1 minute read

Komunikazioa, nahi baino motelago

Hiperkonektatuta bizi garen garaiotan, komunikazioa ez da nolanahiko afera. Jasotzen dugun era guztietako informazio pilaketarekin, nabaria da komunikazio eredu herritar baten premia. Auzo udalak beharrezkoa du herritarren parte hartzea eta herritarrekin konektatuta egotea. Hori horrela izateko, herritarrengana iristeko bitartekoak jorratzea dagokio.

Bere berri emateko sortutako informazioa etxez etxe banatu izan du Itziarko Auzo Udalak, eskuko inprimaki bidez. Beste aldetik, ekarpenak jasotzeko prozesuak burutu ditu, “Eman eta hartu” izenpean. Hilean behineko osoko bilkuraren iragartzeko deialdia zabaltzen da. Era berean, gure mugez harago iristeko hedabideetan agertzeko ahalegina egin du. Sare sozialak eta plataforma digitalak erabiltzen dira, ahal den neurrian, unean uneko kontuak argitaratzeko.

Advertisement

Hala ere komunikazioa murritza da. Herritarrenganako mediazio tresnak ez dira oraindik behar bezala garatu, atzeratuta goaz eta nabarmenak dira hutsuneak. Auzo udalaren aktualitatea jasoko duen noizean behineko buletina eta, edukien digitalizazio orokorra dira zintzilik geratutako erronkak.

This article is from: