ON7

Page 1

o001_on

26/12/04

21:48

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2004ko abendua 7. zenbakia

URTE ZAHAR,

ASMO BERRI URTEA HASTEKO PROPOSAMENAK

SERGIO ZURUTUZA Musikaren bizipenak


o002_on

19/12/04

20:19

Pรกgina 1

PASAIAKO UDALA


o003_on

23/12/04

20:28

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe

Hareazko erlojua eta urkamendiko soka eriotzak eta torturak alde batera utzita, bizi dugun gatazka lazgarrian badira bi sufrimendu sarri oso arinki aipatzen ditugunak; preso direnena eta mehatxupean direnena. Zein aldek aipatzen duen bata ala bestea, sufrimendua apaldu edo ia desagertu egiten dela dirudi askotan. Bi jende-talde hauen pairamenak ezaugarri krudel bat du, ordea, iraunkorra izatea. Bi jende-talde hauetako gizakiek etengabe pairatzen dute askatasun eza, beldurra eta etorkizunari buruzko ziurtasun eza.

H

Ez dute, gaur sufritu bai, baina bihar ez, edo orain ez, baina geroxeago bai. Uneoro bizi duten egoera itogarria da eurena eta euren hurbilekoena. Pentsa ezazue une batez mendi buelta egiten ari zaretenean, edo lagunekin basoerdiak hartzen ari zaretenean, edo maite dituzuenekin goxo-goxo zaudetenean, une horretan eurek ez dutela sosegurik. Ez naiz bi pairamen hauek konparatzen edo zein den pairamenago esaten hasiko, bakoitzaren kontzientziak erabaki dezala. Biak dira

jasangaitz eta krudel. Gatazka gainditzeak lehentasun osoa behar luke agintari politikoen agendetan, eta horretarako gauza ez badira —burugogorkeriak utzita, mahai baten bueltan jarriz, hitz egiteko—, erauz ditzagun dauden karguetatik eta postuetatik. Jar ditzagun gaituago batzuk euren ordez. S.O.S. letrak ez dira alferrik erabiltzen. Urkamendiko sokak estutzen duen bezala estutzen ditu segundo bakoitzak gizaki horien bihotzak. Eta askotan ohartzen ez garen arren, gu guztionak ere bai.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 7.a (2004ko abendua) Urtea. 1.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Arantxa Iraola

jakiteko

04 Zutabeak.

28 Itsasoa.

Xabier Oleaga, Denis Itsaso, Itziar Navarro eta Mikel Susperregiren iritzi artikuluak.

Albaolak haritz enborra hustu, eta antzinan erabiltzen ziren kanoen erreplika uretaratu du.

10 Sakonduz. Rufi

euskara

Etxeberriaren eta Jagoba Larbururen gatazkaren konponbiderako proposamenen azterketa.

40 Abaraska.

nagusia

12 Elkarrizketa.

12

Pasaiako Euskara Elkarteak bere egitasmoen — Kuadrillategi, Iñalkiña eta Eskolatik Kaleraren— lehen balorazioa egin du.

Sergio Zurutuza Tirri-tarra fanfarreko kide eta musikagilearekin solasean.

16 Klik. 2004ko Xenpelar Sariko argazkiak. Bertsoa, entzuteko ez ezik, ikusteko ere bada.

20 Erreportajea. OHARRA Esku artean duzu O N aldizkariko 7. zenbakia, abendukoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 50 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO H ITZAri.

Urte Zaharrari agur esateko moduak.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

16

Lezoko Unibertsitateko Udala

22

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

19/12/04

18:19

PĂĄgina 1

iritzia Puntua

Eskualdeko udal bakarra

eure biziterriaz hitz egingo dut berriro, eta, hala ere, eskualdeaz hitz egingo dut. Hobeto esateko, nire herriko Udalaz hitz egin beharrean aurkitzen naiz. Gehiago zehaztuaz, Udalaren agintean daudenetaz jardun beharra daukat. Eta gaizki gainera. Gaizki hitz egiten jarduteak dakarren ezerosotasun guztiarekin. Isilik mantentzeak ezerosotasun handiagoa eragiten duelako. Errenteria-Oreretako Udala da eskualde guztian H ITZAri diru laguntzarik ematea aurreikusi ez duen bakarra 2005eko aurrekontuetan, berriro ere. Aurreko urtean ere ez baitzion eman. Udal bakarra den bezala, eskualdean herriko ekimen sozialeko ikastolarentzat diru laguntza mamitsurik aurreikusten ez duena bere aurrekontuetan, 1993tik. Gure herriko Udalak, gure eskualdeko herririk handieneko Udalak, laguntzen ditu abesbatzak, dantza taldeak, kirol taldeak... egiten du bere ekarpena kultur alorrean, asko edo gutxi. Eta hori ondo dago, oso ondo dago. Baina ematen du Espainiako Estatuan zehar kultur ekimen bezala homologatuta egon daitezkeen arloetan bakarrik saiatzen dela, saiatzen denean. Euskal Herria bere izaeran desberdindu dezakeen ezaugarri nagusietan, ordea, ez da kontzesiorik txikiena ere egiten. Alegia, hizkuntza propio eta zapalduaren —zapalduaren, bai– hedapenerako, ez dago kontzesiorik. Horretarako urruntze patologikoa besterik ez dago.

N

Xabier Oleaga

UKAPENA. Badira udalak eskualdean gurekoaren alderdi bera daukatenak agintean. Baina gurean bakarrik ukatzen zaio diru laguntza eskualdean euskaraz argitaratzen den egunkari bakarrari. Berdin da aginteko alderdiko zinegotzien artean euskaldunen inkorporazioak izan edo ez. Legegintzaldi honetan Ondarrutik ekarritako bat ere badago. Adierazpen itxaropentsuak irakurri genizkion H ITZAn bertan. Ironia ederra hau ere. Politika de-

HILEKO ESALDIA

Gorrik gorrena, entzungorrarena egiten duena 04

klaratibo ugari, baina neurri eragingarririk ez. H ITZArentzat dirurik ez eta udal aldizkarian euskararik ere ez. Emaitza beti da berdina. Euskarari, ahal dela, ezta ur ttantta bat ere. Izango du, bada, azalpen logikoren bat etengabeko joera horrek. Zein da? Horra hor zergatik diodan urruntze patologikoa, deskuiduzko gerturatzerik gabea.

PRENTSA. Kultur eta gizarte ekimen subsidiatuek badute, bai, arazorik nahiko, batez ere kazetalgintzakoek, hauei datxekien paper kritikoa bete behar denean, antzutu gabe jokatu beharrean aurkitzen direnean. Kontsentsuaren izenean, eta batez ere dependentziaren izenean, kontzesio ugari egiten da espiritu eta kontzientzia kritikoaren aurka. Eta kazetaritzaz ari garelarik, zer da kazetaritza kontzientzia kritiko hori sustatu gabe? Baina gauzkan kasuan ezta hori ere. Hizkuntza bera bihurtzen da kontzientzia kritiko agintean daudenentzat, hizkuntza horren bitartez adierazten dena epaitzera iritsi ere egin gabe.

IDEOLOGIAK. Ez nuke pentsatu nahi kriterio ideologiko hutsez egiten ari denik aginte jarduna. Jakin badakit ere ez dagoela ideologiarik gabeko aginterik. Baina horrekin batera agintedunak kontzesio taktikoak ere nahastu ohi ditu, aurrean dagoenak horretara behartzeko haina indar edo influentzia daukanean. Hortik atera ditzagun ondorioak gure Udaleko agintean daudenek euskaltzaleon influentziaz zein ikuspegi duten. Eta indar harremanez ari naiz, ez eskubideez, euskaldunok euskaraz jarduteko dugun eskubideaz edo egunkariak gure hizkuntzan izateko dugun eskubideaz. Ez, zeren eta eskubideek ere horien aldeko influentziaren nagusitasuna behar dute aitortuak izateko. Sinetsi nahi nuke egunotan bildu diren sinadurak, herriko jende eta erakunde ezagun eta indartsuenak ez direla zaku hautsian eroriko. Sinetsi nahi nuke eskualdeko hiriburuaren Udaleko agintean daudenek ez dutela honen guztiaren aurrean ezikusiarena egingo. Gehiegi litzateke.


o005_on

19/12/04

20:23

Pรกgina 1


o006_on

26/12/04

21:55

PĂĄgina 1

iritziaaartikulua

Zer dio?

Plataformen parte-hartzea

IĂąigo Imaz Aralarkidea

egez kanpo gelditzearen ondorioz udaletatik kanpo geratu ziren herri plataformen egoerari irtenbidea bilatzeko ahaleginak egin ditugu lehen ere udaletan. Salbuespenak salbuespen, batzuen eta besteen jarrerek ez dute horretarako aukerarik eman udalerri askotan. EAJ, EA eta EBk udal gehienetan ez dagozkien karguak hartu eta erabili dituzte, Batasunaren inguruko herri plataformek aukera izan duten lekuetan egin duten berbera, Amezketakoa kasu, eta beste hainbeste Nafarroako zenbait herritan. Bere momentuan, Aralarrek ez zegozkion karguak hartu ez eta plataformen parte-hartzea bideratzeko proposamena luzatu zuen.

L

AUKERAK. Herri plataforma gehienak Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren (LOREGaren) 182.2 artikuluarekin dihardute etengabe. Artikulu horren aplikazioa eskatzea zilegi da, baina ez exijitzea, artikulu hori aplikatzeak gure zerrendak osorik mantentzeko daukagun eskubidea galtzea baitakar. Guk errespetatu dugu beraiek zerrendak nahi

duten bezala osatzeko daukaten eskubidea. Beraiei beste hainbeste eskatzen diegu, eta beraz, ezin digute exijitu gure zerrendak erretzea beraiek Amezketan oraindik antzekorik egiteko gai izan ez direnean. Ezaguna da, esan bezala, Amezketako kasua, baina Nafarroan hainbat herritan egoera berdina ematen dela ezin ahaztu (Imotz, Bakaiku, Etxarri...). Herri horietan daukate aukera 182.2 artikulu hori aplikatu eta gainontzeko alderdioi bide hori posible dela demostratzeko.

KONTSEILUA. Hasieratik, Aralarrek Udal Kontseiluen formularen aldeko apustua egin zuen LOREGaren 182.2 artikulua aztertu eta bere desegokitasunaz ohartu ondoren. Bere baliogarritasuna eztabaidagarria izateaz gainera, iruzur politikoa dela deritzogu. Ez gara soilik ikuspuntu juridikoaz ari, PP eta PSOEk Lizartzako auzian aurreratu moduan, baizik eta hautesleekiko nahiz horiek ordezkatzen dituzten ordezkariekiko ere larria deritzogu. 182.2 artikulua jatorriko LOREGean (1985) ez zen agertzen, PP-PSOEren itunaren ondorioz onarturiko Lege Organikoaren 1/2003 delakoan sartu baitzen. Beraz, izaera antiterrorista duen legea da. Nola ontzat hartu gaitzesten dugun lege antiterrorista bat euskal hiritarron eskubide demokratikoak bermatzeko? LEGEDIA. Lege baten zioa eta legea bera ezin dira bata bestearengandik banandu, batera doaz. Bertan arauaren aplikazioaren norabidea, helburua, motibazioa eta oinarria azaltzen baita. Jurista izan beharrik ez dago ulertzeko LOREG hau Alderdien Legea eta Paktu Antiterroristaren enbor beretik sortua dela. Ezin dira lege antiterrorista baten ondorioak saihestu beste lege antiterrorista bat erabiliz, eta hori defendatzea ezin da proposamen politiko abertzale eta demokratiko seriotzat hartu. Udal Kontseiluen proposamenak, aldiz, beste bide bati heltzen dio, historikoki botereari aurre egin dion mugimendu orok erabili duena: herriak duen berezko antolakuntzarako borondatea. Hori martxan jartzeko ez da lege organikorik behar. Adibideak baditugu, azken urtean printzipio berberarekin funtzionatu baitute Euskal Herriko hainbat udalek, Leitza eta Zaldibiakoa kasu.

06


o007_on

26/12/04

22:32

Página 1

Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •

EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...

ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.


o008_on

22/12/04

21:13

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Kote

Handik

% 0,7a rtero legez, urtearen amaieran aurrekontuen inguruko eztabaida kalean dugu. Ez dakit zenbat milioi euro halako egitasmorako, beste ez dakit zenbat beste hartarako... Baliabide mugatuak, eta egitasmoen artean, lehentasunak erabaki beharra. Eta, %0,7 txiki hori, zertarako? %0,7a Nazio Batuen Erakundeak 1970. urtean egindako proposamen baten ildotik dator. Hamarkada hartan, NBEk kalkulatu zuen munduan pobrezia egoera hogeita bost urteren buruan gainditzeko, herrialde aberatsek garatzeko bidean zeuden herrialdeei garapen ekonomikoan eta sozialean laguntzeko Nazio Produktu Gordinaren (hau da, herrialdearen aberastasunaren) %0,7a bideratu beharko luketela. Hainbat herrialdek hartu zuen konpromiso hori, baina gaur egun soilik bostek betetzen dute: Luxenburgo, Norvegia, Suedia, Herbehereak eta Danimarka. Europako Batasuneko herrialdeek, batez

U

Itziar Navarro

08

bestean, NPGren %0,33 bideratzen dute garapeneko laguntzetara. Konpromiso hori betetzeko, herrialde aberatsek garapenerako urtero 120.000 milioi dolar gehiago erabili beharko lituzkete. Zenbateko ikaragarria, ezta? Munduan publizitatean gastatzen denaren laurdena eta defentsako gastuen seirena baino ez. Ez gaitezen hain urrun geratu, ordea. Herrialdeek konpromiso horri muzin egiteak ez du esan nahi administrazioaren beheragoko mailetan konpromiso horri heltzeko modurik ez dagoenik. Herritar garenez, gure udalak konpromiso hori betetzen duen edo ez jakin beharko genuke, eta betetzen ez badu, betetzeko eskatu beharko genioke. Horretarako une egokia dugu orain, aurrekontuen eztabaida tarteko dela. Gure herrietan eta autonomia erkidegoan badira horren inguruko ekimenak. Gure esku dago horietan parte hartuz, bestelako mundu bat posible izateko ekarpen txikia egitea.


o009_on

22/12/04

21:17

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Alaitz eta Maiderrek 14 urteko musika ibilbideari agur esan zioten abenduaren 18an, kontzertu hunkigarri batekin.

BEHERA. 2005eko aurrekontuak onartu ditu Errenteriako Udalak. Euskararentzat diru gutxi bideratu du.

GALDERA. Eguberrietako argiz bete dira kaleak, baina zer funtzio dute zehazki?

Oiartzungo argiak. GOIATZ LABANDIBAR

GALDERA. Europako Konstituzioa aipatzen dute politikariek, baina, hiritarrok, zer dakigu haren inguruan?

Zer dio? Santi Angulo (irakaslea)

Loteria Laster Negu Gorria etorriko zaigu eta, honekin batera, urte bukaerako eta hasierako ospakizunak. Kalean egon besterik ez da egin behar jendea nola dabilen ikusteko: otordu bereziak, oparia, gurekin ez dauden senideak buruan... eta diru mordoa sakelan. rte bukaera zoramena izaten da. Baserritarren, Olentzeroren, Urte Zahar eta Urtats eguneko ohiturek ia ez digute atsedenaldirako tarterik ematen. Hala ere, badirudi munduaren egoera itxuraldatzen dela eta alaitasuna nagusi dela. Egunotan jendea altruistago sentitzen bada ere, egun batez behintzat materialistago sentitzen da: Osasunaren eguna. Ez pentsa beste egun bat asmatu edota dataz aldatu dudanik, ez. Osasunaren Eguna abenduaren 22ari deitu nahi izan diot, egun honetan urteko loteria nagusia jokatzen baita, potoloa. Herritar gutxi batzuentzat bizimodua aldatzeko ametsa egia bihurtzen bada ere, gehienek osasuna izatearekin konformatu behar dute. Ametsen Eguna ere dei dakioke. Azken batean, loteriak ametsak betetzeko aukera eskaintzen baitu. Areago, jende askorentzat bere bizimodua hobetzeko aukera bakarra da. Bitxia eta paradoxikoa da kontu hau: bere ongizatea bermatu behar zion — baina bermatzen ez dion— hari ordainduz betetzen

U

baita itxaropenez jendea. Hori bai, itxaropena, giza sentimendua izanik, bermatua daukate herritarrek. Giza eskubideez asko hitz egiten da, baina gero eta eskubide gehiago ez dira errespetatzen. Itxaropenerako eskubidea oraindik ez dute kendu. Zergatik? Urte bukaerako tradizio bihurtu den loteria honen bidez Espainiako Estatuak bere diru-kutxa betetzen du ederki. Agian, honengatik ez diote jendeari itxaropena oraindik lapurtu. Itxaropenik gabe bizitzea latza da. Beraz, ez da harritzekoa jendeak ordainduta ere itxaropenari eutsi nahi izatea. Niretzat bada itxaropenari eusteko beste modu bat: nork bere buruari eta egiten duen guztiari eustea. Beste batek emango digunaren zain egon gabe, geurea bilatu eta lortzeko lanean aritzeari egokiagoa deritzot. Bide hau ere latza izan arren, duintasunezko bidea dela iruditzen zait. Honengatik, nik aspaldian utzi nion loteria erosteari, lanean banatzen denari ere bai. Ez diot ezer eman nahi, niri ezer ematen ez didanari. Nork bere bidea hauta dezala.

hONa

Ez gara ezer bizen bereko pertsonengatik galdetzen digutenean, ez badira gertuko familiakoak —anaiarrebak, lehengusu-lehengusinak, izeba-osabak, iloba edo antzeko parentelakoak— “bai, apellidu berdina dugu, baina ez gara ezer” eransten dugu. Hala ere, erantzun horren akaberan, sarritan, nire buruari beste galdera bat egiten nion: “Eta hik, nola dakik hori? Horren aitonaren aitona eta hirearena agian baserri berdinean bizi hituan orain dela 150 urte…” Urte batzuk pasa dira galdera horri erantzuna eman nionetik; nire lehen abizen honen zuhaitz genealogikoaren adar bati tirata, Jaizkibel eta Aiako Arriko tartean 400 urtetan —gutxienez— sakontzen eta elkar itsasten diren sustraiak topatu nituenetik. Banan-banan, mikrofilmatutako paperen artetik ahaztutako arbasoen berreskuratzea esperientzia magikoa bezain zorabiagarria da. Denok denetik dugun ziurtasuna da gailentzen den sentipena:

A

Olaizola, Zabala, Ugalde, Aduriz, Sorondo, Oiarzabal, Errementaritegi, Lekuona, Isasa, Sagardi… Lezo, Errenteria eta Oiartzungo bazterretan mila urtetan mila era desberdinetara konbinatu direnak. Batzuk aipatzeagatik, noski, norberaren abizenak bukaezinak baitira. Kontatzen dute, hildako baten gaubeilan norbaitek —zeharo nahigabetuta— zerraldoaren ondoan zegoen bikote batengana arrimatu eta honako hau esan ziela: — Ai! Ez gara ezer… Eta bikoteak erantzun: — Gu ere ez, baina nola kafea eta pastak ematen dituzten… Hurrengo batean, norbaitek nire apellidu berdina duen batengatik galdetzen badit, artxiboan bilatutako paper guztiak aterako ditut ondo begiratzeko... Edo ez, onena honakoa erantzutea izango da: “Ez gara ezer…baina dena gera!”.

Mikel Susperregi

09


o010-011_on

23/12/04

15:49

Pรกgina 1

iritziassakONduz

Goaz muinera! Rufi Etxeberria Eskualdean ez ezik, Euskal Herri osoan politikari ezaguna da Rufi Etxeberria.

MARKO POLITIKO BERRIA

Gaur egun Batasunako kide da oiartzuarra, eta besteak beste Mahai Nazionaleko kide izan da. Hiru aldiz kartzelaratu dute.

Politika

Haize berriek astintzen dute Euskal Herria. Ia arderdi guztiek onartu dute estatutua agortuta dagoela. Hura gainditzeko proposamen ezberdinak luzatu dituzte azken hilabeteetan; alderdi bakoitzak, berea. Zein hutsune, eta zein puntu komun dituzte egindako proposamenek?

10

zken bi urte hauetan hitzetik hortzera dabilen leloa da Euskal Herrian bizi den prozesu politikoa garai berri batean sartu dela eta ziklo berri baten atarian ere egon badagoela. Diskurtso politikoa baino haratagoko zerbait dela ez dago zalantza izpirik, eta lekuko, eremu eta ideologia desberdinetako eragile politikoek argitaratu dituzten proposamenak. Hori horrela, bistakoa da arrazoi nagusiren batek eragin duela halako bultzada politikoa, izan ere, nola ulertu bestela estatus politikoaren inguruan proposamen berrituak plazaratzea? Ezker abertzalearen iritziz, sakonean dagoen zioa bi Estatuetan indarrean dauden esparru juridiko eta politikoen krisia da, izan ere, bi Estatutean indarrean dauden markoek ez baitute lortu unifomazioaren helburua, are gutxiago burujabetzaren aldeko grina itzaltzea. Ukatua den herriarentzat lorpen garrantzitsua da, nola ez, ezker abertzalea harro sentitzen da bai egoeraz, eta baita lorpen hontan izan duen eragin zuzenaz ere.

A

KONPONBIDEA. Ukazioan datza arazoaren nagusiaren muina. Euskal Herria menpean duten Espainiako eta Frantziako Estatuek sortu ziren unetik ukatzen dute gure herria, eta horrek eragindako gatazka politiko eta armatuak historikoki adierazpen desberdinak izan ditu, azken bi mendeetako belaunaldi guztiek guda, enfrentamentu armatua, hildakoak, zaurituak, atxiloketak, tortura, espetxea eta exilioa bizitu dituzte.

Euskal hiritarron gehiengoak gatazka politikoa eta armatua konponbidean jartzearen aldeko jarrera duela ukaezina da; eta ez hori bakarrik, konponbidea eskubideen aitortzan oinarritzen dela ere onarpen zabal horren partea da, hau da, autodeterminazio eskubidean eta mugarik gabe herritarron erabakitzeko ahalmenean. Gatazkaren mamiaz eta hiritarron nahiaz aipatutako hau guztia gauza elementaltzat har daiteke, gauza jakintzat alegia, baina hala izanik ere, ez dirudi zenbaitzuk kontuan dutenik beraien ildo politikoak finkatzerakoan. Ezker abertzaleak argi du ukazioak eragiten duen gatazka politiko eta armatuari konponbidea aurkitu behar zaiola, horrek duela lehentasuna, horretan eman behar direla egun energia politiko nagusienak.

PROPOSAMENA. Ikuspuntu horren harira plazaratu zuen Batasunak Orain herria, orain bakea proposamena joan den azaroan Donostiako Anoeta belodromoan. Ezker abertzalearen lehentasuna izan da beti gatazkaren sutea justiziaren urez amatatzea, eta azken hogeita hamar urte hauetan utzi du nahikoa froga egin diren eskaintza desberdinekin. Oraingo honetan Batasunak jenderatu duen hau aurrekoen segida da, baina urrats berriak emanez eta, garrantzitsuena, gatazkaren konponbiderako metodo berri eskainiaz, bi hitzarmenetarako beste hainbeste mahai proposatuz. Ezker abertzalea, elkarrizketa bidez, ikuspegi politiko eta ideologiko guztietako sentsibilitateak bilduko dituen akordioa nahi du, inolako bazterketarik gabe. Gatazka historikoa konponbidean jarriko lukeen hitzarmena, hain zuzen. Batasu-


o010-011_on

23/12/04

15:49

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Marko berri baterantza nak borondate politikoa, konpromisoak eta bidea eskaintzen ditu. Eta ez hori bakarrik. Batasunak ez du jarrera estatikoa mantenduko, besteek zer egingo dutenaren zain ez da geratuko, ekimen desberdinekin proposamen gorpuzten saiatuko da, zenbaitzuk ahalegin hori oztopatu besterik egiten ez badute ere.

OZTOPOAK. Larria da benetan euskal klase politikoan ematen ari dena. Ezker abertzalearen ekimen oro zokoratzea beste ahaleginik ez dago. Iaz, garai honetan egindako Bergarako proposamena oztopatua izan zen. Ibarretxe Plana deritzana negoziatzeko prest egon arren, EAJ-EA-EB hirukoak ezker abertzalearen eskaintzari ate guztiak itxi dizkiote. Batasunaren azken proposamena urratsa izan dela jendartean ukatu egin ezin dutenez, onartu onartu dute, baina gutxietsiaz; eta proposamenaren mamiari ekin beharrean ETArekiko aurkako jarrera exijituz. Une honetan EAJ da Batasunaren proposamean oztopatze lanean lidergoa hartu duena, eta horrek agerian uzten du alderdi jeltzalearen lehentasuna hautes emaitzak eta Itun Autonomiko birmoldatu bat direla. Batetik, Ibarretxe Plana ez negoziatuz, SA ezezko bozka ematera behardu nahi du, ezker abertzalea, PP eta PSOErekin parekatzeko, eta hauteskundetan etekina atera ahal izateko. Eta bestetik, Batasunaren proposamenaren porrota du helburu, eta eragile politiko, sindikal eta sozialei zuzendutako presioa burutzen ari da. Une berean, Anoetakoak jendartean ireki duen jakinmina eta ilusio ezerezean geratzea bilatzen du. Horren errudun Batasuna, eta orokorrean ezker abertzalea, egin nahi ditu. Ez da erraza izango Orain herria, orain bakea proposamenaren ibilbidea, baina oztopo guztien gainetik ate joka dator gatazkaren fase luze ta gordina konponbidera zuzenduko duen prozesua. Eta hori, ezker abertzalearen potentzialitate politikoaz gain, herri honetan erronka horren alde egiten duen orok gatazkaren benetako muinari heltzen diotelako izango da. Guztion artean Euskal Herriaren luze-zabalean benetako eredu demokratikoa irabaziko dugu.

‘ORAIN HERRIA, ORAIN BAKEA’

Ez da erraza izango bere bidea, baina oztopoen gainetik dator gatazkaren fase luze eta gordina konponbidera zuzenduko duen prozesua.

Jagoba Larburu Jagoba Larburu Oiartzungo Udaleko alkateordea da. Eusko Alkartasuneko kideak urte ugari daramatza herriko nahiz kanpoko politika gaiak jorratzen.

Aurten 25 urte bete dira Gernikako Estatutua onartu zenetik. Urte hauetako ibilbidea ez da erraza izan estatutuarentzat, baina baliabide ugari eman dizkigu euskaldunoi gure herria aurrera ateratzeko. Gogoratu behar da frankismoaren urte luzeetan pentsaezinak ziren hainbat errealitate gaur egun normaltasun osoz bizi ditugula. Hala nola euskararen ofizialtasuna, hezkuntza sistema propioa, osasun sistema propioa, Ertzaintza, EITB, kontzertu ekonomikoa eta abar. Beraz, 25 urte hauetako ibilbidearen balorazio positiboa egiteko moduan gaudela esan dezakegu. Balorazio horrek, hala ere, ezin ditu ezkutatu urteen poderioz estatutuari sumatu dizkiogun gabeziak. Gernikako Estatutua Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko biztanleen gehiengo zabal baten babesarekin abiatu zen eta bertako indar politiko gehienen sostengua zuela, baina ez zuen lortu ezker abertzalea kontsensu horretara biltzerik (lurraldetasunaren afera, tarteko), eta horren ondorioz indarkeriaren eragina jasaten jarraitu dugu euskaldunok. Bestalde, Espainiako botere ezberdinen irakurketa itxiek estatutuaren potentzialitate guztiak behar bezala garatzea eragotzi dute.

A

4proposamenak. Euskal eragile politiko gehienak Estatutuaren gabeziak gaindituko dituen marko politiko berri baten beharraz jabetu dira. Horren lekuko dira azkenaldian kaleratu diren proposamenak: Ibarretxe lehendakariak zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitzarako marko politiko berri baten proposamena, Batasunaren Anoetako proposamena eta PSEk kaleratu berri duen estatutu berri baten proposame-

na. Proposamen horiek guztiek mahai gainean, momentu egokia da marko politiko berri baten bidean urratsak ematen hasteko eta adostasun berriak lortzeko. Eragile politikoon ardura da bizi dugun momentua aprobetxatzea eta akordio iraunkor baten bila indar guztiak jartzea. Proposamen ezberdinek badauzkate ezaugarri komunak eta horietatik abiatu daiteke adostasunak lortzearen bidean. 4ezker abertzalea. Ezadostasunak gainditzeko Batasunak modu baketsu eta demokratikoen aldeko apustua egitea garrantzitsua da. Hala ere, konpromiso hori ezker abertzaleak hartu beharko luke bere osotasunean, eta zoritxarrez ETA erakundeak azken hilabete honetan azaldutako jarrera ez dirudi bide horretatik doanik. Hitz politak izan ziren Arnaldo Otegik Anoetan esan zituenak; baina ezker abertzaleak egunero erakutsi beharko du ekintzak hitzekin bat datozela sinesgarritasunik izan nahi baldin badute behintzat. Bestalde, PSE-EE marko berri baten beharraz jabetzea ere garrantzitsua da. Aspaldian ez genuen horrelakorik entzun PSE-EEko arduradunen ahotik. Hala ere, marko berriak ezaugarri bat behar du izan: euskal herritar gehienon borondatea asebetetzea; ikusteko dago bide horretan noraino iristeko prest dagoen alderdi sozialista. Egunotan eztabaidatu eta bozkatu da Jaurlaritzak aurkeztutako Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoaren Proposamena. Bertan ikusi ahal izango dugu ezker abertzaleak eta sozialistek azalduko duten jarrera. Aukera aproposa izango dute bi alderdiok hitzetatik ekintzetara pasatzeko. 11


o012-015_on

26/12/04

20:26

PĂĄgina 1

nagusia

SERGIO ZURUTUZA musikaria

“

Jendeak bihotza gordetzen du bizitzaren aizkorakadak ez jasotzeko� Testua: Jon Martin Argazkiak: Lander Garro

rrazkera bezalakoxea du izakera: erdibitua. Itxura basatia eta izaera samurra batzen ditu Sergio Zurutuzak. Sentikortasuna dario Tirri-tarra fanfarreko kide pasaitar honi.

O

Haur askoren ametsa da musikari izatea.

Bai, eta nik gitarra eskuetan hartu orduko jakin nuen egin nahi nuena hura zela. Hain argi zenuen egin nahi zenuena?

Datua

Egin nahi ez nuena bai behintzat. Pasaia-Lezo Lizeoan nenbilen ikasten. Ez nintzen ikasle ona: beti polemikoa, ez nintzen oharkabean pasatzen zirenetakoa. Egia esan, ez diot ezer zor derrigorrezko hezkuntzari. Urtebete pasa nuen klasera joan gabe, baina berahala utzi nuen guztiz. Gitarrarekin gusturago nengoen beste ezertan baino. Ze musika entzuten zenuen?

28 URTE. 1976ko martxoaren 26an jaio zen Sergio Zurutuza. San Pedro eta Trintxerpe izan ditu bizileku. Goiz utzi zituen ikasketak bere bizitza gehien maite zuenera bideratzeko. Musika du afizio eta ofizio. Hartaz bizi da, eta hura bizi du. 12

Aurkitzen nuen edozein zikinkeria hasieran. Gero talde heavyak eta punkak entzuten hasi nintzen. Orain ez zaizkit 18 urte nituenean haina gustatzen, baina badaude inoiz hiltzen ez diren kantak. Gaur egun denetarik entzuten dut. Musika klasikoa asko gustatzen zait, eta Mike Olfield ere oso gogoko dut.

Nola murgildu zinen buru-belarri musika munduan?

Tronboia jotzen hasi nintzen Tirritarra fanfarrean 12 urterekin-edo. Beranduago, gitarrari heldu, eta talde bat sortu genuen lagun batzuen artean. Gitarra hartu orduko hasi nintzen konposatzen. Lau pistako grabazioak egiten hasi nitzen. Gustuko nuela ikusita, harmoniako ikasketak egin nituen, eta, orkestrentzako edo abesbatzentzako musika konposatzen ere hasi nintzen. Rock talde batentzat eta orkestra batentzat konposatzea, bateragarriak dira?

Bai. Heavya oso gertu dago musika klasikotik. Musika instrumentuek ezberdintzen dute. Gitarrek egiten dituzten punteoak eta biolinenak antzekoak dira. Agian heavya ez da klasikoaren konplexutasunera ailegatzen, baina melodiaz antzerakoak dira. Zein musikari miresten duzu?

Badaude musikarizaleak diren entzuleak, baina ni musikaren zalea naiz. Ez dut musik aria miresten. Inori nire musika gustatzen bazaio, prime-


o012-015_on

26/12/04

20:26

Pรกgina 2

musikanagusia ran; baina ez dut inork miresterik behar. Musikaria ez badut ezagutzen inondik, nola mirestuko dut? Beraz, musika bakarrik miresten duzu.

Bai. Jende askoren kezka oholtzara atera eta bere burua luzitzea da, ez jendeari sentiaraztea. Ahalik eta gauzarik zailenak egiten saiatzen dira. Munduko jauzirik ikusgarriena eman dezake musikari batek, baina niri ez dit ezer esaten: ez dit eragin, ez negarrik, ez amorrurik, ez barregurarik... Musikaria, jaio edo egin egiten da?

Badira erraztasunarekin jaiotzen direnak, baina dohai hori ez duenak ere ikasi dezake. Batzuei asko kostatzen zaie ikastea eta besteei ia ezer, baina benetan saiatzen denak lortzen du. Denetarik aurkitu dut musika munduan. Askotan musika gehien bizi dutenek ikaragarri belarri txarra izaten dute, eta ikaragarrizko erraztasuna duten askok tamainako utzikeria. Solfeorik ikasi gabe murgildu zinen armonian. Nola liteke?

Kontserbatoriotan diote harmonia ikasteko solfeoa ikasi behar dela, baina nik frogatu dut ez dela guztiz beharrezkoa. Lengoaia estandarrean agian ez nintzen guztiz zuzen ibiliko, baina kantatuz lortzen nuen ulertzea. Eta ulertaraztea?

Goi mailako musikariak partiturak irakurtzera ohituta daude, baina besteei entzutera ez hainbeste.

13


o012-015_on

26/12/04

20:26

Pรกgina 3

musika nagusiam Asko lagundu al dizu harmo-

niak?

Musik ariekin komunik atzeko batez ere. Jakin beharra neukan zer zen beltz bat, akorde bat... Nire buruarekin beste era batera komunikatzen naiz. Harmoniak lagundu dit, baina batzuetan laguntzen didana baino gehiago izorratzen dit. Harmonia dakidanez, zenbait gauza sartzeko tentazioa izaten dut. Parafernalia hori ez dut gustuko. Sinpletasuna txarra delako ustea du jende askok. Akats bat da. Kontrakoa pentsatzea bezala: konplikatua txarra dela. Gitarrarekin konposatzen duzu, ezta?

Gehienetan bai, eta gauza berezia gertatzen zait: Gitarra pianoa baino hobeto jotzen dut eta igartzen zait konposatzeko orduan. Gitarra jotzen dudanean gauza korapilotsuagoak konposatzen ditut. Hori ez da ona beti. Pianoan gutxiago pentsatutako gauzak ateratzen zaizkit, naturalagoak. Beraz, beti ez da ona instrumentu bat asko menderatzea?

Norbere burua gainditzeko gogoak gero eta gauza zailagoak egi-

teko tentazioa dakar, baina ez da ahaztu behar garrantzitsuagoa dela zerbait esatea ondo jotzea baino. Zenbat denbora behar da instrumentu bat guztiz menderatzeko?

Bizitza osoa. Gitarra eta pianoa aipatu dituzu, baina tronboia da zure lehen instrumentua.

Lagun batekin batera, fanfarrean sartu nintzenean instrumentu hura hautatu nuen. Fanfarrean instrumentu asko daude eta baneukan aldatzeko aukera, baina gustuko nuen. Alboko tronboi-joleari begiratuz jotzen nuen hasieran. Nik uste hasieran festaz festa ibiltzeko aitzakia bat izan zela. Adin harekin San Ferminetan 15 egun igarotzea luxu bat zen. Lehen instrumentuak hurrengoetan eragiten duela diote. Ados al zaude?

Baliteke hala izatea. Tronboia askotan denboraz kanpo jo behar izaten da. Ez dio erritmo nagusiari jarraitzen. Zeuk ere ez.

Baliteke tronboitik eratorritako zerbait izatea. Bai, denboraz

Azkar-azkar Amets bat. Maitatu, eta

maitatua izan. Tirri-tarra. Gozamena eta sufrimendua. Musika. Hainbesteko errespetua ematen dit, ezen esango nukee edozer txorakeria irudituko baitzait. Pasaia. Bizilekua, ez lotura. Euskal Herria. Nire ziurtasun eta kontraesan guztiak ditudan lekua. Lekurik libreena eta gatibuena. Hizkuntza. Komunikatzeko bidea. Euskara badakit, baina elebitasunak erdaldun egin ninduen. Politika. Popatik. Eguna. Ni esnatzen naizenean hasten da. Gaua. Gauez bizi naiz, intimoagoa da. Telebista. Ikusten ez dudala esango banu, gezurra esango nuke. Ebaditzeko balio du. Eguberriak. GEro eta absurduago iruditzen zait. Mundu guztiari inposatzen zaio tontotasun bat. Kanta bat. Entzuteko falta zaidana.

kanpo nabil beti. Batzutan nahita eta bestetan nahi gabe. Nola sortu zen Tirri-tarra?

Josetxo Gonzalezek sortu zuen 1973an. Talde inuzente bat zen, herriko haurren bilgunea. 11 urtetik 23 arteko gazteek parte hartzen zuten bertan. Beste gauza batzuetan pentsatzen, edo beste ardura batzuk hartzen hasten zirenean utzi egiten zuen jendeak. Tirri-tarran jotzeaz gain, konposatu ere egiten zenuen, ezta?

Bai, Josetxo bera izan zen lehenengoz proposatu zidana. Dohainen bat ikusiko zuen zugan...

Egoskorkeria da nire dohaina. Nola igaro zen Tirri-tarra haurren fanfarre bat izatetik Euskal Herrian ezagun egitera?

Inork ez du gauza berbera egiten 15 urterekin eta 22rekin. Guk fanfarrearekin ikuskizunak egiten hastea erabaki genuen. Ikustekoak geunden kuleroak eta tiranteak bakarrik jantzita! Noiz heldu zen beherakada?

Show-a onenean zegoenean. Oso ondo pasatzen genuen ikuskizunetan, baina ez gintuen bete-

TIRRITARRA. Euskal Herri osoan ezaguna egin zen fanfarrea. Udan saio mordoa egiten zuten, baina euren ikuskizuna eta musikaren arteko aukeraketan lehenengoa irten zen galtzaile. Orain musika landuagoaren aldeko apustua egiten dute. Re+Fa izan zen apustuaren lehen emaitza eta bigarrena bidean dago dagoeneko.

14


o012-015_on

26/12/04

20:26

Página 4

musikanagusia tzen. Talde osoaren erabakia izan zen ikuskizuna uztea. Showa arrakasta mantendu genezakeen, baina aktore egoskorrenak ere ezin du bizitza guztia antzezlan bera egiten pasa. Zentzua galdu zuen egiten ari ginenak. 12 urte generamatzan hura egiten. Inertziak asko eraman gintuen, baina bat-batean atzera begiratu, eta egin nahi genuena hori ez zela konturatu ginen.Guk nahiago genuen gure diskoaren haritik tira. Hain desberdinak al ziren ikuskizunean eskaintzen zenutena eta diskoa?

Bai. Show-ak umorea eta ikuskizuna batzen zituen. Kaleko antzezlana zen, musikaz lagundua. Diskoa musika zen, hori bakarrik. Diskoa atera ostean ere jarraitu genuen ikuskizunak egiten. Diskoa saltzeko leku aproposa izaten ziren gainera. Show-a zuen alde komertziala zela esan liteke?

Niretzat hala zen. Ez dakit hala izango zen taldeko guztientzat. Jendeak eskatzen ziguna hori zen. Show-a begientzat zen, bai. Diska, eta Re+Fa belarrientzat ziren. Talde beraren bi aurpegi?

Ikusten nauzu. Buruaren alde bat kaskamotzt daukat, eta bestea ez. Baina jarri zaitez pentsatzen. Ez al du mundu guztiak gauza berbera egiten? Bada Extremoduroren kanta bat hala diona: “Nunca llevo el corazón encima, por si me lo quitan” (”Sekula ez daramat bihotza soinean, kendu ez dakidaten”). Jende askok gordetzen du bihotza bizitzak ematen dituen aizkorakadarik ez jasotzeko. Nik berriz bihotzez jokatzen dut. Eta jasotzen ditut, nahi baino maizago. Jendearen pertsonalitatearen zati bat gordetzen du. Denek dakigu hori. Nire amak ere bai. Nik gauzak ezkutatzen dizkiot. Berak gauzak ezkutatzen dizkit. Itxurakeria eragiten du horrek. Tirri-tarraren bigarren diskoa prestatzen ari zara orain. Zer moduz?

Ondo. Taldea diskoko azken kanta entseiatzen ari da eta ni grabatutakoa lantzen R&P estudioan. 60 bat instrumentu izan dira. 100 pistatik gora erabili ditugu. Besteak beste, Donostiako orfeoiak ere parte hartu du gurekin. Presarik gabe ari gara grabatzen, presarik gabe. Ez zait gustatzen nire burua goratzea, baina musika ona da plazaratuko duguna. Niretzat dagoen musikarik onena da. Ez da norbait zehatzarentzat propio egindako galleta bat, niri atera zaidana da. Ez da jaio aurretik pentsatutako produktu bat. Musika ona, ona bada, zergatik iruditzen zaie batzuei hain ona eta besteei hain txarra?

Heavya zarata dela diote batzuk eta beste batzuk musika klasikoa horterada bat dela. Nik popatik hartzera bidaltzen ditut bai batak eta bai besteak. Niri barrura iristen zaidan musika gustatzen zait, sentiarazten duena. Ez zait gustatzen jendeak tabernetan edateko pentsatutako musika. Nola konposatzen duzu?

Sortzeko asmotan jartzen naizenean sortzen zaizkit gauzak, baina normalean hurrengo egunean bota egiten ditut. Gitarrarekin erdi jolasean nabilenean, berriz, ikaragarrizko gauzak irteten zaizkit. Egun osoa egon zaitezke taxuzko ezer lortu gabe, eta gero bi minututan ikarragarrizko aurkikuntza egin dezakezu. Halakoetan, datorren guztia ikusten duzula ematen du, idatzia duzuna baino gehiago ikusten duzu, eta ikusten duzun guztia idazteko denborarik ez dizu ematen sarri.

Gomendioak Musika maite duen edonoren etxean egon beharko luketen hiru disko hautatzeko eskatu dio ONek Zurutuzari, eta pasaitarrak Mike Olfielden hirugarren diskoa; Metallicaren diska beltza; eta 1812, Tchaikowskyrena.

Konposatzen ari zarenean, badakizu zer sentiarazi nahi duzun?

Inoiz negarrez konposatu izan dut, triste antzean batzuetan, eta bestetan amorruz ere bai. Haur bat bezalakoa naiz konposatzen, koloreak batzen ari den haur bat bezala: haurrak ez du intentzio berezirik, ez du aldarrikapen berezirik; margotzea da bere asmo bakarra. 15


o016-017_on

26/12/04

22:01

Pรกgina 1

nagusiakklik

ikusteko

BERTSOAK Jon Martin Datuak. 1981-10-16. Oiartzun. Ibilbidea Publizitate eta

Harreman Publikoetako ikasle. Argazkilaritza ikaslea.

Xenpelarreko finala jokatu zen abenduaren 8an; bertsoak, entzun ez ezik, ikusi ere egin daitezkeela frogatu nahi izan du ONek

HUTSA. Hutsetik sortzea, hori da bertsolaritza; baina denak dira hutsaren beldur. Saioa hasi aurretik, aulkiak ere dardarka. Saioan zehar lasaiago; bestela, begiratu Iban Urdangarini, Xenpelarren babesean.

16


o016-017_on

26/12/04

22:01

Pรกgina 2

kliknagusia

OIHANA BARTRA ETA XUMAI MURUA. Gaia entzun orduko hasten dira bertsolariak pentsatzen. Eserita ere zaila da buruak atseden hartzea. Aurreko bertsoaldiko akatsak errepasatzeko tartea da.

JULEN ZELAIETA ETA BEINAT LIZASO. Elkarrekin edo elkarren aurka? Txapelketa izanik, logikoena elkar hausten saiatzea dela uste du jendeak; baina lagun giroa nagusitu ohi da finalean ere. 17


o018-019_on

23/12/04

20:24

PĂĄgina 1

nagusiakklik

KARTZELARA. Saio amaieran kartzelako lana egin behar dute bertsolariek: gai berarekin, besteen bertsorik entzun gabe, kantatu behar dute. Argazkian, Lizaso kartzelara bidean.

KARTZELATIK. Julen Zelaietaren txanda iritsi da. Bertsorik entzuten ez den gelatik atera eta oholtzarantza doa. Hiru bertso bota beharko ditu gai baten inguruan: “Eliteko korrikalaria izandakoa zara. Istripu batean elbarri geratu zinen. Zure omenez antolatutako maratoiko irabazleari saria ematera zoaz�.

EPAILEAK. Esker txarreko lana epaileena. Errimaren eta neurriaren zorroztasuna eta ideiaren egokitasuna neurtzea da epaileen lehenengo lana. Bigarrena, entzuleen kritikak jasotzea.

18


o018-019_on

23/12/04

20:24

PĂĄgina 2

kliknagusia

NARBAIZA.

Xenpelar Sariko lehen edizioko txapelduna Juan Mari Narbaiza izan zen. Aurtengo finaleko bertso puntuagarri guztiak kantatu ondoren omenaldi xumea egin zioten bertsolariari; eta hark, esker onez, zenbait bertso kantatu zituen. Gainera, Narbaiza bera izan zen saioko lehenengoari txapela jazteko ohorea izan zuena.

APALATEGI. Inaki Apalategi izan da 2004ko Xenpelar Sariko txapeldun. Oihana Bartrarekin berdinduta geratu zen puntuazioan, baina beasaindarra kartzelako lanean txukunago jardun zen. Azken hiru edizioetan neskak izan ziren garaile; oraingoan —gutxigatik izan bada ere— gizonezko baten buruan geratu da txapela.

19


o020-021_on

26/12/04

22:03

PĂĄgina 1

nagusiaiirratia

ZINTZILIK 20 urte

Ibilbide luzea egin dute Zintzilikeko kideek. Bidean oztopo ugarirekin topo egin duten arren, beraien ahotsa ez da isildua izan Testuak: Eihartze Aramendi eta Usoa Arbelaitz Argazkiak: Lander Garro eta Zintzilik Irratia

intzilik Irratia jaio denetik hona asko aldatu dira gauzak. Zintzilik aldatu da. Hazi egin da. Hezi. Ikasi eta irakatsi. Jaioberri, haur, gazte eta heldu. Baina ez zahartu, ez hil. Are gutxiago, hiltzen utzi. Plato zahar bat, mahai txiki bat, antena bat itsasontzi bateko emisora bat eta asmo eta gogo ikaragarriak. Horrelaxe eta baliabide horiekin hasi ziren esan beharrekoa lau haizeetara zabaltzen. Kolektibo ezberdinetako jendeak ireki zituen Zintzilikeko ateak. Kalean mugitzen ziren kolektiboak ziren hauek, eta medio propio bat erabiliz ahots isilduak entzunarazi asmoz inguruko errealitatea erakusteko helburuarekin sortu zen Errenteria-Oreretako Zintzilik Irratia. Egun ere helburu bera dute abiapuntu irratia aurrera eraman ahal izateko. Baliabide gutxi eta lana gogor eginez lortu dute bertako kideek Zintzilik Irratia aurrera ateratzea; izan ere, oztopo ugari izan dituzte ibilbidean. Inongo diru laguntzarik ez jasotzeaz gain, traba horien artean lokalarena azpimarratzen dute, lokal aldaketa ugari izan baititu irratiak 20 urte hauetan: “Hasieran ez genuen lokalik ere eta lortu genuenean gerora aldatu behar izan genuen; Niessenetik Erdiko kaleko pisu bat okupa-

Z

20


o020-021_on

26/12/04

22:02

Página 2

irratianagusia

Eskaintza

tzera pasa baikinen. Gainera, bertako konpoketak ere gure aldetik egin behar izan genituen: teilatua konpondu, ganbara bota ...”, dio Fernan Bengoetxeak, hasierako ibilbidea oroituz. Egun erabiltzen duten lokala berriz, udaletxearekin negoziazio bat egin ondoren lortu dute. Hala ere, etorkizuna ez da segurua, udaletxearen planen barruan sartzen baita irratia aurkitzen den eraikina bota eta bertatik pasatuko den errepide bat egitea. Egoera hau ikusita, lan egitea zaila dela salatzen dute irratiko kideek, “ziurtasunik ez dugulako”.

MEHATXATUTA. Bestalde, “mehatxuak” ere jaso izan dituzte. “Duela urte batzuk ertzainak sartu ziren eta lokal guztia miatu zuten. Gainera, Telekomunikazioen Ministeriotik eta Gobernu Zibiletik ere mehatxatu gintuzten. Ikus daitekeenez, beraz, denetariko oztopoak pairatu ditu irratiak. Pixkanaka, ordea, eta trabak gaindituz, garatzen joan da irratia. Batetik, eta fisikoari begiratuz, garapenik handiena medioei dagokionez izan du Zintzilik-ek. Teknologia berriak asko erraztu die lan egiteko modua. Esate baterako, Internet informazioa lantzeko eta bilatzeko garaian laguntza handia izan da. Horrez gain, Euskal Herriko zein estatu mailako gainerako irrati libreekin kontaktatzea ere errezagoa da gaur egun. “Garai batean telefono linea batekin bakarrik funtzionatzen genuen”. Honek guztiak, informazio zabalagoa eskeintzeko aukera ematen die irratikideei.

WEBGUNEA. Irratiaren webgunean ere izan dira hainbat birmoldaketa: hasiera batean Zintzilik-en inguruko historia kontatzen zen, gaur egun informazioa ere agertzen da bertan. Gainera, hurrengo asmoa webgunea jendearen eskuragarri egotea dela aipatu dute, parte-hartzaileagoa izatea, alegia. Garapenarekin batera, irratiak hainbat aldaketa ere pairatu ditu 20 urte hauetan. Azpimagarriena, entzuleria orokorragoa edukitzerarena da. “Egun entzuleria zabalagoa da, irratia ez baita kolektiboka antolatzen”, gaineratu du Bengoetxeak. ANTOLAKETA. Helburuez hitz egiterakoan, nagusiena orain arte bezala jarraitzea dela azpimarratzen dute irratian aritzen direnek, hau da, “asanblada moduan mugitzen den kolektibo

FMko 100.0 frekuentzian dago Zintzilik Irratia. Eskaintza zabala dute. Zer eskaintzen duen galdetzerakoan, “dena” dio Bengoetxeak, barrezka. “Guk esango genuke informazioa beste ikuspuntu batetik ematen dugula, albisteak interpretatzen ditugu eta interpretazio hori entzuleei zabaltzen diegu. Hala eta guztiz ere, guztiaren gainetik freskotasuna helarazten saiatzen gara”. Litekeena da, beraz, entzuleak aurretik entzundako informazioa ikuspuntu ezberdin batetik jasotzea. Beharrezkoa da hori osasun mediatikoarentzat. Zintzilik-en ezaugarrien artean, gainera, zuzenekotasuna ere aipatzen dute bertako kideek. Askotan informazioaren eragilea bera erabiltzen dute informazio iturritzat eta horrek hurbiltasuna ematen dio jorratzen den informazioari. Nor hoberik zerbaiten berri emateko, albistearen protagonistak eurak baino?

bat izatea”. Gainera, jendearen parte-hartzea handitzea da helburu nagusia, irratia zeresana duen edozeinen bozgorailu izatea nahi dutelako Zintzilik-eko lagunek. Jendeak sintonia alda ez dezan lan ugari egiten dute. Horretarako, kalitatea lantzen ari dira, horrela, pixkanaka-pixkanaka eskarmentuarekin batera kalitate maila igotzen. “Entzuleek kalitatea ez badute nabaritzen emisorez aldatzen dute eta hori gerta ez dadin ahaleginetan gabiltza”, azaldu du Bengoetxeak. “Hemen gauden inor ez da profesionala, lanketaren bidez ikasi dugu dakiguna”. Irrati libreen mugimenduaren barnean kokatu da betitik irratia, “Zintzilik ez da bakarrik ibili munduan”. Horrela, irrati libreen koordinadora bat mantendu da, albistegien amankomunatze saiakeretan ere ibili izan da, eta, gaur egun, Arrosa proiektuaren barnean ere badabil.

20 URTE. Kideek ez dute irratiaren definizio zehatz bat egin nahi. “Eztabaida gune bezala” onartzen dute egun bertan dabiltzanek, eta gaineratzen dute ez dela erraza hori 20 urtetan mantentzea. Zorionak eta urte askoan, beraz, Zintzilik-i, eta beste 20 bete ditzatela.


o022-026_on

26/12/04

22:22

PĂĄgina 1

nagusiaffesta

ZAHARRAK berri

Urte zaharretik berrirako zubia igarotzeko modu ezberdinak daude; norberak aukeratzen du: harrizko edo burdinazko zubia Testuak: J. Martin Argazkiak: I. Berrio, U. Etxebeste, A. Iraola eta J. Martin

elmugak baino garrantzi handiagoa izan ohi du bidaiak sarri. Urte zaharretik berrirako bidaia egiteko badaude bideak eta bidezidorrak. Haietako hiru aztertu ditu ONek: kopla zaharrak kantatzea, kotilioiak eta mendirako txangoa.

H

Lezo ta Errenteria hirugarrena Oiartzun. Nere lagunak Dios te Salve garbuarekin erantzun.

KOPLAK. Halaxe dio kopla zahar ezagunak. Gure eskualdean kopla zaharrak sustraituriko ohitura dira. Kopla zaharra bertso mota berezia da. Aparteko atal batean aztertzea merezi duena. Kopla zaharraren noizkotasuna ez da zehatza, baina Erdi Aroan ere kantatzen zituztela badakigu. Bat-batean gutxi erabiltzen den moldea da, egun seinalatuetako salbuespenak kenduta. Eskearekin lotutako ospakizunak izan ohi dira:

Kopla-aldia

Santa Ageda bezpera, urte zaharrak, San Juan‌ Kopletako asko ikasiak dira, zaharrak, baina bat-batekoak ere izaten dira. Baserriz baserri arrautzak, txistorra, oiloak eta dirua eskatu ohi zituzten koplariek garai batean. Lehenik, zenbait aurkezpen kopla abesten zituzten. Gero, hierarkia bat jarraituz, etxeko pertsona bakoitzari kopla bota ohi zitzaion. Amaia Zubiriak dio lehenengo nagusiari kantatzen zitzaiola, gero etxekoandreari, gero nagusi gazteari, etxeko andre gazteari ondoren, gero alargunari, gazte jendeari, morroiari, apaizari‌ zaharrenetik gazteenera kantatzen dute. Errespetuz normalean. Etxekoak eskuzabalak izan baziren eskertu egiten zieten; esker txarrekoak baziren, ordea, bereak eta bi entzun behar izaten zituzten etxekoek. Kopla zaharrak ziren zirenean mantendu dira leku batzuetan, baina eskualdeko koplari gehienak garai berrietara egokitu dira. Baserriz baserri baino gehiago jarduten dute kalean. Lortzen den saria elkarteren batentzat izaten da normalean.

HERRIZ HERRI. Eskualdeko herri guztietan mantentzen da Urte Zaharretan koplak kantatzeko ohitura. Herri batzuetan ikasitako bertsoak kantatzen dituzte, eta, beste herri batzuetan, aldiz, bat-batekoak ere tartekatzen dituzte. Ohitura kutsua ez ezik, aldarrikapen kutsua ere badu ospakizun honek. Maiz presoei omen egiteko erabiltzen da eguna. Urte berria marrantarekin hasteko arriskua dakar ohitura honek.

Agurra

Etxeko jaunari

Etxeko andreari

Etxeko alabari

On dau saltseak espezia Batzelonatik ekarria Nagusi jauna gura genduke kopla honetako lizentzia.

Hor goian-goian belea Erreka aldean goldea Etxe hontako nagusi jauna Nekazaritxo noblea.

Trebola baratzekoa, Larrosa maiatzekoa; Zuri begira hementxe gaude Damatxo bihotzekoa.

Askan eder da aria Haren gainean txoria: Eraztun batek hartu lezake Neskatxa zure gerria.

22


o022-026_on

26/12/04

22:22

Página 2

festanagusia

Kopla zaharrak Kopla zaharrek lau lerro izaten dituzte. Lehengo bi lerroetan eta laugarrenean errimatzen dute. Hain zuzen, errima daramaten lerroak zortzi silabatakoak dira, eta hamarrekoa hirugarrena. Hau haizearen epela, airean dabil orbela, etxe hontako jende leialai Gabon Jainkoak diela. Badira 10-8/10-8 silaba jarraitzen dituzten kopla zaharrak ere. Kasu honetan ere zortzi silabako lerroek errimatzen dute. Ahozko euskal poesian aparteko atala merezi dute koplek. Bertsoen antza dute: bat-batekoak eta kantatuak dira, eta azken puntuan kokatzen da mezu nagusia, baina mezu horretara iristeko modua ezberdina da. Bertsoetan koherentzia eta luzapen gehiagorako tartea dago. Kopla zaharretan zortzi silabako bi lerro besterik ez daude eta irudiek hartzen dute leku hori. Kopla zaharren estilizazioa irudien aipamen soilean datza, elipsi maila handia dute. Nor hoberik Manuel Lekuona baino koplaren bi zatien arteko lotura azaltzeko? Oiartzuarrak zioen euskaldunak zentzuen mailako erlazioak ikusten dituela kopletan, sentigai diren irudien arteko erlazioak: “Ezin esan liteke, batere logikarik ez dutenik; badute beren logika, filosofiaz bestekoa: poesiaren logika. Filosofia, jakinduria, buru-gauza den bezala, poesia, olerkia, buru-gauza ez baino, irudimen eta bihotzgauza areago baita: irudimen, fantasi, sentimen-gauza… Hitz bitan: gure kopla zaharren etena ez dala hain etena, badela tarte horretan lokarriren bat, zerikusiren bat, hartu-emanen bat, buruak baino areago irudimenak ulertzen duena”. Hala ere, kopla zaharren bildumak arakatuz gero, garbi igarri liteke bi zatien arteko lotura ez dela beti arrazoiaren bidezkoa. Batzuetan hotsa da bi zatiak batzen dituena, errima: Eder zeruan izarra Erreka aldean lizarra, Etxe hontako nagusi jaunak Urre gorriz du bizarra. Lekuonak magia kutsuko lotura dagoela esaten du kasu hauetan: “Magia kultura giroan gauza bati eta haren irudiari balio bera ematen zaie. Izenak eta izanak bat bera dira. Ez da harritzekoa balio bera izatea gauza batek eta haren izenaren antzeko beste edozeinek. Errimak ematen dio koplari bere batasuna; ez koplaren giroa, ez koplariaren sentimenak, izen soil-soilak baizik”. Etxeko semeari

Eskea

Esker ona

Esker txarra

Etxeko seme zalduna Jesukristoren kuttuna: Horla bakarrik gaizki zaude ta Behar zenduke laguna.

Solomoaren luzie! Haren koipien gozue! Zatirik kentzen ibili barik Ekarri izi guztie.

Bedeinkatua izan dadila etxe hontako jentea; pobre ta umil dabiltzanentzat badute borondatea.

Hor goian-goian lainoa, laino azpian otsoa; arkakusoak itoko al du etxe hontako atsoa! 23


o022-026_on

26/12/04

22:22

PĂĄgina 3

nagusiaffesta

KOXME LIZASO bertsolaria

“Ereintzarekin 25 urte inguru daramatzat kopla kantari� opla Zaharren tradizioa eskualdean aztertu nahi bada, Koxme Lizasok Ereintza elkartearekin urtero egiten duen saioa aipatu behar da. Urtero ibilbide bera egiten dute Errenteriako kaleetan barrena.

K

Derrigorrezko zita da zuretzat Errenteriakoa Urte Zaharretan, ezta?

Bai. Urte Zahar gauean eta Santa Ageda bezperanan eskean ibiltzen naiz Ereintza elkartearekin. 25 urte baino gehiago daramatzat. Urte bakarrean egin nuen huts, Santa Ageda batzuetan. Min hartuta nengoen eta Patxi Etxeberria bidali nuen nire partez. Ze ibilbide egiten duzue?

Hamar bat t aberna pas atzen ditugu. 18:45ean biltzen gara Ereintza elkartean eta Julira joaten gara. Haren ostean Madalena tabernara joaten gara eta handik Paraiso, Bar Candido, Onena eta Maite tabernak igarotzen ditugu. Azkenik, Gaspar aretoan bukatzen dugu Urte Zaharretako itzulia, 21:30ean-edo; Santa Agedatan, berriz, azken saioa herriko plazan egiten dugu. 24

Inor izaten al duzu laguntzen?

Ereintzako koadrila bakarrik; bertsolaririk, ez. Bakarrik egiten dut. Ez da oso zaila: koplatik koplara Dios te salve abesten dute, eta dozena erdi kopla bakarrik izaten dira taberna bakoitzean. Bertsolariak beti eskean...

Hala ere ez dugu dirurik hartzeko ohiturarik. Pintxo bat eta ardoa ematen dizkigute eta tabernan berriketan egoten gara pixka batean. Urtetik urtera asko aldatzen al dira koplak?

Etxeko nagusiari edo andreari kantatzen dizkiot kopla gehienak. Nahiko itxura zaharreko ibilia egiten dugu. Zer nahiago duzu, bertsotan egitea edo koplatan egitea?

Aukeran nahiago dut bertsotan egitea. Santa Agedan lau puntukoan aritzen gara eta erosoago aritzen naiz. Koplatako saioa beroagoa izaten da hala ere. Gogoan duzu Ereintzarekin kantatu zenuen lehen urtea?

Bai. Orduan Josetxo Oliverik deituta etorri nintzen, eta berak deituta etotzen naiz orain ere. Giroa asko aldatu al da 25 urte hauetan?

Ez, niri ez zait halakorik iruditu behintzat. Zer edozer aldatu izango da, baina nik betiko moduko giroa ikusten dut. Zenbat urtetan segitzeko asmoarekin?

Asmoa, badakizu... Aitortu beharra daukat, lagunarte giroan, oso gustura ibiltzen naizela Ereintzarekin buelta horretan. Baina noiz arte ibiliko naizen? Auskalo. Nola esango dizut nik? Indarrak iraun arte-edo?

Horrelako ibiliak utzi izan ditut. Adibidez, Igeldon gau guztiko Santa eskea egiten genuen. Hamarren bat urtez ibili nintzen horretan, baina azkenean beste norbait bilatzeko esan behar izan nien. Ni 60 urtekoa eta gainontzekoak 20 urte ingurukoak... bertsolariz aldatzeko garaia zela sumatu nuen. 21:30a jo, eta etxera afaltzera.

Bai, bertan egiten dugu Urte Zaharretako afaria. Familia guztia mahaiaren bueltan izaten da, eta askotan ni iristerako jaten hasiak izaten dira. Asko luzatzen al da afalostea?

Dezente, goizaldeko ordubiak izaten dira ia beti oheratzen garenerako.


o022-026_on

26/12/04

22:22

Página 4

festanagusia

Urte berria garai aproposa da promesak egiteko. Erretzeari uztearenaren ostean, pisua galtzearena da asmorik zabalduenetako bat. Eguberrietako gehiegikerien ostean, kirola egitea inoiz baino gomendagarriago bihurtzen da.

MENDIA. Inork urtea osasuntsu hasi nahi badu, mendira joatea da aukerarik onena. Eskualdeko mendizale elkarteek badute jaio berri den urteari ongi etorria ibilaldi batekin egiteko ohitura. Duela bost urte inguru hasi ziren Girizia Mendi Taldeko mendizaleak Aiako Harrira igo, eta hamaiketakoa eskaintzen. Girizia elkarteko Itziar Iñarrak adierazi duenez, mendizale asko biltzen dira Aiako Harrietan. Iñarrak dio, hasieran, lagun taldearekin joaten zela mendira, baina egun horretarako antolaketa egitea erabaki zutela gero. Eguna argitu orduko abiatzen dira Giriziakoak, salda eta gainontzeko jakiak igo behar baitituzte. Mendizaleak 10:00ak alderako hasten dira ailegatzen, baina

eguerdi partean izaten da jende gehien. Lehen tontorra baino lehenago dagoen amabirjinaren kobazuloan hartzen dute babes Giriziakoek eta mendizaleek aisa bilatzen dute harako bidea, usainak gidatuta edo. Giriziakoak ez dira janaria igotzen duten bakarrak. Mendizaleek ere eramaten dute mokadu bat egiteko zer edozer: ardo botila bat, xanpaina, zainzuriak, turroia...

Mendizaleak salda hartu, pintxoa jan, eta bi hitz eginda, itzuli egiten dira. Giriziakoak 13:00ak aldera arte egoten dira bertan. Ez da harritzekoa Aiako Harrira joaten denak Irungo jendea aurkitzea. Izan ere, aspaldiko ohitura da alboko herrian ere urte berria mendian hastea. Aiako Harria ez da Oiartzungo mendi bakarra, baina bai kuttunena; horregatik hautatzen dute

Adarratik Aiako Harrietara Antxon Iturriza aditua da urte berriko mendi ibilaldien gaian. Bere esanetan, Adarra mendira egiten den ibilaldia da tradizio gehien duen ibilaldia. Jendetsuena ere bada, mila pertsonatik gora biltzen dira Urnieta eta Andoain arteko mendi honetan. Ibilaldia ez ezik, erromeri kutsua ere hartu omen du Adarrarako bidaiak. Donostiako Fortuna elkarteak sortu zuen txango hori egiteko ohitura 30eko hamarkadan. Adarrako kaxkoak Agerre du izena eta 811 metro ditu. Gerra Zibilaren ostean, ohitura hura asko aldatu zela dio Iturrizak. Aldarrikapen kutsua hartu omen zuen: ikurriña debekatua zegoen garaietan ikurriñak eramaten zituzten mendizaleek, eta, ETA erakundeko kideek beraien eskuorriak banatzen zizkieten mendizaleei. Guardia Zibilak izaten ziren mendian hori eragozteko. Gaur egun, aldarrikapen kutsua galdu du berriz, eta orain erromeri giroa da zabaltzen ari dena.

askok mendi hau urtea hasteko. Gainera, Iñarrak dioen bezala, kobazuloak eskaintzen duen aterpea primeran datorkie eguraldia nahi bezain ona ez den egunetarako.

BAKOITZA BERERA. Herri bakoitzeko mendizaleek hautatzen dute zein menditara joan — Oreretakoak Urdaburura joaten dira eta eskualdetik jende asko joaten da Adarrara—. Hala ere, eskualdekoak ez gara urtea mendira joanez hasten dugun bakarrak. Are gehiago esan liteke, ohitura hori kanpotik ekarria dugu. Giriziako kide Iñarrak dio, gaupasa egindako jende gutxi abiatzen dela mendian gora. “Parranda eta maldak ez dira bateragarriak”. Dirudienez, Aiako Harrira ez bezala, mendizaleak ez direnak ere joaten dira Adarrara: “Bat baino gehiago ikusi izan dut zapata dotoreak oinetan eta kotiloietako txapela bat buruan, gailurrerako bidean”, dio Iturrizak. Inguru hartan urtea apustuak eginez hastea gustatzen zaionik ere ez da falta, antza. 25


o022-026_on

26/12/04

22:22

Pรกgina 5

nagusiaffesta

Mendira gaupasaz abiatzen direnak, gau luze bati aurre eginda datoz. Izan ere, parranda egitea urteari agur egiteko modu ohikoenetako bat da.

TABERNAK. Parrandatik parrandara ere badago aldea. Betiko tabernetan ibiltzea izaten da aukeretako bat. Urte berriaren etorrera dela-eta berandura arte egoten dira tabernak zabalik. Ohiko jendea ezohiko alaitasunez ikusteko aukera izaten da horrelakoetan. Betiko tabernez asperturik daudenek kotilioi batera joateko aukera dute. Dantzaleku eta taberna askoren eskaintza izaten da hori. Galako arropekin batzuetan, kaleko arropekin besteetan, dezente luzatuko den festari ekiten diote adin guztietako pertsonek. Konfetiak, mozorroak.. izaten dira batzuetan. Barra librea besteetan.

DANTZALEKUAK. Eskualdeko dantzalekurik handienetakoa da Pagoa. Aurten, ordea, ez dute ohiko kotilioirik egingo. Euskal Herriko eta atzerriko artista ugari ekarriko dituzte, eta giro lasaiagoan igaroko dute arratsetik goizalderako tartea. Goizaldera artekoa ez ezik, eguerdira arterakoa ere beteko du Pagoak. Dituen lizentzia ezberdinei esker zabalik egongo baita ordura arte. Taberna gutxik eskain dezakeena eskaintzen du Pagoak: gustu ezberdinetarako guneak. Dantzalekuaren egitura dela-eta musika ezberdinak jarriko dituzte areto bakoitzean, bakoitzak nahi duena hauta dezan. URTEA. Norberak ikusiko du urtea nola hasi nahi duen. Urteroko ohiturari tiraka jarraitu dezakegu; edo, irudimena erabiliz, gerora tradizio bihurtu daitezkeen erritoak sortzen saiatu. Urtea ongi hastea bezain garrantzitsua da ongi bukatzea; eta, tartekoa, ongi badoa, hobe. 26

gauzak ez dira

BERDIN Pasaian presoen aldeko kotilioia antolatzen dute; pasaitarrak herrian geratzeko helburuarekin sortu zen festa Testuak: J. Martin Argazkiak: Urko Etxebeste

otilioitik kotilioira bada alderik. Azken hiru urteet an Pasai Antxon antolatzen dutena da horren adibide. Helburu bikoitzarekin sortu zen kotilioia: batetik, herritarrek urte berria herrian igaro zezaten aukera ematea. Ordura arte bertakoak Donostiara edo Errenteriara joaten ziren, eta herrian apenas geratzen zen inor. Bigarren helburua presoen senideentzat dirua ateratzea da. Aurten kotilioia antolatzen den hirugarren urtea da. Kultur Etxean izaten da festa, eta aretoak gainezka egiten du. 200 lagun inguru biltzen dira guztira. 01:30ean zabaltzen dute kotiloia eta goizaldera arte egoten da zabalik. Presoen aldeko brindisarekin ekiten diote pasaitarrek festari. Lehen tragoa hartu orduko, ordea, tabernetara abiatzen da jendea normalean. Aurreko bi ediziotan goizaldean pilatu da jenderik gehien. Antolatzaileek

K

jende kopurua gau osoan zehar orekatzea erabaki dute; horretarako aldatu dute jaiaren egitura. Lehen urtean jendea dotore jantzi zedin ahalegin berezia egin zuten, baina antolatzaileek diote ez dela derrigorrezkoa etxeko trapurik dotoreenak soinean hartuta joatea. Aurten DJ bat izango da musika jartzen, eta gauean zehar zozketak egingo dituzte. Bertan

parte hartzeko sarreretan egongo diren zenbakiak erabiliko dituzte. Sarrerena izango da aurtengo aldaketatako bat. 15 euro balio zituen sarrerak lehen; aurten 3 bakarrik ordaindu beharko dituzte pasaitarrek. Antolatzaileen esanetan, ezustekoak ere izango dira; baina horren berri gehiago jakin nahi duenak bertara joan beharko du...


o027_on

26/12/04

22:15

Página 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU

1Etxerat-en SAIOA Urteko bertsosaiorik jendetsuenetarikoa da Oiartzungoa Testua: Erredakzioa Argazkia: Etxerat

lkartasuna eta bertsoa inoiz baino lotuago egongo dira urtarrilaren 9ko saioan. Urtero bezala punta-puntako bertsolariak ekarriko ditu Etxerat-ek Elorsoro Udal Kiroldegira: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Jon Martin, Xabier Silveira , Igor Elortza eta Sustrai Kolina jardungo HILAK 9 dira; aurkez- Bertso-saioa. le lanet an, 18:00tan. berriz, Josu Oiartzungo Goikoetxea Elorsoro Udal Kiroldegian. ariko da. Bertsoa, helburu baino, aitzaki izaten da urtean behin. Sarrerak Oiartzungo Maialen taberna guz- Lujanbio, Andoni tietan daude Egaña, Jon Maia, s algai, et a Xabier Silveira, baita Erren- Jon Maia, Jon teriako Ar- Martin, Igor kaitza taber- Elortza eta nan eta Xen- Sustrai Kolina. pelar Liburudendan, eta Donostiako Bilintx Megadendan ere. Nahiago duenak bertan eros ditzake, 12 euro ordainduta.

E

2

KALDEREROAK BERRESKURATUZ. Kaldereroak ibiliko dira Oiartzunen barrena urtarrilaren 22an, 18:00tan hasita, eta hurrengo egunean, berriz, artzain eta inudeak, eguerdian ekinda. URTARRILAK 22 ETA 23AN Herrian zehar Ibargain Musika Eskola

3

FERNANDO GARZON CAReko kidea

“Hirurehun partaide inguru espero ditugu” lub Atletico Renteriak (CARek) San Silbestreko lasterketa antolatzen du urte hasieraro.

C

Zer proba mota da San Silvestrekoa?

Zortzi kilometroko lasterketa egingo dute partaideek 2.670 metrotako zirkuito batean barrena. 300 partaide inguru espero ditugu. Zergatik hasi urtea nekatuta?

Arropak jasoko dizkiegu partaideei, dutxatzeko aukera emango diegu, eta opariak zozketatuko ditugu. Ohikoa denez, lehen sailkatuei garaikurrak emango dizkiegu. Gainera, partaide baikoitzak kamiseta bat jasoko du. Zer egin behar dute parte hartu nahi dutenek?

www.herrikrossa.com-en izena eman liteke, eta baita Errenteriako Susperregi Kirolak dendan ere. Lasterketa hasi baino leheneago ere eman daiteke izena udaletxe aurrean, 5 euro ordainduta.

URTARRILAK 2 San Silbestre lasterketa. 17:00ean. Zumardian hasita (Errenteria-Orereta). Club Atletico de Renteria. 27


o028_on

23/12/04

16:42

Página 1

jakiteko

haritzezko

KANOA Zuhaitzaren enborra hustuta, antzina egiten ziren moduko kanoa eraiki du Albaola elkarteak Testuak: Albaola elkartea Argazkiak: Olatz Mitxelena

ehar besteko diametroko arbolak egon diren toki guztietan izan dira k anoa monoxiloak, enborra hustu eta gero pertsona bat barruan ibil zedin. Gure itsas bazterra ez da salbuespena izan, eta Estrabonek, Kristo aurreko 138. urtean, aipatu zuen baskoien enbor bakarrarekin egindako txalupa. Horren oinarrizkoa izateagatik izan da Euskal Herrian luzaroen iraun duen ontzia, XIX. mendera arte. Zorionez Aturri ibaiko lohitik ateratako hiru piragua gorde dira, eta haiek bide ematen digute bere morfologia jakiteko, eta baita haiek egiteko arbolarik gogokoena haritza zela ezagutzeko ere. 1954. urtean Irunen etxe baten zimenduetarako egiten ari ziren indusketa batean, modu honetakok kanoa bat agertu zen 12 metroko sakoneran. Tamalez, zabortegira bota zuten aurkitutako kanoa hura.

B

EZAUGARRIAK. Kanoa monoxiloak, halabeharrez, txikia behar zuen izan. Ondorioz, ibaiaintziretan ibiltzeko baino ez zuten erabiltzen. Hala ere, ontzi 28

zahar honek, zenbait kulturatan, bilakaera jasan du: luzeeran zein zeharka ebakirik, tarteak bestelako osagai aulki bakarrenekoez betetzeko, luzeago, zabalago edo goragoa egiteko, mihiztaturiko atal monoxiloez eginiko Aturri ibaiko txalana edo Bidasoako tihola bezala, adibidez. Abenduan Albaola elkarteak eginiko Oihanetik itsasora jardunaldien barruan, antzinako piraguotako bat egin genuen, soilik aizkorak eta trabesak (zura lantzeko ertz zorrotzeko aitzurra) erabiliz, hiru mila kiloko haritz handi baten enborretik ontzirainoko bide osoa egiteko. Kanoa egiteko, hiru lagunek hiru aste behar izan zituzten. Amaitu ostean Pasaiako badian hiru lagunek eginiko zeharkaldi esperimentalak txalupatxoaren gaitasuna erakutsi zigun. Kanoak 5’5 metroko luzeera, 0’7 metroko zabalera eta 0’35 metroko sakonera du. Dagoeneko, gure kanoa monoxiloak leku egin du Albaola elkartea azken urte hauetan garatzen hari den Eusk al Herriko itsasontzi tipologiaren berreskurapen plangintzan.

INTXAUR OSKOLAREN GISAN. Goiko argazkian, kanoa Pasaiako badian uretaratu zuteneko unea; behekoan, txalupa bihurtuko zen haritz enborra husteko lan neketsuetan.

Uretaratzea Ikusmin handia sortu zuen haritz egurrez egindako kanoaren uretaratzeak. Idiek tiraka eraman zuten kanoa porturaino, trikitilarien musika lagun zutela. Kalparrako arrapalatik uretaratu zuten kanoa eta Ondartxoraino joan ziren itsasoz. Albaolakoek eraiki dituzten itsasontzien erreplika guztiak bezala, ikusgai dago Ondartxoko ontziolan.


o029_on

26/12/04

20:04

Pรกgina 1

talaiatikjakiteko

MENDIAK, ZIKIN. Paraje ederrak ditugu eskualdean, baina utzikeriak dugun ondarea hondatu dezake. Mendia denona den heinean, mendia garbi matentzea ere denon lana da. Badirudi zenbait mendizale eta zenbait ehiztari ez direla mendia babestu behar dela ohartu. Aritxulegin ateratako argazkia da goikoa, baina ez da mendian topatu litekeenaren adibide bat besterik. Tamalez, ez litzaiguke asko kostako argazki honen antzeko ehundaka ateratzea. Testua: Jon Martin Argazkia: Xabi Bla 29


o030_on

19/12/04

18:22

Pรกgina 1

historia jakitekoh

Abizena Arbelaiz Armarria.

Zilarrezko hondoaren eta errronbo gorri baten gainean, zilarrezko gaztelu bat ageri da beti

armarri honen erdialdean. Ertzetako irudia, ordea, aldakorra izan daiteke: Batzuek otsoak marrazten dituzte; besteek urrezko arrapala-lehoiak; eta

badaude zitori lorez betetako lorontzia jartzen duenik ere, inguruan bederatzi izar dituela. Banaketa semantikoa. Arbel + haitz.

Esanahia.

Arbelezko harria. Abizenaren kokapena. Irantzu-Irun. Oiartzun. Mutriku Kolonbia

Abizenaren hedapena. Azpeitia (1734). Lezo (1697). Bilbo (1628). Cab. de Santiago

(1605, 1618 eta 1679).

Biografia Joaquin Maria Ferrer y Cafanga (Pasai San Pedro) errer sendiak Pasaiako semerik ospetsuenak eman dituela esatea gehiegitxo esatea izan liteke. Egun, familia honen aztarnak ez dira oso agerikoak herrian, baina ezin halakorik esan XVIII. eta XIX. mendeei erreparatuz gero. Besteak beste, hor ditugu Juan Fernando Vicente Ferrer Etxeberria pasaitarraren eta Manuela Cafabranga Villabaso mungiarraren semeak: Jose Joaquin astronomoa, Juan Manuel politikaria, Juan Bautista merkataria, eta, batez ere, Jose Joaquin. Jose Joaquin Ferrerren bizitzaren lehendabiziko zatia merkatal negozioek bete zutela esan dezakegu, Ameriketan zein Europan: Ingalaterra, Buenos Aires, Kuba, Peru... Herrialde honetan partehartze politiko eta militar garrantzitsua izan zuen, orduko altxamenduen aurka. 1817. urtetik aurrera, berriz, negozioaz gain bere jarduera politikoa egin zen nabarmen, beti ere absolutismoaren aurka eta liberalismoaren alde. Ildo honetan, Foruen aurka azaldu zen nagusiki. Bere bizitza politikoan, besteak beste, Bizkaia, Gipuzkoa zein Nafarroako ordezkaritza izan zuen, hala Madrilgo Gorteetan nola Senatuan. Horrekin batera, nazioarteko arazo larri batzuez ere arduratu zen: Mexiko eta Ingalaterrarekiko merkatal harremanak, Portugal eta Espainiaren arteko gat azk a Duero ibaiari buruz, Vatikanoarekiko harremanak... 1823-1833 bitartean erbestean

F

30

gobernuburu

PASAITARRA Goi mailako politikari, kulturgile, merkatari eta militarra izan zen Testua: David Zapirain Argazkia: Hitza

bizi behar izan zuen, heriotz zigorra ekiditeko. Ez zen fio 1829. urtean eskaini zitzaion barkamenarekin, eta amnistia orokorra eman arte ez zen itzuli. Tarte horretan, Pariseko bankeroekin aritu zen tratuetan; baita beste erbesteratu batzuk lagundu ere. Horrela, Goya margolariaren lagun mina bilakatu zen. Espainiako 1837ko Konstituzioaren eraket an hartu zuen parte. Era berean, 1840. urtean Madrilgo alkatea zenez, Estatu Idazkari izendatu zuten. Ondorioz, ministroen kontseiluburu izan zen 1841ean.

Jauregia Nautika eskola eraikitzeko, Salinas jauregia bota egin zuten. Jauregi hau Ferrerrek berak eraiki zuen karlistek Salinas zaharra erre ondoren. Ferrerren liburutegian gaztelerazko, frantsesezko, ingelesezko eta euskarazko liburuak ageri ziren. Erlijioari, gramatikari eta historiari buruzko liburuak biltzen zituen, besteak beste.

Fitxa Jaiotze data. 1777-12-8. Herria. Pasai San Pedro. Bizilekua. Madril, Pasaia eta

Donostia. Heriotza data. 1861. Lurperatua. Bere gorpua San

Pedroko elizan egon zen 1952 arte.


o031_on

23/12/04

10:26

Página 1

historiajakiteko

Argazkia Oiartzun

Efemerideak Lezo 1830KO ABENDUAREN 24A Maistra berria. Lezoko Uniber-

DONE EZTEBE ZURIZ JANTZITA. “Noiz egingo du elurra, nire herria berriz begiratzeko”, idatzi zuen behin Igerabidek. Egun seinalatuetan baino ez diogu erreparatzen bertan dugunari. 1982ko otsailaren 11ko irudia da honakoa. Elurtuta dago guztiz Oiartzungo Done Eztebe plaza. Geroztik elur asko egin du. Asko aldatu da plaza. Ziur zazpi diferentzia baino gehiago topatuko dituela irakurleak... Argazkia: Oiartzungo artxiboa

tsitateko udaletxean bilkura berezia izan zen. Agirietan esaten denez, bertan Manuel de Aguirrek —Capitán Cabo Capitular—, Juan Manuel de Aguirrek, Francisco de Eyzaguirrek eta Jose Joaquin de S alaverriak — regidores—, Jose Francisco de Goyenecheak —Diputado del Común— eta Manuel Ignacio Zavalak hartu zuten parte. Ordura arte irakasle lanetan jardundako Maria Micaela de Alsuaren dimisioaren ondoren, neskentzat maistra berria izendatzea zen bilera haren helburua. Egoera aztertu ostean hiru “memorial” (gaur egungo curriculumak) jaso ziren, bi herrikoak eta bestea Pasaiakoa. Haien ustez, eskarmentu handiena zuena Maria Rafaela de Arpide zenez, berari eman zioten kargua, urtean 640 errealeko soldatarekin. Helburua ere ezarri zioten: “que enseñe a las discipulas a leer, escribir y la Doctrina Christiana y hacer Calzetas”.

krONika zaharra Errenteria

Lurra DARDARKA 1967an lurrikara izan zen Errenterian. Iztieta eta Etxe Berrietan izan ziren dardarak gehien sentitu ziren inguruneak Testua: Rafa Bandres Argazkia: Errenteriako Historia

urrikarak hizpide dira azken hilabeteetan. Nafarroan gertatzen ari diren dardarek mahai gainera ekarri dute atzoko eta gaurko gai hau. Hain zuzen ere Nafarroan epizentroa zuen lurrikara bat izan zen Errenterian sentitu zen azkena.

L

Aurten, abuztuaren 18an, 14:54ean izan zen lurraren astindua. Dardara arina izan zen, baina eskualdeko herri gehienetan somatu zen. 1967ko abenduaren 13an, 23:00ak aldera bizitakoa etorri zitzaien askori burura: bi astinaldi

Iztieta auzo berria eta Olibeteko tximiniak. ERRENTERIAKO HISTORIA

sismiko izan ziren Errenterian. Iztieta eta Etxe Berrien —Ugarritze— inguruan izan ziren astinaldirik bortitzenak. Etxe Berriak auzoan La Iberica, S.A. Galletas Olibet enpresa martxan zen. 1969ko abenduaren 31n itxi zuten fabrika. Horrek esan nahi du gaur egungo sei dorreak eraiki baino bi urte lehenago izan zela lurrikara. 14 pisuko etxebizitzak eraiki zituzten ondoren. Lurrikara garai honetan gertatu izan balitz, akaso, modu arriskutsuan mugituko ziren. 1969ko lurrikara haren ondorioz, bi auzoetako bizilagunak etxeetatik kalera atera ziren izututa. Asko ez ziren ausartu gau guztian lo egitera. 31


o032_on

23/12/04

10:55

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunak Begoña Amonarriz *** ( Hiru hitz) Materiale Toka, zaitez Mendialde Kargaz, Aireportu nekez euskalduna

Amerik. Materiale Potasioa Materiale Materiale Ados Toka, Tratamendu Aireportu Bokal Aireportu zaitez mota euskalduna errepikatua euskalduna

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu euskalduna Ald. Emakume izen Etniari dagokio Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Azpeitiko Materiale Materiale Materiale auzoa Aireportu Aireportu Aireportu Nabariak euskalduna euskalduna euskalduna Bihotz Materiale Materiale Materiale kolpeak Aireportu Errito Aireportu Aireportu euskalduna katolikoa euskalduna euskalduna BerdinMateriale Materiale Laino berdinak Aireportu Aireportu Behar Iodoa euskalduna euskalduna Belar Materiale Materiale Materiale ikutuezina Aireportu Aireportu Aireportu Kasik euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Urkatu Ekialdeko Materiale Materiale Hika. Aireportu Aireportu Kontsonaneztabaidan euskalduna euskalduna tea

Materiale Aireportu euskalduna Materiale Aireportu euskalduna Materiale

Materiale

Ald. Lugo

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

*** Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Nitrogenoa

Materiale

Materiale

Tipi....

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Azken konMateriale Materiale Materiale tsonantea Materiale Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Zintzo euskalduna Zeken, Errep. Txori Materiale Materiale Materiale mizikin mota Aireportu Aireportu Aireportu Musika Kasik euskalduna euskalduna euskalduna nota Imagina, Aurreko Materiale Materiale Materiale itxura eguna Aireportu Aireportu Aireportu Zero Anperioa euskalduna euskalduna euskalduna

Ald.

Ald. Infusioa

*

Nitrogenoa

Materiale

Ald. Infusioa

Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Ald. Nihoa. euskalduna Bizk. Materiale Hau bera Materiale Bezala Aireportu Noka. Aireportu Lehengo euskalduna Badiozu euskalduna urtean Bat gehi Ald. NafarroMateriale Ald. jotakoa bat ako herria Europako Alai, Aireportu Guraso kontent txanpon ohia euskalduna arrak

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Aireportu euskalduna Berritsu, Ald. DonibaAld. Musika Materiale ne adibidez Materiale hitzontzi nota Aireportu Aireportu EskupeSagardia. euskalduna *** euskalduna koak

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna KontsoMateriale Materiale nantea Aireportu Potolo, Aireportu euskalduna gizen euskalduna Egoera Materiale Materiale lasaia Aireportu Aireportu Egur euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Ald. Kexa onomatopeia

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Aireportu euskalduna Ald. Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Behiaren Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu onomatopeia euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna

* gabonetan ospatzen diren hiru ekimen

Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Ingmar Bergmanen esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

A1

2

3

N4

5

Z6

7

8

9

G10

O11

12

13

14

I15

16

17

18

19

20

32

6

1

5

1

7

2

6

8

1

2

3

8

4

12

15

14

5

1

4

12

15

15

9

1

2

1

15

10

11

2

6

8

1

7

8

4

16

1

4

2

6

8

16

11

1

4

12

1

14

6

8

4

9

1

2

8

8

2

1

9

10

11

7

1

10

11

2

11

7

12

14

1

4

8

8

2

1

4

15

16

14

17

13

8

10

15

9

6

1

9

1

18

1

10

11

7

5

2

4

3


o033_on

26/12/04

22:17

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau K A

M I

A I

R L A K N A L S A K

N

K O K A

O P

I

E S U

N

A K

A S A O I

T

Z

A

Z O I

I

I

Z O L O

N A K A

O D E

I

I R U D

B A R M E G A S

F E R

R

A T L

E

A P A

E Z T

I K O

T N

D U K R E

N E A M

A Z

S

N U

P

L O

HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA Zahartzea mendi handi bat igotzearen antzekoa da; zenbat eta gorago, orduan eta ikuspegi zabalago.

Ingmar Bergmanen hitzak. ON-EN AZAROKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?

irabazlea

ERANTZUTEKO EPEA Urtarrilak 17 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ESAN

HARPIDEDUNAREN IZENA / TELEFONOA

Mikel Markez

IRABAZLEARI SARIA Maialen loredendak eskainitako oparia Ramon Emazabel ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako seigarren irabazlea. Edergintza tratamentua irabazi du sari gisa Mari Jose edergintza zentroan.

PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izan behar da

33


o034_on

26/12/04

22:18

PĂĄgina 1

jakitekoiibilaldia

Ibilaldia Artasotik-Oihalekura Datuak Ibilaldia.

Artaso frontoitik Oihalekura, eta handik itzulia Artasora. Zailtasuna.

Ertaina. Luzera.

12 kilometro. Denbora. Bost ordutik gora. Desnibela. Gora. 675

metro. Behera. 675

metro.

oihaleku, arbasoen

Jakin

ARRASTOAK

Oihaleku.

Oiartzungo Artaso elkartetik Oihalekuko mairu-baratzera joateko ibilbidea Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte

arrikako Artaso frontoitik abiatuko gara, erreka ertzetik gora. Zubian bertan dago lehen seinale txuri-horia. Zubi zahar txiki bat gurutzatu ondoren bideak aldapa gora egiten du, basoan barrena, erreka behean utzita. Baserri bat igaro eta laister Pilotasoro lepoan gaude. Hemendik Arritxurrietako Gainera bost minututako ibilaldia dago. Pilot asorora buelt atu et a marka zuri-horiak jarraitu. Pista bide bilakatzen da, eta BasategaĂąeko maldan zehar doa. Tunel bat

K

34

bazterrean utzi, eta askaldegi batera iritsiko gara. Aldapa piko baten ondoren Artikutzara doan errepidera iritsiko gara. Errepidea gurutzatu, malda gora jo, eta Bunaniarriren ekialdeko gailurrera helduko gara, eta handik Bunaniarrira (778 metro). Gailurretik Oihaleku Ipar Mairubaratzeari antzemango diogu. Hegorantza jaitsita dastatuko dugu mairu-baratzen magia. Pilotasorora jaitsi eta hemendik aurrera igo garen bidetik itzuliko gara Artasora.

Goian, Bunaniarriko gailurra ikus liteke; behean, Oihalekuko mairu-baratzea.

Bunaniarri Mendi honek hiru izen ezberdin ditu: Batzuek Bunaniarri deitzen diote; hori da gailurreko buzoian dagoen izena, Allerru Lezoko mendi elkarteak jarritakoa. Bunanagirre izena agertzen da Aiako Harria Parke Naturalaren mapan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak plazaratua. Inguruko mendizaleek Munanier deitzen diote sarri.

Euskal Herriko mairu-baratzerik ederrenetarikoa da. Inguruan badira beste mairu-baratze eta trikuharriak ere. Ibilbide hau bereziki ederra da ekainean eta urrian Arritxurrietako gaina.

Oso toki interesgarria: Aiako Harriaren ikusmira ederra eskaintzen du. Karrikako erreka.

Ur gardengardenak ditu.


o035_on

26/12/04

20:28

Página 1

sormenajakiteko

Kritika Musika

ON-line

Musika eta hitza Pello Gorrotxategi Musikologo honek Xabier Leteren azken diskoaren kritika egin du. Olerkariak beste olerkari txekiar baten —Rainer Maria Rilkeren— poematan oinarrituz osatu du diskoa. usika eta hitza, entzuten ditugun lan gehienetan presente egoten badira ere, gutxitan izaten dugu hemen elkartuta aurkezten diren moduan entzuteko aukera, ez baita gauza arrunta olerki errezitaldi baten grabaketa merkaturatzea. Beste batzuen artean, hitzaren sostengua behar izan zuen musika instrumentalak erabateko independentzia lortu arte. Olerkigile baten inguruan egindako lanaz ari garenez, musika bigarren maila batean geratzea, hitzaren zerbitzuan jarriaz, normaltzat jo beharko dugu. Karlos Jimenezek sortutako musika xumea, diskrezioz beteriko bidai lagun atsegina da, tamainakoa. Leteren ahotsaren eta pianoaren tinbreen elkarketak intimitate giroa sortzen du, alemanez errezitatutako poesiek lana erabat borobilduz. Lehenengo entzunaldiak, XIX. mendean goi burgesiak hain gustukoak zituen aretoetako bilerak gogorarazi dizkit, nahiz eta haietan Liederrak-eta abesten ziren pianoarekin.

M

Eta horrexen falta somatu dut, Letez ari garenez, bera abesten entzutea. Leteren izena askotan musikarekin lotzen bada ere, ez omen du bere burua musikaritzat. Agian egin duen ekarpen nagusia olerkigintzan burutu du. Izan ere, askok eta askok bizitzaren aurrean pentsatu eta sentzitzen duguna hitzetan jartzeko gaitasun paregabea erakutsi du. Eta areago, melodia bikainez apaindu ditu. Ruper Ordorikak zioen olerki guztiek beharko luketela musikatuak izan. Letek kantatzen dituenean behintzat, melodia edo hitz ederretatik harago dagoen zerbait aurkituko dugu. Bere kantuaren indarraz Lete bera izate osoz agertzen zaigu, eta musikaren laguntzaz hitzari ahotsa jartzen dionean, sorkuntza prozesuaren beste maila bat hasten da, entzuleari dagokiona. Orduantxe geratzen da esan beharreko guztia esanda eta esateke, eta hor musika eta hitza dira garaile, gure gozamenerako.

EZTABAIDA ETERNALA. Historian zehar bi adierazpide horien arteko harremana funtsezkoa izan da musikaren aldaketa eta garapen estilistikoan. Garrantzia handiagoa nori eman, musikari edo hitzari, oinarrizko eztabaida izan da, operan esaterako. Argazkia: Juantxo Egaña

astillerosen

EZPALA Ikusgarria da Pasaiako Ontziolaren webgunea, baina erdaraz dago Testua: Eneko Salaberria

z da nolanahikoa Pasaiako ontziolakoek sortu duten webgunea. Flash teknikarekin egina dago, eta, honek ematen dituen aukerak aprobetxatuz, interaktibitate ikusgarria eman diote. Hasieratik bukaerara mugimenduz beteta dago. Zenbaitentzat gehiegi agian. Orrialdea modu erosoan ikusteko ezinbestekoa da konexio on bat edukitzea, mugimenduek orrialdea astunagoa egiten baitute. Bestela, pazientzia apur bat beharko duzue, baina merezi du. Orrialdearen edukiari eutsiz, zazpi ataletan banatua dago: Empresa, Construcción, Reparación, Transformaciones, Situación, Otros Servicios eta Area Cliente. Kontaktuan jartzeko aukera ere ematen digu. Pertsonalki, Oarsoaldeko orrialde bat izateko akats nabarmena duela esan dezaket: hizkuntza. Gazteleraz eta ingelesez dago egina. Euskara ez du aipatu ere egiten. Guzti hau www.pasaia.com helbidean aurkitu liteke.

E

35


o036_on

23/12/04

16:07

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

524516

007940 / 007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

510562 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal Euskaltegia Xenpelar AEK Euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 515127 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500

112 Lezo Herri Eskola Lezo Institutua

514804 511208

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea 344626 Oroitzene AEK Euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999

KULTURA-EUSKARA Udal Euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371

526850

004340 396055 344478

La Anunciata (Antxo) Pasaia-Lezo Lizeoa

513050 526850

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren Egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604 KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri gune geologikoa AEK IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola

493578 260593 493957 492212 490193

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08 (Beraun-Donostia)

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Larzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

22/12/04

21:04

Pรกgina 1


o038_on

22/12/04

21:05

Pรกgina 1


o039_on

19/12/04

18:49

Página 1

hona etorriakjakiteko

GRIZEL SALAZAR Perutik etorritakoa

Nire ahizpa Valmyk O animatu ninduelako etorri nintzen hona”

rain hiru urte etorri zen Grizel S alazar S alas Oiartzunera Perutik. Agenda 21 proiektuan dihardu lanean. Kazetaria da, eta ez zaio zaila egin lanbidearen beste aldean jardutea. Zergatik etorri zinen Euskal Herrira?

Orain hiru urte bukatu nituen kazetaritza ikasketak Perun, eta, Marketing eta Enpresa Zuzendaritzako Master bat egiteko aukera izan nuen Bilbon. Nire ahizpa Valmyk animatu ninduelako etorri nintzen. Bera jada Oiartzunen baitzegoen. Asko zor diot.

Testua: Mirari Martiarena Argazkia: Jon Martin

Euskaraz ba al dakizu?

Euskara hitz egin baino gehiago ulertu egiten dut. Ostalaritzan lan egin Izen-abizenak. izan dut eta Grizel Salazar. nahiko ongi Adina. moldatzen 25 urte. naiz ulertzeHerria. ko. Ahizpari Peru. esker ik asi Lanbidea. nuen. AEKn Kazetaria. hastera bultzatu ninduen.

Fitxa

Zer ikasi duzu euskaldunengandik?

NOLA ESATEN DA GAZTELANIAZ?... Kaixo. Hola. gracias. Zer moduz. ¿Cómo Zein da zure izena?

estás? Agur. Adios. Eskerrik asko. Muchas

¿Cómo te llamas? Maite zaitut. Te quiero mucho.

NOLAKOA DA PERU? “Oso handia da eta kultura asko ditu. Gizartea oso ausarta da, nahi duena lortzeko borrokatzen du. Potentzial ekonomiko handia du. Bertako arazoa agintariak dira: beraien hobebeharrez egiten dute dena. Ez dago klase ertainik: aberatsak, pobreak edo oso pobreak daude”.

Nahi duten horrengatik borrokatzen dakitela. Kanpoan indarkeria kontuak besterik ez dira entzuten. Gehien harritu ninduena hizkuntzaren aldeko borroka izan zen. Euskararen alde egiten dena harrigarria da. Hona etorri eta telebista kate euskaldun bat, egunkaria euskaraz... Zer daukagu ikasteko peruarrengandik?

Kultura guztietatik ikasi daiteke zerbait. Peruarrengadik azpimarratuko nukeena da langileak eta solidarioak direla. Ni beti saiatzen naiz nire herriko norbait ikusiz gero laguntzen, nahiz eta ez ezagutu. 39


o040-041_on

26/12/04

20:28

Página 1

euskara

baraska Euskara Elkarteak irailean eman zion hasiera 2004-2005 ikasturteari. Honezkero hilabete batzuk pasa dira eta beraien lanaren lehen balorazioa egin dute ONentzat. Abaraska Euskara Elkarteak normalizazio prozesuan duen arduran bi esparru garrantzitsu bereizten ditu: alde batetik, Pasaiako Udalarekin elkarlanean garatzen dituen egitasmoen esparrua; eta bestetik, bere jarduera propioarena. Horren arabera, euskara eta kultura, eta, Iñalkiña aisialdi taldea jarduera propio horretan kokatzen dira. Eskolatik Kalera!, Motibazio Saioak eta Kuadrillategi egitasmoak Udalarekin hitzartuta dituzten programen artean kokatzen dira, eta Iñalkiña aisialdi taldea, aldiz, aipaturiko jarduera propiotan.

A

PROGRAMAK. Pasai San Pe-

abaraskaren

ERRONKAK Zenbait programa garatzen ditu urtean zehar Abaraskak; orain artekoaren balorazioa egin du Testuak: Laura Vara Argazkiak: Abaraska eta HITZA 40

droko Iñalkiña aisialdi taldeari dagokionez, urriaren hasieran hasi ziren eta larunbatero bildu dira. Laster taldeak lau urte beteko dituenez, urtarrilerako asteburuko irteera bat antolatzen ari dira, eta, aurten ere, Gabonetako Haur Jaian parte hartuko dute. Oso talde polita sortu dute, eta bai haur eta gazteak, bai begiraleak, ilusio handiz ari dira. Eskolatik Kalera! programak zortzigarren urtea beteko du eta indarberrituta dator arduradun eta planteamendu berriekin. Eskola orduz kanpo haur eta gazteek burutzen dituzten jarduerak euskalduntzeko aurrerapausuak eman nahi dituen egit asmo honen lehenengo fasea bukatutzat jo du Abaraskak. Pasaiako elkarteetan aurkezpenak egin dituzte eta harrera ona izan dute. Jasotako datuekin egoeraren diagnosia egin dute. Kuadrillategi programa gazteagoa da, izan ere, bigarren urtea


o040-041_on

26/12/04

20:28

Página 2

albisteakeuskara

euskara, ORDENANTZAK Errenteriako Udalak duela zortzi urte onartu zituen Euskararen Ordenantzak, baina ez ditu finkatutako arauak betetzen Testua: Jon Martin

rrenteriako euskaltegiak eta euskararen inguruko eragileak Euskararen Ordenantzak betetzearen aldeko kanpaina bat abiatzekotan dira. Izan ere, berta-

E

ko Udalak onartuta dauzkan ordenantzak ez dituela betetzen salatzen dute eragileek. Eusk araren Ordenantzak 1997ko udalbatzar batean onar-

‘Motibazio Saioak’ Motibazio Saioak egitasmoa ere indar handiz hasi da. Euskararen inguruko hausnarketa bultzatu eta hizkuntzarekiko jarrera kontzientea bilatzea du helburu, hau da; motibazioa. Pasaiari dagokionez, saioak DBH 3ko ikasleek jaso dituzte Pasaia-Lezo Lizeoan, emaitzak onak izan dira. Hemendik aurrera dinamizatzaileek ikasleekin jarraipen lana egingo dute, ez dagoen kasuetan Euskara Taldea sortzen saiatuko dira, eta lehendik dagoenetan indartzeko ahalegina egingo dute. Horretarako, laguntza eta aholkularitza eskainiko zaie.

tu ziren aho batez. “Onartu bai, baina errespetatu ez”, hala laburbitzen dute euskararen aldeko elkarteetako kideek Errenteriako Udalaren jarrera.

Euskararen Ordenantzak hizkuntzaren egoera normalizatzeko dauden araudi marko bat dira. Herriko hizkuntz egoera baldintzatzen dute; horregatik dira hain garrantzitsuak. Errenteriako Udalak ez ditu errespetatzen onartu zituen ordenantzak. Adibide bat emateko, kontratazioan hutsune nabariak izaten direla diote eragileek: “Hizkuntz irizpideak ez dira kontutan izaten langileen kontratazioan; hori dela-eta, euskara jakitea ez da baloratzen”.

Ttur-tturren azoka Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak disko eta liburu azoka antolatzen du urtero herritarrek Eguberrietako opariak euskaraz egin ahal ditzaten. Aurten udaletxeko Areto Nagusian egon da azoka, abenduaren 19tik 27ra. Horrez gain, Santo Tomas egunean Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak banatu zituzten, abenduaren 17an Bide Ertzean-en kontzertua izan zen eta Zazpi gezur txiki antzezlana ere ekarri zuten herrira. Txerri Eguna antolatzen ere jarduten da Ttur-ttur urtero.

Haritz Salaberria eta Ainara Narciso. IÑAKI BERRIO Iaz ere antolatu zuen azoka Ttur-tturrek. JON MARTIN

du Pas aian et a lehenengoa Lezon. Matrikulazio kanpainako arrakasta medio, bi talde jarri dituzte abian. Koadrilen hizkuntz ohituretan eragitea da bere helbururik garrantzitsuena eta horretarako gazteek gustukoen dituzten ekintzak antolatzen dituzte, beti euskaraz. Gazteak nahiz dinamizatzaileak oso gustora ari dira, eta, hurrengo hilabetetarako ikastaro bereziak eta irteera bat prestatzen hasiak dira.

“Euskaraz bizi nahi eta ahal delako” Abaraska Euskara Elkarteak lanean jarraituko duela dio. Indarrez hasiko dute beraz, urte eta aro berria! Bide batez, lagunen artean euskaraz gozatu nahi dutenei, Iñalkiña aisialdi taldearekin (4-12 urte) edo Kuadrillategirekin (13-15 urte) horretarako aukera dutela gogorarazi nahi izan du Abaraska Euskara Taldeak. Harremanetarako, deitu 943 391000 telefono zenbakira.

HITZAri diru laguntzarik ez Errenteriako Udalak 2005 urteko aurrekontuak onartu ditu abenduan. Aurrekontuen aurkako 11 emendakin aurkeztu zituen EA-EAJk. Emendakinetako batek zuzen-zuzenean ukitzen zuen H ITZA. Euskarazko egunkariarentzako 40.000 euroko laguntza eskatu zuen EA-EAJk, baina gobernu taldearen ezezkoa jaso zuen. Hala ere, Udalak HITZAn jarritako publizitate kopurua handitzea onartu du —6.000 euro, gutxienez—. PSEk agintzen duen zenbait herritan ematen zaio diru laguntza euskarazko egunkari honi. Oso urruti joan gabe, Pasaiako Udalak diruz laguntzen du H ITZA.

41


o042_on

23/12/04

16:14

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Kontsumitzaile gisa, eskubidea dugu informazio eta publizitate oro euskaraz jasotzeko”

Euskal Herrian Euskaraz-en ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; Hitzan dago edonoren eskura

Esanak

“ GORA. Argi euskararekin Akatsak akats, Errenteriako udaletxeko argiztapena euskaraz jarri dute. ZoriONak eta Urte Berri ON gure partez ere!

BEHERA. Erdaraz margotzen Kaleak hiztunak omen dira. Milaka kartel eta ohar daude sakabanatuta. Ez ote dakite paretek euskaraz?

Euskarak lege bakar bat behar du Euskal Herri osorako, lurralde bereizketa gabe. Eskolan, osasun etxeetan, epaitegietan, hedabideetan eta herriko etxeetan, hizkuntza eskubideak bermatu egin behar dira ” MIKEL IRASTORZA EHE-eko kidea

Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 42

Euskal Herrian Euskaraz-en aldarriak euskaltzale guztion aldarriak dira, eta euskara gure gizartean dagokion lekuan ikusi nahi badugu, oraindik luzaroan jarraitu beharko dugu gure eskubideak aldarrikatzen ” XABIER MENDIGUREN Kontseiluko idazkari nagusia


o043_on

19/12/04

20:21

Pรกgina 1


o044_on

23/12/04

16:12

Pรกgina 1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.