ON59

Page 1

o001_on

29/9/09

12:04

Página 1

O ARSOALDEA N 2009ko iraila 59. zenbakia

BIKTIMAK OROITZEKO, FIKZIOA

ARTIKUTZAN

‘IZARREN ARGIA’ EUSKARAZKO FILMAREN ZATI BATZUK ARTIKUTZAN GRABATU DITUZTE

HUGOENEA Hizkuntza gutxituetan diharduten idazleei bultzada


o002_on

23/9/09

17:38

Pรกgina 1


o003_on

28/9/09

11:53

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Banengo egon

B

adira imajina ezin ditzakegun egoerak, inoiz gure azalean sentitu nahi ez ditugun esnatzeak. Badira presoen inguruko nobelak, pelikulak, kondairak… Baina barruan, ziegan izan ez dena, ez da sentimenduaren herena imaginatzera iritsiko. Ni ez naiz inoiz espetxe batean izan, eta ez daukat ideia putarik. Asko hausnar liteke preso izaerari buruz; «Gaizkileak» non sartu? Zer egin ama bortxatu eta supermerkatuan hamasei pertsona garbitu dituen gizajoarekin? Nola gizarteratu horrelako munstroa? Ez naiz oraindik konpondu ga-

beko horretan sartuko, gertukoa dut nik present. Gure herrian asko (gehiegi) dira arrazoi politikoak direla medio bizipen hori izan dutenak eta arazoak hor darrai, ezin dute pizgarri den sentimendu hori ezabatu. Ohorea da horrelako gizarte konprometituan jaiotzea, errezegia aldiz inguratzen gaituen arinkerian erortzea. Ezjakintasunak, pasibotasunak elikatzen ditu. Luzerako doa gatazka, eta bitartean eperik gabeko ezinean darraite hainbat lagunek. Nik sarri pentsatu izan dut goizeko ordu txikitan gatibu naramatenaren aukeraz, atzo

Gorka eraman zuten, herenegun Haizea, bihar ni… Zergaitik ez? Horixe baita gure errealitatea egun; legedia beraien neurrira egokitzen duten piztiek inguratzen gaituzte eta egin duzunak baino, pentsatzen duzunak, zarenak, egiten zaitu gaizkile. Nola egin ihes labirintu horretatik? Ezinezkoa da. Bitartean, nik baino zorte gutxiago izan dutenekin oroitzen naiz, kaletik desagerrazari dituztenekin eta hurbil sentitzen ditut. Adierazi diezaiegun haiekin gaudela, idatzi, bisitatu… Ezabatu ezin ditzaketen energia izpiak dira horiek, bizigarri diren irrintziak.

iritzia

16 ‘Izarren argia’.

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 59.a (2009ko iraila) Urtea. VI.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala Barton Films. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

nagusia

26 Danubio.

12 Jose Aranburu. Beteranoen herri lasterketetan ezaguna den korrikalaria. Udan Finlandiako maratoi batean parte hartu du.

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

36. Gerran Saturrarango kartzelan preso egon ziren emakumeen istoria kontatuko duen filmaren zati bat, Artikutzan garbatu dute.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Joxe Mari Carrere, Ane Badiola eta Mikel Varelaren idatziak.

Danubioari buelta emateko 850 kilometro egin ditu txirrinda gainean Beatriz Tameronek. Klikean hango argazkiak.

12

26

16

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

23/9/09

17:35

Pรกgina 1


o005_on

18/9/09

17:35

Página 1

iritzia Puntua

Belearen begirada dak eman du berea. Beroa izan da. Denetik izan dugu: eguzkia, euria, trumoia, tximista… Eta harria! Kantabriako kostaldea, betiko moduan, zoragarria. Jatetxetan nahi adina gutizi patrika bete xamarrentzat. Hondartzetan gorputz zainduak eta ez horren zainduak. Azken hauetatik gehitxo, nirea barne. Pirinioetan jendetza. Ordesako natur parkean bereziki. Dirutza egiten ariko dira mendiko bastoi teleskopikoak egiten eta saltzen dituzten enpresak. Neuk ere erosi nuen bat Decathlonen. Donostiako Aste Nagusian jendetza. Harrigarria iruditu zitzaidan Kursaal inguruan jendeari hogeita hamar metroko sokaz bere gorputza lotzeko aukera eman eta dozenaka korapiloetatik askatzeko gai zen komediantea. Ez. Ez naiz adarra jotzen ari. Udaren kolorezko argazkia egin nahi izan dut, segidan, udari ikusi diodan benetakoa, zuri-beltzekoa, azaltzeko.

U

Joxe Juan Ugalde

UDAN, GAZITIK ETA GOZOTIK. Atentatuak, atxiloketak, presoen argazkiekin tematutako erabaki politikoak, manifestazioak, poliziaren oldarraldiak, epaitegietako zitazioak… eta adierazpen esanguratsuak. Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak esan du ETArekin ez dela negoziaziorik izango eta Batasuna, indarkeriatik aldenduta ere, ez dutela legeztatuko. Mikel Cabieces gobernu zentralaren ordezkariak esan du ETAk galdu egin duela eta orain indarkeriaren kontra sozialki eta politikoki ekin behar zaiola. Eta Gorka Maneiro UPyD dieztar alderdiko legebiltzarkideak esan du gatazka politikoari elkarrizketa bidezko irtenbidea ematearen alde daudenak ETAri hauspoa ematen ari direla. Eta abar, eta abar. Benetan diot… hala uste nuen… «duro, largo y dificil» esaldiaren oinarrian hitzaren eta soluzioaren aldeko mezua zegoela. Bistan da ezetz. Eta bistan da, historiakoak errepasatuta, etorkizuna gogorra, luzea eta zaila izateko traza hartzen ari dela. Gainerakoan zer berri? Ba… poliki-poliki argitzen ari dela Jaizkibel atzean egin nahi duten makro portuari buruzkoa. Orain arte Pasaiako portuaren etorkizun ezaz hitz egin digute; portua txikiegi ge-

ratu denez, zama eta merkatu mugimendu berriei behar bezala erantzuteko, Jaizkibel atzean azpiegitura egokia prestatu beharko litzatekeela. Batzuk aspalditxo ohartu ginen proposamen horren atzean beste zerbait zegoela, besteak beste, azken urteetan Pasaiako Portuaren zama mugimenduak behera egin duelako. Azkenaldian, hasierako maketari elementu berriak eransten ari zaizkio. Dagoeneko ez zaigu arrotz egiten, kanpoko portuaren maketan, Altzaten urtetan izan genituen Campsako biltegi borobil haien moduko irudiak ikustea. Badirudi, Afganistanen Hamid Karzairen garaipenarekin bezala, informazioa dosifikatu egin digutela… apurkaapurka eman, benetako proiektuaren tamaina eta zioa, kolpean emanda, ito ez gintezen. «Pre» fase guztiak agortuta, ezin argiago hitz egin du Josu Jon Imaz Petronor enpresako buruak Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan. Hurrengo egunean titular hauxe plazaratu zuen Gipuzkoan gehien saltzen duen egunkariak: «Kanpoko portuak energia proiektuak erakarriko ditu, sarrera fiskal handi izango direnak»… «Ziklo konbinatuko zentraletatik hasita, petrolioa fintzeko eta pilatzeko instalazioetara». Puzzle horretan sartu nahi duten beste elementuetako bat koke planta izan omen liteke. Esan bada lehenago hori zela Jaizkibel atzean zetorrena! Zertan aritu gara orain arte barruko portuaren txiki-handitasunaz eta espazioaren aprobetxamenduaz alferrik eztabaidatzen? Aurreko batean, dena den, kooperatiben munduan oso goian ibili den lagun ekonomilari batek esan zidan, bere iritziz, ez dutela kanpoko porturik egingo, besterik gabe, ikaragarri garestia delako.

BELEA JAIZKIBELEN IRAGARLE. Paradoxa ere bada, lan-urte berriko lehen artikulu hau Jaizkibel atzeko Turrulla lurmuturreko paraje bukolikoan taxutu izana. Bat-batean, bele handi bat pausatu da aurreko harkaitzean. Batere beldurrik gabe, begietara zuzendu dit begirada, eta ez dut ulertu zer adierazi nahi izan didan. Etxera itzuli naizenean, Hondarribiko alardean, berriz ere, Jaizkibel konpainiari aterki beltzak erakutsi dizkiotela ikusi dut telebistan.

HILEKO ESALDIA «Esan bada lehenago hori zela Jaizkibel atzean zetorrena!».

05


o006_on

28/9/09

11:51

Pรกgina 1


o007_on

29/9/09

12:10

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Amestutako bidaiak metsek euren denbora dute. Loak hartzen gaituenean, denbora beste abiaduran dabil; ez azkar, ez motel, ametsaren denboran baizik. Eta joan etorri horretan dena da posible. Geure baitaren beste dimentsioan sartuko gara. Egunerokotasunetik kanpo eramango gaituena. Lekurik urrunenera joan gaitezke eta pertsonarik harrigarrienarekin berriketan aritu. Une beldurgarrienak biziko ditugu eta istant gozoenak. Aspaldiko urtetan ikusi gabeko lagunarekin ibiliko gara berriro hiri hartako tabernetan, eta orduan bete gabekoak bete. Eta euria egingo du egun eguzkitsu batean eta Himalaian gora ibiliko gara bainujantziarekin, eskutan mojitoa eta sherpekin salsa dantzatuz. Eta erlojuak urtu egiten dira ametsetan, denbora gomazkoa baita ametsetan. «Loa eta esnatzearen arteko txandakatzeak markatzen du denbora humanoaren lehenengo banaketa, hasiera batean eguzkiaren argitasunari jarraitzen diona, argitasuna eta iluntasuna txandatzeari jarraituz. (…) Jauzi bat gertatzen da bere denboran[gizakiarengan], jakinik denbora bat igaro dela eta berarentzat ez dagoena». Maria Zambrano filosofoak (Velez –Malaga 1904- Madril 1991) gogoeta sakonak eta argiak eskaintzen dizkigu Los Sueños y el Tiempo (Siruela edit 1998, Madril) liburuan. Denborak pertsonaren baitan duen garrantziaz mintzo zaigu eta ametsarekin duen harremanaz. Interesgarriak oso halako gogoetak, izan ere denboraren kontzientziaz mintzo baitzaigu eta horiek, bizi ditugun errealitateekin alderatu. Loa eta esnatzearen arteko aldeak denboraren pertzepziotik aztertu, eta, azken finean, pertsonok gure existentzia tenporalarekin dugun harremana ikertu. Izan ere, gure bizitzan denborak duen garrantzia, gure existentziaren kontzientzia hartzen dugunetik hasten baita. Eta ez erlojuaren denbora, baizik, eguna eta gaua, «argitasuna eta iluna» bi espazio gisa. Eta espazio horien artean banatzen dugu gure kontzientzia eta kontzientzia eza. Izan ere amestea ez da ekintza soila, amestea leku bat da, dio Zambranok, non gure kontroletik kanpo gauzak gertatzen diren, baina denborarik gabe, edo nahiago badugu, ezagutzen ez dugun denbora batetik at. Beharbada horregatik esna ere amesten dugu. Loan gertatzen den egoera, gure kontroletik landa dagoena, egoera kontziente batean errepikatu nahi izaten dugu. Orduan gure egunerokotasunaren denbora eteten dugu eta beste errealitate batera abiatu nahi izaten dugu. Eta amesten ditugu leku ezezagunak, urrutikoak,

A Jose Mari Carrere

bidaia desiragarriak eta jende harrigarriak. Egoera gozagarriak, arratsalde patxadatxuak eta ezezagunen arteko parrandak. Imajinatzen ditugu hondartza liluragarriak eta mendi garaiezinak; oihan zoragarriak eta basamortu amaigabeak. Eta bidaia bat antolatzen dugu. Ametsetako bidaia. Bidaia ez da izango gertatzen ari dena, aurretik imajinatzen duguna eta ondoren gogoratutakoa baizik. Orduan bidaiak beste denbora bat izango du, ez da oraina izango, ezta iragana edo etorkizuna ere. Ametsetan bezala, berezko denbora izango du, beste errealitate bat irudikatuko du, gure baitan baino gertatzen ez dena, eta askotan, gure kontrol kontzientetik kanpo existituko dena. Bidaia, egunerokotasunetik ihes egiten lagunduko digun lekua izango da. Bidaiarekin bestelako bizitza imajinatuko dugu, non dena den posible. Baina, era berean, bidaia amaitzea ezinbestekoa da horren kontzientzia har dezagun, horrela bakarrik existituko baita. Ametsak bezala, non esnatzea derrigorrezkoa den ametsaren izateaz ohartzeko. Bi leku hauek behar ditugu gure existentziaz ohartzeko, bestela, bi lekuak bereizi ezean, existentzia bera ulergaitza gerta daiteke. Era berean, esperientzia horren sozializazioa beharko dugu, besteekin banatu, honela eguneroko denboraz kanpo gertatzen denaren oroimena indartuko dugu, eta izan dela berretsiko dugu. Eta bidaiatzearen plazerra sentituko dugu.

PLAZERRIK GABEKO BIDAIAK. Zer gertatzen da, ordea, bidaiatzea plazerra baino derrigorrezko jarduna denean? Ametsa ez denean lurralde harrigarriak ezagutzea, edo kultura ezezagunak ezagutzeko irrika? Bidaiaren ametsa amesgaiztoa bihurtzen zaionak, maite ote du eguneroko denbora horretatik beste batera pasatzea? Bidaiatzea, mundua ezagutzea, abentura bidaiak, ... ezinbestekoak bihurtu dira gure jendartean. Eta bidaiatzen ez duenak ez omen daki bizitzaz gozatzen. Baina munduan gora eta behera dabiltzan bidaiari gehienentzako bidaiatzea ez da bizitzaz gozatzea, bizirautea baizik. Eta beraien ametsak irten ziren herrian gelditu ziren, edo itsasoaren mareak eramanda, edo bizkar busti batean; eta mundu liluragarri horiek amesten dituztenak, beharbada, beren kontakizunak entzuteko irrikan dauden senitartekoak eta lagunak dira, han, munduko zoko aldendu eta ahaztuan. Ai, baina horiek ez dira bidaiariak, horiek etorkinak dira. Bidaiariek ametsen denboren jabeak dira; etorkinek berriz ez dute ezer, ezta amesteko eskubiderik ere, ez dira euren denboraren jabe.

HILEKO ESALDIA «Non dago, izatez, lo dagoena?» Maria Zambrano. 07


o008_on

25/9/09

12:40

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Izan zaitez zoriontsu otal, azken fiñien burue ez da hain inportantie». Lasai geratu da gainera, lasai eta harro. Zenbait supermerkatutan, besteak, beste erosketak egiteko erabiltzen diren poltsak kenduko dituztela entzun dut. Albistea entzun eta imajinatu dut (pentsatzeko astirik hartu gabe), erabaki hau delako krisi ekonomikoaren eragin edo ondorioren bat izango dela seguruenik. Imajinazioa haratago bidalita zera imajinatzera ailegatu naiz: kontxo, agian supermerkatu handiek Ama Lurraren defentsa sutsuan egiten duten borrokako beste pauso bat izango da honakoa. Ideia burutik pasa zait, gehiegi kontsideratu gabe. Katixaren hitzak etorri zaizkit gogora. Esaldia bota duenean inguruan zituen beste hemeretzi gazteak sutu egin dira: «Nola esan dezake hamabost urteko gazte batek burua ez dela garrantzitsua? Burua gorputzaren oinarria da. Burua gizakion oinarria da, existentziaren oinarria, gizartearen oinarria. Burua erabakien iturri da, mundua korapilatu edo bideratzen ahalegintzen direnen oinarria». Horretarako, ez al da ba pentsatu behar? «Pentsatzea buruan ideiak kontsideratzea da». Hala esaten zigun irakasle batek eta zoriondu egi-

T

Ane Badiola

08

ten gintuen hark galdera bat egin eta pentsatzen ari ginela erantzuten genion bakoitzean. Barre egiten zigun aurpegira, gaur Katixak guztioi barre egin digun bezala. Lezio garrantzitsua eman digu, hortaz. Zer esan duen jakin gabe esan du burua ez dela hain garrantzitsua; eta arrazoi du. Buruak ez du funtziorik, funtziorik ematen ez bazaio. Pentsatzea ez da erraza eta ez du edonork egiten. Jendeak erreakzionatu egiten du; jaso, prozesatu eta bultzatu. Hori ez da pentsatzea eta hori da, tamalez, supermerkatuetako poltsak kentzea erabaki dutenek egin dutena, baita krisia eragin eta baliatu dutenek egin dutena ere: erreakzionatu. Gizakia animalia den heinean bultzaden eraginez bizirauten du, jasoz, prozesatuz eta inpultsatuz. Hala izan da orain arte eta hala izaten jarraituko du. Mundua ez litzateke hobetuko bat-batean guztiok pentsatzen hasiko bagina. Buruan ideiak kontsideratzea arriskutsua izan daiteke, oso arriskutsua. Animaliok ez gaude prest kontsideraziorako. Katixa, benetan diotsut munduak ez lukeela hobera egingo gizakia pentsatzen hasiko balitz. Hortaz, ez zaitez larritu eta segi imajinazioan bidaiatzen, horrela soilik izango baitzara zoriontsu.


o009_on

23/9/09

17:29

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio? Endika Intxausti Zugarramurdi (Sendagilea)

A gripeaz hausnarketa ripea zer den badakigu; urtero-urtero bisitatzen gaituen gaixotasun infekzioso arrunta. Berezitasun handienetakoa oso kutsakorra dela da, eta horrek epidemiak sortzen ditu. Sendatzeko tratamendurik ez dago, eta sintomak arintzeko botikak, belar urak, homeopatia e.a. besterik ez daude. Hortaz, zazpi egun goxo- goxo etxean igaro eta defentsa sistema bitartez osatu eginten gara. Puntu honetan gaudela, Tamiflu eta antzeko botikei buruzko apunte pare bat egin behar ditut: gehienez egun bakar bat murriztu dezake patologiaren prozesua eta agian, sintomak arindu. Baina kontuan hartuta zer nolako ondorio sekundarioak izan ditzazkeen, orokorrean, ez da batere gomendagarria. Eta zer da A gripea? Betiko gripearen familia bereko birusa da, eta sortzen duen gaixotasuna berdintsua da. Kutsakortasuna, ohikoarekin bezala, handia da, baina hilkortasuna aldiz, baxua. Aurrerantzean zer gertatuko den ez dago jakiterik, baina negua pasa duten beste herrialdeetako datuak ikusita, gripe

G

honek ez du sarraskirik sortuko. Kutsatu bai, milaka eta milaka gaixo eraginez, baina hildakoak gutxitan izan dira, eta kasu gutxi horietan, pertsonak aurrez zituen arrisku faktoreak determinanteak izan dira. Kutsakorra izatea gauza bat da eta larria izatea beste bat. Espainiako Estatuan, urtero, milaka pertsona hiltzen da bihotzekoak jota, eta horri buruz ez dut albiste beldurgarririk irakurri. Lotsagarriagoa oraindik: hirugarren mundua deritzanean, urtero 500 milioi pertsona gaixotzen dira malariaz eta horietatik hiru milioi hiltzen dira. Eta honi gehitzen badizkiogu gosez hiltzen direnak? A gripearen ondorioz estatuan hogei bat pertsona hil dira. Hortaz, bakoitzak zenbakiak egin ditzala. Komunikabideek, ezkutuko beste interesak al dituzte? Ez naiz honetan aditua baina ustel usaina nabari da. Zergatik sortu alarma sozial mundial hau? Arrazoi ugari egon daitezke: bi behintzat argi ikusten ditut, ekonomikoak batetik eta, gizarte kontrola, bestetik. Arrazoi soziala: gizartea kontrolatu eta do-

minatzeko modu asko daude, eta horietako bat, beldurra eta segurtasun eza sortzea da. Terrorismoa dela, krisi ekonomikoa dela, etorkinak direla, gripea dela… Frogatuta dago beldurtuta bizi den gizartea erraz menperatu daitekeela. Arrazoi ekomomikoak: Tamiflu asmatu zuen laborategia Roche multinazionalak erosi zuen. Kasualitatez, zuzendarietako bat Bush presidentearen gobernuko defentsa ministro Donald Rumsfeld zen. Munduko gobernu gehienek Rocheri erosi diote produktua. Dirutan ateratako etekina zenbaezina da. Hori alde batetik, eta oraindik, segurtasuna eta efektibitatea dela-eta onartu gabe dagoen txertoarekin lortuko dituzten onura ekonomikoak? Hala ere egon gaitezen lasai, gobernuak (legeen bitartez), bankuak (kredituak banatzen), multinazionalak (lanpostuak sortzen), armadak (…), Gure segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren alde lanean ditugu eta. Eta ni bitartean zalantzatan. Hainbeste maite gaituzte? Eta ni gaizki pentsatzen.

Pentsatu momentu batez… entsatu momentu batez, zure bizitza osoa pobreei eskaintzen diezula eta zure babespean dagoen txiro batek istripua izan, eta hil egiten dela. Eman dezagun Gobernuz Kanpoko Erakunde zital horietako batek, hiltzailea zu zarela adierazten duela. Injustizia itzela, ezta? Pentsatu momentu batez umeak zaintzen lan egiten duzula. Egunean hamar ordu, soldata txikia… Egoera ezin txarragoa da, baina umeak gustatzen zaizkizu, eta merezi duela uste duzu. Eman dezagun zaintzen dituzun umeen gurasoak «yonki»ak direla, eta zuri dirua ateratzeko, «pedofilia» delitua leporatzen dizutela. Sinestezina, ezta? Pentsatu momentu batez 61 urteko emakume bat zarela. Zure udaletxea «demokratikoki» hartu duten sasi-faxista batzuen aurkako protestan, ikurrina haietako baten ondotik «gertuegi» pasatzeagatik lau urteko kartzela zigorra ezartzen dizute… Pentsatu momentu batez txirrindularia zarela, garaipen bat miresten duzula, horren alde izugarrizko esfortzua, urteetan zehar, egunero-egunero, egiten duzula… Hainbeste esfortzu eta gero, hainbeste desiatu duzun etapa lortzen duzu, munduko lasterketarik garrantzitsuenean, lagunak, familia ondoan dituzula. Eman dezagun egun gutxitara

P

sekulako ezustekoa den positiboa agertzen dela. Ez duzu ezer hartu. Ez dakizu zergatik. Ez da posible. Ez duzu ulertzen. Txirrindularitza ez da futbola. Ez duzu prentsa aurrean dagoen txantxetako beroketa horietako bat egiten, txantxetako «footing» arin antzeko hori, gero parrandan murgiltzeko. Txirrindularitza ez da saskibaloia. Lau laurdenetan banatutako partidak, entrenatzaileak eska ditzakeen argibideak emateko beste zortzi bat atsedenaldi… Ni ia 80 kiloko pisuarekin, bi belaunak operatu nituela hamar urte baino gehiago pasa direnean, eta oraintxe 17. denboraldia hastear nagoela, zer esango dizuet! Pilates ez da, baina antzeko zerbait…Txirrindularitza, aldiz, sufrimenduaren sinonimoa da. Eguneroko bizitzan, mota askotako bidegabekeriak ikusten ditugu, eta batzuetan, jasan ere bai. Zoritxarrak jota, edo merezigabekoak direnean, bereziki nabarmentzen ditugu. Horrelako zerbait gertatu izan zaigunoi ere, zaila izango zaigu Mikel Astarlozak pairatu duen minaren tamaina neurtzea. Artikulua idazten ari naizen bitartean, kontraanalisiaren ustezko positiboaren lehen filtrazioak iristen ari dira. Niri bost axola… Eutsi Mikel!

hONa

Mikel Varela

09


o010-011_on

28/9/09

10:46

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Ingurugiroari so gunotan Kiotoko hitzarmenari erreleboa hartu nahi dion bilera egin dute Danimarkan. Komunikabideak etengabe ari zaizkigu aldaketa klimatikoa gora, aldaketa klimatikoa behera. Esaten digutena gu beldurtzeko modu bat izan ala ez (A gripea kasu), nahiko argi dago egungo sistemak ezin duela bere horretan jarraitu. Horregatik, azken boladan berri onak izan ditugu gai honen inguruan. Alde batetik, Oiartzungo Udalak, egun Usurbilgoak egiten duen moduan, atez ateko zaborren bilketarekin hasteko asmoa du datorren udaberrian. Usurbilgo datuen arabera, biltze sistema honen bitartez, zabortegietara bidaltzen den zabor kopurua izugarri gutxitzen da (ia %85a). Zorte on opa dizuet ekimen honekin oiartzuarrei. Bestalde, Oiartzungo hipermerkatu batek, plastikozko poltsak emateari utzi dio, 2010an indarrean jarriko duten legediari aurre eginez. Dena dela, faltan botatzen dut produktuak hain bilduta aurkezteko duten ohiturari buruz neurriren bat hartzea. Gure ondorengoei lurra erabat zulatuta eta porlanizatuta utziko badiegu ere, apur bat garbiago uzterik balego, hobe.

E

Berri mazedonia orionak Koxtape Arraun Elkartekoei, San Miguel Ligara igotzea lortu dutelako. Era berean, zorionak ere Trintxerpekoei KAE1 mailara igotzerik izan dutelako; eta nola ez, sanpedrotarrei denboraldi bikaina burutzearren‌Sabecoko aferan argi bat piztekoa zela zirudien, baina azkenean gauzek ez dute bide onik hartu; ea laster konpontzen den, merezi dute eta‌Iztietan egoerak ez du aldaketa handirik izan eta auzokoek mobilizazioak egiten jarraitzen dute‌Falange y Tradicionek azken hilabetetan Euskal Herrian eginiko zenbait eraso

Z

10


o010-011_on

28/9/09

10:46

Página 2

sakONduziritzia

Astarloza Beste buelta bat elma samarra naiz gaiarekin, aitortzen dut, baina ezin ekidin, ordea. Uda honetan «EkoTxabarri»ren ordezko den Miguel Buenek bere aurrekoaren lekukoa ondo jaso duela erakutsi digu (hemendik aurrera «EkoBuen» izendatzeko ohorea lortu du). Eskualdeko hainbat kirol taldeei (batzuei bai, beste batzuei ordea ez; zergatik ote?) zenbait diru eman die, porlanzale-gruyerizatzaile-diruzaleen hain gogokoa den «EcoPort»aren aldeko propaganda egin dezaten; diru publikoa noski, zeren, ondo dakigun moduan, dirua norberarena ez denean, askoz errazago xahutzen da. Horretaz gain, hain demokratikoa den «Eko-Aldundiak», Jaizkibel zulatzeko proiektua (gehitu 313000 euro), Euroestudios eta Sestra enpresei eman die, nahiz eta egin nahi duten astakeriak oraindik ingurugiro txostenik ez izan. Nahiko maiz ematen diren halako jokabideak, arras zikinak izateaz gain, delitu ere ez ote diren pentsatzen hasita nago.

P

ztailean ikaragarrizko poza eman zigun Mikelek Frantziako Tourrean lortutako etapa garaipena zela eta. Hala ere, oporretan geundela, ekainaren bukaeran jokatutako lasterketa batetan EPOrekin positiboa eman zuela jakin genuen. Kolpe itzela guztiontzat, are gehiago kontranalisiek normalean aurreko azterketen emaitza berdinak errepikatu dituztela kontuan hartzen badugu. Zer gertatu da bada? Analisietako laginak kutsatu egin al dira? Norbaitek manipulatu al ditu? Halako zerbait balitz, erantzuleak bilatu eta aurkitu arte ez da atsedenik izan behar. Lagunek eta Euskaltel taldeak Mikelekin bat egiten dute; bere errugabetasunean sinesten dute. Hark bere errugabetasuna defendatu duen modua ikusita ez da harritzekoa. Nik ere hori nahiko nuke. Animo txapeldun.

U

eta pintada bere gain hartu ditu, Aritxulegin eta Oiartzungo udaletxean eginikoak barne…Ramon Vizcainoko langileak ekainetik soldatarik kobratu gabe daude, eta ez dira bakarrak; krisiaren aitzakiarekin enpresari diruzale asko ari da patrikak ondo betetzen…Aitziber Pousa gaztetxoak estatuko arrantza txapelketa nagusit asunez irabazi du U-16 Surf Casting mailan, zorionak ba! 11


o012-015_on

23/9/09

18:55

PĂĄgina 1

nagusia JOSE IGNACIO ARANBURU Korrikalaria

“

Egiten dudana bizi kalitateagatik egiten dut, asko irabazi dudalako� Testua: Ekaitz Arrieta Argazkiak: Amets Badiola

ose Ignacio Aranburuk (Errenteria-Orereta, 1955) duela sei urte ekin zion korrika egiteari. 2003. urtean erronka jarri zion bere buruari: BehobiaDonostia lasterketa korri egitea. Erronka horrekin hasi eta Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketan hartu du parte hiru aldiz. Azkena, joan den abuztuan izan zen, Finlandiako Lahti herrian. Bertan bizitakoaz eta, oro har, korrika egiteko afizioari buruz mintzatu da ONekin.

J

Nola hasi zinen beteranoen maratoietan parte hartzen?

2003. urtean hasi nintzen, lanetik bueltan nentorrela, autoan irratia entzuten ari nintzen, elkarrizketa bat entzuten. Orduan 105 kilo pisatzen nituen eta korri egiten hasi behar nuela pentsatu nuen. Horretarako motibazioa bilatu behar zela esaten zuten irratiko elkarrizketan, eta nik, hura entzundakoan, Behobia-Donostia korri egin behar nuela esan nion neure buruari. Hura izan zen nire motibaziorako aitzakia. Urtarrilean Fanderiako kiroldegian eman nuen izena, eta hortxe hasi zen nire ibilbidea. Hasierako horiek nola gogoratzen dituzu?

Bi hilabetez ibiltzen hasi nintzen, 12

ideia egiten hasteko. Egunean bi orduz ibilitzen nintzen, Fanderiako bidegorrian barrena. Urratsez-urrats hasi zinen, beraz.

Bai. Hurrengo bi hilabeteetan korrika aritu nintzen, Fanderiako bidegorri osoari bueltaka. Buelta bakoitzak bi kilometro eta berrehun metroko ibilbidea du. Horrela urtebete egon nintzen, Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko. Behobia-Donostia lasterketa bukatu nuenean, Donostiako maratoia korrituko nuela esan nuen. Urtebete egin nuen Donostiako maratoia prestatzen. Lau ordu et a hamabi minutu behar izan nituen maratoia bukatzeko. Eta behin Donostiako maratoia bukatuta, Madrileko maratoia korritu behar nuela esan nion lagun bati. Hala egin nuen. 2005ean Donostiako Beteranoen Munduko Txapelketan parte hartu nuen. Abuztuan Finlandian izan den Beteranoen Munduko Txapelketan parte hartu berri dut. Zerk sortu zizun korri egiteko grina?

Korrika egiten hastearekin batera, ondo sentitzen nintzen. Hasieran 105 kilo pisatzen nituen, eta gaur egun 82 kilo pisatzen ditut. Pixka bat zaintzen baldin bazara,


o012-015_on

23/9/09

18:56

Pรกgina 2

kirolanagusia

13


o012-015_on

23/9/09

18:56

Página 3

kirolanagusia eta kirola eginez gero, lor daiteke. Baina, hala ere, ez ditut lehen nituen ohiturak baztertu. Hau da, koadrilarekin sagardo edota txakolin batzuk hartzen ditut. Orain bost egunetan egiten dut korri, eta astean guztira 75-80 kilometro inguru egiten ditut. Motibazioa behar nuelako Behobia-Donostia egin behar nuela esan nuen, eta orain ezin dut gelditu! Lehen futbolarekin lotura eduki nuen, Touringen lehendakariordea izan nintzelako. Eta gero atletismora pasatzea erabaki nuen. Arratsaldez lan egiten dudanez, goizez entrenatzen dut. Goizetan gorputza deskantsatuta dago, eta hobeto da. Gainera, bizi kalitatea irabazi dut korri egiten hasiz geroztik. Nolakoak izaten dira zure entrenamendu saioak gaur egun?

Entrenamendu lasaiak eta kilometro askokoak t artek atzen ditut. Esate baterako, egun batean, hamabost kilometro egin ditut maldak igoz eta jaitsiz. Bestean, 15 kilometro eginten ditut erritmo lasaiean. Hurrengoan, atsedena hartzen dut, eta hurrengoan 25 kilometro egingo ditut %70era. Azkeneko egunean beste hamabost kilometro egingo ditut, lasai. Ez diot neure buruari gehiago exijitzen, nire helburua ez delako markak haustea. Horrek gogorrago entrenatzea ekarriko luke, eta lan pisutsua dudanez, ezingo nuke eraman. Egiten dudana bizi kalitateagatik egiten dut, zentzu horretan, asko irabazi dudalako. 54 urte ditut eta 40 ditudala sentitzen dut. Ez naiz profesionala, amateurra naiz, eta hori oso argi dut. Nolakoa izaten da beteranoen lasterketa bat?

Adinen arteko diferentzia handia egon ohi da eta lasterketak adinen arabera antolatzen dira. Ni, esate baterako, 50-54 urte arteko adin tarteko lasterketan parte hartzen dut. Normalean bost urte arteko muga jarri ohi dute lasterketa bakoitzeko. 14

Lekuak ezagutu, korri egin eta txapelketetan parte hartzea da niretzako gozamena”

Zergatik egiten dudan atletismoa? Gustatzen zaidalako eta gustura ari naizelako. Postua berdin zait”

Eta giroa nolakoa izaten da Beteranoen Txapelketetan?

Aurten, adibidez, Finlandiako Beteranoen Munduko Txapelketan, 84 urteko donostiar batekin egin nuen topo. Furgonetan joan zen Finlandiara, maratoian parte hartzera, bera bakarrik. Estadioaren kanpoan uzten zuen furgoneta eta han bizi zen. Ni, esaterako, kanpora joaten naizenean lasterketa batean parte hartzera, hamar egunetarako oporretara joaten naiz nire emaztearekin, eta bide batez, Munduko Txapelketan korri egiten dut. Lekuak ezagutu, korri egin eta lasterketetan parte hartzea da niretzako gozamena. Munduko Txapelketetan parte hartzeko sailkapen probarik jokatu behar al da?

Izena ematearekin nahikoa izaten da. Ez da zertan aurretik beste probaren batean sailkapena lortu behar. Baina, noski, parte hartzeko federatua izan behar zara. Txapelketa Beteranoak 35 urtetik gorakoak dira. Finlandiako Munduko Txapelketan parte hartzeko, adibidez, hainbat lagunek eman dugu

izena, taldean joan garelako. Lagun batek hartu zuen gu guztien izena emateko ardura. New York-eko maratoi ospetsuan ere hartu duzu parte. Nolakoa da maratoi famatu hori?

Izugarria da. Lasterketa hasteko hiru ordu itxoin behar izaten dira, autobusarekin batetik bestera eramaten zaituztelako. Pentsa, 38.000 lagunek hartzen dute parte lasterketan. Guk zorte ona izan genuen eguraldiarekin, baina eguraldi tx arra eginez gero... Beste modu batera har-

tzen duzu hango lasterketa: Gozatzera joaten zara, argazkiak egiten dituzu korrika zoazen bitartean... Beteranoen maratoiek eta ohiko maratoiek zerikusirik badute?

Nik berdin korritzen ditut bi maratoiak, beteranoena izan ala ez. Aldea jendeak jartzen du; markak egin nahi izatea edo ez, horixe da kontua. Baina bestela ez dago diferentzia askorik, norberak zernolako mentalitatearekin hartzen duen parte, horixe da gakoa. Adi-


o012-015_on

23/9/09

18:57

PĂĄgina 4

kirolanagusia

bide bat jarriko dizut: Finlandiako maratoian 65 urteko kanariar batek bost probetan hartu behar zuen parte. Lehenengo proban urrezko domina lortu zuen, bigarren proban hirugarren postuan iritsi zen eta hirugarren proban min hartu zuen. Jadanik ezin zituenez zortzi domina irabazi, etxera joan zen, nahiz eta hamabost egunetarako erreserba egina izan. Nahiz eta min hartuta egon, berak ez zuen onartzen gainontzekoak parte hartzen ikustea. Horrelako pertsona asko daude,

batez ere helduak. Bestela bi probak antzekoak izan ohi dira, bietan irabazteko parte hartzen da. Nork ez du irabazteko parte hartzen? Ni bezalako jendea, gozatzera irteten dena. Esperientzia polita da zuretzat, beraz.

Ni oso pozik nago. Badakizu zergatik? Ni naizelako izarra. Esate baterako, maratoietan parte hartzeaz gain, krossetan ere parte hartzen dut, eta nahiz eta krossean azkena iritsi helmugara lasterketako izarra ni naiz, jende guztia

niri begira dagoelako. Hor ikusten da norberaren mentalitatea. Askok galdetzen didate, zergatik ateratzen zara? Azkena iristeko? Norberaren izaeraren araberakoa da Niri horrek ez dit axola, ni kirola egitera noalako. Zergatik egiten dudan atletismoa? Gustatzen zaidalako eta gustura sentitzen naizelako. Postua berdin zait. Noiz arte gustatuko litzaizuke maratoietan parte hartzen jarraitzea?

Gorputzak nahikoa esaten duen

arte. Ondo aurkitzen naizen bitartean, eta fisikoki eragozpenik ez dudan bitartean, aurrera egingo dut. Iaz Txekian egon nintzen lanean, eta Donostiako maratoian parte hartzeko prestaketa lanak egiten nituen han. Goizeko zortzietan sartzen nintzen lanera, eta bostetan jaikitzen nintzen entrenatzeko. Lankideek eroa deitzen ninduten. Bizitza normala egingo banu, hau da, entrenamenturik gabe, hilabetean hiruzpalau kilo hartuko nituzke. Eta korri egiteak ni ondo aurkitzeko balio dit. 15


o016-021_on

23/9/09

17:14

Página 1

nagusia zineman Artikutzako elizan, lehengo uztailean, Izarren argia filmaren grabazioa.

ARTIKUTZAREN ARGIA

Mikel Ruedaren lehen film luzeko zati batzuk grabatu dituzte Artikutzan. ‘Izarren argia’ du izenburu filmak, eta 36 Gerran Saturrarango kartzelan egon ziren emakumeen historia ekarri nahi du ikusleen gogora. Testuak eta argazkiak: Goiatz Labandibar

16


o016-021_on

23/9/09

17:14

Pรกgina 2

zinemanagusia rtikutzako parajeek fotogenia berezia dute. Pasa den uzt ailean, Mikel Rueda zuzendariak Izarren argia filmeko pasarte batzuk grabatu zituen bertan. Baina ez da aitzandaria izan filma grabatzeko Artikutza aukeratzeko orduan: aurretik, Imanol Uriberen S egobiako Ihesa, ETB1eko Balbemendi edota Koldo Serraren The backwoods filmak eta telesailak grabatu izan ditituzte bertan. Donostiako Udalarena da Oiartzun eta Goizueta artean dagoen urtegia eta lur eremua. Eta hain zuzen ere, Artikutza da Donostiako eremuetan grabatu nahi duten zuzendariek gehien haut atzen duten tokia, Aieteko Jauregiarekin batera. Baina, egia osoa aitortu behar bada, Mikel Ruedak Izarren argia filmaren grabaketarako eliza bat behar izan zuenean, ez zuen Artikutzako elizan pentsatu. Hondarribiako Guadalupeko Amaren santutegian kokatu nahi izan zuen 36ko Gerran Saturrarango emakumeek bizi zuten egoera islatzen duen film hau. Ez zuen bai-

A

menik jaso, baina, eta Donostiako Udalari Artikutzako parajeetan grabatzeko aukera eskatu zion. Eta hark, bai, hark baimena eman zion.

Orduan hasi zen Artikutza 70 urte atzera egiten, figurante eta aktoreen laguntzaz, pixkanaka eraldatuz, 1936ko Gerra garaira iritis arte.

EG U N BAT ARTI KUTZAN . Hiru egunetan aritu ziren lanean Artikutzan. 08:00etan jartzen zen Izarren Argia-ren makinaria martxan: heltzen lehendabizikoak,

Saturraranen preso egon ziren emakumeen papera izango duten emakumeak, Artikutzan, grabatzeko prest.

17


o016-021_on

23/9/09

17:15

Página 3

zinemanagusia produkzioko lantaldea izan ohi zen. Eurek eguna antolatzen zuten; 09:00etan, ekipoa iristen zen. Makillajea, arropak… aktoreak eta figuranteak Saturrarandik bertatik atera berriak balira bezala prestatu ondoren hasten zen grabazioa. Tarte horietan, isiltasuna zen jaun eta jabe Artikutza osoan. Itxaron beharreko tarte horiek ahal bezala betetzen saiatzen ziren: irakurtzen, pasioan, jolasean eta, figurante batek baino gehiagok, baita aktore nagusiei argazkiak ateratzen ere. Hamar orduko errodajea izaten zen, 09:00etatik 20:00etara, ordubeteko atsedenarekin, bazkaltzeko. Artikutza osatzen duten baserri bakoitzak kasik izan du bere funtzioa Izarren Argia-ren errodajean: bata jantoki; bestea, aldagela eta makillajeko areto; hirugarrena komuna eta laugarren batean, produkzio taldearen zein zuzendaritza taldearen bulegoak atondu zituzten. «Eliza txiki bat behar genuen, 40. hamarkadatik gehiegi aldatu ez dena. Guadalupeko eliza erabiltzeko baimena ez zigutenean eman, Artikutzako elizaren berri eman ziguten. Ikusi genuenean, oso egokia zela ohartu ginen». Hain zuzen ere, hiru errodaje egunetatik bi elizan izan ziren. Hirugarren egunean, Artikutzako beste paraje batzuetara egin zuten kanbio.

ESPERIMENTAZIO GUNE BATEN KRONIKA. Euskara hutsez grabatu dute Izarren Argia, baina badu gaztelerazko izenburua ere: Estrellas que alcanzar. Mikel Rueda zuzendari gaztearen lehen film luzea da hau. Sona handiko aktoreak bildu ditu, Saturrarango emakumeen kartzelako istorioak berregiteko: Barbara Goenaga; Estibaliz Gabilondo; Klara Badiola; Sara Cozar; Esther Uria; Teresa Calo; Maite Bastos; Aitor Beltran; Erik Probanza… Artikutzaz gain, Ondarroan 18

Grabatzen hasterako dena prest egon zedin lagun asko aritu ziren lanean Artikutzan

36KO GERRAZ

Saturrarango emakumeen kartzelako istorioak berregin ditu Mikel Ruedak lehen film luzean SEME-ALABEKIN BATERA

Milaka emakume egon ziren preso Saturraranen, haietako asko eta asko seme-alabekin batera grabatu dituzte sekuentzia batzuk, Saturrarango komentuan, 36ko Gerran emakumeen kartzela bihurtu zuten tokian bertan, eta Azpeitian ere grabatu dituzte. 1938an bihurtu zuten Saturraran emakumezkoen kartzela, Euskal Herrian egon zen bakarra eta frankisten Zona Norteko bakarra ere huraxe izan zen. Bertan, milaka emakume egon ziren preso, ez euskaldunak soilik, eta haietako asko eta asko seme-alabekin batera. Esperimentazio gune gisa baliatu zuten garai hartan Saturrarango kartzela: emakume errepublikazaleei seme-alabak kendu eta frankismoari leialak zitzaizkien


o016-021_on

23/9/09

17:15

Página 4

zinemanagusia

Datua

1.000 1.000 LAGUNETIK GORA. Izarren argia filma egi bihurtzeko 1.000 lagunetik gora behar izan dira. Ekipo tekniko eta artistikoaren artean, 90 bat lagun aritu dira lanean. Gainerako guztiak, figurazio lanetan aritu dira.

familiei eman zizkieten, VallejoNajera doktoreak hala «komunismoaren harra behin betirako desagertuko zela» adierazten zuen teoriak garatu baitzituen, Alemania naziko ideiak bereganatuz.

OR D U AS KOTAKO LANA. Ordu eta erdiko film baten atzean kont aezin ahala orduko lana dago. Baita Izarren argia-n ere. Asier Bilbao produkzioko zuzendariak azaldu du filma grabatzeko prozesua nolakoa izan den: «Gidoi definitiboa genuenetik sei-zazpi hilabete pasatu dira errodatzen hasterako. Aurretik, bi hilabeteko aurre-produkzio lana egin dugu eta orduan hasi ziren lanean zuzendariaren laguntzaileak, produkzioko langile batzuk…». Ordurako, lokalizazioak eta aktoreak aukeratzeko hautaprobak eginak zituzten, baita gidoia ere azken ukituekin findua: «Nahiko prozesu luzea da film bat errodatzea». Izarren Argia-ren grabaketak sei asteko iraun zuen. Artikutzara bosgarren astean heldu ziren, kasik bukaeran. Orain, munt atzen ari dira. «Beste bizpahiru hilabeteko lana izango da hori», azaldu du Bilbaok. Gero, post-produkzioaren txanda etorriko da: audioa eta musika sartuko dituzte, besteak

Figuranteak grabaziorako prestatzen.

19


o016-021_on

23/9/09

17:16

Página 5

zinemanagusia

BARBARA GOENAGA Aktorea

“Ez dakigu enpatizatzen 36ko Gerran sufritu zuten pertsonekin” arbara Goenaga (Donostia, 1983) Victoriaren paperean sartu da Izarren argia filmean. Bera da Ruedaren filmeko protagonista nagusia. Goenkale-n Ainhoaren papera eginez ezagun egin zen Euskal Herrian, baina jauzia aspaldi emana du pantaila handira: Jesus Moraren Mi dulce-n (2001), Nacho Vigalondoren Los cronocrimenes-en (2007), Helena Tabernaren Berri ona-n (2007) edota Aitzpea Goenagaren Sukalde Kontuak-en (2009) ikusi dugu orain artean.

B

Nolakoa da Victoria?

Nire pertsonajeak bere garaiko emakume asko eta asko irudikatzen ditu. Beste asko bezala, gerra garaian kartzelan sartu zuten emakume bat da, benetan zergatik espetxeratu zuten jakin gabe. Victoriari kartzelan gertatzen zaizkion istorioak kontatzen ditu filmak. 20

Saturrarango emakumeen kartzelan kokatuta dago, nahiz eta istorio berberak errepikatu ziren kartzela askotan. Gosetea, seme-alabak kentzea, lanera behartuak izatea… Gerra garaiko historia erreala da azken finean. Ez dugu ezer berririk kontatuko… Edo agian bai. Proiektuari baietz esateko motibazio nagusia zein izan zen?

Gidoia segidan irakurri nuen, nobela bat balitz bezala, eta hori seinale ona da. Hori izan zen arrazoi nagusiena. Bestalde, Izarren argia-n kontatzen den Victoriaren istorioa nahiz eta fikzioa den, errealitatean pasatutako istorio txiki pila bat kontatzen ditu era berean. Victoria ez zen Victoria moduan esistitu, baina antzeko emakumeak egon ziren. Gaur egun horrelako filmak egitea oso garrantzitsua da. Mikel

Rueda ere ezagutzen nuen, bere film laburrak ikusiak neuzkan eta asko gustatzen zitzaizkidan. Azken finean, gauza asko batu zitzaizkidan Izarren argia-n proiektuari baietz erantzuteko. . 36ko Gerrako istorioak lehendik ezagutzen zenituen?

Egia esan, eskolan oso gutxi erakutsi digute garai horri buruz. Orain gehiago ikasten ari naiz, lana dela-eta. 36ko Gerrari buruz oso historia orokorra dakigu, baina ez dakizkigu benetan gertatu ziren istorioak eta ez gara enpatizatzera iristen benetan bizipen gogorrak bizitu zituzten pertsona haiekin. Ondo dago filmeetan gai hau lantzea, haiek sentitu zutena sentitzen baituzu zuk ere eta sentiarazi dezakezu. Film honek arrakasta izatekotan, zergatik izango du?

Beti espero da arrakasta izatea grabatzen duzun filmak, baina inoiz ez da jakiten. Hala ere, Izarren argia interesgarria da, aspergarritik ez du deus eta zinematografikoki oso enfoke interesgarria ari zaio ematen Mikel. Bera oso gaztea da, eta hori somatzen da filmean. Oso gustura ari gara guztiok lanean.


o016-021_on

23/9/09

17:16

Página 6

zinemanagusia

‘Izarren argia’ FITXA TEKNIKOA Generoa. Drama. Iraupena. 90 minutu. Estreinaldia. 2010. Zuzendaria. Mikel Rueda Sasieta. Aktoreak. Barbara Goenaga (Victoria);

Reinoso errenteriarra zen gaztetxoena: sei urte baino ez ditu Ricoren ilobak. «Haur beltzaran eta argal bat behar zutela esan ziguten, eta ezaugarri horiek zituen iloba nuela esan nienean, nirekin ekartzeko esan zidaten». Iraia kamera aurrean jartzen zen

lehengo aldia zen, baina «oso pozik» zegoela kontatu zuen.

DATOR R E N U RTE RAKO PREST. 2010eko martxoa edo apirilerako egongo da prest dena, Baleuko produktorearen kalkuluen baitan. Hala ere, estrei-

Estibaliz Gabilondo (Sagrario); Klara Badiola (Emelina); Itziar Lazkano (Ama Gorena); Itziar Ituño (Moja); Patxi Santamaria (VallejoNajera doktorea); Zorion Egileor (Apaiza).

beste. «Den-dena prest izateko, beste sei hilabete gutxienez beharko ditugu». Artikutzan grabatutako pasarteetan figurazio lanetan aritu diren aktore ia denak inguru hauetakoak izan dira: donostiarrak, irundarrak, hendaiarrak…

naldia beranduago izango da, «oraindik ez dugu datarik jarri», kontatu du Bilbaok. Euskaraz grabatu dute film osoa, baina estreinaldia iristen denean, gazteleraz ere ikusteko aukera izango da. Bi milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin jokatu du Ruedak filma grabatzeko. E ITBk, Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek laguntza eman dute proiektua aurrera ateratzeko. Guztira, 1.100 bat lagunek parte hartu dute Izarren Argia-n. Ekipo teknikoan, 60 lagun ari dira lanean. Ekipo artistikoa, berriz, 30 aktorek osatu dute. Horiei, figurazio lanetan aritu direnak gehitu behar zaizkie: 1.000 lagunetik gora sei astetan.

Goaian, Edurne Agirrezabala aktorea, eta behean Iraia Reinooso.

E S KUALD E KO AU R PEGIAK. Edurne Agirrezabala aktore oiartzuarra ikusiko dugu pantaila handian lehen aldiz Izarren argia estreinatzen denean. Lekaime lanetan ikusiko dugu, Saturrarango Ama Nagusiari amen egiten eta presoak zigortzen. Agirrezabalak kontatutakoaren baitan, «gaizto aurpegia omen dudalako hartu omen naute». Baina, filma ikustera joaten denak eskualdeko aurpegi gehiago ere ikusiko ditu pantaila erraldoian. Horietako bat izango da Errenteria-Oreretako Elisa Rico: «Alaba txikitatik aktore eta modelo agentzia batean dago, eta telesailetan atera izan da umetatik. Berari laguntzera joaten nintzelako, aukera suertatu zitzaidan Goenkale-n eta gisako telesailetan figurante bezala hasteko», azaldu du. Eta horrela, Izarren argia-rako ere deitu zioten. Artikutzako grabaketan Iraia 21


o022-025_on

29/9/09

11:45

PĂĄgina 1

nagusialliteratura

Idazleak, Hugoenea etxeko balkoian.

HUGOENEA: idazlearen etxea Lehengo ekainean ireki zuten Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak Hugoenea. Orduz geroztik zortzi idazlek hartu dute bertan ostatu, beren proiektuetan lan egiteko. Haietako batzuen adierazpenak eta proiektuaren bultzatzaileen hitzak bildu ditu ONek erreportajean. Testuak: Ion Ansa Argazkiak: IĂąaki Berrio 22


o022-025_on

29/9/09

11:46

Página 2

ure Pasaia beti sonatua dago», zioen Xenpelar bertsolariak Pasai Donibanez. «Pasaiako Plazatik» kontatu/kantatu zizkigun Santiotako gorabeherak, ohikoa zuen ikuspegi zorrotzean, irribarrea eraginez. Hogei bat urte lehenago, 1843an, Pasaiaren oso bestelako ikuspegia eman zuen Victor Hugo erromantikoak. Ulia mendian paseoan zebilela ezagutu zuen idazle frantziarrak Pasai Donibane, ia kasualitatez. Herriaren edertasunak liluratuta, bertan ostatu hartzea erabaki zuen, familia baten etxean. Etxe horrekin maitemindu zen, eta etxearekin batera, herriarekin eta herritarrekin. «Gure Pasaia beti sonatua dago, errapin gabe ez da urte bat igaro», esan zuen Xenpelarrek. «Lurra eta itsasoaren artean dagoen lur zati apal hau mirestua litzateke Suitzan balego; famatua Italian balego; baina ezezaguna da Gipuzkoan dagoelako», Victor Hugok. Bi sortzaile handi horiek, ahozko euskal literaturaren ikur bata, eta idatzizko literatura unibertsalaren maisu bestea, Pasaiaz aritu ziren ikuspegi arrunt ezberdinetatik. Pasai Donibaneri, beraz, berez datorkio literaturarako joera, edo gutxienez, literatur gai izateko zortea.

G

EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA ETA UDALA . Hori izango

zuten buruan, ziurrenik, Hugoenea martxan jartzeko lehen burutazioa izan zutenek. Euskal Idazleen Elkarteak Pasaiako Udalari proposamena helarazi zionean, «bi aldiz pentsatu beharrik gabe» onartu zutela adierazi digu Ander Poza Pasaiako Udaleko kultura zinegotziak. Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak hala aurkeztu zuen proiektua joan den udaberrian: «Aurretik landuta dauden proiektuak bertan trinkotu, zuzendu eta biribiltzeko espazioa eskaintzen die Hugoeneak idazleei». Hugoenea Pasai Donibaneko

literaturanagusia

Ezkerretik eskubira, Alesandra Segura, Victor Gomez eta Juan Ramon Makuso, orain Hugoenean lanean ari diren idazleak.

FUNTZIOA

HIZKUNTZA GUTXITUETAN

Aurretik landutako proiektuak biribiltzen dituzte idazleek Hugoenean, hamabost egunetako egonaldietan plazan dagoen apartamentutxoa da; bertan idazleek hamabost eguneko egonaldia egiten dute, eta Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak duten hitzarmenari esker, mantenua eta bizitokia eskaintzen dizkiete, doan.

PROUST, EUSKARAZ ETA KATALANERAZ. Victor Gomez (Espainia, 1944) filosofoak urteak daramatza Marcel Proust

Orain Hugoenean ari diren idazleak Prousten olerkiak euskarara eta katalanera itzultzen ari dira idazle frantsesaren lana aztertzen. Oraingoan, zerbait berezia prestatzen ari da, ordea. «Prousten testuetan dagoen poesia azaleratu nahi dut. Testu horietako askotan, berez poesiaren trazarik ez duen benetako poesia ezkutatzen da», azaldu digu. «Testu horiek aukeratu eta euskarara nahiz katalanera itzultzeko etorri naiz Hugoeneara», dio. Horretarako, Juan Ramon Makuso

idazle lezoarra eta Alesandra (Bartzelona, 1987) izango ditu lankide. Azken hau eta Victor daude Hugoenean, Juan Ramon, bertakoa izanda, etxera joaten baita lotara. Makusok berak argitu digunez, «maiatzean Pentsamenduaren poesia izeneko jardunaldiak egin zituzten Durangon. Victor izan zen partehartzaileetako bat. Nire irakasle izan zen eta harreman 23


o022-025_on

29/9/09

11:46

Página 3

literaturanagusia ona genuen lehendik ere. Hor hasi ginen elkarrekin lan egitearen aukera aztertzen». Alesandra Segura Universitat Autonoma de Barcelonako filosofia ikaslea da, eta lantaldean aritzeko proposamena jaso zuenean berehala onartu nuen, ideia interesgarria iruditu zitzaiolako. Makusok argi dauka «eragin handia izango duen proiektu batean» murgilduta daudela. Eta, artean, bazekienez Hugoenearen berri, Gomezi proiektua bertan lantzea proposatu zion. «Niri bikain iruditu zitzaidan, Euskal Herriko edozein tokitan egingo nuke lan, baina batez ere Pasai Donibane bezalako paraje zoragarri batean», adierazi du, pozik, Victorrek. Bere ama hizkuntza gaztelania bada ere, katalanez ere badaki, eta euskaraz ere primeran moldatzen da. Halere, Makusok eta Segurak itzuliko dituzte testuak, lehen aldiz, euskarara eta katalanera.

Horretan bat dator Fito Rodriguez: «Orain arte lantzen ez zen arloa hasi gara landatzen eta, dagoeneko, loratzen ere hasia dagoela esan beharra dago. Izan ere, hala beste udaletatik nola beste nazioarteko elkarteetatik ere, esperientzia berri honi buruz galdezka itorri zaizkigu. Beraz, Hugoenea adibide izateaz gain, Euskal Idazleen Elkartea eta Pasaiako Udala aintzindariak izan gara horretan». Ekainean martxan jarri zutenetik, zortzi idazle izan dira Hugoenean: poetak, eleberriegileak, saiakeran edo haur eta gazte literaturetan ari direnak… Ezagunak eta hasiberriak. Baina hori hasie-

‘Axun eta Maite’ filma grabatu bitartean ateratako argazkiak.

H I Z KU NTZA G UTXITU E I

MORIARTI

BULTZADA. Hizkuntza gutxitue-

PRODUKTORA

tako idazleak dira, hain zuzen ere, Hugoeneak lagundu nahi dituenak. Ander Pozak garbi azaldu digu: «Hizkuntza gutxituetan egiten duten lanari zor zaion maila eman nahi diogu. Nabarmentzekoa iruditzen zaigu munduko hizkuntza gutxituentzako aitzindari den zerbitzua eskaintzea».

ANDER POZA

«Hizkuntza gutxituetan egiten duten lanari zor zaion maila eman nahi diogu»

FITO RODRIGUEZ

«Idazleei bere jarduna burutzeko ohikoa ez den laguntza ematen diegulako, esperientzia oso positiboa da» 24

ra baino ez da izan. Fito Rodriguez-en esanetan, «udan etorri dira, baina, idazteko behintzat, udazkena eta negua emankorragoak izango direlakoan gaude». Hugoeneak orain arte egin duen ibilbidearen balorazioa «oso positiboa da, idazleei bere jarduna burutzeko ohikoa ez den laguntza ematen diegulako. Areago, orain arte izandako bisitetatik ez dugu euskaldunik izan eta, aldiz, eginiko ebaluazioetan kanpotik etorritako guztiek egoitzaz nahiz egonaldiaz behar bezala probestu direla diote». Frederic Mayol idazle katalana da horietako bat. Bera da, hain zuzen, Hugoenea proiektua es-

treinatzeko ohorea izan zuen idazlea . Ekainaren 26an etorri zen, El lladre de paraules gaztetxoentzako liburua biribiltzera. Bere egonaldiaz esan digu: «Hugoeneako esperientzia izugarri ona izan da niretzat. Bertakoen harrerak bete ninduen, batik bat. Hasieran, hotz somatu nituen herritarrak, baina hori normala da atzerritar bat kalean bakarrik ikusita… Azkenerako, eman zidaten tratua zoragarria izan zen. Bereziki oroitzen ditut herriko harakin gaztea, etxe azpiko dendako andrea eta goizero gosaltzen ematen zidaten tabernako senaremazteak». Apart amentuak «behar duen guztia du, eta balkoi-


o022-025_on

29/9/09

11:47

Página 4

literaturanagusia

Victor Hugo Etxea paretik, paseoan.

tik portua eta arraunlariak entrenatzen ikustea esperientzia bikaina da». Victor Gomezek ere hala dio: «Etxea oso egokia da idazteko, ez da luxuzko lekua, baina ez du luxuzkoa izan behar». Alesandrak detaile bati erreparatu dio. «Ez dago telebistarik», esan digu erdi txantxetan, «eta hori lanerako ona da». Oro har, gustura dago aurkitu duenarekin: «Ingurua zoragarria da benetan. Zaila da idazteko leku hobe bat irudikatzea». Hugoenea errealitate denetik, beraz, zerbitzu bikaina dela iritzi diote idazleek, herri erakundeek, eta herritarrek. Baina errealitate irudikatura joz, zer esango luke Victor Hugok bat-batean berpiztu eta Hugoenea ezagutuko balu? Auskalo… Xenpelarrek, akaso, bere tesia baiezt atuko luke: «Gure Pas aia beti sonatua dago». 25


o026-027_on

29/9/09

12:00

Pรกgina 1

bidaiakklik

Pedalei eragiten, bira

DANUBIOARI Bizikletan alforjak zintzilikatu eta 850 kilometro egin ditu Beatriz Tameronek Danubioari bira emateko. Zeharkatutako parajerik ikusgarrienetan ateratako argazkiak dira ondokoak.

BEATRIZ TAMERON Datuak. 1976 Errenteria, gaur egun

Bartzelonan bizi den arren. Ikasketak. Ekonomilaria. Aire librean kirola egitea

gustuko du, baita irakurtzea eta lagunekin elkartzea ere.


o026-027_on

29/9/09

12:01

PĂĄgina 2

klikbidaia

Ttuttingen, Alemania

a

I Unlingen, Alemania

n Donauworth, Alemania

Ulm, Alemania

Regensburg, Alemania

ObermĂźhl, Austria

27


o028-029_on

29/9/09

12:08

Pรกgina 1

bidaiakkklik

Mitterkichen, Austria

Alemania eta Austria arteko muga

28


o028-029_on

29/9/09

12:08

Pรกgina 2

klikbidaiak

Alternworth, Austria

Passau, Austria

Linz, Austria

Danubioa zeharkatzen

29


o030-031_on

25/9/09

19:02

Página 1

euskara

asaiako Udala aspaldi ari da lanean familia esparruan euskara sustatzeko, eta orain egitasmo berria abiatu du aipatutako eremuan eragin asmoz. Egitasmo berria aurkezteko egindako agerraldian esan zutenez «familia da haurraren hizkuntza beharrei erantzuteko esparrurik eraginkorren, hizkuntzarekiko maitasuna transmititzeko eta praktikan erabiliz, hizkuntzari garrantzia emateko». Horretaz jakitun, aspalditik antolatu izan dituzte, Pasaian ez ezik eskualdeko gainontzeko herrietan ere, kantu eta jolas tailerrak, gurasoek euren seme-alabekin jolasteko euskarazko tresnak izan ditzaten. Aipatu tailerrek oso harrera ona izan dute orain arte. Horregatik, bide horretan beste urrats bat ematea erabaki dute Pasaiako Udalak eta Urtxintxa Eskolak. Lehen gela barruan egindakoa, orain plazetara eta parkeetara ateratzea da asmoa, kalea delako jolaserako eskenatokirik naturalena.

P

IKASTETXEETATIK KALE-

Familian jolastuz, eragin

RA. Egitasmoa kaleratuz, euskarak eskolaz kanpoko balioa hartzen du, eta, horretan ere indarra jarri nahi dute egitasmoaren bultzatzaileek, aurkezpenean gogorarazi zutenez euskararen normalizazioren bidean «eskola ez dela nahikoa» aspaldi frogatua dagoelako. Esan zutenez, euskarak eskolaz kanpo balioa bereganatzea «ezinbestekoa da gizarte erdaldunetan haurrek eta gaztetxoek hizkuntza bereganatzeko eta erraz hitz egiteko moduan ikasteko».

BARRUTI GUZTIETAN, HI-

Zabu Zibu. Hala du izena familiek kalean euskaraz jolas dezaten Pasaiako Udalak eta Urtxintxa Eskolak abiatutako egitasmo berriak Testua eta argazkia: ON 30

LEAN B E H I N. Irailean abiatu berri duten egitasmoa, Pasaiako lau barrutietan garatuko dute. Hilean behin zango dira saioak, beti asteazkenarekin. 0-6 urte bitarteko haurrek eta haien gurasoek parte har dazakete egitasmoan. Parte-hartzaileek


o030-031_on

25/9/09

19:03

Página 2

albisteakeuskara

Deialdiak PLAZAK ETA PARKEAK Antxon. Axular plazan. Eguraldi

txarra eginez gero, Kultur Etxean. Donibanen. J.J. Otaegi plazan. Eguraldi

txarra egiten duenean, frontoian. San Pedron. Frontoian. Eguraldi txarra

egingo balu, Udal Aretoan. Trintxerpe. Serafin Esnaola plazan.

Euskararen gorabeherak

Eguraldi txarrarekin, Alkateordetzan.

GORA. Buztin eta pintura tailerrak Ez dira erraz topatzen goialdean ageri den moduko kartelik kalean. Ikasturte berriaren atarian han eta hemen topa ditzakegu ikastaroetan izena emateko txartelak, baina, gutxi dira beren jarduerak iragartzean euskara hobesten dutenak. Txalo, beraz, buztin eta pintura tailerrei.

SAIOAK, NOIZ Antxon. Hil bakoitzeko lehen

asteazkenean. Donibanen. Hil bakoitzeko bigarren

asteazkenean.

BEHERA. Karate-do ikastaroa

San Pedron. Hil bakoitzeko hirugarren

Goikoaren kontrako adibidea da behealdekoa, eta, zoritxarrez, kalean topatzen askoz ere errazagoa. Gehiegi dira oraindik iragarkiak jartzerakoan euskaraz hitz bat behera ere erabiltzen ez duten iragarleak. Adibide bat baino ez da, baina, zoritxarrez hedatuegia dagoen adibidea.

asteazkenean. Trintxerpen. Hil bakoitzeko laugarren

asteazkenean. ORDUTEGIA, ADINAREN ARABERA Jolasak 0-6 urte bitarteko

haurrentzako dira, eta bi txandatan banatuko dituzte. Lehen txanda,0-3 urte bitarteko haurrentzat, 16:30etik 17:30era; bigarren txanda, 3-6 urte Bitartekoentzat, 17:30etik, 18:30era. laguntzaile bat izango dute jolasteko orduan, kantak, jolasak eta beren seme-alabekin euskaraz jolastu ahal izateko beharrezko tresnak irakatsiko dizkiena. Egitasmoa berria dela kontuan hartuta, «hobetzekoak» badaudela diote antolatzaileek. Hala ere, «oso balorazio positiboa» egiten dute lehen saioez, jende asko bildu baitute saioetan: «Beharra dagoenaren seinale».

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 31


o032_on

14/9/09

16:31

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

ARABAKO MENDIAK Zeharka

Goitik behera

1. Amaren gaitasuna. Errep. Gaizki esanka. 2. Ald, zerutik erortzen den euri zuri. Saila. Bokalea. 3. Ingelesez adina. Errusiako laku famatu. Ald, lehen musika nota. 4. Japoniako hiri famatua. Oina baina bustita. 5. *** mendia (Kurtzeta inguruan). Ald, gorputza. 6. Ald, aiako. Eguzki. Litroa. 7. Errep. Bular. Anperioa. Ezeztatzeko. Esaten ari naiz. 8. Hitza, berba. Doi-doi. 9. ***mendia (Aramaion). Lehena. Berrogehita hamar. 10. Animalia oiloharrapatzailea. Ald, musika tresna. 11. Azterketa mota. Bokalea. Moztu. 12. Iodoa. Ald, alabaren senar. Gaixo. Kasik.

1. Itsasoa ikusten den Nafarroako herri bakarra. Egoskor. 2. *** mendia (Elgeta mendizerran). 3. Hain zuzen. Eliz kanta, adibidez. 4. Egoskin famatua. Kontinenteetako bat. Ur bihurtu. 5. Lehena. Ez du ezer falta. Eguneroko jaki. Sufrea. 6. Ald, Raimundo...jotero famatua. Ezezkoa. Anperioa. 7. Ald. Keaz igurtzi. Erleen gai goxoa. Bokalea. 8. Alferrak, geldoak. Baldar. 9. Seigarren nota. Ald, jainko eskandinabiarra. G batez, asiako basamortu ikaragarria. 10. Errepikatuz eta ume hizketan, ura. Goi hitzaren bokaleak. Nafarroako herria, Belaguan. 11. Lehena. Ald, ***mendia (Bastida inguruan). Liga Komunista Iraultzailea. 12. Ald, lehenagoko Osasunaren futbol zelaiaren izena. Itsasoa zelatatzeko postua .

32


o033_on

28/9/09

17:12

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau

GURUTZEGRAMAK 1 11 10 9 8 7

T E M A T I

6 5 4 3 2 1

A R A N O

2

M U G A R R I L U Z E

3

E R E S I A L E G I A

4

5

6

7

8

T A S U N E A T A O N E G A S A K I S O L A I A E K A E Z O Z T A U G A I N R I A K T A E U S E R

9

10

11

M A L A A O O ร N I O I L D I O O Z T A O B L B A K I I

12

T A L A I A R A D A S

zer da hau?

12

ON-EN UZTAILEAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazlea Carlos Rodriguez izan da ONeko sariaren irabazlea. Ama jainkosa euskal mitologiatik interpretatua eta Dirua talde lezoarraren Dirua diskoa!

HITZAren aterkia eta fularra Errenteria-Oreretako Erromeria Eguna

ERANTZUTEKO EPEA Urriak16 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

33


o034_on

18/9/09

17:33

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21– Otsailak 19). Buruari bueltak eman eta eman zabiltza beti. Ez al da hobe momentuan momentukoa egitea eta etorkizunean gert atuko denaz ez preokupatzea? Honela bizitza gehiago disfrutatuko duzu, zuk eta zeure ondokoek ere bai. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Bizi zaitez bizi, ahalik eta ondoen, inork ez baitakigu bihar zer datorren! Momentua aprobetxatzea duzu onena, izan ere, noiz etorriko zaizu aurreko eguneko aukera eder hura? Nolatan utzi zenion alde egiten bada? Aix…. Aries. (Martxoak 21–Apirilak 20). Ahots gozoa zenuela esan zizutenetik, ez zara isilik egoten! Gainera, egunero gauza bera errepikatzen zabiltza! Guri inbidia eman nahian, baina zer uste duzu… Guk horrelakoak ez ditugula bizitzen? Entzuten ikasiko bazenu agian konturatuko zinateke ingurukoek ere horrelakoak edo hobeagoak bizitzen ditugula! Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Oporretara joateko maleta egin zenuen, eta denetik ahaztu zitzaizun etxean. Ikasi beharko duzu amarik gabe bizitzen eta zeure kabuz gauzak egiten,

34

beti ez baituzu norbait edukiko ondoan gauzak egiten laguntzeko. Gemini. (Maiatzak 22– Ekainak 21). Aurrera eta atzera zabiltza, eta deskantsatzeko garaia iritsi da. Hartu asteburu bat zeuretzako, eta egin aspaldidanik egin nahi duzun hori. Zure gorputzak eskertuko du, eta baita zure ingurukoek ere, denak estresatzen ari baitzara. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Ez ezazu sinistu ingurukoek dioten guztia eta lasaitu zaitez. Duzun arazotxo hori uste baino lehen konponduko da eta! Hala ere, batzuetaz fidatu zaitezke, baina zuk jakin beharreko gauza da zeinetaz bai eta zeinetaz ez. Beraz, argi ibili. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Harrituta al zaude nekatuta eta gihar-minez beteta zaudelako? Gogoratu zer egin zenuen aurreko parrandan eta ez zara hainbeste harrituko! Gerria aurrera, atzera, ezker, eskuin ibili zenuen eta! Normala orain minarekin egotea! Zahartzen hasi garela jada… Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Egunero kiroldegira joaten hasiko zinela esan zenuen, eta oraindik bazkide ez zara egin. Martxa honetan ez duzu izerdirik botako urte honetan. Etxeko sofa gastatu baino

lehen altxa eta mugitu ipurdi hori! Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Oraingoan dena alde duzu eta oso gustura zaude: juergarako lagunak, lanean oso gustura, gainera ez da kexukoa irabazten duzuna eta aurrekoan ezagutu zenuen mutil edo neska hark txora-txora utzi zaitu… Aix… Baina ez zaitez lasaitu, zeren gauzak egunetik egunera alda daitezke! Eskorpius. (Urriak 24– Azaroak 22). Buruhauste ugari egon dira zure inguruan, eta beti zu zabiltza haiei kontsolatu nahian. Oraingoan beraiek izan dira zu lagundu zaituztenak eta zergatik sentitu zara gaizki? Besteen laguntza onartzea askotan egokia da. Sagit arius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Ez zaitez izan hain harroputz eta berekoia! Besteentzako lekutxo bat beti dago eta! Ez zaitez beti erdian jarri eta baztertu zaitez pixkatxo bat! Oraindik ez al duzu ikasi pertsona bat kabitzen den lekuan bi ere kabitzen direla? Capricornius. (Abenduak 22– Urtarrilak 20). Ligatzen ez duzula errepikatzen diezu inguruko guztiei lotsatia zarelako, eta gainera laguntza eskean zabiltza. Baina beraiek baino gehiago ligatzen duzu. Hori ez al da kontraesan ikaragarria? Inguruko gajoak… Ez duzu lotsarik!


Dionisio Garcia (57 urte). Oso ondo. Ekologia gustukoa izan dut betidanik, eta ingurugiroa zaintzeko helburuz egiten den guztia ondo iruditzen zait. Plastikosko poltsak desagerrarazi eta beste kontu gehiago egin beharko lirateke.

inkesta

Eduardo Alvarez (76 urte). Ez dut ulertzen zertara datorren orain erabakia. Ez al dago ba birziklatzeko aukera? Birziklatu ditzatela, paperarekin, kartoiarekin eta beirarekin egiten den antzera. Noski, bada birziklatzen ez duena jendea, baina, horrelakoetan arazoa bestelako da. Gizatasun kontua da, nire ustez.

13:43

IĂąaki Beobide (75 urte). Bai, sumatu dut, baina niri tontakeria iruditzen zait; beraiek dirua aurrezteko hartutako neurria. Ez dut uste ingurumenaren zaintzari begira hartutako erabakia izan denik. Ezin dut sinetsi. Dirua aurrezteko egin dute, edo beraiek esango luketen bezala, dirua ez galtzeko.

28/9/09

Maite Sanchez (39 urte). Ondo iruditzen zait. Zenbat eta gutxiago erabili, orduan eta hobeto ekosistemarentzat. Edonola ere, plastikozko poltsak erabiltzeko ohitura handia dut, eta gero poltsa horiek birziklatu egiten ditut. Latak eta bestelako ontziak pilatzeko erabiltzen ditut, beraz, neurri batean, alukeria ere bada.

Natividad Alvarez (72 urte). Oso ondo. Plastikoa kentzea oso erabaki ona iruditzen zait, asko kutsatzen duelako. Erosketetarako karroa erabiltzen dut nik, eta etxean plastikoa biltzeko ontzia dut. Etxean pilatuta ditudan plastikozko boltsak botatzen ari naiz pixkanaka , ez ditudalako gehiago nahi.

o035_on PĂĄgina 1

Zer iruditzen zaizu hainbat hipermerkatuk plastikosko boltsak desagerrarazteko hartutako erabakia?

35


o036_on

25/9/09

13:59

Página 1

gizarteallarrugorritan

ELI PESCADOR Hibaikako arraunlaria

Ez dut Korta imaginatzen gure egoitzako aldagelak garbitzen” Testua eta argazkiak: Urko Etxebeste

Guk arraun egin nahi genuen eta berdin zitzaigun noren alboan. Zurrumurruak diote Jose Luis Kortak entrenatuko duela Hibaika. Zer iruditzen zaizu?

li Pescador Hibaik ako arraunlariarentzat (Errenteria-Orereta, 1982), arraunean jarraitzeko pizgarria izan da Kontx ako s ailk apen estropadan parte hartzea. Horrez gain, s asoi guztian zehar emakumeen Euskotren Ligan parte hartu du, Hondarribiarekin. Gustura hitz egiten du arraunaz.

E

Ondo legoke (kar, kar..). Saltsa pixka bat jarriko luke taldean! Hala ere, bera bitarteko gehiagorekin lan egitera ohituta dago, eta Hibaikan lan asko izango luke egiteko. Hibaikan, dena, arraunlarien artean prestatzen dugu; beste taldeetan baliabide gehiago dituzte. Korta ez dut imaginatzen gure egoitzako aldagelak garbitzen.

Udan berdez, Hondarribiarekin izan zara arraunean. Arraro sentitu al zara?

Inguruan talde handiak dituzue: San Pedro, Koxtape, Illunbe. Eskualdeko arraunaren ahizpa txikia al da Hibaika?

Bai, oso. Nire taldea Hibaika da, baina aurten ez dugu aukerarik izan trainerua ateratzeko. Berdez tokatu zaigu joatea…Laster beltzez eta gorriz traineru batean arraunean aritzea esperu dut.

Askok horrela ikusten dute, bai. Gu gure tokia egiten saiatzen ari gara, eta ea pixkanaka lortzen dugun. Gazte jendea hurbiltzen ari da taldera. Gutxinaka-gutxinaka handitu nahi dugu.

Kontxako sailkapen estropadan lehen aldiz parte hartu duzu. Nolakoa izan da esperientzia?

Polita, baina zentzu batean, tristea ere bai. Izan ere, ahizparekin izan naiz aurten arraunean Hondarribian. Berak ezin izan zuen s ailk apen estropadan parte hartu, eta Kontxarako sailkatu ez ginenez, ez genuen elkarrekin Kontxan arraun egin. Ane ahizpa Pasai DonibaneKoxtapeko arraunlaria duzu. Ba al da giro etxean?

Berak badaki non bizi garen, eta herriko taldea zein den. Balkoian Hibaikako bandera dugu zintzilik, eta hala onartu behar du! Arraunean Hibaikan hasitakoa da bera, hala ere. 36

Errenteria-Orereta eta arrauna. Talka egiten duten bi hitz?

Euskotren Liga. Abiadura handiko liga, edo tranbia motelen parekoa…

Abiadura handiz sortu dute Euskotren Liga, baina fundamentu handiegirik gabe. Gauza asko gaizki egin dituzte. Hasieran selekzioen arteko lehia izan behar zuen, gero, azken unean, taldeka atera gara arraunean, izena emanda zegoen, dirua tartean zegoen… Azkenean, talde batzuk ezin izan dute parte hartu. Nahas-

men handia egon da. Ea beste urte batean dena hobeto antolatzen duten, eta estropada gehiago jokatzeko aukera dugun. Ligaren baitan, gizonekin batera izan zarete zenbait estropadetan. Bitxikeriarik?

Ez,ez. Nik uste beraiei ez geniela inolako kalterik egiten, haiek baino ordu erdi lehenago jokatzen genuelako estropada. Alde horretatik, izen handien ondoan ibiltzeak ez gaitu batere izutu.

Badaukagu portu zati bat, ez? Orain Udalak egin behar duena da pantalan on bat jarri, eta badiara ateratzeko dagoen zubia kendu. Bestela ere Portuan lokaltxo bat ematea-edo eskertuko genuke. Tolosan ez dute itsasorik, eta arraunean ederki asko ibiltzen dira han, ezta? Zure abizenarekin, ezin zinen mendizalea izan...

Bai, bai, geneetan datorkigun zerbait da (kar, kar…). Osaba arraunlaria izan zen, eta aitona, berriz, arrantzalea. Beraz, nitaz gain, itsasoarekin zerikusia izan dutenak ere izan ditut sendian.


o037_on

19/9/09

17:12

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Marari Aitor Albistur oreretarra Zarauzko ‘XXV. Basarri Saria’-n bigarrena izan zen jarraian irakur daiteken bertso sortarekin. Azaroan jaioko den bere alabari eskainitakoak dira bertsoak. Doinua: Habanera.

-1-

-2-

-3-

Gure aurreko arbaso zaharrei zitzaienez jazo, amatasunak akaso aitatasuna dauka so... Gure barruan txispazo horren eragina jaso eta geneen traspaso bat eman da pausoz pauso. Nahiz arduren errepaso batek, agian frakaso izango denaren lazo latza estutuz eraso; izan nahi bada guraso, beldur denei egin paso ta arazoak arazo bihotzari egin kaso.

Nahiz ta ez den derrigorra, bikoteak, emankorra denean dezake jorra seme-alaben alorra. Bizitzarekiko zorra kitatu asmoz motorra piztu zitzaigunez, horra, gure ahalegin koskorra... Nahiz ustez bidezidorra den froga azkarren obra, bi minutuko zigorra jasaten zein den gogorra! Baina erantzun baikorra izan zenez hain bizkorra, gure urrezko altxorra bihurtu zen predictorra.

Nola ez ginen egonak arrotz zitzaizkigun formak, anbulategiko hormak eta bertako pertsonak. Frogen emaitzak zionak baieztatzean sintomak, guztiak ziren hitz onak, muxu eta zorionak! Nahiz pasiloko gizonak txistetan urtu neuronak, pozik hartzen ditu bromak poztasuna darionak... Urduri zeuden amonak, urduriago aitonak; nonbait, mirari sakonak egiten ditu matronak!

Geroztik hona espresa ezin daitekeen estresa sufritu dugunez, kexa kanpora ahal bageneza... Etxean daude moisesa, aulki erabilterreza, mahaian lotzeko pieza duen trona aldrebesa... Berramonaren promesa sehaska zenez, sorpresa! Hau da gastatzeko presa! Hau da hau krisirik eza! Nahiz duen denon babesa, printzea edo printzesa izango denik ez beza inondik inora pentsa!

-6-

-7-

-8-

Gelaz gela aldrebeska berrogei minutu extra pasa ostean, protesta egin nuen, nola ez ba! Enfermera bat, molesta ez nezan, erdi barrezka hasi zitzaidan galdezka: “lehenengo haurra da, ezta?” Ekografiaren testa hastean, dudaz gainezka egon arren, gure kezka azkar joan zen iheska. Genuen sentipen festa kontatzen erreza ez da, pantailan erdi trabeska ikustean gure neska...

«Pentsa dezagun izena» esaldiak zekarrena, zen egundoko problema, espero ez genuena; baina, genuen dilema ahazteko itxaropena berpiztu zigun sistema zen izendegiarena... «Ez al da hau politena?» «Hala da, baina ze pena... Lehen neska izena zena egun da mutilarena...» «Ene, nolako faena egin diguten! Norena da hain zerrenda zekena?» «Ba, euskaltzaindiarena...».

-5Jakin amaren sabela handituz doan bezela makina bat kiniela antzu egiten direla. Bi amonek euren perla bota ziguten horrela: mutiko bat zetorrela sarri amesten zutela! Aitona batek, krudela ez den arren, hala zela, esan zien “ze bi lela! Bai, edo neska bestela! Beste aitonak itzela bota zuen, zioela: “ze diskusio ergela... Nik badakit neska dela!”

-4-

Hemen amaitu nahi nuke honenbestez, hausnarketa nahizta beste gauza asko neuzkan buruan gordeta kritikaren bat komeni izaten denez tarteka azaleratu nahi nuen hiri honekiko kezka Donostiari kantuan malenkoniaz beteta ordutan ari ninteke baina agortu zait beta agian beste batean jarraituko dut hizketa zortzi bertso luze hauek motz gelditu zaizkit eta.

37


o038-039_on

25/9/09

13:45

Página 1

nON dabil? Kirolan z dira hainbeste urte pasatu Eva Mironesek eliteko arrauna utzi zuenetik. Ezta gutxiagorik ere. Hainbat kirolarirekin, baina, gerora aitortza ez da izaten lortutako garaipenen adinakoa. Eva Mironesen kasuan bezala, kirolari olinpikoa izanagatik ere, bere egunerokoan ia ez dago iragan arrakastatsu haren arrastorik . «Irungo nire lankideen artean, inork gutxik daki nire iraganaz. Interneten begiratuz beren kabuz deskubritu duenik bada, baina gehien gehienek ez dute nire iraganaren berririk», aitortu du. Izan ere, ez da Eva Mirones bere garaipenak saltzeko zale, ez orain, ezta kirol lehian bete-betean zebilenean ere. Gazte gaztetik ekin zion arraun egiteari. Sanjuandarra izanda, ez lizateke bitxia izango, bere jaioterrian hain sustraitua dagoen arraun modalitatearen alde egin ez zuelako ez balitz. «Txikitatik ibili nintzen bateletan eta, baina ohiko arrauna ez zait gust atu, ez lehen et a ez orain», argitu du. Tosta mugikorraren aldeko hautua egin zuen Mironesek. Koxtapen hasi zuen garaipenaz betetako kirol ibilbidea, eta ondoren Donibanekon eta Orion aritu zen. Eliteko kirola egiteari, 2005ean utzi zion, sorbaldako lesio bat tar-

E

teko. Ordurako zuzenbideko ikasketekin ari zen buru-belarri, eta lanean ere bai, eta egia esan behar bada, «arraunarekin nekatuta».

OROITZAPEN GAZI-GOZOAK. Kanpotik begiratuta bestela eman dezakeen arren, Eva Mironesek bere kirol ibilbideari buruz dituen oroitzapen guztiak ez dira gozoak. «Ordukoengatik galdetzen didatenean, egiten nuen esfortzu itzela etortzen zait gogora beti», dio. Bere «bizitza lehia iraunkorra» izan dela dio, kirolean bezala, arlo profesionalean ere. Izan ere, 24 urterekin eta oraindik kirolaren elitean ari zela ekin zion lan egiteari eta zuzenbide ikasketak egiteari. Gazitik dute, beraz, beren oroitzapenek gehien, baina, zertxobait estututa, gozotik ere badutela aitortzen du: «Gogobetetze pertsonala, eta nahi izan dudana egiteko aukera izan dudala jakitea. Olinpiar Jokoetan arraunlari gisa parte hartzea ez da ahuntzaren gaurdiko eztula, eta hori ere lortu nuen, naiz eta gerora inork ez dizun lortutakoa aitortzen».

OLINPIAR JOKOETAN, ATENASEN. 2004ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Eva Mirone-

«NIRE BIZITZA

lehia iraunkorra izan da» Tosta mugikorrean osatu zuen Eva Mirones sanjuandarrak arrakastaz betetako kirol ibilbidea. Oraindik kirolaren elitean zela, zuzenbidean lizentziatu zen eta gaur egun epaitegian egiten du lan Testua eta argazkiak: Oarsoaldeko Hitza 38


o038-039_on

25/9/09

13:45

Página 2

nON dabilkirola

Ibilbidea KLUBAK Koxtape. Donibaneko. Orio. Atenasko Olinpiar Jokoetan. ON ALDIZKARIA

PALMARESA 1995eko Munduko

Txapelketan (TampereFinlandia), 12. postua scull bikoitzean. 1996an, 23 urtez beherako Munduko Txapelketan (Belgika), brontzezko domina scull bikoitzean. 1997an 23 urtetik beherako Munduko Txapelketan (Milan), urrezko domina scull bikoitzean. 1998an Munduko Txapelketan (Alemania), 8. postua scull bikoitzean. 2001ean Munduko Txapelketan (Suitza), 5. postua scull bikoitzean. 2002an Munduko Txapelketan (Sevilla), 4. postua scull bikoitzean. 2003an Munduko Txapelketan (Italia), 8. postua scull bikoitzean. 2004an Atenasko Olinpiar Jokoetan (Grezia), 11. postua scull bikoitzean. sek, scull bikoitzean, Teresa Masekin batera. 2003ko Milango Munduko Txapelketan sailkatu zuten ontzia, zortzigarren postuan sailkatuzta Baina ontzia sailkatzea ez zen nahikoa. Tost a mugikorrean, beste kiroletan ez bezala, federazioak du Olinpiar Jokoetara zein arraunlari joango den erabakitzeko eskumena, eta ez du zertan ontzia sailkatu duen arraunlarien alde egin behar. Gauzak horrela, urte osoa egon ziren presiopean bi arraunlariak, lehia etengabean, olinpiadarako indarrak metatzeko inongo aukerarik gabe. Horren guztiaren ondorioz, «lehertuta» iritsi ziren Mirones eta Mas Atenasko Olinpiar Jokoetara. Hamaikagarren postuan sailkatu ziren, atsekabe handiz.

Munduko Txapelketan, 97. urtean, Milanen, 23 urtez azpikoetan urrea irabazi zutenekoa. ON ALDIZKARIA

Skiffean, banakako proban, 2003. urtean. ON ALDIZKARIA

EGUN, ZALETASUNA BAINO EZ. Kirolaren elitean aritu izan diren gehienek bezala, Mironesek ere, ezin izan dio kirola egiteari utzi. «Drogomenpekotasunaren antzekoa da, eta ezin da utzi, besteak beste, utziz gero,

sorbaldeko mina eta bestelakoak agertzen direlako. Tono pixka bat behar duzu ezinbestean». Horregatik, bere kabuz eta plazer hutsagatik du gaur egun kirolarekin harremana, baina elitean aritzeak dakarren presioetatik urruti.

Tosta mugikorreko arrauna oraindik jarraitzen duela aitortzen du, eta bere garaian ondoan izan zituen hainbat kirolariren zein bestelako lagunen ibilidea jarraitzen duela ere bai. «Mundialak- eta beti ikusten ditut», dio. 39


o040-041_on

25/9/09

hileko irudia Lehiaketah

40

14:04

Pรกgina 1


o040-041_on

25/9/09

14:05

PĂĄgina 2

hileko irudia Lehiaketah

‘Silueta’ Silueta izenarekin izendatu du Itsaso Garayar Minerrek argazkia. Berau izan da OARSOALDEKO HITZAk antolatu duen Udako Argazki Lehiaketako irabazlea. Argazkia Ganbia gurutzatzen duen ferryaren zain zegoela atera zuen, auto barrutik, ilaran zegoela, Casamancetik Dakarrera bidean. Ikaragarrizko ekaitzaren erdian afrikarrek beren egunerokoari normaltasunez nola eusten dioten islatzen du argazkiak. Afrikan euriak ez ditu gizakiak izutzen, ekaitza bortitza izanagatik ere, afrikarrak ez doaz aterpe bila, auto barrutik harrapatutako Siluetan antzeman daitekeen eran. Argazkia: Itsaso Garayar.

41


o042_on

25/9/09

13:10

Página 1

azken balada Bertsolari Txapelketa Nagusia ate joka dago, eta noski, beste askoren antzera, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Exteban Martiarena bertsolariek bete-betean biziko dute bertso lehia datozen hilabeteotan. Exteban Martiarena

Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Txapelketarako lasterketan

E

xteban Martiarena. Hasi

duk ikasturtia, bukatu ttuk oporrak. Hasi duk gabetako prexkura, bukatu ttuk gabiruk. Hasi ttuk depresiyuk, tralalailak bukatu ttuk. Bukatu ttuk gau luziak, motzak hasire bai. Jertsik hasi ttuk, akabo larruazalak. Hasten denak bukayerare izaten baitik... Bukaerak hasiyera izaten dun bezela. Bukatu ttuk entrenamentuk, hasi duk txapelketa. Xam , ze gizalarru?

Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Usteit nei

oandik hasieran harrapatu zikela asuntuk. Denan hasieran niokela iruitzen tzik oandik, entrenamentun hasieran, memoriyai hauts ak kentzeko punttuan, errimategiya lantzekotan oantxe... Bazekit gauza batzuk in ttitela, biño eziñezkua duk jakittia ia gauzak ondo in ttiyeun. Hasieran gaudek oandik, ta ez roskaz pasa

42

nahi, txapelketa luzian esperantzan... Haber ettuken hasiera ta buk aera gauza bea, Ander. Ander Lizarralde. Hie sufrimentuk inbiriya maten tzik Xamoa. Nahi nittizkek netzako hie tripako miñak ta buru haustik! Txapelket a hastea ziak t a inertzi t a ohittura baten barrenin sartuko ttuk bertsolayak. Jakin nahi nikek, zenbat bertsolaik pentsatzen tteken, ze lortu nahi tteken txapelketatik, ta zertako erabiltzen tteken txapelketa. Beti, ne buruai galdera bea in izan tziot, «zer lortu nahi dit txapelketatik?». Nik, etziot erantzunik harrapatu, zuek iñ al yozute zuen burua galdera hoi nozpatte? Exteban Martiarena.

Nik sekula. Txapelketak(gue herrikua ez ezik) entzule bezela bizitzen ttit, beraz, oso argi zakat ze lortu nahi diten txapelketetatik: gozatu. Hoi dena ta besteik ez . Bertsua ta lehia uztartuta ettutela uler-

tzen (hamar milagarren aldiz) esan ta geo, Xameri hitz batzuk zuzendu nahi nizkiokek: tx apelket ai ez ezer emateko eskatu, eman ber zikena eman dik: k ant atzeko aukera. Hortik aurrea hie kontua duk. Beraz, txapelketan, hie buruai ze eskatzen yoken galdetu berko yok, Xam. Ze eskatzen yok? Eurraaaa.

kuan geatze nak beti, nik gozatu in nahi dit. Hortan asmatzen bait, zuek ere gozatzetik gertuxio ibiliko zazten susmua zakat, ta hortik aurreakuk gurpil bat ttuk, berdin tzikena noaño ziaken. Ni nakena nak, eztit besteik eakutsi nahi, besteik lortzeko. Biño eztuk bertsotako bakarrik... Bizitzaz ai al gattuk, Ander?

Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Enak iñorri

Ander

ezer eskatuzalia, nere benefizio propiorako bintzat. Ta txapelketakin ere berdin jokatzeit, hoi oso garbi zakat. Bazeudek faktore batzuk eragiten ttekenak, suerte hutsa dukena, ta hoixe eskatzeit. Ez epallin aldetik; eun ona izateko suertia, lo ondo itteko suertia, lasaitzen asmatzeko suertia... Gauzak lantzen ttiyeu, baño deittu suerte, deittu aplikatzen jakitte... bat ber yeula usteit. Nik ze in nahi diten txapelket an? Neonek ere askotan galdetu ziot ne buruai, ta oñarriz-

Lizarralde.

Noski bizitzaz ai gattukela! Bertsolayak, be buruantzako zenbat et a geyo k ant atu, ordun ta geyo kantatzeik publikuntzat, paradojikua maten dik, miño hala duk. Norbera den bezela azaltzia mundun, ez duk tarea xamurra hoi. Ausardi haundiyo ber duk, gattuken bezela azaltzeko, 2000 lagunen aurrin tabladoa iyotzeko miño. Bi gauzak batea itten dinin, jendik gustoko diken bertsolaya bihurtzen yaz. Eutsi goyai Xamoa txapelketan, ta hie buruan xinixteko gauza bayaz, eyaz eozein!


o043_on

14/9/09

16:11

Pรกgina 1


o044_on

14/9/09

16:13

Pรกgina 1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.