Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun. Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia)