ON36

Page 1

o001_on

19/7/07

19:10

Pรกgina 1

2007ko uztaila 36. zenbakia

MUNDUA

OINETAN IKER MURILLO DANTZARIA, PASAIATIK SUITZARA

KOTE CAMACHO Zinema marraztuz


o002_on

13/3/07

18:12

Pรกgina 1


o003_on

19/7/07

18:38

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ander Fernandez

Itxarotearen penak txaroten dihardu gazteriak. Abangoardiako lehenengo ilaret atik falt an dira gazte gehientsuenak. Kontestuaren, etorkizunaren obra plangintzarekiko axolagabe, erretaguardian lasai, eroso antza esperoan dihardu gazteak. Astea asteburuaren esperoan, lana dela eta. Bizkaieraz “behar” esaten diote, irizpide hobez. Asteburua heldu eta asteari muzin egiteko, ahazturaz ordaintzeko igarotakoa. Irtenbideak bilatzekoa izan dela beti gaztea, alternatibak, indarrez, ala inozentziaz, beharreri eta

I

ez “beharrari” erantzuteko zirkuloak sortzekoa. Eta ez horrelako ilusioez hutsik darabilkigun garai hauen tankeran. Errutinaren besoetan kulunka erosoan. Noiz babes ofizialeko etxe bat esleituko zozketan. Noiz nagusiarekin hitzegin eta oporrak adostuko, pare bat astez herria bistaz galdu eta bateriak kargatzeko. Berriro ere berera itzultzeko, gogo berrituz hori bai. Konforme. Horrela esleitu zaigunaren seinale, pozik hala nola. Eta bestela mozkor, neska edo mutil hark kasu egiteko esperoan.

Edo depresioak harrapatu ezkero pilulez gainezka. Arrazoi nahikoak badira, nahikoak esleitutako hori egokiago bihurtzearren gure kabuz lan egiteko. Badira tresnak, badira zirkuluak, bestela ere sor berriak. Eta zer egiten dugun galdetzean ez dadila izan lana gure laburpena. Asteburuak astean zehar egindakoak ospatzeko, eta ez ahazteko, daitezela. Pauso bat abangoardiaruntz, kutxatik datorren publizitateak dioen bezela; zer nahi duzu bihar? Baina kutxarik gabe.

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 36.a (2007ko uztaila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

05 Zutabeak.

20 Iker Murillo.

Joxe Juan Ugalde, Imanol Irizar, Ander Fernandez, Mikel Mendizabal edota Susana Martinen zutabeak.

Zuricheko Balleteko dantzari bakarlaria da; Iasone Paradak elkarrizketa ederra egin dio ONentzako.

24 Armonia.

nagusia

Pasai Antxoko elkarteak 100 urte baino gehiago ditu; aurtengo sanferminetan erakusketa jarri dute, urtero antolatzen duten Xake txapelketaren inguruan.

12 Kote Camacho. Julio Medem zuzendariaren azken filmeko marrazki bizidunak egin ditu Oiartzungo artistak.

12 20

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

24

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

19/7/07

11:47

Página 1

iritzia Puntua

Udal herrikoiak, herri udalak

ertsona oinarri duen kudeaketa publikoaren alde nago. Harrigarria da hori esan behar izatea, zenbaitetan, gero eta gehiago, publiko izenpean joera itxi eta pribatuko gestiogintza egiten delako. Aitzitik, pertsonarentzat gobernatu behar dute herri erakundeek, pertsonarentzat lan egin, gizatasunez, eta herritarra oinarri hartuta. Azken finean, herria gobernatzeko aukeratzen ditugu. Zezen plazara ateratzeko dagoen zezenaren zain, plaza erdian belauniko jarri banintz bezala abiatu dut artikulua. Baina hori esan beharra nuen: kudeaketa publikoa eta pribatua nahasten ari gara. Publikoak ez du, ez du izan behar, interes ekonomikorik. Publikoak ez du interes ekonomikoen morroi izan behar; ez du interes ekonomikoentzat lan egin behar; herriarentzat eta herritarrentzat baizik. Bide horretan ikusi nahi nituzke berriki aukeratu ditugun udalak eta Foru Aldundia. Lan itzela dute aurrean datozen lau urteotan. Gai zailak izango dituzte eskuartean: egunerokoaz gain, errauste planta, Jaizkibia, Pasaiako portua… Gertukoari dagokionez, azkenean osatu dituzte udalak, eta aurrera. Errenterian gobernu akordioa egin dute PSE-EEk, EAJk eta EAk. Pasaian gutxiengoan gobernatu beharko du EAE-ANVk. Oiartzunen eta Lezon, berriz, gehiengo osoak ematen duen lasaitasuna izango du ezker abertzaleko alderdiak. Hasierak ez dira amaieraren adierazgarri izaten beti, baina, ez ditut batere gogo txarrez hartu Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako udal gobernuen lehen mezuak. Oiartzungo Udalak, lehen udal batzarrean, hautetsien soldatak jaistea erabaki du. Aitor Etxeberria alkateak, lehengo alkateak baino %35 gutxiago kobratuko du; hilean, ia 1.500 euro gutxiago. Alkate ordeak, aurrekoak baino %24 gutxiago jasoko du.

P Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA

Demokraziaren gaitzak, demokrazia gehiagoz senda litezte. (Smith)

Maider Ziganda Pasaiako alkateak esandakoa da “parte-hartze foroak eta erabakitze foroak gauzatu behar direla”; eta Jaizkibia Elkartearen etorkizunaz, “pasaitarren beharrei erantzuteko baliabidea izatea nahiko lukeela”. Lezoko Udalak deialdi irekia egin die herritarrei eta elkarteei Santakrutz jaiak prestatze bidean, jai batzordea osatzeko. Gainera, jaietako diru laguntzak eskatzeko epea prentsaren bidez jakinarazi du udal berriak. Demokraziak izaera bat baino gehiago du. Bat, boto-emate hutsa da; botoa eman, eta jaso duen alderdiak nahi duena egitea. Beste bat, herritarrari parte hartzeko aukera ematea da; herritarrari udal gestioan esku hartzeko aukera ematea. Hori demokrazia parte-hartzailea da. Bigarrenaren aldeko apustua egin duela adierazi digu EAE-ANVk; parte hartzeko aukera eman die herritar guztiei, izan bere jarraitzaile edo ez. Azken lau urtetan ez dugu partaidetzazko atmosferarik izan paraje hauetan.

’KONTSENTSUA’. Errenterian “kontsentsu zabaleko ituna” egin dutela esan dute Udala osatu duten alderdiek. Egia da. Matematikari erreparatuta, hala da. Gainera, bertako egoera gehiegi ezagutu gabe, pozgarria iruditu zait udal gobernurako akordioan euskarazko komunikabide lokalak laguntzeko erabakia hartu izana edota alokairuzko etxebizitza babestuen parke munizipala sortzea. Bada, ordea, Errenterian arrisku handi bat: bototan bigarren indarra izan dena, azken lau urtetan itxurarik gabeko ilegalizazioa jasan duena, eguneroko udal-jardunetik kanpo uztea. Egoera horrek ez luke batere lagunduko herriko elkarbizitzan eta normalizazio politikoan. Bi hitzetan: herriaren izenean ala herriarekin. Horiek dira bi gobernu moldeak. Gobernu bilerak eta batzordeak, ateak itxita eta herritarrik gabe; ala, gobernu bilerak eta batzordeak, denon artean eta denontzat, demokraziaren oinarrizko definizioak dioen moduan. Jakina, herria eta herritarrak oinarri hartuta, inongo tentaziotan erori gabe, interes pribatu tentagarriak egon badaudelako. Eta galantak izango dira datozen lau urteotan. 05


o043_on

27/6/06

13:53

Pรกgina 1


o007_on

19/7/07

11:50

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Auzolana, tresna eraikitzailea

iztegiak esaten digunez, “auzokoen arteko elkarlana” da auzolana. Ez da tresna berri eta modernoa izango, baina horrek ez dio berez duen ahalmena kentzen, eta, aspaldiko asmakizuna izanagatik, ez dugu oraindik gure artetik erabat baztertu. Ia 7 mila milioi pertsonak osatzen dugu mundua (erraz esaten da!) baina, arrazoi batekin edo bestearekin, garai batean zein bestean, toki batean eta bestean, modu batera ala bestera, gizakioi elkartzea dagokigu. Kasu bakan batzuk kenduta, ez gara horretatik libratzen. Garai batean, gure mundutxoa auzoan hasi eta bukatzen zenean, auzolana zen elkarlanerako biderik erabiliena, baina auzoak eta herriak hiritartzen joan diren neurri beretsuan joan dira aldatzen elkarbizitzaren ereduak nahiz erlazionatzeko ohiturak. Gaur egunean, mundu zabala da gure auzoa eta, beharbada, ez dugu jakingo nor bizi den gure aldamenean baina, Interneten bidez, 500 edo 5000 kilometrora dagoena lagun egingo dugu. Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak deituta, hirugarren urtez jarraian sanjuandarrak auzolanean aritu gara ekainaren hasieran Alabortzako hondartza eta errekako inguruak garbitu, txukundu eta udako sasoirako erabiltzeko moduan jartzeko ahaleginean. Musutruk egiten den lan honen atzean dagoen helburu bakarra, hau da: erakundeen utzikeriaren utzikeriaz zabortegi bihurtuta dagoen inguru pribilegiatu bat herritarren eskura jartzea; azken finean, Alabortzako hondartza geure egitea. Ikuskizun aparta da adin guztietako ehun bat lagun ikustea, plastikoak eta egurrak biltzen, harriak mugitzen, belarra mozten… Horretan eman genuen goiza. Lana egin ostean sardin-jatea eta sagardo freskoa izan genuen sari, kantina zaharra zegoen tokian. Gero, haurrentzako jolasak. Trikitixa, gurekin izan genuen egun osoan. Gutxi batzuen artean kostata egiten dena, taldean eginez errazago egitea da auzolanak duen indarra. Ezinbestekoa da, horretarako, parte-hartzaileen borondatea eta gogoa. Auzolana festa giroan egiten bada, Alabortzaren kasuan bezala, magikoa

H Imanol Irizar

HILEKO ESALDIA “Erakundeen ardura dena herrotarron artean

ere gerta daiteke saioa. Badu auzolanak beste abantaila potente bat ere: guk geuk, geure eskuz eta geure kabuz egindakoa indartsuagoa dela, beste edozeinek egindakoa edo agindutakoa baino. Gainera, erakundeen ardura dena herritarren artean egiteak ageri-agerian uzten du erakundeen jarrera utzi, axolagabe eta batere lotsarik gabea. Jarrera duina, berriz, sanjuandarrena, beren lanaren bidez herria eraiki eta, aldi berean, kritika eraikitzailea egiteko agertzen duten gaitasuna eta prestutasuna. Urtero auzolanean aritzeak aukera aparta ematen du egindako lanarekin erakundeetara jotzeko eta elkarlana bultzatzeko. I. Alabortza Eguna ospatu ondoren, hainbat bilera egin ziren Udaleko eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin eta, ondorioz, gutxienez bi urrats txiki egin dira Alabortza biziberritzeko bidean. Batetik, mozioa. Udaleko zinegotzi guztien babesa jaso zuen 2006ko maiatzean Bonantza Auzo Elkarteak aurkeztu zuen mozioak. Bertan, besteak beste, Alabortza aisialdirako eremu izan zedin estudio bat egitea onartu zuen Udalak eta, horretarako, diru-partida bat bideratuko zutela ere erabaki zuten, esan bezala, zinegotzi guzti-guztiek. Beste urratsa, lanena izan zen. Foru Aldundiarekin izandako bileren ondorioz, lantxo batzuk egitea erabaki zuen Foru Aldundiak 2006ko ekainean: makinatzar baten laguntzaz harri handiak mugitu zituzten eta hondartzarako sarbidea errazteko arrapala egin zuten. Gainera, mareajearen jokaera aztertu behar zutela esan zuten hurrengo urratsak nondik nora joango ziren erabaki aurretik. Ez mozioak, ezta Foru Aldundiaren promesak ere, ez dute jarraibiderik izan. Sanjuandarrok badakigu, Alabortzaren gaia korapilatsua eta zaila dela bere gaineko eskumenak Portuko Agintaritzarenak direlako, baina, badakigu, baita ere, luze baino lehen Alabortzak aterabide duina eta behin betikoa izango duela. Eta hori lortzeko tresna eta bidea auzolana dela erabaki dugu sanjuandarrok. Udalean eta Aldundian gobernu berriak osatu dira oraindik orain. Erakunde guztiek dute erantzukizuna eta zeregina Alabortza biziberritzeko egitasmo honetan, eta horrelaxe gogoraraziko diegu Donibaneko biztanleok datozen hilabeteetan.

egiteak, agerian uzten du erakundeen jarrera axolagabea». 07


o008_on

19/7/07

18:17

Pรกgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

08


o009_on

19/7/07

11:54

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Susana Martin (Errenteria-Orereta)

Emakumeen betebeharra, gizonezkoen eskubide Susana Martin errenteriarrak gaur egungo gizartearen edertasun ereduak kritikatzen ditu idatzi honetan, baita generoen rol banaketa ere

MAKUME ILETSUAK. Hedabideak herrialde aurreratuez ari direnean, guztioi irudi bat –edo kontzeptu bat– datorkigu: ilararik gabeko anbulatorioak, hamasei hilabeteko amatasun bajak, gizon-emakume rubioek habitatutako etxeak, Haggen Dasz izozki goxo bat, familia bat telebistari begira... Niri, ordea, herrialde aurreratu kontzeptua entzuten dudanean, Alemaniara joandako lehen aldia datorkit gogora. Aireportuan, maletak iritsi bitarteko egonaldian, publizitate afixeekin baretu nuen ezinegona: bertan, emakume beltzaran bat ikusi nuen, hogeita hamabost urteren bueltakoa, aldaka boteretsua, goserik inoiz pasatu gabea eta ezpain gaina ilez beterikoa. Itzultzaileari galdetu genion, zer iragartzen zuen afitxa hark, pentsatuz ederrago izateko produkturen bat saldu nahiko zuela, sinistuta biboteko biloarena txisteren bat izango zela. Itzultzaileak, auto iragarki bati zegokiola esan zigun, mes-

E

pretxuz, "Alemanian ere autoa erostera behartu nahi gaituzte, zuenean bezala". Herrialde aurreratuei buruz entzuten dudanean horixe datorkit niri gogora, emakume haren irudia. Eusko Jaurlaritzak iragarki sexisten kontrako isunak jartzen dituenean etortzen zaidan irudi bera, Eusko Jaurlaritzak iragarkiak egiteko kontratatzen dituen emakumeak ikusten ditudanean etortzen zaidan irudi bera. GIZON ILEGABEAK. Hamabost urte beranduago Groseko hondartzan: Gizonezkoek sorbaldak ez ezik, hankak, bularra eta sabela daramatzate depilaturik. Estetika arloan lan egiten duen lagunari galdetzen diot gizon ilegabeei buruz, galdera formulatzen asmatu gabe. Kontatzen dit duela bizpahiru urte joan zitzaizkiola gizon oldeak depilatzera, lotsa sentitu zuela gizonezko batek ipurdia depilatzeko eskatu zion egunean, baina geroztik, hamaika

lagun bizargabetu dituela. Azalpena amaitu duenerako bikote heterosexual perfektu bat (adibiderako bertan jarria bezala) eseri zaigu aldamenean. Argizarizkoak dirudite. Hogeita bost bat bilo izango dituzte bien artean ikusgai. Hogeita bostak ongi jarriak, nola bestela. Kalkulatzen dut uda batean erauzten den ile kopurua. Zifra ez zait sakelakoaren pantailatxoan sartzen. Eguzkiak burua berotu dit: ezin ote da ilea energia berriztagarrien zerrendan sartu? ILE HORI GUZTIA. Feministek (iletsuak beraiek) emakumeek ere soldaduska egiteko eskubidea zutela aldarrikatzen zuteneko garaia datorkit gogora. Duela ez hainbeste. Batzuen betebeharra besteon eskubide bilakatu nahi zuten. Gaur egun, gizonezkoek ere ilegabe nahi dute izan. Emakumearen betebeharra gizonezkoaren eskubide bilakatuta.

hONa

Kaka kastolako garaietan, bazen ni bezalako gizaixo bat. Bispablo deitzen genion. Hark, denok bezala, kaka egiten zuen ia egunero… baina ikastolan, eta galtzetan behera. Kakusaia zerion beti eta gu oso umeak ginelarik ez genekien zer esan eta zer kontatu. Orain berriz, urte mordoxka bizkarrean hartu ditudala, badakit zer esan eta zer kontatu gai usaintsu horri buruz. Euskaldunok badugu esaera xelebrea: “Horrek kaka indik”. Alegia, ez duela asmatu, harrapatu egin dutela edota, okerrago, putasemearena egin duela. Hego Euskal Herrian etengabe egiten dugu kaka gure auzokide eta aberkideen gainean. Esango didazue ze egiten duen Euskal Telebistak pantojakeriatan dabilenean? KAKA! Iparraldeko inork ba ote daki, bada, nor den Pantoja hori? (Nola esaten da, putasemea hala putalaba? Putasemealaba?) Donostia noiztik da pakearen hiria, Europan gehien torturatu den hiria izan bada urte-

I

tan Frankorekin eta Franko gabe? Donostiako bariantean karteltxo hau jarriko beharko luke alkatetxo batek, Intxaurrondoko leku zehatz bat seinalatuz eta testu honekin: KAKA! Beste alkatetxo bat ere bada, ez dakit nola deskribatu... semea ala alaba (euskaraz ez dago generorik, ezta?) Iruñekoa edo, Germanekin zerbait zuena (amorrua seguru) eta bere errekete taldea edo ez dakit zer bidali duena KAKA egitera gauez; oroitarria kentzera alegia. Barzina? Ala Kabarzina? Urrutira joan gabe kakalarriz gaixotutako jende asko dugu inguruan: Irunen? Oreretan ez? Pasaiako portuan agian? eta Ondarrun? Araban ere ez da falta kakalarririk eta ingurua gehiegi kutsatu omen da. Patatak ere putasemealabatzen ari direla diote. Beno lasaitu gaitezen, igual laster nik dakidan agintariren bat, goitik behera kakaztuko da berriro eta ez dut uste nire ikaskide txikia zen Bispablo izango denik. Andereño, kaka indu!

Mikel Mendizabal

09


o010-011_on

19/7/07

14:06

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Gora Mikel, behera ‘TVE’ ikel Astarloza sanpedrotarrak munduko errepidetan zehar lan txukuna egiten urte dezente daramatza. Aurtengo Frantziako Tourrean ere, aurreneko postutan izan dugu. Txalo bero bat eta zorionak, bai Mikeli, baita bere taldekideei ere, egindako lanagatik; nahiz eta TVEko esatari eskas horiek onartu nahi ez izan. Ez dakit alonsomaniaz jota ote dauden espainiar kirol kazetari guztiak, baina ahoa espainiaz betetzen zaie, eta, antza denez, laranjaz doazenak ez dituzte oso gustuko (Freire kenduta, noski). Bejondeiela. Alpeetan Mikelek eginiko etapa handia telebistaz ikusteko beta izan nuen, eta nire aburuz, esatariaren lana penagarria izan zen: “Ahí va Leipheimer, y Contador a su rueda…” eta bien tartean Astarloza, gizon ikustezinaz mozorrotuta akaso? Eta beste adibide bat, etapa amaitzen ari zela, Mikelen irudia pantailan azaldu eta, zer entzun behar: “Ya llega Moureau”. Gora Mikel, behera TVE!

M

Soldatak... Behera! z dizuet ukatuko, nire lanagatik kobratu behar dudan soldata nik neuk finkatu nahiko nuke… eta ziur naiz, zuek ere zuena poztasun handiz zehaztuko zenuketela. Zoritxarrez, ez da posible. Mileurismoan murgildurik gabiltzanontzat, harrigarria da udaletan sartzen diren politikarien aurreneko erabakia soldata handitzea izaten dela ikustea. Erabat antagonista

E

10


o010-011_on

19/7/07

14:06

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Auzolana

Kaia (berriz ere)

arbitasuna iraultzailea zela aipatu nuen aurreko hilean. Donibaneko bizilagunak iraultzaile jatorrak ditugu orduan. Aurten, Alabortza egunaren hirugarren ekitaldia ospatu dute, Bonantza Auzo Elkarteak deituta, eta, nola ez, hondartza garbitzea izan dute helburu. Auzolanean. Orain arte instituzioek azaldutako utzikeriaren isla da Alabortzako hondartza. Herritarrek hirugarren urtez ongi erakutsi eta irakatsi dieten arren, ez dute ikasten. Gure kale zein hondartzak garbi mantentzea guztion lana da, baina baita erakundeena ere, eta ez soilik Udalarena, kasu honetan kaia Espainiako Gobernuaren menpe baitago. Hortaz badakizue, iraultzaile izan zaitezte behingoz.

stuna naizela pentsatuko duzue, baina Pasaiako kaiak etengabe sortzen ditu berriak. Azkena, Portuko Agintaritzako lehendakariaren aldaketa izan da. Hauteskundeak igarota, orain arte Gipuzkoako ahaldun nagusia izandako Joxe Juan Gonzalez Txabarri zarauztarrak, Jose Ignacio Espel jauna ordezkatu du. Europako Parlamentuaren antza du Pasaiako Portuak, bueltan datozen politikoen birziklapenerako gunea baitirudi. Harira, Espel jaunaren profila teknikoa zirudien; Txabarrirena, aldiz, politikoagoa da. Kaiaren eskuduntza Madrilgo gobernuaren eskutan egonik, EAJ eta PSOEren arteko harremanak onak direnaren seinale. Dena dela, mesfidantza osoz jasotzen dut Txabarri jaunaren etorrera, “nahiko nuke, bai, Pasaian xahutu den dirutza Zarautzen xahutzea� esaldia esan zuenak ez du besterik merezi. Jaizkibel gizajoa, galtzerdi baten moduan irauliko zaituzte hauek!

G

A

diren alderdiek, gai honetan, azkar lortzen dute adostasuna. Baina, eskualdean bada honi buelt a eman dionik. Haien programan agindu legez, gehiengoa duten herrietan, EAE-ANVk, karguen soldatak jaisteko erabakia hartu du. Badute zer ikasi besteen dirua kudeatzeaz gain, haien burua aberasten dutenek, sei etxebizitza dituztenek, edota zerga bulegoetan lana egiten duten Porsche-dunek. 11


o012-015_on

19/7/07

11:59

Página 1

nagusiakkultura

KAOSAREN marrazkilaria

Kote Camacho oiartzuar marrazkilariak egunotan estreinatuko den ‘Caótica Ana’-ren marrazkiak egin ditu: ‘story board’-a nahiz marrazki bizidunak Testuak: Nahiara Gago Argazkiak: Lander Garro 12


o012-015_on

19/7/07

11:59

Página 2

bertsolaritzanagusia rraza dirudi, baina marraztea, zaila da. Umetan egiten genituen marrazki asko, heldu bilakatu ondoren ere, forma nahasi eta xalo hura izaten jarraitzen dute –urteak joan arren, ikasi gabe jarraitzen dugulako–. Hala ere badira marrazki batzuk eboluzionatu egiten dutenak eta marrazki horietatik, ezustean, artea sortzen da. Marrazki horien egileetako batzuk, izan ere, marrazkia ogibide bilakatzen dute. Horren adibideetako bat, Oiartzungo Kote Camacho dugu. Urteetan eskua lantzen ibili ondoren, une gozo-gozoan dabil: Juan Carlos Fresnadillo et a Julio Medem zinegileen filmeetan lanean ibili da. Lehenarekin 28 semanas después filmaren story board-a egin du. Filmeak AEBetako zinema aretoetan arrakasta izugarria lortu du –eta inguruko aretoetan ere, ez dabil makal!–. Medemekin, aldiz, lan gehiago egin du; Caótica Ana izena du filmak, eta, story board-a egiteaz gain, filmearentzako marrazki bizidunak marraztu ditu. Umeek askatasuna izaten dute beraien irudimenaz baliatuz marrazkiak egiteko, baina profesionalekin aritzen diren marrazkilariek, aginduak bete behar izaten dituzte. Marrazkilariarena, horregatik, «batzuetan estresantea suertatu daitekeen lanbidea da», Camachok berak azpimarratu duenez. Paper zuri batean marraztuz, pertsonaia bat sortzeko ahalmena daukate marrazkilariek, eta marrazki horri bizitza emateko (edota heriotza, zoriona, tristura…). Horrez gain, film baten bizkar hezurra izan daitezke marrazki horiek; horixe da story board-a. Story Board-a, filmea filmatu aurretiko film marraztua da. Zuzendariak filma izango dena, nolabait, irudikatu egin nahiko luke, irudi horiek lantaldearekin konpartitzeko –lana abian jartzeko–. Marrazkilariaren erantzukizuna, horregatik, ez da nolanahikoa. Biñeta txikiz osatutakoa izaten da

E

story board-a, eta bertan filmaren eszenak irudikatzen dira, grabaketan kamerak kokatzeko, edota muntaian jarraipena irudikatzeko, besteak beste. Medemen filman parte hartzeko aukera, ezustean heldu zitzaion Kote Camachori. «Film batean ari nintzen lan egiten, produkzioan, eta hirugarren bati esker suertatu zitzaidan Medemen filmearen ekoizlearekin –Koldo Zuazuarekin– harremanetan jartzea. Honek frogatxo bat eskatu zidan, eta froga gaindituta, marrazkiak egiten hasi nin-

tzen», gogoratu du Camachok. Oiartzuarrak sorterria utzi eta Madrilera jo behar izan zuen, ezustean. Ia konturatu orduko, Medemen ondoan zegoen, jo eta ke, marrazkiak egin eta egin, ia atsedenik hartu gabe. «Medem osooso zorrotza da, izugarri zehatza, eta marrazkiak behin eta berriro errepikarazten zizkidan. Alde batetik ilusioa sentitzen nuen, eta, bestetik, nekea eta haserrea». Donostiako zuzendariak, izan ere, hainbat plano ikuspegi ezberdinetatik marrazteko eskatzen zion, eta horrek Camachoren lana bi-

derkatzen zuen. Camachoren marrazkiei erreparatuta, filmatzeko ikuspegirik egokiena erabakitzen zuen Medemek. Camacho, lehendik ere, zinemazale amorratua zen. Ez da, beraz, zinemaren mundura kasualitatez iritsi. Bokazioa du, pasioa. Story board-a egiten ari zela, filmaren barruko marrazki bizidunak egiteko aukera sortu zitzaion. «Niretzako ikaragarria izan zen, horrelako aukera derrepentean sortzea!». Froga bat egin zuen, baina Medemen taldea ez zen guztiz gustura gelditu, eta 13


o012-015_on

19/7/07

11:58

Página 3

kulturanagusia

Kote Camachok hilabeteetan kolaboratu zuen ON aldizkariarekin, komikia egiten; hau da egindako aleetako bat.

proiektutik baztertu zuten. Etsi gabe, ordea, Camachok lanean jarraitu zuen. Medemen taldea marrazkilari bila zebilen, eta, tarteka, Camachok marrazkiak egiten zituen, lan hori egiteko gaitasuna zuela erakusteko. «Marrazkiek han eta hemen uzten nituen, ezaxola bezala, garrantziarik eman gabe, baina, sakonean, marrazki horietan sekulako konfiantza nuen». Azkenean, bere ahalegina aintzat hartu zuten, eta lana eman zioten. Alex Gonzalez, Asier Urbieta eta abarrekoen belaunaldikoa da Kote Camacho. Garai batean Koldo Izagirre eta Juanba Berasategi izan ziren. Horiek jarri zuten eskualdeko zinemaren lehen hazia. Urteetan, aitzindari hauek egindako lanak ez du segidarik eduki. Halako batean, belaunaldi hau sortu da: noraino iritsiko dira?

H I LDAKOE N M U N D U RA. Camacho mutil mehar eta luzea da. Aita arkitektoa du, eta etxean ez du, ez, arkatz faltarik izan. Marraztu, ordea, marrazkilari guztiguztiak bezala, txikitatik egiten du. Lehenik zirriborroak, intentzio handiagokoak ondoren... Gustura hitz egiten du bere lanaz, baina aparteko garrantziarik eman gabe, gehiegi mitifikatu gabe. Kazetariak Medem nolakoa den jakin nahiko luke, anekdotak entzun nahi lituzke; Medemekin ibili denarentzako, ordea, Medem zi14

negile bat besterik ez da, noizbait bere nagusia –oso zorrotza, gainera– izandakoa. Kito. Caótica Ana amaituta, askotan gertatzen den bezala, beste eskaintza bat jaso zuen Camachok: 28 semanas después egitea. Fresnadillo aski ezaguna zen zinema zaleen artean. Intacto filma zuzendu zuen, eta komertzialki sekulako arrakasta lortu ez arren, ate asko ireki zizkion Espainiako zinegileari. Bultzada aprobetxatuz, Ingalaterrara jo zuen, eta hango diruarekin –eta taldearekin– egin zuen filma. Camachorentzako oso aukera ona izan zen, Fresnadillok ez omen duelako Medemen eskari maila bera. «Lasaiago egin nuen lan, Fresnadillo egile lasaiagoa delako, arruntagoa-edo, eta ez genizkion marrazkiei horrenbeste buelta ematen. Egin, eta listo», ohartarazi du Camachok. Fresnadilloren filmeak arrakasta ikaragarria eskuratu du, esan bezala, AEBetan –Spiderman-en aurretik izan zen ikusienen zerrendan–. Europan ere estreinatu da, eta ez da horrenbesterako izan. Zoonbien istorioa da, guztiz generokoa –fantastikoa–. Oiartzungo lasaitasunetik Madrilera eraman zuen zinemak Camacho. Han esperientzia handiak bizi izan ditu, eta asteotan hemen da berriz, etxean. «Hemen oso ondo bizi naiz, eta hemen geratu nahiko nuke; hemendik lan egin, alegia», esan du Camachok. Bes-


o012-015_on

19/7/07

11:58

Página 4

tetik, film laburrak egiten segitu nahiko luke. Hori du zinezko bokazio, eta horri ere eutsi beharko dio. Badu hainbat proiektu esku artean, euskarazko luze metraia bat, labur batzuk… eta laister ikusteko aukera izatea espero dugu (ordurako marrazten ikasi beharko dugu eta marrazkilaritza suspertu beharko da, Euskal Herrian ikasten dutenek Euskal Herrian lan egiteko aukera izan dezaten, kanpora joateko beharrik izan gabe). Marrazkiak egiteko mila modu daude, abstraktuak, konkretuak, animatuak… eta hauen gaineko beste hainbat interpretazio egon litezke. Horregatik izan da hain aberasgarria Kote Camachoren lana; bera gaztea da, barruan marrazteko grina dauka, urrutira heltzeko gogoa, marrazkiek eman dezaketen guztia aprobetxatzeko indarra, gaztetasuna, freskotasuna… Gure artistak, bere lanaren inguruko balorazioa egiteko orduan, bere burua exigentetzat hartzen du, –oso gauza ohikoa artista batez hitz egiterakoan–. Hala eta guztiz ere, bere lana ona dela esatea ere gustatzen zaio gure artist ari (zergatik ez?). Baina batez ere, bere lana kontutan hartzea da da gustuko duena, horrenbeste saiatu izana aintzat hartzea... Benetako artista askok esan ohi dute exijenteak direla, beraz, badirudi artista izateko izaera berezi bat behar dela. Marrazkilariaren bizitza gogorra da baina mugimenduz betea. Gaur Madrilen eta bihar Londresen, horiek izan dira bere bizilekuak denbora luze batez, etxetik urrun, bere lanean murgildurik. Baina etekina ere, ederki atera dio. Bestetik, jende askorekin egon da, hala nola Gary Oldmanekin (Oiartzunen!) edota Geraldine Chaplinekin... Bizitza interesgarria, beraz, erritmoz betea, marrazten ez dakigunok, galtzeko zorian daukagun bizitza.

‘Caótica Ana’ La pelota vasca, la piel contra la piedra dokumentalaren ikamikaren ondorengo lehen film luzea du Julio Medemek (Donostia, 1958). Donostiako zinegileak Euskal Herriko gatazka politikoari buruzko gogoeta egin nahi izan zuen aipatutako dokumentalean, eta Espainiako hedabideek gogorki eta gupida gabe egurtu zuten. Madril aldeko ekaitzaren zurrunbiloan urtebete pasatu zuen Medemek, baina, azkenean suspertzea lortu zuen. Fikziozko lan honekin, esaten dutenez, nolabaiteko terapia egin nahi izan du zinegileak, horretarako ongiaren eta gaizkiaren arteko dialektika jorratuz. Ana (Manuela Vellés), artista da Caótica Ana-n, eta arte irakasle baten eskutik esperimentazio saio bat hasi du; esperimentazioa, arteaz haratago, Manuelaren bizitzan sartu da, bere nortasunean, bere ametsetan... Medemek, oraoingoan ere, ibilbide osoan zehar landu duen mundu onirikoa erabili du istorio hezur-mamitzeko, eta hor izan du garrantzia berezia Kote Camachoren eskuak. Medemen zazpigarren film luzea da, eta aurki estreinatuko da. Hitz hauen ondoan dituzue Kote Camachok egindako marrazkietako batzuk. Camachok berak azpimarratu duenez, marrazkietako batzuk behin eta berriz egin behar izan zituen, Julio Medemen eskaria asetzea zinez zaila baita. 15


o016-019_on

19/7/07

12:10

Página 1

nagusiakkultura

HABIRA itzulera

Urteetako lanaren ondoren, txotxongiloak eta antzerkia uztartu dituen ‘Covek Nije ptica’ obra aurezktu du Deja Bu panpin laborategiak Testuak eta argazkiak: Lander Garro. 16


o016-019_on

19/7/07

12:10

Página 2

kulturanagusia

imon zaharra bizitzaren azken bihurgunean sartu da. Hirian bizi da, etxe batean, eta hantxe hil beharko luke. Bizitzaren zikloa ixteko, ordea, Simonek sorterrira itzuli nahi luke, baserrira, garai zoriontsuen babesera. Selma bosniarra iritsi da Simonen etxera, erizain aritzeko. Hizkuntza ezberdinetan ari dira, amildegia dago horien artean, baina, azkenean, elkar ulertzea lortuko dute. Simonek, izan ere, erizaina beste zereginetarako erabiliko du: bere ametsa gauzatzen laguntzeko. Hau da, zatar eta hitz gutxitan azalduta, Deja Bu panpin laborategiaren azken obraren argudioa. Pas a den hilean aurkeztu zuten Covec nije ptica, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan. Gazteek egingo zutenaren aurrean halako ikusmina zegoen, batik bat herriko kultura eragileen nahiz pertsonalitateen aldetik –lagunak ahaztu gabe, noski–. Ikusmina zegoen, eta, zegoenez, halako propaganda handirik egin beharrik gabe bete zen aretoa. Egun hunkigarria izan zen, azken urteetan

S

kulturak emandako ederrenetako bat. Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dira Deja Bu taldearen partaideak, eta azken urtean txotxongiloen mintzaira nahiz adierazbideak ikertzen eman dituzte. Han eta hemen obra txikiak aurkeztu dituzte, eta beraien lana heldutasunezko hizkuntza batera eramaten joan dira, gutxika-gutxika. Honakoa, nolabait, urte horietako lanaren uzta da. Une honetan honelako obra bat aurkeztu izana, ordea, ez da kasualitate hutsa. Askoren arteko ekimenetan maiz gertatzen den bezala, faktore askoren arteko batuketa eman da. Mikelazulo Elkartea bera, azken urte hauetan, poesiatik antzerkirako bidea hartzen joan da, ia oharkabean. Giro horrek kutsatuta, Deja Bu-koek aspaldiko ideia bati eman zioten forma, horretako bidai lagun aproposak aurkituz. Aspaldiko ideiak, hortaz, urteetako ikerketaren laguntza izan zuen, eta, horrek guztiak, giro apropos baten azken bultzada. Horrela sortu zen obra eder hau.

Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo Mikelazulo Elkarteko beteranoetakoak dira. Urte mordoa egin dute elkartearen barruan, eta jende artean ere aski ezagunak dira. Elkarteak atzerrira egindako Kultur Ekimenetan beraien txotxongiloekin lagundu dute. Ia guztietan, ordea, halako pieza txikiak egin ditzute, aipatutako ekimen handien baitakoak, alegia. Edonola ere, ez dira oholtza gaineko mundura atzo etorritakoak.

BOSNIAKO BIDAIA HURA. Istorioa, baina, sakon-sakonean, Bosniara egindako bidaietatik dator. Hirutan izan dira Deja Bukoak Bosnian, SOS Balkanes erakundearekin, eta bidai horiek sortutako sentimendutik abiatu zen istorio hau. «Hara joateak horrenbeste inpaktu sortzen du, hain beste iristen zaizu hangoa erraietaraino… beti izan genuen barruan nola edo hala sentitutakoa kontatu behar genuela», azaldu du Gurutxagak. «Gizon zahar bat genuen, helduen unibertsoak interesgarri egiten zaizkigulako,

eta gero neska gaztea sortu zen, Selma. Hasi ginen horrekin, baina ikusi genuen ez zuela aurrera egiten, oso urrun geratzen zitzaigula: ‘Zer dakigu guk honetaz?’ Galdetzen genion geure buruari». Garai hartan atzerrian ikasten ari ziren, eta, halako batean, etxera bueltatzeko unea iritsi zen. «Itzultzerakoan, herriminarekin egin genuen topo, geure kulturarekin, eta, sentimendu horrek ere zerikusia izan zuen obraren norabidean; ‘Ostras!’, esan genuen, ‘hau da hartu beharko genukeen norabidea’», esan du Gurrutxagak. Horrela sortu zen Simon baserritarra. Obraren beste ezaugarri nagusia, hegaztiak dira. Simonek hegaz egin nahi luke, sorterrira itzultzeko, habira itzultzeko. Hegaz egiteko, ordea, gailuren bat asmatu behar du. Selma atzerritik dator baserritar zaharraren etxera, eta bion arteko amildegia erabatekoa da: esan bezala, herri eta kultura ezberdinetatik datoz, hizkuntza ezberdinetan egiten dute hitz. Selmak zubiak eraikitzeko ahaleginak egingo ditu, baina Simonek ez du interesik; Simo17


o016-019_on

19/7/07

12:10

Página 3

kulturanagusia nek nahi duen gauza bakarra, hegaz egitea da, eta horretarako bakarrik suerta dakioke erabilgarri Selma: materialak biltzen laguntzeko. “Txorien presentzia handia da obraren hasieratik. Hasieratik nahi genuen txoriak pertsonai bat izatea. Simon naturatik dator, eta, ezinezko sorterrira itzultzeko atakan aurkitzen denean, naturan aurkitzen du soluzioa”, azaldu du Redondok: “Txoriak beretzako joateko eta etortzeko askatasuna duten izakiak dira, eta horregatik joko du beraiengana ezinezko bidaia hori egiteko”. Simonek, esandakoagatik, zentzu bak arrean behar du Selma. Selmak, ordea, Simonen barrura begiratuko du, zaharraren motibazioak ulertzen saiatzeko. “Bi pertsonaien arteko harremanean bereziki interesgarria suertatzen zitzaiguna, bien arteko ezberdintasun kulturala da. Nahi eta nahi ez toki berean elkar bizitza egin behar dute, eta, gutxika, elkarren arteko beharra sortzen da. Gizonak halako laguntza behar du, etxetik atera gabe ezin duelako bere proiekturako materialik bildu, baina, bestetik, laguntza hori traba bilakatzea ez luke nahi. Horregatik, harik eta harreman gutxiago, harik eta hobe. Harremana ekidiezina da, ordea, baina, azkenean, Simonengan hasierako erabakia gailentzen da, eta hortik dator amaiera tragiko hori”, azaldu du Gurrutxagak. Guk amaierarik ez dugu hemen kontatuko.

TEKNIKAREN MUGA. Txotxongiloak eta hezur-haragizko aktoreak oholtzan nahastea oso gauza ezohikoa da. Oso gutxik egin izan dute. Beraiek, ordea, hasieratik bilatu zuten nahasketa hori. Nahasketa horrek, ostera, forma ezberdinak hartu ditu obra sortzeko prozesuan zehar. Horrek guztiak ere azaltzen du obrak azkenean kontatzen duen istorioa. “Esan dezakegu Simonen eta Selmaren arteko harremana, 18

nolabait, teknikagatik mugatua izan dela. Panpina baten eta gizaki baten arteko harremana noraino iritsi daitekeen neurtzea zaila da. Panpinak, hasieran, ez zuen hitz egiten. Geroago beharrezko iruditu zitzaigun elkarri zerbait esatea, nolabaiteko komunikazioa sortzeko. Beti, ordea, oso kontuz ibili beharra dago, dena ez delako derrigor ondo gelditzen: horrek guztiak ere baldintzatzen du Simonek erakusten duen axola gebezia”. Urko Redondoren azalpena da.

ESTREINUAREN EGUNA.

Taldean egindako lana Mikelazuloren bereizgarrietako bat, talde lana da, zalantzarik gabe. Egiten dena, taldean egiten da. Salbuespenak aurkitu nahi izango bagenitu, luparen aritu beharko genukeen. Poesia emanaldiak, antzerkiak, beste herrialdeetara bidaiak, argitalpenak, erakusketak... guztiak egiten dira multzoan. Obra honek, noski, ezin zuen salbuspen izan. Hauek dira, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxagarekin batera lanean aritu direnak: Mikel Ugalde (musika), Oier Guillan (testuak), Idoia Beratarbide (eszenografia), Xabi San Sebastian eta Iñigo Ortega (aktoreak), Naroa Garcia (musikaria), eta Junki (soinua). Guztiek egin dute lan aipagarria, eta, akaso, guztiek lortu dute aurrera pauso bat ematea (bakoitza bere esparruan); gai honetan sakontzeko, ordea, beste erreportaje bat egin beharko genukeen.

Estreinuaren eguna oso berezia izan zen. Gutxitan bezala bete zen Niessen, eta ez edonolako ikusleez. Apenas zegoen ikusle despistaturik, oharkabean sartutakorik. Ikusleek oso ondo zekiten zer eta nor ikustera zihoazen. Baina ez zekiten zer gertatuko zen oholtzan, ikuskizuna behin bakarrik oholtzaratu baitzen lehenago: Bilbon. «Oso egun zaila izan zen, Niessen lan egiteko areto zaila delako. Udalarena da, baina, Udalak berak antolatutako ekimen batean Udalak ordaindu egin behar du, eta ordaindu behar duenez, gauzak prestatzeko denbora mugatuta daukazu». Bikotea haserretu egiten da pasadizo hau gogoratzerakoan. «Pena handia da gauzak honela egitea, gauzak hain naturaltasun eta logika gutxirekin antolatzea», deitoratu dute. Estreinuaren ordua iristerakoan, dena alderantziz aterako zitzaiela pentsatzen zuten. Simon, hasteko, bi aktoreen artean mugitu behar da, eta bi aktoreen arteko kordinazioa lortzea ez da ariketa erraza. Obra batek, gainera, taularatu ahala lortzen du doitasuna, zehaztasuna. Eta beraiek behin egin zuten... «Oso ariketa zaila izan da obra hau. Nirekin batera Simon mugitzen duten aktoreak txotxongiloekin ibili gabeak dira, oso aktore onak, baina horretan esperientziarik gabekoak. Txotxongilo bat gorputzetik


o016-019_on

19/7/07

12:09

Página 4

kanpo dago, bizitza propioa du, eta desberdina da. Niretzako oso aberasgarria izan da, asko irakatsi didan esperientzia», aitortu du Redondok. Ainara Gurrutxaga iritzi berekoa da: «Hasiera gogoratzen dut. Esaten genuen: ‘Eszena hau egingo dugu: Simonek betaurrekoak jantzi ditu, eta albo batean uzten ditu’; hasten ginen entseatzen, eta ikusten genuen oso-oso zaila zela, aktore bakoitzak esku bat manejatzen zuelako, eta gainera ez zituztelako be-

raien eskuak ikusten… Ikaragarria!”. Alde batetik sentimendu onak izan zituzten estreinuaren egunean, eta bestetik, ez hain onak. Etxean jokatzeko suertea zuten, baina obra berriaren tentsioa eraman beharra ez da s amurra. «Maite dugun jendearekin obra konpartitzea oso polita izan zen, baina, bestetik, izututa geunden, horrelako egoera batean asko biluzten zarelako”, onartu dute. Egin zuten, azkenean, eta jasota-

ko txalo zaparrada, handia izan zen. Ez zen itxurakeria handirik izan. Ez zen 15 minutuko txalo saioa izan. Baina, argiak piztu orduko, ikusleen keinuetan ikus zitekeen obrak arrasto polita utzi zuela.

PARENTESI BAT. Obra bat sortzeko taldea elkartzea osooso zaila da. Deja Bukoek ondo dakite hori. Uda iritsita, ordea, bakoitzak bere konpromisoak bete behar ditu, eta konpromiso horiek

beste luraldeetan daude. Taldeko hainbat kidek kanpora joan behar dute –Ainara Gurrutxaga tartean–, eta, beraz, obrari parentesi bat eskainiko diote. Uneren batean obra gehiago ez jokatzeko aukera aipatu dute, baina inguruko jendeak nekez utziko die: guztiak ari zaizkie animoak ematen, indarrak ematen. Obra honekin, ordea, ez da ezer ere bukatzen. Alderantziz: hasi egiten da. Niessenek zain izango ditu. 19


o020-023_on

19/7/07

12:22

Página 1

nagusia

IKER MURILLO Ballet dantzaria

Dantzari profesional izan nahi baduzu, dena utzi behar duzu” Testuak: Iasone Parada Argazkiak: Amets Badiola.

ilboko Euskalduna Jauregia; ekainaren hamaika nahiz hamabia, arratsaldeko zortzi t´erdiak. Oihala zabaltzera doa... Itxitakoan, eta urduritasuna baretutakoan, emanaldiko protagonistetako batekin, Iker Murillo antxotarrarekin hitz egin du ONek. 1978an jaio zen Murillo, eta gazte-gaztetan hasi zen dantzan. Balletean lehen pausoak eman ondoren, ErrenteriaOreretako Ereintzan urte batzuk eman zituen, euskal dantza egiten. 15 urterekin, ordea, balletera itzuli zen, eta han segitzen du, arrakasta ikusgarriz.

B

Hasteko, zorionak Euskaldunako emanaldiagatik, ikusgarria izan da. Profesionala zarenetik laugarren aldia da Euskal Herriko eszenatoki batean zaitugula; kasu honetan, Bilboko Ballet Elkarteak, Euskaldunak eta Dantza 2. Dantzaldia ikuskizuneko dantzariei egin dizuen omenaldiak ekarrita izan da. Zer sentitzen da etxean dantzatzean?

Izugarrizko poza sentitzen da, egia esan ezin dut hitzez azaldu. Dantzak oso urrunera eraman nau, ehundaka emanaldi eskaini ditut, baina etxean nagoenean lehen aldietako urduritasuna sen20

titzen dut. Dena ematen saiatzen naiz beti, baina etxean are gehiago; oso berezia da. Noiz eta noren bultzadaz hasi zitzaizun dantzarekiko zaletasuna?

Horren txikia nintzen hasi nintzenean, ez dudala erabakia hartzeko prozesua nola izan zen ondo gogoratu ere egiten, nire amari galdetu beharko zenioke. Pasaian hasi nintzen dantzan, 8 urte nituela, errepide nagusiaren ondoan zegoen ballet eskola txiki batean. Amak sartu ninduen han, baina ez dakit nik eskatuta, ala bere kabuz. Edonola ere, beti eskertuko diodan erabakia izan zen. Etxekoen bultzadarik gabe, ez nintzen sekula honaino helduko. Gipuzkoako Foru Aldundiko beka bati esker, hamabost urterekin Madrilera joan zinen, ikasketak Carmen Rocheren Eskolan egiteko. 15 urteko haur bat prest dago dantzagatik dena utzi eta bere bizitza baldintzatuko duen erabakia hartzeko?

Dantzari profesionala izan nahi baduzu, ez daukazu bestelako aukerarik, dena utzi behar duzu zure ametsa egi bihurtzeko, eta hori txikitatik jakina da, koreografiekin batera ikasten den printzi-


o020-023_on

19/7/07

12:21

Pรกgina 2

dantzanagusia

21


o020-023_on

19/7/07

12:21

Página 3

dantzanagusia beste era batera izatea ezin dut planteatu ere egin. Euskal Herrian ez dut egiten dudanarekiko aukerarik, beraz etxetik kanpo egotera ohitu naiz. Sorterritik egotea beti egiten da zaila, baina ni pasio batek ek arrit a nago hemen, nire aukera da, eta horrek gauzak errezten ditu. Ezin dut aurkakorik esan: oso gustura nago Zurichen. Euskal Herritik atera beharra dago onespena jasotzeko?

Dudarik gabe. Han eta hemen tratatzen gaituzten eraren artean ezin da egin batere konparaziorik. Suitzan kaletik zoazela ezagutzen ez dituzun pertsonek geratu egiten zaituzte egindako emanaldiagatik zoriontzeko, autografoak eskatzen dizkizute… Dantzariak bertan, kultura munduko pertsonaia oso garrantzitsuak dira. Non ikasi duzu gehien?

pioa. Gainera, hamabost urte dituzunean, ia ez duzu zure bizitza independientea hasi, beraz, ez dakizu zer den galdu edo irabaztera zoazena. Ez naiz sekula damutu hartutako erabakiaz eta, zorionez, ez dut uste inoiz egingo dudanik. Zergatik balleta?

Balleta gainontzeko dantza estiloen abiapuntua da, basea. Balletean arituta, modernoan, neoklasikoan, garaikidean eta beste hainbat disziplinetan ateak irekitzen zaizkit. Balletean ikusten dut nire burua, hori da egiten dakidana, gustatzen zaidana eta betetzen nauena.

sartzean esango nuke hasi nintzela benetan nabaritzen hori zela nire bizitzarekin egin nahi nuena. Maiterekin balleteko klaseak egiten, poliki-poliki gustura sentitzen joan nintzen, ez dago beste azalpenik. Sentitu egiten da ofizio bihurtu nahi zenukeela afizioa, ez egun batetik bestera, baina denborarekin ikusten duzu afizio horrek, dantzak nire kasuan, bete egiten zaituela.

Afizioa ofizio bihurtzea zure hautua izan zen edo jakina zen zuretzat ez zegoela beste aukerarik?

Ofiziora iristeko, Madrilen bi urte pasatu ondoren, Alemaniara jo zenuen: Stuttgart, –John Crankoren Eskolan–, Saarbrücken… 2001etik Zurich-eko Operako Balleteko dantzaria zara, Heinz Spöerliren zuzendaritzapean. Urrunera eraman zaitu balletak... urrunegi?

Nire aukera izan zen. Ereintzan

Urruti nago bai, baina gauzak

22

Ez dakit, leku bakoitzean, konpainia bakoitzean, zerbait berria ikasten duzu. Konpainia honetan daramat denbora gehien, beraz, hemen gehiago ikasten ari naiz, baina oinarriak ere oso garrantzitsuak dira. Eman didaten aukera bakoitzetik zerbait ikasi dut, zerbait hartu dut eta nirekin eraman eta moldatu dut; horixe dut zerbait eskaintzeko modua. Zerbait berria ulertzen duzu aldiro, edo berria ez den zerbait ulertzeko era berria ikasten duzu. Balletak mugak jartzen dizkizu? Zeintzuk?

Inork ez dit ezer exijitzen, baina norberak badaki gehiegi daukala jokoan, eta nik behintzat ez dut nire karrera arriskuan jarri nahi. Eskiatzera ez naiz joaten, adibidez, garai batean zaletasun handienetakoa izan arren. Motoan ere ezin naiz ibili; zaldiz, irristagailuz… bakoitzak badaki noraino iritsi daitekeen, eta noraino arriskatu. Eta zein ate ireki dizu?

Ez dakit oso ondo nola azaldu... Nolabait esatearren, mundurako ate guztiak ireki dizkit: ehunka antzoki zapaldu ditut, beste hainbeste kultura bizi, sei hizkuntza

Labur-labur Zer eman dizu dantzak ?

Dena. Eta zuk hari?

Ni ere, bueltan dena eskaintzen saiatzen naiz; erabateko dedikazioa. Eszenatoki bat?

Zurichekoa; ikusle propioak izanagatik, beroagoa da. Norekin dantzatuko zenuke gustora?

Alicia Amatriain eta Itziar Mendizabalekin. Dantza ogibide izateko zer da garrantzitsuagoa talentua edo lana eta disziplina?

Biak dira garrantzitsuak baino gehiago ezinbestekoak. Noiz bueltatuko da euskalduna berriro euskaldunontzat dantzatzera?

Ez dut datarik, baina azkar izatea gustatuko litzaidake. ikasi… Jende asko ezagutzeko aukera izan dut, haietariko asko oso pertsona interesgarriak, gainera. Balleta, dantza baino askoz gehiago da; bizi estilo bat. Balantze positiboa, beraz?

Bai, bai; oso positiboa. Bere eragozpenak ere baditu, gauza guztiek dauzkaten moduan, baina ezin dira abantailen parean jarri ere egin. Zein proiekturekin zabiltza oraintxe?

Irailerako estreinaldi bat prestatzen hasi ginen duela bi aste, datorren denboraldirako. Gustatuko balitzaidake ere, izenik ezin dut eman. Esan dezakedan gauza bakarra, ia sekretuan, ikuskizun neoklasikoa izango dela da. Zer transmititu nahi zenuke dantzatzerakoan?

Obra bakoitzak esanahi desberdin bat dauka, bai egilearentzat, bai niretzat, bai eta ikuslearentzat ere, beraz, ezin da orokortu. Mugimenduekin sentimenduak transmititzen dira, hitzekin nahiz doinuekin egin daitekeen modu berean, eta aldiro-aldiro, ezberdinak dira sentimendu horiek,


o020-023_on

19/7/07

12:20

Página 4

dantzanagusia

Galina Mikhailova, Iker Murillo, Alicia Amatriain, Jean Sebastián Colau, Itziar Mendizabal, Jason Reilly , Roman Mikhalev, Igor Yebra, eta Oksana Kucheruk.

–baita obra beraz hitz egiten ari garenean ere–.

berarekin aritzea... horiek dira niretzat handienak.

Zenbatekoa izan da eduki duzun ikusle kopururik handiena?

Gauza on asko atera dira zure ahotik balletari buruz, baina dena ez da horren polita...

Uste dut Euskaldunan edo Bolshoi-en (Errusia, Mosku) izan dela. Esango nuke 2200 pertsona zeudela ikuskizun horietan; horrenbeste jendek egiten duzunarekiko interesa duela pentsatze hutsak, hunkitu egiten nau. Espero dudan gauza bakarra, hauxe: ikuslea ere gu hunkitzen garen moduan hunkitzea.

Egia da, bai, dena ez dela horren perfektua... Lehenenik eta behin, etxetik kapora joan behar izana, adibidez, ez zen batere erraza izan. Madrilera joan behar izan nuen, eta horren urrun egon ez arren… 15 urte bakarrik nituen eta dena utzi behar izan nuen dantzagatik. Horren ondoren, denboraldi onak nahiz zailak izan ditut. Nire mundua balletaren inguruan eraikia dut eta hala izaten jarraitzea nahiko nuke.

Zein izan duzu arrakastarik handiena? 2002an Ballettanz aldizkariak Talentu Gazte izendatu zintuenekoa, agian?

Sari hori oso garrantzitsua izan zen niretzat, hortaz ez dago zalantzarik. Baina, aldi berean, nik behintzat, arrakasta gisa bizi ditut egunerokoak: eszenatokian dena ematea, kalean jendeak zoriontzea, urteak pasa eta ilusio

Inoiz dantzaren mundua uztekotan izan al zara?

Ez. Askotan pentsatzen duzu, lan gehiegi duzulako, nekatu edo itotzen zarelako... Baina serio uztea ez dut sekula pentsatu, eta ez dut uste egingo dudanik ere. Zaila da Zurichen euskalduna

izatea?

Ez da erraza. Denborarekin espainiarra ez naizela ikasi du jendeak. Euskalduna naiz, gertukoek hori badakite eta ulertzera iritsi dira. Noski badagoela ulertzen ez duenik eta inoiz ulertuko ez duenik, baino gutxiengoa dira. Zenbatean behin zatoz?

Zoritxarrez, urtean bitan bakarrik etor naiteke, udan eta Gabonetan. Etorri beharra daukat, hala sentitzen dut, baina nahita ere ezin dut hemen nahi beste denbora gelditu. Denetik egiten ahalegintzen naiz, baina bereziki jendearekin egoten; bisitak horren tartekatuak eta laburrak izanda, beti geratzen naiz gehiagorako gogoz, baina gauzek hala behar dute: labur ala ezer ez, beraz, labur baina ahalik eta gehien aprobetxatuz. Zurichen zaudenean zeren falta sumatzen duzu?

lagunak... baina baita giroarena, pintxoak, hondartza, janaria… atzerrian dagoen edonork faltan botako lukeena. Suitzan geratu nahi duzu ala urrats bat baino ez da?

Oso gustura nago eta bertan geratu nahi dut momentuz. Baina batek daki zer gertatuko den bihar. Ez dakit hemen bukatuko dudan nire karrera ala beste leku batean, baina hori ez dakit nik, eta ez daki beste inork. Oholtza handia utzita, zer?

Ez dakit. Orain daukadanaz disfrutatu nahi dut, baina balletari oso lotua nagoenez, dantza klaseak, koreografiak eta abar aukera posibleak izan daitezke. Hizkuntzak ere asko gustatzen zaizkit eta beharbada etorkizunerako beste bide bat izan daiteke. Hala ere, oso urrun ikusten dut erretiroa, ordura arte mila bider alda dezaket iritziz, batek daki….

Bereziki nire jendearena: familia, 23


o024-025_on

11/7/07

20:04

Pรกgina 1

kirolakklik

xakea, lehiaz

HARATAGO Pasai Antxoko Armonia Elkartearen sanferminetako xake txapelketak 50. urtemuga bete duela ospatzeko, erakusketa ederra

24


o024-025_on

11/7/07

20:04

Pรกgina 2

klikkirola

25


o026-027_on

kirolakklik

26

11/7/07

20:10

Pรกgina 1


o026-027_on

11/7/07

20:10

Pรกgina 2

klikkiroa

27


o028-029_on

19/7/07

12:36

Página 1

euskara

este egunean Niessen Zinemara joan nintzen. Txartela erosteko euskaraz mintzatu nintzen, eta txarteldegikoak gaztelaniaz erantzun zidan; nik, bueltan, katalanez mintzatu nintzaion». Josep Del Rioren hitzak dira. Kontatutakoa, zinez gertatu ziotzaion, eta Del Rio, harritu egiten da gauza hauekin, sumindu: «Ez dut ulertzen oinarrizkoa ulertzeko duten zailtasun hori». Badalonakoa da Del Rio, eta Terrasan (Herrialde Katalanak) bizi da, baina euskaraz ondo egiten du. Duela sei edo zazpi ure hasi zen ikasten, bartzaelonako unibertsitatean, eta, dagoeneko, euskaldunon mundukoa sentitzen da. «Geure hizkuntza» da euskara beretzako. Oso gauza bitxia eta ederra kontatu dio ON-i. «Marokoarra izango banintz eta gaztelaniarra ikasiko banu, beti segiko nuke marokiar izango: ez nindukete inopiaz espainiar bezala onartuko. Galesa ikasiko banu, ordea, galesdarrek galesdar bezala hartuko ninduketen, eta baita zuek ere, euskaldunek: hori hizkuntza gutxitu guztiekin gertatzen da, halako elkartasuna sortzen da hiztunen artean». Euskara ikasten hasi zenean, segituan sentitu zen harrapatuta, «xarmangarri» egiten zitzaiolako; erakargarritasuna, gero eta handiagoa bilakatu da. Euskararen ikasketekin jarraitu zuen Del Riok, eta, azkenean, doktoradutza ere euskararen inguruan egitea erabaki zuen. «Bartzelonako Unibertsitetaren errenteriar bat dago eta, beraren bidez Errenteria-Oreretako hizkuntzaren berezitasunaren berri izan nuen, eta ikasketak norabaide hartan bideratzea erabaki nuen». Errenteriar gehienontzako ezezaguna bada ere, geure euskararen jatorriaren inguruan eztabaida ugari izan da. Koldo Mitxelena euskaltzainak Nafarroan kokatu

B

fins aviat

AMIC! Bartzelonako Unibertsitateko ikasle Josep Del Rio Errenteria-Oreretan ibili da uztailan, bere tesirako hainbat grabaketa egiten; euskaltzale amorratua da Testuak eta argazkia: Lander Garro 28


o028-029_on

19/7/07

12:36

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak zuen bere jatorria, baina, ikasketa berriagoen arabera, gipuzkoarra litzateke.

BERTATIK BERTARA. Josep Del Rio ez da jakintza liburuen bidez barneratzera mugatzen den horietakoa, eta gatazka bertatik bertara ezagutzeko hautua egin zuen. Duela hilabete batzuk eskualdera arrimatu zen, eta hemen hamaika kontaktu egin zituen. Hilabeteak pasata, Errenteria-Oreretara itzuli da, eta, grabagailuaren bidez, herritarron hizkuntza grabatzeari ekin zion, ostera egin beharreko azterketak egiteko. ON-ek berarekin hitz egin zuenean, behin behineko emaitzak baino ez zituen; bere emaitza, hauxe: Errenteriako euskara, Gipuzkoako eta Nafarroako euskaren arteko nahasketa da. «60 urtetik gorakoek hizkuntza bizi-bizia dute, oso aberatsa, eta Nafarroako eragin askorekin: adibidez, ‘zen’ aditza, ‘zan’ esaten dute, edota, ‘dut’-en ordez, ‘det’». Azken ondorioak ateratzeko lan asko egin beharko badu ere, ez dirudi bere emaitza asko aldatuko denik. Ondorioa, izan, bada nahiko bitxia; izan ere, bere tesiaren zuzentzaileetako bat da Koldo Zuazua, eta bera da Koldo Mitxelenaren tesiaren aurkako tesiaren egilea. Del Rioren beste ondorioetako bat, belaunaldien arteko galera aipatzen du. Geure arbasoen hizkuntza galtzen ari dela, alegia. «Gazteek askoz ere euskara estandarroagoa egiten dute, euskalkia baino pobreagoa», azpimarratu du. «Nire ustez euskara estandarra beharrezkoa da, baina euskalkiek estandar horiekin elkarbizitzen ikasi behar lukete, sekulako ondarea delako, oso-oso aberatsa». Euskarak behar duen beste gauzetako bat, horrelako lagunak dira...

GORA. Euskaraz aritzeko deia Postontzietan jasotzen dugun publizitatea, gaztelaniaz izaten da. Askotan esan izan dugu, eta, hala ere, hala izaten segitzen du. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak azken hilabeteotako jarraipena egin du. Behintzat, entzun gaitzatela.

BEHERA. Galegoak, gazteleraz Gipuzkoako Galiziako Etxeen Elkarteak, urtero, aldizkaria ateratzen du. Gipuzkoan ateratzen denez, pentsatzekoa da euskaraz atera dezakeela; ez da hala, ordea, gaztelania hutsez ateratzen baita: norentzako?

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

19/7/07

12:52

Página 1

nON stop

ameriketako

EGONALDIA Argiñe Oiarbidek hilabete asko eta esperientzia gehiago bizi izan ditu Ameriketako Estatu Batuetan Testuak eta argazkiak: Argiñe Oiarbide 30

006ko abuztuaren 21ean hasi zen gure “amets amerikarra”. 24 orduko bidaiaren ondoren, Estatu Batuetan geunden, Coloradoko Durango herrian. Karreraren azken ikasturtea egin behar genuen Fort Lewis Collegen. Sei ikasle euskaldun ginen. Bi apartamentu alokatu genituen. Hauek ordaintzeko eta Durangoko bizimodu garestiari aurre egiteko, ikasteaz gain, lanean hasi ginen, unibertsitateko kafetegian. Lana eta ikasketak uztartu ditugu; goizez, klaseak eta, arratsaldez, lana, ordutegi malguekin. Unibertsitateko gainontzeko ikasleek ere lan egin behar izaten dute, bestela, ezinezkoa izango litzaieke ikastea, unibertsitateak oso garestiak direlako eta ez dutelako diru laguntzarik jaso-

2


o030-031_on

19/7/07

12:51

PĂĄgina 2

ondarenON stop

tzen. Askotan, ikasketak bukatuta ere lanean jarraitu behar dute, maileguak ordaintzen bukatzeko. Gure unibertsitatea Durangoko mendixka batean dago. Durangok 15.000 biztanle inguru dauzka, gehienak ikasleak. Herri bizi eta gaztea da, baina era berean, lasaia. Toki ona da bizitzeko. Herriko agintariak errepublikarrak dira, baina kontraesan gisa, herri liberaltzat dute Durango bertakoek. Hala ere, ez dugu urte guztia Durangon pasa. Bigarren eskuko auto bat erosi genuen, eta bidaiak egin ditugu, AEBtako mendebalde ia guztia ikusiz: Colorado, Texas, Utah, Arizona, New Mexico, Nevada, California, Oregon, Washington‌ Baina ez dugu Euskal Herria ahaztu. Ida-

hora joan ginenean, Boiseko Euskal Etxean egon ginen eta oso harrera ona egin ziguten. Euskal dantzak entseatzen ari ziren, eta gutako baten bat animatu zen dantzara! AEB-n mugak ere zeharkatu ditugu, iparraldera zein hegoaldera. Mexikora bi aldiz joan gara. Lehenengo aldian, Gabonetako oporretan, Coloradoko hotzetik ihesi. Mexiko ia osoa gurutzatu genuen, Chihuahuatik Chiapaseraino, Guatemalarekin mugan. Eta beroa topatu genuen. Urte Zahar Egunean Puerto Escondidoko (Oaxaca) hondartzan geunden, 35 gradutan, kokotatik edaten. Bigarren aldian, berriz, Tijuanaren xarma ezagutu nahi genuen. Ongi hasi zena, ia draman bukatu zen. Gutxigatik ez gintuz-

ten deportatu, AEBtako mugan izandako arazoen erruz. Susto galanta hartu genuen. Kanadara joan ginenean, egun bat pasa genuen Victorian. Han geundela aprobetxatuz, reggae kontzertu bat ere ikusi genuen. Baina hau ez da izan ikusi dugun kontzertu bakarra. Urria inguruan, Las Vegasen urtero egiten den musika jaialdi batera joan ginen. Basamortu erdian egiten da Vegoose, hiru egunez. Musika talde ezagunak ikusi genituen: The Killers, Damian Marley, Tom Petty‌ Hala ere, kontzerturik onena etortzeke zegoen: ekainaren 8an Denverko (Colorado) Red Rock parke nazionalean Manu Chaoren kontzertua! Gure bizitzan egon garen kontzerturik hoberenetarikoa izan zen!

Ekainaren 24an abiatu ginen berriz Euskal Herrira. Pena handiarekin eta triste, han utzi dugun guztiarengatik; bai jendea eta baita lekua bera ere. Urtebete orri eta erdian sartzea ezinezkoa bada ere, bizitu dudanaren baitan, AEB-tako gizarteak duen onena hezkuntza sistema dela uste dut. Oso parte-hartzailea da eta ikasleek oso aktiboak izan behar dute. Okerrena, berriz, immigrazioa eta horrek dakarren miseria guztia da: paperik gabeko milioika etorkin daude, bizi baldintza jasanezinetan bizirauten daudenak. Horrez gain, bitxia da zein indibidualistak diren, bakoitzak bere bizitza egiten du familia eta lagunen behar handirik gabe. Baina ni, berriro joateko egunaren zain nago. 31


o032_on

19/7/07

19:05

Pรกgina 1

ESKUALDEA BARRU-BARRUTIK


o033_on

19/7/07

19:15

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Zer da hau?

ON-EN EKAINEKO ARGAZKI LEHIAKETA zein da hau?

Irabazleak Tiburtxi Aduriz Urdanpileta izan da ONeko sariaren irabazlea. Rafael Castellanoren E US KALD U N HERETIOAK, MAGIA ETA SORGINAK liburua!

Euskaltzaindia sariko eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sarien 4 liburu irabazleak

Gaizka Saizar. Futbolaria

ERANTZUTEKO EPEA Irailaren 14a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

33


o034_on

19/7/07

13:00

Página 1

ondarellarrugorritan

ESTI IRAGORRI Garmendi Txokolategiko arduraduna

Aurten guk geure eguna izango dugu: Helduen Eguna” Testuak eta argazkia: Alaia Martin.

A

Gosaltzeko ordua parrandaren amaiera orduak baldintzatuko du…

Jakina. Orduak eta orduak lanean pasa eta bat-batean 30 pertsona batera etortzen zaizkizu, labea hustu egiten da, eta berriz lanean hasi beharra izaten dugu. 15-16 urteko gazteak 4:00-5:00ak bitartean etortzen dira, gosaldu eta lasai asko egoten dira hemen, zenbaitek gurasoentzat ere erosten dute gosaria… 6:00-7:00ak inguruan ere jende mordoa etortzen da, eta egoera xelebreak sortzen dira. Esnatu berritan lanera doazenak, parranda egin ostean lanera doazenak, parranda egin eta lokartu aurretik gosaltzera datozenak…

Xanistebanak. Ilusiorik bai?

Bai. Heldutzeak ez dit ilusiorik kendu. Lan mordoa izaten dugu jaietan baina polita ere izaten da. Ilusioa urtero izaten dut, egia esan.

Anekdotaren bat izango duzu orduan…

Eta aurten bereziki, ezta?

34

Zuen lana eskertuenetarikoa izaten da jaietan. Goizean goiz –eta lehenxeago batzuetan– sabela bete nahi duenak aukera ezin hobea izaten du Garmendin. Jendea festa-giroan eta zuek lan eta lan…

Hala izaten da, bai. Baina ez pentsa buruko min handirik ematen digunik, lana da, egia da, baina gustura egiten dugu. Parrandatxoa lehen egunean egiten dugu normalean, eta gainontzeko egunetan Joxixioniako giroarekin moldatzen gara nolabait, parean dugu eta. Dena ezin da…

rnasa sakon hartzeko motibo bat emango dizu Garmendi Txokolategiak honen aurretik pasatzen zaren aldiro. Eta ez erlaxagarria delako. Edo ez horregatik bakarrik. Oinek bertara sartzera behartuko zaituzte, sudurrak hala aginduta. Sudurraren aginpidea bikoiztu egiten da xanistebanetan, goizaldetan. Kurasanen usainagatik izaten da. Edo napolitanenagatik. Txokolate urtuarenagatik bestela… Sartu eta barra gaineko aukera aztertuko duzu, eta aztertzeaz damutuko zara gero. Azken tragoa hartu izana madarikatuko duzu, mota bakoitzeko bat erosteko beste diru ez duzula jabetzean. Aukera egin eta irribarre batekin agurtuko zaitu Estik, barraren bestaldetik. Gaur, ordea, barraren alde honet an topatu du ONek, ebaki bati putz egiten.

Bada berrikuntzaren bat, bai… Orain arte beren eguna izan dute gazteek, zaharrek, baserritarrek… Eta aurten helduok ere izango dugu geurea. Haurren eta Helduen Eguna izango da abuztuaren 6an aurten. Aspalditik en-

sukaldariak arduratuko dira lehen plateraz. Ez da bazkaria bakarrik egongo hala ere! Herriko tabernetan zehar poteoa ere egingo dugu, txarangak lagunduta.

tzun izan dut nire inguruan halako zerbait egin behar genuela baina "hurrengo urtean agian" esanda amaitzen ziren elkarrizketak. Aurten, baina, taldetxo bat elkartu gara, eta egin egingo dugu azkenean. Harrera ona izan du.

Egunerako propio kamiseta ere egin duzue…

Bai. Usurbilgo neskak baten marrazkia ageri da bertan, ardi lats batena. Izan ere, bazkaritan arkumea izango dugu, plazan bertan erreko duguna, eta Gurutzeko

Oraintxe ez dut bat gogoan… Dena den badut ohitura bat: goizero-goizero kamara hartu eta bezeroei argazkiak ateratzen dizkiet, mundialak izaten dira batzuk... Urtero egiten dut eta mordoska bildu ditut dagoeneko; egunen batean proiekzio bat egin behar dut guztiekin.


o035_on

19/7/07

13:14

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

AZKEN illia da Mañontzi bertso eskolako kideek bidali dute betso sorta dibertigarri hau

Doinua: ‘Juana Bixente Olabe’ 1. (Johny)- Ta, ondo al yo? (Benji)- Hau gabe nayo hobeto ez bayun sekula jaio. Transporterra izan yun lekuko, Retrobisorin beitu orduko … (J)- Benjy, hi lasai! Honei buelta ematen hasi yai, superatzeko izango yaz gai

2. (B)- Egun earra egun kaxkarra bihurtzeko eztuk askon beharra. Iya-iya huts in dit gaurko zita Nahiz ta ordua genin jarrita. Lori ta zikin! ille alu hau belarri ixkiñin ate ziak ta etzekit ze in.

3.

5.

(Pely)- A ze problema! (B)- Kabroi alena! Jun ai pasiun larrian barrena! (J)- Benjy, yoz nerbiosten hasiya, exei, ta hartu zak asnasiya. (P)- Estresak jua, motibo latzakin gizajua! ber baldin baduk, intzak ejua.

4. (J)- Hire kasua eztuk gozua sakon ta luzia duk arazua (B)- Guaizikin ri-rau moztu ta kitto! (J)- Bai, ta xixtiman perrillan itto. Beti imajina jainkotzen diken esku zikina, gizartiak dik kulpik haundina.

(P)- Hoi berriketa ! (J)- Hala duk eta! (P)- Etorri al yaz bi porro erreta? (J)- Benjy, sateitena attu, hara: (P)- Biño txurruk itten ziok traba! (B)- Ixo faborez! - Batek gauz bat ta bestik aldrebes, oandik etzekit, moztu edo ez.

6. (P)- To, hartzik guaizik. (J)- Kendu paretik! Norbeak norbea mattatu ber dik. (B)- Daoneko jun ziak juiziyua. (P)- Ba nik badit ba soluziyua: taberna hortan ean lau zerbeza bi tragotan ta segiko yau geo bertsotan.

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAIA Haritz Casabal. 600 477 226. 35


o036-037_on

19/7/07

13:43

Página 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharra Pasaia

Pasaian jaiotako sortzaile

DONOSTIARRA Victoriano Iraola idazle eta marrazkilari ezin oparoagoa izan zen; antzerkia, poesia, ipuinak edota bertsoak idatzi zituen Testua: Lander Garro Argazkia: ON.

asaian oso ezezaguna izan arren, Victoriano Iraola (1941-1919), idazle eta marrazkilari oparoa izan zen, eta, izatez, pasaitarra zen –baten batek frogen faltagatik zalantzan jartzen badu ere: izan ere, Pasaiako erregistroa urte batzuk beranduago abiatu omen zen–. Iraola 1841ean jaio zen, eta lanbidez inprentari izan arren, asko idatzi eta marraztu zuen. Bizitza luzea izan zuen, eta, garaia

P

36

zein zen kontuan hartuz, oso intentsua. Antzerkia, bertsoak, poemak, pros a… orot arik egin zuen. Literaturan ekimen handia erakutsi bazuen ere, ekintzaile politikoa ere bazen, errepublika zalea. Donostiako Udalean zinegotzi izan zen lau urtez, eta, gainera, Udaleko hainbat kargu bete izan zituen: erregidore, eta beste hainbat. Koldo Izagirrek et a Xabier Mendigurenek Euskal Literatura-

ren antologian idatzi zutenez, Iraolaren kultur ekimena Bigarren Karlistadaren ondoren sortutako mugimenduan hasi zen. “Izan ere”, idatzi zuten, “foruak ezabatu zituztenean, bai karlisten bai liberalen artean atsekabe handia sortu zen, eta Euskal Herria biziko bazen euskararen alde lan egin beharraren kontzientzia piztu zen leku askotan, eta bereziki, Donostiako hainbat intelektualengan. Manterola irakaslea izan

liteke aitzindaria, baina idazten nabarmendu zirenak antzerkiidazleak izan ziren: Marzelino Soroa, Toribio Alzaga, Abelino Barriola eta beste asko, 36ko gerrak loraldi hura errotik moztu zuen arte”. Izagirrek eta Mendigurenek idatzi zutenez, ipuingintzan nabarmendu zen Iraola, garai hartan oso-oso gutxi jorratzen zen generoan, hain zuzen. Bestetik, umore handiko sortzailea omen zen: “Badira beste hainbat alderdi ohartzea merezi dutenak, hala nola egileak darabilen umore berezia, arlotekeria errazetik urrundurik, absurdutik hurbil, eta baita ere nola antzeman litezkeen hiriko euskara haren ezaugarri batzuk: berorikako tratamendua, erdarazko hitz eta esaldi solteak, klaseen arteko bereizket ak mark atu nahia...”. Bere bizitzari buruzko pasarte ziraragarriak aurki litezke han eta hemen; pertsonaiaren profila zein den jakinda, pasarte horiek bera definitzeko ez ezik, garaia nolakoa zen antzemateko balio diezagukete. Esate baterako, inprimategian Rosita izeko astoa zuela kontatzen dute. Rositak Iraolari


o036-037_on

19/7/07

13:43

PĂĄgina 2

pasadizoa ondarep

inprimategiko zerak eta pisuak garraiatzen laguntzen omen zion. Kontatzen dute, gainera, behin, Bigarren Karlistadan, bi granada sartu zitzaizkiola Iraolari etxean, lehertu gabe geratutakoak. Iraolak data jarri zien, eta gorde egin zituen. Iraola egile nekaezina zen, gaur egun (ia) ezagutzen ez den horietakoa. Esaten dute paseoan ibiltzea ez zuela bereziki gustuko, ez zuelako bera alferra zenik inork pentsatzerik nahi. Garaiko gizonen soslaia zer nolakoa zen ikusten laguntzen digu horrek. Asko egin, eta gutxi erakusten zuen Iraolak; gaurko joeraren aurkakoa, hain zuzen. Iraola, noski, garaiko intelektualak ezagutu zituen, eta, bereziki, Bilintxen laguna izan zen. Hor goian ikusiko duzuen erretratua, berak marraztu zuen. Bilintx hil zenean, bera izan zen Udalean Antzoki Zaharreko atzeko kaleari bertsolariaren izena jartzeko eskatu zutenetako bat. Bilintx, jakina denez, Antzoki Zaharreko langilea zen, eta hantxe zegoela galdu zituen bi hankak. Kulturan eta politikan eskusartze zuzenak zituela esan dugu; Iraola, haatik, elite zale izatetik oso urrun zegoen. 1902an Udalak soka-muturra legez kanpo uzteko erabakia hartu zuenean, adibidez, bera izan zen erabakiaren aurka borrokatu zenetako bat. Herriarekin zer-nolako lotura zuen adierazten duen beste datuetako bat, hauxe da: danborrada bere etxe parean gelditzen zen! 1905ean, bestetik, Baserritarra aldizkaria sortu zuen, eta berak inprimatzen zuen, bere inprimategian –Rositaren laguntzaz oraindik?–. Baserritarrekin lotura handia zuen Iraolak, eta, lotura horretatik abiatuta, urtero, San Tomaseko ospakizunean, Antzoki Zaharren obra estreinatzen zuen. Horietako bat, adibidez, Pasaiari eskaini zion. Zarzuela bat zen, eta Raimundo Sarriegik berak jarri zion musika.

Horrelakoak ginen Errenteria-Orereta

ERRALDOIAREN ORDEZ, HUTSUNE HANDI BAT. Pasatako hilean luze jorratu zuen ONek batzokiaren eraistea. Eraistea bera, ordea, pixka bat beranduago gauzatu zen. Merezi du, horregatik, eraikinaren desagertzeak herrian sortutako behin-behineko eragina ikustea. Agerikoa denez, aldaketa erabatekoa da. Batzokia Zumardiaren erdi-erdian zegoen, eta, horregatik, herrira sartu eta berehala ikusten zen. Gaur egun, haren ordez, hutsune handi bat ageri da. Epe ertainean, ordea, aparkalekuak egiteko lanak hasiko dituzte. Orduan amaituko da argazkian ikusten den pakea. Argazkiak: Lander Garro.

37


o038-039_on

19/7/07

13:55

Página 1

nON dabil? ondaren

ikutara taldea fenomeno bitxia izan zen pasa den hamarkadan. Ez zuten diskorik kaleratu, baina, hala ere, beraien abestiak han eta hemen entzun ziren –eta entzuten dira–. Rastamintxo, Txakur janak, edota Gudarien eguna; guztiak dira bozgorailuetatik behin baino gehiagotan ateratako kantak. Punk-aren garai onetan sortu zen Pikutara, Oreretako eta inguruko kideek osatuta. Segituan ausartu ziren oholtzaren desafioan, eta di-da batean egin ziren ezagun. Kanta itsaskorrak zituzten, eta oso letra zuzenak, mezu argi eta gogorrekoak. Unai Gastesi da Pikutara talde-

P

38

AMETSA egi bilakatuta Errenteria-Oreretako Pikutara taldeak diskoa grabatu gabe utzi zion jotzeari; 15 urte beranduago, zorrak kitatzera heldu dira, ‘Agur eta ohore’ diskoarekin Testuak eta argazkiak: Lander Garro


o038-039_on

19/7/07

13:55

Página 2

nON dabilondare sartuta ibiltzen zirela pentsatzea. Unai Gastesik horrelako dezente gogoratzen ditu. «Villabonako kontzertuan, adibidez, sekulakoa pasatu zitzaigun. Bi morroi elkar joka hasi, eta gatazka polita sortu zen. Gu musika tresnak eta bestelakoak jasotzen hasi ginen, eta, halako batean, txapelgorriak agertu ziren. Fake bateria jasotzen ari zen, eta une horretan platerak eramaten zituen. Poliziak, ordea, harengana gerturatu eta identifikatzeko eskatu zioten. Eztabaidan hasi ziren, eta, ohartzerako, Fake komisaldegian zegoen».

ko sortzaileetako bat, ezagunena agian –frontman-a bera da, hau da, abeslaria–. Gastesik gogoratzen duenez, hasi eta segituan egin zuten oholtzara salto, ia jotzen jakin gabe. «Lehen kontzertua Pasai Donibanen izan zen, eta txuletarekin joan behar izan nuen, kanten hitzak ere ez bainituen gogoratzen», aipatu du Gastesik. Bigarren kontzertua ere oso ondo gogoratzen du taldeko abeslariak; ez da harritzekoa, ordea, etxean jo baitzuten, Oreretan. «Gogoan dut Amnistiaren Aldeko Batzordearen txosnan jo genuela, eta sekulakoa izan zela. Lagunen aurrean jo genuen egun ho-

rretan, oso polita izan zen». Hirugarren kontzertua ere ondo gorde du oroimenean. «Bilbon izan zen, eta gauza dibertigarria gertatu zitzaigun: Fakek eta Imanolek ez zuten lo egiteko tokirik aurkitu, eta elizara joan ziren lotara. Halako batean apaizak esnatu zituen: «Meza amaitu da, gazteak!», esan zien». Hasiera hartan Jonek, Fakek, Imanolek, Xabierrek eta Unaik osatzen zuten Pikutara, baina berehala izan ziren aldaketak –Iker eta Kanel sartu ziren–. Talde gaztea zen, eta, egokitzen zitzaien giroa ikusita, erraza da sarritan egoera xelebreetan

‘Agur eta ohore’ Suinua estudioetan grabatu dute, Jean Phocas-en gidaritzapean. 10 kanta ditu, eta diseinua Joseba Leizeagak egin du.

BIDE LABURRA. Euskal Herriaren historian urte mugituak izan ziren, gogorrak eta biziak. Testuinguru horretan bizipenak pilatzea ez da harritzekoa. Taldeak, ordea, segituan utzi zuen. «Desadostasunak izan ziren, eta azkar utzi genuen». Bide erdia egiteke uzten duten talde guztiek bezala, elkar ikusten zuten bakoitzean hitz egiten zuten itzuleraz, baina 15 urte pasatu behar izan dira erabakia hartzeko. «Nik istripu larria izan nuen, eta osatzerakoan, nire burua indarturik ikusterakoan, grina sartu zitzaidan. Imanol –bateria jole ohia– ere zirikatzen aritu zitzaidan, eta, azkenean, erabakia hartu genuen». Pasa den ekainean grabatzera sartu ziren, eta, jadanik, diskoa kalean dago. Agur eta ahore izena jarri diote Pikutararen betiko arimari leial izateko. Betiko abestiak grabatu dituzte, baina bestelako ukituak eman dizkiote. «Taldean fitxaketa erabakigarria egin dugu: Gorka. Musikaz asko daki, eta gitarra jole handia izateaz gain, moldaketetan laguntza ikaragarria eman digu», azpimarratu du Gastesik. Gorkarekin eta Gastesirekin batera, Eneko (bateria), Miren (teklatuak), Txefo (baxua), eta Ekaitz eta Haritze (txalaparta) aritu dira. «Nire bizitzako ametsa bete dut», esan du Gastesik. 39


o040_on

12/7/07

18:04

Pรกgina 1

www


o040_on

13/3/07

18:09

Pรกgina 1


o042_on

24/2/07

18:08

Pรกgina 1


o043_on

12/7/07

17:49

Pรกgina 1


o044_on

26/6/07

17:07

Pรกgina 1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.