3 minute read

13. KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA ESKURATZEKO PROGRAMA

Alde batetik, ahozko hizketa jarraitua bere osagaietan (hitzetan, silabatan eta fonematan) zatitzen irakasten zaio haurrari eta, bestetik, hizketaren osagaiak elkartu eta silabak, hitzak nahiz esaldiak osatzen. Hizkuntzaren soinu ezberdinak identifikatzen, artikulazio-mugimenduak hautematen, hitzak, silabak eta fonemak entzumenez eta zinestesikoki bereizten eta hizkuntzaren atalak zatitu eta elkartzen ikasi behar du haurrak. Entrenamendu fonologikorako programa hau Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko haurrekin egiteko da. 3tik 5 urtera bitartean, esaldiko hitzak bereizten ikasten da, alde batetik; eta, beste aldetik, errimen eta silaben kontzientzia lantzen da. Errimak ezagutzen eta ekoizten, eta silabak ezagutzen eta silaba kopuru jakin bateko hitzak ekoizten jarduten dira haurrak. 5etik 7 urtera, fonemen kontzientzia lantzen da. Hasieran, hitzaren hasierako, amaierako edo erdiko soinuak bereizten jarduten dira; ondoren, hitz bat eratzen duten soinuak elkartzen (sintesia), eta hitza eratzen duten soinuak bereizten (analisia) jarduten dira.

Haurrak 4-6 kideko taldeetan elkartuko dira, eta ordu laurden inguruko saioak egingo dira, hiru hilabetetan zehar. Saio horietan, haurraren kontzientzia fonologikoa lantzen da, hots, ahozko hizkuntzaren soinuak identifikatu eta erabiltzeko trebetasuna. Kontzientzia fonologikoa lantzeko, errimak ezagutu eta ekoizten dira, silabak ezagutzen dira, hitza fonematan zatitzen da, fonemak elkartuz hitzak sortzen dira, soinu bat beste batez ordezkatzen da. Esaldien, hitzen, silaben eta fonemen segmentazio- eta sintesi-ariketak egiten dira. Batzuetan, grafemak fonema bihurtzeko arauetan trebatzen dira.

Advertisement

Kontzientzia Fonologikoa Lantzeko Programaren bi saio aurkeztuko ditugu, 20. eta 40. saioak, hain zuzen ere (ikus, Haranburu, Alonso-Arbiol, Balluerka eta Gorostiaga, 2008):

20. SAIOA Analisi silabikoa

Honako bertso honetan, aurkitu eta azpimarratu itzazu elkarrekin errimatzen duten hitzak:

A. Goikoetxea: Komeni da lehenbailehen horri ekitea; nahiz ezinezkoa den zorion betea, oso da garrantzitsu hori jakitea. I. Apalategi: Lekua hautatzea bihurtu al da truko? Bakarrik otzen zaizkit bi honen moduko. Etor zaitez nirekin ta ez egin uko horrela larrosarik ez da zimelduko.

O. Perea: Denok pentsatzen dugu biharamunean nik ere desiorik dut bai barrenean txapela ez dut ikusten urruntasunean.

Sintesi silabikoa

Osa itzazu hitzak gla, gle, gli, glo, glu / kla, kle, kli, klo, klu silabak erantsiz: —andula —aziarra —izerina —oboa —obulua —ukosa An—et —uteoa —abea —asea —asikoa —austroa —ikatu —ima —inika —oroa —oroformoa te—a

Analisi fonemikoa

Hitz talde batzuk jarriko dizkizut. Talde bakoitzean asmatu behar duzu zein den besteen soinu berberaz hasten ez den hitza: pisua plantxa pianoa piragua bainua sartu sei saia sustantzia zuztarra sustraia behin berdina burdina puztua barometroa lerdena lekaimea lumatu luzatu berdea lokatza

Sintesi fonemikoa

Bereizita agertzen diren letrak, fonemak edo soinuak elkartu eta hitzak osatu behar dituzte haurrek: p-r-a-k-a-k, k-r-o-k-o-d-i-l-o-a, f-a-b-r-i-k-a, t-r-e-s-n-a, t-x-i-s-t-e-a, n-e-s-k-a-t-x-a, te-k-l-a, k-l-i-k-a-t-u, p-l-a-z-a, b-a-l-a-n-t-z-a. p-r-a-k-a-k = prakak k-r-o-k-o-d-i-l-o-a = krokodiloa f-a-b-r-i-k-a = t-r-e-s-n-a = t-x-i-s-t-e-a = n-e-s-k-a-t-x-a = te-k-l-a = k-l-i-k-a-t-u= p-l-a-z-a = b-a-l-a-n-t-z-a =

40. SAIOA

Analisi silabikoa

Bereizi ezazu errimatzen ez duen hitza errimatzen duten hitzen artean: Goiz, inoiz, otoitz, zezena, noiz Maila, abantaila, bihar, toaila, zaila Gaztetan, festetan, kezketan, ustetan, pozik Kuadrila, pila, isila, bila, baietz Erdia, esan, mendia, handia, zaldia Menditsu, berritsu, itsu, zozoa, satitsu Mina, zotina, ahalegina, berdina, ekarri Urdina, zina, atsegina, zintzilik, bagina Mozkorra, gogorra, zigorra, ezetz, jatorra

Sintesi silabikoa

Honako bertso hauetan, errima-hitzak falta dira; lehenengoak bi hutsune ditu, bigarrenak hiru eta hirugarrenak lau. Errima-hitz egokiak aukeratu behar dituzte haurrek, bertsoaren azpian dauden hitzen artetik:

Bazkarian

Bazkalorduan asko genezake goza lehenbiziko platera badugu _________ ahotik sabelera hedatzen zait poza nire ustez da lehen plater __________ osa

arroza lotsa hotza aproposa

Eta ondoren dator bigarren platera gaur legatza jateko daukagu ________ arrain denen artean

goxoena ________, ona dago ta aita, gehiago _______

artera atera batera

zera gainera aukera bera

Gero postrearekin hortxe dator __________ ekarri digu berak egindako __________ eta a ze zapore goxoa ___________ guztia nik ez jaten izango dut _________ lana

zama plana flana esana imana daukana

ama

programa

Analisi fonemikoa

Bokal ezberdinez hasten diren hitzak nahasi eta bokal berberez hasten diren hitzen taldeak egin. Hitz bakoitza dagokion taldean sartzean, ongi azpimarratu hasierako soinua. Eguzkia, ustela, ardia, onddoa, oreina, ordenadorea, izurdea, eliza, odola, eraztuna, ahoa, ahuntza, akerra, ohea, aingerua, ibaia, ilargia, elurra, ilea, indioa, erraldoia, itsasoa, izarra, ogia, oina, idia, otsoa, uhina, erregea, ura, eltzea, urdaiazpikoa, usoa, urtea, urrea, oiloa, urpekaria.

a letraz e letraz i letraz o letraz u letraz

Sintesi fonemikoa

Marrazkietan ikusten dituzun kirolen izenak asmatu behar dituzu. Horretarako, letra bat erantsi behar diezu jarraian agertzen diren hitz zatiei: -ela, -skia, -sgrima, -iklismoa, -alterofilia, -atinajea, -enisa, -utbola, -ipika, -olfa, -ilota, -ala, -rrauna, -askibaloia, -skubaloia, -lpinismoa, -urfa, -geriketa, -tletismoa, -ing-pong.