Animaliak liburu

Page 1

LH3. Maila B


Astoa Zaldiaren antzekoa dena baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza. Astoaren garaiera arrazaren arabera, 1 m-tik 1,60 metrotarainokoa izan daiteke. Berezitasun nabarienak hauek dira: belarri luzeak, isats luzea, ile multzo bat muturrean, ilea ia gorputz guztian kolore berekoa, eta kailuak aurreko hanketan. Animalia sendo, jan urria da. Lurralde askotan garraiorako asko erabiltzen da oraindik. Arraza asko daude, batzuk heziak, beste batzuk basatiak. Asto basatiak (edo basastoak) Afrikan bizi dira, Nubia eta Etiopiako lurraldeetan. Astoa munduko leku ezberdinetara zabaltzen joan da, bereziki zamaaberea bezala erabilia izan zenean, esate baterako Ameriketara. Haren ondorioz, eta hainbat abere bertan abandonatuak izan zirelako, basa-astoen populazioak sortu dira esate baterako Ipar Ameriketan. Astoak belarra,ogia eta beste fruitu asko ere. Euskal Herrian Enkarterriko astoa izeneko bertoko asto arraza dago. Garai batean Euskal Herri guztian Enkarterriko arrazaren antzeko astoak zeuden. Asto hauek inguruko astoak baino askoz txikiagoak dira tamainaz eta muturra eta sabelaldea zuri kolorekoak dauzkate


balea urdina Gaur egungo animaliarik handiena da; 30 m inguru izaten da luze, eta 150 tonako pisua har dezake. Larrua leuna, ilerik gabea du, eta haren azpian 50 zentimetroko gantz-geruza du. Hori dela eta, animalia hauek -1 °c eta 30 °c arteko tenperaturak jasan ditzakete. Baleak, beste zetazeoek bezala, uraren azalera igo behar izaten du arnasa hartzera, ugaztuna izaki, oxigenoa airetik hartzen du eta. aurreko gorputz-adarrak hegats bihurtuak ditu igeri egiteko, gorputzaren alde banatara. isatsa etzana du eta ez zutik, arrainek bezala. Ahoan ez du hortzik; haien ordez, adarkizko xaflak eta bizarrak ditu, eta mihi luzea ere bai. Artiko itsasoan bizi da. Beste balea asko bezala, espezie honetakoek krill izeneko oskoldun txikiak jaten dituzte. Munduko animal handiena da.


HAMSTERA Zazpi eta bederatzi zentimetro arteko tamaina dute, eta kolore arreko ile laburra, orban grisekin buruaren eta bizkarraren erdialdean. Begien gainean, eta muturraren alde bietara ere, orban zuriak ditu, belarriak eta sabelaldea bezalaxe. Hamster honen begiak bereziki handiak dira k Garbitasuna oso garrantzitsua da, baita elikadura ere. Hamsterrak oso animalia garbiak dira eta ez dute inongo usain txarrik. Ugaztunen familiako ugariena da, hainbat autorek 2000tik 3000 espezie ezberdinetara kokatzen dutelarik euren ugaritasuna. Honek ugaztun espezie guztien erdia suposatzen du. Karraskariak Antartikan ezik gainontzeko kontinente guztietako hainbat klima ezberdinetan aurki daitezke. Australian ere modu naturalean daude, gizakion eragina kontutan hartu gabe. Ozeanoetanezik habitat mota guztiak betetzen dituzte. Jendearekin txiki-txikitatik ohituz gero, oso maskota onak dira, baina bestela oso erraz beldurtzen dira, eta ez zaie gustatzen gizakiokiko kontaktua.


hiena Animali ugaztuna da. Bere tamainua 95-165 cm bitarteko luzeera dute eta animali espezie honetan emeak arrak baino handiago eta indartsuagoak dira. Arrek 45-82 kg bitarteko pisua duten bitartean emeak 50-90 kg-ko pisuetara irits daitezke. Marroi kolorekoak dira eta pikartadura ilunak ditu gorputz osoan zehar, Hienaren kolore arrean mantxa ilunak agertzen dira Afrika eta Asian bizi dira eta lau espezie ezberdin ezagutzen dira, Crocuta, Hyaenaeta Proteles generoetan. Haragijalea da Desagertzeko zorian dago


katua Animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Orokorrean 2.5-7kg pisatzen dute baina hainbat mota 11.3kg-tara heldu daiteke. Katuak marroiak, beltzak eta zuriak. izaten dira.-Bere gorputza iles estalita dago. Etxeetan ez badira bizi egiten oso gutxi irauten dute Elikadura oso sinplea da,gehienetan pienso jaten du edo bestela,etxeko soberakinak. Katuak 14-20 urte bizi egiten dute baina nagusiena,36 urtetara heldu zen. Katu batek 3’5 metroko salto bat eman ahal dute. Oso zulo txikiengatik sartu ahal dira zeren klabikularik ez daukate. Paretatik igotzeko beraien azazkalak erabiltzen dute. Munduan hainbat katu ospetsu daude: Botadun katua, Silvestre , Garfield‌ Animaliaren argazki bat.


KATUA Katuak normalean 3,6 – 4,5 kg tartean pisatzen du. Anatomiari dagokionez katuak beste felinoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, atzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Egunsenti-arrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta frekuentzia altuagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da. Ehiztari bakartiak dira Animaliaren argazki bat.


LEHOIA Bigarren felino bizidun handiena da tigrearen ondoren. Presa handiak hil ditzake eta bere koloreak beise argitik marroi horixkara doaz, gorrixka edo okre ilunetatik pasatuz. Lehoi helduen pisua gehienetan aldatzen da, arren pisua 150-250 kgen artean eta emeak, 120-182 kg. Buruaren eta gorputzaren luzera arrena, 170 zentimetrotik 250 zentimetrora eta emeak, 140 CM-tik 175 CM-ra; Arren isatsak 105 Cm neurtzen du eta emeena 90 CM-tik 100 CM-ra. Bai arrak bai emeak, isatsaren amaieran ile-mulu bat dute brotxa formarekin. Lehoi batzuengan, ileak "arantza" eta "ezproia" ezkutatzen du. Mutur ahaltsu batzuekin, baraila sendoarekin eta zortzi zentimetroko txakur-hortz Lehoiak animalia haragijaleak dira, hau da, beste animalia batzuk jaten dituzte. Harrapakinari hozka eginda ito arazi eta hil ohi dute. Gehien harrapatzen dituzten animaliak, Ăąuak, bestelako zerbido handiak, zebrak, basurdeak eta afrikar bufaloak dira. Noizbehinka, eta lehoi talde handia baldin bada, jirafak, hipopotamoak (soilik lehorrean), errinozero gazteak eta elefante kume edo gazte galduak ere ehizatzen dituzte. Lehoi arraren melena, bakarra felinoen artean, ezaugarri nabarmena da espezie honetan. Egiten du lehoiak handia


marmoka Animalia igerilariak dira Marmokak gorputz lingirdatsua eta garroak dituen lixiri-hodi bakarreko moluskuak dira. Gorputza onddo baten itxurakoa izaten dute. Txapelaren ertzean 4-8 garro dituzte. Azpiko aldean hodi bat edukitzen dute eta haren muturrean du ahoa. Gorputzaren %99 ura izaten da. Pozoitsuak dira gehienak, eta oso pozoi bizikoak batzuk. Ia denak planktona janez elikatzen dira. 1-1,8 m zabaleko diametroa izaten dute. Ozeano guztietan marmokak daude,ur hotz edo epeletan,aintzira handietan ere badaude.Marmokak ez dute beren kabuz mugitzeko ahalmen haundirik,horregatik itsas lasterrak aprobetxatzen dituzte alde batera edo bestera garraiatzeko. Marmokak elikadura heterotrofoa dute,hau da ez du bera bakarrik elikatzeko ahalmena. Lehen esan dudan bezala garroak arrapakina harrapatzeko eta ahora eramateko dituzte. Marmokak elikatzen dira arrain txikiz edo beste marmoka batzuetaz elikatzen dira.Digestioa oso azkar egiten dute ahotik kanporatzen dituelako behar ez dituen hondakinak,ez bait dauka uzkirik. Marmokarik pozoitsuena CHINOREXFLECKERI da. Marmoka hau Australiako itsasoetan aurkitzen da. Bere garroak 3 metrokoak izan daitezke eta pertsona bati 6 aldiz baino gehiago ziztatzen badu pertsona hori hil daiteke.


MARRAZO ZURIA Marrazoa arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. 12 m neurtu dezake. Bere Kolorea grisa,urdiĂąa edo zuria izan ahal da. Marrazoen ugalketa arrautzen bidez da, marrazo emakumea arrautzak jartzen ditu eta gizona esperma arrautzen gainean botatzen du , denbora pasa ondoren arrautzetatik jaio egiten dira marrazoak. Gehienetan marrazoak ur beroetan bizi egiten dute gehien bat Karibe aldetatik , ez dira itsasoren oso barrura ... Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte, askoz ugariagoa zen, eta bertoko arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten. Gaur egun, bere populazioa nabarmenki jaitsi da, eta soilik ustekabean harrapatzen da. Bere urritasuna dela eta, nahiz eta jangarria izan, ez dago bere haragiaren merkatal eskaririk. Sare sozialetan zabaldu duten bideo baten ikusi ahal denez , marrazo erraldoi bat ikuskatu dute Ondarroa parean.


PANTERA

Pantera, felinoen familiako genero bat da, oso ezagunak diren lau espezie dituena: tigrea , lehoia , jaguarra eta lehoinabarra . Lau hauek dira felidoen artean orro egiteko gai diren bakarrak. Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira. Animali txikiez elikatzen da. Animalia horien artean hegaztiak, tximinoak, sugeak, intsektuak, antilopeak, gazelak, dortokak, untxiak, basurdeak, etab. sartzen dira elikaduran. Bakarreko ehiza egiten dute. Gauez ehizatzen dute, egunez deskantsatzen egoten baitira. Batzuetan egunez ere ehiza egite dute. korrika asko egiten du.


Sugea Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Hankarik gabeko sugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik ez eta kanpo belarririk. Ezkataz estalitako gorputz luzea duen narrastia da. Sugeak motetan oso aberatsak dira: boak eta pitoien familiakoak, biborak eta protaloak, kobrak,manbak eta koralak, anakondak ‌ Oso txikitik (10 cm) edo oso handiak izan daitezke (7,6 metroko anakondak), Sugeak kolore askotakoak dira: beltza, berdea, marroia ,horiak... Antartikan ezik beste kontinente guztietan aurki daitezke sugeak. Suge guztiak haragijaleak dira Sugeak ontzat hartu dira zenbait kulturatan, baina txartzat beste zenbaitetan. Adibide bezala ekialdeko kultura kristianoetan


demonioarekin identifikatzen zuten. Beste leku batzuetan sakratuak dira. Animaliaren argazki bat.

TIBUROI ZURIA Arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Mutur zorrotz eta luzea dauka. Hortz handi eta zorrotzak dituzte. Badaude 6 metroko[2] eta 2.268 kilogramoko[3] espezimenak Grisa eta zuria kolorekoa da Gorputz ezkataduna eta isats-hegal batean amaitua daukate. Marrazo Zuria itsasoko ur epeletan bizi da. Arrainak eta okela jaten du Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan. 30 urte ere bizi daitezke


Animaliaren argazki bat.

TIGREA Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpi-espezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpi-espezierik handiena Siberiako tigrea zela pentsatu izan da gaur egunera arte, baina egungo datuek Bengalako tigrea azpiespezierik handiena izan daitekeela iradokitzen dute, biek antzeko pisua izan dezaketela aintzat hartuta. Lurraldekoak eta gehienetan bakartiak dira, eta lurralde-azalera handiak behar dituzte beren harrapakin-eskakizunak betetzeko.


Antzinako mitologian eta folklorean leku nabarmena bete du, eta oraindik ere film eta literatura modernoan askotan aipatzen da. Animaliaren argazki bat.

Tigre Tigrea Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpi-espezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Oso moldakorrak izanik, tigreak ingurune askotan bizi daitezke, Siberiako taigan belardi zabaletan zein mangladi tropikaletan. Lurraldekoak eta gehienetan bakartiak dira, eta lurralde-azalera handiak behar dituzte beren harrapakin-eskakizuna


TXAKURRA Ugaztun haragijale bat da. Txakurrak otsoetatik etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez Txakurrek bariazio handia izan dute. Batzuk txiki-txikiak dira (adibidez, Chihuahua) eta beste batzuk handi-handiak (Argentinar dogoa). Hainbat koloretako txakurrak daude, eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak... Bere gorputza ilez estalita daukana Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki artzaintza lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Defentsarako eta zelatari moduan ere


erabiltzen dira Itsuak eta beste gaingabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira. Polizia lanetan ere erabili da. Etxean ala kalean bizi daiteke Orojalea da.

txoria Hegaztiak animalia hankabiko, odol beroko, ornodun eta obiparoak dira. Batzuk migratzaileak dira. Batzuetan, taldeka ibiltzen dira, hegaztisaldoetan. Hegazti txikiei txoriak deritze eta hegaztiak aztertzen dituen zientziari Ornitologia esaten zaio. Hegaztiek gorputza lumaz estalia izatea dute ezaugarri nagusia. Erraz hegan egin ahal izateko hezurdura arina dute, hezur asko hutsak izaten dituzte, eta lepoan, bularraldean eta sabelean hutsuneak dituzte. Hutsune horiek biriken luzapenak dira, haizez beteak daude, eta hegaldian arnasa hartzeko erabiltzen dituzte; bularraldean, gainera, gihar indartsuak dituzte hegoak mugiarazteko


Hegazti talde batzuek hegan egiteko ahalmena galdua dute, eta lasterkari bilakatu dira (ostrukak) eta beste batzuk igerilari (pinguinoak). Hegaztiek, ugaztunen antzera, odol beroa dute eta zirkulazio bikoitza. Oso ikusmen ona dute. Obiparoak dira, alegia, arrautzak erruten dituzte.

Zaldia. Zaldia (arra) eta behorra (emea) ugaztun ungulatua da (oinetan apoak dituen ugaztunak dira) 380 – 1.000 kg pisatzen al ditu eta 1,4 – 1,8 m altuera izan dezake. Zaldiak kolore asko daukate adibidez: zuria, grisa,beltza,marroia eta askoz ere gehiago.


Gorputza ilez estalita dauka. Gorputz adarrak: luzera ertainekoak eta proportziozkoak. Meheak baina indartsuak; hezurdura bikaina. Zaldiak baserrietan edo mendian bizi dira, edo ere zalditegitan eta dendan. Zaldiak belarjaleak dira jaten dutena da: belar sikua,belarra,lastoa eta ogia nahi badute. Zaldiaren bezatzearen inguruko lehenengo aztarnak Asia zentraletik etorri dira eta K. a. 4000. urtetik datoz. Hala ere urteetan zehar zaldi basatiak (Equus ferus) edo tarpanak egon izan dira zaldi bezatuekin batera bizitzen, beste etxe-abere batzuekin hain maiz gertatzen ez den zerbait delarik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.