1 minute read

3.4.Idazketako errendimendua aurresaten duten aldagaiak

negatiboa dute irakurtzen ikasteko (Lobrot, 1974). Idazketa-arazo batzuk tratatzeko, ahozko hizkuntza landu beharko da. Batera tratatu beharko dira dislexiak eta disgrafia dislexikoak. 3.3.5. Heldutasun psikoafektiboak ere eragina du idazten ikasteko. Mugimendu grafikoa ez kontrolatzeak, hitzen arteko espazio irregularrek, tamainaren eta presioaren aldaketek, berrukituek eta zuzenketek eta lerro gorabeheratsuek idazkera ulergaitza eragiten dute. 3.3.6. Haurraren heldutasunarekin batera, inguruko faktoreek ere eragina dute haurrarengan, idazten ikasteko bidean. Aipatzekoak dira: –Familiak irakurketari eta idazketari ematen dien garrantzia, eta nola prestatzen duten haurra horretarako. –Haurrari eskaintzen zaion literatura-giroa eta haurrarekin egiten diren irakurketa- eta idazketa-ariketak. –Eskolak nola lantzen dituen irakurketa eta idazketa. Irakasleek berehala hauteman behar dituzte haurrek irakurtzen eta idazten dituzten zailtasunak.

3.4. IDAZKETAKO ERRENDIMENDUA AURRESATEN DUTEN ALDAGAIAK

Advertisement

–Mutilen artean dislexiko gehiago dago nesken artean baino. Mutilek baino hizkuntza-trebetasun handiagoa izaten dute neskek (Jiménez eta Artiles, 1988). –Familiaren estatus sozioekonomikoak ere badu zerikusia hizkuntza eta adimena garatzean (Bradley eta Cladwel, 1984). –XX. mendearen bigarren erdiaren hasieran, ikustezko hautemateari garrantzi handia ematen zitzaion, irakurketaren bilakaera aurresateko (Bryan, 1964). Frostig eta lankideen ustez (1963), hautematearen eta ikusmenaren garapena da irakurketaren garapenaren adierazlerik behinena, 3 urtetik 7 urtera bitarteko haurrarengan. Baina, dirudienez, irakurtzen ikasten hastean bakarrik dute eragin handia hautemateak eta ikusmenak; hasiera horretatik aurrera, hizkuntza-estrategiek hartzen dute garrantzia. –Kershner-en arabera (1975), trebetasun kognitibo-espazialek bereizten dituzte irakurle txarrak eta onak, ez hautemateko eta ikusteko trebetasunek.

Badira hautemate- eta ikusmen-arazoak dituzten haurrak, eta, hala ere, eskolan errendimendu normala dutenak. Hautematea eta mugimendua lantzen dituzten programa batzuek ez dute eraginkortasunik izan. Haurraren aro preoperazionalean aplikatu behar dira programa horiek, eraginkorrak izateko. Operazio konkretuen aroan aplikatzeko, egokiagoak dira trebetasun kognitiboak lantzeko programak.

–Roberts-en (1984) arabera, operazio aurreko pentsamenduaren mailan dagoen haurrak zailtasun handiak izango ditu irakurtzen ikasteko. Idatzitako eta ahoskatutako hitzak parekatu behar ditu, bana-banako egokitzapenak eginez. Hizkuntza-unitateak ordenatzen eta seriatzen ere jakin behar du.

Soinuak elkartuz hitza sintetizatzen edo hitzak soinutan zatitzen jakin behar du (klaseen inklusioa). Zeinu grafikoak, forma guztietan, ezagutzen eta deszentratzen ikasi behar du. Ariketa piagetiarren kontserbazio-ariketak eraginkorrak gertatu dira irakurtzeko gaitasuna aurresateko. Irakurle goiztiarrek irakurleak ez direnek baino hobeto egiten dituzte kontserbazioariketak (Briggs eta Elkind, 1973). –Entzutezko hautematean entrenatzeak hobetu egiten du irakurketaren errendimendua. Kavale-k (1981) egindako ikerketen berrikuspenean ere agertzen denez, hitzak entzunez diskriminatzeak eragina du irakurtzeko trebetasunean. –Lateraltasunaren nagusitasuna matematika ikastearekin dago erlazionatuta; ez dago hain lotuta idazten ikastearekin; eta ez du ia inolako eraginik irakurtzen ikastean (Jiménez eta Artiles, 2001).