72
ELKARRIZKETA • USOA ARBELAITZ eta LUR KORTA
2022ko ekaina www.oiartzun.eus
“Lehenengo aldia izango da antzezlan hau euskaraz egingo dena”
Txinalka, Oiartzungo helduen antzerki taldea, ikasturteari bukaera emateko oholtza gainera igoko da ekaina hasieran. Robert Harlingen Steel magnolias antzezlan ezagunaren moldaketa izango da Txirikordatzen. Lur Korta zuzendariak eta Usoa Arbelaitz aktoreak eman dizkigute azalpenak. Zer ikusiko du ‘Txirikordatzen’ ikustera doanak? USOA ARBELAITZ: Laguntasun istorio bat da antzeztuko duguna. Ileapaindegian elkartzen den lagun talde bat da oinarri. Taldeko guztiak emakumeak dira eta beraien arteko harremana kontatzen da. Lagun talde sendoa da, konplizitate handia duena. Nazioartean oso ezaguna den ‘Steel magnolias’ lanaren moldaketa antzeztuko duzue. Zergatik aukeratu duzue? LUR KORTA: Duela urte dexente Iruñeako emakume talde bat ikusi nuen antzezlan hau egiten. Ordutik izan dut gogoa oholtzara eramateko. Aurten, taldeko guztiak -bat izan ezik- emakumeak direnez, egiteko aproposa iruditu zait. Hala ere, ez da batere erraza izan obra lortzea. Argentinatik lortu dugu, pentsa! Saiatu nintzen estatu mailan Aktoreen Batasunetik eta SGAEtik lortzen, eta ezinezkoa zen. Argitalpenak oso ale-kopuru txikia izan omen zuen eta ezin izan dugu lortu. Google-n Argentinako talde bat agertu zitzaidan eta haiei idatzi nien. Oso jatorrak izan dira. Gero, moldaketa eta itzulpena guk egin dugu. Antzezlan hau euskaraz taularatuko den lehenengo aldia izango da. Harrera ona izaten du Txinalkak jendaurrean. Zergatik dela uste duzue? LUR: Nagusiki, herriko jendea dagoelako taldean. Eta Txinalkak egin izan dituen obrekin ikusleak gustura geratu izan direlako. Nolako taldea da aurtengo Txinalka? USOA: Ikasturte honetan aktore berri bat hasi zaigu taldean, baina besteok beteranoak gara dagoeneko. Gure artean badago konplizitatea. LUR: Karen (Muñoz) oso erraz sartu da taldean. Oso ongi moldatu da bera taldera eta taldea berarengana. Taldea Pili Arbelaitzek, Usoa Arbelaitzek, Jesus Gonzalezek, Nati Gonzalezek, Amaia Ibargurenek,
EGUNA eta ORDUA
2022/06/05, 10:00
Marga Maritxalarrek eta Karen Muñozek osatzen dute. Eta nik, zuzendari edo irakasle lanetan. Aurten ere bi emanaldi egingo dituzue. Zein da horren motiboa? LUR: Urte batzuk badira hala egiten dena. Txinalka Edurnek (Agirrezabala) zuzentzen zuen garaian saio batean betekada izan zen eta orduan erabaki zen bi emanaldi egitea. Tessak (Andonegi) ere hala jarraitu zuen eta nik hala jaso dut. Ostiralarekin estreinatuko dugu eta igandean berriz egingo dugu, baten batek ezin badu ostiralean edo berriz ikusi nahi badu aukera izan dezan. Herri antzerkizale fama du Oiartzunek. Hala al da? USOA: Nik esango nuke baietz, badela. Gure antzezlanak ikustera jende asko etortzen da, baina beste antzezlanak ikustera ere bai. Guk badugu plus bat: publikoan familia eta lagunak izaten ditugu, bestela antzerkira joateko ohiturarik ez dutenak. Baina beste antzezlanek ere ongi funtzionatzen dute Oiartzunen. LUR: Ikustea besterik ez dago igandetako programazioa aurtengoan ere nolako arrakasta izaten ari den. Haurtzaro Ikastolan haurren sei talde daude; Elizalde Herri Eskolan beste bi; gazteen bost antzerki talde; progaramatzen dabilen taldea… Antzerkiaren inguruan jende asko dabil Oiartzunen. Iruditzen zait antzerkia oso presente dagoela urte osoan zehar. Eta hori oso ona da. Zergatik gonbidatuko zenituzkete oiartzuarrak Txinalkaren emanaldira? LUR: Oso ongi pasatuko dute, barre egingo dute. Bihotza ere ukituko dugu, agian. Obra ezagutzen badute, bertsio bat topatuko dute. Eta ez badute ezagutzen, tarte on bat pasatuko dute. 80. hamarkada irudikatuko dugu eta bereziki obrarentzako prestatutako estetika ikusiko dute, erakargarria izatea nahi dugu. Oso ongi pasatuko dugu denok! DATA: 2022/06/03-05 ORDUA: 20:00 (ostirala)/19:00 (igandea) LEKUA: Udaletxeko areto nagusian ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Kirola
EGUNA eta ORDUA
2022/06/06-08-12-17
EKINTZA
EKINTZA
LEKUA
LEKUA
Intxixu Trail Urtxale plaza (Ergoien) ANTOLATZAILEA
Intxixu Trail-Girizia mendi taldea
OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.
‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldiak Arizmendienean eta Manuel Lekuona bibliotekan ANTOLATZAILEA
Trikuharri Elkartea
Besteak
`KULTURAZ BETE ARTE´ JARDUNALDIAREN ARRAKASTA
54 KULTURZALE, KULTURGILE ETA KULTUR ERAGILEK PARTE HARTU DUTE JARDUNALDIETAN Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikak antolatutako jardunaldiek herriko kulturzale, kulturgile eta kultur eragileen interesa piztu dute: 54 lagunek parte hartu zuten maiatzaren 7ko jardunaldian. Goizean, bi tertuliatan Euskal Herrian dagoeneko existitzen diren antolaketa ereduak eta kultur proiektuak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Joxemi Zumalabe Fundazioko Amaia Cuesta eta Zesar Martinez, eta Talaios Kooperatibako Beñat Irasuegi antolaketa ereduen inguruan aritu ziren, Eneritz Arbelaitz alkateordeak dinamizatuta. Ondoren, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren
eta Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Xabier Aranbarrik eta Gartzen Garaiok euren proiektuak azaldu zituzten, Ainara Lasa Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikako kidea bidelagun. Oiartzungo kulturgintzaren iragana eta etorkizuna Arratsaldean, Oiartzungo kulturgintzaren iragana, oraina eta etorkizuna tartekatu ziren Arizmendieneako lorategian. Bazkalondorenean, Pagoarte izan zenari buruz aritu ziren bertako kide izandako Aitziber Arnaiz, Karmele Cruz, Anton Mendizabal eta Mikel Mendizabal. Bukatzeko, Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea aktore gazteek Haripiloak antzezlana eskaini zuten.
`ENARA’ ZERBITZUA MARTXAN JARRI DU ITTURRIK
MOMENTUZ 11 ESTABLEZIMENDUK ESKAINTZEN DUTE DOAKO ZERBITZUA Itturri merkatarien elkarteko 11 establezimendu Enara banaketa zerbitzua eskaintzen hasi dira. Bezeroei, dohainik, erosketak etxera eraman edo Euskal Herria plazako aparkalekuan jarri den kontsignan uzten dizkiete, “erosketak egitea erosoagoa izan dadin”. Zerbitzua astelehenetik larunbatera eskaintzen da.
Hauek dira Enara zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak: Baobab; Dixidu diseinu grafikoa; Esnatu altzariak; Izaro arrandegia; Lizar harategia; Marisol janaridenda; Pili arrandegia; Uriña harategia; Urkola optika; Urrats liburudenda eta, Zapirain estanko eta loteri denda. Beste establezimenduren batek Enara zerbitzua eskaintzeko interesa badu, info@ nikoiartzunen.eus-era idatz dezake. Era berean, erosketak whatsapp bidez egiteko aukera ere eskaintzen hasi dira Enara zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak. Udalaren laguntza izan du Itturri merkatarien elkarteak Enara zerbitzua martxan jartzeko.
Amazon ez da Lanbarrenen inplantatuko
Oiartzungo Udalari jakinarazi diotenez, Lanbarrenen inplantatzeko asmoa bertan behera utzi dute Amazonek eta eremuaren jabe den funtsak, “Espainiako estatu mailako antolaketa eredua birplanteatu” duelako. Udalak herrian garapen industriala eta merkataritza txikia sustatzeko konpromisoa berresten du.
Uda Kirol-eko 15 jarduera Oiartzunen
Uda Kirol-ek 15 jarduera egiteko aukera emango du uda honetan Oiartzunen. Eskualdeko beste herrietan beste 11 kiroljarduera egiteko aukera izango da eta oiartzuarrek haietan parte hartzeko aukera izango dute. Ekaina bukaeratik iraila hasierara izango dira ikastaroak eta izenematea uda osoan irekita egongo da.