141

Page 29

•Iraultzen 141

13/4/07

19:55

Página 29

euskalherria Ipar Euskal Herria

Kalipu berria Zuberoari

Gazta egitea, lehortzea eta salmenta beregain hartu dituzte Azkorria kooperatibako kideek.

MUSKILDI. Aiora Imaz

Zuberoan, laborantza ekonomiako motore duen eskualdean aurkitzen da Azkorria gaztandegia, Donibane Garazitik Maulera doan bidearen bazterrean, Muskildi herrian hain zuzen ere. Duela zazpi urte bertako bost artzainek gogoeta sakona egin zuten Zuberoa laborariek aurrera egin ahal izateko irtenbide bat aurkitu behar zelakoan. “Esnetegi handientzat lan egitea ezinezko bihurtu zen gu bezalako artzain xumeentzat, beti gehiago produzitzea nahi zuten eta hori guretzat ezinezkoa zen. Hasiera batean gasna gure bordetan egitea pentsatu genuen eta ondoren sortu zen kooperatiba hau martxan jartzeko ideia” azaldu dio Iraultzeni Dominique Agergaraik. Proiektu berri honekin bidea zabaldu nahi diete beste laborariei erakutsiz, esnetegi handietatik kanpo badirela beste aukera batzuk. Gogoeta luzea izan zen eta gauzak ongi zehazteko parada izan dute zazpi urte hauetan. Hala ere abiapuntua oso argi zuten, Agergaraik ongi azpimarratu bezala “gure txokoa maite dugu eta kalitatezko produktu batek soilik du gure txokoa biziaraziko”. Jakin badakite esnetegi handiek bezainbat ekoiztea ezinezkoa dela; hori horrela izaki kooperatiba honen helburu nagusia kalitatezko gasna egitea izan

behar dela finkatu zuten, beti ere ingurumena eta langileen lan baldintzak errespetatuz. Dominique Agergaraik azaldu duenez “ez da sekreturik, kalitatezko gasna egiteko kalitate oneko esnea behar da eta horretarako ardiei ahalik eta elikagai garbiena ematea erabaki genuen, hau da hartzitu gabeko elikagaiak”. Horrez gain, eta beti ere kalitateari garrantzia emanez, ur zikinen garbiketarako sistema oso eraginkor eta ekologikoa eratzearen alde agertu ziren kooperatibako kideak eta etorkizunean, gasnatik lortutako gazurarekin gaztandegiko eraikinaren berotzeko balia daiteken metano gasa ekoizteko asmoa erakutsi dute. Gaztandegiko kideen ustez garrantzitsua da jendeak jakitea nola lan egiten duten eta zer nolako filosofia bultzatu nahi duten urtebete martxan daraman proiektu honekin. Azkorriako kideek bere gain hartu dute kooperatibako lan handiena, esne biltzea, gasna egitea, baita dendaz denda saltzea ere, baina argi dute ezingo dutela “pario edo apustu hau bakarrik irabazi”, eskualdeen arteko elkarlanik gabe. Horregatik, nola lan egiten duten ikusi nahi duten guztiei gonbidapena zuzentzen die kooperatiba bisitatu eta proiektu hau aitzina eramaten lagun diezaieten, gasna erosiz eta beraien inguruan ezagutaraziz.

Haciendo país 18 pastores se han propuesto ser una alternativa a las grandes lecherías de Zuberoa poniendo en marcha la cooperativa Azkorria que tiene como objetivo principal hacer un queso de calidad desde el respeto al medio ambiente y a los trabajadores. Con esta opción desean que los pastores de hoy y de mañana puedan ver crecer a su comarca, y a Euskal Herria. Quienes participan en este nuevo proyecto que ha visto la luz en Muskildi, en la carretera que va de Donibane Garazi a Maule, creen que para que esta empresa siga adelante la colaboración entre las siete provincias de Euskal Herria será decisiva, según Dominique Agergaray “creemos en este proyecto y hacemos todo lo que está en nuestras manos para que todo vaya bien, nos ocupamos de recoger la leche, hacer el queso y venderlo pero, solos, sin nadie que lo compre no lograremos hacer avanzar Zuberoa. Para ganar esta apuesta necesitamos la ayuda de todos y de todas”. Creen que todo el mundo puede participar de manera activa en la construcción de Euskal Herria como nación simplemente apoyando a los trabajadores y trabajadoras de aquí. 2007ko APIRILA 29


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.