Page 1

51. zenbakia

DATA

ORDUA

1

18:30

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Endika Loiolaren disko aurkezpena

1-31

EKINTZA

Kataxulo gaztetxian

10301 Keinu

Goizez

Xanistebanetako kartel lehiaketa

Udaletxeko harreran

Udala

2

16:00

Ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak

KZgunean

KZgunea

2-8-15

18:00

IT txartelaren azterketa

3

-

3-10

18:00/20:30

3

20:30

4

Egun guztian zehar

4-11-18-25

09:00-13:00

Eskola Kirolako jardunaldia

4

10:00-20:00

Dantza klaseak

4

10:30

4-5-11

17:00/19:30

5

07:30

5-18-25-26

08:15-13:00 15:00-18:00

Euskal Herriko Pala Txapelketa

8-15-22-29

14:30-16:30

8

17:30

8 8

Urmendi Haur Eskolan matrikulazio bukaera Gure zirkua Kabareta Elkartasun Eguna: azoka, lasterketa, bazkaria eta kontzertuak

Dantza-gidari tailerra (Patxi Perez) Gure zirkua

KZgunean

KZgunea

Urmendi Haur Eskolan

Urmendi Haur Eskola

Ormazabal-eneako aparkalekuan

Gure Zirkua

Doneztebe plazan

Dantza batailoia

Plazan, Madalensoron, Kataxulon

10301 Elkartasun Keinu

Kirol instalazioetan

Udala

Iturriozko Dorretxean

Dantza batailoia

Soinuenean

Soinuenea

Ormazabal-eneako aparkalekuan

Gure Zirkua

Haurtzaro ikastolatik

Girizia Mendi Taldea

Madalensoron

Girizia Pilota Elkartea

"Empalabramiento" tailerra

Udaletxeko areto nagusian

Udala

IKT ikerketaren aurkezpena

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

19:00

Xanistebanetako jai batzordea

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala eta Jai Batzordea

19:00

Ekopatruila: ingurumen lantaldearen sorrera bilera

Udaletxeko areto nagusian

-

10

17:30

“Bizi baratzea” (Jakoba Errekondo)

Labore Oarson

Labore Oarso

10

18:30

Adimen emozionalari buruzko tailerra (Aingeru Oiartzabal)

Manuel Lekuona bibliotekan

Killirikupe Emakume Elkartea

11

18:30

Udaberriko kontzertua (Galesko eta Ipar EHko abesbatzak)

Udaletxeko areto nagusian

Soinuenea

12

12:00

Gure zirkua

Ormazabal-eneako aparkalekuan

Gure Zirkua

12

12:00

Kalebuelta

Elizalde auzoan

Soinuenea

12

12:30

Lartaun abesbatzaren eta organo kontzertua

San Esteban elizan

Lartaun abesbatza eta Oiartzungo Organozaleak

13-14

16:00

Ikastaroa: Google argazkiak

KZgunean

KZgunea

13

17:00

Ipuin kontaketa (4 urtez goiti)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

15-16

16:00

Ikastaroa: Argazkiak eta smartphoneak

KZgunean

KZgunea

17-30

16:00

Ikastaroa: Ofimatika tresnak

17

17:00

Pasta tailerra (Zituene)

17

17:30

17

19:30

17-18-19

-

18

10:00-14:00 15:30-19:30

Mendi irteera: Aralar

KZgunean

KZgunea

Labore Oarson

Labore Oarso

Elizaldeko ikasleen antzerki emanaldia

Udaletxeko areto nagusian

Elizaldeko Guraso Elkartea

Elizalde abesbatzaren emanaldia

Udaletxeko areto nagusian

Elizaldeko Guraso Elkartea

Arraguan

Aldeguna Elkartea

Udaletxeko areto nagusian

Udala

Arraguako festak Autodefentsa tailerra (Maitena Monroy)

18

10:00

Elizalde Herri Eskolan

Elizaldeko Guraso Elkartea

19

09:00etatik aurrera

Elizaldeko Eskola Kirolaren festa Elizalde Eguna

Elizalde eskolan

Elizaldeko Guraso Elkartea

19

Goizean

Rafting irteera

Haurtzaro Ikastolatik

Haurtzaro Mendi Taldea

19

-

Madalensoron

Honbu

20

19:00

Dokumentala: “En femme”

Udaletxeko areto nagusian

Udala

21

20:00

Irakurketa Taldea: “Lorea Gernika, andrazko bat” (Koldo Izagirre)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

23-24

15:30/19:30

Ibargaingo kontzertuak

Udaletxeko areto nagusian

Ibargain Musika Eskola

24

17:00

Sendabelerrei buruzko aurkezpena (Nekane Martiarena)

Labore Oarson

Labore Oarso

25

-

Euskal Jaia

Elizalde auzoan

Oiartzungo kirol eta kultur eragileak

25

-

1947an jaiotakoen bazkaria

25

16:00-18:00

25

18:00

Sagardo Eguna

25

18:00

Kizz session

25

19:00

26

10:00-13:00

26

-

Gipuzkoako Kenpo Kai Txapelketa

Eskola Pilotako festa

Tolare jatetxean

1947an jaiotako oiartzuarrak

Haurtzaroko frontoian

Udala

Doneztebe plazan

Girizia Elkartea

Pagoa aretoan

Pagoa aretoa

Kontzertu jaialdia

Elorsoro kiroldegian

Ibargain Musika Eskola

Urmendi Eguna

Maria Garaiar plazan

Urmendi Haur Eskola

Doneztebe plazan

Soinuenea

Doneztebe plazan

HELTAko dantza taldeak

Ikasturte bukaerako jaialdia

26

12:00

Dantza jauziak

27-29-31

17:30

Haurtzaroko ikasleen antzerki emanaldia

28

10:30

28-29

16:00

Udaletxeko areto nagusian

Haurtzaro Ikastola

Pentsiodunen batzarra

Gazte Izanaken egoitzan

Oiartzungo Duintasuna

Ikastaroa: Google maps

KZgunean

KZgunea

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

Errenta aitorpena, oiartzuarrek euskaraz egiteko deia Iaz oiartzuarren %36,68k egin zuen euskaraz

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak aurten ere. 2004tik asko igo da errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua (%6tik %36,38ra). Hala ere, azken urteetan kopurua hortxe dago, igo ezinik. Lehenengoz errenta aitorpena egin behar duten gazteei euskara hautatzeko deia egiten zaie, behin hizkuntza-ohitura euskaldunak hartuta errazagoa baita jarraitzea. Orain arte pausoa ematera animatu ez direnei ere, hala ere, deia egiten diegu ohiturak aldatzeko. UEMAko kide garen udalerrietako kideok urteak daramatzagu gure herrikideak Gipuzkoako Foru Ogasunarekin egin beharreko tramite hau euskaraz egitera animatzen; aurten, lehenengoz, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak ere deia egin du.

2019ko maiatza

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da Maiatzaren 31 da lanak aurkezteko epemuga

Aurtengo xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da. Maiatzaren 31 arte aurkeztu daitezke lanak udaletxeko harreran. Jai Batzordeko ordezkariek aukeratuko dute kartel irabazlea. Honek, 600 €ko saria jasoko du; oiartzuar onenak 300 € eta 50 €ko bi akzesit ere banatuko dira. Ttikienen lanik onenak 100TZE Sormen Espazioan matrikula dohainik irabaziko du. Oinarri nagusiak: 1) Kartelaren neurria 70x50 cm izango da. 2) Teknika librea izango da. 3) Kartelean derrigorrez XANISTEBANAK 2019 agertu behar du. 4) Lehiaketan edonork parte har dezake eta original bat baino gehiago aurkez ditzake. 5) Originalak kartelen formato konbentzionalei egokituak eta inprimatzeko modukoak izango dira. 6) Parekidetasuna bermatzeko, genero-berdintasunaren irizpidea kontuan hartuko du epaimahaiak. Informazio guztia www.oiartzun.eus-en

Errenta aitorpenaren kanpaina

www.oiartzun.eus

Iaz lehiaketara aurkeztutako kartel batzuk.

Iparralde etorbidean, espaloi zati berri bat

Aritxulegin eta Oielekun, txukunketak

Iparralde etorbidean espaloi zati berri bat egin du Udalak, oinezkoen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko, bide seguruetara heltzeko erraztasunak sortuz. Andreberonika etxearen eta Elizalde Hotelaren arteko zatian egin da espaloia, orain arte ez baitzegoen. Lanek 35.500 €ko aurrekontua izan dute.

Aritxulegiko mahaiak eta bankoak konpontzen ari da Udala. Aritxulegiko lanak bukatutakoan, gauza bera egingo da Oieleku eremuan ere. Guztira, sei mahai eta haiei dagozkien bankoak txukunduko dira. Udalak 1.800 € bideratuko ditu txukunketa lan hauek egitera.


K ELKARRIZKETA • Iban Perez

“Gipuzkoan triatloiaren osasuna ona da, baina edozein momentutan gaixotu daiteke” Iban Perez, Oiartzunen bizi den oñatiarra, Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidentea da. Triatloia egiten noiz hasi zinen, eta zergatik? Ni igeriketa mundutik nator. Taldekide baten aita Oñatiko Duatloiaren antolatzaile zen eta bidegurutzeak mozteko-eta taldeko gazteoi esku bat botatzeko eskatzen zigun. Hori izan zen triatloiarekin izan nuen lehenengo kontaktua. 19 urterekin, Oñatiko Duatloia egin nuen. Unibertsitatean korrika hasi nintzen, kredituak lortzeko. Gustatu zitzaidanez eta bizikletan ere gustura ibiltzen nintzenez, Oñatiko triatloi taldean izena eman nuen eta 2007an lehenengoz lizentzia atera nuen. 2016tik Gipuzkoako Federazioko presidente zara. Zure burua aurkeztu zenuen. Zerk motibatuta? Ikusten nuen gauza batzuk hobetzeko zeudela eta nengoen tokitik ezinezkoa zela. Erabakia etorkizunera begira hartu nuen, ez beroaldi edo haserrealdi batengatik... Ni aurkeztu nintzen, baina banekien nire alboan jendea egongo zela. Federazioaren egiteko nagusiak zeintzuk dira? Lizentziak tramitatu eta gazteekin sustapena. Talentu kaptazioa federazio autonomikoak egiten du, baina non dagoen muga ez dago oso definitua. Kluben eta triatleten kezkak argitzea ere badagokigu. Momentu honetan 600-700

ELKARRIZKETA • Naroa Susperregi

“Garrantzitsua da gure buruari galdera onak egitea erantzunak aurkitzeko” Naroa Susperregik egonkorra zirudien bizimodu bat irauli eta lan-munduko coach izatea erabaki du. Ze garapen izan duzu Mendi-Ingurumen teknikari izatetik coach izatera pasatzeko? Hondarribiko Udalarentzako Ingurumen teknikari lanak egin nituen zazpi urtez. Bertan bizitu nituen egoera pertsonal eta profesionalek eraman ninduten desmotibatuta sentitzera eta deskantsu edo erreflexio tarte baterako beharra sentitzera: zertan ari naiz, non nago, zein naiz, zer nahi dut...? Krisialdi horretan, erabaki nuen eszedentzia hartu eta kanpora joatea. Urtebete pasatu zenuen Asian eta Australian. Zure bizitzako erabakirik onena izan al da? Nire bizitzako esperientzia garrantzitsuenetako bat izan da. Oso ondo etorri zitzaidan nire comfort eremua uztea; gaizki egotera ere ohitu egiten baikara. Nire buruari buruz gauza asko ezagutu nituen. Erraza izan zen comfort eremutik ateratzeko erabakia hartzea? Asko kostatu zitzaidan. Lanpostu on bat, ordutegi onarekin, soldata ona eta dena utzita kanpora joatea... Familiak zer pentsatuko zuen... Banituen nire barne gatazkak. Eta zer entzun zenuen? Bakoitzaren araberakoa da besteek esaten dutena kontuan hartzea edo ez, hori ere garapen pertsonala da. Nire kasuan, banuen borroka hori. Azaldu nuenean zer egin nahi nuen familiaren babesa izugarria izan zen. Ama Balira bisitan etorri zen eta esan zidan: “Orain badakit zergatik egin duzun hau!”. Lagunek ikusten ninduten ez nengoela ongi eta lanean ere esana nuen ez nintzela ondo aurkitzen. Egia esan, ez nintzen gai izan lana

K lizentzia daude Gipuzkoan. 700 lizentzia ez da gutxi... Ez, ez da gutxi. Triatloia haziz joan da; iaz, Euskadin lehenengo aldiz jaitsi egin ziren lizentziak. Historia jakitea ongi dago, baina ziklo berri batean gaude Federazioan eta, momentuz, kantitateak ez du hainbesteko garrantzia, gehiago du estrategia globalak eta proiektuek etorkizuna izatea. Egunerokoan zer da presidente izatea? Deskonektatzea oso zaila da. Lasterketak daudenean edo lizentziak tramitatzeko garaian denbora gehiago eskaini behar da. Astero dago zerbait egiteko. Triatloi denboraldia otsailean hasten da baina federazioan badago lana: teknifikazioak, istripuen parteak... Gipuzkoan 37 triatloi elkarte daude. Erronketako bat horien arteko komunikazioa hobetzea izan da. Lortu duzue? Badakigu gure komunikazioak heltzen direla, baina batzuetan zabaltzen da eta beste batzuetan ez... Talde aktiboak erdia inguru dira. Gure helburua da dudak, galderak, laguntza... periodo logiko baten barruan gauzatzea. Talde aktiboekin komunikazioa handiagoa dugu. Eskualdean OarsoTri eta Xanju taldeak daude. Ze osasun du triatloiak Oarsoaldean? Osasuna ona da baina edozein momentutan gaixotu daiteke. Pena da eskualdean zegoen triatloi bakarra, Pasaiakoa, bertan behera utzi izana. Gure asmoa da gustatzen zaigun kirol hau sustatzea eta jendea erakartzea. Lan asko daukagu egiteko, arlo askotan. Lan handia da triatloi bat antolatzea? Lan dexente da, egun bakarrean erreflexua duena. Bakoitzak baloratu behar du lan horrek merezi duen edo ez. Ni Oñatiko triatloiaren arduradunetako bat naiz eta balorazioa positiboa da. Momentu honetan, nire lehentasunetako bat triatloia da, orduan ez zait kostatzen esku bat bota edo ardura batzuk hartzea. Emakumeen parte-hartzea sustatzea da zuen erronketako beste

bat. Zein da egoera? Kirolean, orokorrean, lizentzia kopuruen %15 inguru izaten dira emakumeenak. Triatloian, Gipuzkoan lehengo urtean 100 pasatxo ziren emakumeenak, %10-15 bueltan. Lasterketetan ere, parte-hartzaileen %10-15 tarte horretan izaten dira emakumeak. Salbuespen batzuk badaude: adibidez, Zumaiako Triatloian laurdena-edo izaten dira. Badakigu emakumeek kirola egiten dutela, baina kirol federaturako saltoa ematea falta zaie. Zelan lortu hori? Erantzuna edukiko bagenu, ez ginateke %1015eko portzentajeez hitz egiten ariko. Kontuan izan behar ditugu ezaugarri batzuk eta sustatu parte-hartzea. Lehengo urtean egun bateko jardunaldia egin genuen, gaia “Emakumea eta triatloia” zena eta ideia batzuk irten ziren. Federatzeak abantailak ditu: aseguru medikoa, lehiaketetan parte hartu ahal izatea... Emakumeen kirol jarduera haziz doa, geroz eta emakume gehiago ikusten da kirola egiten. Ez dugu iraultza bat egiteko indarrik eta baliabiderik, baina zerbait egin nahi dugu. Gipuzkoako triatloilariak familia bat omen zarete... Gertukoak gara. Badago kontakturako telefonoa eta emaila, baina triatloia dagoen tokira joaten gara, eta edozein momentutan etorri daitezke kirolariak gugana. Bulegoan gutxi egoten gara eta asko kanpoan. Era bat da triatloiaren egoera errealaz jabetzeko, ikusteko zelan egiten diren gauzak, nola dauden, ezagutzeko jendea... Triatloi kirolari izateko tartea nola ateratzen duzu? Tetris eginez. Eta helburuak eta limiteak argi edukita. Ni lehiaketetan sailkapeneko azkeneko orrialdean nago, baina argi daukat hori dela orain nire muga. Lehenengo bat egon dadin, azkenak egon behar du. Bakoitzak bere tokia dauka karreran eta egiten duen lanaren isla da. Helburuetako bat disfrutatzea da, eta egiten dut. Bultzatzen nauen beste gauzetako bat kirol honi diodan pasioa da. Nire kirol maila dena da, baina uste dut jartzen dudala nire aletxoa. Gipuzkoako kirolari gehienak amateurrak dira, nahiz eta batzuk oso maila ona eduki, eta euren bizitzan tetris egiten dute.

uztea erabakitzeko. Buruan baneukan kanpora joan, deskantsatu eta akaso motibatuta etorriko nintzela. Eta noiz erabaki zenuen bueltan lan-munduko coachingean espezializatzea? Ingurumen teknikari nintzela banuen psikologiarekiko irrika. Lanean egoera batzuk ematen ziren eta pentsatzen nuen lanean ondo egotea ze garrantzitsua den. Inguruneak, talde-lanak, lidergoaren paperak ere eragiten baitu norbera ondo sentitzen. Ez nintzela lanera bueltatuko erabaki nuenean hasi nintzen bilatzen lan psikologiarekin harremana zuten ikasketak. Aurkitu nuen master bat, Castelloko Jaume I unibertsitatean, on-line egiteko aukerarekin. Gaietako bat coachinga izan zen, tresna bikaina iruditu zitzaidan. Ondoren, coaching exekutiboa ikasi nuen. Barrura begiratzea izan zen. Asko ikasi nuen erabakiak hartzen, nire bizitza aurrera eramaten, lidergoa nire buruarengan lantzen. Taldekako coachinga ere landu dut. Liderraz gain, talde-lana ere oso garrantzitsua da enpresa, erakunde, administrazio publikoan... Nola hobetu daiteke lantegietako giroa? Pertsonekin lan egiten denean formula magikorik ez dago. Ez dago gidoirik. Pertsonok sentitu, pentsatu eta ekintzak egiten ditugu, eta bakoitza ezberdina da. Niretzako garrantzitsua da beharrak ikusi eta proposamen bat prestatzea. Proposamen horretan tresna ezberdinak erabiltzen ditut: coachinga, formazio saioak ematea edo aholkularitza. Aholkulari batek konponbidea edo proposamena ematen du; formazioa jakintza trasmititzea da eta coachingean

nik ez dut esaten zer egin behar den, taldeari uzten dion ikusten zer egin behar duen egoera hobetzeko eta proposamena prestatzen. Badago coachengana joateko ohitura? Geroz eta gehiago. Ez da ezer ukigarria eta probatu arte kosta egiten da emaitzak ikustea. Nik esan dezaket giroa hobetuko dela, hobeto sentituko zarela, komunikazioa hobetzeak harremanetan eragingo duela... Baina ez da ikusten. Probatzen dutenek badiote ongi etorri zaiela eta zailtasunen aurrean errazago deitzen dute. Badaude enpresak beraien coachak dituztenak. Zuk Numai zentroan lantzen duzu bizitzarako coachinga... Lana eta bizitza pertsonalaren muga non dagoen definitzea ezinezkoa da eta lanean gertatzen zaiguna gertatzen zaigu familian, lagunekin, kalean... Batak bestearekin harremana du. Oarsoaldeko euskaltegietan Mintzagun saioak eman dituzu. Zer moduz sentitu zara? Oso ondo pasatu dut. Taldeak oso irekiak zeuden beraien zailtasunak jendearen aurrean kontatzeko. Elkarrizketa politak sortu dira. Ikusi dute zertarako balio duen coachingak. Zer da euskaltegira etortzean pentsatzen duzuna, zerk oztopatzen dizu kalera ateratzen euskaraz hitz egitea...? Garapen pertsonala euskaltegi eremura eraman dugu. Beraz, duela hiru urte hartutako erabakiak onurak ekarri dizkizu... Erabakiarekin oso pozik nago. Ekintzaile bezala, badaude momentu gogorrago edo zailagoak ere. Nire lana asko gustatzen zait, baina badaude momentu batzuk ez direnak hain gustagarriak. Laguntzen dit jakiteak zertarako ari naizen hori egiten. Horrek ez du esan nahi erraza denik eta beti super pozik nagoenik. Bizitza bezalaxe da hau! Non dago garapen pertsonalerako gakoa? Zer gertatzen zaigu lantokian, bizitzan... garrantzitsua da gure buruari galdera onak egitea, erantzunak aurkitzeko. HARREMANETARAKO: www.naroasusperregi.com / Telefonoa: 646 33 97 91.

KLIXK Oiartzunek "Klika" egin dio Korrikari

AEK-k antolatutako Korrikaren azken edizioak Euskal Herri osoari eman dio bira. Oiartzundik ere pasatu zen apirilaren 12an, gauez, eta gure herriak berriz ere gogotsu erantzun dio euskararen aldeko deiari. Irudian, Iturriozko Jai Batzordeko kideak lekukoa eramaten. Ion Zabaleku bereziki gogoan izan zuten bere auzokideek.

Atsolorra, jaioberriei harrera egiteko

2018an jaiotako oiartzuarren ongietorria eman zitzaien, atsolorrarekin. Iaz jaiotako 79 haurretatik 28k eta haien familiek parte hartu zuten komunitatera ongietorria emateko ekitaldian.

Juan Mari Lekuonaren ‘Bertsoak’, argitara

Juan Mari Lekuona zenak bertsolaritzaren inguruan idatzitako testuak editatu dituzte Jon eta Paulo Kortazarrek Bertsoak liburua argitaratu dute Pamiela etxean. Aurkezpenean Jon Kortazarrek, Oihana Lekuona Juan Mariren ilobak eta Josune Cousillas Kultura zinegotziak parte hartu zuten.

Profile for Oiartzungo Udala

51. kontzejutik  

51. kontzejutik  

Advertisement