1 minute read

5.AJURIAGUERRAREN IDAZKETA-FASEAK

Honako fase hauek banatzen ditu Ajuriaguerrak idazketaren garapenean (Ajuriaguerra eta Auzias, 1973):

1. Kaligrafia aurreko fasea, 5-6 urtetik 8-9 urtera luzatzen dena: kaligrafiara heltzen saiatzen da haurra, formak, proportzioak eta loturak errespetatuz.

Advertisement

Haurrak ezin ditu bete forma kaligrafikoen eskakizunak: –Marrak: hautsiak, dardaratiak, berrukituekin edo arkutuak. –Kurbak: angeludunak, abaildurekin, irekiak edo itxiegiak. –Letren tamaina eta makurdura: kontrolatu gabeak. –Idazketa-lerroa: gorabeheratsua edo beheranzkoa. –Letren arteko loturak: traketsak, desegokiak. –Bazterrak: desordenatuak, gehiegizkoak, irregularrak, desagertuak.

1. Kaligrafia aurreko fasea 2. Fase kaligrafikoa 3. Kaligrafia osteko fasea

2. Fase kaligrafikoa, 8-9 urtetik 11-12 urtera doana: ageriko trebetasuna eskuratua du, baina lotura-zailtasunak, lotura-guneak, eta collageak agertzen dira idazkietan.

Erregularrago eta arinago bihurtzen da idazkera. Letren arteko loturak originalagoak dira. Maiz agertzen dira collageak, zuzenak dira lerroak eta ongi banatzen dira bazterrak.

3. Kaligrafia ostekoa, 12 urte bete ondoren gertatzen dena: idazketa originalagoa eta garatuagoa agertzen du.

Keinua ekonomizatzera eta azkarrago idaztera jotzen du gaztetxoak. Sinpletu egiten dira loturak, letrak aldatu eta letren bidez nortasun-ezaugarriak agertzen hasten dira.