ON49

Page 1

o001_on

23/10/08

13:38

Pรกgina 1

2008ko urria 49. zenbakia

ZINEMA

ARDATZ

ZINEMAREKIN LOTURA ESTUA IZAN DU BETI ION ARRETXE AKTOREAK

ARRAUNA Sanpedrotarra Arraun Elkartearen urrezko ezteiak


o002_on

22/1/08

21:00

Pรกgina 1


o003_on

22/10/08

12:30

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Naturalism atazkatsu nator, barne edo kanpo gatazka izan liteke, baina konponbidea urrun dagoelakoan nago. Egun, aurrerapen teknologiko, abiadura eta krisi ekonomikoen aroan gaudela, naturaltasun faltak zipriztintzen du geure errealitatea. Bizi beharrean, biziraun egiten dugu; harremanak baino, interes-loturak ditugu; gozatu beharrean, ezinezko zoriontasun urrunarekin zapuzten ditugu eguneroko une atseginak; jakintsuak gara, baina ez dugu geure burua ezagutzen; bizidunak gara eta ez dugu heriotza onartu nahi; hitz egiten dugu, baina ez dugu

G

elkar ulertzen; gutxi behar dugu, baina pilaketaren ezintasuna gailentzen zaigu; aske garela esaten digute, baina poliziak bidaltzen dizkigute etxera; ematen digute, baina hutsik sentitzen gara; jasotzeko ematen dugu eta zor sentipen amaigabean murgildurik gaude; poligamoak gara eta monogamian hezi gaituzte; jokatu beharrean irabazi egin nahi dugu; geure bikotea maite dugu, baina ezezagunen izterrak ditugu buruan; jolastea denbora galtzea dela esaten digute; haurren ezaugarriak geureganatu beharrean, akademietara bidaltzen ditugu; adimen urriko pertsonek ordezkatzen

gaituzte eta esperantzak ez du ordezkapenik; naturak inoiz ezaguturiko espezie hiltzaileena gara eta bakea dugu ahoan; idazten dakigu eta idaztera ausartzen gara; argiak ei gara eta beti iluntasunean bukatzen dut‌ Ohartzen naiz azkenaldian ez dudala itxaropenerako zirrikiturik utzi eta Arnaldo Otegi izan nahi dut, hain positibo beti. Nik, aipatu gatazka honetan murgildurik, sormenean sinesten dut. Geure burua eraberritu eta ditugun loturak hautsi ditzakegula uste dut. Haurtzarora itzuli eta bidean zer galdu dugun aztertzea da kontua.

iritzia

20 San Pedro.

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 49.a (2008ko urria) Urtea. V.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Iban Iza Azaleko argazkia. I. Berrio Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

nagusia

26 Jaizkibel.

12 Ion Arretxe. Aktore errenteriar hau ezagun egin da irailaz geroztik, Un tiro en la cabeza filmea estreinatzean.

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 304 346 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

San Pedroko arraun elkartean oso pozik daude. Aurten 50 urte betetzeaz gain, denboraldi bikaina egin du klubak.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Joxemari Carrere, Mikel Mendizabal eta Izaskun Etxebesteren idatziak, ale honetan.

Hil honetako Klik-en, Jaizkibeli buruzko argazki ederrak bildu ditugu, Miguel Lujanbio sanjuandarrak eginak.

12

26

20

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

23/10/08

13:36

Pรกgina 1

Kultur hotsak


o005_on

14/10/08

17:15

Página 1

iritzia Puntua

Lezoko zerria eta Wall Street-ekoak ehertu egin da. «Kasinoko kapitalismoa» deritzana amaitu, lehertu egin da. Horixe gertatu zitzaion Lezon zerri bati. Nire izenkide batek mangera ipurtzulotik sartu eta urez bete zuen zerria lehertu zen arte. Ezkerreko teorikoek iragarria zuten kapitalismo finantzario edo espekulatzailearen amaiera, oraindik indartsu zegoenean. Merkatua eta dirua balio goren, ia erlijio, bihurtu dutenek honaino ekarri gaituzte. George Bush izan da kapitalismoaren hirugarren fase honen gidari nagusi. Harrigarriak iruditu zaizkit lehenengo Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari entzun eta, ondoren, Mario Soares Portugalgo presidente ohiari irakurri dizkiodan adierazpenak. Biek ere krisi finantzarioa eragin dutenak zigortu beharra aipatu dute; diru goseagatik sistema bera porrotera eraman duten arduradunak epaitu eta zigortu beharra. Pentsa, Alemaniako gobernuburuak horrelakoak esateko zer ez ote duen ikusi! Kontua da mundu guztira hedatu dela, domino efektuagatik, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) hasitako izurrite ekonomikoa.

L

Joxe Juan Ugalde

H E R R ITAR RON B I Z KAR. AE Bek mundu osora zabaldu duten gaixotasun ekonomikoaren oinarria sistema finantzarioaren defentsa faltan egon da. Inbertitzaileak suelto aritu dira larrutan inolako prebentzio neurririk gabe, gobernuen inolako kontrolik gabe. Eta… orain kontuak! Burtsako mundu ulergaitz horretan denetik saldu eta erosi dute, salerosketa fikziozko bihurtu arte. Gure inguruko banku eta diru-etxeren bat ere sarean erori da, munduko merkatu errentagarrienean ari zelakoan. Eta komikoa ere bada, neurri batean, krak finantzarioak utzi duen panorama: herritarron bizkar geratu da hondamendiari aurre egitea; herritarrak ari gara ordaintzen bankuen, broker-en eta gisakoen gehiegikeriak. AEBetan argi eta garbi esan du Barack Obama presidentegai demokratak herritarren diruaz ordaindu beharko direla oraintsu arte dirutza itzelak egin dituzten pertsona batzuren gehiegikeriak. Puntu honetara iritsita, egoeratik irtetea da pre-

HILEKO ESALDIA «Ez da eraman ezin den zaldirik, ez eta erotzen ez den

zaldunik ere»

miazkoena, domino efektu hori gutako bakoitzaren sukalderaino sar ez dadin. Eta orain zer? Dirua gurtzen duen sistema honek, berriz ere, diruz konpondu nahiko du hondamendia. Milaka milioi erabiltzen ari dira bankuei maileguak eman eta zorrak erosteko. Diruak, ordea, oraingoan dagoen zuloa estaltzeko adina ahalmenik ez duela dirudi. Bada adituek eman duten datu beldurgarri bat: Estatu Batuetan horrenbesteko hizpidea eragin duen 700.000 milioi dolarreko erreskate-plana motz geratuko omen da, benetako zuloa bi bilioikoa delako. Zenbakiak zenbaki, diruaren inperioa zein hauskorra den ikasi dugu. Eta, tamalez, nazioartean ez dago, oraingoz behintzat, indarrean jartzeko moduko beste eredu ekonomikorik. Bada Mario Soaresek mahai gainean jarri duen ideia interesgarri bat: sozialismo demokratikoaren edo sozialdemokraziaren garaia izan liteke. Bere esanetan, oinarri etikoak eta merkatu-ekonomia errespetatuko dituen sozialdemokraziaren garaia izan liteke. Ezkerraren berregokitzea aipatzen du Soaresek; ordezkaritza sindikal, sozial eta ingurumenari lotutakoa izango dituen ezker erreformista eratu beharra. Eta… bide horretan, Europan, Alemaniako SPD alderdian, Frantziako PSn eta Britainia Handiko Alderdi Laboristan ikusten du argia, beti ere, AEBetan, Europako ezkerrak desiratzen duen Obamaren garaipena ezinbesteko litzatekeelarik. Eztabaida plano apalago batera ekarrita, gutako bakoitzaren esku ere badago aldaketaren giltza. Sistema honek ordaindu ezin duguna kontsumitzeraino ekarri gaitu. Sistema ekonomiko kapitalista honek jaten eman behar dio sortu duen makinariari, eta kontrolik gabeko kontsumitzaile izateraino programatu nahi izan du gizakia. Gure ahalmenen gainetik bizitzera bultzatu gaitu. Argi gorria pizteko modukoa da berriki entzun dudan iritzi hau: aurreztea ezinezko bihurtuta, ordaintzeko moduko zorretan sartzea dela orain kontua. Alegia, zorrak bai, baina zor eramangarriak. Lagun batek esan zidan bera, galiziarrek dioten moduan, gutxi kobratu eta gutxiago gastatzearen aldeko dela. Hor nonbait dago egunerokoan irtenbidea: kontsumoa eta gastua murriztean, hori bai, lehenago euriborrak eta krisiaren eztandak, Lezoko zerriari bezala, barrua lehertzen ez badigute. 05


o006_on

26/2/08

12:25

Pรกgina 1


o007_on

18/10/08

18:51

Página 1

artikuluairitzia

Koma

25 hiapasko indigena bati elkarrizketa bat egin zioten hemengo egunkari batean. Zeramaten borrokaz galdetuta, etorkizunaz hark erantzun zuen Europako jendeek beti pentsatzen zutela aurrera eramaten zituzten borrokak bizirik zirauten bitartean ikusi nahi zituztela garaitzen. Haiek, berriz, zioen, borroka ez zutela ikusten bizirik zirauten bitartean irabazi behar zenik; haiek komunitatearen alde egiten zutela, norbera hilik ere komunitatea aurrera jarrai zezan egiten zuten borroka. Eta denboraren kontzeptuaz ari zen azken finean. Pertsonaren existentzia bizirik ematen dituen urtetan ikusten da ala bera bizi den komunitatearen bizi irautean? Aresti bere aitaren etxeaz mintzo zitzaigun, bere askazia desagertuta ere aitaren etxea zutik iraungo zuela aldarrikatzen zuen. Noiz arte, baina? Urdiñarben pastorala egin behar zutela eta, euskararen defentsa egiten zuen idazleak, esanik orain arte mendetan euskarak iraun bazuen bi milagarrenean ere izango zela. Eta nork ez du ezagutzen sorginen esaera ospetsua: Izan zirelako gara, garelako izango dira.

C Joxemari Carrere

DENBORA. Diote pertsonak animalia izateari utzi ziola denboraren kontzientzia hartu zuenean; alegia, bere denbora amaigarria zela. Ez zela betirako. Eta agian horregatik asmatu zituzten erlijioak, denboran irauteko, lur gainean edo balizko lurralde miresgarrian. Izan ere, denbora izango da pertsonok dugun kezkarik handiena. Erlojuak asmatu genituen, egunak, hilabeteak, urteak, egutegiak. Denbora neurtzeko ezinbesteko grina dugu. «Urrezkoa da denbora» diogu, eta ikusezina bada ere, galdu egiten dugu, edo agian horregatik. Eternitatea irudika ezina zaigu, mugak jarri behar dizkiogu denborari, jakin dezagun noiz arte iraungo du… zer? Eta asmatzen ditugu epeak, ospatzen ditugu urteurrenak, eta elkartzen gara urte berekoak, eta gogoratzen ditugu aspaldiko garaiak oroimenaren hautsak astinduz, baina gehiegi harrotu gabe. Eta denboraren joan-etorria argia trabeska sartzen uzten duen kristalaren antzekoa egiten zaigu. Eta bizitza bera ere epeka bereizten dugu: haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, heldutasuna, zahartzaroa… Eta epeen epeak egiten ditugu: lehenengo adina, bigarren adina, hirugarren adina, laugarren adina…Denboraren baitan bizi nahi dugu, bizirik gaudela ohar gaitezen.

HILEKO ESALDIA «Hainbat historia, hainbat galdera» (Bertold Brecht).

Eta orain dela 25 urte turuten manifa surrealista izan zen, bertan behera geraraziko Madalen Jaietan. Hibaika elkarteko lagunek 3.000 turuta (matasuegrak horietakoak) bildu zituzten festetan kristorena antolatzeko. Lepoan zapiak jarri ondoren eta eskutan kateak, txupinazoa jipoiazoa bihurtu zutenek arazo berezia sortu zuten, ordea: zer egin turuta mordo harekin? Ezin galdu aukera, eta arratsalde batean poliziaz «zaindutako» Zumardian turutak hasi ziren banatzen jende artean. Eta orduan gertatu zen inork ezin azaldu dezakeen une magiko horietako bat. Pixkanaka, jendea biltzen hasi zen turuta haiek jotzen; zein izango kanta eta... Alde hemendik. Irudi zoragarria bezain surrealista: jendearen ahotik paper kiribildu koloretsu bat luzatzen eta biltzen zen solfeorik gabeko musika harekin. Eta gero eta jende gehiago. Ezusteko kalejira batean, Zumarditik Biterin barrena abiatu ziren guztiak. Ehunka turuta. Poliziek hura ikusi eta susmoa hartu. Kaskoak jantzi, borrak eskura, ezkutuak aurrean. Baina nonbait manifa itxura zuen hura ez zirudien manifa. «Zertan ari dira?» pentsatuko zuen traje marroixka haren barnean gordetzen zen gizonak. Baten batek erabakiko zuen ez zela manifa, eta euren laneko osagarri haiek erantzi zituzten. Baina ordurako milatik gora turuta ziren Biteritik aurrera zihoazenak, putz eta putz. Poliziak urduri, zer egin jakin gabe. Eta gure herrian inoiz ikusitako kalejirarik ederrena kalea ezin izan zuen amaitu. Azkenean erabaki zuten: «Turuta bakarrak kuartelekoak!». Eta orduan bestelako festa hasi zen, errealistagoa, egun haietan amaigabea zirudiena. Orain dela 25 urte izan zen.

GALDERAK. Zer da denbora hori humanitatearen existentzian? Zer da pertsona baten bizitzan? Zer herri baten joan etorrian? Agian anekdotaz betetako tartea. Agian koloretako orrialde batzuetan argazkiz hornitutako denbora tartea. 30 urte dira entzuten zela: «40 urte eta gero hau!». Eta baziren lehenago ziotenak ez zutela bizarra kenduko Euskadi libre ikusi arte. Eta lehenago baziren iragandakoa gogoratu nahi ez zutenak. Eta bada gogora ekartzen duena Olibeteko gaileta puskatuak erosten zituela, eta orduko gozo usaina. Eta badira ibaian nola bainatzen ziren oroitzen dutenak. Bertol Brecht idazle alemaniarrak idatzi zuen poema: Langile baten galderak historiaren aurrean. Zenbat galdera egon daitezke 25 urteotan gure herrian? Denboran nabigatzen dugu. 07


o008_on

21/10/08

20:04

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Demokrisia onostiako hondartzan gizaki bat ikusten dugu uretan ito larrian. Lehorrera ekarri dute. Krisia dagoela esaten diote. Ez du ulertzen. Somaliakoa da eta Pasaiako portura zihoan ontzi batetik salto egin du uretara. Bere herrira bueltatzeko esaten diote, hemen zoriontsu izateko aukerik ez duela izango. Anbulantzia medikalizatu batean ospitalera daramate. Gela txukun batean dago. Bazkaria dakarkiote. Menestra eta untxia saltsan eta postrerako jogurra. Telebista ikusten ari da eta komuna eskura dauka. Gelakideari bonboiak ekarri dizkiote. Era guztietako jakiak makina batean, edariak bestean…Telebista begiratzen du tutik ulertu gabe. Krisia dela eta, Zapaterok dio lasai egoteko, 100.000tik beherako aurrezkiak estatuak bermatuko dituela. «Krisia» hitza da ezaguna egin zaion bakarra (hondartzan entzun zuen) baina ez daki bere esanahia. Pasilloetan bere arrazako bat ikusten du eta ka-

D

Mikel Mendizabal

08

sualitatea! Hau ere somaliarra! Omar, zeladore lanetan dabil eta badu hemengo berri. Lasai Abu, nik esango diat «krisia» hitzak ze esan nahi duen. Alegia, europarrek oso gutxi abesten dutela eta dantza ere gutxi. Aurpegietan tristura nabari zaiela. Gizartea hobera aldatu nahi duten asko kartzeletan daudela. Kalean eta kuartelilloetan poliziak jendea jipoitzen duela. Emakumeak erasotuak eta bertako hizkuntza eta ohiturak gutxietsiak. Aitonamona asko dagoela eskasian, lan istripuetan eta errepideetan jendea hiltzen dela. Airea kutsatuta dagoela eta lurra zementuz estalia… Baina hi lasai eh! Etorriko zaik-ta norbait esanez espekulazioa dela krisia konponduko duena eta bmvtodoterrenomonovolumencuatroporcuatroarekin gehiago ligatzen dela. Bai, Europa krisian ziok motel! Benetako krisian! Gu ere «krisian» gaudek. Baina geurea bestelakoa duk.


o009_on

18/10/08

18:56

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Karmele Goienetxea (Tiñeluko Gastronomia Taldeko kidea)

Ostiraletan, Tiñelura afaltzera Lezoko Tiñelu Elkarteak Juanjo Guderen Omenezko V. Koadrilen arteko Gastronomia Txapelketa antolatu du udazken honetarako. Sei astez jarraian, ostiralero, herriko bost koadrila afariak prestatzen eta zerbitzatzen ari dira, ahalik eta modurik txukunenean.

iñeluk antolaturiko gastronomia txapelketa honek Juanjo Guderen izena darama. Duela sei urte joan zitzaigun laguna genuen Gude. Tiñelu Elkarteko bazkidea, eta urte luzez herri mugimenduan lan egindako laguna; herriarekiko bere konpromisoa ederki erakutsitako kidea. Baina, herrigintzaren militante bat izateaz gain, Gude sukaldari aparta zen. Edozein momentutan afari bat antolatzeko prest zegoen, eskuetan zituen lau jangairekin; eta, bereziki, bertako produktuekin. Bazkari eta afariondorengo tertuliak, gainera, izugarri maite zituen. Gaur egun gailenduta dauden indibidualismoa eta kontsumismoa bezalako baloreak gorrotatzen zituen, gauzak lagun artean eta komunitate sentimenduarekin bizi zituen, gazte eta helduen arteko komunikazioa eta elkar ulertzea maite zuen.

T

Balore horiek sukaldeko kontutan ere baliatzen zituen, esan bezala, bertako baserritarren produktuak eta herritar xumearentzako zirenak erabiltzen baitzituen afari ugaritan.

OMENALDIRIK ONENA. Gude gogoratzeaz gain, balore horiek bultzatzea dira, hain zuzen, txapelketa hau berriro antolatzeko dugun arrazoi nagusienetakoa eta egin diezaiokegun omenaldirik onena. Hala, koadrilen arteko gastronomia txapelketan parte-hartzaileak herriko bost koadrila dira. Eta metodologia, oso erraza: sei ostiralez jarraian, Tiñelu elkartean afariak prestatu eta zerbitzatu behar dituzte, erarik txukunenean. Antolatzaileek jakien erosketetarako, gehienez ere, sei euro ematen dizkiete koadrila hauei. Era berean, bi epaimahai daude. Bata, anto-

lakuntzak jarritakoa; azken egunera arte inork ez du jakiten nortzuk osatzen duten epaimahai hau. Beste epaimahaia, berriz, afaltzera datozen jaleen puntuazioarekin osatzen da. Antolatzaileek jarritako epaimahaiak, halaber, arlo hauek puntuatzen ditu: zaporea, aurkezpena, jakien puntua, zerbitzua eta euskararen erabilera. Puntuaketa hauek erabakitzen dute nor den urteko irabazle nagusia. Afariak urriaren 24an eta 31n hasi ziren, eta azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dute segida. Eta lehengo urteko afarien maila oso altua izan zenez, hurrengoentzako presioa gehitu du horrek. Afaltzera etortzeko aukera irekia da. Txartelak lehenagotik hartzea besterik ez dago, 12 eurotan, eta Tiñelun bertan. Afarira etorriko dena ez da damutuko. Etorri eta probatu.

hONa

Merkatua rdubete inguru pasatzen dut egunero autoan, gehienetan, irratiko tertuliak lagun. Azken bolada honetan, finantza merkatua eta krisia besterik ez dut entzuten goiz-arratsaldetako irratsaioetan. Esperotako krisia, nonbait, baina ezustekoz ezusteko, kapituluka eskaintzen diguten beldurrezko telesaila ematen duena. Hala entzun dut, eta badirudi, azkenean, kapitalismoak hainbeste goraipatzen duen merkatua (oraingo honetan finantza merkatua), hankaz gora gelditu, eta postura horretan trabatutako labezomorroa bezala dabilela, buelta eman ezinik. Merkatua dagoeneko ez dela gauza, bere kabuz, ekonomiak behar dituen finantza fluxuak sortzeko. Bankuek jatorrian zuten funtzioa galdu zutela, eta produkzio jarduerak finantzatzeko bitarteko izan ordez, espekulazioaren mundura salto egin eta inbertsio arriskutsuetan murgildu zirela, gutxi batzuentzako irabaziak eta guztiontzako ezegonkortasuna ekarri dituen gurpil

O

zoroan. Enpresek eta kontsumitzaileek ez dutela finantza baliabiderik aberastasuna eta lana sortzen dituen ekonomi jarduerari eragiteko... eta gertatu beharrekoa gertatu dela, gobernuak eta banku zentralak itsumutugor egon diren artean. Pixkanaka entzun ditut irratian, behin Lehman Brothers, hurrena Merrill Lynch, Morgan Stanley, Freddie Mac, Fannie Mac... Eztanda honen aurrean agintariak martxan jarri dira (orain); lehenengo AEBetan eta Europan segidan. Banku Zentralek eta gobernuek dirutza (publikoa) jarri dute finantza erakundeen esku. Eta horren inguruan ari naizela (irratiko datu bitxia, hau ere), Europako Banku Zentralak pasa den irailaren 29an «merkatuan» txertatutako diruaren %40 aski izango omen litzateke munduan pertsonarik gosez hil ez dadin. Baina, jakina, gosearena ez da muturreko, berealdiko eta zorigaiztoko krisi apokaliptikoa. Izorra daitezela pobreak!

Izaskun Etxebeste

09


o010-011_on

20/10/08

17:03

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Iraganean oinarritu etorkizunari aurre egiteko ntxotarrok Historia Mintegiak egin du proposamen bikoitza: Luzuriaga enpresa zenaren bulegoak biltzen zituen eraikina ez dezatela eraitsi, Pasaiaren ondare industriala gal ez dadin, eta eraikina kulturgune bihur dezatela, Antxoren behar kulturalei erantzuteko. Eta aldarria babes zabala jasotzen ari da; Tapia eta Leturiarekin egindako festak izandako erantzun ona edota Pasaiako zein Altzako izen ezagun ugarik emandako atxikimenduak dira horren adibide. Nik ere bat egiten dut proposamenarekin. Gaur egun, nabarmena da Antxoren kultur azpiegitura gabezia. Hori jada bada pisuzko argudioa barrutian kulturgune modukoa egiteko. Baina, epe luzera begira, ezin ahaztu Antxo asko aldatuko dela etorkizunean, Campsako zein Luzuriagako –hain justu– orubeetan eraiki beharreko etxebizitzekin. Praktikan, ia beste Antxo bat sortuko da egungoaren ondoan, egungo behar kultural hori areagotuz. Horregatik, Luzuriagako bulegoak «zutik eta bizirik» mantentzea orainari eta etorkizunari erantzutea litzateke... gure iragana ahaztu gabe. Irtenbide biribila, beraz.

A

rrenteriako PSE-EE alderdiko kideak ospakizunetan murgilduta ibili ziren urrian zehar, duela 25 urtetik bertako Udalean agintzen dutelako ospatzeko. Hala, 25 urte hauetan herrian egindako «onurak» azpimarratu dituzte sozialistek. «Lorpen» horien inguruan ez naiz luzatuko lerrootan, eztabaida polita delako; soka luzea ekartzen duten horietakoa. «Aurrerapausoen» artean, ordea, agintari sozialistei ez diet ezer entzun edo irakurri herrian euskarak bizi duen egoerari buruz. Baina ez da harritzekoa, arlo honetan, ezer gutxi aurreratu delako

E

10


o010-011_on

20/10/08

17:03

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Hasi da kanpaina

‘Itoti bat gutxiyo’

artxoan izango omen dira Eusko Legebiltzarra et a Jaurlaritza osatzeko hauteskundeak. Baina jada hauteskunde kanpainan murgilduta gaudela erraz suma daiteke, hainbat buruzagiren bisita izan dugulako eskualdean: EAEko PPko presidente Antonio Basagoitiren txangoa Pasai Donibanen, PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopezen eta Espainiako Lan eta Inmigrazio ministro Corbachoren mitina Errenteria-Oreretan... AE Betan bezala, hauteskunde kanpaina iraunkorra dela dirudi. Eta politikari zein komunikabide gehienek ezkutatu arren, milaka laguni botoa emateko eskubidea ukatu nahi zaie hauteskundeetan. AEBetan bezala, hain zuzen.

uskeran Itotiyak izeneko taldea duela lau urte sortu zuten hainbat gaztek Oiartzunen, euskararen egoera larriak kezkatuta. Sortzaileen ustez, itotika itotika lehortzen ari den itsasoa da euskara, eta, beraz, lan egin beharra dago hori gerta ez dadin. Baita txukun lan egin ere. Lau urte hauetan, makina bat ekimen egin ditu taldeak euskararen erabilera bultzatzeko herriko gazteen artean. Azkena, Oiartzungo hainbat musika talderekin euskara hutsean egindako CDa, Itoti bat gutxiyo izenburupean. Eta CDaren aurkezpena ere, nabarmentzekoa: herriko plazan kontzertua, ekimenean parte hartu duten talde askoren parte-hartzearekin. Txapeau! Euskararen normalizazioa sustatzeaz gain, herriko musika taldeei bultzada emateko aukera ematen duelako ekimen honek. Ezbairik gabe, era honetako urrats gehiago behar ditu euskararen itsasoak. Itoti gutxiago... eta olatu gehiago!

M

E

PSE-EE agintean egon den 25 urteotan. Gaiarekin ere gehiegi ez luzatzearren, honatx bi adibide: 1997an adosturiko Euskararen Udal Ordenantzak bete gabe jarraitzen du Errenteriako Udalak, eta orain urte gutxi Kontseiluaren Udal Hizkuntza Politiken Neurketan 3,11ko nota atera zuen Udalak berak. Hau guztia kontuan hartzea garrantzitsua da; noiz eta EAEko PSE-EE euskaltzaleen artean euskaltzaleena gisa ageri zaigunean, aurkezturiko Euskara askatasunean manifestua dela eta. 11


o012-015_on

22/10/08

17:03

Página 1

nagusia ION ARRETXE Aktorea

Zinemari esker, pertsona hobea izateko grina sortzen zait” Testua: Ion Ansa Argazkiak: Iñaki Berrio

iro en la cabeza filmeko (Jaime Ros ales, 200 8) protagonista da Ion Arretxe (Errenteria-Orereta, 1964). Baina protagonista izatea zer den lehendik ere ondo asko daki. ETAko militante baten istorioa kontatzen du filmean, eta Errenteria-Oreretako historiaren parte da bera. Parke kalean eta Don Boscoko zinean hasten da bere bizitzaren filma. Ordutik gaur arterako gidoia kontatu du elkarrizketa honetan, eszenaz eszena.

T

Herritik joan zinela badira urte batzuk; baina hemen askok oroituko zaituzte oraindik, saltsa askotan ibilitakoa zara eta...

Herriko nire lehen oroitzapenak Parke kalekoak dira. Han hazi eta hezi nintzen. Oroitzapen benetan onak ditut garai hartatik. Parke kalean lagunak nituen, eta bertan egiten genuen gure bizitza. Guretzako mundua han hasi eta bukatzen zen. Auzo Elkarteko gaztetxo taldean ibili ginen. 14 urte nituela Koldo Mitxelena Institutuan hasi nintzen ikasten, eta hor kanpoan mundu bat bazela ikusi nuen. Eta hortik, ‘behera’ jaitsi zinen; herriko erdigunera, alegia.

Koldo Mitxelena Institutua inflexio puntua izan zen nire bizitzan. Oso 12

irakasle onak genituen. Heziketa ona jaso genuen, maila altukoa, Chomskyz eta horrelakoez hitz egiten ziguten... Mundu berri bat deskubritzea izan zen niretzat, eta aitortu behar dut ikasle txintxoa izan nintzela. Jende interesgarri asko ezagutu nuen Koldo Mitxelenan; adibidez, Ur Antzerki Taldea hortik sortu zen, bertako ikasle talde batetik. Eta, horrela, hau eta bestea ezagututa, erdigunera jaisten hasi ginen. Mugimendu handiko garaiak ziren 70. hamarkada amaierako eta 80.eneko hasierako haiek ezta?

Hala da. Lehenik Tontodromo-an bueltaka ibiltzen ginen, eta pixkanaka herriko taldeetan sartzen hasi ginen, Gazte Asanbladan esaterako. Orduan, bazegoen gauzak hobetu beharreko kezka; eta kezka bakarrik ez, gauzak hobetzen ere saiatzen ginen. Nire bokazioa marrazkilaritza izan zen txikitatik, eta horrela hasi nintzen muralak egiten, Gestorentzat kartelak diseinatzen, Gazte Asanbladako Kaskagorri aldizkarirako lanak egiten... Gogoan dut, adibidez, Xabin Olaizola herriko alkate zenean, herriko zinegotziak gai hartuta satira tonu batean Gazte Asanbladakoentzako egin nuen


o012-015_on

22/10/08

17:04

Pรกgina 2

kulturanagusia

13


o012-015_on

22/10/08

17:04

Página 3

kulturanagusia

Mikel Zabaltza atxilotu zuten sarekada berean atxilotu ninduten. Egurra eman ziguten latz” txartela. Gehien gustatzen zaidan txartela presoei euskaraz idaztearen aldeko bat izan zen: beltza zen, eta ziega bateko leiho bat ikusten zen, bertatik preso batek eskua atera eta Euskaraz idazten zuen gorriz. Beste maila batean, Euskadi Alegre y Combativa eta OTANi ez kanpainetako txartelak ere diseinatu nituen. Bete-betean murgildu zinen, hortaz, herri mugimenduan.

Aldarrikapen asko zeuden, era guztietakoak: politikoak, sozialak eta herri mailakoak. Eta ni ere tartean nenbilen, saltsarik saltsa. Adibidez, esan dezaket, harrokeriarik gabe baina harrotasun handiz, nik sortu nuela madalenetako txupinazoan madalenak botatze14

Don Boscon hasi nintzen zinemarekin gozatzen, gaztetxo nintzela. Astero joaten ginen filmak ikustera”

aren ideia. 1984an edo 1985ean izan zen. Helburua zen ondo pasatzea, zerbait dibertigarria egitea, parte-hartzailea. Ez genizkion madalenak alkateari botatzen, elkarri baizik. Gero etorri zen arrautza eta abarren kontua, baina hasierako ideia ez zen hori izan. Ondoren, herritik Bilbora joan zinen, Arte Ederrak ikastera.

1983. urtean izan zen hori. Lehenbiziko urtean han egon nintzen ikasten, baina bigarrenean herrira etorri nintzen berriro, Kalabaza Tripontzia filmerako marrazkiak egiten hasi nintzelako. Juanma Berasategik deitu zidan Ion Etxebesteren bidez, kaleko txarteletako nire marrazkiak eza-

gutzen zituztela eta. Esperientzia aberatsa izan zen. Euskaraz egindako lehen filmea izan zen, eta borondate handiarekin egin genuen. Modelo lanak ere egin behar izan nituen marrazkietarako: arrantzaleen eszenako arrantzaleetako bat ni naiz, adibidez. Karrera, ordea, ezin izan nuen bukatu, 1985ean Guardia Zibilak atxilotu ninduelako. Esperientzia gogorra izango zen...

Oso. Mikel Zabaltza atxilotu zuten sarekada berean atxilotu ninduten [1985ko udazkenean]. Egurra eman ziguten latz, eta azkenean aske atera ginen, Mikel bera izan ezik; jakina, hil egin baitzuten. Zaila da horrelako espe-

rientzia batek norberarengan izan dezakeen eragina neurtzea. Nik 21 urte baino ez nituen, eta orain jabetzen naiz nik uste nuena baino traumatikoagoa izan zela niretzat. Baina ez dut inoiz biktima papera hartu nahi izan. Nahiago izan dut pertsona bezala hazi eta aurrera jarraitzea. Eta aurrera egin zenuen.

Gauza asko egin nituen: kantak konposatu, adibidez. Sebastopoleko Titiriteroekin ere lan egin nuen. Gainera, ordurako, harreman handia nuen antzerki munduarekin. Orain taldean nengoen, eta denetik egiten nuen haiekin: eszenografia, kartelak... aktore ere ibili nintzen. Eszenografia ikasteko aukera sortu zitzaidan,


o012-015_on

22/10/08

17:04

PĂĄgina 4

kulturanagusia

eta Bartzelonara joan nintzen Institut del teatre-ra. Ikasteaz gain, marrazki bizidunak egiten zituen ekoiztetxe batean ere lan egiten nuen. Han ezagutu nuen Ventura, El Jueves-ko marrazkilaria, orduan nire idoloa zena. Oso lagunak egin ginen, eta bere etxean hartu ninduen. Seme bat bezala tratatu ninduen, eta ikaragarri ikasi nuen harekin. Eta handik Madrilera.

Bartzelonako eskolan Joseph Rossellen eskolak genituen. Zinema munduan zuzendari artistiko lanetan sona handia zuen; besteak beste, Vicente Arandaren filmeetan eta El Orfanato-n (2007) egin du lan. Madrilera joateko propos amena egin et a haren laguntzaile gisa hasi nintzen. Elias Querejetarekin film bat egin nuen, eta, hortik aurrera, filmeetan arte zuzendari hasi nintzen lanean. Zinema munduan barneratu zinen orduan.

Zinemarekin Don Boscon hasi

nintzen gozatzen, gaztetxo nintzela. Astero joaten ginen hara filmak ikustera. Herriko King Kong Zine Klubean ere asko ikasi nuen. Bartzelonan nintzela, Beldurrezko Zinema Astea antolatzen hasi ziren Errenteria-Oreretan; orain Donostian egiten dute, baina hemen hasi zen, herrian. Nik sorrera hartan parte hartu nuen, eta Ventura y Nieto-ren erakusketa bat antolatu genuen. Geroztik, hainbat gauza egin ditut: gidoilari izan naiz, dekoratzaile, aktore... Oro har, esan dezaket zinemak pertsona hobea izateko grina sortzen didala. Eta Jaime Rosales noiz ezagutu zenuen?

Las horas del dĂ­a filman (2003) nire lagun batek egin zuen lan harekin. Hark hitz egin zion nitaz Jaimeri, et a La soledad filman (2007) lan egiteko deitu zidan. Orduan jabetu nintzen artista handia zela, eta lankide aparta. Zineman, sormenaz gain, lanerako fundamentu handia behar da.

Bi iturri daude: ur beroa ematen duena, sormenaren aldea, eta ur hotza ematen duena, goizean goiz jaiki beharra, diziplina handia izan beharra... Zentzu horretan, elkarbizitza oso garrantzitsua da, eta Jaime Rosalesekin lan egitea zoragarria da.

eta askori ez gustatu. Batzuk irten egin ziren filmaren proiekzioan, et a nik uste nuen aretoa hustu egingo zela. Argiak piztu zirenean, ordea, sorpresa atsegina izan zen niretzako oraindik jendez gainezka zegoela baieztatzea.

‘Tiro en la Cabeza’ filmean aktore nagusiaren papera egiteko proposamena egin zizun gero.

Zertan zabiltza orain?

Eta berehala esan nion baietz. Oso film txikia da. Ia sekretuan grabatu genuen, hiru astetan. Film honetan euskal gatazka lantzen da. Aurpegia emateko beharra sentitu nuen, eta lan hau egitea aurpegia ematea izan da niretzat. 2008ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu genuen, Kursaalean. Tentsio handia zegoen, eta oso urduri geunden. Jaimek aretotik irten behar izan zuen, nerbioek jota. Filmeak urruntze bat eskatzen du, eta hori esfortzua da ikuslearentzat. Jendea esker oneko agertu zen, nahiz

Euskarazko film bat egiten ari gara Aizpea Goenagarekin. Zuzendari artistiko lanak egin ditut bertan. Angel Amigo errenteriarra da produktorea. Zein harreman duzu orain herriarekin?

Tarteka etortzen naiz. Kaleak ikustea gustatzen zait. Parke kaletik Don Boscorako ibilbidea egitea atsegin dut. ErrenteriaOrereta garrantzitsua da niretzat, berekin egiten dut amets askotan. Eta nire ametsetan herria ez da aldatu. Herriko jendea sarri gogoratzen dut, non bizi ziren, non dauden... Garai batean izan nintzen umea nigan bizi da oraindik. 15


o016-019_on

23/10/08

15:52

PĂĄgina 1

nagusiaggizartea

MARRAZOAREN arrantza

Charles de Gaulle eta Oiartzun. Biak lotu ditu Juan Mari Etxeberria auto zaharren zaleak, Frantziako presidentea izandakoaren autoa baitu gaur egun etxean: Citroen DS beltz dotorea, hain zuzen Testuak: Eihartze Aramendia Argazkiak: IĂąaki Berrio

16


o016-019_on

23/10/08

15:52

Página 2

gizarteanagusia

so altua omen zen Charles de Gaulle. Idazlea. Hiru seme-alaben aita. Militarra. Bigarren Mundu Gerran, naziek Frantzia bitan zatitu zuteneko garaietan, erbestean Frantzia askea izeneko mugimendua sortu zuena, eta Frantzia barruko Erresistentzia bultzatu. Frantziaren askapenaren ondoren, bertako behin-behineko gobernuaren burua. Frantziako V. Errepublikako presidentea, 1958tik 1969ra. Eta Frantziako nahiz Europako historia garaikidean erreferentzietako bat. Baina horrek guztiak bost axola. Garrantzitsuena: Citroen DS auto beltz dotore bat izan zuen De Gaullek, marrazo gisa ezagun egindako auto modeloa. Eta marrazoak liluratuta zuen Juan Mari Etxeberria oiartzuarra. Hura arrantzatzea zuen helburu Etxeberriak, bai eta lortu ere. Orain dela lau urte inguru hasi

O

zen guztia. Baionan gizon batek marrazo modeloko auto zahar bat zuela jakin zuen Juan Mari Etxeberriak, eta harekin harremanetan jartzea lortu zuen. «Parisen enkante batean ateratzekotan zela esan zidan. Charles De Gaulleren autoa omen zen. Baina, egia esan, niri berdin zitzaidan noren autoa zen», adierazi dio ONi oiartzuarrak. «Betidanik mekanikaria izan naizenez, ehunka auto ikusiak nituen, baina marrazo batean ez nintzen sekula sartu, eta gogoa nuen horrelako bat edukitzeko. Kontuak kontu, niretzako lortu ote zezakeen galdetu nion, eta horrela izan zen. Enkantean lortu eta Parisetik Baionara ekarri zidan. Baionatik Oiartzunera, berriz, nik ekarri nuen. Ilusio handiarekin!». Oiartzuarrak 75 0 eurot an (125.000 pezeta) arrantzatu zuen marrazo preziatua. Lortu zuen bere helburua, bai. Baina

erabat dotore gelditzeko, hainbat aldaketa egin zizkion auto zaharrari. «Goitik behera moldatu nuen. Guztia desmuntatu, motorra aldatu, tapizeria guztia ere aldatu... Tiburoiak oso erraz desmuntatzen eta muntatzen dira, eta horrek ez zidan hainbesteko lana eman», Etxeberriaren esanetan. Azkenean, gauza bat eta beste, 2.000 eurotik gora xahutu zituen autoan, eta lanean egindako orduak ere asko izan ziren. «Horrelako gauzatan ibiltzen zarenean diru asko gastatzen da, eta hori tiburoian ez nuela asko gastatu! Orduak ere asko izaten dira, baina guztia ilusio handiarekin egiten dut. Hortaz, ez dut kexatzeko motiborik». Hain auto preziatua eta hainbeste kostatakoa, noski, oso ongi zaintzen du Etxeberriak. «Ugaldetxon uzten dut autoa, lagun batek duen garajean. Autoentzako be-

reziki egindako tela jartzen diot gainean, eta horren gainetik plastiko bat».

HASTAPENAK. Ofizioz mekanikaria izan da Juan Mari Etxeberria, eta horrek oraingo bere afiziora bideratu zuen. Lagun bati auto zahar bat prestatzen lagundu zion; Austin bat, hain zuzen. Konponketa lan horietan gogoa sartu zitzaion, eta ordutik auto zaharren munduan dabil. Oiartzuar honek orain bederatzi edo hamar urte inguru erosi zuen lehen auto zaharra. «Erosteko aukera sortu zitzaidan, eta ez nuen dudarik izan. Hura erosi eta konponketak egiten hasi nintzen. Motorra aldatu, tapizeria berritu, pintatu... Oso gustura ibili nintzen, eta ordutik beste hainbat auto erosi eta berritu ditut». Tiburoia, Citroen 4.4, Boogya, Peageot 301, Mercedes bat, Renault 4 L eta Seat 600 autoen 17


o016-019_on

23/10/08

15:53

Página 3

gizarteanagusia

Azterketa, hiru urtetik behin Auto zaharrek hiru urtetik behin pasatzen dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT delakoa). Azterketa berezia izan ohi da; izan ere, dena eskuz egin behar da azterketan, ezin da makinarik erabili. Horretarako, auto zaharrek baimen berezia dute eta, paperetan adierazten denez, dena eskuz egin beharra dago.

Goitik behera moldatu nuen autoa: guztia desmuntatu, motorra aldatu, tapizeria guztia ere aldatu...” JUAN MARI ETXEBERRIA auto zaharren zalea

jabe da Juan Mari Etxeberria. Batzuk konponduak, eta besteak konpontzen. Une hauetan, esaterako, bi auto ditu esku artean: Peugeot 301a eta Renault 4.4a. Lehenengoak 78 urte ditu. «1930eko auto bat da, oso-oso zaharra. Ia guztia ari naiz aldatzen, baina bukatzen dudanean oso polita geratuko da. Renault 4.4ari dagokionez, Frantziara joan behar izan nintzen pieza batzuk erostera, hemen ezin direlako aurkitu horrelakoak. Toulousera joan nintzen, zehazki. 1.200 euro gastatu ditut piezatan bakarrik». Bi auto horiez gain, beste bat ere konpontzen ari da. «Lagun baten autoa da, Peugeot 203 bat, oso polita hau ere. Argiak aldatu dizkiot eta orain tapizeria aldatu beharra dago».

IBILALDIAK. Marrazoaren aitzakiapean, ibilaldi asko egiten ditu urtean zehar oiartzuarrak. «Irteeretako batean, Frantziara joan ginen. Handik ibili eta hotel batean lo egin genuen. Errenterian ere orain dela gutxi izan naiz; 40 auto inguru elkartu eta auto zaharren kontzentrazio modukoa izan zen. Beste batean, Tolosara joan ginen. Egunpasa ederra egin genuen: herritik barrena ibili, bazkaldu... oso ongi pasatu genuen». Etxeberriaren iritziz, «oso giro ona sortzen da. Gure artean ere ongi moldatzen gara, eta 18


o016-019_on

23/10/08

15:53

Página 4

gizarteanagusia

Segurua, 100 eurokoa Era honetako autoak gutxi ibili ohi dira egunerokotasunean; urtean oso gutxitan ateratzen dira errepidera. Hori dela eta, segurua ere ohi baino merkeagoa dute. Urtean 100 euro inguru ordaintzen dituzte. Halaber, auto zaharrek H bat izan ohi dute matrikulan; horrek auto zaharra dela esan nahi du, coche histórico deritzona.

ederki pasatzen dugu. Eta, noski, autoez hitz egiten dugu (kar,kar)». Oiartzuar hau bi elkarteko kide da: Nualari Elkartekoa eta Araba Klub izenekoa. Bi elkarteok auto zaharrak dituzten lagunak biltzen dituzte, hainbat ekintza antolatuz. Nualari Elkarteak, esaterako, urtean bizpahiru ibilaldi antolatzen ditu, Euskal Herrian bertan edota Euskal Herritik kanpo. Araba Klubek, bestalde, egun osoko ibilaldiak antolatzen ditu. Azken honek, gainera, marka bereko autoak batzen ditu: Citroen markakoak, hain zuzen. Ibilaldietan denetarik pasatu dela kontatu du Etxeberriak. «Gogoratzen naiz ibilaldi batean bi auto eraman behar izan zituztela garabiarekin. Hondatu egin ziren; ez aurrera ez atzera, hortxe geratu ziren. Normala da. Oso auto zaharrak dira eta edozein momentutan honda daitezke. Niri, zorionez, ez zait deus ere gertatu!». Euskal Herriko eta kanpoko herrietan barrena erakusteaz gain, beste gauzetarako ere erabiltzen ditu bere auto historikoak Etxeberriak: ezkontzetarako. Bikote asko dira ezkonduko diren lekura mota honetako auto batekin joan nahi dutenak. «Bost ezkontzetan izan naiz nire auto zaharrekin. Loreak jartzen dizkiot autoari, txukun eta polit apaindu, eta hortxe eraman izan ditut ezkongaiak. Orain arte 300 euro inguru kobratu izan dut horregatik».

Sekula ez nintzen ‘marrazo’ batean sartu, eta gogoa nuen horrelako bat edukitzeko” JUAN MARI ETXEBERRIA Auto zaharren zalea

S E N D IAR E N

BAB E SA.

Zazpi autoren jabe izanda, batek baino gehiagok pentsa lezake erotuta dagoela oiartzuar hau. «Nik bizio horixe besterik ez dut, auto zaharrena. Hori gustatzen zait eta horrekin nabil buru-belarri». Sendiak ere ulertu eta babesten du haren zaletasuna. «Tiburoiarengatik diru asko eskaini izan didate, eta bi erosle izan ditut. Bi milioi pezeta eskaini didate. Niregatik salduko nuke, baina emazteak eta alabak ez didate uzten. Hainbeste lan egin eta gero, nola salduko ote dudan galdetzen didate. Arrazoia dute, baina tokia ere behar dut. Autoren bat edo beste, goiz edo berandu, saldu beharko dut, tokia izateko eta beste auto batzuk sartzeko». Marrazoa arrantzatuta, beste arrain batzuk ditu buruan Etxeberriak. Amua hozkatuko duen hurrengo arrainaren zain dago. 19


o020-025_on

22/10/08

12:32

Página 1

nagusiakkirola

MENDE ERDIKO ibilbide oparoa Sanpedrotarra Arraun Elkarteak 50 urte bete ditu aurten; une ezin aproposagoan ospatzen ari dira Pasaiako barrutian urrezko ezteiak, une gozo batean murgilduta, ‘Libia’-k denboraldi bikaina osatu baitu Testuak: Iker Vidal

Libia trainerua, esfortzu bizian, 2008ko denboraldiko Kontxako Banderan. JUAN CARLOS RUIZ-ARGAZKI PRESS 20


o020-025_on

22/10/08

12:32

Página 2

kirolanagusia asai San Pedro banku finkoko arraunketaren munduan potentziarik handienetakoa da historikoki. Bateletan, trainerilletan eta traineruetan lortutako emaitzek eta garaipenek erakusten dute hori horrela dela. Egia esan, oso zaila izango litzateke S an Pedro herria bere arraun elkarterik gabe irudikatzea. Baina nola hasi zen aurten 50 urte bete dituen arraun elkarte honen historia? Gaur egun gertatzen den bezala, orain urte asko, XIX. mende erdialdean, Pasaiako badia estura iristen ziren itsasontzi handiek atoi-ontzien laguntza behar izaten zuten badiara sartzeko. Atoaje lan hau San Pedroko eta Donibaneko arraunlari ontziek egiten zuten. Eskainitako zerbitzuengatik jasotzen zituzten diru sarrerak lortzeko, nor baino nor aritzen ziren, tona handiko itsasontziak porturaino atoian nork eramango lehia gogorrean. Denborarekin, ordea, hasierako lan lehia hori kirol lehia bilakatu zen, lehenbiziko lehiaketak eta desafioak egiten hasi zirelako elkarren artean. Hala, atoi-ontzi horiek hasi zuten, gerora, S an Pedro herrira hamaika garaipen ekarri dituen arraun elkartearen historia. Haiek landatu zuten lehenbiziko hazia. Sanpedrotarra Arraun Elkartearen sorrerak, aurrekoen lekukoa hartu eta San Pedron ohikoa izan den arraunketari jarraipena ematea izan du helburu azken 50 urte hauetan. Horregatik, Pasaiako barruti honetako arraunaren historia ezin da soilik mugatu azken mende erdi honetara.

P

AURREKARIAK. Sanpedrotarrek parte hartutako lehenengo desafioen eta lehiaketen ondoren, garrantzia handiko hainbat garaipen lortu zituen barrutiko arraun elkarteak. Besteak beste, Kantauri osoko garaikur zaharrenetako eta ezohikoenetako bat: Baionako lepokoa. Lepokoak arraunlari irabazleen izenak ditu

Goizko argazkian, San Pedroko trainerua 1931. urtean, Aita Manuel lemazaina zela. Beheko irudian, San Pedroko arraunlariak trainerilletan lorturiko bandera batekin, 1957. urtean. SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEAREN ARTXIBOA

grabatuta, eta domin batez osaturik dago. Kontxako lau bandera ere irabazi zituzten sanpedrotarrek sasoi hartan, Donostiako banderaren historian ospatutako bigarrena t artean (18 8 0koa, et a 1899, 1906 eta 1917 urtekoak). Hala, San Pedroko arraunaren historian bi urrezko garai daude. Lehenengoa, XX. mende erdialdean hasi eta 36ko Gerra lehertzearekin batera bukatu zen. Urrezko lehen aro honetan, Manuel Arrillaga Arzak Aita Manuelen gidaritzapean, Libia-k marka handia ezarri zuen, inork oraindik berdintzea lortu ez duena: alegia, Kontxako Bandera sei urtez jarraian irabaztea (1927-1932 urteen artekoak, biak barne). Aditu askorentzat, Aita Manuel garai guztiet ako lemazainik onena izan da. 36ko Gerra baino lehenago, San Pedrok Errepublika garaiko bi bandera irabazi zituen: 1931. urtean lehena, 1935ean bigarrena. Gerra ondorenean, oraindik Aita Manuelen gidaritzapean, eta San Pedrok meritu handiko hainbat estropada egin arren, 36ko Gerrak indartsu zetorren belaunaldi bat zapuztu zuela esan daiteke. Gerraren ondorengoan hasi zen gero urte asko iraun zituen elkartearen gainbehera. 36ko Ge-

rrak eragindako gainbehera horrek Libia elitetik at utzi zuen ia mende erdiz.

ELKARTEAREN SORRERA. Arraun Elkartea sortu baino bi urte lehenago, S an Pedroko arraunlariek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten trainerilletan eta bateletan. Guztira, 12 bandera lortu zituzten: 11 bateletan eta bat trainerilletan. Besteak beste, Santanderren jokatutako Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuten; eta nabarmentzekoak dira, bait a ere, Madrilgo Cas a de Campoko lakuan eta Legutianoko urtegian lortutako garaipenak. Garaipen horiek, ondoren etorriko ziren lorpen handien lehenengo urratsak baino ez ziren izan; baina nabarmentzeko garai-

penak dira, hauek izan baitziren Sanpedrotarra Arraun Elkartea eratzeko benetako arrazoi nagusiak. Iñaki Sisniegak inork baino hobeto ezagutzen ditu garai haiek. Sisniega San Pedroko taldeko arraunlaria izan zen joan den gizaldiko 60. eta 70. hamarkadetan. Ederki gogoratzen ditu urte haiek. «Oso urte zailak izan ziren. Elkarteak ia ez zuen existitzen; lokal txiki bat baino ez genuen, gaur egun elkarteko lokal nagusia dena. Dena denon artean egin behar izan genuen: dutxak jarri, foso txiki bat egin... Esan daiteke prekarietate handi batean bizi ginela», azaldu du Sisniegak. «Egoera hain zen prekarioa, ur hotzarekin dutxatu behar izaten genuela. Gogoan dut hotz handia 21


o020-025_on

22/10/08

12:33

Página 3

kirolanagusia

Ezkerrean, klubeko zuzendaritza, 1958-1959 urteetan. Eskubian, klubak irabazitako banderen bedeinkapena 1969. urtean. SAN PEDROTARRA ARRAUN ELKARTEA

egiten zuen estropada baten on-

doren, ur hotzarekin dutxatzen ari ginela elkartearen kanpoaldean. Portuan kontrabandoa zaintzen egoten ziren karabineroak guregana etorri eta erotuta ote ginen galdetu ziguten», gaineratu du Sisniegak bitxikeria gisa. Elkartearen lehenengo presidentea Miguel Torrea Ubegun izan zen, hasiera haietan pisu handia izandako gizona. Elkartea sortzeak garrantzia handia izan zuen, San Pedroko arraunaren bi urrezko garaiak lotu zituen zubia izan baitzen elkartea. Sisniegak argi dauka: «Elkartearen sorrerarekin hasi zen guztia berriro behar bezala funtzionatzen». Elkartearen sorrerak asko lagundu zuen, bai, trainerillen eta batelen susperraldian; baina ezin esan berdina trainerua nagusiaren inguruan. Berriz ere elitera itzultzeko ia 30 urte itxaron behar izan zituzten moreek. Garai har-

tan – eta baita lehenago ere– askok zioten moduan, «San Pedron mundua 1935. urtean gelditu zen», lortutako azken Kontxako banderari erreferentzia eginez.

U R R E Z KO

B IGAR R E N AROA. Joan den mendeko 80.

hamarkadaren hasieran, aldiz, gauzak aldatzen hasi ziren gutxinaka. Lehenago arraunlari izandako Julian Osak hartu zuen taldearen gidaritza. Pazientzia, dedik azio et a jakituria handiz arraunlariak prestatzen aritu zen; lehenik batel eta trainerilletan, eta 1985etik aurrera traineruetan. Hemen hasten da elkartearen urrezko bigarren aroa, Julian Osak eta Juan Carlos Fontanek taldea zuzendu zuteneko garaia. Lehenengoa entrenatzaile bezala eta bigarrena patroi bezala aritu zireneko garaia. Jon Sisniegak, Iñaki Sisniegaren semeak, inork baino hobeto

ezagutzen du elkartearen urrezko bigarren garai hori, klubeko lehen taldean arraunlari izan baitzen 11 urtez, 1988tik 1999ra. «Bi urte Gazteen Mailan eman ondoren, Julian Osak ordezko bezala eraman ninduen handiekin», azaldu du Sisniega semeak. «Niretzako amets bat izan zen hura. Nik 19 urte baino ez nituen, eta hor goian ikustea sinistezina izan zen, izugarria. Familia handi bat osatzen genuen denon artean; ilusio handiko urteak izan ziren haiek», gaineratu du arraunlari ohiak. Bigarren urrezko aro horretan, 161 garaipen lortu zituen klubak. 106, traineruetan; 17, bateletan; 37, trainerilletan; eta garaipen bat banku mugikorrean. Guztien artean, noski, azpimarratzekoak irabazitako Kontxako lau banderak: 1989, 1991, 1993 eta 1994 urteetan, hain zuzen. Mende erdi baten ondoren, sanpedrotarrek Kontxako Bandera irabazi zuten

berriro; eta ez behin, lau aldiz baizik. Eta lau garaipen horietatik, bi jarraian izan ziren, gainera. Sisniega semeak ederki gogoratzen du bigarren aroko lehenengo Kontxa hura, 1989. urtekoa. «Arraunlari izateko ohitura handia zegoen nire familian. Aitonak, osabak eta aita arraunlari izan ziren; eta nik Kontxako Bandera 19 urterekin irabazi izana oso pozgarria izan zen niretzat, eta oso gauza handia nire familiarentzat», gaineratu du Jon Sisniegak. Hortik aurrera, gauzak aldatzen hasi ziren berriro. Julian Osak taldearen gidaritza utzi zuen 1996. urtean, eta hainbat garaipen lortu arren, moreak maila apalago batean zeudela gauza nabaria zen. Dena den, mende bukaera horretan, meritu handiko hainbat marka ezarri zituzten sanpedrotarrek. Kontxako Banderan ohorez-

Kontxa irabazi... zulo batekin San Pedrok oraingoz lortutako azken Kontxa (1994. urtekoa) ez da nolanahi ahazteko modukoa. Ziaboga eman ondoren, San Pedro lehenbizikoa zen, Orioren aurretik, segundo tarte handia mantenduz. Bat-batean, traineru barrura ura sartzen hasi zela konturatu ziren moreak. Jon Sisniega arraunlari ohiak ederki gogoratzen du pasartea. «Ziaboga eman genuenean, balizak zuloa egin zigun. Hantxe ibili ginen Martin, Irulegi eta hiruok zuloa estaltzen. Batek arraun egiten zuen bitartean, besteak kamiseta kentzen zuen zuloa tapatzeko. Oso gaizki pasatu genuen, azkenean, Oriok aurrea hartu zigulako. Gogoan dut Julian Osa bronka botatzera etorri zela; zuloa ikusi zuenean, aldiz, buelta eman eta negarrez hasi zen. Oriok txanda irabazi arren, Kontxako Bandera gurea zelako. Hark bai pasatu zuela gaizki!», erantsi du Sisniegak.

22

Zuloa Libia traineruan, 1994ko Kontxan. SANPEDROTARRA-REN ARTXIBOA


o020-025_on

22/10/08

12:33

Página 4

kirolanagusia

‘Libia’ izenaren jatorria

San Pedroko arraunlariak, barrutiko Alkateordetzan, 1989. urtean irabazitako Kontxako Bandera ospatzen. SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEAREN ARTXIBOA

ko txandan parte-hartze errekorra lortu zuen klubak, 14 urtez jarraian aritu baitzen ohorezko txandan arraunean (1986tik 1999ra). Baina mende berriaren hasierarekin batera, Libia-ren nagusitasuna bukatu zen. Garai apalagoak iritsi ziren.

URTE GOGORRAK. 1986tik 1999rako tarte horretan, arraunlari sanpedrotarren artean bi belaunaldik egin zuten posible elkartearen nagusitasuna. Hortik aurrera, maila apalago batean abiatu behar izan zuten berriro. Zerotik hastea bezalakoa izan zen, bigarren belaunaldiko zortzi arraunlarik alde egin zutelako. Javier Egurrola gaur egungo presidentearen iritziz, «arraunak eman zuen eboluziora behar bezala egokitzen ere ez genuen jakin. Arraun munduan diru zifra ikaragarriak hasi ziren mugitzen, babesle handien kontratazioak... eta San Pedro oso herri txikia zela jakitun, bitarteko gutxi izan genituen egoera zuzentzeko». Arraunaren munduan inor ez da bolada bikain batetik bolada kaskarrago batera pasatzeaz libratzen. Eta San Pedrori ere to-

katu zitzaion. Ez zen salbuespena izan. «Kirol guztietan bezala, arraunean ere, garaiak ziklikoak izaten dira. B atzuet an goian zaude, eta beste batzuetan behean. Kirolaren legea da», gaineratu du Javier Egurrolak. Egoera nola aldatu zen ezagutzeko asmoz, honatx datu argigarria: 2000. urtean, moreen helburu nagusia trainerua ateratzea izan zen. Eta, gezurra badirudi ere, klubeko zuzendaritzari asko kostatu zitzaion urte hartan trainerua uretara ateratzea. Lortu zuten, bai, baina nekez. «Pazientzia eta lan handiko urteak izan ziren haiek. Etxeko arraunlariekin egin genuen lan, eta gutxinaka emaitza onak lortu genituen. Zorte handia izan genuen, gazte koadrila zoragarri bat topatu genuelako», erantsi du gaur egungo presidenteak. Urte bat beranduago, 2001ean, ez zuten trainerua ateratzeko arazorik izan. B aten ordez, bi atera zituzten, Ur Jokoko arraunlariekin batera. Urte hartan, gainera, San Pedroko bandera irabaztea lortu zuten. Urte bat beranduago, halaber, aurrekoaren berdina izan zen

emaitza. Bi traineruekin lehiatu zuten, eta, berriz ere, San Pedroko bandera etxean bertan gelditzea lortu zuten. 2003. urtean, aldiz, berriro traineru batekin aritu ziren lehian. Urte horietan guztietan, handia izan zen egindako harrobi lana. San Pedroko biztanleek, gainera, ez zuten berriro onenen artera itzultzeko itxaropena galtzen. Gaur egun jasotako fruituaren haziak landatu ziren urte gogor haietan. Sendagairik onenak pazientzia eta ilusioa izan ei dira. Sanpedrotarra Arraun Elkartearen kasuan, denborak erakutsi du gauzak ongi egiten direnean emaitzak onak izaten direla. Sanpedrotarrak horregatik itzuli dira berriro merezi duten lekura, arraunaren elitera.

I LUS IOA B E R R I Z E R E. Orain bi urte, arraunketak beste goraldi bat izan zuen San Pedron. Urteetan landutako harrobi lana bere fruituak ematen hasi zen. «Harrobi lana oso garrantzitsua izan zen berriz ere onenen artera itzultzeko; baina Aitor Baldaren itzulerak zerikusi handia izan zuen. Bera izan da, bere lan eta

Jakina den bezala, Sanpedrotarra Arraun Elkartearen traineru nagusiak Libia izena du gaur egun. Baina izenak joan den mende hasieran du sorburua. 1917an, zehazki, Clemente Goldarazenak egin zuen sanpedrotarrek lehiatzeko erabili zuten trainerua. Eta hark bataiatu zuen ontzia Libia izenarekin, haren iloba baten omenez. Izan ere, 1914an, Libia Martin Alberdi jaio zen, Clemente Goldarazenaren iloba. Eta bataioaren urte berean, hain justu, Kontxako Bandera irabazi zuen San Pedrok, 1917an. Izen hori erabili gabe urte asko pasatu eta gero, Libia izena berrerabiltzen hasi ziren berriro 1989. urtean. Ordutik hona, indarrean jarraitzen du deiturak.

Bi Kontxa arrosa kolorearekin Traineru bakoitzak kolore propioa du gaur egun. Eta gauza jakina da San Pedroren kolorea morea dela. Baina, hasieran, taldeek ez zuten kolore finkorik. Gaur egun estropaden aurretik kaleak zozkatzen diren bezala, garai batean, taldeek lehiatzeko erabili beharreko koloreak ere zozkatzen zituzten. Hala, San Pedrok arrosa kolorearekin irabazi zituen 1927ko eta 1931ko Kontxako Banderak; sanjuandarren ohiko kolorearekin, alegia. 1928an, berriz, kolore gorriarekin irabazi zuten Kontxa; 1929an, horiarekin; 1930ean, morearekin; eta 1932an, marroiarekin.

23


o020-025_on

22/10/08

12:33

Página 5

Goiko irudian, Libia trainerua 1994. urtean, Donostiako kaira sartzen, Kontxako Bandera irabazi ondoren. Beheko irudian, San Pedroko ontzia, Kontxako estropadan arraunean, 2008ko denboraldian. VALENTIN ARGAZKI DENDA/JUAN CARLOS RUIZ-ARGAZKI PRESS

dedikazioarekin, arraunlari horiek

aurrera atera dituena. Ezin ahaztu dezaket ere Ramon Ersotarbek egindako lana», nabarmendu du Egurrola presidenteak. Horrela, KAE Liga erraz irabaztea lortu zuen klubak, urte guztian zehar bederatzi bandera lortuz. Urte zoragarri baten ondoren, TKE Ligara igotzeko Pedreñan eta Portugaleten jokatutako play off-etan erraz gailentzea lortu zuen Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. TKE Liga sortu zenetik, 24

moreek haien historian lehen aldiz bertan lehiatzeko txartela lortu zuten. Izerdi asko bot a behar izan arren, San Pedro berriro ere onenen artera itzuli zen. Urtebete beranduago, 2007an, TKE Ligan hartu zuten parte sanpedrotarrek. Erregulartasun handia erakutsi zuten denboraldi guztian zehar, eta, estrainekoz maila honetan aritu arren, arazorik gabe eutsi zioten mailari. «Lehenengo urtea izan zen TKE Ligan, eta, egia esan, arazorik

gabe eutsi genion mailari. Sailkapenaren erdian egon ginen urte osoan», azaldu du klubeko presidenteak. Kontxako Banderan parte hartzeko gertu izan baziren ere, ez zuten denboraldiko bigarren helburua bete, eta, hala, Kontxako estropadan parte hartzeko ez ziren sailkatu moreak.

TKE-N LAUGARREN. Aurten, aldiz, klubaren 50. urteurrena ospatzen denean, San Pedro berriro ere onenen artera itzuli da. San

Miguel Ligan (TKE) banderarik irabaztea lortu ez badu ere, banderaren bat lortzeko oso gertu ibili da zenbait alditan. Erregulartasun handia erakutsi dute moreek denboraldian zehar; horren erakusle, TKE Ligan lortutako laugarren postua. Horrez gain, aurten, Kontxako estropadara itzultzea lortu du San Pedrok, bederatzi urteko lehortearen ondoren. Sailkatze estropadan, meritu handiko 3. postua eskuratu zuten Libia-ko arraunlariek. Lehenengo jardunaldian, ohorezko txandarako sailkatzea lortu ez bazuten ere, bigarren jardunaldian kontsolazio txanda irabaztea lortu zuten. «Herrian ere oso pozik daude aurtengo emaitza nolakoa izan den ikusita. Nabaritzen da traineruarekiko dagoen ilusioa berriz ere handia dela», gehitu du presidenteak. Kontuak kontu, zorioneko urtea da aurtengoa sanpedrotarrentzat, elkartearen 50. urteurrena ospatzen delako; baina, gehienbat, moreak berriz ere onenen artera itzuli direlako. Herritarrak ilusioz gainezka daude, Libia berriz ere itzuli baita. Eta gelditzeko itzuli da.


o020-025_on

22/10/08

12:34

Página 6

kirolanagusia

bat joan,

BESTEA GELDITU San Pedro berriz ere goi mailara eraman ondoren, Aitor Baldak prestatzaile kargua utzi eta Gaizka Garmendiak hartu du lekukoa Testuak: Iker Vidal Argazkiak: Argazki Press/Lander Garro

008ko denboraldia oso positiboa izan da San Pedrorentzat, oso emaitza onak lortzean. Uzta eder hau lortzeko zeresan handia izan du Aitor Balda entrenatzaileak; azken urteetan harrobi lan handia egin dute elkartean, eta orain fruituak jasotzen ari dira. Den den, agur esateko garaia iritsi dela erabaki du Baldak. Lasai doa, Sanpedrotarra Arraun Elkartea berriz ere onenen artean uztea lortu baitu. Haren lekua Gaizka Garmendiak beteko du, denboraldian traineruko lemazaina izandakoak. Denboraldiaren balorazioa eskatuta, Aitor Balda oso pozik agertu da, denboraldiari begira zituzten helburu guztiak bete dituztelako. «Kontxako Banderan parte hartzea lortu dugu berriro. Ligan ahalik eta ongien ibiltzea ere zen helburua, eta hori ere lortu dugu; ohorezko tx anda gehienetan egotea lortu dugu, gainera”, azaldu du B aldak. Haren esanetan, urtetan eginda-

2

ko lan gogorra biribildu dute bukatu den denboraldian. «Azken urteak nahiko lasaiak izan dira kirol arlotik begiratuta, helburu guztiak betetzen joan garelako. Baina aurtengo helburuak zailagoak ziren eta aurrera atera ditugu baita ere. Alde horretatik, beraz, oso pozik gaude», gaineratu du sanpedrotarrak.

BAN D E RA BATE N FALTA. Dena den, hain goian ibili ondoren, zapore mikatza gelditu zaio Baldari. Estropada askotan banderaren bat irabazteko gertu ibili ziren, baina ez zuten lortu bat bera ere irabaztea. Bere agurrean, hori da entrenatzaileak duen arantza bakarra, bandera bat lortu ez izana. «Hori da dudan penarik handiena», argitu du orain arteko entrenatzaileak. Libia Kontxako Banderatik kanpo bederatzi urtez egon ondoren, aurten, izugarrizko sailkapen estropada bat egin ondoren itzuli zen onenen artera. Balda,

aldiz ez dago oso kontent gero egindako lanarekin. «Helburua Kontxan sartzea zen, eta erraz lortu genuen helburua. Gero, lehenengo jardunaldian emandako erantzuna ez zen oso ona izan; horren pena ere badut».

ALDAKETA. Aitor B aldak prestatzaile karguan utzi berri duen lekua Gaizka Garmendiak beteko du. Bukatu den denboraldian Libia-ko lemazaina izan da Garmendia, eta klubean urtebete eraman arren, zuzendaritzak konfiantza handia erakutsi du harengan. Orain, Garmendiak espero duen bakarra da berekiko egindako apustua uretan lortutako garaipenekin itzuli ahal izatea. Aitor Baldak ere ez du zalantzarik Garmendiarengan. «Berarentzako esperientzia berria izango da eta ikusiko dugu nola erantzuten duen. Ez du arazorik izango denboraldia behar bezala aurrera eramateko. Denboraldi hasierak gogorrak izaten dira

guztiontzat, baina moldatuko da, zalantzarik gabe. Oso garrantzitsua izango litzateke mutil guztiek jarraitzea», sanpedrotarraren iritziz.

ETOR KI Z U NA. Elk arteak orain gutxi hartu berri duen erabakiarekin oso pozik dagoela nabari zaio Gaizka Garmendiari. «Oso pozgarria izan da ardura hauetarako elkarteak nigan pentsatu izana». Orain arteko lemazainaren esanetan, «une honetan fruitu batzuk jaso ditugu, baina, beharbada, ez jaso zitezkeen guztiak». Atzera begiratuta, Aitor Baldak egin duen lanari so eginez, Gaizka Garmendiak argi du Baldak elkarteari eman dion guztia «asko» izan dela. «Argi dago, zalantzarik gabe, oso lan ona egin duela Aitor Baldak. Taldea azpi-azpitik hartu zuen eta puntaraino eraman du. Argi dago bere eskua igarri dela, baita jendeak lanerako izan duen prestutasuna ere». Klubaren kirol etorkizunaz hitz egiterakoan, berriz, entrenatzaile berriak lurrean mantendu nahi ditu hankak. Hala, datorren denboraldiari begirako helburuez hitz egiteko oraindik oso goiz dela azpimarratu du. «Gauza asko baloratu behar dira lehenago; adibidez, klubean zein arraunlari geldituko diren jakitea. Hortik aurrera, finkatuko ditugu helburuak», esan du Gaizka Garmendiak. Ildo horretan, arraunlari askoren jarraipena kolokan jarri du entrenatzaile berriak. «Uste dut datorren urteko koadrilan aldaketa dezente egon daitezkela, baina zenbaterainoko aldaketak izango diren esateko goiz da oraindik» Aurreko denboraldiko helburuak bete ahal izateko «ahalegin handiak egin beharko ditugu», Garmendiaren esanetan. «Kontxan sartzea zen arraunlari askorentzako helburua. Behin hori lortuta, ikusi beharko dugu. Logikoa den bezala, ahalik eta ongien ibili nahiko dugu», erantsi du Garmendiak. 25


o026-027_on

15/10/08

17:33

Pรกgina 1

naturakklik

Naturaren mintzoa

JAIZKIBELEN MIGUEL LUJANBIO Datuak. 1947. Pasai Donibane. Ibilbidea. Club Vasco de Campingeko

bazkidea, urteak daramatza argazkiak ateratzen. Mendiari eta naturari buruzko erakusketak jarri ditu Donostian, Antxon, Donibanen... Urriaren 27tik urt arrilaren 3 0era, adibidez, Jaizkibeli buruz prestatu duen erakusketa ikus daiteke Club Vasco de Campingen egoitzan, 15 0 argazkiz osaturikoa. Argazkien bidez Jaizkibel ezagutaraztea da Lujanbioren helburua; eta, ezagutarazte ahalegin horretan, Jesus Mari Alquezar Club Vasco de Campingeko lehendakariak egindako lana goraipatu du sanjuandarrak.

26

1


o026-027_on

15/10/08

17:34

Pรกgina 2

kliknatura

Itsasoa, mendia eta haizea nahastean, zirraragarria da emaitza; Jaizkibelgo arroketan zein harrietan, esaterako, naturak benetako arte lanak ondu ditu mendez mende, era guztietako irudi eta forma ikusgarriak sortuz; natura mintzo da Miguel Lujanbio sanjuandarraren argazkietan 1.- Badiako bokalea lainoak hartuta, Arrokaundietatik ateratako argazkian. 2. eta 4.- Olatuak arroken kontra lehertzen, Puntetan. 3.- Itxura bereziko arroka, Buenos Aires gisa ezagutzen den eremuan.

2

4

3

27


o028-029_on

23/10/08

17:34

Pรกgina 1

naturakklik

7

6

6.- Ilunabarra Puntetan. 7.- Punta itxura duen arroka, Gaztarrotz gisa ezagutzen den eremuan. 8.- Arroka zulatu bat, Buenos Aires eremuan. Atzealdean, itsasoan bi ontzi. 9.- Buenos Aires eremua. Besteak beste, igel itxura duen arroka ikus daiteke (eskubian).

8

9

28


o028-029_on

23/10/08

17:34

Pรกgina 2

kliknatura

10

11

10.- Forma geometrikoak arroka batean, Aizoka Turroia izeneko eremuan. 11.- Domina itxurako erliebea, Morkotx izeneko eremuan. 12.- Itxura berezia duen arroka, Azabaratza eremuan. 13.- Estalaktita eta estalakmita itxurako erliebeak, Buenos Aires eremuan.

12

13

29


o030_on

22/10/08

13:37

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

GREZIAKO IRLAK Zeharka

Goitik behera

1. Traba. Ald., haurrok. 2. Poligono arrunt. Txoko. 3. Erauntsiak. Ald., edo. 4. Eta herrikoia. Behar. Nor pluralean. Ezeztatzeko. 5.Ald., hodei. Ald., kobazulo. 6. Ez eme. Garo. Normalean gauez egiten duguna. 7. Kontsonantea. Guraso arra. Seigarren hilabetea. 8. Azkar, bizkor. Hark, ni... . Neodimioa. 9. Ald., ondo har, onetsi. Bokala. Kilkerraren onomatopeia. Oxigenoa. 10. Gerarazten duen interjezioa errepikatuz noski. Ald., gizon izena. Daukak. 11. Barazki mota ezaguna. *** (Hiriburua). Oxigenoa. 12. ***(Hiria). Dago.

1.Ald., Shakespeareren lan ezaguna. Karakolen lagunak. 2. Nafarroako zonaldea. Gai gazia. 3. Txistua. Eutsi. Ez eme. 4. Txori mota. Lehor Kontsonantea. 5. ***(Hiria) Emakume izena. 6. Bokal borobila. Zinka. Jainko egipziarra. Ald., orain arte emakumeen jantzi mota. 7. Errep. Txistua. Bizkaiko gure herri maitea. 8. Zikintzeak, lardaskatzeak. Aldizkari hau. 9. Ald., eta errep., txori beltza. Ileari dagokionez lisua ez dena. Eta herrikoia. 10. Ald., zalantza adierazteko. Bokala. Anperea. Ald., erne. 11. ***(Hiria). Uranioa. Alemania edo bostehun. 12. Ald., ortze. Aldamenekoa.

30


o031_on

22/10/08

14:27

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8 7

B A R E A K

6 5 4 3 2 1

O L E T O 1

G A T Z A S A K A N A 2

T O P U K I A I T L A I A L R I A I T U D O N O R E A B R T A 3

4

5

O K O B A Z Z A K N A K E Z I R A T Z A E K N A U A K R N E O G O T G E N A 6

7

8

9

I D A A E E T O 10

M U E R D E E Z L L O I N N D O U K O D A 11

12

nor da hau?

12

ON-EN IRAILEKOARGAZKI LEHIAKETA

Irabazlea Bakartxo Arabolaza izan da ONeko sariaren irabazlea. Ametsetako hitzak liburua beretzat!

HITZAren gerrikoa.

ERANTZUTEKO EPEA azaroaren 15a (larunbata) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA

Sara Carracelas igerilaria

PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

31


o032_on

15/10/08

16:54

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Iratzargailuak jotzen duen bakoitzean kexuk a aritzen zara. B aina gero, eguna aprobetxatzen duzula konturatzen zarenean, gustura sentitzen zara! Segi ezazu horrela, egindako gauzak ongi egiten dituzulako. Baina tarteka deskantsu batzuk hartzea ez zaizu gaizki etorriko. Lagunekin pote bat hartzeak ez dizu kalterik egingo! Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Uda bukatu dela ez al zara konturatu? Oraindik elastiko eta galtza motzak jantzita zabiltza eta normala katarroa harrapatzea! Eta, bide batez, armairua berrituko bazenu, itxura hobearekin ibiliko zinateke udazken honetan! Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Internet erabiltzen ik asi beharko duzu. XXI. mendean gaude eta ez zara gai ordenadorea piztu eta posta elektronikoa erabiltzeko. Oraindik txalapartaren teknikarekin komunikatzen zara, baina mundura zabaltzeko garaia duzu. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Betiko martxan jarraitzen duzu zuk, eta ingurukoek gustuko dute hori, zugan konfiantza duzula ikusten dutelako. Hala ere, lasaitzea komeni zaizu, ez baita azkar egindakoa beti ongi ateratzen. Egin nahi duzuna argi baduzu, aurrera!

32

Baina ongi ateratzen ez bada, arazoei ere aurre egin behar diezu. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Zure buruan konfiantza gehiago eduki beharko zenuke. Gauzak ondo egiteko gai zara, baina ez zara zure buruaz fidatzen. Ingurukoei egin kasu, eta aurrera aterako zara; gaitasun asko dituzu, eta hori ez dago zalantzan jartzerik. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Beti ari zara ingurukoei haien sentimenduak adieraz ditzatela eskatzen, eta ahal duzun moduan laguntza eskaintzen. Baina, batzutan, alderantziz ere izan behar du. Beraz, zuk ere adieraz itzazu zure sentimenduak eta utz zaitez noizbehinka laguntzen. Ingurukoek ere eskertuko dute! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Telebista gehiegi ikusi duzu azkenaldian. Eta iruditzen zaizu telesail batean bizi zarela. Zure bizitzaren protagonista zu zeu zara, baina ingurukoentzako ez zara zu bak arrik existitzen. Besteei errespetu gutxiegi eduki diezu azkenaldian; beraz, ondokoak zain itzazu. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Iritsi zaizu ile luze hori mozteko garaia! Aitzakiak besterik ez dituzu erabiltzen ingurukoek zure itxuraz hizketan hastean. Baina batzutan haiei kasu pixka bat egitea ez da gauza txarra. Izan ere, begira zaitez ispiluan eta joan zaitez ahalik eta azkarren ile-apain-

degira. Zure itxurak eskertuko du! Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Krisia gora eta krisia behera. Momentu honet an, guztiaz ahaztea izango duzu onena. Izan ere, zertarako aztoratu krisi ekonomikoagatik? Zuk beti jakin izan duzu unerik estresagarrienean zulotik ateratzen. Oraingoan ere irtengo zara. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Krisia dagoela errepikatzen dute une oro telebistan, baina zuri ez zaizu nabari. Parranda ikaragarriak, arropa berria, afariak etxetik kanpo… diru asko gastatzen duzu. Pentsa ezazu pixka batean: ez al zaizu iruditzen hobe dela diru pixka bat aurreztea? Azkenean krisia zuri ere nabarituko zaizu eta! Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Bakarrik zaudela esaten duzu batzutan eta hori entzuteak min ematen dio zure lagun minari. Uda bukatu da eta lagunek zereginak ere badituzte; norberak bere errutinara egin du buelta, eta zuk nahi ez izan arren, zuri ere buruan sartu behar zaizu hori. Begiak ireki eta saia zaitez ahalik eta hoberen eramaten zuk diozun bakardade hori. Caprikornius. (Abenduak 22 –Urtarrilak 20). Oporrak amaitu zirenetik burua ezin altxa zabiltza, eta horrela ezin duzu asko iraun. Oporraldi luzeek ez dizute onik egiten; hurrengo urtean epe motzeko opor gehiago hartu beharko dituzu. Agian hori da arazoaren konponbidea.


inkesta

IĂąaki OtaĂąo (Lezo). Primeran iruditzen zait horrelako eremuak sortzea; aisiarekin lotura duen guztia bultzatzea oso ondo iruditzen zait. Adibidez, haurrak eta gazteak skatean ibiltzea primerakoa da.

Skate eremua eraiki du Lezoko Udalak, herriko hainbat gazteren

eskakizunari erantzunez. Zer iruditzen zaizu?

? Mariano Sanchez (Lezo). Oso ondo iruditzen zait Lezoko Udalak, behingoz, skate pistak eraikitzea. Bere garaian gu geu ere ibili ginen sinadurak biltzen auzotarren artean, horrelakorik egin zezaten. Baina, zoritxarrez, ez genuen lortu pistarik egitea. Gaur egun jada ez gara hain gazteak skatean ibiltzeko, baina herriko haurrek eta gazteek gozatuko dute eremu berriarekin, ziur!

17:10

Miguel Angel Unanue (Lezo). Ondo iruditzen zait Udalak horrelako gauzak egitea, gazteentzako oso ekimen aproposak direlako. Eta gazteek erabiliko dute, noski.

23/10/08

Idoia Iparragirre (Oiartzun). Lezoarra izan arren, Oiartzunen bizi naiz gaur egun, eta ez nuen horren berririk. Baina erabaki ona iruditzen zait horrelako eremuak sortzea, herriko gazteek erabil dezaten. Orain gutxi, adibidez, Hondarribian ikusi nuen horrelako eremua, eta gaztez beterik zegoen. Dirudienez, skateak arrakasta handia du berriro.

Imanol Redondo (Lezo). Oso ondo iruditzen zait, nahi duenak bertan jolasteko aukera izango duelako, bai eta skatean ibiltzen ikasi ere. Ni neu ibiltzen naiz skatean, eta, noski, pista berriak erabiliko ditut.

o033_on PĂĄgina 1


o034_on

22/10/08

12:15

Página 1

ondarellarrugorritan

DAMIAN BORRERO Beraungo futbol zelaiko atezaina

Egun bakarrean huts egin dut zelaian: inaugurazioan” Testua eta argazkia: Jon Gonzalo

eraungo futbol zelaian badira lau gauza inoiz bere tokitik mugitzen ez direnak: belarra, atletismo pista, harmailak eta Damian Borrero. 17 urte daramatza Beraungo futbol zelaia zaintzen, eta egun bak arrean huts egun du: inaugurazioan.

B

talazioak garbitzera etorri eta arratoiak zeudela esan zidaten. Nik ezinezkoa zela esan nien, baina haiek baietz, arratoien kaka arrastoak zeudela. Orduan, barrezka hasi nintzen. Futbol zelaiko belar sintetikoaren kautxo arrastoekin nahastu zuten arratoi kaka.

Nolatan ez zinen azaldu zelaiaren inaugurazioaren egunean?

11tik 7ra. Fanderian bezala, Beraunen jokatzen den zazpiko futbola futbolari frustatuen txapelketa al da?

Inauguratu baino lehen, futbol zelaiko atezain izateko deialdi publikora aurkeztu nintzen, baina lanean hasteko kontratua inaugurazioaren ondoren egin zidaten.

Frustatuak edo ez, ehunka jokalari biltzen dituen txapelketa da, eta hori albiste pozgarria da. Frustazio guztiak gainditzeko aukera ematen diegu.

365. Urteko egun guztiak hemen pasatzen dituzu?

«Damian, zure lana txollo bat da». Zenbat aldiz entzun behar izan duzu esaldi hori?

Hasiera batean lan gehiago egiten nuen, baina azken urteotan hilabeteko oporraldiak hartu ahal izan ditut. 24. Zure ordutegia 24 ordukoa al da?

Berez ordutegi jakin bat dut, baina oso gutxitan betetzen da. Suhiltzaileek goizeko 04:00etan deitu izan didate zelaiko alarma piztu delako. Horrelakoetan, itzaltzera etorri behar izaten dut.

Ia egunero. Jendeak hemen ikusten nau, eta ezer egiten ez dudala pentsatzen du. Baina futbol zelaia zaintzea eta mantentzea ez da erraza. Ordu asko pasatu behar ditut hemen! Zelaia zaintzen makina bat ordu pasatzen dituzu. Zure burua zaintzeko, ordea, ba al duzu denborarik?

11, futbolarekin harreman estua duen zenbakia. Eta Beraungo futbol zelaian hamaika ikusitakoak izango zara, ezta?

Egia esan, gutxi. Astelehenetik igandera egoten naiz Beraunen, eta aisialdia zer den ia ez dakit. Dena den, musika eta irakurtzea asko gustatzen zait.

Garbiketa enpresa batean lan egiten duten emakume batzurekin gertatu zitzaidan azkena. Ins-

Baita Interneten ibiltzea ere. Beti Ona klubaren webgunea sortu berri duzu.

34

Interneti dagokionez, autodidakta naiz. Nire kabuz ikasten hasi nintzen, eta webgune bat sortzeko gai izan naiz. Hori bai, lehengoan webgunea bisitatu zuen internauta batek «kaka» bat zela esan zidan. Ez dut uste kasu handirk egingo zenionik. Ia 8.000 bisita izan ditu dagoeneko webguneak.

Ikaragarria da! Nik sorturiko zerbaitek 8.000 lagunen interesa piztea harrigarria iruditzen zait. Beno Damian, ez izan hain apala. Zuk gol asko sartu dituzu bizitza honetan...

Gutxi batzuk bai, baina gehiago sartzea gustatuko litzaidake. Esate baterako, irabaztea denaren gainetik jartzen dutenei sartuko nieke gol bat. Kalte handia egiten diote munduari. Izan ere, mundua krisian dago, Damian. Munduaren antzera, herriko futbola ere krisian al dago?

Batzuk alde batetik eta beste batzuk bestetik. Herriko futbola, mundua bezala, zatituta dago. Batasuna lortu arte ez da ezer konponduko. Prentsa irakurle amorratua ere bazara. Zein albiste irakurtzea gustatuko litzaizuke?

Bizitza honetan, benetako krisia bizi dutenak jateko ezer ez dutenak dira. Horregatik, goseteak eta munduko miseriak bukatzea gustatuko litzaidake.


o035_on

14/10/08

17:16

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Goizero Ikasleak ederki bizi direla diote askok. Ikaslearen bizitza, ordea, ez da beti arrosa kolorekoa, ondorengo bertsoetan ageri den bezala. Lezoko Mañontzi Bertso Eskolako kide Erlantz Altxurenak dira bertsook, propio ONerako sortuak. Doinua: ‘Hamaika andre gaztek’

-1Despertadoreak ring! goizero moduan, despertadoreak ring! zortziak puntuan. Gosaldu ta dutxatu dena segituan, etxetik atera naiz pozik ta kantuan.

-3Atzera begiratzen momentu orotan, lekuren bat gaurkoan aurkitze asmotan, lehen paradan ez da inor jetsi bertan, moskeatzen hasi naiz orain, goizetikan.

-5Plaza Gipuzkoatik korrika batean, bigarren busa daukat nik Bulebarrean. Semaforo gorria busa beste aldean, kaka! alde egin dit muturran aurrean.

-2Autobusean nago Antiguo bidean, uniko karpeta nik daramat soinean. Autobusa beteta ni zutik aurrean, baietz lurrera erori frenazo batean.

-4Lehen bidaia bukatu ta zutikan gera, orain korrika noa bigarren busera. Ea hobea degun honetan aukera, behintzat ez naiz erori kolpetik lurrera.

-6Beatzik hamar gutxi iritsiko al naiz? horrela ibiltzen naiz ni askotan ta maiz. Bosta segidan dator ni aurpegi alaiz, gaur behintzat iritsiko naiz sano ta garaiz.

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Oiartzabal. 635200021. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAI ANTXO Haritz Casabal. 696 388 119. 35


o036-037_on

15/10/08

hileko irudia ondareh

36

17:05

Pรกgina 1


o036-037_on

15/10/08

17:06

Pรกgina 2

hileko irudia ondareh

Atea itxita, eztabaida zabalik San Markoko zabortegiaren itxiera ofiziala irudikatu zuten instituzioek joan den urriaren 13an, argazkian ikus daitekeen moduan, zabortegiaren atea itxiz. Zabortegiak ez du hondakin organiko gehiagorik jasoko aurrerantzean; hortik dator itxiera ofiziala izatea, eta ez erreala, zabortegian eraikitako transferentzia plantara zaborra eramaten jarraituko dutelako, baina bertan bota gabe. Edonola ere, pozteko albistea da emandako urratsa, eskualdean urteak daramatzagulako zabortegiaren ondorioak sufritzen. Baina hiri hondakinen kudeaketari buruzko eztabaidak zabalik jarraitzen du. Aldundiak zabortegiaren itxiera Zubietan eraiki beharreko errauste plantarekin lotzen duen moduan, San Markoseko Mankomunitateko egungo zuzendaritza atez ateko bilketa martxan jartzekoa baita. Hiri hondakinen tratamendua ulertzeko ikuspegi kontrajarriak, hortaz. Eta auzi honetan ere herritarrok zeresan garrantzitsua dugu; hondakin gutxiago sortzeko neurriak hartzen hastetik, zein kudeaketa prozesu jarri behar den indarrean erabakitzeraino. Argazkia: Alain Maya..

37


o038-039_on

22/10/08

12:17

Página 1

nON dabil? ondaren

iartzungo Amazkar tabernan egindako zitara garaiz iritsi da Maider Zabalegi. Espero zitekeen bezala, irrifartsu, pozik. Kontzertuetan edo telebistan agertzen zen Maider Zabalegiren irudi hori dutelako denek; neska irrifartsuarena, alaiarena. «Kaixo! Gexan, esan kaixo zuk ere». Gexan sei hilabeteko semearekin iritsi da ONekin egindako hitzordura. Zabalegi, beraz, ama da gaur egun. Eta orain, bere bizitzako erronkarik handiena semea heztea dela dio: «Disfrutatzen ari naiz semearekin. Zoragarria da. Asko ikasten ari naiz bizitzaz, baita esparru askotaz ere. Haurtxo bat izan arte ez duzu imajinatzen nola alda daitekeen bizimodua. Oso pozik gaude bikotea et a biok». Oiartzunen bizitzen jarraitzen du Maider Zabalegik. Bertako Partzuergoko langilea da, eta, aldi berean, psikomotrizitate ikasketak egiten ari da. «Tarte gutxi izaten ditut, semearekin zaila delako niretzako denbora lortzea. Baina agenda bete-betea dudan arren, pozik bizi naiz».

O

EZAGUNA ORAINDIK. Alaitz eta Maider trikitilari bikoteko %50 zen Zabalegi. 90. hamarkadan eta mende berriaren hasieran ospe handia izan zuen bikoteak. Euskal Herriko plazarik izan al da oiartzuarren musikaz gozatu ez duenik? Zein tabernetan ez dute jarri haien abestiren bat? Nork ez du dantzatu Hablame en cristiano-ren edo Txanpon baten truke-ren doinuekin? Oraindik jendeak lehen bezala ezagutzen ote duen galdetuta, baietz erantzun du. «Ez da, noski, kantatzen ibiltzen gineneko hori; baina, bai, nabaritzen dut ezaguna naizela oraindik. Askotan ilusioa egiten dit pentsatzea jendeak gogoratzen nauela». Abesten zituen kanturen bat entzutean, halaber, denboran atzera egiten duela azaldu du. «Oroimen asko datozkit burura. Oso garai politak izan ziren». 38

AMETSAK aurrera jarraitzen du Maider Zabalegi, Alaitz Telletxearekin batera, oso ezaguna izan zen garai batean musikaren munduan; trikitixa fenomeno sozial bihurtzen lagundu zuten Testuak: Urko Etxebeste Argazkiak: Urko Etxebeste/Maider Zabalegi/Jon Urbe-Argazki Press


o038-039_on

22/10/08

12:17

Página 2

nON dabilondare

Azken kontzertua Euskal Herriko eta munduko plaza, kiroldegi eta eskenatoki ugari zapaldu eta gero, Alaitz Telletxeak eta Maider Zabalegik erabaki zuten musikaren mundua, bikote bezala, uztea. Hori irudikatzeko, azken kontzetu bat ematea pentsatu zuten, nola ez, Oiartzunen. Elorsoro kiroldegia bete egin zen herriko bi artista oparoetakoenen agurra jasotzeko; eta aldi berean, herritarrek eskerrak eman zizkieten asko-asko gozatu izanagatik biekin. 2004ko abenduaren 18an izan zen kontzertua, eta abesti ezagunenak kantatu zituzten Alaitzek eta Maiderrek. Gainera, hainbat musikari ezagun ere izan ziren azken emanaldi horretan. Pozik bukatu zuten emanaldia biek, finean, haien bizietako etapa baten azkenean zeudelako, kontzertu horren bidez irudikatu zutena. Eta pozik ere gelditu ziren Alaitz eta Maider, oiartzuarren eta eskualdeko herritarren babesa eta berotasuna sentitzean. Amets bat izan zuten bi oiartzuarrek, eta bete egin zuten.

Eta Alaitz Telletxearekin harremana mantentzen du. «Oso gutxi elkartzen gara, baina telefono bidez maiz hitz egiten dugu. Bera musikaren munduan buru-belarri dabil. Lazkaon bizi da, eta ez dugu aukera asko izaten elkarrekin egoteko». «Noizbait musikara itzultzea pentsatu al dugun? Nik ez, behintzat. Utzi genuenean musikaren munduarekin moztu nuela esan daiteke. Beno, gitarra jotzen jarraitzen dut, Gexanekin batik bat. Disfrutatzen dut gitarra jotzen», dio Zabalegik.

TXIKITATIK, PLAZAN. Oso gazte zirela hasi ziren Alaitz eta

Maider trikitiarekin eta panderoarekin plazaz plaza. «Nonbait jotzeko deitzen gintuztenean, herri txikietan batez ere, hara joateko autobusa edo trena hartu behar izaten genuen. Edonoraino joaten ginen biak, nola edo hala». Trikitilari bikoteak urte asko egin zituen bidean (Japonen ere izan ziren), diskoak atera zituzten... «Orain, kontzertuen kontua nagikeria pixka batekin gogoratzen dut. Utzi genuenean, oso garbi nuen nik uzteko gogoa nuela, eta horregatik errazagoa egin zitzaidan uztea». Eromen garai haietatik asko ikasi zuela azaldu du, eta Alaitzengandik

nahiz jendearengandik asko ere jaso zuela nabarmendu. «Baina nik ere asko eman nuen. Horrek nekatu ninduen. Taldea uzteko beharra sentitu nuen, eta neure burua kokatzeko. Eromena izan zen, baina eromen zoragarria. Hasierako garaietatik oso oroimen onak ditut; diskoak atera genituenean gauza aldatzen joan zen». Gaur egun, musikaren mundua ez duela gehiegi jarraitzen aitortu du oiartzuarrak. Orain entzuten duen musika duela urte batzutako berdina omen dela. Eta trikitixaren munduak ea beherakadarik izan duen galdetuta, uste du ezetz: «Egia da duela urte batzuk

boom handi bat izan zela trikitixaren munduan. Ohiko trikitixa aldatu zen, eta, gainera, talde asko sortu ziren ia batera. Baina talde horietako askok jarraitzen dute musikaren munduan, eta kale mailan ere trikitixa asko entzuten da». Alaitzen eta Maiderren garaietan, adibidez, Maixa eta Ixiar bikotea ere bogan ibili zen. Bi bikoteen artean pike-rik ote zegoen zalantza zuten askok. Baina zalantza horiek erabat uxatu ditu Zabalegik: «Ez ginen gaizki eramaten, ezta gutxiago ere. Lagunak ginen, eta elkarrekin izaten ginenean ondo moldatzen ginen». 39


o040_on

20/10/08

20:17

Pรกgina 1


o041_on

20/10/08

20:11

Pรกgina 1


o042_on

23/10/08

17:20

Página 1

azken balada Krisian omen gaude; alta, jendeak ezkontzen jarraitzen du. Baina ezkondu, zertarako? Maitasunagatik? Negozioa egiteko? Hileroko haien ‘elkarrizketa birtualean’, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal eta Exteban Martiarena bertsolari oiartzuarrek gaiaz hausnartu dute.

Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Ezkontzak

A

r k a i t z Oiartzabal ‘ X a m o a ’.

Urriya alletu duk. Gauzak zer ttuken, eh... Iraillin krisiyaz attu giñun ta urriya goor alletu zik nei. Bi asteburu, bi boda. Hoi duk krisiya hoi, patrikan ta identidadin. Onartu ber dit ondo pasa nila, eun zelebria izateukela, ta kontu hoi dena. Biño horren atzetik zioken guziyak izua maten tzik. Bi eraztun... aliantza... hautsi ezin duken aliantza bat... etzakit mote, gerra giazekela iruitzen tzik. Ta azkenin denak zekiyeu ze pasteuken, ez Exte? Etsayik haundinak itxian izaten ttiyeula! Exteban Martiarena.

Eztit ondo ulertu, Xam. Bi aldiz ezkondu al yaz? Mote, mote, batzuk behin itteko nahiko lan izaten ttek eta hi

42

ze, ta, hilabete berin bi aldiz! Seriyuo hitzeinez, enak bodan zalia. Hobeto es ant a, enak boden ingurun don parafernalia eta paripe faltsu hoin zalia. Battuk negoziyo bezela ikusten ttekenak, battuk eun gogoangarri bat bezela marrazten dutenak, battuk pameliyan presiyuai men itten yotenak, battuk parranda mundiala bezela planteatzen dutenak, battuk.... kolore askotako ezkontzak zioztek. Halare, denai, kolore bat nagusitzen ziotek: marroya. Hik, Andy, noiz enmarronatu ber duk? Ander Lizarralde. Enamoratu miño lehen, behintzat. Nik ez dit ezkontzan sinisten. Netzako gizon-emakume arteko komunikaziyo arazo baten ondoriyo besteik ez duk, batzuntzat beayen bizitzako eunik zoragarrina dena (sepazi-

yuna pozgarriyo omen dela saten ttek geo, halare). Bizitza guziko lotu. Gizarti hontan deusek etziuk irauten, denaz aspertzen eakusten tziutek ta geo ezkontza bezelako inbento bat saldu. «Heriotzak banatu arte», esaten dik kristautasunak. Horreatik heldu duk geo zerua ez? Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Hik eztuk pen-

tsatuko zerua jongo yazela, ez? Hortako bizitzan zintzua izan ber duk, masallekon bat jasotzin beste masalla jarri, etzakakenai eman, haragi pek atut an ez eroi... Ta gu gaixtuak gattuk, bi arkume beltz eta ardi zar beltz bat, masallekuk eman bak arra itten ttiyeu jaso berrin, bazakakenai ematen ziou, haragi pekatutan... ez, hort an ez gattuk eroitzen. Nei bintzat hoi esan tziken etzekitnongo bikayuk; biretik atea

gattukela. Direkzion prohibida-n sartu al gattuk, Exte? Exteban Martiarena.

Ardi zar beltza? Oker habil, arditik gutxi (akaso aharitik zerbatte), zarretik gutxiyo (usatua nayo), beltzetik asko ( birikak bateze). Zerua eo inpernua? Aukeran, nik bazakit noa jon nahi duten. Zeruak mottelan pint a zakak, inpernuai martxa geyo eongo den itxura hartzen ziot. Zintzua izan berra ziok, norbeakin zintzua. Miño biyurriyare bai, barrenin damagun haurra, tarteka badare, bizirik mantenduko bada, elik atu berra ziok. Ta honek bai betiko izan ber dula, heriotzak banandu arte, aleiya. Arazua, umetasunak in berrin, umekeyak itten hasten ganin etortzen duk. Boda asko, adibidez, umekei hutsa ttuk. Amen.

Ander Lizarralde. Netzako bodak umekeiya miño zerbatte geyo battuk. «Ez, paperak itteko...», saten dik jende guziyak. «Papera itteko» esatia zuzenuo iruitzen tzik nei. Ze esan nahi zakak ezkontzik? Betiko elkartzia? Elkar maite battek bizi guziyan elkarrekin eongo ttuk pa ez? Maitasuna adierazteko? Normalki, bizitzan eun batin maitasuna adierazi ber ttekenai, beste eun guzitan adieraztia ahaztutzen tziotek. Hainbeste janari alperrik, oñarri gabeko gonbidatun malkuk, eliza beayen bodan bakarrik zapaltzen tteken «kristabak», bikotian aurre prestaketa estresak... Ta, halare, «Zorionak» saten tziou bikotiai, ez dit sekula ulertu zorionak matina. «Pozten nak» igual enteinttuko nikek. Nei, behintzat, «Sentitzeit» atetzen tzik.


o043_on

23/10/08

12:26

Pรกgina 1


o044_on

23/10/08

12:18

Pรกgina 1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.