ON64

Page 1

o001_on

1/3/10

17:12

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2010eko otsaila 64. zenbakia

EMAKUMEAK

MARTXAN BIGARRENEZ HELDU DA ESKUALDERA EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

JOSE ANGEL TORRES Luberriko geologoarekin elkarrizketa


o002_on

26/2/10

16:38

Pรกgina 1


o003_on

26/2/10

17:11

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Don Trantzes

H

ogeita hamar urterekin denboran atzera egitea friboloa izan liteke ile urdinduentzat. Noizean behin erretrobisoreari begiratzeak aurrean dudanari arreta gehiagoz heltzen laguntzen dit, bizi dudan unean kokatzen. Amaren etxeko argazki albuma edo urtetan idatzitako koaderno zikinak dira horren testigu. Hiru hamarkadekin zahar sentitzea bitxia suertatu liteke inauteri gau hotzean. Ikasle izan duzun astronauta hurbiltzen zaizu zerbeza eskuan eta azken orduko disfrazekin, inozentzia ezkutatuekin edo nahi eta ezinekin

oroitzen zara, noizbait bizi eta faltan hartzen ez dituzun esnatze gordinekin. Bizitzaren erdira, herenera edo dena delakora iritsi naizela pentsatzeak garrantzia berezirik ez badu ere, zentzua ematen dio erne mantentzen nauen amildegi sentimendurari. Adin biribilek ezertarako balio badute, eta mendebaldeko gizarteak ematen dion pisuaz jakitun, bizitza jarrera tinkotzekoa izan liteke. Egin ez dudanaz baino, egin dudanaz oroitzea eta nahiak, helburuak edo ilusioak erlatibizatzea. Azken finean, Up in the Air gabiltzalako, hegan. Ezerezean eraikitako arauek bal-

dintzatzen dute gure bizimodua eta modu bakarra hori bailitzan, beste aukerarik ez dagoelakoan. Beti pentsatu izan dut amaiera iristen denean (o la la!), nire buruarekin aseturik baino ez dudala egon nahi eta horretarako asetzea zer den jakin behar. Asetze sentimendua eta zoriontasuna kontzeptu abstraktuak baitira, besteek sentitu omen duten, baina zer den zehazki ez dakigun bizipena. Horregatik, hitzek jantzitako helburu hutsalak baino, errealak, egiak diren helburuak bilatzea da bidea; FCCko kamioiak eramango duen hondakin biologikoak garela onartzea.

iritzia

20 Jose Angel Torres geologoa

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 64.a (2010eko otsaila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Larraitz Lasa. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Basagaitz GereĂąo, Jon Mikel Garagarza eta Izaskun Etxebesteren idatziak.

Luberriko eta Aranzadiko kide Jose Angel Torres geologiari elkarrizketa egin dituzten azken lane eta aurkikuntzen ingurukoa.

nagusia

12 Itsaso Cruz Perun

31 Negu Gorria.

egiten ari den lanaz. Errenteria-Oreretako Itsaso Cruz Perun lantzen ari den egitasmoari buruzko erreportajea.

Izaskun Bernedo antxotarrak, negua erretratatu du bere argazki kamararekin. Irudi ikusgarriak Klik atalean.

12

31

20

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

26/2/10

16:40

Pรกgina 1


o005_on

18/2/10

17:33

Página 1

iritzia Puntua

Denbora gehiago? z dut nik ikusi, baina esan egin didate. 1936ko Gerraren ondoren Euskal Herriko hainbat eta hainbat baserritan zerriei ematen zioten herritarrek derrigorrez jaso behar izaten zuten razionamentua. Izan ere, Gaztelatik ekarritako algarroba arruntegia zen baserriko babarrunaren ondoan. Seguru asko, gustura jango zuen zerri askan amaitzen zuen janari hura kaletar goseti batek baino gehiagok. Bai, kontraesanez doa oraingoa. Azken asteak giza portaera zentzugabeak, burugabeak, aldrebesak eta absurdoak eragindako albisteei erreparatzen eman ditut. Eta benetan, Franz Kafka idazle handiak soberako bazka leukake, gurean, beste Prozesu, Metamorfosi, Gaztelu edo Amerika idazteko. Haitiko sarraskiaren ondoren, janari eta bestelako bila lapurretan harrapatu dituztenak «sakeadore»-tzat jo dituzte komunikabideek, lapur hitzari azpimarra erantsia eman nahian. Jakin nahi nuke egunkarietako, telebistetako eta irratietako erredakzioetan hitz hori tekleatu duen kazetariak zer egingo lukeen antzeko egoera batean. «Sakeadore» horien erreinuan bi hilabete joan dira lurrikarak halako triskantza eragin zuenetik, eta oraindik milioi bat pertsona kale gorrian bizi da. Ez al dira «sakeadore» Haitiko hondamendian negozio aukera ikusi, eta birrindutako hori guztia eraikitzeak ekarriko dizkien etekinetan pentsatzen ari direnak? Aitortu beharra dut: ondo baino, gaizki pentsatzeko joera duen horietakoa naiz. Batzuetan gaixotasuna da nirea. Baina besteetan bete-betean asmatzen dut. Eta Haitiko lurrikara izan ondorengo asteetan, milaka eta milaka marine estatubatuar ikusi nituenean, laguntza humanitarioa baino gehiago, Estatu Batuetako ekonomiaren hatzaparra ikusi nuen. Zer esplikazio du, bada, Estatu Batuetako armadak Nazio Batuen Erakundeari «kendu hemendik» adierazi izanak?

E

Joxe Juan Ugalde

BILTEGI NUKLEARRAZ. Gatozen gertukoagoetara. Espainian dagoeneko zazpi herri dira Enresa konpainiak eraikitzekoa duen biltegi nuklearra bere lurretan jartzeko izena eman dutenak. Yebran

eta Ascón eztabaida ikaragarriak ikusi genituen alde eta kontra zeuden herritarren artean. Baita udaletako kideen artean ere. Harrigarriak egin zaizkit telebista kamaren aurrean, pankarta eskuetan, garrasika, hondakin nuklearrak ez direla kaltegarri zioten herritar batzuen irudiak. Ulergarria da herri hautagai horietako batzuek, ia biztanlerik gabe geratu direlako eta bizirik irauteko, edozein aukera baliatu nahi izatea. 80 biztanle baino ez dituen Santervás de Campos herriko alkateak zera esan du, «para crear algo de vida, porque estamos un poco pachuchos de ella» nahi dutela biltegi nuklearra herrian jartzea. Biltegi hori eraiki bitartean, hiru urtean, 300 edo 500 lanpostu sortuko dira. Hortik aurrera, akabo lanpostuak!

JON ANZAREN DESAGERPENAZ. Absurdoa detektatzeko katalejuak Jon Anza auzian pausatu du hurrengo begirada. Denok dakigu zenbat lerro idatzi diren eta zenbat irudi eman dituzten Marta del Castillo neskatoa bilatzeko operatiboez. Horrela izan behar du gainera. Baina… zergatik izan du horren presentzia gutxi eta horren oihartzun txikia, hemengo eta hango hedabideetan, Jon Anzaren desagertzeak? Biziaren aldeko etikak ez al du berdin balio pertsona guztientzat, hauek edozein taldeko eta pentsaerako direla ere? Frantzian egiten ari diren ikerketek Espainiako polizia seinalatzen dute Jon Anzaren bahiketan. Oraingoz horretan utziko dugu hausnarketa. Eta denbora… Denbora gehiago behar omen du ezker abertzaleak demokraziaren bidean modu homologatuan murgiltzeko; alegia, hauteskundeetarako aurkezteko. Peio Urizar EAko idazkari nagusiak berak presiotzat jo du Rodolfo Ares buruzagi sozialista eta Herrizaingo Sailburuak ezker abertzalearekin zertan ari diren galdetzeko bilerara deitu izana. Lerro hauek plazaratzerako ezker abertzaleak esana izango du aurrera egin nahi duela bide politiko baketsuetan. Ziur naiz asko kostatako erabakia izan dela. Asko. Inor, erabaki handi horri, kalkulu politikoagatik edo hauteskunde-interesagatik oztopoak jartzen hasten bada, jakin beza bera izango dela molotov koktelak eskuetan hartu dituena.

HILEKO ESALDIA «Zer gara gizakiok ispiluaren aurrean? galdetu zidan Hirune izeneko herri-filosofo batek. Eta… egia!

05


o006_on

26/2/10

13:03

Pรกgina 1


o007_on

18/2/10

17:34

PĂĄgina 1

artikuluairitzia

Koma

Gure herria zken astean kanpoan izan naiz, eta kanpoan izaten naizen aldi guztietan bezala, gure herriaren aberastasuna datorkit burura. Hemen daukagunarekin harro egon behar dugu, lurralde txikia eta bildua baita gurea. Ezaugarri honek bere alde txarrak dituen arren, kontran dituen alde onak beste guztia txiki egiten du. Gure herriak duen ondarea, natura aldetik bereziki, ez da edonon aurkitzen. Paisaia paregabeak ditugu, zentzu guztietan. Itsasoaren zabaltasun urdina mendien altuera berdearekin elkartzen da, eta horrek, gizonek eraikitako ondarean ondorio ukaezina izan du. Iparraldean itsasoa zabaltzen da, eta hau, alde bietara dituen Jaizkibel eta Ulia mendiekin elkartzen da. Bertan, Pasaia aurkitzen dugu,eta herri hau da, azken mendeetan gizonaren eta itsasoaren arteko harremanaren isla. Donibanek eta San Pedrok herri arrantzale izatearen izaera mantentzen dute oraindik. Batetik, garai batean sareak lehortzeko erabiltzen ziren balkoi luzeak ditugu, bestetik, etxeetako sotoen ondoan, badiari begira dauden biltegiek, batelentzako, txanelentzako zein arrantzarako beharrezkoak diren gauza guztiak gordetzeko erabili ohi zirenak. Zer esanik ez, badian bi aldeetara lotuta ditugun motorak, garai batean gure zaharrek bizitza aurrera ateratzeko hain beharrezkoak izan zituztenak, eta gaur egun ere, goizeko ordu txikietan badiaren bokalera gerturatzean edonork bertan ikus ditzakeenak, batez ere asteburuetan. Izan ere, arrantza ez baita gaur egun ogibide gure herrian, gure gazteek etxean ikasitakotik datorren zaletasuna baizik.

A Basagaitz GereĂąo

INDUSTRIA OPARO BATEN AZTARNAK. Industriaren eragina ere, beste modu batean izan arren, ederra da, eta gure bailaran, aberastasuna ekarri duen industrializazioaren ondare aztarnak baditugu. Industrializazioak utzitako ondarea garrantzitsua izan behar du Manchester txikia deitu izan den herria biltzen duen bailaran, izan ere, izen hori erabili izan zen Errenteria-Orereta izendatzeko XX. mende hasieran. Gaur egun, herrien erdiguneetan zegoen industria kanpora ateratzen ari

da poliki-poliki, fabrika zaharren aztarnak adreiluzko tximini moduan utziz.

ITSASOA, BAI NA BAITA M E N D IA E R E, Baina Oarsoaldean, hasieran aipatu dudan bezala, mendi bizitzaren presentzia ere ukaezina da. Arrantzak Pasaiaren izaera zehazten duen bezala, baserriak gainontzeko herrien izaera zehaztu du. Lezon eta Oiartzunen, erdigunea atzean utzita, eta industrialdeak badituzten arren, baserriek hartzen dute nagusitasuna, baserriko bizimodu tradizionalaren erakusgarri. Gure bailarak, gizakiek eraldatutako paisajeak eta lekuak edukitzeaz gain, mendi ederrak ere baditu: itsasotik datorren ipar haizetik babesten gaituen Jaizkibel mendia edo bailara zaintzen duen Aiako Harria. Etxetik bi pausotara, Euskal Herriaren izaera osatzen duten elementu nagusiak aurki ditzakegu beraz, mendia eta itsasoa, baserritarrak eta arrantzaleak, eta nola ez, aberastasuna eman digun industria.

GERTUTASUNA EZAUGARRI. Gure bailarak duen beste ezagugarrietako bat, beste lekuekiko gertutasuna da: izan ere, hiri bizitza gertu daukagu. Donostiatik ordu laurdenera bizi gara. Beste hiri handietara iristeko ere, ordubete besterik ez dugu behar, eta honek, hiriak dituen onurak eskura dakarzkigu. Mendi handiak eta hondartzak ere gertu dauzkagu, izan ere Bilbo bera baino gertuago ditugu Landetako hondartzak eta dunak, Pirinioen azpian gaudela ahaztu gabe. Egunerokotasunetik urrundu nahi duenak erraza dauka, egunpasa edo asteburuko irteerak eskura baititu. Gure herriak duen aberastasuna ez dugu ikusten, arruntzat dugulako eta, sarritan gertatzen den modura, gertu ditugun gauzak urrun gaudenean estimatzen ditugu batez ere. Izan ere, beti aurrean duzuna zenbateraino den ona ikusi ahal izateko, beste nonbait zaudenean faltan botatzea bezalakorik ez dago. Kanpoan nagoenean, etxean dudana gogoratzen dut, ahaztuta nituen lekuak eta txokoak gogoratuz.

HILEKO ESALDIA ÂŤAltxorrik handiena etxean duguÂť.

07


o008_on

18/2/10

17:40

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

2010 z da filme baten izenburua baina zalantzarik gabe HaitĂ­ deituriko herrialde batentzako zoritxarreko zenbakia da. Duvallier odolzalearen agintearen ondoren demokrazia iritsi zen, baina oraindik ez dute benetako bakea eta poza lortu. Guztion dirua eta laguntza beharko dute, gotzai berriarena barne. Egia esan urtea ez da oso ondo hasi, batez ere langile xumeen poltsikoenzat. Foru agintariek, isil isilik, ia konturatu gabe, Pertsona Fisikoen Gaineko Errenta igo dute hileroko atxikipenak igoz, beraz, gutxiago kobratuko dugu. Gai honekin demagogia egitea oso erraza da, aitortzen dut, nahiz eta zergak igo, beharrezkoak diren azpiegiturak egingo dituztela pentsatuz lasaitu gaitezke, baina tira, badirudi ez dela nahikoa, Etxegaratetik pasatzeko ere diru kopuru bat ordaindu beharko dugu eta. Halako gauzak entzutean, zergen kudeaketari buruz kezkatzen hasi beharko ginateke eta benetako gizarte kontrola ezarri beharko genuke. Normalean azpiegiturak ez dira sinatutako epean

E

Jon Mikel Garagarza

08

amaitzen eta askotan esleitutako prezioa ere gainditzen da. Honen aurrean, administrazioa oso malgua izaten da eta oso gutxitan ezartzen ditu legeak aurreikusitako isunak. Hori bai; krisiari aurre egiteko zergak igotzen dituzte. Ariketa bat proposatzen dizuet: agintariek urtean zehar agindutako guztiak paper batean idatzi. Konturatuko zaretenez normalean agindutakoak lau edo bost aldiz errepikatzen dituzte, beti ere promesa berriak bailiran. Baina horretarako laugarren boterearen laguntza beharko genuke. 2010 urtea amaitzear dagoenean, agindutako horiek guztiak bete diren egiaztatu genezake, honela agindutakoa noraino betetzen duten jakingo dugu. Bukatzeko, kirol arloan 2010 urtea oso urte interesgarria izango dela esan genezake. Askorentzako kirola eta futbola sinonimoak dira eta badirudi aurten bai leloa betetzen ez bada, Egiptoko zazpi izurriteak gainera eroriko zaizkigula, beraz, badaez pada ere, aurten bai, baino UEFA League. Ulertu nauzue, ezta?


o009_on

26/2/10

16:44

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Jokin Oiarbide Zabala (Pasai Antxo)

Iruzurra aste egun bat, goizeko hamaikak, lanean. Rin,riin... telefonoak jo du. Gazteleraz ahots goxo bat: - Egun on. - Baita zuri ere. - Gipuzkoan egingo diren azpiegiturei buruz inkesta egiten ari gara. Prest egongo zinateke zure iritzia emateko? Une horretan ongi zetorkidan eta baiezkoa eman nion. Lehen galdera: - Jakingo zenuke aipatzen datozen urteetan zein azpiegitura garrantzitsu egin nahi dituzten gure herrialdean? - Bai, noski. AHT, Donostiako saihesbidea, Auditz Akular eta Pasaiako kanpoko kaia. - Oso ondo. Aurrena eta gertutasunarengatik, Pasaiako portuaz hasiko gara. Hortxe hasten da gure ahots goxoa erasoan:

A

- Pasaiko portu berriak lanpostu berriak sortuko ditu? - Pasaiako portuak eskuldeko ongizatea hobetuko du? - Pasaiako portua egin ondoren badiaren inguruan dauden herrien bizi kalitatea hobetuko da? - Gaur egun Pasaiara etorri ezin diren itsasontziak sartuko lirateke portu berrian? - Errepide berriak beharko genituzke?... Horrelako galdera pozointsu batzuen ondoren ea zerbait gehiago erantsi nahi nuen esan zidan. Nire haserrea agerian utzi eta ea tontua nintzela pentsatzen ote zuen galdetu nion. -Noiz hasi behar duzu inpakto ekologikoaren inguruko galderak egiten? -Noiz galdetuko didazu zer ondorio izango duen Jaizkibel zulatzea? - Eta zentral termikoaz?

- Errauste plantak tokirik izango al du portu berrian? - Hondakin toxikoen biltegi izatea da asmoa? - Enpresa pribatuei gure poltsikoetatik sekulako dirutza ordaindu behar izatea ondo iruditzen al zaizu?... Azkenean inkesta bertan bera utzi zuen. Berak ezin ziela nire galderei erantzun esan zidan eta elkarri agur esan genion. Ez dago eskubiderik. Gu guztion diruarekin ari dira aberasten, gure diruarekin manipulazioa finantzatzen dute, AHT inposatu digute, garraio publikoaren inguruko gezurrak etengabeak dira, beraz datozen egunetan aterako den inkestaren emaitza neronek aurreratuko dut: gipuzkoarrok Pasaiako kanpoko kaia lurraldearen etorkizunerako beharrezkoa dela uste dugu. Dena gezurra eta zikina eta leloak dioen bezala, txikizioa gelditu.

Eko yuni-ko gatzaga, munduko gatzagarik handiena da, Potosiko departamenduan (Bolivia) kokatutakoa, Andeetako goi-ordokian, 3.650 metroko batez besteko altueran eta 10.582 km2-ko azalerarekin. Entziklopediak esana. Turisten eta astronomoen paradisu izan den gatz-itsasoa. Baina, azken boladan, kameradun ibiltariek eta antiojodun freakyek ezezik, korbatadun mundujaleek ere ikasi omen dute harako bidea. Lehen, zilarraren lurrinak liluratu zituen handi-mandiak, eta orain, dirudienez litioak maitemindu. Metal preziatu bihurtu da litioa, batez ere kotxe elektrikoen bateriak ekoizteko erabiltzen denetik. Kotxe elektrikoa da orain modan dagoena. Modak sortu egiten dira eta badirudi orain komeni dela kotxe elektrikoa modan egotea, hortik komunikabideetan duen oihartzuna. Joan den egunean, emakume bat hurbildu zitzaidan, erakunde publiko baten izenean energiari bu-

U

hONa ruzko gogobetetze-inkesta entretenigarria egin asmoz. Ez dakit zenbat galdera aldrebes eta anbiguo erantzun ondoren, x. galderan, auto elektrikoari buruz zein iritzi nuen galdetu zidan, baloratzeko 1etik 5era. Aurpegi arraroa jarri zidan emakumeak, zer erantzun ez nekiela zalantzan ikusi ninduenean. «Iritzi txarra duzu, ala? Badakizu zertaz ari naizen, ezta? Auto elektrikoa. Auto e-ko-lo-gi-ko-a». Argitu zidan. Logikoa, bai. Nola hasi esplikatzen... azkenean, aurreko hogei galderetan egin nuen antzera, «jarri 3» lehor bat bota nion eta pakea. Nola esan, 1etik 5era, ekoautoa entzunda, Jaurlaritza, Petronor eta Mercedes etortzen zaizkidala gogora. Nola esan, 1etik 5era, ekoautoa entzunda, ekoportua etortzen zaidala gogora. Pentsatzen dut laster izango dudala inkestaren emaitzaren berri, eta ondorengo azterketa soziologikoa entzuteko aukera. Garapen jasangarriaren izenean egindako marketin-kanpaina jasangaitza.

Izaskun Etxebeste

09


o010-011_on

18/2/10

18:19

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Atzoko eta gaurko ezkertiarrak risi latza jasaten ari garela (batzuk besteak baino gehiago) gauza jakina da. Krisiari aurre egiterakoan, ordea, erabakiak hartzen dituztenen irtenbideak beti norabide berean zuzendurikoak direla ikusten ari gara. Beti ere krisia sortu duen kapitalaren alde, nahiz haien burua, zentroko edota ezkertiartzat eduki. Fukuyamak blokeen amaierarekin ideologien amaiera eta liberalismoaren garaipena aurreikusi zituen, eta egungo ezkerreko politikariek arrazoia eman nahi diotela dirudi. Horregatik, arrakasta handiz, Trintxerpen burututako Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak jardunaldietan, herri eta gizarte berri baten alde borrokatutakoak omendu dituzte, gogoan izan dezagun egungo sasi-ezkertiarrek deusezten eta gutxiesten ari diren eskubideen atzean gogorki borrokatutako ezkertiar askoren izerdi, malko eta odola dagoela. Hain erraz ahaztu al dute nondik datozen?…

K

Berri mazedonia asaiako arrantzale bat zendu da Landetan, lanean ari zela. Sarea altxatzeko garaian hondoratu zen ontzia, eta bizirik atera bazuten ere, ospitalean hil zen. Azkena balitz… Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak, Udal Gobernuak Alabortza aldea biziberritzeko hartu zuen erabakia ez duela bete salatu du. Ea aurrera jotzerik dagoen behingoz… Inaugurazio gaindosia egunotan Errenteria-Oreretan: Musika Plaza; Martin Etxeberria kalean Errenteria-Oreretako laugarren eguneko zentroa izango dena eta Beraungo pilotalekua, eraberrituta, zabaldu dituzte. Hori bai, azken honek kudeaketa pribatua izango du…Ebazpena itxaroten luze egon ondoren Jo-

P

10


o010-011_on

18/2/10

18:20

Página 2

sakONduziritzia

Sabecoko langileen garaipen historikoa Kanpo kaia aizkibel Bizirik-ek kanpo kaiaren aurkako sozializazio lanarekin jarraitzen du. Eskualdean zehar, makro azpiegitura suntsitzaile honen aurkako 10 argudio eman dituzte aditzera, panel eta ikusi-entzunezkoen bitartez. Horrez gain, hitzaldi arrakastatsuak ere izan dira, jendeak jakinmina baitu, boterearen aldetik propaganda, iruzurra eta xantaia besterik jasotzen ez dira eta. Argi dago Portu Agintaritzak eta inguruan dabiltzan lobbyek komunikabide handien iritzia erosteko ahalmena dutela, horregatik, halako ekimenak burutzea eta zabaltzea oso garrantzitsua da. Era berean, oso inportantea da ELA eta EA bezalako erakundeek egunotan kaleratutako iritzia, argudio sendoak aurkeztuz megalomano txikitzaileen aurrean.

J

abecoko langileen egoeraz hitz egiteko aukera izan dugu azken urte eta erdian. 16 hilabete eman dituzte greban bertako langileek, 2008ko urriaz geroztik, hain zuzen. Gipuzkoako Elikaduraren Lan Hitzarmena aplikatzea eskatzen zuten langileek, eta borroka luze baten ondorioz lortu dute akordioa. %38,2ko soldata igoera, urteko 1.784 lan orduetatik 2012rako 2.731 ordutara murriztea eta bajak %100ean kobratzea adostu zuten lehengo otsailaren 16an. Otsailaren 22az geroztik lanean dira berriro. Borroka «luzea, gogorra eta desorekatua» izan dutela gogorarazi zuten langileek akordioa publiko egiteko prentsaurrekoan, baina 16 hilabeteren ondoren «borroka historikoa» irabazi dutela esan zuten. Eskoletako sukaldetako langileak ere azken boladan alde batetara lagata zituzten mobilizazioekin hasi dira berriz ere. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresaren lan erregulaziorako txostena onartu du. Sei hilabeterako omen. Krisiaren beste ondorio bat, Lezo eta Oiartzungo udalek egindako lankidetza hitzarmena. Honen arabera, bi herrietako udaltzainek elkarrekin egingo dituzte gaueko zerbitzuak Lezon eta Oiartzunen. Patruila bat egongo da bi herrietarako; patruila hori Oiartzungo Udaleko udaltzain batek eta Lezoko Udaleko udaltzain batek osatuko dute. Pasaian, aldiz, Udaleko langileak bi lanposturen amortizazioaren aurka mobilizatu dira…Eskerrak ekonomia hobera doan!

S

seba Agudo abokatu oreretarra Espainiaratzea erabaki dute… Era berean, epaitegietan jarraituz, fiskaltzak Ixiar Galardi oiartzuarraren aurkako zigor handiagoa eskatu du Gatzaren aldeko ekitaldi batetan «terrorismoa goratzeagatik»… Errenteria-Oreretan, jazarpena jaso zuen udal langile ohiaren kasuan ikerketa batzordea eratu behar den ala ez erabakitzeke dago… San Sebastian Eguna, Santa Ageda, Artzainak eta Inudeak, Kaldereroak eta Inauteriak pasatu ditugu dagoeneko, zein azkar igaro den denbora! 11


o012-015_on

23/2/10

18:43

Pรกgina 1

hezkuntzaalternatiboanagusia

PUKLLASUNCHIS: JOLAS DEZAGUN

Erakunde izatetik, ikastetxe izatera pasatu zen Pukllasunchis. Cuscon, Perun, kokatua dagoen eskola horrek zoriontasuna oinarri hartuta, hezkuntza alternatiboa eskaintzen du. Testuak: Eihartze Aramendia Argazkiak: Itsaso Cruz 12


o012-015_on

23/2/10

18:44

Página 2

hezkuntzaalternatiboanagusia ortzailea da, malgua, pertsonaren autonomia garatzen ahalegintzen da eta jolasa du oinarri. Pukllasunchis (jolas dezagun, kitxuaz) eskolak bestelako hezkuntzan sinisten du, eta sinismen hori gauzatzen ahalegintzen da, baita lortu ere. Itsaso Cruz oreretarrak zuzeneko esperientzia du eskola horretan, bertako irakasle baita duela ia urtebetetik. Cuscon kokatua dagon Pukllasunchis eskola erakunde bezala sortu zen 1981. urtean. Hasiera batean ez zen eskola, eta hala izatera ere ziurrenik ez zieten burutik pasa ere egingo erakundeko kideei. Inguruko hainbat pertsona elkartu ziren, guztiek gauza bera zuten komunean: beste hezkuntza mota batean sinesten zuten. Bertako jendeak eskola baten beharra sentitu zuen, eta momentu horretan buruan zuten hori gauzatu zitekeela pentsatu zuten. Bestelako hezkuntza hori pentsamendutik eskola izatera pasa zen, 1988. urtean eskolak ematen hasi zirelarik. Hasiera batean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza zeuden, eta pedagogian berrikuntzak egitea zuten helburu. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, handitzen joan da eta gaur egun, lau urtetik DBH 5. Mailaraino —hemen Batxilergoko lehenengo maila dena— ematen dituzte eskolak; guztira 700 ikasle baino gehiago eta 80 irakasle baino gehiago daude. Hortik unibertsitatera edo ikasleek nahi duten ikastetxera joaten dira. «Pukllasunchis ez dago inongo eskolarekin lotua, hau da, ez du beste iturrietatik edaten, orijinala da. Dena den, egia da beste eskoletako gauza asko dituela», azaldu ditu eskolaren nondik norakoak Cruzek. Eskolaren filosofiak ez du zalantzarako tokirik uzten: eskola umeak zoriontsu izateko lekua da: «Hortik abiatuta dena desberdina da. Edukiak ez dira hain garrantzitsuak, aitzakia bat bezala dira bestea garatu ahal izateko».

S

Filosofia hori gauzatu ahal izateko, ikaskuntzaren metodologia ohituta gaudenarekin alderatuta erabat desberdina da. Dena proiektuen bidez egiten dute, eta egiten diren klaseak desberdinak dira: «Matematika eta hori dena badute, baina dena esperimentala izaten da. Horrez guztiaz gain, ebaluaketa beste mundu bat da, beste modu batera ebaluatzen dute, ez dago hemen bezala azterketarik».

AURKIKUNTZAREN BIDEZ, JAKINTZA. Ikasleek eurek aurki-

kuntzaren bitartez jakintza adierazgarrietara iristea da Pukklasunchisen beste xedea: «Benetan balioko duten gauzak sortzea nahi dute, eta ez hainbeste memorizatzea. Ez dira klase magistralak, hau da, irakaslea hitz egiten eta ikasleak isilik entzuten. Niretzako kontraste handia izan zen, ni hezkuntza horretatik heldu bainaiz, magistraletik».

Filosofia horretan, sormenak bereziko garrantzia du. Horrela, ikasleek zein irakasleek sormen lan etengabean egoten dira. «Dena oso sortzailea da. Koordinatzaile talde bat badago, baina dena denon artean egiten dugu. Asteartero irakasle guztiak biltzen gara eta astero dena eztabaidatzen da», azaldu du Cruzek. Malgutasuna ere eskolaren oinarri da. Esate baterako, eskolan programa bat finkatuta dago,

13


o012-015_on

23/2/10

18:44

Página 3

baina ikasle talde batekin programa horrek ez du funtzionatzen, talde horrek dituen ezaugarriak direla eta: «Niri hori gertatu zitzaidan. Hasi nintzenean, programak ez zuen ikasle taldearekin funtzionatzen. Beraz, hori komentatzeko aukera dago eta horrela edukiak aldatu». Pukklasunchisen hezkuntza taldeari egokitzen zaiola esan daiteke, beraz, eta ez alderantziz.

TREBETASUNA INDARTU . «Talde lanari buruz asko hitz egiten da. Taldeak aztertu egiten dira eta talde bakoitzak zer behar duen ikusten da. Asko hitz egiten da ikasle bakoitzaren trebetasunez», azaldu du Cruzek. Helburua, azken batean, hori da, gela nolakoa den ikusi, gelak oso anitzak baitira —down sindromea dutenak, autistak…—, zein trebetasun dauden aztertu, eta ondoren, horiek nolabait indartu. «Batzuk adibidez ez dira batere trebeak matematiketan, baina bai, ordea, 14

musikan; hortaz, hori indartzen saiatzen gara. Eta horrela gauza guztiekin». Badira, bestalde, Itsaso Cruzi eskola horretatik arreta deitu dioten hainbat gauza: «Ikasleek egin nahi dutena aukera dezakete, hau da, ez da guk ezagutzen dugun bidea, edo zientziak edo letrak». Horrez gain, hemen eskolaz kanpoko ekintzak izango liratekenak, Pukllasunchisen eskola orduen barruan sartzen dira. Esate baterako, txikitatik tailer produktiboak egiten dituzte: sendabelarrak lantzen dituzte, baratzak dituzte, olioa eta infusioak egiten dituzte, sukaldaritza eta aroztegi klaseak dituzte… «Hori guztia eskolako ordutegiaren barne, eta hori berezia da». Baratza pisuzko elementua da. Lau urterekin lur eremu bat ematen zaie eta lur hori eskola utzi arte beraiena da. Beraz, eremu horret an zer egin nahi duten euren erabakitzen dute: zer landatu nahi duten, hor ateratzen de-

narekin zer egin nahi duten… Irakasleak, gainera, Andeetako produktuak sustatzen saiatzen dira.

RIMANAKUY. Ikasle guztiek lau urtetatik DBH 5. Maila arte Rimanakuy (asanblada, kitxuaz) deitzen dioten kurtsoa dute: «Ikasleentzako eta eskolarentzako oso garrantzitsua da. Astero kurtso guztia ordu eta erdiz biltzen da, batzuetan gehiago ere, eta tarte hori hitz egiteko erabiltzen dute: nola sentitzen diren, arazoaren bat baldin badago komentatu egiten dute, irakasleak gairen bat landu behar dela ikusten badu landu egiten dute… Tutoretza antzeko bat da». Tutoreak aipatuta, horien lana oso garrantzitsua dela nabarmendu du Cruzek. Bikoteka lan egiten dute eta dupla izenez ezagutzen dira. Kurtso bakoitzak bi tutore ditu, eta ikasleek batekin edo bestearekin hitz egiteko aukera dute. Gauza guztiak elkarrekin egiten dituzte. Eskola horren beste berezita-

sun bat hizkuntzarena da, kitxua ematen dute, eta hori, «ez da oso ohikoa». Zerbait folklorikoa ez izaten saiatzen dira.

PE R U KO H E Z KU NTZA, ESKASA . «Perun, orokorrean, hezkuntzaren kalitatea ez da oso ona, nahiko eskasa da. Peru gisako herrialde bat kudeatzea oso zaila da. Minimo komunak hartu eta hortik hezkuntza curriculum nazionala sortu dute. Horrek, baina, ez du jasotzen Perun dagoen dibertsitate guztia». Horrek etorkizun handiegirik ez duela ikusita, eskualdeko curriculumak egiten ari dira. Pukllasunchisek curriculum hori dibersifikatu eta bertakora egokitzen saiatu dira. Horrez gain, eskualdeko curriculumeam Pukllasunchisek erakunde bezala parte hartzen du. «Batzuek diote eskola hau burbuja bat dela Peru batean, baina eskola honetatik ateratzen diren ikasleei jarraipena egin zaie eta ez dute arazorik izan», azaldu du


o012-015_on

23/2/10

18:45

Página 4

hezkuntzaalternatiboanagusia

Cruzek. Batzuk unibertsitatera joaten dira, hau da, beste sistema bat duten ikastetxetara, eta inongo arazorik ez dutela frogatu dute, ez ikasteko garaian, ezta ebaluaketa garaian ere. «Besteek esan ohi dute gure ikasleek taldean lan egiteko arazorik ez dutela, edo publikoan hitz egiteko; izan ere, gauza horiek eskolan landu dituzte. Antolatzeko trebetasunak dituzte, autonomia dute. Azkenean, eskola honetan bultzatzen diren baloreak dira». Pukllasunchis-en sistema alternatiboa Euskal Herrira ekartzeak funtzionatuko ote lukeen galdetuta, zalantza du Cruzek: «Ez nago ziur horrelako eskola alternatiboa den irtenbidea edo orain daudenak nolabait eraldatzea den bidea». Sistema hori Euskal Herrira ekarri edo ez, argi dago Peruko Cuscoko txoko horretan funtzionatzen duela, eta «ikasleak eskolan zoriontsuak dira. Sentsazio hori badago». 15


o016-019_on

26/2/10

15:11

Página 1

nagusia gizartean

EMAKUMEEK MARTXAN MOREZ JANTZIKO DUTE ESKUALDEA

Bost urte eta gero berriro heldu da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrira, «2010 arrazoik bultzatuta» eta, noski, eskualdean ere egingo zaio harrera. Martxoaren 11n dute Oarsoaldeko emakumeek Martxarekin hitzordua. Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 16


o016-019_on

26/2/10

15:11

Página 2

gizarteanagusia makumeen Mundu Martx ak morez jantziko du Euskal Herria. Hilaren 8an abiatuko da Iruñeatik eta toki berean bukatuko du Euskal Herriko bira, martxoaren 13an. Bien bitartean, hamaika txoko zeharkatuko ditu Martxak, mundu osoko emakumeen aldarrikapenak han eta hemen barreiatuz. Izan ere, Mundu Martxan bost kontinenteetako emakumeek parte hartzen baitute. Kultura, esperientzia, eta jatorri askotako emakumeak, baina guztiak helburu beraren bueltan bilduta: «biolentzia eta pobrezia eragiten duen egungo egoera bidegabea irauli eta bakea, justizia, berdintasuna eta elkartasuna oinarri izango duen mundu berria eraikitzea». Emakumeen Mundu Martxa iritsi aurretik eta martxoaren 8aren testuinguruan, ekimen asko izango dira eskualdeko herrietan, guztiak emakumeen eskubideak aldarri. Emakumeen Mundu Martxa abiatzen den hirugarren aldia da. eta Euskal Herrira bigarrenez heldu da. 2005eko maiatzean, harrera ezin beroagoa egin zitzaion eskualdean, eta ordukoak gogoan hartuta eta berrindartuta egingo zaio harrera Mundu Martxari bigarrenez Oarsoaldean.

E

2010 ARRAZOI MARTXAN

OARSOALDERA, MARTXOAREN 11N. Euskal Herrian Mar-

txa 8tik 13ra izango den arren, martxoaren 8tik 18ra mundu osoan antolatuko dituzte Mundu Martxaren baitako ekimenak. Euskal Herrian, Iruñeatik abiatuko da Martxa, Emakumeen Nazioarteko Egunarenekin bat eginez. Egun horretan, noski, ohiko mobilizazioak izango dira hiriburue-

tan, eta Martxa hartuko duten herri guztietan: Euskal Herria morez jantzi lelopean ekimenak antolatuko dituzte. Eskualdeko emakume taldeek Donostian 19:30ean izango den manifestaziora biltzeko deia zabaldu dute. Mundu Martx a, baina, hiru egun beranduago iritsiko da Oarsoaldera, hots, martxoaren 11n. San Pedrotik sartuko da gurera,

eta han batelariek egingo diote harrera, eta haurrek Agurra dantzatuko dute. Ondoren Lezo aldera joko du Martxak eta RENFEko biribilgunean Errenteria-Oreretako emakumeak batuko zaizkie. Nafarroa etorbidea zeharkatuta Oiartzundik etorritako emakumeekin bat egingo dute, Matxaingo biribilgunean, jarraian ErrenteriaOreretako Herriko Plazara joate-

LAU ARDATZ Prekarietatea, indarkeria matxista, elikadura arloko burujabetza

eta sexu eta ugalketa arloko eskubideak landuko dira bereziki Martxa bitartean

Itsasoz etorri zen 2005ean Mundu Martxa Pasaiatik Errenteria-Oreretara, eskualdeko emakume arraunlarien eskutik.

JAR RAITZ E KO. Emakumeen Mundu Martx a mundu osoko talde feministak biltzen dituen nazioarteko ekimena da, eta bi helburu nagusi ditu: emakumeen kontrako indarkeriarekin bukatzea eta pobreziarekin amaitzea, pobreziak emakume aurpegia duela jakina baita. Euskal Herrian lau ardatzen inguruan indarra jartzeko ekimenak antolatu nahi izan dituzte Mundu Martxaren baitan lanean ari diren Euskal Herriko emakume taldeek: indarkeria sexista; sexu eta ugalketa eskubideak; prekarietatea eta elikadura arloko burujabetza. 17


o016-019_on

26/2/10

15:12

PĂĄgina 3

gizarteanagusia

Printzipioak MARTXAREN DINAMIKA FEMINISTAREN PRINTZIPIOAK Demokratikoa, irekia, eta plurala. Erabakiak hartzeko parte-

hartzea eskatuko da, desberdinatsunak aberasgarriak dira eta partaide guztiek berezko ahotsa dute. Feminista. Feminismoaren balioak eta

filosofia dira ekintzen eta lanen oinarri eta helburu. Euskal Herri osokoa. Mobilizazioek eta talde

parte-hartzaileek, Euskal Herrian dauden errealitate desberdinak eta aniztasuna bilduko dituzte. Sarean. Martxaren helburuak

zabaltzeko, hala nahi duten emakumeei egokien iruditzen zaien moduan antolatzeko proposamena helarazte zaie, sare feminista ahalik eta gehien zabalduz. rua garraiatuko du furgonetak, herri bakoitzean egingo duen geldialdian emakumeek beren borroken testigantza idazteko aukera izan dezaten.

NAZ I OARTE KO B E STE HITZORDUAK. Mundu Martxa-

ko, han egingo baita Martxaren baitako Gipuzkoako ekitaldi nagusia, 20:00ak inguruan.

TESTIGANTZEN LIBURUA ETA M U RALAK. 2005ean, Mundu Martxarako patchwork erraldoia ehundu zuten Euskal Herriko emakumeek, eta hura zen, herri batetik bestera igarotzean lekukoa eta ikurra. Aurten, bestelakoa izango da emakume18

MURALAK

Herri bakoitzeko emakumeek mural bana margotuko dute, oihal handi batean irudi guztiak biltzeko ek erabiliko duten lekukoa. Martxa Euskal Herrian izango den bost egunetan emakume taldeek

muralak margotuko dituzte, norbere herrian. Ondoren muralaren argazkia egin eta Martxarekin batera ibiliko den furgonetan jasoko dute argazkia. Hango eta hemengo muralen argazkiekin oihal handi bat egin eta jantzi bat osatuko dute, urriaren 17an Kongon izango den ekitaldira Euskal Herriko biraren ikur gisa eramango den jantzia. Horrez gain, testigantzen libu-

ren baitako ekimenak, ez dira martxoan bukatuko. Izan ere, Europa osoko emakumeek beste hitzordu garrantzitsua baitute ekainaren 30ean. Istanbulen (Turkia) batuko dira Europa osoko emakumeak, hango emakumeei elkartasuna adierazteko. Aurten azkenekoz, Afrikan bilduko dira mundu osoko emakumeak, Kongon, Sud Kivun, Mundu Martxa bukatutzat emateko. Urriaren 17an izango da. Han bilduta, ÂŤgatazkan bizi diren emakume guztiei elkartasuna adierazi nahi die Mundu MartxakÂť. Bertako emakumeen ordezkaritza bat ere izango da Kongon.


o016-019_on

26/2/10

15:12

Página 4

gizarteanagusia

Eskubideak Eskubidea, emakumeak

izateagatik gure kontrako biolentziarik ez jasateko. Eskubidea, aktiboki parte hartzeko eta aintzat hartuak izateko jendarteko edozein arlo eta jardueratan. Eskubidea, lana baldintza duinetan burutzeko. Eskubidea, zainduak izateko eta emakumea izateagatik etxeko eta zaintza lanak egitera behartuak ez izateko. Eskubidea, laguntza sozialak eta ekonomikoak jasotzeko, hauek familia unitatepean egon gabe. Eskubidea, duintasunez bizitzeko gure bizitzako etapa bakoitzeko ezaugarriak kontuan hartuz. Eskubidea,elikadurarako, elikagaiak ekoizteko modua erabiltzeko eta duintasunez ekoizteko. Eskubidea, gure identitate sexuala edozein izanda ere, sexualitatea askatasunez bizitzeko. Eskubidea, gure gorputzaren inguruan askatasunez aukeratzeko eta erabakitzeko.

A N I Z TA S U N E T I K INDARRAK BATU. Nazioarteko

ekimen bat hirugarrenez antolatzea ez da marka makala, baina arrazoiak ez dira txalotzeko modukoak: «2008an Mundu Martxako emakumeak Vigon (Galizian) bildu ginen berriro, eta han oraindik ere martxan jarraitzeko 2010 arrazoi daudela ikusi genuen», esan dute. Nazioarteko ekimen batean parte-hartzeak duen garrantziaz galdetuta, argi dute eskualdean lanean dabiltzan emakumeek : «Batetik, emakumeen arazoak mundu osoan konpartitzen direlako, eta indarra edo borroka hori elkarrekin egitea garrantzitsua delako. Horrez gain, guretzako oso garrantzitsua da Mundu Martxan, Euskal Herria herri bezala aitotzea».

Festak eta aldarrikaprenak; biek izan zuten tokia 2005eko Emakumeen Mundu Martxan

Deialdiak OIARTZUN Martxoaren 6ra arte. Eskulanen

erakusketa liburutegian. Martxoak 4. Sahara eta

emakumea hitzaldia, 19:00etan, pleno aretoan. Hizlariak, Gurutz Irizar (Aminatou Haidarren erizaina) eta Garazi Hach Embarek.

Donostian. Martxoak 11. Mundu Martxari

harrera, eta ekitaldiaren ondoren, eskualdeko afaria Errenteria-Oreretan. Martxoak 12. Goizean Euskal

Martxoak 5. 19:00etan, pleno

Herriko Mundu Martxa herritik igaroko da. 18:30ean, Elikadura burujabea dokumentala eta hitzaldia.

aretoan, Identidad femenina hitzaldia.

Martxoak 13. Mundu Martxaren

Martxoak 6. 14:00etan bazkaria

bukaerako ekitaldira Iruñean eta hara joateko deialdia.

Intxixun eta 19:00etan Emakumeak kantari jaialdia pleno aretoan. Martxoak 7. 11:00etan,

21. Lilatona Donostian. Martxoak 8. 19:30ean,

Manifestazioa

ERRENTERIAORERETA Martxoak 2. 19:30ean,

autodefentsa ikastaroa Orereta Ikastolak Esmalterian duen egoitzan.

Martxoak 4. 19:30ean,

elikaduraren burujabetzari buruzko hitzaldia Mikelazulon, EHNEren eskutik. Martxoak 6. Herriko emakumeen

eguna: 10:00etan mural margoketa; 16:00etan Emakumeen Mus Txapelketa Arkaitzan; 20:30ean, Emakumeen Luntxa Orereta Ikastolak Esmalterian duen egoitzan. Martxoak 8. 18:00etan Herria

Morez jantzi ekimena Herriko Plazan. SAN PEDRO Martxoak 7. 11:00etan, herriko

haurrekin batera eta trikitilariek lagunduta kalejira; 11:30ean

frontenis pilotalekuan; 12:00etan, murala margotzen hasiko dira, baita Martxa San Pedrora iritsi bitartean kalean jartzeko bestelako materiala. Nahi duenak parte har dezake margoketan; 13:00etan tortilla patata txapelketa eta sari banaketa; 13:30ean, ekitaldia eta 14:30ean, luntxa. Martxoak 11. Martxa San Pedrora

iristean, batelariek egingo diote harrera. Ondoren, auto karabanan Lezo eta Errenteria-Oreretara joango dira San Pedroko eta Trintxerpeko emakumeak. San Pedroko muralaren argazkia ErrenteriaOreretan itsasiko dute. 19


o020-024_on

1/3/10

16:07

Página 1

nagusia JOSE ANGEL TORRES Geologoa

Harriak gure iraganaren eta garapenaren zati dira” Testua: Goiatz Labandibar Argazkiak: Itsaso Garayar

ose Angel Torresek (Donostia, 1959) pasioz hitz egiten du geologiaz. Eta, pasioak agintzen duenean ohikoa denez, Luberri Geologia Interpretazio Zentroko sortzaile eta kide honi entzutea plazer hutsa da.

J

Nolatan zaletu zinen geologiara eta palentologiara?

Zaletasun gehienak bezala, familian dauka iturburua. Etxean mendira joateko zaletasun handia zegoen, asteburutan joaten ginen. Natura, paisaiak, toki berriak, loreak, landareak, harriak… ezagutu nituen. Beti dago zerbait jakinmina pizten dizuna. Gogoan dut lau bat urterekin Urbasara eraman nindutela eta 1.000 metroko garaieran nengoela, itsasotik nahiko urrun, lurra maskorrez beteta zegoela konturatu nintzen, hondartzan bageunde bezala. Nola zitekeen han egotea haiek? Zergatia jakin nahi nuen. Garai haietan ez zeuden orain adina biblioteka, Internet, dokumentalak… Jendeak kinielan eta futbolean zuen interesa. Geologian eman nituen lehen urratsak. Donostiako San Telmoko milaka gauzen artean, txoko batean historiaurreko beira-aras batzuk zeuden. Goialdean, Aranzadiko bulego batzuk zeuden, laborategiare20

kin, biltegiarekin eta bibliotekarekin, interesgarria hori zen, erreferentziazkoa. Bazkide izanda han artxibatuta zegoen materialera hel zintezkeen. Baita ere, mendira joaten zinen gauzak bilatzera. Geologia ikasketak meatzaritzara eta harrobitara bideratzen zituzten orduan, ez ikerketara. Oso gaztetan lanean hasi nintzen bulego batean. Bi gauza eman zizkidan lanak: soldata eta denbora librea nahi nuena egiteko. Nire kabuz, erabat autodidakta, ikerketak egiten hasi nintzen. Gero, unibertsitatearekin harremanetan, hobetzen joan nintzen. Ez naiz inoiz hontatik bizi. 12 urterekin jarri zinen Aranzadirekin harremanetan, eta oraindik hantxe segitzen duzu.

Paleontologiako Departamentuko kide naiz, eta Zuzendaritza Batzordean ere banago. Azkenean, jende asko ezagutzen duzu. Bakoitza bere gaiarekin liluratuta, oso jende interesgarria. Norbere arloan jakinduria handia dute. Zenbatetan entzun duzu: «Harriak besterik ez dira-eta!»?

Askotan. Eta gutxietsiz: harriek deustarako balio ez balute bezala! Oso garrantzitsuak eta interesgarriak dira, gure iraganaren eta garapenaren zati direlako.


o020-024_on

1/3/10

16:07

Pรกgina 2

paleontologia nagusia

21


o020-024_on

1/3/10

16:08

Página 3

paleontologia nagusia

Aiako Harriaren inguruan mito asko daude eta horiek gezurtatzen saiatzen gara” Aiako Harria Euskal Herriko lehenengo adierazpen geografikoetako bat izan zen. Oraindik ezezaguna al da?

Mito asko daude. Saiatzen gara horiek gezurtatzen. Jendeak uste du Aiako Harria dela Euskal Herriko harrokarik zaharrena. Zaharrenetarikoa da, baina Larra ingurua (Nafarroa) zaharragoa da. Horrek ez du esan nahi garrantzia gutxiago duenik, Euskal Herriko historia denek osatzen dute. Baita ere esaten da sumendi bat zela, duen itxuragatik. Desmitifikatu behar dugu: sumendia lur barrutik azkar batean ateratzen da, kea eta laba jaurtiz. Aiako Harria granitozkoa da: harroka igneoa da. Lur barrutik dator, baina prozesua askoz motelagoa da. Gaur egun ezagutzen duguna milioika urtetako prozesuaren 22

Oarsoaldea toki pribilegiatua da, toki txikian gauza asko dagoelako konzentratuta”

Material tonak pilatu ditugu Luberrin, baina ez dugu hori guztia erakusteko nahikoa tokirik”

ondorio da. Oso berezia da, Euskal Herrian gisa horretako bakarra, oso zaharra. Oso ikertua dago. Ez dagoenez granitozko formaziorik hurbil, aditu guztiak hona etortzen dira. Ikertzaile espezializatuagoak ere etortzen dira, Islandian, Pirineotan, Australian, Guadarraman… daudenekin alderatzeko.

ruan, duela 400 milioi urteko urpeko fauna topatu dugu, oso fauna primitiboa, izugarri ongi kontserbatua. Aiako Harria Parke Naturalean topatu dugu Gipuzkoako flora aztarnarik zaharrena ere, Oiartzungo mugatik oso gertu, Irunen. Ziur nago Oiartzunen ere Irungoa bezain flora zaharra topatuko dugula.

Oarsoaldeak aberastasun geologiko handia omen du. Zertan oinarritzen da baieztapen hori?

Beraz, zorteduna zara hemen bizi zarelako?

Pribilegiatu batzuk gara. Hain toki txikian gauza polit eta berezi asko dago kontzentratua. 13 kilometroko lerro zuzen batean, Aiako Harritik itsasora, aro geologiko guztietako harriak eta mineralak ditugu, eta fosilak daude, aro bakoitzeko bizitzaren aztarnak. Oiartzunen, Aiako Harria ingu-

Egia esan, bai. Nire lehenengo ikerketa serioa Oiartzunen egin nuen, harrobi batean. Eta urteen buruan, Donostiatik Oiartzunera etorri nintzen bizitzera; harrobi horretatik hamar metrotara bizi naiz! Atzetik dabilzkit fosilak! Duela gutxi, Baryonix dinosauro baten hanka berregin duzue, historian lehen aldiz. Nolakoa izan da prozesua?

Dinosauroak ikertzen urteak daramatzagu. 1975ean hasi ginen Errioxako dinosauro aztarnekin. Ordura arte, dinosauroen erreferentziak beti Ameriketako Estatu Batuetan, Gobiko basamortuan edo Hego Amerikan zeuden, oso urruti. Behin, Errioxan, harroka batzuen estratoetan markak ikusi genituen. Erdi-txantxetan hasi ginen, ez genuen uste dinosaurioez hizketan bukatuko genuenik. Zuloa oso berezia zen, elefante oinatz bat zirudien. Metro erdi bat aurrerago beste elefante oinatza zegoen, eta aurrerago beste bat… Urduri jartzen hasi ginen: ezin zuen kasualitatea izan! Aztarnak zirela genekien, baina ez zerrena! Marka gehiago topatu genituen. Ikertzen hasi ginen, dinosauroak zirela konturatu arte. Historiaurreari buruzko adituekin harremanetan jarri ginen, baina ez zuten dinosauroen berririk Errioxan eta Euskal Herrian. Aztarnak bilatzen, planoak egiten… hasi ginen. Aztarna asko topatu genituen: bi hankatako eta lau hankatako dinosauroak… Morfologikoki ere ezber-


o020-024_on

1/3/10

16:08

Página 4

paleontologia nagusia

dinak: hiru behatzekin, laurekin… Ikertzen, publik atzen… hasi ginen. Aztarnategi asko topatu ditugu, material asko pilatu, oso ongi gorde… Duela bost urte, Errioxan Paleontologia Interpretazio Zentroa inauguratu genuen, eta han daude bildu ditugun dinosauro aztarnak. Zorte handia izan dugu Baryonixarekin, oso animalia arraroa da eta modan dago. Orain arte, Ingalaterran bakarrik agertu da, animalia bakarra, eta ez osorik. Arraroa da: atzapar luzeak, arrain hondakinak zituen barruan –arraroa, dinosauroak haragijaleak direlako–. Atzaparrak arrantzarako zituen! Matalezur bat harrapatu genuen, baina ez genion antzik hartzen. British Museumekin harremanetan jarri ginen eta gure matalezurra eraman genien. Baryonixa deskubritu zuen doktorea, Angela Milner, lehenengo egunean konturatu zen zer genuen, baina desesperatuak ikusi gintuen arte ez zigun erakutsi jasota zuen matalezurra, gurearen berdin-berdina. Beraiek zuten matalezurrari gurearen zati batzuk falta zitzaiz-

kion, beraz anatomikoki ere deskribapena osatzen lagundu dugu. Elkarlan oso ona izan dugu. Dinosauro ingelesak hanka ez zuen osorik. Errioxan, berriz, milaka aztarna topatu dira, eta hezurrik, apenas. Aurkitu dugunaren artean, hanka dugu. Ziurrenik, ez da bakarra izan milaka oinatz horiek egin zituena, baina esan dezakegu espezie hau ugariagoa zela Errioxan Ingalaterran baino, ekosistema oso ona zelako.

bai al zegoen?

rik handiena al da?

Aztarnarik hurbilenak Araba hegoaldean topatu dira. Agian bazeuden, baina ez dira agertu. Gasteiztik nahiko hurbil zegoen itsasertza orduan eta han dinosaurioak bazeuden: hezurrak eta arrautzak topatu dira. Baina dinosauroak honuntz zetozenean, meteoritoa erori zen eta dinosauroak desagertu ziren. Dinosauriorik «gazteenak» dira hemen topatu direnak.

Pazientzia eta irudimena, biak. Pazientzia asko behar da gauzak bilatzeko. Irudimena, zerbait deskubritzeko pista txikiei kasu egin behar delako. Eta zortea! Oso garrantzitsua da. Laborategian sartuta bazaude eta mendira jotzen ez baduzu, ezinezkoa da ezer bilatzea. Pazientzia, bilatzeko gogoa eta jendearekin harremana izan behar da, elkar laguntzeko.

Eta Oarsoaldean dinosaurorik

Pazientzia geologoen bertute-

Luberri Interpretazio Zentroaren proiektua nola jarri zen martxan?

Eskualdea biluzik Luberriren azken dibulgazio lana Oarsoaldeko mapa geologikoa egitea izan da. Bi urteko proiektu baten azken ginga izan da. Mapa horretan, Oarsoaldean aurki daitekezkeen aro geologiko guztiak ikus daitezke, zein garairi dagokion adierazita, kolorez adierazita. Eskualdean zaharrena Aiako Harria eta haren inguruak dira (Arditurri, Bianditz…). Berriena, berriz, hiriguneak dauden lurzorua dira. Hala ere, gaztetasunaz hizketan ari garenean ere, milioika urteko historiaz ari gara. Mapa geologikoak azaltzen duena multimedia euskarrian ere eskuragarri dago Luberrin. Lu amonitearekin, Interpretazio Guneko maskota, hiru hizkuntzatan bisita gidatua egin daiteke ErrenteriaOreretako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo lurraren historian barrena. Gure historia geologikoaren bidaia bitxikeriaz josita dago. Ba al zenekien San Marko eta Txoritokieta koralezko arrezifeak zirela?

Proiektu piloto bat izan zen inguruan. Aranzadin material pila genuen. Irakasle asko etortzen ziren galdetzera ea non ikus zitezkeen, eta hurbilena Arabako Natur Zientzia Museoa zen. Hutsunea ikusten genuen, instituzioen aldetik ez zegoela laguntzarik… Museo bat egiteko denbora eta gogoa behar da. Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri ginen. Ez zekiten zeinen garrantzitsua zen hemengo aberastasun geologikoa. Liburu bat egiteko eskatu ziguten Oiartzungo ha23


o020-024_on

1/3/10

16:08

Página 5

paleontologianagusia

raneko geologiaren gainean. Asko gustatu zitzaien, harrituta gelditu ziren. Hurrengo urtean, bideo bat eskatu ziguten. Hura ere asko gustatu zitzaien. Udalak galdetu zigun ea non ikus zitekeen agertzen zena: inon. Dirua eta lokala bazegoen, elkarlanean, erakusketa iraunkorra jartzeko aukera bazegoela esan genien. Museoaren diseinua guk egin genuen, gaia ezagutzen ez duen enpresa batekin ez ginelako inoiz inora helduko. Lokal bat guk erosi genuen eta Udalari bazterrekoa erosteko eskatu genion. Merkea eta oso duina izan da emaitza. Lagundu digun bakarra Oiartzungo Udala da, harreman ona dugu beraiekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak publikazio eta proiektu puntualetarako laguntzak ematen dizkigu. Dibulgazioa da zuen ardatz nagusia. Milaka milioi urteko historia era ulerkorrean azaltzea erraza al da?

Talde ona dugu. Luberri ez da gune itxi bat, daukaguna ahalik eta hoberen hedatzen saiatzen 24

gara. Material asko dago, guk geuk egina. Egunerokoan hiru gaude hemen, baina laguntzaile taldea askoz handiagoa da. Harreman asko duzue beste museo edota interpretazio Zentroekin. Zertan oinarritzen da zuen arteko harremana?

Elkar ezagutzen dugu ikerketetatik, elkarlanetatik, lan eremuetatik… Oso aberasgarria da harremana denentzat, elkar laguntzen dugu. Materiala eta informazioa elkarbanatzen dugu. Oso produktiboa da. Giro ona dugu, familia txiki bat gara. Indusketak egitera deitzen banaute, libre badut, banoa! Eta besteak ere bai. Nolako etorkizuna du Luberrik?

Errekurtso et a toki gehiago behar dugu. Altzari guztiak diseinatu ditugu, beira-arasa eta biltegi izan daitezen. Material tonak ditugu Luberrin, dinosauroak ere bai, baina ez dugu tokirik jartzeko. Materiala gordetzen jarraituko dugu garai hobeak iritsi arte eta baten batek proiektua zabaltzen lagundu arte. Erakundeek ez

dute interesik. Donostiara Europako Batasuneko ministroen bisitan gastatu den diruarekin bakarrik auskalo zenbat gauza egin ahal izango ziren! Gure proiektuak ez dira utopia, ez dugu ezinezkorik eskatzen. Karboniferoari buruzko erakusketa duzue jarrita orain. Zer moduzko harrera izan du?

Ikastetxeak etortzen dira batez ere. Orain, ohiko erakusketaz gain, gehigarri txiki bat dugu. Aiako Harrian et a hemendik kanpo jasotako materiala jarri dugu ikusgai, lotura ikusteko. Materiala kanpoko bizpahiru unibertsitaterekin elkarlanean bildu dugu, denon arteko proiektu bat da. Mikroerakusketa da, dugun materiala kontuan hartuta! Baina edo inoiz ez dugu ezer egiten edo dagoenarekin moldatzen gara. Geologo edo paleontologo gisa, zer gustatuko litzaizuke aurkitzea?

Asko gustatuko litzaidake dinosauro bat aurkitzea hemen inguruan, nahiko hurbil behintzat. Jendeak beti pentsatzen du oso zaila

dela gauzak topatzea, baina ez da: borondatea, pazientzia, bista, gogoa eta denbora behar da. Ez da Wyomingeraino joan behar, non bilatu jakin behar dira. Aurkikuntza horiei merezi duten balore zientifikoa eman behar zaie: aztertu, klasifikatu… Emaztea ere Luberrin burubelarri sartuta dago. Etxea fosilez beteta, oporrak indusketetan, semeak ‘Jurassic Park’ ikusten… imajinatu behar al zaituztegu?

Eskerrak hala dagoen, bestela dibortziatuta geundeke! Fosilak baditugu etxean eta oporretan ere joaten gara indusketetara, baina semeek ez dute oso gustuko mundua. Zaharrena arraunean aritzen da, eta ez du bokazio gehiegi mundu honetarako. Gazteenarekin itxaropena badut. Baina, ez nau kezkatzen. Harrobi ona dago, gazteek interesa badute. Bisitan etortzen diren ikastetxe guztietan beti dago ikasleren bat edo beste oso interesatua, galdezka, materiala ekartzera etortzen dena…


o025_on

26/2/10

11:41

PĂĄgina 1

gizarteallarrugorritan

EGOITZ ETXARRI Allerruko entrenatzailea

“

Aulkian nagoenean erabat eraldatzen naiz� Testua eta argazkia: Olatz Mitxelena

gustuko dut. Hori da niretzako garrantzitsuena. Futbol zelaitik kanpo zein zaletasunek lapurtzen diote denbora Etxarriri?

llerruko entrenatzailea da duela hiru urtetik Egoitz Etx arri (S an Pedro, 1976). S anpedrot arraren entrenatzailea izan zen lehen, bere jaioterriko taldearen gidari, baina azkenaldian bizitokia duen herrian ari da entrenatzaile, Lezon. Gaur egun sei t alde gidatzen ditu, haurrenak nahiz helduenak, eta tarteka Realerako lan egiten du baita ere. Futbola du gaur egun, ia bete-betean, lanbide eta pasio.

A

Ba, oraintxe ez dut denborarik neretzako. Ikasten hasi naiz, haurrekin ari naiz Eskola Kirola programaren bitartez... Nire ordu gehienak futbolak edo kirolak dute hartuta. Bestela, lagunekin egotea eta parrandak egitea gustatzen zait, naiz eta ez naizen askorik egoten. Gauza handirik ez. Gutxirekin konformatzen naiz. Txirrindularitza ere oso gustuko duzu?

Bai, txirrindularitza asko gustatzen zait, baina ez dut denborarik.

Plazeta hala sanpedrotarraren zelaia. Zer nahiago?

Eta arrauna?

Arrauna ez. Gazteetan bai, baina orain elitista bihurtu da eta jada ez dauka lehen zuen xarma hori. Lehen herrikoak ziren arraunlari guztiak. Niretzako asko galdu du. S an Pedro Kontx an s artu da azken bi urteetan eta hala ere ez naiz joan, pentsa... Kontuan hartu behar da Lezoko jaiak direla ere.

Kar, kar, kar, .... sanpedrotarraren zelaia, noski, zalantzarik gabe. Puntu bakarreko aldea duzue sailkapenean Allerruk eta Sanpedrotarrak. Ez al da nahikoa susmagarria zuri-berdeen gidaria zu izanda?

Ez, ez... Bakoitzak berea begiratzen du. Argi dago nik Sanpedrotarra asko maite dudala, baina une hauet an zapaldu behar badut, zapaldu egingo dudala zalantzarik ez dut. Zentzu horretan ez dut inolako arazorik. Nola definituko zenuke zure burua partida bitartean, aulkian zaudela?

Pufff...!!!. Ni oso lotsatia naiz, baina aulkian erabat eraldatzen naiz, eta ezin naiz geldirik egon, beti hizketan, eta batzuetan epailea menperatu nahian ere. Hori zen hurrengo galdera. Nolako harremana duzu epaileekin?

Nik uste dut aldatu egin dudala, baina oriandik ere une batzuetan burua galtzen dut. Hala ere, uste dut San Pedron nengoenean gaiztoagoa nintzela. Orduan gehiago berotzen ginen. Epaileekin geroz eta hobeto moldatzen naiz. Lagunak ere baditut. Sanpedrotarra Erregionalera igo zenuen. Noizko Allerruren igoera?

Kar, kar... agian inoiz ez. Urtero kristoren ilusioarekin hasten naiz baina,... Klubak oso ondo egiten du bere lana, baina agian ez jokalariek ez eta entrenadoreak ez

dugu nahikoa maila gorago igotzeko. Zer du erakargarri hamaika mutik baloi baten atzetik korrika ikusteak?

Neskek kasurik egiten ez digutenez, baloiaren atzetik ibili behar.. Kar, kar.... Nik, egia esan, gozatu egiten dut haurrak jolasean ikustean edo partida polita irteten denean. Futbola garai bateko zirkoa bezalakoa da. Zabor asko saltzen digute, baina zerbait badu: taldean sortzen den harremana, leihakortasuna... Gero eta indibidualistagoak gara eta talde zentzua

Zer eramango zenuke Lezotik San Pedrora eta zer San Pedrotik Lezora ekarri?

San Pedro ekarriko nuke Lezora, zuzenean. Hemendik hara? Nik uste dut San Pedro oso ondo dagoela dagoen bezala. Ezin da hobetu. Zer eman dizu San Pedroko pilotalekuak Lezok sekula ezin emango dizuna?

Txikitako gaiztakeri puntu hori, bihurrekiriak... nahiz eta ni haur txintxoa izan. Lagunak egin ditzakezu oraindik, baina zaila da txikitakoak errepikatzea. 25


o026-027_on

26/2/10

12:08

Pรกgina 1

hilekoirudia Sabecokolangileakh

Lortu dute, irabazi dute Ez da ohikoa gaur egun langileen greba batek 16 hilabete irautea. Ia urte eta erdi eman dute borrokan Errenteria-Oreretako Sabeco merkatalguneko langileek, baina hainbeste sufrimenduk eta nekek izan du ordainik. Akordioa lortu zuten langileek lehengo otsailaren 16an, eta honez gero lanean dira, hasieratik aldarrikatu dituzten lan baldintzak lortuta, duinatsunez, esker onez eta harro. Argazkia: Aizpea Amas

26


o026-027_on

26/2/10

12:08

Pรกgina 2

hilekoirudia Sabecokolangileakh

27


o028_on

1/3/10

18:22

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Urduri zabiltza aspaldian. Ez hainbeste kezkatu, hartu kontua lasai eta berez itzuliko da guztia bere bidera. Udaberria ate joka dugu. Baliatu eguraldi ona, paseatzeko, pentsatzeko eta lasaitzeko. Ez zaizu damutuko. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Berriro ere ari zara. Gaizki pasatu zenuen lagunekin eztabaidatu zenuen azkeneko hartan, baina azkenean arrazoia zutela onartu behar izan zenuen. Jarrera ere aldatu zenuen, baina azkarregi ahaztu eta itzuli zara lehengora. Erne ibili edo konturatzerako zuloan izango zara beste behin. Aries.

(Martxoak 21–Apirilak 20). Urtebetetzea ospatuko duzu laster. Ez itxaron azken unera arte eta hasi pentsatzen nolako jaia egin nahi duzun aurten, halako urte oparoa gehien maite dituzunen ondoan ospatzea merezi du eta! Eta, bide batez, saia zaitez iaz baino originalagoa izaten. Etxekoek estimatuko dute. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Eskapada ederra egin zenuen aurrekoan. Kontuz ibili eta arreta jarri zaintzen zaituztenei. Badazu zure burua zaintzen hasteko garaia. Jarri horretan lehenbailehen, bizitzak merezi du eta!!

28

Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Pertsonalitate bikoitza duzula leporatzen dizute maiz, eta zuk bikoitza baino anitza duzula erantzun ohi duzu. Txantxa gisa onar daiteke, baina kontuan hartu zintzotasuna eta gardetasuna gehienok estimatzen ditugun baloreak direla. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Noiztik ez zara irten parrandan? Noiz joan zinen azkenekoz kontzertu batera? Et a mendira? Zer gertatu da zure bizi pozarekin eta gauzak egiteko betitik erakutsi izan duzun grinarekin? Animatu zaitez eta itzuli lehengora, ingurukoak zure hutsunea betetzen asmatu ezinik dabiltza eta! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Udaberria oraindik hastear eta zu jo eta su udako planak prestatzen. Burua oporretan baino ez duzu. Hala ere uda lasai igarotzeko, hobe zenuke egunero tarte bat ikasketei eskaintzea. Jarri horretan berandu baino lehen eta oporrak gehiago gozatuko dituzu. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Hau da hau mark a zurea! Urtea asmo honez beteta hasi zenuen. Erretzeari utzi, kirola egin, ikasketekin serio jarri, ingelesan sakondu eta frantsesa ikasteko hizkuntz eskolan izena emango zenuen. Martxo-

an gaude, hots urtea abiatuz geroztik hiru hilabete baino ez dira pasatu eta dagoeneko asmoen erdia baino gehiago ahaztu zaizkizu. Hala jarraituz gero, sinesgarrit asunik ez duzu izango. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Kontent dituzu senideak, pozik lagunak eta harro bikotea. Zer gehiago eska daiteke?. Azken urteetako ahalegin kontaezinen emaitza jasotzen ari zara, eta denak pozik gaude, merezi duzu eta! Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Temati zarela badakigu, eta gehienetan zure alde jokatzen du horrek, baina erne!, askotan merezi ez duten kontuetan energia gehiegi xahutzeko joera izaten duzu eta. Ekin aurretik hartu tartea hausnarketarako. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Noiztik ez duzu suaren inguruan gaubelarik egin? Noiztik ez egunsentiaz edo ilunabarraz gozatu? Naturaren beharrean zabiltza, eta kontuan hartu horietaz gozatzeko ez dela zertan oporren zain egon behar. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Sentitu, pentsatu, ekin!!!.... dio Euskal Herriko pailazo ospetsunene leloak. Ez litzaizuke gaizki etorriko leloa zure egingo bazenu. Hausnartu bai, baina sentitu eta, batez ere, ekiteko zailtasunak dituzu.


o029_on

26/2/10

13:11

Página 1

azken balada Denen ahotan den krisia hartu dute hausnarketarako gai Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Exteban Martiarena eta Ander Lizarralde bertsolariek.

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Krisiaz gora eta behera

A

rkaitz Oiart z a b a l ‘ X a m o a ’.

Karnabalak alletu ttuk. Kaldereruk pasiatzen ai ttuk, zakateken kalderilla guziya buruko pañolotik zintzilik zakatekela. Krisiya ta k arnabalak. Krisiya «brote berdez» mozorrotua. Hiru milloi langabetu, mamuz mozorrotuk, zorrek zomorrotuk. Karnabalak urte guziyan izaten ez gattukena izateko omen ttuk, biño etzekit aurtengua eztuken sekula biño gu-ago izateko garaia, bestela re nahiko gauza mozorrotzen zizkiutek eta; ez Ander?

Ander

Lizarralde.

Garai batin, karnabalak, estatuai kritika itteko erabiltzen men tzizkin gizartik leku askot an. Gaur egun, parranda itteko aitzakiya duk, rebeldia puntu hoi itzaliya ziok. Krisiyan asuntu horrek, nei parreguria maten tzik. Españiko ekonomia 0,1 hazi dela san tzin lehengo batin

ilustratu batek. Hoi duk realidadia, eskala jasaneziñin hazitzen ez gattukenin krisiyan gaudek, parregarriya... Behin kubano batei krisiyai buruz hitzein, ta parra in tziken muturrea, ta ez kubanuk beti parrezka ai dilako. Igual, burua zulotik ate ber genikek ta ingurura beitu... Exteban Martiarena.

Inauteriyak eta krisiya, a ze koktela! de p... madre bizi ganan bi adierazpen. Bizi dugun (eo gattun?) gizarte hontan, ezkertiarrenare burgesa duk: urtian zihar eskiatzallez ezpaduk, sagardozalez mozorrotzen gattuk, eo turistaz, eo surflariz, eo mendizalez, eo termazalez, motorzalez, raftinzalez, parapentistaz... mozorrotzen gattuk. Markako arropaz jantzita, noski, urtero «kapritxozko» (luxuzko ) bizpahiru mozorro ezberdin erabiltzen ttiyau, arrotasunez, normalt asunez. Krisiyak krisi. Nike kubatarra, eo haitiarra, eo somaliarra, eo afganoa, eo... banitza eta krisiyai buruz hizketan entzun-

go banu, nearrai utzi ta parrez hasiko niyuke, Xam. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Ojala hala ai

badia, aspaldiko partez par pixkat in dezakete! Absurdua yuke krisiyai ikuspegi hortatik beituta ez ados eotia zuekin, noski badaudela gu biño okerro daudenak munduan, seurasko Somalia eo Kuba eo Haitiraño jon berrik gabe gaña. Magnitude desberdiñetakuk, biño hemen e bazeudek gaizki pasatzen ai ttukenak... Auzuan beitzia aski duk, ta 30 urtian arotz izan duken bizilauna goizetik gabea lanik gabe geatu dukela ikusiko yeu. Oan att ak ibiltzen tzin buzo azul marinua semik atea dik karnabaletan, ta atta pozik gaña 30 euroko disfraza etziokelako eosi ber izandu! Ander Lizarralde. Arrazoi guziya dakak Xamoa. Krisiya, gizarteko drama izatina gezurra duk, izane, krisi garayin e, denetik ziok gizartian, funtzionayuk lasai zioztek, ze esanik ez politikuk, enpresayuk... Ez duk

gizarte drama, miño bai drama personal askon batuketa. Nei grazi haundina itten tzikena duk, larrialdi kolektibu hau ez dela arazuan muña konpontzeko, baizik arazua ekarri ziuken sistemai ahal bezela eusteko. Sinestazi ziutek, ezarri ziutekena dukela bizi aukera bakarra, ta hoi duk beayen garaipena. Beste mundu bat posible duk, miño bayau nahiko lan norbere burua eraldatzen gizartia eraldatzeko! Exteban Martiarena.

Gutxit an gert atzeuk, miño hiruak norabide berin ai gattuk arraunin . Halare, xaltxako perrejila izan nahi dit, beste behin: Gizarte hau inposatu ziutekela salatzen yau; aberatsak larrutuz, dirua jainkotua don gizarte bateko biktimatzat jotzen yau gue burua, gauza larriya duk, errua «beana» (guria inolaz ez), sistema aldatu berra ziok... Bi galdera: gizarte hau aldatzeko ze itten dugu? Ze gizarte mota nahi dugu? Enfin...

29


o030_on

26/2/10

18:02

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak Begoña Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2

Soluzioak

9 8 7 6 5 4 3 2 1

1

2

3

4

R T A T I 5

6

7

8

9

10

11

A I R E A N

11

10

10

11

A O R A

9

I M U Z A R U T A P U K A I N E R A R A K OT I U T E U Z E T

8

U K A O A T S R E A R A O T Z T U T Z I A N O T A I Z R U T

7

T A P A K

6

K A A B S E E R O P I N K A O K R A R L

5

E S T R X E L G I A Z R A A R T R E A G U A

4

12

3

12

GURUTZEGRAMAK

12

MENDATEAK Zeharka

Goitik behera

1. Erregutu. Ernamuin, adaska. 2. Oztopo. Ald. buruhaustea. 3. Hamar. Temati, burugogor. Errep, bular. 4. Hitz. Ald, gaixo. Pixka, pittin. 5. Eguraldi. Gateizko auzoa. Bokale. 6. ** Betelu eta Lekunberri artean. Ald, Auñamendiren erdarazko izena. 7. Jainko egipziarra. Nitrogenoa. Erriberako hiriburuan. 8. Lapitz. Ekialdeko herrialde gatazkatsua. 9. Amildegia. Ald, aitaren aita. 10. Eako. Txipiroiaren antzekoa. Ald, gogoratu. 11. Sasoiz, orduan. Bokale. Derrigorrezko edari. 12. Ald, zenbakia. *** Aramaio eta Legutioa artean.

1. *** Idiazabal eta Altsasu artean. Uranioa. 2. Estrontzioa. *** Etxarri eta Lizarra artean. 3. Ald, larrialdiak, premiak. Itsaspeko lore bitxi solidoa. 4. Ald, emakume izena. Euskarriak, hankak. Roetgena. 5. Eskaini eta eman. Kontsonantea. Estalkiak. 6. Azken bokalea. Oinatiko auzoa. Ald..., de Janeiro. 7. Euria geratu. Ald, emaitza biltzeko garaia. 8. Greziako irla. Ald, ugaria. Kontsonantea. 9. Beldurtiak. Zoro. Ezeztatzeko. 10. Ume hizketan eta errepo. Ura. Sufritu, jasan. Bokalea. 11. Ur bihurtu. Ald, eta herrikoia, batere ez. 12. Hegan. Ald, sasoia, garaia.

30


o031_on

1/3/10

16:13

Pรกgina 1

NEGU GORRIA

IZASKUN BERNEDO OLANO Datuak. 1981. Pasaia. Ibilbidea. Centro de estudios

cinematograficos de Catalunyan (CECCn, Bartzelonan) egin zituen ikasketak, besteak beste. Edizioan, errealizazioan, kamaralari gisa eta argazkilari laguntzaile aritu da lanean. Chanchillori buruzko dokumentalaren egilea da eta bideoklipak egiten ditu. Argazkilaritza du afizio. Horrez gain, zinemara joatea gustoko du eta Pearl Jamek eta urpekaritzak zoratzen dute.

Lizarraga Lizarrustiko begiratokitik ateratako argazkiak

31


o032-033_on

32

26/2/10

16:31

Pรกgina 1


o032-033_on

26/2/10

16:31

Pรกgina 2

33


o034_on

34

26/2/10

16:09

Pรกgina 1


o035_on

26/2/10

12:03

Pรกgina 1


o036_on

1/3/10

17:09

Pรกgina 1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.