149

Page 8

sindikalgintza

Irakaskuntza ere, bestelako Euskal Herriaren alde lanean DONOSTIA. Jon Urrusolo

Irakaskuntzako langileria sektore honen beharrei erantzuteko lanean jartzea izango da hasi berri den ikasturteko erronka garrantzitsuena. Honekin, Euskal Herriak behar duen aldaketan eragitea du helburu Irakaskuntzak. Sektore honetako beharrak bi norabidetan kokatzen dira: alde batetik, irakaskuntzako langileen lan baldintzak hobetzea, eta bestetik, Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema hezurmamitzen lagunduko duten aldaketak bultzatzea. Bi norabide hauek txanpon bereko aldeak baino ez dira. Negoziazio kolektiboei dagokionean, hiru dira oraindik zabalik dauden lan hitzarmen sektorialak (ikastolak, irakaskuntza pribatua, eta heziketa berezia); hirurak Euskal Autonomia Erkidegoan. Hitzarmen hauek, baita sinatuta dauden gainontzekoak ere, itxi ahal izateko diru aurrekontua behar dute, eta momentuz ez dirudi Hezkuntza Sailak zentzu honetan mugimendurik egiteko asmorik duenik. Hiru azpisektore hauetan iragan ikasturte amaieran lanuzteak burutu genituen, eta hasi berri den honetan gogoeta egin beharko dugu jakiteko nola jo aurrera. Hitzarmen berriak Irakaskuntza pribatuan eta ikastolen kasuan, sindikatuko kideok garbi dugu lan hitzarmen berriek ezinbestez erantzun beharko diotela azpisektore hauetako langileek urteetan nozitu duten soldata diskriminazioari, irakaskuntza publikoko langileekiko homologazioa bermatuz. Heziketa Berezian ere, langileek dituzten aldarrikapenei bidea zabaltzeko diru partidak beharrezkoak dira. Finean, negoziatzen ari diren lan hitzarmen hauetan eta negoziatuta daudenetan agertzen diren konpromisoak aurrera eramateko Administrazio Publikoek diru gehiago bideratu behar dute Irakaskuntzara. Egun, Barne Produktu Gordinaren %3,7 soilik bideratzen da irakaskuntzara. Sindikatuko kideon ustetan balore horrek %7koa izan beharko luke, Europako beste herrialdeekin parekatuz. Langileok beste eragileekin batera elkarlanean aritu behar dugu irakaskuntzarako eta orokorrean hezkuntzarako diru gehiago bidera dezaten. Garai hauetan berebiziko garrantzia du, gobernu neoliberalek sortu duten egoera ekonomikoaren aurrean, herri sektoreek eta langileriak ordaindu beharrik ez izatea, gobernu neoliberalek eta Administrazio Publikoek honela lortu nahi baitute beraien eredu ekonomikoarekin eragindako egoera emendatzea, ekonomia era axolagabean erabiliz eta euren mesedetan eta interesen araberako neurriak proposatuz diru publikoarekin, hau da guztion diruarekin. Ondorioz, gutxi horien poltsikoetan diru publikoa jartzen bada, gehienon beharretarako, hau da, hezkuntza, osasuna edo prestazio sozialetarako 8

2008ko URRIA

Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema lantzen jarraituko du LABek .

Gutxi batzuen poltsikoetan diru publikoa jartzen bada, gehienon beharretarako gutxiago izanen da gutxiago izanen da. Eta zer esanik ez, enplegatu publikoen lan baldintzei dagokienez. Hezkuntza politikan, euskarazko irakaskuntzaren aferak Euskal Herri osoari eragiten dion ildoa izaten jarraitzen du. Ipar Euskal Herrian irakasle euskaldunen falta izan da kurtso hasierako berria. Hau euskararen ofizialtasun ezaren eta euskarazko irakaskuntzaren estatusaren ondorio zuzena da. Nafarroa Garaian ere, euskararen egoera antzekoa iza-

nik, ikasturte honetako ardatza izango da hau. Gogoratu behar dugu UPNren asmoa dela gaur egun dauden ereduak, kurtso honetan bertan, beste eredu berri batekin ordezkatzea (euskaraz/gazteleraz, edo ingeleraz/gazteleraz). EAEn berriz, badirudi hiruhilabete honetan egungo hizkuntza ereduak ordezkatuko dituen legea aterako dutela. Beraz, legeak guk nahi dugun edukia izan dezan lanean segituko dugu. Ikusirik markoa aldatu beharra dagoela, marko berri hau edukiz betetzen saiatuko gara. Euskal curriculuma eta euskal unibertsitate ekimenei dagokionez, azken muturreraino eraman behar ditugu, eta honetan ere Irakaskuntzako langileok badugu zer eskaini. Pasa den ekainaren 21ean euskal curriculumaren aurkezpena egin zen eta ikasturte honetan curriculumaren mailakatzearekin batera, Euskal Herri osoko ikastetxeetan honen aldeko lanarekin segitu beharko da. Euskal Unibertsitatearen ekimena ere martxan da, iragan ekainaren 28an unibertsitate honen sorreraz arduratuko den Fundazioa aurkeztu ondoren, badirudi gutxiago gelditzen zaigula Euskal Unibertsitatea abian ikusteko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.