ON41

Page 1

o001_on

29/1/08

12:00

Pรกgina 1

2008ko urtarrila 41. zenbakia

MARGOLARI

NEKAEZINA XABIER OBESO MARGOLARIA, ETENIK GABEKO BIDE LUZEA

PAKI Naturaren onurak plazan zabaldu


o002_on

22/1/08

21:00

Pรกgina 1


o003_on

22/1/08

20:27

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Ibai Maritxalar

Zeren zain zaude? aggi Londonen bizi den emakume alarguna da. Biloba ospitalean du gaixotasun larri batekin eta Melbournen bakarrik senda dezakete adituek. Hil ala biziko beharrak, Soho lizunera bideratu du Maggi. Horrela hasten da gaur ikusi berri dudan pelikula. Bertan, Mikirenean, masturbatzaile lanetan txikia Australiara eramateko dirua lortuko du (ondo ordaintzen ditu eskulanak Mikik). Sohon Irina Palm abila bezala ezagutzen dute alarguna eta zulotxo batetik agertzen diren zakil ezezagunak goxatzen pa-

M

satzen du arratsaldea. Horrelako eskaintzak ere aurki ditzakezu Sohon. Ia bi urte egin nituen nik Londonen eta sarri bisitatzen nituen Soho auzoan dauden liburu dendak. Paradisua zen hura niretzat. Pintura, argazki, zinema edo literatura liburuak daude lehen solairuan eta beheko solairuan sexshopa. Goitik behera eta behetik gora pasatzen nuen arratsaldea sarri. Francis Bacon margolariaren biografia irakurrita izan nuen lehen aldiz auzoaren berri eta honek hain gustoko zuen French Pub-en hartu nuen lehenen-

go pinta, mitomanoa ni. Hasieran auzo baztertua bazen ere, gerora artista eta homosexualen gustuko gunea bilakatu ahala, ezinbesteko tokia da egun hiri lainotuan. Goizetan, nire antzera gora eta behera ibiltzen diren gazteak aurki ditzakezu. Gauetan aldiz, lotsarik ez duten animalia lirainak. Besterik? Buffet txinatarra 4’99 poundetan, Prince Charles Cinema ondoan eta Portrait Gallery eskura, Irina Palm bezalako txalapartariak ordaintzeko aukera eta ausardia baduzu, zer egiten duzu hemen? Hortxe daukazu Soho zain!

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 41.a (2008ko urtarrila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

12

03 Zutabeak.

17 Paki.

Ibai Maritxalar, Joxe Juan Ugalde, Joxe Mari Carrere, Mikel Varela eta Ane Badiolaren idatziak izango dira ale honetan.

Paki belardendak urte mordoa darama ErrenteriaOreretako herritarrei ohiko medikuntzaz aparteko terapiak eskaintzen.

20 Haurtzaro.

nagusia

Ia denok Oiartzungo Haurtzaro ikastola baino ez dugu ezagutzen, baina Haurtzarok dantza taldea ere badu; datozen egunotan inauterietan parte hartuko dute.

12 Elkarrizketa. Xabier Obeso margolariak, pinturaz ez ezik, filosofiaz eta bestelako kontuez hitz egin du hil honetako elkarrizketan.

12 17

OHARRA O N hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da OARSOALDEKO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

20

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

21/1/08

12:18

Página 1

iritzia Puntua

Legalak eta ilegalak ragarritako kronika matematikoki betetzen ari da. Aurrekoan genioen La Vanguardia ari zela bidea zabaltzen eta gero El Pais-ek osatzen zuela EHAKren eta EAE-ANVren etorkizunari buruzko informazioa. Barne ministerioak bide horiek aukeratu ditu oraingoan, iritzi publikoa, ba omen datozen ilegalizazioen jakinaren gainean jartzeko. Hilabeteak zeramatzaten albistea iragartzen. Hilabeteak zeramatzen herritarren “belarria prestatzen”. Eta, azkenean, Estatuak ekin dio ezker abertzaleko bi alderdiak legez kanpo uzteko prozesuari. Espainian gehien desiratu den albistea izan da prozesu hori martxan jartzea. Poliki-poliki iritzi horretara bideratu dute, lehendik ere, Euskal Herria obsesio bihurtuta duen iritzi publiko espainiarra. PSOEk erloju suitzar onenaren zehaztasunaz landu du gaia. Hauteskundeen atarian eta Gorteak desegin aurreko egunetan egin du azken txanpa: Rodriguez Zapaterok elkarrizketa luzea eskaini dio bere arerio informatibo handienari: Pedro Jota Ramirez, El Mundo egunkariko zuzendariari. Eta egun berean (urtarrilaren 13an) Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak elkarrizketa eman dio SER irratiari, ilegalizazio prozesuari buruzko informazioak saihestu arren, “ni hemen nago, zuek lasai, hau ere egingo dugu” adierazteko. Berriz ere, neurrira egindako trajea prestatuko du Espainiako Justiziak: ezker abertzaleko diruaren erabileran oinarrituta, Lezoko, Oiartzungo, Errenteriako eta Pasaiako EAE-ANVko alkateak eta zinegotziak ETAkoak direla esango dute Auzitegi Nazionalak eta Epaitegi Gorenak. Eta, gaitz hori dutelako, zirkulazio politikotik kendu behar direla esango digute. Eta kendu egingo dituzte, “kotoi demokratikoa”-ren froga gainditzen ez dutelako: ETAren indarkeria salatzen ez dutelako. Fariseoa izan behar du gero, Gorka Lupiañezek, Igor Portuk, Mattin Sarasolak eta ehunka euskal herritarrek pairatutako tortura basatiak ezkutatu

I Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA «Oso latza izan da» (Joxe Arregi)

eta babesten dituen Estatuak! Fariseoa izan behar du gero, oinarrizko giza eskubideak beteten ez dituen Estatuak, “legezkotasun tituluak” banatzen aritzeko. Ez dut ulertzen, XXI. mendean, Zuzenbide Estatutzat duten honetan, inongo komisaldegitan atxilotuei uzkitik makilak sartzea, buruan ia ito arte poltsak jartzea edota burua urpean sartzea informazioa ateratzeko. Joan den mendean, orain dela 20 urte inguru, Caceresko Hervás herrian bizi izandakoa ekarri didate gogora azkenaldiko atxiloketen inguruan entzundakoek. Portugalerako bidean, herri horretan geldialdia egitea erabaki genuen andregaiak eta biok. Bero itogarriari aurre egiteko, plazako arkupean freskagarria hartzen ari ginela, inoiz ahaztuko ez dudan elkarrizketa zuten bikote batek eta beste gizonezko gazte batek. Azken hau “poltsa”, “bañera” eta gisakoak nola egiten zituen esaten ari zitzaien beste bi solaskideei. Azkazalak ubel kolorekoak jarri arte aritzen omen ziren “balentria” haiek egiten, hortik aurrera heriotza zetorrelako. Izututa, garagardoa amaitu gabe, alde egin genuen, sadiko haien arteko elkarrizketa kalte egiten ari zitzaigulako. Geroztik, arreta bereziz erreparatzen diet urtero-urtero Amnesty Internationalek plazaratzen duen txostenari eta atxilotuek (edozein dela ere) egiten dituzten salaketei. Amnesty Internationalek urtero seinalatzen du Espainia tortura egiten duten herrialdeen zerrendan. Frantzian ez dago torturarik, eta, egunkari ezagun bateko erredaktore buruak esan izan didanez, poliziak igual-igual egiten ditu ikerketak eta atxiloketak. Estatu espainiarrean bost egunez eduki lezakete atxilotutako pertsona poliziaren esku inkomunikatuta. Denboraldi horretan zer gertatzen den, agenteek eta atxilotuak baino ez dakite; atxilotuak gehiago. 1981etik hona komisaldegian bost pertsona hil direla dakar gogora Torturaren Aurkako Taldeak: Joxe Arregi, Esteban Muruetagoiena, Mikel Zabaltza, Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro. 1968tik hona 30 mila atxilotu izan omen dira Euskal Herrian; tortura salaketak milaka, ia denak edo denak, Espainiako Zuzenbide Estatuak gutxietsitakoak. Nor da ilegala hemen? 05


o006_on

25/1/08

17:04

Pรกgina 1


o007_on

29/1/08

16:53

PĂĄgina 1

artikuluairitzia

Koma

Zer daramate urrutiko maletek? rrutitik gure artera datorrenak maleta bete istorio dakar. Ahmed bezala. Basamortuko pasadizoak kontatuko dizu galdetuz gero. Bakarrik zoazenean norbait atzetik duzula entzungo duzu. Ezin duzu buelta eman ordea, ondo baitakizu hori ezin dela egin. Eta halakorik askotan errepikatzen bada erremedioa esango dizu. Atzetik duzun horren itzala laban batez harrapatu beharko duzu, orduan bakarrik utziko zaitu bakean. Eta basamortua imajinatu beharko duzu, eta nola entzuten diren pausoak, eta zer sentitzen den basamortu horretan bakarrik ibiltzean. Eta kontatuko dizu nolako izaki harrigarriak bizi diren hondar eremu zabalean, berak ez, baina bai aitak, edo osabak sentitutakoak. Eta zer den eta zer egin behar den haiekin topatzean. Eta hori kontu zaharrak direla aipatzen badiozu, esango dizu hori egia dela ez direla haur ipuinak, basamortua leku harrigarria dela. Urrutitik gure artera datorrenak maleta bete istorio dakar. Auzoko Aquiles bezala. Hamalau urte bete berri zituela norteko tren geltokira iritsi zen, ondasun material guztia kartoizko maleta zahar eta txiki bat besterik ez zuela. Urruti zegoen orduan Castilla. Eta etxea munduarekin lotzen zuena eskutan zeraman papertxoa zen; bertan, nora jo behar zuen idatzita zegoen. Zer gehiago ote zegoen paper txiki horretan? Zer gehiago ekarriko ote zuen maleta txiki horretan? Eta hori aspaldian gertatu zen, oroimenaren laino artean gordetzen diren pasadizoen antzera. Mundua bidaiariz beteta dago. Hasieraren hasieratik izan da horrela. Jendeak bide zidorrak errekorritu izan ditu beste lekuen bila. Bidezidorretatik saiatu da urrutiko lekuetara heltzen. Gaur egun berdintsu jarraitzen du. Hegazkin erraldoietan, txalupa kaskarretan, errepide zabaletan gordetzen dira bidezidor horiek. Ez daude seinalatuak, baina behar dituenak ikusten ditu, eta behar ez dituenak ez ditu ikusi nahi. Kamioien azpietan daude, itsasontzi handien edukiontzietan daude. Gure kaleetan. Oinetako behartsuak eginak dira, milaka oinetako mundua mundu denetik zabaldutako bide ezkutuak. Eta guztiok dugu arrasto horien markak oin azpian. Zanpatzen ditugun kaleek munduko zoko

U

Joxe Mari Carrere

HILEKO ESALDIA ÂŤBasamortuan kontuz ibili behar duzu, gauza

harrigarriak gertatzen diraÂť, Ahmed.

guztietako hautsak dituzte. Hamaika aldiz garbituko ditugu, seinaleak desagertzen saiatuko gara, baina iraunen dute arrastoek, memoria ukatua iraunen duen gisa. Ez baititugu maite arrasto horiek. Nahiago ditugu bidaia dirdiratsuak. Prestatzen gara zokorik liluragarrienak bisitatzeko. Ezagutu nahi ditugu munduko marabilla guztiak. Zazpiak eta gehiago. Ikusi nahi dugu, ezagutu, ikasi. Eta behar dena, edo ahal dena, ordainduko dugu. Urrutian, gu heldu zain dauden tribu, herri, itsaso, ibai, mendi, basamortu, oihan, monumentu, jauregi, kale harrigarriak ezagutzeko irrikan gaude, mundua hain zabala ote den frogatu nahi baitugu. Eta itzultzerakoan kontatu. Urrats handiak eman nahi ditugu, bide zabaletan, ongi seinalatuak, erosoak, arazorik gabeak. Eta itzultzerakoan kontatu. Erakutsi. Zer jende bitxiak ezagutu ditugun. Zer kultura miresgarriak eta aitzinekoak ezkutatzen diren han, urrutian. Emozioak, ezusteak, arriskuak, hainbeste ekartzen dugu kontatzeko, zelofanezko paperean bilduak! Eta irten behar dela, bidaiatu, mundua ezagutu. Hondar fineko hondartzak, ur garden epelak, jende irribarretsu apalak, pobreak baina alaiak. Tabernan sartu den gazteari diskoen edo erlojuen edo destornilladoreen prezioa galdetuko diogu ordea. Eta garestiegia dela esango diogu aberatsaren tonuan, ez gaituela engainatuko argi utziz. Ez diogu galdetuko zertan ari den edo nondik datorren. Edo galdetzen badiogu, haurrari galdetzen zaion maneran egingo dugu; zeinen majoak diren haurrak! Errukia izango dugu agian, hain bizimodu kaxkarra daramanarekin. Errukia izango dugu gaizki pasatzen duen horrekin. Eta arratsaldeko poteorako izango dugu gaia. Eta zeinen pobreak diren, baina zer gutxi egiten duten euren egoera aldatzeko, nahiago dutela gurera etorri, beren sorlekuan borrokatu baino. Eta beste erronda bat. Urrutitik gure artera datorrenak maleta bete istorio dakar. Ez diogu eskatuko maleta hori zabal dezan, bertatik munduko zokoetan bizi diren leku, istorio, kantu liluragarriak zabal daitezen. Ahotsik gabekoen ahotsa ez dugu entzungo. Nahiago izango dugu bidaietarako paper koloretsuetan agertzen diren argietako lekuak desiratu. Eta orduan maleta, gure maleta beteko dugu, esku urduriekin, bidaiaren ametsetan urduri. Zerekin beteko ote ditugu gure maletak urrutira goazenok? Zer ote daramate gure maletek? 07


o008_on

21/1/08

12:14

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Iosu Mitxelena

Handik

Bi hitzetan on, don, don, don, don, don… Zazpigarren mahatsa ez zitzaion eztarritik pasatu; kaka zaharra! Aurten ere zorte txarra izango du! Zer egingo diogu ba, amona gaixoa… Amak bai, amak hamabiak jan zituen. Zorionekoa bera! Mahatsak jatearekin batera eskatu zituen desio guztiak beteko zaizkio; amonarentzat zer edo zer eskatuko al zuen… Lau urteko lehengusua izan zen familia guztia zur eta lur utzi zuena. Aritzek ere hamabi mahatsak jan zituen, pepita eta guzti. Bere desioa: Olentzerok datorren urtean aurten ekarri ez dion printzesaren soinekoa ekartzea. Ez dio ekarri, ez, eta Aritz triste jarri da. Baina, nola ekarriko zion ba soineko bat halako mutil sendoari? Olentzerok aurtengo ametsa zapuztu dio, lapurtu; aipatu al dut lau urte dauzkala? Honela dago merkatua…

D

Ane Badiola

08

Izebari, Euriborra gain-gainean, aurpegian igartzen zaio diru pixka bat aurreztea eskatu diola 2008ari; amestea debalde da, oraindik behintzat. Aitak osasuna eta maitasuna ditu gogoan; dirua ez omen da hain garrantzitsua. Nebak karrera amaitzea eskatu du, koadrilakoek mutil laguna, herriak presoak eta presoek, herria. Betiko leloaren betiko leloa. 2008ak gure desioak egi bilakatu artean, xanpain pixka bat eta bi musu denei. Zoriona merke dago gero! Hona hemen eraiki dugun urtea, bi hitzetan. Aurtengoa bai, aurtengoa definitiboki “desberdina” izango denez, ilusioz eta esperantzaz josirik: ongi etorri 2008! Oharra: Nik datorren urtean amona hamabi mahats ak jateko gai izatea esk atu dut, baina, shshshshshsh, ez esan inori!


o009_on

26/1/08

17:12

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Jon Gaztelumendi (KEAko partaidea)

Eredu berri baten aldeko borroka KEA elkartea –Errenteria-Oreretako kolektibo nahiz elkarteen koordinakundea– iaz sortu zen; pasatako urtearen balantzea egin dute, eta urte berrirako asmoen iragarpena

z da gaurko esana, irakurle, batasunak indarra egiten duela. KEA Koordinakundeak, –auzo elkarte, kolektibo eta bestelako elkartez hornitutako koordinakunde honek alegia–, oso kontuan hartu zuen lema hau abian jartzeko. Eta batu gintuen, batetik, gure herriaren egoerak, eta, bestetik, Udalak gu guztiekiko azaltzen zuen mespretxu jarrera jasangaitzak. Bakoitza bare lubakitik ari zen eusten duintasunez, baina ozen eta aho batez salatu behar ziren gure herrian ematen ziren gehiegikeriak. Herriaren egoera aipatzen denean, edo dugunean, ez zaio inori oharkabean pasa zenbat eta nola aldatu den gure herria. Zenbat txikizio, berdegune galdu eta eraikin berri jaso diren, zenbat errepide egin: hortxe, azkenetarikoa, ‘bigarren gerrikoa’ esan ohi dioguna, autobide nabarmena herriaren ataurreraino. Bai, inon diseinatu da herriaren etorkizuna, inork hartu ditu ahalmen horiek. Ez ordea herritarre-

E

kin, ez auzokideekin, eta jarrera hau mingarria ere egin zaigu, proiektu hobezin horiek saltzen hasi ziren unetik, auzotar askoren bizitza-kalitateak okerrera egin zuelako. Herritarren iritziak ez zuen balio, ez du balio. Ezta hauen alternatibek ere. Proiektuen inposaketa salatu izan dugu behin eta berriro. Hamaika bider adierazi dugu Udalak herritarren partehartzea ukatzen duela. Eta jo ditugu Udalaren aldabak, parte-hartzearen berma eskatzen, auzo elkarte, bestelako kolektibo eta elkarteen demandak bideratu, koordinatu eta gauzatu ahal izateko. Baina alperrik: hiritarrok ez gara ezer eta inor. Hau guztia kontuan hartuta, kalera irten ginen. Auzo elkarteak, auzotar taldeak, ingurugirokoak... eta erakusketa baten ekimena burutu genuen, gure panel, argazki, plano, zakarpoltsa, eskuorri eta pankartekin. Talde bakoitzak eginiko lana ezagutaraziz, ezkutatu nahi zen beste errealitatea agerian utzi genuen.

Egitasmoen informazioa herritarrei eskaini, alternatibak kontrastatu eta errudunak izendatu: horixe ere egin genuen. Interesgarriak izan ziren oso KEAk antolatutako ekimenak, alderdi politikoekin eginiko mahai ingurua barne. Ezagun dugu, bestetik, udal ordenatzek utzitako samina, hots, dirulaguntzak emateko irizpideak nola moldatu ziren gure herriko taldeen iharduerak mugatzeko edo bertan behera uzteko. Egun, oraindik, halatsu gabiltza, baina iruzur handi hura agerian uzteko lan handia egin du KEAk: informazioa bildu, ereduak aztertu, arduradunekin hitz egin, eta, gehien bat, parte-hartzearen aldarria beste behin ere plazaratu; protagonista herria izatea eskatu eta herri honen bizitza kulturala itotzen ari direnei adierazi denon artean adostu eta moldatu behar ditugula araudiak. Zeregin horretan jarraituko du KEAk; gehiegikeriak salatuko ditu eta soluzioak lor daitezen zintzoki lana egin.

Nahiago Losantos, Denis Itxaso baino skotan horrelako esaldiren bat planteatzerakoan, jendearen harridura aurpegiak ikusten ditut. Azalpena, erraza da: lasaiago sentitzen naiz aurpegira izorratuko zaituela esaten dizun norbaitekin, zure laguna dela esan, eta bizkarretik saltzen zaituen norbaitekin baino. Gogorregia pasaitarrarekin? Baliteke baietz, baina, ziuraski, ez nintzateke hainbeste izango, Barrionuevo, Vera, Goñi Tirapu, Corcuera edota, okerragoa dena, Joaquin Sabinarekin, siglak konpartituko ez balitu. PSOE deabrua da, gaizkia, izurri beltza, Yoko Ono… familiarekin afaltzera telebista aurrean eseri, eta Goenkale jarrita dagoela konturatzea ... 80. hamarkadako affaire-ak, ustelkeria, GAL gertakaria, Europako hiri cool-ak jarraitzeko saio lotsagarriak, egun dituzten ministroen kultura maila (idazten ez dakit, baina Magdalena Alvarez Maleni ministraren parean ez dut hain txarra ema-

A

ten...), eta abar... adibide bikainak dira. Era berean, oraintxe Al Gore iruzurtiaren filosofia Biblia bihurtzen ari direla ziur nago, eta duela gutxi Carlinhos Brown Donostira ekartzera ausartu ziren! Eta zer diozute Marx edota Lenin baztertzeaz, Emilio Botinen eredu sozialista bere egiteko? Zein da PSOE eta PPren arteko diferentzia, ekonomiari dagokionez? Eta garrantzitsuena: zein da PSOE eta PPren arteko diferentzia? Ba al dago? Litekeena da Angel Cristo eta Joselito El pequeño ruiseñor-en arteko diferentzia berbera izatea? (Denok dakigu azken hauek pertsona bera direla…). Honek guztiak ez ditu inondik inora jeltzaleak errugabetzen, zeinak, lotsagabeki, duela lau urte eskas torturaren aurkikuntza egin baitzuten, olentzeroren benetako nortasuna tupustean deskubritzen duen haur negartia izango balira bezala. Baina horiei buruz besteren batean hitz egingo dugu...

hONa

Mikel Varela

09


o010-011_on

25/1/08

17:02

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Ziztu bizian 007. urtearekin batera, Euskal Herriko auto lasterketa denboraldiak ere agur esan digu. Nafarroako eta Euskadiko Automobilismo Federaziokoek sari banaketa ekitaldia Eibarren ospatu zuten. Han, besteren artean, Anartz eta Itziar Alonso Maritxalar oiartzuarrek, Euskal Herriko Bigarren Mailako txapelketa irabazteagatik, saria jaso zuten. RAC Kopan lorturiko garaipenengatik ere sariak izan dituzte‌ Eta, guzti hau, profesionaletan bigarren urtea bete dutenean. Zer ez ote duten egingo bi hauek datozen urteetan‌ Hori bai, kontuz ibili gero!

2

Konfidantzarik ez utabe hau idatzi dudan astean, eskualdeko errepideetan, hiru pertsona zendu dira beste horrenbeste auto-istripuz. Errenteria-Oreretako saihesbidean Hendaiako hiritar bat hil da, bere autoak kamioi baten kontra aurrez-aurre jo ostean. A-8an, Pasaia parean, Lezoar motorzale batek kamioi batekin talka egin eta

Z

10


o010-011_on

25/1/08

17:02

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Harrigarria

Euskal Herritik Senegalera

z da Donibaneko termikoaz aritzen naizen lehen aldia. Iaz, Greenpeaceko boluntarioak tximinian izan ziren Iberdrolaren instalazio hau, Gipuzkoako airearen kutsaduraren erantzule nagusia dela salatzeko idatzi nuen. Orduan salagarria zenak, gaur egun ere salagarria izaten jarraitzen du, ez baitago aldaketa nabarmenik gai horretan. Hala ere, harrigarrien egiten zaidana zera da, Donibanen Iberdrola enpresak duen instalazio horrek irekitze baimenik eta aktibitateko lizentziarik ez izatea, eta bere horretan (hots, inguruan bizi garen guztion osasuna doan izorratzen) jarraitzea, eta hori ekiditeko ahalmena dutenek honen aurrean deus ez egitea. Flipantea.

ikelazulo elkarteko 13 kide Senegalen bigarrenez izan dira; oraingo honetan, aurrekoan ez bezala, Cassamance eskualdean. Inguru horretan, Diola kulturaren berri jaso eta hemen gure artean hedatzeko asmoz joan ziren, baita Bide ikusezinak izeneko egitasmoa han eskaintzeko ere. Proiektu honen harira, sormen tailerrak egin zituzten, eta Euskal Herriko mitoetan oinarritutako antzerkia antzeztu zuten hainbat lekuetan. Ekuadorrera eta Senegalera bitan joan ondoren, nora ote hurrengoa?

E

M

bertan utzi zuen bizitza. Azkenekoa, Oiartzunen, 1 Nazionalean auto batek harrapatuta. Egunean zehar errepidean ordu andana igarotzen dugunok, ezin ederkiago dakigu edozein momentutan istripua gerta dakigukela. Horregatik, hamaika begiz ibili beharra daukagu. Konfiantzarik ez. 11


o012-016_on

9/1/08

17:32

Página 1

nagusia XABIER OBESO margolaria

Aberatsen semeentzako askoz errazago da artea egin ahal izatea” Testuak eta argazkiak: Lander Garro

itz egiteko eta komunikatzeko erraztasun handia duen margolaria da Xabier Obeso (Errenteria-Orereta, 1952). Sortzeaz gain, irakatsi egiten du, eta bere lanaren gainean gogoeta egitea ia premia da beretzako. Herriko margolaririk ezagunena da, eta bai oso ibilbide luzekoa ere. Azken urteotan atzerriko merkatuetan esploratzen aritu da, kanpoan arrakasta izateak gordetzen duen zailtasuna ondo ezagutu arren.

H

Arteaz hitz egiten dugunean, ia ezinbestean arazoez hitz egiten dugu, merkatu arazoez batik bat; artea arazo al da?

Galdera sotila da. Ogia lortzea zailtzen denean egiten dugu artearen barruan arazoez hitz. Ogia bermatuta izango bagenu, bestelakoez hitz egingo genuke, estetikaz eta abar. Artea, gizarte batek, –edo gizarte baten barruko hainbat lagunek– bizitza konponduta daukatenean sortzen da. Horrela izan da beti. Guztiek jateko bila jardun behar izan duten testuinguruetan, ez da arterik izan, ez delako arteaz pentsatzeko denborarik izaten. Artea, aldiz, aberatsen artean eman da nagusiki. Antropologoek, bestetik, zera esaten dute: Neandertalen eta 12

Cromagnon gizakien arteko ezberdintasuna, justu, sinbolizatzeko gaitasuna izan zela. Honek esan nahi du sinbolizatzeko, hau da, artea egiteko nahia, edo beharra, barruan dugula, eta ahal dugunean kanporatzen dugula, esan bezala, baliabideek uzten gaituztenean. Jatekoa asetu ondoren begira ditzakegu izarrak, nolabait esateko. Historian zehar horrela izan da?

Artistak dirudunen babestuak izan dira beti. Egun, gizarte eroso batean bizi gara, eta badugu artea egiteko aukerarik. Halako mezenasik edo antzekorik eduki gabe ere, askok egin dezake artea. Gehienetan, artistek sorkuntzaren inguruko ofizio bat egiten dute, horrekin batera artea egin ahal izateko. Irakaskuntza, adibidez. Beste egunean emaztearekin batera Donostiako Delta galerian izan nintzen –nire lanak han ditut–, eta itzultzerakoan emazteak kargu hartu zidan: «Elkartzen zaretenean diruaz hitz egiten duzue soilik: ez dela saltzen, han s altzen dela baina beste hartan aldiz ez, beste harek kendutako portzentaiaz, trapitxeo-ez, eta abar, ez duzue arteaz piperrik esaten». Harrituta geratu


o012-016_on

9/1/08

17:33

Página 2

kulturanagusia

Ogia bermatuta izango begenu, artistok ez genuke arazoez hitz egingo, estetikaz hitz egingo genuke ”

Artea ez da derrigorrezko gastua; ekonomiak behera egiten duenean, lehen sakrifikatua da”

13


o012-016_on

9/1/08

17:33

Página 3

kulturanagusia tari aurre egiten, eta hori muga dela beretzako. Emaidazu muga hori niri, esan nuen nire artean. Noski: nahi izan duen tokian ikasi du, nahi izan duen jendearekin sartu da harremanetan... Ez dago dudarik abantaiak, desabantaiak baino askoz ere gehiago izan dituela. Gazteentzako oraindik eta zailago behar du tokia aurkitzea, ezta?

Egia da, bai. Hasten diren sortzaile guztietan, nor iristen da norabaitera? Oso-oso gutxi. Nik izandako ikasleen artean –mordo bat izan ditut gainera–, oso gutxik lortu dute aurrera egitea. Baldintza asko bete behar dira: tematia izatea, lan ona egitea, eta, azkenik, harreman publikoetan abila izatea. Marchante-a oso gutxik dute, eta, dutenek, ibilbidearen bukaera aldera baino ez dute lortzen; bitartean, saltzen jakin behar da, arte handiz.

Artistak tematia izan behar du, eta lan ona egiteaz gain, harreman publikoetan iaioa izan behar du”

Errenterian garai batean sekulako arte giroa zegoen egiteko bezala, hitz egiteko, eztabaidatzeko...”

nintzen, eta, noski, arrazoia eman behar izan nion. Zuk uste al duzu Barcelók, edo maila horretako beste edonork, gauza hauez hitz egiten aritzen dela? Ez, noski. Barcelók egindako obra guztiguztia, eta egingo duena, salduta dauka –eta zein salneurritan!–. Nola kezkatuko da, orduan, merkatuko gora-beherez? Historian, ordea, sasoi bat izan da, labur-laburra nahi baduzu, non artistak gizarteak babestuta izan zareten, kaleko jendeak, komunikabideek eta abar...

Uste dut orain bezain ondo ez garela inoiz egon... Ez? Pasa den mendeko 70-80 hamarkadetan ere ez?

Ez dakit... Merkatuaren krisiaz ari garenean, uste dut oso gauza zaharraz ari garela. Nik beti ezagutu dut krisi esaten dugun hau. Kon14

Errenteria-Orereta, betitik, arte aldetik giro handiko herria izan da, ezta?

tuan hartu behar da artea ez dela derrigorrezko gastua, eta egoera ekonomikoak behera egiten duenean sakrifikatzen den lehen gauza artea dela, ez baita ‘premiazkoa’. Galeriak eta kritikoak aipatzen dituzue maiz; haien eragina horrenbestekoa da?

Galbahe lana egiten dute horiek, askotan injustizia handiz. Ez baduzu haien galbahea pasatzen, galduta zaude. Errazago pasatzen dute galbahe hori aberatsen semeek, eta, beraz, haientzako errazagoa da artea egitea. Duela gutxi Lorenzo Quinn eskulturgileari egindako elkarrizketa irakurri nuen –Anthony Quinn aktore zenaren semea da–. Oso gauza bitxia esaten zuen: madarikazioa dela horrenbesteko ospea izandako norbaiten semea izatea, beti ibili behar duelako alderake-

Indar handia eduki du herriak. Errenteriak herri askok falta dutena dauka: galeria bat (Gipuzkoako zaharrenetako bat). Gasparrek, izan ere, urte pila darama jo eta ke, Pepa Makazagaren bultzadari eta ilusioari esker. Gaur egun ezagunak diren inguruko sortzaile ia guztiak Gasparretik pasatu dira. Bestetik, Xenpelar tailerrak ere lan polita egin izan du. Garai batean sekulako giroa zegoen, sortzeko ez ezik, hitz egiteko, eztabaidatzeko eta konpartitzeko. Hori, agian, pixka bat amaitu da, baina tira... Zergatik?

Alde batetik kultura beti delako politikaren alde txiroa. Beti. Bestetik, akaso gauzak erdizka egiten direlako, batik bat erakundeen ikuspegitik. Adibide bat jarriko dizut. Hemendik gutxira, azoka zaharrean, arte zentro handi bat irekiko dute. Alde batetik, erakusketa areto handi bat hartuko du egoitzak, eta, bestetik, Xenpelar tailerrak. Azken honen arduradu-

na Junkal Gartzia da. Bera ibiltzen da kontu horietan, herrian egiten dena menperatzen du, badaki zer egiten den, nola, zer komeni den, zer ez den komeni, zer dabilen, zer ez dabilen... Ez da harritzekoa: 20 urte darama horretan! Pentsatzekoa da, beraz, bere iritzia interesgarria dela, baina berari Udalak ez dio ezer ere galdetu. Ezer ere?

Zehaztu zen proiektua, onartu zen, hasi ziren lanak, eta Junkali ez zitzaion ezertxo ere galdetu. Xenpelarreko zuzendariari, honenbestez, ez zaio Xenpelarrek nolakoa izan beharko lukeen galdetu! Hori ez litzateke horren larria, proiektua egoki eginda balego, baina ez dago. Bi solairu ditu egoitzak, bata leiho askorekin, eta bestea apenas leihorik gabe. Arteaz zerbait dakien edonork esango lizuke erakusketa aretoa leihorik gabeko solairuan egin beharko litzatekeela, arte lanetan eguzkiak jotzea ez baita onuragarri. Gainera, leiho asko dagoenean, horma zatiak faltan izaten dira, hau da, lanak zintzilikatzeko tokia! Alderantziz, lan egiteko guneetan argi naturala izatea ona da, lan egiteko argia beharrezkoa baita; non egin dituzte, bada, tailerrak? Beheko solairuan! Ez galdetzeagatik.

Ez galdetzeagatik, alderantziz egin dute egitura guzti-guztia. Honela egiten dira gauzak, eta horrek baditu bere ondorioak. Gainera, beste adibide bat jartzearren, beheko solairutik goikora halako bide bat eraiki dute, arkitektoaren ospearen aldekoa baino ez dena, eta sekulako toki pila kentzen duena. Zertan ari gara? Ez al dugu toki premia? Zertarako apaingarri horiek? Bestetik, artearen ikuspegitik sekulako premiak daude: herriko sortzaileen katalogoa, adibidez.

Ez da promozionatzen, ez da bultzatzen, ez da lehiaketarik egiten, edota erakusketa kolektiborik. Ez dago girorik. Gazteek lokalak beharko lituzkete margotu ahal iza-


o012-016_on

9/1/08

17:33

Página 4

kulturanagusia

Xenpelar berria egiteko Udalak ez dio Junka Gartzia zuzendariari ezer ere galdetu”

Erakundeek ez dute artea bultzatzeko edo promozionatzeko ezer ere egiten ”

teko, une batetik aurrera artistak ezin baitu etxeko sukaldean lanik egin. Zergatik ez da horrelako ezer egokitzen? Udalak lokalak soberan ditu! Ez dago kontzientziarik edota interesik. Ez dugu ulertzen abereen eta gure arteko ezberdintasuna artea dela. Hori besterik ez. Madrilen eta Bartzeloan ibili zara; zer moduz?

Bartzelonan galeria interesgarri batean nabil (Nou Mileni), gune interesgarri batean, baina oso zaila da tokia egitea, ezagun bilakatzea eta saltzea. Oso-oso zaila. Madrileko esperientzia, bestetik, oso prometigarria zirudien hasiera batean, baina ez zen espero bezain ongi atera. Gelerist a batek artista ezezagunen artean halako selekzioa egin zuen eta han izateko zortea izan nuen. Artist a ezezagunen merk atua, ordea, oso zaila da, eta porrot egin zuen. Eta gu, berarekin. Oso lan errealista egiten hasi zinen, baina, gutxika, ildoa aldatu duzu.

Urte asko eman dut oso margo preziosistak egiten, oso ondo margotuta. Urte asko eman ni-

tuen teknika hori lantzen, eta asko tematu nintzen. Gaur, apenas inork menperatzen du teknika hori. Behin hura lortuta, ordea, nire barruak beste zerbait eskatu zidan, beste zerbaiten bila hasi nintzen. Oso sasoi latza izaten da bilaketa, angustiaz betetakoa. Hortik, niretzako kezka iturri diren gaiak jorratzera pasatu nintzen, batik bat filosofia edota gogoeta gaiak obraren barruan txertatzen: pintura sinbolista, nahi baduzu. Zertzelada abstraktuak sartzen dituzu orain.

Bai, baina figuratiboa guztiz baztertu gabe. Hondoak ezer aurreikusi gabe sortzen ditut, han-hemenka oihala zikinduz, igurtziz, kenduz eta gehituz... intuizioz. Halako batean, ikusten dudanarekin konforme nagoela sentitzen dut, zergatia jakin gabe. Zergatia ez jakite horrek erakartzen nau, bultzada soilez ibiltze horrek. Nolabait, nire barruko izaki irreflexiboa kanporatzeko balio dit, nire barruko haurra. Freskura horri eustea garrantzitsua da, bat-batekotasun horri, edo, nahi baduzu, xalotasun horri. Lehen aipatzen nuen obra preziosista, aldiz,

gogoeta hutsa da. Egin aurretik asko pentsatu behar da. Lehenik, proiektua egin, eta gero ohialean hura bilatu. Hondo abstraktuaren gainean, ordea, irudi figuratiboak eransten dituzu.

Bai. Nire baitako beste zatia da, heldua dena, galderak egin eta erantzuteko ahaleginean dabilena, gauzak ulertzeko ahaleginean. Alde figuratiboak horri erantzuten dio: zerk liluratzen nau, zerk ikaratzen, zerk pasionatzen... Hori azaltzeko, sinboloak erabiltzen ditut: begiak, zuhaitzak... Horrek ikusleari ahalegin bat eskatzen dio, ezta?

Bai, baina obrak gogoetaz haratago ibili behar du, estetika hutsez. Obrak, berez behar du ederra, gogoetaren makulurik gabe. Egileak zen nahi dunen jakin gabe, ikusleak koadroa gozatu behar luke. Askok, bere lana azalpenean oinarritzen dute.

Gaur egun ez dago kanonik, eta askok horren babesean egiten du lan. Zuk, ordea, Errenazimenduko koadro bat ikusten duzu, eta badakizu ona edota txarra den, nahi

duen sentsazioa lortzen duen edo ez, espresioak edota bolumenak lortuta dauden edo ez... Inpresionisten garaian, ordea, dekonstrukzioa iritsiz geroztik, hau asko aldatu zen. Materia kentzen hasi ziren, irudia ia sentsazio huts bilakatzeko helburuz. Nire ustez hori ezin da lortu, baina tira, hori beste eztabaida bat da. (Nire ustez musikak bakarrik lortzen du hori). Hortik, noski, abstrakzioa iritsi zen, eta abstrakziotik, esentzia izan zitekeen horretara. Koadro txuriak ‘pintatu’ izan dira, pentsa! Materiaren eliminazioa muturrekoa izan zen! Eta gaur egun?

Une hau oso-oso interesgarria da, ezen eta ikusten baita abstrakzioaren defendatzaile asko, neurri batean, figuratibismora itzultzen ari direla. Alegia: erabateko dekonstrukzioa barneratuta, berriz eraikitzen hasteko beharra nabaritzen da. Bi formak batzen ari dira. Dagoeneko ez dugu moda kontuengatik ezer ere baztertu behar, eta hori oso interesgarria da. Dena erabil daiteke. Zure obra oso pertsonala da, ordea; hori ona da? 15


o012-016_on

9/1/08

17:33

Página 5

kulturanagusia Imaginatu futbol zelai handi batean gaudela, eta ehun mila lagunen artean bereizten zaitudala. Denak berdinak gara, bi belarri ditugu, sudurtxoa, ilea... Baina bakoitzak bere bereizgarriak ditu, eta horrek ezberdintzen gaitu elkarrengandik. Uste dut, gainera, hori gustuko dugula, geure estiloa edukitzea, geure nortasun zeinuak. Artea begietatik sartzen da geure baitan, geure nortasuna hartzen du, eta hatz mamietatik ateratzen da; ezinbestean, ateratzen den horrek zeure ukitua du. Zein da zeure ukitua: zu zeu zarena, zuk zeuk dakizuna. Interesgarria bazara, interesgarri izango da, interesik ez baduzu, obrak ez du interesik izango. Artistak, beraz, aberasteko ahalegina egin behar du?

alde atera zen: margotu nahi badu, eman diezaiogun aukera bat. Anaiari esker, Donostiako eskola batean eman nuen izena. Irakasleetako batek asko lagundu zidan, batik bat teknika sakontzeko hartutako erabakian. Bere aholkuei esker, Poly argazkilariarekin batera estudio bat alokatu nuen, Maria Lezo kalean, eta han hasi nintzen jo eta ke teknikan sakontzen. Tarte horretan Errenteriako Udalean oposaketak gainditu nituen, eta kobratzaile jardun nuen: polita izan zen oposaketa hura gainditzea. Bederatzi urte eman genituen bertan, eta, halako batean, pareko etxean beste estudio bat alokatu nuen eta han eskolak ematen hasi nintzen. Gaur han jarraitzen dut, edo hemen.

Zalantzarik gabe. Nire ustez artistak bere burua landu behar du. Nahitaezkoa da.

Joan gaitezen pixka bat atzerago; nolakoa zen zeure haurtzaroko Errenteria-Orereta?

Margolaritza irakatsi duzu urteetan: artea irakatsi daiteke?

Ni 1952an jaiotakoa naiz, eta garai hartan kalean ibiltzen ginen, herri osotik. Biteri kalekoak nahiko gizajoak ginen. Alabergakoak, Gaztañokoak eta Ondartxokoak ziren jaun eta jabe. Haiekin kontuz ibili beharra zegoen. Helduek nahiko jarera txarra zuten haurrekiko garai hartan. Beti errietan ibiltzen ziren: «Haurrak, ospa hemendik!». Haurrak, garai hartan, gaizkileak bezala hartzen ziren.

Ez, teknika irakatsi daiteke, ez artea. Beti errepikatzen diet hori nire ikasleei. Eta zuk, zer ikasi duzu irakasle izanagatik?

Asko! Oinak lurrean izaten lagundu dit irakasle izateak. Hasiberriekin lana egiteko, ezinbestekoa da ezer ez zenekien garaia gogoratzea, eta handik hitz egitea, ez talaia batetik, ez lidatekeelako ulertuko. Ikasleak gutxika ikasiko du, eta ni harekin joango naiz, pausoka. Honek niri ariketa interesgarria eskatzen dit: gauzen zergatia ikertzea. Zerbait azaldu behar denean, zerbait horren jakintza aztertu behar da, eta berezko jakintza hori hitzetan jarri. Nola gogoratzen duzu ikasle zineneko garaia?

Oso ikasle txarra nintzen, eta ikasketak oso azkar utzi nituen. Ez nuen irakasten zidatenarekiko inolako interesik. Nire alabak eskolara eraman nituen, jakina, baina han irakasten dutena zaborra dela iruditzen zait. 16 urte nituela, aitak lantegira eraman nahi ninduen, baina anai zaharra nire

Zuek ere egingo zenituzten...

Ohiko txantxak egiten genituen, txirrinarena, batik bat. Txisaz betetako botila bat irekita atearen kontra bermatuta utzi, eta txirrina jo, halako moldez non txisa etxean isurtzen baitzen. Edo, bi ate elkar lotu eta txirrinari jotzea, edota xagu bat harrapatu, poto batean sartu, eta, berdin, txirrina joaz etxean sarraraztea. Txikikeriak, gehien bat. Gaur egungo haurrek ez dituzte horrelakoak egiten, baina kontzertuetan, adibidez, batetik bestera korrika eta zarata atereaz uzten dituzte, «umeak direlako». Zera gogoratzen dut, bestetik, geure garaian ez zela apenas autorik: herri osoa zela guretzako. 16


o017-019_on

26/1/08

17:35

Pรกgina 1

nagusiaggizartea

BELARRAK

Jose Luis Cortes eta Paki Ariztegi oso ezagunak dira Errenteria-Oreretan: ehunka bezero pasatu da Paki belardendatik

sendatzeko dira

Gozotegia izan zen urteetan 1941 urtean irekitako Paki denda, baina azken urteotan naturaren inguruko gaiak saldu dituzte; kontsultak ere badituzte Testuak eta argazkiak: Lander Garro 17


o017-019_on

26/1/08

17:35

Página 2

gizarteanagusia erkataritza gune handien nagusikeriaren eraginez salerosketa ulertzeko modua horrenbeste aldatu den honetan, gero eta zailagoa da ‘betiko’ dendaren batekintopo egitea. Askok itxi dute, eta gutxik zabaldu. Pozgarria da, bada, neoliberalismoak sortutako lehorteari eutsi dionik badela egiaztatzea. Horietako bat Errenteria-Oreretako Paki belardenda da. 1941ean ireki zituen ateak, eta hasiera hartan gozotegia izan zen. Azkeneko bi hamarkadetan, ordea, zer saldu aldatu dute, ez nork saldu: gaiak aldatu dira, ez jabeak. Paki belardenda Gamon Zumardiaren ondoan dago, Biteri kalean. Herriaren erdi-guneko bide guztiak pasatzen diren tokian, alegia. Edo ia denak. Gaur egun herriak hainbat zentro dituela es an genezake –ia hiria denez–, baina garai batean Zumardia zen topaleku ia bakarra. Herritarrak, askotan, Pakin bertan egiten zuten hitzordua, dendan izozkiak eta fruitu lehorrak saltzen ziren garaian batik bat. «Astean zazpi egunez zabaltzen genuen, eta ia etengabe zebilen jendea aurrera eta atzera, erosi eta erosi», esan du Jose Luis Cortesek, dendako jabeak. «Fruitu lehorrak soltean saltzen genituen, paper batean bilduta: garai hartan hori gutizia zen», ohartarazi du. Jose Luisek fraileetan ikasi zuen, baina askoz denbora gehiago pasatzen zuen dendan, ama laguntzen. «Ait ak denda utzi zuen, nik 7 urte nituela, eta biok bakarrik geratu ginen. Eskolan nenbilen, baina etengabe otoitzean ari ginenez, ez nintzen asko joaten: ez nuen interesik». Ogia, gozoak, fruitu lehorrak, tarta handiak... denetik saltzen zuten salerosketaren urrezko garai hartan. «Jendeak ez zuen diru askorik, baina bai txanpon batzuk patrikan». Pakiren egun emankorrenak, ordea, jaiegunak ziren. «Denda-

M

18

Paki Torres zena, bere seme Jose Luis Castrorekin batera, aspaldiko irudi batean

ren inguruan gazte andana elkartzen zen, Zumardiko dantzaldira joateko, edo handik bueltan, eta gelditu gabe aritzen ginen. Niri pena pixka bat ere ematen zidan dantzaldira ezin joanak. Halakoxea zen legea, ordea: besteak dibertitzen ziren bitartean, Pakik lan egiten zuen». Telebista izarren aurretik, kirolariak eta kaleko jendea ziren protagonista garai hartako gizartean, bizitza kalean egiten zen garai hartan, eta edozer bilaka zitekeen aitzaki elkartzeko. «Kirola askotan erabiltzen genuen aitzaki bezala jaiak antolatzeko. Txomin Perurena txirrindulariaren peña egin ge-

nuen, adibidez, eta Jacques Anquetil frantziarra gonbidatu genuen. Hementxe izan zen, gurekin, natural eta jator». Inork gutxik egiten zuen frantsesez, eta, hortaz, Arrieta taxilariak egin behar izan zuen itzultzaile.

LANA ETA MAITASU NA. Pakik kakahueteak gordinik erosten zituen, eta ondoko gozodenda batean erretzen zituen, Paulan (Zumardiko beste aspaldiko gozodenda da). Paulan ogia eta gozoak egiteko labea zuten, eta han erretzen zituzten Pakikoek kak ahueteak. Halako batean, ordea, Nafarroatik etorria, Elgo-

rriagako neskato bat agertu zen, eta Jose Luisek ondo igerri zuen aldaketa. Neskato hori Paki Ariztegi da, gaur egun Jose Luisen emazte eta lakide dena. «Ikusi eta berehala jakin nuen berekin alkartu nahi nuela, baina asko kostatu zitzaidan aurrera pausoak ematea», onartu du Jose Luisek. «Urteetan gutunak idatzi eta idatzi aritu zen, jo eta su; bost urte pasata lortu zuen ni konbenzitzea», azaldu du Pakik: «Gaur egun horrelako setioa ezinezkoa litzateke, askoz ere azkarrago ematen dute amore mutilek». Pakik irri egiten du maitasun froga hura gogoratzerakoan, pinpirin, irtirinkeriaz.


o017-019_on

26/1/08

17:35

Página 3

gizarteanagusia

Lucia Ancinek madikuntza arrunta eta naturala uztartzen ditu Pakin

«Ez naiz damu, egia esan, sekulako zortea izan dut. Bizitzan aurkitu dudan gauzarik onena da, zalantzarik gabe, loteria hutsa!», azaldu du Jose Luisek, komentzimendu osoz. Hara, ez gara maitasunaz hitz egitera etorri, baina maitasunak beti aurkitzen du zirrikituren bat han eta hemen agertzeko!

EGUNKARIAK. Paki belardendan etxeko giroa sumatzen da. Bezeroak era guztiet ako zerak erostera sartzen dira, eta etxekoak izenez agurtzen dituzte. Bezeroetako batek beste batentzako poltsa bat utzi du. «Emango zenioke?», galdetu dio Jose Luissi. «Emango ez diot ba, zoaz lasai!», erantzun dio. Hori da, justu, komertzio ‘berria’-rekin galdu dena, merkataritza zentro handietan aurkitzen ez dena. Pixka bat geroago, beste bezero bat sartu da, halako te mota bat eskatzeko. Jose Luisi amaitu egin zaio, «azken bi egunetan te hori saldu besterik ez dut egin!». Bezeroak eman dio azalpena, 50 urte inguruko emakume batek: «El Diario Vasco-n likidoak botatzeko –alegia, argaltzeko– ona zela azaldu zen igandekoan, eta denak dabiltza erosten». Harrigarria. «Hala da, bai, egunkariak hau esan, eta denak arrapaladan den-

dara, eroak bezala!», bota du emakumeak, umorez. Egunkariez ari garela, gogora dezagun Pakik garai batez egunkariak saldu zituela, eta ez egunkariak bakarrik. «Frankismoaren azken urteetan prentsaren gorakada ikaragarria izan zen, eta are gehiago Patxi hil zenean. Guk, hori ikusita, egunkariak jarri genituen, tankera guztietakoak, baina kamasutra ere, eta mordoa saltzen genuen. Gogoan dut, egunkarien artean, Zutik [ETAk garai hartan ateratzen zuena] agerkaria ere jarri genuela, eta hura ere ederki saltzen zela!». Oso negozio ona zen, baina bi arrazoiek bultzatuta erabaki zuen hura uztea. «Batetik, inbidia sortu zen, eta baten batek salaketa jarri zidan. Denda bitan zatitu behar izan nuen horregatik. Bestetik, banatzaileekin ika-mika ugari izaten nuen, dirua hartzeko azkar ibiltzen zirelako, baina ez itzultzeko. Azkenean, egunkari eta aldizkariak atera nituen, eta pakea», gogoratu du Jose Luisek.

REALA ETA EUROPA. Ezertan aitzindaria izatea ez dago edonoren esku. Ideia bat izan, hura arrakastaz gauzatu... Gehienetan, ideia ororen atzean, kasualit ate bat ezkut azen da.

«Garai batean Reala Europan izaten zen, ez oso sarritan, baina bai batzuetan. Gu taldearekin bidaiatzen genuen, eta horrela Europan barna ibili ginen. Alemanian nintzela, bi aurkikuntza egin nituen: belarrak, eta izoztutako produktuak. Belarrekiko banuen halako zaletasuna, eta hauek sorterrira eramatea erabaki nuen, inoiz ongi ibiliko zen negozioa zela ongi ulertu bainuen». Hala sortu zen Paki belardenda, eta hala amaitu zen, betiko, Paki gozotegia. Belarren bidezko terapia gizakia bezain zaharra da kasik. Pasa den mendeko gizartearen teknologizazioarekin batera, ordea, sinesgarritasuna eta prestigioa galdu zituen. Euskal Herrian bereziki ugaria izan da sendabelarren erabilera, baina, hemen ere, atzerriko modek eraman zuten ezkutura. Pasa den mendeko 60. hamarkadan, ordea, Europan berreskuratu egin zen milurteko kultura hau, eta, gutxika-gutxika, geurean ere (berriro) errotzen ari da. Oso gutxika, ordea. Paki belardendak medikuntza kontsultak ere eskaintzen ditu. Alor askotako espezialistak izaten dira, egun zehatz batzuetan kontsulta pasatuz. Duela 20 urte baino gehiago hasi ziren. Ohiko medikuntza eta belarren senda-

tzeko ahalmena nahasten dituzte Pakiren kontsultetan. 1992tik hona, adibidez, Lucía Ancín dabil kontsultak eskaintzen. Naturaren, belarren eta elikaduraren eraginean sutsuki sinesten duen medikua da. Gaisotasunaren diagnostikoa egiteko, ohiko moldeez gain, iridiologia erabiltzen du: begiak ikuskatzen lortzen du diagnostikoa. «Begiek guk uste duguna baino askoz ere gehiago esaten dute», azaldu du Luciak, eta horman zintzilik duen halako grafiko bat erakutsi digu. Ezkerreko nahiz eskuineko begiak ikusten dira, eta, hauen irisetan, mapa antzekoak. Zati bakoitza gorputz atal bati dagokio. «Zati horietan aldaketak ikusten ditugunean, gorputz atal zehatz batean zerbait gaizki dagoela deskubritzen dugu, eta sendabidea aurkitzen saiatzen gara». Medikuntza naturalean sendabideak ez dira ohiko medikuntzan bezalakoak, askoz zabalagoak dira, integralagoak (horregatik da hain garrantzitsua elikadura). «Sintoma bati aurre egitea ez da zaila, sintoma horren zergatia aztertzea, ordea, bai: hor dago erronka», esan du Lucíak. Arazoa, hauxe da: «Ohiko medikuntzan medikuak bost minutuko kontsultak egiten ditu, eta epe horretan nekez egin dezake gaisotasunaren sustraietara jotzeko ahaleginik; gaisotasunak, ordea, askotan psikosomatikoak izan daitezke –horrela da %80etan– eta horien aurka ekiteko, terapia luzeagoak behar dira». Lucíak hiru belar aipatu dizkigu. Belar horien sendatzeko ahalmena goraipatu du (hartu arkatza): Ginkgo Biloba, zirkulazioarentzako bikaina; Hiperium Perforatum (San Juan belarra), depresioarentzako egokia; Aloe Vera, antinflamatorio oso ona omen da, eta azalean onura asko ekartzen ditu. Gai interesgarria da, inondik ere. Zapaltzen dugun belarrak zertarako balio duen jakingo bagenu...

19


o020-023_on

26/1/08

17:55

Pรกgina 1

nagusisakkultura Aintzane Irastorzak 12 urte inguruko neskei irakasten die dantzan

DANTZARAKO grina, gaztetatik

Maite Gezalak abiatu zuen Haurtzaro Dantza Taldearen proiektua duela 30 urte, eta, gaur egun, haren alaba Alaitz Bergaretxek darama arduraren zama Testua: Nagore Vega Argazkiak: Lander Garro 20


o020-023_on

26/1/08

17:55

Página 2

kulturanagusia Haurtzaro Dantza Taldea herriko kulturaren eragile nagusienetako da. Eskatzen zaien toki guztietan han izaten dira dantzariak, gehienetan, musutruk. Dantza taldeko partaideek bizi egiten dute dantza, bihotzean daramate. Eskualdean ospetsu izan ez arren, ehunka haur eta gazte dabiltza haurtzaro dantza taldean. Berez, Haurtzaro Ikastolako eskola-orduz kanpoko ekintza da dantza, baina ez dute inor inoiz kanpoan utzi. Elizalde Herri Ikastetxekoak ere dantzan aritzen dira Haurtzaron. Inguruko herrietatik etorritakorik ez dago, baina kasua eman ez delako: “Jendea nahi dugu, ez dugu inor k apoan uzten”, dio Alaitz Bergaretxek (Oiartzun, 1980), taldeko arduradunak. 17 urterekin hasi zen dantza eskolak ematen. Iaztik taldeko arduraduna da, Maite Gezala amaren testigua hartuta. Gezala urte luzez izan zen arduraduna. Urtez urtez, gero eta gehiago da dantza taldean izena ematen dutenak. Eta urtero duda berdina izaten dute aurrean Bergaretxek eta beste monitoreek: “Lan guzti hau aurrera ateratzeko moduan izango al gara?”. Lana egiteko gogoz daude, dantza bizi egiten dutelako, dantza bihotzean daramatelako. Adibide argia da Bergaretxerena: “Ez dakit azaltzen, dantzarik gabe ezingo nuke bizi: aurten, adibidez, beste lan batean hasi naiz eta berez ezin nuen dantzarik eman, baina ezin izan diot gogoari eutsi eta eguerditan talde bat hartu dut”. Hainbesteko lana diruz ezin da ordaindu. Dantza Taldeko kideek eta ingurukoek ematen duten erantzuna da ordaina. Dantzarien aldetik zein monitoreen aldetik jarritako gogoak, denen artean harreman estua sortzea eragin du, dantza bera baino garrantzitsuagoa dena: “Askotan berdin zait ondo dantzatzen badute ere, niri begiratu eta begietan ikusten diedanarekin hunkitu egiten naiz”. Haurtzaro Dantza Taldeko ki-

B

Alaitz Bergaretxe ezkerrean ikusten dugu irudi honetan; dantza irakasteko bokazioa handia du

Udane Eskuderok Soinu Zaharren Txapelketan hartuko du parte aurten

Ekhi Mitxelenak ere badaki zen den lehiatzea: Aurresku Txapelketan hartu izan du parte

deek dena ematen dute egiten duten edozein lanetan. Horregatik, beharra non, Haurtzaro Dantza Taldea, han izaten da. Deitzen zaien tokietara joaten dira, gehienetan, musutruk. Normalean ezkontzatan dantzatzean bakarrik jasotzen dute jornala, bizirauteko beharrezkoa dutelako. Materialak, arropak, monitoreak... oinarrizko gauzak ordaindu behar direlako. Borondatezko lana izanik, diru iturriak, eskasak dira.

I NTXIXUAK, SORG I NAK. Aurten aspaldiko urteotan baino goizago dira inauteriak. Udaberriko lehen ilargi betea martxoaren

21ean izango denez, inauteriak aurreratu egin dira. Hilabete honen lehen asteburuan mozorroek beteko dituzte kaleak. Oiartzunen, ihoteak ospatuko dira, pertsonaia mitologikoak protagonista diren inauteriak. Haurtzaro Dantza Taldea izango da intxixuen eta sorginen lagun. Urtero, inauterietako larunbata eta igandean intxixuak eta sorginak jaisten dira herrira, Aiako Harriko bizilekutik. Pertsonaia mitologikoak dira, belaunaldiz belaunaldi egun arte iritsi direnak. Denbora igaro ahala, ohiturak galtzen joaten dira leku gehienetan. Ihote Berreskuratzaile Taldeak Oiartzu-

nen intxixuen eta sorginen ohitura galtzea eragotzi. Borondatez, herritarrek egiten dute lan, herritarrentzat. Haurtzaro Dantza Taldeak ohiturari eusten laguntzeko egindako lanaren alde hartzen du parte. Herritarrek laguntza eskatu, eta taldea han izaten da. Ihoteak bezalako egun garrantzitsuetan ezin dute hutsik egin Haurtzaroko dantzariek. Haurtzaro Dantza Taldea buru belarri ibili da egun horietarako prestatzen. Azken hilabetean, astean bi egunetan aritu dira entseatzen. Bazirudien denbora gainean etorriko zitzaiela, baina dena prest dute. Otsaileko 21


o020-023_on

26/1/08

17:55

Página 3

kulturanagusia

Aritz Salamanca lezoarra gaztetxoekin aritzen da, eskolak ematen

lehen asteburuan intxixuen eta sorginekin dantzan arituko dira 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoak. Larunbatean, 19:00ak aldera, intxixuak eta sorginak iritsiko dira herrira. Igandean, ordu berean, herriari agur esan eta Aiako Harriko bizilekura itzuliko dira. Intxixu eta sorginen artean, Haurtzaro Dantza Taldeko sorginak eta axeriak ibiliko dira, sorginen eta axerien dantzak dantzatuz. Biak ala biak tradizio luzea duten dantzak dira. Azeri dantza edo maskuri dantza, duela urte gutxi berreskuratutako dantza da. 36ko Gerraren ondoren inauteriak debekatu ziren eta azeri dantza San Juan egunean bakarrik egiten zen. Urte batzuk beranduago inauterietan egiteko ohitura berreskuratu zen, baina dantzak, urteetan zehar aldaketak jasan ditu. Lehen, dantzariak maskuriak eramaten zituzten. Soka batekin lotuta joaten ziren eta maskuaria lehenak eta azkenak eramaten zuten. Gainontzekoek boltsikoetan irina eramaten zuten (edota beste zenbait kolorante). Modu horretan nesken aurpegiak zikintzen saiatzen ziren. Ibilbidearen zenbait zatitan, gelditu, eta erritmo aldaketa 22

baten bidez, mutillak, makurtu eta zig-zag moduan pasatzen ziren sokaren gainetik. Oiartzunen, larunbatean eta igandean dantzatzen da. Denek hartzen dute parte: neskek zein mutilek. Neska batzuk mutilez janzten dira eta mutil batzuk neskaz eta suaren inguruan dantzatzen dute. Sorgin dantza, aldiz, larunbatean bakarrik egiten dute eta mutilak dira protagonista. Mutil kopuru parea izan behar du, eta Oiartzunen zortzi izan ohi dira. Sorgin dantza, bikoteka dantzatzen da: bikoteko bat neskaz, poxpolinez janzten da, eta bestea mutilez, buruan kukurutxo bat duela. Bikote arteko dantza da, neskei gonak altxatzen dizkiete, hurbildu egiten dira, urrundu… Biak inauterietan saltsa jartzeko dantzak dira, gorputz xelebre eta mugimendu nolabait lizunen nahasketa. Inauteriet an, ihoteez gain, inude eta artzainak egiten dira Oiartzunen, Ibargain Musika Eskolaren eskutik. Ihoteeetan 4, 5 eta 6. Mailakoak izaten badira dantzari, inude eta artzainekin 3, 4 eta 5. mailakoak izaten dira. Otsailaren bigarren asteburuan izango da ekitaldia. Ibargain Musika Eskolako mu-

sikariek herrian zehar desfilea egiten dute. Ondoren, herriko plazan inude eta artzainen parodia egiten dute. Inudeak , garai batean, beste emakume baten haurrari bularra ematen zioten emakumeak ziren. Dirudunen etxeetan izaten ziren inudeak, emazte aberatsaren haurrak zaintzeko. Artzainek egun duten funtzio bera izaten zuten: ganadua zaintzea.

TXAPELKETAK. Otsaila urteko hilabete gogorrenetarikoa izaten da dantza taldearentzat. Dantzari eskaini beharko diote eguneroko martxaren zati oso handi bat. Hiru asteburu dituzte agendan gorriz markaturik: lehen asteburuan ihoteak, bigarrenean inude eta artzainak, eta hirugarrenean txapelketa garrantzitsu bat izaten dute. Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa jokatzen da urtero garai honetan, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Soinu Zaharra neskek dantzatzen dute eta Aurreskua mutilek. Hainbat herrietan jokatzen dira kanporaketak, eta Oiartzungo taldeak parte hartzen duenez, kanporaketa bat (otsailaren 16 eta 17an) herrian jokatuko da. Nes-

kak edo mutilak izan, parte hartzen duten dantzariak bi taldetan banatzen dira, adinaren arabera. Oiartzungo parte hartzaileetako Udane Eskudero (Oiartzun, 1996) da. Gogoz ari da entseatzen, baina aurten ezer espero ez duela dio: “Aurten helduagoekin ari gara”. Iaz postu honetan gelditzea espero zuen eta lortu zuen 8. gelditu zen Gipuzkoako finalean. Dantza guztiak gogoko dituela dio, ondo moldatzen dela. Alaitz Bergaretxek baietz dio ondotik: “Dantzari ona da”. Mutiletatik, Aurreskuan aditua Ekhi Mitxelena (Oiartzun, 1996) da. Txapelketara aurkeztea borondatezkoa da eta aurten ez da aurkeztuko. Iaz ere ez zen aurkeztu, baina bai duela bi. Aurreskua da bere dantzarik gogokoena, aurrena ikasi zuena eta hobekien dantzatzen duena. Bihurri aurpegia du, eta dantzak, agian, bihurrikeria hori askatzeko aukera ematen dio. Oiartzunen dantzari onak daudela dio Bergaretxek. Dantzari on batek zer behar duen definitzea asko kostatzen dela onartzen du: “Ez dakit zer den, edo nolakoa den dantzaririk onena”. Dena den, saiakera egin du. Beretzat dantzari ona izateko dantza gustuko izan behar du, dantza maitatu behar du. Bi ezaugarri horiek batuz gero, denbora aterako du pertsona batek dantza egiteko. Eta denbora horretan barnean daramana ateratzen eta dena ematen badu, dantzari ona izango da. Dantzaria jaiotzen ote den ez omen daki, baina dantzari bat lehenengo egunean dantzari lotzen bazaio, barnean zerbait zeramalako dela argi du. Berezko ezaugarriez gain, arropa berezia behar dute dantzariek. Arropa hori garestia da. Diru gutxi lortzen dute Haurtzaro Dantza taldekoek. Hiru urtean behin jantzi sorta bat erosten dute. Aurten egokitzen zaie berritzea, eta horretan saiatzen ari dira. Dirua ezkontza eta ikuskizun batzuetatik lortzen dute, eta herriko gauzak ez dituzte inoiz kobratzen.


o020-023_on

26/1/08

17:56

Página 4

kulturanagusia

30 urte Haurtzaro Dantza Taldeak 30 bat urte ditu. 40 urte ospatuko ditu aurten Haurtzaro Ikastolak. Ikastola sortu ondoren sortu zen dantza taldea, baina inork ez daki data zehatza. Alaitz Bergaretxe egungo arduradunaren ama izan zen ia hasieratik bertan egon zena: Maite Gezala. Hasieran dantzaria zen, eta iaz arte, gainera, taldeko arduraduna izan da. Alabak hartu zuen testigua, baina «laguntza handia» dauka. Urte guzti hauetan milatik gora dantzari aritu dira bertan. Eta asko onak izan direla dio Bergaretxek, baina ezin izen bakarra aipatu. Izan ere, taldeko dantzak lantzen dituzte. Dantza Taldeak urte luzeko bizia duela argi dute, herritarren laguntzarekin urte asko lanean jarraituko dutela. Dantzari asko eta onak eman ditu Oiartzunek Bergaretxeren aburuz, eta etorkizunean ere hala izango da. Haurtzardo Dantza Taldea dantza talde bat baino gehiago da: xanistebanetako soka dantza, inauteritako intxixuak, auzotako festak, herritik kanpo jaialdi eta txapelketa, ikuskizunak... Baina guztiaren gainetik bihotzean eramaten den zerbait da, bihotzetik ateratzen dena eta taldekoak zein kanpokoak hunkitzea bilatzen duena. Baina, edozein gauzaren gainetik, Haurtzaro Dantza Taldearen etorkizuna koloretsua ikusten du Bergaretxek. Dantzari asko eta onak izango direla uste du. Baina, hori bai, denen laguntzaz: dantzari, guraso, irakasle, herritar… beharrezkoa izango dute. “Orain arte lan asko egin dugu, egiten dugu eta egiten jarraituko dugu, baina laguntza beharrezkoa zaigu, dudarik gabe”. Orain arteko lana egiten jarraitzen badute taldea ez da galduko, “baina orain arteko lana bezalakoa egin behar dugu”.

Ondo pasatzeko orduan, ondo pasatzen dute, baina lan egiteko orduan, lan egiten dute Maite Gezala eta Alaitz Bergaretxe: bi hauek izan dira Hurtzaroren bultzatzaile nagusienak

Inauterietan Azeri-dantza egiten dute Haurtzaroko mutilek (goiko argazkian) ; neskak aldiz, sorginez mozorrotzen dira, Intxisuekin batera dantza egiteko

23


o024-025_on

21/1/08

13:08

PĂĄgina 1

kulturakklik

urtea kantuz

AMAITZEA Gabon kanta txapelketa probintziala izaten da urtero Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian, Ereintza elkarteak antolatuta Amets Badiolaren argazkiak

Aurtengo saioko sailkapena, eskualdeko taldeei dagokionez, hau izan da: 1. Marranta galanta (oarsoaldea); 2. Kaxkabeltz (Errenteria-Orereta); 3. Gazte kemena (ErrenteriaOrereta); 4. Garrantzi (Errenteria-Orereta); 5. Goazen ba (Hondarribia); 6. Kabigorri (Irun); 7. Pakezaleak (ErrenteriaOrereta).

24

IĂąaki Tolaretxipi Errenteria-oreretarra (lehen planoan ageri dena) izan zen epaimahaikideen artean. Besteak, hauek dira: Josu Elberdin, Gorka Aierbe, eta Jose Manuel Mitxelena (azken hau izan zen idazkaria).


o024-025_on

21/1/08

13:08

Pรกgina 2

klikkultura

Marranta Galanta taldea.

25


o026-027_on

21/1/08

13:24

Pรกgina 1

kulturakklik

Modu bitxi honetan kantan ageri dena Ane Miren da, eatarra (Bizkaia). 33 urte ditu, eta bihurrikaria da lanbidez. Xabier Vesga

Josetxo Oliveri

26


o026-027_on

21/1/08

13:24

Pรกgina 2

klikkultura

Gabon kanta lehiaketa geurean errotuta egon arren, Kiroldegia ez zen bete. Ez dira kulturarentzako garai onak.

Garrintzi abesbatza

27


o028-029_on

25/1/08

17:26

Página 1

euskara uskaldun berri askok eta askoz ezin izaten dute beren euskara trebatu, horretarako inguru egokirik ez dutelako. Geure eskualdea soziologikoki oso-oso anitza dela esatea, ez da ezer berria esatea. Lagun talde askok eta askok, gaztelania hutsez egiten dute, euskaraz ez dakitelako. Horietako batek euskara ikasten duenean, ulertzekoa denez, ia ezinezkoa egiten zaio ikasitakoa praktikan jartzea. Horregatik sortu zen Mintzalaguna egitasmoa –duela urte asko–, euskaldun berri saiatu horiei beharrezko egitura eskaintzeko. Ekimena ez da arazo horren aurrean konponbide erabakigarria, baina bai aringarria. Mahai baten inguruan biltzen dira normalean, astean behin, eta nahi duten denbora hartuta, kalakan aritzen dira. Arau bakarra bete behar dute: euskaraz aritzea. Irakasle gabe, ordutegi nahiz toki finkorik gabe, natural eta nahi duten neurri nahiz doinuan. «Sekulako askatasuna eskaintzen du ekimenak: ez du konpromisorik eskatzen, eta dohan da. Nahi duenak eman dezake izena, eskatzen den gauza bakarra euskaraz hitz egiteko gogoa da», esan du Mai Escuderok, ekimenaren koordinatzaileak. Aurten, adibidez, 24 talde elkartu dira eskualdean (11 Errenteria-Oreretan eta Pasaian, eta beste 2 Oiartzunen), gehienak neskez osatutakoak. Jada hasi dira, baina izena emateko epea ez da inoiz isten. Deitzen duenak taldeen berri izan dezake, eta nahi duen taldea aukeratu, dela adinagatik, dela biltzen diren tokiagatik, dela ordutegiagatik. Gehiegi esatea ez bada, neurri guztietara egindako taldeak daude. Ekimenari esker, koadrilak ere sortu izan dira, pentsa!

E

hitz egiteko

LAGUNAK Mintzalaguna egitasmoa gero eta errotuago dago euskaldun berrien artean; aurten 25 talde bildu dira eskualdean, ia 100 lagun Testua eta argazkia: Lander Garro 28

B LOGA. Escuderok ONeri


o028-029_on

25/1/08

17:26

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak

esan dionez, aurten bloga ere jarriko dute martxan, taldeetako partaideen komunikazioa hobetzeko eta aberasteko asmoz. Mintzalaguna.nireblog.com helbidean, ekimenaren inguruko informazioa plazaratuko dute asteotan. Adibidez, egitasmoaren ekintza osagarrien berri izango dute. Aurten, izan ere, egitasmoaren arduradunek partaideen esku utziko dute ekintza osagarriak aukeratzeko askatasuna. Lehenik aukerak proposatuko dituzte, gero horiek ezt abadatu, et a azkenik bozka egingo dute. Lehen ekintza os agarria martxoaren 10ean egingo dute. «Ez dakigu zer izango den, noski, oraindik ez baitugu eztabaida abiatu; edozer gauza izan daiteke, dela ateraldiren bat, dela ikastaroren bat, bazkaria, afaria, mendi txangoa... auskalo!», esan du Escuderok. Mitzalagunaren blogak, gainera, bestelako abantaiak izango ditu ekimaren partaideentzat; hala nola, txata, edota foroa.

GORA. Salgai. Gehienek gaztelania hutsez jartzen dituzte hau edo beste salgai dutela iragartzeko kartelak. Ez da beharrezkoa, ordea, euskara hutsean ere, argi geratzen da zein den asmoa: asmoa ikusi nahi bada behintzat...

GORA. Betiko leloak. Euskarak etsai asko ditu, batik bat Ebrotik behera. Askotan nahasi izan da, min egiteko asmo hutsez, euskara ETArekin. Oraingoan, Irrintzi euskaltegian egin dute, Iruñean. Horrelakoetan, euskaldun guztiok izaten gara erasotuak.

EUSKALDUN ZAHARRAK. Mai Escuderok azpimarratu duenez, ekimena ia ezinbestekoa da euskaraz hitz egin nahi duten askok eta askok lagun talde hori izateko, baina euskaldun zaharrok ez dugu «maila» ematen. «Aurten 260 gutun bidali dizkiegu euskaldun zaharrei, egitasmoan euskaldun zaharrak beharrezkoak direlako. Bi erantzun baino ez ditugu jaso, ordea». Mai Escuderok, kontraesana ikusten du, euskaldunok esaten eta egiten dugunaren artean. «Euskal Herria euskaldun bat nahi dugula aldarrikatzen dugu, baina gero ez dugu horren aldeko ahalegin txikiena ere egiten. Ikaragarria da», salatu du. Hori dela eta, beste urteetako euskaldun zaharrak «ia belarritik tiraka» eraman dituztela esan du, eta apenas lortu dutela inor berria inplikatzea.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

29/1/08

21:09

Pรกgina 1

nON stop

ubak badu enk antua. Hala es an zion lagun batek eta hala iruditu zitzaion berari ere. Habana, Kubako Santiago, Trinidad, Baracoa, Santa Klara... berak, ordea, La Habana du gehien maite. Ordubete zeraman zain, Guagu pasatzear omen zegoen hori esan zion alboan eserita zegoen gizon bibotedun txikiak. Noiz pasatuko da guagu? Ahorita, erantzun zion goxo. Entzuna zuen bai, gauzak Kuban patxadaz hartzea hobe izaten dela. Estres kontzepturik ez omen dute ezagutzen, eta erlojuaren orratzek beste erritmo batera egiten dutela tik-tak. Ordu erdira iritsi zen guagu. Habanara, mesedez? Betebetea zihoan guagu, jendea ia ezin arnas harturik zebilela kontu-

K

Esentzia

BEREZIA Askorentzako herrialde berezia da Kuba. Txoko guztien artean protagonistak La Habana du maite Testuak eta argazkiak: Janire Sola 30


o030-031_on

29/1/08

21:09

Pรกgina 2

ondarenON stop

ratu zen, batzutan behar baino jende gehiago igotzen omen da guaguara. %82ko hezetasuna duen herrialde batean, guaguan estu-estu joateak badu meriturik! Batzuetan orrazea gainean eramaten dutela kontatu zion guaguan zihoan neska ile-luzeak barrez, eta lanerako bidean, harrotutako ileak konpontzen zituela. Habana hiri zahar eta haundia dela kontatu dit. Malekoi luzeak, eguna ezkutatu orduko lardaxkan dabiltzan bikoteak jasotzen dituela, eta ron tragoxka bat egiteko ere dotorea dela. Kaleetan barrena dabil, mojito bat hartu nahi du eta ezin du beroarekin. Izkina egiten duen taberna batean geratu da, eta hantxe hartu du mojito goxoa. Emakume zahar bat eseri da bere alboan, purua ahoan du eta solasean hasi da berarekin.

Biek Kuba dute ezpainetan. Kubako txokoak maite ditu emakumeak,nik baita ere, eta lerdea dariola hitz egiten ari da gehien maite duen herrialdeari buruz. Nahi gabe-edo, hiriburua aipatzen du behin eta berriz: Habana. Ni inbiriak jota nago. Sekreturen bat kontatu behar diola uste dut. Ez da harritzekoa, izan ere, edonor liluratzeko moduko hiria baita Kubako hiriburua, hori esan dit behintzat berak. Behin bisitatu eta maiteminduta geratzen zaren horietakoa. Mojito bat eta mojito bi, Habana ahoan,Habanos-a ere. Kubatarrengan ohikoa den erritmoan jardun dute solasean: lasai eta presarik gabe. Guagu galduko duela pentsatzen ari da. Eguneko azken eguzki izpiak jotzen duten momentuan, une

goxoa bizitzen ari dira, mojito goxo-goxoa edanez betiere. Azken izpiak jota joan da eguzkia, eta baita emakumea ere. Hurrengo batean Kubari buruz hitz egiten jarraituko dutela agindu dio, eta, tartean, Habana ere hizpide izango dutela esan dio. Nik hori nahiko nuke. Beste batean izan beharko du. 31


o032_on

26/1/08

18:45

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

Gurutzegramak BegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

Zeharka

Goitik behera

1. ******. 2. Ardura. Guk haiei, dugu. 3. Asmatzea. Kontsonantea. Ald. Selenioa. 4. Bizkaiko ibaia. Fruitu lehor. 5. Burdinezko soka. Ald. Sutua, argitua. 6. Koipe. Ald. Zuhaitz mota. Lotan. 7. Lehen bokalea. Anperea. Pozik. Bizk eta laburtua, bezala. 8. Errep. Gorotza. Moduak. Kafearen antzeko fruitua. 9. Ald. Heldu da. Elkarri itsatsi. 10. Lo. Heldu da. Etxeko animaliak. 11. Senide. Gai gazia. Bokalea. 12. *********. Ume hizketan muxu.

1. Oihanekoak. Ald. Hor baino urrutiago. 2. Ald. Piriniotako mendia. Nafarroako herria. 3. Komunikabide mota. Europako erakunde militarra. 4. Atzizki informatikoa. Galiziako ibaia. Ald. esaten dute. 5. Abandonatua. Asiako itsasoa. Lehena. 6. Andaluziako probintza oliotsua. Ald. Pintore katalana. Gramoa. 7. Anperea. Sarbideak. Ald. Bihotzaren mugimendua. 8. Neodimioa. Ipar. Zuri. Gogor. 9. Teinkatu, tira egin. Luzea ez dena. 10. Galdegai motza. Ald. Bigarren pertsona. Itsatsia. 11. *********. Kontsonantea. 12. Ald. Bero haundi. Alaitasuna. Suari dariona.

32


o033_on

28/1/08

14:11

Pรกgina 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nortzuk dira hauek?

GURUTZEGRAMAK

11 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1

U J T A Z E I N A I A L R A A D L G A R

B A I N A R R E S O R T O K A K A T E O L I O A A K A E R O T N A T O A N A I H O N D

5

1

2

3

4

6

A N T Z D I E A R T X A U A I T Z K R U A I L K M O L OT K A T U A T Z A T Z A 7

8

9

10

I A G U E S R I P L O E Z K A U A K E P A 11

12

nor da hau?

12

ON-EN ABENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazleak Gemma Retegi, Imanol Irizar eta Itziar Astibia izan dira ONekok sariaren irabazleak. Euskadi Gazteako The gaztea singles CD bana

ERANTZUTEKO EPEA Otsailaren15a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta

ARTEZ Euskara Zerbitzuko 5 agenda

NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

Eider Rodriguez idazlea

33


o034_on

22/1/08

20:38

Página 1

ondarellarrugorritan

TAJO ARRAYAGO atabal jotzailea

Dirua dagoenean beste batzuei deitzen diete” Testua: Nahiara Gago Argazkia: Lander Garro

arrazki bizidunak, antzerkia, Goenkale, txaranga baten zuzendari, atabal jotzaile... berdin dio zer, baina Tajo Arrayago lezoarra beti egongo da saltsa guztietan sartuta. Nahiz eta egun antzerkia alde batera uzteko burutapenak dituen, zaila izango du. Datozen asteotan, adibidez, Trapujale obra estreinatuko dute Lezon: «Ez dakit ezetz esaten», aitortu du Tajok berak.

M

Nola sartu zinen antzerkiaren munduan?

Hasiera batean, Jaizkibel Produktoraren eskutik eman nituen lehen pausoak, marrazki bizidunetako Kukubiltxo filmean bikoizketa egiten. Hori eta gero Pernando Amezketarra telesaila etorri zen, eta gero beste guztia. Hasieran, ordea, ahotsa baino ez nintzen. Urte dexente geroago eman zenuen antzerkira salto...

Bai, 1998an. Zortzi bat lagun bildu ginen Lezon eta antzerki lan desberdinak lantzen hasi girnen. Honetarako, Lierni Fresnedoren laguntza izan genuen, oso baliagarria izan zena zeren eta taldea finkatzea eta antzezten ikastea lortu genuen. Hasiera batean antzerkia maite genuen lagunak ginen, baina antzezteko eta obra bat aurrera eramateko inolako esperientziarik gabe. Lierniren la34

guntzaz, esperientzia eta trebakuntza lortu genuen eta hainbat obra aurrera eramateko gai izan gara. Honekin lotuta, Goenkalen paper os agarri batean parte hartu nuen. Esperientzia polita izan zen, baina 2006an amaitu zen. Ez dakit zergatik, akaso diru kontuengatik. ‘Alexio’ obra maite omen duzu.

Bai. Alexio obra dut maitatuen eta bertatik oroitzapen ederrenak ditut. Hala ere, pasadizo ugari izan ditut obraz-obra, hala nola, eszenatokira igo nintzen lehen aldia; oso urduri nengoen publikoaren aurrean agertu baino lehen, kontuan hartu behar da Lezon ezaguna naizela eta jendea ni ateratzeko zai zegoela, baina behin publikoaren berotasuna somatu ondoren, urduritasunak antzezlekutik urrun geratu ziren. Behin, antzokiaren alde batetik bestera joan behar nuen, atzetik, eta bertan ziplo erori nintzen. Kolpe ederra hartu nuen. Uste nuen den-dena kanpotik entzun zela, baina oholtzara itzultzean, guztiak berdin segitzen zuen, ez zen ezer ere entzun: eskerrak! Atabala ere jotzen duzu; zergatik atabala?

Egia esan nahiko istorio luzea da: Solfeo ikasi nuen 9 urtez, Don Boscon, eta zuzendari lana eskaini zidatenean Lezoko Txarangan. Hasieratik atabalarekin arazoak izan genituen, eta, halako batean, ikasi egin behar izan nuen; bi aukera genituen, edo hori, edo atabal gabe ibili. Ekitaldi, ekimen, omenaldi, jai, kalejira... zera guztietan egokitzen zaizu atabalaz ibiltzea.

Bai, baina beti sosik irabazi gabe! Egia da, bai, han eta hemen ibiltzen gara, baina dirua dagoenean beste batzuei deitzen diete [kar, kar]. Hemen beti bada arrazoirik, eta hantxe egoten gara, txistulariekin batera...


o035_on

25/1/08

17:11

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Guztiek maite naute eta ez nau inork nahi Iazko Ibon Zabala bertso-paper lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Xabier Silveirak sorta honekin; doinua: Gaztañondo handian

1. Bihotza hotza bezain Burua beroa Nire bizitzak badu Kartzeleroa Dotea edo ezkon opari, geroa. Beketskeria dugu egun borreroa beti lehenengoa den ume eroa denez gehiengoa dena oker doa ni naiz azken biktima zu hurrengoa!

4.

Nire bizitzak duen zentzu gabezia inertziaz jarraitzen dudan inertzia. Urkamendi bihurtu zait esperientzia horren froga da nire ezpainen Etsia irribarre bat ere ezin sinetsia.

Emakume itxura duten itxaropen orotan uzten ditut nire suak hozten. Eurak ere galbide ni berauen lorpen konsziente izan arren. Ez dut eragozten nik ez dakidalako bakarrik egoten

5.

8.

9.

Zergatik horrenbeste ulertezintasun? Galdetu arren ez dit inorrek erantzun. Baina hots bat buruan (erraien oihartzun) mintzo da eta adio: kasu! ‘hor’ dakarzun maitasuna ea ‘hor’ kadukatzen zaizun.

Begirune ezaren kolpeen ostean desegin ditu zazpi ohatze astean: zazpi ohatze-gainen zazpi neskape han aurkitu ditut niri azalpen eskean... Barrutik penak hiltzen nagoen bitartean.

Bat ahazteko nahiz-ta erabili zazpi irudipena daukat ez direla aske. Zazpi mespretxu zazpi ihesen aitzaki. Bizitza bilakatu zait zazpi hankazpi bihotza oparitu niolako bati

12.

13.

14.

Hamaika pertsonaia ezagunen bihotz minberak maiz bihurtu izan dira izotz. Agian ulertuko da hobe fikzioz bizi dena hil arte norbaiten desioz, ez dela penaz hiltzen baizik amodioz.

Itxaropena bizi da ametsen maizter, itxaropena bizi da ametsei esker. Forma eta ideia lotuz hil zen Bequer; forma omen da ‘nola’ eta ideia ‘zer’ eta denean ‘inola’ ez denean ‘ezer’

11.

10.

Tristura joko bat da (nire ustez behintzat). Adin eta neurri ia guztientzat, asmatu diotena euskarri baten bat. Zoriontsu nintzela amestu nuen bart... Gaur ahoan heriotz zaporea dakart

Erantzunik ordea ez dut inoiz jaso eta ez nau guttitan zalantzak eraso. Ni nahi ninduen edo maitatzen akaso? Zergatik ez genuen utzi pausoz pauso?... Ze pena! Zeren bihar ez da berriz atzo.

Nago noiz jaioko ez den norbaiten zai... Ez naiz amets bat dela konturatzeko gai. Amets horren lortzera malko gezetan blai abiatzen naiz baina, iritsi eta: ai! GUZTIEK MAITE NAUTE (E)TA EZ NAU INORK NAHI

7.

6.

Sarri Hamlet aipatuz betetzen zait ahoa: Inoiz ikusi ez dudan ederrena, hara; eta beste guztia ixiltasuna da! Norbaitek erran arte: -Ixil zaitez jada zu ere ederrena ixilik bait zara!

Bilintxen malkoetan eta poemetan irakurtzen da gizon eri bat penetan. Horrelaxe nago ni eria benetan bilatzen dudalako, onena denetan, onetik ezer ere ez daukatenetan.

3.

2.

Baina bera zen dena erantzukizuna eta beretzat ez zen aski maitasuna! Galdetzen nion: baina zergatik kuttuna? Ez al dakizu galtzen dugula zentzuna bihotzari gailentzen bazaio garuna.

Bihotzaren maskara delako ahoa hustu da ziazerben laugarren potoa behin indarberriturik (Popeye gaixoa!) Olivia zainduz pasa da egun osoa, baina Olivia beti Brutusekin doa.

35


o036-037_on

21/1/08

13:05

Pรกgina 1

hileko irudia ondareh

Ikusi nahi ez Behin eta berriro gertatu arren, errepideetan dabiltzan burdinazko tramankuluek (ibilgailuek) zer nolako arriskua dakarten ikusteko itxuak gara. Ez dugu ikusi nahi. Batetik bestera azkar joateko premiak, horixek akabatzen ditu auto gidariak. Errua, noski, bolantea hartu eta zentzugabeki gidatzen duenak dauka, baina egia da, era berean, gizarte honen egiturak berak erantzukizun estimagarria duela: automobilaren aldeko apostu garbiak, lanordu gehiegi izateak, estresak, ihes egiteko antsiak berak... Hil honetako irudia, ezinbestean, gertakari honek izan behar du: aurrez-aurre jo zuten auto batek eta kamioi batek Errenteria-Oreretan. Autoa, kontrako karriletik saiatu zen aurreratzen. Azkeneko aurreraketa izan zen Hendaiako (Lapurdi) gidariarentzat. Argazkia: Urko Etxebeste (Oarsoaldeko HITZA)

36


o036-037_on

21/1/08

13:05

Pรกgina 2

hileko irudia ondareh

37


o038-039_on

22/1/08

20:24

Página 1

nON dabil? ondaren

erriko gehientsuenok bistaz ezagutzen dugu: mutil luzaxka da, patiladuna, eta irlandar tankerako kapelua darama. Ez da ikusi gabe pasatzen den horietakoa. Nabarmentzea, ordea, ez da Eñaut Mitxelenaren (Errenteria-Orereta, 1976) gustukoa; izatez mutil lotsatia eta apala da, protagonismoari ihes egiten dion horietakoa. Mitxelena duela ia 10 urte egin zen ezagun, euskaltzaleon artean batik bat. Kazetaritza ikasketak egiten zituen bitartean, Lau Haizetara aldizkarian koordinatzaile aritzeko eskaintza iritsi zitzaion –kolaboratzaile ziharduen–. Baiezkoa eman zuen, eta artean karrera amaitu gabe, halako ardurarekin topatu zen: ez zen trago txikia izan. Ia ohartu gabe, hondoraino murgildu zen kazetaritzaren itsasoan, eta hantxe segitzen du, hasi bezala, ardura postu bat betez. Gaur gaurkoz, Mitxelena Aizu! aldizkariko arduraduna dugu.

H

AINTZINDARIAK. Lau Haizetara aldizkaria duela 14 urte kaleratu zen, Errenteria-Oreretan oso deigarria zen hutsune bat betetzeko asmoz: euskarazko komunikazioan (hedabideen ikuspegitik) zerbait sortzea. Ordura arte apenas irakur zitekeen herriarekin lotut ako ezer eusk araz. Urte gutxi ziren Euskaldunon Egunkaria sortu zela (euskarazko egunk ari nazional bak arra), et a, bultzada horri segituz, hainbat herrietan hilabetekariak sortzea erabaki zuten euskararen aldeko taldeek. Testuinguru penagarri et a, aldi berean, zirraragarri horretan etorri zen Lau Haizetara aldizkaria mundura. Errenteria-Oreretari buruzkoa izan arren, oiartzuar batek hartu zuen aldizkaria plazan jartzeko ardura: Ane Lardik. Urte mordoa eman zuen ardura horrekin. Eñaut Mitxelenak, 5 urte geroago, Lardiren kargua hartu zuen. 38

PRENTSAREN sarean harrapatuta Eñaut Mitxelena errenteriarrak ‘Lau Haizetara’ aldizkarian eman zituen kazetari gisa lehen pausuak, gaur egun, ordea, ‘Aizu!’ aldizkarian dabil, arduradun lanetan Testua eta argazkiak: Lander Garro.


o038-039_on

22/1/08

20:24

Página 2

nON dabilondare

Borrokalari porrokatua Eñaut Mitxelenak, ia hasieratik, erantzukinezko betebeharrak izan ditu prentsan. Horregatik, elkarrizketak besteren eskuetan utzi ditu. Ez beti, ordea. Egin izan ditu, egin, elkarrizketak, eta horietako baten bat, gainera, gogoangarria. Lucio Urtubiari Lau Haizetara-n egindakoa litzateke horietako bat. «Jasan ezin ditugun hainbat gauza daude, eta ez dira jasan behar: Eliza, Estatua, ejerzitoa, eta abar. Bidegabea dena, bidegabea da, eta kito!», esan zuen, besteak beste, Urtubia jaunak. Urtubia Nafarroako anarkista ezaguna da, hainbat urtetan banketxeak lapurtzen ibilitakoa. Iazko Zinemaldian filma aurkeztu zuten (Lucio, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendua), berari buruzkoa. Mitxelenak ondo gogoratzen du elkarrizketa: «Liburu bat aurkeztera etorri zen (Lucio, el anarquista irreductible, Bernard Thomas), eta ozta harrapatu genuen. Hizketan hasi eta berehala, liluratuta geratu ginen. Sekulako gozamena izan zen elkarrizketa hura».

N rian

«Garai hartan ardurak Olatz Mitxelenarekin eta Iban Izarekin konpartitu nituen. Hirurok izan ginen arduradun batera. Aldizkariaren egoera ez zen bereziki ona. Batik bat ekonomikoki gaizki zebilen, eta hasieran nahikoa lan izan genuen», gogoratu du Mitxelenak. Berehala, Olatzek eta Ibanek aldizkaria utzi zuten, eta Eñaut bak arrik geratu zen: «Kristoren marroia izan zen, ume mokoa bainintzen, apenas esperientziarik gabea».

E R RON KAK. Herri baten mugen barruan kazetaritza garatzea ez da erraza. Herriek sekretu eta pasadizo asko ezkutatzen

dute, baina, horiek azaleratzeko, asko-asko arak atu beharra dago. «Hasieratik, herriaz aritzea, muga izan zen niretzat. Oso zaila suertatzen zitzaidan aldizkaria betetzea», aitortu du. Horrek, une batetik aurrera, «errazkeriara» eraman zuen. «Motibazioa aurkitzea zaila egiten zitzaidan, batik bat azkenerako, herria oso txiki geratzen zitzaidalako: horrek eramaten ninduen, batzuetan, errazkeriara». Garai batean askok behar bezala baloratu ez arren, Lau Haizetara-k lan handia egin zuen herriaren barruan herritarrak ezagutara emateko. Hitz jokoa dirudi, baina ez da: askotan, zaila izaten

da bizilagun dugun hori benetan ezagutzea, nor den edo zer egin duen jakitea –zentzu onean, noski, txutxumutxuez harago–. Errazagoa izaten da munduaren beste puntan egindako hura ezagutzea, komunikabideek ‘proeza’ handiet ara jotzen baitute. Esaerak ere, hala dio: «Urruneko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau». Orduko Lau Haizetara-ren edozein zenbaki hartu besterik ez dago, egindako lan ikaragarria egiaztatzeko.

HAIZE BERRIEN BILA. Lau Haizetara-ren ordez, H ITZA etorri zenean, Eñaut Mitxelena Deia egunkarira joan zen. Lau Haizeta-

ra-ren eta HITZA-ren arteko lekuko aldatzea gaizki bizi izan zuela aitortu du Mitxelenak. «Ez nuen uste egunero 8 orri betetzerik izango zenik, baina, zorionez, oker nengoela aitortu beharra daukat», esan du. Deia-ko esperientzia, ostera, laburra izan zen, eta ez oso emankorra. «Han ere motibazio askorik gabe sentitzen nintzen, prentsaurrekotik prentsaurrekora». Oarsoaldeko eta Bidasoako kronikak egiten zituen, eta hizkuntza aukeratzeko askatasuna eman zioten. «Behin, ordea, Irungo hainbat irakurle kexu zela eta gaztelaniaz idazteko es an zidaten. Hantxe amaitu zen abentura», salatu du. Handik gutxira, B erria-n, Aizu! aldizkaria norbaiten bila zebilela irakurri zuen, eta han aurkeztea erabaki zuen. «Hasiera batean urtebeterako hartu ninduten, baina oso-oso gustura sentitu nintzen». Horren gustura aritzeko arrazoiak, nagusiki, bi dira: «Batetik, komunikazio esparrua zabaltzea sekulakoa izan zen, mugatuta ibili behar ez izatea. Bestetik, kolaboratzaileekin modu profesional batez jokatzeko aukera: Lau Haizetara-n ia dena bolondresa zen, eta han inor estutzea ezinezkoa zen. Zaila egiten zitzaidan, nire nortasunagatik, norbaiti ordaindu gabe ezer eskatzea», azpimarratu du. Aizu!-n, ordea, kolaboratzaileek egindakoagatik saria jasotzen dute, eta horrek harremanak «errazten» ditu. Egiten duenarekin oso autokritikoa da Mitxelena, et a, nola ez, bere burua «kezetari txartzat» dauka. Berak erabakitzen du, nagusiki, Aizu! hilabetekariaren edukia hilero, eta, berak erabakitzen duenez, nahiago izaten du elk arrizket a nagusiak et a zera handiak kolaboratzaileen esku uztea. Jadanik lau urte daramatza zeregin horretan, eta, bere ustez, «hori ez da ona». Hala ere, oso gustura dabilela aitortu du: bertan jarraituko du, beraz. 39


o040_on

28/1/08

18:26

Pรกgina 1


o041_on

28/1/08

14:07

Pรกgina 1


o042_on

28/1/08

18:11

Página 1

azken balada Eguberriak pasata, askotan eztabaidatu den gaia jarri ohi dugu mahai gainean: zein meharra den tradizioaren eta negozioaren arteko muga, alegia, zein neurritaraino da, ustezko ospakizuna, negozio huts Exteban Martiarena

Tradizioa (eta negozioa)

A

nder Lizarralde.

Pasa ttuk gabonak jaunak! Zer DI N, egitan zer DAN t a mayan gañin zer DON. Jan, ean ta lo in, baten faltan normalin lo ittiai uzten tziou.Urtero bezela familiartekuri besuak zabaldu miño, geyo zabaldu yau galtzetako azkeneko botoya. Español bakotxak media bezela 3 kilo gizendu men ttik. Hoi suertia yau gu euskaldunak gala, ta guk 5 hartu ttiyeula! Garai hontan betetzen omen ttuk kiroldegitan gimnasiotako listak. Galtzak ustu nahi ttiyeu ta lenbizi poltsiyotik hasten gattuk, hau marka! Hi ze Exte, apuntatu al yaz nonbatte? Esteban Martiarena. TRAdiziyuk KArtzen dun TRANtzia eztit gustokua. Gabonak ettit gustoko. Itxura, kontsumua, sasiasmo onak ta irripar paltsuk. Ettit gabonak gustoko, preziyuk gora, soldatak berdin ta morala bera. Gabonak ettit gustoko, iaz Barajasko inpernua, aurten lesakarrena (haik bizittu dutena irudikatzik hotzikara ta malahostiya eragiten zik). Ettit gabonak gustoko, bost kilo, bi ximur ta urte bat geyo. Azken urtetan urteko azken astia Aralarko borda batin

42

pasten yau, langostino, txanpan, turroi, kanpai ta paripe hoitatik ihesi. Hortik atera kontuk. Batzuk, gutxinin, paga extran poxa jasotzen ttek... Hik jaso al duk , Xam? Arkaitz Oiartzabal Nei extra kobratu itten tzitek gabonetan, Exte. Halare, Aluzinogeno xamarrak ttuken LAngostinuk janta ibiltzia KENdu berreko otturetako bat duk, e! Urte berriya artikulo berriyakin hastia ondo ziok biño filigrana berriyak... Nik e ettit gustoko gabonak. Maya betetze yeu hutsak sentitzeko beldurrez, piñu azpiyak erregaloz bete, olentzeron zakua lepuan hartu ta segi aurrea! Etziok gaizki borondatia, biño atia zabaldua utzi genin batin eskapo in tzilako oain zakuk bete nahi ttiyeu errealoz urte guziko putakeyak azteko. Zakuak e geo ta buelo haundiyo zakak ta... Azkenin zakuak azpiyan hartuko gattik. Hi zemuz moldatze yaz zaku karreratan, Ander? Ander Lizarralde. Iruitzen tzik zakuk geo ta hutsuo zioztekela itxe guztitan, oain fabrikatik zuluakin kartzen men ttiztek! Cuesta de enero saten tziotek belarrimotzek, Tronpeon bizi dinak ohittuo eongo ttuk maldak iyotzen itxeakun. Jendiri horretxek hasi ziok fallatzen, itxea ezin alletu. Igual dik

Arrauko zokuan eon, o Zaldingo muturrin itxia euki, itxe bakotxai Learreko malda bat jarri ziotek aurrin hilabetero. Hik Exte, ez duk holako problemik izango ez? Zerraduraik ba al tzakak protekziyoko itxiak? Esteban Martiarena. Ni erki niok. Gue itxiak krixton zerrallak dizkik, protekziyoko itxetane protejittu berra ziok, miño borondate onin datorrenantzat atia irikiyak izaten ttiyau beti. Halare baziok lapur klase bat, korbatakin, profiden irripar paltsua , gu "launtzeko" beti prest ta gabonetan egutegi bat oparitzen diguna, munduko zerralla guziyak irikitzeko gai dena. Erne hoikin, gaztiak! Hoik ttuk arrixkutxunak. Guk, 14 urtian lapurtuk izan ondoren, datorren hillin bialiko yau etxetik. Ze ruitzeik, Xam? Arkaitz Oiartzabal. Etziok gaizki. Nik oandik eztit izautzen biño usteit presentaziyuk ittin 114 urteako torko dukela nekin bizitzea. Zerralla er bat jarko zik, biño ni itxetik ez atetzeko, atea ezkeo gastatu itten yeu-ta! Total, poza mateik. Urte berriyakin hasi gattuk hizketan, ta problema zarrakin bukatu yeu. Batzuk korbata jartzen ttek kriston potrukin, ta guri potruk jartzen tzizkiutek korbata bezela. Korapillua estutzian ziok kontua nunbatte.

Arkaitz Oiartzabal

Ander Lizarralde


o043_on

22/1/08

21:13

Pรกgina 1


o044_on

28/1/08

19:09

Pรกgina 1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.