260 AP

Page 1

udal aldizkaria

Hezkidetzan formakuntza Elizade Herri Eskolan Gaur, gurasoei zuzendutako hezkidetza tailerra ere hasiko da Elizalde Herri Eskolan (HH eta LH etapak eskaintzen ditu) hezkidetzan formakuntza lantzen hasi dira zuzendaria, talde pedagogikoa, hezkidetza lantaldea eta Elizaldeko Guraso Elkarteko ordezkari batzuk. Udalak herriko hezkuntza zentroei hezkidetzaren inguruko oinarriak eskaini eta ikastetxeetan gauzatu ahal izateko eskaintzen ditu hezkidetzako formakuntza saioak. Orain arte, Urmendi Haur Eskolan (0-3 etapa) eta Haurtzaro Ikastolan egin dituzte formakuntzak bertako profesionalek. Orain, Elizalde Herri Eskolan egingo da tailerra. Elizalde Institutuan (DBH) ere formakuntza saioak egitea da helburua.

Gurasoentzako hezkidetza tailerra Era berean, gaur (hilak 16), herriko gurasoei zuzendutako hezkidetza ikastaroa hasiko da, Eider Goiburu hezitzaileak gidatuko duena.

2021eko APIRILA • 260. ZENBAKIA

Karaez kaleko jolaslekua, berritua

Karaez kalean (Elizalde) dagoen jolasparkea txukundu eta berritu du Udalak. Jolaslekuko lurra aldatu eta jolas berri bat jartzeaz gain, parkean dauden eserlekuak ere aldatu dira.

Ikastaroak plaza mugatuak ditu eta bete dira. Bederatzi orduko ikastaroa izango dira, apiriletik ekainera hiru saiotan egingo dutena. Helburua gurasoek euren haurrak rol eta estereotipiko sexistarik gabe heztearen inguruan hausnartu eta pista batzuk ematea izango da. Heziketan betaurreko moreak janzten laguntzea, alegia.

Zer da hezkidetza? Hezkidetza haurrak genero eta sexu rol eta estereotiporik gabe heztean datza.

Turismo Bulegoa, pozik Aste Santuarekin

Aste Santuan Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egon da. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik mugikortasuna mugatua egon den honetan, herrian izan ditugun bisitari gehienak bizkaitarrak izan dira.

Horregatik, garrantzitsua da hezkuntzako profesionalek hezkidetza zer den jakitea eta zertan eragiten duen jakitea, eurek ere baloreak transmititzen dituztelako.

Mendiburu 14ko kultur aretoaren lanen egoera eta kudeaketa kultur eragileekin partekatuko du Udalak HIlaren 21ean herriko kulturgile eta kulturgintzako elkarteekin bilera irekia egingo da Mendiburu 14ko kultur aretoaren garapenari buruzko lehen eskuko informazioa helarazi eta haren kudeaketaren inguruko hausnarketa bideatu asmoz, Udalak herriko kultur eragileekin partehartze prozesua ireki nahi du.

'Euskalduna' adierazpenarekin bat

Etxerat elkarteak euskal presoekiko espetxe politika berri bat aldarrikatuz sustatu duen Euskalduna adierazpenarekin bat egin dute Oiartzungo udal ordezkariek. EH Bildu eta EAJko zinegotziek babesa eman diote adierazpenari.

Herriko kulturgintzari lanen garapenari buruzko informazio zehatza eskaini eta haien zalantzak argitzeaz gain, behin aretoa eginda dagoenean, kudeaketa ereduak nolakoa izan behar lukeen adostu nahi du Udalak kultur sektorearekin. Horretarako, lehenengo bilera hilaren 21ean (asteazkena) izango da, Haurtzaro Ikastolako jantokian, 18:30ean. Kultur eragileei bereziki zuzenduta badago ere, parte hartu nahi duen edozein herritarrentzako irekia da bilera.

Auzo eta xanistebanetako Jai Batzordeekin bilerak

Asteazkenero, bisita gidatua elizan

Urmendin, sehaska etapako aurkezpen bilera

Arlo soziekonomikoan euskarako dirulaguntzak

Xanistebanetako Jai Batzordearekin eta auzoetako Jai Batzordeekin bilduko da Udala, aurtengo udari begirako hausnarketa egiteko eta proposamenak lantzeko. Bi bilerak egun berean izango dira (hilaren 27an), udaletxeko areto nagusian. 18:00etan, auzoetako Jai Batzordeekin elkartuko da Udala. Segidan, 19:00etan, xanistebanetako Jai Batzordean parte hartzen duten eragile eta elkarteen ordezkarien txanda izango da. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerak iazko uda baldintzatu zuen; aurten, osasun larrialdiak oraingoz horretan dirau.

San Esteban eliza ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira apirilean eta maiatzean, asteazkenero (12:00etan), dohainik. Ordubete inguruko iraupena izango du Joxe Mari Mitxelenak gidatutako bisitak, eta bisitarien jakinmina asetzeko aukera ere emango du, galderen tartearekin. Bisitak erabat doakoak izan arren, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, aforo kontuak direla eta. Izen-ematea Oarsoaldeko Turismo Bulegoaren bidez egingo da: turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzi edo 943 49 45 21 telefonora deituta.

Urmendi Haur Eskolak aurten jaio(ko) diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak egingo ditu hilaren 21ean. 17:00etan da hitzordua, Maria Garaiar plazan dagoen Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian. Bileran parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen da urmendi@ouip. ikastola.eus helbidera idatzita. Gogoratu hilaren 30a arte Urmendi Haur Eskolako etapa guztietan (0-3) izen-ematea irekita dagoela. Urte bukaeran jaioko diren haurrak matrikulatzeko epe berezia irekiko da ekaina bukaeran.

Arlo soziekonomikoan euskara normalizatzeko egindako ekimenetarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dute Oiartzungo enpresa (txiki, ertain eta handi), elkarte eta, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek (abenduaren 15a arte). Aurten, lagunduko diren ekimenak zabaldu dira: izan ere, guztiek izango dute laguntza tekniko eta ekonomiko berea jasotzeko aukera. 21.800 € bideratuko dira laguntza hauetara (eskatzaile bakoitzari ekimenen %50a lagunduko zaio diruz, gehienez ere 2.000 € arte).


!

aski prexk aldizkaria

LOHIZUNE TELLETXEA: "Sortzeko esparru naturalena da antzerkia niretzat"

Klixk!

Lohizune Telletxea bakarrizketan ikusi berri dugu Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkezten duten ETB1eko Barre librea umorezko saioan.

Ernaik antolatuta, Gazte Martxa egin dute Oiartzungo eta eskualdeko gazteek Bianditzera. Kaletik Arditurrira autobusez joanda, handik abiatu ziren. Euskal Herri osoko lau mendi tontorretara martxak antolatu zituen egun horretan Ernai gazte erakundeak, EH! Ez gaude inoren zain @gazteokindependentzia lelopean.

Saiotik pasatu den gazteena zara orain arte. Nola sortu zaizu aukera? Bideo-kastingaren berri eman zidan lagun batek. Pentsatuko nuela esan nion. Baina zer galtzen nuen bidaltzeagatik? Animatu egin nintzen. Bidali nuen eta aste horretan bertan mezu bat bidali zidaten esanez zuzendariei asko gustatu zitzaiela bideo-kastinga eta kasting presentziala egitea nahi zidatela. Ostiral horretan bertan, kasting presentziala egin nuen. Gero, pasatu ziren hiru aste-edo erantzuna emateko. Jendaurrean antzerkia egitera ohitu xamar zaude, baina desberdina al da telebista? Uste nuen ez zela oso desberdina izango eta konfiantzarekin joan nintzen. Adibidez, pantaila pila bat zeuden. Momentuko feedback-ik ere ez dago. Kamera aurrean bakarrik zaude, baina gero milaka pertsonak ikusiko dute... Horrek beldur pixka bat eragiten du. Ez da pertsona jakin batzuei egitea eta kito. Baina, beste aldetik, pertsonaian sartu behar duzu berdin-berdin. 'Feedback'-a jasotzeko garaia heldu da. Zer jaso duzu? Jendeak gustatu zaiela esan dit. Jaso ditudan mezuak positiboak izan dira. Hasierako sentsazioa aldatu da, beraz? Grabaketatik sentsazio gazi-gozoarekin atera nintzen, urduri. Horrelakoetan beti hasten zara pentsatzen "hau ez nuen horrela egin behar, bestea errepikatu behar nuen...". Sentsazio arraroa izan nuen. Baina feedback-arekin gustura nago eta orain beste sentsazio bat daukat. Bideoa ikusi nuenean, espero nuena baino hobeto ikusi nuen nire burua. Pozik geratu naiz. Euskarari buruzko bakarrizketa egin zenuen. Nola osatu zenuen gidoia? Bideo kastingean erabili nuen gai hori. Kasting presentzialean beste esketx bat egin nuen, ahizpen arteko harremanari buruzkoa. Beraiek esan zidaten egokiago ikusten zutela lehenengoa, eta pixka bat moldatu nuen. Gustatzen zait antzerkia -beste kultur adierazpideak bezala- mezu bat transmititzeko erabiltzea, kritikarako ere bai. Euskararen gaia lehen lerroan jartzea eta plazaratzea polita iruditu zitzaidan. Aparte, bizitu ditut kontatu nituen egoerak. Iruditu zitzaidan umoretik kritika egin nezakeela; ez da oso mezu sakona, baina bai mezu kritiko bat. Esaten dute umorea egitea ez dela batere erraza. Erregistro horretan eroso sentitzen zara? Badago jendea txisteak egiteko ohitura duena. Ni ez naiz halakoa. Jendea ez da barrez lehertzen nirekin. Berrogeialdian egin nuen hezkuntzari buruzko bakarrizketa bat, kritikoa baina bazuena umore puntua, eta iruditzen zait egin dezakedala. Gidoia egiteko orduan exajeratzen saiatzen naiz. Erabakitzen dut zeri buruz hitz egin, gertakizun bat hartzen dut eta nabarmenduko dudana aukeratzen dut, edo aitzakiak sartzen ditut barre eginarazteko. Adibidez, Barre librea-ko bakarrizketan patata tortilla tipularekin edo tipularik gabeko kontua aipatu genuen. Txorakeria bat da, baina jendeari gustatzen zaizkio halakoak. Paper bat egiten dudanean sartu egiten naiz, eroso sentitu behar dut. Behin eroso sentitzen naizenean, uste dut, oraingoz egin dudanarekin, edozein erregistrotan ari naitekeela gustura.

Ikastolan hasi zinen antzerkia egiten eta orain, Oiartzungo Gazteen Antzerki Eskolan zabiltza. Zer izan da antzerkia orain arte zuretzat? Sortzeko esparru naturalena da antzerkia niretzat. Gitarra jotzen dut, kantatzen dut, dantza egin ere bai... baina ondoen sentitzen naizena antzerkia da. Mozorrotzea ez zait gustatzen, baina antzerkia barne mozorro bat ere bada. Izan naiteke Lohizune, edo neska gazte bat bidaian, edo gurasoek euskararen inguruan lata ematen dioten gazte bat... edozein pertsonaia, ia arropa aldatu gabe. Aske sentitzeko modu bat da, Lohizunetik askatzeko modu bat, baina baita ere Lohizune ezagutzekoa. Orduan... izugarria da!

Gazte martxa Bianditzera

Gurutzeko festetan eta Hitzen Lihoan 'Behin mundua berea izan zen' antzeztu zenuen Luix Mitxelenarekin. Proposamena zugandik atera zen. Zerk animatuta? Luix Gazte Antzerki Eskolan ezagutu nuen. Goiatz Labandibarren Fotogramak irakurtzen ari nintzela, ipuin hori irakurri eta pentsatu nuen egokia izan zitekeela elkarrekin egiteko. Gurasoen laguntzarekin gidoi bihurtu genuen. Gogoa daukat gauzak egiteko. Aukerak ez badaude, sortu egin behar dira; hori askotan gertatzen zaie sortzaileei. Pausoa ematea kostatzen zaigu askotan, baina garrantzitsua da ematea. Luix antzerkia egiteko kide ezin hobea da. Asko ikasten dut berarengandik, ondo osatzen dugu elkar, entseguetan ongi moldatzen gara...

Aberri Egunean, batera kantari

Aberri Eguna kantari ospatzeko (Txoria txori, Ikusi mendizaleak eta Gernikako arbola) elkartu ziren oiartzuarrak Batera egitasmoak antolatuta Keinu bat batera. Deialdi orokorrean parte hartu dute Mirari Martiarenak, Joxe Leon Amigorenak, Ane Badiolak eta Irati Odriozolak.

'Xabier Leten barrena' ibilbide biografikoan Oier Guillanekin antzerki-performance ttiki bat egin zenuen. Oso esperientzia pertsonalak kontatu zenituzten Leteren inguruan... Beldur pixka bat nuen. Oier ez nuen ezagutzen, eta bada nor antzerkigintzan. Niretzako ohorea da berarekin performance bat egitea! Zerbait laburra eta iradokitzailea egin behar genuen. Oierri bururatu zitzaion gure bizipenetan oinarritutako zerbait egitea, pertsonaiak elkartrukatuz. Grazia zeukan. Haur bati ez bazaio gurasoengatik iritsi, ez zaio Xabier Leterenganako zaletasunik sortzen. Amari asko gustatzen zaio Lete, eta beti jartzen zigun radiokasetea. Oso sentsazio onarekin geratu ginen.

Erreka 'Bazterrak Txukuntzen' aritu dira

Bazterrak Txukuntzen taldeak erreka garbiketa egin du Aste Santuko egunetan. Batez ere iturrioztarrez osatutako talde hau auzoko txokoetako zikinkeriak kezkatzen ditu. Oraingoan, Iturriotz eta Altzibar arteko erreka garbitzen aritu dira auzolanean.

Antzerkiarena al da urratu nahi duzun bidea? Bidea aukeratzen ari naiz. Zalantzak ditut, baina argi daukat artearen mundutik jo nahi dudala. Gaizki nagoenean pila bat laguntzen dit koadroak ikusteak, antzerkia egiteak, musika jotzeak... Niretzako arte esparrurik erosoena antzerkia da, baina beste guztiek osatzen dute antzerkia eta egin nahi dudana. Egiten dudana egiten dudala, iruditzen zait ikasiko dudala, inspiratuko nauela eta nire lanak egiteko lagunduko didala. Baina antzerkia ez dut utziko.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Apirilaren 16tik 22ra

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Escudero • Biteri, 16 (Errenteria) • 943 68 62 21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.