70
ELKARRIZKETA • ARAITZ OLAIZ eta AINTZANE ZUFIRIA
2022ko martxoa www.oiartzun.eus
“Aurtengo martxoaren 8an bereziki nabarmendu nahi dugu ‘aitortza’ kontzeptua”
Martxoaren 8a badator eta Oiartzungo Feministen Asanbladak akelarrean elkartzeko proposamena egin die Oiartzungo feminista guztiei. Araitz Olaiz eta Aintzane Zufiria asanbladako kideek Oiartzun feministaren aldeko aldarrikapena balkoietara eramateko deia ere egin dute. Martxoaren 8a badator. Aldarrikapen eta borroka eguna, edo festa eguna da? AINTZANE ZUFIRIA: Urteko beste egun bat gehiago da aldarrikapenerako eta borrokarako, baina gizarteak oso barneratua du horretarako dela. Baliatzen dugu ahalik eta jende gehiena biltzeko borroka horren baitan. Manifestazioa antolatu duzue. ‘Akelarre’ berezia izango omen da… ARAITZ OLAIZ: Oiartzungo plazan elkartuko gara manifestazio bat egiteko. Ibilbide bat izango du herrian zehar, geldiune batzuekin. Geldiune horietan gai edo arlo ezberdinak aipatuko dira eta eremu horretako emakumeei aitortza egingo zaie. AINTZANE: Aurten bereziki nabarmendu nahi dugu aitortza kontzeptua, iruditzen zaigulako historian zehar ez dela emakumeek egindako lana erakutsi, azalerazi eta aitortu, eta askotan sinestarazi digute ez dela existitu ere egin. Nahi izan dugu arlo ezberdinetako emakumeei buruzko informazioa jaso eta horien lana aitortu. Aitortza horietako batzuk orokorrak izango dira, eta beste batzuk herriarekin lotuak. Mundu mailako bi greba egin ziren pandemia aurretik, arrakastatsuak izan zirenak. Non ginen pandemia aurretik eta non gaude?
EGUNA eta ORDUA
2022/03/05, 19, 26, 27
ZUHAITZ EGUNA, ALTZIBARKO AUZOGUNEAN
KALEBERRIAN BERTAKO ZUHAITZAK ALDATUKO DIRA
ARAITZ: Iaz ere aldarrikapenak egin genituen martxoaren 8an, baina saihestearren jende pilaketak, leku ezberdinetan antolatu ziren ekintzak. Aurten aukera dugu berriz ere elkartzeko, berriz indar erakustaldia egiteko; kanpora begira, plaza eta espazio publikoa gureganatzeko. Horrek barrurantz begira esan nahi du elkar ikustea, saretzea, hemen gaudela eta jarraitzen dugula adieraztea. Modu bat da adierazteko oraindik egoerak salatu eta eskubideak aldarrikatu nahi ditugula. Oiartzunen ere jarraipen handia izan zuten greba feministek. Nolakoa izatea nahi duzue aurtengo martxoan 8a? AINTZANE: Nahiko genuke grebetako mobilizazioen erantzun berdina izatea, baina badakigu oso zaila dela hori. Urte horietan lanketa handia egin zen aurretik: gerturapenak, geldialdi eskaerak ikastetxe zein lantegietan… Lanketa horrek emaitza jaso zuen, espero zena bainoa handiagoa ere bai, akaso, eta horrek ekarri zuen bigarren urteko greba feministan jarraipena mantentzea. Ordutik, halanolako bi urte pasatu dira, bakartzera eraman gaitu egoerak eta uste dut hori nabarituko dugula aurten. Baina jende askok martxoaren 8a barneratua du eta mobilizaziora gerturatuko diren esperantza badugu. DATA: 2022/03/08 ORDUA: 18:00 LEKUA: Doneztebe plaza ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Feministen Asanblada
Besteak
EGUNA eta ORDUA
2022/03/10 eta 11, 19:00
EKINTZA
EKINTZA
LEKUA
LEKUA
Soinuenearen 20. urteurrena Udaletxeko areto nagusia, Manuel Lekuona biblioteka, Soinuenea (Ergoien) eta Elizalde auzoa ANTOLATZAILEA
Soinuenea Fundazioa OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.
Zuhaitz Eguna antolatu du Udalak, martxoaren 6rako. Zuhaitz Egunaren helburua bertako zuhaitzak aldatu eta, bertako ekosistema eta basoa berreskuratzea da. Azken urteetan, herriko mendigune franko berreskuratu dira ikastetxeen eta familien laguntzarekin. Aurten, ordea, mendi eremutik herrigunera ekarriko da Zuhaitz Eguna: Altzibarko auzogunera, hain zuzen ere. Kaleberriako ibaiertzeko landaredia berreskuratzea izango da helburua. Adibidez, haltzak aldatuko dira. Altzibar auzoari, hain zuzen ere, zuhaitz horretatik datorkio izena edo toponimoa. Parte hartzeko ikastetxeetan izena eman beharko da, eta Udalak hamaiketakoarekin eskertuko ditu hurbiltzen diren familiak.
SALTO! UDALEKUETAN IZENA EMAN DEZAKETE GAZTETXO OIARTZUARREK
EKAINAREN 27TIK UZTAILAREN 3RA IZANGO DA UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENTZAKO UDALEKU IBILTARIA UEMAk udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteentzako Salto! udaleku ibiltaria antolatu du aurten ere. Gazte oiartzuarrek izena emateko epea irekita dute martxoaren 31 arte (www.uema.eus).
Ikus-entzunezkoa
Zinegoak film laburren emanaldiak
Salto! udaleku ibiltaria ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango da eta aurten, bi zutabe izango ditu. Batzuk Tolosatik abiatuko dira eta besteak Etxarri Aranaztik. Laugarren egunean, guztiak Leitzan elkartuko dira.
Udaletxeko areto nagusia ANTOLATZAILEA
Udala
Salto! udalekuetan lanean aritzeko sukaldariak eta begiraleak ere behar ditu UEMAk. Curriculumak martxoaren 4a arte jasoko dira helbide honetan: arnasguneak@uema.eus.
Kultur eragileen asanblada Oiartzungo kulturgintzaren saretzearen inguruan
Oiartzungo kulturgintzaren saretzea bultzatzeko asmoz, gogoeta prozesua egin zuten iaz kultur eragile, sortzaile eta udal ordezkariek. Gure herrirako desiratzen den kulturgintzaren zutabeak definitu zituzten eta bolondresez osatutako talde eragilea osatu zen. Talde eragile honek orain arte egin duena kultur eragileekin asanbladan partekatuko du martxoaren 2an (ikus Gotti Betti). Haurrentzako Irakurle Taldea martxan
Haurren Irakurle Taldea martxan jarri du Manuel Lekuona bibliotekak. LH 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzendutako eskaintza da momentuz, irakurtzea maiten duten haurrei euren zaletasuna lagunartean partekatzeko aukera emateko. Lehenengo Haurren Irakurle Taldea martxoaren 7an elkartuko da eta Xabi Salaberria izango da gidari.