KARRIKIRI Iruñeko Euskaldunon Topagunea, Iruñean jaio ta Iruñeko euskal komunitatearen alde lan egiteko asmoz 1995ean sortutako elkartea da. Euskararen erabilpenaren bidez euskaldunen trinkotzea edo egituraketa lortzea da gure xede nagusia. Euskaldunok euskaraz bizitzeko dauden bideak erraztu eta ez daudenak ireki nahi ditugu. Baliabide ekonomiko propioak izatea ezinbestekotzat jotzen dugu; horretarako dugu denda. Elkartearen ezaugarri nagusien artean nortasun irekia izatea, kexatik haratago edota gure jarduna euskal komunitateari begira planteatzea dira.