AXULAR 85

Page 1

AXULAR KULTUR ELKARTEAREN ALDIZKARIA



85 2018ko udazkena

GIZON ORRAZKERAREN JOERA ...

04

EUSKARA ETA KIROLA, KIROLA ETA EUSKARA

08

ZU HEMEN ZAUDE, AEK ERE BAI DESKONEXIOA

AXULAR MENDI TALDEA

BURLATAN ERE ETXETIK KALERA JAUZI... EUSKARALDIA

BURLATAKO EGUNA

GAZTELEKUKO HIRUHILEKO JARDUERAK SOL SOSTENIDO

MUSIKA BANDA, 50 URTE GUREKIN IRLANDA, ATEAK IREKITA NAFAR KONTUAK

BURLATAKO JAIAK DIRELA ETA ...

Aldizkari hau egiteko paper ekologiko birtziklatua erabili dugu.

Patxi Telletxea Javier Mangado Joana Eguillor Maider Sukuntza

Argazkiak

Maite Azkona Josu Marco Publizitatea

Maite Azkona Enrike Kareaga

Axular aldizkariak ez du zertan bat egiten gure kolaboratzaileek emandako iritziekin

Marrazkiak

Lege gordailua

Moldiztegia

Axular Kultur Elkartea

Polo

Kulturkari

Diseinua eta Maketazioa Manuel Torres

16 18 25 26 30 32 38 42

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Erredakzioa

14

22

FESTAK 2018

Burlatako Udaleko Euskara Batzordeak diruz lagundutako aldizkaria

11 12

TXIPI-TXAPA UDAL LUDOTEKA

AXULAR KULTUR ELKARTEA

07

44 46

2.504-1998

Ermita Kalea 20. Burlata. axularaldizkaria@gmail.com 2000 ale


GIZON ORRAZKERAREN JOERA FUTBOL JOKALARIEK EZARTZEN DUTE EGUN

“

4¡5

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Testua: Axular aldizkaria

Nola hasi zinen ilea mozten, Miguel? Hamahiru urtetan hasi nintzen; eskola ez zela niretzat konturatu nintzen eta lanean hastea erabaki nuen. Hasieran mekaniko-dentista lanetan aritu ondoren, COZAR lehengusuek ileapaindegira joateko gonbidea luzatu zidaten, baita nik onartu ere. Zure besaulkitik belaunaldi batzuk pasatu izanen dira, ezta? Lau belaunaldiko jendea gogoan dut, bai horixe! Eta hirukoa,bai, bai, anitz jende: aitatxi, aita eta seme asko da gurera etortzen dena.


Lehenago errazagoa ote zen ilea moztea? Baietz esanen nuke, lehen ez baitzen hainbeste erabiltzen makinilla erabiltzen. Orain egiten den degradatuak guraizez egiten ziren.

Gizonaren orrazkeran zeinek markatzen du gaur egungo moda? Zalantzarik gabe futbolariak dira modaren aitzindariak. Haur anitz maite duten jokalariaren argazkiarekin agertzen zaizkit ileapaindegian. Haiek dira agintzen dutenak, ez dago besterik, moldatzea tokatzen da.

Haurrak eta amak. Nork agintzen du ilea mozterakoan? Egun haurrak dira, lehen, ordea, ez zen horrela izaten. Nahiz umeak pozik ez atera amek esaten zuten egin beharrekoa goitik behera. Gizonezkoek ere solastatzen al dira ileapaindegian, ala topikoa da emakumezkoak direla anitz hitz egiten duten bakarrak? Topiko hutsa da. Nik jai hartzean isiltasun handia nabaritzen omen da ileapaindegian. Biok izugarri maite dugu mintzatzea, bai gizonezkook zein

emakumezkoek.

Miguel eta Bluesa: nola hasi zen harreman hori? Rolling, Beatles, Creedence eta abar aditzen nituenean gehien iristen zitzaidana haien Bluesa zen, zoratzen ninduen. 80. hamarkadan nire idoloak zuzen-zuzenean ikustera joaten hasi nintzen. Moody Water, Albert Collins, BB King, Eric Clapton eta abar dira Burlata Bluesaz zipriztindurik egotearen errudunak, bai horixe!

Eta zergatik Burlatan? Ba al da zaletasunik? Ba al da zalerik? Euskal Herria peĂąan hasi zen dena, Maiatza Rok jaiadiaren remakea egin genuen Bluesaren bidez. Hain arrakasta polita izan zuen Udalari proposatu geniola eta baietz esan zigun. Urtetik urtera arrakasta handiagoa du. Eta zer nahi duzu esatea, gu hagitz pozik gaude.

Musika taldeak nola aukeratzen dira? Ez da erraza izanen batzuk hautatzea, beste batzuk gibelean utzi? Jaialdiaren arrakastak errazten digu lan hori. Aurrekontua dugunez, anitz dira gurera etorri nahi


6¡7

AXULAR KULTUR ELKARTEA

dutenak, eta -egia esan- talde batzuek beren katxea jaisten dute Burlatara etorri ahal izateko. Talde famatuak ezin ditugu ekarri. Datozenek badakite gure jaialdian ez dugula sarrerarik eskatzen eta gure aurrekontura egokitu behar dutela derrigorrez.

Zertan hobetzen ahal duzue? Nola egin zenezakete aitzinera? Babesle gehiagoz segurtasuna hobetuko genuke. Euriarentzako toldo bat behar genuke, pixatoki gehiago, argiteri indartsuagoa ... Beharrezkoak diren gauzak dira, eta egun, gure aurrekontuarekin ezin ditugu behar bezala kudeatu.

Ensaladas, platos combinados, bokatas, hamburguesas, sandwiches, raciones, tostadas, tablas y pintxos.

Pl. Eugenio Torres s/n ¡ Tfn: 948 132 611 ¡ Burlada


ZU HEMEN ZAUDE, AEK ERE BAI Udan atzean geratu da eta erronkaz beteriko ikasturte berri bat hastera goaz. Ohi bezala, AEK-k eskaintza zabala plazaratzen du euskara ikasi edo hobetzeko. Gure matrikulazio kanpainaren leloari jarraituz “Zu hemen zaude, AEK ere bai” Iruñerriko hainbat tokitan arituko gara aurrezaurreko euskara eskolak ematen ordutegi eta eskola erritmo desberdin eta anitzetan A1 mailatik C1/EGA mailaraino, honez gain, beste ikasteko erak ere eskaintzen ditugu; Autoikaskuntza, Online, barnetegiak... Beraz, euskara ikasi edo hobetu nahi duen orok aukera izanen du AEK-n. Bestalde eta hasieran esan dugun bezala, erronkaz beteriko ikasturtea dugu hau bai Nafarroan zein Euskal Herri osoan hainbat ekimen aurrera eramango ditugulako.Nafarroari dagokionez, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Kontseiluak Iruñean deitutako manifestazioa izanen da urriaren 27an “# BEHINGOZ, EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN” lelopean.

Beste alde batetik, “EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ” ekimen herritarra gauzatuko da

azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan euskararen erabilerari bultzada emateko asmoz. Jakingo duzuenez, ekimenean parte hartzeko aurretik izena eman behar da, Burlatan hainbat tokitan izanen da izena emateko aukera... Zu zer izanen zara? Ahobizi edo Belarriprest? Bukatzeko, ezin ahaz daitekeen erronka dugu ikasturte honetan 21. KORRIKA hain zuzen ere. Beste behin ere Euskal Herri osoan ibiliko gara korrika euskarari beste bultzada bat eman nahian. Animo lagunok euskarak merezi du-eta. ZALDUALDE EUSKALTEGIA


euskara eta kirola, kirola eta euskara

8¡9

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Testua: Burlatako Futbol Eskola

ORAIN DELA 16 URTE‌ Burlatako Ermitaberri Ikatetxe publikoko guraso batzuk, euskararekin motibaturik, Guraso Elkarte barruan futbito sekzio bat sortu zuten, beren seme-alabek futbolean euskaraz jolas zezaten. Eta horrela BURLATA FUTBOL ESKOLA abian jarri zen.

Garai horretan UPNk egindako politikek ez zioten batere laguntzen euskarari. 2004. urtean taldea sortu zen. D ereduko guraso bezala gure semealabek euskaraz kirola egin zezaten ezinbestekoa iruditu zitzaigun, hasiera bezala ongi zegoen eskolan aktibitatea sortzea, baina ez zen nahikoa, jarraipena eta egonkortasuna izan zezan nahi genuen eta horretarako zerbait gehiago egin behar genuen.

Azkenean 5 urte pasatu ziren argia ikusten hasteko. 2009ko abuztuan, Udal Kirol Patronatoarekin eta Burlades taldearekin hitzarmen bat sinatu genuen eta horren ondorioz guk herrian zegoen euskarazko eskaera hartu genuen eta haiek (Burlades) gaztelaniazkoa. Hitzarmen honetan bi puntu nagusi zegoen, alde batetik, alderdi ekonomikoa eta instalazioak biok baldintza berdinetan egoteko. Joera berri honi irtenbidea emateko beste pauso bat eman behar izan genuen eta horregatik Guraso Elkartetik banantzen hasi ginen eta Klub independiente izateko kudeaketak hasi ginen egiten. 2010eko maiatzean, Guraso Elkarteko batzar nagusi batean, Klub independientea izatea onartu zen eta segidan Nafarroako Kirol Entitateen erregistroan izena eman genuen.


Orain arte izan genuen menpekotasuna desagertu zen eta Kluba zabaldu zen. Segidan filialtasun hitzarmen bat Osasuna taldearekin sinatu genuen.

Entrenatzaile-monitoreak euskaldunak dira, zer esanik ez. Klubeko hasieran guraso batzuk entrenatzaile lana egin behar izan zuten, baina urteak pasa eta gero, gure taldeetan jokatu duten umeak eta gazteak orain entrenatzaileak dira, modu batez zikloa ixten da eta haien esperientzia aprobetxatzen dugu. Orain gure klubean gurasoek beren seme-alabei ez entrenatzen saiatzen gara, askotan arazoak besterik ez dituztelako ekartzen. Gure taldeek etxean jolasten dutenean, Ermitaberri ikastetxeko patioan egiten dute eta beti giro euskalduna sortzen dugu megafoniaren bidez,

euskal musika eta mezuak euskaraz egiten ditugu. Esan beharra dago, txapelketa hauen arduradunek euskara ez dutela kontutan hartzen, eta horregatik ere denboraldia bukatzen denean, futbol aretoko jaialdi bat antolatzen dugu. Jaialdi honetan, soilik, talde euskaldunek parte hartzen dute eta bertan gure klubeko talde guztiek parte hartzen dute. Ekainaren ostiral eta larunbat batean antolatzen da. Jaialdi hau euskararen festa handi bat izan dadin saiatzen gara futbolaren bidez. Aipatzekoa da urtero 250 ume inguruk parte hartzen dutela. Adin bakoitzeko partiduak bukatzen direnean sari banaketak dira eta bertan, herriko jende ezaguna etortzen da umeei sariak emateko: alkatea, kirolariren bat, irakasleak, eta abar. Sariak berdinak dira denontzako, ez dago garailerik ezta galtzailerik

ere, jaialdia hasi baino lehenago partehartzaile guztiei irabazle bakarra euskara dela oso argi adierazten zaie eta ume guztiek sari berdina jasotzen dute.

Jolasteko futbol ekipamendu osoa ematen diegu, gehi txandala, poltsoa, berokia, neguko txubaskeroa, motxila, eta abar. Hau guztia ezer kobratu gabe. Beti familiek ahalik eta gutxien ordain dezaten saiatu gara eta hori da gure filosofiaren mamia, euskarak ez du dirurik kostatu behar, edo euskaraz egindako aktibitateek ez dute esforzu ekonomikoa suposatu behar.

Umeek eta gazteak atal berezi bat merezi dute gure aurkezpen honetan, gure proiektuari zentzua ematen diotelako eta umerik etagazteriarik gabe

Burlata Futbol Eskola ez baitzen ezer izanen. Gure helburua euskara da, umeek eta gazteak euskara normalizatu bat bizi eta sentitu behar dute eta hori gauzatu ahal izateko baliabide guztiak jartzen ditugu. Umeek euskaraz funtzionatzeko eroso eta gustura egon behar dute, giroa oso positiboa izan behar da haiek euskarari harrera ona emateko eta euskararekiko jarrera ona izateko. Eta hori lortu nahi dugu egiten dugun guztiarekin. Talde bakoitzak, normalean, bi entrenatzailemonitore ditu eta futbolaz gain, eskolaz kanpo umeen arteko harremana euskaraz izan dadin lantzen dute besteak beste. Beste aldetik, gurasoek lan honetan parte har dezaten lan batzuk egiten dituzte, larunbatetan ateko sareak eta inguruko


guztia prestatzen dituzte eta partidak diren bitartean, patioan, tabernaz, aldagelaz eta kanpoko taldeei harreraz arduratzen dira. Ekipazio aldetik ume guztiak ahalik eta prestatuenak joan daitezen helburua dugu eta jolasteko ekipazioaz gain, lehen aipatutako materiala badute. Umeak bere “klub euskaldunaz” harro sentitu daitezen nahi dugu.

eta kirol patronatuak lagundu, jendearen inplikazioa jaisten badu, ez dakigu aitzinera segitzeko aukera izanen dugun. Agian Uharte-Atarrabia-Burlataren arteko harremana sendotzea izaten ahal da irtenbideetako bat.

konpromisoa ezinbestekoa dela. Behetik hasita, familiek ahalegina egin behar dute, eta ez da aski seme alabak “D” eredura bidaltzea, umeek gurasoek ikasteko edo euskaraz bizitzeko esforzu egiten dutela ikusi behar dute.

Etorkizuna gure esku dago, orain, denon lana da behar duguna. Aurrera euskara eta aurrera kirola. Milesker den-denoi zuen laguntzagatik.

10 · 11

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Gure Klubak 11. urteurrena bete zuenenean, ospatzeko, erakusketa bat antolatu genuen. Bertan gure historia, helburuak, eta abar ezagutzeko parada ezinbestekoa izan zen. Aste oso bat iraun zuen eta erakusketako aretoan bertan egun batean mahai inguru bat antolatu genuen. Azkenean ondorioak atera zituzten: euskararekiko denon

Gizarte eragileek jarrera baikorra izan behar dute eta administrazioan euskararekiko diskriminazio positiboa beharrezkoa da. Gaur egungo egoera, oraindik zaila da, batez ere pertsonen konpromiso ezagatik. Orain dela 16 urte gure proiektuaren aldeko jarrera oso baikorra zen eta errazago helburuak lortzen genituen.

Hasieran 10 mutikorekin ekin genion lanari, eskolaz kanpoko jarduera bezala, urte batzuetan, 11 talde eta 150 jokalari izan ditugu, gaur egun 6 talde 75 jokalari ditugu. Etorkizuna zaila da, nahiz udalak

Gure klubak Axular elkarteak emandako EKILORE saria jaso zuen 2008. urtean, ESAIT taldeak ere publikoki adierazi digu bere onespena eta 2016. urtean Lasarten Euskal Herriko beste taldeekin luze aritu ginen esparru ezberdinetan euskararen erabilpena aztertzen. Nafarroako Gobernuko kirol sailak antolatu zuen saio batean ere izan ginen, euskara eta kirola nola uztartzen ahal diren aztertzen.


DESKONEXIOA

Testua: Angel Erro

Oporretan deskonektatu nahi izan dut. Etorkizuneko esperientzia hori eduki nahi izan dut. Baina, normala denez, ez dut guztiz lortu. Norbaiti aditu nion luxua benetan ez datzala objektuen balioan, haiek kokatzeko espazio zabalean baizik. Horregatik handiak dira aberatsen etxeak. Eta minimalistak. Espazioak hobekien adierazten baitu maila soziala. Irudipena dut hemendik gutxira deskonektatuta egon ahal izatea ere luxu adierazgarria izanen dela. Eta, kontrara, eskumengarritasun erabatekoa langileen lan baldintzetako bat. Aditu dut supermerkatu katea batek langileei hogeita lau orduko aurrerapenarekin

iristekoa, oinarrizkoarekin hornitua, Thoreauren Walden liburuen edizio ezberdinekin dotore apaindua- erakargarrien egiten zuen webguneak agindutakoak: ez WiFi ez estaldurarik.

lanera joateko eskatu nahi dietela, ordezkapen bat egiteko, esaterako, ez halabeharrez beti denda berberera. Egun osoa enpresaren agindutara eta konektatuta, baita atseden orduetan ere, egun batetik bestera lanera joateko agindu ahal dizutelako. Egun osoa telefonoaren eskumendean. Horregatik egin dituzte sakelakoak (ondorioztatuko dute etorkizunean), inork ez aurkitzeko moduan geundelako aitzakia baztertzeko.

ahala eta oporretako erritmoa hartu ahala, apaltzen joanen litzatekeena, atzera ere lasaitasun bilakatu arte, baina oraingoan lasaitasun hipokrita eta epemugaduna- aurreikusten nuen. Inolaz ere aurreikusten ez nuena zen gure etxolak ez baina ondokoak zuntz optikoa edukiko zuenik, eta, bigarren egunerako egiaztatu genuenez, oso erraza piratatzeko. Gutako batek TripAdvisorren iruzkin negatiboa utzi du. Etxolatik bertatik.

Iritsiko da eguna, gure nagusiak bezala, deskonektatuta egotea bermatuko diguten leku berezietara oporretan joateko ordainduko duguna. *.

*.

*.

Oporretan deskonektatu nahi izan dut. Etorkizuneko esperientzia hori eduki nahi izan dut. Baina, espero izatekoa zenez, ez dut guztiz lortu. Etxola -egurrezkoa, mendi bide batetik bakarrik

Egunak generamatzan lagun eta senideei abisatuta, oporretako lau egunok pasatzera joanen ginen bordatik ez genuela dei egiterik ez deirik jasotzerik izanen. Jules Verneren liburu batean bezalako despedida eman ziguten gertukoenek. Nik sentituko nuen guztia -sentituko nukeen lasaitasuna eta, simultaneoki edo ondoz ondo, sentitzen hasiko nintzen larritasuna, orduak joan


TXIPI-TXAP UDAL LUD

12 ¡ 13

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Kaixxxxxxxxxxxxxxo lagunak!

Uda honetan ere prrrrrrrrrrrimeran pasatu dugu Burlatako ludotekan: eskulanak, marrazkiak, ipuinak irakurri eta antzerkia egin ditugu. Eta ostiralero tai chi pixka bat ere ikasteko aukera izan dugu.


PA DOTEKA Goizaldea bukatzeko Frantzisko Ardanaz plazzzzzzzzzzzzzara atera gara. Han baloia, uztaia edo sokaz jolastu gara. Egun berotsuetan ur jokoekin freskatu gara. Eta batez ere, barre asko egin dugu. Ongi pasatu nahi baduzue, etor zaitezte ludotekara udazken pirata bizitzera. Ipuinak irakurrrrrrrrrrrrrrrriko eta kontatuko ditugu, eskulanak, mozorroak eta jokuak prestatu ditugu abenturazaleentzat.

Frantzisko Ardanaz plazan 17:00tik 20:00ra, astelehenetik ostiralera zuen zzzzzzzzzzzain gaude! TXIPI-TXAPA LUDOTEKA


14 · 15

AXULAR KULTUR ELKARTEA

AXULAR MENDI TALDEA n Abendua-Diciembre:

Donejakue Bidea - Camino de Santiago Lizarra – Los Arcos (21,6 Km.)

n Urtarrila-Enero:

Donejakue Bidea – Camino de Santiago

Aurten ere mendiak eta xendak ibiltzeko asmo biziz etorri zaizkigu Mendi Taldekoak beren programazioarekin, erne ibili eta animatu zaitezte. Argazki hauetan irailean Gorbeara egindako ibilaldia ikusten ahal duzue.

programa 2018-2019 egitaraua

n Urria-Octubre:

Ezkabako Ihesa / Fuga de Ezkaba Olabe - Lintzoain (21 Km.)

n Azaroa-Noviembre:

Euskal Herriko Erdigunea - Centro de Euskal Herria (7 Km.)

Los Arcos - Viana (19 Km.)

n Otsaila-Febrero:

Aldaxur (1,190 m. - 9,5 km.)

n Martxoa-Marzo:

Alkurruntz (943 m. - 10 Km.)

n Apirila-Abril:

Txindoki (1,343 m. – 10 Km.)

n Maiatza-Mayo:

Ezkabako ihesa / Fuga de Ezkaba Lintzoain - Urepel (18 km.)

n Ekaina-Junio:

Auñamendi / Anie (2.507 m. - 14 Km.)



AXULAR KULTUR ELKARTEA 16 ·17

Burlatan ere etxetik kalera jauzi egiteko deia dakarte mintzakideek

• Urriaren 4an, 22 herri eta eskualdetan egin da etxetik kalera jauzi, ikasturte berria Mintzapotearekin hasteko.

• Egin jauzi! da aurtengo kanpainan mintzakideak besteoi luzatuko diguten mezua, mintzapraktika egitasmoetan parte hartu eta lagun artean euskaraz hitz egiteko jauzia ematera animatzeko. • Izen-emate epea urriaren 1etik 28ra luzatuko da. Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren informazioa jarraian dagoen estekan duzue:

www.irunerrikomintzakide.org

Egin jauzi! horixe da Mintzakideak lau haizetara zabalduko duten mezua Euskal Herriko 22 herri eta eskualdetako pintxopoteetan elkartuta. Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko gonbitea da.

Beraiek ere egin zuten jauzi egun batez: euskaraz bizitzeko nahiagatik edo inguruan jende euskaldun gehiago izateko gogoak bultzatuta gehienek. Izan ere, mila arrazoi daude jauzi egiteko: bidean aurrera jarraitu nahi duzulako; zure beldurrei aurre egiteko, eskuraezina dirudien hori lortzeko, garaiz iritsi nahi duzulako, bat gehiago izateko, ospatzeko, jolasteko, oztopo bat saihesteko, edo oztopoa jolas bihurtu duzulako.


Egin jauzi eta eman izena Euskaraz gehiago hitz egin nahi baduzu, edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi dutenei laguntzeko, egin jauzi! Mintzakiden bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Adiskide giroan arituko zara hizketan eta pixkanaka sumatuko duzu mintzapraktikaren efektua: kalean ere imajinatzen ez zenuen hamaika pertsonekin hasiko zara euskaraz hitz egiten. Izan ere, esperientziak erakutsi digu hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera. Ba al zenekiten? Mintzakideok herrizherri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen dira, harreman sare berriak sortu eta euskaraz aritzeko gune berriak irabazi.

Etxetik kalera bi jauzitan Baina inor inoiz ez da damutu une egokian jauzi egin izanaz: hogeita bost urte bete dituzte mintzalagunek astero 120 herritan elkartuz, elkarrekin euskaraz egiteko. Mila taldetik gora dira martxan eta, gaur egun, mintzalagunen sarea 6000 lagun baino gehiagok osatzen dute. Horiek guztiek, une batean, jauzi egin zuten: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero

Gurasolaguna eta Parkelaguna, etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaerak. Aurten ere Gurasolaguna eta Parkelaguna aldaerak martxan jartzeko ahalegina egingo da, ikastetxeekin elkarlanean gauzatzen direnak. Helburua familiartean euskararen erabilera sustatzea da, euskaldunak diren eta euskara ikasten ari diren gurasoekin mintzataldeak sortzea, haurrak ikastetxean dauden bitartean edota ostean, seme-alabekin egon bitartean, euskara praktikatzeko aukera edukitzea.

CLINICA DENTAL BURLADA

JAVIER PEREZ EqUIZA - JESUS REMIREZ HERMOSO

médicos estomatólogos

MAYOR, 37 (BIS) EPTA. TFNO: 948 12 83 55. 31600 BURLADA

Egin jauzi Burlatan Iruñerriko Mintzakideren eskutik

Zer da mintzakide? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko… Nola? Astean behin: ordubetez, talde txikietan. Paseoan,

kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.

Ekintza osagarriak: herriko gainerako mintzakide taldeekin irteerak, kultur jarduerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna… Parte hartzeko baldintza Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. ...eta gurasolaguna eta parkelaguna aldaerak? Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakidearen aldaerak dira. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Izen-emate epea: Urriaren 1etik 28ra.


11 EGUN EUSKARAZ

18 · 19

AXULAR KULTUR ELKARTEA

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake. Nola egingo dugu? Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen

hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu? • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea. • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.

• Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua


eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu? Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan‌

Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan. Nork har dezake parte? 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

• Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.

• Belarriprest izateko euskara ulertu behar da. Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eta bitartean, zer egin dezakegu? Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.


EUSKAR Galdetegi xume bat prestatu dugu

EUSKARALDIAz. Zer da? Zertarako

eginen dugu? Nork har dezake parte?

Erdalduna bazara zer? Eta zure amatxi? Eta zure lehengusuak zer?

euskaraldia.eus web atarian informazioa guztia duzu. Errazago ezin, ezta? Testua: Ziripot

1.- EUSKARALDIA ...

a) euskara eta gaztelera praktikatzeko da b) euskara praktikatzeko da

c) gaztelera praktikatzeko da 2.- Noiz eginen dugu?

a) azaroaren 23tik abenduaren 3ra b) azaroaren 22tik abenduaren 3ra

c) azaroaren 21etik abenduaren 3ra 3.- Non eginen da?

20 ¡ 21

AXULAR KULTUR ELKARTEA

a) Euskal Herrian bakarrik

b) euskaldunak dauden leku guztietan c) Euskal Herrian eta Errioxan 4.- Zenbat rol daude? a) bat b) bi

c) hiru 5.- BELARRIPREST ...

a) mintzatzeko prest dagoena da

b) entzuteko prest dagoena da, eta ez du solasikegiten

c) gazteleraz mintzatzen ahal da


RALDIA 6.- AHOBIZI bazara ...

a) erdaldunei gazteleraz eginen diezu b) elebitan eginen duzu

c) lehen hitza beti euskaraz eginen duzu 7.- Nola jakinen dugu zer zaren? a) Kamiseta gorria jantziko duzu

b) Zapi palestino beltza lepoan izanen duzu c) Txapa izanen duzu bularraldean

8.- Ezagutzen ez dudanari euskaraz eginen diot. Zer naiz? a) ahobizi

b) belarriprest c) ahoprest

9.- Ulertzen duenari euskaraz egiten diot, hark erdaraz erantzun arren. Zer naiz? a) ahobizi

b) belarriprest c) ahoprest

10.- Euskaraz edo erdaraz dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Zer naiz?

a) ahobizi

b) belarriprest c) ahoprest

Zuzentzeko:

´

6-c, 7-c, 8-a, 9-a, 10-b

1-b, 2-a, 3-a, 4-b, 5-c,


Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabaldu da Irailaren 20tik aurrera, norbanakoek izena eman ahalko duzue Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko:

22 ¡ 23

AXULAR KULTUR ELKARTEA

http://izenematea.euskaraldia.eus webgunean edo Burlatan jarriko ditugun lekuetan. Lehenengo egun hauetan udaletxetik pasa zaitezkete eta bertan izena eman. Izen ematea irauten duen denboran herriko puntu ezberdinetan izanen gara iragartzen dugun egunetan: Kultura Etxean, azokan, eta abar. Dakizuen moduan, parte hartzeko belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko duzue. Horretarako http://euskaraldia.eus webgunean topatuko duzue erabakia hartzen lagungarria izango zaizuen informazioa.






GAZTELEKUK O HIRUHILEKO 18ko 20 NA E K Z A JARDUERAK UD TAILERRAK:

Eskuz egindako liburuetako kulturarteko tailerra: Olerkiak eta ipuinenirakurketa eta ilustrazioa. Data: 2018ko urriak 25, osteguna Ordutegia: 17:30etatik- 20:00etara Emaileak: Romy Sordómez eta Magda Mlotek Taldearen kopurua: gehienez 15 pertsona

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Aurretik izena eman Gaztelekuko web orrialdean.

Gaztechef: Sukaldean Gozatu

Ukitu, usaindu, dastatu…sukaldaritzaren mundu zirraragarria!! Tailerrak parte-hartzaileak dira, praktikoak eta elebidunak (euskeraz eta gaztelaniaz) Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara

• Irailak 18: • Urriak 31: Beldurrezko arratsalderako janaria prestatuko dugu • Azaroak 21: • Abenduak 21: ostiralean egingo dugun jairako sukaldatuko dugu!!

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Aurretik izena eman Gaztelekuko web orrialdean.

Dibergazte: Gazteendako eskulanak, talde dinamikak, jolasak, hitzaldiak, egungo eztabaidak /Tailerrak elebidunak dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Emaileak: Gaztelekuko Hezitzaileak Ordutegia: Larunbatak 11:30etatik - 12:30etara • Urriak 27 larunbata • Azaroak 24 larunbata • Abenduak 1 larunbata

12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Apunta zaitez, plazak mugatuak dira.

Aurre-monitore izateko tailerra: Aurre-monitore izateko ikasten hasi!! Emaileak: Gaztelekuko Hezitzaileak Ordutegia: larunbatak 11:30etatik – 12:30etara


• Urriak 13 larunbata • Azaroak 17 larunbata • Abenduak 15 larunbata 15-17 urte bitarteko gazteei zuzeduta. Apunta zaitez, plazak mugatuak dira.

Bailatin: Dantzatuko gara? Hurbil zaitez eta mugi zaitez erritmo ezagun hauekin. Larunbatak 18:00etatik -19:30etara - OSTIRALAK … TOPERA!

Ostiraletan … Mugi zaitez!! Mugi gaitezen!! Emalea: Aritz Figueras Ordutegia: 18:00etatik- 19:30etara

• Urriak 26: Esku pilota • Azaroak 9: Kirol gymkana • Azaroak 23: Ping pong eta futbolin txapelketa

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Irudimenezko ostiralak:

Gazteendako eskulanak. Tailerrak elebidunak izango dira (euskara eta gaztelania) Emailea: Leire (Gaztelekuko Hezitzailea) Ordutegia: 18:00etatik- 20:00etara • Irailak 21: Henna • Azaroak 2: Halloween eguna prestatu • Abenduak 7: Gabonetarako opariak • Abenduak 14: Ganonetako jaiak prestatu

12 eta 16 urtebitarteko gazteei zuzenduta

Ostiraletan jolasen mundu bat!

28 · 29

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Mahaiko jolasen gida eta Magik karten gida Emailea: Iván Pérez Ordutegia: 18:00etatik- 20:30etara • Urriak 5 • Urriak 19 • Azaroak 30

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Gaztelekun izena eman, aurreko astelehenean.

- ¡GAZTEFEST! BELDURREZKO ARRATSALDEA GAZTELEKUN!! Bizi une BELDURGARRIAK Gaztelekun!!!


Azaroak 3 Aurretik izena eman, plazak mugatuak izango dira!!

Ezustekoak, sorpresak eta jai mundiala izango dugu!!! Etor zaitez duzun mozorrorik beldurgarrienarekin!! 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Izena emateko epea Azaroaren 8tik- 29ra Gaztelekuko web orrialdean.

- GAZTEBARATZA

Gaztelekuko familiaren parte izan nahi duzu? Terrazan ditugun landareak, frutak eta barazkiak zaindu nahi dituzu? Anima zaitez eta zure ideia gurekin konpartitu!!

- AHOLKULARITZAK MARTXAN

Ezagutzen dituzu? Gai hauetaz mintzatuko gara!. Gehiago jakin nahi duzu? Galdetu konpromezurik gabe!!

• Astelehenak: sexualitatea 18:30etatik-20:30etara • Astearteak: Kezkatzen gaituena 17:30etatik - 19:30etara • Asteazkenak: lana eta ikasketak 17:30etatik- 19:30etara Emaileak: Ainhoa Goñi eta Leire Beunza

- GAZTELEKURA BISITALDI GIDATUAK Hezitzaileekin bisita gidatuak gure Gaztelekua ezagutzeko. Ordua eskatu eta zurekin ongi datorkizunean egongo gara!!

Gaztelekua ezagutu nahi duenarentzat eta Gaztelekun parte hartzen duten familientzat.

Izen-Emateak: www.burladajoven.es urriaren 1etik aurrera

12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, jarduerak beste adin bat adierazten ez badu. Plaza kopuru mugatuak / izen-ematea eskaeraren arabera / erroldatuek lehentasuna izango dute Ordainketa izen ematea egiteko momentuan udalaren kontu korrontean. Zenbatekoa bakarrik kausa frogatu baten aurkezpenarekin itzuliko da. Informazio gehiago Gaztelekun.


PITXIAK

30 · 31

AXULAR KULTUR ELKARTEA

SOL SOSTENIDO ATERA EZAZU BARRUAN DUZUN EGUZKITXOA

Tratamientos faciales Tratamientos corporales Manicura y Pedicura Maquillaje Depilación

C/ La Nogalera, 7 bajo Intxaustia Kalea, 7 behena Tel.: 948 231 221 31600 BURLADA / BURLATA Navarra / Nafarroa

CENTRO DE BELLEZA

C/ Las Maestras, 1 31600 Burlada Tfno.: 948 12 87 87


ezagutzeko profesionalki musikari lotutako zerbait egiten badute.

Burlatako eskolaz gain, ikastetxe batzuetan eskolaz kanpoko jarduerak ere burutzen dituzue, ezta? Bai, Maristas, Joakin Lizarraga ikastetxe publikoan, Uriz Pin, Jesuitinas, eta Capuchinas ikastetxeetan gaude, hauetako batzuetan dantza ere irakasten dugu.

Natalia Segura, Sara Barberena eta Nieves Urrutia neska saltsera porrokatuak dira. Mila saltsatan ibili ondoren, orain jendeari barruan duten eguzkitxoa ateratzen laguntzen diote musikaren bidez, musika ikasteko modu hagitz ezberdin batzuen bidez, bai horixe!

Zein da zuen irakasteko koxka magikoa? Gure musika lengoaiko taldeak ttikiak dira, ez dugu 6 ikasle baino gehiago talde bakoitzean, eta horrek ikaskuntza indibidualizatuagoa egiten du. Gainera, klaseak gure garaian baino askoz praktikoagoak egiten ditugu, gure nahia haurrek gozatzea da, musika tresnak probatuz, abestuz, dantzatuz eta gustura sentituz. Hori bai, alde batera utzi gabe noten irakurketa, erritmoak, melodia, diktaketak, teoria…

Musika tresna klaseak ezberdinagoak dira zuek ikasten zenuten garaikoak baino? Noski baietz, klase indibidualak dira eta orokorrean ikaslea da zer jo nahi duen aukeratzen duena. Ikasleek ezagutzen duten musika, entzuten dutena, ikasi nahi dute, eta ez ditugu behartzen ezagutzen ez dituzten eta ezer esaten ez dieten autoreen obrak jotzera. Izango dute denbora hauek

Esan nahi duzue, musikaz gain, dantza alorra ere jorratzen duzuela? Bai, San Francisco kaleko eskolan gela dotore bat dugu, honetan zonaldeko irakasle hoberenetakoek dantza irakasten dutelarik. Honetan hurrengoak eskeintzen ditugu: HIP HOP, DANTZA LATINOAK, ZUMBA, ZUMBA KIDS, DANZUMB…

Eta urtean zehar, beste ikastaro asko ere, KIZOMBA, RUEDA CUBANA, PILATES, SEVILLANAK…

Amaitzeko, zein da 18 urte hauetan gertatu zaizuen gauzarik politenetakoa? Guretzat, gurekin hasi ziren ikasle asko eta asko orain gurekin lanean daudela ikustea da gehien miresten duguna. Ze zaharrak egiten ari garen….


AXULAR KULTUR ELKARTEA 32 · 33

Musika Banda, 50 urte gurekin

Burlatan ospatzekorik non, banda han. Testua: Javier Mangado


Aurten berezia izan da Burlatako Musika Banda Kulturalean, 50 urte bete baitu gure herrian nabarmendu beharrekorik dagoen guztietan. Bertako zoko-zirrikituak ezagutzeko Txuma Gallego zuzendaria izan dugu gidari. Bereziki loturik ditugu Txuma eta Banda, izan ere urte berean jaio ziren biak, 1968an, eta biek 10 urte bete zituztenean sortu zen elkarren harremana, orduan hasi baitzen Txuma Bandan. Honek guztiak aparteko sentimenduak azaleratzen dizkio bandaz jardutean.

Hastapenak

Banda 1968an ofizialki osatu bazen ere, 1967an hasi zen saltsan. Garai hartan Vicente Girones musikari militarra herriko jaietan aritzen zen Udalak kontrataturik, eta burlatar batzuk proposatu zioten talde bat osatzea musikan trebatzeko. Herrikideek bultzaturiko hasierako banda hartan 18-20 bat lagun elkartu ziren -haien artean Txuma Gallego gaurko zuzendariaren aita- zeuden instrumentuekin eta eskura zuten errepertorioarekin. Burlatako espetxe zaharrean, gaurko Udaletxearen gibelean

GOZOKI Kafetegia Okindegia

Plaza Fco. Ardanaz, Bajo · 31600 BURLADA · Tel.: 948 13 45 64

–Hilarion Eslava Musika Eskola dagoen tokian-, burutzen zituzten entsegurak. Handik San Juan karrikako pisu batera joan ziren, gaur egun Kultur Etxe dotorean egoitza eskuratu arte. “Ni urte hartan jaio nintzen, eta Jaunartzea egin ondoren, 10 urte beterik, aitak erran zidan ‘harritzak txindatak eta etorri’; hala hasi nintzen”, dio Txumak.


“Gero musika ikasi nuen tronboi irristailudunarekin”. Garai hartan guztiak gazteak ziren eta gogotsuak zituzten emanaldi guztiak: “Gares, Zirauki, geroago Atarrabia… Iruñean ere jo genituen dianak, sanferminetan. Oroitzapen gehienak goxoak ditut, eta mingots eskasak segituan gainditu…”, gogoratzen du Txumak.

34 · 35

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Emanaldiak

Aunitzetan dugu entzungai Banda urtean barna, eta anitzkoiak dira emanaldiak. “Duela urte batzuk errepertorioa zabaltzea erabaki genuen, eta nire ustez erabaki zuzena hartu genuen” adierazten digu Txumak. “Betiko ahaireak baztertu gabe, Metallica, Scorpions, ACDC, Alaska, Mecano ere baditugu jogai. Kontzertuaren arabera entseguren kopurua moldatu behar da, 6-15 saio artean. Adibidez orain hasiko gara Hilarion Eslava Musika Astea prestatzen azarorako, San Blas Koralarekin”. Burlatako talde anitzekin ere plazaratzen dira: Gaiteroak, Txistulariak, Larratz Dantza Taldea, Erraldoi-Buruhandien Konpartsa... Kantuz taldekoekin ere aritu dira. “Nire filosofia da Burlatan

HORTZ KLINIKA

LEKUONA Kepa K. Lekuona Col. 360 Haginlaria Ronda de las Ventas 15-17 Tel.: 948·149·078

w w w w

Banda datuetan

Sorturtea: 1968 Kideak: 47-49 lagun

Zuzendariak honaino: 1. Vicente Gironés 2. Jesús Remírez 3. Florentino Gallego 4. Txuma Gallego

Egoitzak urteetan barna: 1. Burlatako espetxe zaharra 2. Pisu bat San Juan kalean 3. Kultur Etxea

Emanaldiak (18-21 urtero): Erregeen Kabalkada San Juan eguna Burlatako Jaiak abuztuan Burlatako eguna Bestelako kontzertuak, jaiak…

Empastes

Limpiezas

Endodoncias Extracciones

Estética dental

Tratamiento de encias Prótesis en general Implantes

Ortodoncia P.A.D.I.

Tel.: 600 82 54 52 · www.fisioizaskun.com

consulta@fisioizaskun.com · Batondoa 3. Entreplanta A


duguna aprobetxatzea, eta Udalarekiko hitzarmenaren arabera urtero 15-16 emanaldi burutu behar ditugun arren, beti gainditzen dugu kopuru hori”, gehitzen du Txumak. Herria dute agertoki maiteena. “Ez dugu Burlatatik ateratzea ohiko eta deitzen badigute, guztion artean erabakitzen dugu joatea ala ez. Duela 4 urte Valentziara joan ginen elkartruk. Hango musikamaila izugarria da, eta haiek etorri zitzaizkigunean egiaztatu ahal izan genuen”.

Banda barrutik

Burlatako Musika Banda Kulturalak hitzarmena du Burlatako Udalarekin. Udalak egoitza eta instrumentuen mantenua hartzen ditu lepoan, besteak beste, eta bandak emanaldi kopuru finko bat bete behar du urtero. Batzorde bat dago bandaren kudeaketarako, kideen artean osatua, ardura beraien artean banaturik: kanpoharremanak, jantziak… Musikariak bere instrumentua dakar, baina badaude material batzuk amankomunak, atrilak adibidez: “ikusten dituzun hauek –dio Txumak- duela 5 urte ditugu”.

LATXA

Kideen arteko biziki giro atsegina ikusi ahal izan genuen entsegura batera joan gintzaizkielarik –izan ere batzuk koadrila berekoak dira-. “Horrek izugarri laguntzen du gauzak aitzina eramateko orduan”, dio zuzendariak. “Norbaitek zeozer hartzeko badakar, urtebetetzerik dela, bestelako ospakizunik dela, entsegura moztu eta hamaiketakoa osatzen dugu fite”, mahai baten gaineko hondar batzuk erakutsiz. Hala eta guztiz ere, batak ez du bestea kentzen: musikarien maila oso altua da, kalitate handiko jotzaileak dira guztiak “eta zintzo-zintzo aritzen dira bai enseguretan zein emanaldietan”, aitortzen digu zuzendariak. “Hemen maitatua sentitzen naiz, bestela… gustura egon ezean, agur”. Baina sentimendu hau ez zaio zuzendariari bakarrik lotzen, banda osoari baizik, izan ere kide batzuen hitzetan “herrian arras maitatuak eta integratuak gara, senide eta lagun ugari izateaz aparte; horrek ez du kentzen batzuetan eszenabeldurrez karrikaratzea, entzuleak gertu-gertu dituzulako, baina edonoiz gutako edozeini hurbiltzen zaizkio galdezka non eta noiz joko dugun… jendea gure zain dago”. Eta horren adierazlea da entseguratokiko txoko batean ikusgai

CARNICERIA · CHARCUTERIA

TABERNA DENDA

HILARION ESLAVA KALEA, 9 · BURLATA 31600 · TEL.: 948 111 447

Joaquin Azcárate, s/n · Tfno: 14 07 22 · BURLADA


36 · 37

AXULAR KULTUR ELKARTEA

dauden hainbat plaka, ohorezko zapi eta bestelako oroigarri.

Bandakideak ez dira profesionalak. Gehienak bertakoak dira, besteak (%40a gutti goiti beheiti) Iruñerrikoak. Batzuk senideak dira: ama eta semealabak, anai-arrebak… “Noizbait norbaiti zuzendu behar diodanean esaten diot ‘esan aitari berarekin hitz egin behar dudala’, eta aita ondoan dago jotzen…”, hasten zaigu Txuma txantxetan. Adinaren aldetik oso anizkoiak dira, gazteena 13 eta zaharrena 63 urtekoak izanik. “Hoberena adin guztietakoak izatea da; ez dago adin-jauzirik gure artean, eta hori positiboa da”, dio harro Txumak, izan ere guztion artean hautatu zuten bera zuzendari duela 10 bat urte. Beteranoen sailean kokatzen du bere burua, bandan 40 urte daramalarik. “Musika maila handia da bandan; kide batzuk musika irakasteari ekiten diote”, goraipatzen digu “...eta hemendik famaturen bat atera da, adibidez Brigi Duke perkusionista, Koma, Txarrena eta El Drogasen bandetan aritua, edo Silvia Sainz oboe-jotzailea eta besteren batzuk harat-hunat

profesionalki kontzertuetan dabiltzanak. Nik guztiak nahiko nituzke hemen, baina aldi berean hemendik aldegitea nahi dut, hobera joango direlakoan. Pozgarria da entseatzera datozenean Kontserbatorioko emaitzak eskutan harroxka…”, berak ere harroxka. Eta kuttunenetakoa, aurtengo txupinazoarena izan da. “Herrikideen arteko bozketaren emaitza jakin genuenean, entsegura festa bilakatu genuen, beste aukerak oso potenteak baitziren. Guztiok erabaki zuten neronek jaurtiki behar nuela eta… hunkigarria!”.

Bandakideak mintzo:

1 Zergatik jotzen duzu bandan? 2 Nola ikusten duzu banda Burlatan?

Amparo. 45 urte. 1 Aspalditik nago musikan sartua, txiki-txikitatik, eta banda aukera dut musikan jarraitzeko. Bertan klarinetea jotzen dut. 2 Nik banda sendotuta eta bermatuta ikusten dut

Bodega ESLAVA ALMUERZOS • COMIDAS • PINCHOS

C/ Hilarión Eslava, nº 3 - Tfno: 12 55 99 · BURLADA


Burlatan. Herrikideek estimatu egiten du banda, gero eta estimatuagoa dute. Burlatako berezko osagaia zaie.

Haizea. 16 urte. 1 Ni hasi nintzen txirularekin 6 urte nituelarik, eta betidanik estimatu dut besteekin jotzea. Bestetik biziki gustukuak ditut bandaren giroa, jotzen ditugun ahaireak… Hemen zeharkako txirula jotzen dut. 2 Giro polita dugu herriko jendearekin, adin guztietako jendearentzat jotzen duen banda da hau. Jendeak gustuko kantak proposatzen dizkigu jotzeko.

Mikel. 19 urte. 1 Duela urte bat sartu nintzen bandan. Niretzat aukera ona da jotzeko, eta hemen tronpeta da nire instrumentua.

2 Banda oso ongi hartua da Burlatan, maitasuna nabaritzen da giroan. Gure zeregina garrantzitsua ikusten dute bai jaietan zein kontzertuetan. Jendeak goresten gaitu eta guk ikusten dugunez, gozatu egiten du. Hori da guretzat saririk handiena.

• Olio aldaketak • Pneumatikoen konponketa eta salmenta • Arrantzako boten, neoprenoen eta txalupen konponketa

San Salvador, 2 · Tel.: 948 14 95 05 • Tailerra 31600 BURLATA • Nafarroa

w

w

w w w w w w

Bi hitzetan

Mus ala txintxon: Mus argi eta garbi, nahi duen ororen aurka. Ardoa ala sagardoa: Ardoa

Bulata ala mundu zabala: Mundu zabala, hau da, Burlata. Hondartza ala mendia: Mendia

Jaietan, goiza ala gaua: Goiza, arratsa eta gaua Perkusio ala haizea: Haizea.

Klasikoa ala modernoa: Musika.


Irlanda, ateak irekita Testua: Jon Abril

Irlandak ateak beti ditu irekita. Akaso, herri migrantea izan delako, akaso bere jendea musika bezain goxoa delako, akaso euritik babesteko etxe barrenetara sartzeko. Barrenetik eta kanpotik busti gabe ez zara aisa itzuliko, baina arrastoa uzten duen herria da.

38 ¡ 39

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Ateak

Legendak dio gizon bat mozkortuta etxera joan, atez nahasi eta emaztea bertze gizon batekin topatu zuela. Biharamunean ohartu zen emakume hura ez zela bere emaztea, bizilaguna baizik. Handik aitzinera, mozkortuta etorrita ere etxez ez nahasteko, ateak koloretan pintatzen hasi ziren. Gaur den egunean, Irlanda guztian, baina bereziki Dublinen, koloretako ateak ikur bihurtu dira. Sartuko gara?

Ha’penny bridge

Bertatik pasatzeko ordaindu behar zen diru-kopuruak eman zion izena Penike erdiaren zubiari. Gaur den egunean, Dublingo iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen zubi ezagunenetakoa da. Eta debalde pasatuko zara!


Temple Bar

Dublingo pub edo ostatuak ezagunak dira, batez ere, bertan egunero-egunero izaten den giroagatik. Lanetik atera eta garagardoa edatea da irlandarren ohiko eginkizuna. Zuzeneko irlandar musika tradizionala izaten da ostatu anitzetan. Irudian, Temple Bar, Dublingo ostaturik ezagunena eta mitikoena, turistifikazioak ito duen ostatuauzoari ere izena ematen diona. Garagardoak bertze tokietako zapore bera du, garestiago ordainduko duzu, baina bisitatu beharrekoa da.

Trinity Collegeko liburutegia

Ezinbertzean bisitatu beharrekoa zerbait baldin badago Dublinen, Trinity Collegeko liburutegia da. Irlandako Unibertsitateko liburutegia estatuko handiena da, ikusgarria eta ederra. Erresuma Handian eta Irlandan urtero argitaratzen diren liburu guztiak biltzen ditu. 1592an ireki zen, eta 4 milioi liburu baino gehiago biltzen ditu, tartean, Irlandar literaturako altxor nagusia: Kellseko liburua.

Galway

Mendebaldeko kostako hiririk ezagunena, turistikoena, eta ederrena. Bertako kultura eta hizkuntza ongien gorde dituena da. Gaelikoaren egoera hagitz ahula da, ofizial izaera duen arren, baina Galway eta inguruetan oraindik adi eta ikus daiteke. Ezinbertzeko geltokia Connemara edo Moherreko itsaslabarra bisitatu nahi izatera. Irlandararen esentzia ikusi, dastatu eta edateko bisita.


Guinness bat, faborez!

Ez, ezin da inor (inor!) Irlandatik itzuli Guinness bat dastatu gabe. Garagardoa ez zaizula gustatzen? Ez kezkatu, ez du garagardo zaporerik eta! Baina zer da Guinnessa? Kirol nazionala da. Ez, ez da garagardo bat, anitzez gehiago da. Kultura oso bat da, erritu bat, sozializazio bide bat. Eta Irlandan bezala bertze inon ezin izanen duzu dastatu. Sláinte! Osasuna!

Zauriak irekirik

Muralak horrek lekuko dira, baina, batez ere, auzo protestanteunionista eta katolikoerrepublikazaleak banatzen dituen harresiak zutik dirauelako sumatzen dira zauriak. Gatazkaren gordina agerikoa da etxe, eraikin, auzo… eta bertako pertsonengan ere bai.

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Belfast Ipar Irlandako hiriburua da. Ipar Irlandako gatazka politiko eta armatuaren eszenatokirik gordinena izan da. Orain 22 urte bake-ituna sinatu bazen ere, oraindik orain, zauriak irekirik segitzen dute, eta erdigunetik atera ordurako sumatzen da hori.

40 · 41

ALICIA DIEGO

MASAJISTA DIPLOMADA

Apdo. Correos, nº 33 Tfno y Fax: (948) 13 34 53 NIF: G/31/547631 31600 Burlada (Navarra)

OSTEOPATÍA KINESIOLOGÍA

C/ Elizgibela, 1 bajo 31600 Burlada Tel.: 948 382 493


Bakeguneak

Belfastek, hala ere, betidanik izan ditu bi komunitateak batu eta elkartu dituen gunerik. Erdigunea da horren lekuko. Hirigunean biltzen dira eraikin instituzional nagusiak, aisialdi eta kulturguneak, eta benetako bakeguneak: pubak. Garagardo batek dena konpontzen baitu!

XXI. mendeko Belfast

Instituzio publikoak ahalegin betean ari dira Ipar Irlandako hiriburuari bertze irudi bat emateko. Birgaitze- eta berritzepolitika handiak bultzatzen ari dira. Horien ikur bihurtu da Titanic museoa. 2012an zabaldu zituen ateak, eta itsasontzi ezagunaren historia erakusten du. Baina, zergatik dago museo hau Belfasten, Titanic ez bazen Belfastetik atera? Bada, Belfasteko ontzioletan eraiki zelako.

BAR

UNZU

FRITOS VARIADOS BOCADILLOS PINCHOS

Mayor, 38 Tfno: 12 24 22


42 · 43

AXULAR KULTUR ELKARTEA


Manten tu forma todo el año · Gorde ezazu osasuna urte osoan

Beti bezala, KANKU Gimnasioan

LIBURUDENDA PAPERTEGI

UNZU La Nogalera, 8 bajo · Teléfono: 23 30 38 · BURLADA

PRIMITIVA BONO LOTO 1X2

Tfno: 14 92 21 Mayor Kalea, 36 · BURLATA




Burlatako jaiak direla eta ...

46 ¡ 47

AXULAR KULTUR ELKARTEA

Udazkena eta negua laster etorriko dira, baina berokia eta aterkia hartu baino lehen, gustatuko litzaidake udan bizi izan ditugun momentu politak, batez ere, abuztuko jaietan bizi izan ditugunak, oroitzea.

Herriko festak ederrak izateko, bi gauza dira ezinbesteko: jarduera erakargarriak izatea, eta garrantzitsuena, jendeak parte hartzea jarduera horietan. Berdin dio zenbat diru kostatzen den prestatukako programazioak, zenbat ordu pasatu dituzun gauzak antolatzen eta zerbitzuak koordinatzen, zenbat ilusio jarri duzun; jendeak parte hartzen ez badu, akabo!

Nik beti disfrutu izan dut Burlatako jaietan, baina behin baino gehiagotan sentitu dut programatzen zenak ez zituela herriko jendearen asmoak betetzen, eta horregatik, Burlatako biztanleek ez zuten parte hartzen eskaintzen ziren jardueretan eta azken urte hauetan kaleetan ikusi dugun pertsona kopurua ikusita, uste dut ez nengoela oker.

Jai Batzordean lortu genuen programa adostea, eta gure ustez, iaz bezain arrakastatsua izan da. Kontzertu onak, baina ez bakarrik Zalduan, baizik eta Parrita Plazan eta Udal Parkean, adineko

Testua: Joana Eguillor

publiko guztia kontutan hartzen saiatuz; umeek gustoko dituzten jarduerak mantendu eta berri batzuk ere ekarri, txikientzako, udal parkean; nerabeentzat areto propio bat sortu, alkoholik gabeko edariekin txozna eta guzti; kirolak ere garrantzitsuak izan dira jaietan: pilota partiduak, futbola, herri kirolak‌ eta ezin ahaztu kolektiboek egindako programazioa. Herriak herrirako egin ditu festak, eta nabaritu egin da. Zaila da sei egunetan bizi dugun guztiaz laburpena egitea, batez ere, sentipenak laburtzea zaila delako. Ez da hamalauko hamarretakoa, zure lagunekin elkartzea baizik. Ez da erraldoiak kalean ikustea, umeen ilusioa baizik. Ez da peùen txaranga entzutea, sortzen duten giroa baizik.

Esaten da prestatzen den bidaia bat hiru aldiz gozatzen dela: prestatzerakoan, egiterakoan eta gogoratzerakoan. Gauza bera gertatzen da festekin eta bi lehenengo gauzekin gozatu ondoren, bakarrik izan ditugun une atseginak gogoratzea geratzen zaigu. Gora Burlatako jaiak eta posible egiten dituzten pertsona guztiak!




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.