KARRIKIRI Iruñeko Euskaldunon Topagunea, Iruñean
jaio ta Iruñeko euskal komunitatearen alde lan egiteko asmoz
1995ean sortutako elkartea da. Euskararen erabilpenaren
bidez euskaldunen trinkotzea edo egituraketa lortzea da gure
xede nagusia. Euskaldunok euskaraz bizitzeko dauden bideak
erraztu eta ez daudenak ireki nahi ditugu. Baliabide ekonomiko
propioak izatea ezinbestekotzat jotzen dugu; horretarako dugu
denda. Elkartearen ezaugarri nagusien artean nortasun irekia
izatea, kexatik haratago edota gure jarduna euskal komunitateari
begira planteatzea dira.