi du, nahiz eta guztiontzat esanahi bera ez izan. Batzuek zoriontasun handiz bizi dute eta beste batzuei, aldiz, ez die aparteko ekarpenik egiten euren bizitzan.
Orain arte inposatu zaigun bizitza eredua hauxe da: guraso izatea, seme-alabak hazi eta behin helduak direnean, haien txanda izango da familia osatzeko eta hezteko. XX. mendeko aldaketa sozial eta kulturalek eredu tradizional hori eraldatu dute zertxobait. Bilobak zaintzen dituzten "amona-aitonen" kopurua handitu egin da eta erdigunean kokatu dituzte, baina horrek asko aldatu ditu haien bizitzak, eta familiarekiko erantzukizunak handitu.
Gaur egungo gizarte honek adinekoek zenbateko kostua suposatzen duten kontuan hartzen du, baina aitona-amonek beren gain hartzen duten guztia ahaztu egiten du; izan ere, laguntza ekonomiko, afektiboa eta logistikoa (otordu goxoak...) ematen dituzte etengabe. Laguntza hori neurtu ezina da. Hala ere, zerbitzu horiek ikusezinak dira gehienentzak eta ez dira behar bezala baloratzen, etxe barruan gertatzen direlako eta naturaltzat jotzen direlako.
Amonen kasuan, zaintzailearen rola ez da beti berdina izaten: urrutikoa eta adeitsua izan daiteke edota erantzukizun guztia bere gain hartzen duena. Amonaren irudiaren eraikuntza patriarkal idilikotik haratago, kontraesan izugarriak daude. Inork behartzen ez baditu ere, agindu kulturalengatik edota norbanakoaren sinismenekin zerikusia duten arrazoiengatik, bigarren rol hori onartzen dute. Modu honetan, erantzukizun horiek beren gain hartzean, norberaren askatasunaren zati bat galtzen dute, amona askok etorkizunerako bestelako asmo edota helburu batzuk zituzten arren, atzeratu edo uko egin izan diete.
Familietan gatazkak gertatzen direnean ere, amonak dira etxea zutik mantentzeko euskarri nagusiak eta konponbideak bilatzeko bide berri eta sortzaileak bilatzen dituztenak. Zentzuz
zahartzen irakasten digute; erronka berriak onartuz eta horietaz ikasiz, eta nortasuna galdu gabe.
Batzuek egoerak behartuta onartzen dute amona papera edo beraiek izan ez zuten aukera alabek izan dezaten: lana eta autonomia ekonomikoa, kultura, askatasuna... Dena dela, belaunaldien arteko elkartasun hori baliteke hurrengo belaunaldietan ez izatea, alaba horiek ez baitute eredu hori errepikatzeko asmorik, alabak eredu berri baten bila dabiltzalako: zainketa eta hezkuntzaren egoera konponduko duten irtenbide instituzional eta sozialak batetik, eta familia barruan ardura banaketa berdinagoa bestetik.
Eskuzabaltasunak ere mugak ditu, eta doako laguntza honek barne mina sor dezakela esaten digu Anna Freixasek. Zaintzak denbora, energia eta erantzukizun handiak eskatzen ditu eta zaintzailearentzat zailak eta konplikatuak izan daitezke. Zaintzak norberaren nahietatik eta beharretatik urruntzea dakar, besteen beharrei dedikatzeko. Batzuk osasunean kalteak sumatzen dituzte: lo gutxiago, elikadura kaxkarragoa, ariketa fisikoa egiteko denbora gutxiago... Zaintzaile lanak batzuetan lagunekin egoteko denbora ere murrizten du. Beste alde batetik, alde onak ere baditu: haur eta gazteekin harremantzeak onura psikologiko eta afektiboak ekartzen dizkie aitona- amonei eta harreman sarea handitu dezakete, seme-alabekin konplizitate gehiago, harreman estuagoa...
Emakumeak beste batzuen zaintzaile gisa sozia-
lizatu dituzten kultur aginduak ez dira desmuntatzen errazak, batez ere amen kasuan, familiaren ongizatearen alde sakrifikatu behar duten kultura honetan. Beharbada amaitzear dagoen emakume belaunaldia izango da, datozenek, feminismoaren oinordekoek, ez baitute horrela bizi izango.
Gizarte errealitate hori ikusarazi egin behar da eta negoziaziori ekin behar zaio, lan nekagarri, ezinbesteko eta jakintsu horren balio soziala eta ekonomikoa aitortzeko.
Dagoeneko badira, emakume adindunen artean batez ere, amatasunaren-maitasunaren tranpa salatzen hasi direnak eta beren bizitza beren adin-komunitatearekin harremanetan bizitzeko apustua egin dutenak, adiskidetasun loturak sortuz eta bizitza kultural eta sozialean aktiboki parte hartuz, amatasunaren eta amonatasunaren baldintzetatik haratago. Bide horretan ahalegindu behar dugu, gure nahia ez baita besteen zerbitzura bizitzea, gure bizitzako protagonista izatea baizik, herritar, bizilagun edo lagun modura.
Gure elkartea sortu zuten lehenengo emakumeak Killirikupen biltzen ziren haurrak plazan jolasten ziren bitartean, eta txoko horren izena hartu zuten sortutako talde berriarentzat: Killirikupe.
Ez dugu bukatu nahi Arantxa Leteri merezi duen aitortza egin gabe; gure taldeari egindako ekarpen guztiengatik eta utzitako arrasto sakonagatik. Atzetik gatozenak hartua dugu erreleboa elkarrekin eskutik bidean jarraitzeko. Bihotz-bihotzez eskertzen dizugu. Agur, Arantxa!
ARRAZTALO
2024:
trantsizio urtea Arraztalorentzat
Aurreko urtekarian Arraztalo Kontsumo taldearen inguruan hitz egin genuen. Bertan aipatu genuen nola taldeak 14 urte zeramatzan, 15.000 barazki saski banatuta. 14 urtez astelehenero Oiartzungo plazan banaketa egiten. Hori gertatzen zen bitartean, Arraztalo Elkarteak al daketa ugari bizi izan ditu eta 2024. urtean hainbat esanguratsuak izan dira.
TRANTSIZIOA pERTSONETAN ETA FUNTZIONAMENDUAN
Batetik, pertsonen aldaketa aipatu nahiko genuke. Langileei dagokienez, lantaldean erretiroak bizi izan ditugu aurten. Hau guztia hasi zenean, inork ez zuen imajinatzen norbaitek bere lan bizitza berreskuratu eta elkartean erretiroa hartzera iritsiko zenik. Orain dela 15 urte lanik gabe eta bizitza proiekturik gabe egotetik, erretiro duin bat edukitzera iristeak badu bere meritua. Gainera, inork espero ez genuen egoera bat bizitzen ari gara. Erretiroa hartu edo kontratua bukatuta ere, boluntario gisa baratzera etorri nahi dute. Honek zer pentsatua ematen du baratzeak eta harremanek buru osasunean duten eraginaren inguruan. Eragin positiboa, inongo dudarik gabe.
Bestetik, 2024an zuzendaritza aldaketa izan genuen. Aldaketa horretan, elkartea sortu zuten pertsonei seme-alabek eman zieten erreleboa. Errelebo horren helburu nagusia elkarteak eta nekazaritzako ustiategiak pauso bat aurrera ematea da. Momentuan gaixotasun mentala zuten pertsonei lana emateko beharretik sortu zena, gaur egun enplegua sustatzeko proiektu sendo bihurtu nahi dugu. Eta ez edozein modutako enplegua, nekazaritzan, lehen sektorean, gertutasunean eta herrian oinarritutako egitasmoa landu nahi dugu.
Horretarako, ordea, pertsonak behar dira, eta azken urteetan hori da galdu duguna. Nekazaritzako ustiategia eta langileak mantentzeko izugarrizko esfortzua egin behar izan dugu: pertsonala eta ekonomikoa. Eguneroko kezka izan da proiektua zutik mantentzea, dirulaguntzak lortzea eta momentuko arazoei aurre egitea. Ondorioz, herrian genuen sarea ahultzen joan da, sentsibilizazio ekintza gutxiago egin ditugu eta hurbildu zaizkigun pertsonak ere gutxi izan dira. Epe laburreko erronka da osasun mentalaren inguruko kezka duten horiengana hurbiltzea, elkarteak zer-nolako gerizpea eskain dezakeen erakustea eta sentsibilizazio ekintzak berreskuratzea.
Funtzionamenduari dagokionez, 2024an Enplegu Zentro Bereziaren kalifikazioa lortu genuen. Motzean, kalifikazio hori Lanbidek ematen duen zigilu bat da. Langileen %70ek baino gehiagok desgaitasuna badute, Lanbidek pertsona horien lan integrazioari begira egiten duzun esfortzua aitortzen du. Horrek dakarren eskubide nagusia dirulaguntza gehigarriak lortzea da. Baina betebeharrak ere badakartza, gure langileei gizarte arreta ere eskaini behar diegulako. Arraztalo ez da sekula lantoki arrunt bat izan, lanera etorri, baratzean aritu eta etxera joan. Arraztalon langile bakoitzaren gizarte beharrek kezka sortzen digute, konponbideak bilatzen saiatzen gara. Orain arte boluntarioen bidez kudeatu izan dugu hau. Langileekin hitz egin, Gizarte Zerbitzuetara edo Osakidetzara joan... Finean, arreta integrala ematen saiatu. Enplegu Zentro Bereziarekin, ordea, hau sistematizatu egin behar dugu, langile batek garapen profesionala eta pertsonala izan dezan urteetan zehar. Ezin baitugu ahaztu gaixotasun mentalek egunerokoan oztopo eta ondorio ugari uz-
ten dituztela. Lanean aritzeak hobetzen laguntzen duen arren, askotan ez da nahikoa izaten. Eta bide horretan laguntza gehigarria eskaini behar diegu.
2025ean bide honetan jarraituko dugu. Hasieran aipatu dugun moduan, egitasmoa sendotu eta herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.
Bukatzeko, bertako produktuen aldeko aldarrikapena egin nahi dugu.
Arraztalo Kontsumo taldeak 15 urte beteko ditu aurten. Apustu handia izan zen hasierakoa, Arraztaloren lan integrazioko helburuari zailtasun gehigarri bat jarri baikenion: lehen sektorean lan egitea. Proiektuari kontsumo taldearen bidez bere babesa eman zioten herritarrik gabe ez ginateke hemen egongo.
Dena den, urtetan zehar ikusi dugu kontsumo taldea herritar batzuei egokitzen zaien alternatiba dela. Beste batzuek, ordea, bertako ekonomia sustatzeko ohiko kontsumo bideak jarraitzeko hautua egin dute. Horregatik, Arraztalon ere merkaturatze bide ezberdinak bilatu ditugu. Betiere hurbileko salmenta mantenduz.
Gure produktuak inguruko dendetan aurkitu daitezke, baita Oiartzungo eta Errenteriako azoketan ere. Oiartzunen, hiru hilabetero HemenGuk azokan parte hartzen dugu. Errenteriako baserritarren azokan asteazkenero egoten gara.
Eta norbaitek galdetzen badizu ea Oiartzunen azokarik badagoen, erantzuna baiezkoa da. Astelehenetan 18:00etan Oiartzungo ekoizlez osatutako azokatxoa dago. Bertan astero eros ditzakezu barazkiak, pasta, arrautzak, ogia, shitakeak, eztia eta gazta.
Ez da izango aukerarik ez dagoelako!
ELIZALDE GURASO ELKARTEA Auzolana
“Auzolana auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da, Euskal Herriko landa lurretan oso sustraitua". Hala hasten da wikipediako sarrera auzolanaz galdetzen diogunean.
Gure haurrei ez diegu sekula definizio hori irakurri, ez diegu sekula auzolana zer den azaldu. Baina ikasi egin dute. Edo hobe esanda, ulertu eta ikasi egin dute. Edo hobe esanda, bizi, ulertu eta ikasi egin dute. Guk ez, esperientziak irakatsi die, guk esperientzia bizitzeko aukera eman besterik ez diegu egin, hori bakarrik eta hori guztia.
Auzolanetik eraikitzen dugu gure eskola auzolanetik ere . Batzuetan ezinetik, ez dagoelako beste modurik, norberak egiten ez badu ez duelako beste inork egingo. Baina beste askotan, hautu bat da auzolana guretzat. Halaxe egin nahi dugulako egiten dugu auzolanean, egiteko modu hori balioan jarri nahi dugulako, horretan sinisten dugulako, ezer ez delako norberak eraikitzen duena bezain baliotsua. Auzolanak komunitate gisa indartzen gaituela sentitzen dugu, komunitateari zentzua ematen diola; leku bat, harremanak eraikitzeko, estutzeko eta zaintzeko leku bat, non elkarrekin egitea bezain garrantzitsua den elkarrekin egotea.
Horren lekuko dira gure haurrak, horren parte baitira. Batzuetan gurekin haserretzen dira parkean bilera inprobisatuak egiten ditugulako beraiekin jolastu beharrean, edo eskolatik irtendakoan ogitartekoa eman eta berriz agurtzen ditugunean guraso elkarteko bilerara joateko; izan ere, auzolanak sarea eskatzen du, harremanak, komunitatearekiko konpromisoa. Eskerrak haur zoragarriak ditugun, eta bilerak amaitzerako ahazten zaizkien haserreak.
Ez, ez gara guraso perfektuak. Eskolako aterperako egin ditugun egurrezko egiturak ez dira planoko neurri berekoak. Euskal dantzako ikasleei josi dizkiegun gonek akatsak dituzte. Aterperako egin ditugun koltxonetak ez dira erosoenak. Bibliopatiorako diseinatu dugun altzaritik liburuak erortzen dira. Baina gure egurrezko egiturak dira, gure gonak, gure koltxonetak eta gure bibliopatioa. Eta perfektua ez den hori guztia hobetzen saiatuko gara, beste ostiral arratsalde batean, edo larunbat batean, edo behar bada, igande batean. Eta gure haurrak bertan egongo dira beste behin. Iltzeak emango dizkigute eskura, oihalak mozten lagunduko digute, egurra lijatu nahiko dute, aspertu egingo dira eta pilota partida bat jokatzera joango dira, eta ordu laurdenera berriz etorriko dira, eta bernizatzen lagunduko digute, edo etxera joateko latan ariko zaizkigu, eta zain egon beharko dute bukatu arte besteen zain egotea ere bada besteekin lan egiten ikastea
Hori guztia bizitzen dutelako mintzen dira gure haurrak guk egindako egurrezko egituretan pintadaren bat agertzen denean, edo oholen bat apurtuta edo lekuz mugituta, edo guk landatutako zuhaitzen bat hondatuta, edo lorezainen ubidea txikituta. Zorionez, zatiak biltzen eta konpontzen ikasten ari dira eurak ere.
Horregatik, astearte iluntze batean, gure haurrek esaten digutenean ezin dugula etxera joan lagunekin eraikitzen ari diren txabola oraindik ez dutelako amaitu, hamar minutuz luzatzen dugu parkeko egonaldia, txabolaz gain, badakigulako une horretan beste hainbat gauza ere ari direla eraikitzen.
Laster lau urte beteko dira Oiartzungo Wikiemakumeok taldea sortu zenetik eta orduan genituen helburu berberekin segitzen dugu lanean: Wikipedian emakumeak bistaratuz bertan dagoen genero arrakala ezabatzea eta Euskarazko Wikipedia elikatzea.
Euskarazko Wikipedian artikulu berriak sortzen, daudenak aberasten eta beste hizkuntzetako Wikipedietan daudenak itzultzen bakoitza geure kasa aritzen bagara ere, hilero elkartzen gara Landetxe Kulturgunean GAZTE IZANAK Elkarteak duen egoitzan. Taldea osatzen genuen lauroi aurten Hendaiako Ana Erasun gehitu zaigu bostekoa osatuz.
Biltzen garenean bakoitza egiten ari denaren berri ematen dugu, jasotako proposamenak aztertzen ditugu eta zalantza teknikoak argitzen saiatzen gara. Horrela, taldean lan eginez eta elkarri lagunduz hasi ginenetik 2025eko apirila arte alez ale uzta polita lortzen ari gara:
• 117 artikulu sortu. Gehienak emakumeen biografiak dira, baina emakume taldeak edota bere lantokiak ere Wikipediara ekarri ditugu. Lehendik bertan zeuden Oiartzungo Feministen Asanblada, HELTA, Oiartzungo Emakumeen Taldea edota Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola bezalako taldeez gain Lezoar batelariak, Lezoko galleterak edota arrainketariak badute bere sarrera Euskarazko Wikipedian. Aurtengo lanaren emaitza dira baita ere Lezoko eta Oiartzungo labaderoak azaltzeko sortutako artikuluak.
• 72 artikulu hobetu. Wikipedian artikulu berriak sortzeaz gain, sortuak daudenak osatu behar izaten dira (erreferentzia egokiak aurkitu,
beste batzuetan loturak eguneratu eta, askotan artikuluak izenburua eta zenbait datu besterik ez duenez, berriak aurkitu eta gehitzen dizkiogu.
• 283 artikulu itzuli. Euskarazko Wikipedia hobetzeko, askotan beste hizkuntzetako Wikipediak kontsultatzen ditugu eta horretan ari garela, gurean ez dauden artikulu interesgarriak topatu izan ditugu. Kasu horietan, Euskarazko Wikipediara ekartzeko modu bat itzultzea da.
Euskarazko Wikipedia editatzea gure lanaren funtsa izanik, badira ikasturtean zehar gertatu diren eta aipatu nahi ditugun beste batzuk ere:
• Andriak plazara irratsaioa. Ikasturtearen hasieran Oiartzun Irratitik iritsi zitzaigun irratsaio bat egiteko proposamena. Edukiak eta maiztasuna gure esku utzi zuten eta, egia esateko, zertxobait kosta zitzaigun forma ematea, ez baita erraza Wikipedian irakurtzeko prestatua dagoen eduki hori irratian entzuteko modukoa bihurtzea. Azkenik erabaki genuen hilean behin saio bat egitea hilabete horretan jaio eta Euskarazko Wikipedian agertzen diren emakumeen biografiak azalduz. Urtarrilean hasi ginen eta urtea amaitu bitartean aritzeko moduko materiala dagoeneko bildu dugu. Oiartzungo irratiaren GALA egin zenean aurkeztu genuen irratsaioa.
Oiartzungo Euskal Wikiemakumeok plazan
• Taldea Oarso-Bidasoa aldera zabaltzea. Hasieran aipatu bezala, taldea zabaltzen ari zaigu Lezo aldera batetik eta Hendaia aldera bestetik. Bostok gustura ari gara lanean, baina beste norbait animatuko balitz, ongi etorria izango da. Oarso-Bidasoako emakumeen biografiak eta bere ekarpenak Wikipediara ekartzeko, guztion laguntza behar dugu. Gurekin harremanetan jartzeko bide asko dituzue: hilean behin Landetxen egiten ditugun bileratako batera azaltzea, oiartzungowikiemakumeak@gmail.com helbidera mezua bidaltzea edo, besterik gabe, gutariko norbaitekin zuzenean hitz egitea.
Oiartzungo Euskal Wikiemakumeon logo berria.
LOGO berria. Hasi ginenetik gogoan izan dugu taldea irudikatuko duen logoaren beharra, eta irratsaioa egiten hastean ezinbestekoa egin zitzaigun programaren irudia irratiko webgunean txertatzeko. Oso gustuko genuen Alaia Gaztelumendik herriko emakume talde batekin labaderoa inguratuz osatu zuen murala, eta horren zati bat aukeratu ondoren, Alaiarekin harremanetan jarri ginen. Jakina da irudi bat Euskarazko Wikipedian erabili ahal izateko Wikimedia Commons lizentziapean egon behar duela, hau da, edozeinek partekatu, kopiatu, moldatu eta birbanatzeko eskubidea duela. Horren berri eman genionean, inolako eragozpenik ez zuela esateaz gain, esan zigun asko pozten zuela gure logo gisa erabiltzea erabaki izanak. Eskerrak eman nahi dizkiogu eman dizkigun erraztasunagatik.
• Beste Wikilariekiko harremanak. Taldearen sorreratik izan dugu harremana inguruan antzeko lana egiten dutenekin. Durangoko Wikiemakumeok taldekoak izan ditugu eredu eta laguntzaile, izan ere, lanean hasi baino lehen Marisa Barrenak eta Maripa Garaizabalek editatzeko oinarriak azaldu zizkiguten beren topaleku den Durangoko Andragunean. Une honetan
Euskal Wikiemakumeok hainbat taldetan dihardugu lanean: Arratian, Durangon, Lekeition, Ondarroan, Sestaon… Oiartzungoak ere tartean. Euskal Wilkilarien Elkarteko kide izatea hautu pertsonala da, eta bakoitzak bere erabakia hartu duen arren, badugu harremana beraiekin. Gutariko batzuek 2025eko urtarrilean Eibarko Markeskua Jauregian egin zen Euskal Wikilarion Topaketan parte hartu genuen.
Informazio gehiago nahi baduzue, QR kodearen bidez gure proiektuak Wikipedian duen gunean aurkituko duzue: https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmakumeok/ WikiOiartzun baita Facebook-en Oiartzungo Wikiemakumeak dugun orrian ere. Oiartzungo Wikiemakumeak talde irekia da eta proiektuan parte hartu nahi duen edonor ongi etorria izango da. ANIMATU!!!
Oiartzungo Wikiemakumeak taldea (2025eko apirila)
Oiartzungo Euskal Wikiemakumeon webgunea irekitzeko QR kodea.
OIARTZUNGO INGURUMEN TALDEA
ABIApUNTUA
Ingurumen gaia ardatz hartuta, 2019an, bi tal de sortu ziren Oiartzunen: rrak txukuntzen.
sortu ziren, planetaren bilakaera ikusita: klima aldaketak, hondakinen masifikazioak, espezie eta ekosistemen galerak, berotegi efektuak, aztarna ekologikoak, antropozentrismoak… eta nola ez, Oiartzungo herrian ingurumenaren arloan zegoen hutsuneak bultzatuta. Hala, hainbat jarduera egin zituzten:
Bazterrak txukuntzen-ek, esaterako, hondakinen inguruan arazo larri bat zegoela ohartuta, Erreka garbiketak egin zituen herrian, Udalaren laguntzarekin. Guztion arazoa eta ardura zela ikusaraztea zuen helburu, eta, bide batez, herrian sentsibilizazioa piztea. Hona auzo bakoitzean egin ziren garbiketa saioak:
• Elizalden: Plaza, Beheko Plaza, Madalensoro
• Gurutzen: Bizardia plaza, Arkaleko bidea, Beloaga gaztelurako bidea eta Altziko ingurua.
• Karrikan: Plaza, frontoia, Sorondoko bidea eta errekako ingurua.
• Ergoien: Pagoaldea, Uztapide plaza, Bidegorria eta eskola ingurua.
• Altzibarren: Plaza, Bidegorria, Aduriz eta busgeltokiko ingurua.
• Iturriotzen: Garañoko garbitegia, Bide zaharra, Tonkolo ondoko erreka, Bekosoro eta Plaza ingurua.
• Ugaldetxon: Iurritako industrialdea, Alcampo, Bidegorria eta erreka bazterrak.
• Arraguan: Topo geltokia, baratzea eta anbulatorio ingurua.
Orokorrean, erreka eta poligono inguruak oso zikinak zeudela ohartu ziren, eta hainbat “puntu beltzen” kokapena egin zuen taldeak. Gainera, argi eta garbi geratu zen zabor biltzeko daukagun sistemak hobekuntzak behar dituela.
Ekotaldek, berriz, Ekologiari buruzko astea antolatu zuen Oiartzungo eragile desberdinekin. Ekintza oso interesgarriak programatu zituen, hala nola:
• Planetari buruzko abesti baten estreinaldia, Ibargaingo musika eskolaren laguntzarekin.
• Performanceak eta tailerrak birziklatzeko hondakinekin.
• Karpa informatiboa eta hitzaldiak.
• Herriko ikastetxeetako haurrekin ekintzak, Oiartzungo plazan: Plastifisha, bideoclipak, mahai didaktikoa eta hondakinen kaiola erakusgarria.
Zoritxarrez, pandemiak bete-betean harrapatuta, bertan behera geratu ziren jarduera guztiak.
Gauzak horrela, pandemiaz geroztik, bi taldeak ibili dira norabide berria finkatu nahian, harik eta bi taldeak batu eta, hobebeharrez, OIARTZUNGO INGURUMEN TALDEA osatzea erabaki dugun arte. Uste dugu, bat eginda, hobeto erantzungo diogula ingurumenaren gaiari (Udalarekin eta herriko eragileekin batera, jakina), eta bertako ekosistemari egokiago eragingo diogula, denak ekosistema bereko partaide aktiboak garelako.
pROpOSAMENAK
ETORKIZUNARI BURUZ
Udalarekin izandako azken bileraren harira, gure lan-ardatzen aurkezpena azaltzen dugu hemen, eta baita 2025eko ekintza plana ere.
1.-LAN ILDOAK
• Kontserbazio eta zainketa:
o Puntu beltzen identifikazioa eta zaintzaren bultzada, garbiketak barne.
o Kontserbazio eremu batzuk babesten hasi.
• Heziketa eta sentsibilizazioa:
o Ohitura jasangarriak sustatu.
o Ingurumenarekin dugun harremana indartu.
o Elkarlana eta hausnarketa kolektiboa egin.
2.-EKINTZAK
• Kontserbazio arloan: Txara basoa babesten eta zaintzen hasi.
Etorkizun hurbilean, etxez inguratuta geratuko denez, babesteko gune estrategikoa dela irizten diogu, ezinbestekoa. Uste dugu etorkizunean “uharte berde” bihurtuko dela, eta berariazko ahalegina egin beharko genukeela zaintzeko.
Kontserbatzeko ekosistema berezia dauka, aberatsa, botanikaren zein ekologiaren ikuspegitik (basa-erratzak daude, lilipak…), baita heziketaren ikuspegitik ere (baso-eskolaren funtzioa betetzen du herriko ikastetxeetan).
Zoritxarrez, azkeneko urteetan, izugarrizko kalteak jasan ditu Txarak; denbora gutxian, bizikletak ibiltzeko leku ludiko bihurtu da, eta txaku-
rren kakaleku aparta. Ondorioz, gero eta gehiago joan da degradatzen, era nabarmenean, lotsagarri, gupidagabe.
Hau dela eta, hainbat jarduera antolatu ditugu: o Udaleko arduradunekin Txararen egoera ikuskatu.
o Sentsibilizazioa eta naturarekiko harremana indartzeari begira, eta herriko familiei eskainita, NATURA BEHATUZ FAMILIAN delako jarduera antolatu. Lau saio buruko dira, urteko lau urtaroak aintzat hartuta. Helburua: Txara hurbiletik behatzea, gozatzea eta naturarekiko lotura afektiboak indartzea, eta, bide batez, Txararekiko sentsibilizazioa bultzatzea.
o Garbiketak egin: Oiartzungo ibaian, Txarako parkean eta identifikatzen dugun puntu beltz batean.
• Heziketa eta sentsibilizazio arloan:
o Hitzaldi bat antolatu Txarari buruz, Txararen etorkizuna lantzen has gaitezen.
o Honako jarduerak landu:
Sentsibilizazio kanpaina diseinatu zaborkaiola baten bitartez.
· Puntu beltzen erakusketa egin.
· Plastikoen alternatiben dinamika eta jolasak diseinatu.
Aldarrikapenak eta konponbide komunen lanketarako mahaia.
· Herriko eragileei aurkeztu eta elkarlana sustatu.
o Komunikazioa:
Herri mailako komunikazioa kanal desberdinetan egin: Udala informatzen-en, Betti Gottin, Oiartzungo irratian eta sare sozialetan.
Ingurumenaren osasuna guztion ardura da, eta, orain eta hemen, irizten diogu eraldaketari ekin behar diogula, gehiago itxaron gabe, ingurumenaren osasuna guztion eskubidea eta ardura delako.
Gu prest gaude; eta zu?
Hala bada, eta zerbait egin dezakezula irizten badiozu, jarri zaitez gurekin harremanetan. Hona gure emailaren helbidea: oiartzungoingurumentaldea@gmail.com.
Ziur egon zaitez, elkarrengana bilduta, egokiago erantzungo diogula ingurumenari.
ALBISTE AIPAGARRIAK
Urtean zehar berri izan dira
MAIATZA
24/05/04 Burujabetze eguna ospatu zen Oiartzunen. Sektorez sektore egiten ari den lana ezagutu eta etorkizunerako erronka konplexu bezain motibagarriak identifikatu ziren.
24/05/05 KantagiLtzak antolatuta, Lide Hernandok parte hartu zuen maiatzeko hitzaldi musikatuan. Liher bandan ibilitakoak Bele proiektuaren nondik norakoak aurkeztu zituen.
24/05/09-12 Gipuzkoako Errota Egunaren harira, Ihurrita Errota sustatzeko elkarteak, herriko errotariek, Ondarearen Mahaiak eta Udalak hiru eguneko ospakizuna prestatu zuten Oiartzunen. Erroten funtzionamendua ezagutu eta ondare horren balio kultural eta historikoa ezagutarazi zuten, hitzaldi, ibilaldi eta bisiten bitartez.
24/05/11 Ku-ku elkarteak antolatuta, Ku-ku eguna ospatu zen, homo-, trans- eta bi- fobien kontrako nazioarteko egunak —maiatzaren 17ak— akuilatuta. Hirugarren edizioan, Dardarak proiektua sortu zuten, Oiartzungo Maritxu eta Belauntzako Katalinan XVI. mendeko lesbianen arteko istorioan oinarrituta.
24/05/24 Oiartzungo ordezkaritza bat —Joana Mendiburu alkatea buru— Bretainian izan zen Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketan parte hartzeko. Bi kilometro egin zituzten oiartzuarrek, zehazki, 1.846 eta 1.847 kilometroak. Oiartzunek Karaezekin duen senidetzea dela-eta joan ziren bertara.
EKAINA
24/06/01 Ekaineko lehen egunean izan zen herriko ekoizle eta artisauen lana ikusi eta erosteko hiruhileroko hitzordua. Udako HemenGuk azokan 14 postu jarri zituzten Kontzejupean.
24/06/02 Txinalka herriko antzerki taldea igo zen Landetxeko auditorioko oholtzara, Ni Ibizara… ta zuek atzetik antzezlana jokatzera. Herriko taldea osatzen zuten zazpi aktoreak, ikasturtean bezala, Lur Kortaren zuzendaritzapean aritu ziren.
24/06/08 Biyurreniak antolatuta, egun indartsua ospatu zen Oiartzunen, goizetik gauera: Baga, Biga Liga Gazte Olinpiaden klausura ekitaldia eta Eskertza Eguna, hain zuzen ere.
24/06/08-15 Antxin Ezkerro Memorialeko txapelketa jokatu zen Madalensoro frontoian, orotara hiru kategoriatako partidak: 17 urte azpikoak paleta larruz; neska seniorrak paleta larruz, eta mutil seniorrak pala motzez.
24/06/19 Killirikupe Oiartzungo emakumeak ahalduntzeko taldeak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak, elkarlanean, hitzaldia antolatu zuten. Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra gonbidatuko zuten Feminismoa eta (in)justizia izeneko solasaldira.
UZTAILA
24/07/02 Zirraragarria. Horrelakoxea izan zen Oiartzunek eta Zaldibiak jokatu zuten Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala. Donostiako Atano III.a frontoia bete-betea, bi taldeen zaleak Rural Kutxak banatutako elastiko gorri eta urdinak soinean, haien berotasuna eta errespetua era berean, pilotarien maila eta jarrera bikainak, emozioa azken unera arte... Oiartzunek jantzi zuen azkenean txapela. Eta festa paregabea bizi izan zen frontoian.
24/07/15-20 Oiartzungo Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Sarako eta Urruñako Herriko Etxeen laguntzarekin, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak mugaldeko gaztetxoentzako udaleku ibiltaria antola zuen, estreinakoz. DBH2 eta 3ko ikasleei zuzenduta, uztailaren 15etik 20ra bitartean iraun zuen. Lehen eguna Oiartzunen igaro zuten, eta hainbat jarduera egin zituzten.
24/07/13 Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu zuten. Gero, Joxe Leon Kazabonek eta Irati Odriozolak festa girotu zuten, abestiekin. Horren ondoren, kopla txapelketaren finalaren txanda izan zen, eta txalometroak Julen Benitori eman zion saria. Azkenik, bingoak, Mxk3r eta Dantzall Sounden musika emanaldiak eta Tio Teronen Semeen emanaldiak biribildu zuten festa eguna.
24/07/14 Arditurri Eguna ospatu zen Aiako Harriaren magalean. Besteak beste, Alaiart-ekin batera Arditurriko murala sortu zutenei eskertza egin zieten.
24/07/26 Uztaileko azken egunetan ikusi zuen argia Oiartzun 2024 urtekariak. 54. edizioan, elkarrizketa nagusia Gariño baserriko Miren Agiriano Ugartemendiari egin zion Izaskun Madariagak.
24/07/30 Edurne Agirrezabalagak eta Amaia Ibargurenek Iturriotz, ene! antzezlana eskaini zuten auzotarren laguntzarekin, arrakasta osoz. Soroa jendez gainezka zegoen eta izugarri gozatu zuten saio bereziarekin.
24/07/31 HIESaren aurkako Harri Beltza elkarteak Landarbasoko Dizdizka abesbatzaren kontzertua antolatu zuen, Done Eztebe elizan.
ABUZTUA
24/08/01 Landetxen, Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu zuen Udalak, eta kartel lehiaketako sariak banatu zituen. Azkenik, Erraldoien Konpartsako kideei omenaldia egin zieten.
24/08/02 Abuztuaren bian, Karrikako Artaso elkartearen izenean, Enrike Lekuonak eta Goiatz Labandibarrek eman zieten hasiera herriko festei. Haiek bota zuten suziria, Artaso elkartea duela 50 urte sortu zela ospatzeko.
24/08/21 Albiste tristeak heldu ziren Frantziako Alpeetatik. Markel Galdos Cardeñoso oiartzuarra eta Mikel Etxezarraga Hernandez lezoarra hil ziren Mont Blanc du Tacul mendian. Tontorretik jaisten ari zirela istripua izan zuten, Gervasutti bidean rappel egiten ari zirela. Haiekin zen Ioritz Labandibar Sagarzazu oiartzuar gaztea bizirik atera zen.
IRAILA
24/09/13-15 Oiartzungo Poesia Egunak jardunaldia ospatu ziren. 1545 argitaletxeak, Metrokoadroka kolektiboak, Hitzen Lihoak, Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo kulturzaleak laugarrenez antolatu zuten, aldaketa batekin: izan ere, orain arte Arte Egunak ekimenaren barruan antolatzen zuten Poesia Eguna, baina ekimen hori itxuraldatu eta hiru eguneko jardunaldia bilakatu zen Oiartzungo Poesia Eguna.
24/09/14 KantagiLtzak antolatuta, Erramun Martikorenak parte hartu zuen iraileko hitzaldi musikatuan, Arizmendienean. Ekain Perezen galderei erantzunez, bere ibilbideari errepasoa eman zion Baigorriko kantariak. Amaieran, publikoak eskatuta, Xalbadorren heriotzean kantatu zuten guztien artean.
24/09/16 Itziar Otegi idazle oiartzuarrak irabazi zuen Donostia Hiria Kutxa saria kontakizunen alorrean. Ezer ez dago utzi nuen lekuan izeneko lanagatik saritu zuten Otegi, eta Elkar argitaletxearekin plazaratuko du lana.
24/09/19-22 Erdi Aroko II. Jardunaldiak egin ziren Oiartzunen. Besteak beste, Erdi Aroko azoka eta buruzagi baskoien biltzarra ospatu ziren.
24/09/25 Killirikupe taldeak Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola 2024-25 ikasturtea aurkeztu zuen Manuel Lekuona bibliotekan.
URRIA
24/10/05 Eguraldia lagun, Beloaga gaztelua inauguratu zuten, arrakasta handiz. Ekitaldira Beloaga Bizirik elkarteko kideak, Gurutze auzokoak… bertaratu ziren. Azken urteetan Beloaga Bizirik eta Oiartzungo Udala bailara bostehun bat urtez babestu zuen Erdi Aroko gaztelua berreskuratzeko lanetan ibili dira, eta balioan jarri zuten egun horretan.
24/10/05 Oiartzunen lehen aldiz Indarkeriaren oi(h)artzunak filma eman zuten, eta ondotik, zuzendari eta protagonisten solasaldia egin ziren Landetxen. Filmean, ETAk bere familia bahitu, Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egiaren bilaketa nekaezina egiten du eta aurrez aurre, familiaren tragedia kontatu.
24/10/24 Ekitaldi hunkigarri batean, omenaldia egin zioten Maialen Oiartzabal Mendibil eskiatzaile akrobatikoari, eta bertan eman zioten 2024ko Kirol Saria. Goi mailako kirol lehiaketetan izandako ibilbide oparoagatik egin zioten aitortza Udalak, herriko kirol elkarteetako ordezkariek eta baita adiskide zein herritarrek ere.
24/10/27 Azken hamabi hilabeteetan herrira bizitzera etorri ziren 275 bizilagun berriei ongietorria egiteko ekitaldia egin zuten. Herrikide berriak eta aspalditik eta betidanik Oiartzunen bizi izan direnak 12:00etan elkartu ziren herriko plazan, eta handik Arizmendienera abiatu ziren erraldoi txikien eta musikarien laguntzaz. Astean zehar beste hainbat ekintza ere antolatu zituzten, migratzaileen errealitatea ikusarazteko: erakusketa, hitzaldiak, antzerki emanaldiak eta zinema saioak.
AZAROA
2024/11/10 Behobia-Donostia 100 urtetik gorako historia duen lasterketaren helmugara iritsi ziren 80 oiartzuarren artetik Aritz Leonet Aranburu eta Larraitz Etxebeste Lizaso izan ziren azkarrenak. Beraz, emakumeen kategoriako herriko irabazlea hura izan zen. Gizonetan, berriz, Leonetek lortu zuen herrikideen artetik posturik onena.
2024/11/20 Gazte Izanak elkarteak Bazkide Eguna ospatu zuen. Besteak beste, Madalensoron egin zuten bazkariaren amaieran 2024an 80 urte bete dituzten bazkideak omendu zituzten.
2024/11/21 Aitor Bengoetxea Bengo musikari oiartzuarrak bere bigarren lan luzea kaleratu zuen: Belharra. Bederatzi kantu ditu albumak eta ez du kolaboraziorik.
2024/11/23 Mattin Etxebeste oiartzuarrak irabazi zuen Hondarribian jokatu zen gipuzkoar erako Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa. Gainera, bigarrenez lortu zuen garaipena, duela bi urte ere irabazi egin baitzuen.
2024/11/24 Zilibito Records musika urbanoa egiten duen Oiartzungo kolektiboa eta musika-taldeak 13 abestiko Deabruen Doinuak albuma kaleratu zuen.
2022an sortutako taldeak Gaztearen maketa lehiaketa irabazi eta lehen diskoa atera zuen. Bachata, pop punka, hyperpopa, trapa eta beste genero urbano batzuk lantzen ditu.
2024/11/25 Oiartzungo Udalak euskararen erabilera areagotzeko plana osatu zuen, eta bertan 2027. urtera bitartean lortu nahi dituzten eta gauzatuko dituzten ekintzak zehaztu zituen. Udalak sortu duen zazpigarren plana da, eta bost urteko iraupena izaten dute gisa horretako idatziek. Iraunaldi hori izaten dute planek, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak bost urtean behin planak onartzeko aginduak argitaratzen dituelako.
ABENDUA
2024/12/14 Alaia Martin Etxebeste bertsolari oiartzuarrak irabazi zuen 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurreko bi aldietako garaile Beñat Gaztelumendiri buruz burukoan nagusituta. 6.000 entzule inguruk bete zuten Illunbeko plaza, eta olatu eta txalo zaparrada artean lehertu zen buruz burukoan. Almeneko bertso eskolaren 50. urteurrena izan zuen ardatz txapelketak, eta haurren lehen bertso eskola hartako ikasle Arantzazu Loidik jantzi zion txapela Martini.
24/12/14 60. urteurrena ospatzeko, Lartaun Abesbatzak kontzertu berezia egin zuen Landetxen. Musikart-eko haurrek ere parte hartu zuten saioan. Gainera, Iker Gonzalez konpositore zumaiarrak espresuki abesbatzarentzat sortutako obra bat estreinatu zuen herriko taldeak.
24/12/23 Ilargi Aristondo Merino oiartzuarrak jaso zuen 2025eko Barandiaran Beka, Euskal Pirinioetako Suaren paisaia: etnografia kolaboratiboa antropozenoan proiektuagatik. 2025eko deialdira aurkeztutako lanak aztertu ondoren, epaimahaiak aho batez erabaki zuen Aristondori beka ematea. Hark egingo du landa lanaren zati handiena. Olatz Gonzalez Abrisketa izango du gidari lanak egiten.
URTARRILA
25/01/24 Girizia Mendi Taldeak antolatuta, Ibon Gaztañazpi kazetariak eta Julio Villar abenturazaleak hitzaldi arrakastatsua eskaini zuten udaletxeko Batzar Aretoan. Villarrek haren zenbait mendi ibilbide eta abentura izan zituen hizpide; gainera, musikak girotuta, ¡Eh petrel! Cuaderno de un navegante en solitario liburuaren pasarteak errezitatu zituzten ekitaldian. Gaztañazpik liburu hori bera itzuli zuen euskarara duela bi urte.
25/01/24 Palestinako su-etenaren aldeko elkarretaratzea egin zuten Landetxeko muralaren aurrean. Dozenaka herritarrek egin zuten bat deialdiarekin, kufiyak eta Palestinako banderak soinean. Bertan izan ziren, halaber, Palestinatik osasun laguntza bila joan den urteko irailean herrira heldu ziren hamabi palestinarrak, zortzi haur, eta lau emakume. Ez dira jada Oiartzunen bizi, baina ordu batzuez itzuli ziren jaso duten laguntza, babesa eta goxotasuna eskertzera.
25/01/25 Abadiñon, Euskadiko Pilota Federazioko hauteskundeak egin zituzten. Joxemari Mitxelena oiartzuarra eta Enaitz Olaeta ziren hautagaiak, eta Mitxelena izendatu zuten lehendakari berria.
25/01/31 Oiartzun Kirol Elkarteak 50 urteko ibilbidea ospatu zuen Landetxen, Ereindako hazia, 50 urte futbolean izeneko ekitaldiarekin. Besteak beste, urtez urte elkartean lanean aritutakoei eskerrak eman zizkieten.
OTSAILA
25/02/01 Azken urteetan bezalaxe, Kontxa Murgia Egaña omendu zuten Oiartzunen. Bezperan, berriz, Fato Cultural Daniel Castelao eta Oiartzungo Udalak antolatuta, poesia errezitaldi musikatua egin zuten. Galegoz eta euskaraz izan zen saioa, eta Xose Estevezek eta Antton Kazabonek errezitatu zituzten zenbait poema. Musikaz, berriz, Edurne Saizar, Oihane Mitxelena, Haizea Lekuona eta Endika Loiola arduratu ziren.
25/02/16 Karla Lekuona futbol zelai berria inauguratu zuten. Aurreko uztailean itxi zuten epe baterako, eta otsailaren erdialdean iritsi zen berriz ere bertan jokatzeko garaia. OKEko nesken lehen taldearen partidarekin inauguratu zuten, Athletic taldearen aurka jokatu zuten partidan. Dantzariek, musikariek eta bertsolariek alaitu zuten jarduera.
25/02/22 Kuestaziyuaren eguna apartekoa izan zen, beste urte batez. Zortzi auzoetako taldeak goizean bildu eta baserrietatik barreiatu ziren dantza eta musika giroan, konplizitate giroan. Herri giroan, haur, gazte eta adinekoak. Aurten inoizko kuestaziorik jendetsuena izan zen, hala azaldu zuten auzoetako arduradunek. Pozez gainezka zeuden haiek eta herritarrak.
25/03/04-11 Bretainiako Gwiseniko Diwan eskolako 29 ikasle eta 3 irakasle etorri ziren Haurtzaro Ikastolako familien etxeetara, elkartrukea gauzatera. Hamabost egun geroago, berriz, Haurtzaro Ikastolako 24 ikasle eta 2 irakasleren txanda izan zen eta Gwisenin izan ziren 9 egunez. Bi taldeek programa zabala eta osatua izan zuten bi egonaldietan. Horrela, Haurtzaro ikastolako eta Gwiseniko Diwan eskolako ikasleen arteko elkartrukea egin zen hamaikagarrenez.
25/03/14 Haurtzaro Ikastolak inauguratu zuen “amesturiko” jolaslekua: Gotti-betti jolaslekua. 25 zuhaitz landatu zituzten egunean zehar, eta arratsaldean egin zuten ekitaldi ofiziala.
25/03/14 Juan Mari Lekuonaren ilobak dohaintzan eman zion Euskaltzaindiari 1988an Bitoriano Gandiagak euskaltzain oiartzuarrari idatzitako poema. Eskuz idatzita dago eta Lekuona euskaltzain oso izendatu zutenean oparitu zion Gandiagak.
25/03/19 Indarkeriaren oi(h)artzunak filma saritu zuten Malagako zinema jaialdian. Dokumental onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi zuen Ander Iriarteren eta Amaia Merinoren lanak, ‘Afirmando los derechos de las mujeres’ sailean.
MARTXOA
25/03/25 Eusko Ikaskuntzak Juan Mari Beltran Argiñena musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleari eman zion Manuel Lekuona saria, Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan. Eusko Ikaskuntzak Soinuenearen sortzailea saritu nahi izan zuen “musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik”.
APIRILA
25/04/04 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta, Egiar Otegi Torres oiartzuarrak irabazi zuen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala, Azpeitian. Elikagunean 175 lagun bildu zituen ekitaldiak eta giro beroan aritu ziren zortzi bertsolariak kantari: Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte, Suhar Gesalaga, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberria, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita.
25/04/04-29 Euskal Herriko bolleron mugimenduaren genealogia bisual bat erakusketa antolatu zuen Oiartzungo Feministen Asanbladak udaletxeko areto nagusian.
25/04/05-06 Oiartzun Kirol Elkarteak argazki zaharren erakusketa antolatu zuen Arizmendieneko beheko solairuan.
25/04/17-21 Girizia Mendi Taldeak antolatuta, Aste Santuko oporretan 45 lagunek Leongo Babia eskualdera egin zuten txangoa. Bertako mendietan hiru zeharkaldi egin zituzten. Azken egunean, berriz, Leon hiriburua bisitatu zuten.
25/04/26 Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak, Salamancan, euskarazko obren artean, Karmele Mitxelena idazle oiartzuarraren lanari egin zion aitortza, narratibaren alorrean. Mitxelenaren Zoriona, edo antzeko zerbait (Elkar) hautatu zuen iaz argitaratutako lanen artean.
25/04/27 Eguraldi eskasak jendeari atzera eginarazi bazion ere, Gurutzen hasi eta bukatu zen Bizardiak antolaturiko 43. ibilaldia. Guztira 90 lagunek hartu zuten parte, horietatik 43 ziren emakumeak, eta beste 47ak gizonezkoak. Bideari ekin aurretik, Markel Galdos Cardeñosoren oroimenez Gurutze auzoan dagoen monolitoan lore sorta bat jarri zuten, eta amaieran eskuko mapa bat eman zioten familiari oroigarri gisara.
Jaione Ugaldebere Sarasua
A R GAZKI ZAHARR A
Anatxuri baserriko gizona (Oiartzuarren baitan).
Dantza, Oiartzungo plazan.
1929. Emakume Abertzale Batzakoak. Ezkerretik goian: 1. Karabinero baten alaba, 2. Kinkirriñekoa, 3. Almazeneko Maitxo, 4. Estrataburuko Joxepa, 5. (?), 6. Almazenekoa, 7. (?), 8. Garmendi txikikoa. Erdian: 1. Aristizabalekoa, 2. Roxali Altamoarrikoa. Aurrean: 1. Regina Iragorri Garmendikoa, 2. Maritxu Iragorri Etxetxikikoa, 3. Karolina Iza Ugartekoa, 4. Xegunda Iza Ugartekoa.
Garmendiko Antonio Iragorriren eta Maritxu Gaztañagaren ezkontzan.
Garmendiko familia. Lukas eta Bautista soldadu.
Garmendiko Iragorri-Iriarte familia.
Iragorri zortzi anaiak, zortzikoa dantzatzen: Inazio, Antonio, Joxe, Lukas, Bautista, Joxe Leon, Xabin eta Higinio. Txistulariak, Joxe Mendizabal eta Arozena semea eta aita.
Iturrioztarrak. Tartean, Garbunoko ahizpak eta Garmendiko Frantxiska Iragorri.
Futbol taldea, Beheko Plazan, 1962an.
1962ko San Inazio egunean, Iturriotzen.
Iturriozko taldea, Olentzero egunean.
Iturrioztarrak.
1962ko San Inazio eguneko desfilea, Iturriotzen.
Oiartzungo arraunlariak, Manuel Arbelaitz alkatearekin.
Oiartzungo arraunlariak.
Elizan.
ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA
Urtekariaren Udal Batzordea:
• Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi
• Iosune Cousillas Aramendi
• Joxan Eizmendi Garate
• Izaskun Madariaga Iragorri
• Haizea Saez de Eguilaz Perez
• Jaione Ugaldebere Sarasua
IDAZLE-LANKIDEAK
Colaboradores literarios
• 1545 Argitaletxea
• Aduriz, Eneritz
• Aduriz, Olaia
• AIA Elkartea
• Arbelaitz, Karina
• Arbelaitz, Maria Jesus
• Arraztalo Elkartea
• Auntxa Trikitixa
• Badiola, Beñat
• Ballesteros, Saioa
• Biyurrienea
• Cousillas, Iosune
• Elizalde Guraso Elkartea
• Elizalde Herri Ikastetxea
• Estévez, Xosé
• Etxebeste, Celestino
• Etxebeste, Larraitz
• Ezeiza, Joseba Gurutz, “Kaxka”
• Galdos, Markelen lagunak
• Galdos, Markelen sendia
• Garaño, Feli
• Gaztelumendi, Aiako Harria
• Goikoetxea, Arkaitz
• Haurtzaro Ikastola
• Ibargain Musika Eskola
• Ihote Taldea
• Intxixu AEK Euskaltegia
• Iturriotz, Joxe Mari
• Irigoien, Imanol
• Iza, Roman
• Kazabon, Antton
• Killirikupe
• Ku-ku Haur Literatur Ekimena
• Lartaun Abesbatza
• Legorburu, Asier
• Lete, Arantxaren sendia
• Lopez, Joxe Migel
• Madariaga, Izaskun
• Martiarena, Esteban
• Mendiburu, Joana
• Mendizabal, Agustin
• Mendizabal, Miren
• Mitxelena, Bixente
• Mitxelena, Joxe Mari
• Mitxelena, Karmele
• Oiartzun Irratia
• Oiartzun Kirol Elkartea
• Oiartzungo Ezker Abertzalea
• Oiartzungo Feministen Asanblada
• Oiartzungo Ingurumen Taldea
• Oiartzungo Wikiemakumeok Taldea
• Olarri Dantza Taldea
• Olaziregi, Jexux
• Orgasmo, Oiartzungo Gazte Sortzaileak
• OTXE Oarsoaldeako txirrindularitza eskola
• Saez de Eguilaz, Haizea
• Salaberria, Eneko
• Salaberria, Xabi
• Soinuenea
• Txinalka Antzerki Taldea
• Ugaldebere, Jaione
aurkibidea
3
Alkatearen agurra Joana Mendiburu Garaiar
5 Editoriala
7 Eskerrik asko “Oiartzun”!
Elkarrizketa
10
Joseba Gurutz Ezeiza Aizpurua Kaxka Jaione Ugaldebere Sarasua
Historia
39 Emakume bertsolariak Agustin Mendizabal
46 Eskola ez-ofizialak Oiartzunen Izaskun Madariaga Iragorri
194 Elizalde eskolaren patioa ere, heziketa leku Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutua
196 Elizalde eskola. Komunitatearen aldeko proiektuak, elkarlanean Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutua
Herri eragileak
198 Hizki handiz: Arantxa Lete Bergaretxe Jon Martin, Joana Mendiburu, Karina Arbelaitz, Orereta ikastolako lagunak, Killirikupe emakume taldea eta Oiartzungo Feministen Asanblada, Oiartzungo Ezker Abertzalea, Antton Kazabon Amigorena, Xosé Estévez