


Ongi etorri Sasoian aldizkarira.
Zenbaki hau hasteko, azpimarratu nahi nuke 50 urte bete direla Lauro Ikastola proiektua Loiun kokatu zenetik, Bilbotik ekarrita, eta 1957an hasitako ekimen baten emaitza izanik. Dakizuenez, hasieratik erronka handiei aurre egin behar izan zien familia talde batekin hasi zen gure historia, eta, hala ere, 1966an euskarazko irakaskuntza ematen zuen lehen ikastetxe legeztatua sortzea lortu zuen, Resurrección Mª de Azkue ikastola, alegia. Lauro Ikastola hasieratik nabarmendu zen gizarte-ekimeneko proiektua izateagatik, eta 1970ean Familien Kooperatiba gisa eratu zen.
Lehen familia-talde horiek erronka handiei egin behar izan zieten aurre. Gaur egun gureak lirateke: hezkuntza-lege berria, jaiotza-tasaren beherakadaren eragina, digitalizazioaren kudeaketa, Ikastolako hirigintza-azpiegiturako obrak gauzatzea, etab. Halaber, Hezkuntza Proiektu berritzaile eta integratzaile bat definitzen jarraitu nahi dugu, etorkizuneko ikuspegia eta aukera-berdintasuna eskaintzen duten ekimenak biltzen dituena. Eta euskaraz. Bizi dugun globalizazioaren testuinguruan, gure nortasuna eta hizkuntza plazaratu behar ditugu, inoiz baino gehiago, eta hurrengo belaunaldiei horren garrantzia transmititzen ahalegindu beharko dugu.
Erronka guzti hauei aurre egiteko ezinbestekoa da gurasoen konfiantza osoa duten talde profesionalen eta eskolakomunitatearen lana. Izan ere, ibilbide luzea egin dute, eta Bilbo Handiaren inguruan erreferentziazko proiektu bat gidatu eta gauzatzen.
Zenbaki honetan, halaber, Proiektuan bazkideek zuzenean parte hartu izanaren adibideak aurki ditzakegu, titulartasun kooperatiboko Ikastolan behar den konpromisoaren isla. Ikastola horretan, denok gara gure seme-alaben prestakuntzaren eta garapenaren erantzule: ibilbide akademikoari eta profesionalari buruzko hitzaldiak, enpresek Lauro@n praktiketan parte hartzea, “Ikas-komunitatea” aurkezpenak, musika-kontzertuak, “Gure Jakintza” funtsaren bidez proiektu berritzaileei laguntzeko aparteko ekarpen ekonomikoa.
Kontseilu Errektorean, kooperatiba osatzen dugun bazkide guztien ordezkari garen aldetik, lanean jarraituko dugu Lauro Ikastolaren Hezkuntza Integraleko Proiektuak punta-puntakoa izaten jarrai dezan eta beti lan ona eta konpromisoa izan dituen gizartearen isla izan dadin. Harro gaude gure semealabak pertsona askeak, arduratsuak, trebeak, toleranteak eta solidarioak direlako. Eta batez ere, euskaldunak.
Dabilen harriari, goroldiorik ez.
Xabier Manterola Lejarza Lauro Ikastola Kooperatibaren Presidentea
Sasoian aldizkariaren ale berri honetan, gure Hezkuntza Proiektu Integralaren plan eta ekintza nabarmenak biltzen saiatzen gara, jakinda ere proiektu berritzaile eta aitzindari honen erakusgarri baino ez direla, eta gure ingurunean eta gizartean interes handia biltzen jarraitzen duela, jaiotza-tasak etengabe behera egin duen arren, matrikula-datu iraunkor batzuetan islatuta.
Hezkuntza Lege berriak planteatu zigun erronka garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere, matrikulan gizartekohesioa eta ekitatea bermatuko duten neurriak aplikatzen hastea izan zen. Aplikazioko lehen bi urteetan Ikastolaren interesen eta legea gauzatzearen artean oreka egokia lortu dugula uste dugu.
Atal honetan aipatzen dizkizuegun proiektu zehatzei dagokienez, batzuk sendotu egin dira, hala nola “KUKULUMENDI –Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi-zikloa (10 or.) hizlari berriekin, hala nola Guillermo Dorronsoro eta Xabier Madariaga; Bigarren Hezkuntzako Orientazio Akademiko eta Profesionaleko Planeko laguntza-jarduerekin “Laur@Lan” programarekin jarraitu izana; gurasoek eta ikasle ohiek beren esperientzia akademiko eta profesionalei buruz emandako hitzaldiekin; DBHko 4. mailarako txoko-jarduera berriekin (12 or.), Batxilergoko ikasleen eskutik, irakasgaiak aukeratzeari begira, etab. Orientazio eta hezkuntza emozionalera bideratutako ahaleginari eta baliabideei esker, ikasle bakoitzaren beharrei hobeto erantzun ahal izan zitzaien, eta, horri esker, ikasturte honetan promozio osoak amaitu zen Batxilergoko etapa.
Berrikusi eta eguneratu egin genuen “Lauro Ikastolako digitalizazio plana: osasungarri-arautua eta etiko-arduratsua” hezkuntza eremuan, inguruan sortzen duen interes gero eta handiagoarekin bat etorriz.
Zerbitzuei dagokienez, energia berriztagarrietan egindako inbertsioa nabarmendu behar dugu, gure instalazioak aldatzen ari baitira eta gure eraikin guztiak jasangarri bihurtzen, betiere ingurunearekin bat eginez.
2023ko irailean 50 urte bete ziren Lauro Ikastola Proiektua lehen eraikinean kokatu zenetik, egun Lehen Hezkuntzakoa dena, Bilbotik etorrita hain zuzen. Eskerrak eman nahi dizkiegu eskola-komunitate osoari, gurasoei, ikasleei eta Ikastolako langileei, ibilbide luze honetan izandako konfiantzagatik eta lankidetzagatik. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira.
Idoia Iruretagoiena Valle Directora-Gerente
Bazkideen 218ko quorum-arekin, bertaratutako 103 bazkide eta ordezkatutako 115, Batzar Nagusiak
Urteko Kontuak eta 2025-2026rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen, eta datozen hiru urterako auditoretza elkartea izendatu zuen.
Halaber, Kontseilu Errektoreko kide berriak hautatu zituen: kide titularrak, María Rodriguez Uranga,Alex Belaustegui Foronda, Aitzol Llona Aurrecoechea, Enara Venturini Alvarez, Begoña Mardaras Gaztelurrutia, Xabier Manterola Lejarza eta Izaskun Aguirre Collado; eta ordezko kideak, Olatz Ibarretxe Larisgoitia eta Andoni Esturo Errazti.
Berriztatze honen ostean, eta euren lehen batzarrean, honako karguak izendatu ziren:
Presidentea: Xabier Manterola. Diruzaina: Aitzol Llona. Presidente ordea: Alaitz Landaluze. Idazkaria: Enara Venturini.
Irailaren 18an, Hezkuntza Saileko arduradunak izan genituen Ikastolan gure Hezkuntza Proiektu Integraleko lerro nagusiak ezagutzeko.
Kontseilu Errektoreko Presidenteak, Xabier Manterolak, eta hiru Kontseilukidek harrera egin zieten Jokin Bildarratz Sorron sailburuari, Begoña Pedrosa Lobato sailburuordeari eta Xabier Aizpurua Telleria Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari.
Zuzendari Gerenteak eginiko aurkezpen orokor baten ostean, proiektu esanguratsu batzuk sakonago ezagutzeko aukera izan zuten haien arduradunen eskutik, hala nola, Euskara Plana, 2030 Agenda eta Orientabidea. Eraikinetara ere bisitaldi laburrak egin zituzten modu informalean bestelako proiektuak eta eguneroko jarduerak ikusiz.
Urte guztian zehar hartzen ditugu seme-alabak Lauron eskolatzeko interesa dituzten familien datuak, edozein mailakoak izanda ere.
Hiru urteko hasierako mailaren kasuan, ate irekiak antolatzen ditugu eskolaketa baino bi urte lehenago. DBH eta Batxilerrerako mailetan, bakarkako bisitak antolatzen ditugu arduradunekin matrikula epe aurretik. Bigarren Hezkuntzako etapa hauetan plazak izaten ohi ditugu.
Matrikula berrietarako kontaktua ondokoa da, Idazkaritza Nagusian: 944538007, 212 luzapena.
guzkilore” proiektua seme-alabak eskolatuko dituzten familien eta Ikastolaren arteko harremana hasi eta sendotzeko sortu zen, aldi berean, haurrek familiaren eta ikastolaren arteko harremana barneratzen joateko, eskolatu aurreko ikasturtean burutzen diren topaketetan.
Gurasoak instalazioen bisitetara eta Lauro Ikastolaren proiektuaren aurkezpenera joan eta lehen fase batean Kooperatibarekiko konpromisoa formalizatu ondoren, lau gaien inguruan ospatutako jardunaldietan parte hartzeko aukera dute: Ikastola ezagutzen Gabonak, Inauteriak eta udaberria.
“Gure jakintza” Funtsa: bazkideen partehartzea
proiektu pedagogiko berritzaileen f inantziazioan
Kontseilu Errektoreak “Gure Jakintza” Funtsa jarri zuen abian 17/18 jardueran, izaera berritzaileko proiektu pedagogiko berrien finantziazioiturriak hedatzeko edo gaur egun existitu eta baliabide nahikorik ez dutenak indartzeko, baja diren bazkideei euren giza-kapitala Kooperatiban uzteko aukera emanez.
Azken ikasturteetan diru-ekarpen honetaz profitatu izan diren proiektu batzuk dira KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz (ikus 10-11 or.), “Eguzkilore” egokitzapen proiektua, bidaiak Zientzia Azoketara (Milan, Cambre, Bartzelona), etab. Kontseilu Errektoreak argitalpen hau baliatu nahi du dagoeneko ekimen honetan parte hartu izan duten bazkideei eskerrak emateko, gure hezkuntza proiektuaren etengabeko hobekuntzan parte hartu izanagatik; bai eta ondorengo belaunaldiak parte hartzera animatu ere.
Eskerrik asko!
Lanik nabarmenenak dira:
● DBHko eraikinean, mintegiak egokitu; Lehen Hezkuntzako eraikinean, Laborategi espazio berria egokitu.
● Etapa guztietan gasolio-galdarak eta deposituak kendu eta teilatu guztietan plaka fotovoltaikoak instalatu kontsumo elektrikoa gutxitzeko.
● Aparkaleku berria Batxiler eraikinaren goialdean: Lauroko Kanpusaren Plan Estrategikoaren atal bat burutuz, denon segurtasuna bermatze aldera eta inguruko erabiltze guztien onerako, Lehen Hezkuntza eta Batxiler eraikinetako inguruak autoz libre utzi dira aparkaleku berri hau baliatuz. Lan hauek probestu dira Batxiler eraikinaren ingurua atontzeko ikasleentzat aisialdirako espazio berriak sortuz.
● Behekosoloa: eraikin ondoko aparkaleku berria; eta ikustokiko egurrezko baranda kendu eta kristalezko hezia jarri ikuspena hobetzeko.
Batxilerreko azken etapa ibilbide luze baten erakuslea da eta gure ikasleek euren emaitzarik onenak lortzen dituztela ziurtatu nahi dugu. Azken urteotan Orientabide Akademiko eta Profesionala bereziki zaindu izan ditugu, bai eduki zein baliabide pertsonaletan, heziketa emozionalean ere arreta berezia jarriz, gure neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Ikasleen %86 aurkeztu zen USE frogako ekaineko ohiko deialdira, berriz ere gure azken hogeita bost urteko ibilbidearen %85eko batezbestekoaren gainetik. USEko ekaineko deialdian, derrigorrezko atalaren bataz besteko nota 7,52 izan zen, EAEko 7ren gainetik (ikus grafikoan hirurtekoen ibilbidearen alderaketa). Ez-ohiko deialdira, gainontzeko ikasle guztiak aurkeztu eta froga gainditu zuten; beraz, promozioaren %100ek etapa amaitu eta USE froga gainditu zuen
Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7,77koa izan zen, 7aren gainetik mantendu delarik azken hogei urtetan.
Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu zituzten Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak eta tutoreek. Ohorezko Matrikulak izan ziren: Paule Fano Ayo, Naroa Unzilla Higero, María Acasuso Zorrilla, Laura Castellanos Iruretagoyena, Gaizka Bermejo Puertas, Ane Galarza Bilbao eta Adirane Serna Gago. Bikaintasun Agiria lortu zutenak, hau da, 8,75tik gorako batez-bestekoa: Matxalen Aspuru Iñarritu, Onintze Vales de la Hoz, Juana Palacios Barrenengoa, Maialen Vitoria Orozco, Ilazki Del Pozo Martin, Amaia Goiriena Zugaza, June Toja Ledesma, Estibaliz Elejalde Arrieta, Uxue Elorriaga Menendez, Zelai Toledo Urrutikoetxea, Naia Landabaso Mielgo, Kiara Astiz Diez, Ainara Del Olmo Pérez, Xabier Etxebarria Abrisketa, Ane Prieto Busnadiego, Leire Isasi Landaluce, Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo, Ander De la Fuente Tejedor, Itsaso Mendia Ros, Kristina Soto Otxandiano, Leire Gómez Tosantos, Eneritz Basaras Lekube, Amaia Aizpuru Tejedor, Jone Loidi Cuenca, Maider Ruiz Azkue, Bingen Unzueta Carreras, Eneko Villaverde Argatxa eta Maialen Urquiola Galán.
Zorionak denoi egindako lanagatik!
Urte luzez Hazparneko “Ursuia” ikastetxearekin elkartrukea egin ondoren, bere helburu nagusia kultur trukea eta euskararen transmisioa sustatzea izanik, DBHko 1. mailako proiektu honek beste jauzi bat eman zuen, etapa ezberdinetan, eta azken emaitza “Herri-pastorala” baten antzezpena izan zelarik
Gure ikasleen eta “Ursuia”koen arteko lehen topaketa urrian egin zen, Hondarribian, elkar ezagutu eta elkarlanean has zitezen. Hazparneko trukea martxoan egin zen, guraso, ikasle eta irakasleen partaidetzarekin, Behe Nafarroran eta Zuberoan.
Etxepare eta maskarada oinarri harturik, Lauro eta Hazparneko ikasleek “Elkano” pastorala prestatu eta antzeztu zuten martxoaren 11tik 13ra, Maika Etxekopar zuberotarraren laguntzarekin. Trukea amaitzeko, martxoaren 14an eta 15ean Bilbo eta Ikastola bisitatu zituzten.
Ikasle guztiek parte hartu ahal izan zuten Korrikaren inguruko proposamenetan. Nagusiak jarraitzen du izaten Bilboko Kilometroan parte hartzea. Aurten 1.878 zenbakia izan da, Deustuko Done Petri plazaren parean. Familia eta ikasle ugari bertaratu ziren lekukoaren garraiolariak babestera. Oraingo honetan Rosa Elordui izan zen, 40 urtez Ikastolako erizaina, eta Manu Cobo eta Jon LLamosas, mantentze-lanetako langileak, normalean fokutik kanpo geratzen diren Ikastolako irakasle ez diren langileen ordezkari gisa.
Ikasle eta langile guztiak biltzen dituen ekitaldia, “Lauroko Korrika Txikia”, Ikastolan bertan egin zen, eraikin guztiak zeharkatuz eta patio nagusian amaituz, non etapa guztietako ikasleak bildu ziren azken mezua entzuteko.
Bestalde, 5. eta 6. mailako ikasleek Larrondoko (Loiu) KORRIKA ofizialean eta Udalak inguruko ikastetxeekin antolatutako “Loiuko Korrika Txikian” parte hartu zuten
“E
uskara - Ikaskomunitatea” proiektuan parte hartzen dute Ikastolako guraso, kolaboratzaile eta pertsonalak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan. Hitzaldi hauen bidez, euskararen inguruko sentsibilizazioa eta motibazioa eragin nahi dugu, hizlariek gai ezberdinak jorratzen baitituzte, euren profesio edota afizioen inguruan, ikasleentzako euskaraz mintzatzen direnen eredu bihurtuz.
Eskerrik asko boluntario guztiei! Asko gozatzen eta preziatzen dugu zuen kolaborazioa!
KOLABORATZAILEA
“Aitamari”ko kolabortzaileek
Jon Ander Agirrebengoa
Itsas Salbamendu Humanitarioa
Energia berriztagarriak
Ortzi Ardeo Piloto komertziala
Mikel Bilbao y Marisa Urkiola
Arkaitz Carracedo
Anton Gandarias
Sukaldearen kudeaketa
Minbizi-ikerlaria
Kontzentrazio-ezparruak
Isusko Mendizabal eta Floren Elgezabal Suhiltzaileak
Raul Onaindia
Johana Ruiz-Olabuenaga
Ziortza Sulibarria
Amaia Zabala
Gernikako bonbardaketa
Esnekiak eta prozedurak
Banketxe baten funtzionamendua
Ikerlaria
Euskararen Astea Haur Hezkuntzan
Duela sei ikasturte hasitako “KUKULUMENDI - Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi zikloak bost hitzaldi izan zituen Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
KUKULUMENDI hitzaldien helburua, Ikastolaren “Gure jakintza, gure askatasuna” leloari jarraituz, ikasleek irizpide propioa garatzea eta erabakiak askatasunez hartzeko gai izatea da. Horretarako, transmisio-zubiak eraiki nahi ditugu, balio erantsia emango dieten gure inguruko ereduzko pertsonekin topaketak eta hitzaldiak eginez, zeinak prestakuntza osoan jasotzen dituzten askotariko informazio-hitzaldien osagarri izango diren.
Ziur gaude gonbidatutako pertsona ospetsuek, askotan Ikastolarekin lotura estua dutenek (ikasle ohiak, gurasoak, bazkideak, etab.), arrasto sakona utzi dutela Batxilergoko ikasleengan: zientzia, ezagutza eta pentsamendu kritikoa; ekimena eta lidergoa; sormena; euskal kontzertu ekonomikoa; gatazka belikoak, eta beste.
Azaroan, Juan IgnacIo Perez IglesIas zientzialari, dibulgatzaile eta idazlearekin hasi zen zikloa, eta beste behin “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behin-behinekotasunari buruzkoa)” hitzaldia eman zuen Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat.
Abenduan, Xabier Madariaga Idirin kazetariak, ikasle ohiak eta gaur egun Lauro Ikastolan aita denak, “Kazetaritza gerra-gatazketan” gaiari buruz hitz egin zigun, batez ere Gazako egungo gatazka hurbilduz eta inguruan duen esperientzia luzea aprobetxatuz.
Guillermo Dorronsoro k Pedro Luis Uriarteren lekukoa hartu zuen, Laurorekin sei aldiz kolaboratu baitzuen, “Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa” gaiaren inguruan, Batxilergoko 2. mailarako. Itun ekonomiko horren historia eta ibilbide laburra azaldu zituen, eskubide eta abantaila bihurtzen duten inguruabarrak, eta zergatik defendatu eta babestu behar dugun
Jon Uriarte eta Eneko Knörr , Ikastolako ikasle ohia eta aita, hurrenez hurren, Batxilergoko 1. mailako ikasleekin elkartu ziren berriro, dagoeneko bost ikasturtez hurbildu baitzaizkigu “Ekintzailetza” ri buruz hitz egiteko, ekintzaile gisa izandako esperientzien berri emanez.
Otsailean, Nerea Ibarzabal Salegi izan genuen gurekin, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna birritan izandakoa eta azken Euskal Herriko Txapelketan finalista, Batxilergoko 1. mailako ikasleekin, bertsolaritzari eta sormenari buruz hitz egiten, eta bere lan onaz gozatzeko aukera ere izan genuen.
Ikasturteko azken ebaluazioak amaituta, ikasgai guztiak gainditu dituzten DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek ikasturte berezietan parte hartzen dute ikasturteko azken eskola-egunetan, oraindik ere Ikastolara joaten baitira.
Ikastolak antolaketa- eta ekonomia-ahalegina egiten du, bai ikasgai guztiak gainditu ez dituzten eta errepaso-saioak behar dituzten ikasleei, eta bai gainontzekoei ere arreta egokia emateko, prestakuntza arautuaren osagarri diren jarduera horiekin beren porfolioa osatzen jardun daitezen.
Errutinatik ateratzeko aukera dute, interesatu ahal zaizkien eta curriculuma hobetzen lagunduko dieten ekintza batzuk eginez, metodologia parte-hartzaile eta ludiko baten bidez, unibertsitatean edo lan-munduan sartzean meritu gisa kontatuko duten gaitasun bereziak landuz.
2024ko ekainean, ikastaro eta jarduera hauek egin ziren:
– Lehen Laguntzak eta desfibrilazio semiautomatikoa, Gurutze Gorriaren eskutik.
– Magisteritza praktikak Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntzako geletan.
– Laguntza jarduerak “Gurena” Nagusien etxean.
– Diseinu eta sormen tailerra, Kunsthal Goi Mailako Diseinu Institutuaren eskutik.
– Programazioa ikastaroa DigiPen Unibertsitatearekin.
DBHn garatutako Orientabide Akademikoko Planaren barruan, Unibertsitateen ohiko aurkezpen-saioekin jarraitu zen (EHU, Mondragon), eta Batxilergoko ikasleek burutu zuten jarduera berri bat gehitu zen, arrakasta handikoa.
Batxilergoan emandako tailerrak izan ziren, eta etapa horretako ikasleek azken etapako matrikulari begira hautazko irakasgaiak aurkeztu zizkieten DBHko 4. mailako ikaskideei. Tailer horiek berak egin ziren gurasoei Batxilergoa aurkezteko egunetan, beren semealabak aukeraketan orientatzeko aukera izan zezaten.
Sei urteko ibilbidearen ondoren, gurasoek Batxilergoko ikasleei emandako hitzaldien programa Orientabide Planeko jarduerarik arrakastatsuenetako bat da, eta ikasleek interes handia erakusten dute parte hartzen duten bazkideen esperientzia profesionalarekiko.
Siguen también con gran intSaioek ere interes handiz jarraitzen dute, beren erreferente hurbilenekin, ikasle ohiekin. Unibertsitatean dauden ikaskideak ikastolara joaten dira edo bideokonferentziaz konektatzen dira ondorengo ikasketetan izandako bizipenak eta aldaketa-egoerak kontatzeko.
Ekaineko azken egun lektiboetan, Batxiler 1. mailako ikasleek “Laur@Lan” progra mako praktikak burutzen dituzte, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltze ko ekimena, alegia, Jarduera hauek burutzeko, Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko eta ikasleek borondatez ematen dute izena. 23/24 ikasturtean, enpresa hauen lankidetza eskertu behar dugu, horiei esker ikasleek informazio zuzena baitute etorkizunerako erabakiak hartzeko:
• Auren auditoreak
• Bilboko Portuko Agintaritza
• BFA Gizarte Ekintza Saila
• Biofisika Bizkaia Fundazioa
• Bizkaiko Psikologia Elkargoa
• CEIP Goikolanda HLHI
• CGB Fertility Unit
• Dot Coop
• EBI tailer elektrikoak
• Flow - the retail partner
• Ingemat
• IMQ
Zientzia eta Teknologia modalitateko ikasleek FVEM-Federación Vizcaína del Ente de Metal-ek antolatzen duen Industria Erronkaren 5.edizioan pate hartu zuten. Programa honen helburua da gazteak Bizkaiko Industriara hurbiltzea, arlo honetan egiten den lana ikusteko eta ezagutzeko, Euskal Herri mailan sektore honek daukan garrantziaz jabetzeko.
Jardueren amaiera burutzeko, ikasleek bi enpresa bisitatu zituzten, HAIZEA BILBAO Zierbenan eta INDEFUNSA Elorrion; eta ostean, BEC-era hurbildu ziren, orotara beste 900 bat ikasleekin, bertan ospatu zen itxiera-ekitaldian parte hartzeko.
Innobasquek antolatutako STEAM SARE jardueren artean, Teknologia eta Ingeniaritzako ikasleek Elgoibarko IMH Kanpusera bisitatu zuten.
Bertan, erdi eta goi mailako ziklo eta Ingeniaritzako instalazioak ikusteaz gain, erronka bat proposatu zieten ikasleei: mugikorrerako euskarri bat diseinatzea. Diseinua eskuz eta ordenagailuz egin ostean bertako kanpusean eraikitze prozesu desberdinak MH (makina erreminta) bidez fabrikatzeko teknikak ikusi dituzte, 3D inpresioa (polimeriko zein metalezkoa), robotika zein mekatronikako arloak ere.
Osasun-mentala hizpide, Batxillereko psikologia ikasgaian
Ikasleen formakuntzaren osagarri, Psikologia ikasgaia ematen duten Batxiler 2. mailako ikasleek hitzaldia izan zuten Idoia Larrañaga psikiatraren eskutik: nola egiten du lan psikiatra batek, psikofarmakoen inguruko zalantzak, nola edota zergatik garatzen dira nahaste psikologikoak, etab.
“Justiziako hezkuntza”
Daniel Calderon magistratuaren hitzaldia Batxilergoko 1. mailako zuzenbideko ikasgaiko ikasleentzat, ikasleak lan horren oinarrizko edukietara hurbiltzeko.
Leire Escajedo San Epifanio izan genuen Ikastolan Bioetikaz hitz egiten Batxiler 2. mailako Biologia ikasgaian, Leire Escajedo izan genuen, Ikastolako ama, EHUUPVko bioetika irakaslea: “Edizio genetikoaren alde etikoa” hitzaldiarekin, Europan lege honen ingurukoak zein egoeran dauden azaldu zuen, bere lan-taldearen une honetako proiektua zein den azaldu, bai eta ariketa praktiko batzuk egin ere.
“Pobrezia eta Garapen Jasangarria” hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat
Ikastolako ama den Alejandra Campero Peredok hitzaldia eman zuen Batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleentzako. Alejandra Munduko Bankuaren aholkularia da, eta urteetako ibilbidea du garapen eta pobreziaren arloan lan egiten, garapen bidean dauden herrialde desberdinetan proiektuak burutuz.
Marketing-aren inguruko hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat
Batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleek hitzaldia eta jarduera praktikoa izan zuten
Bilboko Merkataritza Ganberaren eskutik. Ikasleek, marketina hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten, marka zurien merkataritza estrategien inguruan, hain zuzen. Honela bada, marka zurien bilakaera historikoa, berau erabiltzearen arrazoiak eta enpresek beste marken aldean jarraitzen dituzten estrategiak landu zituzten.
“Osasun-sektoreari
aplikatutako matematika”, Onintze Zaballa
Onintze Zaballa ikertzaileak Biosanitarioaren adarreko Batxilergoko 1. mailako ikasleei eta Matematika ikasteko asmoa duten ikasleei azaldu zien nola aplikatzen diren horiek osasun-sektorean.
Programa “Idazleak Ikastetxeetan”
Iñigo Martinez Peña idazlea, Ikastolako irakaslea ere badena, Ikastolan izan dugu Batxiler 2. mailako ikasleekin, Idazle Elkartearen eskutik. Bere azken bi liburuez aritu izan zen eta ikasleen galdera mamitsuak erantzun zituen.
Urrian, “KiVa eguna” ospatzen dugu Lehen Hezkuntzan elkarbizitzarekin dugun konpromisoarekin jarraitzeko. Mailaka batzen dira ikasle guztiak aldarria irakurri eta elkarbizitza positiboaren aldeko konpromisoa berriztatuz.
Lauro KiVa ikastetxe bat da 2017 urtetik, hau da, eskola-jazarpenaren (bullying) aurkako programa da aplikatzen dugu, 2012-2013tik Ikastolak diseinatuta zuen Elkarbizitza Plan Orokorra osotuz.
Ikasleek KiVa ikasgaiak dituzte maila jakin batzuetan eta saio hauen barne daude eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak, esate baterako. Programa hau garatzeko lan-talde berezi bat sortzen da, KiVa taldea, gutxienez hiru irakaslek edo eskolako beste langilek osatzen dutena, tutoreekin batera, jazarpen-kasuez arduratzen den taldea da.
• Errespetua pertsona guztiekin sortzen dugun harremanen oinarria izan behar da.
• Lagun minekin errespetua adieraztea erraza da, baina beste gelakide batzuekin ez hainbeste.
• Geure buruari errespetuaren termometroa jarriko bagenio, zer markatuko luke desberdinarekiko errespetuan? Mantentzen dugu errespetua desberdinak direnekin ere? Onartzen ditugu diren modukoak? Lagun berri bat egiten dugunean, errespetuz eraikitzen dugu elkarrekiko harremana?
• Nola nahi ditugu gure inguruko harremanak? Osasuntsuak eta errespetuan eraikitakoak, ezta?
• Orduan badakizue nola eraiki behar den errespetuzko harremana, ezta? Maitasunez, enpatiaz, hitz politekin, elkarrekin barre egiten eta elkar onartzen eta laguntzen.
• Has zaitezte etorkizunean izango zareten helduen errespetuaren termometro sendoa osatzen!
Batxilergoko 1. mailako ikasleek beste ikasturte batez parte hartu zuten Gogora Memoriarako Institutuan antolatzen duen Adi-Adian moduluan. Aldez aurreko sentsibilizazio saioetan parte hartuz, giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruz eztabaidatu eta ikasten dute; eta ostean, lehen eskutik entzuten dituzte indarkeria ezberdinak jasan dituzten biktimen testigantzak. Oraingoan, Nerea Barrios eta Abel Uceda bertaratu zitzaizkigun
Lehen Hezkuntzan hitzaldi-ziklo bat burutzen dugu, “Ikas-komunitatea”ren esparruan (ikus 9. orrialdea), non protagonistak emakume kirolariak diren, berdintasunaren eta hezkidetzaren gaia lantzeko helburuarekin eta euren presentzia kirolean ikusarazteko.
Ikastolara gure inguruko kirolariak bertaratzen dira, gehienak ikasle ohiak eta irakasleak, gure ikasleentzat erreferenteak bihurtuz. Maila goreneko kirola egiten duten emakumeak dira edo euren zaletasunen eta aisialdian egiten dutenak.
Eskerrik asko zuen esperientzia partekatzeagatik eta emakumeen kirola ikusarazten laguntzeagatik:
● Iraia Iturregi, exjugadora del Athletic y entrenadora.
● Maider Briongos, Benedikta Squash Club, Euskadiko txapelduna kirol honetan.
● María De la Fuente, triatleta.
● Iraia García, atleta, medallista en varias disciplinas.
● Olatz Beitia: emakume nekazariak ikusaraziz.
● Ziortza Villa, campeona del Europa de ultracycling.
● Maite Mugira, exjugadora de baloncesto del Gernika..
Ikasturte honetan, hamalau dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Asier Agirre Arce, Jon Belaustegui Barriocanal, Unai Belaustegui Casorran, Katalin Eguren Pereira, Jon Elorriaga Sobrado, Pablo Etxeberria Sesar, June Ezpeleta Larrazabal, Unai Gerenabarrena Salicio, Olivia Ibarra Gomez, Beñat Oskila Arrieta, Marina Quijano Iruretagoyena, Leire Ramirez Ruiz-Longarte, Xabier Uriarte Ansorena eta Amaia Zubizarreta Aguiló.
Zorionak egindako lanagatik!
Ikasle talde berri honekin, 68 izango dira guztira Lauron Estatu Batuetako High School Titulua lortu dutenak.
Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen, ikasleak etxean era autonomoz burutzen duena, Gorka Lozano irakaslearen koordinazioz. Izen-ematea Eskolaz kanpoko jardueren bitartez egiten da eta Academica International Studies-en eskutik.
Batxiler 1. mailako sei ikasle izan ziren European Youth Parliament-eko (EYP) tokian-tokiko saioetan, Bilbon, 2024ko otsailean, Gorka Lozano irakasleak lagundurik:
• Alaitz Alonso Usabiaga
• Izaro Del Olmo Basagoiti
• Beñat Knörr Mardaras
• Uxue Ruiz Maroto
• Irune Salcedo Roque
• Markel Torrell Estébanez
Jorratu behar izan dituzten gaiak, beste ikastetxeetako kideekin, eta ingelesez, ondokoak izan ziren: polinizatzaile naturalen galera eta ondorioak, zuriketa berdea (Greenwashing), digitalizazioaren hobekuntza Europar Batasuneko erakundeetako lehiakortasuna mantentzeko, emakumeentzako higiene produktuen gainezko zergak, hiri jasangarriak diseinatzeko eta eraldaketa sustatzeko planak, etab.
Sei ikasle hauen artean, hiru izan ziren aukeratuak estatu mailako fasean parte hartzeko: Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrell. Gai-zerrenda berri batekin, taldeak aukera izan zuen berriz ere hainbeste ikastetxerekin batera esperientzia paregabe honetan parte hartzeko eta, emaitzei dagokienez, Alaitz Alonsok aipamen berezia lortu zuen.
Zorionak denoi egindako lanagatik!
European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan beste gazte batzuk ezagutuz, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.
DBH 3 edo 4. mailako lehen hiruhilekoa atzerrian egiteko aukera bideratzen dugu Ikastolatik, Kanadan “Read Leaf” erakundearen bitartez; eta Irlandan, EMYrekin. 23/24 ikasturtean hamahiru ikaslek egin zuten Kanadako egonaldia; eta bederatzik, Irlandakoa.
Ikastolak ezaugarri bereziak hitzartzen ditu aipatutako erakundeekin eta ikasleak atzerrian dauden bitartean, pertsona arduradun bat dago Ikastolan, Gorka Lozano irakaslea, ikasleen jarraipenerako edota familia laguntzeko behar izatekotan.
Egonaldiak iraun bitartean eta itzulerarako ere, prozedurak arindu eta egokitzapena errazteko, webgune berezi bat dute ikasleek, Ikastolan lantzen ditugun proiektuak, edukiak eta informazio interesgarria eskura izateko: aholku orokorrak, dokumentazio akademikoa, matrikularako jarraibideak, klase partikularren eskaera, etab.
Haur Hezkuntzan erabiltzen dugun proiektukako metodologiaren ezaugarri nagusia ikaslearen garapen integrala, hezkuntza emozionala eta giro inklusiboa sustatzea da Ikastolan definitutako “Amalur” proiektu propio eta bereizia haurrak txokoen, sormen-espazioen, garapen motor egokiaren eta jarduera artistikoetan parte hartzearen bidez ikastera motibatzen duten baldintzak sortzen dituen metodologian oinarritzen da.
Irakasteko, hunkitu egin behar da, eta gai desberdinetako proiektuak ingurune ezin hobea dira ikasleek konfiantza eta esperimentatzeko gogoa senti dezaten. 23-24 ikasturteko adibide batzuk honako hauek izan ziren: Historiaurrea, Ura, Hiriak.
Kontzertu paregabea Haur
Hezkuntza eta LH lehen zikloan
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasle guztiek Lauro Ikastolako guraso eta ikasle-ohiak diren BOSeko partaideek eskainitako kontzertu aparta izan zuten aurten ere, errepertorio klasikoko pieza oso ezagun eta entretenigarriekin, baina baita egungo beste batzuekin eta Haur Hezkuntzako “Amalur” proiektuko abestien bertsio sinfonikoekin ere.
Mila, mila esker Amaia Lizaso, Gabriel León, Saioa Lizaso eta Nora Bolinaga musikariei! Plazera eta pribilegioa izan da!
Lehen Hezkuntzako xake-txapelketek borondatezko izen-emate jarduera arrakastatsuenetako bat izaten jarraitzen dute, aspaldidanik. Lehenengo eta bigarren hiruhilekoan ospatzen dira, jolasaldietan. Lehen hiruhilekoan Markel Intxausti Aragones izan zen irabazle eta bigarren eta hirugarren postuak Ander Alonso Otaolea eta Iker Caminero De Elejosterentzat izan ziren. Markelentzat ere izan zen lehen postua bigarren hiruhilekoan, eta Ikerrentzat, bigarrena.
Zorionak denoi egindako lanagatik!
Baratzeko esperientziak: izpiliku kolonia egin zuten 2. mailako ikasleek
Eskola Baratzeko Proiektuaren inguruan egiten diren jarduera ugarien artean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek izpilikukolonia egin zuten, baratzean bildutako uztarekin. Lorategian lorea biltzen denetik azken produktua egiten den arte, prozesu osoaren lehen eskuko protagonistak dira: lorea jaso, tratatu, eraldatu, eta emaitzaren zain egon!
Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako eta Lanbide Heziketa Zentruetako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 4. edizioko talde ebaluatzaileak 127 hautagai zerrenda baloratu zituen eta Ikastolako proiektu eta lan-taldeak aitortuak izan ziren, berriz ere:
● “IKERKETA-FAKTORIA” ekimenak STEAM Euskadi ZIGILUA lortu zuen.
● “Olioaren birziklapena eta garbikariak” ekimenak STEAM Euskadi ZIGILUA lortu du eta STEAM sarietarako finalista izan zen.
Zorionak egindako lan onagatik!
Ikasturtean zehar Digitalizazio Planaren berrikuspena eta eguneraketa burutu zen eta familiei helarazi dokumentu interaktibo batean, hurrengo ikasturterako definitutako hobelerroak gehituta.
“Lauro Ikastolako digitalizazio plana: osasungarri-arautua eta etiko-arduratsua” titulupean, eskola-inguru digital osasuntsua eta hezitzailea lortzeko Ikastolako eduki eta neurriak azaltzen dira, aro digital honetan gure ikasleen ongizatea eta garapena bermatuko duena.
Martxoaren 10ean, Bilbon, San Mameseko esplanadan ospatu zen Greenpower Urban Circuit Birdgestone lasterketan auto elektrikoen proiektuan parte hartzen duen DBH 1eko ikasle-talde batek, Josu Basterretxea irakasleak koordinatuta eta gidatuta: Ian Feith, Julen Intxausti, Naia Fiel, Taisia Astorquiza, Julen Perez eta Mauro Olabarri.
Gure DBH 1eko bost ikasleek gidari lanak egin zituzten, honek boxetan denbora galarazten badie ere, guretzat garrantzitsua baita denen parte-hartzea eta ahalduntzea baldintza berdinetan, kontuan izanik gainera, ez duela lasterketa irabazten lehena heltzen denak, baizik eta bira gehien ematea lortzen duenak, modu eraginkor eta jasangarrienean gidatuz.
Parte-hartzaile asko lasterketatik kanpo geratzen joan ziren bateriak agortu eta motoreek aurrea egiteko zailtasunak zituzten heinean. Gure kotxeak, aldiz, iraun zuen eta proba amaitzea lortu zuen gutxienetariko bat izan zen, “Best Presented Team” saria lortuz.
Zorionak egindako lanagatik!
Ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategoriako
“Geldiezinak” eta “Formulauro” taldeek GreenPowerIberia – Bridgestonek antolatutako hiru lasterketetan parte hartu zuten: Leioa, Barakaldo eta Zornotza.
Ikasleak hilabeteetan zehar egindako lanaren eta ikasitako guztiaren fruituak ikusteko irrikitan zeuden. Txapelketa hauek autoa bera gidatzea baino askoz gehiago dira: talde lana eta izaera erakusteko unea da, autoaren finantzaketa bultzatzen jarraitzekoa, ikas-komunitate osoa batzen duena, ikasle, guraso eta irakasle. Lasterketa bakoitzean lehiaketaz gozatu zuten eta beti zerbait hobetu daitekeela egiaztatu ahal izan zuten.
Eskerrik asko antolakuntzan parte hartu zuten familiei eta, bereziki, enpresa babesleei.
Zorionak denoi egindako lanagatik!
Apirilean, Liburuaren Eguna ospatzen zen astean, Haur Hezkuntzako 5 urteko mailan “Gure Liburutegia” proiektua garatu zuten. Proiektukako irakaskuntza-jarduera horretan, liburutegi handi bat sortu zuten, maila horretako gela bakoitzean dagoenaz gain: espazio handi bat apaindu zuten, eta bibliografia osatu zuten familien laguntzarekin, etxetik liburuak ekarriz. Oso espazio atsegina definitu zuten, irakurketa-giro bikaina sortzen duena, eta 5 urteko ikasleek benetan gozatu zuten.
DBHko Liburutegia ere bisitatu zuten, benetako Liburutegia nola kudeatzen den gertutik ikusteko: liburuak kontsultatu zituzten, gune guztietan arakatu zuten eta ordenatuta eta ondo antolatuta mantentzeak dakarren lan handiaz ohartu ziren. Mila esker gonbidapenagatik!
“Liburuaren eguna Lehen Hezkuntzan”
Bigarren Batxilergoko Naroa Unzilla, Gaizka Bermejo, Aixa Arregi, Bingen Unzueta eta Paule Fano ikasleak Euskadiko XIX. Biologia Olinpiadara aurkeztu ziren, Josune Anasagasti irakasleak gidatu eta lagunduta.
Gaizka Bermejo Puertas ikasleak fase honetako lehen postua lortu zuen Euskadiko txapelduna izanik.
Gaizkak Espainiako XIX. Biologiako Olinpiadan parte hartu zuen Valentzian, izugarrizko esperientzia biziz, Zientzia gunea bisitatuz, Albufera, etab.; eta lagun bete poltsa ekarriz.
Apirilean, XXVII. Udaberriko Matematika Lehiaketan parte hartu zuten gure ikasleek, Ikastolan bertan burututako lehen fasea gainditu ostean: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako 25 ikasle, DBH 2ko 6 ikasle eta Batxilerreko 5 ikasle.
Ondokoak izan ziren ikasle sarituak, eta euren postuak:
4. Lehen Hezkuntza:
• 3. Telmo Gonzalez Madariaga.
• 6. Paul Aurrekoetxea Zalian Amuriza.
• 7. Jon Julian Amuriza.
5.-6. Lehen Hezkuntza:
• 5. Markel Intxausti Aragonés.
• 10. Mikel Garate Castaño.
1-2 DBH:
• 6. Iñigo Torre García.
Batxiler lehen eta bigarren mailetako zazpi ikaslek aurkeztu zituzten euren lanak Euskadiko Filosofia Olinpiadan “Zer da aisia” gaia jorratuz.
Euretarik hiru sailka eta parte hartu zuten Euskadiko Finalean, disertazioaren kategorian, Eibarren ospatu zena: lehen mailako Beñat Subinas Villanueva eta Garazi Ibaseta Azkorra; eta bigarren mailako Naroa Unzilla Higuero.
Lauro Ikastolako DBHko 1. , 3. eta 4. mailetako sei lan-talde izan ziren Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan, 20245ko maiatzean, zeinetan ikastetxe ezberdinetako 800 ikasle inguruk parte hartu zuten.
Gure ikasleok burututako proiektu zientifiko-teknologikoak aurkeztu zituzten, “Biologia” eta “Ikerketa Faktoria” jakintzagaietan garatutakoak, Oihane Uriarte, Amaia Perez eta Esther Atela irakasleekin.
● 1. SARIA, DBH 1. mailako Iraide Ausin Vicuña eta Izaro Gutierrez Gonzalezek, “Ogiaren lizunaren hazkuntza” proiektuarekin. Saria: Galiziako Zientzia Azokan parte hartu, Cambre hirian.
● 2. SARIA, DBH 3ko Ander Puente Barroeta, Unai Zubiaur Martinez, Noah Martin Arrutia eta Aiert Mardaraz Etxabek, “Codenebu: Espazioan mezu seguruak bidaltzeko sistema” proiektuarekin. Saria: Bartzelonako Exporecercan parte hartzea.
Aipamen berezia DBH
3ko ikasleek
Cambreko
Zientzia Azokan, Galizian
on Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez eta Ander Barcina Lopezek osotutako lan-taldeak DBH 1-2 kategoriako lehen saria lortu zuten 22-23 ikasturteko Elhuyar Zientzia Azokan, eta euren saria VI. Open Science Cambre azokan parte hartzea izan zen.
DBH 3ko ikasleen “Butroetxe” lana aurkeztu zuten, beste 80 proiektuekin batera, eta epaimahaiaren aitormena jaso zuten Bigarren Hezkuntza mailako Ohorezko aipamena lortuz.
Martxoan, Milanen ospatu den I Giovani e le Scienze-ren Zientzia Azokaren 35. edizioan parte hartu zuten Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero ikasleek, Oihane Uriarte eta Amaia Perez irakasleak lagunduta. Izan ere iazko Bilboko Zientzia Azokan Batxiler kategoriako irabazleak izan ziren “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” proiektuarekin eta Italiako azoka honetan parte hartzeko saria hartu zuten.
“Marterako Bidaiariak” taldeak, Hegoa Hernando Akesolo, Eunate Krutxaga Gomez eta Lucia Uribe Lamadrid, maiatzan, Granadako 26ª Feria de la Ciencia-n parte hartu zuten, Esther Atela eta Oihane Uriarte irakasleak lagundurik.
Talde honek Elhuyarrek antolatutako 2023ko Zientzia Azokan euren kategoriako hirugarren sarituak izan ziren eta hauxe izan zen, hain zuzen, lortutako aitormena.
Granadako hezkuntza saileko sailburua bertaratu zen euren standera eta taldearen azalpena ere jaso zuen, izan ere, estatu mailako talde gonbidatu bakarra izan zen Laurokoa.
Abenduan, ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketaren Finala ospatu zen Guggenheim Museoan eta DBH4-ko Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiak bertaratu ziren, Leire Andikoetxea irakasleak lagundurik.
Bost ikastetxek parte hartu genuen lehen edizio honetan eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea zen.
Abenduan ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketan saria izan zuen DBH4-ko ECO-PLANE izeneko Digitalizazio ikasgaiko ikas-taldeak. Sari hori ITPAero instalazioetara bisitaldia egitea zen eta apirilean bertan izan dira.
Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiek parte hartu zuten taldeka eta guztietatik ECO-PLANE izeneko proiektua heldu zen finalera eta hirugarren saria lortu. Taldearen kideak ziren: Peio Alberdi De Ibarra, Asier Torre García, Ander Ramos Arriola, Xabier Lozano Isusi, Mikel Martín Ferrero eta Niko Rodriguez Bilbao.
Fair Saturday Fundazioak antolatzen duen “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 3-4 mailako kategorain, LH 3ko Iraia Azcona Mandaluniz eta Telmo Moratalla Amenabarrek irabazi zuten. Halaber, maila bereko beste bi ikaslek ere, aipamen berezia lortu zuten: Ariane Anasagasti eta Andere Mallona.
Fair Saturday Fundazioak “Pentsatzeko Ipuinak” ekimena abiarazten du sormen literarioaren bidez arazo sozialen inguruko hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatzeko helburuarekin. Aurten gaia “Adimen artifiziala” izan da gizartea gai honetan hezteko.
Lehen Hezkuntzako 3. mailan, Amets Zarraga irakaslearekin burutzen duten Euskera tailerreko saioak baliatu zituzten ipuinak idazteko. Hasteko, adimen artifiziala gaia landu zuten eta ipuin bat sortzeko atalak landu ere.
Lehiaketa hau irabazteagatik, ikasleek zein erakundera bideratu behar den dirua erabaki behar dute, kasu honetan,Vicente Ferrer Fundazioa eta Aitamari Salvamento Marítimo Humanitario.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako Ager Calvo Ruiz-Olabuenaga ikasleak Donostian jaso zuen 16. ELKAR Ilustrazio Ipuin Lehiaketako saria
“Basoko sekretua” ipuina, saritua
Lehen Hezkuntzako 2D gelako Monike Cobelo Alvarez-en
“Basoko sekretua” ipuina Bilboko Otxarkoagako Mugarik gabeko
Haur Ipuin Lehiaketako
XXII liburuan argitaratzeko hautatua izan zen.
Aukeratutako ipuinen irakurketa auzoko
XLII Haur Egunean egin zen Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan. Irakurketan Monike Cobelok, Nahia Almadak eta Karla Biritxinagak parte hartu zuten, Amaia Mendizabal andereñoak lagunduta.
Ioana Urbeltz Vidalek “Maiderren animaliak” ipuina aurkeztu zuen eta saritua izan zen. Argazkian ikusten denez, tableta jaso zuen “Kai Jai” Bilboko Portuko jaialdiaren ekintzen artean.
2023ko irailean, Unescoko Nazioarteko Komiteak Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izatea onartu zuen. Laurok 2021-2022 ikasturtean aurkeztu zuen proposamena, eta ordutik, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan eta estatuko
Asanbladan parte hartu du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez.
Joan den ikasturtetik, Unesco Eskola Elkartuen Sarean finkatutako erronkak Ikastolako 2030 Agenda-planean eta gure kurrikulumean eta ikasketa-planetan txertatu ditugu.
“Hezkuntza klimatikoa: jasangarritasuna ekinean” jardunaldietan parte hartu zuen
Ikastolako 2030 Agendako arduradunak, Jonan Gomezek, BBK Kliman ospatu zen HEZKUNTZA KLIMATIKOA: JASANGARRITASUNA EKINEAN jardunaldietan parte hartu zuen. Ikastolako 2030 Agendako arduradunak KLIMA BABESETEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana azaldu du, Ikastolan klima larrialdiari aurre egiteko, klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko zehaztuta ditugun ekimenak azalduz.
Jardunaldia UN Etxeak sustatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta BBK Klima erakundearekin lankidetzan, eta helburu nagusia izan zen gaur egungo testuinguruan klimaren aldeko hezkuntzak duen garrantzia ezagutzea, praktikan nola jarri aztertzea eta, aldi berean, ildo horretako esperientzia arrakastatsuak ezagutzea, Lauro Ikastolarena bezala, hezkuntza klimatikoan aurrera egiteko, ezagutzaren, ahalduntzearen eta ekintzaren bidez.
Aldizkariko zenbait albistetan agertzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) ikurrek Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean zehaztuta ditugun ekimenei eta albisteetan azaltzen diren edukiei erreferentzia egiten diete, albiste horietan lantzen diren GJHak ezagutze aldera.
Ekainaren 10ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek etxetik ekarritako liburu eta mahai-jolasekin urteroko “Elkartasun merkatua” burutu zuten: euro baten trukean, ikasle bakoitzak liburu edo jolas bat erosi zuen, gizaordezkariek kudeatu zuten merkatuan
Batutako dirua 775 € izan da eta dagoeneko ICLI - Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteari komunikatu genion, eurek baitira Indiako Premdham egoitzara helarazten dutenak. Indiako egoitzan poz handiz hartu zuten aurten ere merkatua ospatu eta lagunduko diegula jakin zutenean, eta berehala adierazi ziguten zein proiektua finantzatzeko erabiliko zuten: hutsik zuten espazio batean jantoki baterako altzariak erosi. Espazioa une hartan zelan zegoen erakusteko argazkiak ere bidali zizkiguten.
Oso eskertuta agertu ziren dohaintza honengatik eta Ikastolak eurekin duen kolaborazio-ibilbideagatik ere.
Zenbat egin daiteke hain gutxirekin!
Ldonazioa
ehen Hezkuntzako ikasleek Gabonetan eta Udaberrian antolatzen dituzten ekitaldietarako sarrerekin bildutako diruekarpena “Esperantzaren telefonoa” elkartera eta “NAIZEN – Adingabe Transexualen Familien Elkartea”ra eman zitzaion.
Beste denboraldi batez, Lauro Ikastolako ikasleek oso maila onarekin eta kirolari handiak direla erakutsiz ordezkatu gaituzte.
Futbolak berrasmatze urtea bizi izan zuen Jon Ander Pueyoren parte-hartzearekin koordinazio lanetan eta odol berrirekin taldeak zuzentzen. Gure historiako Erregional mailako lehen taldea sortzeaz gain, Jubenil A mailako igoeraz eta zenbait alebinek lortutako tituluez gain, emakumezkoen sekzioaren hazkunde izugarria nabarmentzen dugu: nesken lehen gaztetxoak mailako taldea sortzea lortu genuen eta umetxoak Lauro D jokalariak Bizkaiko txapeldun izendatu ziren.
saskIbaloIan, Junior A Euskal Ligara igo zen jauzi berri bat emanez eta ikastetxeko jokalariekin bakarrik jokatuz lortzen duen lehen ikastola bilakatuz. Gainera, kadete eta haur mailan Bizkaiko maila gorenean lehiatu ginen berriro, eta Mini A taldea probintziako hirugarren talderik onena izan zen. Banakakoan, Naroa Larrondo (kadeteak), Maddi De Miguel, Joane Ruiz eta Nerea Alonso (Miniak) selekzioetara deitu zituzten.
urPolon, talde mailan, Senior A taldeak Euskal Ligako lehen mailara igotzea lortu zuen; eta banaka, Leire Garcia Euskal Selekzioarekin lehiatu zen Espainiako Txapelketan, Aste Santuan.
Bi mailetako Euskal Hockey Ligetan lehiatu ginen berriro, Haur eta Alebin mailako Atletismo lehiaketetan parte hartu genuen eta Lauroko sei ikasle Bizkaiko Xake Txapelketan zain ziren. eskuPIlotan aitzindari izan ginen Bilboko “Euskal pilota” klub sortu berriarekin.
Horrekin guztiarekin, berriz ere egiaztatzen dugu kirol-jarduerak gure ikasleentzat nahi dugun hezkuntza integralari lotuta jarraitu behar duela. Zorionak denoi egindako lanagatik!
Kultur eta hizkuntza jardueren eskaintza zabalaren barruan, horietako askok Ikastolatik kanpo ordezkatu gintuzten edo Lauron egindako jaialdien parte izan ziren.
Lehen Hezkuntzako Gabonetako eta Udaberriko emanaldietan, Behekosoloan, abesbatzak, trikitilariek, Dantza taldeak eta Musical Theatre taldeak arrakasta handiz parte hartu zuten. Antzerki taldeak euren egitekoaren erakustaldi bat egin zuten ikasturte amaieran DBHko Auditoriumean.
abesbatzak beste emanaldi batzuk ere izan zituen: Miribillako Fair Saturday inaugurazio ekitaldi handian parte hartu zuten artista sonatuekin batera; eta Batxilergoko promozioaren agurrean ere aritu ziren. Azken honetan, Lauro Ikastola Loiura etorri zeneko 50. Urteurrenari keinua egin zioten: 1970. hamarkadan Sabino Lopez de Guereñok Ikastolarako sortu zuen ereserkia abestu zuten.
STEAM jarduerei dagokienez, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek osatutako FIrst lego leagueko taldeak lehiaketa honen Euskadiko 15. edizioan parte hartu zuen, Innobasquek, Deustuko Unibertsitateak, EHUk eta Mondragon Unibertsitateak antolatutakoan, alegia.
HIzkuntzeI dagokienez, euskara eta ingeleseko titulazioak lortzeko ikastaroekin jarraitu genuen. Azterketak ikastolan ere egiten dira, eta, beraz, ingurune ezagun batean egitea errazten da. Txinera ikasten duten ikasleak ere aurkez daitezke dagozkien titulazioetara, akademiak emandako jarraibideen arabera.
eskI jarduerari dagokionez, irteera arrakastatsu bat egin zen Candanchú-ra, 100 ikasle parte-hartzaileekin.
Ikasturtean zehar, Lehen Hezkuntzako eraikinean egindako aerotermia-instalazio berria jarri zen martxan. Instalazio horrek gasolio-galdara ordeztu zuten hamar sorgailu ditu, Ikastolan energia berriztagarriak instalatzeko programa orokorraren jarraipen gisa.
Instalazio hori eraikinaren arkitekturan txertatu zen, gure ingurunearekin lagunkoia zen zurezko egitura baten bidez.
Inbertsioa eraikinen birgaitze energetikorako jarduketetarako laguntzen PREE programan aurkeztu zen, eta programa horrek Europar Batasunaren finantza-laguntza du.
Azken urteotan, energia berriztagarriak ezartzeko eta eraikinak domotizatzeko plan sendoa egiten ari da Ikastola. Mantentzelanen arduradunek horri buruzko prestakuntza espezifikoa jaso dute sistema horiek kudeatu ahal izateko.
Instalazio horiek aukera handia ematen dute pedagogia-arloko pertsonek sistemak ezagutu ditzaten eta ikasleei adibide praktiko gisa azaldu ahal izan diezazkieten: mantentze-lanetako arduradunek zientzietako irakasleei plan eta kudeaketa-sistema hori azaldu zieten, ikasgeletan, Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietan ikasleei azaldu ahal izateko, horietan energia berriztagarriak edukien parte baitira.
Ikasleek, mantentze-lanetako langileek gidatuta, Lehen Hezkuntzako eraikineko aerotermia-instalazioak eta euriuraren bilketa bisitatu zituzten, bai eta Haur Hezkuntzako eguzki-plaka fotovoltaikoen funtzionamendua eta neurketa- eta domotizazio-sistemak ere
Behekosoloa Kiroldegia erreferente izaten jarraitzen du kirol jardueren garapenerako, ikastaro eta teknifikazio eskaintza batekin, parte-hartzaile ugari erakartzen jarraitzen duena. Aurten, teknifikazioak eta igeriketa ikastaroak bete egin dira, euren ospea berretsiz. Futboltxo eta Saskitxoko txikienek beste ikastetxe batzuekin izandako topaketetan parte hartu zuten eta aipatzekoa da saskitxoko denboraldi amaierako ekitaldia zirraragarria, Indar Saski STrekin.
Selekzioetarako eta lankidetza berrietarako gunea
Prestakuntza kategorietan, Areto-futboleko Euskadiko selekzioek gure kiroldegia aukeratu zuten entrenamenduak egiteko egoitza gisa, gure instalazioen kalitatea eta eskainitako zerbitzuak erakusgarri dena, ikasturte bakoitzean beste hainbat erakundek egin izan duten bezala.
Bestalde, Hey Englishek, ibilbide luzeko ingeles akademiak, lehen aldiz antolatu zuen bere Summer Camp gure instalazioetan. Lankidetza-hitzarmen honek aukera paregabea ematen du dibertsioa eta ingelesaren ikaskuntza uztartzeko.
Teknifikazioa North Academyrekin
North Academy akademiak gure instalazioak teknifikazio saioetarako eta oporretako campusetarako erabiltzen jarraitu zuen, saskibaloian talentu gazteak garatzen lagunduz. Jaurtiketa, baloiaren erabilera eta erritmoa bezalako funtsezko trebetasunetan duen ikuspegiarekin, bere lanak erreferentzia izaten jarraitzen du prestakuntzaren esparruan.
Maiatzaren 17an ospatu genuen Ikastolako 46. belaunaldiaren agurra (2009-2024), euren guraso eta irakasleekin batera. Paul Asua eta Naia Lermak aurkeztutako ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,...
Ekitaldiak, urteurrenarekin harremandutako une hunkigarria ere izan zuen: 1970. hamarkadan Sabin Lopez de Guereñok, “Ikusi mendizaleak”en egilea ere badenak, idatzitako Ikastolako ereserkia abestu zuen Ikastolako Abesbatzak, Sabin bera bertan zegoela. Eskerrik asko une hau gurekin partekatzeagatik!
Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei, Batxiler eta Lehen Hezkuntzakoei. Artistak zarete!
Eta zorionak promozioari!
Hemen gaituzue nahi duzuenerako!
LAURO IKASTOLARI AGURRA
Erlojuaren bira gutxi falta zaizkigu.
Denborak hegaka nire eskuetatik ihes egiten du. Beldurrak kilimak egiten dizkio hurrengo galderari: zer izango da nire bizitzaz?
Begirada atzera botatzen dut guztia ikusteko. Milioika orrialde errutinaren magalean arnasa lortzeko zailtasunean, begirada gurutzatuen xuxurletan itota.
Hala ere, beroak momenturo sasatzen dit bihotza. Ateratzeko eta geratzeko gogo berdinak. Ez da etorkizuna beldurtzen nauena, etorkizunaren etorkizunak baizik.
Erlojuaren ukaldiak gutxinaka urtu ahala irribarre eta malkoekin korapilatu egiten dira. Ukazioen erosotasunean babestea komeni da nahitaezko hurbileko patuari aurre ez egitearren. Orain, pixkanaka oroitzapen garratzak eztituko dira
Serratek esan zuen moduan, ahazteak erdia eramango du. Momentu gozoak bihotzean kokatuta agur esaten diogu heldu bihurtzen ikusi gaituenari.
Gaurkoa, oso egun berezia da guretzat, gurasoontzat, hazten ikusi zaituztegulako, eta gozatu egin dugulako, eta baita, nola ez, sufritu ere, zuekin, ikastolan igarotako une guzti-guztiekin.
Zenbat ordu inbertitu ditugu! Baina esan behar dizuet, ez direla zaku apurtuan erori, zuek bezala, guk ere, gure artean lagun onak sortu ditugu. Nik neuk, esan dezaket, oso lagun onak eramaten ditudala hemendik.
Zuetariko batzuen aitite eta amamak, sentimendu bat izan zuten. Seme-alabek, euskaraz ikastea nahi zuten. Garai hura zaila izan arren, ikastola sortu zuten, lehenik Bilboko pisu batean, eta gero, hemen Loiun. Horretarako, euren sentimendua jartzeaz gain, beren ondarea jarri zuten. Elkarrekin lan egin zuten, kooperatiba bat sortuz. Dakizuenez, kooperatiben mundua, oso lotuta egon da, euskal kulturarekin eta nortasunarekin. Euskal sentimendua.
Sentimendu hori, gurasoengan ere, nabaria da. Gaur hemen gauden askok, ikastolako ikasle ohiak dira. Historia errepikatzen da.
Izan zirelako gara, garelako izango dira.
Orain, zuen etorkizunaren jabe zarete, zuen ametsak burutu ahal izateko. Haien alde borrokatu behar duzue. Ziur, zailtasunak izango dituzuela, baina, ez duzue inoiz amore eman behar, azkenean merezi izango du eta.
Gogoratu nahi dizuet, etapa berri honetan, tresna oso baliagarriz betetako motxila daramazuela zuekin: heziketa ona, helburuak lortzeko ahaleginaren kultura, balio pertsonal oso sendoak, eta lagun ugari, eta espero dut, sentimenduaren hazitxo bat ere eramatea.
Hamabost urte izan dira Lauron sartu ginenetik eta badirudi Haur Hezkuntza hasi genuen sentipen berdinarekin bukatzen dugula bidaia luze hau. Malkoekin eta etorkizunari gogoz begiratuz, baina oraingoan askoz ere prestatuago datorrenari aurre egiteko.
Lauroko ikasle oihak bilakatzear gaude, baina ezin daiteke esan “agur” bat denik soilik, 15 urte hauetan izan ditugun esperientzia eta oroimenak beti izango baitira gurekin.
Irakasleez gain, eskertu nahi genituzke Lauron lan egiten dutenak eta etapa zoragarri honetan gure alboan egon diren guztiak. Eta nola ez gurasoak, zuek izan zarete hona ekarri gintuzuenok, erabaki garrantzitsu hau hartu zenutenok, bidaia luze honetan gurekin egon zaretenok, eta, sentitzen dugu, baina oraindik egon beharko duzuenok.
Hemen ordu asko eta asko eman ditugu, ia-ia gure etxean eman dugun denbora berdina, beraz, askorentzat Lauro bigarren etxe bat bihurtu da, gure babeslekua. Dudarik gabe, hemendik eramaten dugun garrantzitsuenetarikoa adiskideak dira, izan ere, Ikastolari esker, hainbeste urtez pertsona berdinekin elkarrekin bizi izanak betirakoa den lokarri bat sortu du gure artean.
Hitzaldi hau nostalgiaz beterik amaitzen dugu, etapa honi agur esaten eta etortzear denaren irrikaz. Baina, azken finean, zer izan da Lauro guretzat? Lauro gure bizitzako lehen etapa izan da, garrantzi handikoa, hemen etorkizunean izango garenaren oinarria finkatu baita. Jakintzaz baliatu gaitu aske izateko, eta gure aberria eta euskara den gure hizkuntzaz harro egonda mundura ateratzeko aukera eskaini digu. Beraz, eraiki dezagun gure etorkizuna txapela buruan: txapela buruan eta ibili munduan!
Eskerrik asko!
Laura Castellanos Iruretagoiena eta Bingen Unzueta Carreras Irakurritako testuaren laburpena
Lauro Ikastolan ikasitakoaren artean badago herri honen altxor bat: euskera. Ziur asko, beste gai batzuekin gertatuko dan bezala denbora aurrera joanda emango diozue balio gehiago. Zaindu ta erabili ezazue ahal duzuen neurrian. Hori bait da zuen ezaugarri bat, Lauroren ta herri honen ezaugarri garrantzitsu bat. Ikasteko bidaia ez dela hemen amaitzen gogoratu. Besarka itzazue erronkak hazkunderako aukera gisa, atzerapausoak ikasi beharreko ikasgai gisa, eta arrakasta zuen iraunkortasunaren froga gisa. Gogoan izan etorkizuna zuena dela. Horretarako prestatu zarete Lauron. Kontutan izan ezazue ere, Ikastola hau, guraso talde batek sortu zuela. Euskal gizartearekin oso eskuzabalak izan ziran ta ikastola hau utzi ziguten. Beraz, adibide hori jarraituz izan zaitezte zuek ere eskuzabalak gizartearekin ta zuen ingurukoekin.