31 minute read

4.2. Hiztegia

4.2. Hiztegia18’19

A

Advertisement

abaila iz. abailla. Abiadura. abatz iz. abatx. Gaztagintzan erabiltzen den bi euskarriko zurezko ontzia, kaikua eta goporra baino handiagoa. abiatu ad. abitu, abittu. Abian jarria, bidea hartu. adina zenbtz. aña, aiña. Erkaketetan, kopuru berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. aditu (1) ad. aittu, attu. Entzun. aditu (2) ad. aittu, attu. Usaimenaz sumatu. agudo adb. auro. Azkar, laster, arin. Agudo joan zen. ahal da interj. ahal da. Nahia adierazten duen esapidea. Nahi nukeren posturatsuan erabiltzen da; ez da nahasi behar etortzen ahal da agudo!rekin, hau da, agudo etorri beharrarekin. Batak ahal daren aurretik -go/-ko geroaldiko (edo gertakizuneko) atzizkia darama, besteak, ordea, -tzen burutugabea. Etorriko ahal da agudo! (Agudo etortzea nahi dut). ahalean adb. ahalin. Ahala, -(e)n neurrian. Martxa hartu ahalean lanera. ahitu ad. ahittu, attu. Isurkariez-eta mintzatuz, agortu, bukatu. ahoz goiti adb. ahoz gotti. Etzanda dagoen zerbaitez edo norbaitez mintzatuz, gorantz begira. ahunzkara adb. aunxkaa. Ahuntza arreske. Ahuntza ahunzakara dago. ahuspezka adb. auspeska. Ahoz beheiti. Eta ahuspezka jarri, zaku bat jarriko balitz bezala. aieka iz. aiyeka. Aldea, alderdia; modua. aihen iz. aiyen. Beste landare batean edo zernahi gauzatan kiribildurik hazten den landare kimua. aihotz iz. aihotz. Inausteko eta sasiak mozteko erabiltzen den lanabesa, igitaiaren antzekoa. ailegatu ad. ailletu. Iritsi, heldu. aingeru hila iz. aingeru hilla. Hildako haur jaioberria. aisa adb. aixa. Erraz, aise. Aisa egin dut lo. aitatu ad. aittatu, attatu. Aipatu. atautxi iz. atautxi. Aita ponteko, bataiatzen den haurrarentzat, besoetan daraman gizonezkoa. akabatu ad. akaatu, akatu. Indarkeriaz hil, bereziki piztia bat. akordatu ad. akortu. Gogoratu, oroitu; ohartu, konturatu. akutu iz. akuttu. Gaixotasunez mintzatuz, hasiera azkarra, iraupen laburra eta sintoma nabarmenak dituena. alboka iz. alboka. Tratu bat bukatzean ospatzen den festa; otordua. aldean adb. aldian. Gertu, ondoan, aldamenean. Muga aldean du. ale batzuk zenb. ale batzuk. Banaka batzuk, gutxi batzuk. alegia lok. aleiya. Zerbait azaldu ondoren, informazioa zehazteko, azaldutakoa argitzeko edo osatzeko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. alerik ez zenb. aleik ez. Batere ez, ezer ez. altxarrastelu iz. altxarraztalu. Gider luzea eta bi hortz zorrotz edo gehiago, gehienetan burdinazkoak,

18 Hiztegi hau Oiartzungo batua osatzeko egina da, Oiartzungo batua erabiliko lukeenarentzat, alegia. 19 Hiztegia osatzeko, Oiartzuarren Baitanen webguneko hiztegia, herritarren ekarpenak eta Fraile ahizpen lana izan ditugu oinarri. Arrosaz: hiztegi batuan agertzen ez direnak, baina Oiartzungo batuan ontzat emango ditugunak. Denborarekin eta herritarren ekarpenekin, hiztegia aberastuz doa eta hala jarraitzea espero dugu.

dituen lanabesa, soroan eta ukuiluan lastoa, belarra, simaurra eta kidekoak jasotzeko edo biltzeko erabiltzen dena; sardea. altxatu ad. altxatu. Gorde, ezkutatu. amautxi iz. amautxi. Ama ponteko, bataiatzen den haurrarentzat, besoetan daraman emakumezkoa. amakina (bat) zenbtz. amakiña, amakiñat, amakin bat. Makina bat, asko, franko. Kaletik Lartzabalera, amakina aldiz bai! ametitu ad. ametittu. Onartu. amezkila iz. amezkilla. Ilunabarrean etxeratzeko jotzen zen kanpaia. amilka adb. amilka. Biraka, itzulipurdika; amilka biratuz. amontegian ibili ad. amunteiyan ibilli. Norbait, maite edo gustuko duen norbaiten atzetik ibili; larrua jo. amorratu adj. amorratu. Guztiz grinatua, eragabe zaletua; zaletasun itsua. amorrazio iz. amurraziyo, amurraziyua. Haserre bizi eta oldartsua. amur eman (1) ad. amur eman. Etsi, errenditu, gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. amur eman (2) ad. amur eman. Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, eman, lasaitu, luzatu. antiojo iz. antiju. Betaurreko. antzean adb. antzin. Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, adizlagunak eratuz. Erdi muturka antzean dabiltza. antxoxu adj. antxoxu. Zerbaitetarako antze handia duena; trebe, mainatsu, zuhur, azkar. apropos adb. apropos. Propio, berariaz, nahita. Segur aski apropos botako zuen. arba iz. arba. Iratzea edo otea leku eskas batetik jaisteko erabiltzen zen zuhaitz adar handia. arbazta iz. arbazta. Adar xehe zuhaitzetik erauzia. argi adj. argi. Pertsonez mintzatuz, atsegina dena; aisa kasu egiten duena. argudioan ari ad. arguyun ai. Berriketan edo tertulian ari; eztabaida, sesioa. aritu ad. aittu, attu. Jardun. arkara adb. arkaa. Ardiez edo ahuntzez mintzatuz, arreske. Ardia arkara dago. armatu ad. armatu. Atalez osatutako zerbait muntatu. armonia (1) iz. armoniya. Errieta, liskarra. armonia (2) iz. armoniya. Marmarra; purrustada. arraio interj. arraiyo. Adberbioen indargarri gisa erabiltzen da. Lasai arraio erantzun zion, txiki arraio egina nago. arrainketari iz. arraiketai. Arrain-saltzailea. arraitz iz. arraitz. Segarria, sega zorrozteko erabiltzen den harria. arrantxo iz. arrantxo, arrantxua. Pertsona askorentzat prestatzen den janaria. arrapalo adb. arrapalo. Zerbait presaka egitea; arrapaladan. Izatez, animalia harrapariak izendatzen dituen arren, Oiartzunen beste adiera batekin erabili ohi da, nahiz berezko esanahiarekin zerikusia duen. Korrika batean bukatu zuen, arrapalo! arrastelu iz. arraztalo, arraztalua. Eskuarea, nekazariaren lanabesa. arrasto iz. arrasto, arrastua. Norbaitek edo zerbaitek egon den lekuan uzten duen seinalea. arrats iz. arrats. Iluntzea; ilunabarra eta gaueko lehen orduak. arreo iz. arriu. Ezkonsaria, dotea. arrimatu ad. arrimatu. Gerturatu, bereziki euskarri edo babesgarri batera. arrunt adb. arront, arron, arrontin. Oso, zeharo, guztiz, txit. Zenbaitetan aditzekin ere erabiltzen da esanahi berarekin. Arrunt polita da; arrunt desagertu zen. artajorra iz. artajorra. Artoa jorratzea. artantzu iz. artantxu. Urtebeteko arkumea; bildotsa.

artesi iz. artesi. Pitzatua, arrakala. aski zenbtz. aski. Nahikoa, oso; gutxieneko kopuru zehaztugabe bat adierazten duen hitza. Adjektiboekin eta adizlagunekin erabiltzen da: Sano askiya bai! Usai goxo askiyakin!; gustora aski bai! askilaina iz. axkillaiña. Txekorra zein miatxua zupaka ari denean azaltzen den aparra. asnasi iz. asnasi, esnasi. Arnas; arnas hots nabarmena. atalaga iz. ataliya. Atea irmo ixteko haga, barreneko aiekatik zeharretara bi euskarritan finkaturik ezartzen dena. ataule! esapidea. ataule. Bazkaltzera etortzeko deia. Hondarribian eta Irunen otordu bikaina adierazteko erabiltzen dute. Azkuek argitu zuenez, frantsesezko à tabletik heldu da. Ataule! atso iz. atso. Emakumea. atsolor iz. atsolor. Emakume erditu berriari inguruko emakumeek egiten dioten ikustaldia; ikustaldi horretan egiten den oparia. atzera adb. atzea. Berriz, beste behin, berriro. Askotan berrizekin batera agertzen da: oinez eta atzera berriz lanean! atzitu ad. atzitu. Aurkitu, atzeman. aurreneko (1) adj. aurreneko. Lehena. aurreneko (2) adb. aurreneko. Lehenik, aurrenik. auzo iz. auzo, auzua. Norbaitentzat inguruko etxeren batean bizi den pertsona, bizilaguna. azio iz. aziyo. Egite txarra edo gaitzesgarria. azienda iz. azinda. Aberea; haragitarako, esnetarako edo lanerako hazten diren abereen multzoa. azkar adj. azkar. Indartsu, sendo, gogor. aztal-uhal iz. aztal-uhal. Zamariei ipurgainean jartzen zaien larruzko uhala.

B

bahe iz. bai, baya. Hondo sareduna edo zuloduna duen lanabesa, aleak tamainaren arabera edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. ba/bai ote gal. (adb.). bai ote. Egia ote da?; hala ote da? Etxean bai ote zuen tokirik? baitan adb. baitan. -gan atzizkiaren ordaina. NOREN (genitiboa) kasuarekin batera agertzen da: bere baitan duen altxor zabal bezain eder hori. balakatu ad. pallakatu. Lausengatu; laztandu, maite egin. Normalean animaliekin erabiltzen da. baldinbetan interj. baldimetan, baldimbetan. Baldinba, baldinbaitere; nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. Gaur egungo erabileran ez da hainbeste gaztelaniazko ojalá adierazteko, baldinbetanen ordez nahi nuke gehiago erabiltzen baita horretarako: nahi nuke etorriko balitz. Interjekzio hau ia jakina, horixe (baietz) edo noskiren pareko zerbait da. Bukatuko al duzue 12etarako? Baldinbetan! banaka batzuk zenbtz. banaka batzuk. Bakarren batzuk, ale batzuk. barkazio iz. barkaziyo. Barkamena. barre murritz iz. parra murritz. Irribarrea. barren iz. barren. Barne, barru; edozein gauzatan, bere mugen arteko bitartea. barrena adb. barrena. Zehar; aipatzen den gauza aieka batetik bestera (edo besterantz) igaroz. Pikoketan barrena etortzen zen berarengana. bat ere ez zenbtz. batez. Ezer ez. bazka/mazka iz. mazka. Abereen bazkarako den belarra. bazterrean adb. bazterrin. Ondoan; zerbaitentzat edo norbaitentzat, hura ukitzen duen edo gertu

dagoen aiekan. Elizaren bazterrean bazen Ollokine esaten ziotena. beharbada adb. berbada, beharba. Zerbait gerta daitekeelako ustea adierazteko erabiltzen den hitza; agian. beharrean adb. berrin. Ordez; behar edo espero zena ez, baizik eta beste zerbait gertatzen denean erabiltzen den hitza. Soldaduskara joan beharrean, minara. beheiti adb. betti. Behera, beherantz. Malda hartan beheiti jaitsi behar. behin ere adb. behiñ e. Inoiz ez. Enekok ez ditu behin ere sorginak ikusi. behin edo behin adb. behiñ o behiñ. Noizbait ere; inoiz edo behin. Baina behin edo behin harrapatzen bazuten... behinik (behin) lok. beñipin, beinpin, beñik(an). Behintzat, gutxienez. Denbora gutxira behinik behin, han kuadrillaren bati esan nion; lehenago errespetuari jendeak begiratu egiten zion, beldurrarekin behinik. beirok! interj. beirok. Begiratu; kasu eman. Beirok! (adibidez, erori gabe). belarketan ari ad. belarketan ai. Belar lanetan ari. belar-soro iz. belaso. Belardi. belaunka adb. belaunka. Belauniko, bi belaunak lurrean izanik; belaunen gainean. Hantxe ibiltzen da belaunka hura! beratu ad. beratu. Guritu, bigundu. Arropak beratzen edukitzen zituzten, gero garbitzeko. beratz adj. beratz. Guri, bigun, leun. Ez gaitun beratzak izan, ez! berehala adb. bela. Oso denbora gutxiren buruan. Ezezko esaldietan erabiltzen da. Ez du berehala ikasten. bere hartan/horretan adb. Egoera berean; horrela. Dinamitarekin egurra lehertu eta bere hartan/ horretan sartzen zitzaion txondorrari. beren izord. ben. Haien, euren. Basolariak beren txabolatik jaiki ziren. bertan (1) adb. bertan. Lehenago nolabait aitatu den leku berean. Hilabete pasa zuten bertan. bertan (2) adb. bertan. Gertu, hurbil. Gure etxetik bertan dago eskola. beste horrenbeste zenbtz. bestonbeste. Aitatu den kopuru edo ekintza bera. Asko jaso du, baita beste horrenbeste eman ere. bidezidor iz. birexior, birexor, biretxur. Mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzakoa. bildumen iz. billumen. Kandela luzea eta mehea, gehienetan argizaiolean bildurik hilobietan-eta erretzen dena; argizaiola bera. bilera iz. billera. Mendi aldean, gehienetan igande arratsaldez, soinu baten laguntzaz egiten den jaia edo dantzaldia. bihurritu (1) ad. biyurrittu. Okertu; giltzadura bat bortxaz eta bat-batean bihurritzea. Txurmioa bihurritu. bihurritu (2) ad. biyurrittu. Estutu; zerbait bi muturretatik aieka banatara biratu, edo mutur bat finko dagoelarik bestea biratu. Maindireek ura botatzen zutenean, bihurritu eta baratzean zabaltzen genituen. bolada iz. bolara. Denboraldia. bueltan adb. bueltan. Inguruan. Musikarien bueltan ibiltzen da. bueltatu ad. bueltatu. Itzuli. burkaitz iz. burkail. Haitza, harkaitza; amildegia. buztoma iz. buztoma. Ezponda, malda dagoen lur zatia; bereziki, harresi baten behealdean edo bide edo ubide baten ertzean gertatzen dena, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz-edo egiten dena.

D

daldaretan adb. daldaitan. Dardaretan, dardaran; dardarka. Oraindik ere daldaretan nion. daldaiz/dardaiz iz. daldaiz/dardaiz. Astinaldi labur eta arinen segida; dardara. denbora batean adb. denbo batin, dembatin. Aspaldi, garai batean; bolada batez. Kalea orain triste dago, ez dago denbora batean bezala. denboran adb. demboan, dembun. Dagokion (zegokion) denboran, behar den (zen) denboran; bere garaian. Gu edadetu ginen denboran. deus zenbtz. deus. Ezer. dinbi (eta) danba! onomat. dimbiti damba!. Kolpe gogorren onomatopeia. dotore adb. dotore. Ongi, poliki. Zenbaitetan dotore aritzen nintzen.

E

ebaki, ebakitzen ad. ebaki, ebaitten. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Baina “ebaki” eta “moztu” ezberdin erabiltzen dira. Ebaki segaz, labanaz, igitaiaz, belarraz… egindako mozketa garbi eta linealari esaten zaio. Moztu, aldiz, zerraz, aizkoraz (kolpeka) edo guraizez egindako mozketari. eguna zabaldu ad. euna zabaldu. Eguna argitu. eguntalako adj. euntalako. Berebiziko, egundoko. egurketan ari ad. eurketan ai. Egurra bilatzea; (basoan) egur egitea. egurketari iz. eurketai. Egurra biltzen edo garraiatzen duen langilea. egutera iz. eutera. Leku eguzkitsua; eguzkiak jotzen duen aieka. eguzkia eta euria, azeriaren bodak esapidea. eguzkiya ta ebiya, azeriyan bodak. Ortzadar bikoitza adierazteko erabiltzen da. eju iz. eju. Deiadar, oihu. Olatz!, eju egin zidan; aitona ejuka sumatu genuen. eltze iz. eltze. Zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena. Hau da eltze zaharra, hau! eltzeitsu iz. eltxetxu. Lurrezko eltze itxia, irekidura estu eta laburra duena eta txanponak gordetzeko erabiltzen dena; itsulapiko. elurketan ari ad. elurketan ai. Etxeetan argindarrik ez zen garaian elur-zuloan elurra pilatzea. eluts iz/adj. eluts, elutsa. Ospel, laiotz; eguzkiak jotzen ez duen toki itzaltsua. enpo egin ad. enpu iñ. Ase, bete. entenditu ad. enteinttu. Ulertu. ergel adj. ergel. Zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena; eltze. erortza iz. erortza. Lur-jausia. erre ad. erre. Suarekin edo izotzarekin hondatu. erreka-zidor iz. errekaxior. Erreka baten bidea estutzen den gunea. errenditu (1) ad. errendittu. Menderatu. Horiek ez dizkinat errenditzen nik nahi bezala. errenditu (2) ad. errendittu. Norbait aurre egiteko gauza ez dela gertatu edo utzi; bereziki, etsaiaren aurrean amore eman, aurre egiteari utzi, borrokan etsi. Azkenean gaixoa errenditu egin zen. erreparatu ad. errepatu, errepetu. Ohartu, hauteman; arretaz begiratu. erretratu iz. erretratu. Argazki. errio iz. irriyo. Erreka, errekasto. erruz adb. erruz. Txit asko, ugari. Arrautzak erruz jaten dituzte haiek, ia dozena bat egunean.

esango diot/diogu esapidea. sango yot/yogu. “Eskerrik asko” esandakoan, erantzuteko erabiltzen da, ez horregatik esan ordez. Emango dizkiot (mango izkat) edo posturatsu horretako esapideren bat ere erabiltzen da. Eskerrik asko! – Esango diot! esan nahi nuke lok. san nahi nuke. Hau da; hobeki esanda. Esan nahi nuke, mugimendu hori hasi zenean akordatu ginen. eseraulki iz. exeialki. Eserleku. eskas izan ad. eskas “izan”. Zerbaiten edo norbaiten falta sumatu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. esku estuko adj. esku ixtuko. Xuhurra; zekena. esneketari iz. esneketai. Esne-saltzailea. estrata iz. estrata. Bide meharra, gurdiak-eta ibiltzeko modukoa. estu adj. extu, ixtu. Eskuzabalaren kontrakoa; xuhur, zikoitz, zeken. Esku ixtukuk izandu dia itxe hortan. etsia hartu ad. etsiya hartu. Etsi, itxaropena erabat galdu. etsian adb. etsiyan. Hilzorian. Etsian zegoen. etsi-etsian adb. etsi-etsiyan. Azken aukera moduan edo; azkenean. Harek etortzean egingo zuela esaten zidan, baina, etsi-etsian, nik egin behar izan nuen. etzanaldi iz. etzanaldi. Etzanda ematen den aldia. eultze iz. eultza. Erlauntz. ezagutu ad. izautu. Nabaritu, sumatu. Ezagutzen da, gainera, euria ekarri behar duen lainoa. ezin parean pasa ...-n barrena! esapidea. ezin parin pasa ...-n barrena. Ezin sartu gabe gelditu. Ezin parean pasa gozotegian barrena!

F

fabore iz. fabore. Mesede. faborez esapidea. fa(b)orez. Mesedez. fardel iz. pardel. Zapi edo zatar batez biltzen diren gauzen multzo edo bilduma, bereziki bidaldirako eramaten direnena. feria iz. feiya, peiya. Azoka. Oiartzunen astelehenetan egiten zen animalien feria Donibane kalean. firrila iz. pirrilla. Gurpila. flakia iz. plakiya. Txakalaldia; ahultasuna, indarrik eza, batez ere luzaroan jan gabe egoteak eragina. franko (1) zenbtz. franko, pranko. Asko. Bidaia franko egina naiz. franko (2) adb. franko, pranko. Asko, ugari. Franko ibiltzen ziren artajorran. franko (3) adb. franko, pranko. Oso; aski. Franko politak dira!

G

gai iz. gai. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. gainetik lok. gaintik(an). Gainera. gaitz (1) adj. gaitz. Gaixotasun. gaitz (2) adj. gaitz. Oso handia. gaitz (3) adj. gaitz. Erraza ez dena, zaila, nekeza. gaizo adj. gaizua. Gaixoa, errukarria. Emakumeekin erabiltzen da. galanki adb. galanki. Asko, ugari. Jendea galanki izaten da festetan. galarazi ad. galazi, galezi. Debekatu.

galbahetu ad. galbatu. Bahetik igaroarazi, baheaz zatikien tamainaren arabera bereizi. galtzarbe iz. galtzarbe. Besape; Besoa gorputzari lotzen zaion alderdiaren azpialdea. gandu iz. gandu. Lausoa, begietako eritasuna. garaño iz. garaño, garañua. Ernaltzeko erabiltzen den zaldia. garle iz. garle, garlia. Upela. Sagardoa garraiatzeko bezalako garlea. gauza izan ad. gauza izan. Aipatzen dena zertzeko baldintzen, ahalmenen edo nolakotasunen jabe izan, hartarako egokia edo duina izan; gai izan. gehiegi adj. gehiyegiya. Gehiegizko; esajeratu. Gehiegia zen gure aita. gerri buelta iz. gerri buelta. Gerriondoa, gerriaren ingurua edo bira. gexal adj. gexal. Energia gutxiko pertsona. gezatu ad. gezatu. Bizitasuna galdu edo kendu. gerli iz. girli, girliya. Lerdea, adurra; likido likatsua. Loditasunaren arabera, lehenbiziko baba da, gero aparra eta gero gerlia. Gerlia zeriola. gider iz. kier. Kirtena. gisa adb. gisa, gixa. Bezala; -en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean agertzen da; berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. Harekin koilararen gisa egin. gizajo adj. gizajo, gizajua. Gizagaixoa; gajo. Gizonekin erabiltzen da. gizaseme iz. gizaseme. Gizona, gizaki arra. gobada egin ad. guara in. Lixiba egin, arropa garbitzeko ekintza. gobada-xistera iz. guara-xixtera. Gobada-saskia. gogoratu ad. gotu. Bururatu; oroitu, akordatu. goian-behean adb. goiyan-bihan. Ekite edo indar handiz. Euria goian-behean ari du. goiti adb. gotti. Gora, gorantz. Goiti joandako aihen hura dena. goitika egin ad. gottika in. Botaka egin. gorape iz. koape. Aterpe, estalpe. gordeketan adb. gordeketan. Gordetzen, ezkutatzen; ezkutatzean datzan jolasa. Gordeketan ibiltzen ginen. gorotz iz. gotz. Simaur; animaliek iraizten duten digestio hondakin gotorra, bereziki abereek iraizten dutena. gorozketan ari ad. gozketan ai. Gorotza ateratzen ibiltzea. gortxinga iz. gortxinga. Eguzkiak zeru grisean sortzen duen distira deserosoa. guardasol iz. guardasol. Aterki. guri adj. guri, guriya. Beratz, leun, bigun. Haragi guri-guria. guritu ad. gurittu. Beratu, bigundu. gutxienean adb. gutxinin. Gutxienez. Lau puskatan egina da gutxienean!

H

hainbeste adb. hainbeste. Adina, bezainbat. Nahi zen hainbeste turroi janaz. haizea atertu ad. haizia atertu. Haizea egitetik gelditu. Hango haizea atertzen ez zela. halaxe adb. halaxe. Era hartan berean. Halaxe bizitu gara gu. handi (1) adj. haundi. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia gainditzen duena. handi (2) adj. haundi. Ospe handikoa. Baserriak izan behar zuen izen handia. hanka-gorri iz. hankagorri. Haur jaioberria. han orduko hemen! adb./esapidea. han orduko hemen. Ziztuan egiteko agindu moduan edo. Segi

ezak segituan dendara eta ekarri bi ogi! Han orduko hemen! harrapaka adb. harrapazka. Arrapaladan; gehiegizko presaz eta nolanahi. harraska iz. harraska. Sukaldean baxera garbitzeko erabiltzen den aska. harrika bota ad. harrika bota. Bota, jaurti; zakarretara bota. hartara adb. hartaka, harta. Horrela, bada; horren arabera. Hartara, ez dut berriro egin behar. heia iz. heiya. Ukuilua. heldu (1) ad. heldu. Etorri, partizipio burutugabearen balioaz. Heldu den ostegunean liburutegia itxita egongo da. heldu (2) ad. heldu. Eguneroko bizitzan edo kontuetan, edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu; konpondu. Gero edariarekin pixka bat nahasi zen, baina ongi heldu ginen. hink iz. hink. Txint; hitz, hots. Batez ere, Hinkik (ere) ez atera! esapidean erabiltzen da. hobekiago adb. ho(be)kiyo. Ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Gerra denboran baserrikoek hobekiago pasako zuten. horma iz. horma. Izotza. hor nonbait ere adb. hor nonbatte, hor numatte, hor nunbatte, hor nomatte. Hainbestean, ez gaizki eta ez ongi. Minez egotea hor nonbait ere, hiltzea okerragoa dun! hozki iz. hozki. Hortzetako sentipen ezatsegina, garraztasunak, gustuko ez diren zarata edo hotsek, zenbait gauza ukitzeak edo horietakoren bat gogoratze hutsak eragina dena. huskeria iz. huxkeiya. Garrantzirik, gorabeherarik edo axolarik ez duen gauza.

I

ibili ad. ibilli. Erabili. iel adb. iel. Behorra edo asto emea arreske. ihartu ad. ihartu. Landareez mintzatuz, hezetasuna kendu edo galdu, ihar bihurtu, bizitasuna galdu edo kendu. ihi iz. ihi. Zurtoin luzeak eta malguak dituen belar landarea, oso toki heze eta bustietan hazten dena (Juncus sp.). ikara iz. ikara. Izu, beldur. ilar iz. illar. Babarruna, indaba. ilar txiki iz. illar ttiki. Ilar xehea. ilinti iz. illintx. Egur zati erdi-errea, ongi egin gabeko ikatza. ilun motzean adb. illun motxin. Eguzkia sartu eta berehalako argi ahultzean; ilunabarrean. Ilun motzean elkartu ginen. ilunpats iz. illunpats, illunbats. Iluntzeko puntua. inaurkin iz. iñaurkiñ. Azienden azpiak egiteko erabiltzen diren iratzea, orbela eta kidekoak. inoizka adb. iñoixka. Inoiz edo behin, noizean behin. Nik inoizka egiten dut. irabazpide iz. irazbidia. Ogibidea, bizibidea. irazki iz. irazki. Tresna zuloduna, ehunezko, paperezko, zeramikazko edo metalezko hondoa duen bahe modukoa, bertatik igaroaraziz isurkariei eta gasei lohitasunak edo partikula solidoak kentzeko erabiltzen dena. iratze iz. iratze. Garo; lorerik eta hazirik ez duen landarea, espora bidez ugaltzen dena (Filicopsida). irristalari adj. irristalai. Irristakor; aisa irristatzen dena, bertan irristatzea erraza gertatzen dena. irudikor adj. iruikor. Besteen hitz eta ekintzetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena. irudikortu ad. iruikortu. Irudikor bihurtu.

istil iz. ixtil. Putzua (zulo eta sakonuneetakoa). itaxur iz. ittuxur, ituizur. Itogin; teilatu hegaletik beheiti erortzen den ura. itoti iz. itoti. Tanta. itsuski adb. itsuski. Era itsusian. Itsuski jo zuen bere zakurra. iturriketa iz. itturriketa. Iturrira ur bila joatea. izain iz. izi, iziya. Zizare mota xurgatzailea, ur gezetan bizi dena eta gorputzetik odola ateratzeko erabiltzen zena (Hirudo medicinalis). izki-mizki iz. ixki-mixki, ixki-mixkiyak. Komeria. izkina iz. ixkiña. Bazter, kantoi. izter-txoko iz. Izter-txoko. Istape; izterren arteko bitartea. izu iz. izu. Beldur larria eta bizia, bereziki zerbait egitea eragozten duena. izutu ad. izutu. Izua sartu.

J

jaki iz. jaki. Janaria, bereziki bazkari-afarietan platerean edo plater bakoitzean ateratzen dena, eta, batez ere, horietako nagusia, gehienetan okela edo arraina. jarri (1) ad. jarri. Norbait edo zerbait toki edo egoera berri batean gertarazi. jarri (2) ad. jarri. (Egoera berrira) ohitu. jator (1) adj. jator. Pertsona atsegina, zintzoa, ona. jator (2) adj. jator. Herri edo lurralde baten hizkuntzari, ohiturei, izaerari edo beste ezaugarriren bati berez dagokiena; horiei arrotz zaien gauzarik ez duena. jator (3) adb. jator. Zuzen. Horixe ez nizuke jator esango. jator (4) adj. jator. Norbaitek bestearen antza duela adierazteko. Aman jatorra da umi hoi. jeneralean adb. jenealin. Orokorrean. Jeneralean lanera atera behar izaten zen sosa izateko. jiratu (1) ad. jitu. Biratu. jiratu (2) ad. jitu. Pasa, ibili, begiratu. Oiartzungo plaza ederki jiratu zuen harrek. joko iz. joku. Atsegin hartzeko, eta, askotan, tartean dirua dagoela, egiten den jarduera arauduna, batek edo batzuek irabazten eta beste batek edo beste batzuek galtzen dutena. jostura iz. joskura. Ehunezko, larruzko edo kideko bi atal batzen dituen puntada segida jarraitua. jostaketa iz. jolas. Jostaketaren helburu nagusia dibertitzea da eta ez irabaztea edo lehiatzea. jostatu ad. jostatu. Jolastu; jolasaren bidez atsegin hartu, jolasean ibili, jolas egin.

K

kaiku (1) iz. kaiku. Ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa eta goporra baino handiagoa; ontzi horren edukia. kaiku (2) adj. kaiku. Ergela, adimen laburrekoa. kako iz. kakua. Pieza okertua eta, askotan, punta-zorrotza, zerbait zintzilikatzeko, edo zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen dena. kakotu ad. kakotu. Okertu; kako forma hartu edo eman. kalamatrika iz. kalamatrika. Konplikazioa, nahaspila; hizkera nahasia eta iluna. kalamidade adj. kalamidade. Pertsona ganoragabea eta moldakaitza. kale (1) iz. kale. Hiri edo herrietan, etxez inguraturiko bidea. kale (2) iz. kale. Oiartzunen Elizalde auzoa; herriko plazari edo herriguneari erreferentzia egiteko

erabiltzen da. kalekume iz. kalekume. Kaletarra, baserriko bizimodua arrotz egiten zaiona; kalea atsegin zaiona. kalpar iz. kalpar. Adats, ile multzo. kamaina iz. kamaña. Artzainek eta ikazkinek mendian, oholez, lastoz edo hostoz egiten zuten ohea. kamio iz. kamiyo. Errepidea. kantoi iz. kantoi. Izkin; etxe edo eraikin baten bi hormak kalean eratzen duten ertza. kantzigar iz. kantxior. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz geruza mehea eta zuria. kardaki iz. kardaki. Zuhaitz batzuen azalean bizi den onddo bizkarroia, sua pizteko erabiltzen dena (Fomes fomentarius). karga iz. karga. Pisua. kartapazio iz. kartapaziyo. Koaderno. kaskagogor adj. kazkaor, kaskaor. Burugogor, egoskor. kaskail adj. kaskail. Ahul, erkin. kaskara iz. kaxkara. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza, bestondoa. kaskasoil adj. kazkasoil, kaskasoil. Buruan ilerik ez duena. kasketa iz. kasketa. Negar, garrasi eta keinu nabarmenez adierazten den haserrealdia, bereziki haurrek izaten dutena. kasko iz. kazka, kazko, kaska. Burua; buruaren goialdea. katuka adb. katuka. Lau oinean. kaxko iz. kaxko. Mendi, etxe eta kidekoez mintzatuz, goialdeagain, gaineko alde. kazka onomat. Hozkada, koska edo aitzurkada hotsaren onomatopeia. kazkaiz iz. kazkaiz. Apurtzen edo lehertzen den zerbaiten hots lehorra. kilimakurtu ad. killimakurtu. Kilima egin. kirika adb. kirikaka. Zelatan. Gurasoek ez ziguten joaten uzten eta kirika ibiltzen ginen. kizki iz. kizki. Makila kakoduna; sagarra biltzeko erabiltzen da bereziki. konparazio batera adb. kompaziyo batea. Adibidez, esate baterako. Konparazio batera, Artikutzara joan behar bazuten baimena eskatu behar izaten zen. kontent adb. konten, kontentu. Pozik, alai. Irundarrak ere baziren, aski kontent etortzen zirenak! kontu (1) ad. kontu. Zaindu, begiratu. kontu (2) ad. kontu. Eutsi. kopa iz. kopa. Egurrezko saski borobila; gaur egun, gomazkoari ere hala esaten zaio. kozkor iz./adj. kozkor. Haur hazi askia (ume kozkor, neska kozkor, muti(l) kozkor). Edozein objektu handi xamar izendatzeko ere erabiltzen da. kristoren adj. krixton, kriston. Egundokoa, ikaragarria, itzela. kuela iz. kuela. Arropa egosteko erabiltzen zuten hiru zuloko ontzi handia. kuik-kuik onomat. kuik-kuik. Txerriaren edo basurdearen hotsa; kurrinkada; kurrin-kurrin. kukuso iz. kukuso, kukusu. Arkakuso; intsektu jauzkaria, kolore gorrixka edo arrekoa eta oso txikia, zenbait ugaztun eta hegaztiren odola xurgatuz bizi dena (Pulex irritans). kukutan adb. kukutan. Ezkutaketa, gordeketa jolasean aritzea. kuskuilu iz. kuxkullu. Kuku-sagarra; haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. Lehortu eta gero, jostatzeko erabiltzen zen: kanika bezala edo zipotz bat sartuta zibota gisa ere bai. kuzkurtu ad. kuzkurtu. Batez ere gorputzaz, giharrez eta kidekoez mintzatuz, tamaina txikiagoko bihurtu, laburrago bihurtu.

L

laineza ad. laiñeza. Guraria, apeta, inolako premiak eragin gabe sortutako desira; harrokeria. laineza hartu ad. laiñeza hartu. Harrotu. lapitz iz. lapitz. Arkatz. laratz iz. latz. Sutondoan, kebidetik zintzilik dagoen kate kakoduna, pertza edo galdara esekitzeko erabiltzen dena. lardaskan adb. lardaskan, lardaxkan. Lardaskatuz, era nahasian eginez. Lardaxkan ibili ziren. larrubizirik adb. larrubizik, larrubixik. Biluzik. Lehenagotik/lehenoztik adb. lehenoztik(an). Lehenago; aurretiaz. Bi urte lehenagotik/lehenoztik hasia. leitu ad. letu. Irakurri. lehor (1) adj. lehor. Urik ez duena, bustirik ez dagoena. lehor (2) adj. lehor. Gozotasunik, maitasunik erakusten ez duen pertsona; nekez kasu egiten duena. leiko iz. leiko, leikua. Potaje; babarruna. leporaino adb. lepoaño. Goitiraino, erabat. Bete, egon eta kideko aditzekin erabiltzen da. lohi iz. lohi. Lokatz; urezko eta hauts edo lurrezko nahastura, leku jakin batean, euria egitean, esaterako, eratzen dena.

M

maira iz. maira. Oraska, oramahai; orea egiteko erabiltzen den aska modukoa. maistra iz. maixtra. Lehen irakaskuntzako irakasle emakumezkoa. mako iz. mako. Burdinazkoa, hortzek, goldearen gisa, lurra iraultzeko balio dute. Goldea erabili ezin zen eremu malkartsuetan erabiltzen zen. malda iz. malda. Aldapa. mandazain iz. mandazai. Mandoak gidatzea lanbidetzat duen pertsona. mandio iz. mandiyo. Baserrietako ganbara zabala, aleak, belar ondua, fruituak eta kidekoak gordetzeko erabiltzen dena, eta kanpotik zuzenean sarrera duena; ganbara horretara iristeko bidea edo zubia. maneatu (1) ad. manitu. Janariez mintzatuz, prestatu, ondu. maneatu (2) ad. manitu. Lurrez mintzatuz, landu. manjatera/majara iz. majara. Abereei janaria jartzeko kutxa moduko ontzia, gehienetan zurezkoa. maraguri iz. maraguri, maraguriya. Marrubi; basa-marrubi. maratila iz. matilla. Zurezko edo metalezko pieza, biratuz ateak eta leihoak ixteko erabiltzen dena. marraka iz. marraka. Ardien, ahuntzen eta kidekoen orroa. marranta iz. marranta. Eztarriko hanturaren edo trabaren baten ondorioz, ahotsa laztea edo zakartzea. marrantatu (1) ad. marrantatu. (Ahotsa, eztarria) laztu edo zakartu. marrantatu (2) ad. marrantatu. Zikindu. Euri asko botatzen badu, ura pixka bat marrantatu egiten da. marru egin ad. marru in. Negar egin. marro-marroka adb. marru-marruka. Gordeketan. Marru-marruka, korrika! martxa egin ad. martxa in. Alde egin, joan. masaileko iz. masailleko. Eskuaren ahurraz masailean ematen den ukaldia. matraka/marimatraka adj. matraka, marimatraka. Ausarta eta bihurri xamarra. Emakumeekin erabiltzen da. maxakan iz. maxakan. Larrean hazten den zuhaixka arantzatsua; elorri beltza. Fruituak ere izen bera

hartzen du. mea-zare/miatzaia iz. miatzaia. Saski txikia. meta-ziri iz. metazi, metaziya. Belar metak erdi-erdian edukitzen duen makila, metari berari eusteko baliatzen dena. mehar adj. meyar, mihar. Mehe; zabalera txikia duena, estua. merke zurrean adb. merke zurrin. Merke erosi nahian, merkearen bila. Merke zurrean erosi nuen. miatxu iz. miatxu. Behiaren ume emea. min egin ad. miñ in. Ondoeza egin, zorabiatu. mingainluze iz./adj. mingainluze. Itsuski hitz egiteko joera duen pertsona. mintegi iz. minte(g)i. Lursaila, beste toki batean birlandatuko diren landareen haziak ereiteko prestatzen dena. mintxuri iz. mintxuri, mintxuiya. Zorabio. mintzo iz. mintziyo. Mintzatzean egiten den hotsa, ahotsa. mordoxka zenb. mordoxka. Mordo txikia; (Adkor.) mordoa. morokil iz. morokil. Arto irinarekin egiten den ahi lodia. Ogiaren ordez erabiltzen zena ogirik ez zenean. motel bok. mote, motel. Lagunarteko bokatiboa. Kontuko zioat, motel! motots iz. motots. Ile multzoa, bereziki buruaren atzealdean bildutakoa. motz (1) adj. motz. Ohi edo behar den bezain luzea ez dena. motz (2) adj. motz. Adimen urrikoa. moztaka adj. moztaka, moxtaka. Altuera edo garaiera txikikoa. mugarratu ad. muarratu, moarratu. Zuhaitzak altuera jakin batean mozten direnean, kimu berriak sortzeko. muskil iz. muskil. Kimu. muturrez aurrera erori/muturkatu ad. muturkatu, muturrez aurrea eroi. Behaztopatu; estropezu egin, oztopo egin.

N

nik esan beharta adb. nik san berta. Nire ustez, nire iritzian. Nik esan beharta, haur honek gosea du. nire artean/baitan adb. ne artin, ne baitan. Nire gogoetara bilduta. Eta nire artean pentsatzen... nobedadea egin ad. nobedadia in. Nahigabea egin; zorabiatu. Zenbat eta nobedade handiagoa egin, gaizki zauden seinale. noiznahi adb. noiznahi. Nahi den aldian, edozein alditan. Noiznahi joaten ziren sagardotegira. noizbait ere adb. no(i)zpatte. Egunen batean, aldiren batean, uneren batean. Harrapatu al zintuzten noizbait ere? nolanahiko adb. nolanahiko. Edozein motatakoa. Ez zen nolanahiko familia izango! nonbait ere (1) adb. nonbatte, nomatte, numatte, nunbatte. Tokiren batean. Hor bazen nonbait ere mendian... nonbait ere (2) adb. nonbatte, nomatte, numatte, nunbatte. Dirudienez, antza denez. Nonbait ere merke xamar iruditu... noski adb. noski. Seguru asko; ustez. Baina ez jakinaren zentzuan, baizik eta hala espero duguren zentzuan. Gaizki idatzia zegoen; gero aldatuko zuten, noski.

O

ogiketari iz. ogiketai. Ogia saltzen duena. ohara adb. uhara. Zakurrez edo katuez mintzatuz, arreske. oihaletako iz. oihaletako. Haur, haur txiki. oinaze iz. oiñaze. Mina, bereziki bizia. omen Hizkl. men, omen. Hiztunak, aditzera ematen duenaren berri, adituz —ez ikusiz— jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula. ondotik adb. ondotik. Ondoren. Gazta pixka bat ondotik. ondratxapero iz. ondratxaperua. Txorimalo. ongi adb. ongi. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ongi begiratu du. orain berriro adb. uan berriro. Orain dela gutxi; duela gutxi. Orain berriro hil da Teodoro. orakatu ad. orakatu. Lokaztu; zikindu, lohitu. orduko (1) adj. orduko. Une edo garai hartakoa. Orduko edadea bagenu egingo genuke horrelako apustua. orduko (2) adb. orduko. Une hartarako; ordurako. Etorri orduko atea itxita! orduko (3) adb. orduko. Bezain laster. Orain, berriz, jaio orduko haurtzaindegira. orro iz. orru. Oihu handia, zarata ozena. osin iz. osiña. Asun; belar landarea, larruazalean erresumina eragiten duten hostoak dituena (Urtica). ostatu iz. ostatu. Taberna. otats iz. otatx, otatxa. Surtako egurra, arbaztak eta abar. ote (1) iz. ote, otia. Ulex generoko zuhaixken izena (Ulex sp.). ote (2) Hizkl. ote, te. Hiztunak, galderetan, zalantza adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula. Bai-rekin batera erabiltzen da maiz. ote jotze iz. ote jotze. Otea jotzearen ekintza. ozpiko iz. ozpiko, ozpikua, gozpiko. Bi hortzeko edo kakotutako altxarrastelua.

P

paraje iz. paraje, paraja. Aurkintza, alderdia; lekua. parrokiano iz. parrukiano. Bezero. parteko adb. parteko. Aldeko, inguruko. Ergoiengo partekoa da. partitu ad. partittu. Zatitu; banatu; bereizi. pasaeran adb. pasaiyeran. Pasadan; iragaitzaz; pasatzean. Pasaeran han gelditzen ginen. patrika iz. patrika. Sakela, poltsiko. pats iz. pats, patsa. Sagar, mahats eta antzeko fruituetatik, sakatu ondoren gelditzen den hondarra edo hondakina. pazia iz. paziya. Pertza, ura berotzeko edo zerbait egosteko erabiltzen den ontzia; bereziki, laratzean zintzilik egoten dena. pelatu ad. pelatu. Melatu, blai egin. pentsuketari iz. pentsoketai. Pentsua saltzen duena. petral iz. petral. Zamarien sabela inguratzen duen hedea, zela edo basta irmoago lotzeko erabiltzen dena. petrikilo iz. petrekillo. Sasimedikua. pirika/pirrilka adb. pirrilka. Biraka. Goitik beheiti kamioan pirrilka.

pitar iz. pitar. Sagardoa eta ura nahasiz egindako edari arina. piura iz. piura, piyura. Pertsonez mintzatuz, itxura, batez ere txarra. pizar zenb. pizar. Pixka, apur. polaina iz. polaina. Uretatik babesteko bota; katiuska. poliki adb. polliki. Era politez, aski egoki edo ederki. Poliki egiten zuen bertsotan. polit (1) adj. politt, politta. Itxura edo eite atsegingarria duena, halako edertasun bat duena. polit (2) adj. politt, politta. Aski handia. politen-politenean adb. politten-polittenin. Garai hoberenean. Nik orduan hogei urte, politten- polittenean. porron iz. porron, porrona. Baldea. porrokatu adj. porrokatu, purrakatu. Amorratua, sutsua. Txistezale porrokatua zen. portazulo iz. portaxolu. Galtzek aurreko aldean goienean izaten duten irekidura, gehienetan botoi edo kremailera bidez ixten dena. posturatsu adb. posturatsu. Antzera. Horrela, posturatsu honetan. pronto adb. pronto, prontto. Prest. Erakusteko pronto jarri. propio adb. propiyo. Apropos, berariaz, nahita. Eta propio hura ikustera. pulamentu iz. pulamentu. Fundamentu; ganora. purrust egin iz. purrusta in. Purrustada egin.

R

raka-rakaonomat. raka-raka. Zerbait sailean egitea, hartzea edo biltzea adierazten duen onomatopeia. Plazan izkina batean jarri eta raka-raka saldu.

S

sarde iz. xarde, xardia. Bi egurreko gider luzea. sarri adb. sarri. Berehala; aurki, laster. Sarri hasiko du saioa. sasindu ad. sasindu. Jakia gatzetan jarri. saukotxo iz. saukotxo, saukotxu. Ezpainetako herpesa bezalako zauria. segail adj. serail, segail. Pertsonez mintzatuz, luzea eta mehea, mami gutxi eta hezur handikoa; liraina. segidan adb. segidan. Jarraian. Aranora joaten zen segidan. segitu ad. seittu. Jarraitu, segi. segituan adb. seittun. Berehala; segidan. Hara joan eta segituan ezagutu du. sekula (1) adb. sekula, sekulan. Inoiz ere ez. Sekula ez baitzen ailegatua. sekula (2) adb. sekula, sekulan. Noizbait, inoiz. Aiako Harrira igo zara sekula? sermoian adb. sermoiyin. Marmarrean. Etxera joan eta aita sermoian hasi zen. sesio iz. sesiyo. Liskar, istilu. soin iz. soin, soiña. Soinekoa. soinu iz. soiñu. Eskusoinu; trikiti. sokarri iz. sokarri. Lokarri; zerbait lotzeko erabiltzen den gauza, bereziki soka itxurakoa. sokil iz. sukil. Lurra lantzean gelditzen den mokorra, lur zati trinkoa. sor adj. sor. Gor. soro iz. soro. Zelaia, belardia, belar saila. sos iz. sos, xox. Diru.

sotildu ad. xotildu. Sotil bihurtu; itxura ederrean utzi. suil iz. suil. Isurkariak, ura batez ere, garraiatzeko zurezko ontzia, oinarria ahoa baino zabalagoa duena eta burdinazko uztaiak dituena. sumatu (1) ad. sumatu. Sentipen edo sentimen bat nabaritu. sumatu (2) ad. sumatu. Igarri, antzeman; asmatu. surtako adj. surtako. Sutarako. susara adb. susaa. Behiez mintzatuz, arreske. Behia susara dagoenean eramaten dugu.

T

takitu ad. takitu. Pipan erretzeko, tabakoa prentsatu. talo burdin iz. talo burni. Taloak erretzeko erabiltzen den burdinazko xafla giderduna. Taloa sutan jartzeko burdinazko pala. tankera iz. tankea. Itxura. tankera eman ad. tankea man. Igarri, antzeman. tankera hartu ad. tankea hartu. Zerbaiten itxura hartu. tankera txar iz. tankea txar. Ondoeza, gorputz txarra. tenore iz. tenore. Garai; ordu. tepla iz. tepla. Hirustaren posturatsuko landarea. tertulia iz. tertuliya. Berriketan egiteko eta jostatzeko egiten den adiskideen arteko bilera. tirriki-tarraka onomat. ttirriki-ttarraka. Poliki eta nekez ibiltzearen onomatopeia; ttur-ttur. tirrin iz. tirrin. Beheitikoa; eginkari arin eta urtsua. tirripitin adj. ttirripittin. Arrunt txikia. tobera iz. tobera. Euskal musika tresna, txalapartaren antzekoa. Jatorriz, sutegi eta labeetan, errekuntzan laguntzen duen airea edo oxigenoa sartzeko hodia. tokata iz. tokata. Musika-tresna tekladunentzat onduriko musika-lan laburra, mugimendu bakarrekoa, eskuarki estilo librekoa dena eta trebetasun handia eskatzen duena. Musikari askoren artean jotzen den musika mota; gure zaharrek kontestu horretan erabiltzen dute: pieza bat soinu-jotzaile batek jo beharrean talde batek jotzen duenean. Tokata ari zuenean gu dantzan. tokian adb. tokiyan. Ordez (-en atzizkiaren eskuinean erabiltzen denean). Pitarraren tokian sagardoa edan. to pintzotea! interj. to pintzotia. Bai zera!ren gisakoa da. Konparazio batera, berri on edo txar bat jasotzen denean esan ohi da. Loteria tokatu zaidan! – to pintzotia, hi! tortolos iz. turtulux. Zangoko eta oineko hezurren giltzadurako hezurra; bereziki, arkumearena, haurrek jolasteko erabiltzen dutena. tortxa iz. torxa. Pospoloaren antzeko zerbait; kandela; zuzia. trabaza iz. trabaza. Ote jotzeko makila. trakets adj. trakets. Moldakaitza; sotiltasunik edo dotoretasunik ez duena. tripa-zaku iz. tripa-zaku. Sabela, tripa. tripaz beheiti/goiti etzan ad. tripaz betti/gotti etzan. Buruz beheiti edo goiti etzan. trupesi iz. trupesi. Gorputzeko barrunbe edo ehun batean likidoa pilatzea; edema. ttur-ttur adb. ttur-ttur. Poliki-poliki; pausoz pauso ibiltzearen onomatopeia. Ttur-ttur joan hadi, motel! txabila iz. txabilla. Haria edo artilea egiteko tresna. txanbra iz. txanbra. Blusa. txantxil iz. txantxil. Ontzi zilindrikoa, esnea neurtu eta banatzeko erabiltzen dena.

txar (1) adj. txar. Funtsezko akats bat duena, bere egitekoa ongi betetzen ez duena, ona ez dena. txar (2) adj. txar. Txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. txara iz. txara. Zuhaixka asko hazten den eremua; baso txikia. txermoni iz. txermoni, txermoniya. Zerria hiltzean banatzen diren odolki, txorizo... txiki arraio eginda adb. txiki arraiyo iña. Leher eginda, porru eginda; puskatuta. Aurreko egunetik pikotxa eta palan aritu ginen; txiki arraio eginda bukatu genuen! txikitu ad. txikittu. Puska txikietan zatitu; suntsitu, birrindu. txinalka adb. txiñalka. Oinetakoetan orpoak sartu gabe, oinetakoak erdi jantzian. txoil adb. txoil. Guztiz, oso, erabat. Txoil- txoil errepikapena indargarri gisa erabiltzen da. txokon adj. txokon. Platerez mintzatuz, sakona. txolarte iz. txolarte. Lanarte. Lanaldien artean hartzen den atsedenaldiari esaten zaio; horren harira, tertuliari edo argudioan aritzeari ere esaten zaio. txoralda adj. txoralda. Zentzu maitekorrean txoroa esateko era. txukun iz. txukun. Zotin. Bat-batean gertatzen den arnasgora ozena. txurmio iz. txurmiyo. Orkatila.

U

ugazama iz. ugazama. Amaorde. umatu ad. umatu. Umea(k) egin. Zerria umatu al zaio? urketan ibili ad. urketan ibilli. Ur bila joan. urrikaldu ad. urrikildu. Errukitu, errukia erakutsi. urrikitu ad. urrikittu. Damutu. urritu ad. urrittu. Gutxitu; urri edo urriago bihurtu. urtabe iz. urtabi, urtabiya. Uzta oneko urtea. urte askoan interj. urte askuan. Urtebetetzeetan eta kidekoetan, zorionak emateko, edo norbait aurkeztean erabiltzen den jendetasunezko formula. Gaur hire urtebetetze eguna dun; urte askoan! urtxulo iz. urtxullo, urtxullua. Itxituren azpialdea ongi ixteko erabiltzen den kako formako zipotza. usna iz. usma. Usain; usaimena. usu arraio adb. usu arraiyo. Agudo, berehala. Mozorroa usu arraio egin du. uztar iz. uztar. Ortzadar.

X

xabal adj. xabal. Zabala, laua. xamar zenb. xamar. Samar, nahiko, aski. xamur (1) adj. Adkor. xamur. Gogortasunik ez duena; aisa murtxikatzen dena. xamur (2) adj. Adkor. xamur. Erraza. xistera iz. xixtera, xixtea. Zumitzezko saskia. xorrokoak egin ad. xorrokuk in. Belarra bilduta jarri, euriak ez bustitzeko. xukatu ad. txukatu. Lehortu, bustitasuna edo hezetasuna kendu.

Z

zabaldegi iz. xabaldei, xabaldi. Leku edo esparru zabala. zahagi iz. zagi. Abere larrua, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, ardoa edo olioa gordetzeko erabiltzen dena. zahar (1) adj. (t)zahar. Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena; gauzez-eta mintzatuz, denbora batean sortua edo gertatua; luzaz iraun duena edo luzaz erabilia izan dena; lehenagokoa. zahar (2) adj. (t)zahar. Handi. Putzu zahar horietan ikasi zuten igeri egiten. zaizki iz. zaizki, zaizkiya. Ahaide ez-zuzenak esateko erabiltzen da; familia, leinu, arraza, kasta. zakote iz. zakote. Aldi baterako janari kopurua; mendira edo bidaia batera eramaten den janaria; anoa. zama iz. zama. Abere, pertsona edo ibilgailu baten gainean garraiatzen edo zamatzen den gauza. zamalkatu ad. zamalkatu. Zaldiz ibili. zankoloka adb. zankoloka. Zintzilik; sorbalda gainean zintzilik. Adarretik zankoloka gelditu zen neska kozkorra. zanpatu ad. zanpatu. Zapaldu. zanputz (1) iz. zanputz. Perretxiko mota bat. zanputz (2) adj. zanputz. Ustela den pertsona. zarabanda iz. zarabanda. Lurra berdintzeko erabiltzen zen tresna. Egurrez, zumitza elkartuta egindako tresna. Gainean harriak jartzen zitzaizkion eta behiek edo idiek bultzatzen zuten. zarpa iz. zarpa. Arropa zaharra edo zikina; piltzarra, pilda. zarpail adj. zarpail. Gai edo molde arruntez egina, landu ez dena, leuntasunik edo inongo dotoretasunik ageri ez duena. zarpil adj. zarpil. Gobada egitean gainetik jartzen zen trapu zaharra. zarrako iz. zarrako, zarrakua. Zirrara. zarramilo iz. zarramillo. Bi soka edo katetatik zintzilik ipintzen den esertokia, kulunkatzeko erabiltzen dena. zarrata iz. zarrateko. Tarratada, urratua. zartatu ad. zartatu. Pitzatu, arrakalatu. zatar iz. zatar. Trapu; ehun zati zahar eta urratua. zealdo iz. zialdo. Zabu, kulunka; balantza. zealdoka adb. zialdoka. Zabuka; balantza eginez. Zealdoka jaitsi zuen Tronpeoko malda. zelatari adj. xelatari. Zelata jartzen duen pertsona; zelatan dagoen pertsona. zeldor iz. zeldor. Larruazalean agertzen den pikor gisakoa. zenbaitetan adb. zembaitan. Zenbait aldiz. Zenbaitetan behiak hormetan ezin joanik ibiltzen ziren. zehar-etzanean adb. Etzanda; alferkerian. Belar-soroan eseri ziren zehar-etzanean. zigor iz. zior. Abar mehe, luze eta zuzena; makila. zikiro iz. zikiro. Ahari zikiratua. zilipurdika adb. zilipurdika. Zilipurdi eginez. Han joan ziren hirurak zilipurdika lurrera. zimiko iz. zimiko. Atximurra, imurtxia. zingil adj. xingil. Ahula eta mehea. zingiri iz. zingiri. Ez dago argi hitz honen esanahia; mastitisaren gisako zerbait ote den. zipiztu ad. zipiztu. Printzatu; zati txikietan desegin. zipoka ad. zipoka. Zirikatzen.

zipotz iz. zipotz. Upelaren zuloa ixteko erabiltzen den ziria. ziribiri iz. ziribiri. Zilipurdi. zirrioan adb. zirriyun. Jarioan. Ur zirrioan bazeuden. zirtzil adj. zirtzil. Zarpatsua, jantzi zahar eta urratuak erabiltzen dituena. zizar iz. zizar. Muztioa; irakin ez duen sagar zukua zokomiran adb. zokomiran. Bazterrak miatuz, erdi ezkutuan. Ez zutela etorri nahi, baina han ziren zokomiran. zoritu ad. zoittu. Fruituez mintzatuz, heldu. zotal iz. zotal. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zati belarduna. zotz iz. zotz. Adar txiki eta finak, surtarako erabili ohi direnak. zurbil adj. zurbil. Larruazalaz, aurpegikoaz bereziki, mintzatuz, margula; zuri antzera, kolore gutxikoa. zurikin iz. txuikiñ. Artoa zuritzen denean geratzen den hondakina. zurkaitz iz. zurkaitz. Zuhaitz gazteei eta zenbait landareri euskarri gisa alboan jartzen zaien makila edo zutoina. zurrumurru iz. zurrumurru, zuzmur. Ahoz aho dabilen berria, zehaztu eta egiaztatu gabea. zurrunbilo iz. zurrunbillo. Uraren edo airearen higidura lasterra eta birakakoa.